9. ZENBAKIA EKAINA ALDIZKARIA · antzezlanak, Lip dub-a sortzea... Antzerki munduan karakterizazioa...

4
9. ZENBAKIA EKAINA KURKULUXETAN KURKULUXETAN KURKULUXETAN ALDIZKARIA ALDIZKARIA ALDIZKARIA ANTZERKI TOPAKETAK ANTZERKI EGUNAK ES- KOLETAN ESKOLETAKO KRONIKA ZAPARRADA HERRI KALEJIRA HITZ ETA PITZ UDALEKUAK BEHINOLA 2.0 ZIRKUITATZEN ARI GAREN ANTZEZLANAK ANTZERKI EGUNAK ESKOLETAN ANTZERKI EGUNAK ESKOLETAN ANTZERKI EGUNAK ESKOLETAN Topaketez gain, gure artistek beraien eskoletan ere antzeztuko dute. Irakasleen eta ikaskideen aurrean egitea oso garrantzitsua da haiek kritiko zintzoenak direlako. Gainera, horrela beste ikaskideek hurrengo urteotan ikasiko dutena ikusi ahal izango duten. Beraz azken egun hauetan ikastetxeak erreginez, tximeletaz, sorginez eta munstroz beteta egongo dira. Kurtso amaiera bueltan daukagu eta antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea daukate udako hasiera ospatzeko. Itxi ahoa, ireki begiak eta belarriak antzerkia hasiko da eta. Txalo bero bat! Poliki poliki urtea aurrera joan da eta konturatu gabe berriro hemen gaude, Kafe Antzokiko eszenatokiaren gainean. Haur eta gazte antzerki topaketak heldu dira! Lumak, koroiak, ezpatak, hegoak, adarrak, horiek guztiak ikusten ari gara egun hauetan eta umeak, noski! Baina ez dira ume arruntak, deabruak, piratak, aingeruak, erregeak baita lapurrak ere badira. Fokoen argiari esker eta magia apur batekin gure eguneroko ume horiek, kaleetatik ikusten ditugunak edota klaseetan formal formal daudenak errege bihurtu dira. Baina ez daude bakarrik, haien gurasoak, aiton-amonak baita beraien izeko osabak ere badaude. Publikoan daude jesarrita eta esan behar da haien presentzia ezinbestekoa dela antzerkia ez delako ezer publikorik gabe. Ez da inor falta haien irakasleak ere hurbiltzen direlako antzerki mundu honetan parte hartzeko; aktoreak eta publikoa, publikoa eta aktoreak betiko eta betirako bikotea. Urduritasuna nabaritzen da, azkarrago hitz egiten dugu, baina amaieran primeran pasatzen dugu urte osoko lana plazaratzen dugulako. Eta argi dago: hurrengo kurtsoan ere hementxe egongo gara ilusioz beterik!

Transcript of 9. ZENBAKIA EKAINA ALDIZKARIA · antzezlanak, Lip dub-a sortzea... Antzerki munduan karakterizazioa...

Page 1: 9. ZENBAKIA EKAINA ALDIZKARIA · antzezlanak, Lip dub-a sortzea... Antzerki munduan karakterizazioa oso garrantzitsua da, eta tailer honetan 12 eta 16 urte bitarteko gazteek hainbat

9. ZENBAKIA

EKAINA

KURKULUXETAN KURKULUXETAN KURKULUXETAN ALDIZKARIAALDIZKARIAALDIZKARIA

ANTZERKI

TOPAKETAK

ANTZERKI EGUNAK ES-

KOLETAN

ESKOLETAKO

KRONIKA

ZAPARRADA

HERRI KALEJIRA

HITZ ETA PITZ

UDALEKUAK

BEHINOLA 2.0

ZIRKUITATZEN

ARI GAREN

ANTZEZLANAK

ANTZERKI EGUNAK ESKOLETAN ANTZERKI EGUNAK ESKOLETAN ANTZERKI EGUNAK ESKOLETAN Topaketez gain, gure artistek beraien eskoletan ere

