9-Ulermena+zuzenketak

44
EGArako. PROGRAMAZIOA Ulermena 1. Arantzadiko kide batek perretxikoen inguruan hitz egingo du. Bestela esanda: (irakurmena) a) Perretxikoez inguraturik egingo du hitzaldia b) Perretxikoen buruz mintzatuko da c) Perretxikoen gainean hitz egingo du d) Perretxikoen ingurua jorratuko du 2. Gertatuak gertatu, estimu egin zuten beren lanaz. Izan ere, urte askoko emaitza zen. Hau da: (irakurmena) a) Izandako arazoak zirela eta, lana egiten luzaro jardun zuen b) Beren lana oso estimatzen zuten gauza asko gertatu zitzaizkielako c) Gertatu zirenak gertatu zirela, ez zitzaien asko kosta lana egitea eta horregatik pozik zeuden d) Gertatutakoak gorabehera, aintzat hartu zuten egindako lana, urte askoko jardunaren ondorioa baitzen 3. Oporretan joatekotan, dirua aurreztu beharko duzu. Aukeratu baliokidea. (irakurmena) a) Oporretan joango bazara, dirua aurreztu beharko duzu b) Oporretan joaten bazara, dirua aurreztu beharko duzu c) Oporretan joanez gero, dirua aurreztu beharko duzu d) Dirua aurreztu behar duzu, oporretan joanda 4. Ikasleek nabarmendu dute Ikastegi Nagusien euskararekiko jarrera eragozpen dela EHUren euskalduntzean urratsak egiteko. (irakurmena) a) EHUren euskalduntzea azpimarratu dute ikasleek, Ikastegi Nagusiak ados egon ez arren b) Ikasleen arabera, EHUren euskalduntzea oztopatzen dute Ikastegi Nagusiek c) EHUren galgak Ikastegi Nagusiaren euskararekiko jarrera eragozten du, ikasleen ustez d) Ikasleak ez bezala, Ikastegi Nagusiak eta EHU prest daude euskarari galga jartzeko. 5. Ostiral lainotsu hartan ere, bidegurutzean agurtu zuten elkar iluntzera arte. Hau da: (irakurmena) a) Ostiralero bezala, han izan ziren banandu ezinik iluntzera arte b) Iluntzera arteko lainoa zegoen ostiral hartan bidegurutzean c) Elkar agurtu eta noraezean aurkitu ziren bidegurutzean iluntzera arte d) Bidegurutzean banandu ziren gauean berriro elkar ikustekotan 6. Egia esan, ez dakit liburua bukatzeko gai izango naizen. Hau da: (irakurmena) a) Egia esan, aise bukatuko dut liburua b) Ezbairik gabe, bukatu egingo dut liburua c) Lanak emango dizkit liburua bukatzea d) Kosta ahala kosta, gai naiz liburua bukatzeko 7. Erantzukizun penalak gizabanakoei egotzi behar zaizkie eta ez erakundeei. Beste era batera esanda: (irakurmena) a) Erakundeei ezin zaie zigor-erantzukizunik leporatu norbanakoei baizik b) Erantzukizun penalak erakundeei nahiz gizabanakoei ezar dakizkieke c) Zigorren erantzukizuna erakundeei baino ez dagokie d) Erantzukizun penalak gizabanakoek ezarri behar dituzte eta ez erakundeek 1

Transcript of 9-Ulermena+zuzenketak

Page 1: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

Ulermena

1. Arantzadiko kide batek perretxikoen inguruan hitz egingo du. Bestela esanda: (irakurmena)a) Perretxikoez inguraturik egingo du hitzaldiab) Perretxikoen buruz mintzatuko dac) Perretxikoen gainean hitz egingo dud) Perretxikoen ingurua jorratuko du

2. Gertatuak gertatu, estimu egin zuten beren lanaz. Izan ere, urte askoko emaitza zen. Hau da: (irakurmena)a) Izandako arazoak zirela eta, lana egiten luzaro jardun zuenb) Beren lana oso estimatzen zuten gauza asko gertatu zitzaizkielakoc) Gertatu zirenak gertatu zirela, ez zitzaien asko kosta lana egitea eta horregatik pozik zeudend) Gertatutakoak gorabehera, aintzat hartu zuten egindako lana, urte askoko jardunaren ondorioa baitzen

3. Oporretan joatekotan, dirua aurreztu beharko duzu. Aukeratu baliokidea. (irakurmena)a) Oporretan joango bazara, dirua aurreztu beharko duzub) Oporretan joaten bazara, dirua aurreztu beharko duzuc) Oporretan joanez gero, dirua aurreztu beharko duzud) Dirua aurreztu behar duzu, oporretan joanda

4. Ikasleek nabarmendu dute Ikastegi Nagusien euskararekiko jarrera eragozpen dela EHUren euskalduntzean urratsak egiteko. (irakurmena)a) EHUren euskalduntzea azpimarratu dute ikasleek, Ikastegi Nagusiak ados egon ez arrenb) Ikasleen arabera, EHUren euskalduntzea oztopatzen dute Ikastegi Nagusiekc) EHUren galgak Ikastegi Nagusiaren euskararekiko jarrera eragozten du, ikasleen ustezd) Ikasleak ez bezala, Ikastegi Nagusiak eta EHU prest daude euskarari galga jartzeko.

5. Ostiral lainotsu hartan ere, bidegurutzean agurtu zuten elkar iluntzera arte. Hau da: (irakurmena)a) Ostiralero bezala, han izan ziren banandu ezinik iluntzera arteb) Iluntzera arteko lainoa zegoen ostiral hartan bidegurutzeanc) Elkar agurtu eta noraezean aurkitu ziren bidegurutzean iluntzera arted) Bidegurutzean banandu ziren gauean berriro elkar ikustekotan

6. Egia esan, ez dakit liburua bukatzeko gai izango naizen. Hau da: (irakurmena)a) Egia esan, aise bukatuko dut liburuab) Ezbairik gabe, bukatu egingo dut liburuac) Lanak emango dizkit liburua bukatzead) Kosta ahala kosta, gai naiz liburua bukatzeko

7. Erantzukizun penalak gizabanakoei egotzi behar zaizkie eta ez erakundeei. Beste era batera esanda: (irakurmena)a) Erakundeei ezin zaie zigor-erantzukizunik leporatu norbanakoei baizikb) Erantzukizun penalak erakundeei nahiz gizabanakoei ezar dakizkiekec) Zigorren erantzukizuna erakundeei baino ez dagokied) Erantzukizun penalak gizabanakoek ezarri behar dituzte eta ez erakundeek

8. Beroaldi eta haserre giroan baino ikusi ez zutenek nekez sinetsiko dute biziki umore handiko gizasemea zela. Bestela esanda: (irakurmena)a) Haserre antzean ezagutu zutenek sinetsiko dute gizon handia zelab) Haserraldietan bakarrik ikusi zutenek ez dute erraz sinetsiko umore handikoa zelac) Umore handikoa zela diote haserre eta beroaldi giroan ikusi zutenekd) Sinesmen handiko gizona izan zela inork gutxik aitortuko du

9. Denaren beharra izango diate gizajoek! Beste era batera esanda: (irakurmena)a) Beste guztiek egin beharreko lana eurek egin beharko duteb) Lan txar guztiak gizajoenentzat izaten dirac) Aurrera egin ahal izateko, beharra behar dute denekd) Beharrizan handiko egoeran daude gizajoak

1

Page 2: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

10. Azokarako sarrerak egokituko dituzte, ezinduak eragozpenik gabe sar daitezen. Zer esan nahi du? (ulermena)

a) Merkatura sartzeko guneak hobetuko dituzte, elbarrituen mesederakob) Sarrerak merkeago jarriko dituzte, txiroak ere sartu ahal izatekoc) Azokan sarrera gehiago egingo da, ezintasunen bat duena ere bertaratzekod) Jende gehiago sar dadin, sarrera zabalagoak egingo dira azokan

Zuzenketa orria: 1. c / 2. d / 3. a / 4. b / 5. d / 6. c / 7. a / 8. b / 9. d / 10. a /

Ulermena

11. Mikel, Ana, Bittori eta laurok joan ginen. Zenbat? (ulermena)a) Zazpi joan ginenb) Lau lagun neu barnec) Ni kenduta, lau lagund) Guztira bost joan ginen: lau lagun eta ni

12. Hainbat gauza ditu ordaintzeko eta dirurik ez. Aukeratu baliokidea (ulermena)a) Zorrez josita dagob) Zorrei aurre egiteko moduan dabilc) Zorra zelakoa, arazoa hainbatekoad) Zorren azpian bizi da

13. Egundoko euri zaparrada bota du! Beste era batera esanda: (ulermena)

a) Egun guztia iraun du zaparradakb) Eguneroko zaparrada bota duc) Gaur ere bota du zaparrada d) Zaparrada itzela izan da

14.- Irakur ezazu zeure kolkorako. Zer esan nahi du? (ulermena)

a) Irakurtzeko bakardadeanb) Ahots goraz irakurtzekoc) Zeuretzat bakarrik irakurtzekod) Zeure mesederako irakurtzeko

15.- …. Nire ikaskideak ere egunero ikasten ditu ikasgaiak. Ondokoetako zein dagokio aurretik?

a) Nire ikaskideak egunero egiten ditu ariketakb) Nik astean behin ikasten ditut ikasgaiakc) Nik egunero ikasten ditut ikasgaiakd) Nik egunero egiten ditut ariketak

16.- Ba, guk laguntzea nahi badu, jai dauka... Zer esan nahi du? (ulermena)

a) Pozik egongo da gure laguntzaren berri izateanb) Pozik lagunduko dioguc) Gure laguntza onartzen badu, ondo pasatuko dud) Alferrik dabil, ez diogu lagunduko

17.- Herri gehienen antzera, Euskal Herriak baditu orriak Interneten. Baina Euskal Herriaren pareko herri gutxi dira egitasmo hori gauzatu dutenak. Hau da: (ulermena)

a) Herri gehienek ez daukate orririk Internetenb) Euskal Herriaren pareko herri gehienek ez daukate orririk Internetenc) Euskal Herriak, herri gehienen antzera, ez du egitasmo hori gauzatud) Herri gehienek Euskal Herriak baino orri gehiago dituzte Interneten

18.- Bihar Errioxara joango naiz, eta bide batez… Aukeratu jarraipen egokia (ulermena)a) bertako lagunak agurtuko ditutb) ardoa merkeago dagoc) trafiko handia egoten dad) oso arriskutsua izaten da joan-etorria

2

Page 3: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

19.- Tabakoaren ekoizpena gainbehera omen doa. Bestela esanda (ulermena)a) Inoiz baino gehiago erretzen dab) Gero eta gehiago ekoizten dac) Gero eta gutxiago egiten dad) Eusten dio produkzioari

20.- Gatazka gainditzeko ahaleginetan dabiltza. Bestela esanda: (ulermena)

a) Liskarra askatzera etorri dab) Arazoa konpontzen saiatzen ari dirac) Gerra bilatzen ari dirad) Ez dute konponbiderik bilatu nahi

Zuzenketa orria: 1. b / 2. a / 3. d / 4. c / 5. c / 6. d / 7. b / 8. a / 9. c / 10. b /

Ulermena

21.- Euskadiko selekzioa aise nagusitu zitzaion Jugoslaviakoari. Bestela esanda:a) Kostata irabazi zionb) Erraz irabazi zionc) Irabazi omen ziond) Ezin nagusitu izan zitzaion

22. .- Herrimina ezari-ezarian haren barneaz jabetu zen. Hau da: (ulermena)

a) Gaixotasun mota hark laster gorputz osoa hartu zionb) Pixkanaka, herrira itzultzeko gogoa nagusitu zitzaionc) Apurka-apurka herri osoaren jabe egin zend) Nahi ez zuela, herritik alde egiteko beharra izan zuen

23.- Bart pelikula amaitutakoan oheratu naiz. Bestela esan: (ulermena)a) Joan den gauean pelikula amaitu eta gero oheratu naizb) Heldu den gauean pelikula amaitzerakoan oheratu naizc) Joan den gauean pelikula amaitu baino lehentxeago oheratu naizd) Atzoko gauean pelikula amaitu gabe oheratu naiz

24.- Psikiatra estatubatuarrak droga Coca-Cola legez eros daitekeen merkatu askea aldarrikatzen du. (ulermena)a) Psikiatra horren ustez Cola-Cola droga daa) Psikiatra hori ez dago droga Coca-Cola saltzen den bezala merkatu librean saltzearen

aldeb) Psikiatra hori droga Coca-Cola bezala erosi ahal izango litzatekeen merkatuaren alde

dagoc) Psikiatra horrek droga Coca-Cola bezala eros daitekeela adierazi du

25.-Zuek bukatzeko etxean izango gaituzue (ulermena)a) Zuek bukatu aurretik etxean izango garaa) Zuek bukatu bezain laster etorriko gara etxerab) Harik eta zuek laster etorriko gara etxerac) Zuek bukatutakoan etorriko gara etxera

26.- Presidente ohia bat etorri da ministroaren esanekin (ulermena)a) Ohituraz, elkarrekin etortzen dira presidentea eta ministroaa) Lehengo presidentea ados dago ministroarekinb) Ohiko presidentea ministroarekin bat eginda dagoc) Ohi bezala, berdintsu pentsatzen dute presidenteak eta bere ministroak

27.- Hautetsien axolagabekeria goraki salatu du. Bestela esanda: (ulermena)a) Aukeratuen ardura eza ozenki salatu dua) Hautesleen arduragabekeria goraki salatu dub) Hautagaien kezkarik eza goi mailan salatu duc) Hautatuen axolagabekeria denen aurrean onetsi du

28.- Langileek greban diraute lorpen gehiagoren zain. (ulermena)

3

Page 4: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

a) Zerbait gehiago eskuratu artean, lanuztearekin jarraituko dutea) Zera diote: zaindu egingo dituztela lorpenak greba eten arrenb) Lan egiteari uztea ere pentsatu dute zer edo zer lortzekoc) Goiz edo berandu grebari ekingo diote29.- Ezer nahi baduzu laguntzeko prest nauzu. Bestela esanda: (ulermena)a) Zerbait nahi izandakoan, laguntzeko prest naukazua) Zerbait nahi izanez gero, laguntzeko prest nauzub) Zerbait nahi duzunez gero, laguntzeko prest nauzuc) Zerbait nahi izatean, laguntzeko prest nauzu

30. Besterentzat sortzen ez duenak ez du beretzat ere sortzen eta horrela, ezinbestean, besteren mendeko bihurtzen da. Hau da: (irakurmena)a) Ez besterentzat ez beretzat sortzen ez duena ez da sortzaile ezinbestean.b) Inorentzat sortzen ez duenak ezinbestean bere buruarentzat sortuko du.c) Besterentzat eta beretzat ez sortzeak besteren mendeko izatea dakar.d) Bere buruarentzat ez ezik besterentzat ere sortzen duena besteren mendekoa da.

Zuzenketa orria: 1. b / 2. b / 3. a / 4. c / 5. a / 6. b / 7. a / 8. a / 9. b / 10. c /

Ulermena

31. Izena ukaturik izana ukatzen delako eginez bizi da jende anitz. Bestela esanda:

a) Izena ukatzeak izana ukatzea eragingo balu bezala bizi da makina bat jende.

b) Izenari eta izanari uko eginez bizi da hainbat eta hainbat pertsona.

c) Bakarren batek pentsatu ohi du izena ukatzeak izana ukatzea dakarrela.

d) Izena eta izana ukatzerik ez balego bezala bizi da jende ugaria.

32. Hilko naiz, baina ez naiz osoro suntsituko, geroagokoengan neure aztarna utzi

gabe. Hau da: (irakurmenaa) Geroagokoengan bere aztarna utzi gabe ez luke inork hil behar.b) Hil eta suntsituko bada ere, geroagokoengan bere aztarna utzi ondoren izango da.c) Hilko da, baina ez da erabat deuseztatuko, ondorengoengan utziko baitu bere aztarna.d) Hil eta guztiz suntsituko bada ere, geroragokoek gogoan izango dute.

