ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari...

24
ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996)

Transcript of ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari...

Page 1: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

ALFONSO IRIGOIEN(1929-1996)

Zerbitzu Nagusia

el Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

Page 2: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

Egilea:

XABIER KALTZAKORTA

Page 3: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

HAURTZAROA

Alfonso Irigoien 1929ko azaroaren14an jaio zen, eta hil, 1996 urtekoabenduaren 16an. Datu hauekeuskaltzale eta euskalari handi batenmugarri ez ezik, artista baten arnasahesitzen duten noraezeko bi data erebadira. Jaio eta hil hiriburu berean eginzuen, Bilbon. Heriotza ustekabekoa izanzuen, ebakuntza baten ondoren,erietxean etxerako prestatzen ari zela,tronbosi bat izan bide zuen. Heriotza--lekua, askotan behintzat, ez dagoaukeratzerik, jaiotza bestek aukeratzendute gugatik. Alfonso bilbotar peto-petoa izan genuen. Bilbon jaio,Deustuan irakasle hainbat urtez etaBilbon bertan hil. Honela dio berak bereSorterriaren alde liburuan (10 or.):«Bilbon jaio nintzen 1929garren urtekoazaroaren 14an eta horregatik ez duterrurik batere. Berriz jaio behar balitz etanon jaio nahi nukeen galdetuko balidate,naizen berbera izan nadin eskatukonuke, naizena izateak izan dituen etadituen alderdi on eta txar guztiekin,sufritu dudan guztiarekin eta izan dudanzorionarekin, zoriona ere dastatu izanbaitut inoiz, beti izan ez bada ere».

1

ALFONSOREN BIZITZA

Alfonso Irigoien, 1929-1996

Page 4: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

Alfonso bilbotarra bazen ere, Bilbonjaiotako hainbat euskaldunen antzera,gurasoak euskaldunak zituen. Amabizkaitarra zuen, Arratiako Areatzakoa,eta, aita, ostera, Debakoa, Elorriagabailarakoa. Umetan, udaldiren bat edobeste, Alfonsok aitaren baserrian,Debako Elorriaga bailarako Lopertzan,igaro zuen. Gerrako momenturiklatzenetan Amaren partetiko AreatzakoUpara erdiko baserrian pasatu bidezituen denboraldi batzuk. Herrian garabizi bere olerki-liburuko «Uparan»hamalaukoa, garai honetakooroitzapen eta lehenminez oratuadugu. Orbel eta orri hamalauko--liburuan, era berean, «UparandikBilbora» poeman ere, anai artekogerrako gomutak berpizten ditu. Honahemen garai honezaz autobiografiandioena (20 or.): «Gerrako momenturik latzenetan Billaron eta gero Bilbon izan nintzen urtegutxi nituela oraindik. Ene ama jaio zen Billaroko Uparan erdikobaserritik Gorbeia inguruetako edo urrunagoko kañoi hotsakentzuten genituen. Ni nengoenbaserrian Billaro hiriko zenbait jende ere izan zen momentubatzuetan, leku izkutuan zegoelako edo. Noizean behingerrako gizon bat edo beste ereagertzen zen zerbait jatera eta ezzitzaion ukatzen».

Umetako hizkera, beraz, batez ereArratiakoa izan zuen. Bere hizkerazargigarri hauek idatzi zituen Alfonsok(Sorterriaren Alde 18 or.): «Nik neuk,ordea, ez dakit orain nongoa egitendudan, harrezkero Euskal Herri osoakorritu baitut euskaldunen arteanibilirik, baina ezkondu nintzenetik honaAulestikoa eta zerbait, oso gutxi,Lekeitiokoa kutsatzen zait, batez ereluzaro handik kanpokoekin eznabilenean. Hala ere Arratiakoadudala uste dut barreneko sakonensarturik eta horregatik ez naizlotsatzen (...)».

2

Sorterriaren alde, bere autobiografia, eta olerki-bildumak

Page 5: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

GAZTAROA ETA GEROKOAK

Gerra osteko garai zailetan, Alfonsogazteak hamalau urte arteanbetetzeko zituela, lanean hasi beharizan zuen. Garai haiek bizi ez dituenaklanak ditu sinestea ere zer nolakokondizio gogorren azpian zeudengerraostean lanean ari ziren gazteak.Alfonsori, lanean gazterik hasi arren,ez zitzaion itzali ikasteko gogoa, etalanera abiatu aurretik Matematikak etaFisika ikasteko eskola batzuetarajoaten zen. Kontabilitatea ikasiondoren, sail horretan lanean erejardun zuen, 1947an, hemezortzi urtezituela, baina 1954an utzi zuen beregogoko ez zuen lanbide hori. Garaihartan Euskaltzaindiko egoitzara,

