ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen...

20
2017ko Ekaina - 5.Zenbakia ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta izaera, herri lez daukan memoriak definitzen dau” ALKARRIZKETA Zer dakigu munitibarko bonbardaketaz? 3.ORR Frontoia hobetzeko lanak egiten jarraitzen dau udalak 7.ORR “Egunero da martxoaren zortzia!” 5.ORR

Transcript of ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen...

Page 1: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

2017ko Ekaina - 5.Zenbakia

ALBERTO UNAMUNO

“Herri baten kultura eta

izaera, herri lez daukan memoriak

definitzen dau”

ALKARRIZKETA

Zer dakigu munitibarko bonbardaketaz?

3.ORR

Frontoia hobetzeko lanak egiten jarraitzen dau udalak

7.ORR

“Egunero da martxoaren zortzia!”

5.ORR

Page 2: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

Doako alea - Tirada : 350 ale - Editorea: Munitibarko Udala - Lege gordailua: BI-2004-2015Kudeaketa, diseinua, maketazinoa eta argazkiak: Plugin Estudioa (Gaizka Muñoz Etxebarria)94 616 5 7 25 - 670 913 901 - [email protected] | www.pluginestudioa.com

Tel. 94 616 40 07 Fax. 94 616 41 [email protected]

HERRITARRAK ZEUAZ ALBISTEAK9 13AURREKONTUAK 2017 MOZINOAK ETA ERABAGIAK

DEKRETUAK ETA ORDAINKETAK14 16AGENDA DEIALDIAK INFORMAZINO PRAKTIKOA18 19

ALKARRIZKETA

“Herri baten kultura eta izaera, herri lez daukan memoriak definitzen dau” Alberto Unamunogaz alkarrizketa10

ALBISTEAK

Argi indarraren kontratazinoa Goiener-egaz egin da 6

ALBISTEAK

Euskeraren erabilera indartzea dau helburu Euskara batzordeak5

ALBISTEAK

2017an datozan jai guztiak antolatzeko beharrean4

2

AURKIBIDEA

Page 3: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

3

Zer dakizu munitibarko bonbardaketaz? Zer erizten deutsazu gertatutakoaren errelatoa osatzeari?

1937an, faxismoak Gernika bonbardatu eban, ankerkeriaz, modu basatian. Picassok Guernica margotu ebanetik, herri bizkaitarra Bakearen ikur bilakatu da mundu osoan. 2017an, lauro-gei urte geroago, beharrezkoa da gertakari ha-ren memoriari bizirik eustea, eta “nahikoa da” esatea milioika lagunen ihesaldia eragiten da-bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi bat da.

Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataforman, lagun-tza humanitarioaz harago joan nahi dogu, ziur baino ziurrago gagoz-eta salaketa politikoa dala pertsona guztiontzako justizia eta duintasuna lortzeko ezinbesteko aldaketaren motorra. Ezin dogu onartu mugak atxilotzeko, gizatasuna kentzeko eta heriotza eragiteko eremu bihur-tzea milioika lagunentzat.

Hori dala eta, ekitaldia antolatu genduan, Ger-nikan, 2017ko apirilaren 29an eta 30ean. Bertan, Euskal Herriko, espainiar estaduko eta beste herrialde batzuetako milaka lagun alkartu gi-nan, egoera honi jagokonez gure sumindura eta gaitzespena adierazoteko, gure gobernuen pasi-botasunaren kontrako jarrera agertzeko, bai eta aukerak planteetako eta eraikitzeko be. Gerni-kako bonbardaketaren 80. urtemuga horretan, mobilizazino jentetsurako deia egin genduan, “gerrarik ez” oihukatzeko eta migratzaile eta errefuxiauei ondo etorriak direla esateko.

Ez dogu Gernika gehiagorik gura, eta EZ DOGU AHAZTEN gure herriak ondotxo dakiela zer dan beharturiko emigrazinoa eta deserria. Jakin daki kolpe militar faxistak eragin ebala orain dala 80 urteko exodoa, zeinak jentarte osoaren askatasun, demokrazia eta justizia ametsak txikitu ebazan; hori guztia ezin da ahanzturan geratu.

Ongi etorri errefuxiatuak

ZUTABEA HERRITARREN AHOTSA

Ongi etorriGernika 2017

EDURNE ZENIGAONAINDIAAmama Asuncion Aspiazuk eta Jose Ibaiba-rriagak kontautakoa dakit. Amamak kontau eustana idatzita gordeta daukat, eta Josek kontau eustana grabauta daukat. Amamak ha sasoia bizi izan ebanez, beti euki izan dot

bizi izan ebena jakiteko gogoa. Nire amama erbesteratu egin eben. 1937ko maiatzaren 21ean, “Habana” izeneko itsason-tzian eroan eben, eta urte bi pasau ebazan erbestean.

Oso ondo deritxat. Garrantzitsua begitantzen jat gure he-rrian gertatu zana jakitea eta hori jenteari jakitera emotea.

MARIBI IBAIBARRIAGAMunitibarko bonbardaketari buruz dakidana etxean entzun dodana da. Amak, batez be, kontetan dau zelan Gerrikaitzeko kanpanto-rrean ezkutatuta egon ziran, pilo bat jente. Gizonezkoek kanpantorrera igon eta handik

ikusten ebezala abioiak pasetan; hainbat etxe erre ei ziran Gerrikaitzen, bildurra be pasau eben. Munitibarren, sol-dauak egon ei ziran eleizpean, eta herritar batzuk Bilboruntz joan ziran, gero Ingalaterrara joateko. Hori eguerdi inguruan pasau ei zan.

Gertatutakoa jaso eta errelatoa osotzea polita izango da, ze bonbardaketako bizipenak eta testigantzak hor agertuko lira-teke, gure gurasoek bizi izandakoak.

JAZINTO BASTERRETXEAJakin baino gehiago gogoratu; bezperan ge-rratik ihesi joian jente piloa gogoratzen dot Munitibarretik pasetan. Gure aitak baeroa-zan egun batzuk zeozer gertatzear egoala esa-naz. Aldakazabal baserri parean, kainoi ilara

bat be gogoratzen dot; Sollube aldera apuntetan ebalakoan nago. Bonbardaketaren egunean bertan, gure aita Urebei al-dean egoan, behiekin altzari batzuen bila joanda. Lehenengo bonba zubiko etxondora bota ebenean, behiak bertan itxi eta etxera bueltau zan, arratsaldean euren bila bueltetako.

Hau kontau egin behar da, eta jenteak benetan zer pasau zan jakiteko eskubidea dauka. Horretarako, uste dot garrantzi-tsua dala bizi izan dogunok gogoratzen doguna kontetea.

