87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

79
17. GAIA SISTEMA IMMUNITARIOA

Transcript of 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

Page 1: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

17. GAIASISTEMA IMMUNITARIOA

Page 2: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

0. SARRERA● Izaki bizidun guztiek osotasun biologikoa

defendatzen dute inguruko eragile patogeno ugarien (birus, bakteria, onddo...) erasoetatik.

● Horretarako sistema immunitarioa osatzen duten konplexutasun aldakorreko mekanismoak dituzte.

● Sistemaren garapen handiena ornodunetan lortzen da.

● Sistema hori aztertzen duen zientzia IMMUNOLOGIA da.

Page 3: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

1. ORGANISMOAREN DEFENTSA-MEKANISMOAK

● Izaki bizidunek inguruko eragile patogenoetatik (bakterioak, birusak, onddoak...) defendatzeko mekanismoak dituzte; mekanismo horiek patogenoak sartzea ekidin eta, sartzen badira, suntsitu egiten dituzte.

● Mekanismo horiei immunitate-mekanismoak deritze.

● Mekanismook, bi talde nagusitan bereiz ditzakegu:● KANPOKO DEFENTSAK edo hesi pasiboak● BARRUKO DEFENTSAK

Page 4: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

Gaixotasun infekzioso batzuk eta eragiten dituzten organismoak

Birusek Baztanga edo nafarreria, herpesa, gripea, meningitisa, pneumonia, poliomelitisa, amorrua, errubeola, HIESa, ebola.

Bakterioek Antraxa, botulismoa, bruzelosia, izurri bubonikoa, kolera, difteria, disenteria, gonokozia, legionarioen gaitza, legenarra, meningitisa, pneumonia, sukar erreumatikoa, salmonela, sifilia, tetanoa, trakoma, tuberkulosia, sukar tifoideoa.

Protozooek Disenteria amebikoa, malaria, loaren gaitza.

Onddoek Ezkabia, atleta-oina, kandidiasia.

Page 5: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

1.1. KANPOKO DEFENTSAK• Organismoaren lehenengo defentsa-lerroa

dira.• Ez dira espezifikoak, hots, edozein

germenengan eragiten dute.• 3 motakoak:

A) MEKANISMO FISIKOAK (egiturazkoak eta mekanikoak) B) MEKANISMO BIOKIMIKOAKC) MEKANISMO MIKROBIOLOGIKO (edo EKOLOGIKOAK)

Page 6: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 7: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

A) MEKANISMO FISIKOAK● Larruazala eta mukosak. Mukosak kanpoarekin

kontaktuan (larruazala) edota komunikaturik dauden aparatuetan agertzen dira (digestio-, arnas-, ugal- eta iraitz-aparatua). Egiturazko mekanismoak dira.

● Kanporatze-sistema mekanikoak. Mikroorganismo edo bestelako partikula arrotzak herrestan eramaten dituzten mekanismoak, hala nola, arnas-aparatuko zilioak, hesteetako mugimendua, gernuaren isuria gernu-bidean zehar...

Page 8: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

B) MEKANISMO KIMIKOAK ETA BIOKIMIKOAK● Zenbait substantzia eta jariakinek germenak

suntsitu edo garapena ekiditen dute.– Lisozima: listuan, malkoetan, sudurreko mukietan eta

haurdun dagoen emakumearen gernuan agertzen da. Bakterio-horma apurtzen du.

– Gantz azido eta azido laktikoa: azaleko guruinek jariatzen dituzte, eta pHa jaisterakoen mikroorganismoen hazkundea oztopatzen dute.

– Urdaileko zuku gastrikoak azido klorhidrikoa dauka, elikagaietan egon litezkeen patogenoak akabatuz. Aldiz, duodenoko jariakina alkalinoa da ( pH 8).

– Baginako jariakin azidoa

Page 9: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

B) MEKANISMO MIKROBIOLOGIKOAK● Mekanismo ekologikoak ere esaten zaie.● Bai larruazalean, bai arnas- zein digestio-

aparatuetan bakterio-flora autoktonoa dugu, sinbiosian zein komentsalismoan bizi direnak gure baitan.

