7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna · nola hasten duen eta zein...

39
7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna “ Norbere seme-alabenganako sentitzen den afektu bera sentitu ohi da adoptatutako seme-alabenganako eta seme-alabaordeenganako. Maitasuna eta afektua psikologikoak eta kulturalak dira, odol-loturak, zorionez, ahaztu egin daitezke.” B. F. SKINNER

Transcript of 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna · nola hasten duen eta zein...

7 . u n i t a t e d i d a k t i k o a

Familiaren hezkuntza-eginkizuna

“ Norbere seme-alabenganako sentitzen den afektu bera sentitu ohi daadoptatutako seme-alabenganako eta seme-alabaordeenganako.Maitasuna eta afektua psikologikoak eta kulturalak dira, odol-loturak,zorionez, ahaztu egin daitezke.”

B. F. SKINNER

150 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

7.1. Esku-hartzea familian

Sozializazio-agente guztietatik funtsezkoena familiada, hainbat arrazoirengatik:

Gizakia jaiotzen den instituzioa delako eta adin--nagusitasunera arte bertan zaintzen dutelako.Gurasoek seme-alabak izatea erabakitzen dute,amak sabelean edukitzen ditu bederatzi hilabeteaneta gero titia ematen die, eta gurasoek, adin--nagusitasunera arte, gutxienez, jaten eman,zaindu eta babestu egiten dituzte.

Jatorrizko familiarekiko harremanak, hainbat erata-ko lotura afektiboen eta konpromisoen bidez,bizitza osoan mantentzen direlako. Izan ere,pertsonek arazo handiak izaten dituztenean(gaixotzen denean, zahartzen denean, lanik aurki-tzen ez duenean...), familiak hartzen du pertsonahorren kargua; beraz, familiaren babesteko etalaguntzeko eginkizunak bizitza osoan zeharirauten du. Egia da kasu askotan familiak eginki-zun horiek ez dituela egoki betetzen, batez erehelduei eta zaharrei dagokienez, baina kasu horie-tan, pertsonalki zein sozialki, familia huts egiten aridela pentsatu ohi dugu.

Gurasoen eta seme-alaben arteko loturak etaatxikimendu-lotura ez dira hausten bizitza osoan,baina ez da gauza bera gertatzen sexu-loturekinedo adiskidetasun-loturekin.

Familia, pertsonak gainerako sozializazio--agenteekin izaten dituen harremanekiko bitarteka-ria delako. Familiak hainbat alderdi baldintzatzenditu: lagunak eta lagunonganako harremanak,ikastetxea, ikasketak, lanbidea eta haurrak komu-nikabideekin duten harremana.

Familian, haurrek, besteak beste, bizitzarenzentzuari buruzko sinesmenak, oinarrizko harre-manak (atxikimendu-estiloa), komunikazio-kodeak,balioak eta funtsezko jarrerak jasotzen dituztelako.Halaber, familian, lehen haurtzaroan gizarte--garapena gehien baldintzatuko duten ereduakikusiko dituzte.

Kapitulu honen helburua familiak garapen afektiboaneta sozialean duen eginkizuna azaltzea da. Lehenbizi,atxikimenduaren teoria, gizarte-ikaskuntzaren teoriaeta sistematizazioaren teoria aztertuko ditugu, eta,kapituluaren azken zatian, familian esku-hartzekoproposamena egingo dugu, familia-harremanak eta,ondorioz, adingabekoen garapen sozioafektiboahobetzeko.

� Familian garapen sozioa-fektiboa sustatzeari buruzkoalderdi teorikoak

Familia gizakiaren lehenbiziko sozializazio-eremua da.Harreman-testuinguru horrek pertsonaren garapeneanduen eragina aztertu duten hainbat teoria daude: atxi-kimenduaren teoria, gizarte-ikaskuntzaren teoria etasistematizazio-teoria.

Atxikimenduaren teoriaren araberakoplanteamenduak

Atxikimenduaren teoriaren arabera, haurraatxikimendu-irudiaren eta seme-alaben artean hasie-ratik sortzen diren elkarrekintzetan oinarritzen da beremundua antolatzeko eta garatzeko.

Lehenbiziko elkarreragin horien arabera haurrakegiten duen irudikapen mentalak markatu egiten ditugeroko eboluzioa, harremanetarako gaitasuna etagizarte-harremanak orokorrean.

Pertsonen arteko harreman estuak, adiskidetasun--harremanak eta harreman sozialak orokorrean baldin-tzatuko dituzten funtsezko bi alderdi, hasierakoatxikimendu-harreman horien araberakoak izangodira. Bi alderdiok honako hauek dira:

Atxikimendu-estiloa. Horren arabera, pertsonakbesteenganako konfiantzazko edo mesfidantzazkooinarrizko harremanak sortuko ditu.

Besteenganako harremanetan komunikazio--kodeak erabiltzeko gaitasuna edo gabezia. Batezere intimitatea eskatzen duten harremanetan: elkarukitzea, konfiantzaz begiratzea, besarkatzea, laz-tantzea, emozioak adieraztea, emozioak ulertzea,etab.

Beraz, garapen egokia, atxikimendu-estilo segurua etagizarte-trebetasunak amaren hurbiltasunaren etasentikortasunaren eta haurrak amarengan erantzunegokiak sorrarazteko duen afektibotasunaren arabera-koak izango dira. Gurasoekin elkarreraginez, bizitzakolehen urteetan, haurrak izaten dituen harremanemozional horiek, atxikimendu-irudienganakointimitate-jokabideak eta munduaren, besteen eta bereburuaren irudikapen mentalak, baldintzatu egitendituzte, neurri handi batean, haurrak geroko harremanberrietan izango dituen jokabideak.

Ikus ditzagun zehatzago, teoria honen arabera, atxiki-mendu segurua eta, ondorioz, garapen sozioafektiboegokia sustatzen duten gurasoen eta haurraren artekoharremanekin lotzen diren alderdiak.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 151

Amaren sentikortasuna

Amaren sentikortasuna esaten dugunean, gurasoekhaurraren mezuak egoki hautemateko eta interpreta-tzeko eta mezuon araberako erantzun egoki eta zeha-tzak emateko gaitasunaz ari gara.

Definizio horren arabera, jarduera sentikorrak lau faseizango ditu:

a) Haurraren seinalea egoki hautematea

b) Seinalea ondo interpretatzea

c) Erantzun egokia aukeratzea

d) Erantzunen koherentzia

Amak haurrarenganako duen jokabidea sakon aztertuzgero, elkarrekintza egokiak daudela ikusiko dugu:amak, seme-alabaren erritmo biologikoen araberajokatzen du; adibidez, haurrak negar egiten duenean,amak lasaitu egiten du haurra, seme-alabak begira-tzen badio, amak hitz egingo dio, haurra lo badago,ama begira geratuko da edo ez du ezer egingo, etab.

Amaren sentikortasunaren alderdi horri “elkarrekintzasinkronikoa” deitu ohi zaio. Elkarrekintza sinkronikoa,“elkarrentzat onuragarria den amaren eta haurraren ar-teko trukaketa da. Trukaketa horretan ez dago jokabidedesegokiak eragiten dituen elkarrekintza desorekaturik.”

Laburbilduz, ama sentikorra, gauzak haurraren ikus-puntutik ikusteko gai da, haurraren seinaleekiko adiegoten da eta seinaleok ez ditu distortsionatzen edobere premien edo nahien arabera interpretatzen, etabientzat atseginak diren elkarrekintza sinkronikoegokiak sortzen ditu.

Onartzea eta arbuiatzea

Amaren jokabideari dagokion alderdi hau, amak seme--alabarenganako adierazten dituen sentimendu positibo-ei eta negatiboei eta sentimendu gatazkatsuak sortzendiren egoerak konpontzeko dituen gaitasunei dagokie.

Haurra onartzen duen amak edozein adierazpen emo-zionaletan onartzen du, haurra haserre dagoeneanedo gizarte-harremanak egin nahi ez dituenean erebai. Ama, inoiz, haserre egon daiteke, haurrak aipatu-tako jokabideetako bat duenean, baina ez du seme--alaba etsaitzat hartzen. Amak onartu egiten du bererolari dagokion erantzukizuna, gainerako jarduerakmugatzen badizkio ere, eta ez du haurrarenganakohaserrerik edo gaitzondorik adierazten.

Dagokion rola onartzen ez duen eta haurra onartzenez duen amak, protestatu egiten du haurrak jarduera-ren bat eragozten badio, edota haurrarenganakoarbuio argia adieraz dezake, haurraren nahiak ukatuzedo etengabe haserretuz edo suminduz.

Onarpena era zabalagoan ere uler daiteke: haurrajaiotzea nahi izatea, haurraren sexua, gorputz-itxura,gaitasunak edo izan ditzakeen urritasunak onartzea.

Haurra gaizki portatzen denean ere onartzea da, beti,haurrenganako baldintzarik gabeko harremana sortuz.

Kooperatzea eta bide gabe esku hartzea

Alderdi hau, amak haurrak une jakin batean duenaldartearen arabera izaten duen elkarreraginari dagokio.

Kooperatzen duen amarentzat haurra beste pertsonabat da eta bere lehentasunak izan ditzake. Haurrarenjarduerak ez ditu eragozten eta haurra ez du zuzeneankontrolatzen. Hala ere esku hartu behar duenean,trebea izan ohi da eta haurrak ez du jarduera horibidegabekotzat hartzen.

Bide gabe esku hartzen duen amak, ordea, ez dituhaurraren autonomotasuna eta bereizitasuna errespe-tatzen. Haurra kontrolatzen eta bere jokabidea eratzensaiatzen da. Iritzira jokatzen du, haurraren nahiak edoune hartan egiten ari den jarduera kontuan hartu gabe.

Bide gabe parte hartzeko beste era bat, gehiegi babes-tea da. Amak gehiegi begiratzen du seme-alaba etahaurrak bere kabuz egin ezin dituen gauzak amakberak egiten ditu, eta, haurrari, hazi ahala eman behardion autonomia kendu egiten dio, zerbait gertatzekobeldurra duelako edo haurra den baino txikiagotzatjotzen duelako.

Amaren abegikortasuna edo eskuragarritasuna

Ama abegikorra, beste zereginetan badabil ere, haurra-ren seinaleez eta adierazpenez arduratzen dena da.Ama eskuragaitza edo axolagabea, ordea, bere pen-tsamenduez edo jarduerez baino arduratzen ez denaeta haurraren seinaleak hautematen ez dituena da.

Eskuragarritasun-falta ama, gehienetan, haurraren-gandik aldenduta eta etxetik kanpo egun asko egotea-gatik ere sor daiteke. Hau da, lanagatik edo bestelakoarrazoiengatik haurrarekin ez egoteagatik sortzen da.

Orain arte ikusi dugunez, amak, haurrarenganako ha-rreman egokia eragiteko, sentikorra izan behar du hau-rraren seinaleekiko, kooperatiboa eta abegikorra etaeskuragarria izan behar du, eta haurraren jokabide--adierazpenak eta adierazpen emozionalak onartuegin behar ditu. Baina haurrak ere funtsezko eginkizu-na du, geroko garapenaren oinarriak ezartzen dituenprozesu elkarreragile horretan.

Bowlby-k dioenez, amak umeari eskaintzen dion arre-tak eragin handia du jokabide afektiboaren garapene-an; hala ere, ez da ahaztu behar, haurrak elkarrekintzanola hasten duen eta zein elkarrekintza-mota hasteahautatzen duen: “Haurraren eta amaren artean izatenden elkarreraginaren jarraibideak, bataren eta bestea-ren ekarpenen emaitzen arabera, eta, batez ere, batakbestearen jokabidean duen eraginaren arabera bainoezin dira ulertu” (Bowlby, 1969, 230. or.).

Beraz, funtsezkoa da, haurra gurasoen eta seme--alabaren arteko harremanen partaidetzat hartzea eta

152 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

ez, lehen egiten zen bezala, zaindu behar den hartzai-le pasibotzat jotzea. Biren arteko elkarrekintzahorretan, haurraren izaerak eragin handia du amarensentikortasunean eta bien arteko atxikimenduaren kali-tatean. Adibidez, haurra suminkorra izateak, amarenkonpromiso txikiagoa eta atxikimenduaren garapendesorekatuagoa egoteko aukera handiagoa dago. Ikusdezagun prozesua nolakoa izan daitekeen: haurrarennegarrak abertsio-estimulu gisa eragiten du etaamarengan erantzun erasokorra sortzeko aukerakareagotu egiten ditu. Beraz, luzaroan negar egitenduten eta, behin eta berriz saiatu arren, kontsolaezinakdiren haur “okerrek”, amaren jokabidea baldintzatuegin dezakete, eta, negar egiten ez dutenean ere,kontrako jarrera sor dezakete amarengan, eta, ondo-rioz, amak haurrari arreta gutxiago eskainiko dio etahaurra ez du egoki zainduko.

Esku hartzeko ereduak

Atxikimenduaren teoriaren arabera, gurasoen etaseme-alaben arteko hasieratiko harremana oso garran-tzitsua da haurraren garapen sozialari eta emozionalaridagokienez. Beraz, teoria horren arabera, esku hartze-ko ereduak elkarrekintza egokitzailea sustatzean etaharreman segurua ezartzean oinarritu beharko du.

Gurasoen eta seme-alaben hasieratiko harremanen kali-tatean oinarritzen diren esku hartzeko lau eredu daude:

Laguntzen bidez esku hartzeko eredua

Eredu hau gizarte-taldean sortu ohi den gizarte-laneaneta laguntza-lanean oinarritzen da. Gurasoei laguntzaemanez, hau da, aholkuak emanez edo autolaguntza--taldeen edo etxez etzeko laguntza-taldeen bidez,esku hartzea da. Laguntza ematen duen pertsonak es-kuragarri egon behar du, gurasoek laguntza eskatzenduten guztietan, eta lagundu egin behar die plantea-tzen dituzten arazoak konpontzen. Laguntzailearenjarduerak, behar denerako baliabidea izan behar du,eta ez du inoiz amaren autoestimua ahuldu behar.

Eredu hau atxikimenduaren teoriaren araberakoa da,zeren, laguntzaren bidez, harremanetan falta daiteke-en segurtasuna ematen baitzaio amari. Atxikimendua-ren teoriaren arabera, eredu honen eraginez, amarihaurra hazteak eragin diezaiokeen estresa murriztuegiten da eta ama haurrarenganako sentikorrago etaarduratsuago bihurtzen da. Hala ere, esku hartzekoeredu hau gurasoentzat denez, hau da, gurasoensentikortasunean eta seme-alabarekin duten harrema-nean eragiten ez duenez eta zuzenean haurrari ezdagokionez, lortzen diren etekinak zeharkakoak dira.

Eboluzio-orientazioan eta harremanetarakoorientazioan oinarrituta esku hartzeko ereduak

Eredu hauek arrisku handiko familiekin edo familiapobreekin (gizarte-maila eta maila ekonomiko baxukofamiliekin, ama nerabeekin...) egindako ikerketetanoinarritzen da. Ikerketon helburua gurasoen eta seme-

-alaben arteko harremanetan eragin negatiboa zutenarrisku-faktoreak (haurraz behar adina ez arduratzea,gurasoek harremanetarako estrategia urriak izatea...)zehaztea zen. Faktore horiek zehaztu ondoren, eskuhartzeko programak diseinatu zituzten, arrisku--faktoreak prebenitzeko eta faktoreon eraginak murriz-teko. Programa horiek, batez ere prebentziozkoakzirenez, haurraren lehenbiziko urtean egin ziren.

Orientazioaren bidez esku hartzeko bi eredu-motaezarri ziren: a) eboluzio-orientazioaren araberakoeredua eta b) harremanetarako orientazioarenaraberako eredua.

a) Eboluzio-orientazioaren araberako eredua

Eredu honen helburua, amek haurraren lehenbizikourtean izaten diren eboluzio-une garrantzitsuenakezagutzea da. Horretarako, haurrek lehenbiziko urtehorretan lortu ohi dituzten trebetasunak eta aurrera-penak eta izan ohi dituzten premiak zein diren azal-tzen zaie amei. Informazio hori emateko banakakoelkarrizketak edo taldekako saioak erabil daitezke.Saio horietan, amei irakurtzeko materiala (adibidez,eboluzioaren eskemak) ematen zaie edo erakustal-diak egiten zaizkie haurrekin.

Programa horien helburua amei haurren eboluzioorokorrari buruzko informazioa ematea denez,programa horiek egituratuta daude eta amek antze-ko informazioa jasotzen dute eta jarduera berdinakegiten dituzte. Haurraren berezitasunak edo fami-lien ezaugarriak ez dira kontuan hartzen.

b) Harremanetarako orientazioaren araberako eredua

Eredu honen helburua berez sortzen den elkarrekin-tzan amak dituen ezagutzak eta esperientziak hobe-tzea da. Eredu hau aurrekoa baino banan-banakoagoaeta malguagoa da, zeren amari bere haurrari buruzkoinformazioa eta haurraren seinaleei erantzuteko erariburuzko orientazioa ematen baitzaizkio.

Saioetan, espezialistak, amaren eta haurraren arte-an berez sortzen diren elkarrekintzen araberako in-formazioa ematen dio amari. Saioak bideoan grabadaitezke, gero saioari buruz mintzatzeko edo ezta-baidatzeko. Horren helburua jokabideak hobetoikustea eta estrategia berriak ikastea da.

Aipatu ditugun bi eredu horiek atxikimenduaren teo-riaren araberakoak dira, zeren helburua amak hau-rrarenganako duen sentikortasuna eta erantzukizu-na areagotzea baita. Baina, bigarren ereduaatxikimenduaren teoriarekin lotuago dago, zerenhaurraren berezitasunak kontuan hartzen baitira.Hala ere, bi ereduen helburua amari laguntzea da.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 153

Psikoterapiaren bidez esku hartzeko eredua

Eredu honen arabera, amak haurrarekin elkarreragite-ko dituen arazoak, amak berak bere gurasoekin izanzituen harremanen ondoriozkoak dira. Funtsean, ohikopsikoterapien antzekoa da, baina kasu honetan, helbu-rua amak haurrarekin harremanak sortzeko dituenarazoak ezagutzea eta, ama gisa jokatzeko gaitasune-an eragina duten alderdiak onartu ondoren, arazookkonpontzea da.

Psikoterapiaren bidez, amak txiki-txikitan erreprimituzituen esperientziak azalarazten dira, eta esperientziahorrekin lotutako sentimenduak landuz, harreman be-rrian sortzen diren arazoetan izan dezaketen eraginazein den jakitea da. Terapeutak segurtasun--testuinguruan egingo du saioa. Prozesu horren bidez,amari lehengo eta gaurko harremanetako arazoakkonpontzeko bidea ematen zaio eta arazo horiekseme-alabarekin duen harremanean izan dezaketeneragina ulertzen laguntzen zaio.

Atxikimenduaren teoriari dagokionez, eredu honenbidez, ama, atxikimendu-irudiekin iraganean izanzituen harremanetan oinarrituta eraiki zituen jokabide--ereduez eta ereduok harreman berrietan duten eragi-naz ohartuko da. Eredu hau ere amarentzat pentsatutadago, eta, helburua, amaren jokabidea aldatuta,haurrarengan ere aldaketak sortzea da.

Haurrak gidatutako psikoterapiaren bidez eskuhartzeko eredua

Eredu honetan, aurrekoan ez bezala, haurrak zuzene-an parte hartzen du. Esku hartzeko prozedura hone-tan, amak lurrean eseri behar du haurraren alboan, etahaurraren seinaleei erantzuteko baino ez du jardunbehar, inolako elkarrekintzarik hasi gabe. Helburuaamari haurrarekin dagoenean erlaxatzen eta haurrarenberezitasunez ohartzen irakastea da. Jokabideenbehaketa amaitu ondoren, amarekin behatutakoari etabizitakoari buruz eztabaidatzen da.

Hemen, terapeutaren lana ez da amak erantzutekoseinale jakin bat hautatzea (harremanetarako orienta-zioaren araberako ereduan gertatzen zen bezala),amaren eta haurraren artean gertatzen dena behatuz,amari segurtasuna ematea baizik. Behaketa bukatuondoren, terapeutak amari pentsatzen, sentitzen etahaur-jolasari buruz uste duen guztia azal dezala eska-tuko dio. Horrela, amak haurrarekin dituen harremane-tan erabiltzen dituen barne-funtzionamenduko eredueiburuzko hausnarketa egingo du, eta, esperientziarenarabera, ereduok berriz aztertu edo aldatu egingo ditu.

Eredu hau berri samarra da, eta, harremanean oinarri-tzen denez eta ama eta haurra kontuan hartzen ditue-nez, atxikimenduaren teoriarekin lotura sendoenakdituena dela badirudi ere, oraindik ez da frogatueraginkorra denik.

Laburbilduz, atxikimenduaren teorian oinarrituta,atxikimendu-harreman segurua eta, ondorioz, haurra-

ren garapen sozioemozional egokia sustatu nahidituen esku-hartzeak, honako ezaugarri hauek izanbehar ditu:

1. Gurasoen sentikortasuna areagotu egin behar du.

2. Haurraren eta gurasoen arteko harremaneanoinarritu behar du, eta ez batzuen edo besteenezaugarrietan.

3. Haurrak, gurasoenganako harremanean eta beregarapenean duen eginkizuna kontuan hartu behar du.

4. Gurasoen harreman-eredu mentalak kontuanhartu behar ditu, eta gurasoek izandakoatxikimendu-esperientziek haurrarenganako harre-manean izan dezaketen eragina aztertu behar du.

5. Saioan parte hartzen duten biei (atxikimendu--irudiari eta haurrari) segurtasuna ematen dienprofesionalak egindakoa izan behar du.

Gizarte-ikaskuntzaren teoriaren arabera-ko planteamenduak

Gizarte-ikaskuntzaren teoria eta atxikimenduarenteoria bat datoz, haurraren garapen sozioafektiboangurasoen eta seme-alabaren arteko elkarrekintzakduen garrantzia azpimarratzeari dagokionez. Hala ere,teoria bien oinarrizko ikuspegiak oso desberdinak dira.

Gizarte-ikaskuntzaren teoriek inguruneari garrantzihandiagoa ematen diote. Teorion arabera, haurrak ezdira hain programatuta jaiotzen eta bizitzan zeharaldatzeko joera handiagoa dute. Hau da, haurtzaroanikasitakoari garrantzia ematen dioten arren, nerabeza-roan eta helduaroan ikasitakoak ere eragin erabakiga-rria izan dezakeela uste dute.

Atxikimenduaren teoriaren eta gizarte teoriaren artekobeste desberdintasunak honako hauek dira:

Atxikimenduaren teoria amaren harremanez ardura-tzen da eta ikaskuntzaren teoria haurrarekin harrema-nak dituzten pertsona guztiak aztertzen ditu.

Atxikimenduaren teoriaren arabera, garrantzitsuenaatxikimendu-lotura eta ondoriozko harreman-estiloada, baina ikaskuntzaren teoriek gizarte-harreman eta-jokabide guztiak aztertzen dituzte eta ez dira loturaafektibo zehatz baten araberako oinarrizkoharreman-patroian edo -estiloan oinarritzen.

Gizarte-ikaskuntzaren arloan, bi dira haurren arazoantisozialen oinarria diren familia-harreman disfuntzio-nalak aztertu dituzten teoriak: Gerald Patterson-enhertsadurari buruzko teoria (Patterson, 1982) etaRobert Wahler-en aurreikuspenaren hipotesia (Wahlereta Dumas, 1986).

154 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

Patterson-en hertsadurari buruzko teoria

Hertsadura hitzak behartzea edo estutzea esan nahidu. Psikologian, kontzeptu hori besteak zerbait egiterabehartzen duen jokabidea, ekintza, eragina, etab.,adierazteko erabili ohi da. Beraz, jokabide hertsatzai-lea besteak era batera edo bestera jokatzera behar-tzen dituen jokabidea izango da. Adibidez, amakhaurrari zerbait egin dezala agintzen dionean, etahaurrak agindua betetzea lortzen duenean, amakhertsadura eragiten dio haurrari, jokabide hertsatzaile-aren bidez, baina helburua lortzen ez badu, behartu ezduenez, jakina, ez da hertsadurarik egongo. Era bere-an, haurrak agindutakoa ez betetzearren amorraldia-ren bidez erantzuten badu eta agindua ez betetzealortzen badu, amari hertsadura eragiten dio, zerenama amore ematera behartzen duenez, haurrarenjokabide hori ere hertsatzailea izango baita.