Page 4: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

4

KULTURA ETA JAI BATZORDEA

2017an datozan jai guztiak antolatzeko beharreanAurton, bagilaren 29an hasita garaga-rrilaren 2ra arte ospatuko dira San Pedro jaiak. Hilabete falta da jaietarako, eta ze-zeiletik, Munitibarko Kultura eta Jai ba-tzordeko kideak egitaraua lantzen dabilz buru-belarri.

Urtero lez, San Pedro egunean (ekainak 29, eguena), jubilauen bazkaria egingo da. Bariku arratsaldean, pala partiduak joka-tuko dira, eta iluntzean, parrillada, erro-meria talde batek alaituta. Zapatua adin guztietako herritarrentzako eguna izango da: herri bazkaria, erromeria, elektrotxa-ranga eta gazteenentzako puzgarriak eta apar jaia egongo dira. Domekan, barriz, euskal dantzak, Munitibarko dantza tal-dearen eskutik eta pilota partiduak anto-latu dira. Bestalde, aurton, asteburuan herriko artisauen erakusketa egongo da.

San Pedro jaiez ganera, Kultura eta Jai batzordeko kideak Gerrikaitz auzoan os-patzen diran Andra Mari jaiak antolatzen be badabilz, irailaren 8an, 9an eta 10ean ospatuko direnak. Andra Mari egunean, meza ostean pintxoak egongo dira; ilun-tzean, barriz, antzerkia. Zapatuan, herri bazkaria, gazteenentzako jolasak, giza futbolina, mus eta briska txapelketa eta erromeria egongo dira. Domekan,ostera, jaiak ikuskizun bategaz amaituko dira.

Garagarrilaren 29an ospatuko da Munitibarren 2017ko Leatarren egunaLeatar kontzientzia indartu eta desbardintasunei barik ba-tzen dabezanari garrantzia emoteko asmoz, Lea Ibarra oso-tzen daben bost herrietako bizilagunak Leatarren Eguna antolatzen dabilz.

Leatarren Eguna 1977. urtean ospatu zan lehenengoz. Ete-naldi baten ostean, Lea Ibarrako bizilagunek jai eguna be-rreskuratu eben, 2001.urtean. Ordutik, hiru urterik behin ospatzen da jai egun hau.

Mendexan egin zan lehenengoa, 2001. urtean. Ostean, Mu-nitibarren (2004), Gizaburuagan (2007), Amoroton (2010) eta Aulestin (2013).

Aurton, 2017an, garagarril amaieran ospatuko da Leatarren eguna, Munitibarren.

Guztien gustuko jai bat antolatzeko, adi egon herrian egin-go diran deialdiei, eta hartu parte batzarretan!

Page 5: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

5

PAREKIDETASUN BATZORDEA

“Egunero da martxoaren zortzia”

Pasa dan martiaren 8an kontzentrazino jentetsua egin zan, “Heteropatriarkatuei aurre eitteko feminismue zorroztu” le-mapean. Handik egun bira, barikuan, “Gure gorputzak ezagutzen eta marrazten” tailerra egin zan. Bertan, kartoietan, emakume batzuen gorputzak marraztu ziran eta bakotxak nahi ebazan aldarrikapenak idatzi ebazan. Ostean, gorputzekin herria apaindu zan. Parekidetasun batzordeko kideen esanetan, antolaturiko ekimenak oso positibotzat hartzen dabez, eta baita emakumeen parte hartzea be.

Bestalde, bagilaren 28an, LGTB (Lesbina, Gay, Transexual eta Bixesual) eguna ospatzen da. Munitibarren be, kolektibo honen burrukagaz bat eginaz, Parekidetasun batzordea ekimen batzuk antolatzen dabil. Beraz, adi hurrengo deialdietara, eta parte hartu!

Danon artean, pausoz pauso feminismoruntz!

EUSKERA BATZORDEA

Munitibarko Euskara batzordeak, euskararen erabilera indar-tzeko helburuagaz, hainbat jarduera aurreikusi dauz 2017ko lehenengo seihileko honetarako. Besteak beste, honakoak landuko dauz: UEMAgaz batera, aurtengo errenta aitorpena euskeraz egiteko kanpaina, herritarrei gomendioak eta argi-bideak emonez. Herrian atzerritarrak ugaritu direla eta (erro-mesak, bidaiariak…), eskuko hiztegitxoak argitaratuko dauz, geure nortasunaren ezaugarri baliotsuena euskera bera dala-ko. Igazko egitasmoari jarraituz, maiatza eta bagila bitartean irakurketa tailerraren 2017ko lehenengo saioa egingo da. Las-ter eskatu ahalko dira liburuak liburutegian. Bestalde, aitatu beharra dago, inoizko KORRIKArik indartsuenean han izan direla munitibartarrak be. Aulestirako bidean egin dabez eu-ren kilometroak Munitibarko Udalak, Gaztetxeak eta Guraso Elkarteak. Kolosala izan da!

Euskeraren erabilera indartzea dau helburu Euskara batzordeak

Page 6: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

6

Ortuen erabilerarako luzapena eta esleipena

GARAPEN BATZORDEA

Ortuetako erabiltzaileekin batzarrak egin dira. Bertan, ba-lorazinoak eta ekarpenak egin dabez orain arteko erabiltzai-leek. Luzapena eskatu dabe gehienek, eta baja emon gitxi ba-tzuek. Ganera, bertatik bizi izan daben erabiltzaileak saiatu dira aurrera begirako norabidea zehazten be, bertako fun-tzionamentua hobetzeko asmoz.

Egitasmoen artean, ortuen perimetroaren itxitura egitea eta oinarrizko erreminta lortzea dira gehienek konpartitu da-bezan ideiak. Bestalde, aurtengo helburu nagusia izango da landareak lortzeko inguruko ekoizle ekologikoekin kontak-tua egitea, landareak hurrekoak izatearen abantailak apro-betxau ahal izateko.

Azkenik, erabiltzaile barrientzako be apuntetako epea zabal-du da, igaz libre geratu ziran lur sailei baja emon dabenak gehitu jakezanez, horreek bete eta lurraz gozau nahi eta ezin dabenentzat aukerak barriro zabaltzeko.

Argi indarraren kontratazinoa Goiener-egaz egin da

Lau parte-hartzaile aurkeztu ziran argi indarraren kontra-tazinorako udalak antolatutako lehiaketara: Aura Energía SL, Biosfera Protect, Iberdrola Clientes SAU eta Goiener. Kontratazio mahaiak eskaintza guztiak aztertu eta bako-txak ataratako puntuazinoa kalkulau ostean, Iberdrola geratu zan garaile, tarte estuagaz, eta Goiener izan zan bigarrena.

