Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu...

23
Amets berriak elkarrekin eraikiz 2019ko abendua eitb.eus/hiru3

Transcript of Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu...

Page 1: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

Amets berriakelkarrekin eraikiz2019ko abendua

eitb.eus/hiru3

Page 2: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en
Page 3: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

Hiru3 Klubeko abantailak 9.or.

Marrazkiak nahi duzunean ikusgai

3 Ene kantak

4.

13. Go!azen 6.0

2019. urtea paregabea izan da HIRU3ko komunitateko kideentzat, ezta? Hamaika sariz gozatzeko aukera izan dugu: gure marrazki bizidun gogokoenekin lotutakoak, liburuak, filmen aurrestreinaldiak, baita zinema aretoetako emankizunak ere… Hori guztia, HIRU3ko kide izateagatik!

Udan, webgunea itxuraz aldatu genuen, eta orain, argiagoa eta errazagoa da edukiak topatzea. Hori gutxi balitz, irailean, ‘3 Ene Kantak’ saioa iritsi zen ETB3ko pantailetara, webera eta HIRU3ko aplikaziora, eta YouTube kanala estreinatu genuen: HIRU Ene Kantak EiTB.

Orain, Gabonak gainean ditugula, Olentzerori zuen eskutitzak bidaltzeko aukera duzue HIRU3 atarian, eta gainera, urtero bezala, Olentzero egongo da EiTBren Bilboko egoitzan, zuen eskutitzak hartzeko. Gainera, Zinegabonak ekimenari esker, opor egunetan zenbait film ikusteko aukera izango duzue.

Ordura arte, gozatu esku artean duzuen aldizkari honetan batu ditugun gai eta argazkiekin. Laster arte!

Hiru3 aldizkariaEiTB

Basurtuko Kaputxinoak, 248013 Bilbo

94 656 30 00

HIRU3 komunitatea94 656 31 22

[email protected]/hiru3/

Edizio arduraduna: EiTB

Kolaboratzailea:Ibaizabal argitaletxea

Diseinua, ilustrazioa eta digitalizazioa: eitb.eus

AURKIBIDEA

Kaixo, lagun:

or.

Zinegabonak 21.or.

Olentzero 23.or.

or.

15.or.

Page 4: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

Bizitza istorio berriz beteko dugu!Oporretan, hainbat marrazki bizidunez gozatu ahal izango duzue ETB3n. Zuen lagun maitagarrien istorio berriak ezagutuko dituzue, eta ederto pasatuko duzue horiekin. Pila bat marrazki bizidun dibertigarri ditugu: ‘Yoko etalagunak’, ‘Kontu-kontari’, ‘Tib eta Tumtum’, ‘Txau-Txau, Txio eta Panda’, ‘Kody Kapow’ eta ‘Doraemon’, gutxibatzuk aipatzearren.Gainera, urte berriarekin batera, ‘Dora esploratzailea’ eta ‘Batpat’ telesailak ere ikusteko aukera izango duzue.

Zein gustura murgilduko zareten abenturaz abentura!

4

Page 5: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

HIRU3ko marrazkiak nahi duzunean ikusgai

Zure gustuko marrazki bizidunak eta telesailak nahi duzunean ikusi

zure mugikorrean bertan. Jaitsi gure aplikazioa eta eraman zurekin nahi duzun

lekura zure eduki gustukoenak. iOS, Android, Windows Phone eta Blackberry

mugikorretarako erabilgarri dago.

HIRU3ren edukiak tabletean ere gozatu ditzakezu. Umeek beraien gustuko

edukiak jasotzeko primerako euskarria da. Jaitsi gure tableteko aplikazioa, iOS, Android, Windows eta Kindle

aukeretarako erabilgarri dago.

