Anatomia lana nagore torre

10
SARRERA Orain dela 2400 urte Hipocrates ikertu eta deskribatu zuen garunetako hodietako istripua. Hala ere, Johann Jacob Wepfer izan zen gaitz hau ikertu zuen lehenengoa. Berak egindako lana “apoplejias” hildakoen garunean zeuden hemorragiak ikertzean oinarritzen zen. Hortik ateratako ondorioak hurrengokoak ziren: arazo hori sufritu zuten pertsonek arteriak blokeatuta zituztela eta, hori dela eta, odola ezin zuen igaro behar bezala. Gaur egun, medikuntza arloan pixkana aldatzen doa eta egunero ari dira garatzen terapia berriak eta hobeak. Adibidez, garuneko hodietako istripua jasaten duten pertsonen artean, badaude ondoriorik gabe ateratzen direnak. Gainera, ehunka behaketa egin dira arazo honen inguruan ondorio asko ateratzen; esaterako, gizakietan garuneko arazoa hasten dela garunetako hodietako istripua gertatzen denean eta, askotan, egun batzuk irauten ditu. Horregatik eta ikerketa asko direla eta, gaitz hau sufritzen duten pertsonen artean, hildakoen ehunekoa gero eta gutxiagoa da. ZER DA ? Garuneko hodien istripua gertatzen da odolaren jarioa eteten denean garunaren leku batean edo odol jarioaren gehiegikeria odol hodia apurtzen duenean, era horretan garuneko zelulen zehar odola isuriz. Hau da, bihotzaren kasuan gertatzen den berdina gerta daiteke garunean ere. Garuneko zelulak hil egiten dira odolaren bidez oxigenoa eta mantenugaiak jasotzen ez dituztenean edo hemorragia bat jasaten dutenean ere hil egiten dira. Iskemia terminoa erabiltzen da oxigenoa eta mantenugaiak garuneko zeluletara heltzen ez direnean, hau da, odolaren jarioa ez denean aproposa. Horren ondorioz, zelula horiek hil egiten dira. Kontuan hartu behar da, tratamenduaren ondorioz zelula hauek biziraun ahal dutela. Hala ere, geroago azalduko da termino hau sakonago. MOTAK Garuneko hodietako istripua bi motatakoa izan daiteke. -ISKEMIKOA. Kasu guztien artean %80 mota honetakoak dira.Garunetako hodien istripua iskemikoa dela esaten da garunera odola eramaten duen arteria bat blokeatuta gelditzen denean, odol jarioa eteten eta garunetako hodien istripua gertatuz. Odol koaguluak izaten dira arazo honen kausarik komunena. Koagulazioa beharrezkoa da gorputz osoan hemorragia eteten dutelako eta arterien edo benen apurketak konpondu ahal dituztelako. Hala ere, koaguluak arteriaren leku desegoki batean sortzen direnean, lesioa sortzen dute odolaren jarioa oztopatzen dutelako. Aipatzekoa da, koagulu arazoak adinarekin nabariagoak direla.

Transcript of Anatomia lana nagore torre

Page 1: Anatomia lana  nagore torre

SARRERA

Orain dela 2400 urte Hipocrates ikertu eta deskribatu zuen garunetako hodietako

istripua. Hala ere, Johann Jacob Wepfer izan zen gaitz hau ikertu zuen lehenengoa.

Berak egindako lana “apoplejias” hildakoen garunean zeuden hemorragiak ikertzean

oinarritzen zen. Hortik ateratako ondorioak hurrengokoak ziren: arazo hori sufritu

zuten pertsonek arteriak blokeatuta zituztela eta, hori dela eta, odola ezin zuen igaro

behar bezala.