Iberdrolagaz berba egin ostean, egindako eskaintza eko-nomikoan aldaketak egin beharko ebezala adierazo eben;

izan be, adierazo eben lehen eskaintzan 2016ko tarifetan oinarritu zirela eta 2017ko igoera ez ebela kontuan izan. Iberdrolak eskaintza ezin ebala mantendu eta atzera bota zan.

Azkenik, bigarrenagaz kontaktau zan, Goiener-egaz. Ho-nek eskaintza mantentzen ebala adierazo eban, 2017 igoe-raren kostua kontuan hartu ebalako lehen eskaintza egin ebanean. Beraz, Munitibarko Udaleko argi indarraren kon-tratuak Goiener-egaz izango dira hurrengo urteetan.

Page 7: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

7

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Frontoia hobetzeko lanak egiten jarraitzen dau udalak

Nahiz eta 2016an 30.000 euroko lanak egin, udalak ezin izan ebazan egin nahi izan ebazan konponketa guztiak: frontoiko kantxako sapaia birgaitu barik geratu zan, eta aldagelak konpondu barik.

Egin barik geratu zan ganerakoa (90.000€ inguruan balo-rau eben teknikariek), baina, horrezaz ganera, kantxako argiztapenak be hobetzeko premina dauka: gaur egun, ar-giztapena alboko horman jarri ohi da frontoi guztietan, eta ez sapaian.

Azkenik , kantxako pelotetatik babesteko sarea be alda-tzea pentsau dau udalak, egun dagoena ez baita egokiena batzen eta zabaltzen ibilteko.

Beharrok egiteko, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak landa-garapenerako egindako deialdian diru-laguntza es-katu zan, eta jasoko dan laguntzaren arabera egin behar-ko dira beharrok, udalaren egoera ekonomikoan eragin ez daian.

Horreetako gune bietako argiteria publikoa barrizteko as-moa dauka udalak. Izan be, Olabarrikoak ez dauka behar besteko argitasunik, eta, ganera, oso garestia da.

Gerrikaitzeko argiteriari, ostera, ipini ebenatik ez deutsie barrikuntzarik egin, eta egun, argiztapena ez da egokia he-rri-gune osoan, ez dabezalako kontuan hartzen argiztapena lehenengoz ipini ebenetik gaur egunera bitarteko etxebizi-tza edo aparkaleku barriak.

Olabarri eta Gerrikaitzeko argite-ria publikoa hobetzeko lanak

Page 8: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

8

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Batetik, UEM4 gunea eremu bitan banandu da, amaituta da-goena eta ez dagoena argi zehazteko, urbanizazinoko kargei jagokenez. Holan, garbi geratuko da, amaitu bakoa amaitze-ko, udalak zein eremutan indar egin beharko dauen eta no-rengana jo beharko dauen.

Bestetik, Gerrikaitzeko A.P.g.2 gunean lez, kudeaketa siste-ma lankidetza-sistemara aldatu da, uri-lur eremuko garape-na, urteak pasauta, amaitu barik dago eta. Udalak erabagi dau beronen garapena zuzenean kudeatzea, gunean aurrei-kusitako urigintza-garapena egiteko.

UEM4 eta A.P.G.g.2 guneak kudeatzea

KULTURA ETA JAI BATZORDEA [email protected]

GARAPEN BATZORDEA [email protected]

PAREKIDETASUN BATZORDEA [email protected]

ONDARE BATZORDEA [email protected]

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA [email protected]

ONGIZATE BATZORDEA [email protected]

KIROL BATZORDEA [email protected]

EUSKERA BATZORDEA [email protected]

Udaletxearen funtzionamentuanbatzordeak dira erabaki gunea,horregaitik parte-hartzeakgarrantzi handia dauka,zugaz garelako Munitibar.

Jarri hartu-emonetan interesa daukazun batzordeagaz eta PARTE HARTU!

ZUGAZGARA

MUNITIBAR

Page 9: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

9

HERRITARRAK

233 munitibartarrek hartu eben parte Gure Esku Dagok antolatutako galdeketan

Estatus politikoari buruzko herri gal-deketak egin ziran maiatzaren 7an 52 herritan. 247.812 herritar egozan dei-tuta euren eritxia emotera. 138 hau-tetsontzi bete ziran botoz. 63.237 boz-ka emon ziran; zehazki, herritarren %25,52k hartu eban parte. Lea-Arti-bain deituta egozan 21.914 herritarre-tatik %41,63ak hartu eban parte, eta Munitibarren zehazki deituta egozan 406 herritarretatik 233k. Egun osoko egitarauaz gozau eben Munitibarren, goizetik hasita arratsaldeko 20:30ean emaitzak jakinarazo arte.

Kubike, Lea-Ibarrako aisialdi alkartea da, ibarreko gazteek sortua, bertoko aisialdi arloko gabeziei aurre egiteko.

Hori holan, aurton be maiatzaren 14an Lea-Ibarreko umeen eguna ospatuko da, Amoroton. Bertan, egun osoko eskain-tza egongo da, besteak beste puzgarriak, aurpegia margoz-teko txokoa, gorunzko tirolina, mural erraldoia, ginkana… Eguna amaitzeko, danentzako txokolatea egongo da. Aur-ton be, urtero lez, udaleku irekiak Aulestin izango dira, ga-ragarrilaren 10etik 28ra bitartean. Amoroton ospatuko dan umeen egunean, udalekuetan izena emoteko aukera egon-go da.

Udaleku irekiei jagokenez, 2-12 bitarteko umeentzako izan-go dira, eta ekintza gehienak Aulestin egingo diran arren, beste herrietara be egingo doguz txangoak; horrezaz gane-ra, Karraspio hondartzara be joango gara.

Udaleku ibiltaria 12 urtetik gorakoentzat da, eta abuztua-ren 3tik 7ra izango da. Aurton, Gasteiztik Etxarri-Aranatze-ra joango gara.Bai udaleku irekiak bai ibiltaria be, aukera parebakoak dira Lea-Ibarreko ganerako ume eta gazteekin hartu-emonak izateko eta esperientzia ezinhobea bizitzeko. Beraz, parte hartu eta gozau!

Olgetan hazi, olgetan hezi!

Page 10: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

10

Zelan eta zergaitik hasi zinan Muniti-barko bonbardaketaren inguruko la-nekin?

