AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia...

10
AIREA Airea da Lurra inguratzen duen gas-nahaste berezi bat, eta atmosfera osatzen du. Kolorgea, usaingabea eta zaporegabea denez, batzuetan ez dugu gogoratzen hor dagoela. Baina hor dago, eta oso garrantzitsua da. Erabilera ugari ditu aireak: izaki bizidunak bizirik mantentzen ditu, eta saskibaloian jolasteko aukera ematen dizu. Atal honetan, esperimentu batzuk egingo dituzu, eta ikasiko duzu aireak nola bultza ditzakeen objektuak, igo gauzak, eta nola bote eginarazten dien baloiei.

Transcript of AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia...

Page 1: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

AIREAAirea da Lurra inguratzen duen gas-nahaste berezi bat, eta atmosfera osatzen du. Kolorgea, usaingabea eta zaporegabea denez, batzuetan ez dugu gogoratzen hor dagoela. Baina hor dago, eta oso garrantzitsua da.

Erabilera ugari ditu aireak: izaki bizidunak bizirik mantentzen ditu, eta saskibaloian jolasteko aukera ematen dizu. Atal honetan, esperimentu batzuk egingo dituzu, eta ikasiko duzu aireak nola bultza ditzakeen objektuak, igo gauzak, eta nola bote eginarazten dien baloiei.

Page 2: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

14

Paper lehorraManten al daiteke papera lehor uretan?

Materialak– Iturriko ura– Plastikozko ontzi bat– Papera– Plastikozko edalontzi bat

Zer egin1. Bete plastikozko ontzia, hiru laurden inguru, iturriko

urez.2. Zimurtu orria, eta jarri estu-estu plastikozko

edalontziaren hondoan. Erabili behar adina paper, eror ez dadin edalontziari buelta emandakoan.

3. Eman buelta edalontziari, eta sartu uretan. Eutsi edalontziari zuzen, inoiz ez okertuta.

4. Atera edalontzia zuzen uretatik, eta atera papera. Zer gertatu zaio paperari?

Zer gertatzen da?Orria ez da busti. Aireak inguratzen du papera edalontzian. Edalontzia uretan sartzean, airea harrapatuta geratu da edalontzian. Aire harrapatuak urari bultza egiten dio, eta paperera iristea eragotzi. Edalontzia okertuz gero, aireak ihes egiten du, eta urak hartzen du haren lekua. Kasu horretan, orria busti egiten da.

Page 3: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

15

Aire elastikoaZergatik egiten du bote airez betetako puxikak?

Materialak– Puxika bat

Zer egin1. Puztu puxika.2. Egin korapilo bat puxikari.3. Eskuez, zapaldu puxika hainbat tokitan.4. Bota puxika mahaiaren edo lurraren kontra.

Zer gertatzen zaio puxikari zerbaiten aurka jaurtitzean?

Zer gertatzen da?Puxikak latex deritzon material elastiko batez egiten dira. Puxika barruan putz egindakoan, aire-molekulak (molekulak dira substantzia baten partikularik txikienak, bereizita iraun dezaketenak) elkarrengana gerturatzen dira. Puxika zapaldutakoan, aire-molekulek erresistentzia jarri dutela nabaritu duzu. Puxika elastikoa da, baita barruko airea ere. Airea elastikoa denez, puxika itzuli egiten da mahaiaren edo lurraren kontra jaurtitakoan. Puxika hondarrez betez gero, ez du bote egiten.Eta horrexegatik betetzen dira airez saskibaloiko baloia, futbolekoa eta beste hainbat.

Page 4: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

16

Zer gertatzen da?Puxika sokan zehar mugitu da indarrez. Puxika puztean, airez bete duzu. Puxikaren azal elastikoak presioa, edo indarra, eragin dio barruko aireari. Puxikaren ahoa askatzean, airea indarrez kanporatu da, eta kontrako noranzkoan eraman du puxika. Suziri bat jaurtitzen denean, indar ikaragarria behar da lurretik altxatzeko. Erregaiak ematen dio indar hori suziriari: erregaiak su hartzen du, suziriaren muturrean eztanda gertatzen da, eta suziria gorantz bidaltzen du.