Gaur egun, medikuntza arloan pixkana aldatzen doa eta egunero ari dira garatzen

terapia berriak eta hobeak. Adibidez, garuneko hodietako istripua jasaten duten

pertsonen artean, badaude ondoriorik gabe ateratzen direnak. Gainera, ehunka

behaketa egin dira arazo honen inguruan ondorio asko ateratzen; esaterako, gizakietan

garuneko arazoa hasten dela garunetako hodietako istripua gertatzen denean eta,

askotan, egun batzuk irauten ditu. Horregatik eta ikerketa asko direla eta, gaitz hau

sufritzen duten pertsonen artean, hildakoen ehunekoa gero eta gutxiagoa da.

ZER DA ?

Garuneko hodien istripua gertatzen da odolaren jarioa eteten denean garunaren leku batean edo odol jarioaren gehiegikeria odol hodia apurtzen duenean, era horretan garuneko zelulen zehar odola isuriz. Hau da, bihotzaren kasuan gertatzen den berdina gerta daiteke garunean ere.

Garuneko zelulak hil egiten dira odolaren bidez oxigenoa eta mantenugaiak jasotzen ez dituztenean edo hemorragia bat jasaten dutenean ere hil egiten dira. Iskemia terminoa erabiltzen da oxigenoa eta mantenugaiak garuneko zeluletara heltzen ez direnean, hau da, odolaren jarioa ez denean aproposa. Horren ondorioz, zelula horiek hil egiten dira. Kontuan hartu behar da, tratamenduaren ondorioz zelula hauek biziraun ahal dutela. Hala ere, geroago azalduko da termino hau sakonago.

MOTAK

Garuneko hodietako istripua bi motatakoa izan daiteke.

-ISKEMIKOA.

Kasu guztien artean %80 mota honetakoak dira.Garunetako hodien istripua iskemikoa dela esaten da garunera odola eramaten duen arteria bat blokeatuta gelditzen denean, odol jarioa eteten eta garunetako hodien istripua gertatuz. Odol koaguluak izaten dira arazo honen kausarik komunena. Koagulazioa beharrezkoa da gorputz osoan hemorragia eteten dutelako eta arterien edo benen apurketak konpondu ahal dituztelako. Hala ere, koaguluak arteriaren leku desegoki batean sortzen direnean, lesioa sortzen dute odolaren jarioa oztopatzen dutelako. Aipatzekoa da, koagulu arazoak adinarekin nabariagoak direla.

Page 2: Anatomia lana  nagore torre

Aipatutako koaguluak gorputzeko beste leku batean sortu daiteke eta arterien bidez garunera garraiatuak izan. Horren izena “enbolo” da eta sortutako arazoa “garuneko hodien istripu enbolikoa” deitzen da. Bigarren klasea, berriz, “garuneko hodien istripu tronbotikoa” deitzen da, tronbosi batek sortua. Tronbosi bat, ordea, pareta arterialari lotuta dauden arteriatan sortutako koagulua da. Kasu horretan, gero eta tamaina handiagoa hartzen du odol jarioa eten arte.

Bestaldetik, garuneko hodien istripua “estenosis” arteria baten estutzearen bidez gerta daiteke. Kasu horretan, plaka metatzen da (kolesterol edo beste lipidoen ondorioz) eta koaguluak sortzen dira. Arazo hau arteria handi nahiz txikietan sor daiteke.

-HEMORRAGIKOA.

Garun osasuntsu batean, neuronak ez daude odolarekin kontaktuan. Horrela, neuronentzat beharrezkoa den oxigena eta elikagaien elkartrukea kapilarren pareta mehearen bidez egiten da. Baina, garuneko arteria bat apurtzen denean, odola inguruko ehunetara igarotzen da eta neuronak funtzionatzeko behar duten oreka kimikoa apurtzen da. Istripu hauek “hemorragikoak” deitzen dira eta era desberdinetan gertatzen da. Kausa nagusi bat “aneurisma” bat da, hau da, arterien horma mehe eta ahul bat denborarekin handitu egiten dira presio arterial altu baten ondorioz eta apurtu egiten dira garuneko zeluletan zehar odola isuriz. Beste aldetik, arterien hormak apurtzen direnean ere hemorragiak sortu daitezke. Kasu honetan, denborarekin arterien horma haien elastikotasuna galtzen dute eta presio arterial handitzen bada, oso erraz apur daiteke.

