“Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de … · 2020. 12. 10. · jarduerez...

6
#GetxoBiziEzazu 2020 “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de Getxo”, Gabonetako leloa Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de Getxo goiburu- pean, Gabonetan, beste behin ere, nahiz eta pandemiak mugak jarri, getxotarrek Getxoko Udalak eta hainbat erakundek programatutako jarduerez gozatu ahal izango dute, kaleak, merkataritza eta ostalari- tza dinamizatzen laguntzeko; lana eta familia bateratzen laguntzeko, eta haurren gozamenerako. “ Aurten pandemiagatik hartuko diren neurriei adi egongo gara, baina “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de Getxo” kanpainarekin hasi gara jada- nik, bereziki zigortuta dauden merkata- ritzari eta ostalaritzari laguntzeko, eta herritarrak Getxon erostera eta kontsu- mitzera animatzeko. Bizkaibuseko auto- busek (eta autobusetako markesinek) eta metroko geltokiek publizitatea dute uda- lerrian kontsumitzera animatzeko. Kan- paina sare sozialetan mugituko da hain- bat bideorekin, eta helburu berberarekin Getxo Enpresa, Algortako Dendak eta Romo Bizirik elkarteek hainbat ekimen antolatu dituzte. Eta egun nabarmene- tan Romo Ikastetxe Publikoaren patioan aparkatzeko aukera ere izango dugu”, azaldu du Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomikoko zinegotziak. Bestalde, Irantzu Uriarte Kultura eta Euskara zinegotziak nabarmendu duenez, “ Gabon ezohikoez ahalik eta gehien gozatu ahal izateko, gure eskain- tza kulturala egoerara egokitu dugu Ga- bonaldia girotzen ari garen pertsona eta kolektibo guztiok, osasun-segurtasuneko protokolo guztiak ahalik eta gehien erres- petatuz; horregatik, Olentzeroren ohiko kalejiren eta Erregeen kabalgaten ordez, harrerak eta ikuskizunak izango ditugu, kultur egitarau zabalarekin batera, Romo Kultur Etxean, Andres Isasi Musika Es- kolan eta Muxikebarrin, asko euskaraz”. Getxo Enpresa Ohiko Erakusleihoen Lehiaketaz gain, Getxo Enpresak gogoratzen du 20 bat saltokik bezeroentzako eros- ketak etxean entregatzeko zerbitzu bat dutela abian eta 50 bat tokiko ne- goziok Internetera doan konektatze- ko zerbitzua bezeroentzat, besteak beste. Negozioen zerrenda: www. getxoenpresa.com Romo Bizirik Romo Bizirik elkarteak, Romo eta Pinuetaren 50 negozio baino gehia- go hartzen dituenak, bezeroei opari- tuko dizkie 1.000€-tik gorako balioa duen produktu-sorta handi baten zozketarako partaidetzak. Atxiki- tako negozioetan (logotipoarekin: bihotza gorriz eta ferra-erdia zuriz) egindako erosketa bakoitzeko par- taidetza bat oparituko da. 10.000 txartel egin dira, abenduaren 21era arte edo izakinen amaierara arte ba- natzeko. Lote osoa txartel irabazle bakar ba- tentzat izango da, abenduaren 22ko Gabonetako aparteko zozketaren lehen sariaren azken lau zenbakie- kin bat etorrita. Algortako dendak Bestalde, Algortako Dendak taldeak Olentzerori eta Errege Magoei la- guntza eman nahi die opari guztiak garaiz irits daitezen eta inoiz baino politagoak izan daitezen. Hori dela eta, kanpainan parte hartzen duten 32 dendek betiko ilusioarekin bildu- ko dituzte opariak, herriari keinu egiten dion ukitu berezi batekin. Oparitu euskaraz 2020/2021eko Euskarazko Produk- tuen Katalogoak, zazpi ataletan banatuta: musika, liburuak, aldiz- kariak, DVD filmak, jostailu eta jo- koak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Alde batetik, 12 urte arteko umeentzat eta bestetik, 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat da. In- terneteko bertsioa www.katalogoa. eus helbidean dago eta 12 liburu denda kolaboratzaile: www.getxo. eus/euskara. Olentzero-Mari Domingiren, eta Errege Magoak Harrerek eta ikuskizunek ordez- katuko dituzte desfileak eta kabal - gatak. Olentzero eta Mari Domingi desberdinen egitaraua eta parte har- tzeko gonbidapenak: https://www. getxo.eus/eu/euskara Bestalde, urtarrilaren 3an (Andrés Isasi Musika Eskola), 4an (RKE) eta 5ean (Muxikebarri), Errege Magoen harrera-ekitaldirako Kultur Etxeak ezarritako txandak beteta daude dagoeneko. Andrés Isasi Musika Es- kolan, urtarrilaren 4an Romo Kultur Etxean eta urtarrilaren 5ean Mu- xikebarrin izango dira, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Ikuskizunak Gabonetarako Kultur Etxeak hain- bat ikuskizun antolatu ditu (sarrerak salgai). Haurrentzat eta gaztentzat: Alicia: El Musical lanaren estreinua, Go! Azen 7.0 kontzertua, Jugando a la opera con Mozart haurrentzako opera eta magia. Antzerkia Yllana laukote lotsagabea- ren eskutik, Maestrissimo (PaGAGnini 2) lanarekin, eta Jose Sacristan aktore ezagunaren eskutik, Señora de rojo so- bre fondo gris bakarrizketarekin. Kontzertuen artean izango dira Eus- kadiko Orkestra Andoni Martinez Barañano tenore getxotarrarekin; Izaro, Travellin ‘Brothers Little Band, Ispirit eta Euskal Herriko Gazte Or- kestra. Informazio gehiago: https:// cutt.ly/fhcPZMN Udalaren laguntzarekin, beste enti- tate batzuen jardueren artean izango dira euskarazko ekitaldiak, hau da, ALBE Gala, tertulia Bernardo Atxa- garekin (gonbidapenak: www.egizu. eus ), Maite Larbururen kontzertua Azebarrin ( [email protected] ) eta Kopla barik , Bizkaiko txapeldunen saioa. Beste ekimen batzuk Gainera Ludotekak Gabonetako jar- dueretarako izenematea zabalik izan- go du abenduaren 16ra arte, ( https:// cutt.ly/WhcRBrV ). Gaztelekuek Ga- bonetako ekintzak egingo dituzte eta Bapiruke koloniak ere izango dira. Kirol campusei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak pandemia geldiarazteko neurriak berrikustearen zain, Getxo Kirolakek iragarriko du ea azkenean egin daitezkeen. Doako alea 1.617 zk. www.getxo.eus Abenduak 10 >> Abenduak 20 / Nabarmentzekoak > 74 bat langabetu kontratatuko dituzte Getxon lan egiteko (5. or.) > Udalerriko terrorismoaren biktima guztiei gorazarre (2. or.) > “Hesia urraturik: Xabier Lete in memoriam” (3. or.) Kontatu erretratu hau. Hilak 18, asteazkena, on-line formatuan, 17:30etik 18:30era, tailerra eta parte hartzeko solasaldia udal liburutegietako artxiboaren argazkiei buruz. 60 urtetik gorakoentzat. Inskripzioak: 94 466 00 22. Kontzertua. Hilak 18, ostirala, Muxikebarrin (Ereaga aretoan), 19:00etan, Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Juanjo Ocón. Tenorea: Andoni Martínez Barañano. Sarrera: 24. Portu Zaharrerako nortasun-marka berria (5. or.)