Erribera kalekora, maiz egiten zituenjoan-etorriak eta Azkuerekin eresolastatzen zen. Lekeitioko maisuerraldoia, euskararen langilerikhandiena, artean zahartua zen etaburua ere galduxea bide zuen. Azkue1951. urtean hil zen, ibaira erori etalaster. Azkue hil ondorenean AlfonsoEuskaltzaindiko langile gisa hasi zen1955ean, eta 1957ko uztaileaneuskaltzain urgazle izendatu zuten.Garai hartan ezagutu zituengerraostean hainbat lan egindakoeuskaltzaleak Eusebio Erkiaga,Federiko Krutwig, Jon Etxaide etaabar. Euskaltzaindiko orduko egoitzaneuskarazko eskolak eman zituenXabier Peña, Goenaga eta EusebioErkiagarekin batera. NazarioOleagaren laguntzaile ere izan zen,Euskera aldizkariaren idazkaritza-lanakeginez. 1956tik 1971 arteko epean,beraz, Akademiako Euskeraaldizkariaren idazkari-lanak eginzituen, Nazario Oleagaren heriotzazgero, 1963tik aurrera bigarren idazkarizela, eta 1966an idazkari ordeizendatu zen. Euskaltzaindiko aldizkariofizialaren, Euskera-rena hain zuzen,zuzendaria izan zen hamabost urtean.Euskara kontuetan autodidakta izanzela esan dezakegu, berak eskuerazuen Azkueren bibliotekako irakurleeta aztertzaile aspergaitza izan zen.Garai honetan Euskera-n argitara

3

Txomin Peillen euskaltzain oso izendatzean

Page 6: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

zituen lan miragarriak hauexek dira:«Aportaciones al diccionario vasco»(1956), «Cartas de MarianoMendigacha a Don ResurrecciónMaría de Azkue, escritas en roncalés ycastellano» (1957), «Del epistolario deAzkue» (1957), «Berbak eta izkuntza»(1959), Aita Mokoroarekin batera«Sermones manuscritos antiguos, Fr. Francisco Tristán de Huandurraga(1822), Fr. Juan de Ajuria (1800) (1806)» (1956), eta batez eregerora argiago agertuko zuen ikerlari-sen handia eta begi zorrotza erakustenduen artikulu bikain bat:«Curiosidades y observaciones sobreel dialecto vizcaíno literario» (1958).Uste dut artikulu honetan hasten delaAlfonsoren benetako filologia-lana.1596an argitaratu zen Refranes ySentencias liburuko errefrauakaztertzen ditu batez ere. Handik hogeieta hamazortzi urtera, 1996an,Durangon, errefrau-liburu bera gaizuela emango zuen azkenekohitzaldia. Ordukoak dira, era berean,Lardizabalen Testamentu BerrikoKondaira edo Historia (Bilbao, 1957)liburuko edizio eta hitzaurrea etaEuskal kantak (Bilbao, 1959 eta 1960)bilduma ttipia.

Euskera aldizkarian bestelako lanakere argitara zituen, hona berarenhitzak Sorterriaren alde (47 or.):«Euskera aldizkaria 1971garrenurterarte saiatu nintzen ateratzenzuzendari bezala. Zenbait artikulu ereargitaratuak ditut bertan. Berriaklehenik eta gero Berriak eta gailaburrak sailean firma gabe daudenakoro neuk eginak dira eta inoiz A. I. ipininuen. Bertan agertzen da sortugenituen literatura sarien berri, aurreneuskal esaminen eta sari emateenberri eta bestelako ekintzen berri».

4

1996ko abenduaren 6ko hitzaldian

Page 7: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

Euskalaritzako gai hauez gainera,beste era bateko lanak, literatura etairitzi-lanak argitara eman zituen Eganeta Anaitasuna aldizkarietan ere. Eganaldizkariko artikuluak 1955 urteanabioa harturik 1964 urtera artekoakdira. Iritzi, erreseina, berri-emate etaolerkiak argitara zituen batez ereMunduz-mundu epigrafearen azpian.

Batasunaren auzia garai honetakoadugu. Arantzazuko bileran, 1968urtean, parte hartu zuen eta euskarabatuaren zabaltzaile eta defendatzaileizan zen. Grafia h-duna eta guzti bereizkribuetan mugaz honaindian lehenikerabili zuenetako bat. Ordukoberotasunean Sebero Altube maisuzaharra atzerritik Euskal Herriraetortzeko proposatu eta batasunarengaineko hainbat batzar eta bileratanparte hartu zuen.

