Aintzinako Erregimena

48
AINTZINAKO ERREGIMENA IES MUNGIA BHI Marije AGUILLO

Transcript of Aintzinako Erregimena

Page 1: Aintzinako Erregimena

AINTZINAKO ERREGIMENA

IES MUNGIA BHIMarije AGUILLO

Page 2: Aintzinako Erregimena

Zer da?

Definizioa

Europan XVII eta XVIII. mendeetan indarrean egon ziren

sistema politikoak, juridikoak, ekonomikoak eta sozialak.

Ulertu duzu zerbait? Ziur gauza

handirik ez. Jarrai dezagun ikertzen

Page 3: Aintzinako Erregimena

AE-k zituen Ezaugarriak

• Demografia zaharra, hau da, oso hazkunde txikia eta motela.

• Ekonomia nekazaritza atzeratu batean oinarrituta. Ekonomia geldikorra.

• Gizartea estamentuetan antolatuta.

• Gobernu forma: absolutismoa.

Page 4: Aintzinako Erregimena

DEMOGRAFIA AINTZINA

Page 5: Aintzinako Erregimena

Demografia aintzina

- Bere ezaugarria populazio hazkunde oso ahula eta motela zen.

- Jaiotza tasa oso altuak, baina heriotza tasa ere (bereziki haurren heriotza) oso altuak ziren. Hori

dela eta, Berezko Hazkundea oso txikia edo ezezkoa zen.

Page 6: Aintzinako Erregimena

Demografia aintzina

Populazio eta baliabideen arteko oso oreka ahularekin

Nekazaritzaren errendimendu eskasek eta

irregularrek biziraupen krisiak sortzen zituzten aldiro.

Krisi hauek goseteak, eta izurriteak ekartzen zituzten.

Populazioak, gutxi eta txarto elikatuta dagoenez ,joera

du izurriteak edukitzera.

Ondodrioa hilkortasun katastrofikoa da

Page 7: Aintzinako Erregimena

Demografia aintzina

Aldaketak XVIII. mendean

Ingalaterrako eskualde batzuetan

soberakinak hazten dira nekazaritzako

teknika berriak sartzen ari direlako.

Honen ondorioak:

Populazioaren elikaduraren hobekuntza

Izurriteen kontrako defentsa gehiago: izurriteen

eragina murriztuz joan zen.

Higienaren hobekuntza, eta nafarreriaren kontrako

txertoa

Page 8: Aintzinako Erregimena

Demografia aintzina

Ondorioak:

Hazkunde demografiko nabaria (Ingalaterran batez ere)

Hazkunde horrek elikagaien eta manufakturen eskariaren hazkundea bultzatu zuen.

Manufakturen modernizazioa bultzatuko zuen.

Nekazaritza munduan sartutako aldeketekin eskulan asko soboran zegoen. - Eskulan hori industrian enplegatuko zen.

Page 9: Aintzinako Erregimena

NEKAZARITZA EKONOMIA

Aintzinako Erregimenean

Page 10: Aintzinako Erregimena

Ekonomiak nekazaritzan oinarritzen da

Populazioaren %80 nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen ziren.

Teknikak Behe Erdi Arotik ia ez ziren aldatu.

Hiru urteko errotazioa, lugorriarekin, erabiltzen zen.

Errendimenduak oso txikiak ziren eta soberakinak ez zeuden ziurtatuta.

Lanabesak oso atzeratuakç ziren eta eragingarrita- sun eskasarekin lan egiten zuten lurra.

Page 11: Aintzinako Erregimena

Lurraren egitura Jabe nagusiak: nobleak eta Eliza

ziren.

Jabegoaren egitura: jauerria zen.

Oso lur gutxi zegoen nekazarien

eskuetan.

Nekazari gehienak Jaun-lurretan lan egiten zuten betebehar askorekin:

Jaun lurretan dohanik lan egin

Uztaren alde bat ordaindu.

Jaun eskubideak onartu (zerga ugari: errota, labea, dólar, e.a. erabiltzeagatik

Elizari guztiek ehuneko hamarra eman behar zioten

Page 12: Aintzinako Erregimena

Aldaketak XVIII. mendean Nekazaritzan

Fisiokraziari esker nekazaritzan aurrerakuntzak sartu ziren.

Labore berriak landu ziren: Artoa eta patata

Europako leku batzutan (PPBB-an, Ingalaterran) teknika hobekuntzak sartu ziren: Etengabeko errotazioa produktu

berriekin (hirusta, alpapa, arbia,…)

Burdinazko goldea Karea hasi zen erabiltzen lurrak

hobetzeko.

Pintura de fines del siglo XVIII imbuida de la ideología fisiocrática, enaltecedora de las virtudes de las actividades agrícolas (Fuente: JEAN, 1994, p. 63).