Transcript of “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de … · 2020. 12. 10. · jarduerez...

Page 1: “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de … · 2020. 12. 10. · jarduerez gozatu ahal izango dute, kaleak, merkataritza eta ostalari-tza dinamizatzen laguntzeko;

#GetxoBiziEzazu

2020

“Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de Getxo”, Gabonetako leloa

Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de Getxo goiburu-pean, Gabonetan, beste behin ere, nahiz eta pandemiak mugak jarri, getxotarrek Getxoko Udalak eta hainbat erakundek programatutako jarduerez gozatu ahal izango dute, kaleak, merkataritza eta ostalari-tza dinamizatzen laguntzeko; lana eta familia bateratzen laguntzeko, eta haurren gozamenerako. “Aurten pandemiagatik hartuko diren neurriei adi egongo gara, baina “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de Getxo” kanpainarekin hasi gara jada-nik, bereziki zigortuta dauden merkata-ritzari eta ostalaritzari laguntzeko, eta herritarrak Getxon erostera eta kontsu-mitzera animatzeko. Bizkaibuseko auto-busek (eta autobusetako markesinek) eta metroko geltokiek publizitatea dute uda-lerrian kontsumitzera animatzeko. Kan-paina sare sozialetan mugituko da hain-bat bideorekin, eta helburu berberarekin Getxo Enpresa, Algortako Dendak eta Romo Bizirik elkarteek hainbat ekimen antolatu dituzte. Eta egun nabarmene-tan Romo Ikastetxe Publikoaren patioan aparkatzeko aukera ere izango dugu”, azaldu du Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.

Bestalde, Irantzu Uriarte Kultura eta Euskara zinegotziak nabarmendu duenez, “Gabon ezohikoez ahalik eta gehien gozatu ahal izateko, gure eskain-tza kulturala egoerara egokitu dugu Ga-bonaldia girotzen ari garen pertsona eta kolektibo guztiok, osasun-segurtasuneko protokolo guztiak ahalik eta gehien erres-petatuz; horregatik, Olentzeroren ohiko kalejiren eta Erregeen kabalgaten ordez, harrerak eta ikuskizunak izango ditugu, kultur egitarau zabalarekin batera, Romo Kultur Etxean, Andres Isasi Musika Es-kolan eta Muxikebarrin, asko euskaraz”.

Getxo EnpresaOhiko Erakusleihoen Lehiaketaz gain, Getxo Enpresak gogoratzen du 20 bat saltokik bezeroentzako eros-

ketak etxean entregatzeko zerbitzu bat dutela abian eta 50 bat tokiko ne-goziok Internetera doan konektatze-ko zerbitzua bezeroentzat, besteak beste. Negozioen zerrenda: www.getxoenpresa.com

Romo BizirikRomo Bizirik elkarteak, Romo eta Pinuetaren 50 negozio baino gehia-go hartzen dituenak, bezeroei opari-tuko dizkie 1.000€-tik gorako balioa duen produktu-sorta handi baten zozketarako partaidetzak. Atxiki-tako negozioetan (logotipoarekin:

bihotza gorriz eta ferra-erdia zuriz) egindako erosketa bakoitzeko par-taidetza bat oparituko da. 10.000 txartel egin dira, abenduaren 21era arte edo izakinen amaierara arte ba-natzeko.Lote osoa txartel irabazle bakar ba-tentzat izango da, abenduaren 22ko Gabonetako aparteko zozketaren lehen sariaren azken lau zenbakie-kin bat etorrita.

Algortako dendakBestalde, Algortako Dendak taldeak Olentzerori eta Errege Magoei la-guntza eman nahi die opari guztiak

garaiz irits daitezen eta inoiz baino politagoak izan daitezen. Hori dela eta, kanpainan parte hartzen duten 32 dendek betiko ilusioarekin bildu-ko dituzte opariak, herriari keinu egiten dion ukitu berezi batekin.

Oparitu euskaraz2020/2021eko Euskarazko Produk-tuen Katalogoak, zazpi ataletan banatuta: musika, liburuak, aldiz-kariak, DVD filmak, jostailu eta jo-koak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Alde batetik, 12 urte arteko umeentzat eta bestetik, 12 eta

16 urte arteko gaztetxoentzat da. In-terneteko bertsioa www.katalogoa.eus helbidean dago eta 12 liburu denda kolaboratzaile: www.getxo.eus/euskara.

Olentzero-Mari Domingiren, eta Errege MagoakHarrerek eta ikuskizunek ordez-katuko dituzte desfileak eta kabal-gatak. Olentzero eta Mari Domingi desberdinen egitaraua eta parte har-tzeko gonbidapenak: https://www.getxo.eus/eu/euskara Bestalde, urtarrilaren 3an (Andrés Isasi Musika Eskola), 4an (RKE) eta

5ean (Muxikebarri), Errege Magoen harrera-ekitaldirako Kultur Etxeak ezarritako txandak beteta daude dagoeneko. Andrés Isasi Musika Es-kolan, urtarrilaren 4an Romo Kultur Etxean eta urtarrilaren 5ean Mu-xikebarrin izango dira, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

IkuskizunakGabonetarako Kultur Etxeak hain-bat ikuskizun antolatu ditu (sarrerak salgai). Haurrentzat eta gaztentzat: Alicia: El Musical lanaren estreinua, Go! Azen 7.0 kontzertua, Jugando a la opera con Mozart haurrentzako opera eta magia. Antzerkia Yllana laukote lotsagabea-ren eskutik, Maestrissimo (PaGAGnini 2) lanarekin, eta Jose Sacristan aktore ezagunaren eskutik, Señora de rojo so-bre fondo gris bakarrizketarekin.Kontzertuen artean izango dira Eus-kadiko Orkestra Andoni Martinez Barañano tenore getxotarrarekin; Izaro, Travellin ‘Brothers Little Band, Ispirit eta Euskal Herriko Gazte Or-kestra. Informazio gehiago: https://cutt.ly/fhcPZMNUdalaren laguntzarekin, beste enti-tate batzuen jardueren artean izango dira euskarazko ekitaldiak, hau da, ALBE Gala, tertulia Bernardo Atxa-garekin (gonbidapenak: www.egizu.eus), Maite Larbururen kontzertua Azebarrin ([email protected] ) eta Kopla barik, Bizkaiko txapeldunen saioa. Beste ekimen batzuk Gainera Ludotekak Gabonetako jar-dueretarako izenematea zabalik izan-go du abenduaren 16ra arte, (https://cutt.ly/WhcRBrV). Gaztelekuek Ga-bonetako ekintzak egingo dituzte eta Bapiruke koloniak ere izango dira. Kirol campusei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak pandemia geldiarazteko neurriak berrikustearen zain, Getxo Kirolakek iragarriko du ea azkenean egin daitezkeen.

