Antzezleak

3
Herritarrek herritarrentzat egindako ekimena Ari da hurbiltzen 1936 ikuskizuna taularatzeko eguna. Martxoaren 15ean aurrestrenaldia egingo da parte hartzaileen familiartekoentzat, eta martxoaren 16an eta 17an beste bi emanaldi eskainiko dira Saroben. Handik astebetera, martxoan 23an Andoaingo Basteron azken bi emanaldiak eskainiko dira. Ale honetan ikuskizunean parte hartzen duten sei antzezleren hitzak jaso ditugu. GALDERAK 1. Zein izan da antzerkigintzan orain arte izan duzun esperientzia? 2. 2. Nolaz animatu zara parte hartzera? 3. Nolakoa da taldeko lan giroa? 4. Zein da zure papera? 5. Zer esango zenieke urnietarrei ikuskizun hau ikustera etor daitezen? LUPE HERRERO: “Herritarrek maitasun handiarekin egindako ikuskizuna” 1. Orain arteko nire esperientzia bakarra iaz taularatu genuen Zurriburri lana izan zen. Bertan, eskizofrenia gaixotasuna zuen emakume bat interpretatu nuen. 2. Antzerki tailerrean parte hartzeko izena emana nuen eta ikuskizun hau prestatzekotan zirela jakin nuenean, nola ezetz esan? Hain modu zuzenean Urnietako herriari eskainitako ikuskizun honetan parte hartzeaz harro nago. 3. Taldean dugun lanerako giroa oso ona da, nire irudipena da ikuskizun honetan parte hartzen dugun guztiok izugarrizko ilusioarekin ari garela, eta hori nabaritu egiten da. Gure artean oso lagungarri den konfiantzazko giroa arnas liteke, eta noski, hori azken emaitzan nabarituko da. 4. Nire papera, espetxeratua dagoen moja batena da. 5. Herritar guztiak animatuko nituzke ikuskizun hau ikustera etor daitezen, herriko jendeak egindako lan bat delako, maitasun handiarekin egina dagoelako, eta batez ere, errespetuagatik. Herrian bertan, duela ez hainbeste urte gertatutako astakeriei buruz pentsarazten digulako. Eta horrelakorik berriz gertatu ez dadin hausnarketa kolektibo bat egitea ona delako. ESTHER MODIA: “Urnietarrek urnietarrentzat egindako lan bat da” 1. Hemen Urnietan jada egin ditut lan batzuk, eta beste bat Maite Agirrerekin. 2. Antzeztea erruz gustatzen zait, eta aukera sortzen den bakoitzean, ez dut zalantzarik izaten, berehala izena ematen dut. 3. Gure arteko giroa bikaina da. Elkarri aholkuak ematen dizkiogu, batak besteari laguntzen diogu.

Transcript of Antzezleak

Page 1: Antzezleak

Herritarrek herritarrentzategindako ekimena

Ari da hurbiltzen 1936 ikuskizuna taularatzeko eguna. Martxoaren 15ean aurrestrenaldia egingo da parte hartzaileen familiartekoentzat, eta martxoaren 16an eta 17an beste bi emanaldi eskainiko dira Saroben. Handik astebetera, martxoan 23an Andoaingo Basteron azken bi emanaldiak eskainiko dira. Ale honetan ikuskizunean parte hartzen duten sei antzezleren hitzak jaso ditugu.

GALDERAK1. Zein izan da antzerkigintzan orain arte izan duzun esperientzia?

2. 2. Nolaz animatu zara parte hartzera?

3. Nolakoa da taldeko lan giroa?

4. Zein da zure papera?

5. Zer esango zenieke urnietarrei ikuskizun hau ikustera etor daitezen?

LUPE HERRERO:“Herritarrek maitasun handiarekin egindako ikuskizuna”

1. Orain arteko nire esperientzia bakarra iaz taularatu genuen Zurriburri lana izan zen. Bertan, eskizofrenia gaixotasuna zuen emakume bat interpretatu nuen.

2. Antzerki tailerrean parte hartzeko izena emana nuen eta ikuskizun hau prestatzekotan zirela jakin nuenean, nola ezetz esan? Hain modu zuzenean Urnietako herriari eskainitako ikuskizun honetan parte hartzeaz harro nago.

3. Taldean dugun lanerako giroa oso ona da, nire irudipena da ikuskizun honetan parte hartzen dugun guztiok izugarrizko ilusioarekin ari garela, eta hori nabaritu egiten da. Gure artean oso lagungarri den konfiantzazko giroa arnas liteke, eta noski, hori azken emaitzan nabarituko da.