Patterson-en iritziz, familia-harremanak errefortzupositiboaren eta errefortzu negatiboaren araberakoprozesuen bidez mantentzen dira. Seme-alabakgobernatzeko arazoak dituzten gurasoek, desegokijokatzeko joera izan ohi dute, eta haurrari zerbait egite-ko eskatzen diotenean, haurrak behin eta berriz kontraegiten badie, amore ematen dute eta eskaera bertanbehera utzi ohi dute.

Beraz, haurrak nahi duena (hau da, aitak edo amakeskaerari amore ematea) lortzen duenez, haurraren-tzat hertsadura-jokaera edo jokaera antisozial horierrefortzu positibo bihurtzen da eta gurasoentzat,haurraren aurkako jokabidea gelditzen dutenez,errefortzu negatibo bihurtzen da (amore ematen dute-nean, eskaeraren ondoriozko haurraren joera antiso-ziala murriztu egiten da).

Haurrak duen aurkako jokabide erasokorrak zeingurasoen amore emateko jokabideak beren helburuaklortzen dituzte; beraz, gerora, antzeko egoeretan, bijokabideak errepikatu egingo dira.

Adibidez, amak haurrari mahia ipintzen lagundu dezalaeskatu dio, eta haurrak ez du agindutakoa bete nahi etaamorraldia hartu du. Amak, erreakzioa ikusita, isiltzeko-tan, amore ematen du eta haurrari egiten ari zena egitenuzten dio. Horrela, haurrak jokabide hertsatzailea berehelburuak lortzeko tresna gisa erabiltzen ikasten du etaamak, eskaerari amore emanda, egoera berriz erenormaldu egiten dela ikasten du, eta amaren errefortzunegatibo hori familiakoen arteko hertsadura-prozesuagaratzeko eta mantentzeko oinarria izango da.

Esandakoaren arabera, amorraldian haurraren etahelduen jokabideak honako hauek izan daitezke:

1. Amorraldia honako arrazoi hauengatik sortzen da:

a) Helduak haurrari eskaera egin ondoren, haurrakeskaera hori bete nahi ez duelako.

b) Haurrak helduari eskaera egin ondoren,helduak haurrari jaramonik egiten ez diolako.

2. Amorraldia hasi ondoren, helduak honelaxe joka dezake:

a) Berehala amore ematen du. Ondorioz, haurrakamorraldia erabiltzen ikasten du eta helduakamorraldia saihesten ikasten du.

b) Helduak, lehenago edo geroago, amore ematendu, proportzio aldakorrezko tarteetan (hau da,amore eman baino lehenagoko tarteak batzuetanluzeagoak eta besteetan laburragoak izangodira), eta haurrak, amorraldia mantentzen badu,nahi duena lortuko duela ikasten du. Kontuanhartu behar da proportzio aldakorrezko errefor-tzuak kentzen zailenak direla. Helduak haurrakontrolatzea ez duela merezi ikasten du.

c) Helduak ez du amore ematen eta zigor hertsa-tzaile erasokorrak erabiltzen ditu. Helduak erahertsatzaile erasokorraren bidez haurra kontrola-tzen ikasten du. Haurrak, pertsonen arteko gataz-kak botere-harremanak fisikoki inposatuzkonpontzen direla ikasten du. Autoreek egoerahorri “hertsaduraren eskalada” deitu ohi diote.

Hertsaduraren teoriaren arabera, hertsadura-kateakindartu egin ohi dira denborarekin (fenomeno horriPatterson-ek “hertsaduraren eskalada” deitzen dio).Lehen aipatu dugun egoeran, amak, haurraren nahienarabera amore eman beharrean, nahi horiei uko egitenbadie, ama eta haurra hertsaduraren eskalada--prozesuan sartzeko aukera asko areagotzen da. Hau-rrak jokabide erasokorren bidez bere nahiak lortzenikasi duenez, nahi duena lortzen ez duenean, segurue-nik, jokabide horiek areagotu egingo ditu eta, ondorioz,amak ere jokabide hertsatzaileen bidez erantzuteaeragin dezake. Horren eraginez, biek gero eta bortitza-go jokatuko dute eta, ondorioz, prozesuaren bukaeranhaur-abusua egon daiteke.

Patterson-entzat familia erasokorretako kideek gataz-kak hasteko eta jokabide hertsatzaileen aurka eraso-kor erantzuteko joera dute. Horren ondorioz, haurra zi-gortuz gero, espero denaren kontrako jokabideaeragin daiteke, eta haurraren jokabide gatazkatsuamurriztu beharrean, areagotu egin daiteke, eta zigorrajokabidearen indartzaile bihur daiteke. Patterson-ek,jokabide-arazoak dituzten haurrenganako zigorrarenparadoxa hori azaltzeko, bi arrazoi ematen ditu: 1) gu-rasoek zigorra funtsik gabe erabiltzea eta 2) zigor fisi-koak erabiltzea. Patterson-ek ez zuen iritzi hori enpiri-koki frogatu, baina kontrol-teknika horiek arrazoizerabil ditzaten, gurasoak entrenatu egin behar direlaproposatu zuen.

Elkarreragin horretan kaltetuena haurra da, zerengaitasunik lortu gabe hasten baita harremanetan.Gaitasun-falta horren eraginez, antzekoekin gizarte--trebetasun okerrak erabiliko ditu eta antzekoekarbuiatu egingo dute. Arbuioaren eraginez, jokabideerasokorra areagotu egingo da besteenganako harre-manetan, eta ezin izango du gizartearen aldeko jokabi-derik ikasi, sartuta dagoen gurpil zorotik ateratzeko.Patterson-en eta laguntzaileen iritziz, egoera horrek,

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 155

nerabezaroan, gaztea antzeko ezaugarriak dituztenkideek osatutako taldeetan sartzera eta delinkuentziarabultza dezake.

Aurreikustearen hipotesia

Robert Whaler-ek Tennessee-ko Unibertsitateko Hau-rraren Jokabidearen Institutuan egin zituen ikerketekeragin handia izan dute, haurren jokabide antisozialengarapenean zerikusia duten familia-prozesuenikerkuntzan. Hala ere, Whaler-ek ez du Patterson-ekbezala azaltzen jokabide horiek eragiten dituenindartze-prozesua.

“Aurreikustearen hipotesiaren” arabera, jokabidehertsatzailea ez da sortzen gurasoek amore ematendutelako, baizik eta funtsik gabeko eta iritzirako jokabi-dea dutelako.

Gurasoek, haurraren jokabidea onartzeko edo gaitzes-teko, funtsik gabe jokatzen badute, haurrak ezin izangodu jokabide egokia zein den aurreikusi eta ezin izangoditu bere jokabidearen ondorioak kontrolatu.Ziurgabetasun-giro horrek haurraren arbuioa eragitendu, eta haurrak, gurasoen funsgabetasuna eta ingurua-ren ziurgabetasuna murrizteko jokabideak erabiliko ditu.

Horren arabera, haurraren jokabide erasokorrak etaantisozialak eraginkorrak dira bere helburua lortzeko,zeren gurasoen erantzuna zein izango den aurreikusiahal izango baitu, erantzun hori aurkakoa bada ere.Haurrak, jokabide hertsatzailearen bidez, inguruneaaurreikustea lortzen du, eta, horrela aurkako egoeramurrizten duenez, gerora, jokabide hertsatzaile horiekerrepikatu egingo ditu, ziurgabetasun-giroa kontrola-tzeko, zeren jokabide hertsatzaile horiek negatibokiindartu baitira.

Beste era batera esanda, haurrak nahiago du guraso-ek aurkako erantzuna eman diezaioten, erantzun horiaurreikusgarria eta ziurra bada, zeren, haurrarenhelburua, elkarrekintzarako bere jokabidea finkatzeko,zalantzazko egoera deuseztatzea baita.

Laburbilduz, jokabide-arazoak dituzten haurren fami-liako elkarreraginean oinarritzen diren ikerketen bidez,haurraren jokabide antisoziala eta gurasoen jarduerajakin batzuk lotuta daudela frogatu da. Aurreikusi ezinizateak eta gurasoen funtsik gabeko diziplinak gara-pen sozioafektibo disfuntzionala sustatzen dute.

Esku hartzeko ereduak

Patterson-en eta Wahler-en ikerketen arabera, eskuhartzeko programak egin dira, harreman egokiaksortzeko edo haurren abusuko arazoak dituzten fami-lientzat. Programa horien helburua, familia-bizitzaatseginagoa sustatzeko eta adingabekoen jokabideantisozialak murrizteko asmoz, gurasoei seme-alabakhazteko gaitasunak ematea da.

Robert Wahler-ek bere teoriaren arabera esku hartze-ko programa egin zuen. Programa horren helburuagurasoek, zigorrik eta gehiegikeriarik gabe, haurrenjokabidea kontrolatzeko gaitasun handiagoa izan de-zaten lortzea da. Horretarako hiru alderdi lantzen dira:

1. Bereizmena, hau da, gurasoek bereizteko etaseme-alabaren jokabideari egoki erantzutekotrebetasuna eta gaitasuna. Bereizmena lantzeko,terapeutak familiarentzako gatazkatsuak izandaitezkeen jokabideak bereizten eta jokabideonaurretiko egoera zehazten irakatsiko die gurasoei.

2. Gurasoen jokatzeko teknikak, hau da, gurasoekhaurren hezkuntzan erabili ohi dituzten jokabide--kontingentziak. Familiaren arazoaren eta haurra-ren jokabidearen arabera, terapeutak teknikarikegokienak hautatuko ditu; hala ere, komenigarriada gurasoek, gutxienez, honako teknika hauekikas ditzaten:

a) Haurraren ulertzeko gaitasunaren arabera egoki-tutako arau argiak ezartzea.

b) Errefortzu positiboa erabiltzea. Haurraren jokabi-dea, gurasoek nahi dutenaren araberakoa dene-an, haurrari saria eman behar zaio, jokabidehorren maiztasuna handiagotzeko asmoz.

c) Jarraibide eraginkorrak ematea.

d) Hutsartearen teknika erabiltzea. Jokabide dese-gokiaren ondorioz, haurrari, denbora jakin bate-an, errefortzuak jasotzeko aukera kentzea da.Adibidez, marrazki bizidunak ikusten ari direla,haurrak anai-arrebaren bati bultza egin eta negareginarazten badio, amak bultza egin duen haurrabere gelara bidaliko du 10 minuturako.

3. Komunikatzeko trebetasunak. Gurasoei haur--komunikazioaren mailak eta haurrari entzutekoerak zein diren irakasten zaie. Garrantzitsua dagurasoak komunikazioaren bidez, haurrarenlaguntza lortzen saia daitezen.

Azken finean, esku hartzeko programa honen helbu-rua, haurrak egiten duenaz arduratuz eta haurrariafektua eta onespena eskainiz, gurasoek haurrarenjokabidea egoki kontrolatzen eta arrazoizko diziplinaezartzen ikastea da. Halaber, programaren bidez, hau-rrak zaintzea eta hezkuntza-jardueraren ondoriozkoarazoak, bizitzako beste alderdietatik eta gatazketatikbereizten irakatsi nahi zaie gurasoei.

Sistemaren teoria

Teoria honen arabera, familia sistema osotzat hartzenda eta, beraz, familiako edozein kideren alde (kasu ho-netan semearen edo alabaren alde) esku hartzeko,sistema osoa kontuan hartu behar da eta sistema gisanola funtzionatzen duen jakin behar da.

156 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

Ikus dezagun familia-sistemaren egitura eta eginkizu-nak zein diren:

Familia-sistemaren egitura

Mendebaldean, jatorrizko familiarengandik oso inde-pendentea den emakumeak eta gizonezkoak osatuta-ko familia-mota da nagusi (7.1 irudia).

Gizarte bakoitzak familiak antolatzeko era desberdinabadu ere, gizarte guztietan lotura afektibo sendoakezartzen dira familiako kideen artean eta lotura horiekharreman bertikaletan zein horizontaletan eragiten dute.

da. Gizarteari dagokionez, familia gizarte-harremanakantolatzeko oinarrizko erakundea da (Caplan, 1976,1993 eta López, 1995).Familia sistema gisa ulertzeko,honako alderdi hauek kontuan hartu behar ditugu:

a) Osoa beti da zatien batura baino handiagoa

Familiaren egituran, osoa beti da zatien batura bainoaskoz handiagoa eta kide bakoitza eta kide horridagozkion harremanak osatzen duen sistemarentestuinguruan aztertu behar dira. Horregatik, sistema-ko kide guztien arteko harremanak eta harreman--azpisistemen arteko elkarreragina aztertu behar dira,beti ere, familia-sistemak osotasuna mantentzekojoera duela kontuan hartuta.

Horregatik, haurraren familiako bizitza hobetzekoesku-hartzeak proposatzen direnean, ezin dira kidebakarrari dagozkion neurriak hartu.

b) Eraginak kausa askoren ondoriozkoak, elkarreragi-leak eta zirkularrak dira

Familia-sistemaren barneko eraginen sistema kausaaskoren ondoriozkoa, elkarrenganakoa eta zirkularrada. Normalean, familiako kide baten jokabideak ez dukausa bakarra izan ohi, elkarrekin eragiten dutenkausa asko baizik; eraginak elkar baldintzatzen dutenelkarrekintzen emaitzak izan ohi dira, eta, azkenik,kausen eta dagozkien efektuen arteko harremanazirkularra izan ohi da, eta, ondorioz, efektuak, aldiberean, kausak ere badira.

c) Familiak arauak eta mugak ditu

Familia-sisteman zenbait alderdi aldaezinak dira.Familia-sistemaren batasuna eta osotasuna manten-tzeko arauak eta mugak behar dira. Alderdi aldaezinhoriek honako hauek dira: lekua, etxea, beste familia--sistemekiko eta gizarte-sistemekiko mugak, familiabarneko rolak eta hierarkia eta eguneroko bizitzarenantolaketa zehatza.

Hezkuntzari dagokionez, gurasoenganako harremanaasimetrikoa dela eta gurasoen rola familiaburu izatea delaaipatu behar da. Gurasoen esku dago familia-sistemarenfuntzionamenduaren erregelak ezartzeaz arduratzea etaseme-alabak baldintzarik gabe, hau da, elkarreraginaedonolakoa izanda ere, babestea eta zaintzea.

Gurasoek ere mugak dituzte. Muga nagusiak, besteakbeste, honako hauek dira: intzestuaren tabua, seme--alabei tratu txarrik ez ematea eta seme-alabenganakokontrolik ez galtzea. Tabua hausten badute, seme--alabak txarto tratatzen badituzte edo seme--alabenganako kontrola galtzen badute, gizarteak eskuhartzeko eskubidea eta beharra du, eta, behar, izanezgero, adingabekoen tutoretza bere gain har dezake.

Senarra EmazteaGizonezkoa Emakumea

(Ituna)(Grina, intimitatea eta konpromisoa)

Aita Ama

(Atxikimendua) (Atxikimendua)

(Aita/seme-alabak) (Aita-seme-alabak)

Seme-alabak

Anai-arrebak(Anai-arreben arteko loturak)

7.1.irudia. Familiaren oinarrizko egitura

Lotura horiek asimetrikoagoak dira helduen (gurasoen)eta adingabekoen (seme-alaben) artean (gurasoenga-nako seme-alaben atxikimendua eta seme--alabenganako gurasoen arreta-sistema), eta simetri-koagoak dira helduen (senar-emazteen) artean etaadingabekoen (anai-arreben) artean. Senar-emazteenarteko loturek sexu-grina, intimitatea eta konpromisoaeskatzen dute, eta gainerako loturetan sexuak ez duzerikusirik.

Baina, jendeak, gero eta gehiago, bestelako familia--egiturak (bikote banatuak, dibortziatuak, berriroosatzen diren familiak, guraso bakarreko familiak,seme-alabarik ez izatea erabakitzen duten bikoteak,homosexualen izatezko bikoteak, homosexualen biko-teak, etab.) antolatzeko joera du, eta egitura horieneraginez, oso testuinguru desberdinak sortzen diraadingabekoentzat.

Familiaren eginkizunak

Familia-sistemak hainbat eginkizun ditu eta eginkizunhoriek konplexuak dira. Emakume eta gizonezkoen-tzat, intimitate sexualaren eta afektiboaren premiaasetzeko antolaketa-mota bat da; seme-alabentzat,familia premia biologikoak, kognitiboak, emozionalaketa sozialak asetzeko oinarrizko gizarte-testuingurua

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 157

d) Familia berez erregulatzen da eta moldatu egiten daaldaketen arabera

Familia-sistema berez erregulatzen da, mantentzekoasmoz. Sistema osoa, sistemako azpisistema bakoitzaeta kide bakoitza moldatu egiten dira aldaketen arabe-ra. Aldaketa bakoitzaren ondorioz, berrantolaketa izatenda, sistemak bizirik iraun dezan eta dagozkion eginkizu-nak bete ditzan. Adibidez, atxikimendu-harremanak ezdira berdinak haurrarengan, nerabearengan edo gura-soen etxetik kanpo bizi daitekeen eta bere familia sortu-ta izan dezakeen seme-alaba nagusiarengan.

e) Familia-sistemak elkarreragiten duten azpisistemak ditu

Familia-sistemak hainbat azpisistema ditu eta, aldiberean, handiagoak diren beste sistema batzuenbarruan dago.

Ohiko familia-sistemaren barruan hainbat azpisistemadaude, hots: senar-emazteek osatzen dutena, guraso-ek eta seme-alabek osatzen dutena, anai-arrebek osa-tzen dutena, eta beste azpisistema batzuk; adibidez,senar-emazteek eta beren gurasoek osatzen dutena,aitona-amonek eta bilobek osatzen dutena.

Azpisistema bakoitzak, beste azpisistemekin etafamilia-sistema osoarekin elkarreraginean dauden roleta funtzionamendu-erregela bereziak ditu. Familia--sistemako kide bakoitza, aldi berean, zenbait azpisis-tematan sartuta dago.

f) Familia-sistemak ezaugarri oso bereziak ditu

Familia-sistemak ezaugarri bereziak ditu beste gizasistemen aldean. Ezaugarriok, besteak beste, honakohauek dira:

• Ahaidetasun-harremanetan oinarritzen den sistemadenez, jaiotzaren, adopzioaren edo bikotekideakelkartzearen bidez baino ezin dira kide berriak egin,eta pertsonak hil arte ez du sistema uzten.

• Seme-alabak ez daude sisteman borondatez, ezeta senar-emazteak guraso bihurtzen direnean ere.

• Rolak eta erregelak harremanen araberakoak dira(adibidez, gurasoen babes-rola), eta, beraz, zen-bait alderdi garrantzitsuri dagokienez, ezin dirahautatu edo aldatu.

• Familia-sistemak lotura estuak ditu beste familia--sistema batzuekin. Izan ere, gutxienez hirubelaunaldik (aitona-amonek, gurasoek eta seme--alabek) elkarrekin bizi behar duten sistemakonplexua da.

• Familiak ez du bakarrik harreman eta rol profesio-nalen arabera funtzionatzen; horrez gain, emozio-nalki oso garrantzitsuak diren lotura afektiboek ereelkarreragiten dute.

• Familia-sistemak eboluzio-aldaketak eta gertaeraestresagarriak jaso ohi ditu (kideen aldaketaekologikoak, gaixotasunak, heriotzak, kide jakinbatzuen arazo bereziak, etab.), eta gertaera horiekeragin emozional handia dute, eta aldaketa sako-nak sorrarazten dituzte familia-sisteman.

Familia-sistemaren ezaugarri horiei esker, seme--alaben eta atxikimendu-irudien arteko, anai-arrebenarteko eta senar-emazteen arteko harremanak egonko-rragoak dira. Loturak ez dira borondatezkoak, beha-rrezkoak baizik, eta, ez gurasoek, ez eta seme-alabek,ezin dituzte zalantzan jarri. Horregatik, ezinbestekoa daulertzea, gurasoen ezaugarri nagusia baldintzarik gabejokatzea dela: baldintzarik gabe babestea eta zaintzea,seme-alaben erantzuna dena delakoa izanda.

Familiaren ezaugarri horien bidez errazago uler deza-kegu, familiak txarto funtzionatuz gero sor daitekeenerremediorik gabeko zorigaitza. Familian babesa etaarreta eskaintzen dira baldintzarik gabe, baina, hala-ber, batzuetan saihestezinak diren gatazkak ere sortuohi dira.

g) Etengabe aldatzen den sistema da

Familia-sistema ez da estatikoa. Familiako kide bakoi-tzarengan, azpisistema bakoitzean eta familia-sistemaosoan bertan aldaketak izaten dira etengabe, hots:kide berriak sartzen dira, beste kide batzuk desagertuegiten dira, beste zenbaitek eboluzio-aldaketak etagizarte-aldaketak izaten dituzte, etab. Aldaketa horiek,gainera, garai historiko jakin batean izaten dira, etagarai horretan izaten diren aldaketek ere eragina dutefamiliari dagozkion alderdi askotan: familia-sistemanelkarrekin bizi diren belaunaldi guztiengan edo familiahorrekin zuzeneko harremana duten beste familia--sistemengan eragiten dute. Familia-harremanak,ohiturak, ekonomia, baloreak, etab. erregulatzen dituz-ten legeak aldatu egiten dira. XX. mendearen erdialde-tik aurrera, aldaketa horiek oso azkarrak eta eraginko-rrak izan dira, eta, ondorioz, zaila da, orain familia zerden zehaztea (López, 1995; Carte eta McGolldrick,1988). Hala ere, familia, oraindik ere, emozioei etagizarteari dagokienez oinarrizko sistema da, zerengizakiak segurtasun emozionalari, kontaktuari etaloturari dagozkien premiak ase beharra baitu.

Aldaketak izan arren, atxikimendu-loturan eta guraso-en eta seme-alaben arteko loturan oinarritzen direnahaidetasun-harremanen bidez, familia-sistemakofuntsezko elementuen iraupena ziurtatuta dago.Senar-emazteek ituna sortzeko, mantentzeko edohausteko duten askatasunaren eraginez, familia--sistema aldatu egin da eta gerora ere aldatu egingoda, baina aldaketok ez dira sistema desagerraraztekoadinakoak. Ahaidetasun-harremanak, egitura aldatuarren, unibertsalak dira eta izango dira, zeren gizakionizaeraren eta kulturaren parte baitira.

158 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

Bestalde, familia-sisteman izaten diren aldaketakulertzeko, lehenbizi, familia-sistema bakoitzean bestefamilia-sistemetako eta beste belaunaldietako kideakelkarrekin bizi direla kontuan hartu behar dugu.

Pertsonen batez besteko bizi-itxaropena kontuan hartu-ta, ohikoa da pertsona bakoitzak familia-sistema desber-dinetako bost belaunaldiko kideekin harremanak izatea(aitona-amonak, gurasoak, bikotekidearekin batzeansortzen den familia-sistema, seme-alabak eta seme--alaben seme-alabak). Bost belaunalditako familia--sistema horiek, aurreko familiaren historia heredatzendute eta aldaketa historikoen, sozialen eta ekonomikoeneraginpean egon ohi dira ia mende batean zehar.

Horrez gain, adierazi dugun eskemaren bidez, erreali-tatearen laburpen didaktikoa baino ez dela kontuanhartu behar dugu, zeren sare osoa egoki azaltzeko,aitona-amonen eta gurasoen sistemak bikoitzak direla(aitarena eta amarena, senarraren jatorrizko familiare-na eta emaztearen jatorrizko familiarena), anai--arrebek osatzen duten familia-sistemek (batez ere gu-rasoen anai-arrebek osatzen dutenak eta anai-arrebenartekoak) eragin handia izan dezaketela, eta seme--alabek euren familia-sistemak sor ditzaketela kontuanhartu behar baita.

