Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria Eskola auzoaren hauspo GAZTETXOEN ASTEKARIA 831. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 8A Animalia eskerga da, plaza ez du gogoko, handixko edo harroxko, nik ez nioke adarrik joko. Zer da? m a n t a n g o r r i ANDONI CANELLADA / FOKU Erantzuna: zezena. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

Transcript of Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean...

Page 1: Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean proba pilotu bat egitea proposatu zion EITBk, eta Zaragueta herri eskola aukeratu

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

Eskolaauzoarenhauspo

GAZTETXOEN ASTEKARIA 831. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 8A

Animalia eskerga da,plaza ez du gogoko,

handixko edo harroxko,nik ez nioke adarrik joko. Zer da?

m a n t a n g o r r i

ANDO

NI CAN

ELLADA

/ FO

KU

Erantzuna: zezena.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

Page 2: Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean proba pilotu bat egitea proposatu zion EITBk, eta Zaragueta herri eskola aukeratu

Gure etxeko izar txikiei, zorionak

Bermeo eta Mutrikuko familiaren

partez, batez ere Ganixen partetik.

Xanetek 7 urte, Mikelek 4 urte,

eta Enekok 6 urte. Ondo pasa

mahaspasa!

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 8A berria

Zorionak, Amaiur! 8 urte, muxuak infinitu. Segi

dezazula orain arte bezain ilustratu!

Zorionak eta urte askotarako,

Amaia!Muxu handi-handi batMaialen, June eta etxeko guztion

partetik. Ondo-ondo pasa zure eguna!

Zorionak, Luzia, zure seigarrenurtebetetzean. Aita Unai, ama

Izaskun, Eder, aitita Karlos,

amama Enkarna, Irati, Endika,

eta beste senide guztien

partez. Egun polita eta alaia izan!

Datorren ekainaren 10ean, gure

Andonik 8 urte eder

beteko ditu, eta hauxe esan

nahi diogu: Zorionak, Andoni,

maitea, bihotz-bihotzez! Egun

ederra pasa, eta asko-asko

gozatu lagunekin eta

etxekoekin.

Maiatza agurtu, eta ekainari ekin diogu, eta nola gainera!

Erle gelako Uxue Iribarrenek eta Izar Mari-torenak 7 urte bete zituzten aurreko astean: Uxuek,

maiatzaren 28an, eta Izarrek, berriz, maiatzaren 29an.

Ekainaren 4an, berriz, Anne Alzugurenen urtebe-

tetzea ospatu genuen, 7 urte bete baitzituen egun horre-

tan. Hirurek gosari goxo-goxoak ekarri zizkiguten. Erle ge-

lako kideek esker mila eta aunitz urtez erran nahi diegu.

Mila esker, Uxue, Izar eta Ane; jarraitu horrelaxe!

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuak asteartearratsaldea baino lehen jasobehar ditugula. Asteartetikaurrera jasotzen diren mezuguztiak hurrengo astekozenbakian argitaratukoditugu.

ZORiON AGURRAK

Page 3: Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean proba pilotu bat egitea proposatu zion EITBk, eta Zaragueta herri eskola aukeratu

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 8A

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

ZU ERE ARTiSTA

‘Do Re Ni’ proiektuaren probapilotuaren grabaketa, Orioko

Zaragueta herri eskolan Xabier Lizaso musikari oriotarra Do Re Ni proiektuan murgilduta dabil. Proiektu

integratzaile horrek haurraren garapen pertsonala du helburu. Horretarako,

musika, dantza, antzerkia eta kirola uztartzen ditu. EITBren laguntza jasotzen ari

da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola

batean proba pilotu bat egitea proposatu zion EITBk, eta Zaragueta herri eskola

aukeratu zuen. Maiatzaren 31n egin genuen, eta ETB, Euskadi Irratia eta Radio

Euskadikoak eskolan izan ziren grabaketak egiten.

Kaixo, lagunok!

SatyaApeztegiaJauregi naiz, etaIbarran bizi naiz.