33. Nornahik ezagutzen ditu ondorengoak, hemen bilduak eta hor barrena

sakabanatuak. Hau da: (irakurmena)

a) Ondorengoak ederki ezagutzen ditu hemen bilduak eta hor barrena sakabanatuak

b) Edozeinek ezagutzen ditu hemen bildu eta hor barrena sakabanatutako ondorengoak

c) Nornahik ezagutzen ditu ondorengoak, hemen eta hor bildu eta sakabanatuak

d) Edozeinek ezagutzen ditu ondorengoak, hemen bildu eta hor barrena sakabanatuagatik.

34. Denboraren errotako hautsez gaindi gera daitekeen obra taxutzea du artistak helburu. Hau da: (irakurmena)a) Gera daitekeen obra osatzeko bere denborari eta gerokoari erreparatu behar dio artistakb) Bere garaiari zuku guztia atera behar dio artistak behin betiko lana taxutzekoc) Sasoian sasoikoa baino areago, artistaren xedea lan iraunkorra osatzea da.d) Une jakin bati nahiz tradizioari erantzuten dio artea helburua duen artistaren lan iraunkorrak

35. Norbera egiteko prest ez dagoen gauzarik ezin agindu dakioke besteri. Hau da: (irakurmena)a) Ez diogu inori gauza zailik agindu beharb) Agintzen duguna egiteko prest gaudenean ez diogu besteri ezer eskatu behar c) Besteri agindu dakiokeen gauzarik zailena egiteko prest egon behar dud) Ezin diogu beste inori agindu geu egiteko prest ez gauden gauzarik

36. Goialdeko ostertz zabalean hodeiak ikusten dira eta hauen artean erpinek agerian uzten dituzte mendi malkartsuak. Hau da: (irakurmena)a) Mendi malkartsuek agerian uzten dituzte goizaldeko ostertz zabalean erpinakb) Zeruertzean erpinak ageri dira, eta horiek begibistan uzten dituzte mendi malkartsuak

4

Page 5: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

c) Zeru zabalean, hodeien artean, erpin malkartsuak ageri dirad) Zeruertzean mendi malkartsuek hodeien artean islatzen dituzte gailur zabalak

37. Urteek ez diote gizakiari jakinduriarik ematen ezta aztikeria areagotzen ere, eskarmentua baino ez; eta zenbaiten aburuz, hori ere ez. Hots: (irakurmena)a) Zenbaitez iritziz, urteek ez diote gizakiari eskarmenturik ere ematenb) Hainbaten aburuz, urteek ez diote gizakiari aztikeria adina eskarmentu ematenc) Urteak pasa ahala gizakion aztikeria areagotzen doa eta eskarmentua ere baid) Urteek ez diote gizakiari ez jakinduriarik, ez eskarmenturik ematen

38. Hobe duzu auzia argitu arte etxean gelditu, zer gerta ere. Zer esan nahi du? (Irakurmena)a) Etxean gelditzeko, zerbait gertatu arrenb)Etxean gelditzeko, zerbait gertatu delakoc) Etxean gelditzeko, nahi baduzud) Etxean gelditzeko, badaezpada

39. Ordu erdi igaroko zuten gutxienez ekin eta ekin eztabaidan, norberaren iritzia txapeldun jarri nahirik. Bestela esanda: (irakurmena)a) Ordu erdiko ekitaldiaren ondoren, euren arteko eztabaida luzea izan zuten txapeldun zein izendatuko.b) Biek ere txapeldun izan nahi eta ordu erdi luzeko eztabaida izan zuten gai jartzailearekin, nork bere gaia jarri nahirik.c) Haiek ordu erdia emango zuten gutxienez, txapeldunaren izena erabakitzen.d) Ordu erdia joango zitzaien eztabaidan, bietarik batek ere ez zuen atzera egin eta.

40. Urteak gorabehera, itxura fisikoa inoiz aldatzen ez zaien zorioneko pertsona horietakoa izan da gure Juanito. Hots: (irakurmena)a) Juanito pertsona zoriontsua da, urteek ez baitute eraginik izan harenganb) Juanito zorteko pertsona da, urteen joanak ez baitu eraginik izan haren itxura fisikoanc) Juanitoren itxura fisikoan urteek eraginik ez izateak poztu egiten dud) Urteek itxura fisikoan gorabeherarik ez izan arren, zorionekoa izan da Juanito

Zuzenketa orria: 1. a / 2. c / 3. d / 4. c / 5. d / 6. a / 7. a / 8. d / 9. d / 10. b /

Ulermena

41. Arrastiri garaia da lasaiena, baina baita malenkoniatsuena ere, eta hobe lagunartean harrapatzen bazaitu (irakurmena)a) Hobe duzu arrastirian bakarrik ez egotea, oso lasaia baitab) Arrastiria lasaia eta malenkoniatsua denez, hobe lagunarteari ihes egiten badiozuc) arrastia arras malenkoniatsua da; beraz, hobe lagunartean harrapatzen bazaitud) Ilunabarra eguneko garairik goibelena izan ohi da eta lagunartean bazaude hobe.

42. Entzundakoak entzunda burumakur alde egin zuen. Zer esan nahi du? (irakurmena)a) Adoretsu joan zelab) Lauhazka joan zelac) Pozarren joan zelad) Kezkati joan zela

43. Bere gauzak kontatzeko ez zuen inor. Hori izan zen zahartzaroa goibeldu ziona. Beraz: (irakurmena)a) Bere gauzak nori kontatu ez izana goibeldu zion zahartzaroab) Bere gauzak nori kontatzerik ez izateak goibeldu zion zahartzaroac) Bere gauzak nori kontatu eduki ez izanak goibeldu zion zahartzaroad) Bere gauzak nori kontatzeko ez izateak goibeldu zion bere zahartzaroa

44. Berekoikeriak itsututa zeukan. Bestela esanda: (irakurmena)a) Bere buruaz soilik pentsatu beharrak galdu egiten zuenb) Gaiztakeriarako joera handia zuenc) Hain zen berezia, ezen ez zuen ikusi ere egitend) Itsua zen eta dena beretzat nahi zuen

5

Page 6: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

45. Hainbat lan egin duenak beti eraman izan du, itzala nola, alfer fama halako bat gainean. Hau da: (irakurmena)a) Gaineko itzala erantziz gero, nabari da egiaz pertsona langilea eta alferra izan zitekeelab) Nagitzat era jo izan dute, lan eskerga egin zuen arrenc) Langile porrokatuaren irudi zaharrak ezin du itzali ospe handia eman izan dion alfer fama horid) Hainbat lan egin zuela badirudi ere, alfer itzela izan zela diote beste batzuek

46. Itsasoan ez gabiltza olatuen erasoak menderatzearren, baizik eta itsasoaren erronka saihestezina delako itsasertzean bizi garenontzat. (irakurmena)a) Olatuen erasoak menderatu arren, itsasoaren erronka saihestezina delako gabiltza itsasoanb) Olatuen erasoak eta itsasoaren erronka menderatzearren gabiltza itsasoanc) Itsasoaren erronka ezin dugulako ekidin gabiltza itsasoand) Olatuen erasoak menderatzea saihestezina delako gabiltza itsasoan

47. Herrixka malapartatu hartan, batek izan ezik, orok zekiten zein zen gaiztakeria hura burutu zuenaren izena. Hau da: (irakurmena)a) Herrixka malapartatu hartan bat bakarra zen gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez zekienab) Herrixka malapartatu hartan batek bazekien gaiztakeria hura burutu zuenaren izenac) Herrixka malapartatu hartan ez zegoen gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez zekienikd) Herrixka malapartatu hartan ez zegoen inor gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez zekienik

48. Guri ere, okerrenean, jakintsuenei gertatu ohi zaiena gertatuko zaigu: erdiz erdi huts egitea. Bestela esanda: (irakurmena)a) Gauzak okertuz gero, zail litzateke guk erdiz erdi huts egitea.b) Okerrenean guk ere, jakintsuek bezala, hutsegite txikiren bat edo beste izan dezakegu.c) Guri ere, beharbada, jakintsuenei gertatu ohi zaiena gertatuko zaigu: bete-betean huts egitea.d) Jakintsuenei gertatzen zaie eta guri ere gerta dakiguke hutsean geratzea.

49. Bakearen edertasuna musika tresna anitzen berezko izaera errespetatuz baino ez da lortzen. (irakurmena)a) Bakearen edertasuna erdiesteko nahitaezko da hainbat musika tresnaren berezko izaera errespetatzea.b) Beharrezko da tresna anitzen berezko izaerari begirunerik ez izatea bakearen edertasuna lortzeko.c) Musika tresnen izaera errespetatzea beharrezko da edertasuna lortzeko.d) Bakea nekez lortuko duzu, baldin eta ez badiozu muzin egiten berezko izaerari.

50. Nire lanbideak Afrika iparraldera eraman nau, bereber hizkuntza ikastera eta aritzera: badakizue alderdi horietan arabiera ez dela nagusien kultur hizkuntza berria besterik. Hau da: (irakurmena)a) Afrika iparreko jatorrizko hizkuntza arabiera da.b) Afrika iparrean ez da bereberea erabiltzen.c) Afrika iparrean ez da arabieraz hitz egiten.d) Afrika iparrean bereberez hitz egiten da.

Zuzenketa orria: 1. d / 2. d / 3. c / 4. a / 5. b / 6. c / 7. c / 8. c / 9. a / 10. d /

Ulermena

51. Otzaurte aldeko mendietan ibili da eta abail-abail eginda etorri zaigu. Hots: (irakurmena)a) Arropak erabat urratuta etorri da.b) Oso nekatuta etorri da.c) Zauri eta urraduraz beterik etorri da.d) Poz-pozik etorri da menditik.

52. Goitik behera aztertu ninduen, aspaldi ikusi gabeko lagun zaharra banintz bezala. Hau da: (irakurmena)

6

Page 7: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

a) Zahartuta ikusi banindu bezala aztertu ninduen. b) Aspaldian ikusi gabeko laguna izango banintz bezala aztertu ninduen. c) Aspaldi galdutako gaztetasuna gogora ekarri banio bezala begiratu zidan. d) Aspaldi lagun zaharrak ginela ahaztu balu bezala, goitik behera begiratu zidan.53. Mende hasieran estatu europarren artean zegoen lehiak leherrarazi zuen lehen mundu gerra. Hots: (irakurmena)a) Leherketa baten ondorioz etorri zen lehen mundu gerra.b) Mende hasierak piztu zuen mundu gerraren garra.c) Estatuen arteko norgehiagokak ekarri zuen gerra.d) Europa batua lortzeko lehiak leherrarazi zuen gerra.

54. Araudiak baimentzen duen metal astun kopuruaren halako 700 dute petrolio eta gas enpresen inguruan bizi diren maputxeek gorputzean. Hots: (irakurmena)a) Baimendua baino metal astun gutxiago dago maputxeen gorputzean.b) Maputxeen gorputzean ia ez dago metal astunik.c) Metal astun gehiegi dago maputxeen gorputzean.d) Maputxeen gorputzean metal astun gutxi dago.

55.- Nik badakit hori, baina, egia esan. Beste edonork ere jakin lezake. Aukeratu baliokidea (ulermena)a) nik izan ezik, beste edonork jakin lezake horib) nik izan ezik, beste edonork ere jakin lezake horic) nik ezik, edonork ere jakin lezake horid) nik ez ezik, beste edonork ere jakin lezake hori

56.- Zure bestekoa izango zen, hortxe-hortxe (ulermena)a) Zu askoz txikiagoa zinenb) Ia zure parekoa zenc) Zu askoz handiagoa zinend) Biok berdin-berdinak zineten

57.- Bake hitzarmenerako lehen urratsak emanak dira dagoeneko. Zer esan nahi du? (ulermena)a) Bakea lortzerik ez dagoelab) Bakerako gutxi falta delac) Bakea lortzeko prozesuari hasiera eman zaiolad) Urratu egin dela akordioa hasiera-hasieratik

58.- Edonor izanik ere, ez diot sartzen utziko (ulermena)a) Edozein dela ere, ez diot sartzen utzikob) Norbait delarik ere, ez diot sartzen utzikoc) Nor den ere, ez diot sartzen utzikod) Nornahi bada, ez diot sartzen utziko

59.- Gehienen ustez arrakastatsua izan da saio berria (ulermena)a) Denek uste dute arrakasta izan duelab) Gehiagok uste du arrakasta txikia izan duelac) Ia denek uste dute porrota izan delad) Ia denek uste dute arrakasta izan duela

60.- Haiei entzundakoek mindu gaituzte. Aukeratu baliokidea (ulermena)a) Mindu ditugu, entzun diegunagatikb) Gu minduta gaude, haiei entzun dizkiegun gauzak direla medioc) Haiei entzun dietenek badakite minduta gaudelad) Benetan mindu gaituzte entzun dietenek

Zuzenketa orria: 1. b / 2. b / 3. c / 4. c / 5. d / 6. b / 7. c / 8. a / 9. d / 10. b /

Ulermena

61.- Ni ez beste guztiak joan ziren komunera (ulermena)a) Ni izan ezik, denok ere joan ziren komunerab) Ni ez ezik, denok joan ziren komunerac) Denak joan ziren komunera, ni izan ezikd) Denak joan ziren komunera, ni baizik

7

Page 8: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

62.- Bere kabuz egin du lan guztia (ulermena)a) Norbaiten laguntzaz egin du lanb) Amaiera-amaieran egin du dena, azken uneanc) Bere etxean egin du land) Inoren laguntzarik gabe jardun du

63.- Gibraltarreko gatazkak Europako Komunitateko barne mugen desagerpena oztopatzen du (ulermena)a) Gibraltarreko arazoari esker aiseago eroriko dira mugak Europanb) Gibraltarren erruz Europako mugak desagertu egingo dirac) Gibraltarreko arazoa dela eta, Europako mugak ez dira hain erraz desagertukod) Gibraltarreko akordioak Europako mugen desagerpena ekarriko du

64.- Tabernariari egin ahala eramaten dizkiote ogitartekoak: (ulermena)a) Berehalaxe urritzen zaizkiob) Berehala saltzen dituc) Merke ematen dizkie bezeroeid) Eramateko egiten ditu

65.- Edonor izanik ere, ez dut amore emangoa) Edozein dela ere, ez dut amore emangob) Norbait delarik ere, ez dut amore emangoc) Inor ere den, ez dut amore emangod) Nornahi bada, ez dut amore emango

66.- Zuzen jokatzeko agindu genizuen eta ahalik eta azkarren ibiltzeko. Bestela esandaa) Zuzen joka dezazuen eta ahalik eta azkarren ibil zinteztela agindu genizuenb) Zuzen joka zenezaten eta ahalik eta azkarren ibil zintezten agindu zintuztegunc) Zuzen joka zenitzatela eta ahalik eta azkarren ibil zenbiltzatela agindu genizuend) Zuzen joka zenezatela eta ahalik eta azkarren ibil zinteztela agindu genizuen

67.- Gehienez ere, hogei urte edo izango ditu. Beste era batera esanda (ulermena)a) Oso goitik jota, hogei bat urte izango ditub) Goia jota, hogei bat urte izango dituc) Gehiena jota, hogei bat urte izango ditud) Goien jota, hogei bat urte izango ditu

68.- Amaren esana egin zenuenean kalera ateratzeko baimena eman zizun. Beste era batera: (ulermena)a) Amaren esana egitekotan kalera atera zaitezen baimena eman zizunb) Amaren esana egitean kalera atera zintezelako esan zizunc) Amaren esana egin eta gero kalera atera zintezelako baimena eman zizund) Amaren esana egindakoan atera zintezen baimena eman zizun

69.- Berekiko esan du. Aukeratu baliokidea:a) Berez esan dub) Beragatik esan duc) Berari buruz esan dud) Bere artean esan du

70.- Zenbaitek drogak dendetan saltzea ontzat ematen du. Nola esan daiteke beste era batera? (ulermena)a) Zenbaitek droga dendetan saltzeari on deritzob) Zenbait droga dendetan saltzea ontzat deriztec) Zenbaitek droga dendetan saltzeari ondo deritzod) Zenbait droga dendetan saltzeari on deritzote

Zuzenketa orria: 1. c / 2. d / 3. c / 4. b / 5. a / 6. d / 7. a / 8. d / 9. d / 10. c /

8

Page 9: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

Ulermena

71.- Orkestrako bakarlariak miresgarri jo zuen (ulermena)a) Zuzendariak zoragarri interpretatu zuenb) Bakarka aritu zenak baragarri jo zuenc) Tresna jole bat bikain aritu zend) Musikari bakar batek jo zuen ondo

72.- Kinka larrian bagaude ere, etorkizuna oparoa da. Bestela esanda: (ulermena)a) Ez dugu etorkizun hoberik, beraz gauden moduan jarraitzea hobeb) Orain gaizki bagaude, laster are okerrago egongo garac) Estu eta larri gauden arren, hoberik espero dugud) Orain ere larri gaude, baina etorkizunean hobeto egongo gara

73.- Arestian sinaturiko ituna doi-doi mantendu da (ulermena)a) Duela gutxi harturiko akordioari eutsi egin zaio ozta-ozta b) Konpromisoa hartu ondoren hautsi egin dac) Lehengo eguneko ituna aurrera atera da arazorik gabed) Orain dela gutxi egindako paktua hautsi berri da.