Doako alea

1.617 zk. www.getxo.eus

Abenduak 10 >> Abenduak 20

/ Nabarmentzekoak> 74 bat langabetu kontratatuko dituzte Getxon

lan egiteko (5. or.)

> Udalerriko terrorismoaren biktima guztiei gorazarre (2. or.)

> “Hesia urraturik: Xabier Lete in memoriam” (3. or.)

Kontatu erretratu hau. Hilak 18, asteazkena, on-line formatuan, 17:30etik 18:30era, tailerra eta parte hartzeko solasaldia udal liburutegietako artxiboaren argazkiei buruz. 60 urtetik gorakoentzat. Inskripzioak: 94 466 00 22.

Kontzertua. Hilak 18, ostirala, Muxikebarrin (Ereaga aretoan), 19:00etan, Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Juanjo Ocón. Tenorea: Andoni Martínez Barañano. Sarrera: 24€.

Portu Zaharrerako nortasun-marka berria (5. or.)

Page 2: “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de … · 2020. 12. 10. · jarduerez gozatu ahal izango dute, kaleak, merkataritza eta ostalari-tza dinamizatzen laguntzeko;

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

ABENDUAK 10 OSTEGUNA Erakusketa. Getxoarte 2020. Romo Kultur Etxeko erakusketa aretoan, “Mochilas”, Mª Benito Pirizen eskutik (Getxoarte saria irabazi zuen arte plastikoen eta ikusizko arteen modalitatean). Ur-tarrilaren 4ra arte.Zinemabarri. Muxikebarrin (Aree-ta aretoan), 18:00etan, “Jugando con la muerte”, Paul Urkijoren film laburra (7 urtetik gorakoentzat) eta Koldo Serraren “70 Binladens” luzemetraia (16 urtetik gorakoen-tzat). 3,50€.

ABENDUAK 11 OSTIRALA Haurrentzako antzerkia. Mu-xikebarrin (Arrigunaga aretoan), 18:00etan, “Lunaticus Circus”, Teatro Paraísoren eskutik. Euska-raz. 6 urtetik aurrera. 8€.Getxoarte 2020. Bitartekaritza programa eta Egoitzak. Argaz-kigintza eta argiztapenari buruzko tailer-topaketa eta proiektuen era-kusketa Romo Kultur Etxean.Kontularien kluba. 19:00etan, Algortako Kultur Aretoan, ipuinak entzun edo kontatu nahi dituzten helduen bilera. Sarrera doan, leku-kopurua bete arte.Zine-kluba. Romo Kultur Etxean, 18:00etan, Ina Weisseren “La Au-dición” filmaren proiekzioa, jato-rrizko bertsioan azpitituluekin, eta foruma. 7 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3,50€.

ABENDUAK 12 LARUNBATA Ipuin-kontalaria: Storytime. 11:00etan, Algortako Kultur Are-toan (Villamonte), “Santas´ Elves”, Kids&Us Getxo-Algortaren eskutik. Ingelesez, familientzat. Gonbita eskatu: [email protected] / [email protected] 2020. Bitartekaritza programa eta Egoitzak. Hau-rrentzako pintura eta arkitektura tailerrak, mahai-ingurua eta dan-tza, Romo Kultur Etxean.Ingurumen Aretoa. www.inguru-menaretoagetxo.eus

ABENDUAK 13 IGANDEA Getxoarte 2020. Bitartekaritza programa eta Egoitzak. Tailerra: elastikoak pertsonalizatzea, Romo Kultur Etxean.Zinematxiki. Muxikebarrin (Aree-ta aretoan), 12:00etan, “Los Fixies contra los Crabots”. Adin guztien-tzat. Sarrera: 2,50€.Haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Los Fixies contra los Crabots”. Adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.Kontzertua. Muxikebarrin (Ereaga aretoa), 19:00etan, “Hesia urra-turik: Xabier Lete in Memoriam”, Kaabestri Ensemble, Miren Urbieta (sopranoa), Beñat Egiarte (teno-rea), Landarbaso Abesbatza eta Kontari Landarbaso haur abesba-tzarekin. Moldaketak: Joxan Goi-koetxea. 24€.ALBE GALA. 11:00etan Fadurako

kiroldegian. Gonbidapenak eska-tzeko: 605 704 385 edo [email protected] Aretoa. www.inguru-menaretoagetxo.eus

ABENDUAK 14 ASTELEHENA Odol-ematea. Algortako Geltokia plazan. Goizez eta arratsaldez. Online hitzaldia. 19:00etan, Youtuberen bidez https://labur.eus/2020sinope12, “Situaciones matemáticas”. Hizlaria: Santiago Fernández. Antolatzailea: Sínope Kultur Elkartea.

ABENDUAK 15 ASTEARTEA Solasaldia eta liburu aurkezpe-na. Romo Kultur Etxean, 19:00etan, “La alegría interior: cómo superar la depresión” liburuaren aurkezpena, Angel Fernández egilearen esku-tik (psikoterapeuta). Sarrera doan, edukiera bete arte.

ABENDUAK 16 ASTEAZKENA Kontatu erretratu hau. On-line formatuan, 17:30etik 18:30era, tailerra eta parte hartzeko sola-saldia 60 urtetik gorako pertsonek udal liburutegietako artxiboaren argazkiei buruz dakiten guztia kontatzeko. Inskripzioak: 94 466 00 22. Formakuntza emateko au-kera badago.Omenaldi-kontzertua. Areeta-ko Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:30h., “Javier de Solaun, más que un tenor”, Mercedes Albaina-rekin. Sarrera gonbidapenarekin.

ABENDUAK 17 OSTEGUNA Ipuinaren ordua. Romoko haur-liburutegian, 18:00etan, “Contando con la gallinita ciega”, Beldebilekin (Anabel Muro). 3-8 urte. Sarrera dohainik, edukiera bete arte.Zinemabarri. Muxikebarrin (Areeta aretoan), 18:00etan, Guy Ritchieren “The Gentlemen: los señores de la mafia”, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. 16 urtetik gora. Sarrera: 3,50€.Irakurzaleen txokoa. Literatura-solasaldia Bernardo Atxaga idaz-learekin, Fadurako ekitaldi-aretoan. Gonbidapenak: www.egizu.eus

ABENDUAK 18 OSTIRALA Kontzertua. Muxikebarrin (Erea-ga aretoan), 19:00etan, Euskadi-ko Orkestra. Zuzendaria: Juanjo Ocón. Tenorea: Andoni Martínez Barañano. Sarrera: 24€.Zine-kluba. Romo Kultu Etxean, 18:00etan, Ken Loachen “Sorry we missed you” jatorrizko ber-tsioan azpitituluekin, eta foruma. Sarrrera: 3,50€.