Horrez gain, istripua hauek ere gerta daitezke pertsonak antikoagulatzaileak hartzen baditu, adibidez “Warfarina”. Horren ondorioz, presio arterial altuak odol basoak apur ditzake. Halaber, lehen azaldutako garunetako hodien istripu iskemikoak , hemorragiko batean bilakatu daitezke.

KAUSAK

Eragina duten faktore garrantzitsuenak hipertentsioa, gaixotasun kardiakoak, diabetesa eta erretze izatea dira. Orain banaka azalduko dira.

-HIPERTENTSIOA

Hipertentsioa gaixotasun kronikoa da, non tentsio arteriala igotzen da balore normal batetik gora. Garuneko hodien istripuen eragilerik nagusiena da. Izan ere, hipertentsioa jasaten duten horiek, hau da, presio arteriala behar baino altuagoa dutenek, istripu hau jasateko probabilitate handiagoa dute. Hala ere, adinarekin hipertentsioa gero eta eragin gutxiagoa du eta beste faktoreak garrantzia hartzen dute.

Page 3: Anatomia lana  nagore torre

Hipertentsioa presio arterialaren arabera

Sailkapena Presio sistolikoa (mmHg) Presio diastolikoa (mmHg)

Normala 120-130 80-84

Aurrehipertentsioa 130-140 85-89

I gradukoa 140-160 90-99

II gradukoa 160-180 100-109

III gradukoa >180 >110

Aipatzekoa da presio sistolikoa odolak arterien kontra egiten duen presioa da bihotza uzkurtzen denean da. Diastolikoa, ordea, odolak arterietan egiten duen presioa da bihotza taupaka egiten ez duenean da.

Nahiz eta sintomarik ez izan, askotan jakin daiteke hurrengo kausengatik : buruko mina, zorabioak, arnasa hartzeko ezintasuna, botaka egitea, eskuak eta oinak ez sentitzea … Hala ere, badaude hipertentsioa ekiditeko modua (edo tratatzeko), besteak beste: bizimodu osasuntsua, Amlodipino (farmakoa) …

Horrez gain hipertentsioa beste arazo batzuk sortu ahal ditu tratatzen ez bada :

Hipertentsioa

Giltzurrun arazoak

Bihotz arazoak

Garuneko arazoak

Page 4: Anatomia lana  nagore torre

Esandako guztia laburbilduz, hipertentsioa garuneko hodien istripuaren eragilerik nagusiena da, izan ere, zenbat eta presio arterial altuagoa izan orduan eta errazago gerta daiteke garuneko arteria baten apurketa.

-GAIXOTASUN KARDIAKOAK

Hipertentsioarekin batera, faktore garrantzitsuen artean kokatzen da , batez ere “fibrilacion arterial” deritzon kondizioa jasaten duten horietan. Izan ere, ezkerreko zati bat bihotzaren beste aldeak baino lau aldiz azkarrago doa. Hori dela eta, odol jarioa irregularra da eta batzuetan koaguluak sortzen dira eta hauek garraiatuak izan ahal dira garuneraino, garuneko hodien istripua gertatuz. Gaitz hau gero eta nabarmenagoa da urteak aurrera doaz ahala. Bestaldetik, garuneko hodien istripuan eragina duten beste gaixotasun kardiakoak daude “balbula mitralaren estenosia” , etab. Honek bihotzeko balbulen malformazioak eragiten ditu, garuneko hodien apurketa gertatzeko probabilitatea arinki handituz.