74.- Iparraldearen orena iristear dela erran du (ulermena)a) Iparraldearen oraina heltzeko moduan dagoela berresan dub) Iparraldearen oraina iristeko eran dagoc) Iparraldearen ordua laster iritsiko dela esan dud) Iparraldean dagoen oreina heltzeko moduan dago

75.- Lankideen hitzak zuzendariarenak baino zakarragoak izan ziren (ulermena)a) Zuzendariaren hitzak bezain zakarrak izan ziren lankideenakb) Zuzendariaren hitzak ez ziren lankideenak bezain zakarrak izanc) Lankideen hitzak zakarrak izan baziren, are zakarragoak zuzendariarenakd) Lankideen hitzak baino zakarragoak izan ziren zuzendariarenak

76.- Berea egin arte... (ulermena)a) amore ematen ez dutenetakoa dab) bakerik hartzen ez duen horietakoa dac) ezin zaio lasai ikusid) ez da inon gelditzen

77.- Bilboko aurrekontuei zuzenketa-eske orokorra aurkeztu die alderdi batek. Zein da esaldi horren esanahia? (ulermena)a) Aurrekontuak eztabaidagarriak ikusten dituelab) Aurrekontuei zerbait erantsi behar zaielac) Baztertu egiten dituela aurrekontuakd) Zenbait puntu orokorren aldaketa eskatzen duela

78.- Leku ederrean utziko gaituzu, hori esaten baduzu. Bestela esanda (ulermena)a) Urrun utziko gaituzub) Lotsagarri utziko gaituzuc) Leku egokian utziko gaituzud) Gutaz iritzi ona izango dute

79.- Komeni da joatea; bestela... Zein da baliokiderik egokiena? (ulermena)a) Badaezpada, joatea hobe. Osterantzean...b) Zer gerta ere, joan gabe gelditu. Bestela...c) Joan? Pentsatu ere ez!d) Joaten bagara, joan...

80.- Erdia besterik jango ez baduzu ere, jan erdia. Zein da baliokidea? (ulermena)a) Jan ezazu erdia, behintzatb) Ez duzu erdia besterik jan beharc) Lehengo erdia jan eta gero beste erdiad) Erdia jan baduzu, zergatik ez beste erdia?

9

Page 10: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

Zuzenketa orria: 1. c / 2. c / 3. a / 4. c / 5. b / 6. a / 7. c / 8. b / 9. a / 10. a /

Ulermena

81.-Nekez izango dute berriro horrelako aukerarik. Aukeratu baliokidea (ulermena)a) Ez dute gehiago horrelako aukerarik izangob) Kostatuko zaie berriro horrelako aukerarik izateac) Horrelako aukera ederki nekatuta izango dute hurrengoand) Nekatuko dira berriro horrelako aukera bat eduki aurretik

82.- Festa egun handian, behintzat, azalduko zinetela uste genuen (ulermena)a) Festa egun handian, behinik behin, azalduko zinetelakoan geundenb) Ez genuen uste gesta egin handian, behintzat, azalduko ez zinetelac) Festa egun handian, jadanik, azalduko zinetelakoan geundend) Festa egun handian, behinik behin, zuek azaldu esperoan geunden

83.- Ezagutzen dudan leku baketsuenetako bat da, baketsuena ez bada. (ulermena) a) Munduan ez omen da hura bezain leku baketsurikb) Oso leku baketsua da, nahiz eta beste asko ezagutzen ditudan haren modukoakc) Ezagutzen dudan lekurik baketsuena da, zalantzarik gabed) Ezagutzen dudan lekurik baketsuena da, seguraski

84.- Ez dute nolanahiko arazoa esku artean. Zer esan nahi du? (ulermena)a) Arazo handi samarra dutelab) Ez dutela oso arazo handiac) Ez dutela nahi bezalako arazoad) Arazo mordoa dutela

85.- Gu ez bezala bizi dira horiek! Nola bizi dira? (ulermena)a) Gu baino hobetob) Gu baino txarragoc) Denaren beharreand) Iritsi ezinda

86.- Filmean beste pertsonaia nagusi guztiek ere indarkeria erabiltzen dute beren arazoak konpontzeko. Horregatik, bera ez da haiek baino okerragoa. (ulermena)a) Bera ez da filmeko beste pertsonaia nagusiak baino okerragoa, denek erabiltzen baitute indarkeria beren arazoak konpontzekob) Filmeko pertsonaia guztiak dira gaiztoak, indarkeria erabili baino ez baitute egitenc) Bereak ez ezik, beste guztiek ere indarra erakusten dute filmean zehard) Filmean ez da pertsonaia on bakar bat ere agertzen, pertsonaia nagusiak izan ezik

87.- Gure aldean ondo bizi dira horiek! Zer esan nahi du? (ulermena)a) Gugandik hurbil ondo bizi direlab) Gure aldamenean ez direla ondo sentitzenc) Gu bezala horiek ere ondo bizi direlad) Horiek gu baino hobeto bizi direla

88.- Horiek hitz-aspertu galantak egiten dituzte elkarrekin. Zer ulertu behar da? (ulermena)a) Elkarrizketa luzeak izaten dituztelab) Asper-asper eginda bukatzen dutelac) Mintzagai gogaikarriak darabiltzatelad) Biziki haserretzen direla

89.- Adituei sinestera, arazo horrek luze joko du. Hau da: (ulermena)a) Adituak direla eta, arazo horrek luze joko dub) Adituen ondorioz, arazo horrek luze joko duc) Adituen esanetan, arazo horrek luze joko dud) Adituak aditu, arazo horrek luze joko du

90.-Lanean barik gora begira zegoen. Zer esan nahi du? (ulermena)a) Ez zela lanean arib) Lanean ari zela

10

Page 11: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

c) Lanik gabe zegoelad) Lanik ezean, gora begira zegoela

Zuzenketa orria: 1. b / 2. a / 3. d / 4. a / 5. a / 6. a / 7. d / 8. a / 9. c / 10. a /

Ulermena

91.- Irene eta Julen Bilbora ezkondu dira. (ulermena)a) Ezkontza Bilbon izan dab) Ezkondu ondoren Bilbora joan dirac) Ezkondu ondorengo bidaian Bilbora joango dirad) Ezkondu eta Bilbon biziko dira

92.- Bera iritsi zenerako, ez zegoen inor etxean. Hau da: (ulermena)a) Bera etxera iritsi baino lehen, alde eginak ziren besteakb) Bera etxera iristen ari zela alde egin zuten besteekc) Bera etxera iritsi bitartean ez zegoen inor etxeand) Bera etxera iristeaz batera alde egin zuten besteek

93.- Estreinako aldiz ikusi dut horrelako ikuskizuna. Zer esan nahi da? (ulermena)a) Maiz ikusi duelab) Batzuetan ikusi duelac) Gutxitan ikusi duelad) Lehen aldiz ikusi duela

94.- Jonek ez dauka behar adina diru. Bestela esan: (ulermena)a) Jon ez dabil ondo dirutikb) Jon diruagatik itota dabilc) Jon diruz eskas dabild) Jon diruaz gaizki dabil

95.- Esaldi hauen artean bakar batek du zentzua. Zein da? (ulermena)a) Eguzkiari muzin egiteko beste itzalperik ez duzub) Eguzkitik gerizatzeko beste itzalperik ez duzuc) Eguzkitan babesteko beste itzalperik ez duzud) Eguzkiaz ezkutatzeko beste itzalperik ez duzu

96.- Zer esan nahi du hurrengo esaldiak? Izan ere, asko da zu garaiz heltzea! (ulermena)a) Garaiz heldu zarela, betiko moduanb) Benetan harrigarria dela zu garaiz iristeac) Izatez puntuala zarela, eta ez dela gutxid) Gaur berandu heldu zarela, baina gehienetan garaiz

97.- Nazio Batuek hainbat ebazpenetan Iraken aurka agindu dituzten zigorrak betetzeke daudela ikusteak berealdiko kezka sortzen diola adierazi du Europako Komunitateak. (ulermena)a) Nazio Batuek agindutako zigorrak ez dira beteb) Iraken ebazpenek kezka sortarazi diote Europaric) Europak ezarritako zigorrak bete egin dirad) Nazio Batuen zigorrak ebazpenen bitartez bete dira

98.- Aurki dugu Martin gurekin! Hortaz: (ulermena)a) Laster etorriko dab) Auskalo noiz etorriko denc) Hemen dago dagoenekod) Hemen dago bain ez dakigu zehazki non

99.- Adierazi duena egia bada ere, ez diote sinetsi. Aukeratu baliokidea (ulermena)a) Nahiz eta adierazi duena ez den egia, sinetsi egin ote dioteb) Ez diote sinetsi, adierazi duena gezurra zelakoc) Adierazi duena egia zen arren, ez diote sinetsikod) Adierazi duena egia izanik ere, ez diote sinetsi

100.- Saria lortzekotan, jokatu egin beharko duzu. Bestela esanda: (ulermena)a) Saria lortzeko nahian, jokatu egin beharko duzu

11

Page 12: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

b) Saria lortuz gero, jokatu egin beharko duzuc) Saria lortuko baduzu, jokatu egin beharko duzud) Saria lortu baduzu, jokatu egin beharko duzu

Zuzenketa orria: 1. d / 2. a / 3. d / 4. c / 5. b / 6. b / 7. a / 8. a / 9. d / 10. c /

Ulermena

101.- Etxe honetan diru asko dago, nonbait esaten denean, zer esan nahi da nonbait hitzarekin? (ulermena)a) Ez dakigula zein lekutan dagoen diruab) Antza denez, badagoela diru askoc) Ziur dakigula dirua dagoelad) Benetan ez dagoela diru askorik

102.- Bihar Bilbora joatekoak dira. Zer esan nahi du? (ulermena)a) Bihar Bilbora joango direlab) Bilbora joatekotan, bihar joango direlac) Joatekotan, bihar joango direla Bilborad) Bihar Bilbora joateko asmoa dutela

103.- Etxe bat erosteko irrikan zaude. Bestela esan: (ulermena)a) Etxe bat erosteko gogo bizia duzub) Etxe bat erosteko gogoak dituzuc) Etxe bat erosteko asmotan zabiltzad) Etxe bat erosteko ahaleginetan zabiltza

104.- Zer adierazten du esaldi honek? Ministroak dio bera ez dela arazo hori argitzeko giltzarria (ulermena)a) Norbaitentzat izatekotan, berarentzat dela posible arazoa argitzeab) Ez dagoela bere esku arazo horren argitzeac) Bere burua gai ikusten duela arazo horren argitzerakod) Arazoaren argitzea irekita dagoela guztientzat, ministroarentzat izan ezik

105.- Hor ari zaigu noiz alboka, noiz txirula jotzen. Nola esan daiteke beste era batera? (ulermena) a) Hor ari zaizkigu alboka eta txirula batera jotzenb) Hor ari zaizkigu alboka eta txirula etengabe jotzenc) Hor ari zaizkigu batean alboka, bestean txirula jotzend) Hor ari zaizkigu alboka eta txirula jotzen

106.- Zer adierazten du esaldi honek? Nik, neure artean, Cubara joatea egoki zela esan nuen (ulermena)a) Nik, neure haserrean, ez nuela onetsi Cubara joateab) Nik planeatu nuela lehenengoz Cubara joateac) Famili giroan esan nuela Cubara joatea gauza egokia zelad) Neure barrurako esan nuela ondo neritzola Cubara joateari

107.- Zer esan nahi du hurrengo esaldiak? Izan ere, asko da zu garaiz heltzea! (ulermena)a) Garaiz heldu zarela, betiko moduanb) Benetan harrigarria dela zu garaiz iristeac) Izatez puntuala zarela, eta ez dela gutxid) Gaur berandu heldu zarela, baina gehienetan garaiz

108.- Hitza beteko duela sinesteak lan du. Bestela esanda: (ulermena)a) Lan handia behar da hitza betetzekob) Ez da erraza hitza beteko duela sinesteac) Erraza da haiei sinestead) Hitzeko gizonak dira

109.- Kontakatilu ederra da Jon. Zer adierazten du esamolde honek? (ulermena)a) Itxurazko tresneria duelab) Ipuin kontalari ona delac) Ez dakiela sekreturik gordetzend) Sukaldari ona dela

12

Page 13: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

110.- Jai duzu beti berandu etortzen direnekin. Bestela esanda (ulermena)a) Jai-eguna emango dizute zuri ere beraiekin ibiltzen bazarab) Beti haserretzen zara beraiekin berandu etortzen direlakoc) Ez duzu zer lorturik ez zer eginik berandu etortzen direnekind) Egon lasai berandu etortzen direnekin

Zuzenketa orria: 1. b / 2. d / 3. a / 4. b / 5. c / 6. d / 7. b / 8. b / 9. c / 10. c /

Ulermena

111.- Zer adierazten du esaldi honek? Iaz erdietsitako mailari eutsi, besterik ez dute egin behar. (ulermena)a) Maila hobetu ezik, erdian geldituko direlab) Aski dela lehengo mailarekin jarraitzeac) Erremediorik gabe, maila jaistera doazelad) Zalantzarik gabe, iazko mailan egongo direla

112.- Zer adierazten du esaldi honek? Narratzailearen orojakiletasunak eleberriaren irakurketa moteldu egiten du. (ulermena)a) Kontatzaile jakitunek lasaitu egiten dutela eleberriab) Narratzaileak dena jakiteak azkartasuna kentzen diola nobelaric) Liburuaren erritmo azkarra narratzaile orojakilearengan datzalad) Eleberria motelagoa litzatekeela narratzaileak dena ez baleki

113.- Zer adierazten du esaldi honek? Ertainetako Irakaskuntzaren Erreformak hobekuntza garrantzitsuak dakartza (ulermena) a) Aurki Ertainetako Irakaskuntzak ez duela edukiko nondik oratub) Irakaskuntzaren hobekuntzak erdi mailakoak izango direlac) Erdi mailako Irakaskuntzak hobera egingo duela nabarmenkid) Erreformak arazoak planteatuko dituela erdi mailako irakaskuntzan

114.-Ez ginen nahi orduko iritsi Donostiara.Bestela esan: (ulermena)a) Ez ginen ordurako heldub) Nahi baino goizago iritsi ginen Donostiarac) Nahi baino azkarrago iritsi ginen Donostiarad) Lehenago iritsi nahiko genukeen

115.- Zer adierazten du esaldi honek? Aurtengoa ez ezik, urte guztietakoa ere ona izaten da (ulermena)a) Urte guztietakoa izaten dela ona, aurtengoa barrub) Aurtengoa ez, baina beste urte guztietakoa ona izaten delac) Urte honetakoa izan ezik, urterokoa ona izaten delad) Urte guztietakoa ona izaten dela, aurtengoa ezik

116.- Zein da esaldi honen esanahia? Urrun zarelarik ere, oroituko naiz zutaz (ulermena)a) Oroituko naiz zutaz, urruti zaudelakob) Gogoratuko naiz zutaz, nigandik bereiz zaudenean erec) Urrun beharko duzu izan ni oroitzekotand) Urrun zaudenean bereziki oroitzen naiz zutaz.

