AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta...

21

Transcript of AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta...

Page 1: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien
Page 2: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Herritar agurgarriok,

Lekeitioko Udala osatzen dugun taldeen izenean, atseginez zuengana zuzentzen natzaizue agur bero bat eta jai alaitsuak izan ditzazuen opatzeko.

Aurten ere, Jai batzordeak egin duen lanaren on-dorio da herritarroi eta egun hauetan bisitari izan-go ditugunei aurkezten zaigun programa zabala eta anitza. Beraien lana balorean jarri nahiko nuke, ez baita erraza pertsona guztiei zuzendutako pro-grama osatzea. Eskerrak eman beraz, 2015eko San Antolin jaiak prestatzen ibili diren eta ekintzak au-rrera eramatea posible egiten dituzten koadrila, bolondres, talde, udal-langile, besteak beste. Guz-tioi eskerrik asko.

Hainbat arrazoi direla eta, jaietan herritik kanpo egongo diren lekittarrak ere egongo dira. Hemen-dik, gure Lekeitiotik, gure besarkadarik handiena.

Ongi etorriak izan zaitezela baita kanpotik zatozen guztiok, eta nola ez, udaldian gure artean egoten zareten milaka pertsona eta familia guztiak, zuek ere, gure herriko partaide ere bazaretelako.

Zortzi egun dauzkagu denok elkarrekin berdinta-sunean ondo pasatzeko eta disfrutatzeko, beti ere elkar errespetatuz. Jaietan parte hartuko dugun pertsona guztion esku dago San Antolin politak eta lasaiak izatea.

Bukatzeko, aipatu aurten 690 urte betetzen direla Lekeitio hiribildua izendatua izan zenetik: “Reges debellavit horrenda cette subjecit terra marique potens Lequeitio“.

Jaietan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu zuen alkatearean agurrik beroena.

Ondo pasa San Antolinak.

Gora San antolin. Gora lekeitio eta lekittarrak!!!

Koldo Goitia MarkuerkiagaLekeitioko alkatea

eraso sexistei erantzun! eraso sexisten aurrean egin

beharrekoaPertsona bat erasotua izaten ari dela iru-•ditzen bazaizu, harengana joan eta lagun-tzarik behar duen galdetu iezaiozu, zeure kabuz erabakiak hartu aurretik.

Baietz badio edo norbait barrara badator •erasoa salatzera:

Lehentasuna duen gauza da, beraz, salake-1. ta jasotzen duen langileak, egiten ari dena utzi eta pertsona horri babes guztia eman eta kasu egingo dio.

Beharrezkoa bada, taberna barruan babe-2. sa eskainiko zaio erasotuari.

Arreta handiz entzun erasotuak esateko 3. duena (azalpena, beharrak...)

Erasotzailearekin hitz egin eta argi utzi ez 4. dituzuela jarrera sexistarik onartzen eta tabernatik kanporatu.

Bortxaketa kasuan, ahal den heinean, era-5. sotua ez garbitzea eta ez aldatzea garran-tzitsua da.

Indarrean dauden zerbitzuetara lagundu 6. eta laguntza emozionala eman. Pertsonalki posible ez bada norbaitek lagunduko diola ziurtatu.

AGURRA

telefono baliagarriak:Lekeitioko Anbulategia: 94 603 58 60

Telefono bidezko laguntza edozein ordutan: 900 840 111Udaltzaingoa: 94 684 20 00, goizeko 8etatik gaueko

10etara. Larrialdiak (24 ordu): 112

Page 3: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

OKURRIDU BEZ:Akosatzea ez da ligatzea.• Ipurdia ikutzea ez da ligatzea.• Lizunkeriak esatea ez da atsegina izatea.• “Itxi nazun” esaten denean, “itxi” da. Ez da “segitu” edo “kolpe”, “itxi” da.• “Ez” esaten denean, “ez” da. Ez du esan nahi “izan leike”, “ez nago ziur”, edota • “bai”. “Ez” esaten denean, “ez” da.