Page 13: Aintzinako Erregimena

Gremioek produkzioa, kalitateak eta prezioak kontrolatzen zituzten. Produkzioa oztopatzen zuten gehiegizko arauak zeuden. Ez zegoen konpetentziarik debekatzen zelako.

Manufakturak lantegi handiak ziren: luxuzko produktuak egiten zituzten

Landan merkatarien eskutik “Domestic-system” ezartzen zen (industria aurrekapitalista)

Merkatariek nekazariei lehengaia eta

produkzioa eskeintzen zizkien

gremioen kontrolatik kanpo.

Nekazarientzat diru sarrera osagarria zen Merkatarientzat irabazi gehiago

Industria artesanala

Page 14: Aintzinako Erregimena

Merkataritza Barruko merkataritza. Hirien merkatuetan. Nekazaritzako eta eskulangintzako produktuak trukatzen ziren. Urteko feriak ere antolatzen ziren eta han urruneko produktuak saltzen ziren: zeta, espeziak, urrea, esklabuak,… Neurri, pisu eta moneta aniztasunak eta komunikazio zailek merkataritza jarduera eskualdeen artean oztopatzen zuten.

Kanpoko merkataritza portu-hiri handietan egiten zen. XV. Mendetik aurrera, aurkikuntza geografikoak direla eta, loraldia izan zuen. Merkataritza Konpainiak sortzen dira.

Bolumen neurriak:Fanega, Kuartilo, Zelemin

Page 15: Aintzinako Erregimena

Merkantilismoa

XVII. mendean Europan jarraitu zen politika ekonomikoa.

Herrialdeen aberastasuna herrialdeak zuen metal preziatuen kantitatearen arabera neurtzen zen.

Urrea pilatzeko: Manufakturak sustatu Esportazioak egin Barruko merkatua babestu

Page 16: Aintzinako Erregimena

FISIOKRAZIA

XVIII. mendeko pentsamendu ekono- mikoaren eskola.

François Quesnayk defendatzen zuen printzipioa:

“Herri baten aberastasun-iturri nagusia lurra da. Horri esker jakiak eta eskulangintzarako eta merkataritzarako artikuluak lortzen dia”

Nekazaritza sustatu zen.

François Quesnay

Page 17: Aintzinako Erregimena

LIBERALISMOA

XVIII. mendeko pentsamendu ekonomikoaren eskola.

Adam Smith-ek “Nazioen aberastasuna” lanean aldarrikatzen zuena:

Herrien aberastasuna lana da.

Hiritzarrek interes pertsonalagatik jarduten dute eta jarduera

horien ondorioak onak dira gizarte osorako.

Jarduera ekonomikoa askatasunez egin behar da.

Estatuak ez du esku hartu behar.

Ekonomia eskaria-erskaintzaren legearen arabera arautzen

da (produkzioa, prezioak)

Merkatu-legea izan behar da arau bakarra.

Page 18: Aintzinako Erregimena

Hiri garapen ahula

Hiri garapena ahula zen.

Produkzioaren muinoa herriak ziren.

50.000 biztanle baino gehiagoko hiriak eskasak ziren.

Ingalaterran (XVIII. m) populazio mugimendu bizkorra, landatik hirira, hasten da.

Hirigintza hazkundea hasiko da.

Page 19: Aintzinako Erregimena

GIZARTEAREN ESTAMENTUEN ANTOLAKETA

Page 20: Aintzinako Erregimena

Gizarteak egitura estamentala zuen

Estamentua Bizi modu batzuengatik definitzen den gizarte multzo bat, zeinek

jaiotzagatik eskubide , betebehar eta funtzio zehatzak zituzten.

Estamentuak iragazgaitzak ziren. klerora bakarrik edozein

estamentutik sar zitekeen. Beste estamentuetara heltzen zen jaiotzaz

eta aldaezinak ziren.

XVIII. mendean gizarte mota hau krisian sartzen da.EEBBetako eta Frantziako iraultzak direla eta, estamentuak joaten dira

desagertzen eta klase gizartea ezartzen.

Page 21: Aintzinako Erregimena

Aintzinako Erregimenaren gizartea: estamentala

Pribilegiatuak:

- Kleroa- Noblezia

Ez pribilegiatuak:

Hirugarren estamentua

Pribilegiatuek ez zuten zergarik ordaintzen.Gobernuko goi karguak haientzat ziren

Ez pribilegiatuek denetariko zergak ordaindu behar. Kargu onenak eskuratu ezinak zituzten.