● Flora horrek organismo patogenoen garapena saihesten duten substantziak sortzen ditu, edota organismo horiekin lehiatzen da elikagaiak lortzeko.

Page 10: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

1.2. BARRUKO DEFENTSAK. SISTEMA IMMUNITARIOA

• Izaki bizidunak defendatzeko, barruan sartzen diren kanpoko substantzia arrotzak (antigenoak) ukatzeko mekanismoei sistema immunitario deritze.

• Patogenoak edo substantzia arrotzak lehenengo defentsa-lerroa zeharkatzen duenean aktibatzen da. Sistema immunitarioak antigenoren bat antzematen duenean erantzun immunitarioa aktibatuko da. Hau bi motatakoa izan daiteke:

A) BEREZKO ERANTZUN IMMUNITARIOA edo EZ-ESPEZIFIKOAB) MOLDAERAZKO ERANTZUN IMMUNITARIOA edo ESPEZIFIKOA

Page 11: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

A) ERANTZUN IMMUNITARIO EZ-ESPEZIFIKOA

● Bigarren defentsa-lerroa kontsidera daiteke.● Organismo barruan sartzen den edozein

patogenoren aurka egiten du, espezifikotasunik gabe.

● Erantzun oso azkarra da.● 4 defentsa mota:

● HANTURA edo inflamazioa.● FAGOZITOAK● SISTEMA OSAGARRIAK● INTERFERONAK

Page 12: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

A) ERANTZUN IMMUNITARIO ESPEZIFIKOA

● Hirugarren defentsa-lerroa kontsidera daiteke.

● Erantzuna eragin duen antigenoaren aurka baino ez du jarduten; espezifikoa da, beraz.

● Erantzun immunitario espezifikoa linfozito izeneko zelulek ematen dute eta horiek askatutako molekula batzuek (antigorputzak, zitokinak,...).

Page 13: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

● Erantzun espezifikoa 2 motatakoa izan daiteke:A) ERANTZUN HUMORALA– Odol-plasman globulina mota berezia dago,

immunoglobulina (Ig) edo antigorputz izenekoak. Erantzun humorala antigorputz bidezko erantzun inmunitarioa da.

– Linfozitoek agente erasotzailea deuseztuko duten antigorputzak sortzen ditu.

– Sistema immunitarioak antigenoaren aurkako antigorputz espezifikoak sortzen ditu; hauek berarekin lotu eta inaktibatu egiten dute, errazago suntsitzeko.

Page 14: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

B) ERANTZUN ZELULARRA– Kasu honetan zelulak eurak erasotzen dute

patogenoa zuzenean.– Sistema immunitarioak zelula espezializatuak

sortzen ditu. Zelula horiek antigenoa eta horrek infektaturiko zelulak suntsitzen ditu.

Page 15: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

● Erantzunaren ezaugarriak hauek dira:1.- Espezifikotasuna– Antigeno bakoitzak mintzean bera identifikatzeko eta

berarekin espezifikoki lotzeko moduko hartzaileak garatu dituen linfozitoa(k) baino ez du estimulatzen.

2.- Klonaltasuna– Linfozitoa aktibatzen denean, ugaldu eta genetikoki

berdin-berdinak diren linfozito kantitate handia sortzen du, eta hauek, hortaz, hartzaile berberak dituzte.

3.- Autotolerantzia– Inmunitate-sistemak, indibiduoaren garapenaren

lehenengo faseetan, berea dena eta ez dena bereitzen ikasten du, bere osagaiei eraso ez egiteko.

– Bereizte-sisteman akatsak daudenean gaixotasun autoimmuneak agertzen dira.

Page 16: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

4.- Oroimen immunologikoa– Sistema immunitarioak sortzen dituen linfozitoek antigeno

bakoitza oroitzeko gaitasuna dute, horrekin izandako lehenengo kontaktuaren ostean (erantzun primarioa).

● Latentzia-aldi luzea behar du B linfozitoak bereiztu eta zelula plasmatikoak osatzeko.

● Ekintza laburragoa eta motelagoa da.● M immunoglobulinak (IgM) askatzen dira gehienbat.