GORA LIGOTEO SANUA:Ez egin inoiz nahi ez duzunik. Norberak erabaki, norberak gozatu.• Zer edo zer esan nahi baduzu, ahalegindu. Baina badakizu: eskatu, entzun, erres-• petatu eta, zortea badaukazu, GOZATU!

ZER EGIN ERASO BATEN AURRIAN?Ezetz esateko eskubide guztia daukazu. Beraz, potxua, entzunarazi zeure ahotsa.• Emakume bat eraso sexista baten aurrean dagoela iruditzen bazaizu, berarenga-• na jo eta norbere laguntza eskaini.Baietz badio, gure babes osoa eman, erasotzailea kanporatzen lagundu, beha-• rrezkoa bada larrialdietara deitu edo lagundu, laguntza emozionala eman…Bortxaketa kasu baten aurrean, ez garbitzeko eta ez aldatzeko eskatu behar zaio, • nahiz eta gogorra izan.Indarrean dauden zerbitzuetara lagundu eta dauden salaketa aukerak aipatu.•

•Telefono baliagarriak:

Lekeitioko anbulategia: 94 603 58 60•

Telefono bidezko laguntza edozein ordutan: 900 840 111 •

Udaltzaingoa: 94 684 20 00, goizeko 8etatik gaueko 10etara.•

Larrialdiak (24 ordu): 112•

ERASORIK EZ ERANTZUNIK BARIKLEKEITIOKO UDALEKO EMAKUME ETA BERDINTASUN BATZORDEA

Emakumeen kontrako indarkeria denon ardura da, beraz edozein erasoren aurrean aktiboa izan behar da gure jarrera

Page 4: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Anteron txamarrotia,singerren bibotia,…

Page 5: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

San Antolin bezperea12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña

Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.

17:00 Eskola arteko txirrindularien lasterketea Santa Katalinan, Lekeitialde txirrindulari-taldeak antolatuta.

19:30 Kuadrilen bajadea, Lekitto musika bandeak, Aittitta Makurra txarangeak eta Ardoa Barrura txarangeak animatuta.

20:00 Angelusa, hasikerea emoteko San Antolinei; kanpai jotea, txupinazoa eta Anteroren bajadea. Karmen Piñelek botako dau txupinazoa.

Oihan Vega, plazan bajadeari amaiera animatzeko, sariak banatzeko eta gaua girotzeko.

20:30 Txoznen irekiera.

Aittitta Makurra eta Ardoa Barrura txarangeak kalerik kale.

22:30 Suzko zezena.

01:00 DJ Koldo, txosna-gunean. Txosna batzordeak antolatuta.

Irailak1, martitzena

Abuztuak 30, domeka. 17:00etanAlde Zaharraren apainketea, Txosna Batzordearen eskutik.

Abuztuak 31, astelehena. 21:00etanEraso sexisten kontrako manifestazioa, Tortola kaletik.

Bajada eguna

Page 6: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Argazkia: Lekeitialde txirrindulari taldea

... haretxek ei daukopreso tximiñoia

Page 7: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

San Antolin eguna Alkondara zuri eguna

09:00 Akordeoi-joleen kalejirea.

10:15 Agintarien prozesioa. Lekeitioko alkate eta zinegotzi jaun-andreak udaletxetik eleizaraino joango dira, Lekitto musika bandeak lagunduta.

Gero Meza Nagusia, Eleizako koruak abestuta.

11:00 XVI. tiragoma txapelketea limoneruetan. Aittitta Txikik antolatuta. (Parte hartzeko izena emotea: 10:30ean)

13:00 Lekitto musika bandearen kontzertua plazan. (Zuzendaria: Urtzi Iriondo).

17:00 Akarregi torneoko esku pelota partiduak Santi Brouard frontoian.

18:00 XII. txapel jaurtiketea plazan. (Parte hartzeko izena emotea: 17:30ean)

18:00 Altxorraren bila, parkean. Txosna batzordeak antolatuta.

20:00 Ume gaiztuen festa, parkean. Txosna batzordeak antolatuta.