Internetera konexioa duen telebista baduzu, HIRU3ren edukiekin gozatzeko hainbat aukera dituzu. Telebista konektatuetarako propio prestatutako HIRU3 aplikazioa hainbat marketan eta dispositibotan eskuragarri dago, baita Euskaltelek nabarmendutako edukien artean ere. Halaber, ETB3ko botoi gorria erabilita ere eskura izango dituzu zure gustuko eduki guztiak. Honako hornitzaile hauetan eskuragarri:

Hiru3, zure mugikorrean

Hiru3, zure Smartv telebistan

Hiru3, zure tabletean

Samsung, Philips, HbbTV , AndroidTV

5

Page 6: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

PortAventura Parkerako sarrera doan!EiTBk eta Caixabankek elkarrekin duten hitzarmenari esker, Hiru3ko kideekabantailak dituzte; PortAventura Parkera joateko sarrera, esaterako.

Kideek jasotzen duten gutunean agertzen den bezala, kupoi hori eta Izar Libreta hartu, eta gertuen duzuen CaixaBanken bulegora joan behar duzue. Bulegoan, sarreraren baliokidea den ziurtagiria emango dizuete.Helduentzako sarrera bat erosita, jaso umearentzako sarrera bat doan, eta egun zoragarria igaro PortAventura Parkean!

1 Hartu gutuna, eta zoaz gertuen duzun CaixaBank bulegora.2 CaixaBanken bulegoan PortAventura parkerako sarrera bat emango dizute gutuna eta Izar Libreta aurkeztuta. Libretarik ez baduzu, bertan ireki zenezake gutxienez 5 euroko diru-sarrera eginda.3 Behin PortAventura parkeko leihatilan, aurkeztu CaixaBanken eman dizuten sarrera eta Izar Libreta erakutsi, eta baliodun sarrera emango dizute.

Kupoirik ez baduzu jaso, eta parkera joateko asmoa baduzu,jarri gurekin harremanetan: [email protected]

PortAventura Parkera joateko sarrera bat

PortAventura World, mundu bete esperientzia

6

Page 7: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

KantuKolore

JAIAEiTBk jai erraldoia egin zuen urriaren 12an BECen, eta umeak

izan ziren protagonista nagusi goizean. Hala, HIRU3 EiTBko haur

komunitateko kideek ederto pasatzeko aukera izan zuten.

Hamaika ekimen, tailer, ikuskizun eta musika emanaldi hartu

zituen jaiak. Agertoki nagusian, esate baterako, ‘Kantu Kolore’,

‘Ene Kantak’ eta ‘Go!azen’eko lagunak kantuan eta dantzan aritu

ziren umeen gozamenerako.

7

Page 8: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

EiTBk jai erraldoia egin zuen urriaren 12an BECen, eta umeak

izan ziren protagonista nagusi goizean. Hala, HIRU3 EiTBko haur komunitateko kideek ederto pasatzeko aukera izan zuten.

Hamaika ekimen, tailer, ikuskizun eta musika emanaldi hartu

zituen jaiak. Agertoki nagusian, esate baterako, ‘Kantu Kolore’,

‘Ene Kantak’ eta ‘Go!azen’eko lagunak kantuan eta dantzan

aritu ziren umeen gozamenerako.

Ingurumena eta birziklapena modu berezian lantzeko guneak

izan genituen, baita aurpegiak margotzeko tailerra, ludoteka,

EiTB Studio zein Youtuber Academy guneak ere.

FanZone espazioan, berriz, argazki dibertigarriak atera

genituen mozorrotuta, eta bertara joan zirenek Gorritxorekin

argazkiak egiteko aukera izan zuten.

Halaber, HIRU3 komunitateak bere txokoa izan zuen, eta

kideek HIRU3ko motxila edo edalontzia jaso zuten.

Gainera, elkartasuna adierazteko modua egon zen. Izan

ere, pintxo solidarioa jateko eta EiTB Maratoiko produktuak

erosteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Jasotako dirua

haurren minbizia ikertzeko erabiliko da.

8

Page 9: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

SARRERAN AURKEZTEKO KUPOIAKidearen izena: Alaia MuruamendiKidearen kodea: 99998

Umearentzako sarrera bat doan, heldu batentzako sarrera erosiz gero.Eskaintza honek 2019ko abenduaren 31ra arte balio du

Hiru3 Klubeko abantailakHiru3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Jarraian dituzun gune hauetara joatekosarrera bat oparituko dizugu, helduentzako sarrera bat erosita. Badakizu, izan HIRU3!