Ni ez nabil honetan nire kabuz, Ahaztuen Oroimena alkarteko par-taidea naz. Gure inguruko gertaerak hobeto ezagutu nahian, gerra eta bere ingurukoak bizi izan ebazanen tes-tigantzak jasoaz, galtzeko arriskuan ziran pasarteak gorde eta etorkizunari begira eskura izateko asmoagaz 2008. urtean gure hurrako pertsonekin hartu-emonean jarri ginan. Ohartu ginan, ezagutzean sakondu ahala ja-soten genduzan testigantzak aberatsa-goak zirela, eta dana amaraun bat lez hedatzen hasi zan; batak esandakoak beste batengana bideratzen gindua-zan, eta bategaz eta besteagaz egon ostean, Munitibarko bonbardaketa-

ren pasarte baltzera ailegau ginanean, berton gertatutakoaz jabetzeaz ganera, konturatu ginan historialariek Muni-tibarko aire erasoa sakon ikertu barik eukiela. Badakigu testigantza asko eta asko betiko galdu doguzana, eta zuk batzuk batu dozuzana; zer salbau dogu ahanz-turatik?

Guk batu doguz, gure taldeko beha-rra da. Berrehundik gora testigantza jaso doguz, hainbat gaien ganeko in-formazinoa eta datuak grabau doguz, eta garrantzitsuena zera da: bildurrez urteetan isilik etxeko ezkaratzeko txo-kotxoan gordetako bizipenak hor dau-kaguz, gure artxibategian. Gauza asko daukaguz, eta aurretiaz gauza asko gal-du ziran, baina inoiz pentsetan dogu beharbada lehenago jasoterik ez zala

izango, bildurra izateaz ganera, eurek lehen pertsonan bizi izandakoaren ga-rrantziaz ez zirelako konturatzen.Zer sentimentu edo emozino antze-man deutsezu testigantzak emon da-bezanei?

Danetarik. Kasu batzuetan, samina, bizi izandako izuaren edo galdutako senideen oroitzapen gogorrak; beste batzuetan, lasaitasuna, urte luzez ba-rruan gordeta eukitakoa askatzean. Sarri, guri kontautakoak etxekoek inoiz entzun bakoak izan dira. Kasu batzuetan, familia osoak alkartu dira testigantza jasote baten inguruan edo ostean, guk testigantza publikau os-tean. Harridura, honek guztiak sor-tutako interesagaitik, zeharka ezagu-tzen ez ebezan beste gertaera batzuen inguruko azalpenak emoten deutse-guzalako. Testigantzaz aparte, beste iturririk erabili dozu? Zeintzuk?

Ezinbestekoa da beste iturri batzuk lantzea: artxiboak, liburuak, lanki-detzak, … Honek guztiak errelato bat osotzen laguntzeaz ganera, jakindu-riaz hornitzen gaitu, eta holan, tes-tigantzak jasoteko orduan galdetegi egokiagoak preparau geinkez.Informazinoa batzerakoan zeintzuk oztopo topau dozuz?

Testigantzak jasoterakoan, ez dogu inoiz oztoporik aurkitu; akaso baka-rren batzuek ez dabe testigantza emon nahi izan, baina jasoten doguzan tes-tigantzak izugarri eskertzen doguzan lez, argi daukagu testigantza emote horretan asko emoten dabilzala, eta nonork zeozergaitik ez emotea era-bagiten badau, ez deuskula kentzen ezer. Testigantza emotea borondatez-ko kontua da, eta ulertzen dogu zelan oraindino be bere sasoian izandako bildur edo kezkak egon leitekezala.

Eta beste kontuetan be jarrera ona izan da, orokorrean; memoria histo-rikoarekiko jarrera ona eta ulermena handitzen doaz; beharbada, urteeta-ko ibilbidean, gure alkartearen irudia eta ezagutza indartu da. Oraindino asko daukagu egiteko, eta orain ar-teko laguntza jasoten jarraitu nahi dogu; hortik etorriko dira emaitzak.Testigantza kontrajarririk topau dozu? Baiezkoa izatekotan, zelan egin dozu bat ontzat emoteko?

ALBERTO UNAMUNOAHAZTUEN OROIMENEKO KIDEA

Ahaztuen Oroimeneko kide Alberto Unamunogaz alkarrizketa euki dogu. Apirilean emondako berbaldian, publiko egin eban Munitibarko bonbardake-taren inguruan jasotako testigantzek sortu daben errelatoa. Egindako lanari buruz datu gehiago jakiteko asmoz, herritar talde batek Telegram aplikazinoa erabiliz proposatutako itaunetan oinarritu dogu alkarrizketa hau.

“Herri baten kultura eta izaera, herri lez daukan

memoriak definitzen dau”

ALKARRIZKETA

Page 11: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

11

Kontrajarriak barik, aurretiaz za-balduta egozan usteak hankaz gora jarri dabezan testigantzak edo isilean gordeta izan zirenik jakin ez doguzan gertaera latz eta garrantzitsu batzuk azaleratu dira.

Bestela, anekdota txikietan ikus-puntu desbardin batzuk izango ziran. Baina, bata edo bestea izan, beti ondo dokumentau, kontrastau eta ikertzen saiatu gara beti; gai batzuekin oso te-mati jardun dogu.Zer esan zeinke frankistak herrietan sartu ahala (Munitibarren be bai), gertatu zan errepresinoari buruz, errepresialiauen eta errepresoreen ganean?

Frankisten asmoa ez zen bakarrik gerra ha irabaziaz euren ideologia eta pentsaera inposatzea. Frankisten asmoa zan eurekin bat ez etorrena suntsitzea; eta holan jardun eben. He-rrietara etorrita, herrietako agintari barrien izaeraren eta jarreraren ara-berakoa izan zan errepresinoa.

Berezia izan zan Bolibarko kasua. Agintari barriak erabagiak hartzen hasi ziranean, salaketa faltsuetan oinarrituta arazo pertsonalengaitik

Agarreko Boni Egurrola fusilau izanak herrian sortutako egonezinak ondo-rengo erabagiak baldintzatu ebazan, eta kontu handiagoagaz jardun behar izan eben.Etxe bakotxean bizitakoa jaso eta iker-keta ezbardinak josi dozuz. Zer esan nahi dau zuretzat kontakizun partzial edo pertsonaletik kontakizun kolekti-bora salto egiteak?

Josi doguz. Lehen aitatu deutsuedan amarauna ehuntzea lez da. Ia-ia zerotik hasita, batak eta besteak esandakoa-gaz informazinoa batu, norbera ger-tatutakoan kokatu eta gertaerak bata bestearengan izandako eragina azter-tzen saiatzen gara. Inoiz ez dogu ger-tatutako guztia edo gertatutakoaren egia osoa jakingo. Baina, argi dauka-gu, geuk eta etorkizunekoek be zeozer gehiago eta zuzenagoa jakingo doguna bakarreko kontakizunak ahanzturatik berreskuratzen badoguz.Zergaitik ez ete da ariketa hau Muniti-barren, beste leku batzuetan lez, lehe-nago egin?