Zer egin1. Lotu sokaren mutur bat lehenengo aulkira.2. Sartu soka edateko lastoan.3. Lotu sokaren beste muturra bigarren aulkira.4. Bereizi aulkiak, soka tenkatzeko.5. Puztu puxika, eta heldu estu-estu ahotik, aireak ihes

ez egiteko.6. Mantendu puxikaren ahoa itxita, eta lotu lastoa

puxikari zinta bidez.7. Puxika lotu ondoren, askatu puxikaren ahoa. Zer

gertatu da?

Materialak– Soka bat, 2 m ingurukoa– 2 aulki– Edateko lasto bat– Puxika luze bat– Zinta itsasgarria

Airezko suziriaZer gertatzen zaio aireari presiopean jarritakoan?

Page 5: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

17

Zer gertatzen da?Inguratzen gaituen aireak norabide guztietan egiten du bultza. Edalontzia gora begira zegoenean, airea edalontziaren kontra bultza egiten ari zen. Edalontziari buelta ematen diozunean, aireak txartelari presioa eragiten jarraitzen du, eta txartela bere lekuan mantendu da. Aireak txartela edalontziaren kontra mantentzen du, harik eta airea baino indartsuagoa den indar batek txartela mugitu arte.

Zer egin1. Egiaztatu txartelak plastikozko edalontziaren gaina

estal dezakeela.2. Bete edalontzia goraino iturriko urez, airerik izan ez

dezan.3. Jarri txartela edalontziaren gainean. Ziurtatu ez

dagoela airerik txartelaren eta uraren artean. Airerik badago, kendu txartela, gehitu ura, eta jarri berriro txartela.

4. Mantendu txartela bere lekuan, eta jarri esku bat gainean.

5. Eman buelta edalontziari ontziaren parean. Kendu eskua, poliki-poliki, txartelaren azpitik.

6. Mugitu edalontzia, poliki-poliki, norabide askotan. Txartela edalontziari atxikita mantentzen al da alde batera eta bestera mugitutakoan?

Materialak– 5 x 8ko txartel bat– Plastikozko edalontzi bat– Iturriko ura– Ontzi bat

Airearen bultzadaZenbaterainoko indarra du airearen presioak?

Page 6: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

18

Zer gertatzen da?Erdian korapiloa duen zapia azkarrago erori da lurrera, korapilorik ez duena baino. Objektu batek aire-molekulak kolpekatzen ditu airean erortzen ari denean. Molekula bakoitzak pixka bat igotzen ditu erortzen ari diren objektuak. Korapilorik ez duen zapia zabaldu egin denez, aire-molekula gehiago harrapatu ditu, eta, hala, polikiago erori da.

Airearen laguntzaNola eragiten dio objektu baten formak objektu hori airean erortzeko moduari?

Materialak– Guraizeak– Erregela bat– Soka bat, 2,4 metrokoa– 2 zapi karratu– 2 arropa-pintza

Zer egin1. Ebaki soka 30 cm-ko zortzi zatitan.2. Egin korapilo handi bat zapi baten erdian.3. Lotu soka zati bana zapi bakoitzaren ertzetan.4. Batu zapi bakoitzaren lau soka-muturrak, eta

korapilatu arropa-pintza baten buruan.5. Heldu zapi bakoitzari erditik, eta bota biak airera.6. Zer gertatu da?

Page 7: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

19

Botila-puxikaZer gertatzen zaio aireari berotutakoan eta hoztutakoan?

