Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia...

8

Transcript of Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia...

Page 1: Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia osoa laguntzen du, haien gurasoek, baliabide faltagatik etsita, basoan bakarrik
Page 2: Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia osoa laguntzen du, haien gurasoek, baliabide faltagatik etsita, basoan bakarrik

2015EGUBERRIA

2

Eguberritako Kontzertua

Antzerkia

DOAKO SARRERA

Taldea: Grupo AtikusAntzezlana: “Maravilla en el país de las miserias”Dramagintza eta zuzendaritza: Ángel SagüésAntzezleak: Jon Muñoz Capellán eta Ane Sagüés

Aurkezten dizuegun istorioa gerran dagoen leku batean bizi diren mutiko eta neskato baten arteko topaketari

buruzko da. Beldurra eta bakardadea, fan-tasia, jolasa eta adiskidetasunaren bidez gainditzen dituzte. Haurrak eta xaloak iza-ten jarraitu ahal izateko mirarizko mundu harrigarri bat sortzen dute..Iraupena: 60 minutu

SARRERA 3 €

Ostirala, abenduak 18 - 201520:00etanLekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioa - Eguzki plaza (Mutiloa) Gazte eta helduentzako jarduera (8 urtetik aurrera)

Aranguren Ibarreko AbesbatzaZuzendaria: Gonzalo Esparza Imas

Osteguna, abenduak 17 – 201517:30eanLekua: Amma Mutilva

Entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako ulergarria

Page 3: Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia osoa laguntzen du, haien gurasoek, baliabide faltagatik etsita, basoan bakarrik

EGUBERRITAKO JAIETAKO EGITARAUA

3

Olentzero

“Erpurutxo” haur txiki eta azkar baten ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia osoa laguntzen du,

haien gurasoek, baliabide faltagatik etsita, basoan bakarrik utzi behar izan dituztenean. Ipuinaren bertsio honetan Perraultek lantzen dituen gaiak anitzak dira, eta zalantzarik gabe

horietako bat adingabeen abandonatzea da. Teatro Paraisok aurkezten duen ipuinean gai ho-nek lehentasuna du eta ipuinaren testuinguruak antzekotasun asko izango ditu gaur egungo gizartearekin. Haurrentzako dibertigarria eta helduentzako hunkigarria, ipuin honetan aita eta seme baten arteko harremana kontatzen da. Iraupena: 60 minutu

Haur eta familientzako antzerkiaTaldea: Teatro Paraíso Antzezlana: “Erpurutxo”Zuzendaria: Iñaki RikarteAntzezleak: Aitor Fernandino, Peio Arnaez

Olentzero Ibarreko herrietan zehar ibiliko da.Hurrengo leku eta orduetan itxoin ahalko diozue:

LABIANO: 14:00etan (ermitan).TAXOARE: 18:00etan (iturrian). ARANGUREN: 17:30ean (menditik jaitsiko da).MUTILOA: 17:30ean txokolatea Mutiloa plazan. 18:00etan (Irulegi menditik jaitsiko da).

OSTEGUNA, ABENDUAK 24 - 2015

Igandea, abenduak 20 - 201517:00etan (gaztelaniaz) / 18:30ean (euskaraz)Lekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioa - Eguzki plaza (Mutiloa)

SARRERA 3 €

Ikusle guztientzako jarduera (6 urtetik aurrera)

Aranguren Ibarreko AbesbatzaZuzendaria: Gonzalo Esparza Imas

Page 4: Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia osoa laguntzen du, haien gurasoek, baliabide faltagatik etsita, basoan bakarrik

2015EGUBERRIA

4

R ichard Carson, anbizio handiko gizon izugarri aberatsak, Lurreko satelitea bere egin eta etorkizuneko energia gar-biaren, Helio 3aren, iturria ustiatu nahi du. Horretarako