Familia-sistemako kide bakoitza, normalean, beste sis-tema batzuetako parte denez, aldi berean, zenbait az-pisistematako eta familia-sistematako laguntzak etaeskaerak jaso ohi ditu. Horrek pertsonak aberastu egi-

ten ditu eta baliabideak eskaintzen ditu, baina, aldi be-rean, gatazkak eta tentsioak ere sorrarazten ditu siste-ma eta azpisistemetan: familia bateko kideak bestefamilia-sistema batean sartzea, norbere familia besteinorena ez izatea nahi izatea, gatazkak sortzen dituz-ten eskaerak, leku afektibo eta sozial hobea izateaga-tik sortutako jelosia, etab. Horren arabera, atxikimen-duaren historia, bizitza osoan, oso baldintzatuta dagofamilia-sisteman eta sistemen barruan bete behar di-ren rolengatik. Ikusiko dugunez, atxikimendu-irudiakhonako hauek izan daitezke bizitzan zehar: gurasoak,aitona-amonak eta anai-arrebak (umeak garenean),senarra edo emaztea eta gurasoak (helduak garene-an) eta senarra edo emaztea eta seme-alabak (zaha-rrak garenean). Normalean, atxikimendu-irudi bat bai-no gehiago izaten ditugunez, eta atxikimendu-irudihoriek bizirik dauden bitartean irauten dutenez, historiahorretan jelosia eta tentsio handiak sor daitezke, per-tsonak harremanetan duen lekuaren arabera etaatxikimendu-irudiak hiltzearen ondorioz, senarrare-kin/emaztearekin eta/edo seme-alabekin eta/edo anai--arrebekin baino ez gelditzeagatik.

Esku hartzeko eredua

Teoria honen arabera, sistema kontuan hartu beharda, hau da, lehen aipatu ditugun ezaugarriak aintzako-tzat hartzen dira. Beraz, eredu honen araberako eredunagusiak familia-terapia eta gizarte-elkargoaren esku--hartzea dira. Esku hartzeko, ez da sistemako kide ja-kin bati entzunda, kide hori aztertuta eta kide horren-

7.2. irudia. Pertsonak bizitza osoan harremanak izaten dituen bost belaunaldiko familia-sistemak.

1. Haurrak garenean

2. Helduak garenean

3. Zaharrak garenean

Rolak

Biloba

Seme-alaba eta anai-arreba

Seme-alaba eta anai-arreba

Senarra/emaztea etaaita/ama

Senarra/emaztea

Aita/ama

Aitona/amona

Aiton-amonak bai eta seme-alabarik ezduen sistema

Gurasoen sistema seme-alabadun fa-milia nuklear propioa

Familia-sistema propioa seme--alabadun familia nuklear propioa

Familia-sistema propioa seme-alabarikgabeko familia nuklear propioa

Gurasoen sistema seme-alabadun fa-milia nuklear ohia

Seme-alaben familia-sistema seme--alabaduna

Seme-alaben familia-sistema seme--alabarik ez duena

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 159

tzat zereginak proposatuta jardun behar; aitzitik, ara-zoei aurre egiteko, familia osoa kontuan hartu behardugu, eta beste sistemekin elkarreraginean dagoeneta denboran zehar eragiten dioten aldaketen etasaihestezinak diren estres-egoeren arabera moldatubehar den sistema gisa ulertu behar dugu.

Beraz, ez du zentzurik kide jakin batengan edo siste-ma jakin batengan esku hartzea, familia-sistema osoa-rengan baizik, eta, ahal izanez gero, elkarreragineandauden sistemak, gizarte-elkargoa eta kultura ere kon-tuan hartu behar dira. Inoiz, aldi berean, hainbat maila-tan esku hartzen da; adibidez, familia-sistema eta kidejakin bat aztertzen dira, baina jarduera horien helbu-rua, pertsona bakoitzari dagokion sisteman aldaketakeragitea da. Horren arabera, ez du zentzurik ama edoama eta haurra baino ez aztertzea, familiako beste az-pisistemak ahaztuta, zeren, adibidez, amaren eta hau-rraren arteko harremanak baldintzatuta baitaude, gura-soen arteko, gurasoen eta gainerako seme-alabenarteko eta anai-arreben arteko harremanen arabera.

� Jarduteko proposamena

Atal honetan, gure helburua, erraza ez bada ere, aipa-tu ditugun irizpideen arabera familia-harremanakhobetzeko proposamen orokorra egitea da. Batez erefamilia-sistemarako proposamenak egingo badituguere, esku hartzeko era orokorragoak ez ditugu albobatera utziko.

Gizartean esku hartzea

Haurrak babesteko eta baldintzarik onenetan garatze-ko, adingabekoen premiak eta eskubideak kontuanhartzen dituzten esku-hartze politikoak eta sozialakegin behar dira, haurrei dagozkien lege-proposameneneta proposamen ekonomikoen arabera. Proposamenhoriek eragina izan behar dute haurren gizarte-izaeran,garapena sustatzen duten balioak sustatu behar dituzteeta, adingabekoen eskubideei dagokienez, mehatxa-garriak izan daitezkeen balioak kontrolatu edo gaindituegin behar dituzte.

Gizarteak, azken finean, ekonomiari, osasunari etahezkuntzari dagokienez, oinarrizko premiak asetzekoadina baldintza eskaini behar die familia guztiei, eta fa-miliaren bidez, haur guztiei (López, 1995).

Gizarteak, halaber, haurrei laguntzeko eta haurrak ba-besteko gizarte-zerbitzuak sortu behar ditu, familiakegoki funtzionatzen ez duenerako.

Gizarte-elkargoan eta elkargoari dagoz-kion gizarte-sareetan esku hartzea

Gizarte-elkargo bakoitzak hezkuntza-, osasun- etagizarte-zerbitzuak eskaini behar ditu (estatuan, erkide-goan, udalean eta barrutian). Zerbitzu horiek familiaeta gizabanako guztiengana iritsi behar dute, pertso-

nak zerbitzu horiek eska dezaten itxaron gabe, etaeguneroko bizitzan ondo ezarrita egon behar dute, be-har izanda ere, eskatzen ez dituzten bezeroei ere es-kaini ahal izateko. Arazo hori garrantzitsua da, zerenarazoak dituzten familien eta pertsonen ezaugarrieta-ko bat laguntzarik bilatzen ez jakitea baita. Adibidez,ohikoa da tratu txarrak jasaten dituzten adingabekoeketa emakumeek gizarte-zerbitzuen laguntza berandue-gi edo inoiz ez eskatzea. Horregatik, tratu txarrak edobestelako arazoak detektatzeko sistemek oso eragin-korrak izan behar dute, batez ere, haurrekin lan egitenduten profesionalen aldetik: hezitzaile (eskolan, hau-rrak, arazoak dituztenean ordu eta egun askotan alda-ketak adierazi ohi dituzte kontzentrazioari, lan egitearieta harremanei dagokienez), psikologo, psikiatra, etaabarren aldetik.

Egia esan, gizarte-elkargoak kide guztien ongizateazarduratu behar du eta gizarte-erakundeak eta erakun-deon funtzionamendua ezagutu behar ditu.

Familia zabalean esku hartzea

Gurasoek eta/edo seme-alabek osatzen duten familiakelkarreragina du beste familia-sistemekin; horregatik,familia-sistemak elkarri laguntzeko, funtsezkoa dabalio kulturalak eta gizarte-ohiturak babestea. Gurekulturan, balio eta ohitura asko mantentzen dira,ahaidetasun-harremanen arabera osatutako familia--sistema gisa funtzionatzeko eta sistemen arteansortzen diren harremanez gozatzeko eta sistemarenbatek behar duenean laguntzeko. Hiriko bizitzaren,gizartearen mugikortasunaren, eta kultura mendera-tzailearen eraginez, balio eta ohitura horiek galtzekoarriskuan daude, eta, galdu beharrean, gizabanakoguztien eskubideekin bateratu beharko genituzke.

Familia zabala bereziki garrantzitsua da haurrentzateta zaharrentzat, hau da, babes gehiena behar dene-rako. Aitona-amonek eta bilobek elkarri on egin die-zaiokete, harreman horiek errazten dituzten balioaketa ohiturak mantenduz gero. Elkarrengandik hurbilegonda etengabeko harremana izatea, elkarri arretaeskaintzea, elkarrekin jolastea eta, azken finean, elka-rrekintza aberatsa mantentzea, funtsezkoa da belau-naldi bi horientzat. Aitona-amonek haurren bidez,ilusioa, maitasuna, etab, berreskuratzen dituzte, etahaurrek atxikimenduzko edo adiskidetasunezko loturaafektiboak sor ditzakete aitona-amonekin. Bitartekobelaunaldiak, hau da, gurasoek, familia zabaleko ha-rremanen bidez, haurrak zaintzeko eta hazteko lagun-tza lortzen dute. Haurrak, horrela, hobeto zainduta etababestuta egongo dira eta harreman afektibo anitzizan ditzakete.

Familia-sisteman esku hartzea

Familia-sistemak haurrekin dituen eginkizunak beteditzan, sistemako kide guztiek egoki funtzionatu behardute. Hemen haurrei dagozkien alderdiak baino ezditugu aipatuko, baina gogoratu, haurrak ezin direla

160 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

egoki zaindu, sistema gisa ondo funtzionatzen ez duenfamilia-sisteman.

Adingabekoen garapen sozioafektibo egokia sustatze-ko, familian, besteak beste, honako baldintza hauekbete behar dira:

a) Semeak edo alabak nahita ekarritakoa eta bikoteedo familia-talde egonkorrak planifikatutakoa izanbehar du. Bikoteak edo familia-taldeak ondo zaindezakeen unean nahi izandakoa eta planifikatuta-koa izan behar du, zenbait atxikimendu-irudi izan di-tzan. Oso garrantzitsua da zenbait atxikimendu-irudiizatea, besteak beste, honako arrazoi hauengatik:

• Haurrek arreta handia eskatzen dutelako, etapertsona bakarrak arreta hori nekez eskaindezakeelako.

• Gurasoek, osasun fisikoari eta mentalari dago-kienez, istripuak edo gaixotasunak izan ditzake-telako, eta atxikimendu-irudi bakar hori galduzgero, haurrak bakarrik gera daitezkeelako.

• Atxikimendu-irudi bat baino gehiago izanda,anai-arreben artean sor daitekeen jelosiarihobeto aurre egiten zaiolako.

• Hazten den heinean, haurraren autonomiasustatu egiten delako.

• Gurasoek, haurren zainketa konpartitzen badute,lana eta gizarte-harremanak hobeto mantenditzaketelako.

Azken finean, haurra ondo garatzeko talderik ego-kiena familia handia da, gurasoekin, aitona--amonekin, gainerako senideekin eta anai-arrebekinharremanak izan ditzaketelako, eta horrela ez bada,gutxienez, gurasoak dituelako. Gero eta ugariagoakdiren guraso bakarreko familiei dagokienez, komeni-garria da haurrek gainerako senideekin, hots, aitona--amonekin, osaba-izebekin, eta abarrekin, etenga-beko lotura estua izatea.

Dena den, garapen egokia lortzeko, gutxienez,atxikimendu-irudi egonkor bat behar da.

b) Gurasoen arteko harremanek egonkorrak eta oreka-tuak izan behar dute. Gurasoak familia-sistemarenoinarria dira. Gatazkak eta desoreka daudenean,seme-alabak mehatxatuta sentitzen dira segurtasu-nari dagokionez, eta lotura afektiboak egonkorraketa erosoak ez direla ikasten dute. Harreman gataz-katsua duten gurasoen seme-alabek giza harrema-nek ez dutela ezer askorik balio ikasten dute, etabaztertuak izateko beldurra izan ohi dute. Bestalde,zaila da, gatazkan dauden gurasoek seme-alabekinelkarreragin egokia izatea, gatazka horiek nolabaitazaldu gabe. Adibidez, bikotekidearekin arazoakdituen emakumeak zailtasun handiak izan ohi dituamari dagozkion eginkizunak ondo betetzeko.

Dena den, gatazkak edo banantzea saihestezinakbadira, garrantzitsua da gurasoek eta beren senide-ek, seme-alabak euren lehian ez sartzea eta beste-ak seme-alabekin duen lotura ez gutxiestea. Seme--alabei kalte egiteko erarik ohikoenak, besteakbeste, honako hauek dira: tutoretza lortzeko lehiak,beste bikotekideaz gaizki hitz egitea, haurren aurre-an eztabaidatzea, etab. Gatazkak egoki konpontze-ko bikotekideek lasai hitz egin behar dute, banantze-ko ados jarri behar dute, seme-alabekin harremanakmantentzeko elkarri erraztasunak eman behardizkiote eta bikotekideaz ondo hitz egin behar dute.Azken finean, seme-alabei dagokienez, bikotekideekelkarri lagundu behar diote eta haurrei baldintzarikgabe lagunduko dietela ziurtatu behar diete.

Beharrezkoa da, beraz, bikotekideek elkarren arte-ko harremanak hausteko eskubidea onartu duengizarteak gurasoak heztea, zilegi den eskubide horierabiltzea erabakitzen dutenean, seme-alabeneskubideak hautsi ez ditzaten.

c) Gurasoek behar adina denbora izan behar duteseme-alabekin elkarreragiteko. Harreman horrenhelburua, batez ere, haurren gaitasun kognitiboakgaratzea eta intimitateaz, kontaktuaz eta jolasazgozatzea da, eta ez premia biologikoak asetzeabakarrik. Horretarako, ezinbestekoa da jolasean etaintimitatean elkarreragitea, haurrak estimulatzeko,harremanaz gozatzeko eta haurrek komunikatzekoerak ikas ditzaten. Harreman horren bidez, haurreketa gurasoek konfiantzaz eta segurtasunez elkarribegiratzen, hitz egiten eta entzuten, ukitzen, elkarre-kin barre egiten, emozioak ulertzen eta adierazten,etab., ikasten dute.

Horren arabera, pertsonen arteko harremanetarakoeta gizarte-harremanetarako ezinbestekoak direnoinarrizko konfiantza eta komunikazioa harremanhorien bidez lortzen direla kontuan hartu behar da.

Behar adina denbora eskaintzeak ez du esan nahigurasoek egunean hogeita lau ordu haurrekin egonbehar dutenik; aitzitik, gurasoek, biek etxetik kanpolan egin arren eta bizitza sozial atsegina izan arren,egunero, egunez elkarrekintza-une luzeak izatekoeta, gauez, lo egiten laguntzeko eta haurrengandikhurbil egoteko behar adina denbora eskaintzeaesan nahi du.

d) Gurasoek eskuragarriak izan behar dute seme--alabentzat. Ez da nahikoa seme-alabengandikhurbil egotea; horrez gain, haurrek, behar dituztene-an, gurasoak eskuragarriak direla sentitu behardute, batez ere, estututa sentitzen direnean. Hau-rrek, eta batez ere txikienek, denboraren kontzeptuabarneratu gabe dutenez, ez dakite luzaroan itxaro-ten, gurasoen arreta lortzeko; gurasoak hurbil izanbehar dituzte zuzenean (edo hazten direnean, tele-fonoz) eskura izateko. Gurasoak hurbil badituzte,seguru sentitzen dira, zeren behar izanez gero,berehala kontaktua lor baitezakete.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 161

Gurasoengandik denbora laburrerako urruntzendirenean; adibidez, haur-eskolan egoten diren den-boran, garrantzitsua da, batez ere lehenbiziko hila-beteetan, haurrek, behar izanez gero, atxikimendu--irudiak berreskuratu ditzaketela senti dezaten.Eskolara egokitzen ari direnean, eta, egia esan,haur-eskolako garai osoan, haurrek, behar dituzte-nean edo estutasuna sentitzen dutenean, gurasoakeskura izango dituztela jakin behar dute. Horretara-ko, lehenbiziko egunetan, komenigarria da gurasoe-kin hitz egin ahal izateko telefonoa erabiltzea, behardituztenean berehala etor daitezkeela jakin deza-ten. Neurri horren bidez, eskolara egokitzen aridiren haurrek, eskolara joateagatik eta gurasoen-gandik urruntzeagatik atxikimendu-irudiarekikoharremanak betiko ez direla eteten ikasten dute.

e) Gurasoek, atxikimenduaren teoriaren arabera,seme-alaben eskaerak hauteman eta interpretatuegin behar dituzte eta eskaera horiei arrazoizkoerantzun koherentea eman behar diote. Honahemen, hori lortzeko zenbait gomendio:

• Gurasoek seme-alaben eskaerak hauteman eginbehar dituzte. Horretarako, seme-alabei arretazentzun eta begiratu behar diete eta ordu askoegon behar dute haurrekin. Funtsezkoa da, gura-soek, premia biologikoez gain, haurrek premiaafektiboak eta sozialak ere badituztela jakitea.Haurrek gurasoek uki eta begira diezaieten behardute eta asko gustatzen zaie eta etengabe eska-tzen dute kalera ateratzea, besoetan hartzea, ku-lunkatzea, kantatzea, ipuinak kontatzea, etab.

• Gurasoek eskaerak egoki interpretatu behardituzte. Horretarako, seme-alabak ondo ezagutubehar dituzte, haurrei arretaz behatu behar diete,eta gauza bat edo beste eskaintzen dietenean,nolako aldartea duten kontuan hartu behar dute.Arreta eskainita, eskaerei erantzunda eta lotuta-ko emaitzak kontuan hartuta, gurasoek seme--alabek benetan zer nahi duten ikasiko dute. Ho-rretarako ere, seme-alabek premia biologikoezgain premia afektiboak eta sozialak ere badituz-tela kontuan hartu behar dute. Halaber, guraso-ek, haurrek behar dutena aurreikusi beharrean,seme-alabei arretaz entzun behar diete. Haurrekpremiak adierazteko era asko erabili ohi dituzte,eta, adierazpen horien bidez, gurasoei erantzunegokia zein den esango diete.

• Gurasoek eskaerei erantzun egin behar diete. Ezda nahikoa eskaerak egoki hautematea eta inter-pretatzea; horrez gain, eskaera horiei erantzunaeman behar zaie, haurrek behar dutelako. Eran-tzunik ez badago, haurrek eskaerek ezertarakoez dutela balio eta helduek ezin dituztela eurenpremiak ase ikasiko dute.

Ez da nahikoa haurrak garbi izatea, ondo elika-tzea, maitatzea eta osasuntsu mantentzea eta,mainatsu eta apetatsu bihur ez daitezen, premia

afektibo eta sozialez ez arduratzea. Jokatzeko erahori kaltegarria izan daiteke haurrentzat, zeren,azkenean, segurtasuna galdu eta dohakabe senti-tuko baitira, eta, aldi berean, besteengan eragite-ko gaitasunik ez dutela hautematen dutenez,euren buruaren iritzi negatiboa izango baitute.

• Gurasoek arrazoizko erantzunak eman behardizkiote seme-alabei. Haurrek, batez ere txikie-nek, ez dute denboraren kontzeptua barneratutaeta ez dira gai erantzunaren zain egoteko. Azkarerantzutea behar dute, esaeraren eta erantzuna-ren arteko lotura ezartzeko. Bestela konfiantzagalduko dute eurengan eta gurasoengan etabesteengan inolako kontrolik ez dutela ikasikodute. Haurrak hazten direnean baino ez diraerantzunak atzeratu behar, une egokia ez delapentsatzen bada. Bestalde, erantzunak atzera-tuz gero, atzerapen horren arrazoia azaldu eginbehar da, umeek azalpena ondo ulertzen ez ba-dute ere. Umeek, poliki-poliki, atzerapenen arra-zoiak ulertuko egingo dituzte eta gurasoek geroeta arrazoi argiagoak izan beharko dituzte eran-tzunak atzeratzeko.

• Gurasoen seme-alabenganako jokabideek kohe-renteak izan behar dute. Hau da, antzeko egoe-rei aurre egiteko, antzeko jokabideak erabilibehar dituzte, haurrek gurasoenganako dutenharremana segurua eta egonkorra dela haute-man dezaten. Koherentziarik gabe jokatzen du-ten gurasoek, hau da, funtsik gabeko eta aurrei-kusi ezin den jokabidea duten gurasoek,segurtasun-falta eragiten die seme-alabei etaharremanak zailago bihurtzen dituzte, haurrek ezbaitakite gurasoen arabera nola jokatu behar du-ten. Horretarako, gurasoek egonkorrak izan be-har dute emozioei eta jokabideei dagokienez, ho-rixe baita, seme-alabek seguru sentitzeko etaharremanaren nondik norakoa hautematekoduten era bakarra.

f) Ikaskuntzaren teoriaren arabera, gurasoek eragin-korki konpondu behar dituzte haurrek planteatzendizkien jokabide-arazoak.

Gurasoek beti izan behar dute koherenteak, bainaare gehiago, haurrak nahi duena eta helduak egokiadela uste duena bat ez datozenean. Garrantzitsuada gurasoek haurren amorraldiak ez sustatzea etaamorraldiei amore ez ematea, zeren jokabide horiekerrefortzu negatibo bihurtuko baitira, eta nahi duenalortzeko errepikatu egingo baititu. Haurren eskaerakune oro egokiak ez direla kontuan hartuta (adibidez,gau osoan kontu-kontari egotea eskatzen dutene-an), horrelakorik ez gertatzeko, honako sekuentziahau proposatzen dugu:

• Haurrak eskaera egiten duenean: atxikimendu--irudiak eskaera entzun, interpretatu eta erantzu-na eman behar duen ala ez erabaki behar du(erabakia hartzeko, batez ere, eskaera sozialki

162 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

egokia den edo, bere ustez, haurrak premiaasetua duen ala ez kontuan hartu behar du).

• Helduak erabakia hartu ondoren, bi egoera gertadaitezke: gatazkarik ez sortzea (helduak haurra-ren eskaera asetzea erabaki duelako) edo gataz-ka sortzea (eskaera ez asetzea erabaki duela-ko). Gatazka sortuz gero, honela jokatuko dugu:

• Helduak eskaerari erantzuten ez badio, normale-an, haurrak protestatu egingo du. Une horretan,komenigarria da atxikimendu-irudiek, haurreientzun eta eskaera interpretatu ondoren, berrizere erabakia planteatzea.

• Hausnarketa horren ondorioz helduak hartzenduen erabakiaren arabera, lehen bezala, bi egoeragerta daitezke: eskaera asetzeagatik gatazkarikez sortzea edo ez asetzeagatik gatazka sortzea.Gatazka sortuz gero, honela jokatuko dugu:

• Helduak eskaerari ez erantzutea erabakitzenbadu, normalean, haurrak gogorrago protestatu-ko du. Une horretan, komenigarria daatxikimendu-irudiek erabakia mantentzea eta ezaldatzea, umeari, protesta luzatzeagatik edoamorraldia izateagatik saririk ez duela lortukoargi uzteko.

Sekuentzia horren bidez, haurrak hainbat gauzaikasiko ditu, besteak beste, eskaerak egin ditzakee-la, entzun egingo zaiola, helduek eskaerak egokiinterpretatzeko eta eskaeroi erantzun egokia ema-teko ahaleginak egingo dituztela, protesta egindezaketela eta, protestaren ondorioz, helduek haus-narketa egingo dutela eta, aldi berean, erabakiasendoa denean, gogorrago protestatzeagatik, ezdutela nahi dutena lortuko. Horrela, harremanaksortzeko gaitasunak dituzten eta sozialki moldatutadauden haurrak lortuko ditugu. Beste era baterajokatuz gero, haurrek, gogorrago eta luzaroan pro-testatuta, nahi dutena lortzeko aukera gehiagodituztela ikasiko dute, eta, ondorioz, haur horiek ezdute orientabiderik izango eta ez dute gurasoekinharremanik sortzen ikasiko, ezin izango baitutegurasoen jokabidea aurreikusi.

g) Gurasoek diziplina eragilea ezarri behar dute. Ume-ak hazi ahala, arrazonamenduen bidez, lehen azal-du dugun sekuentzia aberastu egin behar da, etahaurrei eskaera zergatik onartzen den azaldu beharzaie eta, batez ere, eskaera zergatik onartzen ezden edo jokabide jakin bat zergatik eskatzen zaienazaldu behar zaie. Beraz, hizkuntza ulertzeko gaiduenetik aurrera, haurrari eskatzen dioguna bete-tzeko eta berak eskatutakoa ez onartzeko arrazoiakeman behar dizkiogu. Azalpenaren bi eragin nagu-siak honako hauek dira:

• Haurrak arauak barneratu egiten ditu eta, agindudiotelako bete behar direla pentsatu beharrean,beharrezkoak eta erabilgarriak direla ikasten du.