– Antigeno berarekin beste kontakturen bat gertatuz gero, erantzuna (erantzun sekundarioa) askoz ere azkarragoa eta trinkoagoa izango da.

● Gehienbat G immunoglobulinak (IgG) askatzen dira.

Page 17: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

2. SISTEMA IMMUNITARIOAREN OSAKETA

● Sistema inmunitarioa organo eta ehun linfoideetan dago, hots, linfa-sisteman.

● Zelula immunokonpetenteek eta molekulek hartzen dute parte.

Page 18: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

2.1. ORGANO ETA EHUN LINFOIDEAK

● Sistema immunitarioa osatzen duten zelulak organo eta zuntz linfoideetan bereizi, heldu eta metatzen dira.

● Hauek 2 taldetan banatzen dira:● ORGANO LINFOIDE PRIMARIOAK EDO

ZENTRALAK● ORGANO ETA EHUN LINFOIDE

SEKUNDARIOAK

Page 19: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

A) ORGANO LINFOIDE PRIMARIOAK

● Linfozitoak hezur-muin gorriko ama-zeluletatik eratortzen dira eta segun eta zein organo edo ehunetan bereizten eta heltzen diren linfozito mota batean ala bestean bilakatuko dira.

● Organo horietan errezeptore antigeniko espezifikoak lortu eta, gainera, ikasi egiten da norberarena dena eta ez dena bereizten.

Page 20: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

● 2 dira organo primarioak:1.- HEZUR-MUIN GORRIA– Hezur-ehun aroleko (porotsuko, esponjoso) barrunbeetan

dago. Buruhezurreko hezur lauetan, hezur laburretan (saihetsak...) eta hezur luzeen buruetan.

– Bertan ama-zelulak eratzen dira. Ugaztunen kasuan, zelula-ama horiek bertan B linfozitotan bereizi eta heltzen dira (hegaztietan hori Fabrizioren poltsan egiten da).

2.- TIMOA– Toraxean kokaturiko organoa.– Hezur-muin gorrian sortu eta bertara migratutako zelula-

amak, T linfozitotan bereizi eta heltzen dira bertan

Page 21: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 22: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

B) ORGANO ETA EHUN LINFOIDE SEKUNDARIOAK● Antigenoak metatu eta linfozito mota guztiekin

elkarreragiten dute hemen.● 3 dira:

1.- GONGOIL LINFATIKOAK– Hodi linfatikoen sarearen parte dira.– Linfak likido interstizialetik partikula antigenikoak biltzen

ditu, odolera sartzea ekidinez.– Organo primarioetatik iritsitako B eta T linfozitoak

antigenoarekin kontaktuan jarri eta erantzun immunitarioa hasten da bertan.

– Oso ugariak dira lepoan, galtzarbeetan, iztaietan, e.a.2.- BAREA– Odola iragazi eta atxiki egiten dira partikula antigenikoak.

Page 23: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

3.- MUKIEKIN LOTUTAKO EHUN LINFOIDEA (MALT)

– Estaldura epitelioarekin erlazionaturiko folikulu lifatikoak izan ohi dira, egitura linfoepitelialak ere esaten zaie.

– Honen barruan daude amigdalak, adenoideak, apendizea, Peyerren plakak, e.a.

– Bertan zelula immunokonpetenteak metatzen dira.

Page 24: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 25: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

2.2. ZELULA IMMUNOKONPETENTEAK

● Leukozito ere esaten zaie eta erantzun immunitarioan parte hartzen duten zelulak dira.