Apolo XIko astronauten balentria eta Ilargian eman zituzten lehen urrats famatu horiek, munduko biztanleen %40arentzat gezurra direnak, borratu beharko ditu Historiatik. Berak nahi duena lortzea ekidin dezakeen bakarra 12 urteko surflari atsegin eta au-sart bat da, Mikel Goldwing. Bere lagunekin batera – Marty frikia, Amy kazetari-gaia eta Godzilla izan nahi duen musker txiki bat – eta astronauta ohia den eta aspalditik familiatik urrunduta dagoen Miken aitonaren laguntzarekin, ilargira bidaia egingo dute. Orain Miken esku dago Lurraren etorkizuna, eta baita bere familiarena ere, salbatzea. Iraupena: 97 minutu

Haur eta Familientzako Zinea

Haurren Balet Ikuskizuna

Filma: “Atrapa la bandera”Zuzendaria: Enrique Gato

Taldea: María Gusarenco Errusiako Balet Gaztea (Ekaterimburgo – Errusia)

SARRERA 2,50 €

Ikusle guztientzako ikuskizuna

Igandea, abenduak 27 - 201518:00etanLekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioa - Eguzki plaza (Mutiloa)

SARRERA 3 €

Asteartea, abenduak 29 - 201518:00etanLekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioa - Eguzki plaza (Mutiloa)

Ikusle guztientzako jarduera

Balet gazte hau Ekaterimburgotik dator, Uraletatik, Errusiatik, eta 1994an sortu zen; gaur egun Maria Gusarenco da zuzendaria, balet irakasle eta ko-

reografo famatua. Taldea 9 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteek osatzen dute. Sortu zirenetik pasa diren 17 urteetan Errusiako hiri ezberdinetako kontzertu aretoe-

tan jardun dute: Moscun, San Petesburugon… Baita atzerrian ere eta Jaialdi askotan izan dira sarituak: Errusian, Bulgarian…Balet honek eskaintzen duen ikuskizuna, balet klasiko eta modernoaz osatutako egitarau koloretsu eta edertasun plastikoz betea da. Egun hone-tarako, Maria Gusarencoren Baletak egitarau berezia prestatu du: Hans Christian Ander-senek idatzitako “Elurretako erregina” eleberri famatuko pasarte ezberdinen baleterako egokitzapena. Taldearen ikuskizun osoa musika, gaztetasun eta edertasunaren festa da. Iraupena: 60 minutu

Page 5: Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia osoa laguntzen du, haien gurasoek, baliabide faltagatik etsita, basoan bakarrik

EGUBERRITAKO JAIETAKO EGITARAUA

5

Mutiloa plazan emango zaie ongi eto-rria Erregeen Morroiei, beren zaldie-tan iritsiko dira “Lino Otano” Musika

Eskolako Fanfarreak lagunduko dituelarik. Aranguren Ibarrera Errege Magoak iritsiko direla iragarriko duen pregoia irakurriko da.

Igandea, urtarrilak 3 - 201613:00etanLekua: Mutiloa plaza (Mutiloa)

Urte berriko kontzertuaAranguren Ibarreko AbesbatzaZuzendaria: Gonzalo Esparza ImasAranguren Ibarreko Musika Banda Zuzendaria: Juantxo Arraiza

Erregeen morroiak Mutiloara iritsiko dira

Morroiak zuen zain egonen dira Erre-ge Magoentzako gutunak eman ditzazuen

DOAKO SARRERA

Igandea, urtarrilak 3 - 201620:00etan

Lekua: Luis Amigo Ikastetxean (Mutiloa)

Errege Magoak 18:00etan iritsiko dira Aranguren Iba-rreko Kultur Etxera. Han egongo gara beren zain eta Kabalkada hasi baino lehen haurrak agurtuko dituz-

te. Ibilbidea Eguzki plazatik abiatuko da eta Anaitasuna Etorbidetik jarraitu. Kale Nagusira sartuko da eta handik

Mutiloa plazara, han ongi etorria egingo zaie. Ondoren, oinez joango dira San Pedro elizara eta han haurrei jostailuak emango dizkiete.

Errege Magoen Kabalkada

Erregeentzako enkarguak urtarri-laren 5ean egingo dira, 16:00etatik 17:00etara Mutiloako San Pedro elizan.(Puntualtasuna eskertuko da).