Asko gustatzen zait

arkatzarekin

marrazkiak egitea:

itzalak, zuriuneak...

Probatu zuek ere!!

Errezilgo haurrak, kerikgabeko gazteak!

Errezilgo San Martin herri eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek

Kerik gabeko gazteak prebentzio kanpainako sari bat jaso

genuen maiatzaren 31n. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak

antolatzen du sariketa, eta Gipuzkoako txapeldun izan gara.

Saria tarteko, ekainaren 4an Txindokiko Itzala abentura parkera

joan ginen. Ederki pasatu genuen parkeko ibilbideetan eta

orientazio jolasean!

Page 4: Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean proba pilotu bat egitea proposatu zion EITBk, eta Zaragueta herri eskola aukeratu

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 8A berria

ERREPORTAJEA Eskola Txikien Jaia

Musika, jolasak, ikuskizunak, tailerrak eta besteegongo dira bihar Usurbilgo Aginagan,Gipuzkoako eskola txikien festan. Eskola «auzoaren bihotza» dela adierazi dutebertako haur eta gurasoek.

Txikitikhandiaeraikiz

Baina festarako prestaketetan ereari dira, Malen Camarerok esanduenez: «Frontoian jartzeko ma-rrazkiak egin ditugu». Egun bere-ziak dira haurrentzat. «Urduri etapozik gaude; apar festarako gogo-tsu nago», esan du Enara Unanuek.

Taldean sortutako jaia

Entseguetan buru-belarri dabiltzaLehen Hezkuntzako ikasleak ere.«Harrera ekitaldiarekin gabiltzagehienbat; dantza bat prestatudugu, eta orain entseguak egitenari gara», azaldu du Enaitz Beristai-nek. Eskolan bertan izango da ha-rrera ekitaldia, baina, eskolakoazgain, beste hiru gune ere izangodira festarako: Baserria, Sagardoaeta Errioa. 10:00etan ekingo diotetxistulariek egunari, eta iluntzeraarte iraungo du festak. Aginagako eskolan 41 ikasle da-

Eskola txikiak indartunahi ditugu, bestelaauzoa hilda geratukodelako», adierazi duIrati Muruak. UsurbilgoAginaga auzoko (Gi-

puzkoa) eskolako ikasleetako batda. Eskola txikia da Aginagakoa,baina behar-beharrezkoa auzoa-ren bizitzan, bertako haur, ikasleeta gurasoen arabera. Horren islaizango da bihar Aginaga: Gipuzkoa-ko eskola txikien 32. festa egingodute bertan. Musikaz, jolasez, tai-lerrez, ikuskizunez eta jan-edanazgozatu ahal izango dute bertaradoazenek.«Nola jaiotzen garen ikasten ari

gara», azaldu du Manex Zubiaurrek.Haur Hezkuntzako ikaslea da, bes-te bederatzi gelakiderekin batera.Babarrunak landatzen eta ahateeta txiten arrautzak aztertzen ari-tu dira umeak festaren atarian.

Page 5: Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean proba pilotu bat egitea proposatu zion EITBk, eta Zaragueta herri eskola aukeratu

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 8A

biltza gaur egun, lau gelatan bana-tuta: bi Haur Hezkuntzan eta bes-te bi Lehen Hezkuntzan. Ikasle gu-txi dira, baina aberasgarria da hori,Izar Garcia ikasleak adierazi due-nez: «Eskola handietan mailak sail-katuta egoten dira, lehenengomaila lehenengoarekin, bigarrenabigarrenarekin... Eskola txikietananiztasuna egoten da, mailak na-hasita daudelako». Gutxi izanik

arreta gehiago jartzen dutela azal-du dute ikasleek, nola eurek, halairakasleek eurengan ere.Atsedenaldia iritsi da, eta esko-

lako ikasleak atarira atera dira. Par-kera joan dira batzuk, xomorro bilabesteak, frontoira ere bai baka-rren bat. Gutxi izateak moduaematen du ikasleak elkarrekin ibil-tzeko ere, Malen Alkortaren arabe-ra: «Ekintza asko batera egiten di-tugu: patioko tartea, ibilaldiak, jo-las kooperatiboak, tailerrak...».Haatik, eraikinak elkarrekin egoteaoztopatzen diela azaldu dute ikas-leek: «Eraikina elizarena da, eta ba-natuta gaude: batzuk goian, etabesteak behean. Denok bateraegon nahi dugu».