• Helduak beren jokabidea azaltzera behartzenditu eta, ondorioz, jokabide hori ulergarri etaarrazoizko bihurtu behar dute. Azalpenakhelduen funtsik gabeko jokabideak kontrolatzekoera bat dira.

Diziplina eragileak ez du zerikusirik diziplina autori-tarioarekin (azalpenik eman gabe arauak ezartzendituenarekin) eta axolagabekeriarekin (haurrarenjokabide egokiak ez kontrolatzearekin eta ez susta-tzearekin).

Halaber, diziplina eragilea eta xantaia emozionala(haurraren jokabideak gurasoengan edo lotura afekti-boan izan ditzakeen ondorioak adieraztea) ere ezdira gauza bera, zeren xantaia emozionalean arrazoisubjektiboak erabiltzen baitira, eta aipatu dugun se-kuentziaren arabera jokatuta, jokabidea onartzekoedo ez onartzeko arrazoi objektiboak baino ez baitirakontuan hartzen. Gurasoek ezin dute “sufritu besterikez dut egiten zurekin”, “akabatu egin behar nauzu”,“ez zaitut maite” eta antzeko arrazoirik erabili beharhaurrekin; aitzitik, haurrarengan eta besteengan jo-kabideak izan ditzakeen ondorio objektiboak eta jo-kabide horren balioa erabili behar dituzte. Beraz,haurrak egoki ez ikastearen ondoriozko arazoak ezdu gurasoengan sortzen duen disgustua izan behar,jokabide horrek haurrarengan duen eragina baizik.

Jarraian, laburbilduz, diziplina eragileari dagozkionezaugarriak ikusiko ditugu:

1. Arauak arrazoietan oinarritzen dira eta agintzenduenaren eta agindutakoa bete behar duenarenartean adostasuna lortu behar da. Diziplina hone-tan, autoritarioan ez bezala, agintzen duenakbadaki arauen arrazoiak zein diren.

2. Arauak exijitzen direnean, arrazoitu egin behardira. Agintzen dituenak, diziplina autoritarioan ezbezala, ahalik eta era didaktikoenean azaldubehar ditu.

3. Arrazoiak arauak bete behar dituenarentzat diraeta ez agintzen duenarentzat (Xantaia emoziona-lean, arrazoiak arauak jartzen dituenaren arabera-koak izan ohi dira).

4. Agintzen duenak, arrazoiak egonez gero, arauaaldatzeko prest egon behar du.

5. Arauak bete behar dituenak arauak eta arauarenarrazoiak eztabaidatzeko eskubidea du. Entzunegin behar zaio eta agintzen duenaren irizpideaaldaraz dezake.

6. Arauek egonkorrak izan behar dute, agintzenduenaren eta bete behar dituenaren koherentzia-ren arabera. Horrela, arauak zein diren jakitea etaaurreikusi ahal izatea lortuko dugu, eta ez garaetengabe eztabaidatzen arituko.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 163

7. Arauak agintzen dituenak eta bete behar dituenak,gurasoen eta seme-alaben kasuan, maila bereanez daudela eta maila horiek errespetatu egin behardirela onartu behar dute. Arauak ezartzeko orduan,gurasoek seme-alabak babesteko eta seme--alaben premiak asetzeko erantzukizuna dutelakontuan hartu behar dute. Diziplina eragileari dago-kion prozesu osoaren ondoren, adostasunik ez ba-dago, gurasoek eurentzat bidezkoa den araua betedadin eskatu behar dute. Diziplina eragilean, exiji-tzea eta diziplina onartzen ez duten hezteko eretangertatzen ez den bezala, gurasoek, babesteko etahezteko eginkizuna bete nahi badute, ez dute inoizkontrola galdu behar eta seme-alaben maila bere-an ez daudela onartu behar dute.

8. Arauen araberako sozializazio-prozesuarenbidez, haurrak gero eta autonomoagoak izangodira, zeren arrazoiak barneratzen eta jokabideakontrolatzen ikasten baitute. Prozesu horretan,haurrek, hazi ahala, gero eta gehiago parte hartubehar dute arauak eta arauok justifikatzen dituz-ten arrazoiak ezartzeko orduan, eta, baita,arauak aldatzeko orduan ere.

Diziplina eragilearen azken helburua, pertsona bakoi-tzak bere autonomia morala eraiki dezan lortzea da.

Diziplina eragileari dagozkion estrategia guztienhelburua, haurrek, euren balioak eraikiz eta balio ho-rien araberako jokabide koherenteak izaten ikasiz,helduek agintzen dutena bete behar ez izatea da.

Haurrak agindutakoa bete dezan, inoiz ez dira tratutxarrak erabili behar, ez eta kontrolatzeko eginkizu-nak albo batera utzi behar.

h) Gurasoek seme-alabek familia-sisteman partehar dezaten sustatu behar dute. Seme-alabek,ahal duten neurrian, dagozkien erabaki guztietanparte hartu behar dute. Horretarako, ezinbeste-koa da erabaki horiek arrazoitzea, eztabaidatzeaeta denon artean hartzea, ahal izanez gero, elka-rrizketaren eta adostasunaren bidez. Ahaleginguztiak egin eta gero, adostasunik lortzen ez de-nean, gurasoek erabakiak hartzeko erantzukizu-na onartu behar dute, beti ere, haurraren oinarriz-ko eskubideak eta azaldu berri ditugun diziplinaeragilearen estrategiak kontuan hartuta.

i) Gurasoek dagokien gizarte-taldean ondo integratu-ta egon behar dute, laguntza-sistemak ezagutuegin behar dituzte eta, ahal izanez gero, gizarte--laguntzako sistemen parte izan behar dute. Horre-la, gurasoek errazago aurre egin ahal izango dietefamilian gerta daitezkeen arazoei eta, eurek edobesteek behar izanez gero, familiatik kanpoko ba-liabideak errazago bilatuko edo eskainiko dituzte.

Garrantzitsua da batez ere eskolan edo gizarte--taldeko elkarteren batean partea hartzea.

j) Gurasoek estresa eragiten duten egoerei aurreegiteko gai izan behar dute. Familiaren bizitzan etafamilia haurrak hazten aritzen den urteetan, iasaihestezina da estresa eragiten duten egoerakizatea, besteak beste, familiaren egoera ekonomi-koak, osasunak, bikotekideen harremanek edoseme-alaben errendimenduak eragindakoak. Le-hentasunezkoa da gertaera horiei, frustraziorik etaeraginkortasun faltarik gabe aurre egiten jakitea.

Halaber, oso garrantzitsua da, familiak seme-alabenpremiak ase ezin dituenean edo asetzen ez dakie-nean, laguntza bilatzen jakitea. Hori familiako guz-tiak ados jarrita edo familiako kide bakoitzak berekabuz erabakita egin daiteke. Kasu horretan, fami-liako kide guztiek haurraren ongizatea sustatu etababestu egin behar dute, besteekin ados ez badau-de ere eta egokia ez dela uste badute ere. Hori osogarrantzitsua da, batez ere tratu txarrak daudenean,zeren, normalean, familiakoen joera tratu txarrakezkutatzea izan ohi baita.

Oro har, komenigarria da haurrek estresa eragitenduten egoerak konpontzen laguntzea, iritziak etanahiak adieraziz eta garapen-maila egokia lortzekoeginkizun eragilea izanez. Horrela, familiaren balia-bideak handiagotu egingo dira eta eraginkorragoaizango da, autoestimua areagotu egingo da eta argiikusiko da familian haurrak ere benetan eraginko-rrak direla.

Familiek baldintza egoki horiek bete ditzaten, ezin-bestekoa da gizarte-sistema osoaren laguntza izatea.Laguntza horiek, besteak beste, honako hauek dira:

• Familia-hezkuntza (bikote egonkorrak osatubaino lehen). Familia-hezkuntzako gizarte--zerbitzuak sor daitezke, bikotea osatu eta seme--alabak izan nahi dituzten guztiei aipatu ditugunbaldintzak betetzeko ezagutzak eta estrategiakirakasteko. Kasu askotan, guraso izango direnekezin izan dituzte jokabide egokiak ikasi (batezere tratu txarrak jaso badituzte) eta gizarteak ezdu berariazko laguntzarik eskaintzen.

• Familiek, dagokien gizarte-taldearen gizarte--baliabideak ezagutzea eta gizarte-taldeanlaguntzea lor dezaten saiatzea. Familiak gizarte--baliabideak ezagutzen dituenean eta familiakozenbait kidek gizarte-taldean laguntzen dutene-an, familia hori, aldi berean, sor daitezkeen arris-kuen aurka babestuta egongo da.

• Familientzako laguntza-sarea: gizarte-zerbitzuakberariazko prestakuntza duten profesionalekeskaini behar dituzte eta ez dute zentroetan ara-zoen zain itxaroten egon behar, baizik eta auzoe-tan lanean, gizarte-baliabideak koordinatzen,informazioa emateko estrategiak sortzen, etab.

164 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

7.2. Hezkuntza-estiloakfamilian

Sozializazio-eredu tradizionalaren arabera, oinarrizkobi alderdi daude seme-alaben hezkuntzari dagokionez.Lehenbizikoa harremanaren tonu emozionalari dago-kio, eta bigarrena, arauak eta mugak zehazteko ezar-tzen diren jokabide-motei dagokio. Bi alderdi horiekaztertzeko lau parametro kontuan hartu behar dira:afektua, komunikazioa, kontrol-maila eta heldutasun--eskakizunak.

Afektua: emozioen adierazpena.

Komunikazioa: elkarreragin-maila eta seme--alaben partehartzea familia-harremanetan.

Kontrola: familia barruan arauak nola ezartzen etakudeatzen diren.

Heldutasun-eskakizunak: haurrari eskatzenzaizkion eta haurrarengandik espero direnerantzukizuna eta autonomia.

Lau parametro horiek konbinatzeko eraren arabera,autoreek hiru hezkuntza-estilo bereizten dituzte: auto-ritarioa, demokratikoa eta “laissez faire” edo permisi-boa. Zenbait autorek beste estilo bat ere aipatzendute: axolagabea.

Hezkuntza-estilo autoritarioa

Afektua eta komunikazioa eskasak direnean, gehiegiz-ko kontrola dagoenean eta, autonomiarik eman gabe,seme-alabei gehiegizko erantzukizuna eskatzen zaie-nean, estilo autoritarioa erabiltzen dela esan ohi da.

Guraso autoritarioek ez dute beren iritzia zalantzanjartzeko biderik ematen, eta haurraren jokabidea eurekezarritako arauetatik kanpo dagoenean (eta arauakugari izan ohi dira), haurra gogor zigortu behar delauste dute.

Guraso zorrotzak dira eta afektu gutxi eman ohi dute,ez dute entzuten, ez eta seme-alabaren iritzia kontuanhartzen. Adibidez, seme-alabak gauza bat zergatikegin behar duen galdetzen duenean, guraso autorita-rioek, beti, honako honen antzeko zerbait erantzungodiote: “Neuk esaten dudalako”. Normalean, gurasohauek haurraren adinarekin bat ez datozen erantzuki-zunak eskatzen dituzte.

Hezkuntza-estilo permisiboa

Afektu eta komunikazio gehiegi eta kontrol etaheldutasun-eskakizun gutxiegi daudenean, hezkuntza--estilo permisiboa dela esan ohi da.

Guraso permisiboak maitekorrak izan ohi dira etaseme-alabak onartu egiten dituzte, baina seme-alabeiadinerako egokiak ez diren erabakiak hartzen uztendiete. Etxean dena baimenduta dago eta ez dago arau-rik. Horren arabera, haurrek, adibidez, zer jango duten

edo zein ordutan oheratuko di-ren aukera dezakete. Zenbaitguraso permisibok, seme--alabei etxeko hormak kolorez-ko errotuladorez edo lapitzezpintatzen uzten diete, jokabidehori inola ere mugatu gabe.

Zenbait gurasok hezkuntza--estilo hau seme-alabentzategokiena dela pentsatuta era-bili ohi dute, baina askotan,hezkuntzan inplikatzeko etahaurren jokabidea goberna-tzeko trebetasun-faltarenondoriozkoa izan ohi da.

Afektua, komunikazioa, kontrol--maila eta heldutasun--eskakizunak, harreman jakinbatean nagusi den hezkuntza--estiloa aztertzeko erabil daitez-keen lau parametro dira.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 165

Hezkuntza-estiloa eta haurraren garapena

Ohiko ikerketen arabera, gurasoen hezkuntza-estiloakeragina du seme-alaben garapen sozioafektiboari etanortasunari dagozkien alderdi askotan. Baumrind-eketa beste zenbait adituk hainbat hezkuntza-estilokogurasoak ikertu dituzte, eta ikertzaileon iritziz, gurasohorien artean desberdintasunak daude, jaso dutenhezkuntzaren arabera, honako koadro honetan ikusdaitekeenez:

Hala ere, oraintsuko ikerketen arabera, zalantzan jar-tzen da pertsonaren nortasunean eragina duen alderdibakarra gurasoen hezkuntza-estiloa denik. Orain, ba-dakigu, genetika, adina, haurraren ezaugarriak,familia-testuingurua, gizarte-ingurua, eta abar ere ga-rapen pertsonalean eta sozialean eragina duten alder-diak direla.

Hezkuntza-estilo demokratikoa

Estilo demokratikoan, afektua, komunikazioa, kontrolaeta heldutasun-eskakizunak egokiak dira.

Haurrek iritzia eman dezakete, eta entzun egiten zaie.Adinaren arabera, familiari dagozkion erabakietanparte hartzeko aukera ematen zaie, eta, aldi berean,familiako arauak gaitasunen arabera betetzekoeskatzen zaie.

Azkenik, guraso demokratikoen seme-alabei afektuaeta maitasuna ematen zaie. Familia hauetan emozioakadierazi eta konpartitu egin ohi dira.

Hezkuntza-estilo axolagabea

Estilo honen ezaugarri nagusia seme-alaben premieki-ko sentikortasun-falta da. Horrelako familietan afektu-rik eta komunikaziorik ez da adierazi ohi, eta ez dago,ez kontrolik, ez eta heldutasun-eskakizunik ere.

Gurasoek oso arreta gutxi eskaintzen diete seme-alabei.Gurasoek ez dute araurik ezartzen edo arau gehiegi ezar-tzen dituzte, eta, gurasoei dagozkien erantzukizunakberen interesekin bat ez datozenean, ez dituzte betetzen.

Estilo axolagabea muturrekoa denean, tratu txar bihur-tzen da, eta haurraren garapen normala larri alda dezake.

– Afektua eta komunika-zioa eskas dira.

– Gehiegi kontrolatzen da.

– Adinari ez dagozkionerantzukizunak eska-tzen dira, autonomiarikeman gabe.

– Arau ugari.

– Seme-alabaren iritzia ezda kontuan hartzen.

– Afektua eta komunika-zioa gehiegizkoak dira.

– Gutxiegi kontrolatzen da.

– Heldutasun-eskakizunakurri dira.

– Ez dago araurik.

– Seme-alabaren iritziakontuan hartu eta onartuegin ohi da.

– Afektua eta komunika-zioa egokiak dira.

– Kontrola egokia da.

– Heldutasun-eskakizunakegokiak dira (gaitasunenarabera egokitutakoerantzukizunak eskatuohi dira).

– Seme-alabek familiarenerabakietan parte hartuohi dute (haurrek iritziaematen dute eta entzunegiten zaie).

– Afektua eta komunika-zioa ez dira adierazten.

– Ez dago kontrolik.

– Heldutasun-eskakizunikez dago.

– Arau gehiegi ezartzendira edo ez da inolakoaraurik ezartzen.

– Gurasoek dagozkienerantzukizunak ukatuegiten dituzte.

– Autoestimu baxua.

– Gizarte-gaitasuneskasa.

– Erasokorrak etaoldarkorrak.

– Heteronomoak.

– Autoestimu altua.

– Gizarte-gaitasuntxikia.

– Bulkadak nekezkontrolatzen dituzte.

– Eraginerrazak dira.

– Autoestimu altua.

– Gizarte-gaitasune t a - t r e b e t a s u negokiak.

– Euren burua kon-trolatzeko gai dira.

– Autonomoak dira.

– Autoestimu baxua.

– Gizarte-gaitasuntxikia.

– Bulkadak nekezkontrolatzen dituzte.

– Arauak ez dituztebetetzen.

Hezkuntza-estiloak

Autoritarioa

Gurasoen hezkuntza-estiloak

Ondorioak seme-alabengarapenean

Autoritarioa Permisiboa Demokratikoa Axolagabea

Permisiboa Demokratikoa Axolagabea

166 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

Irizpide integratzailea: batera eraikitzekoeredua

Familiaren bidez sozializatzeko eredu tradizionalarenmugetako bat, familiaren bidezko sozializazio--prozesuak baino lehen (faktore genetikoak), prozesuhoriek garatzen diren bitartean (beste hezkuntza--inguruneak: adibidez, haur-eskola) eta prozesu horienondoren (hazten direnean) gertatzen dena aintzako-tzat ez hartzea da. Baina horrez gain, eredu tradiziona-laren arabera, gurasoen hezkuntza-estiloa aldaezinada eta tinko mantentzen da egoera guztietan etaseme-alaba guztiengan.

Hala ere, egoera horietan guztietan ezin da koheren-tzia mantendu. Egoeren arabera, gurasoak autoritario-ak, permisiboak, demokratikoak eta axolagabeak ereizan daitezke. Adibidez, Mirenek amorraldia adieraztenduenean, gurasoek unean uneko egoeraren araberaerantzungo dute, hau da, ez dute era berean jokatukoetxean, jendez beteta dagoen autobusean, gurasoaklanean egun gogorra izan eta gero edota atseden ego-kia hartu ondoren.

Eredu tradizionalean, haurraren ezaugarriak eta adinaere ez ziren kontuan hartzen. Lehengo adibidearekin

jarraituz, ez da gauza bera Mirenek 3 urte izatea (amo-rraldiak ohikoak izaten direnean) edo 11 urte izatea.Gurasoek, halaber, ez dute era berean jokatuko, hau-rrak inoiz horrelakorik egiten ez badu, edo edozeingauzarengatik asaldatu ohi bada.

Horretaz aparte, kontuan hartu behar da, gurasoek etaseme-alabek hezkuntza-estiloa ez dutela era bereanhautematen. Guraso batzuek elkarrizketa erabiltzendutela uste izan dezakete eta seme-alabek gogorre-giak direla pentsa dezakete.

Azkenik, aita eta ama ez direla pertsona bera eta,beraz, hezkuntza-estilo desberdinak izan ditzaketelakontuan hartu behar da.

Errealitatean, beraz, ez dago, sozializazio-eredu tradi-zionalean aipatu ditugun estilo bakarraren araberajokatzen duen gurasorik.

Batera eraikitzeko ereduaren arabera, atal honetanazaldu ditugun elementu guztiek elkarreragin egitendute hezkuntzan. Elementu horien arteko elkarreragi-nak, azkenean, eguneroko egoeretan jokatzeko etaharremanak izateko era zehaztuko du.

Errealitatean, gurasoek ez dute hezkuntza-eredu bakarraren arabera jokatzen; aitzitik, egoeren arabera, gurasoakautoritarioak, permisiboak, demokratikoak eta axolagabeak ere izan daitezke.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 167

7.3. Telebista, hezkuntzan eraginukaezina duen elementua

� Telebista: familiako bestekide bat

Europako mendebaldeko gizartean, bakana datelebista-aparaturik ez duen etxea. Ohikoena, etxegehienetan aparatu bat baino gehiago izatea da.

Telebista-aparatua, gainera, egongelako lekurik one-nean ipini ohi da. Ia beti gelaren erdian ipini ohi da,familiako beste kide bat, edo kiderik garrantzitsuenabalitz bezala, zeren, askotan, telebistaren ahotsagainerako etxekoena baino gehiago entzun ohi baita.Etxe askotan, horrez gain, ohikoa da gurasoek etaseme-alabek logelan beren telebista izatea, eta, beraz,etxean hiru aparatu edo gehiago egon ohi dira.

Etxera iristean egiten diren lehenbiziko gauzei buruzgaldetuz gero, jende askok telebista pizten duela eran-tzun ohi du, eta, batzuetan, luzaroan inor telebistaikusten egoten ez bada ere, aparatua piztuta egon ohida hainbat ordutan. Telebista etengabe izateko dugunohitura hain handia denez, edozein arrazoirengatik(hondatu egin delako edo argia moztu dutelako) ikusiezin badugu, etxean hutsune izugarria sortzen delairuditzen zaigu.

� Telebistaren eginkizunahezkuntzanAzaldutakoaren arabera, telebistak eta telebistan ema-ten denak eguneroko bizitzan duen garrantziaz kontura-tuko gara. Horregatik, haurren garapenean duengarrantziari eta hezkuntza-eginkizunari buruzko haus-narketa egin beharra dago.

Argi dago, beraz, telebistak, gaur egun, garrantzi handiaduela garapen sozioafektiboari dagokionez, eta, epe lu-zera, etxe askotan, familiak hezkuntzari dagokionezduen garrantzia ahuldu dezakeela.

Telebista haurren bizitzan

Askotan, haurrek txiki-txikiak direnetik ikusi ohi dute tele-bista, eta, frogatu denez, oso txikitatik erantzuten dutepantailan agertzen denaren arabera. Adibidez, gurasoakberriak ikusten ari direla, irudietan pertsonak liskarreanagertzen badira, egongelan dagoen hilabetetako haurranegarrez has daiteke. Hitz egiten ez badaki ere, agian,ahots-tonuaren bidez, irudietan azaltzen diren emozioak,gorputz-jarrera edo aurpegi-espresioa ulertu egin ditu.

Kontuan izan behar da, halaber, haurrak telebistaren au-rrean egon ohi diren denbora. Maiz, astegunetan bi ordubaino gehiago egon ohi dira, eta asteburuetan gehiago.Haurrek jarduera horretan ematen duten denboran, ezdute jolasten, ez dira kalera ateratzen, ez dute ipuinikirakurtzen edo ez dute eskolako lanik egiten, eta azkenjarduera horiek oso garrantzitsuak dira haurraren gara-penerako.

Hala ere, ez dugu ahaztu behar, telebista ikusten ari di-ren bitartean, haurrek emozioak adierazteko erak, balio-ak, harremanak izateko eta arazoak konpontzeko estilo-ak eta erak, ikasten dituztela, beti egokiak ez badira ere.

Beraz, aipatutako guztia kontuan hartuta, haurrek txiki--txikitatik ikusten dutelako, denbora luzean ikusten dela-ko eta, egokia ez bada ere, irakasten duen guztiagatik,telebistak haurren hezkuntzan gaur egun duen eraginaukaezina da.

Telebistak eredu eta balio berriak ekar-tzen ditu

Telebistak hainbat jokabide-eredu eskaintzen ditu etahaurren bizitza-aukerak areagotzen ditu. Askotan, auke-ra horiek ez datoz bat familiakoekin, eta hori aberasga-rria izan daiteke haurrentzat, zeren, aukera eta bizimo-du desberdinak izan arren, ez baitute gatazkariksortzen. Adibidez, hirian bizi diren haur askorentzat, te-lebista da baserriko bizitza ezagutzeko modu bakarra.Era berean, baserriko haurrentzat, telebista hiriko bizi-tza ezagutzeko bide ona da.

Telebista-aparatuak etxeetan duen garrantzia ikusita, ezda gehiegikeria familiako kide bihurtu dela esatea.

168 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

Baina telebistak eskaintzen dituen ereduek gatazkakere sor ditzakete, familiako balio eta arauekin bat ezdatozelako. Zenbait kasutan, hori ona izan daitekehaurraren hezkuntzari dagokionez. Adibidez, oso tradi-zionalak diren eta genero-rolak oso markatuta dituztenfamiliek etxeko lanak eta haurrak zaintzea konparti-tzen dituzten gurasoen eredua ezagutzeko aukeraizan dezakete. Telebista-saio ospetsu bateko protago-nista den gizonezkoa, seme-alabari haur-oihalak alda-tzen, jatekoa egiten, plantxa egiten edo arropa garbi-tzen ikusita, etxean horrelakorik ikusten ez duenhaurraren eskemak aldatu egin daitezke.