20:00 Bertsolariak udaletxe aurrean, balkoitik balkoira: Jone Uria, Beñat Gaztelumendi eta Fredi Paia.

21:00 Farolapekua, parkean. Txosna batzordeak antolatuta. Kontzertua: Mikel Uraken kantaria

Barazki-brotxeta jana.

23:00 Su artifizialak Valecea pirotekniaren eskutik.

Ondoren Dantzaldia plazan, Egan taldearen eskutik eta suzko zezena.

Irailak 2, eguaztena

Page 8: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Irailak 3, eguenaKamiseta eguna Kuadrilakoa, errebindikatiboa. e.a.

09:00 Itxaropena txistularien kalejirea.

10:00etatik aurrera XXIX. Makailau eta XXI. Paella txapelketak plazan, Aittitta Txiki taldeak antolatuta.

12:30 Paellen aurkezpena eta sari banaketea udaletxeko eskilaretan.

12:30 Itxaropena txistularien kontzertua Eskolapian (San Kristobal plazan). Txistu, kantu eta dantza.

13:30 Makailauen aurkezpena eta sari banaketea udaletxeko eskilaretan.

15:00 Bazkaria, makailau eta paella txapelketetako partaideek egingo dabe. Eguraldi onarekin arbolapean.

17:00 Txirrindulari lasterketea kadetientzat, San Antolin sari berezia “Oier Elorriagaren omenezko XIV. memoriala”, Lekeitialde txirrindulari taldeak antolatuta. Hasikerea eta amaierea Atean.

17:00 Mus Txapelketea, Kai Alde sozietatean. Izen emotea 16:30ean.

18:00 Piragua eta Txokolatada, parkean. Txosna batzordeak antolatuta.

19:00 Futbol-partidua: San Antolin trofeoa Larrotegi futbol-zelaian. LEKEITIO F.T. – AThLETIc cLUB (konbinatuak)

19:30 TOR MAGOA, plazan.

Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar, txistulariek txistu kantuak eskeiniko dabez herriko hainbat lekutan jendeak abestuteko.

20:30 Aittitta Makurra txarangearen kalejirea.

23:00 Kontzertua Lekittoko rock taldeekin, txosna-gunean. Txosna batzordeak antolatuta.

Page 9: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Irailak 4, barikua09:00 Trikitilarien kalejirea.

13:00 XXXIV. irrintzi txapelketea limoneroetan. (Parte hartzeko izena emotea: 12:00etan)

15:00 herriak / Galarrena Libre bazkaria, parkean. Txosna batzordeak antolatuta.

17:00 Akarregi torneoko esku pelota partiduak Santi Brouard frontoian.

19:00 La Pulga dantzariaren eskutik flamenko ikastaroa, eskolapeko limoneroetan.

19:30 Farolapekua, parkean: Kontzertua: Mikel Enziondo eta Lagunak.Txosna batzordeak antolatuta.

20:00 Txikiteo kantaua, Aittitta Makurra txikirri-txikirrik animatuta. Udaletxeko eskilaretan. Zaletxuak antolatuta.

22:30 Rock kontzertua plazan: Sustraia Band, Skakeitan eta Def con Dos.

01:00 DJak, txosna-gunean. Txosna batzordeak antolatuta.

Kuadrila eguna El Rocioko erromesaldi eguna

Page 10: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Irailak 5, zapatua10:00-14:00:

Izena emotea Kultur Etxeko Azkue aretoan, Antzar Eguneko jaian parte hartzeko.

11:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.

12:00 Mahai jokoak, parkean. Txosna batzordeak antolatuta.

16:30 Pelota txapelketearen finalak Zapaterito frontoian.

17:00 Idi probak eleiza aurrean.

18:00 Batzarrea Kultur Etxean, antzarretako arauen ganean.

18:30 XXII. altuera jauziko txapelketea plazan, Tximista atletismo-taldeak antolatuta.

19:30 Farolapekua, parkean. Kontzertua: Erramun Martikorena Atun errea Txosna batzordeak antolatuta.

