ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño,...

20

Transcript of ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño,...

Page 1: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko
Page 2: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko
Page 3: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

ALDIAK AURRERAITXAROPENA

Urte barria etorri jaku eta pozez, itxaropenez, artu dogu. Gaberdian gure kaleetanizan diran zaratak eta dunbadak ori diñoskue beintzat.

Urteak joan, urteak etorri, aurrera doa gure bizia eta gure erriarena. Ondoigaroak poztu egiten gaitu, baiña urteak joanak izateak eta zartzarorantza oinkadak emoteakez gaitu poztuten batez be gaztaro pozgarria igaro dogunoi.

Dana dala, gure bizitzea ta gure erriarena aurrera doaz, urte pozgarriak etasamiñak igaroz.

IGAZBegiratu dagigun joan jakun urte zarra eta lenago igaro diranen aurrean ipiñi.Dana ondo ez da joan, baiña zerbait aurreratuz goazela esan lei. Erriaren nortasuna be,

len bear ba'da gitxi batzun barruan irakiten ibilli dana, orain agiriago ta legetuago nabarida. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu.

Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko giroa sortzen jaku begienaurrean.

* **AURTEN

Aspalditxoan izan dogu jaurlaritza-antzeko zerbait Eusko Kontzeillu Orokororretan, baiña Araudiari baietza emon ondoren, eta baietz ori Madrideko Korteetanonartu dan ezkero, etorri jaku gure Lendakaria, Agirre'ren oiñordeko Leizaola.

Ezaugarrizko aginpide-emotea egin dau Gernika'n Leizaola'k. Guda-aurreanlortu genduan askatasun-mailla ur dagoala somatzen dogu. Agintaritza, erritik sortua,orduan eta gaur.

Laster auteskunde barri baten bidez Jaurlaritza barria sortuko da eta zenbatondoren egoki ortik, bake ba'da!

Urte itxaropentsua, begien aurrean daukaguna!* *

*GAZTEAK

Erantzupen gogorra emon-bearra izan zan aldietan, gure gazteak sendo agertzenziran, talde on bat beintzat. Baiña gaur-egun motelago aurkitzen doguz. Orain esaten danlez, pizka bat «pasota» biurtu ete jakuzan nago.

Zarata egitea baiño lan egitea gaitxago izango jakelakoan nago!Eta gazteentzat, Euzkadi'n be bai, tentaldi gogorrak datoz, lo-bedarren, alkoolaren

eta seksuaren aldetik gitxienez. Eta Erriak gazteak bear ditu ganorazko lanik egitekotan.* **

ALDERDIAKErriko jaurlaritzarako alderdi-politikuen bidea artu dogu aspaldion, demokraziaren

izenaz. Eta bearrezkoa izango da. Gure erria demokrazi zuzenean ainbeste urteanalderdi politiku barik bizi izan dala jakiña izan arren. Ba-ziran alderkikeri antzekojokabideak oiñaztarren eta ganboatarren artean be.

Ez ete diardue alderdiak eztabaida larregitan, barruan eta kanpoan? Ete dago or giroitxaropentsurik?

* **EUSKEREA

Euskera bizira, errietan egiten danera begiratu ezkero, ez daukagu itxaropentsuizateko zio geiegirik. Itxaropenerako bide barria, eskoletan eta ikastoletan euskereairakastea da eta orretan beste itxaron-bide bat dakusgu: Gure agintaririk aundienakeskoletan lenengo urteetan gitxienez, erri-euskerea irakatsi bear dala uste dabe.Izango al da!

Urte barria, itxaropen barria!

* **

Page 4: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

LARRA'KO OLERTI - EGUNAUrtero lez Larra'ra joan giñan

pozarren Kristo Erregeren azille-ko azkenengo igandean egun zo-riontsu bat emoteko asmo biziaz,eta alan gertatu jakun.

Goizez ozkirria, gagozen aroarenaraberan, eta eguna, eguzkitanbatik bat, oso atsegintsua, egitan.

Aurten 20'garrenez ospatu gen-duan, 1960'garren urtean asitakoOlerti-Egun gogoangarri au.

Ba-eukan aurtengo egun onekbeste alderdi edo ikuspegi alaieta txalogarri bat guretzako, aula-ko jai txeratsu ta berezia aita Jo-kin Zaitegi zanaren omenez go-raipatzea.

Niretzat, beragaz urte bitan Gua-temala'n egonikoa nintzala-ta, txitunkigarria zan izan be.

* *

ALKARTURIK

Beste urteetan oi genduan legez,bertaratu giñan guztiok alkar on-etorriak emon eta Aita Santi ager-tu ala, beragaz eleizaratu giñan.

Euskal eta oerti-kutsuzko me-zea benetan, Aita Santi'k berakemonikoa.

Asieran olerki sentikor bat ira-kurri euskuen.

Meza osoa euskal senez, abestizeta doiñuz josirik izan genduan,ortarako organu-jotzaillea lagun-tzaille bikaiña genduala.

Azkenez, agur jaunaren eresizamaibide gurkalaria emon geun-tsan mezeari.

* **

ITZALDIA

Zer esanik be ez, Aita Santi'kemon euskun itzaldi beroan Kris-to'ren erregetza gure sendietan,errian, aberrian, au da, beetikgorako doguzan mailletan, agertubear dala eta euskaldunen bene-benetako batasuna bear-bearrez-koa dogula, ondo baiño obetoadierazo euskun.

Laterri asko ikusi dira kondai-ran zear batasun-ezagaitik betikosuntsituak izan diranak eta ez

genduke guri be arelakorik jazoteagura izango.

* **

OLERTI-BATZARRA

Danak ondo urten baeban, mezaondorengo Olerti-Batzarra bai izanzala, nire uste apalez, azken urteoneitan ikusi doguzan onenetarikobat ziur asko. Eleiz-alboko ikastol-aretoan berein urtetan Legez, izangenduan bera.

Urtero bezela sarrerako maibaten ganean, edonoren sakelakordaintzeko neurrian, azkenengoidaztirik ospetsuenak, bai itz lauz-koak baita ere olerkiz osoturikoak,salgai egozan.

Aita Santi Onaindia maiburugenduala, maikide lagunak izanziran Arrasate'ko Alkate jauna taVelez de Mendizabal, ez-izenezMendiaga jauna, Aita Zaitegi'tazbatak sarrera labur ta egokia etabigarrenak idaz-lan txukun, luzeta sakon-sakona gipuzkerarik gar-bienean irakurri euskuezan.

Eurakaz bat E. Erkiaga ta La-bayen Euskaltzaindiko jaun agur-garriak osotzen eben maia.

Asieran Aita Onaindiak aurtengoirabazle izan diranei diru-sariakbanatu eutsezan.

Olakoetan ez dogu txindi-sariabegiratzen, ez bai-gara aberatsak,bai bestalde aurkeztu oi diranolerkien balioa ta eurengandikjalgi oi dan barne-arnasa ta olerkinaiz bertsoen sen bereziak batikbat.

* **

SAILLAK

Leiaketarako lanak, beti lez, irusailletan banandu ziran: Lirika-saillea, poema-saillea, ta bertso-saiIIea.

Lirika-sailleko 74 Ian iritxi zi-ran, poema-sailleko bi bakarriketa bertso-saillerako 22. Guztiz118 idaz-Ian.

Lirikan irabazleak Sabin Mu-niategi ta Eusebio Erkiaga jaunakizan ziran.

Poema-saillean, Martin Ugarteta Jesus Gaztañaga.

Bertso-saillean Xabier Lete taPedro Mari Esnal.

Ez ziran guztiak agertu, baiñadiru-sariak Aita Santi'k, bertaratugiñan oroen txalo ugariakaz batera,banandu ebazan.