Erantzunik errezena hauxe da: bon-bardaketaren egun berean Gernika suntsitu ebela, eta horren oihartzunak

Munitibarkoa baztertu dauela. Bai-na, ez da hori bakarrik: herri honek izugarri sufridu eban; suntsiketa eta galera pertsonalez ganera, berebiziko bildurra ezagutu eben bertakoek, he-rritar batzuk frankistekin lerrokatuta egozan eta beste batzuk interesagaitik lerrokatu ziran. Horrek zauri handiak sortu ebazan. Bizimodua moldatuta eukien familiak miseria gorrian gera-tu ziran, bizilagun izandakoak osten eutsien bitartean. Gatx-gatxa zan ger-taeretan murgildu eta iragana iker-tzea, eta ondino gatxagoa herritarren-tzako, senideak gertaera horreetako protagonistak izan baziran.

Munitibarren bonbardaketa ostean ezer antolatzeko ziranak herritik alde egin beharrean aurkitu ziran. Gerni-kagaz alderatuta, ez zan ganorazko erreskaterik antolatu, ez zan behar be-zala dokumentau, ez dogu argazkirik ezagutzen; frankistek gertatutakoa guzurtatu edo isilean kudeatu eben.Zer egin leike udalak kontakizun kolek-tiboan sakontzeko?

Herri baten kultura eta izaera, herri lez daukan memoriak definitzen dau. Instituzino publiko lez, udalak he-

Page 12: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

12

ALKARRIZKETA

rriaren ondarea eta historiaren eza-gutza landu eta zabaltzeko beharra daukan moduan, herriak pairatutako basakerien aurrean, egiaren ezagu-tzan sakondu behar dau, konfliktoa-ren biktimak identifikau eta aitortza eta erreparazinoa gauzatzeaz ganera, biktimei jagoken justizia eskubidea bermatzeko bitarteak jarri beharko leukez.

Munitibarren kontrako erasoa gi-zateriaren aurkako gertaera larri bat izan zan. Gertaera hareek biktimak sortu ebezan lez, errudunak izan eba-zan, eta horreek errudunok inoiz ez dabe egindakoaren zigorrik ordaindu, ez eta egindako kaltea aitortu be; ga-nera, errudunak identifikau barik da-goz.

Herriak memoriaren eskubidea dau-ka. Eta herri honetako biktimak me-moria eskubidea daukien moduan, gizarteak memoria ziurtetako bete-beharra dauka. Memoria berreskura-tzea betebehar publikoa da; udalak bere esku daukazan tresnak baliatu behar dauz berreskuratze hau emon daiten.

Gure ustez, memoria berreskuratze-ko asmoagaz, errelatoa definidu eta kontetako orduan ikuspegi eta dina-mika kolektibo bat erabiliaz emaitza hobeak lortzeaz ganera, gizateriaren eskubideen urraketa gehiago ez gerta-tzeko bermeak indartzen dira.

Gaur eguneko eta orain dala 80 urteko errefuxiauen arteko zein antzekota-sun azpimarratuko zeunke? Edo, ez-bardintasunik?

Ez dago ezbardintasunik. Gizartea da ezbardina; gizartea bizkorregi doa, distantziak laburragoak dira eta agin-tea daukienen interesek lagun ez di-ran herrien bizi iraupena erasotu eta arriskuak areagotu dabez.

Gaur egun, beste herri eta kultura batzuei tokau jake jauntxoen interesen arabera sortutako konfliktoetatik ihes egitea. Atzean itxitakoaren suntsipen maila ikaragarria da; honeek errefu-xiauek ezin dabe atzera begitu, ezin izango dira euren herrietara duintasu-nez bueltau eta euren etxeetatik kan-poratu doguzanok gure “paradisu”ko argazkia erakutsi eta ateagaz mustu-rretan jo doguz.

Duela 80 urte gurean kanporatuak izan ziranak beste gizarte bat aurki-tu eben Frantzian, Ingalaterran, Bel-gikan, Errusian, Hego Ameriketan… Onartu egin ebezan, eta bizitza barri bat eraikitzeko aukera eduki eben.

Zilegitasun bako interes militar eta ekonomikoek irauten daben bitartean, herritarrak izango dira konfliktoen zama astuna eroan behar izango da-benak, munduan barrena, ahal daben moduan ihesean eta trukean mespre-txua jasoz.

Oraintsu ibili zarie Aranzadigaz batera Bengola inguruan, gorpuzkinen bila. Zerk eroan zaitue bertako lanak egite-ra eta zein izan da emaitza?

Beste kasu batzuetan lez, jasotako testigantzek eroan ginduezan Bengo-lan izan eikean hobiaren ikerketan murgiltzera.

1937ko apirilaren 26an Munitibarrek jasan eban bonbardaketa basatiak hainbat hildako itxi ebazan. Frankis-tek herria hartu ebenean ez eben itxi hildakoak hilerrian lurperatzen; bon-ben leherketek eragindako zuloetan lurperatzera derrigortu ebezan.

Gitxienez, hiru bonba zulotan ehor-tzi ebezan hildakoak: Zubialdeko etxe ondoan, Arbatzegiko abade-etxearen ortuan eta Bengolako soloan. Lehe-nengo toki bietan, lurperatzeak izan eta hamar bat urtera hazurrak atara baziran, Bengolakoa hustu barik egoa-lakoan gagoz; baina, zoritxarrez, in-gurua berregokitzeko egindako lanek eragina euki dabe eta hobia kaltetu dabelakoan gagoz. Ezin izan dogu to-pau. Ez dogu Bengolako bonba zuloan lurperatutako milizianoen arrastorik aurkitu, baina ahaleginak merezi izan dauelakoan gagoz. Prospekzino honen testuinguruan egindako ikerketek Munitibarko memoria historikoa argi-tzen lagunduko dabelakoan gagoz.

Page 13: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

13

Bengolako atseden gunea, ‘zeuaz’ egitasmoaren lehenengo emaitza

Herritarren parte-hartze zuzena aktibetako asmoz, “zeuaz” egitasmoa aurkeztu eban Munitibarko Udalak, martiaren 9an. Egitasmo honen helburu nagusia da gardentasunaren bidez eta Munitibarren norabidea zehazteko, udalaren eguneroko-tasuna guztioi hurreratuta, bertan lantzen eta erabagiten diran kontuez herritar guztiak jakitun izatea. Bakotxak norbere interesak agertzeko zein eritxiak emoteko eta alkarbanatzeko aukera izateko modu zabala antolatzeko beharra dagoela ikusi dau udalak, baita erabagi guztietan munitibartarrek modu zuzenean parte hartzeko aukera izateko be.