Baina beste zenbait kasutan, eraginari aurka egitekoneurririk hartzen ez bada, oso desberdinak direntelebista-ereduen eraginez haurrak nahastu egin ditza-kete. Adibidez, errespetuari eta tolerantziari garrantzihandia ematen zaien familiarentzat, harrigarria izandaiteke marrazki bizidunetako pertsonaiek gatazkakkonpontzeko erabiltzen duten jokabide erasokorra.

Edertasunaren ereduak telebistan

Gizakiak edertasuna atsegina eta adimentsua izatea-rekin lotu ohi du. Fisikoki erakargarriak diren pertso-nak, gainera, pertsona ontzat jo ohi dira.

Edertasuna ulertzeko eta baloratzeko era hori askoerabili ohi dute telebistetako arduradunek. Telebista--saioetako protagonistek eta aurkezleek gaur egungoedertasun-ereduak bete ohi dituzte: altuak, politak, ar-galak edo indartsuak izan ohi dira, eta ikusleek, hurrek,gazteek zein helduek, eredu horiek imitatzeko joeraizan ohi dute.

Edertasunaren prototipo horren eragina errazen jaso-tzen duten ikusleak haurrak eta gazteak dira, garatzekoeta formatzeko prozesuan daudelako, hain zuzen ere.

Hezkuntzari dagokionez alderdi hau kontuan hartu be-har da. Esan dugunez, telebistan pertsona erakarga-rriak agertu ohi dira. Arraroa da fisikoki erakargarria ezden norbaitek, adibidez, sudur handia duen norbaitek,telebista-saioa aurkeztea, eta horrela izanez gero, nor-malean gizonezkoak izan ohi dira. Erakargarritasunaeta edertasuna bi generoengan garrantzitsuak badiraere, are garrantzitsuagoa da emakumeengan.Telebista-saio askotan azaltzen den bizimodua ez daerrealista. Telebistako pertsonaia gehienak perfektuaeta akatsik gabekoak izan ohi dira, pelikula batetik ate-ratakoak balira bezala; ez dira kalean paseatzen dabi-len jendea bezalakoak edo norberaren auzokoak, la-gunak edo senideak bezalakoak.

Zenbait telebista-saio eta telebista-katetan, hain ede-rra ez den pertsonaiaren bat sartu ohi dute (lodia, itsu-sia, etab.), baina gutxi batzuk dira eta ez dute telebis-tako edertasun-estereotipoen eragina konpentsatzen.Amerikako eta Europako herrialdeetan hain zabaldutadagoen itxura fisikoa idealizatzeko joerak, eragina izandezake, garapen emozionalaren, sozialaren eta mora-laren prozesuan dauden zenbait gazterengan.

Adibidez, 14 urteko ikusleak gustatzen zaion mutilarekinhitz egiteko segurtasun-falta edo ezintasuna senti deza-ke, bera ez delako gustukoen duen telebista-saiokoneska protagonista bezain ederra eta argala. Neska ho-rrek ezin du inoiz pentsatu telebistan pertsonaien eder-tasuna nabarmentzeko eta erakargarriak ez diren alder-diak ezkutatzeko trikimailuak erabili ohi direla.

Telebistako erakargarritasunaren eta edertasunarenereduaren eraginari aurka egiteko, eta haurrei eta gaz-teei irizpide kritikoaren araberako hezkuntza ematekoproposamen gisa, interesgarria izan daiteke telebista-ko makillajeari, ile-apainketari eta jantziei buruzko tai-lerra egitea. Tailer horretan, telebista-saio ospetsu ba-teko eszena grabatuko dugu, lehenbizi, inolakoanbientaziorik gabe, eta gero, pertsonaien erakargarri-tasuna nabarmentzeko erreminta guztiak erabiliz (ma-killajea, ile-apainketa, jantziak...). Ikasleek grabatutakobi eszenak ikusi eta komentatu ondoren, ateratako on-dorioak telebista-saioetan azaltzen denaren araberaalderatzen saiatuko gara, telebistako mundu magikoadesmitifikatzeko.

Era berean, telebistan azaltzen diren amodiozko esze-nak edo sexu-eszenak duten “makillajeak” (musikaegokia, amaiera ezin hobea...) eraginda, zenbait gaz-tek euren bizitza iruzurra dela edo dagozkien eskaki-zunak ez dituztela betetzen pentsa dezakete, zeren,sexuari dagokionez, gauzak, hasieran batez ere, ezbaitira telebistan ikusten diren bezain politak. Ez duguahaztu behar, haurrek eta gazteek, gaur egun guraso-engandik eta hezitzaileengandik jasotzen ez duten se-xuari buruzko informazioa telebistaren bidez jaso ohidutela. Telebistan maitale perfektuak agertzen dira in-gurune itzeletan, eta eredu hori oso urrun dago nera-beek bizi duten errealitatetik.

Telebistako publizitatearen eraginahaurrengan

Edertasunaren ereduez gain, publizitateak haurren-gan duen eragina ere aipatu egin behar da, zerentelebistako propagandetan ere erakargarritasuna-ren eta edertasunaren eredu berberak erabiltzenbaitira. Hala ere, publizitatearen eragina haurren-gan hori baino zabalagoa da.

Eragin horren arrazoiak hainbat dira, baina, batzuk ai-pagarriagoak dira, zeren haurraren asimilazio--prozesuan eragiten baitute:

Iragarkiak erraz erakartzen du haurraren arreta.

Haurrek iragarki osoan zehar mantentzen dute arreta.

Iragarkiak maiz errepikatzen dira.

Iragarki gehienetan, haurraren arreta erakartzen dutenmusika erakargarria, kolore biziak eta, normalean,etengabe mugitzen diren pertsonaiak agertzen dira.Horrez gain, haurrek luzaroan arreta mantendu ezin

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 169

dutenez, iragarkiak pelikula txikiak, hau da, arretamantenarazten dieten (hasiera, korapiloa eta bukaeradituzten istorioak) balira bezala ikusten dituzte. Bestal-de, jakina da haurrei ipuin bera behin eta berriz entzu-tea gustatzen zaiela, eta iragarkiek eginkizun hori beteegiten dute, zeren haurrentzat, maiz errepikatzen direnipuinak bezalakoak baitira.

Gainera, haur txiki batentzat, publizitateak dioena egiahutsa da. Adin horietan, haurrek arazoak dituzte pro-duktu jakin bat saltzeko errealitatea distortsionatzenduten publizitate-teknikez ohartzeko. Beraz, erabilizgero, igurtzi beharrik ez dagoela aldarrikatzen duenarropa garbitzeko xaboi jakin baten iragarkia ikusiduen 4 urteko haurrak, gaizki dabilela esan diezaiokeamari, praketako txokolate-orbana igurzten dabilene-an. Horrek guztiak izugarri oztopatzen du gurasoenhezkuntza-jarduera, zeren, haurrek iragarkietan ager-tzen den guztia sinesten dutenez, gurasoak eurak bai-tira haurrei publizitatearen munduaren eta benetakomunduaren artean bereizten irakatsi behar dietenak.

� Telebista eta emozioak

Haurrari egiazko zein fikziozko istorioa kontatzen zaio-nean, haurrak, istorioan agertzen den pertsonaiarenbatekin identifikatuz, beste pertsonek bizi dituztenemozioak bizi ohi ditu.

Telebista ikustearen ondoriozko inplika-zio emozionala

Telebistaren eraginaren oinarrietako bat ikustearen on-doriozko esperientzia emozionala da. Telebistan emo-ziozko istorioak kontatu ohi dira, eta telebistaren arra-kastetako bat ikuslea kontatzen zaionarekinemozionalki inplikatzea lortzea da. Programa jakin ba-tek entzule-kopuru handia lortzearen arrazoia, asko-tan, ikusleen emozioetan eragitea izaten da.

Baina istorioa entzuten edo ikusten duenaren indar etainplikazio emozionala ez dira beti maila berekoak iza-ten. Ipuinen kasuan, adibidez, jakina da inplikazio

Haurrekin erraz konektatzeaz gain, publizitateak, maiz, gurasoen eta hezitzaileen hezkuntza-eginkizuna oztopatzen du-ten gizarte- eta genero-estereotipoak sortzen eta mantentzen laguntzen dute.

170 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

emozionala, neurri handi batean, narratzailearen adie-razpen emozionalaren araberakoa izaten dela. Narra-tzaile onak ahots-tonuarekin, bolumenarekin, aurpegi--adierazpenarekin, eta abarrekin jokatzen du,entzuleen arreta erakartzeko eta, ondorioz, entzuleeiistorioan parte hartzen duten protagonisten beldurraedo estutasuna biziarazteko. Historia bera bainogehiago, beraz, kontatzeko era izan ohi da entzuleakhunkitzen dituena.

Telebistak, zinemak bezala, elementu asko ditu adie-razpen emozionala nabarmentzeko eta, ondorioz,ikusleen inplikazioa areagotzeko. Adibidez, soinua etairudia aldi berean erabiltzea, ikuslearen arreta aurpegi--espresio erabakigarrian zentratzen duten lehen plano-ak erabiltzea, sekuentzia jakin batzuetan erabiltzenden musika, bolumena handiagotzea edo txikiagotzea,besteak beste, ikuslearen emozioak areagotzeko ba-liabideak dira.

Baina telebista-saio guztiek ez dituzte ikusleak era be-rean erakartzen. Pantailan ikusten dugunak faktorepertsonalen eta egoera-faktoreen arabera eragitendigu emozionalki.

Faktore pertsonalak eta eduki-faktoreak: eraba-kigarriak izan daitezke inplikazio emozionalari da-gokionez. Adina edo antzeko istorio pertsonala biziizatea (adibidez, semea edo alaba hiltzea), alderdierabakigarriak dira, kontatzen den istorioa berega-natzeko edo istorioarekiko enpatia sentitzeko.

Adibidez, zenbait gurasok adierazten dutenez,seme-alabak izan dituztenetik, ezin izaten dutehaurrak sufritzen agertzen den pelikularik edo es-zenarik ikusi (bahiketak, gaixotasun larriak, tratutxarrak, pobrezia, goseteak...). Kasu honetan, fak-tore pertsonal batek, hau da, seme-alabak izateak,haurrekin zerikusia duten eszenekiko inplikazioemozional handia eragiten du gurasoengan.

Egoera-faktoreak: faktoreok ere oso garrantzi-tsuak dira inplikazio emozionalari dagokionez. Peli-kula berak ez du gugan eragin bera izango, soinuinguratzailearekin eta ilunetan, inork eta ezerk arre-ta galarazi gabe zineko pantaila handian ikusitaeta, adibidez, etxekoak alboan jokoan ari direlaetxeko telebistan ikusita.

Atal honetan aipatu ditugun elementu guztiak (telebistanadierazpen emozionala handiagotzea, faktore pertsona-lak, eduki-faktoreak edo egoera-faktoreak) elkarreragi-nean daude eta, azkenean, ikusleak istorioarekin etapertsonaiarekin izango duen inplikazioa zehazten dute.Adibidez, zinean eroso eserita pelikula ikusten duen nor-baiti, pertsonaia baten heriotzak negar eginarazten dio-nean, faktore askok eragiten dute. Faktore horiek, beste-ak beste, honako hauek izan daitezke: hiltzen denpertsonaiarekin edo gelditzen diren pertsonaiekin identi-fikatzea, bizitza errealean hurbileko norbait duela gutxihil izatea, protagonistaren adina edo inork malkoak ikusiezin dituen gela ilun batean egotea.

Inplikazioa, adierazpena eta kutsaduraemozionala

Inplikazio emozionala eta adierazpen emozionala ezdira gauza bera. Eguneroko bizitzan, batzuetan, osotriste egon arren, jendaurrean ia kontrakoa adierazi ohidugu. Gauza bera gertatzen da telebistaren aurreangaudenean.

Adibidez, nerabe batek, bakarrik dagoela eszena sa-murra ikusten duenean malkoren bat atera dezake.Seguruenik, pelikula gurasoekin edo bere adinekogazteekin batera ikusten ari bada, erreakzioa ez dabera izango. Gazteek eszena horri buruzko txantxaegin dezakete, eta bakardadean negar egiten zuengazteak barre inozoak egin ditzake.

Sentitzen dugun emozioaren azken adierazpenean,beraz, eragina du pelikula ikusten ari garenean baka-rrik edo jendearekin egoteak, eta jendearekin gaude-nean, gurekin dauden lagunek ere eragina dute.

Pelikula taldean ikusten dugunean, batzuetan, kutsa-dura emozionala deritzon fenomenoa sortzen da. Adi-bidez, egoera gehienetan hotzak diren eta emozioaknekez adierazten dituzten pertsonak, eszena jakin ba-tzuk ikusi ondoren hunkitu egin daitezke, sentikorrago-ak diren pertsonek adierazten dituzten emozioez ku-tsatuta.

Telebistak haurrengan duen eragina mo-teltzeko erak

Alderdi afektibo eta emozionalarekin lotuta dagoenez,eta ereduak eta balioak transmititzen dituenez, telebis-tak eragin handia du gizakiaren garapen sozioafektibo-an eta moralean.

Haurrak belakiak bezalakoak dira, batez ere emozioeidagokienez, eta telebistan ikusten duten guztia xurga-tu egiten dute inolako iragazkirik gabe. Helduek, nor-malean, fantasiazkoa eta egiazkoa dena, egokia denaeta ez dena, bereizteko gaitasuna izan ohi dute, bainahaurrek ez dute gaitasun hori eta helduren batekinegon behar dute pantailan agertzen den guztia sinetsez dezaten.

Gurasoek eta hezitzaileek, askotan, zalantzan jartzendute haurrek telebista ikustea komenigarria den ala ez.Galdera asko sortzen dira, hots: Zenbat ordutan ikusibehar dute telebista? Zein programa-mota da egokiahaurrentzat? Komenigarria al da berriak edo batzuetanhain bortitzak diren marrazki bizidunak ikustea?

Argi dago, telebistak ematen duen edukiaren parte batez dela egokia haurrentzat, baina egia da, halaber,eduki horren beste parte bat erabilgarria dela haurrengarapen emozional eta sozialerako. Beraz, argi utzibehar da telebistak onurak dituela haurraren garape-nari dagokionez.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 171

Auzia ez da, beraz, haurrari telebista ikusten uztea edoez uztea, haurrak telebista nola ikusten duen baizik.Komenigarria da haurrak telebista ikusten duenean, al-boan pertsona heldua izatea, iraupena eta programa--mota hautatzeko, eta haurrari, ulertzen ez dituen es-zenak edo helduaren iritziz eragin handia izandezaketen eszenak azaldu ahal izateko.

Adibidez, haurra gurasoekin berriak ikusten ari bada,komenigarria da gurasoek, haurraren adinaren arabe-rako azalpenak ematea, haurrak uler ditzan. Ez duguahaztu behar hitz eginez gero, irudien eragina arinduegiten dela, batez ere, irudiok hunkigarriak direnean.

Haurrentzako programak direnean ere beharrezkoa daheldua haurrekin egotea. Telebista garapenerakohezkuntza-tresna izatea nahi badugu, nahasteak sor-tzen direnean, nahaste horiei buruz hitz egitea komenida. Adibidez, marrazki bizidunetan, pertsonaia nagu-siak besteekin dituen gatazkak beti kolpeka konpon-tzen baditu, estrategia ona izan daiteke, helduak joka-bide hori barregarritzat jotzea edo haurrari kolpeakjaso duenarenganako enpatia sentiaraztea.

Bukatzeko, berriro esan behar dugu, telebista tres-na egokia izan daitekeela haurra gizaki gisa hezte-ko eta prestatzeko, baina, beti ere, prebentzio--neurriak hartuz gero.

7.4. Haurrenganakotratu txarren prebentzioa

“Lau urteko haurra klinikoki hilda tratu txarren ondo-rioz, Basaurin. Ustezko egilea, amaren bikotekidea,atxilotu egin dute. Ama ere kartzelan sartu dute bikote-kidea estaltzeagatik. Neskatoari egindako azterketamedikoaren arabera, haurrak zauri larri ugari ditu gor-putz osoan, lepoa hautsita, hematoma ugari, zigarroe-kin egindako erredurak eta zenbait hortz hautsita...”

Diario Vasco, 1990-9-24

Jende gehienak tratu txarrei buruz dituen jarrerak etaezagutza horrelako berrietan oinarritzen dira. Komuni-kabideen joera sentsazionalista izan ohi da tratu txa-rrak jasaten dituzten haurrei buruzko berriak ematendituztenean, eta horrek eragin handia du gehienok ara-zo horri buruz dugun iritzian. Aipatutako neskaren ka-suak, normalean, izua, arbuioa eta ulertezintasuna so-rrarazten ditu. Berehala galderak sortzen zaizkigu:nola gerta daiteke horrelakorik? Nola eragotz dezake-gu hori?

Baina haurrenganako tratu txarren arazoa berrietanazaltzen dena baino askoz ere konplexuagoa da.Atal honen helburua bigarren galderari erantzunaematea da. Horretarako, haurrenganako tratu txarrenirudi zehatzagoa eta errealagoa eman behar dugu,honako galdera hauei erantzuna emanez: zer da etanola bereiz ditzakegu haurrenganako tratu txarrak?Zer ondorio ditu haurrarengan? Zergatik sortzen diraegoera horiek?

� Haurrenganako tratu txarreiburuzko ikuspegi ebolutiboa

Erraza da hasierako berriko haurrak tratu txarrak jasandituela ondorioztatzea. Azterketa medikoaren arabera,ez dago zaurien larritasunari eta erasoaren borondate-ari buruzko zalantzarik. Kasu hori pertsona gehienektratu txartzat jotzen dutenaren adibide argia da. Orain-dik ere, haurrenganako tratu txarrak eraso fisiko larrie-kin lotzeko joera dugu. Irizpide oker horren arrazoia,haurrenganako tratu txarren definizio bateratua egite-ko dagoen zailtasuna da. Zailtasun garrantzitsuenaktratu txarren muga ezartzea eta tratu txartzat jotzen di-ren jokabideen heterogeneotasuna dira.

Hasierako berriko neskatoaren kasuan, larria denez,erraza da egoera hori tratu txartzat jotzea. Hala ere,beste egoera askotan, oso zaila da haurrenganako tra-tu txarrak diren ala ez zehaztea. Non dago muga, onardaitekeen diziplina fisikoaren eta tratu txarren artean?Noiz da arrazoizkoa zigor fisikoa?

Hain larriak ez diren kasuetan, zigor fisikoa arrazoiz-koa eta onargarria den zehazteko honako alderdi

172 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

hauek kontuan hartu behar dira: haurraren adina etaegoera fisikoa eta/edo mentala, zuzendu nahi denhaurraren jokabidea, gurasoen asmoa, zigor-mota etazigorraren maiztasuna eta lesio-motak eta lesioak nonsortzen diren.

Oro har, haurrenganako tratu txarrak zer diren zehaz-teko arazoak sortzen dituzten zalantzak honako hauekdira: gizartean ez dago adostasunik gurasoen jokabi-dea onartezina edo arriskutsua noiz den zehazteko;tratu txarrak zehazteko, gurasoen jokabidea, jokabidehorrek haurrarengan duen eragina edo bi alderdiakbatera kontuan hartu behar diren ez jakitea; tratu txa-rren irizpidean, egiazko kalteez gain, balizko kalteakere sartu behar diren ala ez, eta tratu txarrak zientifiko-ki, legalki edo klinikoki aztertzeko definizio bera erabilibehar den ala ez.

Baina arazoak ez dira horrenbestez bukatzen. Erasofisikoa ez da haurrei tratu txarrak eragiteko era baka-rra, ez eta erarik ohikoena ere. 7.1. taulan, tratu txa-rren tipologia ikus daiteke. Tipologia hori ezartzeko bialderdi kontuan hartu dira:

a) Kaltea eragiten duen ekintza edo egoera aktiboa(haurrari erasotzea) edo pasiboa (haurrari arretarik ezeskaintzea) izatea.

b) Tratu txarren ondorio nagusiak fisikoak edo emozio-nalak izatea.

Haurrenganako tratu txar horien definizioak ere anitzakdira, eta horretan ere ez dago adostasunik. 7.2. taulantipologia horien guztien definizioak ikus daitezke:

• Tratu txar fisikoa: haurrari kalte fisikoa edo gaixotasunaeragin diezaiokeen eta ustekabekoa ez den edozein ekintza.

•· Axolagabekeria edo utzikeria fisikoa: aldi batean edoetengabe premia fisikoak (higienea, jatea, janztea, kon-trolatzea, arreta medikoa edo hezkuntza-arreta) asetzenez direnean.

• Sexu-abusua: botere- edo autoritate-egoera aprobetxa-tuz, 18 urtetik beherako ume edo gazteren batekin izatenden edozein sexu-harreman.

• Tratu txar emozionala: adingabeko pertsonari berbazkalte egitea, iseka eginez, irainduz, mespretxatuz edomehatxatuz. Haurrari beste pertsonekin harreman nor-malak izaten ez uztea.

• Utzikeria emozionala: aldi batean edo etengabe premiaemozionalak (negar eta barre egiten duenean erantzunaematea, irudi helduarekin kontaktu eta elkarreragin bero-ak eta etengabekoak izatea, etab.) asetzen ez direnean.

7.2. taula. Tratu txarrak eragiteko eren oinarrizko definizioak

Telebistari eta haurrei buruzko gaur egungo eztabaida ez da haurrari telebista ikusten uztea edo ez uztea, baizik eta te-lebista nola ikusi behar duen.

Tratu txarra Aktiboa Pasiboa

FisikoaTratu txar fisikoa

Sexu-abusua

7.1. taula. Haurrei tratu txarrak eragiteko era nagusiak

Utzikeriaemozionala

Tratu txaremozionala

Emozionala

Utzikeria fisikoa

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 173

Ohikoa da tratu txarrak eragiteko eren definizioaknahikoa orokorrak eta zehaztugabeak izatea, eta,horregatik, eraginkorragoak izateko, tipologia bakoi-tzari dagozkion ezaugarri zehatzagoen zerrendakegin ohi dira. 7.3. taulan utzikeria fisikoari dagoz-kion kasuak errazago identifikatzeko adierazleenzerrenda ikus daiteke.

•· Elikadura-premiez ez asetzea.

•· Higiene-pertsonalaz ez arduratzea.

•· Osasun fisikoa eta/edo mentala ez zaintzea edo al-derdi horretaz beranduegi arduratzea.

• Eguraldiaren arabera egokiak ez diren jantziaketa/edo oinetakoak janztea.

• Etxean, ongizateari dagokionez arriskutsuak izandaitezkeen higiene- eta/edo segurtasun-baldintzakegokiak ez izatea.

• Desegoki kontrolatzea edo ez kontrolatzea (adinga-bekoa luzaroan bakarrik uztea, ez zaintzearen ondo-rioz etxean istripuak izatea...).

• Hezkuntza-axolagabekeria: behin eta berriz eta arra-zoirik gabe eskolara ez eramatea; adingabekoaren jo-kabideari dagokionez, araurik eta mugarik ez ezartzea.

• Adingabekoa kalean edo beste nonbait bakarrik uztea.

7.3. taula. Adingabekoenganako utzikeria fisikoaridagozkion adierazle nagusiak

Hala ere, tratu txarrak ez dira definizioan zehazten di-ren era bakanen arabera izaten. Izan ere, haur askokmota askotako tratu txarrak jasan ohi dituzte. Horrega-tik, askotan, kasu bakoitza tratu txarrak eragiteko eranagusi baten arabera identifikatzen den arren, haurrentratu txarren esperientzia askoz ere konplexuagoa izanohi da. Beraz, komenigarria litzateke, haurrenganakotratu txarrak zehazteko, kaltea eragiteko eraz gain, al-derdi osagarriak kontuan hartzea, besteak beste: ekin-tzaren gogortasuna eta maiztasuna, tratu txarrak norkeragiten dituen edo tratu txarrak haurraren garapena-ren zein alditan izaten diren.