BIHOTZ NORMALA ESTENOSIA JASATEN DUEN BIHOTZA

Beste aldetik eta aurrekoarekin lotuta, beste faktore bat bihotzarekin zerikusia duten ebakuntzak dira. Izan ere, ebakuntzaren unean plakak higitu egiten dira aortan zehar garunera helduz. Hala ere, garuneko hodien istripua ebakuntza bat dela eta jasaten duten pertsonen ehunekoa oso baxua da.

Nahiz eta pertsona batzuk gaixotasun kardiakoekin jaio, badaude gaixotasun hauek ekiditeko kontuan hartu beharrekoak: presio arteriala kontrolatu (tentsiometroa erabiliz), kolesterola ekidin, ez erre eta egunero ariketa egin (ordu bat edo).

Aipatzeko da gaixotasun kardiakoak arazo asko sortu ahal dituela ez bakarrik garunean; adibidez, oso komuna diren bihotzeko infartuen eragilerik nagusienetakoa da.

Page 5: Anatomia lana  nagore torre

-DIABETESA

Diabetesa gaixotasun metabolikoa da, zehazki azukrearen metabolismoarekin lotuta. Diabetesa glukosa maila odolean handitzean sortu ahal den gaixotasun kronikoa da. Gaixotasun hau gerta daiteke bi kausak direla eta: areak intsulinarik sortzen ez duelako edo organismoak sortutako intsulina egoki erabiltzen ez duelako.

Garuneko hodien istripua jasan duten horiek eta horrez gain, diabetesa ere dutenek garuneko arazoak berriz izateko probabilitate handiagoa dute (eta baita lehen esandako gaixotasun kardiakoak izateko). Zientzialari batzuk 2 motako diabetesa (intsulinaren kontra erresistentzia dagoenean garatzen da) lotura duela iktusekin erakutsi dute. Horrez gain, “sindrome metabolikoa” dutenek ( hipertentsioa, obesitatea … ) diabetesa izateko probabilitate handiagoa dute eta, beraz, garuneko arazoak izateko baita ere.

Egindako ikerketen arabera, “estatina” deituriko farmakoa da istripu zerebrobaskularrak, besteak beste, ekidin edo bere eragina aldatu ahal dituena. Hala ere, ikertu gabe dago oraindik.

Diabetesa tratatzeko hainbat farmako daude. Horrekin batera, bizimodu osasuntsu bat eramatea komeni da ( ariketa egin, jaten duguna kontrolatu, sodioz aberatsak diren elikagaien kantitatea kontrolatu … )

Diabetesa istripu zerebrobaskularrean duen eragina nabaria izaten da 50-60 urte bitartean, hortik aurrera eragina gutxitzen da. Gainera, diabetesa jasaten duten %40a lehen azaldutako hipertentsioa dauka. Hori dela eta, garuneko arazoak izateko probabilitatea askoz handiagoa da.

-KOLESTEROLA.

Pertsona asko erlazionatzen dute kolesterola eta gaixotasun kardiakoak. Baina ez dakite kolesterol maila altuak ere garuneko hodien istripua dakarrela. Hasteko, kolesterola gorputz-ehunetan eta odol-plasman dagoen esterola (lipidoa) da. Gorputzaren funtzionamendurako ezinbestekoa da, hainbat egitura eta organoetan hainbat funtzio betetzen dituelako. Hala ere, horren kontzentrazioa handia arazoak sortzen ditu, odol hodien zehar metatzen baita.

Kolesterol kantitate handia duten elikagaiak dira garuneko hodien istripua, gaixotasun kardiakoak eta arterioesklerosia sortzen dituztenak. Elikagaiak hauek kolesterolaren kantitatea asko handitu dezakete gorputzean, era horretan, odol hodien zehar kolesterol metatuz eta odolaren jarioa oztopatzen.