Page 22: Aintzinako Erregimena

SISTEMA ABSOLUTISTA

Luis XIV.a

Page 23: Aintzinako Erregimena
Page 24: Aintzinako Erregimena

Ideologia oinarria

Monarkia jainkotiarra

Bossuet-ek esaten du, erregeek duten boterea jainkoak eman diela.

Errege boterearen sorburua jainkoa da.

Erregeak bakarrik jainkoaren aurrean erantzun behar du eta bere boterea zatiezina da.

Page 25: Aintzinako Erregimena

Gobernu absolutistaErregeek erabiltzen dituzten baliabideak

:

Ministroen kontseiluak (burges

askorekin)

Ejerzitua

Burokrazia eta Diplomazia.

Noblezia gortesaua (meneratua)

Galtzen du funtzio militarra

Dohaintzak jasotzen ditu ta erregearen menpe dago

XVII eta XVIII mendean bere gailurrara heltzen da.

Page 26: Aintzinako Erregimena

Absolutismoaren aurpegia

Europa jauregi erraldoiz, eta aberastasunaz beteta, bete egin zen. Han noblezia gortesauak festak, dantzak, jokoak eta bestelakoak egiten zituen.

Page 27: Aintzinako Erregimena

Hirugarren estamentuaren aurpegia

Page 28: Aintzinako Erregimena

Salbuespenak gobernu absolutistari

Probintzia Batuak (Holanda)

Veneziako Errepublika

Ingalaterra: Monarkia Parlamentarioa

Page 29: Aintzinako Erregimena

NAZIOARTEKO EGOERA

XVII. m-ra arte Espiniar koroak hegemonia zuen Europan.

Kolonietan Espainia eta Portugal ziren hegemonikoak.

XVII. mendean BH, PPBB eta Frantzia lehiakideak ziren.

Utrech-eko (1713) politikarekin saiatu zen Europako potentzien artean oreka bat izatea.

XVIII. mendean Frantziak eta BH-ak Espainiako hegemonia ordezkatu zuten.

Page 30: Aintzinako Erregimena

ILUSTRAZIOA

Page 31: Aintzinako Erregimena
Page 32: Aintzinako Erregimena

1.1. IlustrazioaIlustrazioa

Ilustrazioa XVII. mendeko Iraultza zientifikoaren ondorioa da.

Metodo zientifikoak, hau da induktiboa, arrazionalismoa, kritika eta pentsamendu askea ekarri zuen.

Newton argiaren teoria ikasten

Pascal, kalkulatzeko 1. makina “Pascalino”

Page 33: Aintzinako Erregimena

Zer da?

AitzindariakIdeia garrantzitsuenak

-Sozietate zientifikoak

-Saloiak

-Entziklopedia

-Herriaren adiskideen elkarteak

-Absolutismoa-Gizarte estamentala-Kultura falta-Superstizioa -Erlijioaren nagusitasuna

XVIII. mendeaModernizazio ikaragarria

Kritikak

Noizko?

Ilustratuak

Nola hedatu ideiak

Zer suposatu zuen?

Page 34: Aintzinako Erregimena

Zer da Ilustrazioa?

XVII. mendeko Iraultza zientifikoaren eraginez, pixkanaka, Barrokoaren ideologia eta mentalitatea krisian sartzen da.

Ilustrazioa, XVIII. mendearen hasieratik, Europatik, batez ere Frantzia- eta Ingalaterratik, hedatu zen mugimendu filosofiko, literario, eta zientifikoa zen. “Argien mendea”.

Arrazionalismo eta kritikaren eskutik modernizazio ikaragarria suposatu zuen, eta Aintzinako Erregimenaren zutabeak astinduko zituen Agintea eta Gizartea eraldatzen.

Page 35: Aintzinako Erregimena

Ilustrazioaren pentsamendua

Gizartea, aurreiritziak eta kultura iluntasuna kritikatuz gain Sistema politikoa ere kritikatzen zen

Locke –n teoria eredutzat hartuta:

Monarkia parlamentarioa

Aginte banaketa (Botere legegilea,

judiziala, betearazlea)

John Locke

Page 36: Aintzinako Erregimena

Ilustratuen ekarpenak

Montesquieu. “Legeen Izpiritua” Botere-banaketa defendatzen zuen.

Voltaire. Pentsamendu-askatasuna eta “Deismo”, erlijio berria ez agerkundekoa, defendatzen zuen.

Rousseau. Demokrazian sakontzen du. “Gizarte-hitarmena” defendatzen zuen, hau da, agintarien eta herriaren artekoa.

Herriaren subiranotasuna. Legea amankomuneko borondatean

sustauta Natura-egoeraren alde. Gizakia berez ona da

baina gizarteak gaiztotzen du.