Haurrenganako tratu txarren fenomenoa zehaztekoera hori, ingurunearen edo premiak asetzeko baldin-tzak dituzten testuinguruen eta gizabanakoaren artekoelkarrekintzaren ondoriozko giza garapen orokorreanoinarritzen den ikuspegi ebolutiboari dagokio batez ere(Bronfenbrenner, 1979/1987).

Baina, zein dira garatzen ari den organismoaren pre-miak? Edo beste era batera esanda, zer behar du hau-rrak ondo egoteko? “Haurraren premien sailkapena-ren” arabera (López, 1995a, 53-56 orr.), oro haronartzen diren premia fisiko eta biologikoez gain (eli-kadura, tenperatura, higienea, lo egitea, ariketa fisikoa

eta osotasun fisikoa), premia kognitiboak (estimulaziosentsoriala, errealitate fisikoa eta soziala aztertzea etaulertzea, balioak eta arauak barneratzea) eta sozioe-mozionalak (segurtasun emozionala, harreman sozia-len sarea, mailaka parte hartzea eta autonomo bihur-tzea, sexu-premiak, irudizko arriskuen kontrakobabesa eta elkarrekintza ludikoa) ere kontuan hartubehar dira, eta ez dira ahaztu behar, zeren, agian, ga-rrantzitsuagoak izan baitaitezke tratu txarren kasuetan.

Aipatu ditugun planteamendu ebolutiboen arabera, el-karreraginaren prozesuaren mutur batean, elkarrekin-tzan parte hartzeko eta, horren bidez, bere eta besteenpremiak asetzeko berariazko ezaugarriak dituen hau-rra dago.

Prozesu horren beste muturrean, haurraren premiahoriek asetzeko oso eragingarria den giro ekologikoadago. Giro ekologikoak gizakiaren garapen--testuinguruak zehazten ditu eta zenbait egiturarenarabera antolatuta dago. Egitura horiek mikrosistemak,mesosistemak, exosistemak eta makrosistemak dira.(Bronfenbrenner, 1979-1987).

Adibidez, haurraren kasuan mikrosistema garrantzi-tsuak honako hauek dira: familia, guraso eta seme--alabena zein zabala (eta familiaren barruan izaten di-ren bi, hiru eta lau pertsonen arteko jarduerak etaharremanak), haurtzaindegia, eskola, auzoa, etab.;mesosistema garrantzitsua gurasoen eta seme-alabenfamiliaren eta familia zabalaren arteko harremanak,etxearen, eskolaren eta antzeko auzokoen arteko lotu-rak; exosistemaren adibideak, gurasoen lantokia, anai--arrebaren ikasgela, gurasoen lagunak, etab. izan dai-tezke. Makrosistemak kulturak, azpikulturak,sinesmenak eta ideologiak dira (adibidez, semeakhazteari dagozkion ohitura eta balio kulturalak).

Horren arabera, honako galdera hauek sortzen zaizki-gu: zer gertatzen da garapen-testuinguruen bidez or-ganismoaren oinarrizko premiak ase ezin badira? Zergertatzen da haurraren banakako garapenean,hazkuntza-giroan aldaketa handiak daudenean?

Haurrenganako tratu txarrak, giroaren bidez garapennormalerako behar diren baldintzak ez eskaintzearenondoriozko porrota dira. Tratu txarrak ematen dituztenfamiliek porrot egiten dute garapen normala lortzekoespero eta behar diren baldintzak eskaintzeko orduan.Winnicott-en hitzetan (1965, Cicchetti-k eta Linch-ekaipatua, 1995) familia horiek eskaintzen duten “giroaez da behar dena bezain ona”.

Izan ere, tratu txarrek eragina izan dezakete garapennormalean oso garrantzitsuak diren organismoaren etagiroaren arteko elkarreraginean. Ikus dezagun, beraz,haurraren garapenean tratu txarrek izan dezaketeneragina.

174 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

� Haurrenganako tratu txa-rrak: erronka ebolutiboa

Tratu txarrak eta tratu txar horien ondoriozko giro--porrota, batez ere, haurraren banako garapeneanikusten dira. Hala ere, tratu txarren azterketa konple-xua da, ikerketa asko egiteko metodologia desegokiaerabili delako, tratu txarrak eragiteko era asko daude-lako eta tratu txarren ondorioetan faktore askok eragi-ten dutelako.

Garapenaren ikuspegiaren araberako azterketa egite-ko, tratu txarrak jasaten dituzten haurrek jarduera ebo-lutiboak nola egiten dituzten jakin behar dugu, zerenalderdi hori oso garrantzitsua baita, geroko moldaketa--mailan. Cicchetti-k dioenez (1989), garapeneko jar-duera ebolutibo bakoitza, lortu ondoren ere, erabaki-garria da haurraren geroko moldaketari dagokionez,sortzen diren jarduera berriak bezain garrantzitsua ezbada ere. Adibidez, atxikimendua ez dugu haurrarenlehenbiziko urteko jarduera ebolutibotzat jo behar, ze-ren atxikimendu-harremana garatu ondoren ereatxikimendu-harreman horrek aldatzen jarraitzen baitu,hurrengo lorpenen bidez (autonomiaren sorrera etaantzekoenganako harremanak). Ondorioz, haurrek“besteekin harremanetan egotearen” eta “independen-tea eta autonomoa izatearen” arteko oreka bilatzendute etengabe. Beraz, girora moldatzeko, pertsonakjarduera bakoitza dagokion bizitza-zikloan koordinatueta integratu egin behar du. Garapen-maila bakoitzaaldez aurreko lorpen ebolutiboen bidez eraikitzen da.Horrez gain, gurasoen rolen bidez, seme-alabek jar-duera ebolutiboak egoki gainditzeko aukerak areagotuegin ohi dira.

Cicchetti eta Lynch-eren (1995) iritziz, tratu txarrak ja-saten dituzten haurrek arazo nabarmenak izan ohi di-tuzte haur-garapeneko jarduera ebolutiboak burutzekoeta integratzeko. Jarduera ebolutibo horiek, besteakbeste, honako hauek dira: gorputza erregulatzea, afek-tuak bereiztea eta erregulatzea, zaintzaileekinatxikimendu-harreman segurua lortzea, autonomia ga-ratzea, garapen sinbolikoa (hizkuntza, jolasa eta irudi-katzeko ereduak, gizarte-informazioa prozesatzea),antzekoekin harreman egokiak sortzea eta eskola--testuingurura egokitzea.

Jarduera ebolutibo horiek gerorako egokitzapeneanduten garrantzia ikusteko adibide bat ipiniko dugu. Jaioberriak egin behar duen lehen jardueretako bat egoerafisiologikoak erregulatzea da, eta, izan ere, bizitzakolehenbiziko hilabeteetan mailaka lortzen den oreka fi-siologikoa emozioen erregulazioaren oinarria da.

Tentsioa handiagotzearen ondorioz organismoarenoreka hausten bada, sistemara oreka itzularaztekojarduera-sistemak martxan jartzen dira.

Bizitzako lehenbiziko hilabeteetan, haurrek, mailaka,euren seinale-sistema edo mintzaira garatzen dute,

eta horren bidez, premiak adieraz ditzakete eta zain-tzaileek erantzuna lor dezakete. Beraz, zaintzaileareneginkizuna ezinbestekoa da haurrari barne-egoerakkontrolatzen eta tentsioa txikiagotzen laguntzeko. Hau-rrak, gose delako, negar egiten duenean, egonezina-ren seinalea igortzen dio amari eta amak janaria ema-ten dio eta tentsioa baretzen du.

Seme-alabei tratu txarrak eragiten dizkioten gurasoekez dute, behar den sentikortasunik eta erantzuna ema-teko gaitasunik izan ohi.

Ikerketek frogatu dutenez, tratu txarrak jasan dituztenhaurrek arazoak izan ohi dituzte organismoa erregula-tzeko. Kolk-en hipotesiaren arabera (1987), tratu txa-rrak jasan dituzten haurrek, gorputzaren oreka lortzekogiro onean hazten diren haurrek baino kanpoko esti-mulazio handiagoa behar izan dezakete barnekooreka-sisteman eragiteko. Gainera, frogatu denez,barneko oreka-sistema horrek eragina du zaintzailea-ren eta seme-alabaren arteko atxikimendu--harremanean. Beraz, ohikoa da tratu txarrak jasatendituzten haurrek seguruak ez diren atxikimenduak iza-tea (ikertutako kasuen % 80-90).

Atxikimendu-harremanaren kalitateak ere eragina dugeroko lorpen ebolutiboetan (autonomia garatzeanedo antzekoekin harremanak sortzean).

Beraz, Cicchetti-k eta Lynch-ek diotenez (1995), tratutxarrekin lotutako giro-baldintzen eraginez, tratu txa-rrak jasan dituen haurraren banakako garapeneko jar-duera ebolutiboak ez gainditzeko aukera gehiago ditu.Porrot ebolutibo horien eraginez sor daitezkeen arazopsikopatologikoen ondorioz haurrak gerora ez egoki-tzeko arriskua dute.

Hala ere, giro egokia ez izateak ez ditu, nahitaez,emaitza negatiboak eragin behar, tratu txarrak jasandituzten haurren geroko eboluzioan. Pertsona bakoi-tzari dagozkion alderdi positiboak izanez gero etaingurune-baldintza babesleak lortuz gero, tratu txarrakjasan dituzten haur batzuek gaitasun ebolutibo egokialor dezakete.

� Zergatik daude tratu txarrak?

Har dezagun berriz, hasierako berriko neskatoaren ka-sua. Harridurak eraginda, nahitaez, geure buruari ho-nako galdera hau egiten diogu: nola gerta daiteke ho-rrelakorik?

Arrazoia bilatu nahian, burura etortzen zaigun lehenbi-ziko gauza gurasoak zoratuta daudela pentsatzea da.Izan ere haurrenganako tratu txarrak ikertzen hasi zire-nean (1960-70), horixe zen irizpide nagusia. Hala ere,kezkagarria bada ere, gurasoen nahaste psikikoa iker-tutako kasuen % 10ean baino ez da izaten tratu txa-rren arrazoia.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 175

Gero, hirurogeita hamarreko hamarkadako lehenbizikourteetan, tratu txarrak eragiten dituzten pertsonen bar-nekoak ez diren arrazoiak, hau da, testuinguru kultura-la eta sozioekonomikoa, aztertzen hasi ziren.

Hala ere, denborarekin, ikerketen arabera argi geratuzen haurrenganako tratu txarren fenomenoa hori bainokonplexuagoa dela eta ezin dela faktore psikiatrikoenedo soziologikoen arabera bakarrik azaldu. Izan ere,tratu txarren kausak zehazteko faktore edo faktore--multzo bakarra erabiltzea ezinezkoa zenez, laurogei-ko hamarkadan planteamendu elkarreragileak sortzenhasi ziren. Planteamendu horietan faktore pertsonalaketa familiari, giroari eta kulturari dagozkien faktoreakkonbinatu egin ziren haurrenganako tratu txarren kau-sak bilatzeko (adibidez, Belsky, 1980, 1993; Cicchettieta Rizley, 1981).

Funtsean, giza garapen normalean kontuan hartzenditugun alderdi berak erabili behar ditugu organismoa-ren eta garapen-testuinguruen arteko elkarreragineansortzen diren arazoak aztertzeko.

Ikuspuntu ebolutiboaren arabera, tratu txarrak haurra-ren garapenaren eta garapen hori lortzeko baldintzeneta harremanen arteko elkarreraginari dagokion mu-turreko disfuntzio larria da. Izan ere, Cicchetti etaRizley-ren planteamenduaren arabera, haurrenganakotratu txarrak azaltzeko, elkarrekintzen araberako gara-pen ebolutiboaren eredua (Sameroff eta Chandler,1975) erabili behar da, egoera horri dagozkion bera-riazko arrisku-faktoreak kontuan hartuta.

Arrisku-faktore horiek bi kategoriatan banatzen dira:faktore indartzaileak (tratu txarrak agertzeko aukerakareagotzen dituztenak) eta faktore konpentsatzaileak(aukera murrizten dutenak). Kategoria bakoitzaren ba-rruan bi azpimultzo osagarri bereizten dira: faktore ira-gankorrak (gorabeherak dituztenak) eta faktore iraun-korrak (baldintza egonkorrei dagozkienak).

Tratu txarrak indartzen dituzten faktore iraunkorrenmultzoan hainbat baldintza eta ezaugarri sartzen dira:biologikoak (adibidez, haurra haztea eragozten edodesatsegin bihurtzen duten anomalia fisiko edo biolo-gikoak), historikoak (adibidez, txikitan tratu txarrak ja-san dituzten gurasoak izatea), psikologikoak (adibidez,gurasoen psikopatologia edo haurrak frustrazioa gain-ditzeko gaitasunik ez izatea edo erasokorregia izatea)eta/edo ingurunekoak (adibidez, estres handia,gizarte-sare desegokiak, auzo kaotikoak edo tratu txa-rrak sustatzen dituzten gizarte-balioak).

Faktore indartzaile iragankorren multzoan familienganeragina duten epe laburreko baldintzak eta tentsioaksartzen dira. Tratu txarrak eragiteko joera duten gura-soek, baldintza eta tentsio horien eraginez, tratu txa-rrak eman diezazkiokete seme-alabei. Epe laburrekobaldintza eta tentsio horiek, besteak beste, honakohauek izan daitezke: lesio edo gaixotasun fisikoak;lege-arazoak; diziplina arazoak haurrekin; semea edoalaba beste eboluzio-etapa zailagora pasatzea.

Faktore konpentsatzaile iraunkorrak tratu txarren arris-kua murrizten duten edo belaunaldiz belaunaldi trans-mititzea eragozten duten baldintza edo ezaugarriiraunkorrak dira (adibidez, aitaren, amaren, edo bienhaurtzaroko historia positiboa izatea edo gurasoen ar-teko harreman intimoak seguruak izatea).

Faktore konpentsatzaile iragankorren multzoan familiaestresaren aurka babes dezaketen, eta, ondorioz, tratutxarrak eragiteko edo transmititzeko aukerak murritzditzaketen, faktore guztiak sartzen dira (adibidez, bal-dintza ekonomikoak ustekabean hobetzea, bikotekide-en arteko harremanei dagokienez garai atsegina iza-tea edo haurrak etapa ebolutibo zaila gainditzea).Ciccheti eta Rizley-rentzat (1981) arrisku faktore positi-boak (konpentsatzaileak) zein negatiboak (indartzaile-ak) kontuan hartu behar dira, tratu txarrak gertatzekoarrazoiak eta tratu txarrak eragiteko erak ulertzeko. El-karrekintzen araberako eredu ebolutiboaren arabera,haurrenganako tratu txarrak, faktore indartzaileak fak-tore konpentsatzaileak baino gehiago direnean bainoez dira gertatzen.

Bestalde, testuinguruek guztiek ez dute eragin berahaurraren garapenean, eta haurrak ere ez du era bere-an eragiten testuinguru batzuetan eta besteetan. Za-lantzarik gabe garapenari dagokion testuingururik ga-rrantzitsuena familia da, oinarrizko gizarte-egituradelako. Familia da, beste testuinguru batzuekin harre-manak sortuz, haurraren oinarrizko premiak asetzendituena. Eta familiaren barruan gurasoak dira gizarte-ratzeko agente nagusiak (López, 1995a, 20 or.)

J. Belsky-k (1984) gurasoen jarduera baldintzatzen du-ten alderdiei eta tratu txarren kausak ulertzeko alder-diei buruzko proposamena egin zuen.

Autore horrek proposatu zuenez, gurasoen jokabideaneragiten duten faktoreei buruzko datu enpiriko guztienarabera eredu teoriko koherentea ezarri behar da, gu-rasoen jokabide anormala (tratu txarrei dagokiena) etanormala zein diren zehazteko. Eredu teoriko horri bu-ruz Belsky-k honako hau dio: “...aitaren eta amarenbarneko indarrek (nortasunek), haurraren barneko in-darrek (ezaugarri bereziek) eta gurasoen eta seme--alaben arteko harremanak sortzen diren gizarte--testuinguru zabalari dagozkion indarrek (bikotekideenarteko harremanek, gizarte-sareek eta gurasoen lanbi-deek) zuzeneko eragina dute gurasoen jokabidean.Halaber, gurasoen eboluzio-historiak, bikotekideen ar-teko harremanek, gizarte-sareek eta lanbideek guraso-en ongizate psikologiko orokorrean eragiten dute eta,beraz, gurasoen jokabidean, eta honek, haurraren ga-rapenean eragiten du. (Belsky, 1984, 84 or.).

Bestalde, autore berak dioenez, argudio horietan oina-rritutako ikerketen arabera, gurasoen jokabideareneragileei buruzko hiru ondorio orokor sortzen dira:

1) Gurasoen gaitasuna zehazten duten alderdiak askodira, eta, beraz, alderdi horietako bat ahula bada ere,sistema ez hausteko adina babes dute.

176 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

2) Gurasoen, haurren eta gizarte-testuinguruarenezaugarriek ez dute era berean eragiten gurasoen jo-kabidean. Izan ere, gurasoen baliabide psikologikoakdira eragilerik garrantzitsuena, zeren jokabidean zuze-nean eragiteaz gain, testuinguruari egokitzeko eranere eragiten baitute.

3) Gurasoen eboluzio-historiak eta nortasunak zehar-kako eragina dute jokabidean, zeren bikotekideen ar-teko harremanek, gizarte-sareek eta lanbideak aldezaurretiko eragina baitute gurasoen eta seme-alabenharremanak sortzen diren testuinguruan.

Bronfenbrenner-en irizpide ekologikoa kontuan hartu-ta, Belsky-k (1980, 1993) irizpide ekologikoa etafamilia-sisteman oinarritutakoa batu zituen eta hau-rrenganako tratu txarrak ulertzeko baliagarria izan dai-tekeen eredu orokorra sortu zuen: “Seme-alabei tratutxarrak ematen dizkieten gurasoak familian (mikrosis-teman) sartzen direnean, guraso bakoitzak bereeboluzio-historia (banakako garapena) ekartzen du fa-miliara, eta historia horren arabera, seme-alabei tratutxarra edo axolagabea emateko joera izan dezakete.Aldi berean, familian (mikrosisteman) eta familiatikkanpo (exosisteman) estresa eragiten duten indarrek,gurasoen eta seme-alaben artean gatazkak sortzekoaukerak areagotu egiten dituzte. Gurasoek haurtzaro-an izandako esperientzien (banakako garapenaren)eta pertsonari, familiari eta gizarte-taldeari dagokiengizarte edo azpikulturako balioen eta hazteko erarenondorioz, amaren edo aitaren gatazka konpontzekoerantzuna eta estresa tratu txar bihurtzen dira” (Belsky,1980, 33. or.).

Aipatu ditugun autoreek (Belsky-k, Cicchetti-k etaRizley-k) ezarri zituzten elkarreraginen araberako ere-duak interesgarriak badira ere, haurrenganako tratutxarren kausei buruzko ikerketa berrien joera bi helbu-ru bereiztea da: alde batetik, tratu txarren tipologia ba-koitza azaltzeko irizpideak ematea, eta, bestetik, tratutxarrak eragiten dituztenen jokabideak azaltzeko ele-mentuak, prozesuak eta mekanismoak identifikatzea(ikus, J. de Paúl-en berrikusketa, 1996a).

Garapen-testuinguru bakoitzean tratu txarrak indar-tzen eta eragozten dituzten faktoreen konbinazioaerraldoia denez, eta garapen-testuinguruen garrantzierlatiboari buruz zalantza dagoenez, tratu txarrei da-gozkien kasu asko ezin izaten dira zehaztu.

Arrisku-faktore ugari dituzten familia jakin batzuetan(gurasoek haurtzaroan tratu txarrak eta/edo utzikeriajasandakoak dira, pobrezian eta gizarteak baztertutabizi dira, gurasoak alkoholikoak dira), zergatik ez dahorrelako egoerarik sortzen? Pare bat arrisku-faktorebaino ez duten familietan, ordea, zergatik sortzen diratratu txarrak? Etorkizuneko erronka, beraz, galdera ho-riei eta antzekoei erantzuna emateko azalpen zeha-tzak lortzea da.

� Haurrenganako tratu txa-rren prebentziorako irizpideak

Erraz uler daitekeenez, haurrenganako tratu txarrenarazoa saihesteko biderik onena tratu txar horiek era-goztea da. Orain arte esan duguna kontuan hartuta,argi dago kasuok terapeutikoki tratatzea oso zaila delaeta kasu askotan arazoa deuseztatzeko eta/edo ondo-rioak arintzeko aukera gutxi ditugula. Zoritxarrez, kapi-tuluaren hasierako kasuan eta antzekoetan, ondorioakkonponezinak izaten dira.

Haurrenganako tratu txarren arazoa kuantitatiboki la-rria ez bada ere, prebentzioa justifikatuta dago, zerentratu txarrek haurraren garapenean eragiten dituztenondorioak epe laburrera, epe ertainera eta epe luzeralarriak izan baitaitezke.

Hala ere, hain konplexua den arazoari aurka egitekoprebentzioa garatzeko biderik badagoen ikusi beharradago. Proposatu izan diren prebentzio-jarduera askoarazoarekin lotutako arrisku-faktoreak kentzean oina-rritzen dira. Baina giro ekologikoan eta familia--sisteman oinarritzen den irizpideak joera hori zalan-tzan jartzen du. Adibidez, haurrei tratu txarrak ematendizkieten edo haurrekin axolagabeak diren gurasoak,askotan, sozialki isolatuta egon ohi direnez,prebentzio-estrategia egokitzat jotzen da gizarte--laguntzarako sareak indartzea, hurbilekoen (auzoko-en, lagunen) laguntza emozional eta materialaren bi-dez, eta gizarte-taldearen kontrolaren eta zigorrarenbidez tratu txarren arriskua murriztu ahal izateko. Bai-na sozialki isolatuta egoteak, haurrenganako tratu txa-rrei dagokienez, nekez izan dezake zuzeneko eragina.Normalean, haurren hazkuntza disfuntzionala guraso-ek gizarte-gaitasunik ez izatearen eta harremanak sor-tzeko zailtasunak izatearen ondoriozkoa izan ohi da.Olds-en eta Handerson-en iritziz (1989), gizarte--sareak indartuz, tratu txarrak murrizteko egin direnahaleginak ez dira hain eragingarriak izan; alde bate-tik, tratu txarrak eragiteko arriskua duten gurasoek,normalean, gizarte laguntza horiek aprobetxatu ahalizateko adina gizarte-gaitasunik izan ohi ez dutelako,eta, bestetik, sozialki isolatuta egotea tratu txarrenkausa baino gehiago, sintoma izan daitekeelako.

Hala ere, laguntza soziala indartzea erabilgarria izandaiteke, konfiantza eta gizarte-trebetasunak lortzekoeta tratu txarrak eragiteko arriskuari dagozkion bestealderdi batzuk kontuan hartzen dituen programa osoa-ren barne egiten bada.

Ondorioz sor daitezkeen tratu txarrei aurre hartzeko,sistema askotan eragin behar da, prebentzioko hirumailak kontuan hartuta.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 177

� Haurrenganako tratu txarrei aurre egi-teko lehen mailako prebentzioa

Lehen mailako prebentzioan, arazoaren sorrerarekineta mantentzearekin lotutako egitura eta egoera sozialzabalak aldatzea da helburua.

Lehen prebentzio-maila honetan, helburua ez da gizatalde jakin batean eragitea, gizarte-talde osoan edogizarte-talde horren zati handi batean eragitea baizik.

Ekologian eta familia-sisteman oinarritzen den irizpide-aren arabera, izan ere, ongizatearen eta hazkuntzaridagozkion testuinguru guztien (gizarte-talde, familia--sistema eta gizabanakoaren) arteko oreka arriskuanjar dezakeen edozein baldintzak edo aldagaik haurrenbabes-falta eragin dezake.

Beraz, lehen mailako prebentzioari dagozkion jar-duerek honako helburu hauek izango di tuzte(Cohn, 1991):

• Alkoholismoa edo toxikomania agertzea eragindezaketen egoerak murriztea.