5

Alfonso gai-jartzaile

Page 8: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

BERTSOLARI TXAPELKET AKETA BESTE

Alfonso Euskaltzaindian lanean arizeneko garaia da gerraosteanlehendabizikoz bertsolarientxapelketak eratzen hasi zena.Honelaxe aitortzen du Alfonsok:«Bertsolarien txapelketak 1958garrenurtean hasi nituen BilbonEuskaltzaindiaren izenean eta hori izanzen dudarik gabe Euskal Herri osoaneuskaldun xehearen gogoa gehienbiztu zuena, urrengo urterako sistemabat eratu baitzen beheko mailatik hasieta Euskal Herri osoko txapelketanagusira azkenerako heltzen zena.Lehenik Bizkaian egin zen. Urkiolanhasi zen San Antonio egunezeuskaldun asko ta asko bildurik eliza aurreko zelai zabalean.»

6

LANAK

Gai-jartzaile ari zeneko bertso-gaiak

Page 9: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

«Gipuzkoako Eibarren izan zen,oraindik sistema hori finkatu gabe,bertan prestatu zen EuskaltzaleenBiltzarraren ondoren. Horretarakoparte hartuko zuten bertsolari guztienizenekin kartel handi bat egin zen etaGipuzkoako eta Bizkaiko herriguztietara zabaldu zen korreozbidalirik, taberna ta jendea bilduzitekeen leku guztietara, denakikusteko moduan ipintzeko eskatzenzitzaiela (...)». Zehaztasun hauek etagehiago ere ematen ditu Sorterriarenalde liburuan eta gainerako lanetan.Alfonso txapelketa-eratzaile ez ezik,gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen1967 urtera arte. Gidari-lanetanezagutu zuten bertsolari zeinbertsozale gehienek gogoan izango

dute bertso-gaia berriz agertzeanesaten zuen harako «berriz diot» hura.Alfonso bertsolariekin ibili zen garaiabeti estimatu zuen, eta gaztetakoibilera haiek oroitzapen ederrekoikasbide izan zitzaizkiola zioen.Poesiarako joera ere bertsolariekinibiltzetik sortu zitzaion, berak aitortzenduenez. Auspoa liburutegiko aleakirakurtzen dituenak garai hartakoargazki, pasadizo, zein bertso-gaiakikus ditzake. Hainbat liburutan aurkitudaitezkeen arren, hona hemen zenbaitBertsolari Txapelketa (1965-1-1)Auspoa 43, Bertsolari Txapelketa(1967-VI-11) Auspoa 67, Bertsolaritxapelketa nagusia (Donostia, 1980-1-6)Auspoa 141, Bertsolarien desafioakguduak eta txapelketak Auspoaren sailnagusia 10. zenbakia. UztapiderenLengo egunak gogoan I eta II, etahainbat gehiagotan ere.

Alfonsoren ekintza kulturala ez zenmugatu Bilbon Euskaltzaindian laneanari zela, era bateko zein bestekoeuskal lanak argitaratzera, zeinbertsolariekin eratzaile eta gai-jartzaileizatera. Bilboko literatura--mugimenduko tertulietan, esaterako,Gabriel Arestirekin batera parte hartuzuen. Garai hartan Basaldua, Vidal deNicolás eta Julio Maruri ere solaskideizan ohi ziren literatura-batzarretan.Ibilera horien lekuko dira beraren

7Bazkalorduan emazte eta euskaltzainkideekin

Page 10: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

autobiografiako zenbait pasarte etaartikulu ere.

Salamankara joan aurreko ahaleginbat da, era berean, Bilbon zabalduzen lehen ikastolaren ofizialtasun--baimena lortzea. Hona beraren hitzakS. A. (73-74 or.): «Ez ditut aipatu gabeutzi nahi Salamankara joan bainolehen Bilbon ikastola ofizialkizabaltzeko egin nituen ahaleginak.Ordurako izkutuan ari zen. HaseranEuskaltzaindira agertu zen IsidroBeristain ea talde bat egin zitekeen eta

Euskaltzaindiaren etxean hasi zenlekua eta modua bilatu arte. (...)Luzaro ibili nintzen joan etorrietanpazientzia harturik. Ezezkorik ez nuenhartzen, baina luzatu egiten zen (...).Handik bost egunera telegrama batetorri zen ene izenean, nik neukfirmatua joan baitzen haseratikeskabidea, eta honela zion:“Autorizado funcionamiento legalColegio Resurrección Maria de Azkue”eta Boletin Ofizialean agertu zen beharbezala».