Materialak– Puxika bat– 2 litroko freskagarri-botila bat– Iturriko ur beroa– 2 tarta-molde– Iturriko ur izoztuaPertsona nagusi bat laguntzeko

Zer gertatzen da?Botila hutsik zegoela zirudien, baina aire-molekulaz betea zegoen. Molekula horiek etengabe mugitzen dira botilaren barruan. Molekulak zenbat eta beroago egon, orduan eta gehiago mugitzen dira, eta orduan eta espazio handiagoa hartzen dute. Puxika duen botila ur berotan sartutakoan, puxika puztu egiten da, edo zabaldu, airearen eraginez, aire-molekulek espazio handiagoa hartzen baitute. Puxika duen baloia ur izoztutan sartutakoan, puxika hustu egiten da, molekulak elkarrengana hurbiltzen direlako eta, horrenbestez, espazio txikiagoa hartzen dutelako.

Zer egin1. Jarri puxika freskagarri-botilaren ahoan.2. Eskatu lagunduko dizun helduari ur beroa botatzeko

lehenengo tarta-moldera.3. Bota ur izoztua bigarren tarta-moldera.4. Sartu puxika duen botila ur beroa bota duzun

moldean segundo batzuez, eta ikusi zer gertatzen den.

5. Atera botila ur berotatik, eta jarri ur izoztutan. Zer gertatu zaio puxikari oraingo honetan?

Page 8: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

20

Liburu-igogailuaAireak altxa al dezake objektu astunik?

Materialak– Plastikozko erosketa-poltsa bat– Liburu bat

Zer egin1. Jarri erosketa-poltsa mahai gainean.2. Jarri liburua poltsaren gainean.3. Poltsaren irekiguneak mahaitik kanpo egon behar

du. Liburuak ez luke atera behar mahaitik.4. Altxatu pixka bat poltsa, eta egin putz indarrez

irekigunetik. Zer gertatu zaio liburuari?

Zer gertatzen da?Poltsan putz egindakoan, liburua altxatu egin da mahaitik. Poltsari gehitu dizkiozun aire-molekulek elkarri bultza egitean, poltsa puztu egin da, eta liburua altxatu du. Ponpa baten bidez gurpilak puzten dituzun bezala puztu duzu poltsa airez. Airearen presioa oso indartsua da, eta presio handiak kamioi astunak ere altxa ditzake!

Page 9: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

21

Hautsa aireanZer dago airean?

Materialak– Esku-argi bat

Zer egin1. Piztu esku-argia.2. Utzi gela ilunpean.3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu

esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari. Zer ikusten duzu?

Zer gertatzen da?Argi-izpiari erreparatzean, partikula txikiak (oso zati txikiak) ikusi dituzu airean flotatzen. Lurreko airea ez da gas purua. Izan ere, zikinkeriaren, hondarraren, arropen, metalaren, egurraren, plastikoaren, errautsen, ilearen eta beste material batzuen partikulak ditu. Airea fabriketako partikulaz (adibidez, kedarra eta errautsa) edo produktu kimikoz betetzen denean, esaten dugu kutsatua dagoela.

Page 10: AIREA - elhuyar.eus · Zer egin 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire-espazioari.

22

Haize parrastatsuaNondik jotzen du haizeak?

Materialak– Guraizeak– Erregela bat– Oihal arin bat– Makila bat, 1 m ingurukoa

Zer egin1. Moztu 30 x 7,5 cm-ko oihal zati bat.2. Lotu oihalaren mutur bat makilaren puntan.3. Joan kanpora egun haizetsu batean. Sartu makila

lurrean, oihala goian duela. Nondik dator haizea? Zenbaterainoko indarra du haizeak?

Zer gertatzen da?Haizea dabilenean, airea mugitu egiten da, eta objektuak bultzatzen ditu. Zure oihala haizearen eraginez mugitu da ziur asko, eta noranzko jakin batean. Horrek erakusten du nondik datorren haizea. Airearen mugimenduen azterketa biziki interesgarria da marinelentzat eta hegazkinetako pilotuentzat. Eta horregatik ikusten dira batzuetan haize-mahukak aireportuetan edo uretatik gertu. Horiek adierazten digute zein indartsua den haizea eta nondik datorren.