antzeztuko dute. Irakasleen eta ikaskideen aurrean

egitea oso garrantzitsua da haiek kritiko zintzoenak

direlako. Gainera, horrela beste ikaskideek hurrengo

urteotan ikasiko dutena ikusi ahal izango duten. Beraz azken egun hauetan ikastetxeak erreginez, tximeletaz, sorginez eta munstroz beteta

egongo dira. Kurtso amaiera bueltan daukagu eta

antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea daukate

udako hasiera ospatzeko. Itxi ahoa, ireki begiak eta

belarriak antzerkia hasiko da eta. Txalo bero bat!

Poliki poliki urtea aurrera joan da eta konturatu gabe berriro hemen gaude, Kafe

Antzokiko eszenatokiaren gainean. Haur eta gazte antzerki topaketak heldu dira!

Lumak, koroiak, ezpatak, hegoak, adarrak, horiek guztiak ikusten ari gara egun hauetan eta

umeak, noski! Baina ez dira ume arruntak, deabruak, piratak, aingeruak, erregeak baita

lapurrak ere badira. Fokoen argiari esker eta magia apur batekin gure eguneroko

ume horiek, kaleetatik ikusten ditugunak edota klaseetan formal formal daudenak errege

bihurtu dira. Baina ez daude bakarrik, haien gurasoak, aiton-amonak baita beraien

izeko osabak ere badaude. Publikoan daude jesarrita eta esan behar da haien presentzia

ezinbestekoa dela antzerkia ez delako ezer publikorik gabe. Ez da inor falta

haien irakasleak ere hurbiltzen direlako antzerki mundu honetan parte hartzeko;

aktoreak eta publikoa, publikoa eta aktoreak betiko eta betirako bikotea.

Urduritasuna nabaritzen da, azkarrago hitz egiten dugu, baina amaieran primeran pasatzen

dugu urte osoko lana plazaratzen dugulako. Eta argi dago: hurrengo kurtsoan ere

hementxe egongo gara ilusioz beterik!

Page 2: 9. ZENBAKIA EKAINA ALDIZKARIA · antzezlanak, Lip dub-a sortzea... Antzerki munduan karakterizazioa oso garrantzitsua da, eta tailer honetan 12 eta 16 urte bitarteko gazteek hainbat

2 KURKULUXETAN

DRAMATIZAZIOA EUSKAL UNIBERTSITATEKO IRAKASLE ESKOLANDRAMATIZAZIOA EUSKAL UNIBERTSITATEKO IRAKASLE ESKOLANDRAMATIZAZIOA EUSKAL UNIBERTSITATEKO IRAKASLE ESKOLAN

Ikasturte honetan zehar “Kurkuluxetan” antzerki

eskolak Leioako Unibertsitateko Irakasle Eskolako

lehenengo mailako ikasleei Dramatizazio ikastaro

trinko bat eskaini die. Beraien ikasketa planaren

barruan gai hau txertatuta ez zegoenez, aukera

eman genien hilabete batzuetan zenbait kontzeptu

aztertzeko eta sakontzeko. Alde praktikoa eta

teorikoa jorratu genituen unibertsitateko instalazioetan

eta aurrerantzean gurekin batera, gu gauden zenbait

ikastetxetan praktikak egiteko aukera emango diegu.

Datu gisa esan beharra dago ikasle guztiak neska

zirela. Ikastaroa amaitutakoan zenbait galdera egin

genien eta hona hemen erantzunak:

1.- Ikastaroan emandako edukiak interesgarriak izan dira? Bai, ikastetxean dramatizazioa nola landu ikastea espero genuen eta ikastaro honek truko eta baliabideak

eskaini dizkigu etorkizun batean horrelako ekintzak burutzeko. Teoria eta praktika landu ditugu oso era

dibertigarrian.