117.- Zer adierazten du albiste honek? Hogeita hamasei trikiti pieza berri lehian (ulermena)a) Oraintsu lehiatu direla hogeita hamasei pieza trikitirakob) Laster berriztatuko direla hogeita hamasei trikitic) Hogeita hamasei trikitirako soinu izotzaren gainean joko direlad) Norgehiagoka bat izango dela hogeita hamasei trikiti pieza berriren artean

118.- Galdera guzti-guztiei erantzuten zien. Aukeratu baliokidea (ulermena)a) Galderari beti erantzuna ematen zionb) Nolako galdera, halako erantzuna ematen zuenc) Zer galdetu, hari erantzuten ziond) Erantzuna beti erantzuten zuen

13

Page 14: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

119.- Zein da esaldi honen esanahia? Idazle horren ondotik orpoz orpo ibiltzea kaltegarria litzateke (ulermena)a) Ez da komenigarria idazle horri zorrotzegi jarraitzeab) Idazle horrekin aurrez aurre topo egitea txarra litzatekec) Idazle horren alboan ez da itzulinguruka ibili behard) Ez da gauza ona idazle horrengandik urruntzea

120.- Zer adierazten du esaldi honek? Aurrekontuaren araberako egitaraua (ulermena)a) Egin ahala burutuko dela kontuab) Nolako diru kopurua izan, halako egitaraua gauzatuko delac) Irabazi ahala egingo direla arauakd) Arauak egiteko aldez aurretiko diru kopuru trinkoa dagoela

Zuzenketa orria: 1. b / 2. b / 3. c / 4. d / 5. a / 6. b / 7. d / 8. c / 9. a / 10. b /

Ulermena

121.- Zein da esaldi honen esanahia? Zinea, musika, antzerkia..., horiek denak izango ditugu hizpide. (ulermena)a) Horien bidez hitz egingo dugub) Horietaz mintzatuko garac) Aitzakia horiek guztiak erabiliko ditugud) Horiek guztiak praktikara eramango ditugu

122.- Zein da esaldi honen esanahia? Ez zuten gure aholkua aintzakotzat hartu (ulermena)a) Ez ziguten guztiz ondo ulertu aholkatu genienab) Ez ziguten aurpegira begiratu ere eginc) Ez zieten gure esanei jaramonik egind) Gurekin zeharo haserretu ziren, aholkua zela-eta

123.- Zein da esaldi honen esanahia? Arrantzaleen arteko gatazka areagotu egin da (ulermena)a) Arrantzaleenganaino heldu da sarraskiab) Elkartasuna sortu da arrantzaleen arteanc) Gutxitu egin da arrantzaleen arteko arazoad) Hazi egin da arrantzaleen arteko konponezina

124.- Zein da esaldi honen esanahia? Gaixo larriaren ostean suspertu egin zen (ulermena)a) Gaixotasuna, azkenik, gainditu egin zuenb) Gizagaixoak ez zuen sendatzerik lortuc) Gizajoa osatu zen azkeneand) Gaixoa larriagotu egin zen

125.- Errukirik gabe egiten zuten lan. Bestela esanda (ulermena)a) Oso langileak zirenb) Gogo handirik gabe egiten zuten lanc) Oso alferrak zirend) Ez zioten inori barkatzen lanean

126.- Hain belarrondoko gogorra eman zion, non ikaraz erori zen lurrera. Esaldi baliokide hauen artetik zein ez da zuzena? (ulermena)a) Hain belarrondoko gogorra eman zion, ikaraz erori zela lurrerab) Ikaraz erori zen lurrera, hain belarrondoko gogorra eman zionc) Hain belarrondoko gogorra eman zion, ezen ikaraz erori baitzen lurrerad) Hain belarrondoko gogorra eman zion, ezen ikaraz erori zen lurrera

127.- Horrek jakinaren gainean esaten ditu gauzak. Bestela esanda (ulermena)a) Jakintsu guztiek baino gehiago dakib) Jakin ez, baina esan esaten ditu gauzakc) Zer dioen ondo dakiela esaten ditu gauzak

14

Page 15: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

d) Goitik behera, harrokeriaz esaten ditu gauzak

128.- Begirada goxoa zuen; hitz egiterakoan, berriz, irribarre maltzurra erakusten zuen. Hori adierazteko, zein ez da egokia? (ulermena)a) Begirada goxoa zuen; baina hitz egiterakoan irribarre maltzurra erakusten zuenb) Begirada goxoa zuen; hitz egiterakoan, ordea, irribarre maltzurra erakusten zuenc) Begirada goxoa zuen; hitz egiterakoan, aldiz, irribarre maltzurra erakusten zuend) Begirada goxoa zuen; hitz egiterakoan, gainera, irribarre maltzurra erakusten zuen

129.- Zu konturatzerako hamaika lagun konturatuko dira. Nola esan daiteke beste era batera? (ulermena)a) Denok bateratsu konturatuko zareteb) Lehenago konturatuko zara zuc) Zu bezain laster konturatuko dira besteak ered) Jende asko konturatuko da zu baino lehen

130.- Dena berehala ikasten zuen, hain zen azkarra. Honen baliokide zuzena: (ulermena)a) Dena berehala ikasten zuen, azkarra zen arrenb) Dena berehala ikasten zuen, azkarra zela etac) Hain azkarra zenez, dena berehala ikasten zuend) Hain azkarra zen, dena berehala ikasten zuela

Zuzenketa orria: 1. b / 2. c / 3. d / 4. a / 5. a / 6. a / 7. c / 8. d / 9. d / 10. c /

Ulermena

131.- Begoña-eta larunbatean etorriko dira. Bestela esanda: (ulermena)a) Begoña izenekoak etorriko dira larunbateanb) Begoña eta beste batzuk etorriko dira larunbateanc) Begoñarekin batera etorriko dira larunbateand) Begoña dela eta etorriko dira larunbatean

132.- Oheratu orduko loak hartzen nau. Beste era batera: (ulermena)a) Oheratu bezain laster loak hartzen naub) Oheratzerakoan loak hartzen nauc) Oheratzeko orduan loak hartzen naud) Oheratu eta gero loak hartzen nau

133.- Zer esan nahi du ondoko esaldi honek? Gobernua osatzeke dago oraindik (ulermena)a) Oraindik osatu gabe dagoelab) Osatu berri delac) Oraindik ere dudazkoa delad) Osatzeko zorian dagoela

134.- Legatz kuota %50 murriztu nahi du Bruselak. Hortaz: (ulermena)a) Gero eta gutxiago harrapatzen dab) Lehengoaren erdia harrapatu ahalko dac) Gehitu egingo da harrapaketa kopuruad) Gehiago harrapatzeko baimena emango du

135.- Haurtxoa zenean bularra eman nion, alaba izan ez arren. Bestela esanda: (ulermena)a) Alaba izanda, haurtxoa zenean bularra eman nionb) Alaba ez izatearren, haurtxoa zenean bularra eman nionc) Alaba ez izateagatik, haurtxoa zenean bularra eman niond) Alaba ez izanagatik, haurtxoa zenean bularra eman nion

136.- Norbait behar baduzu, Albertok lagunduko dizu. Bestela esanda: (ulermena)a) Norbait behar izanez gero, Albertok lagunduko dizub) Norbait behar izatearren, Albertok lagunduko dizuc) Norbait behar izanda gero, Albertok lagunduko dizud) Norbait behar izandakoan, Albertok lagunduko dizu

15

Page 16: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

137.- Alargunduz geroztik beltzez jantzita ibiltzen da. Ondokoetariko bat ez da esanahi berekoa: Zein? (ulermena)a) Alargundu zenez geroztik beltzez jantzita ibiltzen dab) Alargundu denetik beltzez jantzita ibiltzen dac) Alargundu eta gero beltzez jantzita ibiltzen dad) Alarguntzerakoan beltzez jantzita ibiltzen da

138.- Hartu betaurrekoak, gidatu behar izanda ere (ulermena) a) Agian gidatu egin beharko duzu eta hartu betaurrekoakb) Gidatu behar duzunez, hartu betaurrekoakc) Nahiz eta gidatu beharrik ez izan, hartu betaurrekoakd) Hartu betaurrekoak, gidatu egin beharko duzu eta

139.- Azken urteetan izandako parte-hartzerik handiena jazo zen igandeko bozketan. Zein ez da baliokidea? (ulermena)a) Igandean izandako hauteskundeetan boto-emaile askok hartu zuen parteb) Azken urteetan baino jende gehiagok hartu zuen parte igandeko bozketanc) Igandeko bozketan parte-hartzailerik handienak elkartu zirend) Inoiz baino parte-hartze handiagoa izan zen igandeko bozketan

140.- Euria gora-behera, mendi tontorreraino joango gara. Zein da baliokidea? (ulermena)a) Euriak arazoak sortuko dizkigunez, tontorreraino joango garab) Euria goitik behera egingo digu tontorrerako bideanc) Euria izan edo ez izan, tontorreraino joango garad) Euririk egiten ez badu, tontorreraino joango gara

Zuzenketa orria: 1. b / 2. a / 3. a / 4. b / 5. d / 6. a / 7. d / 8. a / 9. c / 10. c /

Ulermena

141.- Luisek, bere gaztetan, maila ona erakutsi zuen. Edo beste era batera: (ulermena)a) Ondo moldatu zen oso gaztea delakob) Oso gaztea denez, ondo moldatzen dac) Oso gaztea izanda ere, ondo moldatu zend) Maila ona erakutsi zuen gazteagoa zenean

142.- Garesti antzekoa da erostekotan zabiltzan autoa. Zein da baliokidea? (ulermena)a) Garesti tankera du erostekotan zabiltzan autoakb) Garestia baino garestiagoa da erosteko asmoa duzun autoac) Garesti xamarra da erosi nahian zabiltzan autoad) Nahiko garestia da zabiltzan autoa

143.- Kalera ateratzeak ez zidan urduritasuna arindu. Gero eta urduriago nengoen. (ulermena)a) Urduri jartzen hasi nintzen kalean, gero eta urduriagob) Kalera aterata urduritasunak ez zuen gehiagora joc) Kalera atera eta arin sentitu nuen urduri jartzen ari nintzelad) Kalera ateratzeak lasaitu beharrean areagotu egin zidan urduritasuna

144.- Akatsak akats, itxurazko lana egin duzula uste dut (ulermena)a) Akats asko ditu, baina badu zerbaiten antza lan honekb) Akatsen batzuk baditu ere, ontzat ematen dut egin duzun lanac) Itxurari baino gehiago akatsak ez egiteari begiratu behar zeniokeelakoan nagod) Aurkezpena ona da, baina egin duzun lana akatsez beteta dago

145.- Jendetza handia bildu nahi dute ekitaldiaren antolatzaileek (ulermena)a) Antolatzaileek, ume eta gazteez gain, pertsona helduak ere joatea espero dute

16

Page 17: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

b) Izen handiko jendea joatea nahi lukete antolatzaileekc) Ekitaldian pertsona ugari izatea espero dute antolatzaileekd) Ekitaldia antolatzeko jende askori egin zaio bilerarako deia

146.- Lehengoarekin ere badut nik autorik asko. Zer dio esaldi honek? (ulermena)a) Lehendik auto asko neuzkalab) Daukadan autoa nahikoa dudalac) Lehenago eduki nuen autoa oraingoa baino hobea zelad) Lehengoko autoak askoz gehiago zirela

147.- Euripean baina adoretsu ekin zioten Bizkaiko labe garaietako langileek Bilbotik Madrilerako ibilaldiari. (ulermena)a) Euri zaparrada artean, baina kemenik galdu gabe abiatu zirenb) Euritako eta guzti, baina umeri ezin hobean irten zirenc) Nahiz eta euria ari zuen, gogotik ibili zirend) Eguraldia oso egokia izan ez arren, indartsu ibili ziren

148.- Prestatu eta ikasi beharra dago erronkari behar legez erantzuteko (ulermena)a) Beharrezkoa da prestatzea istiluaren aurrean erantzutekob) Ikasi beharra dago legeari erantzutekoc) Prestatu beharra dago desafioari behar den bezala aurre egitekod) Ikasi beharra dago erronkari legearen barruan erantzuteko

149.-Euskaltzaindiak, Hego Euskal Herriko erakundeen laguntza ez ezik, Iparraldekoena ere jasoko bide du. (ulermena)a) Zalantzarik gabe denen laguntza izango dub) Ia ezinezkoa da guzti-guztien laguntza lortzeac) Badirudi guztien laguntza jasoko duelad) Ukatu egin zaio Iparraldeko erakundeen laguntza

150.- Azienda gizentzeko hormonen erabilera aztertuko dute batzarrean (ulermena)a) Ogasun Saila nola indartu aztertzeko bilera egingo duteb) Abereak gizentzeko erabiltzen diren hormonak aztertuko dituzte bileranc) Abereak gizentzeko hormonak nola erabiltzen diren izango da bilerako gaiad) Ogasun sailean hormonak onargarriak diren ala ez erabakiko da

Zuzenketa orria: 1. c / 2. c / 3. d / 4. b / 5. c / 6. b / 7. a / 8. c / 9. c / 10. c /

Ulermena

151.- Demagun ustezko erailean atzeman dutela (ulermena)a) Eman diezaiogun erailearen atzemateari duen garrantziab) Ematen du eraile posiblea igarri dugulac) Suposa dezagun kontu hiltzaile izan daitekeena harrapatu dutelad) Egin dezagun kontu hiltzaile izan daitekeena harrapatu dutela

152.- Sukaldean sartu eta ez du, ba, haurra mahai gainean aurkitu! Aukeratu erantzun egokia (ulermena)a) Zer diozu, ez duela haurra aurkitu?b) Zer diozu, haurra ez zegoela mahai gainean?c) Zer diozu, haurra mahai gainean zegoela?d) Zer diozu, espero zuen lekuan aurkitu duela haurra?