Egitasmo honek martiaren 18an eta apirilaren 1ean euki ebazan lehenengo geldialdiak. Kasu honetan, udalak 2016an erre-ka inguruko espazio berdeetan mobiliarioa jarteko eta atseden-gune bat jarteko eskatutako diru-laguntzaren proiektua herritarrekin batera osotzekoa. Batzar honeetan, lokalizazino biren arteko erabagia eta aukeratutako lokalizazinoan jarri beharreko mobiliarioa erabagiteko ariketak egin ziran. Bertaratutako guztien artean, ebatzi zan Bengolan hiru mahai, hiru zuhaitz, barbakoa bikotx bat eta Elortzatik Bengolara bajetako pasarela bat eraikitzea. Beste alde batetik, proiektua-ren beste diru zati bategaz Mintegi osteko zelaian adinekoek psikomotrizidade ariketak egiteko parke bat eraikitzea adostu eben bertaratutakoek.

Bestalde, proiektuaren ejekuzinoa martxan jarteko momentua helduta, Ura agentziatik jakinarazpen bat jaso eban Muniti-barko Udalak. Jakinarazpen horretan adierazten eben atseden-gunea jarteko erabagitako landa urpean geratu leitekeen le-kua zala, eta beraz, udalak erabagia hartu behar izan eban herritarrek erabagitako kokapenetik alboko landara mogitzeko. Horregaitik, udalak aurrerantzean erreka inguruko proiektuak egiterako orduan, lehendik izan behar eban informazinoa eskuetan kontu handiz bideratuko dauz proiektuak, holakorik pasau ez daiten. Amaitzeko, udalak proiektu hau posible egin daben herritarrei eskerrak emon deutsez, eta aurrerantzean antolatuko diran lan-saioetan parte hartzeko deia zabal-du nahi izan dau.

ALBISTEAK

Page 14: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

14

SARRERAK EKONOMIKOKI GASTUAK EKONOMIKOKI

AURREKONTUAK

Zuzeneko zergak 67.200,00 €Zeharkako zergak 9.500,00 €Tasak eta beste sarrerak 38.700,00 €Transferentzia arruntak 532.000,00 €Ondasunezko sarrerak 24.900,00 €Ondare enajenazinoa 200,00 €Kapital transferentziak 224.200,00 €Finantza pasiboak 100,00 €

GUZTIRA 896.800,00 €

Pertsonalaren ordainsariak 218.500,00 €Ondasun eta zerbitzuak erosketa 230.200,00 €Finantza gastuak 400,00 €Transferentzia arruntak 178.900,00 €Inbertsino errealak 268.700,00 €Kapital transferentziak 6.500,00 €Finantza pasiboak 0,00 €

GUZTIRA 941.800,00 €

Hirigintza gastuak, eraikinen mantenimentua 54.700,00 €Bide hobekuntzak 42.500,00 €Estolderi - saneamentu gastuak 1.300,00 €Ur gastuak 14.000,00 €Zaborra batzeko zerbitzua 41.200,00 €Argiteri publikoa 49.000,00 €Gasifikazino sarea 100,00 €Lan orokorrak 88.070,00 €Ongizate zerbitzua 53.300,00 €Sanidade gastuak 5.200,00 €Hezkuntza gastuak 114.500,00 €Liburutegiko gastuak 28.200,00 €Kultur ekintzak 35.900,00 €Ludoteka, kultur alkarteak 200,00 €Jaietako gastuak 26.700,00 €Kirol ekintzak 10.700,00 €Frontoia eta gimnasioko gastuak 59.800,00 €Mendi nekazaritza 3.500,00 €Garapen zerbitzua 12.200,00 €Korporatiboen gastuak 21.170,00 €Administrazino gastuak 234.560,00 €Zor finantziarioa 0,00 €

GUZTIRA 896.800,00 €

Honeetan orri bietan, 2017rako prestatu eta plenoan onartu diran aurrekontuen laburpena egiten saiatu gara. Alde batetik, diru sarre-ren jatorria dago; hau da, udalak eukiko dabezan diru sarrera guztien laburpena. Beste alde batetik, gastuen laburpena eta funtzionalki zelan banantzen diran. Amaitzeko, 2017an egingo diran inbertsino edo gastu konkretuen zehaztapena; inbertsino edo gastu bakotxak udalari suposatuko deutsan kopurua eta diru laguntzekin lortuko dana.

UDALEKO KONTUAK

GASTUAK FUNTZIONALKI

Page 15: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

15

2017

Aurrekontuak osotasunean ikusteko, sartu www.munitibar.org helbideani

AZALPENA GASTUA SARRERAK NONDIK UDALAREN ALDEGastu orokorrak 628.100,00 € 38.900,00 € Kontribuzioak 44.500,00 €

517.800,00 € Udalkutxa115.900,00 € Beste batzuk672.600,00€

AZALPENA GASTUA LAGUNTZAK NONDIK UDALAREN KARGURABIDEAK / 2015 /2016ko KALTEAK 30.800,00 € 25.000,00 € BFA Azpiegiturak 5.800,00 €

BIDEAK / ZIORTZA-BOLIBAR 11.600,00 € 11.600,00 € Ziortza Udala 0,00 €ESKOLAK 87.300,00 € 52.380,00 € E.J. Hezkunt. 0,00 €

34.920,00 € E.J. Irisgarritasuna 0,00 €Irisgarritasun lanak 25.400,00 € 10.500,00 € E.J. Irisgarritasuna 14.900,00 €

Frontoiko obrak 56.000,00 € 22.400,00 € E.J.Nek. Errepeska 21.300,00€12.300,00 € BFA Kirolak

UR PUNTUAK ETA MANGERAK 13.200,00 € 6.600,00€ E.J.Nek. 2017 6.600,00 €Inbentariagarria 11.400,00 € 0,00 € 11.400,00 €

ARGITERIA PUBLIKOA 33.000,00 € 16.500,00 € E.J.Nek. 2017 3.700,00 €9.500,00 € BFA Agenda213.300,00 € EVE

PLANEAMENDU LANAK 100,00 € 0,00 € 100,00 €TXIKIAK & ERABAKI GABEAK 100,00 0,00 100,00

IGAZKO BIDEAK 0,00 19.200,00 -19.200,00GUZTIRA 268.700,00 € 224.200,00 € 44.500,00€

GASTUA SARRERAK SUPERABITAGUZTIRA 896.800,00 € 896.800,00 € 0,00 €

GASTU-SARRERA ARRUNTAK

INBERTSINO PROIEKTUAK / INBETARIAGARRIA

AURREKONTUEN EMAITZA

Page 16: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

16

ZEZEILA

2016KO AURREKONTUAREN LIKIDAZINOA. Aho batez onartua

OIZPE EGOITZA, KOOP. E. DE INICIATIVA SOCIAL ELKARTEAREKIN SINATU BEHAR IZANGO DAN HITZARMENA onartzea (aho batez onartua)BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE EKINTZA SAILAREKIN SINATUTAKO HITZARMENAREN LUZAPENA (Oizpe egoitza) (aho batez onartua)