Ainhoa Bereziartuak ere ederkiezagutzen du Aginagako eskola;bertako ikasle izana da, eta gurasoelkarteko kidea da egun. «Auzo etaherri txikien bihotz bihurtzen diraeskola txikiak. Eskolarik ez badago,lotarako toki bihurtzen dira he-rriak, eta familiek ez dute bizimo-dua han egiten». Gutxi izateak ira-kasle eta gurasoen inplikazio han-diagoa ere eskatzen du,Bereziartuaren arabera: «Gurasookantolatzen ditugu goizetako zain-tzak, oporretako txokoak, eskolazkanpoko jarduerak...».Eta, oraingoan, eskola txikien

festarekin dabiltza buru-belarri.Zumaiako Oikia auzoko (Gipuzkoa)eskolari hartu zioten lekukoa joan

den urteko ekainean, eta berehalahasi ziren antolaketan. «Urrian au-zoko festak izaten dira, eta bertanaurkeztu nahi genituen irudia-eta»,gogoratu du Bereziartuak. Eskola-ko kideak ez ezik, auzoko jendeaere bidelagun izan dute antolake-tan. «Taldean lan egiten ikastekobalio izan digu; gazteek lagundu di-gute, herriko festak antolatzenibiltzen baitira, baita amona-aito-nek ere».Ikasleak eurak ere aritu dira fes-

ta antolatzen: gurasoei lagundudiete erosketak egiten; ideiak pro-posatu dituzte; xaboiak, ukenduaketa halakoak egin eta saldu dituz-te... Festaren harira egindako arro-pa saltzen ere aritu dira. Batzuekjantziak dituzte kamisetak; ma-rrazkiaren esanahia azaldu duhaietako batek: «Lore bat da. Ume-ak hazi egiten dira, loreak bezala.Loreak ireki egiten dira hazten di-renean, eta umeak aske bihurtzendira». Eskola txikiak eta bertakoumeak ureztatzeko festa izangoda bihar Aginagan.

ESKOLA TXIKIEN FESTA

Egitaraua

d 10:00: Txistulariak (1., 2., 3. eta 4.guneetan)d 10:30: Harrera ekitaldia (1. gunean)d 11:15: Jolasak (1., 2., 3. eta 4.guneetan)d 13:00: Yolanda Arrieta ipuinkontalaria (2-5 urte artekoentzat,Ludotekan)d 14:00: Bazkaria (1. gunean)d 15:00: Mustaren Perkusio Tailerra(1. gunean)d 15:00: Puzgarriak (3. gunean)d 15:30 Lopene eta bere animaliak(2. gunean)d 16:30: ‘Sardiña Freskue’ antzerkia(1. gunean)d 18:00: Apar festa (1. gunean)

Guneak

1Eskola2 Baserria3 Errioa4 Sagardoa

Aginagako eskolan 41 haur dabiltza gaur egun, lau gelatan banatuta. ANDONI CANELLADA / FOKU

Page 6: Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean proba pilotu bat egitea proposatu zion EITBk, eta Zaragueta herri eskola aukeratu

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 8A berria

DENBORA-PASAK

1.Margotu eta asmatu. Julenen logelako leihoa kolorezeta usainez beteta dago. Margotu forma bakoitza zehaztutakokolorez. Zer dago leihoan?