• Pobrezia-egoerak kentzea.

• Lana lortzeko aukera gehiago eskaintzea eta gu-txieneko diru-sarrera ziurtatzea.

• Nahi gabeko haurdunaldiak murriztea.

• Seme-alabak haztearekin lotutako estresa mu-rriztea (baliabideak eskainiz: haurtzaindegiak,haur-eskolak...).

• Haurren garapena, haurren eskubideak eta pre-miak, gurasoen eginkizunei dagozkien eskakizu-nak eta adingabekoak tratatzeko era egokiakezagutzeko bide ematea.

• Gizarte-isolamenduko egoerak murriztea.

• Gizarte-taldearen laguntza lortzeko baliabideaksustatzea eta baliabideok erabiltzeko erraztasu-nak ematea.

• Bortizkeriaren gizarte-onarpena murriztea.

• Jendea haurrenganako tratu txarrei eta dagokienprebentzioari buruz sentsibilizatzea.

• Emakume eta gizonezkoen eskubideen eta au-keren berdintasuna sustatzea, etab.

Prebentzioko jarduera horien bidez, bestelakoprebentzio-estrategiak erabilita baino emaitza hobeaklor daitezke, zeren, haurrenganako tratu txarrak mu-rrizteaz gain, beste arazo psikosozial batzuk ere era-gotz baitaitezke (alkoholismoa eta bestelako toxikoma-niak, delinkuentzia, emakumeen aurkako erasoak,

etab.). Hala ere, askotan, prebentzio-maila hau ez dakontuan hartzen, zeren laguntza soziala diseinatu etaprogramatu ohi dutenek ez baitute aipatutako gizarte--baldintza horiek aldatzeko gaitasunik izaten, edota,lehen mailako prebentzio-estrategia horiek, epe luzerabaino neurtu ezin diren emaitzak lortzeko, baliabide--kopuru handia martxan jartzea eskatzen baitute.

Halaber, aldaketa horietako asko berez sortzen diramendebaldeko gizartean. Finkelhor-ek dioenez (1991),jaiotza-kopurua jaistearekin batera, seme-alaba askodituzten familien eta nahi gabeko seme-alaben kopu-rua txikiagotu egiten dira, eta, beraz, prebentzioan era-gin handia duen familia-plangintza egiteko aukerakareagotu egiten dira, eta pertsonek seme-alabak noizizan eta zenbat seme-alaba izan aukera dezakete eta,ondorioz, haurrenganako tratu txarrak sortzeko arris-kuak murriztu egiten dira. Haurrenganako tratu txarrenprebentzioan eragin positiboa duen beste aldaketa de-mografikoa lehenbiziko seme-alaba gero eta beran-duago izatea da. Horren ondorioz, pertsonak gurasobihurtzen direnean, psikologikoki helduagoak eta eko-nomikoki egonkorragoak izan ohi dira, eta hezkuntza--maila handiagoa izan ohi dute. Hala ere, jaiotza--kopurua jaisteak kontrako eragina ere izan dezake,zeren, haur gutxiago egoteaz gain, zaharren kopuruahandiagotu egiten denez, laguntza sozialen baliabide-ak premiak dituzten beste gizarte-talde horientzat era-bil baitaitezke.

Familia-plangintzaz gain, krisi ekonomikoak eta tradi-zionalki gizonezkoei eta emakumeei zegozkien rolenaldaketek ere eragina dute tratu txarren prebentzioan.Krisi ekonomikoaren eraginez jaiotza-kopurua jaistenbada ere, prebentzioari dagokionez kaltegarria ereizan daiteke, zeren arazo ekonomikoen ondoriozarrisku-faktore larriak ager baitaitezke (langabezia, po-brezia, marjinazioa, delinkuentzia, toxikomaniak,etab.) eta erakundeek eta zerbitzu publikoek preben-tziorako erabiltzen dituzten baliabideak zeharo murritzbaitaitezke.

Azkenik, haurrenganako tratu txarren lehen mailakoprebentzioan, ezinbestekoa da erakunde nagusien jar-duerez mintzatzea. Haurren ongizatearen parte handibat gizarte-erakunde boteretsuen esku dago. Haurrenbabesak kontuan hartu beharreko lehentasunezkogaia izan behar du estatuko edo erkidegoko aurrekon-tuetan eta legeetan. Alderdi honetan, gobernuz kanpo-ko erakundeek eta elkarteek eragin handia dute, zerenerakunde boteretsuak presionatu egiten baitituzte,haurren ongizate orokorrari eta, zehazki, haurrengana-ko tratu txarrei aurre egiteari dagokienez.

� Haurrenganako tratu txarrei aurre egi-teko bigarren mailako prebentzioa

Maila honetan, prebentzio-jardueraren helburua ezdira gizarteko talde zabalak, haurrei tratu txarrak eragi-teko arrisku-faktoreak dituzten taldeak baizik.

178 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

Bigarren mailako prebentzio-jardueren bidez, lor-tzen diren emaitzak epe laburrera ikus daitezke.Izan ere, gehien garatu diren prebentzio-estrategiakdira. Horregatik, sakonago aztertuko ditugu. Horre-tarako, bigarren mailako prebentziorako programeiburuzko zenbait galderari erantzuna ematen saiatu-ko gara.

� Zer da komenigarriagoa, haurrenganakotratu txarren aurkako prebentzio orokorraegitea, ala tratu txarren egoera zehatzen pre-bentzioa egitea?

Maiz, bigarren mailako prebentzioan tratu txarrakeragiteko erak ez dira bereizten. Adibidez, sexu--abusua bereizten bada ere, abusu fisikoa, tratu txaremozionalak eta utzikeria fisikoa eta psikologikoamultzo berean sartu ohi dira. Izan ere bigarren maila-ko prebentzioko programa askoren helburua guraso-en jarduera eta pertsonen portaera orokorra hobe-tzea izan ohi da, eta tratu txarrak eragiteko erak ezdira kontuan hartzen.

Prebentzioak arrakasta izan dezan, ezinbestekoa datratu txarrak eragiteko erak kontuan hartzea. Adibidez,tratu txarren arrazoia, askotan, haurraren jokabideakontrolatzen ez jakitea izan ohi da, eta, tratu txar ho-riek murrizteko, egokia da gurasoei haurren jokabideagobernatzen irakastea. Baina guraso axolagabeenganestrategia horrek ez du arrakastarik izango, zeren gu-raso horien arazoak ez baitu zerikusirik haurraren jo-kabidea kontrolatu ezin izatearekin.

Daro-k (1988) tratu txarren egoeren heterogeneo-tasuna kontuan hartuta egin diren lan koherenteakbildu zituen. Ikerketa horien arabera, hona hementratu txarrak egoeren arabera eragozteko estrate-gia egokienak:

- Tratu txar fisikoei aurre egiteko, fisikoak ez direndiziplina-metodoak eta estresari aurka egiteko trebeta-sunak irakastea.

- Jokabide axolagabeekin lotuta dauden isolamenduaeta baliabide-falta eragozteko biderik egokiena,laguntza-zerbitzuak ezagutaraztea eta erabiltzen ira-kastea da.

- Guraso eta seme-alaben arteko abusu emozionalakeragozteko, gurasoek ahozko mezu positiboak adiera-zi behar dizkiote haurrei.

- Haurrek zein fami l iek bete behar di tuztensegurtasun-arauak zehaztuz gero, abusu fisikoaketa/edo sexu-abusuak sortzeko aukerak murritz dai-tezke.

� Helburuak: tratu txarrak deusezta al di-tzakegu?

Tratu txarren arazoaren arrazoiak ugari direla eta, nor-malean, baliabide asko ez direla izaten kontuan hartu-ta, bigarren mailako prebentzio-jarduerak, tratu txarreneragileak izan daitezkeen alderdi batzuen aurka bainoezin dira erabili. Horrez gain, emaitzak lortzeko, ohikoadena baino epe luzeagoa ezarri behar da (normalean,2 urtekoa izan ohi da). Halaber, zenbait trebetasun ho-betuz tratu txarrak murrizteko dauden zailtasunak kon-tuan hartu behar ditugu. Horren arabera, tratu txarrenkopurua murriztu beharrean, prebentzioaren helburuegokiagoa izan daiteke tratu txarrak agerraraz dezake-ten arrisku-baldintzak murriztea.

Dena den, edozein prebentzio-programaren helburuakjokabide edo jarrera jakin batzuen arabera zehaztu be-har dira.

� Zein dira arrisku handiko pertsonak?

Bigarren mailako prebentzio-programen izaeragatik,oso garrantzitsua da programok zeinentzat egin behardiren jakitea.

Lehen, prebentzio-programak tratu txarrak eragiten di-tuzten agenteentzat egin ohi ziren, eta programon hel-burua arazoa sorrarazten duen jokabidearen eraginamurriztea izan ohi zen. Laurogeiko hamarkadaz geroz-tik, programak biktima izan daitekeenarentzat eginizan dira. Biktima izan daitekeenaren araberako pro-grama horien helburua, tratu txarrak jaso dezakeenaridefendatzeko edo ihes egiteko trebetasunak eskain-tzea da.

Horrez gain, gaur egungo joeraren arabera,prebentzio-jardueren zein jarduera terapeutikoen hel-burua familia izan ohi da, zeren arrisku-faktore askofamilia-sistemari dagozkio eta ez tratu txarrak eragitendituen pertsona jakin bati. Horrez gain, joera hori pre-bentzio aldetik eraginkorragoa da, zeren, hazkuntza-ren urritasunen aurka jardun beharrean, hazkuntza--testuingurua indartzen saiatzen baita.

Esku-hartzearen helburua eragilea zein biktima izandaere, haurrenganako tratu txarren aurkako prebentzio--estrategien helburua arrisku handiko taldeak identifi-katzea da. Tratu txarrak eragiten dituzten edo axolaga-bekeriaz jokatzen duten pertsonak edo familiakidentifikatzeko egin diren lanen arabera, arrisku--faktoreen zerrenda egin ahal izan da. Horrez gain, ba-daude arrisku handiko pertsonak identifikatzeko bera-riazko tresna estandarizatuak (adibidez, Cild abusepotential inventory, Milner, 1986), baina funtsezko gal-dera honako hau da: irizpide edo tresna horien bidezbenetan aurreikus al daitezke haurrenganako tratu txa-rren kasuak? Ikus dezagun galdera horri erantzutekozer azal dezakegun.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 179

� Arrisku handiko pertsonek benetanematen al dizkiete tratu txarrak eurenseme-alabei? Eta, arrisku txikiko pertso-nak libre al daude arazo horretatik?

Esan dugunez, arrisku handiko pertsonak, haurrenga-nako tratu txarren fenomenoarekin lotutako arrisku--faktoreen arabera identifikatu ohi dira. Baina arrisku--faktore horiek egon arren, pertsona horrek ez duzertan, gerora, tratu txarrak eragin. Erresuma BatuanBrowne-k eta Saqi-k (1988) egindako azterketan, zen-bait emakume, haurdunaldian eta erditu ondoren, 13irizpideren (7.4. taula) arabera aztertu zituzten, geroratratu txarrak eragiteko zuten arriskua baloratzeko.

• 21 urtetik beherako gurasoak.

• Seme-alaben artean denbora-tarte txikia (urteeta erdi baino gutxiago).

• Aurreikusitako edoskitze-mota eta benetakoedoskitze-mota.

• Ama, haurra jaio ondoren, seme-alabarengandik24 ordu baino gehiago aldenduta egotea.

• Haur goiztiarrak edo pisu txikiarekin jaiotakoak.

• Haurra minusbaliotasun fisiko edo psikikoarekin,edo bestelako urritasunarekin.

• Amak bikotekiderik ez izatea edo banandutaegotea.

• Bikotearen egoera ezegonkorra (amaren bikote-kidea haurraren aita biologikoa ez izatea).

• Arazo sozioekonomikoak (pobrezia, gizarte--isolamendua...).

• Jatorrizko familiaren historian tratu txarrak edobortizkeria izatea.

• Depresioa, droga-mendekotasuna (alkohola edobeste droga batzuk) edo bestelako nahaste men-talen bat.

• Gurasoek txikitan banaketaren ondorioak, tratutxarrak edo utzikeria jaso izatea

.•Gurasoak haurrarenganako intoleranteak, axola-gabeak izatea edo antsietate handiegia izatea.

7.4. taula Browne eta Saqi-k tratu txarren arriskuabaloratzeko erabili zituzten irizpideak

·Aztertutako 186 familietatik 66 arrisku handikotzat jozituzten; 51 kasuk tratu txarrak eragiteko joera zuteneta 109 familia arrisku txikikotzat jo zituzten. Tratu txa-rrak eragiteko joera zuten 15 familiatan ez zen tratutxarrik izan (positibo faltsuak) eta arrisku txikia zuten

11 familiatan tratu txarrak izan ziren (negatibo fal-tsuak). Beraz, aztertutako 186 kasuetatik 160 ondosailkatu zituzten.

Bi ikertzaile horiek, irizpide berberak erabilita, haurraizan behar zuten familien kopuru handia ere aztertuzuten. Aztertutako 14.238 familietatik 949 (% 6,7) tratutxarrak eragiteko arrisku handikotzat jo zituzten. Azter-keta egin eta bost urtera, 14.238 familietako 83 kasu-tan tratu txarrak izan ziren. 83 kasu horietako 56 arris-kutsutzat jo zituzten hasieratik (% 79) eta arriskutsuakez ziren 14.155 familietatik 13.262 (% 93,7) egoki sail-katu zituzten. Beraz, Browne eta Saqi-ren arabera,tratu txarren arazoa aurreikusteko edozein azterketak% 10-15eko errorea izango du.

Ondorioz, tratu txarrak aurreikusteko edozein metodoerabilita ere, kasuen ehuneko zehatz bat gaizki katalo-gatuta egongo da. Neurtzeko eta detektatzeko hainbatmetodo konbinatuta emaitza hobeak lortzen dira, bai-na ez dago % 100 ziurtatzen duen metodorik.

Irizpide etikoen arabera, tratu txarrak eragiten ez di-tuen pertsona bat eragiletzat jotzeak (positibo faltsuak)ondorio txarrak izan ditzake, batez ere, haurrak babes-teko sistemak pertsona horri zigorren bat ezartzen ba-dio (adibidez, haurrak zaintzeko eskubidea kentzea).Kontrako kasuan, hau da, tratu txarren eragilea arriskutxikikotzat jotzen denean (negatibo faltsua) ondorioakare kaltegarriagoak izan daitezke.

Horregatik, bigarren mailako prebentzioan erabiltzendiren jarduerak familia dute helburu, tratu txarra sor-tzeko familia-kide bakoitzak duen arrisku-faktorea kon-tuan hartu gabe. Hala ere, horrela, gaizki katalogatze-ko arriskua txikiagoa bada ere, zalantzan jarri beharda, tratu txarren edo utzikeriaren kasurik gertatu ezden familiaren intimitatean sartzea etikoki zilegi denala ez, zeren arriskurik ez duen pertsona arriskutsutzatjotzeak pertsona hori sozialki markatuta utz baitezake.Era berean, arrisku handikoak ez diren familiei ere la-guntzak eskainiz gero, bigarren mailako prebentzioaridagokion aurrekontua garestitu egingo litzateke etabenetan laguntza behar duen familiaren bat laguntza-rik gabe geratzeko arriskua egongo litzateke.

� Kontraesana: prebentzioari etekin han-diena atera diezaioketenak izan ohi diraprebentzio-jardueretan gutxien parte har-tu nahi izaten dutenak

Tratu txarrak eragiteko arrisku handia duten pertsonakdetektatzeko iturri nagusiak ospitaleak eta klinikak, an-bulatorioak, gizarte-zerbitzu orokorrak eta haurren ba-beserako gizarte-zerbitzuak, eta neurri txikiagoan, la-guntza eskatzen duten familiak izan ohi dira. Hala ere,detektatzeko iturri eta sistema horiek beti ez dira ego-kiak izaten, zeren, askotan, arrisku-faktore nabarme-nenak baino ez baitira kontuan hartzen, tipologiak ezbaitira bereizten edota gizarte-klase eskuragarrienakbaino ez baitira aztertzen. Horrela, prebentzio-jarduera

180 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

arrisku handiko pertsona jakin batzuengana baino ezda iristen eta laguntza behar izan dezaketen pertsonaasko kanpoan gelditzen dira.

Baina zailtasunak ez dira hor amaitzen. Arrisku handi-ko taldeko pertsonak identifikatu ondoren, pertsonahoriek izan ohi duten laguntza ukatzeko joera gaindituegin behar izaten da.

Barth, Ash eta Hacking-ek (1986) diotenez, preben-tzioko programak, normalean, denok egokitzat jotzenditugu, arrisku handiko gurasoek salbu. Laguntza jasodezaketen motibazio-falta horren ondorioz, zaila izanohi da bigarren mailako prebentzioko programak gara-tzea eta mantentzea. Laguntza ukatzeko arrazoiak,besteak beste, honako hauek izan daitezke:

a) Tratu txarrak eragin ditzakeen edo gurasoen rolabetetzeko gaitasunik ez duen pertsona gisa kataloga-tuz gero, pertsona hori sozialki markatuta geratzea.

b) Prebentzioko programetan parte hartzeak eskatzenduen ahalegin handia.

c) Prebentzio-jarduerak familien barruan egin ohi dire-nez, etxekoen pribatutasunean sartzea.

Ondorioz, estrategia eraginkorrenak zein diren ezar-tzeko irizpide zehatzik ez dagoen bitartean, intimitate-an ahalik eta gutxien sartzen diren eta zalantza etikogutxien sorrarazten dituzten programak erabiltzea ko-meni da (Barth eta laguntzaileak, 1986).

Baina, familiak prebentzioko programetan parte har-tzera motibatzeaz gain, funtsezkoa da, familia horiekprebentzio-jarduera amaitu arte manten daitezen lor-tzea. Beraz, motibazioa sustatzeko jarduerak progra-man sartu beharko lirateke. Alderdi horri buruz, zenbaitautorek faktore osagarriak kontuan hartu behar direlaaldarrikatzen dute; adibidez, prebentzio-jarduera egite-ko lekua. Lokaletan egin ohi diren prebentzio--jardueretan, familien % 40-50ak programa uzten du(Johnson eta Breckenridge, 1982). Horregatik, progra-ma asko etxerik etxe edo aukera biak konbinatuta(guraso-taldeekin lokaletan lan egitea eta etxeetara bi-sitak egitea) egin ohi dira.

Arrisku handiko familiek programetan parte hartu nahiez dutenean, profesionalek dilema larria izaten dute,zeren, familien ukapena onartzea edo jarduera gogo-rragoak erabiltzea aukeratu behar izaten baitute (Her-ce eta Torres Gómez de Cádiz, 1995). Beraz, zilegi alda jardueran parte hartzea nahi ez izatea onartzea,etxeko haurrak arriskuan daudela jakinda? Eskubideaal dugu, familien intimitatean sartzeko tratu txarrak sor-tu baino lehen?

� Arrisku handiko familiei prebentziokoprogrametan eskaintzen zaizkien zerbi-tzuak

Prebentzioko programan edo programa terapeutikoaneskaintzen diren zerbitzu-kopurua eta zein zerbitzu--mota eskaini behar diren erabakitzeko, funtsean, hiruirizpide kontuan hartu ohi dira (Herce eta Torres Gó-mez de Cádiz, 1996): eragotzi nahi den arazoa azal-tzeko era, zerbitzuak martxan jartzeko erabil daitezke-en baliabideak eta aldez aurretik egin izan direnantzeko jarduerek izan duten eraginkortasuna.

Tratu txarren arazoa azaltzeko erari dagokionez,etiologia zehatza ezartzeko adostasunik ez dagoe-nez, autoreek ez diote garrantzi bera ematen arrisku--faktore batzuei eta besteei. Altemeier, O`Connor,Tucker, Sherrod eta Vietze-k (1985), adibidez, fakto-rerik garrantzitsuena gurasoen hazkuntza-historiadela diote, eta Olds, Henderson, Tatelbaum etaChamberlin-ek (1988), adinak, maila sozioekonomi-koak edo bikotekiderik ez izateak duten eragin nega-tiboa azpimarratzen dute.

Beraz, faktore batzuk edo besteak kontuan hartuzgero, arazoa azaltzeko era desberdina izango da. Adi-bidez, gurasoen hazkuntza-historiaren arabera jardu-nez gero, helburua gurasoen urritasun afektiboak mu-rriztea izango da. Baina, funtsezko faktoretzat amanerabea izatea edo bikotekiderik ez izatea hartzenbada, atxikimendu-irudien falta murrizteko gizarte--sareak martxan jarri beharko dira.

Aldez aurretik arrakasta izan duten jarduerak erabiltze-ari dagokionez, zoritxarrez, programa gehienen arra-kasta erlatiboa denez, zaila da horietako bat aukera-tzea. Hori ahaztu gabe, jarraian, programetan gehienerabili ohi diren baliabideak ikusiko ditugu.

Aztertuko ditugun programak jaiotza-ingurukoak dira(haurra jaio baino 6 hilabete lehenagotik urtebete iza-ten duenera arte). Jaiotza-ingurua prebentzioa egitekoaldirik onena da. Izan ere, tratu txarrak aurreikusten la-gunduko diguten seinale batzuk aldi horretan agertzendira. Horrez gain, gurasoek, rol berria estreinatzen du-tenez, joera handiagoa izan ohi dute ikasteko eta la-guntzak jasotzeko. Halaber, aldi horretan emakumeekmaiz egiten dituzte azterketa medikoak, eta, ondorioz,errazagoa izan ohi da arrisku handiko pertsonak de-tektatzea eta parte hartzera bultzatzea.

“Jaiotza-inguruan esku hartzeko programetan” erabiliohi diren prebentzioko baliabideei dagokienez, TorresGómez de Cádiz eta Herce-ren lanetan (1995) oinarri-tuko gara eta bi zerbitzu-mota bereiztuko ditugu: bana-kako zerbitzua eta taldekako zerbitzua.

Banakako zerbitzuetan, esku hartzeko aldi osoan ze-har familia bakoitzarekin pertsona batek lan egiten dueta pertsona horrek etengabeko eta zuzeneko kontak-tua izan ohi du familiarekin. Pertsona horren eginkizun

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 181

nagusiak honako hauek dira: gurasoekin harreman po-sitiboa eta elkarlanean oinarritutakoa ezartzea; familia-ko kide guztiak haurraren jaiotzan parte hartzera bul-tzatzea; gurasoei haurren garapenari dagozkion mailaguztiei buruzko informazioa ematea; haurren jokabi-dea kontrolatzeko erasokorrak ez diren teknikak ira-kastea eta gizarte-taldeak dituen baliabideei buruzkoinformazioa ematea. Halaber, pertsona horrek eskura-garria izan behar du, krisi-aldietan familiak beregana joal izan dezan.

Banakako beste zerbitzu batzuen helburua, ama izan-go denaren osasun-ohiturak hobetzea da (Olds eta la-guntzaileak, 1988): amaren pisua kontrolatzea, dietaorekatua ematea, substantzia toxikoen kontsumoa mu-rriztea (tabakoa, alkohola...), kontrol mediko egokia ja-rraitzen laguntzea, etab. Jarduera horien bidez lortunahi dena, jaioko den haurrak izan ditzakeen malfor-mazio fisikoak eta bestelako arazoak saihestea da.

Taldeko zerbitzuei dagokienez, bi motakoak izan ohidira, hots, haurraren garapenari eta haurren zaintzaridagozkien alderdien irakaskuntzan oinarritzen direnaketa gurasoei laguntzeko sare sozialak ezartzean etasendotzean oinarritzen direnak. 8-10 laguneko taldee-tan egin ohi dira eta aldizka (normalean, astero) bilduohi dira.

Helburu pedagogikoa duten taldeetan, ikaskuntzareneta atxikimenduaren teorietan oinarrituta jarduerakerabili ohi dira, gurasoek dagokien rola betetzeko be-har dituzten gaitasunak lor ditzaten. Ikaskuntza horre-tan, besteak beste, estresari aurre egiteko, norbereburua kontrolatzeko, gizarte-trebetasunak lortzeko etahaurren jokabidea kontrolatzeko erasokorrak ez direnteknikak irakatsi ohi dira.