● 2 talde:● LERRO MIELOIDEA● LERRO LINFOIDEA

Page 26: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 27: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

A) LERRO MIELOIDEA● Hezur-muinean eratzen eta heltzen dira.● Pseudopodoen bidez desplazatzen dira.● Gaitasun fagozitikoa dute, horregatik,

fagozito ere esaten zaie.● 3 fagozito mota:

● GRANULOZITOAK edo polimorfonuklearrak

● MAKROFAGOAK edo monozitoak● MASTOZITOAK

Page 28: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

1.- GRANULOZITOAK edo polimorfonuklearrak● Nukleo lobulatua dute eta pikorta zitoplasmatiko

asko (lisosomak) hortik datorkie granulozito izena.● 3 mota:

– NEUTROFILOAK edo mikrofagoak: ● Koloratzaileekiko neutro direlako.● Infekzio-zonara heltzen lehenak, zelula-hondarrak, bakterioak

eta halakoak fagozitatzen dituzte.– EOSINOFILOAK:

● Koloratzaile azidoekiko afinitatea dute.● Parasitosi-prozesuetan parte hartu eta immunokonplexuak

fagozitatzen dituzte.– BASOFILOAK:

● Koloratzaile basikoekiko afinitatea.● Substantzia basoaktiboak askatzen dituzte, hala nola, histamina,

zeinak basodilatazioa eragiten duen, infekzio zonaren odol-fluxua areagotuz; alergi-prozesuetan esku hartzen dute.

Page 29: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

NEUTROFILOAK

Page 30: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

EOSINOFILOAK

Page 31: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

BASOFILOAK

Page 32: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

2.- MAKROFAGOAK edo monozitoak● Zelula handiak dira, pikorta zitoplasmatikorik

gabeak eta ferra-itxurako nukleoa.● Odoletik infektatutako ehunetara emigratu eta hor

tamainaz handitu eta ahalmen fagozitikoa handitzen dute, makrofago bihurtuz.

● Metatzen diren ehunaren arabera izendatzen dira. Hala ere, guztien multzoari sare endotelial sistema esaten zaio.

● Erantzun ez-espezifikoan parte hartzeaz gain, jariaketa-funtzioa ere badute, beste zelula batzuk (linfozitoak) aktibatzen dituzten zitokinak sortu eta antigenodun zelulatzat dihardute erantzun espezifikoan.

Page 33: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 34: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

3.- MASTOZITOAK● Basofiloen antzekoak dira, baina nukleo bakuna

dute.● Ehun konektibo eta mukietan daude● Hantura-bitartekarien askapenean parte hartzen

dute.

Page 35: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

B) LERRO LINFOIDEA● Defentsa espezifikoan diharduten

LINFOZITOAK sartzen dira.● Zelula biribilak dira, nukleo handi eta

zitoplasma urrikoak. ● Ez dute pikortarik.● Ez dute gaitasun fagozitikorik.● Mintzeko errezeptore asko dituzte.● Organo linfoide primarioetan garatzen eta

heltzen dira.● Barean, gongoil linfatikoetan eta beste ehun

linfoide batzuetan kantitate handian metaturik daude.

Page 36: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

● 3 linfozito mota nagusi:1.- B LINFOZITOAK2.- T LINFOZITOAK3.- BEREZKO ZELULA HILTZAILEAK edo NK ZELULAK

Page 37: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

1.- B LINFOZITOAK edo B ZELULAK● Antigenoa agertzean antigorputz espezifikoak sortzen dituzte.● Antigenoak ez baditu estimulatzen B zelula horiek (birjina

helduak) egun gutxitan hil egiten dira.● Aldiz, antigeno espezifikoarekin lotuz gero, klonatu eta 2

azpipopulazio sortzen dituzte:– ZELULA PLASMATIKOAK

● Antigorputzak jariatzen dituzte.● Handiak dira.● Sare endoplasmatiko oso garatua, antigorputz kantitate handia

dutelako.● Mintzeko hartzaileak galdu eta organo linfoide sekundarioetan

metatzen dira.● Egun gutxira hil

– MEMORIA DUTEN B ZELULAK● Ez dira aurrekoak bezain ugariak; B linfozito birjinen antzekoak.● Antigenoa gogoratzen dute, berriro kontaktuan jarriz gero aktibatzen

dira (erantzun sekundarioa).● Bizitza mugagabea.

Page 38: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 39: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

2.- T LINFOZITOAK edo T ZELULAK● Timoan bereizten dira eta bertatik organo linfoide

sekundarioetara pasatzen dira.● Erantzun zelularraren erantzule dira eta erantzun

humoralean ere laguntzen dute.● Zelula arrotzen eta gorputzeko zelula aldatuen aurka

dihardute (baita errefusean), horiek suntsitu edota markatuz.