2.- Beste batzuei gomendatuko zeniekete ikastaro hau egitea? Dudarik gabe, bai. Irakaskuntzaren alorrean jende gehiago behar da formazio mota hau edo

“txip” hau edukiko duena, nolabait, hezkuntzaren eraldatzeko bidean. Irakaslez gain, haurrekin dabiltzan

hezitzaile eta profesional guztiek hau bezalako ikastaro bat egin beharko lukete.

3.- Gustatuko litzaizueke dramatizazio klaseak ematea ikastetxe batean?

Bai, uste dugulako lagungarria dela umeak lotsa galtzeko eta klasean parte hartzeko. Gainera, haien artean

hobeto ezagutzeko eta klaseko giroa hobea izateko oso aproposa da. Dena dela, aurretik, guk geuk formazio

gehiago beharko genuke eta gure buruarekin seguru egon, ondoren umeei konfiantza transmititzeko.

Hementxe ga i tuzue berr iro

gogoratzeko datorren E K A I N A R E N 1 4 a n g o i z e k o

1 2 e t a n H A U R K A L E J I R A

ERRALDOIA izango dugula

Bi lboko Alde Zaharret ik . Ka le j i ra a la i tzeko eta denok

ondo pasatzeko gurekin

egongo dira :

SAMBA ESKOLAKOAK,

ARRIGORRIAGAKO TRIKITILARIAK,

LAUDIOKO BURUHANDIAK,

ANE MONNA, OSKOLA ETA

KARRAMARROI,

MADDI PIRATA

eta nola ez XUNE. ! !

Page 3: 9. ZENBAKIA EKAINA ALDIZKARIA · antzezlanak, Lip dub-a sortzea... Antzerki munduan karakterizazioa oso garrantzitsua da, eta tailer honetan 12 eta 16 urte bitarteko gazteek hainbat

3 KURKULUXETAN ALDIZKARIA

Hitz eta Hitz eta Hitz eta pitpitpitz: MUSIKANTZERKILARIAz: MUSIKANTZERKILARIAz: MUSIKANTZERKILARIA

Intxixu Valbuena.

Musikantzerkilaria

Denon ezaguna da gure gustukoa den gauza bat ikasten dugunean,

erraztasuna daukagula barneratzeko. Gainera, modu ludikoan ikasten

badugu formularik hoberena izango da. Musika eta Antzerkia egiten ari

garenean gure gorputzaren milaka gauza ezberdin ipintzen dira

martxan; gure burmuineko neuronaren konexioak sortzen dira, psiko-

motrizitate potoloa erabiltzen dugu, eta fin lantzen dugu; gure

sentimenduen adierazpena eta ulermena garatzen ditugu, gure

denbora eta espazioaren perzepzioa aldatzen da. Hau guztiak

gure bizitzaren hautematea eragiten du. Ahaztu gabe, normalean

norbaiti erakusteko gisa lantzen dugunez eta edertasunaren xedearen

atzean gabiltzanez, sozializatzeko modurik onena da hain zuzen.

Ildoari jarraituz, norberaren autoestima garatzeko, zapuzketa

maila, autokritika eta kritikaren gaitasuna lantzeko, hain zuzen ere,

nortzuk garen onartzeko baliabide on bat da. Ondo pasatzea eta bide

batez ikastea, gauza gomendagarria da. Beraz, arrazoi tentagarri bat

hauxe da artearen diziplina batean sartzeko, batez ere musika eta antzerki

munduan murgiltzeko.

Antzerki udalekuakAntzerki udalekuakAntzerki udalekuak

6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendu-

ta daude antzerki udalekuak. Antzerkia oso aproposa

da gaztetxoek euskaraz komunikatzeko, sentimenduak

eta nahi duten guztia adierazteko, baita mundu horrek

eskaintzen digun aukera sorta oparoa erakusteko ere.

Ondorengo ekintzak jarriko dira praktikan udaleku hauetan:

Antzez-jolasak, Mozorratze eta makillajea, Txotxongilo

antzezlanak, Lip dub-a sortzea...