21:30 Play backa plazan, Beti Saltsan taldeak antolatuta.

00:00 Las Tea Party DJak, txosna-gunean, txosna batzordeak antolatuta.

Antzar bezpera eguna

Page 11: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

KIÑ

UK

A

Page 12: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

1. Jaia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 19:00etan amaitu. Ordu horretan, 19:00etan, azkenengo antzarra ipiniko da sokan; eta ho­rreri burua kentzen jakonean hasiko da mastapuntakoa.

2. Jaiak iraungo dauan hiru orduetan (16:00etatik 19:00etara) ahalik eta txaluparik gehienak parte hartzeko, honelako neurriak hartuko dira:

2.1. Portuan baliza bi ipiniko dira: bata, itxarotekoa; eta bestea, urtee­rakoa.

Urteerako balizaren aurrean antzarrari burua kentzen doan txalupa ipiniko da.

Itxaroteko balizan, barriz, burua kentzen doanaren hurrengo txa­lupa. Urteerako balizan dagon txalupa martxan ipinten danean, itxaroteko balizan dagona be martxan ipiniko da eta urteerako balizan geratu.

2.2. Urteerako balizatik antzarreraino joateko denbora jakina emongo da, minutu bat eta erdi, eta ezin izango da gehiago erabili. Denpora hori balizatik urteterakoan hartuko da.

3. Jaietako batzordeak aparteko ahalegina egingo dau, antzarrak ahalik eta arinen ipinteko sokan.

Antzar jaian parte hartzeko izena emotea:1. KULTUR ETXEAN, irailaren 5ean, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte

emongo da izena.2. Ordu horreetatik kanpo ez da onartuko koadrilarik izena emoteko.3. Patroi doana “marinero competente” tituluduna izango da.4. Txalupea lekeitiartzat hartzeko, Lekeition enpadronatuta egon be­

har dira derrigor 8 partaide (6 arraunlari, patroia eta burukentzai­lea). Horretarako, NANaren (Nortasun Agiri Nazionala) fotokopia ekarriko dabe, txalu­pearen izena emoterakoan.

Zozketea eta pisaketea1. Zozketea plazan egingo da irailaren 6ean eguerdiko 12:00etan.2. Burukentzaileak, gehienez be, 75 kilo pisatuko dau.Sariak1. Lehenengoa, altzadarik gehien egiten dauanari, antzarrari burua

kenduta.2. Bigarrena, altzadarik gehien egin dauanari, antzarrari burua kendu

barik.3. Dotoretasunari saria: horretarako puntuatuko dira txalupa, janzke­

rea, arraunen margoketea, abiadura, esaldia, e.a...4. Berdinketa egonez gero, denbora gutxien egin duenak irabaziko

du.Mastapuntakoa1. Mastapuntan parte hartu nahi dauanak nahikoa dau masta ondoan

egotea antzar jaia amaitzen danerako.2. Banderea harrapatzen doana tente joango da masta osoan zehar.3. Ez da onartuko tatarrez edo jezarrita joatea.Oharrak1. Ez erabili urunik egun horretan2. Ez eroan umerik txalupetan.3. Antzar­jaiko antzarrak ez dira jangarriak.

ANTZAR EGUNAHerri erdia zarratuta: Herri erdia zarratuta egongo da goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte.Piboteak honelako tokietan ipiniko dira:• Eleizako kanpandorrearen ondoan.• Paskual Abaroa etorbidean:“Guria” tabernaren parean. “Dendari” erropa-dendaren parean.• Sabino Arana uribidean:Batzokiaren parean.• Portua zarratuta egongo da.

Anbulantziaren postuakAnbulantzia medikalizatua eta Gurutz Gorrikoa portuko Kofradi aurrean.Arratsaldeko 16:00etatik 19:30 arte.