153.- Zer esan nahi du ondoko esaldi honek? Amultsuki eskua eman zion igorritako zalgurditik arranditsu jaisteko (ulermena)a) Zarataka agurtu zuen zalditik jaitsi zeneanb) Batere zaratarik egin gabe, denen isilean gurditik jaisten lagundu zion eskuazc) Maltzurki lagundu zion, susmorik ez jasotzeko moduand) Kortesiaz lagundu zion ibilgailutik handikiro jaisten

17

Page 18: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

154.- Duela hiru urte ikusi genuen elkar azkeneko aldiz. Bestela esanda (ulermena)a) Orain dela hiru urtetik ez dugula elkar ikusib) Azken hiru urte hauetan ikusi dugu elkarc) Badira hiru urte elkar ikusi ez dugulad) Hiru urtetan ez genuen elkar ikusi

155.- Diputazioek aho batez onartu dute Aportazioen Legearen aurreproiektua. Bestela esanda: (ulermena)a) Diputazioek behin betiko onartu dute Aportazioen Legearen proiektuab) Diputazio guztiak bat etorri dira Aportazioen Legearen aurreproiektua onartzeanc) Diputazioek erabateko adostasunez onartu dute Aportazioen Legearen behin betiko proiektuad) Diputazioek gehiengoz onartu dute Aportazioen legearen aurrekontua

156.- Osatu esaldi hau: Askotan eskatuta ere... (ulermena)a) ondo deritzotb) ez dator bat nirekinc) ez nago horretarako prestd) merezi duelakoan nago

157.- Manuren aldean lan asko egin du Josebak. Hau da: (ulermena)a) Josebak Manuren ondoan lan egiten dub) Manurengatik ez balitz Josebak ez luke hainbeste lan egingoc) Bien artean lan asko egin duted) Josebak Manuk baino lan gehiago egin du

158.- Ez daukagu zer galdeturik. Bestela esanda: (ulermena)a) Ezin dugu galdetub) Ez daukagu galdetzerikc) Ez dugu ezer galdetzerikd) Ez daukagu ezer galdetzeko

159.- Amak semeari: Martin, ez da itxura gure auzokoaren hiletara ez joatea! Hau da: (ulermena)a) Hiletara joan behar da, itxura egiteko besterik ez bada ereb) Martinek ez dauka gaur itxura onik eta ezingo da hiletara joanc) Hori ez da hiletara joateko moduko janzkerad) Martinen amari ez zaio egokia iruditzen hiletara ez joatea

160.- Arazo handiak zituen, baina azkenean irtenbidea aurkitu du. Beste era batera esanda (ulermena)a) Korapiloa askatu dub) Oso erraz aurkitu du kaleko ateac) Bere onetik atera dad) Kale egin du

Zuzenketa orria: 1. d / 2. c / 3. d / 4. c / 5. b / 6. c / 7. d / 8. d / 9. d / 10. a /

Ulermena

161.- Arratsaldean mendira joango gara, non eta ez duen eguraldi txarra egiten. Bestela esanda (ulermena)a) Eguraldi txarra egiten ez duenez, arratsaldean mendira joango garab) Eguraldi txarra egiten ez badu, arratsaldean ez gara mendira joangoc) Eguraldi txarra egin ezean, arratsaldean mendira joango garad) Arratsaldean eguraldi txarra egingo ez duenez, mendira joango gara

162.- Direnak eta ez direnak bota ondoren, zuzendariak bilera amaitutzat eman zuen. Hau da: (ulermena)a) Direnak bai, baina ez direnak ez zituen bota bileratikb) Gezur hutsak baino ez zituen esan bileranc) Bilerako partaide guztiak kalera bidali zituend) Gogorra izan zen eta galantak bota zituen

18

Page 19: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

163.- Badut nik lana, gogotik! Hau da: (ulermena)a) Gogaituta nago hainbeste lanekinb) Gogo onez egingo dut lanac) Ez daukat lan egiteko batere gogorikd) Lan ugari daukat

164.- Zein baino zein azkarragoak dira neska horiek. Bestela esanda: (ulermena)a) Neska batzuk azkarragoak dira beste batzuk bainob) Neska horiek beste batzuk baino azkarragoak dirac) Neska horiek denak ere oso azkarrak dirad) Beste edonor baino azkarragoak dira neska horiek

165.- Alferrik galtzen utzi dituzu sagarrak. Hau da: (ulermena)a) Galdu egin dituzu sagarrak; beraz, orain alferrik dab) Alfer galanta zara, sagarrak erosi eta jaten ez badituzuc) Sagarrak ez dira jateko gauza, usteltzen utzi dituzu etad) Baten batek jango ditu sagarrak, aurkitzen dituenak edo

166.- Euskara sustatzeko diru-laguntzen zerrenda kaleratzear dago. Zer esan nahi du? (ulermena)a) Ikaragarrizko dirutzak emango dira euskararen aldeb) Ez da berehala jakingo nori emango zaion dirua euskararen ikerpenerakoc) Laster emango da euskara bultzatzeko laguntza ekonomikoen berrid) Jende asko dago prest euskararen alde dirua emateko

167.- Bere barrena hustu beharrean gertatu zen. Hau da: (ulermena)a) Etxe barruko traste zahar guztiak atera zituenb) Bere barruko egonezina kanporatu behar izan zuenc) Botaka egin zuend) Etxetik alde egin zuen toki faltagatik

168.- Osatu esaldi hau: Besterik ezean .... (ulermena)a) ez ezazu hori esanb) landareek ez dute urik beharc) horrek ez digu gauza onik ekarrikod) bukatutzat emango dugu bilera

169.- Oso denbora gutxi barru, merkatuko ontzi birziklagarri guztiek “ puntu berdea” delako ezaugarria izango dute. Hau da: Laster, ontzi birziklagarriak... (ulermena)a) berdeak izango dirab) puntu berdea duten merkatuetan salduko dira bakarrikc) ez dira merkatuetan salduko, puntu berdea baduted) puntu berdeaz bereizi ahal izango dira

170.- Emakumeek egiten dute gizarte arloko lanaren bi heren baino gehiago. Hortaz, gizarte arloan: (ulermena)a) Gizonek ez dute lanik egitenb) Lanak emakumeen gain daude, gehienbatc) Gizonen eta emakumeen artean berdintsu banatuta daude lanakd) Emakumeek ez dute gizonek adina lan egiten

Zuzenketa orria: 1. c / 2. d / 3. d / 4. c / 5. c / 6. c / 7. b / 8. d / 9. d / 10. b /

Ulermena

171.- Gurea entzun dute baina ez dute hitzik atera. Beste era batera esanda: (ulermena)a) Gure entzun dute eta ez dira isildub) Gurea entzun dute baina ez digute jaramonik eginc) Gure entzun dute eta ez dute ezer ere esand) Gurea entzun dute eta ados dira

172.- Ez da beste munduko ezer baina, tira... (ulermena)

19

Page 20: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

a) besterik ezean...b) besteak beste…c) bestela baitakoan…d) batez beste…

173.- Nahiago nuke zeuk esatea. Beste era batera esanda (ulermena)a) Nahiago nuke zerorrek esango bazeniob) Nahiago nuke zerorrek esan bazenioc) Nahiago nuke zerorrek esan izan bazeniod) Nahiago nuke zerorrek esango badiozu

174.- Herrimina ezari-ezarian haren barneaz jabetu zen. Hau da: (ulermena)a) Gaixotasun mota hark laster gorputz osoa hartu zionb) Pixkanaka, herrira itzultzeko gogoa nagusitu zitzaionc) Apurka-apurka herri osoaren jabe egin zend) Nahi ez zuela, herritik alde egiteko beharra izan zuen

175.- Kargu hartu zioten berandu etortzeagatik. Zer esan nahi du? (ulermena) a) Kontuak eskatu zizkiotelab) Erantzukizuna eskatu ziotelac) Kargutik kendu zutelad) Errua berari bota ziotela

176.- Zauden-zaudenean itzuli nahi baduzu ... Zer esan nahi du? (ulermena)a) Kalterik jasan gabe itzuli gura baduzu...b) Zauden tokira itzuli nahi baduzu...c) Poz-pozik itzuli nahi baduzu...d) Han zaudenean, itzuli nahi izanez gero...

177.- Tabakoaren ekoizpena gainbehera omen doa. Bestela esanda: (ulermena)a) Inoiz baino gehiago erretzen dab) Gero eta gehiago ekoizten dac) Gero eta gutxiago egiten dad) Eusten dio produkzioari

178.- Niri ez didazu ziririk sartuko. Beste era batera esanda: (ulermena)a) Ez nauzu aintzakotzat hartukob) Ez didazu ilerik hartukoc) Ez nauzu engainatukod) Ez didazu erotuko, ez horixe

179.- “ Ez ahal nau inork ezagutuko!” esan zuen berekiko. Hau da: (ulermena)a) Baieztatu zuen ezin zuela inork ezagutub) Bere lagunekin ezin zutela ezagutu zioenc) Ez zutela ezagutu ahal esan zuen bere kautand) Bere artean esan zuen ez zuela nahi inork ezagutzea

180.- Berandu egin zitzaidan eta… Ene! Autobusa galdu ez nuenean...! Bestela esanda: (ulermena)a) Autobusa galtzeko puntuan egon nintzenb) Autobusa hartzeko zorian egon nintzenc) Korrika joanda lasai harrapatu nuen autobusad) Azkenean galdu egin nuen autobusa

Zuzenketa orria: 1. c / 2. a / 3. a / 4. b / 5. a / 6. a / 7. c / 8. c / 9. d / 10. a /

Ulermena

181.- Azken finean, funtsezkoenak bere horretan dirau. Zer esan nahi du? (ulermena)a) Bazen garaia gauzak lehen bezala gelditzekob) Azken momentuan mamitsuena bere lekuan dago

20

Page 21: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

c) Oinarrizkoenak garrantzia galdu dud) Azken batean, garrantzitsuena lehen bezalaxe dago

182.- Arazo hori konpontzeko, arazoaz jabetzea pauso erabakigarria da. Beraz, arazo hori konpontzeko: (ulermena)a) Ezinbestekoa da arazoaz jabetzeab) Ez dago arazoaz zertan jabetu beharrikc) Arazoaz jabetzea atzerapausoa izan liteked) Erabaki beharra dago arazoa zein den183.- Herri gehienen antzera, Euskal Herriak baditu orriak Interneten. Baina Euskal Herriaren pareko herri gutxi dira egitasmo hori gauzatu dutenak. Hau da: (ulermena)a) Herri gehienek ez daukate orririk Internetenb) Euskal Herriaren pareko herri gehienek ez daukate orririk Internetenc) Euskal Herriak, herri gehienen antzera, ez du egitasmo hori gauzatukod) Herri gehienek Euskal Herriak baino orri gehiago dituzte Interneten

184.- Zer egin ezean egon zen apur batean. Zer esan nahi du? (ulermena)a) Ezertarako astirik gabe egon zelab) Zer egin jakin gabe egon zelac) Ezer egin ezinik egon zelad) Eskua esku gainean egon zela

185.- Bizi-kalitatea Europakoaren mailara inguratzen ari da Euskal Herrian. Bestela esanda, bizi-kalitateari dagokionez: (ulermena)a) Europa eta Euskal Herriaren artean dagoen desberdintasuna handituz doab) Maila mantendu egiten da Euskal Herrianc) Europa eta Euskal Herriaren arteko aldea gero eta txikiagoa dad) Euskal Herria ez da inoiz iritsiko Europakoaren mailara

186.- Azokarako sarrerak egokituko dituzte, ezinduak eragozpenik gabe sar daitezen. Zer esan nahi du? (ulermena)a) Merkatura sartzeko guneak hobetuko dituzte elbarrituen mesederakob) Sarrerak merkeago jarriko dituzte, txiroak ere sartu ahal izatekoc) Azokan sarrera gehiago egingo da, ezintasunen bat duena ere bertaratzekod) Jende gehiago sar dadin, sarrera zabalagoak egingo dira azokan

187.- Badakigu hori gertatzea zaila dena; dena den, une batez…..egia dela. Zein dago oker? (ulermena)a) jo dezagunb) demagunc) eman dezagund) suposa genezan

188.- Udalak auzitan jartzen du lege berri honek lantegi kutsatzaileen isurketak eragozteko duen baliagarritasuna. Beste era batera (ulermena) a) Udalak lege berriaren eraginkortasunaz zalantzak ditub) Lantegien isurketak udalarentzat auzi larria direnez, lege berria proposatu duc) Isurketak egingo dituzten lantegi berriak irekitzea eragotzi nahi du legeakd) Kutsadura eragoztearren, udalak bat egiten du lege berriarekin

189.- Nondik nora jo ez dakiela dabil. Bestela esanda: (ulermena)a) Noraezean dabil batetik besterab) Zeharo txolinduta dago, harantz eta honantzc) Erabat okertuta dabil, batera eta besterad) Zirt edo zart egin du, bere ibili zoroan

190.- Miren Baionatik abiatu bide zen Parisa. Beste era batera: (ulermena)a) Bidez abiatzekotan Miren Baionatik abiatu zen Parisab) Dirudienez, Miren Baionatik abiatu zen Parisac) Miren Baionatik bakarrik abia zitekeen Parisad) Nola edo hala, Miren Baionatik abiatu zen Parisa

Zuzenketa orria: 1. d / 2. a / 3. b / 4. b / 5. c / 6. a / 7. d / 8. a / 9. a / 10. b /

Ulermena

21

Page 22: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

191.- Iragana gora-behera, elkarren arteko lankidetza sendotzea adostu zuten bi aldeek. Beste era batera. (ulermena)a) Iraganak bultzaturik, elkarlanari hasiera ematea adostu zuten bi aldeekb) Iragana alde batera utziz, elkarlana indartzea erabaki zuten bi aldeekc) Iraganeko kontuak alboratuz, bakoitzak bere lanari heltzea hitzartu zuten bi aldeekd) Iragana kontuan izanik, elkarri lanak ematea hobetsi zuten bi aldeek

192.- Gure hizkuntza batzeaz gain, hura gehiago trabatzeko eta hedatzeko premia dugu. Beste era batera: (ulermena)a) Gure hizkuntza batzearekin Euskal Herri osora hedatuko dugub) Hizkuntza batua izateak hiztunen trebakuntza dakar berekinc) Gure hizkuntza batu, gaitu eta zabaldu beharrean gauded) Gure hizkuntza ez badugu trebatzen eta hedatzen, ezin izango dugu batu

193.- Jaialdiaren antolamendua gure gain utzi dute. Hau da: (ulermena)a) Geuk antolatu behar dugu denab) Egin dezakeguna baino gehiago dac) Gu aparte geldituko garad) Gure gainetik daudenek egin beharko dute

194.- Bideragarritasun plana kaleratze plana baino ez da, eta enpresak besteko ardura du langile-batzordeak. Beste era batera esanda (ulermena)a) Bideragarritasun plana kaleratze plana baino hobea da, nagusiki enpresaren ardurari eskerb) Bideragarritasun plana kaleratze plana baino lehenagokoa da, bereziki langile-batzordeagatikc) Bideragarritasun planak kaleratze plana dakar berekin, eta langile batzordeak ere badu zer esanad) Bideragarritasun planaren ondorioz kaleratzeak izango dira, eta errua enpresaren arduradunena da

195.- Berehalakotasunaren premietatik at, egungo joeraren aurrez aurre -baina ez aurka- beste hautakizun bat eskaini nahi genuke. Beste era batera: (ulermena)a) Egungo joeren alboan, berehalakotasunak baldintzatu gabeko aukera bat eman nahi nukeb) Egungo joerei aurrea hartuko dien hautakizun bat eskaini nahi genukec) Arazoen berehalakotasunak behartzen gaitu gure hautakizuna aurkezterad) Berehalakotasunaren premiei aurre egingo dien hautakizun bat eskaini nahi genuke

196.- Komunikazioaren sasoia omen den honetan berriemailea dugu ororen gainetik eta batik bat gauza guztien aurrean. Beste era batera: (ulermena)a) Berriemaileak behar luke komunikazioaren zutabeb) Berriemaileak izugarrizko presentzia du gaur egunc) Berriemaileak beste alde guztiei aurre egiten died) Berriemaileak ongi ezagutu behar du bere garaia

197.- Langileen gurariari sarriegi men egitea egotzi diote. Beste era batera (ulermena)a) Langileen aurrean menpekotasunezko erlazioak izatea egotzi dioteb) Langileak menpekotasunez tratatzea bizkarreratu diotec) Langileen nahiak sarriegi zapuztea egotzi dioted) Langileen aurrean maizegi amore ematea leporatu diote

198.- Barojaren ezpaleko batek nekez joka zezakeen denbora haietan jelkideen alde. Beste era batera esanda: (ulermena)a) Barojaren aurkako bat ezin egon zitekeen orduan jelkideen aldeb) Jelkideen alderdia, garai hartan, ezin zen nekatu orduan Barojaren ezpalagatikc) Nahiko zaila zen garai hartan Barojaren espaloia jelkideen aldean egotead) Barojaren pentsaerako bat ez zen erraz jarriko garai hartan jelkideen alde

199.- Erakunde hau giza eskubideen kaltetan dihardutenen aurka ariko da. Bestela esanda: (ulermena)a) Erakunde hau giza eskubideak jasaten dituztenen aurka ariko dab) Erakunde hau giza eskubideen kalteak arintzen saiatuko dac) Erakunde hau giza eskubideek kaltetzen dituzten jardueren aurka dago

22

Page 23: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

d) Erakunde hau giza eskubideei erasotzen dietenen aurka borrokatuko da

200.- Zertarako gorputza nekatu, jateko lain ozta-ozta irabazteko? Beste era batera esanda: (ulermena)a) Zertarako gorputza nekatu, jateko adina doi-doi irabazteko?b) Zertarako gorputza nekatu, justu-justu adina jan irabazteko?c) Zertarako gorputza nekatu, jateko gutxi ere ez irabazteko?d) Zertarako gorputza nekatu, jatekoa ere ez irabazteko?