Antzerki munduan karakterizazioa oso garrantzitsua da, eta

tailer honetan 12 eta 16 urte bitarteko gazteek

hainbat kontu ikasi ahalko dituzte uda honetan,

Bilbo erdian eta euskara hutsez: maki l la jea ,

tatuajea, mozorroak…

Karakterizazio tailerraKarakterizazio tailerraKarakterizazio tailerra

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu gure bulegora (Done Bikendi, 2. 4.solairua 48001 Bilbo),

idatzi [email protected] helbidera edo telefono honetara deitu: 944 237 591.

Behinola 2.0 antzezlan berria martxan dago. Oraingoan be antzezlan

berri honetan umeek parte hartuko dute ipuinetan. Bi ipuinez osaturiko

antzezlan interaktiboa sortzen ari gara. Kasu honetan lamien mundu

zoragarrian murgilduko gara eta beraien ohiturak ezagutuko ditugu.

Ipuinak entzuten ditugun bitartean, hitz magiko batzuen bitartez, bidaia asko

egingo ditugu eta leku zoragarriak ezagutu ere bai.

Txoko berriak eta Euskal Herriko ohitura zaharrak ezagutzea

da antzezlan berri honen helburua.

Lamiak, animaliak, pertsonaia maltzurrak, magia ...Hau guztia

Behinola 2.0 antzezlan berrian ikusi ahal izango duzue.

LASTER BEHINOLA 2.0!!!!!

BEHINOLA 2.0 ANTZEZLAN BERRIABEHINOLA 2.0 ANTZEZLAN BERRIABEHINOLA 2.0 ANTZEZLAN BERRIA

UDARAKO ESKAINTZA!!!UDARAKO ESKAINTZA!!!UDARAKO ESKAINTZA!!!

Page 4: 9. ZENBAKIA EKAINA ALDIZKARIA · antzezlanak, Lip dub-a sortzea... Antzerki munduan karakterizazioa oso garrantzitsua da, eta tailer honetan 12 eta 16 urte bitarteko gazteek hainbat

KURKULUXETAN

hona hemen zirkuitatzen ari diren antzezlanak!hona hemen zirkuitatzen ari diren antzezlanak!hona hemen zirkuitatzen ari diren antzezlanak!

Maddi kostaldeko neska alai bat zen eta bere

familiarekin oso pozik bizi zen, baina egun

batean Miss Cauliflower erregina gaiztakeriak

egiten, Txerriface kapitainaren laguntzaz,

dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen

hasi zen.

Asko zen jokoan zegoena: Maddiren ametsak, bere

ohiturak, azken finean bere herriaren askatasuna.

Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat

hartu behar izan zuen:

Pirata bihurtzea!

Oskolak mezu bat jasotzen du Kubatik,

bere lehengusina Pepitak laguntza

eskatzen dio bere herria birpizteko.

Beraz Karramarroirekin batera hara

joango da hor pozoinduta dagoen

guzt ia sendatzeko…baina nola

egingo dute?

Liburu magiko batekin!

Ipuin kontalari tradizionalen tekniketatik abiatuta

jauzi bat eman nahi izan diegu ipuin kontaldiei,

askoz hurbilago eta parte hartzaileak izan daitezen.

Alde batetik, aukeratutako ipuinak, tradizionalak,

euskal mitologiakoak, herri ezberdinetakoak eta

asmatutakoak dira.

Eta bestetik, ipuina kontatzerakoan bertan

agertzen diren pertsonaiak bai txotxongiloen

bidez zein publikoko haurrez baliaturik kontatzen

ditugu.

Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika

lanean oinarritutako antzezlana aurkez-

ten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko

musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko

antzezlan bat aurkezten dizuegu.

Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren

arteko uztardura egiten dugu antzezlan

honetan, haurren ilusioa eta irudimena

zabaldu nahian. Izan ere, urtaro bakoitzaren

agerpena eta ezaugarriak azalduko dira.

[email protected]

Tel: 662 472 746

www.kurkuluxetan.org

Done Bikendi, 2-4.

48001 Bilbao (Bizkaia)

www.kurkuluxetan.orgwww.kurkuluxetan.orgwww.kurkuluxetan.org