Page 6: Anatomia lana  nagore torre

Kontuan hartu behar da kolesterolaren kantitate normalik handiena gorputzean 200 mg/dL dela. Kantitate hau bi motatako kolesterolaren (LDL eta HDL lipoproteinekin garraiatzen den kolesterola) elkarketaren bidez lortzen da.

Esan bezala, kolesterola lipido bat da, hori dela eta, ez da uretan disolbagarria. Bestetik, odola ura oinarri bezala duen likidoa da. Beraz, ura eta kolesterola ez dira elkartzen , lipidoak ez baitira uretan disolbagarriak. Horregatik, lipidoak ez dira odolean zehar disolbatuta garraiatzen eta, metatu egiten dira odolaren jario oztopatuz. Baina, kolesterolaren metaketa horrela gertatzen da : LDL lipoproteinak odol hodien zehar mugitu eta behar ez den kolesterola hartzen dute, behar den lekuan erabili ahal izateko. Hala ere, kolesterol gehiegi dagoenean odolean zehar, LDL lipoproteinak ezin dute hainbeste kolesterol garraiatu eta hauek arterietan metatzen dira. Horrela, sortutako plaka horren eraginez odol koaguluak sortzen dira eta hauek garunera garraiatuak izan ahal dira arazoak sortuz.

Beste aldetik HDL lipoproteinekin garraiatzen den kolesterola ona izaten da (kantitatea behar bezalakoa denean). Izan ere, kolesterola ez da odol hodietan pilatzen, gibelera doa.

Esandako kontuan hartuta, kolesterola ekidin ahal den faktore bat da. Horretarako, bizimodu osasuntsu bat izatea da egin beharreko bakarra : behar dena jan, ariketa egin, elikagaien osagaiak kontrolatu, besteak beste.

BESTE FAKTORE BATZUK

Badaude beste faktore batzuk eragina izan dezaketela istripu hauetan, baina neurri gutxiagoan : tabakoa, infekzioak, kolpeak lepo eta buruan, genetika …

-TABAKOA,ALKOHOLA ETA DROGAK

Alde batetik, erretzaileak iktus bat jasateko probabilitate handiagoa dute. Izan ere, tabakoa dela eta, odol koagulazioak handitzen ditu. Horrekin batera, alkoholaren kontsumo altua ere kaltegarria izan daiteke, honek presio arteriala handitzen baitu. Hala ere, aipagarria da egunero alkohol kantitate pixka bat hartzea “ona” dela garuneko hodien istripua ekiditeko, alkohola odol koagulazioen ehuneko murrizten duelako. Horrez gain, drogen kontsumoa eragina izan dezake, hipertentsioa,

Page 7: Anatomia lana  nagore torre

gaixotasun kardiakoak eta garunarekin zerikusik duten arazoak,besteak beste, sortzen dituelako. Ondorioz, horien guztien kontsumoa aldi berean, oso arriskutsua izan daiteke.

-LEPOKO ETA BURUKO LESIOAK

Istripu, kolpe gogor … baten ondorioz, hemorragia bat sortu daiteke buruan, hau da, garunean. Lepoan, ordea, arteria bat desgarratzearen ondorioz garuneko hodien istripua gerta daiteke baita ere.

-INFEKZIOA

Nahiz eta bere eragina garunean ez izan nabaria, batzuetan arazoak sor ditzakete. Hau gertatzen da birus edota bakterio batek infekzioa sortzen duenean eta sistema immunologikoa odol koaguluak sortzen erantzuten duenean. Lehen esan bezala, koagulu hauek garunera edo gorputzeko beste lekuetara garraiatuak izan al dira.

-GENETIKA

Beste gaixotasunekin gertatzen den bezala, badaude genetikoak diren arazoak. Honekin esan nahi dena zera da : hipertentsioa, gaixotasun kardiakoak, diabetesa … hau da, istripu zerebrobaskularren eragileak diren gaixotasunak genetikoak direla; hori dela eta, garuneko hodien istripua izateko probabilitatea handiagoa da.