Page 37: Aintzinako Erregimena

Ilustrazioaren ideiarik garrantzitsuenak

ArrazoiaProgresua eta benetako ezaguera lortzeko bide bakarra da. Arrazoia erabiliz aurreitziak eta supertizioak baztertzen dira eta Zoriontasuna lortzen da.

ProgresuaZientziaren bitartez lortzen da. Zientziak eta teknikak gizadiari etengabeko progresua baimentzen diote.

IzadiaBenetako gauza guztien sorburua da. Gizarteak naturaren egoeran ona den gizakia usteltzen eta gaizkitzen du.

ZorionaGizaki guztiek zorionak izatearen eskubidea dute. Hau progresuaren bitartez lortuko da. Hori dela eta hezkuntza eta ezagupenaren zabalkuntzari garrantzia itzela eman zioten.-

Page 38: Aintzinako Erregimena

Ilustrazioaren baliabideak

Europako populazioaren %70a analfabe- toa izan arren ilustratuek ezaguera zabaldu nahi zuten.

Sozietateak zientifikoak, arteetakoak, literarioak eta akademiak botere publikoek

lagunduta.

Burgesia eta noble batzuen saloiak

Herriaren adiskideen elkarteak. Probintzietan sortuak progresua leku guztietara eramateko.

Page 39: Aintzinako Erregimena

ENTZIKLOPEDIA.

Entziklopedia (1750): Gizakien ezagueraren konpendioa zen.

Diderot-ek eta D`Alembert-ek zuzendu zuten.

Zientzia eta ezaguera guztia zabaltzeko.

Page 40: Aintzinako Erregimena

Euskalherriaren adiskideen Elkartea

1763an, sorkuntzaren plana aurkeztu zen, hurrengo urtean Bergaran fundatu zen izan.

Peñafloridako Kondea berak, atzerrian heziketagatik uste osoa zeukan beharrezkoa zela sistema eta aurrerakuntzak ezagutzea.

Emakumearen heziketan sinesten zuten ere.

Elhuyar anaiek Bergaran Wolframio-tungsteno isolatu zuten (1783)

Page 41: Aintzinako Erregimena

POLITIKA

XVIII. mendea. Aldaketen aldia

Errusiako Katalina II.a, Voltairen laguna

Alba Dukea

Page 42: Aintzinako Erregimena

Despotismo Ilustratua

Absolutismoak XVIII. mendean Erresistentzia aurkitu zuen.

Europako erregeek saitu ziren goitik erreformak egiten herria erakartzeko:

Despota ilustratuen leloa: “Dena herriarentzat baina herriarik gabe”

Errege ilustratu batzuk: Portugaleko Josef I, Austriako Jose II, Errusiako Katalina II, Espainian Karlos III

Page 43: Aintzinako Erregimena

Despotismo Ilustratua

Egindako erreformak:

Kultura sustatu zuten: Bultzatu ziren ikerketak: astronomi

behatokiak, lorategi botanikoak, arte-akademiak,… Nekazaritza, merkataritza eta industria sustatu. Administrazioa eraldatu. Elizaren ondasunen bat saldu

Karlos IIIak egindako Astronomi-Behatokia Madrilen

Page 44: Aintzinako Erregimena

Errege Ilustratuaren eredua

Federico IIa, Prusiakoa eredutzat hartu da.

Kultoa, findua, monarkia jainkotiarra zela ukatu zuen.

Liburu batzuk idatzi zituen.

Tortura abolitu zuen.

Nekazariei lurrak berpopulatzeko erreztasunak eman zizkien.

Egitura erreformak ez zituen egin. Basailutza mantendu zuen Nobleziaren laguntzan oinarritu zen gobernatzeko Hori dela eta bere erreformak azalekoak izan ziren.

Page 45: Aintzinako Erregimena

Jantzia XVIII. mendean

Herri xumearen jantziak

Page 46: Aintzinako Erregimena

Burgesiaren jantzia XVIII. m

Page 47: Aintzinako Erregimena

Jantzia XVIII. mendean

Page 48: Aintzinako Erregimena

AINTZINAKO ERREGIMENA

- Absolutismo

-Gizarte estamentala

- Ez dago giza-eskubiderik

- Gremioak

- Elizaren nagusitasuna

- Pentsamendu askatasun falta

ERREGIMEN LIBERALAK

- Sistema Parlamentarioak eta konstituzionalak

- Klase gizartea

- Giza-eskubideak

-Liberalismo ekonomikoa Kapitalismoa - Gizarte laikoa

- Pentsamendu askatasuna

IRA

ULTZ

EN

A

LD

IA

Nekazaritza Iraultza

Industria Iraultza

Demografia Iraultza

Iraultza politikoak

EEBB Frantzia

Iraultza zientifikoa