● 2 mota:– T LINFOZITO ZITOTOXIKOAK edo T

8

● Germenek, zelula tumoralek eta arrotzek infektatutako zelulak suntsitzen dituzte.

– T LINFOZITO LAGUNTZAILEAK, URGAZLEAK edo T4

● Zitokinak jariatzen dituzte, beste zelula batzuen erantzuna induzituz.

● Erantzun humoral eta zelularraren hasieran parte hartzen dute, makrofagoak, B lifozitoak eta T linfozito zitotoxikoak aktibatuz

Page 40: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 41: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

3.- BEREZKO ZELULA HILTZAILEAK edo NK ZELULAK● B eta T linfozitoak baino handiagoak.● Pikorta zitoplasmatikoak dituzte.● 2 funtzio:

– Ekintza zitotoxikoa: zelula patogenoen apoptosia eraginez.

– Erregulazio-ekintza: B eta T linfozitoak erregulatzen dituzten zitokinak askatuz.

Page 42: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 43: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

2.3. SISTEMA IMMUNITARIOKO MOLEKULAK

● Zelula immunokonpetenteek jariatzen dituzten konposatu kimikoak dira.

● Garrantzitsuenak:● OSAGAIAREN ELEMENTUAK

– Hantura, fagozitosia, makrofagoen aktibazioa eta lisi zelularra eragiten dute.

● ZITOKINAK– Pisu molekular baxuko proteinak– Makrofagoek eta T4 zelulek sortzen dituzte nagusiki.– Erantzun immunitarioa eta hantura erregulatzea.– Garrantzitsuenak: interferonak, linfozinak, kimiozinak...

● ANTIGORPUTZAK edo IMMUNOGLOBULINAK– Zelula plasmatikoek sortzen dituzte– Antigenoekin erreakzionatzen dute

Page 44: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

3. ANTIGENO ETA ANTIGORPUTZAK

Page 45: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

3.1. ANTIGENOAK (Ag)● Organismo baterako molekula arrotzak dira eta,

organismoan sartuz gero, horiek suntsitzeko erantzun immunitario espezifikoa sortzen dute. Hots, gorputzean sartu eta erantzun immunologikoa eragin dezakeen edozein substantziari deritzo (anti-geno= antigorputz sortzaile).

● Mikroorganismoak zein makromolekula gehienak (proteinak eta polisakarido konplexuak oro har) izan daitezke antigeno.

Page 46: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 47: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

● Antigenoak aske zein egitura biologikoen barruan (mintz plasmatikoa, glikokalixa...) egon daitezke.

● Badira hapteno deritzen molekula txiki batzuk. Antigorputzekin lotzeko gai direnak baina, euren kasa erantzun immunerik sorrarazten ez dutenak, berez ez baitute antigeno gisa jokatzen. Baina, proteina garraiatzaile (immunogeno) batekin lotuz gero, orduan bai, antigeno gisa jokatzen dute eta erantzun immunitarioa aktibatu.

immunogenoa

haptenoa

Page 48: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 49: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

● Antigenoak epitopo edo determinatzaile antigeniko izeneko azalera-zati txiki batetik baino ez da lotzen antigorputzarekin eta linfozitoen hartzaileekin.

● Antigenoak monobalenteak, dibalenteak edo polibalenteak izan daitezke, epitopo bat, bi edo asko edukitzearen arabera. Horrela, antigorputz batekin edo gehiagorekin lot daitezke

Page 50: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

● Antigeno motak:EGITURAREN ARABERA JATORRIAREN ARABERA

Antigeno partikularrak

Egitura biologikoetan, zelulen estalkietan, flageloetan, ea. dauden molekulak

Xenoantigenoak

Hartzailearen espeziekoak ez diren indibiduoen molekulak: birusak,...

Antigeno disolbagarriak

Molekula antigeniko askeak: proteinak, polisakaridoak... Isoantigenoak

Hartzailearen espeziekoak diren indibiduoen molekulak: odol-taldeen A eta B aglutinogenoak...