Zuzenketa orria: 1. b / 2. c / 3. a / 4. c / 5. a / 6. b / 7. d / 8. d / 9. d / 10. a /

Ulermena

201.- Gerta ala gerta, datorren urterako bukatuta egon behar du futbol zelaiak. Bestela esanda (ulermena)a) Gertatzen dena gertatzen dela ere, datorren urtean bukatuta egon behar du futbol zelaiakb) Gertatu ala ez, datorren urtea baino lehen bukatuta egon behar du futbol zelaiakc) Edozer gertatzen bada ere, datorren urtean bukatu behar dute futbol zelaiad) Gertatu ez gertatu, datorren urterako bukatu behar dute futbol zelaia

202.- Iltzeak emateko agindu zidan, baita nik eman ere. Beste era batera esanda: (ulermena)a) Iltzeak emango zizkidala agindu zidan, eta eman zizkidanb) Iltzeak eman niezazkiola agindu zidan, nik neuk eman niezazkiola, alegiac) Iltzeak eman nizkiola agindu zidan, baina baita zera ere!d) Iltzeak eman niezazkiola agindu zidan, eta eman ere eman nizkion

203.- Herri prentsan aitzindaria izan zen Arrasateko aldizkaria, eta hark hasitako bideari hamaika aldizkarik ekin zioten gero. Hau da: (ulermena)a) Guztira, hamabi aldizkari daude herri prentsaren esparruanb) Herri prentsako lehen aldizkaria Arrasaten sortu zen, eta ondoren beste asko beste hainbat tokitanc) Arrasateko aldizkaria antzinako prentsa izan zen, eta besteak haren antzera sortu ziren gerod) Arrasateko aldizkaria herri prentsako sorkuntzarik garrantzitsuena izan zen, beste hainbat aldizkari bildu zituelako

204.- Aukeratu jarraipen egokia. Ahalegin handiak eginagatik ere... (ulermena)a) nahasmendua eta iskanbila alde batera utzib) has zaitez orain gauzak bere tokian jartzen!c) horren saioak saria merezi dud) ez du emaitza onik lortu

205.- Arrantza portuak eta enkante bidezko arrain salmentak ezinbesteko tresnak dira arrantzaren iraupenerako. Hau da: (ulermena)a) Bi horiek oso beharrezkoak dira arrantzaren etorkizuna ziurtatzekob) Portuak eta salmentak ezin dira arrantzarako beste tresna batzuj bezalakoak izanc) Portuak eta bide-salmenta ezinezko tresnak dira arrantzak iraun dezand) Bi horiek ezin dira tresna nahikoak izan arrantzaren iraupena bermatzeko

206.- Arratsalde erdirako hartua genuen itzulerako bidea. Baliokidea: (ulermena)a) Arratsalde erdirako egin genion itzulerarib) Itzulera arratsalde erdirako burutua genuenc) Arratsalde erdi eman genuen itzulerako bideand) Arratsalde erdia iristean itzulera jo genuen

207.- Ez ditut inoiz arkatzak eta koadernoak orduan hainbat gorrotatu. Beste era batera esanda: (ulermena)a) Arkatza eta koadernoak ez ditut inoiz gorrotatu, orduan bezalaxeb) Hainbat aldiz gorrotatu ditut arkatzak eta koadernoak, baina orduan ezc) Inoiz baino gorroto handiagoa nien arkatz eta koadernoei orduand) Orduan adina arkatz eta koaderno ez dut inoiz gorrotatu

208.- Gailurra doi-doi erdietsi genuen. Bestela esanda (ulermena)a) Erraz hurreratu ginen gailurrera

23

Page 24: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

b) Larri lortu genuen gailurra ikusteac) Justu-justu iritsi ginen gailurrerainod) Tontorra lortzerik gertu egon ginen

209.- Jon eta Pello elkarren lehian ibili ziren. Beste era batera esanda (ulermena)a) Elkarlanean aritu zirenb) Elkar oztopatzen aritu zirenc) Norgehiagoka aritu zirend) Lanean txandaka aritu ziren

210.- Zer gerta ere, poliziari deitzea erabaki genuen. Bestela esanda: (ulermena)a) Susmoak genituelako deitu genion poliziarib) Badaezpada, poliziari deitu genionc) Gertatzear zegoenez, poliziari deitu geniond) Gertatua ikusita, poliziari deitu genion

Zuzenketa orria: 1. a / 2. d / 3. b / 4. d / 5. a / 6. a / 7. c / 8. c / 9. c / 10. b /

Ulermena

211.- Alde egiterakoan irri egin diot ostera ere zuzendariari. Bestela esanda (ulermena)a) Irtendakoan zuzendariaz trufatu naizb) Irten arte ezin izan diot zuzendariari irri eginc) Irteterakoan berriro barre egin diot zuzendariarid) Zuzendaria eta biok barrez agurtu gara berriro ere

212.- Ikusmin handia dagoela aitortuta, itxaropena ez zapuzteko tentuz jokatzeko eskatzen du Jaurlaritzak. Bestela esanda: (ulermena)a) Ikusmina eta itxaropena ez puztutzeko eskatzen du Jaurlaritzakb) Ikusminaren araberako itxaropena eskatzen du Jaurlaritzakc) Pausu guztiak arreta handiz neurtzeko eskatzen du Jaurlaritzakd) Itxaropen handiegia sortu dela adierazten du Jaurlaritzak

213.- Oraindik ez da akordiorik erdietsi, eta nekazaritza arloan ez bada, aldeen proposamenak urruntxo daude. Bestela esanda (ulermena)a) Nekazaritza arloak akordioa oztopatzen dub) Akordioa lortu arte nekazaritzak ez du aurrera egingoc) Adostasun-mailarik handiena nekazaritza arlokoa dad) Akordioa lortzeko nekazaritzatik abiatu beharko dute

214.- Erakunde hau giza eskubideen kaltetan dihardutenen aurka ariko da. Bestela esanda (ulermena)a) Erakunde hau giza eskubideak jasaten dituzten aurka ariko dab) Erakunde hau giza eskubideen kalteak arintzen saiatuko dac) Erakunde hau giza eskubideek kaltetzen dituzten jardueren aurka dagod) Erakunde hau giza eskubideei erasotzen dieten aurka borrokatuko da

215.- Udaz kanpoko hiletan ekitaldiak antolatzea izango da Kursaal Fundazioaren lana. Bestela esanda: (ulermena) a) Udan ez bezala, kanpoko ekitaldiak antolatzea izango da fundazioaren egitekoab) Udan bezalatsu, kanpoko ekitaldiak antolatzea izango da fundazioaren egitekoac) Udan landako hileta-ekitaldiak antolatzea izango da fundazioaren egitekoad) Udaz landako hiletan ekitaldiak antolatzea izango da fundazioaren egitekoa

216.- Bistan da mendian ez zarela sarri ibiltzen. Bestela esanda: (ulermena)a) Ez omen zara askotan joaten mendirab) Ikusgarria da zu mendizalea ez izateac) Ezagun da mendian gutxi ibiltzen zarelad) Egia da ez zarela mendizalea

217.- Berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpena murrizteko hitzarmena izenpetzear dago. Bestela esanda: (ulermena)a) Berotegi-efektua sortzen duten gasen ekoizpena gutxitzeko hitzarmena sinatzekotan dirab) Berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpena mugatzeko hitzarmena sinatu da

24

Page 25: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

c) Berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpenen hitzarmena izenpetzeko zorian dad) Berotegi-efektua ekiditeko hitzarmena sinatu da

218.- Behiki britainiarraren bahimenduari eusteak auzibidean jar lezake Frantzia. Bestela esanda: (lexikoa)a) Baimenak emateari eusteak auzibidean jar lezake Frantziab) Baimen britainiarrek auzibidean jar lezakete Frantziac) Behiki britainiarrari mugak jartzeak auzibidean jar lezake Frantziad) Behiki britainiarraren mugak jartzeak auzibidean jar lezake Frantzia

219.- Ez da zu beste inor etorri. Bestela esanda: (ulermena)a) Ez zu eta ez beste inor ez da etorrib) Zeu baino ez zara etorric) Zu ez beste guztiak etorri dirad) Bakarrik etorri zara , inor gabe

220.- Askotan entzun dugu luzaro baino lehen hiriak eraikiko dituztela ur azpian. Bestela esanda: (ulermena)a) Luzaroan ur azpian ere hiriak eraikiko omen dituzteb) Laser hiriak ere ur azpian eraikiko omen dituztec) Laster ur azpian ere hiriak eraikiko ei dituzted) Luzaroan hiriak ur azpian eraikiko ei dituzte

Zuzenketa orria: 1. c / 2. c / 3. c / 4. d / 5. d / 6. c / 7. a / 8. c / 9. b / 10. c /

Ulermena

221.- Internetek gastuen murrizketa eta negozioa mundu osora hedatzeko aukera eskaintzen die bankuei. Bestela esanda (ulermena)a) Internetekin bankuek mundu osoa jarriko dute negozioak egitenb) Internet erabiliz bankuak mundura zabaldu eta irabaziak handitu ditzaketec) Bankuei esker zabaldu da Internet sarea mundu osorad) Interneten negozioa mendu osora hedatzen lagundu dute bankuek

222.- Musika-mundua krudela da, arrakasta iheskorra baita. Bestela esanda: (ulermena)a) Musika-mundua krudela da, arrakasta ere krudela delakob) Musika-mundua krudela da, arrakastak iraun egiten duelakoc) Musika-mundua krudela da, arrakastak ihes egiten duelakod) Musika-mundua krudela da, ihes ibili behar izaten delako

223.- Gutxieneko soldataren parekoa da Espainian batez besteko erretiro pentsioa. Bestela esanda: (ulermena)a) Erretiro gehienak ez dira gutxieneko soldatara iristen Espainianb) Espainian erretiro pentsio gehienak gutxieneko soldataren gainetik daudec) Espainian gutxieneko soldata ez da erretiro pentsiora ere iristend) Espainian gutxieneko soldatara iristen ez diren erretiro pentsioak ere badira

224.- Nagusiek ontzat eman zuten langileek aurkeztutako proposamena. Bestela esanda: (ulermena)a) Nagusiei on egin zien langileek aurkeztutako proposamenab) Nagusiek onartu egin zuten langileek proposatutakoac) Nagusiek on beharrez onartu egin zuten proposamenad) Nagusiek langileek proposatutakoari muzin egin zioten

225.- Etengabeko tirabirak dituzte bi batzordeetako ordezkariek erregaien prezioa arautu nahirik. Hau da: (ulermena)a) Erregaien salneurria araupetzeko desadostasun handiak dituzte bi batzordeetako ordezkariekb) Bi batzordekideak ezin dira ados jarri erregaien salmentaren arautegiak direla eta ez direlac) Eztabaida luzearen ondoren, bi batzordeetako kideak onartzekotan dira ezarri nahi dituzten prezioakd) Amaigabeko istiluak direla medio, bi batzorde-buruek ezin dute ebatzi erregaien preziorik egokiena

25

Page 26: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

256.- Gure egitasmoa bideratzeko bitartekoak behar ditugu. Hau da: (ulermena)a) Gure nahia bete arte ez dugu etsikob) Gure asmoak ez dira bideragarriakc) Baliabideen premian gauded) Behin-behineko egitasmo bat behar dugu

257.- Gobernuaren onespenaren zain, japoniarren eskaintza gailendu zaie hemengo enpresen proiektuei. Hau da: (ulermena)a) Japoniarren eskaintza nagusitu zaie hemengo enpresen proiektuei, nahiz eta gobernuak oraindik ontzat eman ez duen.b) Japoniarrak Gobernuaren oniritziaren zain daude hemengo enpresen egitasmoei aurrera hartu ahal izatekoc) Gobernuak japoniarren eskaintza hobetsi du, euren egitasmoa hemengoena baino aurrerakoiagoa baitad) Gobernua japoniarren eskaintzaren zain dago haien proiektuari, eta ez hemengo enpresenei, oniritzia emateko

258.- Landare honen hosto likatsuetan pausatzen dena bertan itsatsirik geratzen da. Hots: (ulermena) a) Landare honi begiratzen diona txunditurik geratzen dab) Landare honen hostoak guztiz hauskorrak dirac) Landare honen hostoak oso itsaskorrak dirad) Landare honek likido zorabiatzailea isurtzen du

259.- Iritziak iritzi, banku iparramerikar horrek irabaziak iazkoak halako bi izan dira aurten. Hau da: (ulermena)a) Besterik uste duenik bada ere, iazko irabaziak bikoiztu ditu banku iparramerikarrakb) Diotenez, joan zen urteko irabaziak errepikatu ditu banku iparramerikarrakc) Askok uste dute banku iparramerikar horrek aurreko urteko irabaziak berritu dituelad) Den-denek uste dute banku iparramerikar horrek iazko irabaziak berretsi dituela.

260.- Motero pentsalariak kristautasuna eta sozialismoa uztartu zituen bere lanean. Hau da: (ulermena)a) Kristautasuna eta sozialismoa aurrez aurre jarri zituen.b) Kristautasuna eta sozialismoa lotu zituenc) Kristautasuna eta sozialismoa egoki bereizi zituend) Kristautasuna eta sozialismoaren kontraesanak agertu zituen

Zuzenketa orria: 1. b / 2. c / 3. d / 4. b / 5. a / 6. c / 7. a / 8. c / 9. a / 10. b /

Ulermena

261.- Aipagarria da Bizkaiko jaurerriko ondarea jasotzen eta sailkatzen bertako jagoleek egindako lan eskerga (ulermena)a) Bizkaiko ondarea atontzen la ikaragarria hartu dute lurralde horretako zaindariekb) Bizkaiko jaunek hango jagoleen eskerrak eman behar dizkiete beren ondasunak babesten dituztelakoc) Benetan eskertzeko moduko lana hartu dute hemengo zaintzaileek Bizkaiko jauregiak behar bezala katalogatzekod) Lan neketsua baina esker txarrekoa hartu dute jagoleek Bizkaiko jauregietako hondarrekin

262.- Elkarlanerako esparruak saihestezinak dira zientzian. Hau da: (ulermena)a) Zientzialarien arteko lehia ezinbestekoa dab) Nahitaezkoa da zientzialariak elkarrekin aritzeac) Zientziak guztien onerako lan egin behar dud) Zientzia hiritar arruntari gertatu behar zaio

263. Nora jo ez dakigula gaude. Aukeratu baliokidea (ulermena)a) Hemen gaude, inondik inorab) Hemen gaude, batetik besterac) Hemen gaude, batera ala bestera

26

Page 27: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

d) Hemen gaude, ez batera ez bestera

264. Lana amaitu barik laga du. Zein dago gaizki? (irakurmena)a) Alde batera utzi dub) Bertan behera utzi duc) Egiteke utzi dud) Lanaren alde egin du

265. Enpresen etekin guztiek nahitaezko dute ohiko bermea Lan-aholkularitzak baliogabetu ez ditzan. Hau da: (irakurmena)a) Jasotako errentak balioesteko ezinbestekoa da aholkularitzaren ohiko garantiab) Irabaziak jaso ondoren, Lan Saileko aholkulariek erabakiko dute ohiko bermea noiz baliogabetu eta noiz ez.c) Etekinak etxeratu ahal izateko Lan-aholkularitzak berme baliagarri bat eskuratzeko ohitura dud) Jasotako aberastasunez baliatu ahal izateko, Lan Saileko aholkulariek horien premia bermatu ohi dute ezinbestean.