Gainera, zozketetan parte hartu ahal izango duzu eta ekitaldietarako sarrerak eta produktu sortak eskuratu.

Horrez gain, zureurtebetetzean, liburu bat irabazdezakezu eta zure argazkia telebistan eta webgunean ager daiteke.

9

Page 10: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en
Page 11: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

Diseinu berria sinpleagoa denez, edukiak aurkitzea errazagoa da. ‘Marrazki bizidunak’, ‘3 Ene Kantak’ eta ‘Kide gunea’ atari nagusiek toki berezia dute, eta ‘Argazkiak’, ‘Zorionak’, ‘Zozketak’ eta ‘Jolasak’ atalek ere leku propioa dute bertan.

Webgunearen diseinuberria, gainera, era automatikoan egokitzenda gailuaren tamainara, erabiltzaileak nonahi, noiznahi eta nahi duen gailua erabiliz umeei zuzendutako edukiak jaso ahal izateko.

HIRU3 WEB BERRIA

eitb.eus/hiru3

Hiru3 webgunearen diseinua aldatu dugu erakargarriagoa eta ikusgarriagoa izan dadin, betiere, aurretik jorratu eta lantzen ziren edukiak mantenduz. Etengabe egokituko den webgunea egin dugu, dinamikoa eta modernoa, erabiltzailearen beharretara egokituko dena.

Page 12: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

Hiru3 kluba eta Eusko Jaularitzako Osasun Saila Hiru3ko kideei osasuntsu jatea zein garrantzitsua den irakasten saiatu dira aurten.Horrela, ‘3 Ene Kantak’ saioan, Astonautak eta Satortxikik sasoian sasoiko elikagaiak, freskoak, jasangarriak, zaporetsuak eta, azken finean, osasungarriak jateko hainbat irizpide eman dituzte.

OSASUN SAILA

12

Page 13: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

‘3 ENE KANTAK’‘3 Ene Kantak’ saio berria abiatu dugu aurten ETB3n. Enekok, Nerek,

Urbik, Astonautak, Satorjatorrek, Astotxikik eta Satortxikik ETB3ko

goizak eta arratsaldeak dantzaz, kantuz eta istorioz betetzen dituzte.

ETB3n, HIRU3ren web berrian eta HIRU3ko aplikazioan ikus daitezke

haurrentzako abesti eta dantza-ikuskizun jostagarriak.

13

Page 14: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

‘3 Ene Kantak’ saioa herriz herri dabil, eta astero ikastetxe bat

bisitatzen du. Bertako umeekin jolasean aritzen dira nafarrak, eta

bideoklip bat grabatzen dute. Era berean, eskoletan aukeratutako

haur talde bakoitzarekin asteko gaia jorratzen dute Astonautak

eta Satorjatorrek, eta txikiekin jolasak egiten dituzte.

Gainera, ikastetxeei eskerrak emateko asmoz, 20 minutuko emanaldi bat egiten dute eskolan bertan Nerek eta Enekok astearen amaieran. Ekitaldi hori ostiralero emititzen da, festa erraldoia eginez.

Saioko eduki guztiak ‘3 Ene Kantak’en webgunean nahizHIRU3 APPan daude eskuragai. Era berean, saioa osorik ikusteko aukera dago HIRU3ren aplikazioan zein EiTB Nahieranen.

14

Page 15: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

‘Go!azen 6.0’Erabat berrituta hasi da ‘Go!azen’ telesailaren aurtengo denboraldia. Zuzenek kargua utzi du, eta Amaia irakasle goxoa da zuzendari berria. Lan horretan, Zuriren laguntza izango du, Basakabira itzuli baita, bere aurreko urteko lagunak interrailera joan ondoren.