Haptenoak

Antigeno osagabeak, eurak bakarrik ez dute antigeno izaerarik

Autoantigenoak

Organismo bereko molekulak, modu ez-ohikoan antigenotzat dihardutenak

Page 51: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

3.2. HISTOKONPATIBILITATEKO ANTIGENOAK

● Histokonpatibilitateko antigenoak ornodunen zelula nukleatu guztien gainazalean dauden glukoproteinez osatutako hartzaileak dira.

● Oso zeregin garrantzitsua betetzen dute erantzun zelularraren sorreran eta garapenean, izan ere, T linfozitoek suntsitu beharreko antigenoak ezagutu ditzaten, antigeno horiek proteina horiekin derrigor elkartuta egon behar baitute.

Page 52: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

● Histokonpatibilitate konplexu nagusi (MHC) izeneko gene-multzo berezi batek kodetzen ditu. ● Gizakiongan 6. kromosoman dauden gene

kodominanteen multzo batek osatzen du; gene horietako bakoitzak alelo asko ditu.

● Horregatik, antigeno horiek bereizgarriak dira indibiduo bakoitzean, pertsona batetik bestera ezberdinak; hortaz, gorputzeko zelulek elkar ezagutzeko eta arrotzengandik bereizteko balio dute.

Page 53: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

Procesamiento de péptidos asociados a moléculas MHC-I: Proteínas virales presentes en el citosol son degradadas por el proteasoma, y los péptidos resultantes son internalizados por el canal TAP en el retículo endoplásmico, donde se asocian con las moléculas recién sintetizadas de MHC-I. Los complejos péptido-MHC-I pasan al aparato de Golgi, donde son glucosilados, y de ahí a vesículas secretoras, que se fusionan con la membrana celular, de forma que los complejos quedan expuestos hacia el exterior, permitiendo el contacto con los linfocitos T circulantes.

Page 54: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

3.3. ANTIGORPUTZAK

● Antigorputzei immunoglobulina (Ig) ere esaten zaie.

● Serumean, ehun-fluidoetan eta zelula batzuen gainazalean dauden glukoproteinak dira.

● Zelula plasmatikoetan (B linfozito helduak) sortzen dira, antigenoekin erreakzionatzea, neutralizatzea eta suntsitzea dute helburu.

Page 55: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

ANTIGORPUTZEN EGITURA ETA OSAKETA● Y forma duten glukoproteinak dira:

● Antigenoarekin lotzeko 2 zona berdin-berdinak dituzte Y horren beso bakoitzean. Horregatik, bibalenteak direla diogu.

● Glukoproteinak izaki 2 zati:● ZATI PROTEIKOA: 4 kate polipeptidikoz osatuta.

– Berdinak diren 2 kate arin (L) disulfuruzko zubien bidez lotuak. Eskualde aldagarria eta eskualde iraunkorra bereizten dira.

– Berdinak diren 2 kate astun (H) disulfuruzko zubien bidez lotuak. Hemen ere, eskualde aldagarria eta eskualde iraunkorra bereizten dira

● ZATI GLUZIDIKOA– H kateen eskualde iraunkorrari lotutako polisakarido-

kateak dira.

Page 56: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

1. Fab eskualdea2. Fc eskualdea3. Kate astuna (urdinez) jabetza aldagarri batekin (VH), jabetza iraunkorrak (CH1, CH2 eta CH3).4. Kate arina (berdez) jabetza aldagarri batekin (VL), jabetza iraunkor bakarra (CL).5. Antigenoa lotzeko eskualdea (paratopoa)6. Bisagra eskualdeak

Page 57: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

● Antigorputz batean 3 eskualde daude:● Eskualde iraunkorra

– Berdina da antigorputz mota bakoitzerako eta ezberdina mota batetik bestera.

– Y-aren oinarriari eta besoen behealdeari dagokie.● Eskualde aldagarria

– Berdinak antigorputz bakoitzean, baina ezberdinak antigorputz batetik bestera.

– Y-aren besoen muturrei dagokie.● Eskualde hiperaldagarriak

– Eskualde aldagarri barruan.– Paratopoa osatzen dute, hots, antigenoaren

determinatzaile antigenikoa edo epitopoa lotuko den lekua.