SOS deiaren telefonoa: 112

Anbulatorioko telefonoa: 94 603 58 60

BIZKAIBUSaren zerbitzu bereziak: A3512 BILBO – IURRETA – MARKINA – LEKEITIOBILBOTIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 8:15etatik irailaren 6ko 06:00ak arte 30 MINUTUROLEKEITIOTIK IRTEERAK:Irailaren 5eko10:00etatik, irailaren 6ko 10:00ak arte 30 MINUTUROBilbon geltoki bakarra Zunzunegi kalean.

A3513 AMOREBIETA – GERNIKA – LEKEITIOAMOREBIETATIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 8:00etatik irailaren 6ko 06:00ak arte 30 MINUTUROLEKEITIOTIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 9:00etatik irailaren 6ko 08:30ak arte 30 MINUTUROAmorebietako geltokiak: San Pedro eta San JuanLekeitioko geltokia: Sabino Arana II (Telefónica)

A3523 AMOREBIETA – GERNIKA – LEKEITIOGERNIKATIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 23:00etatik irailaren 6ko 5:00ak arte 120 MINUTUROLEKEITIOTIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 22:00etatik, irailaren 6ko 04:00ak arte 120 MINUTUROGernikako geltokia: GeltokiaLekeitioko geltokia: LarrotegiAparkalekuak:Aparkaleku publikoa (Arropainen)Herriko eskolako patioa.Ikastolako patioa.(Grua)Santa Katalina ibilpideaLetraukuaSahiesbideko aparkalekuak

Neurri bereziak

Page 13: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Irailak 6, domeka10:00 Lekitto musika bandearen kalejirea.

11:00-14:00 Umeen parkea Juan Bautista Eguzkitza enparantzan eta plaza gorrian.

11:45 Itxaropena Txistularien kalejirea, kioskoraino.

12:00 Orkresta elektro-txarangea kalerik kale, Eskolapetik hasita.

12:00 Zozketea plazan, antzarren jaian parte hartuko daben txalupei zenbakia emoteko.

12:00 Kamiseta laranjen banaketa plazan. Txosna batzordeak antolatuta.

13:00 Txistularien batzea eskolapean, Itxaropena txistularien gidaritzapean. Txistua jo nahi daben guztiak etortzera animatzen da.

16:00-20:00 Umeen parkea Juan Bautista Eguzkitza enparantzan eta plaza gorrian.

16:00 Antzarren jaia portuan.

Gero Masta-puntakoa.

17:00 Akarregi torneoko esku pelota partiduen finalak Santi Brouard frontoian.

17:00 Ondarruko Andrabanda Feminista eta Orkresta elektro-txarangea kalerik kale.

19:30 DJ jaia eta Erromeria plazan, DJ Punto, DJ Toto eta Oxabi taldeekin.

Antzar eguna

Page 14: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Irailak 7, astelehena10:00-14:00

Aintzinako jolasetan oinarritutako umeentzako tailerrak eta jolasak plazan, Aribeko kultur elkarteak antolatuta.

11:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.

12:00 Umeen masta-puntakoa abadeen moilan.

16:00-20:00 Aintzinako jolasetan oinarritutako umeentzako tailerrak eta jolasak plazan.

19:30 Farolapekua, parkean. Antzerkia: Zer duzu Amy? Txosna batzordeak antolatuta.

22:30 Raimundo Amador Ikusgarri zinean.

Umeen eguna

Page 15: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

KIÑ

UK

A

Traola, traola, traola, jujian itsasorako treotzaria. (bis)

[Señero gaizto lotsabaia, beti itsasorako deija, bai deija! Andra edarrak, ohian itxitta txaputxeruen kontura.] (bis)

Traola, traola, traola…

[Bagoiaz danok estrepezuan, bakotxa beren tostara. Lau sagar gordin/gorri, oi puzka bat, eun guztiko jakija.] (bis)

Traola, traola, traola…

Page 16: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Antiguako Amaren eguna

Irailak 8, martitzena09:00 Txalapartarien kalejirea.

12:00 Mezea, umeen eta aittitta-amumen omenez.

12:00 Ume-jokoak plazan, Txosna batzordeak antolatuta.

14:30 Lekeitioko nagusien bazkaria Egaña jatetxean.