266. Adituen aburuz, transgenikoei buruzko beldurra funtsik gabekoa da. Alegia: (irakurmena)a) Adituen iritziz, oinarri sendoak daude transge-nikoez kezkaturik egotekob) Transgenikoak kaltegarriak dira, baina aditu batzuek ez dute onartu nahic) Jakitunen ustez, ez dago arrazoi sendorik transge-nikoei beldurra izatekod) Adituak beldur dira transgenikoek ondorio kal-tegarriak izango ote dituzten

267. Lurraren emankortasuna antzutzen ari gara. Hortaz: (irakurmena)a) Lurra gero eta idorragoa da geure erruzb) Lurraren emankortasuna ederresten ari garac) Lurraren etekinak gero eta oparoagoak dirad) Lurra emankor bilakatzen ari gara

268. Etsia hurbil ikusi dut. Hau da: (irakurmena)a) Dena bertan behera uzteko ez zait askorik falta izanb) Eskura izan dut aukera, baina ihes egiten utzi diotc) Gertutik erreparatu diot aurkariarid) Begien aurrean izan dut arerioa, baina ez ondo-ondoan

269. Erresuma Batuko ordezkariak malgutasuna eskatu zien Edinburghen Europako Elkar-tearen finantzaketa negoziatzen ari ziren hamaika kideei. Horren arabera: (irakurmena)a) Edinburghen ari ziren negoziatzen Erresuma Batuko ordezkariakb) Ordezkarietako bat finan-tzaketa zorrotz baten alde agertu zenc) Hamaika elkarterekin nego-ziatu zuen Erresuma Batuko ordezkariakd) Hamabi ordezkari bildu ziren Edinburghen Euro-pako Elkartearen finantza-ketaz hitz egiteko

270. Egun hartan denda goiz ireki zuen, bezeroak lehen orduan iristen hasiko zirelakoan edo. (irakurmena)a) Denda ireki baino lehenago hasi ziren iristen bezeroakb) Goiz ireki ohi zuen denda, bezerorik etorriko ote zen edoc) Bezeroak goiz etorriko zirela uste zuen egun hartand) Egun hartan lehen orduan bezerorik ez zuela izango uste zuen

Zuzenketa orria: 1. a / 2. b / 3. d / 4. d / 5. a / 6. c / 7. a / 8. a / 9. d / 10. c /

Ulermena

271. Gaur iragarri da ganadu azoken eta demen debekuak astebete iraungo du. (irakurmena)a) Astebetean ez da demarik, ez ganadu-feriarik izangob) Astebetean bakarrik egingo dira ganadu proba eta azokakc) Astebete iraungo du ganadu azoka eta demak zabaltzeko planakd) Astebetean debekaturik dago ganadu-haragia eta barrukiak saldu eta erostea

27

Page 28: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

272. Benetako arazoa liburuan baino gehiago liburuaren beraren merka-turatze-moduetan datza. Beste era batera esanda: (irakurmena)a) Arazoa ez dago berez liburuan, baizik eta liburua merkatura bidera-tzeko moduanb) Liburuan dagoen benetako arazoa liburuen merkatuan dagoc) Liburuen salmentan dago liburuen arazo nagusiad) Liburu merkatuen arazoa liburuan bertan dago, saltzeko moduan baino gehiago

273. Ezagun da asko ikasi duela. Hurrengoak baliokideak dira, bat izan ezik. Zein? (irakurmena)a) Nabari da asko ikasi duelab) Bistan da asko ikasi duelac) Ikusia da asko ikasi duelad) Antzematen da asko ikasi duela

274. Errefrau elizkoi anitz, gehiegikeria ugariren bilduma izanagatik, ezin da ukatu ingurunearen behaketan oinarritzen direla. (irakurmena)a) Esaera zaharretan biltzen diren iritziek inguruko gehiegikeriei erreparatzen dieteb) Ingurunearen behaketak elizaren gehiegikeria anitz eragin zituenc) Gehiegikeriak gehiegikeria, errefrau elizkoi asko inguruaren ezagutzaren ondorio dirad) Bilduma anitzek elizaren errefrauak eta inguruaren behaketa uztartzen dituzte

275. Gure herriko alkateak –musikazale amorratua bera- begi onez ikusi du areto berria egiteko proiektua. Hots: (irakurmena)a) Gure herriko alkateari ondo iruditu zaio areto berria egiteko proiektuab) Gure herriko alkateak begiz jo du areto berria egiteko proiektuac) Gure herriko alkateak amorruz ikusi du areto berria egiteko proiektuad) Gure herriko alkateari begietara eman dio areto berria egiteko proiektuak

276. Ez zuen pentsatzen kontatzea, baina hitzak hizpidea dakarrenez ... Hortaz: (irakurmena)a) Pentsatzen zuena kontatuko zuen, ez besterikb) Pentsatzen zuena hitzez hitz kontatzeko asmoa zuenc) Ez zuen asmorik, baina azkenean kontatu egin zigund) Azkenean ez zuen pentsatzen zuena kontatuko

277. Gizakiok nekazari egin ginenean naturak zer emango zain gelditu ginen, eguraldiaren menpeko eta urte-sasoien gatibu. Bestela esanda: (irakurmena)a) Gizakiok nekazari egitean eguraldiak mnepean hartu gintuen; ez, ordea, urte-sasoiekb) Urte-sasoien gatibu bihurtu ginen eta naturak zer emango zain gelditu nekazari izateari uzteanc) Gizakiok nekazari egitean egural-diaren eta urte-sasoien morroi bihurtu ginend) Naturak zer emango zain gelditu ginen eta eguraldia menpean hartu genuen

278. Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, gure hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntzen artean. Bestela esanda: (irakurmena)a) Gure herriak ez ezik gure hizkuntzak ere bere tokia behar dub) Gure herriak ez bezala gure hizkuntzak bere tokia aurkitu behar du hizkuntzen arteanc) Herriak bere tokia behar du herrien artean, ez, haatik, gure hizkuntzakd) Gure hizkuntzak nahiz herriak galdutako tokia aurkitu dute

279. Denbora gurpil ahul bat besterik ez da eta, beti berdina izan den ustea izan ez dezagun, ona da mugarriak jartzea. Bestela esanda: (irakurmena)a) Denbora beti berdina izan dela uste ez dezagun egokia da mugarriak jartzeab) Denbora gurpil sendoa izan ez arren, beti berdina izan ez den ustea baztertzeko on da mugarriak jartzeac) Denborari mugarriak jarri behar zaizkio beti berdina izan dela pentsa dezagund) Denbora gurpil ahula dela uste izan dugu eta komeni da mugarriak jartzea

280. Euskara baturako, soziolinguis-tikazko arrazoien kariaz, hegoal-deko aldaera izan daiteke hobestekoa. Hortaz: (irakurmena)a) Soziolinguistikazko arrazoiak direla eta, euskara baturako hegoaldeko aldaera baztertu behar da

28

Page 29: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

b) Euskara baturako, arrazoiak arrazoi, hegoaldeko aldaera onartuko dutec) Soziolinguistikazko arrazoiak direla eta, euskara baturako hegoaldeko aldaera hobetsi beharko litzateke.d) Euskara baturako arrazoiak arrazoi, hegoladeko aldaera hobetsi behar da

Zuzenketa orria: 1. a / 2. a / 3. c / 4. c / 5. a / 6. c / 7. c / 8. a / 9. a / 10. c /

Ulermena

281. Arautegiari dagokionez, azkenerako amore eman zuen Pellok. Bestela esanda: (ulermena)a) Gustura onartu zuen arautegia Pellokb) Arautegiari aurre egin zion Pellokc) Pellok etsi egin behar izan zuen eta arautegia onartud) Irmotasunez oldartu zitzaion Pello arautegiari.

282. Hainbat teoria zirriborratu dituen arren, ez du azalpen sinesgarririk aurkitu. Bestela esanda: (ulermena)a) Bere saiakeretan ez ditu sineskeriak baztertub) Bere teoriak landuegiak dirac) Esplikazio egokia aurkitu ezinik dabild) Ez du lortu bere teoria jende aurrean azaltzea

283. Mendi-aterpe gisa berreraikitako artzain txabola estreinatu dute Anboton. Bestela esanda: (ulermena)a) Artzain txabola aterpetarako eraberritu dute Anbotonb) Artzain txaboletan babestuko da jendea Anbotonc) Artzainek eta mendizaleek erabiltzeko txabola eraiki dute Anbotond) Aterpea egiteko unean, artzain txabola zaharrak hartu dituzten eredu

284. Haien prentsa txarra Europan marxismoak izandako gainbeherari egotzi zioten. Bestela esanda: (ulermena) a) Haien gainbehera eragin zuen Europan marxismoak izandako prentsa txarrakb) Prentsa txarrak Europako marxismoari leporatu zioten haiek izandako beherapenac) Hain txarra zen prentsa, non Europan marxismoari leporatu zioten haiek izandako beherapenad) Haien ospe txarra Europan marxismoak izandako gainbeheratik zetorrela uste zuten

285. Publizitate munduan aritu ostean, dokumentalen arloa jorratzeari ekin dio. Alegia: (ulermena)a) Gaur egun dokumentalgintzan ari dab) Publizitatean jarduteko erabakia hartu duc) Ikus-entzunezkoak utzi eta publizitatearen arloari heldu diod) Dokumentalei eman izan die lehentasuna beti.

286. Lehentasunak adosteko gai ez izatea gaitzetsi zuen erakundeak. Bestela esanda: (ulermena)a) Erakundearen aburuz, adostasunik eza aspaldikoa dab) Lehentasunak ez gauzatzeak haserrea eragin du erakundearen ustezc) Puntu naguseitan bat ez etortzea salatu zuen erakundeakd) Erakundeak ez du gaitasunik bere proiektuak aurrera eramateko

287. Arriskuak gutxiesteak eragin omen zuen hondamendia. Bestela esanda: (ulermena)a) Arriskuak aintzat ez hartzeak ekarri omen zuen hondamendiab) Arriskuei garrantzirik ez emateari egotzi zaio hondamendiac) Gutxi batzuek gehiegi arriskatzeak hondamendia ekarri zuend) Arriskua ez zen handia, baina hondamendia eragin zuen

288. Neurrien eraginkortasunari buruz zabaldu ziren zalantzak uxatu ditu Jonek. Bestela esanda: (ulermena)a) Neurriek beren helburuak betetzen dituztela ziurtatu zuen Jonekb) Neurrien ondorioei buruz zalantzakor agertu zen Jon

29

Page 30: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

c) Jon izan ezik, guztiak bat datoz neurrien egokitasunari buruzd) Oso zalantzazko neurriak jarri ditu martxan Jonek

289. Ume horrek aurretik darabiltza etxeko guztiak. Parekoa hautatu. (ulermena)a) Bere nahierara erabiltzen ditu.b) Bidea zabaltzeko erabiltzen ditu.c) Bere aurrean kokatzen ditu.d) Aurrez aurre jartzen ditu.

290. Hamaika sartu-irten egindakoak dira etxe horretan! Hau da: (ulermena)a) Makina bat aldiz joan dira etxe horretarab) Lagun asko joan dira etxe horretarac) Hamaika lagun joan dira etxe horretarad) Arazo asko izan dute etxe horretan

Zuzenketa orria: 1. c / 2. c / 3. a / 4. d / 5. a / 6. c / 7. b / 8. a / 9. a / 10. a /

Ulermena

291. Jakinaren gainean esan zituen hitz mingarri haiek. Hau da: (ulermena)a) Gehiegi pentsatu gabe esan zituen hitz mingarri haiek.b) Zer esaten zuen ondo zekiela esan zituen min emateko hitzakc) Nahi gabe esan zituen hitz mingarri haiekd) Jakin nahian esan zituen hitz hunkigarri haiek

292. Hurbilekoa astiro aztertzeko gauza izan ez eta urrutira azkar iristeko amorratzen dagoenari ezer gutxi eska dakioke. Bestela esanda: (ulermena)a) Hurbilekoa aztertzeari utzi eta urrutiko gauzetara azkar jo nahi duenak zerbait onik egingo dub) Gertukoa lasai aztertu ezin eta urrutira iristeko desiratzen dagoenak nekez egingo du gauza handirikc) urrutira azkar iritsi nahi eta gertukoa sakon aztertzen duenari ezer gutxi eska diezaiokegud) Hurbileko gauzak sakon aztertzen ez dituenari amorrurik ezin eskatu

293. Dendariak ez bezala, bezeroak haserre daude erosteko ahalmena aurten asko urritu delako. Alegia: (ulermena)a) Gero eta gauza gutxiago eros dezakete bezeroekb) Gero eta gauza gehiago erosten dute bezeroekc) Dendariak gero eta haserreago dauded) Gero eta diru gutxiago dute bezero nahiz dendariek

294. Aneren hitzek ez ziren erresumindu batenak, egiari tokia egitearen onuran sinesten zuen batenak baino. Alegia: (ulermena) a) Gezurrekin atsekabetuta zegoelako zakarki hitz egin behar izan zuen Anek.b) Egia esateak abantailak dakartzala sinesten zuelako mintzatu zen Ane hala.c) Erresumaren hobebeharrez baino areago, egiazale zelako mintzatu zen Ane hala.d) Egoerarekin zeharo mindurik zegoelako hitz egin zuen Anek era hartan.

295. Gogoan dut behinola Ghandi elkarrizketatzeko zoria izan nuela. Beste era batera: (ulermena)a) Ghandi elkarrizketatzekotan egon nintzen, baina ez nuen lortu.b) Oso aspalditik izan dut Ghandi elkarrizketatzeko gogoa.c) Benin Ghandiri elkarrizketa egiteko aukera izan nuen.d) Ghandiri elkarrizketa egitea zozketan neuri egokitu zitzaidan.

296. Zuzendari berria berreskuratzekotan da idazkari ohiak auzitan jarri zuen urteetako lankidetza. (ulermena)a) Ikuskizun dago zuzendari berriak idazkari ohiaren lankidetza berreskuratuko ote duen.b) Zuzendari berriak idazkari ohiak utzitako auziak berreskuratzeko asmoa azaldu du.c) Oraingo zuzendaria iritsi aurretik, idazkari ohiak auzitara eraman zuen urteetako lankidetza.d) Idazkari ohiak ez bezala, zuzendariak urteetako lankidetzak irautea nahiko luke.

297. Egoera honek Hiesa errazago antzematea ahalbidetuko du. Beste era batera: (ulermena)

30

Page 31: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

a) Egoera honek Hiesa errazago hedatzeko bidea emango du.b) Egoera honek Hiesa hain erraz kutsatzea eragotziko du.c) Egoera honek Hiesaren aurkako babesa sustatuko du.d) Egoera honek Hiesa errazago diagnostikatzeko aukera emango du.