Olerti-jai beroari jarraituz, lenesandako Arrasatear Alkateareneta J. M. Velez Mendizabal gaz-tearen Ian baliotsuak irakurri zi-ran.

Azken ona beraz, asieran esandautzuedan lez, Zaitegi'ri buruzentzun dodanik onena, ezbairikgabe.

Asko ezagutzen neban Zaitegizana, ori ta be ez nekizan bereainbat bizi-zeaztasun. Danok, nikuste, txundituta geratu giñan berebizitzearen barri jakingarriak en-tzutean.

Gaia luzatu egiten zan eta AitaSanti'k maisuki, trebetasun osozidatziriko Zaitegi'ren olerkiari bu-ruzko lan luzearen ekintz bere-zienak irakurri euskuzan. Azka-nez, eta amai-bidez, Bordari jau-nak jatorrizko olerkari sutsuak,bere gogarte ta umore parebakoa-gaz Zaitegi'ren olerkietatik, andiketa emendik, arturiko banaka ba-tzuk, abots eta oguzkera berezizirakurri euskuzan.

*

BAZKARI-LEGEZ

Jarraian, azkenengo urteetan be-zela, Txaltxa'renean bazkaldu gen-duan. Bazkari ugaria ta txit ondogertaturikoa.

Akeita, atariko, txokor eta guzti.Eta ez iñola ere garestia.

Datorren urteko olerki-jaia Za-marripa naiz Mikel Zarate aba-deen omenez ospatzeko erabagiaartu zan.

Azken baten, geienen iritxiz, Za-marripa'ren oroimenez, ospatukozala uste genduan, bera lentxuagobe bizi zan eta, zergaitik ori bul-tzagai lez artu genduan.

Gero andik bakoitxa bere ar-tegira. Eta ni Xabier Peña taLabayen Euskaltzandiko jaun lan-gille porrokatuak lagun nebazala,neure txokora, Bilbo'ra.

ARREGI'tar Josu'k

Page 5: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

Baltzak eta zuriakIparamerikako burrukarik gogorrena: zuri ta

baltzen arteko bizi-era. Eztabaida ta burrukagogorrak sortu ziran antxiñatik zurien eta baItzenartean. Zelan alkartu enda biek? Zelan bizibatera? Zuriak ez eben euki gura ar-emonikbaltzakaz. Burruka au azpalditik etorran. Esko-letan eta Ikastetxe Nagusietan batez be zelanalkartu zuriak eta baltzak? Jazoera bat gogoratzeanaiko bien arteko eztabaidak ikusteko. Oso aitatuaizan zan bere garaian. Mundu guztiko egunerokoaketa aldizkariak argitaratu eben eta ots aundiz.

Loiola izena dauan Unibersidadea dauke Je-suitak Nueva Orleansen. Millak ikasle. Baltzbat be ez. Danentzat zala esan eta iragarri ebenJesuitak. Lau-bost baltz joan ziran lenengotan.Lau bat mille zurien gurasoak zuzendaria estutuegin eben urrengo egunean. Edo baltzak jaurtibear ebazan edo euren semeak aterako ebezan.Gurasoak danak katolikoak ziran. Betiko enda-auzia biztu zan eta danak irikitan jarri ziran.Alperrik dana. Zuzendariaren itzak ez ebezanekarri bide onera. Lau-bost baltzak etxera.

Ta bitartean Elizak zer egin eban? Ez zanlenengo aldiz. Len be ikusi ziran olako jazoerak.Elizak danentzat bardiñak izan bear eban. Orainirakaskintzan zan burruka. Eskoletan baltzak etazuriak batera ikastea txartzat artzen ebana Eli-zatik atera ta jaurti, au da, eskomulgatu egingoebala esan eta oartu eban Jose Rommel Artzo-bispo jaunak. Zoritxarrez irugaz egin-bearra izaneban bere agindua bete gura ez ebelako.

Zurien eta baltzen arteko eztabaidak etaburrukak arinduz doaz Iparamerikan. Gobernuaketa Elizak batera dagie onetan. Iritxi batekoakdira. Punterengo agertu zan onetan Jon KenedyLendakaria. Bere ondoren agintari guztiak lanona egin dabe gai ontan.

Baltz asko ikusi leitekez gaur egun aginta-rintzan-da. Batak besteari begirunea dautso tazorionez ez da ikusten lengo gogorkeririk.

Gure artean ez da zuri ta baltz-arteko bu-rrukarik. Alan be ezbardintasun aundiak oar-tzen dira gizarte-bizitzan aberatz eta beartsu-pobreen artean.

Ezbardintasunok arindu ta kendu arte ezda izango bakerik. Bakeak zuzentasuna dau bidebakarra. Danok Jaungoikoaren seme-alabak garata elitzake izan bear onelako ezbardintasunikgizartean. Batasun aundiagoa, alkartasun aun-diagoa, anai tasun aundiagoa. Jaungoikoak libreegin eban gizona. Iñork ezin kendu leikeo gizo-

nari Jainkoak emondako doai eder au. Askatasunonek pentsatzeko, batzeko, iritxia agertzeko esku-bidea esan gura dau. Onela mintzatu da betiEliza batez be azken aldietan. Agintariak ezdauke eskubiderik, ez dauke almenik gizonarieskubideok kentzeko. Zapalketa da au.

Eta zenbat zapalketa ikusten diran gure artean.Jokabide onek ezin ekarri bakerik, ez zorionik.Jainkoaren eta Elizaren guraria argi dago. Gizonguztiok bardiñak gara, jatorri bardiña daukagu.Beraz aberatzat eta pobreak jatorri bardiña dauketa eskubideak be bardiñak euki bear dabez.Aginbideak eta indarrak ez dira izan bear gizo-zonak banandu ta zapaltzeko bideak eta iskilluak.

Aiendu beitez danen onerako gizarte-ezbar-dintasunak.

GOIRIA

Page 6: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

IPAR ETA EGO EUSKALDUNAKEuskaltzaindiko barriak diñoenez, «H»'ren auzia

200 itzetara mugatuko da.

Euskalerrian jazorikoa, negargarria ez balitz, ba-rregarria.

Euskerearen zeregiña makala bada, euskal «grafiak»be ba-dau arazorik.

Onetariko aundienetako bat, «H»ri buruzkoa, antza.

«Grafian» be batasun gabeak izan ei gara euskal-dunok.

Ipar aldekoek, «H»aozkatzen dabenez geŕo, idatzibe egiten dabe.

Ostera, ego aldekook, ezpanetan galdua genduanez,ez idazteko jo era izan dogu...

* **

Baiña, oraintxe dator etortekoa: emengo idazlebatzueri, «II» ez idazteko joera ori, galdu egin jaken,«kontixu», eta «H»a onartzen eta idazten asi ziran.

Orregaitik, Arantzazu'n bizi-bizi azaldu zan auziau, «bokal artekoak begi onez ikusiak izango zirela»erabagiz.

Eta Ipar aldekoai galdetu eutsen, ia ta «H»akizteko asmorik ete eben. Eurek, ezetz esan ebenez, bea-rrezkoak ebezan «H»ekin txosten bat egiteko agindujaken.

Arei, bearrezkoak jakezanakin zerrendea egiteko aginduEta emengoek, «H»a aurkitu ebenok, astrapaladaka,«II»ok artzen, erabilten asi, ta erabillazo, dana batizan zan: «Zer ba? Iparraldeko anaiak baiño gitxiagoez gara izango! Gure gurasoak analfabetuak ziranbaiña gu ez. Guk, euskera intelektuala bear dogu!».

* **

Eta orra, or, euskerea il-bizian dagonean, euskal-dun gizajook oraindiño geiago naastetako erea beingoanaurkitu.