Page 58: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

Ikusi 318. orrialdea

Page 59: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

3.4. ANTIGENO-ANTIGORPUTZ ERREAKZIOA

● Antigorputzak, horiek agertzea eragin duen antigenoa aurkitzen duenean, horrekin lotu eta, horrela, antigeno-antigorputz erreakzioa sortzen da, antigenoa suntsitzeko.

● Antigenoa eta antigorputza lotura ahulen bidez lotzen dira (H-zubiak, V. d. Waals indarrak...), epitopo eta paratopoaren artean.

● Antigeno-antigorputz erreakzioa oso espezifikoa da.

Page 60: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

ANTIGENO-ANTIGORPUTZ ERREAKZIO MOTAK● NEUTRALIZAZIO-ERREAKZIOA

● Antigenoak inbaditutako organismoan sorturiko efektu kaltegarriak ezabatzen ditu. Adibidez, organismo batzuek askatzen dituzten antitoxinen eta exotoxinen arteko erreakzioak.

● PREZIPITAZIO-ERREAKZIOA● Antigenoak makromolekula disolbagarriak direnean, kasu

honetan, antigorputzekin lotzean hauspeatu egiten dira konplexu disolbaezinak eratuz.

● AGLUTINAZIO-ERREAKZIOA● Antigorputzarekin (aglutininak) lotzean erraz sedimentatzen diren

agregatuak eratzen dituzte (aglutinazioa) eta, horrela, errazago suntsitzen dira. Adibidez, odol-talde bateraezinen arteko erreakzioa

● OPSONIZAZIO-ERREAKZIOA● Antigorputzek (opsoninek) agente antigenikoak estali egiten

dituzte, fagozitoen azalerako itsaspena erraztuz eta euren fagozitosia sustatuz

Page 61: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 62: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

4. ERANTZUN IMMUNITARIO EZ-ESPEZIFIKOA

● 2 dira defentsa-mekanismo ez-espezifiko nagusiak:● HANTURA-ERREAKZIOA● SISTEMA OSAGARRIAREN

AKTIBAZIOA

Page 63: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

4.1. HANTURA-ERREAKZIOA

● Substantzia arrotz batek lehen defentsa-hesia gurutzatzen duenean hantura-erreakzioa aktibatzen da.● Tokiko mekanismo ez-espezifikoa da.● Helburua eragile erasotzailea isolatzea, ez-

aktibatzea nahiz suntsitzea eta kaltetutako zona suspertzea.

● 4 sintoma ohikoak: gorritasuna, beroa, mina eta tumorea.

Page 64: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 65: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

HANTURA-ERREAKZIOAREN ETAPAK1. Estimulu eragilea (germena edo substantzia arrotza) sartzea.

2. Hantura-bitartekariak sortzea eta askatzea.– Histamina, serotonina, prostaglandinak,

konplementuaren osagaiak...3. Eraginpeko zonako bitartekariek eragindako ekintzak:

– Kapilarren basodilatazioa.● Zonalde kaltetuaren irrigazioa handitzen du, beraz, baita

leukozito, antigorputz eta osagarrien kopurua ere. ● Zonaldea gorritu eta berotu egiten da.

– Kapilarren iragazkortasuna handitu.● Leukozito eta abarren igarotzea errazteko.● Hantura sortzen du eta honek mina eragiten du nerbio-

amaieretan egindako presioagatik.– Fagozitoen migrazioa eta aktibazioa

● Substantzia kimiko batzuek erakartzen dituzte fagozitoak infekzio-puntura (kimiotaxia)

Page 66: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

4.2. SISTEMA OSAGARRIA● Sistema-osagarria gehienbat defentsa-

funtzioa duten proteinek osatzen dute.● Antigorputzen ekintza osatzeko eta

handiagotzeko gaitasuna dute.● Funtzio nagusiak:

● Suntsipen zelularra– Mintzari eraso egiteko konplexuak (MEK) delakoak

inbaditzaileen mintzak apurtzea dute helburu.● Hanturaren aktibazioa

– Osagai batzuek hantura-erreakzioa eragiten dute.● Opsonizazioa

– Zelula inbaditzaileen opsonizazioa eragin, fagozitosia erraztuz.