4. Nire papera, espetxeratua dagoen moja batena da.

5. Herritar guztiak animatuko nituzke ikuskizun hau ikustera etor daitezen, herriko jendeak egindako lan bat delako, maitasun handiarekin egina dagoelako, eta batez ere, errespetuagatik. Herrian bertan, duela ez hainbeste urte gertatutako astakeriei buruz pentsarazten digulako. Eta horrelakorik berriz gertatu ez dadin hausnarketa kolektibo bat egitea ona delako.

ESTHER MODIA:“Urnietarrek urnietarrentzat egindako lan bat da”

1. Hemen Urnietan jada egin ditut lan batzuk, eta beste bat Maite Agirrerekin.2. Antzeztea erruz gustatzen zait, eta aukera sortzen den bakoitzean, ez dut zalantzarik izaten,

berehala izena ematen dut.

3. Gure arteko giroa bikaina da. Elkarri aholkuak ematen dizkiogu, batak besteari laguntzen diogu.

Page 2: Antzezleak

4. Askatasunaren alde dagoen “libertario” bat naiz.

5. Zalantzarik gabe, ondo pasatuko dutelako. Urnietako historiaren zati garrantzitsu bat delako. Ezaguna dutenek, birgogoratuko dutelako, eta gainontzekoek, ezagutzeko aukera paregabea izango dutelako. Urnietarrek urnietarrentzat egina delako.

ANA HOLGADO:“Oroitzapenez eta emozio sakonez betetako obra da honakoa”

1. Jendaurrean jardungo naizen lehenengo aldia da.

2. Horrelako esperientzia bat bizitzeak sortzen didan jakin-minagatik.

3. Gure arteko giroa oso ona da. Gogor ari gara lanean, baina ondo pasatzeko momentuak ere aurkitzen ditugu. Nabaritzen da jendea ilusio handiarekin ari dela, eta denak daude dena ondo atera dadin edozertan laguntzeko prest.

4. Marga izeneko neska gazte bat naiz, eta nire paperak emozio ezberdinak, batzuk oso sakonak, transmititzea eskatzen du.

5. Oroitzapenez eta emozio sakonez betetako obra da, bertan, gerran parte hartu zuten haien bizipenak eta mina agerian geratzen dira, epaietan edo balorazioetan sartu gabe. Barne sentimenduak mugiarazten dituen lana da; gogoraraztera, sentitzera, hausnartzera bultzatzen duena. Ez dira damutuko.

IÑAKI OTAEGI:“Herriko historiaren zati bat da, ahaztu behar ez duguna”

1. Lehenengo aldia da niretzat.

2. Kasualitatez izan zen. Sarobera joan nintzen sarrera batzuen bila eta bertan kasting-a egiten ari ziren antzerkirako. Ez dakit egokia iruditu nintzaien edota ez zuten edo beste inor... kontua da gidoiarekin etxeratu nintzela.

3. Giro ona dago, primerakoa.

4. Bi paper dauzkat, lehenengoan, Itsaso Asu, herrira etorri berria den gizonezko bat. Eta gero, beste papertxo bat ere badaukat.

5. Herriko historiaren zati bat da, ahaztu behar ez duguna. Gaia, berez, latza bada ere, uste dut ondo pasatuko dutela.

LEIRE IBARBIA:“Ikuskizun paregabea da, musika, dantza eta antzerkiarekin”

1. Lehenengo aldia da honakoa.

2. Nire papera egin behar zuenak utzi egin zuen, orduan, antzerki taldeko bi kidek niri komentatu zidaten eta animatu egin nintzen.

3. Ezin hobea, gainera, asko laguntzen didate.

Page 3: Antzezleak

4. Antxoni, gerrako neskatila gazte bat.

5. Ikuskizun paregabea izango dela, musika, dantza eta antzerkiarekin, herriko jendeak gerrako garaia nola bizitu zuen ikusteko.

ARANTZA FERNANDEZ:“Gure herriaz ikasteko ikuskizun interesgarria”

1. Duela urte asko aritu nintzen antzerkigintzan, 5 bat urtetan.

2. Asko gustatzen zait eta urte haietan ere horren gustura nengoenez, Urnietan antzerki tailerra zegoela jakindakoan animatu nintzen.

3. Oso giro ona dago, batzuetan, onegia ere bai. Barre egiteagatik ahaztu egiten zaigu lan serioa egiten ari garela.

4. Rosa izeneko neskatxa gazte baten ama naiz.

5. Gure herriaz ikasteko interesgarria da, hori bai, gogorra da, nahiz eta eszena batzuk umoretik ere izan, gerra garaiaz denez, gordina eta tristea.