ABENDUAK 19 LARUNBATA Kontzertua. Muxikebarrin (Erea-ga aretoan), 17:00 eta 19:30ean, Izaro. Sarrera: 27€.Ingurumen Aretoa. www.inguru-menaretoagetxo.eus

ABENDUAK 20 IGANDEA Zinematxiki. Muxikebarrin (Aree-ta aretoan), 12:00etan, “El arco mágico”. Adin guztientzat. 2,50€.Haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Tofu, el pequeño guerrero”. Adin guz-tientzat. Sarrera: 2,50€.Ingurumen Aretoa. www.inguru-menaretoagetxo.eus

XXVII. Boluntariotza Topaketa

Mendebaldeko Saharari buruzko

Adierazpena

Zakurrak adoptatzeko

kanpaina

Udaleko Bozeramaileen Ba-tzordeak, Amaia Agirre al-katea buru dela, adierazpen instituzional bat onartu du Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaiera dela eta, alderdi guztien aldeko botoe-kin, EH-Bilduren abstentzioa izan ezik. Adierazpenean, Udalak errepikatu egiten du su-etena hautsi izanaren gai-tzespena, eta alderdiei eska-tzen die erantzukizuna era-kusteko su-etenaren akordioa errespetatzeko eta alderdiei dei egiten die negoziazio-pro-zesuari berriro ekiteko eta ga-tazkari konponbide baketsua aurkitzeko, sahararren oina-rrizko eskubide eta askatasu-nak errespetatuko dituena. Halaber, premiatu nahi dira MINURSO eta Nazio Batuak eremu horretan segurtasu-na bermatzeko, saharar he-rritarren Giza Eskubideak zaintzeko eta gehiago luzatu gabe bultzatzeko konponbi-de politiko justua, iraunkorra eta Mendebaldeko Saharako gatazkan parte hartzen duten alde biek onartzeko modu-koa. Hori guztia, Nazio Ba-tuen ebazpenekin bat etorriz. Adierazpenaren testu osoa: https://bit.ly/2K2esbG

Udalak kanpaina bat antola-tu du etxe-abereak jasotzeko udal zerbitzuaren egoitzan dauden txakurrak adopzioan emateko. Gaur egun 11 txa-kur daude, hainbat adin eta arrazatakoak, gehienak la-gunkoiak.Jendaurreko erakusketa, hona-ko egun hauetan izango da: hi-laren 26an, ostirala, Algortako San Nikolas plazan, 16:00etatik 20:00etara; hilaren 27an, larun-bata, Romoko Santa Eugenia plazan, 10:00etatik 14:00eta-ra; eta hilaren 28an, igandea, Areetako Geltokia plazan, 10:00etatik 14:00etara ere. Zer-bitzuari buruzko informazio guztia www.getxo.eus udal webgunean kontsulta daiteke.

Sarekide, Getxoko bolunta-riotza erakundeen elkarteak, Udalaren laguntzarekin, an-tolatutako XXVII. Bolunta-riotza Topaketa abenduaren 16an, 19:30ean, izango da, Ge-txo Elkartegian, toki edukiera mugatuarekin eta aurretiko hitzordua eskatuta, egungo osasun neurriak bete ahal izateko, www.sarekide.org bidez.Urtero bezala, topaketan urte-ko pertsona eta entitate bolun-tarioen sariak emango dira. Hori boluntarioen mugimen-duarentzako esker ona izango da, partaidetza agerian utziz

Hasi dira dagoeneko Algor-tako Lorenzo Areilza eta San Martin kaleen elkargunean dagoen jolaslekua osorik be-rritzeko lanak. Gabonak bai-no lehen amaitzea espero da (betiere, meteorologiak horre-tarako aukera ematen badu,

Udalak udalerriko terrorismoaren biktima guztiak omentzeko urteroko ekitaldia egin zuen iragan ostiralean, abenduak 4. Ome-naldia, 2009ko martxoan Osoko Bilkuran lortutako akordioaren ostean egiten ari da urtero. Amaia Agirre alkatea buru izan zuen ekitaldian Udaleko talde politiko guztietako ordezkariak izan ziren, EH-Bildu izan ezik. Minutu bateko isilunearen ondoren, Agirrek lore sorta bat utzi zuen San Inazio plazan kokatutako eskulturaren oinean. Azkenik, hiru txistularik Agur Jaunak abestia jo zuten.

Udalerriko terrorismoaren biktima guztiei gorazarre

eta baita Getxoko gizarte alo-rreko elkarteek egiten duten lana ere, horien arteko topa-keta eta harremana erraztuz. Gainera, aurten jardunal-diak erakundeek beren bu-rua egokitzeko eta beharrei erantzuteko egin duten aha-legina aitortu nahi du, baita zailtasunen aurrean lagundu eta denbora eman nahi izan duten pertsona guztiei ere, horrek agerian utzi duelako borondatezko marea horrek balio eraldatzailea duela, gi-zarte bidezkoagoa, berdinta-sunezkoagoa eta kohesiona-tuagoa eraikitzen jarraituz.

Lorenzo Areilzako jolaslekua osorik berrituko da

S. Agirre eta J.Eraña: podiuma Erritmikoan

LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

- Lana bilatzen dut asteburuetan, orduka... barneko edo eguneko. Tel.: 631 021 494.

- Lana bilatzen dut, ordua, as-teburuetan, adineko pertsonak zaintzeko. Badut nork gomenda-tu. Tel.: 602 34 27 85.

- Errentan ematen dut garaje pla-za handi bat Algortan (Maidagan, 9). 75€/hilean. Tel.: 618 602 467.

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

zoladura indargetzailea ipin-tzeko aukera faktore horren araberakoa izango baita).Eremua gaur egungo 120 m2-tik 180 m2-ra handituko da gutxi gorabehera, eta elemen-tu berriak jarriko dira txikie-nentzat.