Page 67: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

5. ERANTZUN IMMUNITARIO ESPEZIFIKOA

● Arestian ikusi dugunez, erantzun espezifikoa 2 modutan ematen da:

1.- ERANTZUN IMMUNITARIO ZELULARRA2.- ERANTZUN IMMUNITARIO HUMORALA

Page 68: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

5.1. ERANTZUN IMMUNITARIO ZELULARRA

● Erantzun zelularra honakoen aurkako erasoa da:● Zelula barruko hazkunde- eta garapen

mikroorganismoak: bakterioak, birusak, onddoak, protozooak.

● Organismorako arrotzak diren zelulak, beste indibiduo batetik etorriak. Adibidez, organo-trasplanteak.

● Organismoaren zelula tumoralak● T linfozitoak dira erantzun zelularraren

arduradun nagusiak.

Page 69: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

ERANTZUN ZELULARRA AKTIBATZEKO PROZESUA

1.- Antigenoa identifikatu– T linfozitoek zelula batzuen gainazalean MHC

molekulekin lotuta daudenean soilik identifikatzen dituzte antigenoak.

2.- Linfozitoak aktibatu– T linfozito laguntzaileek identifikatu egiten dituzte

gainazalean makrofagoek daramatzaten II. motako MHC molekulak eta aktibatu eta ugaldu egiten dira. Gainera, interleuzina-2 askatzen dute, zeinak T linfozitoen eta makrofagoen ugaltzea eragiten duen.

– T linfozito zitotoxikoek I. motako MHC molekulak identifikatu, aktibatu eta ugaldu egiten dira. Aldi berean, suntsitu beharreko zelulara lotu eta perforina izeneko proteinak askatzen ditu; honek, zelula horren mintza zulatu eta lisia eragiten du. Azkenik, makrofagoek zelula-hondarrak irentsiko dituzte.

Page 70: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 71: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 72: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 73: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

5.2. ERANTZUN IMMUNITARIO HUMORALA

● Erantzun humorala antigorputzen eraginpeko erantzunean oinarritzen da.

● B linfozitoak dira erantzun humoralaren arduradun nagusiak.

● Erantzun humorala 2 motatakoa izan daiteke:● B linfozitoen eta T linfozito laguntzaileen

lankidetzan egindakoa (ohikoena da)● B linfozitoen parte hartzea soilik duen erantzun

humorala ( ez-ohikoena)

Page 74: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

B linfozitoen eta T linfozito laguntzaileen lankidetzan egindakoa

● Prozesua pausu ezberdinetan ematen da:● T linfozito laguntzaileek makrofagoek gainazalean daramaten II.

motako molekulak identifikatu, aktibatu eta ugaltzen hasten dira (Th

2 linfozitoa).

● Aldi berean, B linfozito batek T linfozito laguntzaileak aktibaturiko antigenoa identifikatzen du; antigeno hori endozitatu eta II. motako MHC molekulekin lotutako peptido batzuk azaleratzen ditu.

● Aktibatutako T linfozito laguntzaileak (Th2 delakoak) B

linfozitoaren MHC-II horiek identifikatu eta berari lotzen zaio eta interleuzinak jariatzen hasten da.

● Ondorioz, B linfozitoa aktibatu eta klonatzen hasten da eta bi B linfozito motetan bereizten: zelula plasmatikoak (antigorputzak sortuko dituztenak) eta oroimena duten B zelulak.

● Antigorputzak antigenoarekin lotu eta neutralizatu edo markatu egiten dute (gero errazago suntsitzeko).

Page 75: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 76: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 77: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya
Page 78: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

BALIABIDEAK● Webguneak

● http://docentes.educacion.navarra.es/~metayosa/bach2/2inmuno1.html● http://inmunogeneraluvatema1.wikispaces.com/●

Page 79: 87017498 17 Sistema Immunitarioa Anaya

Inigo Louvellik sortua