agintera

3
Agintera Aginterak ahozko hizkeran, batik bat, erabilera zabala du, bai agintzeko, baina baita aholkuak, iradokizunak, nahiak eta eskaerak egiteko ere. Gainera guri dagokigun arloan, hau da, irakaskuntzan, etengabe erabili beharrean gaude; izan ere, agindu zuzen asko eman behar ditugu, eta bestalde, egin ahalako prozedura asko azaldu behar izaten dugu. Itxi leihoak. Eser zaitezte behingoz! Bukatu duten guztiak, doazela kanpora. Ez itzazue oraindik liburuak ireki. Hurbil zakizkit! Har ezazue konpasa eskumako eskuan. Ezkerreko eskuaz eutsi tinko paperari. Orain has zaitezte zirkulua marrazten azpialdetik gorantz. Erne ibili, gehiegi ez estutzeko, muturra hautsiko duzue eta. Bi modu desberdinetan agertzen zaigu: 1. Aditzoin edo partizipioaren bidez 2. Aditz jokatuaren bidez: perifrastikoa nahiz trinkoa Aditzoina eta partizipioa Hau da formarik arruntena, eta gure inguruan partizipioa erabiltzen da batez ere. Etorri hona! Egon lasai! Ez esan horrelakorik! Ez izan hain inozoa! Ez gezurrik esan! Ikus daitekeenez, ordena alda liteke osagai bereziren bat azpimarratu nahi denean. Etorri hona oraintxe bertan! Kontuz ibili! Ez horrelakorik esan! Aditz jokatua Agintera hau aditz konposatu nahiz trinkoekin egin ohi da. Aginterak ez du lehen pertsonako formarik. Bestalde, subjektua hirugarren pertsona denean b aurrizkia agertuko zaigu. Joan hadi pikutara. Egin ezak esandakoa. Etor bitez ahalik eta azkarrena. Eni fida hakit. Esan iezadazu dakizun guztia. Eraman nazazu etxera. Etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia. Esan iezaiozu hori Pellori.

description

euskara agintera

Transcript of agintera

Page 1: agintera

Agintera

Aginterak ahozko hizkeran, batik bat, erabilera zabala du, bai agintzeko, baina baita aholkuak, iradokizunak, nahiak eta eskaerak egiteko ere. Gainera guri dagokigun arloan, hau da, irakaskuntzan, etengabe erabili beharrean gaude; izan ere, agindu zuzen asko eman behar ditugu, eta bestalde, egin ahalako prozedura asko azaldu behar izaten dugu.

Itxi leihoak. Eser zaitezte behingoz! Bukatu duten guztiak, doazela kanpora. Ez itzazue oraindik liburuak ireki. Hurbil zakizkit!Har ezazue konpasa eskumako eskuan. Ezkerreko eskuaz eutsi tinko paperari. Orain has zaitezte zirkulua marrazten azpialdetik gorantz. Erne ibili, gehiegi ez estutzeko, muturra hautsiko duzue eta.

Bi modu desberdinetan agertzen zaigu: 

1. Aditzoin edo partizipioaren bidez 2. Aditz jokatuaren bidez: perifrastikoa nahiz trinkoa

Aditzoina eta partizipioa Hau da formarik arruntena, eta gure inguruan partizipioa erabiltzen da batez ere.

Etorri hona! Egon lasai! Ez esan horrelakorik! Ez izan hain inozoa!Ez gezurrik esan!

Ikus daitekeenez, ordena alda liteke osagai bereziren bat azpimarratu nahi denean.

Etorri hona oraintxe bertan! Kontuz ibili! Ez horrelakorik esan! 

Aditz jokatua Agintera hau aditz konposatu nahiz trinkoekin egin ohi da. Aginterak ez du lehen pertsonako formarik. Bestalde, subjektua hirugarren pertsona denean b aurrizkia agertuko zaigu. 

Joan hadi pikutara. Egin ezak esandakoa. Etor bitez ahalik eta azkarrena. Eni fida hakit.Esan iezadazu dakizun guztia. Eraman nazazu etxera. Etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia. Esan iezaiozu hori Pellori. Etor zaitezte hona. Esan ezak dakian guztia.

Hirugarren pertsonari dagozkion adizkiak oso gutxi erabili ohi dira gaur egun. Beren ordez subjuntiboa eta -la erlazio-atzizkia erabili ohi dira. 

Joan bedi pikutara. Joan dadila pikutara.

Egin bitza ariketak. Egin ditzala ariketak.

Eraman biezazkio opariak umeari. Eraman diezazkiola.

Page 2: agintera

Lehen pertsonako aginterarik ere ez dago. Horien ordez, subjuntiboko lehen pertsonak erabili ohi ditugu, proposamenak egiteko:

Has nadin behingoz uda gozatzen. Entzun diezaiogun zer esan nahi duen.

Zenbait aditzekin trinkoak erabiltzeko joera handia dago. Aditz trinkoen bigarren pertsonak dira gehien erabiliak eta indikatiboko orainaldiko formak hartzen dira.

EGON ETORRI JOAN IBILI

       

hago hator hoa habil

bego betor bihoa bebil

       

zaude zatoz zoaz zabiltza

zaudete zatozte zoazte zabiltzate

beude betoz bihoaz bebiltza

 

Zaude isilik! Habil kontuz!Hoa antzarrak perratzera! Zatoz hona, polit hori! Zaudete lasai, jai daukazue eta.

Hauetaz aparte, ahozko erabilera dela eta, maiz ageri dira aditz-kontrakzioak. Hona hemen arruntenak:

Esadazue egia. Esaiozu gezurra dela. Emadan musu bat. Emaiozu ostia pare bat. Uztazu bakean, lur jota dago eta. Utzizkidazu apunteak, ikasi egin behar dut eta. Egizu hori, berandutu egingo zaizu eta. Egiozu lana eta maiteko zaitu. Galdeiozu non ibili den. Entzuiozu, merezi du eta. Barkaiozu, ez dizu nahita egin eta. Aizu, zertan ari zara? Jartzazu ate ondoan.

Aginduak egiteko bestelako bideak Aginduak emateko maiz zenbait esapide erabiltzen ditugu eta aditzaren elipsia egiten dugu: 

Ixo, ikasi egin behar dut eta. Utikan, nazkante hori! Lasai, agertuko da eta. Erne, zure atzetik dabil eta. Aurrera, oraintxe hartuko zaitu.