Berde iluna1 Horia4Laranja3Berde argia2

Arrosa6 Urdina6Gorria5

A B

C D

E F

2. Itzalak. Maite eta harenlaguna mendian dabiltza, etahegazti bat pasatu zaie gainetik.Itzalhauetatikzein da berea?

Page 7: Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean proba pilotu bat egitea proposatu zion EITBk, eta Zaragueta herri eskola aukeratu

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 8A

3. Sinonimoak. Oihana egunkarikodenbora-pasak egiten ari da; sinonimoenabakarrik falta zaio orria bukatzeko.Lagun iezaiozu esanahibereko hitzak lotzen.

gazi joera

laborari mikatz

goxoki nekazari

atsekabe eztiki

zaletasun pena

1.-.Loreontzi bat. 2.-.F itzala. 3.-.Gazi eta mikatz, laborari eta nekazari,

goxoki eta eztiki, atsekabe eta pena, zaletasun eta joera.

‘Hari single bat’ Arrako amaren baserri zaharrera joan daoporrak igarotzera. Han amonaren kutxazaharra aurkitu du. Zabaldu eta makilamagikoa dirudien zurezko tresna bat topa-tu du barruan. Haria harilkatzeko erabiltzenden ardatza da. Iragana eta oraina lotzendituen bidaiari ekingo dio orduan Arrakok.Amonaren historia ezagutuko du, isildutako

eta isilarazitako bizipenak ezagutuz, eta ahanzturari aurreeginez.

Idoia Garzes eta Leire Urbeltz

Argitaletxea: Erein

‘Nahaste-borrasteaikastetxean’ Sarak eta Emiliok labezomorroen granja batsortzea erabaki dute. Horretarako: labezomo-rroak kutxa batean sartzea bururatu zaie, etakutxa hori ikastetxean gordetzea. Baina ani-maliatxoek ere ekingo diote euren bideari:txoko guztiak esploratzen hasiko dira. Labe-zomorroak ikastetxe osoan zabalduko dira,

baina primeran pasatuko dute gaztetxoek.

Elvira Menendez eta Jose Maria Alvarez

Argitaletxea: Bruño

AZOKA

BAI BITXIA!

Tipulak hunkitutaTipula barazki gozo eta osasungarria da,gordinik edo hainbat modutara prestatutajaten dena. Baina sabela betetzeko ahal-menaz gain, malkoak eragitekoa ere badu.Zergatik? Sufre asko du tipulak, eta osagai horiduen sulfoxido deituriko molekulak ditu. Sulfoxi-doez gain, alinasa izeneko entzima bat ere badu barazkiak. Izen arra-roko bi osagai horiek banatuta daude. Baina tipula moztean, elkar uki-tzen dute, eta sufrea duen gas bat sortzen da orduan: propanotiala.Gas horrek negar eginarazten du. Badira, ordea, hori saihesteko triki-mailuak ere: tipula eta labana uretan bustitzea moztu aurretik, kan-dela baten ondoan moztea barazkia, uretako betaurrekoak janztea...Probatu, probatu!

Page 8: Zer da? Eskola · da Lizaso proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin. Horretarako, eskola batean proba pilotu bat egitea proposatu zion EITBk, eta Zaragueta herri eskola aukeratu

Arrautzasaltaria

Lagunok! Zientziarekin jolas-teko beste esperimentuproposamen bat dakarki-zuet gaurkoan ere, arrau-

tza saltaria izenekoa. Animatu esperi-mentua egitera, eta goza ezazuezientziaz!

Nola egin?

1Kristalezko potoa hartu, etaarrautza barruan sartuko dugu.

Poliki-poliki, arrautza pitzatu gabe!

2Potoan ozpina botako dugu,arrautza osoa estali arte.

3Potoa tapatuko dugu, eta arrautzabarruan utziko dugu 48 orduz. Pa-

zientzia da zientziaren sekretua. Beraz,eman behar duen denbora!

4Bi egunak pasatu direnean, potoaireki, eta arrautza aterako dugu.

5Arrautza bigun-bigun egongo da,pilota saltariak bezala!

Zer gertatu da?

Ozpinak arrautza oskola desegin du, etaozpinaren ura arrautzaren barrura sartuda. Horregatik, arrautza lehen baino han-diagoa eta bigunagoa da orain!

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 8A

MATERIALA

OzpinaArrautzaKristalezko poto bat