Zuri ez da izango, ordea, uda senide batekin pasatuko duen Basakabiko gazte bakarra: Sarak aitarekin emango du uda, mantenimendu lanak egiten. Lehen egunean, Aimar ikaslea ezagutu du, eta bien artean zerbait berezia sortu da, baina bien harremana oztopoz eta zailtasunez betea egongo da.

15

Page 16: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

Enekorentzat gauzak ez dira errazak izango. Futbolari profesionala izan nahi duen arren, uda honetan, dena albo batera utzi, eta Maddi bere neska-lagunarekin eta Igor lagunarekin ondo pasatzea besterik ez dauka buruan.

Bitartean, June eta Maddi sekretuz eta gezurrez beteriko euren adiskidetasun harremana mantentzeko borrokatuko dira, eta Eiderrek gogotsu ekingo dio kurtso amaierako emanaldia prestatzeari, baina bere lehengusu Danelek bizkarra emango dio.

Gabok, aldiz, Igorren ekintza eta jarrera transfoboei aurre egin beharko die udalekuko hainbat unetan, eta horretarako, gainerako gazteen laguntza izango du beti. Aurreko urteetan bezala, umorea, musika eta dantza izango dira aurten ere telesaileko ardatzak.

16

Page 17: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

Iker ikerlaria eta fantasia liburua

Txanogorritxo indartsua

IRAKURKETA TXOKOAEgilea: Xabier OlasoMarrazkilaria: Estibaliz JalónBilduma: TxirristaOrrialdeak: 24Adina: 6 urtetik aurreraLaburpena:Irakurle fin-fina da Iker ikerlaria.Erraldoi ere bilaka daiteke, oinak lurrean, liburua eskuetan eta burua… hodeietan. Irakurriz abentura miresgarriak bizi izaten ditu.Ezagutu nahi duzu horietako bat?

Egilea: Vivim del CuentuMarrazkilaria: Albert VitóBilduma: TxilinbueltaOrrialdeak: 32Adina: 6 urtetik aurreraLaburpena:Txilinbuelta bildumako ipuinetan, pertsonaia eta kontakizun klasikoak aurkitukodituzue, baina buelta bat emanda. Argumentuak ezustez eta umorez beteta daude, eta lehen irakurleen irudimena hegan jarri eta garatuko dute.

Haragi koloreaEgilea: Oihane FernandezMarrazkilaria: Enrique MorenteBilduma: MatxinsaltoOrrialdeak: 72Adina: 8 urtetik aurreraLaburpena:Zoratu beharrean dabil Danel azkenaldian inondik ere ageri ez den kolore batenbila. Katuak ikusteko gai ez diren kolore baten atzetik. Kolorea ahoskatze hutsarekin, tripak orroka jartzen dizkizun kolore zaporetsua. Kapaz izango ote da Danel bere detektibe sena erabili eta kolore misteriotsua aurkitzeko?

Iluneko ArgiEgilea: Juan Kruz IgerabideMarrazkilaria: Raquel CatalinaBilduma: Paper Txoriak Sail BerdeaOrrialdeak: 144Adina: 10 urtetik aurreraLaburpena:Argi parkean zehar igarotzen da, egunero, eskolara bidean, bederatziko taulaesanez. Hermenegildo, erretiroa hartua duen gizon bat, beti ordu bereanesertzen da parkean, neskatoaren ibilerari begira. Gaizki-ulertu batengatik, susmagarri bihurtuko da gizon hori, denek zelatatuko dute, batik bat eskolako atezainak.

Page 18: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

EiTBko PRODUKTUAKEiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en lehenengo liburua argitaratu zen, eta, orain, bigarrena. Gainera, telesail arrakastatsuaren kamisetak, koadernoak, motxilak eta katilua eros daitezke.

Etxeko txikienek, berriz, ‘3 Ene Kantak’ saioa izango dute ziur aski gogokoago. Horientzat kamisetak eta motxilak daude, baitazenbait liburu ere.

eitb.eus/denda

18

Page 19: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

HIRU3 YOUTUBENDagoeneko martxan da Hiru Ene Kantak EiTB Youtube kanala.