KIROLAK

Saioa Agirre eta Julene Eraña, Leioako Sakoneta GET tal-deko gimnasta getxotarrak, arrakastaz aritu dira Valen-tziako Colonial Sport zen-troan ospatutako Espainiako Banakako eta Taldekako Txa-pelketetan.Agirre urrezkoa izan zen Aron eta zilarrezkoa Pilotan (sailkapen nagusian lauga-rren postuan bukatu zuen). Bestalde, Julene Erañak, Ira-txe Garate sopeloztarrarekin bikote eginez, brontze bat lor-tu zuen mazotan (bostgarren tokian 51 klubaren artean).Julene ErañaSaioa Agirre

Page 3: “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de … · 2020. 12. 10. · jarduerez gozatu ahal izango dute, kaleak, merkataritza eta ostalari-tza dinamizatzen laguntzeko;

“Hesia urraturik: Xabier Lete in memoriam”

Romo Kultur Etxeak Getxoarte 2020 Bitartekaritza eta Egoitza Programa hartuko du

“Lunáticus Circus”, amets egiteko, barre egiteko eta bidaiatzeko zirkoa

Javier de Solauni omenaldia,

Areetan

Joxan Goikoetxeak idatzitako oratorio sinfoniko-korala

Igandean, abenduaren 13an, 19:00etan, Muxikebarriko Ereaga aretoan Hesia urraturik ikuskizuna izango da, Joxan Goikoetxea musi-kariak asmatutako oratorio sinfoni-ko-korala, Xabier Lete euskal mu-sika eta poesiaren erreferentearen omenez.Orkestrarentzako eta ahots misto eta zuriko abesbatzentzako ikuski-zuna da, 13 zatitan banatua, eta ber-tan, Juanjo Oconen gidaritzapean, Miren Urbieta sopranoak, Beñat Egiarte tenoreak eta Anne Barrón umea bakarlari izango dira, Landar-baso abesbatzarekin (zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi), Kontari Landar-baso Haur abesbatza (zuzendaria:

Abenduaren 11tik 13ra Romo Kul-tur Etxeak Getxoarte 2020ko Bitar-tekaritza eta Egoitza programa har-tuko du. Bertan 2019ko ekainetik Getxoko zenbait kolektiborekin eta diziplina anitzeko artistekin elkar-lanean eginiko proiektuen erakus-taldia izango da.Egitauaren barruan zenbait adin-tar-tei zuzendutako lau tailer-topaketa artistekin egongo dira. Horietan ar-gazkigintza, arkitektura, pintura eta pertsonalizazioa jorratuko dira. Ha-laber, arte-bitartekaritzari buruzko mahai-ingurua izango da eta kon-finamenduan zehar Natalia García Muro dantzariak sortutako “El espa-cio de los límites” pieza aurkeztuko da.

EgitarauaAbenduaren 10etik urtarrilaren 4ra Maria Benito Pirizen “Motxilak” era-kusketa izango da ikusgai.Ostiralean, hilak 11, arratsaldeko 18:30ean, argazkilaritza eta argiz-tapenari buruzko tailer-topaketa izango da Esteban Ramos argazki-zuzendariaren eskutik (gehienez 6 parte-hartzaile, 18 urtetik gorakoak). Areto nagusian, hilak 13 arte, Bitar-tekaritza eta Egoitza Programako

Datorren larunbatean, abendua-ren 19an, arratsaldeko 19:30ean, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Javier de Solauni ome-naldia egingo zaio, bere herio-tzaren lehen urteurrena betetzen denean. Kontzertuaren helburua bere tenore papera eta euskal on-dare musikalaren kontserbaziora-ko dedikazioa lotzea da, Andres Isasiren sormen lanaren erreska-tean duen iraunkortasunaren bi-tartez.Musika Eskolako Mediatekak antolatutako kontzertuan, Eider Torrijos eta Susana Cerro sopra-noak arituko dira, Mario Lerena piano-jotzailearekin batera, Ibon Zamacola (Andres Isasiren obra-ren aztertzailea), Mariela Arrue (Musika Eskolako Artxiboaren arduraduna) eta Mercedes Albai-na musikologoa. Pieza kantatuen interpretazioa Javier de Solaun eta Andres Isasiren aurpegierekin eta Artxiboaren eta Eskolaren ibilbi-dearekin lotuko da, ibilbide histo-riko maitagarri batean.Andres Isasi (Bilbo 1890-Getxo 1940) euskal musikako sinfonis-ta nabarmenetakoa izan zen, eta hainbat lieder idatzi zituen, piano, kameristika eta abesbatzarekin.Kontzerturako sarrera gonbida-pen bidez izango da, Musika Es-kolan bertan erretiratzekoa.

Rosa Arcos idazle getxotarrak El felpudo liburua aurkeztu berri du, eta Romo auzoko gorabeherak kontatzen ditu, atariko felpudo baten begiradaren bi-dez. Bere inguruan gertatzen den bizitzaren lekuko zuzena da, Gerra Zibile-tik Diktaduraren amaierara arte. Getxotarrak argitaratutako hirugarren lana da, Los gatos de mi vida (2016) eta Las mascotas de los otros (2018) lanaren ostean.

Rosa Arcosek “El felpudo” aurkeztu du

Maddalen Dorronsoro), eta Kaabes-tri ensamblerekin. Ikuskizunera sar-tzeko prezioa 24 eurokoa da.

Hesia urraturikJoxan Goikoetxeak, Leteren musika-ri-kolaboratzaile eta lagun pertsona-lak, forma musikal hau aukeratu du Oiartzungo poetaren testu eta doinu sorta arretatsua berreraikitzeko ego-kiena bezala; ziur asko omenduak begi onez ikusiko zukeen plantea-mendu eta formatu sortzaile hau.“Oratorioak”, dio, “bere kezka eta za-lantza existentzialistak (pasioa, fedea, etsipena, aberria, nostalgia, maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea, erredentzioa, itxaropena...) islatzen jakin zuen artista

baten pentsamenduaren eta iruditeria filosofiko-estetikoaren hainbat alderdi eta etapatan sakontzera gonbidatzen du”.Joxan Goikoetxeak azpimarratu du lan hau ez dela Leteren abestien ar-monizazio berritze soila edo instru-mentazio sinfonikoa.

proiektuen erakusketa bat egongo da: “Mural” Jorge Rubiorekin; “Hidra” Olatz Otalora, Veva Linaza eta Raisa Álavarekin; “Mi vecin@ es artista” Regina Zabala, Pablo Zabala, Pablo Astrain, Eztizen La Cruz, Natalia García Muro, Maitane Sarralde, He-lena Goñi eta Izaro Ieregirekin; “De-riba” Romo-Artaza BHIko Batxilergo Artiskokoko ikasleekin eta “Rallye fotográfico” Ixone Sádabarekin.Larunbatean hilak 12, haurrentzako bi tailer izango dira: 12:00etan “Ser paisaje” (pintura) eta 17:30ean, euska-raz, “TEO Arkibiriak” (arkitektura). 18:00etan “Bitartekaritza artistikoari” buruzko mahai-ingurua izango da eta 20:15ean Natalia Garciak dantza pieza bat aurkeztuko du.Azkenik, igandean, 12:00etan, kami-

setak kustomizatzeko tailerra izango da Jon Ander Garciaren eskutik, 12 eta 20 urte bitarteko gazteentzat (6 parte-hartzaile gehienez).