298. Urte asko joan dira egitasmoaren hasieratik gauzatzeko unera arte. Alegia: (ulermena)a) Urtez urte berritu beharreko egitasmoa izan da. b) Aspaldi gauzatu zen aipatutako proiektua.c) Proiektuaren abiaburua aspaldikoa da.d) Egitasmoa urtez urte bere fruitua emanez joan da

299. Bere mundualdia berrogeita hemezortzi urtez luzatu zen, eta laurogeita hamar urte bete ditu aurten bere heriotzaldiak. Beste era batera esanda: (ulermena)a. Bidaiatzen 58 urte eman zituen eta 90 urtez hil zenb. 58 urtez ibili zen etxetik kanpo eta aurten hil da 90 urte zituela.c. 58 urtez bizi izan zen, eta hil zenetik 90 urte bete dira aurtend. Beste 58 urtez bizi izan zen munduan, eta 90 urte izango lituzke orain

300. Taniaren aldean lan asko egin du Junek. Hau da: (ahozko hizkera)a. Junek Taniaren ondoan lan egiten dub. Taniarengatik ez balitz Junek ez luke hainbeste lan egingoc. Bien artean lan asko egiten duted. Junek Taniak baino lan gehiago egin du

Zuzenketa orria: 1. b / 2. b / 3. a / 4. b / 5. c / 6. d / 7. d / 8. c / 9. c / 10. d /

Ulermena

301. Hizkuntza gaelikoaren berpizte prozesuan gurasoen ausardia eta presioa funtsezko gertatu dira. Beste era batera esanda: (ulermena)a. Gaelikoaren aldeko prozesuan gurasoen ausardia eta presioa hutsaren hurrengo izan dirab. Gurasoen ekimena eta presioa funts gutxikoak izan dira gaelikoa berpizteko orduanc. Gurasoen ahalegin eta presioa funtsean geratu dira gaelikoa berpizteko bideand. Gurasoen kemena eta presioa garrantzi handikoak izan dira gaelikoa berpizteko bidean

302. Bere burua idazletzat jo ez arren, liburu asko argitaratu ditu Ixiarrek azken urteetan. (ulermena)a. Ixiarrek idazlea dela aitortzen dub. Ixiarrek ez du uste idazlea denikc. Ixiarrek ez du libururik idatzi azkenaldiand. Ixiar idazlea da baina ez du idazten

303. Alderdikideen arteko tirabirek sortutako ulermen-arazoek eragin dute idazkariak negoziazio guztiak bere gain hartu izana. Hots: (ulermena) a. Alderdikideen arteko tirabirak direla eta, idazkariari gainera erori zaizkio arazoakb. Alderdikideen arteko konponezinak direla eta, negoziazioak idazkariaren esku geratu dirac. Negoziazio gogorrak dira eta horregatik hainbat arazo eta tirabira sortu da idazkariarekind. Alderdikideek eragin dute idazkariak negoziazioetan arazoak eta tirabirak izatea

304. Bilboko Guggenheimek iragarritako aurreikuspenak errotik aldarazi ditu New Yorken jazotakoak (ulermena) a. New Yorkeko gertakariek Bilboko museoan ere eragina izan duteb. Bilboko museoak aurreikusi zuen AEBetan gertatu zen aldaketac. AEBetan gertatu zenak aurreikusten du Guggenheimen aldaketak izango direlad. Errotiko aldaketa haiek egitasmo berriak ekarri dituzte AEBetara nahiz Bilboko Guggenheimera

305. Lehen eskola egunean, konturatzerako iritsi zitzaion irteteko ordua. Hortaz: (ulermena)a. Lehen eskola egunean berehala joan zitzaion eguna

31

Page 32: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

b. Eskolara iritsi zenerako, irteteko ordua zenc. Irteteko rodua iritsi arren, ez zen askoz geroagora arte ohartud. Zain zegoenez, berehala ikusi zuen irteteko ordua zela

306. Lehen baino aberatsagoak gara eta, neurri berean, gero eta aberatsago izan nahiko genuke. Beste era batera esanda: (ulermena) a. Zenbat eta gehiago eduki, gero eta aberatsago izan nahib. Gero eta gehiago eduki, gero eta gehiago nahic. Zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gehiago nahid. Gero eta gehiago eduki, gehiago nahi

307. Ez diot zuk esandakoari erreparatu. Zer esan nahi du? (ahozko hizkera)a. ez dut horretan denbora galtzeko gogorikb. esanak esan, nik ezin dut orain ezer konponduc. esan duzun horretan ez dut arreta jarrid. ez dut uste zuk esandakoa konponduko dudanik

308. Horrela lan egin eta aberastuko ez den gizonik ez dago. Hortaz: (ulermena)a. Horrela lan eginda edonor aberasten dab. Lana eginda ere, bada aberastu ez den gizonikc. Horrela lan eginda kostako zaizu aberastead. Horrela lan eginda inor ez da aberasten

309. Oraingo mintzaldiek ere ez dute, mamiaren aldetik, ordukoen eite handirik. Bestela esanda: (ulermena)a. Mintzaldiak orain, mamiaren aldetik, beste garai batekoak bezalakoak dirab. Lehenagoko saioak beste itxura batekoak izaten ziren, edukiari dagokionezc. Oraingo mintzaldiek ez dute ospe onik, mamiagatik batez ered. Orduko mintzaldiek eta oraingoek ere ez dute mami handirik

310. Harik eta lehiaketaren mamua uxatu arte bertsolari hark ez zuen berea eman. Bestela esanda: (ulermena)a. Lehiaketaren kezka saihestea lortu arte ez zuen eman zezakeen guztia emanb. Lehiaketaren mamua baztertu arte besteena baino ez zuen emanc. Norgehiagoka hartan, mamuak mamu, ahal zuen guztia eman zuend. Lehiaketaren mamua erabat urrundu arte ondo baino hobeto aritu zen

Zuzenketa orria: 1. d / 2. b / 3. b / 4. a / 5. a / 6. c / 7. c / 8. a / 9. b / 10. a /

Ulermena

311. Zenbait adituren aburuz aurrekontu hauek ez dituzte EAEko biztanleen beharrizanak asetzen. Bestela esanda:a. Aurrekontu hauek ez dituzte EAEko biztanleen beharrak beteko zenbaiten iritzizb. Aurrekontu hauek ez dituzte asebeteko zenbait adituren beharrizanakc. Aurrekontu hauen bidez EAEko biztanleen beharrizanak bete daitezke, adituen ustezd. Aditu batzuen ustez, EAEko herritar behartsuak nekez aseko dituzte aurrekontu hauek

312. Etsi-etsian txabola honetan geldituko gara lo egiten. Zer esan nahi du? (ulermena) a) Denok ados gaudelako geldituko garela lo egiten txabolan.b) Beste erremediorik ez dugulako geldituko garela lo egiten txabolan.c) Gustatzen zaigulako geldituko garela lo egiten txabolan.d) Etsipenak txabola honetan lo egiteko esan digula.

313. Zeuk ere izango dituzu, ziurki, nik esandakoa berresteko adibide franko, ezbairik gabe. (ulermena)a) Nik ez bezala, zuk izango dituzu nire esana berresteko adibide franko.b) Ez dut zaiantzarik zuk, nik bezala, izango dituzula makina bat adibide diodana berresteko.c) Zeuk ere badituzu, ziurki, nik esandakoa berreskuratzeko adibide franko.d) Agian, zuk ere izan zenitzake zenbait adibide nik esaten dudana baiesteko.

32

Page 33: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

314. Iraganaldiari buruz haztamuka gabiltza guztiok, eta itsui-itsuan, urrutixegi jo nahi baldin badugu. Hots: (ulermena) a) Iraganeko kontuetan gehiegi sakondu nahi dugunean ez dugu ezer argirik atzematen.b) Denok ere nahiko dorpe ibili izan gara iraganean, itsuak bezala.c) Iraganaldia aztertzeko urrunegi joaten gara, batere orekarik gabe.d) Txikiak izan garenean dena ukitzeko eta aztertzeko joera izan dugu guztiok.

315. Tresna miragarri hura, hizkuntza alegia, esanera zeukan beti Luis Martin Santosek, Mitxelenaren ustez. Hau da: (ulermena) a) Hizkuntzak esaten zizkiola gauzak Luis Martin Santosi.b) Buruak agintzen ziona esan ezinik ibiltzen zela Luis Martin Santos.c) Tresna miragarri hark, hizkuntzak, ederki obeditzen ziola Luis Martin Santosi.d) Tresna miragarri hark, hizkuntzak, ederki menderatzen zuela Luis Martin Santos.

316. Heriotzak mundu honetan ez du inor gupida; deus gutxi balio dute haren aurrean imintzio eta espantuek. Zer esan nahi du? (ulermena)a) Heriotzak mundu honetan ez duela inor maite deus gutxi balio dutela haren aurrean imintzio eta espantuek.b) Heriotzaren aurrean deus gutxi balio dutela hileta elizkizunek; hark mundu honetan ez duela inor erruki.c) Heriotzak mundu honetan ez duela inor erruki; ezer gutxi balio dutela haren aurrean imintzio eta harridurek. d) Heriotzaren aurrean deus gutxi balio dutela hileta elizkizunek; hark mundu honetan ez duela inor errespetatzen.

317. Errefrau elizkoi anitz, gehiegikeria ugariren bilduma izanagatik, ezin da ukatu ingurunearen behaketan oinarritzen direla. Hau da: (ulermena)a) Esaera zaharretan biltzen diren iritziek inguruko gehiegikeriei erreparatzen diete.b) Ingurunearen behaketak elizaren gehiegikeria anitz eragin zituen.c) Gehiegikeriak gehiegikeria, errefrau elizkoi asko inguruaren ezagutzaren ondorio dira.d) Bilduma anitzek elizaren errefrauak eta inguruaren behaketa uztartzen dituzte.

318. Gizakiok nekazari egin ginenean naturak zer emango zain gelditu ginen, eguraldiaren menpeko eta urte-sasoien gatibu. Bestela esanda: (ulermena)a) Gizakiok nekazari egitean eguraldiak menpean hartu gintuen; ez, ordea, urte-sasoiek. b) Urte-sasoien gatibu bihurtu ginen eta naturak zer emango zain gelditu nekazari izateari uztean. c) Gizakiok nekazari egitean eguraldiaren eta urte-sasoien morroi bihurtu ginen. d) Naturak zer emango zain gelditu ginen eta eguraldia menpean hartu genuen.

319. Horrela lan egin eta aberastuko ez denik ez dago. Hortaz: (ulermena)a) Horrela lan eginda edonor aberasten da.b) Lan eginda ere, bada aberastu ez denik.c) Horrela lan eginda kostako zaizu aberastad) Horrela lan eginda inor ez da aberasten.

320. Oraingo mintzaldiek ez dute, mamiaren aldetik, ordukoen eite handirik. Bestela esanda: (ulermena) a) Mintzaldiak orain, mamiaren aldetik, beste garai batekoak bezalakoak dira.b) Lehenagoko saioak beste itxura batekoak izaten ziren, edukiari dagokionez.c) Oraingo mintzaldiek ez dute ospe onik, mamiagatik batez ere.d) Orduko mintzaldiek eta oraingoek ere ez dute mami handirik.

Zuzenketa orria: 1. a / 2. b / 3. b / 4. a / 5. c / 6. c / 7. c / 8. c / 9. a / 10. b /

Ulermena

321. Moneta batasunaren ezarpenak ez dakar estatu-nazioaren gambehera halabeharrez, nahiz epe laburrean honen habeak aldatuko bide diren. Edo, berdintsu dena: (ulermena)a) Estatu-nazioaren egituraketa epe laburrean aldatuko dela argi dagoen arren, ez dirudi moneta batasunak estatuak indartuko dituenik.b) Epe laburrean jasan litzakeen egitura-aldaketak gorabehera, moneta batasunak ez du zertan estatu-nazioaren hondamendia eragin.

33

Page 34: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

c) Tamalez moneta bakarra ezartzeak estatu-nazioaren porrota ekar lezakeen arren, ez dirudi estatuok funtsean aldaketarik jasango dutenik.d) Moneta batasunak estatu-nazioaren nagusitasuna kolokan jarriko du, estatuok derrigorrean egin beharko dituzten aldaketak direla bide.

322. Brastakoan hedatutako laino itxiari ohi zaion izu-zirrarak hotzikaratu ninduen. Hau da: (ulermena) a) Itsasontziaren aurrealdean izaten den lainoak eragiten duen hozkirriaren antzekoa sentitu nuen.b) Ekaitza dakarrenean zabaldu ohi den laino itxi eta hotzak ikaratu ninduen.c) Bat-batean zabaltzen den laino itxiak eragiten duen moduko beldurrak asaldatu ninduen.d) Sarritan hedatu ohi den laino itxi beldurgarriak hotzikara eragin zidan.

323. Sasoi honetako sintomarik ageriena aisia pairatzeko ezintasuna da. Hau da: (ulermena)a) Halako ezintasun larria sortzen digu gaur egun aisia edo denbora librearen joanak.b) Sasoian dagoenari erraz antzemango zaio bere aisi denborarekin zer egin ez dakiela.c) Denbora libreak eragiten duen larritasuna da gure garaiko ezaugarri nagusia.d) Garai honetan zerbaitetarako astia ateratzea da gure ezintasunik nabariena.

324. Bere onetik aterata mintzatu zitzaien Mikel. Beraz: (ulermena)a) Arriskutik libratu zenean hitz egin zuen.b) Ikasitako guztia erakutsi nahi zuen.c) Bere asmo ona erakutsi nahi zuen.d) Zeharo haserreturik zuzendu zitzaien.

325. Txirritak bi alkandora nola, Basarrik ere bi aitzakia zeramatzan soinean jendearen ulertezintasuna gizentzeko. Hau da: (ulermena)a) Txirritak bi alkandora bezalaxe, gizartearen uste okerra eragiten zuten bi ezaugarri zeuzkan Basarrik.b) Jendeak edozein aitzakiarekinjipoitzen zuen Basarri; Txirrita, aldiz, oparoago zebilen eta bi alkandoraren jabe zen.c) Jendeari barregarria zitzaion Txirrita bere bi alkondarak zirela eta. Basarri, berriz, arrotza zitzaion bere bi ezaugarriak zirela eta.d) Txirrita eta Basarri bi aitzakiagatik ezagutzen ditu jendeak: bata, bere alkandorengatik; bestea bere ulertzeko ezintasunagatik.

326. Atxagaren nobela, ustez haurrentzako liburua, literatura filosofikoaren eremura lerratu dute Alemanian. Hau da: (ulermena)a) Hemen haur literaturaren sailean zegoen Atxaga; Alemanian, berriz, filosofoen mailan kokatu dute.b) Alemanian filosofikotzat jo dute guk haur literaturatzat genuen Atxagaren nobela.c) Egileak bere nobela haurrei zuzendu ez arren, Alemanian haur literaturatzat hartu dute Atxagaren lana.d) Hemengo haurrek estimatu duten arren, Atxagaren nobelari literatura filosofikoaren ezaugarriak aitortu dizkiote Alemanian.

327. Errentagarritasunaren irizpidea lege duenak ez du onargarri inork liburu bat kultur akuilu soilez idaztea. Hau da. (ulermena)a) Errentagarritasunaren atzetik dabilenak nekez estimatuko ditu kultura akuilatzeko eta sortzeko dauden legeak.b) Liburuaren kultur balioak baztertuko ditu etekin ekonomikoa besterik ikusten ez duenak.c) Diruaren atzetik dabiltzanen irizpideak ez dira kultur sortzaileen eta idazleen onerako.d) Kultur irizpide hutsak ez ezik errentagarritasunak ere izan behar du idazlearen akuilua.

328. Anekdota, bere horretan, bitxikeria soil biluzia den aldetik, ez da literaturarako gai. Hau da: (ulermena)a) Pasadizoak, bitxikeria guztiak erantzi arte, ez du literaturarako balio.b) Literaturak anekdota soilak baino kontu funtsezkoagoak behar ditu.c) Anekdota soilak ez baina bitxikeria mamitsuak dira literaturarako gai.d) Anekdotak eta bitxikeriak gutxietsita, literaturak gertakizun soilak aintzat hartu ohi ditu.

Zuzenketa orria: 1. b / 2. c / 3. c / 4. d / 5. a / 6. b / 7. b / 8. b /

34

Page 35: 9-Ulermena+zuzenketak

EGArako. PROGRAMAZIOA

Ulermena

Zuzenketa orria:

Ulermena

Zuzenketa orria:

Ulermena

Zuzenketa orria:

35