PROBABILITATEA

PAS: presio arterial sistolikoa; ECV: gaixotasun kardiobaskularra; FA: “fibrilacion auricular” aurrekariak; trat : tratatua; no trat: ez tratatua.

Probabilitatea aztertuko dugu emakumeen kasuan adibide gisa :

-EMAKUMEAK

Puntuak 0 +1 +2 +3 +4 +5 +6 +7 +8 +9 +10

Urteak 54-56 57-59 60-62 63-64 65-67 68-70 71-73 74-76 77-78 79-81 82-84

PAS-no trat

95-106

107-118

119-130

131-143

144-155

156-167

168-180

181-192

193-204

205-216

o PAS-trat 95-106

107-113

114-119

120-125

126-131

132-139

140-148

149-160

161-204

205-216

Diabetesa Ez Bai

Erretzailea Ez Bai

ECV Ez Bai

FA Ez Bai

HVI Ez Bai

Page 8: Anatomia lana  nagore torre

Puntuak Probabilitatea 10 urteetan

Puntuak Probabilitatea 10 urteetan

Puntuak Probabilitatea 10 urteetan

1 1% 11 8% 21 43%

2 1% 12 9% 22 50%

3 2% 13 11% 23 57%

4 2% 14 13% 24 64%

5 2% 15 16% 25 71%

6 3% 16 19% 26 78%

7 4% 17 23% 27 84%

8 4% 18 27%

9 5% 19 32%

10 6% 20 37%

NOLA JAKIN

Garuneko hodien istripua gertatu baino lehen, badaude sintoma batzuk. Horiek detektatzen baditugu denborarekin, garrantzitsua izan daiteke. Era horretan, gaixoari behar duen laguntza eman ahal diogulako. Hauek dira, bestak beste, ager daitezkeen sintomarik nabarienak :

- Hitz egiteko eta ulertzeko arazoak. - Begi batean nahiz bietan ikusteko arazoa (itsu geratu bazina bezala). - Koordinazio arazoak. Hori dela eta, ibiltzeko arazoak (zorabioekin batera). - Buruko min izugarria kausarik gabe. - Gorputzeko alde bat,batez ere, ahulduta gelditzen da : aurpegia, besoak edota

hankak.

Sintoma hauen agerpena garuneko hodien istripu bat gertatzen ari denaren seinale da. Konturatuz gero, geldiarazi ahal da batzuetan. Beraz, oso garrantzitsua da sintoma hauek ezagutzea.

PREBENTZIOA

Hartu beharreko neurrien artean garuneko hodien istripua ez gertatzeko hurrengokoak dira:

- Faktore nabarienak zaindu behar dira : hipertentsioa, kolesterola eta diabetesa. - Drogak, alkohola eta tabakoa saihestu. - Bizimodu osasuntsua izan: kirola, behar den bezala jan (barazkiak, fruta, etab.) - Antsietatea eta depresioa saihestu, presioa arteriala behar den neurrien artean

mantentzeko. - Medikuak agindutakoa egin. Izan ere, kasu bakoitza partikularki aztertu behar

da.

Page 9: Anatomia lana  nagore torre

- Pisua kontrolatu. - Esfortzu gehiegi behar diren kirolak bertan behera utzi.

Neurri horiek kontuan hartuz, garuneko hodien istripua ekidin daiteke askotan ( nahiz eta batzuetan genetikoki kontrolatuta egon edo beste gaixotasun bat dela eta gertatu). Horrez gain, hobeto sentituko zara zure buruarekin.