Euskaldun diranak eta ez diranak: «i Que mi hijoaprenda a poner bien las haches; no quiero que tengamala oŕtografia!».

Aintziña ez dala idatzi zanez, 6 urtetik 17 urterabitarteko gaztetxoak, 13.000 ordu emoten ditu ERDAL-D UNTZEN.

Zenbat ordu emongo ete zituan EUSKALDUN-TzEN?.. .

Eta orain, onenean be "zenbat lemon !aal izangoditu?...

«H» orrek, euskerea erreztu egingo ete dautso?...

* **

« e Con «H»?». - « j Con «H» intercalada?». - Edo,«H»gaz, «H» barik» galdetzen dabe ume ta aundi:erdaldun eta euskaldunek.

Eta au, ori ta a «H»gaz. Eta, emen, or eta an «H»sarturik, gure arri, orri, uri ta iri andikiak. Batasunarenizenean, «II»z bete jakuz!

Euskalerriko lekuizen eta abizen geienak, «grafia»txarreko eginda! ERRIA, HERRI biurturik, 100'etik90 «H» bakoa dan Euskalerri geienari, «H»miraritsuorrek, lenagoko dana, ortografi txarrez itzirik, bizitzaemongo ete dautso?...

* **

Baiña, illunaldiko argitasunean egindako aurkitzearrigarri orrek, banantza aundiagoa egin dausku: idaz-lanak eurak be, txartoago idatzita agertzen dira; berbabatzuk «H»gaz eta beste batzuk ain barik, ildakoeneskeletan be. Eta, ortik zear ikusten doguzan kartelaketab?

Edozelango euskeran idatzita ikustean min emotenba'dabe, «H»gaz arrigarriago dira.

Lau diputaziñoek sorturiko Euskaltzaundiak ustebear leuke, 200 orreek ze mezede egiten ete dautsoeneuskereari.

Erderak, 1.700 inguru ei daukaz. Baiña euskeran,ez jakin zergaitik, amar bidar geiago lez ikustera dira.

Orain arte, Ego-Euskalerrian, ba-zan batasunarenalde eginda zanik: biar, ogija, bijotz: biyar, ogiya,biyotz, etab, gero, biar, ogia, biotz, idatzi ziran geienbaten.

Konplikaziño barri onegaz, onik zer jazo da?...

Illunpean egindakoak, zuzendu bearrik izaten dabesarritan...

«H»ren auzi au trafiku barria izan ete da?...Gure anai iparŕaldekoena ala gurea?... Areik, guribegira ei dagoz: eta gu areri?...

Euskeraz «H»gaz idatzi dauan batek.

— 4

Page 7: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

EUZKADI'KO DANTZAKLIBURUA

Goienetxc'tar Euken'ek «Notre terrebasque» izcneko liburua argitaratueban, Baiona'ko Cordeliers Irarkolara,1961'ean eta gaurko berreun dantzazenbatzen ditu, Ipar-Euzkadi'n clan-tzatzen diranak.

Soule ta Zuberoa ei dira dantzetanlurralderik aberatsenak.

Euretatik clantza bi oituragabetuegin dira; «Zazpi, jauoziak, phikajaouziak» deritxona ta makil dandza.Artzai ñaren bitartez, Satanas'en «Ibi-llaldi Ona ta Monsieur Dumollet'ensoiñuz dantzatzen dana garrantzikoada, baiña, batez be, Soule'ko rnozo-rroduna (Mascarada Suletina), Euz-kadi guztian zabaldu dana. Olacta'tarSegundo jaunak artu dau geienezparte orretan.

:F

TXERRERO

Soule'ko Mozorroduna, izatez clan-tza moltso bat da. Dantzetan taldeaurrena, beiñena, txarri-jagole (txe-rrero), makilla eskuan, atzean zaldi-buztana ta garria txilin-soiñuz; ga-tuzaiñalc otza rnakurka-zerlanga daroazabaldu ta batuz soiñu neurriz. Txe-rrero'k eta Gatuzaiñak txapel gorribat urrezko mortxil bategaz, jake(kasaka) gorria, bu]arreko zuria, pran-tza-eraz galtzak zerlanga-zirlingaz apa-indurik daroiez.

KANTINERSA

Neska ardau-zaiña, emeretzigarrengizaldiko arclauzaiñen soiñelcoa da-roala.

«Zamalzain», zaldi-antzeko bat tur-turua bereztun lez daroana eta beresoiña katxa luzez inguraturik eta gonaaundiz ornidua. Ikurrinduna (enseiña-ria) zidarrez jositako praka luzeakaz.

yT

GODALET-DANTZADantzarik aundiena talde onek egiten

dauana. Edontzi dantza esan gura dau.

Eta Soule'ko dantza batzun azalpenau Zubero'tar eres-batzarckin osotzenda: Txirula, artzain-txilibista antzeko

iru zulozkoaz eta «soiñuz», zartabatekin joten dan bost lokarriko kutxaluzea tun-tun lez egiten dauana.

SANTIBATEBe-Nabarra'n be ba-dagoz euzko-

triskak, dantza biribillak, oinkada koro-pillatsuz eta aldaketa ugariz, dantzamusikariak antxiñako agertzeakin.

Santibatc cdo zaldiketa, iñauterietanbidegille zaldunaren ulezko txapela-gaz, tun-tun aundi bat «Ziganteak»,olentzaro gizon-irudi, erraldoc tantaiguztiz aundiak gonakaz dirala, dan-tzari trebetsuenak eroanda bideratuak.

Eta azkenez, errizaiñak, buruan txa-pel gorri batekin, arkondara zuria,xingola bitxi ederrez apaindua etabizkar-gaiñean sorbaldetatik beera jaus-ten diran xingola margotsuak, garriangarriko gorri sedakizkoa eta prakakflotaz apaincluak.

DANTZA LUZIALuzia esaten jakon dantzeak, zeaz-

tasun berarizko lez, emakumeen es-kuartea ta crkidetzea artzen clau.

Parroki batzutan, Heletten, Irisa-rri'n, Korputz eguneko eleiz-ingurukoaberri-dantzak jarraitzen dabc: taldegaztea, lenengo Kaisar-aldiko jaz-ke-raz jantzirik, xingola ta galartsuzapainduta eta eleiz-barruan bertan

Altarako Jaunaren aurrean guztiz an-txiñako dantzak egiten dabez.

**

KAXKAROT DANTZEALaburdi'n antxiñako euzko triskak

ia aienatu edo ezereztu egin diraeta cz dabe irauten makil-dantzakbaiño. Kaxkarot taldeak egiñak diraeta erri batzutako gaztediak eratuak,iñauterietan dantzatzeko izaten dira.

Bestaldez, zirri-parra bere osogailluarin-ariñagaz aldi on bat daukee etaZuberoa'n zabaldu (lira. Aragoitarrenjotearcn egokiera naikoa ezbardiña cla.

:k *

TALDE UGARIAK

Ipar-Euzkadi'n orain folklore-taldeakugari dagoz eta azken-urtc oneitanegin tza txalogarriak egin dabez euskal-dantze tan.

Batzuk, Zuberoa'n Iez, bertako dan-tzetan geratzen dira. Beste batzuk,Laburdi'n Iez, Bizkai'ko ta Gipuz-koa'ko dantzak ikasi dabez.

Talde onei eskerrak, turuta, tan-borra ta zaamiola aldendu dabez etatanborilla ta txistua sartu.

Eta zer-ikusi andikoa da talde oneikbeste euskal lurraldekoak ikasiz gai-ñera, era bereziz eurenak jagotea;Soule, laburdi ta Be-Nabarra'koakesan gura dogu.

EGILUZE'k

Page 8: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

EGOERA MINGARRIATxina'ko ikuskizun-aldatzeak, Pekin'eko

gai mingarria da Batikano'rentzat.Banbu-errezelaren * osteko gaien argibide siñisgarriak,

Txina'n naikoa urtetan zear erlejiño eratu ta agirikorikez dagola diñoe.

Baiña erritarren biotzetan, azal-azpian, oraindiño fedekatolikuak iraun eta jarraitzen dau. Abade praille ta Elei-zearen urritasuna izan arren, gure erlejiñoa alikatu ta ja-goten da.

Argi ta zeatz, zer esan gura dau Batikano'rentzat le-gezko iraupibdeak? Oraingoz pastoralgintza itxarotea taigerbidea * dala.

ARTU-EMONAKErroma'ko aurkiaren eta Txina'ren arteko artu-emonak,

gizaldi askoz aurretik datoz.Diplomatiku-artuemonen austea 1951'garren urteko irai-

llaren egun larrietan izan zan. Orduan jaurti eben Txina'tikAndoni Riberi Gotzain-burua, Aulki Donearen diplomatikuOrdezkaria, ainbat denporan giltzapean euki eta gero.

Zelakoak izango ete ziran ausitako artu-emon areek?Ori ulertzeko bear-bearrezkoa da Txina'ko Eleizeaen

kondairea agertzea.

KONDAIRATxinak ba-eukan kristiñaukaz zer-ikusia. Nestorio'ren

jarraitzaille ziran kristiñauak eldu ziran ara, Tang dinasti-aldian eta Siam'en erritartu ziran 635'garren urtean.

erlejiño-egoerea,

* *

s: *x

Page 9: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

Mungia'ren uriburu barriztua: Erdian udaletxea, eskoian eta berebillen aurreanAzoka-leku barria, gaiñean here ibiltoki ederra.

MUNGIARA (San Antontxu)Mungia'ko jenteak, eta ingurue-

tako errietan bizi diranak ez gi-txiago, neguko jai pozgarri bateriitxaroten dagoz. San Antontxu egu-nari.

Bigarren egunak, «txu»'ren egu-nak izaten dira Mungia'n ospetsue-nak: San Pedro'txu ta San An-tontxu.

Egun orreitan, erri-jaia egitenda. Eleizan ez da izaten zereginaundirik, San Antontxu eguneanezer be ez astegunetako ekiñaldiakizan ezik.

Baiña errian jairik aundienakeurak dira. Ez dakit zein ospetsua-goa, baiña San Pedrotxu uste dot,udakoa be ba-da ta.

San Antontxu'k be ba-dauka bereospea, eta ez txikerra.

San Anton auzo bateko jaiazan eta santuaren egunean ezeregitekoatan an egiten zan. Ezdira gorabera txikiak izan jai oridala-ta!

San Antontxu, ostera, Mungia'targuztien eguna da, egun aundia.

Abereen feria egiten zan urtebatzuk dirala, feri ospetsua! Baiñaazkenengo urteetan, Udalaren itzi-tasunez, lupetz-artean egiten zan.Orain ez dakit azoka onek ja-rraitzen dauan be.

Eta zelako pozaz joaten ziranbaserritarrak ara! Bear ba'da ezezer saldu edo erosi egiteko, baiñabai atxaki orregaz eguna igaroMungia'n eta bazkari ederra eginbertan!

Andrentzat be, aurreko zapa-tuan azoka ederra egiten zan.Jarraitzen dauala uste dot oituraonek.

Andrak dirua urriago erabil-ten eben eta ez eben bazkaririkegiten. Geienean be Leku Ona'nedo olako gozotokiren baten go-saldu.

Azoka au astero egiteko, azoka-leku ederra egin zan erriarenerdi-erdian, gaiñean ibil-tokia daua-la, barruan edate-etxea.

San Antontxu egunean jentetzaaundia batzen da Mungia'ra. Ka-leetan nondik ibillirik be ez. Batezbe urtero izaten diran pelota-jokoak izaten dira jentea ekar-teko onenak, naizta asko joko-aldirako egin-egiñean etorri etagero euren etxeetara joan.

«Concordia» kalea ez da estua,baiña ondo betetan da egun orre-tan. Eta arira datorren ezkero,

kale onen izenak kondaira-alde-tik bere garrantzia dauka. Baiñazergaitik erderazko izen ori erria-ren erdi-erdian? Zergaitik ez, esa-terako, ALKAR-KALEA edo olakoizenen bat.

Jatetxe ta edatetxe asko da-goz Mungia'n, berrogei ta ama-rretik gora. Eta egun orretanguztiak bete-beterik izango dira.Batez be jateko lekua aurkitzeaez da gauza erreza izango be-randu dabiltzenentzat.

Jaiak gogoratzen doguzan ez-kero, San Pedro-inguruan ospatzendan Sukalki-eguna datorku burura.Jai ederra benetan, eta toki ede-rrean! Billela torrearen ingurukobaratz aretan. Giro pozgarria tagogoangarria.

Auzoetan be egiten dabez Mun-gia'tarrak jai pozgarriak. Erriraetorri goizean, eskoteko zaragiaerosi eta txistu ta dantza auzoraeroan eta an zugazpe eder etakerizpetsuetan alkartuta!

Zenbat gauza aitatu geinkezanMungia'ra begira! Baiña orrialdelabur onetan asko geiago ezinesan leiz.

Egun pozgarria opa dautseguMungi ta inguruetako guztiai,

OLAZAR'tar Martin'ek

Page 10: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

Gabon - zozketak eta IkastolakGabon-inguruan gauza berezi batzuk iza-

ten dira: turroia, argi ederrak kaIeetan,zozketak eta «loteria». Nire idazlan * laburau azkenengo gai oneri buruz izango da:«loteria».

* * *

Euskalerrian beti esan dogu, gure diruguztiak Madrid-aldera joaten dirala ta gerobiurtzeko bidea aiztu ta antxe gelditzendirala.

Au bai ba-dala egi aundia!Bestelan zenbatu * daiguzan gure Errian

azkenengo 40 urtetan egin diran lanak, zen-bat eta zelakoak dira, ta emen be erantzunaoso txiroa * ta ezezkoa * izango da.

AIde batetik egin bear ziran lanak ezdira egin eta beste batetik egin diranaktxarto egin dira ta orain Ian orrek zuzentzeakbarriak egiteak baiño Ian eta diru geiagoeroango dauskuz; Esatebaterako Otxarkoa-ga'ko etxeetan dagozan arazoak.

* * *

Gabonetan Euskalerriak «loterian» bo-tatzen dauan dirua, ba-dakigu zenbatdan? Erantzuna ez dot zenbakiz emongo,baiña milloika dala ez dago ukatzerik !

Eta diru au nora bialtzen dogu? Ma-drilera.

Madriletik zer biurtuko da gugana? Orainarte beintzat ezebez edo biurtzekotan «po-

lizi» geiago etorriko dira gu obeto «zain-tzeko».

* * *

IKASTOLAKNik uste dot ikastola guztiak estu ta larri

dabiltzala diru-aldetik, beraz Gabonak el-tzean, zozketa * bat egiten dabe laguntasunbat eukiteko, ta orduan edo berebil bat,edo liburu edo sari batzuk zozkatzen * dabezlaguntasun ori lortzeko.

Orreri ondo deritxot naiz eta oso «tris-tea» izan zozketa orretara eldu-bearra Go-bernuak laguntzen ez daualako.

Baiña ba-dagoz ikastola ta Jakintza-taldebatzuk, laguntasun ori eskuratzeko * Ma-dril'go «Loteria Nazionala» saltzen dabenak;jakiña, 85 peseta emoten ba'dozuz, 80 lote-rirako dira ta 5 ikastolarako.

Auxe da ain zuzen be, niretzako lotsagarri*dana: Ikastolak «Ioteria» saItzen? Azkena!

* * *

Nik uste dot benetako euskaldunak ba'gara, pozago emongo doguzala 100 pesetaliburu edo gabonetako-saski * baten zozketadaIa-ta, ta ez 85 peseta ortik 80 ikastolarakoizan bearrean Madrilera ba*doaz.

Au egiten daben ikastoletako arduradu-aei * euskal-sen geiago euki dagiela eska-tuko neuskioe.

IBARRA'tar Bernardo'k

- 8 —

Page 11: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

EGUZKIALDEKO IRU

ERREGEI ESKUTITZAMeltxor, Gaspar eta Baltasar, agur:

Urtero lez, ementxe dozue nire eskari * apal au, apala da

diñotzuet baiña ez dakit egiten dautzeudazan eskariak lortze]gauza * ete zarien, eta ez almenik * ez dozuelako ez!, pentszbe ez! Lortzeko oso gauza gatxak diralako baiño.

* **

Ez dakit gogoratuko zarien, baiña igaz osakai * bat eskaineutzuen, gure arteko gorrotoak aztu gengiazan, euskaldun guzti2artzekoa, baiña itxuraz, osakai ori zarra zan eta «kadukauta» egoneta ez eban bere zeregiña bete.

Au dala ta, nire lenengo eskaria osakai berezi ori cia, igazkobaiña arren * ia aurtengoa ona dan.

* **

Egiten dautzueclan bigarren eskaria pakea cia, Euskalerriabearrezkoa dogu ta...

Baiña bigarren eskari onegaz lotuta beste bat dago: Euskadunak zelan paketuko gara gure anaiak espetxeetan dagozan btartean? Ia zuek daukazuen giltzaz (ate guztiak zabaltzen dauanespetxe ta muga guztietako ateak zabal-zabalik lagatzen dozueza]gure anai guztiak etxeratu daitezan.

Erdaldunentzako elebitasuna * cia irugarren eskaria, euskadunok ez gagoz eskari onen bearrean, aspalditik daukagu elebtasuna-ta, naiz eta sarritan alperrik izan.

Izparrirgietan * eta irratietan garrantzizko oar * edo bar:bat emon bear dogunean euskera utsean emon bearrean euskerata erderaz emoten dogu ta sarritan, zoritxarrez, erderaz bakarriirakurle * ta entzule * guztiak ulertu dagien.

Baina zeozer azaldu bear dabenean erderaz bakarrik egitedabe. Erderea Euskalerrian «internazionala» da-ta.

* **

Azkenengo eskaria, laugarrena, naiko luzea da ta orrexegaitibestc eskutitz baten bidez * bialduko dautzuet.

Aurtengoz besterik ez, eskatzen clautzueclana eskuratuko dau:tazuelakoan agurtzen naz. Datorren urtera arte.

ZANGRONIZ'ek

Page 12: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

- 10 -

Page 13: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

UMEAREN ESKUBIDEAKETA SEXUA

Urtea amaitzera doa. Era berean amai-tuko ete dira umeen eskubideak? Ez dakit.Baiña, dana dala be, ez neuke urte au amaitugura sexua dala eta, umeei ukatzen dautse-gun eskubidea aitatu barik.

Euskalerrian au oitura bat dogu. Etaez oraingoa, aspaldikoa baiño.

Gure lur zerutar onetan, ume danakonartzen ziran. «Jaungoikoa kemonak ziran»eta, beraz, onartu bearra zan.

Baiña, naiz eta gai au beste ille batenaztertzeko asmoa izan, ezin dot gaur aitatubarik itzi.

Gure Errian umeak jaiotzatik bertatikjasaten eben banakuntza berezi bat: leenen-go eta bein, abizenaren jarraipen eta oinor-detzak leenengoa semea eskatzen eban.

* **

Danak ziran seme eta etxeko, baiña jaio-tza ostean be sarritan umeei eskubide batzukukatu egiten geutsezan eta dautseguz.

Onela, esate baterako, eguneroko jolasbatzuk mutillenak ziran eta neskak ez eukenparte artzerik: «Mari-mutillak» txarto iku-siak ziran.

Bestalde, mutillak be ez euken neskenjolasetan sartzerik. Egia esan, jolas oneikez euken zer ikusirik ez moralagaz ez besteezegaz.

Eta zergaitik ukatu, ba, arrazoirik ezbaegoan?

A ! Baiña gizarteak bere arrazoiak eba-zan: mutillak elburu bat eben eta neskakbeste bat.

Onetan argibide txiki bat naiko izangodogu: mutillak, praka luzeak jaztetik, diruabera be ugariago erabiltzen eben igandeetan.Neskak, ez: neskentzat dirua arriskutsua zan.Joan-etorria ordaintzekoa emon ezkero, orkonpon!

* *

Ikasketa arloan sartzen ba'gara, zer esa-nik ez, neskei sarritan mutillen eskubideaukatu jakena.

Neskak ezkontzarako; lanerako, ostera,gizonezkoak bakarrik ziran; eta, beraz, ikas-ketak be oneintzat. Areik, antza, etxerakoez euken ezi bearrik.

Beste milla adibide aitatuko gendukez.

Baiña itzi daigun. Eta norbaitek aintziñekoarlo bat dala pentsatu ez dagien, beste aube esan nai dogu: oraindik gaur be, eta ez-jakin ez diran gizon ugari dabillela utsbardiñean.

Ikustea baiño ez dago, esate baterako,Ipar Amerikako Dixon, Prescot, Samuels,Hughes eta beste ikerle batzuren lanak.Oneintzat neskak mutillak baiño askoz ari-ñago ikasten dabe irakurtzen.

Inglaterrako eta Finlandiako beste ikerlebatzurentzat, ostera, mutillak askoz be ar-giagoak dira.

* **

Baiña... ete dauka sexuak ikasketarakoargia izateaz edo ez izateaz zer ikusirik?

Ez ete dau guzti au aurretiz geuk ditu-gun pentsaera batzuren ondorio? Esate ba-terako, oraindik gaur, kale bazter batenneska bat liburu bat irakurtzen ikusteakez gaitu arritzen. Eta geiago: poztu egitengaitu eta ikasle ontzat dogu.

Mutil bat ikusiko bagendu, ostera, bar-din pentsatuko ete genduke? Artu daiguzan,ba, danak bardintasun oso baten, sexuadala eta pertsoneak jaiotzatik dauazan es-kubideak ukatu barik.

Josu LEGARRETA

Page 14: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

DONOSTI'RA BEGIRA (Urtarrillean)ERREGEEN EGUNA

Erregeak igaro ondoren, jota geratzen cia bat.

Erregeak kate luzea dakarre.Gauza asko lortuko dira, baiiia Errege-eguna

astu nai izanda be, umientzako jostallu ta ekintzakgogoratu eragingo dabe.

Ez dago amarik egun au galtzeko bere abotsaemongo leukenik. Gaitz. Era batera edo besteradeitu jaiari, or konpon.

Erregeak sinismenak agertuak, edo mitikoakizan, edo gurasoak... bakoitzaren sinistetan dago.

Urtea, bein ori ezkero, negu latzean galtzen da.Berakadan.

* *

SAN ANTON EGUNAIllaren erdi ondoren, or dago san Anton.Traktoreak galdu eragin ditue, edo ta baste-

rrean laga, lengo oiturak. Baserritarrak ez daukezetan gogoratu ganadurik ez dala uztartu bearegun onetan.

Arrantzalien san Anton, tretzak besiguz be-teta ekarteko eguna be, joan zan pikotara. Euro-pa'ko batzarren baimen edo lizentzien aurrezjoan be.

Besigua, gaur, beste erako arrantza-bidez, lenamuekaz, gaur arrastaka erabilten diran saretanartuta, urte guztian ikusten da asko edo gitxi,ta san Anton galdu zan besiguaren kezketan.

* *

DONOSTIKO TANBORRADEADonosti dator ondoren, bere egunagaz. Done-

osti, itzaltasuna apurtu edo eten nairik. Rau!

Tanborradak orru egin dau! Otz nai egualdigordin, olerkariarena:

Biotz alai,begi ernai,erri danakkaletan jai.

Erri bakoitzak bere ezaugarria. Donosti'k,negu baltzean, tanborrada. Olerkariari jarraituta,

Bereak ditu Donosti'kedertasun parra parra,baiña biotzak batzekobego tanborrada!

Nai ta beste askotan gerrako izkilluak jotakotanborra entzun bear.

* *

BTLINTX'EN TANBORRADA -EGUNAGogoratu 1876 urteko egun onetan gertatua.Karlistak granadak erri barrura jaurtiten iñar-

duela, alako batek euskal poeta samur eta bigunbat jo ta anka biak lertuta laga eban. IndalezioBizkarrondo zan, «Bilintx».

Bere esanetan, bizitzak asto txiki bat joten danlez makaldu eragindako gizona. Jasan (sufridu)eta negar egiteko jaioa. Ba-dirudi pobrearenbertsoetan berbera agertzen dala:

Beste alibiyorikpobriak ez daka,negairez jayo etabizi arrastaka.

Negua, era batera edo bastera, danok daroagulcpoan. Lenakoena: zelan artu ala bastartu.

A. ZUBIKARAI

Page 15: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

KANTARI ITZALA

Erronkariko seme zan Julian Ga-yarre izan da munduan iñoz ezagunizan dan abeslaririk on eta ospe-tsuena.

A bezelako napar eta abeslari danFagoaga'tar Isidor'ek diñoanez, izanei dira munduan, gitxi ba'dira be,Gayarrek baiño eztarri indartusagoaizan daben abeslariak, baita zabala-gokoak be; iñor ez baiña iñon, arekbezelako abotsik izan dauanik.

Arrigarri ta zoragarri, Genetan!Ez ei zirudian, kantuz asten zanean,mundu onetako izaki, zeruetako ainge-ru baiño...

GAZTAROA

Naparroako Erronkari'n jaio zan1843'ko Urtarrillaren 12'an. Erron-kal mendiko artzain izan zan umetan.Bizimodu latza zala a, ta Iruiña'rabialdu eban bere amak, amabosturtekoa zala.

Olagizon biurtu zan an, eta erre-mentari ona izatera eldu; errementariona eta kantari obea.

Iruiñako abesbatzekoa zan; etaaren zuzendariak, gaztearen abotsazarrituta, bertako seme ta musikalariazan, Hilarion Eslava'ri aurkeztueutson.

Kantari ona zala-ta, Madrid'eraeroan eban abadeak gure gaztea, taberenean artu. Madrid'ero «Conser-vatorio de Musica»'ko zuzendari zanEslava, ta ikastetxe onetan sartuerazoeban. Eta bertoko «Teatro Real»'ekoeguneroko sarrera be emon eutson,ango «opera» ta beste kanta saioakentzun egizan.

Gerora, Naparroa'ko aldundikosari bati esker, Erroma'ra abiatu zan,emengo ikasketai goimailla emon egien.

Andik zazpi illabetera kanta eban

bere lenengo «opera», sekulako txaloartean, ogeitasei urte ebazala.

MUNDUZ MUNDU

Munduz mundu ibilli zan, bai,arrezkero; eta munduko antzoki os-petsu guztietan abestu eban, «primodivo» lez. Italiako «Scala de Mi-lan», munduko antzoki ospetsueneanabestu ebanean, olan esan ei ebenango kantariak: ez zala, azkenekoogei urte areetan, alango txalo-zarta-rik entzun.

Oso biotz xamurrekoa zan. Sarri,bere saioetara egoala, kanta itzi taaulkian jesarten zan, begiak bus-tirik eta zotinka: ezin dot, ezin dotjarraitu; kantaren esaldi zorrotz orrekbiotza urratzen dauste.

Beste baten, ifiotson bere lagunbati: aizeak daroan orbelaren antze-koa da kantarien ospea. Aizeak da-roaz, bai, nere doñuok, eta betikogalduko dira. Ai!, musika-egille,bertso-egille izan banintz! ...ez lirakeez galduko, orduan, nire arimakodoiñu ta asperen samurrok!

GIZON APALA

Itz gitxiko gizona zan. Ez jakozanatsegin jai eta zatarak.

Lagunartekoa zan, alan be, etajente arrunten lagun.

Bere errira batzen zanean, ber-toko guztiakaz ibiltzen zan; pillota,jokoan ekiten eban eurakaz batera.

Diru ta ospez beterik bizi zaniñongo arrokeri bagarik baiña; etainguruko andra gazte ta andiki askokzirikatu arren, ez zan ezkondu.

Biotz samurrekoa zan... Eta bereama maite ta etxeko izekori sekulakoeskutitz samurrak egiten eutsezan;euskeraz, egin be.

Esku zabalekoa zan... Eta bereetxekoai lagunduz gaiñera, pillota-

leku ta eskola ederrak eraiki ebazanbere errian.

ERIOTZA

«Opera»'en errege zan Gayarre.Kantari zoragarri bezain teatro-

egille baldana baiña... Euskaldungaixoa! Ik ez dakik teatrorik egiten...Ez az, i, itxurazko gizona!

Sarri esaten eutsoen Gayarre'ri, ezekiala ilten; ...ez ekiala, ilten dago-zenen paper ori egiten... Orregaitik,bera iltera joianean, esan oi ebangaixoak: Ez dauste orain esango,ez dakitela ilten.

Ezetzik esaten ez ekian mutillak,gaisorik eta naiko jota, abestu eban)vfadrid'en bere azkeneko opera, «Lospescadores de perlas» eritxona. Etaaren «aria»'rik gatxena abestutenziardula, abotsa eten ta jausi zan.Andik egun batzuetara il zan, be-rrogei ta sei urte ebazala.

AREN EZTARRIA

Erronkari bere erri politean eortzieben Julian Gayarre'ren gorpua, Ma-riano Benlliure ertilari aipatuak egin-dako illarri ederrean.

Ontzi bereizi batean gorderik daukebere eztarfia, jakintsuen aztergarri.Eskuetan erabilli ta erabilli, eta ezdautsoe iñongo ezer bereizgarririkaurkitu.

Gergelok...! Zelan loturik egonaragizko ari orren barruan, arenabots zoragarria?

Aren euskal gogo samurrean zetzanarrigarrizko zertxo ori; eta Jauna-gana egaz egin eban arekin batean.

URKIOLA'k

Page 16: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

UMEEN URTEAUmeen urtea dala ta ainbeste ospakizun egin dira

igaz (1979), baiña ni beintzat umeen urte orren aurkaegon naz.

Kontuz! Inor be ez daitela aŕritu orregaitik; ez nagoumeen aurka, umeen urtearen aurka baño.

Zergaitik?Ba itaun oneri beste itaun bategaz erantzungo dautsat:

Umeen urtea urte bat baiño ez da? Umeen urte ori igaro etaostean zer? Eta beste urteetan umeak alde batera itzibear dira?

Ez, umeak ez dira urte bateko gauzak, ez dira artu etaitziteko gauzak, BIARKO GIZONAK DIRA!!!

* **

DEUSTU'KO IKASTOLEARIUrte bi dirala aldizkari onen bitartez idaz-lan txapel-

keta baten barriak emoten genduzan.«Euskera gauzarik nagusiena» elburuagaz eta Deustu-

ko ikastoleak, Izkuntz Eskola Ofizialaren laguntzaz anto-latutako txapelketea zan.

Lan aundia eta nekegarria izan zan baiña askeneanpozik geratu ziran danak.

Orduan danak egozan gertu gauza aundiagoak beegiteko urŕengo urtean.

Baiña asmoak asmo, egin bakoak egin barik eta izanbearrekoa izan barik geratu da.

Zergaitik ez da igaz txapelketarik egin? Zer jaso da?Norena izan da errua? Lan egiteko girorik ez?

Ez dot uste oŕregaitik izan danik.Ala laguntzarik ez?Benetan uste dot bearrezkoak dirala orretariko txapel-

ketak, eta nagargarria izango litzakela ainbeste garrantzidaukien gauzak galdutea. Ia esakera au betetzen dan:Uŕte barria txapelketa barria.

ELEIZ-LAPURRAKGauza txarrak esaten asi garan ezkero, aurrera jo da-

gigun, gauza txarrak ez dira amaituten-ta.Nork ez dau ezagutzen gure baseleizen arazo eta

egoera larria?Batzuk jausten dagoz, beste batzuk erre egiten dabez,

eta gitxienak konpondu.Bai! Konpondu be bai!Or daukaguz Gaztelugatxeko San Juan' en edo San Pe-

layo'ren baseleizak, bat erretakoa eta bestea jausten egon-dakoa.

Baiña oraindik arima bako gizonak be geldituten dira,erriari min egiteak ardura ez dautsenak, or daukaguzAralar'eko kasua, edo Ondarru'koa.

Ezin leiteke erri baten siñismenagaz jokatu eta gitxiagoeuskaldun siñismenean ain sakon sartuta dagozan gauzakaz.

EUSKERA IKASTERAEuskera, gure lan eta burruka. Astiro-astiro ba-doala

burua jasoten esan daikegu, baiña ain astiro doa...! Jendeasko asten da euskera ikasten, borondaterik aundienagaz,baiña beste batzurentzat «hobby» bat baño ez da; onek obaizango leukie piñuak botatzen joatea.

Jazinok! euskera jakitea ez da «Gora Euzkadi Aska-tuta» esatea bakarrik, ez ta paparrean ikurrin bat eŕoatea,ez eta abertzalea zarala esatea, edo egunon, gabon eta besteiru edo lau lelokeri esatea.

Euskera ikasteko orduak sartu bear dira, ala ez dirasartzen Ingles edo Frantzes ikasteko?

Euskerari emon dagiogun daukan garrantzia.* **

BAKIO'KO BERBALDIAOrain dala ainbat denpora, Dagonillan ain zuzen be,

Bakio'ko batzokiak itzaldi batzuk gertatu ebazan.Euretariko bat euskereari buruz zan, eta orretarako

Euskaltzaindiako eta Euskerazaintzako ordezkoak ekarteauste izan zan, orrelan gaur dagozan jokera biak aztertukoziran.

Asiera batetik Euskerazaintza gertu egon zan ordezko-ren bat bialtzeko, baiña Euskaltzaindia igesbideak artzenasi zan: Lenengo oporretan egozala, eta itxaroteko Euzka-di-Irlanda partiduari, eta orduan deituteko, Gero partiduori dala ta astirik ez eukela, eta geroago dei egiteko.Azkenez Euskaltzaindiako guztiak oporŕetan egozala etaeziña ebela joatea.

Orregaitik nire itaunak oneek dira: Zein da garrantsi-tsuaga OPORRAK ala EUSKERA?

Oporrak euskerea baiño lenago ba'dagoz etorkizunmakala ikusten dautsat euskereari, baiña euskerea oporrengaiñetik ba'dago ez dot ulertzen Euskaltzaindiarenjokabidea.

Egia esan, idazki au berandu samar dator, baiñadenpora apur bat igarotea egokia izango zala uste dot,gauzak otzetan obeto aztertzen dira-ta.

URTEBARRIJoan jaku urtea, etorri da uŕtea Gabonak be igaro

doguz.Bai Gabonak!!Zoŕiontasunean eta sendi atean igaroten diran egunak;

amaitzen dan uŕteari azken bagirakada bat emonazigaroten diran egunak.

Ostera urte barria ri begiratuaz asmo barriak sortzendira; batzuk beteko diva, beste batzuk aiztu, eta bestebatzuk datorŕen Gabonetan be, asmo izaten jarraituko dabe.

Baiña mundu au ez da geratzen, bizitzeak bere bidetikjarraitzen dau, eta gu ezin gaYa bultzi onetatik jatsi. Artudagigun urte barria gure itxaŕopenik aundienaz.

BAKEAREN IZENEAN, ONGI ETORRI 1980!

ENDIKA

Page 17: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

Beste erri batzun antzera, gureEuskalerria be sendiaren jokabi

-detik sortua da.

Baztan'eko oitura, ezaguna dagui e kondairan, eta beste ibarasko edo geienetan be orrelanizango zan, zalantza barik, sendibarria sortzerakoan. Ezkonbarriaiirureun kanako lur zatia emotenjaken. Eridan munarria, ingurubiribilla edo makobilla. Gaur beba-dagoz itxura orretako korta -basoak gure errietan.

Eta leiñu-erri orretan, bat iza-ten zan buru, gorago alkartzekobear-izan aundi barik asikera are-tan.

Baiña laster sortu zan alkartzesendoagoak egin-bearra, batez beinguruko burrukak eta errien lu

-rraldatzeak sortu ziranean, ara-biarren aurkako burrukaldietan

batez be.

Gure eskueladeetako agintaritzabatzarretan egoan, sendi-buruaketa erritar leunak osotzen ebenbatzarretan.

Gero, batez be gudaldietarakobearrezkoa zala-ta, batzarrak ba

-beslea aukeratzen eban: Gudari-buru lenengotan eta eskualdekojaun geroago, izango zana, etaordutik aurrera Bizkaia Jaun-erribiurtu jakun, Naparroa ostera erre-iñu.

Jaun oneik, edo errege oneik,on asko egin eutseen gure es-kualdeai, baiña kaltetan be ezgitxi. Aundiki biurtu ziran etainguruko gizon aundiak, erregeakbatez be, jaun-ardura ori eurentzatnai izaten eben.

Eta lortu be bai.

Iparraldea, Enrike III'aren gu-rariz (Paris'en IV) Frantziagaz alkar-tu zan errege orren etorpidez, Arabata Gizpizkoa Gaztela'gaz bat eginziran itunaren bidez, Bizkaia Ez-kontza-bidez eta Naparroa Erre-

ge Katolikuaren ankerkeriz azpi-ratua izan zan guda-bidez.

Orra or Euzkadi guztia atzerri-tarren menpean, jaunen erruz. Egiaesan, legeak berton egiten ziran,agintaritza geuk geunkan, baiñagure eskubideak, apurka-apurka«foru» biurtu ziran eta foruaklaterriaren ur garratzetan urtuziran.

Sabin Arana izan zan erriarenegoera larria ikusita, lenengo as-katasun osoaren deia egin ebana,eta laterriak nekez parkatu eutsoenpekatu aundi ori.

Sabin'en deiak, urteak joan, ur-teak etorri, bere frutua emoneban. Ez, zori txarrez, oraindiñobe, antxiñako askatasun osoa lor-tzeko, baiña bai urteetan izanez genduan geure Jaurlaritza, go-bernua, izateko. Eta gobernu orre-tan, geure lendakaria be bai.

Lendakaria ez da antxiñako Jau-na, beste gauza bat da, eta orain-diño ez dau iñoz aginpide bete -beterik izan, baiña euskaldunen-tzat norki ikusgarria ta maitaga-rria da.

Azkenengo gudea asita gero izangenduan lenengo lendakaria, Agi-rre maitagarria. Giro larri aretan,guda-giroan, Gernika'ko arizpeanbere ziña egin eban, Donibanekobere illobian irakurten diran ber-bak esanez.

Agirre joan eta bere ordez gaurerriratu jakun Leizaola jarri ebenagintaritza orren buru lez.

* *

Gure Jaurlaritza erbestean izanzan aldi orretan irakurri genduan«De Gernika a Nueva York» Agi

-rre'ren liburua. Guztiz gogoanga-rria, lenengo Lendakariak izaneban «Odisea» jakin gura dabe

-nentzat.

Urte estu ta larri areitan Jaur-laritza orrek izan zituan adiski-deak eta arerioak ugari.

Nork ez ditu gogoan aita Ola -so'ren berbaldi areik Londres'kota Paris'ko irratietatik? Demokra-ziaren eta erri-arazoaren ikuspegijatorra agertzen zan berbaldi orreinbidez diktadurearen illunpe iguin-garri aretan.

Sarritan entzuna dogu baita,gure Agirre'k Parisen gero XXIIIJon Aita Santua izango zanagazeuki zituan artuemonak.

Itzaltasuna lortu eban gure Jaur-laritzak, euskaldunen izen ona -gaitik eta agiri ziran gizonen ja-tortasunagaitik.

Baiña itxaropenak luze urteneban eta gure gazteen eroapenaamaitu zan. Ortik sortu ziranjokabide gogorrak, georago ta go-gorragoak.

* **

Franco'ren eriotz-ostean giro ba-rria sortu jakun eta astiro-astiro,errenka, urak euren bideetara urre

-ratzen dirala esan lei.

Guda-aldian legetua izan zanmailla aretara eldu gara gauritxura dagonez. Orregaitik, Len-dakaria barriro be Gernika'ko zu-gazpean, bere lekuan dago.

Sarritan izan ditu gure Euskale-rriak aldakuntza aundiak, laneanantxiñako oletatik gaurko LabaAundietara, nekazaritzan, etxegin-tzan...

Eta agintaritzak be izan ditubarrizkundeak: Batzarretan asi etaJauna aukeratu arte, foruen egoe-ra larrian asi eta, guda garratzarenondoren, gaurko giro onetan Jaur-laritzaren sendotzea lortu arte.

Baiña beti geure askatasuna taburu-jabetza aiztu berik.

GAMIZ'ek

Page 18: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

PRAKAMAN

Markiña'ko errian, Prakaman

eritxon gizon bat bizi zan: alper,

zuri, itzi, baldin, gogaikarria.

An ebillen, non eztegua ta

antxe, non batzarra ta barruan,

non montxorra ta aurrenengo.

Emakumeen artean be lotsa andi

bagarik sartu oi zan.

ATSOLORRA

Kortazarreneko Praiskak sein

barri bat izan eban. Ta sendatu

ta urrengo domekan, bere aide

ta auzoko andrak etorri jakozan

ikustalditxoa egitera.

Ta batak, ardaoa, besteak go-

zokia, emengoak txokolatea, an-

goak ogia ekarri eutsoezan, atso-

lorra jaia ospatuteko. Eta alan

ifiotson ama barriari areitariko

andra batek:

—Gaur ez jako parkatuko,

ba'dator, Prakaman alper andi

orreri.

—Neu ikustera etorri, ta kan-

pora jaurtiko ete jonagu?

—I, geldi-geldi egon... Neuk

egingo jitudan emengo bearrak.

Ekarri egidazue buztarri bat;

eroaizue seiña kumatik oera; ta

bere ordez kuman buztarria batu-

batu eginda ipiñiko jonagu, Pra-

iska.

PRAKAMAN'EN

ZURIKERIAK

Andik laster sartu zan Pra-

kaman. An egozan orduko mai

andi bi alkarren aurrrean, biak

zamau zuriz ederto jantziak, eta

edariz, ogiz ta jakiz oparo be-

terik. Prakaman'ek eskuaz txa-

pelari ikututxo bat eginda, esan

eban:

—Jaungoiko santuak gaur la-

koxe arratsalde on asko emon

daiskula guztixoi; batez be geu-

re etxekoandra neure eskola-la-

gun Praiskari, ta beronen seme

usakume seinbarri erreka-ondo-

ko Iora ederrari ta ama-semeak

goratzera etorri garean guztixoi.

Ara or, Mari Andres be, beti

lakoxe galanta...

—Bai, emen najagok ni beti

lakoxea. I ez az ba beti lakoa.

Txikixa intzanean, gaur baiño

zintzoagoa intzan bai, pizka bat.

—Mari Andres beti izan dot

nik Balentzia'ko laranja lako-

xea: azal mingots, barru gozo.

Praiska: zeure ta jaiobarri onen

osasunerako ardao tanta bat edan

dagigun.

—Orretarako bai —esan eu-

tson Mari Andres'ek—, edateko

obea az i lanean izerdia ate-

rateko baiño. Seiña non dagoan

begiratu be egin barik... !

—Mari Andres, ikusi ez ba'-

neu be, zer? Seme galanta, al-

tara nagusiko aingeruak lakoxe

berna lodi, papu gorri. Ez baiña

uste, au gora-bera, umea ikusi

ez dodanik. Aor dago, eder ori,

kuman batu-batu eginda: su-

rrean aita berbera da, bekokian

ta espanetan ama dirudi, ta

aitita lakoxe gizon galanta izan-

go da ori, nire ustez.

Au entzun ebenean, atso nes-

ka guztiak algaraka asi ziran.

Bat baiño geiago saiatsari

oratuta egozan barrearen-barrez

arnasa artu eziñik.

Mari Andres'ek, orduan, seas-

katik buztarria atara, ta Praka-

man'en begi aurrean ipiñiz esan

eutsan:

—Emen daukak sein eder, al-

tarako aingeru henna lodien an-

tzeko sein ederra. Begiratu ondo!

ESTONBA'tar Mañuel'ek

Page 19: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko

Undurraga'ko Leonor'i entzuna neban, berak eginiko odolestez saritua izango zala,itzik luzeena aurkituko eban naurkilaria.

Eta ni, ba, illeak lenagotik billaketan asita negoalarik, emen non dogun euzkerazkoitzik pitxiena, luzea, ederra eta euzkera bizitik jasoa: «Hiruhoitaemezortzigarrenarekikoen-tzazkoa».

* **

Ni neu, ba, etxeko eta adiskide aundia izateagaitik-edo, ezin izan dot odoleste-jaianeskurik sartu.

Eta Leonor'en aurrera orri onegaz lenengo doakionarentzat, izango dauzan itaun bijakin-arazoten dautsadaz.

Gorago aitaturiko itz pitxia euzkera bizitik artua dan ezkero, euzkera illa zein dogu ba?Bigarrena: Nortzuk eta noiz il eben?

* **

Ez dogu oraindiño euzkera illik.Prailletzar iguingarri batek, ostera, Bizkaia ta Zuberoa il-zori ateka estura garoazan

arren.* **

Bulego, arrapostu, greba, bakantza, suposatu, segeretari, hek eta nihoiz eta beste zen-bait itz, hek eta nioiz alde batera itzirik euskaldunak diralako, zer egingo dogu aurretik diransei itzakin?

Biziak, illak edo-ta euskaldunak ala erderazkoak ete doguz?* **

Euzkerarik asko dogu orain-eta, oiñarrizko ala goiarrizko ala naitaez danoi jan-arazotendauskuena ete da, ba, oraingo euzkera muetetan !

Jango dauanari gaitzik ez dagiola-ta, janaren begira diranai, be, ontzat izan begioke.

LANDAJUELA'tar A'k

Page 20: ALDIAK AURRERA - euskerazaleak · da. Egia esan, ume jaio-barri baten antzekoa da oraindiño, baiña or daukagu itxaropentsu. Eta, nondik datorren be ziur jakin barik, bake-antzeko