8

Txapelketa batean gai-jartzaile

Page 11: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

SALAMANKARA IKASLE ETA ONDOKOAK

Euskaltzaindiko lanak alde baterautzi eta Salamankara joateko erabakiahartzen du Alfonso Irigoienek.Honelaxe aitortzen du berakSorterriaren alde 54 or.: «Estudioofizialak egitea ez nuen 1962garrenurterarte erabaki, lehenago inoizpentsatu izan banuen ere. Orduanbatxilleratoko asignatura guztiakbanan banan, beherengo mailatikhasirik, egin behar nituen eta horrekatzeratzen ninduen. Bainan ausartunintzen halako batean eta baita eginere. Orain askozaz ere erraztasunhandiagoak ematen dituzteunibertsitatean sartzeko ogei ta bosturte baino gehiago izanez gero. Bainanik ez nuen harrapatu». Alfonso,beraz, Salamankara joan zeneanikasle heldua zen hogeitamabi- -hamairu urtekoa. Salamankaneuskaldun ikasleen artean ikaskide etalagun izango du, beste euskaldunbatzuen artean Iñaki Usabiaga, eta,irakasleen artean, Koldo Mitxelena.Behin baino gehiagotan entzun dioguSalamankan ikasle izandako garaiaonuragarri eta ongarri izan zitzaiola.Hona haren hitz idatziak (Sorterriarenalde 56 or.): «Sekula ez naiz damutukoSalamankan egin nuen egotaldiaz etaurte haretako oroimen ederra

9

Euskararen gaineko era bateko eta besteko ikerketak

Page 12: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

bihotzean sartua dut. Ene sosegurakogauza hoberik ez nuen aurkituko. Urtehura ez nuen alperrik galdu eztagutxiagorik ere. Hara joan nintzeneanezagutu berria nuen ene emazteadena. Salamankara joatearekinordurarteko ekintza sortzaile aroamoztu nuen ene bizitzan. Harrezkerobeste aro bat zabaldu da enetzat,estudioari sendoago ekitekoa».Salamankan Filosofia eta Letrenikasketa-saileko Filologia Klasikoakegin zituen.

Euskaltzain oso 1963ko maiatzeanizendatu zen, nahiz eta sarrera--hitzaldia 1974 urteko ekainaren 15eanirakurri, Done Miliaga Kukullakoan«Done Miliaga Kukullakoa etaeuskara» izenburua zuela. Lan haueuskal glosen mila urtekari irakurrizuen Alfonsok. Lan zehatz bezaindokumentatua, gerora argitaraemango zituenen lorratzekoa.Salamankatik etorri zenean DeustukoUnibertsitatean Euskal Linguistikaematen hasi zen. Bizkaiko DiputazioakEuskal Katedra bat sortu zuen etaharrez gero katedradun jardun zueneskolak eman eta etengabe ikertzen.Gotzon Garateren ekintzaz EuskalFilologia sortu zenean, euskal testuakematen ezagutu dugu beraren ikaslezein irakaskideok. Euskal testuakizeneko ikasgaian, hasi Akitaniakoinskripzio zaharretarik, zein 1596koRefranes y Sentencias, zein autorezaharren adizki, zein morfologiakohainbat zehaztasunez hitz egiten zuen.Ikuspuntua berezia zen, bere-berea,ez bestek esana errepikatzeramakurtzen zena, bere ikuspuntuhausnartua eta ondorioztatua baizik.

10

Hil ondoren argitaratutako lan bat

Page 13: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

HELDUTASUNEKO IKERKET AESPARRUAK ETA ASMOERAK

Hainbat alorretako lan zientifikoakburutu zituen Alfonsok. Zenbait sailizendatuko bagenitu, Gramatikahistorikoa, Morfologia, Sintaxia,Antroponimia, Onomastika, Toponimiaeta Lexikografia lirateke. Testuzaharren aurkitzaile eta argitaratzaileere izan zen. Zenbait sailetan azkenurteotan izan dugun autoritate nagusiaizan dela aitortu beharra dugu.Toponimia, Antroponimia etaOnomastika alorretan, esaterako, ahobatezko autoritatea izan du. Europa

mailako PatRom, PatronimicaRomanica erakundeko kidea izandugu. Alfonsok han-hor-hemenargitara eman zituen lan filologikoakDe re philologica linguae uasconicaeliburu sailean bildu zituen. Lehenliburua fotokopia bilduma gisakoa izanzen, eskuz idatzitako aurkibide etaguzti. Behin bigarren liburutik aurrera,liburu berri bakoitzari erromatarnumerazioa jarri zion. Liburu guztieititulu bera ezarri zien, liburu bakarbaten jarraiera balitz bezala. Gureartera iritsi zen azkenaren zenbakia Vzen, 1995ean. Asmoera bera bidezuen bere gainerako lanekin ere,1994an, fotokopia-bildumaenkuadernatu bat banatu baitzigunStudia anthroponymica et toponymicaesku-letrazko aurkibideduna. De Rephilologica saileko bost liburuetanguztira ehun artikulu-lan bainogehiago biltzen dira. Artikuluak batezere filologia-esparrukoak dira, hordugu, esaterako, «Haur ola zirola.Elementos deícticos en lengua vasca»maisu-lana, bere intuizio, zeindokumentazio-lan handia bateratzendituen lan sendoa. Badira, era berean,berak ezagutu zituen euskal idazleennortasun, zein sorkariez ari diren lanakere. Eman ditzagun, kasurako, lehenaleko zenbait adibide: «JonMiranderen literaturazko hizkuntzaz»edo «Gabriel Aresti zenaz» edo kritika-