17:00-19:30 Marmu tailerrak plazan, Aribeko kultur elkarteak antolatuta.

19:30 Ikara musikatuak Lekittoko Deabruekin, plazan. Txosna batzordeak antolatuta.

20:00 “Bi punturen artean” dantza ikuskizuna, Alurr dantza taldearen eskutik, plazan.

21:30 Suzko zezena.

Ondoren: Anteroren ezkutatzea, 2015eko jaiei agurra emoteko.

Antzar Jaiko sari banaketea, plazan.

Gero Koittadua, Aittitta Makurra txarangeak animatuta.

Ondoren: Kalejirea, Aittitta Makurra txarangarekin.

Page 17: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

1969. urtean, Lekeitioko 4 lagun Iruñeara joan ziren San Fermin jaie-tako azken egunera. Bertan <pobre de mí> santuari agurtzeko erabiltzen den kantua ezagutu zuten eta beraiek ere Lekeition urte horretako jaien amaie-ran horrelako zerbait egin behar zutela pentsatu zuten. Esan eta egin!

Heldu ziren herriko jaiak eta baita irailaren 8a ere; Ordungo denporetan egun handia izaten zen azken eguna. Eta egun handietan egiten den lez la-gun honeri, Enrike Iturriagagoitia tarte-ko, mahoizko janztea eta afaria egitea otu zitzaien. Horretarako generoa erosi eta gaur egun Isuntza taberna dagoen tokian zegoen tabernako ugazaba-andrearengana joan ziren eta afaria prestatzeko eskatu zioten. Kontutan izan, urte haietan gaur egun ezagu-tzen ditugun sozietate gutxi zeudela eta ohikoa zela herriko kuadrilak afa-riak tabernetan egitea.

Afari onek eskatzen duten legez, amaieran Lekeitioko abesti edarrak abesten hasi ziren eta emozioarekin ta-bernaz taberna kandela banarekin kua-drila hau abesten ibili zen Iruñeako San Fermin jaietako <pobre de mí> abestia euskeratua eta Lekeitiarrez moldatuta. Baina… kaletik abesten zioazela gaue-ko ronda egiten zebiltzan 2 guardia zi-bilekin topo egin zuten. Beste batzutan

ordu txikietan abesten ibilitakoak ere baziren eta ezer gertatu ez baina kua-drilan zioazen batzuk aurretik fitxatuta zeudenez bada paperak eskatu zieten. Enrikek gaueko bizipozaren ondorioz nahiko oldarturik herrikoak zirela, el-kar ezagutzen zutela, herrian zeudela eta soinean paperik ez zeukala adie-razi zien. Orduan guarda zibilek herri-ko serenoari eta udaltzainari deitu eta udaletxeko kalabozoan sartu zuten.

Gogoan du oraindik nola lagunekin kontzijopera ematen zuten kalabozoko lehio txikietatik komunikatu zela. La-gunek animoak eman zioten eta Ses-ma alkatearen etxera joan eta gaueko pasarte guztia azaldu zioten. Alkatea jantzi eta guarda zibilen kuartelera joan zen honekin hitz egitera. Ondoren, udaletxeko kalabozora Iglesias guarda zibilarekin batera Enrike aske utzi zu-ten goizeko 4:00ak inguru. Guarda zi-bilak argi esan zion Enrikeri multa eta notifikazio bat helduko zitzaiola. Egia esan, Enrikek beldur gehiago zion ai-taren errietei multari baino. Izan ere, kalabozotik irten, lo apur bat egin eta goizeko 7:00etan martxan zegoen ai-tarekin lanean pastelak egiten.

8 egun beranduago heldu zitzaion 2.500 pezetako multa. Orduan diru asko zen hori, baina ordaintzea beste-rik ez zitzaion tokatu.

Ikusten duzuen lez, Koittaduaren sorrera ez zen izan batere lasaia ez merkea, batzuentzat behintzat. Jakizue urte batzuk geroago beste kuadrila ba-tzuk antolatu zutela izara zuri, kandela eta kalejira eta guzti. 70. Hamarkadan

300 lagunek ere parte hartu zuten. Az-kenaldian ostera, jende gutxik parte hartzen du nahiz eta ordutegia aurre-ratu den edota izara zuriekin marmuak egiteko tailerrak egin diren.