Abenduaren 11n, ostirala, arra-tsaldeko 18:00etan, Muxikebarri-ko Arrigunaga aretoan, Lunáticus Circus Teatro Paraiso konpainiaren euskarazko ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute txikienek. Sa-rrerak 8 euro balio du.Eskasia handiko garaietan, An-ton, Piru eta Niko, lanik, janaririk eta sabairik gabeko hiru alderrai, noraezean dabiltzanak beren atse-kabeetatik ihes egiteko aukeraren baten bila. Halabeharrak edo agian patuak, halabeharrez, zirku kara-bana zahar batekin topo egitea era-giten du, ezerezaren erdian utzia. Hiru pertsonaia galtzaile hauek, hasiera batean mesfidati, euren in-darrak batuz gero dena errazagoa izan daitekeela ohartuko dira, eta, beraz, ahaztutako karabana, zirku trotamundu eta inozotasun eroal-di batean bihurtuko dute, zirkoko artista bihurtzen jolastuko dute, asmatu baino gehiago, zirku zenba-kiak inprobisatuz.Haurrentzako Europako Antzerki Azokako Eszenografia Onenaren Saria (FETEN 2016), Lunáticus Circus amets egiteko, barre egiteko, bidaia-tzeko eta errealitatea eraldatzeko

OHARRAKultur Etxeak jakinarazten du Goazen 7.0: Kontzertua ikuskizunaren bi saioe-tarako sarrerak dagoeneko agortuta di-rela. Saioak urtarrilaren 3an egingo dira Muxikebarrin.

zirkoa da.Zirko hauskor eta inperfektua, fres-koa eta ausarta, bizitasunez betea eta sorpresa askorekin, publikoak istorio honetako hiru protagonista arloteek bizitzako abentura berri bati nola ekiten dioten eta ametsak errealitate bihurtzen nola saiatzen diren ikusi ahal izango du. Baina neurrigabeko handinahiak ame-tsak amesgaizto bihur ditzake...

Page 4: “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de … · 2020. 12. 10. · jarduerez gozatu ahal izango dute, kaleak, merkataritza eta ostalari-tza dinamizatzen laguntzeko;

ALBE gala Faduran izango

daDatorren igandean, abenduaren 13an, Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) amaiera bikaina emango dio urteko jarduerari. Gala tradi-zionala Fadurako Udal Kirol Hi-riko ekitaldi aretoan izango da, 11:00etan. Gonbitak 605 704 385 telefono zenbakian edo Eskolako posta elektronikoaren bidez, [email protected], eskatu behar dira. Aurten Urrezko ahobia saria emango zaio Juan Mari Areitiori, bertsolariaren ibilbidea aintzates-ten baitu.Galako saioan Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Erika Lagoma eta Pau-le Loizaga arituko dira.Cloverwind taldearen musika izan-go da ekitaldian.

Amaia Agirre alkateak Argia Ereiten Euskara saria eman zien aurreko astean, Muxikebarrin, Victoria Bengoa, Josu Larrañaga eta Armando Llamosasi, to-ponimia ibilbideen diseinuan eta edukien lanketan egindakoagatik. Saridunak zoriondu ondoren, Agirrek adierazi zuen Hizkuntza eta Kultura, ingurumena beza-la zaindu beharrekoak direla hondamendira ez joate-ko, eta horregatik ondare kulturala berreskuratu, eza-gutzera eman eta erabili behar dugula. “Udala 2004an hasi zen toponimia ikertzen eta horretan jardun du orduz geroztik. Bengoak, Llamosasek eta Larrañagak egindakoa salto kualitatibo bat izan zen ondare kultu-rala era globalago batean ulertuta, ikuspegi disziplina anitza erabiliz eta gainera horren zabalkundea beste era batera eramaten. Ez dago etorkizunik iragana eza-gutzen ez badugu, horregatik, eskerrik asko egindako

lanagatik”. Bestalde, Victoria Bengoak, Armando Llamosasek eta Josu Larrañagak saria eskertu zuten. Bengoak euska-raz izatearen garrantzia nabarmendu zuen eta gehi-tu zuen “toponimia ibilbideetan zabaltzen da natura eta horrek duen papera garrantzitsua iruditzen zait, horren ezagutzatik datorrelako maitasuna”. Llamosa-sek lan txiki eta zehatzen errebindikazioa eta tokiko zabalkundea defendatu zituen, horren artean, Bizarra Lepoan eta Egizu elkarteek egiten dutena. Azkenik, Josu Larrañagak gogora ekarri zuen adineko pertso-nen balioa ondarearen transmisioan, beste kultura ba-tzuetatik etorritakoek egindako ekarpena eta euskal-dunzahar-euskaldunberri dikotomia apurtzea eskatu zuen, aldarrikatuz “denok garela euskaldun, beste barik”.

Argia Ereiten saria eman zaie Victoria Bengoa, Armando Llamosas eta Josu Larrañagari

• Bernardo Atxaga Faduran. Egizu Elkarteak Udalaren lagun-tzarekin antolatu duen Irakurza-leen txokoa ekimenaren barruan, nabarmentzekoa da Bernardo Atxaga idazlearekin izango den hitzordua, hilaren 17an, 19:30ean, Fadurako ekitaldi-aretoan. Sola-saldian, euskaraz, Etxeak eta hi-lobiak eleberriari buruz hitz egin-go da. Egungo egoera dela eta, toki kopuru mugatua egongo da eta Egizuren orrian erregistratu beharko da. Jitsi Meeten bidez ere eskainiko da online saioa.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna os-patzen dela eta, Euskara aurrerabide. Gizartea eus-karaz biziberritzea helburu goiburupean, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, adierazpen instituzional bat onartu zuen egun horretan, alderdi guztien aldeko

botoekin, Alderdi Popularraren abstentzioa izan ezik. Ondoren, bozeramaile guztiek Euskaraldia ekimena-rekin bat egin zuten, keinu sinboliko batekin udale-txeko sarreran. Adierazpenaren testu osoa: https://bit.ly/33ITRzM

“Euskara aurrerabide. Gizartea euskaraz biziberritzea helburu”

EUSKARALDIAREN AMAIERAKO EKITALDIA

Page 5: “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de … · 2020. 12. 10. · jarduerez gozatu ahal izango dute, kaleak, merkataritza eta ostalari-tza dinamizatzen laguntzeko;

Portu Zaharrerako nortasun-marka berria Taxisten Elkarteak

“BizkaiTaxi” Appa dauka

74 bat langabetu kontratatuko dituzte Getxon lan egitekoUdalak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 558.651,78 euroko dirulaguntza jaso du, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetara-ko laguntzen 2020ko deialdiaren babesean. Dirulaguntza hori, alde batetik, enplegua sustatze-ko jardueretarako erabiliko da, Lanbiden izena emanda dauden 24 langabe getxotar kontratatuz (283.359,66€) eta Getxoko en-presak kontratatzeko laguntzak emanez (275.292,13€).

LangabetuakEnplegua sustatzeko dirulagun-tzaren helburua da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten lan-gabeak lan-merkatuan sar dai-tezen sustatzea, haien kualifika-zioa, gaitasun pertsonalak eta motibazioa bultzatuko dituen aldi baterako lan-esperientzia ba-ten bidez.