11

Page 14: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

-lan zorrotzak «Gabriel Aresti y lapoesía según Atienza». Aipagarriakdira edizio apartekoetan argitarazituen beste zenbait lan hauek eretoponimiaren gainean: En torno a latoponimia vasca y circumpirenaica,Bilbao 1986 eta Observaciones entorno a la obra Toponymie Basque deJean-Baptiste Orpustan, Bilbao 1990.Aditzaren garapenaz En torno a laevolución y desarrollo del sistemaverbal vasco, Bilbao 1985. Liburuhauek guztiak beraren fotokonposizio-eta edizio-ardurapean argitara ematenzituen.

Deustuko Unibertsitatean aterazituen bere bi azken liburuetakoakPertsona-izenak euskaraz nola eman:(eta exotoponymiaz eraskin bat, Bilbo1994 eta Kultura-hitzak euskaraz:(lexikon culturale) et nominaexonomastica scribendi forma inlingua vasconum, Bilbo 1995. Euskalizenen gainekoen liburua, azkenfinean bizitza osoan egindako datu-bilketa eta luzaroan umatutakoondorioez hornitutako lana. Liburu hauatera baino lehen aurretik hainbat saioegin eta artikulu atera zituen pertsona--izenen gainean.

12

Bere aitari egindako erretratua Libe eta Eneko ama-semeak

Page 15: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

Gaztetan Euskaltzaindian lanean arizela publikazio mailan lan ugaria eginbazuen ere, bere bizitzako azkenurteetako artikulu zein liburu--ekoizpena oparoagoa izan zen.Bilbora iritsi berri ziren lehenkonputagailuetako baten jabe eginzen, hasiera hartan. Alfonso betiagertu zen horretan ere berrizale etaaurrerazale. Informatizatzeak,Macintosh baten jabe egiteak, datuakerrazago ordenatzeko bidea emanzion. Artikuluak egiten hasi eta datugehiagoz gerora hornitzekotan etaburuan ondorioak garatzeko bidean,hainbat lan utzi zituen erdi eginean,argitara gabe. Azken aldian agertuzuen lan-kopuru erraldoiak agertu-asmo zuenaren tamaina edo neurriaeman dezake. Itsasoko uretanagertzen den iceberg edo izotz--mendiaren tamaina ez da, ur-azaletikgainera zeruratzen den begi-bistakopusketarena bakarrik, itsaspeangordean murgildurik dagoen zati zortzialdiz handiagokoarena baino.

Bizitzaren azken urteetan, YakintzaBaitha elkartearen kide sortzaile izanzen Federiko Krutwig eta Juan JosePujanarekin batera. Alfonsok bereitzalpean eta hegapean, EuskalHerriko mendebaldean, 1992 urtetikaurrera euskararen gainean kezkatuazegoen lagun talde bat eratu zuen.Hilean behin batzartzen zeneuskaltzale talde honek MendebaldeKultur Elkartea sortu zuen. Arautegiabera, Lapurdiko euskara kutsukoanerredaktatua, Alfonsok idatzi etaguztion artean onartua izan zen. Behinbost urtean batzarrak egin ondoren,1997an, lehen jardunaldiak eratu zirenjardunaldietako esankizuna liburubatean bildu zen: Mendebaldekoeuskara XX. mende goienean.Jardunaldiak zein liburua, elkartekozuzendari izan zen Alfonso Irigoienieskaini zitzaizkion.

13

Page 16: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

ALFONSO PINTATZAILE ETA ESKULTORE

Alfonso Irigoien irakasle izangenuenok haren marrazteko dohainenberri eman dezakegu. Azterketa egitenburu-belarri ari ginelarik, lehenerrazkadan jartzen ginen ikasleoilapitzezko zirriborro edo apunteak eginohi zizkigun. Baita behin azterketaegin ondoren guri eskuzabal emanere, irudi-oinean bere izenpea zuelarik.Noiznahi lapitzez marrazteko ohiturazuela ezagutu dugu Alfonso. Bertso--txapelketetako epaimahaikoa zelaere, txapelketan berean bertsotan ariziren bertsolarien lapitzezko irudi batbaino gehiago kontserbatzen da.Bertsolariak bihotz eta arima bertso--kantuan ari zirela epaimahaiko batmarrazkiak egiten ibiltzea kritikatuaizan da, erabateko arreta bertsoarieskaintzen ez diola argudiatuz. Nikburuan josia dudan bere azkengomuta-irudi bat, hil aurretxoko astebatean, fakultatean batzarturikginelarik, lapitzez irudiak egitenziharduenekoa izango da. Alfonsorenpintura-zaletasuna, ezagutzen dugunharen lehen zaletasuna da, inolaz ere.Alfonso artista, Alfonso filologoa bainolehenagokoa da. Euskal erakundeetanhara-hona ibiltzen denak errazaurkituko du Alfonsoren lapitz-irudi,zein pinturaren bat. Euskaltzaindiko