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TOKIKO JASANGARRITASUNAREKIKO KONPROMISOA BERRITZEKO AKORDIOA: “UDALSAREA 21, JASANGARRITASUNERAKO UDALERRIEN EUSKAL SAREA” dokumentuari udal honen atxikimendua azaltzea (aho batez onartua)

ARGINDARREN KONTRATAZINO-MAHAIAREN PROPOSAMENA ONARTZEA (pleguetan zehaztutako “C”sobreak zabaldu ostean) (aho batez onartua)DUBLINEKO 2013ko ADIERAZPENAri atxikipena onartzea, ADINEKOEKIN LAGUNKOIAK DIRAN HERRIEI BURUZ (aho batez onartua)Euskeraren erabilera linguistikoan Hirigintzako plan nagusiak daukan eragina zehazteko egindako txostenaren (ELE) barri emotea (aho batez onartua)

BAKE EPAILEAREN ETA BERE ORDEZKOAREN IZENDAPENA EGITEA (aho batez onartua)

2017/1 GERAKINAREN KARGURAKO KREDITU ERANSKETA (aho-batez onartua)

APIRILA

HERRI-ORTU EKOLOGIKOAK EMOTEA ETA ERABILTEA ARAUTZEN DAUEN ORDENANTZA (EH Bilduren aldeko 4 botogaz eta PNVren kontrako 2 botogaz onartua)

2017. URTEKO AURREKONTUA AURKEZTEA eta onartzea (aho batez onartua)

ARGI-INDARRA ESLEITZEA: “MUNITIBARKO UDALAK KUDEATZEN DITUEN KONTSUMO PUNTUETAKO HORNIDURA ELEKTRIKOA, ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIEN ETA SEGURUAK DIREN ITURRIEN BIDEZ EKOITZITA (aho batez onartua)OIZPE EGOITZA DALA-ETA UDALAK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAGAZ SINATUTAKO HITZARMENAREN LUZAPENA ONARTZEA (aho batez onartua)

UDALAK OIZPE EGOITZAGAZ SINATUTAKO HITZARMENAREN LUZAPENA ONARTZEA (aho batez onartua)

2017ko ibilgailu errolda onartzea (aho batez onartua)

Etxegabetzeak ekiditeko gizarte laguntzen aurrean, finantza erakundeek daukien jarrera salatzeko EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (aho batez onartua adierazpen instituzional moduan).Diru sarrerak bermatzeko errenta prestazinoaren jasotzaileek 2017ko urtarriletik aurrera legez jaso beharreko kopuruari buruz EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (onartua, EH Bilduren aldeko 4 botogaz eta PNVren kontrako 2 botogaz).

Guernica Gernikara EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (aho batez onartua adierazpen instituzional moduan).

Uraren bono sozialaz EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (onartua, EH Bilduren aldeko 4 botogaz eta PNVren kontrako 2 botogaz).Martiaren 8ko adierazpenari buruz EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (aho batez onartua, adierazpen instituzional moduan).

MARTIA

Aurreko batzarretako (2017-02-08 eta 2017-04-05) aktak onartzea (aho batez onartua)

Gaztedi Hitzarmena (aho batez onartua)

Ongi Etorri Errefuxiatuak mozinoa (EH Bilduren aldeko 3 boto eta PNVren kontrako 2 botogaz onartua).

Mantenuko lokaleko ate (automatikoa) barria ipintea (aho batez onartua)

UEM4-ri jagokozanak: UEM4 unidade bakarretik unidade bira pasetea justifiketan dauen dokumentua onartzea eta UEM4 unidadea kudeatzeko sistema aldatzea, konpentsazinotik kooperazinora (aho batez onartua)

Gure Esku Dagok antolatu dauen galdeketari babesa emonez adierazpen instituzionala (aho batez onartua)

Atal honetan, udaletxean hartzen diran erabagiak eta egiten diran gastuak modu errez eta ulergarrian aurkeztuko dira. Alde batetik, plenoetan aurkeztutako mozinoak eta hartutako erabagiak; bestetik, onartutako dekretuak; eta amaitzeko, azken hilabeteetan onar-tutako ordainketen zerrenda.

MOZINOAK ETA ERABAGIAK

UDALEKO KONTUAK

Page 17: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

17

1 P.O.C.-k eskatuta, betidanik egon dan nekazal eraikina legalizetea (2017/01/16)

2 Diru-laguntza eskatzea eskolako irisgarritasuna hobetzeko, Eusko Jaurlaritzako Udalaguntza 2016 programan (2017/01/20)

3 Diru-laguntza eskatzea frontoia birgaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren landa-garapeneko laguntzan (2017/01/24)

4 2016ko aurrekontuaren likidazinoa onartzea (2017/02/07)

5 V.M.R.-ek egindako lan-lizentzia eskabideari ezezkoa emotea, arkitektoaren txostenean oinarrituta (2017/02/10)

6 Diru-laguntza eskatzea, energia-eraginkortasunari jagokon BFAko Tokiko Agenda 21 programaren barruan (2017/02/13)

7 Inglesena eta Lea ibilbiderako bidea erabilteko baimena emotea Maderas Egurmendi, S.L. enpresari (2017/02/15)

8 J.R.A.I.ri baimena emotea Agarre -Agarreburu bidea erabilteko (2017/03/06)

9 J.D.M.Z.ri baimena emotea Ganbe-Aisti bidea erabilteko (2017/03/06)

10 M.M.A.-ri lan-lizentzia emotea konponketa lanak egiteko (2017/03/06)

11 R.U.J.ri jakinarazotea udalari 291,46€ ordaindu behar deutsazala Gerrika-Gontzugarai bidea erabilteagaitik (2017/03/13)

12 B.Z.Z.-ri lan-lizentzia emotea garajeko atea aldatzeko (2017/03/13)

13 J.Z.A.-ri lan-lizentzia emotea konponketa lanak egiteko (2017/03/01)

14 Udaleko idazkari-kontuhartzailearen gaixotasun-bajagaitik, ordezkapen eskaria egitea Bizkaiko Foru Aldundiari (2017/03/27)