18:15ean Irteera Aranguren Ibarreko Kultur Etxetik (Mutiloa)

Asteartea, urtarrilak 5 - 201617:00etan Errege Magoen zain egoteko: makilaje tailerra, photocall saioa eta txokolatea Mutiloako Eguzki plazan.

Page 6: Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia osoa laguntzen du, haien gurasoek, baliabide faltagatik etsita, basoan bakarrik

AURRERAPENAARANGURENGO IBARRA KULTUR JARDUEREN

6

Xebas eta Cocók pailazoen bikote artistikoa osatzen dute. Arrakasta baino ilusio gehiagoko bikotea. Prestatzen ari di-ren ikuskizunean Xebasek harridura sortzeko elementu bat

sartzea erabaki du: haragi eta hezurrezko benetako gorila bat. Ziur dago hezten badu eta emanaldi ezberdinetan egin behar duena erakusten badio, beren zortea aldatu eta ikusleen txaloak lortuko dituztela. Baina esperientzia horretatik gehien ikasiko duena ez da gorila; Xebasek eta Cocok inoiz ere ahaztuko ez duten ikasgai bat ikasiko dute. TOURNESOL 2015 Saria, haur ikuskizun hobere-narentzat. AVIGNON OFF. FETEN 2014 Saria, karakterizazio hoberenarentzat. FETEN 2014 Saria, gizon- antzezle hoberenarentzat; Javier Renobales. Iraupena: 55 minutu

Familientzako keinuzko antzerkia

Erakusketa

Taldea: TarteanAntzezlana: “Kibubu”(Errespetua eta askatasunari buruzko ikuskizuna)Zuzendaritza eta dramagintza: Jokin OregiAntzezleak: Joseba Uribarri, Ana Meabe, Javier Renobales

DOAKO SARRERA

2015EKO INGURUMENARI BURUZKO ARGAZKI LEHIAKETA

Urtarrilaren 13tik, asteazkena, 28ra, osteguna - 2016Bisita ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara.

2015eko Ingurumenari buruzko Lehiaketara aurkez-tutako argazki hoberenen aukeraketa. Beste argaz-kilari batzuen argazkiekin batera, Ibarreko paisai,

fauna eta floraren bidez, bertako natura-aberastasunaz jabetzeko gonbitea luzatzen digute.

“Aranguren Ibarreko naturaz jabetu”

Igandea, urtarrilak 10 - 201618:00etanLekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioa - Eguzki plaza (Mutiloa)

SARRERA 3 €

Ikusle guztientzako jarduera

Lekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxea · Eguzki plaza (Mutiloa)

Antolatzailea: Naturgunea

*(Lehiaketako irabazleei ur tarrilaren 13an emango zaizkie sariak, 18:00etan Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko erakusketa gelan).

Argazki irabazlea. Lehiaketako Lehen Saria: “Carreras en la Balsa”

Egilea: Iñaki Arrondo Mateo

Page 7: Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia osoa laguntzen du, haien gurasoek, baliabide faltagatik etsita, basoan bakarrik

URTARRILA - 2016KULTUR JARDUEREN

7

AntzerkiaTaldea: LaPielAntzezlana: Jordi Galceránen “Palabras encadenadas”Zuzendaria: Fermín Cariñena AsiainAntzezleak: Jaione Urtasun Izal, Xabier Flamarike Catalá

Hitz kateatuena bezala etxeko jolas zorrotz eta ego-kia denak, bere xalotasun guztia galtzen du pro-posatzen duenak lehiakidea fisikoki, metaforarik

gabe, kateatzen badu. Orduan jolasa maltzurra bilakatzen da eta hitzek, silabez gain, zentzua ere badute. Horrela hasiko da jolasa: zein da katua eta zein sagua? Bi pertsonai eta ekitaldi

bakarrerako Jordi Galceranen testu honek suspenseko lanen erritmoa mantentzen du. Saio honetan ezer ere ez da dirudiena eta testu bikainak, emozio biziek eta etengabeko erritmoek lagunduko zaituzte. Ausartzen al zara gurekin hitz kateatuetara jolasten? Iraupena: 75 minutu