irakurle-gelan, esaterako, hor dagohormaren apaingarri, bertsolari--txapelketa bateko lapitzezko irudia.Deustuko Unibertsitateko EuskalLiburutegian Andres de Mañarikuarenoleozko irudia eskegirik zegoen, tonumoreetan egina. Alfonsoren lapitzezkoirudirik ezagunenetakoa SeberoAltuberen erretratua dateke. Delakoerretratu hori Zarauzko Olerti Etxe-kohitzaldi-gelako aurrealdean aurkitzenda Leopoldo Zugazak bere bildumatikhara eramanik. Sebero Altuberen

14

Sebero Altube

Page 17: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

azken argitaraldiko Erderismosliburuko azaleko irudi bera, hainzuzen. Irudi lapitzezko hori, SeberoAltuberen zahartzarokoa dugu,erbestetik etorri eta harakoa. Orixerenerretratua ere egiteko asmoa zuela, hilzen, guztion zorigaitzerako, nafaridazlea. Han-hor-hemen sakabanaturikdauden haren irudiak gehiago dira,zalantzarik gabe, baina holakozehaztasunekin jarraitu baino leheneman ditzadan zenbait oinarrizkoberri.

Bilboko Arte eta Ofizioen Eskolansartu zen 1941. urtean eta hiru urtezikasi zuen dibujo edo marrazkigintza,eta hiruretan lehen saria irabazizuen. Azken kurtsoa Reproduzio--Museoan egin zuen, gaur egunJustizia Jauregia dagoeneraikuntzaren azpialdean. Alfonsokbere lanen bakarkako bi erakusketaegin zituen, bata Artesania Bilbao1961 urtean, eta bestea, BizkaikoKaxaren salan 1971 urtean.Bakarkako erakusketa hauek bainoaskozaz lehenagokoa da 1951n,hogeita bat urte bakarrik zituela,Artesaniako sala zabaletan Ariño,Barceló, Ibarrola, Murga, Perez,Sota, Toja eta Zelaiarekin bateraegindako erakusketa taldekakoa.Hona Alfonsoren lumaz Sorterriarenalde liburutik (24-25 or.) guzti honenargigarri: «Gauetan lanean sartubaino lehen hasirik, hiru urtetan Arteeta Ofizioen Eskolara joan izannintzen dibujo ikastera 1941garrenurtetikaurrera hiru urteotan lehensaria irabazi nuen (...) Ni joannintzenean ez zen pinturarik egitengerra aurrean bezala ta gero1944garren urtearen azken alderaneure kontura hasi nintzen (...)Igande eta jai egunetan paisajeakpintatzera joaten nintzen alde bateraedo bestera.»

15Euskaltzaindiko biltzarkideei egindako irudia

Page 18: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

Biblioteca: Pintores y Escultoresvascos de ayer, hoy y mañana saileko147. zenbakian Alfonso Irigoienengaineko liburuxka monografiko batdago. Alfonsoren hainbat oleorenargazkiez gainera, Luis Lazaro Uriarteeta Manuel Llano Gorostizarenberariazko bi testu ere biltzen ditu lanhonek. Hona hemen agertzen dituenoleoen zerrenda: 156 or.Autoerretratua (25 ´ 22 cm), Gogoeta(53 ´ 43 cm) eta Irakurtzaileak(38 ´ 43 cm); 157 or. Ene aitarenerretraua, (65, 5 ´ 56, 5 cm); 158 or.Pailasoak (triptikoa 31 ´ 25 cm),Etxeko bazterra (50 ´ 27 cm) etaBasurtu gaineko etxeak (36 ´ 27 cm);159 or. Mailua eta kikera oria(45 ´ 54 cm) eta Mailua, koloreak etaliburuak (48 ´ 56 cm); 160 or. DeustuOlabeagatik (30 ´ 25 cm), Zokoa (37 ´ 24 cm) eta Etxe zaharra errekaondoan (18 ´ 34 cm); 161 or.Boluetarako zubia (45 ´ 36 cm),Meatza (53 ´ 45 cm), Limoia taeukaliptu orriak (52 ´ 34 cm) etaFabrika arteko presa (53 ´ 45 cm); 162 or. Abstraktoak (29 ´ 22 cm) hirulauki, Pailasoa (29, 5 ´ 21 cm) eta Eneseme Eneko (32 ´ 23 cm); 163 or.Peñara begira (29 ´ 44) eta Basurtukoetxeak (40 ´ 40 cm); 164 or. Deustukoelizpea gauez (29 ´ 25 cm), Boluetaradoan zubia (45 ´ 37 cm), Limoia,eukalitu eta pitxarra (66 ´ 55 cm) eta