Getxoko 24 langabetu kontrata-tuko dira 15 udal proiektutarako. Gutxienez, kontratatutakoen ar-tean %40an emakume langabeak izango dira, %30ean diru-sarre-rak bermatzeko errentaren titula-rrak edo onuradunak, eta %15ean 55 urtetik gorakoak.

Hauek dira eskatutako profilak: 7 merkataritzako administrari, 5 enpresetako aholkulari, 5 admi-nistrazio-teknikari, 2 dokumen-tuen digitalizatzaile, 2 peoi, 2 pin-

Turismo Bulegoak, Portu Zaha-rreko auzotarren Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak nortasun grafiko berria aurkeztu dute, algortarren kokagune enblema-tiko hori gizarte, kultura eta tu-rismo arloan identifikatzeko eta sustatzeko. Irudi sintetikoa eta modernoa da, Portu Zaharrak dituen erreferentzia bereizga-rrienetan oinarrituta: Lema, Lemazaleen gidaritza maisuta-suna sinbolizatzen duena, eta eskailerak, arrantzaleen auzo-rako sarbide aldapatsuen ezau-garri direnak.

Gainera, zona Dinamizatzeko Planaren barruan, liburuxka berriak argitaratu dira (histo-riaren datuak, interes-guneen deskribapena, eskaintza turis-tiko eta gastronomikoa…) eta auzoko interpretazio-seinaleak (panelak) eguneratu dira.

Jarduera horiek beste urrats bat dira Portu Zaharreko Itsas eta Arrantza Ondarea dinamizatze-ko Planaren barruan. Plan hori 2011tik garatzen ari da.

tore eta eraikinen mantentzaile 1.

Lanbide hasia da hautagaiak hau-tatzen. Langabeak, getxotarrak eta Lanbiden enplegu-eskatzai-le gisa izena emanda daudenak izango dira.

Enpresentzako laguntzak kon-trataziorakoBestalde, Udalak, Lanbideren dirulaguntzari esker, kontrata-ziorako laguntzen deialdi bat argitaratuko du, eta 275.292,12€

Getxoko Taxisten Elkarteak Bizkai-Taxi mugikorretarako aplikazioa dauka, herritarrei zerbitzu hobea, arinagoa eta kalitatezkoa eskain-tzeko tresna digital berria. Bizkai-Taxi Androiderako eta IOSerako es-kuragarri dago, eta aukera emango du unean uneko taxiak eskatzeko, erreserbak egiteko, eskaeren berri izateko, historikoa kontsultatzeko eta ohiko eskaerak errepikatzeko. Horri esker, itxaronaldiak murriz-tu, zerbitzuaren kostua merketu, ibilgailuaren posizioari buruzko informazio eguneratua denbo-ra errealean eskaini eta zerbitzua beharren arabera pertsonalizatu ahal izango da (haurrentzako aul-kiak, taxi egokituak, maskotak...). Aplikazio honen bidez Getxo Taxi Tour zerbitzua ere erreserbatu ahal izango da (bisitari eta turistentza-ko bisita audiogidatuak).App-ak taxi tradizionalak eskatzeko bideekin bat egin du: 94 491 53 53 eta https://bizkaitaxi.eus/es/reservas

bideratuko ditu horretara. Lagun-tza-eskaerak eskaera aurkeztu den hurrenkeraren arabera eba-tziko dira, aurrekontu-kreditua-ren mugaraino. Kontrataziorako gehienez 50 dirulaguntza ematea aurreikusten da.

Dirulaguntzak tokiko enpresei zuzenduta daude, hiru eta sei hilabete bitarteko kontratuetara-ko, Getxon erroldatuta dauden eta Lanbiden enplegu-eskatzai-le gisa izena emanda dauden

langabeentzat. Kontratu horiek 2020ko uztailaren 1etik abendua-ren 31ra bitartean hasi beharko dira. Gehieneko laguntza 3.000 eurokoa izango da 3 hilabeteko iraupena duen lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko, eta 6.000 eurokoa 6 hilabeteko edo hortik gorako iraupeneko lan-kontratu bakoitzeko. Aurten ere diruz la-gunduko dira lanaldi partzialeko kontratuak, lanaldiaren %50 gu-txienez.

Laguntza 9.000 eurokoa izango da sei hilabeteko edo hortik go-rako lan-kontratu bakoitzeko, honako kolektibo hauetako per-tsonak kontratatzen badira: DS-BEren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak eta 55 urtetik gorakoak.Kontratuak emakumeei egiten bazaizkie, dirulaguntzaren zen-batekoa %10 handituko da.

Enpresak arduratuko dira langa-beak aukeratzeaz. Deialdia BAOn abenduan argitaratzea aurreikus-ten da, eta egun horretatik aurre-ra entregatu ahal izango dira es-kaerak. Erantsita aurreikusitako betebeharren kuadroa. Informa-zio gehiago eta kontsultak Getxo-lanen (Getxo Elkartegia, Ogoño 1, Areeta). Tel.: 94 466 01 40, www.getxo.eus/getxolan eta [email protected]

Page 6: “Gabonetan piztu Getxoko dendak. Da luz a los comercios de … · 2020. 12. 10. · jarduerez gozatu ahal izango dute, kaleak, merkataritza eta ostalari-tza dinamizatzen laguntzeko;

Udal talde politikoen iritziaPERTSONENTZAKO ZERBITZUA ETA EFIZIENTZIA

Aurreko astean ostalaritzaren egoera jorratu genuen osoko bilkuran. Opo-siziotik, udal-gobernuaren geldotasu-nari erantzuteko proposamenak aur-keztu genituen. EAJk eta PSEk EZETZ esan zioten zuzeneko eta berehalako laguntzak emateari; EZETZ, tasak salbuesteko eta hobariak emateko proposamenari; EZETZ, sektorearen-tzako kontsumo espezifikoko bonuei. Horren ordez, neurri eskas batzuk aur-

keztu zituzten, 2021. urtera arte eragin-korrak izango ez direnak. Beste behin ere agerikoa da gobernu honek ez dau-kala entzuteko eta enpatizatzeko gai-tasunik, azkar eta eraginkortasunez erreakzionatzeko. Udal-aurrekontuen negoziazioa hasi da. Ostalaritzaren eta pandemiaren ondorioz kaltetutako gainerako sektoreen aldarrikapenak bertan jasotzeko lan egingo dugu. / Harremanak: 944660290

2020an gertatutako osasun-krisiaren ondorioz, pandemiak sortutako pre-mietara egokitu behar izan dira eki-taldi honetako aurrekontuak. Hala ere, udal-arlo guztietatik hilabeteak daramatzagu 2021. urterako presta-tzen, eraginkortasunaren, efizientzia-ren eta lehentasuntasunen irizpideak kontuan hartuta. Udal-gobernuak (EAJ/PSE-EE) aurrekontuen zirribo-rro bat diseinatu du, ia % 3ko igoera duena eta hiru ardatzetan oinarrituta dagoena: agenda soziala, ekonomi-koa eta ingurumenekoa. Aurrekon-tuak 600.000 € gehiago bideratuko ditu gizarte-zerbitzuetara eta esku-

hartze komunitariora, betiere elkar-teen sarearekiko, lankidetzarekiko eta berdintasunarekiko konpromisoa gu-txitu gabe. Aipatzekoak da, baita ere, 9,3 milioi euroko inbertsioa egingo dela udalerriko ikastetxeentzako, gure kirol-instalazioak birgaitzeko, irisgarritasuna hobetzeko, espazio publikoak mantentzeko, bidegorrien sarea handitzeko, bizikleta elektri-koa bultzatzeko eta konpostaje-, bio-lehortze- eta bioegonkortze-plantak sustatzeko, zeinen bidez hondakinak kudeatzeko gastua murriztuko den, ingurumena hobetzeaz gain. Idatzi ie-zaguzu: [email protected].