Ea bada, denon artean 70. hamarka-dako jendetza batzen garen Koittadua ez dadin izan hain koittadua.

Koittaduaren sorrera

Page 18: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

SAN ANTOLINAK 2015AURREKONTUA

Antzar eguna ......................... 15.818,30 €

Beste ekintza batzuk ......... 18.041,23 €

Musika ...................................... 31.109,00 €Kirola ........................................ 7.884,00 €

Su artifizialak eta materiala .. 5.800,00 €

Azpiegitura ............................ 16.056,20 €(megafonia, garbitasuna)

GUZTIRA ................................ 94.708,73 €

Argitaratzailea: LEKEITIOKO UDALA

Egitaraua: JAI BATZORDEA

Kartel lehiaketaren irabazlea:Aritz Muguerza

Diseinua, maketazioa eta argazkiak:

KIÑUKA

Programia publizitatea ipini daben enpresa eta dendei

esker argitaratu da.

KUADRILEN JAITSIERAJaitsierea Telefonikan hasiko da eta plazan 1. amaitu.Kuadrilak gitxienez, 10 pertsona euki behar 2. dabe.Jai Batzordeak aukeratuko ditu epaileak sariak 3. emotekoPuntuak emoteko, epaileak kontuan hartuko 4. dabez kuadrilaren animazioa, janzkera eta giroa. SARIAK Nagusien 1.saria: 300€ Umeen 1.saria: 150€ Sari berezia: 150€ KITTO saria: 200€-ko balea, Elkarteko dendetan gastatzeko. Egun osoan zehar erakutsitako giroa 5. baloratuko da.Epaileen erabagia ezin izango da aldatu.6.

XII. TXAPEL JAURTIKETA TXAPELKETA

Parte hartzaileak gutxienez 1995an jaiotakoak 1. izango dira. Zalantza kasuetan agiriren bat eskatuko da.Parte hartzeko izena eman beharko da plazan 2. txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago.Jaurtiko diren txapelak antolatzaileek emango 3. dituzte.Antolatzaileek jaurtiketak egiteko tokia 4. jarriko dute, tokitik ateratzen den jaurtiketa baliogabea izango da.Parte hartzaileek txapela jaurtiki tzeko aukera 5. bi izango dituzte eta luzeena izango da txapelketarako balioduna.Txapela jaurtitzeko toki horretatik “guztiz” 6. kanpo jausten bada, jaurtiketa baliogabetuko da.Jaurtiketaren neurria txapelaren buztanean 7. hartuko da.Plazako postia jotzen bada, beste aukera bat 8. egongo da.Epaileen erabakia eztabaida ezina izango da.9.

XXI. PAELLA TXAPELKETATxapelketa goizeko 09:30etan hasiko da 1. plazan.Paella prestatuko da txapelketa egingo den 2. toki berean.Lehiakide bakoitzak eroango ditu paella 3. prestatzeko tresna eta jaki guztiakPaella eguerdiko 12:30etan aurkeztuko da.4. Sariak epaileak erabakia hartu ta gero 5. banatuko dira Kontzijope aurrean.Epaileen erabakia ezin izango da eztabaidatu.6. Txapelketaren ostean parte hartzaileak 7. bazkaltzeko lekua edukiko dabe Elizapean.

XXIX. MAKAILAU TXAPELKETA1. Txapelketa goizeko 09:30 etan hasiko da

plazan.2. Makailaua Pil Pil erara prestatuko da txapel-

keta egingo den toki berean.3. Kasulara bakoitzean 9 makailau zati izan

behar dira. Ez gehiago ezta gutxiago.4. Lehiakide bakoitzak eroango ditu makailau

prestatzeko tresna eta jaki guztiak.5. Makailaua eguerdiko 13:30etan aurkeztuko

da , udaletxeko eskaileretan6. Sariak epaileak erabakia hartu eta gero bana-

tuko dira Udaletxeko eskilaretan.7. Epaileen erabakia ezin izango da eztabaidatu.8. Txapelketaren ostean parte hartzaileak baz-

kaltzeko lekua edukiko dute.