Pinuartea (29 ´ 26 cm); 165 or.Txapelaren azpiko gizona(54 ´ 46 cm); 166 or. Pailasoak(triptikoa 28 ´ 24 cm) eta Botila etaeukaliptu orriak (46 ´ 56 cm); 167 or.Peñako eliza eta etxeak (48 ´ 57 cm),Gurutzefikatua (56 ´ 47 cm) etaLimoiak, eukaliptu orriak eta pitxarra(58 ´ 50 cm); 168 or. Fraileak(57 ´ 51 cm) eta Mailuaren golpez(49 ´ 57 cm); 169 or. Peñako eliza etainguruko etxeak (55 ´ 48 cm),Autoerretratua (55 ´ 47 cm), Aurpegia(22 ´ 16 cm) eta Itsua (56 ´ 44 cm);170 or. Pailasoak (triptikoa 46 ´ 54 cm)eta Mailua ta pitxarra (46 ´ 54 cm);171 or. Gaua Torremadariagan (47 ´ 54 cm), Ametsa (24 ´ 18 cm),Abstraktoa (29 ´ 22 cm) eta Ametsa(22 ´ 16 cm); 172 or. Libe eta Enekoama-semeak (64 ´ 52 cm), Bilbokoibaia Axpen (34 ´ 26 cm), Mutikoa(54 ´ 47 cm) eta Peñako etxeak urarenispiluan (55 ´ 46 cm); 173 or. Aulestirabegira (63 ´ 51 cm).

16

Page 19: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

Hemen zerrendatu ditugun laukiakez dira Alfonsoren produkzioko zati batbaizik. Lauki hauek guztiek orrialdehauetan ezin eskaini diegun iruzkinluze bat merezi lukete. Hala ere iruzkinbat edo beste egingo dugu. Pailazoenlaukiak guztira bederatzi dira. Hirunalaukiko hiru sailetan. Serie hauetanespresionismoan dagoke bere pinturamerituetako bat. DeustukoUnibertsitateak atera zuen Alfonsorenomenezko bi liburu-azaletan, berepintura-lauki bat jarri zitzaion,autorretratu baten argazkiaren aurkiaeta ifrentzua, filologo-pintatzaile edopintatzaile-filologoaren omenetan.Alfonsok, itxurak direnez, pinturatikeskulturara egin zuen jauzi, batez erebrontzezko irudietara, lapitzezkomarrazkigintza noiznahikoa inoiz erebaztertu ez zuela.

17

Pailazoak

Azken lan literarioak eskaintza-hitzak eta guzti

Page 20: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

LITERATURA LANA: OLERKIA ETA HITZ-LAUA

Alfonsoren sorkuntza-lana bitarikoadugu, hitz neurtuzkoa eta hitz lauzkoa.Hitz lauzkoetan badu, alde batetik,gorago esan dugun pintura-liburuxkabat, Biblioteca: Pintores y Escultoresvascos de ayer, hoy y mañanaosatzeko, liburuxka-apailatzaileek edoarduradunek eskatu zioten bereautobiografia labur bat. Liburuxkarakoautobiografia laburra uste bainoluzeago atera zitzaion Alfonsori etaKriseilu elkarteak argitara zion, 1976an egilearen autorretratua zuela.Liburuaren izenburua: Sorterriarenalde ene artearen iturriak eta bizitzakozenbait diztira. Bere bizitza ironia finbatez kontatua da. Guri liburu haubaliagarri suertatu zaigu Alfonsorenhainbat datu bere lumatik harabaliatzeko. Ironia eta zorrotz-aire hauAlfonsok bere polemika-artikuluetanzein kritiketan erabiliko zuen berberadasta daiteke lan horretan. Hitz neurtueta hitz lauzkoa dugu Hi ta ni garadezu, to ez date no lana, (1989). Hitzneurtuzkoak Herrian gara bizi(Leopoldo Zugaza 1979), Orbel etaorri (1980). Liburu hauetako sorkariakbaino lehen baditu lehenagokoak ere,sariak eta guzti jasotakoak. Hiru sarijaso zituen gaztetan, 1966 urtean,esaterako, «Premio Nacional de

poesia Universitaria» eta 1967 urtekoapirilaren 23an lore Bilboko Udalakeratutako Lore-jokoetan. Olerki sarituaOlabeagatik poema izan zen. Orbeleta orri ere 1980 urteko Felipe ArreseBeitia sariduna izan zen.