TRATAMENDUA

Medikuek hainbat tratamendu dituzte garuneko hodien istripua jasaten duten gaixoentzat. Gaixoak jaso behar duen terapia gaitzaren araberakoa da:

1. Prebenitzeko 2. Garuneko arazoa jaso bezain laster aplikatzen den terapia 3. Errehabilitazioa

Prebenitzeko erabiltzen den terapia lehen aipatutako faktoreak ekiditean datza : presio arteriala kontrolatu hipertentsioa ez izateko, diabetesa kontrolatu, kolesterola ekidin (behar diren elikagaiak bakarrik hartuz). Hala ere, prebenitzeko hartu behar diren neurriak gaixoaren araberakoak dira eta medikuak aholku eman behar dio modu partikular batean bere ezaugarriak kontuan hartuz.

Garuneko hodien istripua gertatzen den momentuan ez dago tratamendu zehatzik gaitza guztiz sendatzeko. Baina, medikuek hainbat sendagai erabiltzen dituzte. Alde batetik, iskemikoa bada koaguluak desagerrarazi ahal dituzte. Hala ere, bere eragina hain nabaria izan al da hemorragiko bat sortzeko. Horretarako, tPA deituriko disolbente bat erabiltzen dute. Hori aurrerapen handia da eta kasu batzuetan baino ez da erabiltzen. Beste aldetik, gaixoaren arabera, beste metodo batzuk erabiltzen dira : presio arteriala kontrolatzeko, kolesterola murrizteko … Baina, kontuan hartu behar da hau oso desberdina izan daitekeela gaixo batetik bestera eta beti bere istripuaren araberakoa dela.

Azken tratamendu hau aplikatu egiten da behin garuneko istripua bukatuta eta arriskutik kanpo dagoenean gaixoa. Errehabilitazioa asko aldatzen da kaltetu den gorputz atalaren arabera : gorputz erdiko mugimendua berreskuratzeko tratamendu, berriro hitz egiteko , etab. Horrez gain, batzuetan beste mota bateko laguntza behar dute, esate baterako psikologo batena.

Page 10: Anatomia lana  nagore torre

ERREHABILTAZIOA

Esan bezala, errehabilitazioa gaixo bakoitzaren arabera da; hori del ate bakoitzak bere

denbora behar du eta bere tratamendua.

-HITZ EGITEA ETA KOMUNIKATZEKO

Hori berrekuratu ahal izateko, urteak eta urteak behar dituzte batzuk. Izan ere, ez

dituzte hitz egokiak aurkitzen eta ezin dituzte esaldi osoak esan edo ondo azaldu.

-PENTSAMENDUA ETA MEMORIA

Batzuetan bere pentsatzeko era, jokaera aldatzen dute eta, gainera, memoria galtzea

dute. Horren ondorioz deprimiturik egon ahal dira . Horren soluzioa medikamentuak

eta, hobeagoa dena, beste pertsonekin egon da, gizartera berriro moldatzen.

-MUGITZEKO ARAZOAK

Askotan, istripua izan eta gero, gorputzeko atal batzuk (gorputzaren erdia adibidez)

ezin da mugitu. Hori dela eta, errehabilitazio ariketa asko egin behar dira berriro ere

ibili, korrika … egin ahal izateko. Hala ere, askotan ezin da guztiz berreskuratu eta

horregatik, ezindu geratzen dira.

BESTE DATU BATZUK

- 64 urte baino gehiago dituzten %3,5 jasaten dute.

- 65-74 urteen bitartean, gizonek gehiago jasaten dute. Hortik aurrera,

emakumeek.

- Europan hiltzearen hirugarren arrazoia da.

- Istripu mota hau gertatu eta hilabetearen zehar %25 hil egiten dira.

Bestaldetik, %32,3 errehabilitazioa behar dute eta horien artean %27,4 ezindun

geratzen dira. Beste batzuk (%12,5) depresioa izaten dute.

Gainera, arazo hau eta gero, beste gaitz batzuk sor daitezke : epilepsia, inkontinentzia,

ultzerak, etab. Gainera, kontuan hartuta zenbat pertsonari gertatzen zaion eta

eguneroko bizimoduan duen ondorioak, batzuetan arazo ekonomiko, sozial …

bilakatzen da.