Laguntzan oinarritzen diren taldeetan erabili ohi direntekniken helburua guraso horiek normalean izaten du-ten gizarte-isolamendua murriztea izan ohi da. Horre-tarako, batez ere seme-alabekin eta beste senideekindituzten harremanetan sortzen diren arazoez mintzatuahal izateko testuinguru egokia eskaintzen zaie. Hala-ber, beste helburu bat, behar dutenean erabiltzeko edoaisialdia antolatzeko gizarte-laguntzari dagozkion sa-reak sendotzea izan ohi da.

Zaila da talde egokia zein de ezartzea. Hala ere,1991n Estatu Batuetan egin zen Nazioarteko bileranadierazi zutenez, irakaskuntzan oinarritutako taldeekez dute espero zen arrakasta izan eta laguntza-taldeakbultzatzea komeni da (Recommendations..., 1991).

Hala ere, irakaskuntza eta laguntza eta banakako zeintaldeko programak ez dira bateraezinak eta ohikoenaprogramak konbinatzea izaten da. Banakako eta talde-ko zerbitzuak konbinatzen dituzten eta helburutzat gu-rasoen trebetasunak garatzea eta gizarte-isolamenduasaihestea duten programa konbinatuek arrakasta han-dia izan dute.

� Prebentzioko programen eraginkortasuna

Bigarren mailako prebentzioko programen eraginkorta-suna egiaztatzeko ezinbestekoa da ebaluazio egokiaegitea. Baina ebaluazioa egiteko, hau da, programakezarri eta errepikatzeko, lortu diren helburuak zehazte-ko eta programen arrakastan edo porrotean eraginaizan duten faktoreak zehazteko, ez da metodologiaegokia erabili ohi eta, ondorioz, lortutako emaitzak ezdira baliagarriak eta ezin dira orokortu. Ebaluazio ho-rien akatsak, besteak beste, honako hauek izan dira:a) talde adierazleko eta konparazio-taldeko pertsonakausaz ez hautatzea; b) talde adierazleko etakonparazio-taldeko pertsonak egoki ez parekatzea; c)emaitzak aztertutako unibertso osora orokortzeko lagintxikiegia erabiltzea; d) segimendua denboraldi txikietanegin ohi da eta, ondorioz, epe luzerako emaitzak etalortu diren helburuak zein diren ezin da jakin; e) eba-luatzeko erabilitako tresnen ezaugarri psikometrikoakdesegokiak izatea (ikus, Daro, 1988).

Daro-ren iritziz, prebentzioko programen ebaluazioaegiteko, honako hiru prozesu hauek bete behar dira:

1) Tratu txarrak sortzeko aukera areagotzen duten bal-dintzak zehaztea.

2) Baldintza horiek hobetzeko programek duten ahal-mena neurtzea.

3) Hobekuntza horiek haurrenganako tratu txarren ba-tez bestekoan duten eragina aztertzea.

Baina programa guztiek ez dute porrot egin. Programaarrakastatsuaren adibide gisa Olds-ek eta laguntzaile-ek egin zuten “Prenatal Early Infancy Project” (1988)deritzona azalduko dugu.

Estreinako erditu behar zuten 400 emakume aztertu zi-tuzten. Emakume horiek, gutxienez, honako lau bal-dintzetako bat bete behar zuten: nerabea izatea, biko-tekiderik ez izatea edo diru gutxi irabaztea.Emakumeak, ausaz, honako lau talde hauetan banatuzituzten: a taldea): kontrol-taldea (talde honetan hau-rraren osasuna behatu eta ebaluatu besterik ez zutenegin). Beste hiru taldeak eskainitako zerbitzuen kopu-ruaren arabera aztertu zituzten: b taldea): talde hone-tan, haurraren osasuna behatzeaz eta ebaluatzeazgain, pediatrarengana joan ahal izateko diru-laguntzaeman zieten; c taldea): b taldekoei eskainitako zerbi-tzuez gain, etxera profesional bat bidali zitzaien haur-dunaldiak iraun zuen bitartean; d taldea): c taldekoeieskainitako zerbitzu berberak eskaini zitzaien, bainatalde honetan profesionalak haurra jaio eta bi urteraarte egin zituen bisitak. Segimendua haurrek bi urtebete arte luzatu zuten. Taldeak aztertzeko honako al-dagai hauek erabili zituzten: haurdunaldian amak izan-dako osasun-ohiturak; senideek haurraren jaiotzaprestatzen zein neurritan parte hartu zuten; jaioberria-ren pisua; haurren izaera eta eboluzio-kozientea;

182 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

gizarte-taldeko zerbitzu antolatuen erabilera; haurrenjokabidea kontrolatzeko erasokorrak ez diren teknikenerabilera; ospitaleko larrialdietara zenbat aldiz joan ziren;geroko haurdunaldien kopurua eta egiaztatutako hau-rrenganako tratu txarren salaketa-kopurua (% 19kontrol-taldean eta b taldean, eta % 4 c eta d taldeetan).

Horrelako programetan erabilitako metodologia zorro-tza izan ez bada ere, emaitza onak ere lortu izan dira.Lorpen horietako garrantzitsuenak honako hauek izandira: amaren eta seme-alabaren arteko atxikimenduaeta seme-alaben premia emozionalei erantzutekoamaren gaitasuna hobetzea; haurraren premia fisikoaketa ebolutiboak egoki asetzeko trebetasunak berega-natzea; geroko haurdunaldi-kopuru txikiagoa; osasun--zerbitzuak gehiago erabiltzea; lana lortzeko aukerakareagotzea; gizarte-zerbitzuak hainbeste behar ez iza-tea; goi-mailako ikasketak pertsona gehiagok buru-tzea; lan-tasa handiagotzea; aukeran dauden gizarte--taldeko zerbitzuak hobeto ezagutzea eta gehiagoerabiltzea; gizarte-laguntzen sarea hobetzea; haurdu-naldiaz gehiago arduratzea; haurdunaldian amarenosasun-ohiturak hobetzea; haurrak hain gatazkatsuakez izatea eta izaera hobea izatea; zigor fisikoa eta mu-rrizketak gutxiago erabiltzea; haurrek eboluzio--garapeneko maila handiagoak lortzea eta ospitalekolarrialdietara ostera gutxiago egitea (Daro, 1988).

Ezin da esan lorpen horien bidez tratu txarren preben-tzio eraginkorra egin daitekeenik, baina, era berean,ezin da ukatu eragin positiboa dutela. Hala ere, progra-ma horien bidez prebentzio eraginkorra lortzeko, epelaburrerako onurak eta epe luzera tratu txarrak murriz-teko izan dezaketen eragina lotu egin beharko lirateke.Epe luzerako eraginak ezartzeko, segimendu-aldi lu-zeko azterketa zabalak egin beharko lirateke.

Programak mantendu eta errepikatu ahal izateko, eba-luazioetan, besteak beste, honako datu hauek bildubeharko dira: kostuaren eta etekinaren arteko erlazioa;parte-hartzaileen asebetetzea; programan zehar iza-ten diren utzikerien kopurua; lortutako helburuak; pro-grama egiten dutenen asebetetzea eta esku hartzeakeragin ditzakeen nahi gabeko ondorioak.

Kostuaren eta etekinen arteko erlazioa aztertzeari da-gokionez, egoera gatazkatsuetan dirua eta ahaleginakinbertitzea garestia bada ere, are garestiagoa da ara-zoa oraindik agertu ez den egoeretan inbertitzea. Be-raz, programan inbertitutakoaren eta lortutakoaren ar-teko oreka aztertzeko, irizpide ekonomikoa eta etikoakontuan hartu behar dira (Herce eta Torres Gómez deCádiz, 1996). Etikoki, programa eginda saihets daitez-keen giza kalteak aztertu behar dira, eta ekonomikoki,parte hartzen duten familiek etorkizunean laguntza--zerbitzurik erabili behar ez izatearen ondorioz aurrezdaitekeena kontuan hartu behar da.

� Haurrenganako tratu txarrei aurre egi-teko hirugarren mailako prebentzioa

Maila honetan egiten diren jardueren helburuak hona-ko hauek dira: tratu txarrak berriz ez agertzea, arazohori duten familietan tratu txarren iraupena murrizteaeta tratu txarren ondorio kaltegarriak ahalik eta gehienmurriztea. Hirugarren mailako jarduera hauei preben-tzio deitzea zalantzagarria da, zeren arazoa sortu etagero egiten baitira.

Hala ere, De Paúl-ek dioenez (1996b, 331. or.), hiruga-rren maila honen balio prebentiboa berreskuratu egindaiteke: “Tratu txarrak jasan dituen haurrak tratu txargehiagorik ez jasatea lortzen badugu, arazoaren ondo-rio negatiboak eta kalteak saihestuko ditugu (hiruga-rren mailako prebentzioa), eta aldi berean, arrisku han-diko pertsonarengan eragitea lortuko dugu, zeren,etorkizunean, aita edo ama izaten denean, seme--alabei tratu txarrak ez ematea lortuko baitugu (biga-rren mailako prebentzioa)”.

Argi dago, etorkizunean, lehen, bigarren eta hiruga-rren mailako prebentzioak lotzeko ahalegin guztiakegin behar direla, gaur egun dauden irizpideak ba-teratuta. Krugman-ek dioenez (1995), prebentzioaridagokionez, etorkizuneko erronka nagusiak iker-kuntzarekin eta programen ebaluazioarekin konpro-misoa hartzea eta benetan eragingarriak diren pro-gramak diseinatzea dira.

Giza garapenaren irizpide ekologikoaren arabera, tratutxarren prebentzioaren helburuei buruzko hausnarketaegin behar da. Wolfe-k dioenez (1987), prebentziokoestrategiek, tratu txartzat jo ohi ditugun egoerak azter-tzeaz gain, jarduera-eremua zabaldu beharko luketeeta haurren ongizatea honda dezaketen familia--sistemen ezaugarriak aztertu beharko lituzkete.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 183

1. Zer da familia?

2. Lanarengatik edo ikasketengatik elkarrekin bizi diren gazteak familiaren antzeko zerbait osatzen al dute?Erantzunean arrazoiak azaldu.

3. Azaldu labur-labur familiaren eginkizunak zein diren.

4. Gurasoen hezkuntza-estiloak eragina du seme-alaben garapen sozioafektiboan, eta seme-alaben autonomia-ren eta autoestimuaren maila zehazten du. Ados al zaude adierazpen horrekin? Erantzunean arrazoiak azaldu.

5. Telebistan, familia-eredu desberdinak azaltzen dituzten gero eta iragarki gehiago daude. Aipatu gehien gusta-tu edo harritu zaituen hiru eredu eta azaldu zer iruditzen zaizkizun.

6. Aldizkarietan, telebistan erabili ohi duten makillajerik eta parafernaliarik gabe eguneroko bizitzako egoeretanagertzen diren pertsonaia ospetsuak bilatu. Konparatu pertsonaion ohiko irudi publikoa eta aurkitu dituzun iru-dietan duten irudia.

7. Zineman eta telebistan adierazpen emozionala indartzeko tresna ugari erabili ohi dira, ikuslearengan pertso-naienganako enpatia, inplikazio emozionala eta identifikazioa sorrarazteko. Batzuetan, telebistaren kasuan,adierazpen emozional handi horrek gurasoak kezkarazi egiten ditu, baina zinemak ez du hainbesteko eraginik.Zein da zure ustez telebistaren eta zinemaren arteko alde horren arrazoia?

8. Irakurri honako adibide hau eta hausnarketa egin:

“Beraz, aitak iruzur egiten dio... (eta) ziria sartzen dio. Jonek irabazten duenean, aitak adarra jotzen dio ikas-tuna izateagatik, eta galtzen duenean, inozoa dela esaten dio. Afektuarekin gauza bera gertatzen da. AitakJoni besarkada bat emateko hurbiltzeko esaten dio, eta Jon hurbiltzen denean, gainetik kentzen du maritxuaez izateko esanez... Jon urduri dago, atzamarra ahoan sartzen du eta umeari mihia trabatzen zaio (horregatikere aitak ziria sartzen dio). (Honako liburu honetan aipatua: J. STHASSEN, Psicología del desarrollo.)

Zure ustez, kasu hori ohikoa al da gure gizartean? Pentsatu zure inguruko senide, auzoko, lagun eta abarren-gan eta bila itzazu testuan azaltzen den egoeraren antzeko adibideak.

9. Azaldu haurrenganako tratu txarren faktore indartzaileak eta faktore konpentsatzaileak zer diren?

10. Ikusi dugunez, emakumeak lan mundura sartu direnetik, aldaketak sortu dira familien eguneroko bizitzan. Aipaitzazu lana eta familiako bizitza bateratzeko zenbait proposamen.

11. Telebista-kateek ematen dituzten programen azterketa egin. Zenbat ordu erabiltzen dituzte haurrentzako pro-gramak emateko? Zein motatako programak dira? Zein ordutan ematen dituzte?

12. Hiru pertsonako taldeak osatu eta pentsatu ea adopzioa aukeratu duen (edo denboraldi baterako neskatxaedo mutikoren bat hartu duen) pertsona edo familiaren bat ezagutze duzuen. Galdera-sorta prestatu elkarriz-keta egiteko.

13. Orain, mendebaldeko gizartean, mugikorrak, bideojokoak eta internet dira, dirudienez, telebistarekiko adikzioa neu-rri batean ordezkatu dutenak. Neska-mutil ugarik jarduten du hainbat eta hainbat ordutan zaletasun horien mende.

* Zein desberdintasun dituzte teknologia hauek telebista klasikoaren ondoan? Zein dira antzeko alderdiak?

* Aparatu hauetakoren bati lotuta ordu asko igarotzen dituen ume bat baino gehiago ezagutuko duzu. Azal ezazuzehatz-mehatz (zenbat ordutan egoten den konektatuta, zein arazo izan dituen edo ditzakeen, zein abantaila...).

* Orain gazte gehienak eta ume batzuek mugikorra dute patrikan. Zergatik? Zein arrera ditu? Zein eragozpen?Zer-nolako eragina du planak egiteko, arazoak konpontzeko edo pertsona arteko harremanetan? Gero etapremia gehiago ditugula eta, zer irizten diozu?

14. Aipatu dugunez, emakumea lan-mundura sartzeak familiako bizimoduan zenbait aldaketa eragin ditu. Lanekojarduera eta familiako bizitza bateragarri izan daitezen, egi zenbait proposamen.

15. Telebista-kateetako programazio-parrilla aztertu. Ikusi umeentzako programak zenbat ordu artzen dituzten,zein motatakoak diren (eta zein ordutan).

A r i k e t a k

184 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

Giza garapenari buruzko teoriak

7.1 Jarduera

Familiaren hezkuntza-estiloaHelburuak

—— Praktikaren bidez familiaren kontzeptua sakontzea.

—— Norbere familia-ereduaz ohartzea.

Garapena

—— Banaka eta idatziz, zure gurasoen hezkuntza-estiloari buruzko hausnarketa egin. Zure familian, nolakoak zirenkontrola, afektua eta heldutasun-eskakizunak? Ikasi ditugun hezkuntza-ereduetatik, zein da, zure ustez, gura-soengandik jaso zenuen hezkuntzaren antzekoena?

—— Talde txikietan, familia-eredu eta –estiloei buruz mintzatu.

Iraupena

—— Banakako lana egiteko, 30 minutu izango dituzte. Talde txikiko lana egiteko gainerako 30 minutuak erabiliko dituzte.

Ebaluazioa egiteko irizpideak

—— Idatziz entregatutako banakako hausnarketa baloratuko da..

—— Talde txikian iritziak bateratzean parte hartzea baloratuko da.

7.2. jarduera

Ikerketa-lanaHelburuak

—— Haurrenganako tratu txarrei eta telebistak familiarengan duen eraginari buruzko kontzeptuak sakontzea.

—— Ahozko adierazpena eta gaia jendaurrean aurkeztea lantzea.

Garapena

—— 4-5 laguneko taldeetan, hainbat baliabide erabiliz (prentsa, Internet, aldizkari espezializatuak, liburuak...) bilatuhonako gai hauei buruzko informazioa:

1. Heziketa-premia bereziak ditzten umeak adoptatzea

2. Nazioarteko adopzioa: familia berrira moldatzea

3. Harrera-familiak: esperientziak

Iraupena

—— Lana unitate didaktikoaren hasieran aurkeztuko da, ikasleek lana egiteko nahikoa denbora izan dezaten.

—— Gaia bukatu ondoren, egindako lana irakasleari entregatuko zaio eta ikaskideen aurrean ahoz aurkezteko saiobat erabiliko da. Aurkezpenak egiteko 20-30 minutu erabiliko dira.

Ebaluazioa egiteko irizpideak

—— Kide bakoitzak taldean nola parte hartu duen baloratuko da.

—— Lan bakoitzaren originaltasuna eta errealitatearekiko lotura.

—— Aurkezpena egiteko erabiltzen diren euskarriak.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 185

Hausnarketa: zer egin ohi du aisialdian?Helburuak

—— Telebistari buruzko hausnarketa egitea.

—— Norbere burua ezagutzea, garapen pertsonal eta profesionalerako tresna gisa.

Garapena

—— Astero, ikasle bakoitzak, egunero duen aisialdian egin duena idatziko du koadro batean. Koadro horretan, telebis-ta ikusten zenbat denbora egon den eta zein programa-mota ikusi dituen zehaztuko dute.

—— Gero, idatziz, honako galdera hauei erantzungo diete:

—— Aste honetan ikusi duzun zerbaitek harritu al zaitu?

—— Pozik al zaude zure aisialdia antolatzeko erarekin?

—— Zure ustez asko ala gutxi ikusten duzu telebista?

—— Benetan ikusi nahi duzuna ikusten al duzu? Egin ezazu horri buruzko autokritika.

—— Eragina al du telebistak zure izatean? Eta egoera jakin batzuetan jokatzeko eran?

—— Pentsa ezazu, zuk ikusten dituzun programek nola eragin dezaketen 2-3 urteko haurrengan.

—— Saio bat telebista erabiltzeaz eta neurriz gain erabiltzeaz eztabaidatzeko izango da, eta ondorio batzuk ateratzekoahalegina egingo da.

Lanaren iraupena

—— Koadroa betetzeko eta egindako galderei buruzko hausnarketa eskolatik kanpoko orduak erabiliko dira. Eztabai-dak ordubeteko iraupena izango du.

Ebaluazioa egiteko irizpideak

—— Lehenbizi, banaka bete beharreko aisialdiaren antolaketari buruzko koadroa (notaren % 40) eta galderei dagoz-kien erantzunak (notaren % 40) ebaluatuko dira. Notaren gainerakoa (% 20) eztabaidan parte hartzeko erarenarabera ebaluatuko da.

—— Aisialdian egindako jarduerak (telebista ikusten egiten den denbora zehaztuta) idazteko koadroaren eredua:

7.3 Jarduera

Internet

Ordutegia Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea

Goizean 8-9

Eguerdian

Arratsal-dean

Gauean

Igerilekura

15-16,30 Berriak etaeguerdiko te-lesaioa ikusi

20-21 Lagunekinkafe bat hartuedo Interne-ten txateatu

22-24

24-1

Aisia--programakikusi

186 7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna

7.4 Jarduera

Familia haur-literaturanHelburuak

—— kasitako edukiak haur-literaturan erabiltzea.

—— Ikasleek taldean lan egiteko, ekimenerako eta arazoak konpontzeko duten gaitasuna aztertzea.

Garapena

—— 3-4 laguneko taldeetan, aztertu ipuin tradizionaletan, herrikoietan eta modernoetan familia nola tratatzen den.

—— Honako alderdi hauek aztertu behar dituzue:

– Familia-mota (guraso bakarrekoa, gurasoek eta seme-alabek osatutakoa, zabala...).

– Ondoriozta daitekeen hezkuntza-estiloa.

– Familiek bere gain hartzen dituzten zereginak.

– Harrerako, adopzioko eta abarreko familiarik azaltzen den.

—— Lana makinaz idatzita aurkeztu behar da. Aztertu diren ipuinen aurkibidea egin behar da (10-12 ipuin gehienez). Ipuinbakoitza aztertzeko orrialde bat erabili behar da eta, azkenean, ipuin guztiei buruzko ondorioak azaldu behar dira.

Iraupena

—— Klaseko 4 ordu erabiliko dira, ikasleek planteamendua egin dezaten, ipuinak aukera ditzaten eta lana presta de-zaten. Ordu horiek irakaslearen iritzira antolatuko dira. Proposamen gisa, orduak honelaxe antola daitezke: lehen-biziko ordua lana antolatzeko, bi ordu edukiari buruz eztabaidatzeko eta beste ordubete ikaskideei emaitzak aur-kezteko. Jarduera hau egiteko denbora gehiago behar izanez gero, eskolatik kanpoko orduak erabiliko dira.

Ebaluazioa egiteko irizpideak

—— Lanaren edukia eta itxura baloratuko dira.

—— Ipuinak bilatzen eta ikaskideen aurrean aurkezten parte hartzea.

7. unitate didaktikoa Familiaren hezkuntza-eginkizuna 187

Pelikula: “El bola”Fitxa teknikoa

Herrialdea: Espainia.

Jatorrizko izenburua: El bola.

Zuzendaria: Achero Mañas.

4 Goya sari.

Antzezle nagusiak: Juan José Ballesta, Pablo Galan,Alberto Jiménez, Manuel Morón.

Iraupena: 90 minutu.

Argumentua

—— Pablo (Bola) inguru bortitz eta ilunean bizi den hama-bi urteko mutikoa da. Mutikoak, etxean bizi duen egoera-ren ondorioz, ez du beste neska-mutilekin harremanaksortzeko gaitasunik eta, lotsatuta, bizi duen egoera horiezkutatzen saiatzen da. Eskolara etorri berri den laguna-ren bidez, Bolak adiskidetasuna zer den jakiteko eta bere-arekin zerikusirik ez duen beste familia-bizitza bat ezagutzeko aukera izango du. Beste familia hori ezagutzeakberea onartzeko eta egoerari aurre egiteko indarra emango dio.

Jarduerak

—— Binaka egingo dira eta, gero, gelako ikaskide guztiekin iritziak bateratu egingo dira.

1. Pabloren (Bolaren) familia deskribatu. Zein harreman-mota dituzte? Zein da Bolaren gurasoenhezkuntza-estiloa?

2. Konparatu Bolaren familia eta Alfredo bere lagunaren familia. Zein da hobea eta zergatik?

3. Zer iruditzen zaizu Bolaren amaren portaera?

4. Bolaren aitak ez du era berean jokatzen etxean, auzokoen aurrean eta burdindegira erostera joaten zaizkionbezeroekin. Nola azalduko zenuke jokabide-aldaketa hori?

5. Pelikulako une batean, Bolaren lagunaren aitak tatuajea egiten dio semeari. Zer deritzozu?

6. Pabloren (Bolaren) anaia automobil-istripuan hil zen Bola jaio baino lehen. Gertaera horrek eragina al du, zureustez, Bolaren eta bere aitaren arteko harremanetan?

7. Eman zure iritzia Alfredoren aitaren eta Laura bere lagunaren arteko elkarrizketa honi buruz:

Laura.- “Egingo duzuna ez da zuretzat onena. Badakizu, ezta?

Alfredoren aita.- “Ez dut hori gogoan, Laura. Mutikoarentzat onena zer den dut gogoan”.

8. Zure iritziz, zerk apalarazten du gehiago edo/eta zerk eragiten ditu ondorio latzagoak, tratu txar psikologikoekedo tratu txar fisikoek?

9. Zaila da tratu txarrei buruzko legeak ezartzea, zeren familiaren pribatutasunarekin topo egiten baitu. Zure us-tez, zein izan daiteke une egokia eta zein froga beharko dira legea arazoaz ardura dadin? Eta noiz eta nola ar-duratu behar du gizarteak? Zure ustez, jende gehiena zergatik ez da inplikatzen pelikulan planteatzen denarenantzeko kasuetan?gente no se implica en casos como el que se plantea en la película?

Actividad 7.5.