EH Bildu Getxok saharar herriareki-ko elkartasuna adierazi nahi du eta Marokoko gobernuaren legez kan-poko okupazioa salatu. Azaroaren amaieran Euskal Herri osoan, baita Getxon ere, deitutako mobilizazioe-tan parte hartu genuen eta Sahara-ko autodeterminazio eskubidea de-fendatu genuen.Gainera, EH Bildukook ere saiatu ginen Udalean premiazko gaia be-rehala lantzen, bai Bozeramaileen Batzordean, bai azaroko osoko bil-kuran, baina Gobernu Taldeak uko egin zion, "premiazkoa" ez zela-koan.Joan den astean, adierazpen insti-tuzional bat aurkeztu genuen, Ma-rokoko Gobernuari indarkeriazko eskalada bertan behera uzteko eta

sahararren eskubideak errespeta-tzeko eskatuz. Era berean, Espai-niako Estatuak sortutako egoera da, eta, horregatik, errealitate horretaz arduratu beharko luke. Hala ere, EAJren eta PSEren aburuz, Maroko-ri indarkeriaren amaiera “exijitzea” "gehiegizkoa" zen, eta gure adieraz-penaren edukia gutxitzea eta hustea erabaki zuten. EH Bildutik testua ez babestea erabaki dugu, Marokoko gobernuaren indarkeriaren aurrean epelkeriarik ez dagoelako. Sahara-rrek denbora gehiegi daramate kon-ponbidearen zain eta beren eskubi-deak errespetatzeko zain.Horregatik guztiagatik, kalean nahiz erakundeetan jarraituko dugu, garrasi handia eginez: Sahara hurra! Sahara askatu!

SAHARA HURRA!EGUNGO NAGUSIEN ETXEA MANTENTZEA ETA BERRITZEA

ERREAKZIORIK ETA ENPATIARIK GABE: OSTALARITZA ARRISKUAN DA

2021ERAKO AURREKONTU IREKIA ETA SOZIALA

Getxoko belaunaldiarteko zen-troaren proiektua birplanteatzeko unea da. Aldundiak egoitza-ere-duen eraldaketa bat iragarri du: 25 plaza arteko egoitza txikiagoen alde egin dute. Orduan, zer gerta-tzen da Romoko proiektuarekin? Engainu hutsa da herritarrentzat, izan ere, 25 egoiliarrentzako lau solairu hartuko ditu, hau da, 100 erabiltzaile izango ditu, eta ho-

riei, gainera, beste 40 gazte gehi-tu behar dizkiegu. Getxoko PP alderdiak egungo Nagusien Etxea berritu dadin nahi dugu, berde-guneak handitzea, gazteentzako zuzkidura-bizitokiak gehitzea, tu-toretzapeko apartamentuak berriz irekitzea, gela zabalak sortzea eta gazteek eta adinekoek partekatu-tako espazio komunitarioak eskai-ni ahal izatea. #esnatugetxo

Udal-gobernuak 2021. urterako aurkez-tu duen 108 milioi euroko aurrekontuak funtsezko bi ardatz edo gako izango ditu: alde batetik, proiektuen efizientzia eta, bestetik, herritarrei, hau da, pertsonei, kalitate goreneko zerbitzua eskaintzea.Udal-kontuen proposamen honen bi-dez, Getxoko Eusko Alderdi Jeltzaleak, 2021ean ere —eta Covid-19aren ondo-riozko pandemia gorabehera—, gure udalerriko biztanleekiko ditugun kon-promisoak betetzen jarraitu nahi dugu: “Getxoren etorkizunerako proiekturik onena prestatu dugu, Getxoko gizarte osoari en-tzun ostean: merkatariei, ekintzaileei, elkar-teei, gazteei, nagusiei… Kate baten katebegiak gara, izan ere, gure alderdiak 124 urteko ibilbidea, lana, konfian-tza eta zintzotasuna eskaintzen ditu. Eusko Alderdi Jeltzaleko emakumeek eta gizonek Getxoren alde egiten dugu; hori baita Getxo itxaropentsu bat lortzeko gure konpromisoa eta zure proiektua; hartara, Getxo hazteko, bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko udalerri onenetako bat izan dadin”. Hori jaso ge-nuen gure hauteskunde-programaren aurkezpenean, duela urte eta erdi. Eta horixe da EAJ-PNVk udal-kontuen oi-narrian nabarmentzen duena.

Egungo pandemia egoerara egokitu-tako aurrekontu-proposamen bat da, zentratua, eta diru publikoaren erabile-ra zorrotza egiten duena, garrantzitsua den hori lehenetsiz: udal-egoitzak eta

gizarte-zerbitzuek ahalik eta hobekien funtzionatu dezaten bermatzea.Guretzat funtsezkoa da Getxoko per-tsonei eta herritarrei alderdi guztietan arreta ematea, baina, batez ere, egoera

pertsonal edo ekonomiko zailetan daudenei. Eta, jakina, egingo diren jar-duera, proiektu eta ekimenen eragin-kortasuna bermatzea ere oso garran-tzitsua da. Efizientzia aipatu dugu, alde batetik, diru publikoa erabiltzeko guk erabiltzen dugun zorroztasuna eta erantzukizuna gure historiaren bereizgarri direlako. Eta, bestetik, zoritxarreko koronabirusaren aro ho-netarako prestatu dugun aurrekontu-proiektu honetan nahitaezkoa delako efizientzia muturreraino eramatea.Amaia Agirre alkateak argi eta garbi adierazi du 2021eko aurrekontuaren aurkezpenean: “pertsonek eta pertsonen-tzat prestatutako eta pentsatutako aurre-kontua da. Gure gastu arrunta beharrizan sozial eta ekonomikoetara egokitzea eta bideratzea lortu dugu, bai eta pandemia-ren hedapenaren aurkako borrokara ere”. Aurrekontuaren ia % 3 handitu da, udal-egoitza, gizarte-zerbitzuak eta ekonomia sustatzeko arloa ardatz gisa hartuta. Hori baita EAJ-PNVren kon-promisoa Getxo hazteko, bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko toki on bat izan dadin, Covid-19a eta haren ondo-rio kaltegarriak gorabehera.