Euskal Irrati Telebistak haur eta gaztetxoentzako edukiak eskueran jarri ditu YouTube plataforma indartsuan,erabiltzaileak nonahi, noiznahi eta nahi duen gailua erabiliz umeei zuzendutako edukiak jaso ahal izateko.

Plataforma horretan, ‘3 Ene Kantak’ saioko edukiak ikus daitezke. Horretaz aparte, ‘Go!azen’, ‘3TXULO’, ‘3zpa4’ eta Beste hainbat saiotako bideoak ere badaude bertan, esate baterako, ‘Ipupomamua’, ‘Sinfokids’, ‘Trikitraka Trikitron’eta ‘Sorgintxulo’.

Izan hiru3

Page 20: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

Prensa-HIRU3 A4_V2.pdf 1 28/8/19 12:14

Page 21: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

KULTURA ETA POLITIKA HIZKUNTZA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLITICA LINGUISTICA

ZINEGABONAKBeste urte batez, EiTBk Zineuskadiren Zinegabonak ekimenarekinbat egingo du, umeek zinemaz euskaraz goza dezaten.

Bi emanaldi EiTBren Bilboko egoitzan izango dira, doan, 11:30etik aurrera. Abenduaren 26an ‘Zikoinak’ filma izango da ikusgai; eta abenduaren 27an, berriz, ‘Harpetarra’ pelikula eskainiko da.

Gainera, asteburuan, abenduaren 28an eta 29an, Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan euskarazko filmak izango dituzte ikusgai umeek euro baten truke.

EiTBn izango diren pelikuletarako gonbidapenak lortzeko, HIRU3ren webgunean eman behar duzue izena. Atarian bertan jasoko duzue informazio guztia: eitb.eus/hiru3

Gozatu zinema euskaraz!

Page 22: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2

3 4 5 6 7 8 9

10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30 31

AL AS AZ OG OR LR IG

1

2 3 4 5 6 7 8

9 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 22

23 24 25 26 27 28 29

30 31

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2 3

4 5 6 7 8 9 10

11 12 13 14 15 16 17

18 19 20 21 22 23 24

25 26 27 28 29 30 31

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2 3 4 5 6 7

8 9 10 11 12 13 14

15 16 17 18 19 20 21

22 23 24 25 26 27 28

29 30

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30 31

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2

3 4 5 6 7 8 9

10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30

31

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12 13

14 15 16 17 18 19 20

21 22 23 24 25 26 27

28 29 30

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2 3 4

5 6 7 8 9 10 11

12 13 14 15 16 17 18

19 20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30 31

AL AS AZ OG OR LR IG

1

2 3 4 5 6 7 8

9 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 22

23 24 25 26 27 28 29

30

AL AS AZ OG OR LR IG

1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12 13

14 15 16 17 18 19 20

21 22 23 24 25 26 27

28 29 30 31

20202020otsailaotsailaurtarrilaurtarrila martxoamartxoa

maiatzamaiatzaapirilaapirila ekainaekaina

uztailauztaila abuztuaabuztua irailairaila

urriaurria azaroaazaroa abenduaabendua

eitb.eus/hiru3

Page 23: Amets berriak elkarrekin eraikiz - EITB · 2021. 2. 15. · EiTBk haur eta gazteentzako produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren dendan (eitb.eus/denda). Udazkenean, ‘Go!azen’en

Gabonak gertu baino gertuago daude, eta webgunean badugu prest Olentzerori eta Erregeei eskainitako ataria.

Bertan, eskutitza idazteko aukera duzue, eta hainbat jolas. Esate baterako, Olentzerori opariak banatzen lagundu

diezaiokezue eta irudi politak egin ditzakezue egun berezi hauetan etxea apaintzeko.

Era berean, urtero bezala, Olentzero EiTBren Bilboko egoitzara hurbilduko da abenduaren 20an, 16:00etatik aurrera. Eskutitza eskura eman ahal izango diozue, eta

berarekin argazkia atera.

Ez galdu Olentzerorekin egoteko aukera!

Olentzero eta Mari Domingi

Zorionak eta urte berri on!