Birziklatutako elementuekin perkusio ikuskizuna

Taldea: Toom-Pak (Madril)Lana: “Reciclart 2.0”Antzezleak: Miguel Ángel Pareja, Manuel Leal, Felipe Dueñas, Gorka González, Miguel Ángel Velayos

SARRERA 3 €

Igandea, urtarrilak 17 - 201620:00etanLekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioa - Eguzki plaza (Mutiloa)

Gazte eta helduentzako jarduera

SARRERA 6 €

Ikusle guztientzako jarduera

Igandea, urtarrilak 24 - 201620:00etanLekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioa - Eguzki plaza (Mutiloa)

Ikuskizun honetan, birziklaia bihurtzen da erritmoz beteriko eta familia osoarentzako musikal be-rezi honetako benetako protagonista. Toom Pak “Reciclart 2.0” kontzeptu berri bat da, dagoneko balio ez duen guzti horren bidez ikuskizun egiteko kontzeptua. Hitzez hitzeko itzulpenaren arabera,

Toom Pak “hondakinen salbatzailea” da. Uste duguna baino ohikoagoak dira; bereziki orain, ekono-mia dekadenteari mila buelta eman behar zaizkion garaian. Ikuskizun ezberdina, hirietako zabortegi handietan uzten ditugun gauza guztien manipulazioarekin egindako musika. Gauza hutsalak, ia ezertarako balio ez dutenak, baina dekadentzian dagoen gizarte baten aurrean ahotsa eta erritmoa goratzeko musika-tresna potentzialak direnak. Iraupena: 80 minutu

Page 8: Antzerkia - Aranguren · 2018-02-05 · ipuina da. Erpurutxok bere anai-arreba guztiak eta familia osoa laguntzen du, haien gurasoek, baliabide faltagatik etsita, basoan bakarrik

AURRERAPENAARANGURENGO IBARRA KULTUR JARDUEREN

8

Haur eta familientzako zinea

Haztea estutasunez beteriko bidea izan daiteke eta Riley ez da salbuespen bat. Bere aitak San Frantzis-kon lana aurkitu duenez, Ameriketako Mendebalde

Erdiko bere bizia bertan behera uztera behartuta aurkitzen da. Guztiok egiten dugun bezala, Riley bere emozioek gida-tuta mugitzen da: Poza, Beldurra, Amorrua, Haserrea eta Tristura. Emozioak Kuartel Orokorrean bizi dira, Rileyren buruko kontrol-gunean, handik eguneroko arazoei aurre egiten laguntzen diote. Riley eta bere emozioak beren San Frantziskoko bizi berrira egokitzeko ahaleginetan ari diren bitartean, Kuartel Orokorrean anabasa nagusitzen da. Pozak, Rileyren emozio nagusienak, jarrera positiboa mantentzeko ahalegina egiten badu ere, hiri berri bateri, etxe berri bati eta eskola berri bati aurre egiteak emozioen gatazka sortzen du. Iraupena: 94 minutu

Filma: “Del revés (Inside out)”Zuzendaritza: Pete Docter, Ronnie del Carmen

Eguzki plaza - 31192 Mutiloa (Nafarroa)Telefonoa: 948 29 08 82 - Faxa: 948 29 18 77

E-posta: [email protected]

SARRERA 2,50 €

Igandea, urtarrilak 31 - 201616:45ean eta 18:45eanLekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioa - Eguzki plaza (Mutiloa)

Ikusle guztientzako jarduera

Ikuskizuna den asteko astelehenetik aurrera egongo dira 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00eta-ra. Sarrerak geldituko balira, ikuskizuna hasi baino ordu erdi bat lehenago Aranguren Ibarreko Kultur

Etxeko leihatilan.Edukiera muga dela eta ez da inolako sarrera

erreserbarik egingo.

AUDITORIORAKO SARRERAK ALDEZ AURRETIK EROSTEKO: