AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko...

16
2020-2021 AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA Bizkaiko Urtxintxa Eskolako trebakuntza eta zerbitzu eskaintza

Transcript of AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko...

Page 1: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

2020-2021

AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA

Bizkaiko Urtxintxa Eskolako trebakuntza eta zerbitzu eskaintza

Page 2: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

Zure beharretara egokitutako trebakuntza diseinatzen dugu

COVID 19ak

eragindako egoera berrira

moldatuz, gure ikastaro zein

zerbitzuetan segurtasun

neurri guztiak bermatuko

ditugu, egoeraren arabera

ere formatuak egokituz eta

eskaintzak aurrera egitea

bermatuz.

Tokian tokiko berezitasunei erantzunez, norbere herri zein taldearen beharretara egokitutako trebakuntza diseinatu eta moldatzen dugu. Aukera dago ikastaroa zuen herri edota elkartera mugitzeko. Eraman zazu ikastaroa zure herrira!

Page 3: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

Ikastaroen gidaBizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten.

Gure trebakuntza eskaintzak, gaur egun hezitzaileek zein haurraren bueltan kokatzen diren norbanakoek dituzten behar konkretuei erantzutea du helburu, balio hezitzai-leetan eta elkarlanean oinarrituz. Gure trebakuntzen zutabe nagusiak euskara eta haurra dira, euskaratik eta euskararen alde eginez, eta haur zein nerabeak eskubide eta bete behardun herritar gisa aitortuz.

2020-2021 ikasturteko trebakuntza eskaintzaren bitartez, norberaren eskuhartze hezitzailea hobetzea da erronka, ikastaro aberats eta baliagarriz osatuz.

Ikastaro guztiak euskaraz izango dira.

1 AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA2 AISIALDIKO ZUZENDARI IKASTAROA3 HEZKIDETZAN ADITUA4 AUZO ETA HERRIEN ERALDAKETA IKUSPEGI FEMINISTATIK5 MASKULINITATEA(K)6 ANIZTASUNAREN GAKOA: AISIALDI INKLUSIBOA7 AISIALDIAN HAUR ETA NERABEEN PARTE HARTZEA SUSTATZEKO TEKNIKAK8 AISIALDIAN JARDUTEKO EUSKARAZKO BALIABIDEAK9 TEORIATIK PRAKTIKARA: AISIALDIAN JARDUTEKO BALIABIDE ANITZAK

Page 4: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

1 IKASTAROAREN FITXA

HELBURUAK•Aisialdi euskalduna sustatzeko agente

aktiboak trebatzea.• Autonomia eta iniziatiba landuko dituzu

edukiak jaso ahala.• Formakuntza/trebakuntza prozesua giro

euskaldunean landuko duzu.• Gizartea eraldatzeko kontzientzia garatuko

duzu aniztasunetik, parte-hartzetik, hezkidetzatik...

• Aisialdian murgiltzeko baliabideak eskuratuko dituzu, aisialdiko animazioko hezkuntza-teknikak eta -baliabideak, besteak beste.

• Begirale baten funtzioak argitasunez zehaztuko dituzu.

EDUKIAK• 16 bloke ezberdinez osatutako edukietatik

jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, besteak beste: udalekuak eta kanpamentuak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, talde dinamika...

• Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko dituzu edukiak. 

• Bloke bi aterpetxeetan egingo dituzu, edukiak praktikotasunetik ikasteko aukera izanik.

BALDINTZAK•18 urte beteta izatea praktikak baino lehen.•Euskaraz ondo komunikatzeko gai izatea

(idatziz eta ahoz).

Astialdiko begiraleikastaroa

IRAUPENA150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko

EGUTEGIAUrritik maiatzera

LEKUAZenbait herritan

eskainiko da: Bilbo, Arratia, Lea- Artibai,

Durangaldea, Aiaraldea, Gernika,

Getxo, Gasteiz...

PREZIOA450 €

(Gasteiz 345 €)

TITULAZIOAEusko Jaurlaritzak

luzatutako titulua emango da.

Lekuaren arabera profesionaltasun agiria

luzatzeko aukera. Eskatu informazio zehatza

INFORMAZIO ZEHATZA: ww.urtxintxaeskola.eus

DIRUZ LAGUNDUTA:

Page 5: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

2 IKASTAROAREN FITXA

HELBURUAK• Aisialdi euskalduna sustatzeko agente

aktiboak trebatzea.• Hezkuntza-aisialdiko proiektuak

planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuratuko dituzu.

• Formakuntza/trebakuntza prozesua giro euskaldunean landuko duzu.

• Aisialdiko zuzendari baten funtzioak argitasunez zehaztuko dituzu.

• Begirale taldeak sortu, eta haurrentzako eta gazteentzako aisialdiko hezkuntza-proiektuetan talde horiek dinamizatu eta gainbegiratuko dituzu.

EDUKIAK•Bloke ezberdinez osatutako edukietatik

jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, besteak beste: proiektuen planifikazioa, erakundeen kudeaketa eta antolaketa, legedia...

• Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko dituzu edukiak.

BALDINTZAK•Astialdiko begirale titulua izatea (Euskal

Erkidego Autonomoan ateratakoa).• 21 urte beteta izatea.• Euskaraz ondo komunikatzeko gai izatea

(idatziz eta ahoz).

Astialdiko zuzendariikastaroa

IRAUPENA200 ordu teoriko eta

120 ordu praktiko

EGUTEGIA2020-2021 ikasturtea

LEKUABilbo eta Gasteiz

PREZIOA450 €

TITULAZIOAEusko Jaurlaritzak

luzatutako titulua emango da.

Lekuaren arabera profesionaltasun agiria

luzatzeko aukera. Eskatu informazio zehatza

INFORMAZIO ZEHATZA: ww.urtxintxaeskola.eus

DIRUZ LAGUNDUTA:

Page 6: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

3 IKASTAROAREN FITXA

HELBURUAK•Hezkuntzan aritzen diren hezitzaile eta

agenteekin ikuspegi feminista lantzea.•Hezkuntzaren azterketa eta genero ikuspegia

lantzea.•Aukera berdintasunaren inguruko neurriak

ezagutzea.•Arlo praktiko eta teorikoaren arteko lotura

definitzea.•Feminismoan lanean ari direnei hezkuntzaren

garrantzia azaltzea eta lantzea.

EDUKIAK•Teoria feministen oinarriak.• Proiektuen programazioa eta kudeaketa

balioen ikuspegitik.• Pedagogia feministak eta hezkidetzarako

estrategiak.• Monografikoak.

Hezkidetzan aditua

«Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar dugun gaitasunak garatzea ahalbidetuko duen bitartekoa da hezkidetza».

Euskal Herriko Bilgune Feminista

IRAUPENA100 ordu presentzial

EGUTEGIAAzarotik

maiatzera

LEKUABilbo

PREZIOA250 €

TITULAZIOABizkaiko

Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria

INFORMAZIO ZEHATZA: ww.urtxintxaeskola.eus

DIRUZ LAGUNDUTA:

Page 7: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

4 IKASTAROAREN FITXA

HELBURUAK• Espazioen eraldaketa prozesuak lantzeko

gakoak garatzea. • Haur eta nerabeen beharrak erdigunean

jarriko dituen espazioen diseinuaz jardutea.• Komunitate zein herri/hiri eredu

inklusiboagoak eraikitzen hastea.

EDUKIAK•Espazioaren garrantzia eta jendarte sistemak.•Espazioen behaketa eta eraldaketa ikuspegi

feministatik. •Komunitatearen parte hartzea kanpo

espazioen eraldaketan.• Erronka hezitzaileak eta helduon rola

eraldaketa prozesuetan.•Baliabide, tresna eta esperientzien

elkartrukea. •Eraldaketa prozesuen diseinua: esperientziak

eta ikasitakoak.- Jolas guneak haurren behar eta nahietara egokitzeko tresnak. Haurtzaroaren kultura eta jolasaren garrantzia.- Eskola bideen esperientziaren ezagutza.

Auzo eta herrien eraldaketaikuspegi feministatik

IRAUPENA14 ordu presentzial

EGUTEGIABi larunbat:

Azaroak 21 eta 2810:00-14:00 eta 15:30-18:30

LEKUABilbo

PREZIOA75 €

TITULAZIOABizkaiko

Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria

Kanpo espazioen eraldaketak geroz eta garrantzia handiagoa dauka gure ingurune eta lan hezitzailean, espazio hauek ere hezitzaileak direla dakigulako. Herri eta hirien antolaketak, harremanetan eta haurraren garapenean duen eraginaz jabedun izanik, ikastaro honetan, hezitzaile gisa ditugun egonezinak elkarbanatuko ditugu, herri zein auzoen eraldaketa prozesuetan adituak direnen laguntzaz.

INFORMAZIO ZEHATZA: ww.urtxintxaeskola.eus

ELKARLANA:

Page 8: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

5 IKASTAROAREN FITXA

HELBURUAK•«Gizon hezitzailez» osatutako espazioa eta

hausnarketak abiatzea.•Maskulinitate eredu ezberdinak aztertu eta

hauen inguruan gogoeta egitea.•Gizonen eta feminismo ezberdinen inguruko

harremanaz hausnartzea.

EDUKIAK•Gizonezkook eta feminismoen espazioa.•Protagonismoa eta espazio politiko eta

sozialen okupazioa.•Gizonezkook eta indarkeria matxista/

indarkeria sexista.•Espazio propioa bilatu/espazio feministekin

artikulatu.• Identitate, subjetibotasuna, deseraikitze

prozesuak eta gure posizioen azaltzea.•Gizon izatearen pribilegioa. Nola kudeatu?

Maskulinitatea(k)

IRAUPENA8 ordu presentzial

EGUTEGIALarunbat bat: Otsailak 20

10:00-14:00 eta 15:30-19:30

LEKUABilbo

PREZIOA50 €

TITULAZIOABizkaiko

Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria

Eta zer egin behar dut nik M8an? Zergatik emakumeentzako* ekintza bakarrik? Eta gu zer?Askotan entzundako kezkak, askotan esandakoak, azaldutakoak... Korapiloak, mugak eta kezkak askatzeko tartea da hau. Zein da gizon hezitzaileok guzti honetan dugun papera? Zerk sortzen digu ezinegona?HIRUKI LARROXArekin batera, korapiloari eutsi eta barne korapiloen identifikaziorako espazio bat.

ELKARLANA:

INFORMAZIO ZEHATZA: ww.urtxintxaeskola.eus

Page 9: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

HELBURUAK• Astialdi inklusiboan hezitzailearen jarrera

aztertzea.• Inklusioaren hausnarketaren eta marko

teorikoaren ezagupenari hasiera ematea.•Aniztasun Funtzionala duten haur eta

gazteekin lan egiteko baliabideak eskaintzea.

EDUKIAK•Heziketa berezitik aniztasun funtzionalera

eta integraziotik inklusiora; terminoak, kontzeptuak, historia, aurrekariak...

• Inklusioa: aisialdiaren garrantzia egoera zaurgarrian dauden haurrentzat.

•Jarduera ludikoen egokitzapena vs diseinu unibertsala.

•Nork du aniztasun funtzionala? Zein jarrera dugu aniztasunen aurrean?

•Jarduera ludikoen egokitzapena: jolasak, kirolak, tailerrak, ipuinak.

•Elkarte eta ekipamenduetara bisitak.•Esperientziak gonbidatu ezberdinen ahotik.•Besterik...

6 IKASTAROAREN FITXA

Aniztasunaren gakoa: aisialdi inklusiboa

LEKUABilbo

PREZIOA100 €

TITULAZIOABizkaiko

Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria

Inklusioa oinarritzat duen Aisialdian egoki jarduteko, Aniztasunaren lanketaren beharra ezinbestekotzat ulertzen dugu. Horrela bakarrik, ezberdintasunean hazi eta heziz lortu bait daiteke inklusioa. Horrela bakarrik lortu bait daiteke jarrera baztertzaileak ekidin ahal izatea; norberagandik, norberak bere buruaren hausnarketa eta behaketatik komunitatea osatuz.Ikastaro honetan hezkuntza ez formaleko aukerak baliatuz, baliabideak eskuratu eta jarrera egokiak landuko ditugu.

ASEtaldea

EGUTEGIAOstiral eta larunbat: Otsailak 26-27

Martxoak 5-6 eta 12-1316:00-19:00 | 10:00-14:00 eta 15:30-18:30

IRAUPENA36 ordu presentzial

8 ordu on-line(44 ordu)

ELKARLANA:

INFORMAZIO ZEHATZA: ww.urtxintxaeskola.eus

Page 10: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

7 IKASTAROAREN FITXA

HELBURUAK•Haur eta nerabeekin esku hartzean hobetzea. •Haur eta nerabeen eskubide eta betebeharrak

erdigunean jarriko dituen hezitzaile izateko gakoak lantzea.

EDUKIAK•Haurtzaroaren kultura:

- Haur eta nerabeen eskubide ete betebeharrak herritar aktibo gisa- Haurtzaroan hazi eta garatzeko beharrak

•Zer da guretzat parte hartzea?- Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?- Haur eta nerabeen parte hartzea, mailak eta beharrak.- Parte hartzea indartzeko baliabideak.

•Heldu rola eta hezitzailearen papera.- Helduon beldurrak eta haurrenganako irudikapenak.- Adibideak eta tresnak.

Aisialdian haur eta nerabeen parte hartzea sustatzeko teknikak

IRAUPENA14 ordu presentzial

5 ordu on-line(19 ordu)

EGUTEGIAUrtarrilak 16 eta 23

10:00-14:00 eta 15:30-18:30

LEKUABilbo

PREZIOA75 €

TITULAZIOABizkaiko

Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria

Urteak daramatzagu haur eta nerabeentzako ekimenak sortzen baina euren nahi eta beharrak, euren ahotsak entzun gabe. Ikastaro honekin haur eta nerabeekin batera jarduteko tresnak eskuratzea da helburu nagusia, haur eta nerabeak entzun eta eurekin batera herri, auzo zein eskaintza hezitzaileak osatzeko.

INFORMAZIO ZEHATZA: ww.urtxintxaeskola.eus

Page 11: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

8 IKASTAROAREN FITXA

HELBURUAK• Haur eta nerabeekin euskara modu

positiboan lantzeko baliabideak eskaintzea.•On-line aritzeko euskarriak sortzeko teknikak

eskuratzea.•Egun euskaraz dauden sareko baliabideen

berri jakitea.

EDUKIAK•Euskararekiko harreman positiboak landu

(ahobizi eta belarriprest / euskararen lanketa maitasunetik ez ezarpenetik).

•Nola sortu euskarazko baliabide telematikoak; bideoak, zuzenekoak...

•Sarean dauden euskarazko baliabideak.•Besterik...

Aisialdian jarduteko euskarazko baliabideak

Euskaraz eta euskararen alde ekiteko baliabideeak elkarbanatzeko espazioa da honakoa, haur eta nerabeekin euskaraz jolastu, abestu zein bizitzeko espazio ziurrak sortzeko aukera.

LEKUABilbo

PREZIOA75 €

TITULAZIOABizkaiko

Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria

EGUTEGIAOstiral eta larunbat:

Azaroak 14-1516:00-19:00 | 10:00-14:00 eta 15:30-18:30

IRAUPENA4 ordu presentzial

8 ordu on-line(12 ordu)

INFORMAZIO ZEHATZA: ww.urtxintxaeskola.eus

Page 12: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

9 IKASTAROAREN FITXA

HELBURUAK•Hezitzaileek dinamizazio eta eskuhartzean

hobetzeko tresnak garatzea.•Jada ditugun baliabideak elkarbanatu eta

forma berriak ematea.

EDUKIAK•Hezkuntza hezitzailea, balioetan oinarrituriko

hezkuntza.•Zaintza hezitzaileaz jardutea.•Dinamizatzailearen papera eta erronkak.•Hezitzaileen rola.•Dinamizaziorako tresnak (jolasak,

dinamikak...).

Teoriatik praktikara: aisialdian jarduteko baliabide anitzak

Balio hezitzaileez jarduten dugunean gure barnean deseraikitze prozesu batean sartu behar garela ustea dugu, aurrez ikasitakoa eraldatzeko asmoz. Ikastaro labur honen helburua teoriatik praktikara salto egitea izango da, bakoitzaren baliabide hezitzaileak (dinamikak, abestiak, jolasak...) elkarbanatuz eta taldean, jolasaren eta dinamika ezberdinen bitartez, berriak eraikiz.

LEKUABilbo

PREZIOA50 €

TITULAZIOABizkaiko

Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria

EGUTEGIAOstiral eta larunbat:

Apirilak 23-2416:00-19:00 | 10:00-14:00 eta 15:30-18:30

IRAUPENA10 ordu presentzial

INFORMAZIO ZEHATZA: ww.urtxintxaeskola.eus

Page 13: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

Bizkaiko Astialdi eta Suspertze Soziokulturalerako EskolaZabalbide 26, behea. 48006 BILBO

matrikulazioa@ur txintxaeskola.eus | 94 432 04 45 | www.ur txintxaeskola.eus

BizkaikoUrtxintxa Eskolakoikastaroak2020-21

Ikastaroetan izen-emateko informazioa:Matrikula orria:Astialdiko Begirale eta Zuzendari ikastaroetan: Nortasun agiriaren (NA) fotokopia.

Ikastaro guztietan: Ordain agiria.

KUTXABANK_ES54 2095 0233 10 9102257479

Matrikulazioa:Irailaren 7tik 27ra arte. * Ikastaro laburretan hasi baino 7 egun lehenagora arte.

Bi modutan egiteko aukera:

Web gunean izen emanez: www.urtxintxaeskola.eus Bulegora hurbilduz.

Telefono mugikorraz QR kode hori eskaneatu eta ikastaroen informazio zehatza topatuko duzu bertan.

Matrikula egiteko aukera ere izango duzu.

Page 14: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

Parte hartzeaHERRI HEZITZAILEA da gure jomuga, herri eta auzoetako haur eta gazteak erdigunean ko-katzen dituzten proiektuak sortuz eta hezkuntza ardura, komunitate osoaren ardura (udala, eskola, familia, aisialdia, herri eragilea...) dela ohartarazteko dinamikak martxan jarriz.Herritarren arteko sareak eratuz, bertakoekin eta bertakoentzako diseinatu eta kudeatzen ditugu prozesu parte hartzaileak, bertan dagoena delako bere inguruaz gehien dakiena.

•OINHERRI egitasmoaren baitan kokatuz, Herri Hezitzailea egitasmoaren inguruko aholkularitza eta prozesuen kudeaketa.

•HEZKUNTZA PROIEKTUEN eraketa parte hartzaileak.

•ESKOLA BIDEAK proiektuaren diseinua, koordinazioa eta dinamizazioa.

•ESPAZIOEN (jolasguneen, patioen) eraldaketa prozesu parte hartzaileak eta trebakuntzak.

•HAUR ETA GAZTEAK ERDIGUNEAN kokatzen dituzten parte hartze prozesuen aholkularitza, diseinua, koordinazioa eta dinamizazioa (diagnosiak, eraldaketak, hausnarketak...).

Inklusioa eta aniztasun funtzionalaInklusioa eta aniztasun funtzionala oinarri bezala hartuta sentsibilizazio, trebakuntza eta jarduera anitzen bidez lantzen dugu arloan. Gure esperientziaz baliatuta, diseinatzen ditugu egitasmoak. Aniztasunaren lanketaren beharra ezinbestekotzat ulertzen dugu. Horrela ba-karrik, ezberdintasunean hazi eta heziz lortu bait daiteke inklusioa.Horrela bakarrik lortu bait daiteke jarrera baztertzaileak ekiditea; norberagandik, norberak bere buruaren hausnarketa eta behaketatik komunitatea osatuz.

•Aniztasun funtzionala eta inklusioarekin egoki lanean: trebakuntza eta sentsibilizazio saioak.

•Aniztasun Funtzionala eta inklusioa Astialdian: trebakuntza eta aholkularitza.

•Aniztasun funtzionala eta sexualitatea trebakuntza.

• Inklusioarako komunikazio estrategiak; zeinu hizkuntza, irakurketa erraza...

•Unitate didaktikoen sorkuntza.

• Inklusioan trebakuntza eta dinamizazioak.

•Terminologiaren lanketa.

•Aholkularitza.

Page 15: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

FeminismoaHezkuntza jendartearen oinarrietako bat dela ulerturik, feminismotik eragitea eta genero ikuspegia txertatzea da gurejomuga. Modu horretara, helburua norbanako kritiko eta autonomo gisa garatu ahal izateko baliabideak eskaintzea da.Horrela, hezkuntza komunitatearekin batera, ikuspegi feminista bate-tik lan egiten dugu herrietako proiektu hezkidetzaileak eraikiz.

•Eraldatzen: ikasleekin esku-hartzeak.

•Hezkidetzan hezten. Irakasle eta familientzat trebakuntzak.

•Herrietako egitasmoen koordinazioa eta dinamizazioa.

•Bestelakoak: Hezkidetza kalera programa, unitate didaktikoen sorkuntza, ikastaroak...

EuskaraArloaren xedea dugu euskararen erabilera sustatzea eta euskararen presentzia areagotzea eremu ez formaletan.Hizkuntza, maila akademikotik atera eta lagunartean eta gozatzen dugun bitartean lantzea da gakoa, lagunekin elkarrekintzan, parte-katzen, eta alai ari garen bitartean. Hori da egitasmo ezberdinetan bultzatuko dena.

•Familia euskaraz jolasean.

•Euskara indartzeko saioak.

•Patxintxiketan. Denontzako abestiak.

•Asteburu pasak.

Zerb

itzua

k

Page 16: AISIALDI HEZITZAILEA ETA SUSPERTZE SOZIOKULTURALA … · 2020. 9. 14. · Ikastaroen gida Bizkaiko Urtxintxa Eskolan 35 urte baino gehiago daramagu aisialdia balioetan jazten. Gure

Tertangan (Araba) etxea kudeatzen dugu eta egonaldiak, barnetegiak eta dinamizazio bereziak antolatzen ditugu bertan. Kontsultatu aukerak www.tertangakoetxea.eus atarian.Erreserbetarako 94 432 04 45 telefono zenbakira deituz.

Aisialdian hazteko eta hezteko gunea

Tertangakoetxea

www.tertangakoetxea.eus

LAUDIOAMURRIO

URDUÑA

TERTANGA

GASTEIZ

DELIKA

BI-3931

A-4605

BI-2521

BI-625

A-2625

42º 58’ 34.24’’ N 03º 01’ 14.53’’ W