GAZTE MASTAPUNTAKUALehen ikurriña harrapatzeko 2004-2005-2006ean jaioak.Bigarren ikurriña harrapatzeko 2003-2002-2001an jaioak.Hirugarren ikurriña harrapatzeko 2000-1999an jaioak. SARIAK EGONGO DIRA

IRRINTZI TXAPELKETAKO SARIAKNAGUSIAK 1. saria: 120€+otzara+txapela 2. saria: 70€+otzara 3. saria: 50€+otzaraUMEAK1. saria: 50€+otzara+txapela2. saria: 25€+otzara3. saria: 15€+otzara

PLAY BAcK TXAPELKETAUmeak hasiko dira Play Backak egiten; eta 1. gero, nagusiakAntzeztokian taldeko, gehien 10 pertsona 2. onartuko dira.Abestiaren iraupena gehienez 6 minutu-3. koa izango da eta MP3 edo CD formatuan ekarriko dira.Epaileak, urteko legez, herriko 5 kuadrilata-4. koak izango dira. Hauek hartutako erabakiak ezingo dira atzera bota.Antolakuntzak sariren bat emon barik utzi 5. dezake.Sari berezia, antolakuntzak aukeratuko du.6. Antolakuntzak ez ditu bereak egiten bertan 7. ager daitezkeen ideiak edo insinuazioak.

SARIAK:Nagusiak1.: 220 € / 2.: 110 € / 3.: 70 €Umeak1.: 100 € / 2.: 60 € / 3.: 40 €

XVI. TIRAGOMA TXAPELKETA

Nahi daben talde guztiak parte hartu ahal •dabe.Parte hartzeko izena eman beharko da •plazan txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago.Hiru azpitalde egongo dira:•Gaztetxuak (16 urtera arte) Lea- Artibaikuak Parte hartu nahi daben guztiakLehenengo bi kategorietan antola tzaileok •emongo doguz bolak. Baina azken kategorian bakoitzak bere bolak ekarri behar ditu.Tiratzaile bakoitzak 3 aukera izango ditu •jarritako diana jotzeko. Jotzen ez badu, kanpoan geratuko da. jotzen badu, hurrengo frogara pasatuko da. txapelketa gehiegi luzatuko balitz, huts egiten duen lehenengoa kanporatua izango da.Eztabaida kasuan antolatzaileek erabakiko •dute zer eginSari banaketa 3 kategoriak bukatutakoan •izango da Plazan bertan.Azken erabakiak eztabaida ezinak izango dira.•

Ondopasa!!!

MUSTXAPELKETA

4 Erregeetara.•4 Hamarretakora.•Mus “Relampago”•

SARIAK Lehen saria: Txapela, garaikurra eta izen emateko diruaren %50a. 2. saria: Garaikurra eta izen emateko diruaren %25a.3. saria: Izen emateko diruaren %15a eta 2 ardo botila. 4. saria: Izen emateko diruaren %10a eta 2 ardo botila

Page 19: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

lekeitiokoudala

GARAJEAK SALGAIAtea Kalea 34an

(lehengo Garabilleneko eraikinean)

INFORMAZIOALekeitioko Udaletxean

Bulego TeknikoanTel.: 94 603 41 00

Ondo pasa

San Antolinak!!!

Page 20: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien
Page 21: AGURRA eraso sexistei erantzun! · San Antolin bezperea 12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin. 17:00 Eskola arteko txirrindularien

Programazioa ere eskuragarri gure web orrialdean: www.lekeitio.euseta beste hizkuntza batzuetan Turismo Bulegoan

Sanantolinetan be, ondo pasa eta ganoraz ligaakosatzea ez da ligatzeaeraSo SeXiStarik eZ!!!

KIÑ

UK

A