15 Arantzamendirako bidea erabilteko baimena emotea Explotaciones Forestales Burdibide, S.L. enpresari (2017/03/28)

16Diru-laguntza eskatzea, 2016ko abenduaren 28an EJko Ingurumen, Lurralda Plangintza eta Etxebizitzak deialdian (Renove) oinarrituta, udal etxebizitzak birgaitzeko (2017/03/30)

17 V.U.G.-k, D.U.F-k eta I.U.F.-k eskatutako lur-bereizketa egiteko lizentzia emotea (2017/04/10)

18 J.A.C.D.-ri lan-lizentzia emotea konponketa lanak egiteko (2017/04/18)

19 M.S.A.B.-ri lan-lizentzia emotea fatxada pintetako (2017/04/18)

20 J.Z.A.-ri lan lizentzia emotea etxebizitza kanpotik margotzeko (2017/04/26)

21Herriko plaza 1, Zubiarre etxeko (abadetxea) ganbara garbitzeko, Gabiola Igeltserotzaren aurrekontua onartzea, udalari jagokona %28,95 izanda (2017/04/26)

22 V.M.R.-ek ipinitako errekurtsoa ezeztea, arkitektoaren txostenean oinarrituta (2017/05/03)

Frontoiaren eta probalekuaren eraikinaren birgaitzeari jagokon azken ordainketa 7127,51 € Learri

Gerrika-Gortaguren bidea konpontzeko lanengaitik (erdia Ziortza-Bolibarrek) 23142,4 € Learri

2016ko zezeila-martiko euriteek eragindako kalteak konpontzeagaitik 13116,51 € Learri

ONARTUTAKO DEKRETUAK

ONARTUTAKO ORDAINKETAK

Page 18: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

18

BIALDU ZURE DEIALDIAK [email protected]

AGENDA

AGENDAAUZOBATZARRAK

BAGILA

23

SAN JUAN GABATxokolatada, sua...

BAGILA

25

5

MOTROLLORA IGOERA10:00 Munitibarko plazatik

IRAILA

8

OIZKO SAN KRISTOBALJAIA 2017Egun osoko egitaraua

GARAGARRILA

16BAGILA

29

SAN PEDRO JAIAK 2017Bagilaren 29tik Garagarrilaren 2ra

BAGILA

28

LGTB EGUNASexu Askapenerako nazioarteko eguna

TOTORIKEKO SAN JUANJAIA 2017

25

ALDAKAKO SANTIAGOJAIA 2017

GARAGARRILA

29GARAGARRILA

LEATARREN EGUNA 2017Egun osoko egitaraua

ABUZTUA

GERRIKAITZEKO ANDRA MARI JAIAK 2017Irailaren 8tik 10era

Page 19: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

19

AUTOBUSAK

Lekeitio -Galdakaoko Ospitalea - Bilbo (Termibus)

Geralekuak: Lekeitio - Amoroto - Gizaburuaga - Aulesti - Munitibar - Mendata - Arratzu - Gernika - Muxika - Zornotza - Galdakao Ospitalea - Bilbo(Termibus)

Geralekuak Munitibarren: Uribei - Munitibar *- Susaeta - Astorkigane - Berreño - Agarre - Matxinena

Munitibar - Markina-Xemein - Etxebarria

Geralekuak: Munitibar - Ziortza Bolibar - Markina-Xemein - Etxebarria

Geralekuak Munitibarren: Munitibar - Gerrika

Informazino gehiago: 902 22 22 65 - [email protected]

URTEERAK LEKEITIOTIK Lanegun eta zapatuetan: 06:00-20:00 ordu birik behin

Domeka eta jaiegunetan: 08:00-20:00 ordu birik behin

*Kontuan hartu Bizkaibusen datuen arabera Lekeitiotik Munitibarrera 20 minutu dagozala.

URTEERAK BILBOTIK Lanegun eta zapatuetan: 06:15 - 20:15 ordu birik behin

Domeka eta jaiegunetan: 08:15 - 20:15 ordu birik behin

URTEERAK MUNITIBARRETIKLanegunetan: 7:40, 9:40, 12:40, 19:40

URTEERAK ETXEBARRIATIKLanegunetan: 7:10, 9:10, 12:10, 19:10

URTEERAK MARKINA-XEMEINDIKLanegunetan: 12:20, 14:35, 19:20

MUNITIBAR (94 616 41 30)Astelehena eta eguaztena 09:00-13:30Barikua 11:30-13:30

AULESTI (94 627 91 39)Martitzena eta eguena 09:00 - 13:30Barikua 09:00 - 11:30

GUARDIAKO FARMAZIAK94 607 20 00 telefonora deitu eta guardian dagoen farmaziagaitik galdetu edo www.cofbizkaia.net webgunean kontsultau.

ZERBITZUAK

UDALETXEA 94 616 40 07

MUNITIBARKO MEDIKUA 94 616 40 46

MUNITIBARKO FARMAZIA 94 616 41 30

MENDATAKO MEDIKUA 94 625 81 99

GERNIKAKO ANBULATEGIA 94 603 58 00

GERNIKAKO OSPITALEA 94 627 40 00

GALDAKAOKO OSPITALEA 94 400 70 00

GARRAIOAK

BIZKAIBUS 94 612 55 55

EUSKOTREN 902 54 32 10

JOSE Mª OLABARRIA”IXELA” TAXI 608 87 65 98

IÑAKI ARAKISTAIN “AKIS” TAXI 648 25 52 71

TELE TAXI BILBO 944 44 23 33

TABERNAK

ONDAMENDI TABERNA 94 616 40 00

TXORI TABERNA 94 616 40 68

SINDIKATU TABERNA 94 616 57 76

LEA TABERNA-ATERPETXEA 615 721 807

URTARRILA 19 eguenaAPIRILA 20 eguenaGARAGARRILA 20 eguenaURRIA 19 eguena

INFORMAZINO PRAKTIKOA

A-3523

A-3922

FARMAZIAK

TELEFONOAK

TRASTE ZAHARRAK BATZEA

Page 20: ALKARRIZKETA ALBERTO UNAMUNO “Herri baten kultura eta ... · bilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana histo-riako beste sarraski handi

KONTAU BILDUR BARIK ZURE INGURUKOEI EDOTA ERABILI

ZERBITZU HONEEK. DEITZEN DOZUN LEKURA DEITZEN DOZULA, KONFIDENTZIALTASUNA ZIURTATUTA

DAGO.

- 112: Larrialdi zerbitzuak- 016 :Tratu txarrak jasaten dabezan

emakumeentzako arreta zenbakia.- 900 84 01 11: Informazinoa

behar badozu zeuretzat edo ingurukoentzat arreta psikologikoa.

24 ORDUKO ZERBITZUAK

AMOROTOKO UDALA

MENDEXAKO UDALA