18

Dimako idazle Santi Onaindiarekin

Page 21: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

Alfonsoren hitz laua bitarikoa delaesango nuke, batetik gorago aipatudugun kutsu ironiko eta testimoniala,bere autobiografiari dagokiona, eta,bestetik, bere bizitzaren azkenerantzeskaini zigun prosa poetikoa. Prosapoetiko hau, bere hitzetan «lyrikapentsamenduzkoak» dira, Ulises etaharen ibilerak oinarri harturik. Prosahau ere ezin esan dezakeguautobiografikoa ez denik, prosazkomonologoetan bere burua aurkeztenbaitigu, bere eldarnio eta ametsenberri emanik. Hona nola dioen berak:«Erdi ametsetan poema bat egiten ariizan naiz eta neure buruarekin topoegin dut» (1989 b, 9, 55). Prosahonetan, bere azken poesian bezala,mundu bi edo literatura bi elkartzendira, Grezia klasikokoa, eta,Barandiaranek eta abarrek bildu zuteneuskal mitologiakoa. Hona adibidegisa berak maite zuen berehamalaukoetariko bat:

Jaia

Errekastoko gure lamina lirain,kantatzen aditu haut eta lyra jorik

Anboto-ko haitzulo-palaziorikederrena Olympo bihurtu dun fin.

Basajauna dantzari ta musikorikhoberena hi, rhytmo bikainen jole,

Mariurrika denon bide-jagole,Akropoleos eta Ulyseskorik

ez dela bertan falta beha egole,zulo sakonean adi dagoen

Orpheo musikoak mila kolore

entzuten dituela, laster datorrenEguzki jainko jaunak kreatzailezko

diz diz apain-ederra azkar dakarren.

Alfonsoren azken literatura-joerakoada, hona ekarri dugun hamalauko hau.Lehenagoko poesiaren gaiakaskotarikoak dira. Umetako bizierak,herri-minezkoak. Luze joko ligukeezaugarri guztiak xehero azaltzeak.Hona hemen adibide gisa berak maitezuen aleetako bat:

Gernika

Uri bat dago Bizkaian,zauri bat dauka sustraianmetrallaz bere matraillan

egiña suzko garaian.

Badira Alfonsoren sorkuntza-lanaaztertu duten ikerlariak. Anjel Zelaietakbere hitz neurtuen gaineko lana eginzuen. Joan Otaegik prosa poetikoarena.

19

Page 22: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

OMENALDIAK

Alfonsok bere azken urteetan, bizitzaosoan kulturaren alde egindako laneskerga eta etengabeagatik, eskeroneko zenbait omenaldi izan zituen.Bertsolariek, 1993an, Aita SantiOnaindia eta Alfonso Irigoieni berenomenaldi bihoztia eskaini zieten. 1996urteko uztailaren 12an, Alfonso hil zenurte berean, Derioko XXVII UdakoEuskal Ikastaroak gorazarrehunkigarria eskaini zion. Hizlariak AbelMuniategi, Adolfo Arejita, Juan JosePujana eta Ander Manterola izan ziren.

Hil ondorenean DeustukoUnibertsitateak bertako irakaslemaitatuari askotariko omenaldi etaesker-emateak egin zizkion. 1997koapirilean «Alfonso Irigoienen ekarriaz»titulupeko mahaingurua eratu zenDeustuko paraninfoan. Hangojardunaldiko testuak Enseiukarreanaldizkariko 13. zenbakian argitaraziren. Hil eta lehenengo urteanAlfonsoren lan sortarik bikain edoumatuenak argitara ziren Operaselecta deitu liburuan. Heriotzarenbigarren urtean haren irakasle-lagunek, herri zein erbestekoek, berakjorratu zituen ikerbideetatik lan-sortaederra eskaini zioten. MendebaldeKultur Elkarteak ere, bere lehenjardunaldietako Mendebaldekoeuskara XX. mende goienean liburua,Alfonso Irigoieni eskaini zion,liburuaren atarian «Anbotopean»olerkia agertzen zuela.

20

Page 23: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

¥ Azkue Biblioteka

¥ Jos� Luis Villar argazkilaria

¥ Foto Pem�n

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a., 1999ko azaroa

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-1440-6 (Obra osoa)84-457-1442-2

L.G.: BI - 2.676-99

Page 24: ALFONSO IRIGOIEN (1929-1996) - COnnecting REpositoriesAlfonso txapelketa-eratzaile ez ezik, gidari edo gai-jartzaile ere ibili zen 1967 urtera arte. Gidari-lanetan ezagutu zuten bertsolari

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística