6 Jokin Itziar Orreaga · 2020. 7. 13. · Egilea: Itziar Aizpurua Azalaren eta bildumaren...

72
Jokin Gorostidi Autobiongrafia Itziar Aizpurua

Transcript of 6 Jokin Itziar Orreaga · 2020. 7. 13. · Egilea: Itziar Aizpurua Azalaren eta bildumaren...

  • 5

    Jokin GorostidiAutobiongrafia

    Itziar Aizpurua

  • 6

    Argitaratzea:Editorial Txalaparta s.l.

    Navaz y Vides 1-278. Postakutxa

    31300 Tafalla NAFARROA

    Tfnoa. 948 703 934Faxa 948 704 072

    [email protected]://www.txalaparta.com

    Lehenengo edizioaTafalla, 2006ko abendua

    Bigarren edizioaTafalla, 2007ko martxoa

    Copyright© Txalapartak edizio honetarako

    © Itziar Aizpurua

    Diseinu grafikoaNabarreria argitalpen kudeaketa

    InprimaketaGraficas Lizarra

    I.S.B.N. 978-84-8136-472-9

    Lege gordailuaNA-860-07

    Izenburua: Jokin Gorostidi. AutobiongrafiaEgilea: Itziar AizpuruaAzalaren eta bildumaren diseinua: Esteban Montorio

  • Behin, munduan den ikasgairik naturalenak oztopolatzak aurkitu zituen Euskal Herri zeritzan Europako herrizaharrenetariko baten amen magaletan. Baina herritarrekbazekiten ikasgai hura herria zutik zeukan zutoina zela,eta haurrek bereganatzen ez bazuten, ez zutela aurreran-tzean herririk izango. Argi zuten herria izaten segi nahi zu-tela, bestela mundua begi bistatik aienatuko zitzaielako:haritzak ez ziren haritz izango, goizetik iluntzera denaitxuraldatuko zen, eta, batik bat, inor ez zen aurrerantze-an ordura artekoa izango. Norbait izango ziren, agian, bai-na ez norbera. Garai hartan, beraz, herritarrei buruhaustebilakatu zitzaien ikasgai hura: herri sena, belaunaldiz be-launaldi transmititzea.

    Laster jabetu zen Euskal Herria, oztopo haien atzetiketsai boteretsuak zeudela. Horregatik, lanabes indartsubaten beharra ikusi zuten eta, halabeharrez, eskuetan har-tu zuten borroka. Gure arbasoak ziren.

    Bide horretan, azken berrogei urteetan Ezker abertza-lea izan da, zalantzarik gabe, arbasoen suziriari irmo eutsidiona. Ezker abertzalearen bizkarrezurra, militantzia.

    Eskaintza

    7

  • Etsaien aurrean burua makurtu gabe, jauntxoen ma-haitik apurrak jasotzeko belaunikatu gabe, militantziakbeti jakin izan du duintasun eta eskuzabaltasunez askata-sun bidean urratsak egiten, bide ertzetan bizia bera galduarte, batzuetan.

    Horregatik, Ezker abertzaleko militante horri, zuri, es-kaini nahi dizugu Jokinek eta biok liburu hau. Orain arteegin dugun bezala, abertzale eta ezkertiar guztion bizi-puskak elkartzeari esker lortuko dugulako egunen bateanEuskal Herri independente eta sozialista.

    8

  • Agian ez da unerik aproposena lehenengo hitzakhona ekartzeko. Uztailaren bigarren eguna da gaur, igan-dea, eta hurbil da gauerdia. Baina idatzitakoa gero ezabatuere egin dezakedanez, beharbada edozer esateko unerikaproposena da.

    Nire maitasun handi eta bakarraz hitz egiten nola hasibehar dudan, hori da nire galdera.

    18/98 auzia ezaguna egiten ari da gizartean. Alde bate-tik, luze doalako, jende asko dagoelako auzipeturik etanahi ez dutenak ere dagoeneko entzuten ari direlako no-nahi epaiketa honi ez dagoela eusterik bere horretan, ge-zurra, aldrebeskeria, eta gorrotoa besterik ez direla agerieuskal herritar eta abertzale ororen aurka. Muntaia zikin batbesterik ez, epaile instruktore baten buruan egositakoa.

    Jokin, beste 64 lagunekin batera auzipetua dago ber-tan, batzuek besteekin zerikusirik ez duten auzi erraldoihonetan. Bitxia da: epaiketa hasi zenean, askok ez zutenelkar ezagutu ere egiten.

    Lehenengo atala

    9

  • Epaiketa 2005eko azaroaren 21ean hasi bazen ere,2006ko apirilean, oraindik falta ziren auzipetu bakan ba-tzuk epaimahaiaren aurrean deklaratzeko. Jokin zen ho-rietako bat.

    Lan hura behar bezala betetzeko, Iñigo Iruin aboka-tuarekin hitzordua genuen apirilaren 21ean, ostirala, harkDonostian duen bulegoan, apirilaren 24ko deklarazioaprestatzeko asmotan.

    Ez zen Jokinentzat lehen epaiketa, ezta magistratuakikusi zituen lehen aldia ere. Espainiako eta Frantziako es-tatuetako hainbat gobernutako epaile ugari ezagutu beharizan zituen. Eta denek salaketa berbera egin izan zioten:Euskal Herriaren burujabetzaren alde borrokan aritzea, in-dependentziaren eta sozialismoaren alde egitea.

    Jokin Gorostidi ezagutu nuenetik gaur arteraino, la-gun, burkide, maitale eta senar bezala ez da nolanahikoaizan. Harrotasunez diot, goitik beherako pertsona batekinbizitzeko aukera izan baitut, eta aberastasun hori da al-txorrik preziatuena niretzat, eta hala izango da aurreran-tzean ere.

    10

  • Ume aroaEuskal familia askotan bezala, Jokinen gurasoak base-

    rritik kalera etorriak ziren. Aita, Inazio, Urkizutik, eta Ama,Kontsesi edo Kontxita, Amezketako Uhartetik. Tolosaraezkondu ziren biak. Seme eta alaba bana izan zuten. Bianai arreben artean Jokin zen zaharrena eta Izaskun biga-rrena. Tolosan jaio zen, Rondilla kalean, 1944ko azaroaren4an. Rondillak –tolosar guztiek hala deitzen diote–, PabloGorosabel du izen ofiziala, eta errepide nagusia zen Do-nostiatik Gasteizerako bidean. Jokin bizi zen etxeko leiho-ak Rondillara eta Justizia plazara begira daude, gaur egunEuskal Herria deitzen den plaza horretara. Leku horretan,Jokinen aurrekoek ezagutu zuten kartzela deitutako tokiaere bazegoen. Ez dakit duela bi mende ere hor egon zenala ez, eta han eduki ote zuten gatibu euskaldunok hainmaitea dugun Iparragirre abeslaria, baina badakigu Tolo-san atxilotua egon zela, mundu zabalean Euskal Herriaezagutarazi zuen bardoa. Euskal Herriarekin maitemindu-tako abertzalea zen. Zenbat aldiz kantatzen zituen Jokinek

    11

  • ahopean haren abestiak! «Zibilak esan naute biziro egoki,Tolosan behar dela gauza erabaki. Giltzapean sartu nautepoliki-poliki». «Hara nun diran mendi maiteak, hara nundiran zelaiak». Biok gustukoa genuen pentsatzea Jokinenhaurtzaroko leku hark historia handia eta istorio apalakgordetzen zituela.

    Plaza hura izan zen Jokinen jolaslekua eta bizitzaren le-hen leihoa: mendirantz edo menditik, artzainek han iga-rotzen zituzten egunak artaldeekin. Eta esnea erosterajoaten zen nire kuttuna. Ganadu feria ere han egiten zenastelehenero, eta baserritarren bilgune eta solas lekubihurtzen zen Justizia plaza. Ijitoak, zirkuak, titiriteroak etagainerakoak ere biltzen omen ziren, eta lehen aldiz hanikusi zuen Jokinek jende berezi hura: tomatea sagarra ba-litz bezala jaten zuten, eta denak begira geratzen zitzaiz-kien. «Gizajoak! Hori da gosea pasatuko dutena», esatenomen zion sarritan amak.

    Bost edo sei urterekin, Eskolapioek Tolosan zuten es-kolara eraman zuen amak ikasketak egitera. Niri gertatuzitzaidan bezala gertatu zitzaion hari ere: gazteleraz ezgenekien tutik ere, eta euskaraz egiteagatik zigorra jaso-tzen genuen: hatzetan zumearekin kolpeak ematen ziz-kiguten, atsedenaldietan eskolan gerarazten gintuzten,hormaren kontra belauniko jarri behar izaten genuen, etaantzekoak.

    San Frantzisko elizan akolito izan zen Jokin zortzi baturte zituela, eta lehen mezetara bidaltzen zuen amak.Pare bat urtetan edo ibili zen horrela. Gosaria ematen zie-ten nonbait, baina Jokin txikia ez zen jatuna, eta etxeanfrantziskotarrek gosaria eman ziotela esaten zion amari,eta fraideei, berriz, etxean gosaldu zuela. Martingala ugarierabiltzen zuen amarekin nahi zuena lortzeko, bazekien-eta zenbat maite zuen. Denbora gutxira dirua eskaini be-har izaten zion amak mezetara joan zedin. Irribarre bihurribatekin kontatzen zuen dirua hartu, eta amak leihotik ikuszezakeen tokiraino zuzen-zuzen joaten zela elizarantz,gero, atzera begiratu, eta amak ikusten ez zuela ohartuta,buelta erdia eman eta ospa!, korrika alde egiten zuen la-gunengana.

    12

  • Garai hartan bizikleta bat izatea izugarria zen. Langilefamilia batean zaila zen horrelakorik, lanera joateko ezin-besteko bitartekoa izan ezean, behintzat. Bada, Jokinekbizikleta beti izan zuen gustukoa. Zaletasunen artean, men-diaren ondoren bizikleta izan zuen beti. Eta beste mailabaten, baita esku-pilota eta atletismoa ere.

    Bizikleta edukitzeak egundoko ilusioa egiten zion,baina aitak etxera ekartzen zuen soldatarekin ezin zuelaeskuratu jabetuta, lanean hasiko zela adierazi zien gura-soei. Aita Papelera Española-n aritu zen lanean erretiroa har-tu arte, eta ama etxeko lanetan.

    Lanean hasiHamahiru urte eta erdirekin hasi zen lanean, halabeha-

    rrez, etxean beste soldata koxkor baten beharra zegoelako.Praka motzekin irudikatzen dut, nahiz laster luzeak jantzibeharko zituen zangoetako ileak estaltzeko, eta baita biza-rra egin ere, langile itxura hartuta, hain gaztea izan arren.Badira haurtzaroa azkarregi utzi behar izaten duten umeak,eta horietakoak izatea suertatu zitzaigun Jokin eta bioi.

    Ordurako Komertzioa ikasten hasita zegoen, Batxilerra-ren antzekoa, eta gurasoek ez zuten nahi ikasketak uzterik.EMUAn hartu zuten aprendiz, Irurako Metalurgia lantegian.Zenbat laido jaso ote zituen nire kuttunak! Berak esandadakit! Batzuek eta besteek ume bezala erabiltzen zutenberen mesedeetarako, ura ekartzeko, ogitartekoa, eta abar.

    Zortzi orduko lanaldia egin eta gero, ikasketekin ja-rraitzen zuen. Tolosako Lanbide Eskolan hiru urte egin zi-tuen Marrazketa eta Delineazioa ikasten, eta beste bosturte delineatzaile ikasketak eginez bere kabuz, garran-tzizkoa baitzen planoez baliatzeko eta.

    Beharbada hortik jarraituko zuen herri aske eta norma-lizatu batean bizi izan bagina. Hori zioen, behintzat, nahizeta bere gustuko karreraren bat izatekotan munduan, horiMedikuntza zen. Kartzelan izan zen bitartean, saiatu zenlarrialdietarako oinarrizko kontuak ikasten, eta erizaintza-rako ikasketak eta praktikak egiten ere bai. Psikologiazsalgai zeuden liburu gehienak irakurri zituen, Freuden

    13

  • guztiak, edota Castilla del Pinorenak... Gogoan ditudanegileetako batzuk dira.

    Bere hitzetan, txikitandik izan zuen joera hori, bainaareagotu egin omen zitzaion ETAren baitako insurrekzio ar-matuaren eskema eztabaidetan. Gero, V. Biltzar Nagusianbaztertu egin zen matxinadaren ideia, baina istripu batizatea edo tiro bat jasotzea gerta zitekeenez, oinarrizkosorospenak ematen ikasi nahi izan zuen.

    Bizitza osoan entzun diot kontu bera: jaiotzen zarenfamiliak zerikusi handia duela etorkizunean, eta bere fa-milia aberats izan balitz, bera medikua izango zela. Or-duan beharbada ez genuela elkar ezagutuko erantzutennion nik, eta hori pena handia izango zatekeela.

    Azkenean lortu zuen bizikleta. Tolosatik Irurara joate-ko ibilgailuren bat behar zuen, eta eskuratu zuen nahizuena. Kamioien kartoletatik helduta joateko izan arren,baina bizikletan!

    Geroago, lanera joateko bi pisuko autobusa lortu zu-ten. Alkatraz izena jarri zioten. Barroteren batzuk zituennonbait, eta kartzela itxura hartu zioten berehala. Jokinibili zen ugazabekin negoziaketetan, lankideek beren ar-duradun aukeratu baitzuten. Beti gogoan zuen bilera ez-tabaidatsuak izan zituela: «Denbora luzez, autobusarenbeharra aldarrikatu ondoren, lortu genuen, eta hara nonlantegiko jabeek soldatatik eguneroko bi joan-etorriakkendu nahi zizkiguten. Ez naiz gogoratzen 2 edo 4 pezetaziren. Langileentzat mesedea zela argudiatzen zuten. Etanik esaten nien: “nik dakidan bakarra da, lehen honenbes-te irabazten nuela eta orain beste honenbeste gutxiago.Beraz, mesede gutxi langileentzat. Gainera, autobusarenbidez, zuek ziurtatzen duzue jendea beti orduan sartukodela lantegira, eta langileek istripurik ez dutela edukiko;eta hori beti da ugazaben mesede”». Ugazabak gogor etagure Jokin burugogor, azkenean langileek irabazi zuten bo-rroka hura.

    Beti ibili izan zen lagun zaharragoekin. Horrela ikasiomen zituen kontu asko. Bat, igeri egiten Insalusko urte-gian. Soka gerrian lotu eta han ibiltzen omen zen buruz

    14

  • behera eta hankaz gora. Leku horretatik Nafarroarantz pa-satzen ginen bakoitzean gogorarazten zidan. Motoan era-maten zuen laguna, eta igeri egiten erakutsi ziona istripuzhil zen moto harekin. Hura ere beti gogoan izaten zuen.

    Nerabea zela, nahiz ordurako gizon egina egon, lanakuzten zion bakoitzean, mendira jotzen zuen lagun koadri-larekin. Garai hartan sei eguneko lan astea izaten zen, etazenbait enpresatan igande goizean ere lan egiten zen.

    Papera egiteko makinak sortzen zituen enpresan doi-tze eta muntatze lanetan ibiltzen zen Jokin. Ez zen harri-tzekoa, beraz, kanpoan ibiltzea, Espainia aldean, baina,batez ere Herrialde Katalanetan: Tarragonan, Lleidan…Valentziako Burrianako laranjondo batean badu argazkiaberarekin joan zen beste lankide batekin. Zangotzan ereegon zen denboraldi batean makinaren bat muntatzen,eta bazkalondoan Xabierrera joaten omen zen, 8 kilome-tro oinez eginda, arratsalde-pasa.

    Mendia zuen zaletasun handiena. Euskal Herriko men-diak, Pirinioak, Gredos, Almudaien... Espainiako mendie-tan asko ibilitakoa zen Jokin. Alpino-Uzturre Mendi Talde-ko bazkide zen. Egun ona egin edo txarra, negu edo udaizan, iganderoko irteera haietan aurkitzen zuen atsede-naldia eta gozamena. Oinetakoekin edo eskiekin, han ibil-tzen zen haize garbia arnastuz eta arranoei so eginez,lagun giroan. Bere ama ez zen beti gustura geratzen irtee-ra haiekin. Zenbait egunetako txangoa prestatu bazuten,ama ohe azpian begira ibiltzen zen sokaren bat ikusikoote zuen beldurrez, ez baitzitzaion gustatzen semea eska-latzen ibiltzerik. Eta Jokini, berriz, gero eta gehiago gusta-tzen! «Hogeita bat urterekin alde egin behar izan ez banu,Penintsulatik kanpoko mendietara ere abiatuko nintzate-keen, asmo handiak nituen horretarako», esan zuen behinelkarrizketa batean.

    Nik gerora galdetzen nion ea mendi irteeretan gustu-ko neskaren bat edo ezagutu ote zuen, edota norbaitekinmaitemindu zen. Badakizue, beti norberak nahi izaten dulehena izan amodio kontuetan... Bere erantzuna beti an-tzekoa izaten zen: «Begira, Itziar, mendira joaten ginene-

    15

  • an, neska-mutil koadrila ginen. Eta gurekin Andoaingoneskak ibiltzen ziren. Nik ez dakit neure atzetik inor ibilizen, baina ziur esaten dizut ni ez nintzela ibili. Gehiagoesango dizut: menditik herriren batera jaisten ginenean,eta hango plazan dantzarako musika jotzen ari zirela ikus-ten genuenean, mutilak, korrika batean, tabernara sar-tzen ginen, badaezpada».

    Beti sinetsi diot, ez baitzuen dantzarako irrikarik eztatrebetasun handirik ere. Eta lotsatia zela ere esan beha-rra dago. Hori bai, harroxko jartzen zenean, esaten zidanbeti izan zuela norbait bere maitasunaren irrikaz. Eta horiere sinesten nion.

    ParrandazaleaJokin ez zen santua, ezta nahi ere. Koadrilan gaueko

    parrandak egindakoa da, garai hartan gazte aitak zorrotzkontrolatzen zuen arren etxera goiz itzul zedin. Behin au-rre egin behar izan zion aitari, soldata osorik amari ema-ten ziola eta hark emandakoarekin konpontzen zela etaez zuela inolako kontrolik behar. Izan ere, adinez oraindikgaztea zen, baina gizon baten bizitza egiten zuen. Ordutikaurrera ez zuen aita sekula zain eduki.

    Amak, berriz, ama guztiak bezala, «hartu honenbeste»esaten zion kanpora joan behar zuenean, «baina bueltanekarri sobratzen dena». Eta nire kuttunari ez ezer sobra-tzen. Hori esaterakoan, gainera, irribarre egiten zuen.«Amari beti esaten nion honelakori edo bestelakoari utziniola dirua, eta itzuliko zidala».

    Igandean, etxera itzultzean bertakoak erretiratuta ego-nez gero, bazekien nora joan: freskerara edo etxeko bal-koira. Orduan ez zen hozkailurik, eta bezperan egindakojanaria edo sobratu zena, edo haragia, arraina, esnea...egurrezko kaxa batean edukitzen zuten, sare batekin bil-duta eta itxita, etxeko tokirik freskoenean. Hori zen freskera.Ama Kontxitak, batzuetan, etxeko balkoian aulki gaineanere uzten zituen prestatutako jakiak. Hurrengo egunean,noski, amak ederki asko nabaritzen zuen txibien falta, etabaita ogia non busti zuen ere.

    16

  • Jokin ez zen mutil izugarria, koadrilan nabarmentzenden horietakoa, baina arreta sortzen zuen mutil eta gizonaizan zen: apala, batez ere, entzuten zekiena, xumea, bainaberezko dotoretasuna zuena. Baketsua, ideia sendoak zi-tuen pertsona, leiala eta fidela benetako lagunekin. Le-hengo zaldunetakoa edonorekin, xehetasunak zaintzenzekiena, eta oso serioa lan eta ardura guztietan.

    Tolosar gehienak bezala, inauterizalea zen. Bere he-rriko inauteriak, noski, munduan dauden ederrenak etajatorrenak. Beti aipatzen zidan Francok berak ere ezinizan zituela inauteriak debekatu, nahiz eta izena aldatuzien, eta Fiestas de Primavera izendatu. Kontua da bere ho-rretan jarraitu zutela hiru eguneko inauteriek. Izan ere,igandean hasi eta astearte gauean bukatzen ziren. Aste-azkenean, denak lanera. Bestalde, nahiko arriskutsua iza-ten zen asteazkeneko laneguna, oro har, langile gehienakerdi hordituta, edo erabat hordituta agertzen baitziren la-nera. Azkenean, asteazken goiza ere jai egitea erabakiomen zuten. Ostegun Gizen eguna jan-edan eguna izatenzen, eta elkarteetan biltzen ziren gizon guztiak, ospatze-ko. Emakumeek garai hartan ez zuten sartzerik elkarte ho-rietan eta, beraz, etxean ospatu behar... Larunbatean,berriz, oker ez banago, danborrada egiten zuten, eta gizo-nezkoek jokatzen zituzten kantineraren eta gainerakoguztien rolak.

    Jokinek koadrilarekin ospatzen zituen inauteriak. Ga-bonak igarota hasten omen ziren karroza prestatzen. Lehengauza lekua bilatzea izaten zen: lantegi zaharren bat edoetxe azpiko lokal handiren bat, karrozaren egitura sar ze-din. Han ibiltzen ziren, gazte bizardun eta iletsuak, bakoi-tza bere emakume jantziak atontzen. Urte batean, lehensaria jaso omen zuten «Haize-orratz» Veleta Elkartekoek.Hangoa zen Jokin. Sari hura Haurren parkea karrozarekin jasozuten.

    Jokin, aipatu bezala, lotsatia zen, baina ez bera baka-rrik. Karrozara igo baino lehen pattar tragoxka ederraksartzen omen zituzten gorputzean hotza aitzakiatzat har-turik. Rondilla kaletik pasatu behar, kale handiena baita,

    17

  • errepidea, eta han ama balkoitik begira zegoela jakinda,lotsa-lotsa eginda burua makurtzen omen zuen amak piu-ra horrekin ikus ez zezan: amonaz mozorrotuta, parkean,orratzekin galtzerdiak egiten, eta haurra zaintzen txirris-tan. Oso guapa ageri da argazkietan!

    Hurrengo urtean, Hawai izenarekin atera zuten karrozalehiaketaz kanpo utzi zuten, “immorala” zela-eta. Mutil gi-zajoak! Gorputzeko ile guztia kentzen ez zuten lan maka-la hartu, eta horretarako! Haserreak ere sortu ziren egunhorretan, baina barre ugari ere egin zuten erabaki harenharira.

    Urte batean soilik ez ziren inauteririk ospatu: 1971n,Burgosko Prozesua zela eta.

    Lehen inauteriak 1978an igaro genituen elkarrekin,Tolosan bizitzen jarri ginenean. Hiru egun etxeratu gabe,parranda hutsean, ondo jan eta ondo edan, dantzan etasalto ugari eginez. Ahaztezinak!

    ETAn sartzea 60ko hamarkadan, giro jatorra eta abertzalea genuen

    mendizaleen artean, eta baita mendiko elkarteen arteanere. Elkarte eta giro horretan frankismoaren kontrako gi-roa zen nagusi, eta frankismoak sortutako egoerari eran-tzun zehatzak ematen eta herrian gertatutakoak aztertzensaiatzen ginen bertoko gazteok. Giro hori, nola ez, gerozeta sona handiagoa hartzen ari zen ETA erakundetik hur-bil zegoen eta aurki hedatu zen erakundea Jokin ibili ohizen inguru apropos horretan. Horren erakusgarri izan ziren1960 eta 1961 urteetan, Jokinek hamasei urte zituela, To-losan gertatu ziren erorketak, non jende abertzale osoezaguna atxilotu baitzuten.

    Izaskungo Elizan Tolosako erreketeek erabilitako hirupiperpoto, kendu egin zituen ETAk, Espainiako hiru bande-ra, alegia. Ekintza hura oso sonatua izan zen Euskal He-rrian, eta ikusi besterik ez zegoen zer-nolako erantzunaeman zion erregimen frankistak: Espainiatik jendea auto-busez etorri zen banderari egin zioten «iraina kitatzera»,

    18

  • eta Jokinek, beste askok bezala, Tolosatik alde egin beharizan zuen, badaezpada.

    Horrek guztiak eta lehen aipatutako giroak, Jokinenibilbidea markatu zuen. Mendian, igandeetan, borda ba-tean hitzaldiak hartzen hasi ziren, beraiek baino jantzia-goa zen kideren batek emanda. Laster hasi zen ekintzatxikietan, brotxa eta baldea hartu eta hormak margotzen,ikurrinak zintzilikatzen, elizen atarietan «Caidos por Dios ypor España» zioten plakak puskatzen eta abar.

    Askotan kontatu izan zidan garai hartako pasarte bat:gauez egin behar izaten ziren isilpeko lan haiek, noski,eta etxeratzerakoan kontu handiz gordetzen omen zituenhorretarako ibilitako arropak. Ama, ordea, ondo kontura-tuta zegoen zerbaitetan bazebilela semea, zehazki zertanez bazekien ere.

    Zoritxarrez, ama bakarrik ez, auzoko fatxa ezagun batere bai, eta gau baten etxeko eskailerak igotzen ari zela,hara non agertu zitzaion bigarren solairutik hirugarrenera-ko bidean, marmarrean: «Joakintxo, ya le voy a contar a la Kon-txita [Jokinen ama] dónde andas». Jokinek hanketatik hartu,buruz behera jarri eskaileretako zuloan, eta esan omenzion: «Como vayas a decirle algo a mi ama no cuentas más porquete tiro por aquí». Lantokian, lurretik 100 kilo baino gehiago-ko piezak altxatzen omen zituen eta, beraz, erraz altxatueta jarriko zuen buruz behera gizontxo hura.

    Esan dut hamahiru urterekin metalurgia-mutil edoaprendiz sartu zela EMUAn. Hogeita bat urterekin, berriz,sindikatuekin lotura lanak egiteko aukeratu zuten lanki-deek. CCOOren sorreran ere parte hartu zuen, Tolosalde-ko langileriarekin harreman estuan.

    1966ko hauteskunde sindikaletan, Tolosako metal ar-loko langileek eta patronalak osatutako Gizarte Batzor-dean partaide izendatu zuten eta, berehala, TolosaldekoMetal Sindikatuko presidente izateko proposatu zuten.

    Jokinek ez zuen kargu hura hartu nahi, bere iritziz Sindi-cato Vertical-a bultzatzea zelako, baina, aurkezpen-epea bu-katu baino ordubete lehenago, ETA erakundearen oharrajaso zuen, aurkeztu egin behar zuela esanez.

    19

  • «Orduan, oraindik ETA ez zegoen erakunde sozialistabezala definiturik, baina ekintzaileen artean bazen arazosozialaren kontzientzia, langile-klasekoak baikinen gehie-nok», adierazi zuen elkarrizketa batean.

    Familia abertzaleaJokinek niretzat izan behar zuela pentsatu nuenerako,

    24 urtera nindoan. Ordura arte, ni ere ez nintzen aulkianeseri eta gitarra jotzen egona. Ez zen kasualitatea izan Jo-kin eta biok ETA erakundearen baitako zereginetan elkarezagutu izana.

    Aita eta ama, familia osoa, abertzalea dut. Baserritikdatorkit niri ere jatorria, nahiz gaztetatik gurasoak baserri-tik kalera joan ziren lanera. Aita 1936ko gerran aritu zen,Donostiatik atera zen Eusko Abertzale Ekintzaren EuskoIndarra gudarostean. Eta Santoñan harrapatu ondoren Za-ragozako Batallón Disciplinario-ra eraman zutenean, ama erehurbil izan zuen, eta hango hotel batean zerbitzari lane-tan hasi zen, aitaren ondoan izateagatik. Abertzale zintzoeta leiala gure ama ere.

    Lau anai-arrebetan zaharrena naiz, eta txikitandik,haurra nintzelarik, bizi izan dut Euskal Herriarekiko mai-tasuna. Etxeko hizkuntza euskara soilik izan da gurean,leihoak itxita badaezpada ere. Eskolan, gaztelera, eta bes-tela, zumea. Irratian, albistegietako parte-a entzun aurretiketa ondoren, txunpa txunpa tatxunpa txunpa txunpa txunpatapa-txun jotzen hasten zenean, gure etxean irratiko botoiariklik egin eta itzali egiten genuen beti.

    Mojek ez zuten lortu nik besoa altxatzerik Cara al solkantatu behar genuen bakoitzean. Kopeta ilun jarri, pare-ten kontra besoak ezkutatu nahirik, eta abesten nuen itxu-ra egin. Hortik ez nintzen pasatu!

    Ez dut sekula santan behar bezala irakurri On Kixote,eta are gutxiago maitatu, mojek behartuta entzunarazi etairakurrarazi egin zidatelako urteetan. Gorroto dudala esanbehar dut, egia esan behar badut.

    20

  • Gure ama beti kezkatu izan da seme-alabek ikas zeza-ten beraiek ikasi ezin izan zutena, nahiz ezinbestekoasuertatu zen oso umetatik, 11-12 urterekin, nire ikasketaklanarekin tartekatu behar izatea, garai haietako beharrarieta ohiturari jarraituz. Ahizpek ere gauza bera egingo zu-ten gero.

    Jokinek ugazabarentzat lan egin behar izaten zuen,eta nik, aitarentzat egiten nuen, etxerako. Gogor, bainaetxerako.

    Neuk ere, Jokinen antzera, Komertzioa hasi nuen, bai-na bukatu gabe utzi behar izan nuen Kontabilitatea ikas-teko. Amak, ordea, musika ikasketak egitera bultzatu nin-duen mojak kenduta Deban zegoen irakasle bakarrarekin.Eskerrak hari, Donostiako Kontserbatorioan 18 edo 19 ur-terekin bukatu nuen piano karrera, eta geroztik musikaizan da eta da nire bizitzaren parte garrantzitsuetakoa.

    Piano ikasketak bukatu ondoren, titulua ateratzekoezinbestekoa zen zenbait baldintza betetzea, batez ereetxekoak aldez aurretik abertzale bezala fitxatuta baldin ba-zeuden. Ikastaro gisakoa egin behar zen FET eta JONSekin,Falange Española Tradicionalista eta Juntas Ofensivas NacionalSindicalistas delakoekin. Frankismoa sostengatzen zutenerakundeak ziren biak. Beraz, nire titulua jasotzeko Falan-geko 27 puntu ikasi eta haiei buruzko azterketa egin beharnuen Donostiako Prim kalean zuten egoitzan, «tribunala»deitzen ziotenaren aurrean. Oker ez banago, gaur egunPSOEren egoitza da hura. Azterketa egitera, gainera, haurjaioberrien arroparekin hornitutako saskiarekin joan beharizaten zen, eta gero, saski haiek banatzen zituzten Falan-gekoek Francoren izenean, haurrak izan zituzten familiabehartsuetan.

    Hau guztia azaldu ondoren, pentsatuko duzue Itzia-rrek ez zuela titulurik atera orduan. Ondo pentsatuta,bada. Dena dela, 1978an, Jokin eta biok kalean geundelaeskuratu nuen, Jokinek emandako pelmadari esker. Ni eznintzen gogoratu ere egiten, eta Jokin, beti bezala: «Norkdaki beharko dugun ala ez; eta, gainera, zeuk egindakoikasketen titulua da». Azkenean, Donostiako Kontserba-

    21

  • torioan jaso nuen titulua, Borboiaren sinadurarekin, Fran-corenarekin beharrean. Guretzat, ordea, antzeko sinadurazen, Borboia Francok hezitakoa baitzen haren lanari jarraizekion, haren seme putatiboa.

    Harrotasun punttu batekin esan dezaket Jokinek ni-rekin ikasi zuela musika maitatzen eta musikarekin go-zatzen. Gurasoen etxean dagoen pianoari buruz zerbaitbaino gehiago esan eta idatzi izan da. Egia da hainbat kon-tu, baina ez egia osoa.

    Piano horretan, 1968an dirua biltzeko Eibarren egin-dako requisa baten dirua gorde nuen, eta hori neuk baka-rrik nekien. Handik urte askotara, oraintsu, kontu kontariaipatu nuen, nonbait, lagun minen artean –akats handianirea–, eta Idigorasek baita gogoan ederki hartu ere! Or-dudanik, piano barruan hainbat gauza egon ziren, pipakedo pistolak, gitarrak edo metralletak, xoxa edo dirua, txori-zoa edo dinamita eta Jonek nahi izan zuen guztia. JokiniBeethoven deitzen zion, baina ez soilik pianoaren aferaga-tik, berak ez baitzekien ezer, Jokinek entzungor egitenziolako baizik entzun nahi ez zuenari.

    Euskara eta kultura inguruko lanetan ibili izan naizbeti gaztaroan. Zazpi urtetik hogei urte inguru arte, TeneMujikarekin, Juan Jose Lete idazle soraluzetarrarekin etagero Iñaki haren semearekin olerkiak eta antzerkia ikasieta egin nituen. Eli Gallastegik sortutako Emakume Aber-tzaleen Batzako arduradun zen Tene Mujika Gipuzkoan,eta Nafarroan egon zen desterraturik. Teneren sukaldean,porru patatak –ez zait sekula ahazten orduko usain hura–sutan egiten ziren bitartean, azal beltzeko idaztiño bateaneuskarazko lehen hizkiak erakutsi zizkidan, eta euskara za-harrean idazten ere bai. Nemesio Etxaniz ere ezagutunuen: Poxpolin eta Teatrox deitzen ninduen.

    Euskal Herriko lehenengoetako ikastola izan zen De-bakoa, eta haren sorreran parte hartu nuen, eta baita ber-tako musika irakasle izan ere. Gau-eskoletako andereñoaere bai, eskolatu gabea izan arren. Horrelakoak ziren or-duko andereñoak, borondatea galanki eta etxeko euskarahitzetik hortzera, patrika hutsik, baina pozik!

    22

  • Euskal jaiakOARGUI –Organización Artística Recreativa de Guipúzcoa–

    taldeko kide nintzen Deban, eta idazkari lanak egiten ni-tuen. Talde honek antolatu zituen 1964, 1965 eta 1966koeuskal jaiak. Gerra ondorengo euskal jai garrantzitsuenaketa bakarrak, esango nuke, Deban antolatu genituenak.

    Euskal Herri osotik etorri ziren hiru urtean jarraianmaiatzaren hirugarren igandean ehunka dantza talde,txistulari talde, albokariak, gaita joleak eta dultzaineroak,abesbatzak, koroak, bertsolariak eta jota abeslariak. Zu-beroatik Tuteraraino eta Enkarterritik Miarritzeraino, eus-kal talde handiek eta txikiek parte hartu zuten bi alditan,hirugarrena debekatu egin baitzuten.

    Horretarako, Oargui Taldeak gogor egiten zuen lan urteosoan. Debako abertzale orok ematen zuen dirua horreta-rako prestatutako kartazaletan, eta abertzaleak izan gabedirua eman zutenak ere ezagutu nituen. Debako herriakparte-hartze zuzena zuen euskal jai egunean, eta aurreko-etan ere bai, prestakuntza lanetan. Abertzale sentimen-dua nabarmena zen, nahiz euskara aldetik oso herren ibiliden beti.

    Giroa aparta zen euskal jaietan: multzo handietaneuskaraz hitz egiten entzuten zen kalean barrena, gerraostean lehen aldiz eta beldurrik gabe. Bertsolariak kanta-ri aritzen ziren plazaren erdian, eta euskal dantza taldeenarropa koloretsuek begiak betetzen zizkiguten. Ahotsederrak entzuten genituen eta musika paregabea genuenegun osoan zehar. Albokaren, txistuaren eta dultzainarendoinuek alaitzen zituzten abertzaleen bihotzak.

    Debako zumardiak duen kioskoaren aurrean dantzatalde guztiek ezpata-dantza egiten zuten batera, eta nes-kek zinta edo xingola dantza. Nolako edertasuna garaihaietarako, eta ikurrina han agertzen zen denen artean,txalo, oihu eta negar artean. Francok oraindik beste ha-maika urte iraungo zuen euskaldunak desagerraraztekolanetan.

    Deban biltzen ginen abertzaleak, zazpi probintzieta-tik eta toki urrunenetik etorrita, elkarrekin gozatzeko. Ba-tzuk trenean, besteak autobusean eta asko oinez iristen

    23

  • ziren. Horietako bat zen Jokin. Tolosatik mendiz mendi,Oriotik barrena, eta handik Debara.

    Jokin ETA erakundean sartuta zebilen ordurako. Niere laster hasiko nintzen lan txikietan. Baina euskal jaiakegin ahal izan genituen bi urteetan ez nuen Jokin ezagutu.Egun haietan, nahikoa nuen aurkezpen lanetan eta gaine-rakoetan.

    ETA izan zen, euskal jaiek zuten garrantzia ikusita, De-barako deia egin zuen erakunde bakarra. La Voz de Españaegunkariak, 1964an 15.000-20.000 lagun bildu ginela esanzuen. Eta hori kontuan izanda EAJk eta EGIko sektoreekeuskal jaiei boikot aktiboa egin zietela. Deban bizi izanzen giroaren berri 1964ko maiatzaren 30eko Zutik! aldizka-riak jasotzen du, guztiz abertzalea zela esanez eta hiruz-palau urte lehenago pentsaezina: Eusko gudariak abestuz,«Gora Euskadi Askatuta!» oihuak nonahi, baita bozgorai-luetatik ere. Guardia zibil ugari jakarik gabe jendartean,baina jendeak beldurrari aurre egin, eta txapelokerrekalde egin behar izan zuten.

    Zutik! hartan aipatzen da, halaber, Euskal Herriko gaz-teriak, oro har, beldurra galdu zuela eta prest zegoelamanifestazioetara agertzeko. Eta bilkura haiek gero etapolitikoagoak izan behar zutela, eta beste pauso bat emanindependentzia politikarantz eta iraultza sozialerantz.

    Hirugarren urtean ez zen euskal jairik izango. Debakoalkatearen eskutik debekua jaso genuen, Garcia Remongobernadore zibilak ezarria. Garai hartan, Debako alka-tea militarra zen, baina euskal jaien antolaketarako ino-lako eragozpenik ez zigun jarri, azken aldi hartan izanezik, debekua zela medio. Baina denborarik ez genue-nez etorri behar zuten talde guztiekin harremanetan jar-tzeko, ahaleginduko ginela esan eta bere horretan utzigenuen deialdia.

    1966ko maiatzaren hirugarren igandea heldu zenean,Debak herri hila zirudien. Sarrera guztiak, errepide, itsasoeta mendi, guardia zibilez josita zeuden, eta kaleak erehartu zituzten. Oargui taldeko kideak, irratia entzun, te-lefonoz ahal zena jakin eta horrela egon ginen egunean

    24

  • zehar. Beren etxeetatik irtendako milaka abertzale etaeuskaldunek, ordea, bakoitzak bere aldetik bi lekutara jozuen nagusiki. Batetik, Ondarroara, ETAk hara joateko eredeialdia egin baitzuen. Bestetik, hara sartu ezinda geratuziren askok Eibarrera joan ziren. Ahoz aho berehala zabal-du zen pilota partida jokatzen ari zirela, eta bere buruaerregegai ikusten zuen Carlos Hugo printze karlista hanzegoela. Horrela, printzea pilota partida amaitu eta autoanzihoala harrapatu zuen jendeak, eta astindu batzuk emanzizkioten; estu eta larri ibili zen gizona, eta guardia zibileksalbatu behar izan zuten gorabehera hartatik.

    Jokin ere han zen.

    Nik, berriz, Guardia Zibilak Deban zuen kuartelerajoan behar izan nuen lehen aldiz. Geroago ezagunak bihur-tuko ziren leku beldurgarri haietako batera sartu nintzen,eskutitz eta paper guztiekin, nire ustez Euskal Jaiak legez-koa izan behar zuela adierazi eta defendatzera.

    Ordu batzuk pasatu ondoren eta idatzitako guztia ira-kurri ondoren, libre utzi ninduten. Debatik kanpo, zenbaitjende atxilotu zuten. Gobernadore zibilak agindutakoaondo bete zuten: Debara inor ez sartzea, alegia. Bertakozenbait biztanle ere ezin izan zen gaua iritsi arte herriansartu.

    Borroka azkartzen doa1960tik aurrera, mugimendu sozial eta politikoa han-

    ditu eta azkartu egin zen. Grebak, margoketak, panfletobanaketak eta abarrak eguneroko ogi bilakatu ziren. Efer-beszentzia horrek errepresioaren gorakada ekarri zuen.Garaiko gobernadoreek salbuespen egoera ezarri zutenBizkaian, Gipuzkoan eta Asturiasen.

    Egoera latz horretan, apaizak ere atxilotzen hasi ziren.Horiek zuzenean parte hartu zuten tortura eta tratu txa-rren salaketetan. 339 apaizek eginiko eskutitzak, esaterako,hauts asko harrotu zituen Euskal Herrian, eta Espainianere bai.

    «Justiziaren aurrean amore ematea, haren aurka pro-testatu gabe, borrokatu gabe, ez da gizakiaren jokabidea,

    25

  • ezta kristauarena ere». Salieg kardinalaren sarrera hauta-tu zuten torturaren salaketa egin eta preso zeudenenegoera zein zen jakinarazteko, eta askatasunik ez zegoelaazpimarratzeko. Eskutitz horrengatik, zigor gogorrak jasozituzten, eta beren lanetatik eta parrokiatik alde egin be-har izan zuen batek baino gehiagok.

    1962an, etakideak lehen aldiz gerra kontseiluan epaituzituzten, eta lehen estraditatuak ere orduantxe izan ziren.Urte berean, maiatzean, ETAk bere Lehen Biltzar Nagusiaedo Asanblada egin zuen. Biltzarrak sortutako testuen ar-tean Principios izenarekin zabaldu zena dago, eta honeladio: «ETA, Herri Askapenerako Euskal Mugimendu bat da,abertzaleen erresistentzian sortua, eta independentea, al-derdi, organizazio edo erakunde guztietatik».

    Mugimendu honen baitan, 1965, 1966 eta 1967 urtee-tan, ETAko militanteak inurrien antzera genbiltzan, EuskalHerri osoan: batzuk tentsio handiko kableetan ikurrinakzintzilikatzen, guardia zibilek kentzeko zailtasunak izan zi-tzaten. Beste batzuk, ikurrinetan dinamita paketetxoakzintzilikatzen. Beste batzuk, bateko eta besteko hormetanETA hizkiak nonahi pintatzen. ETAren Zutik! aldizkaria erezabaltzen genuen, etxe eta elizetako atarietan, zumardiedo pasealeku nagusietan, futbol zelaietan. Eta Espainia-ren alde hildako euskal herritarren izenen plakak txikitzeaere ohikoa zen orduan, baita elizan bertan ere. Eskola so-zialak eta gau-eskolak antolatzen eta zabaltzen laguntzengenuen, eta Erakundeak deitutako Aberri Egunetan etaMaiatzaren Lehenetan parte hartzen genuen ere.

    1961ean, Francok 25 urte bete zituen Espainiako esta-tu-buru bezala. Hori zela eta, kartelak atera zituen «25años de PAZ» leloarekin, eta horma guztietan itsatsi zituz-ten. Luze gabe, PAZ-en ondoan CIENCIA hizkiak agertuziren eskuz edo brotxaz idatzita. Jendearen irudimena bi-zirik zegoen.

    Aberri egunak1964a baino lehen, Aberri Egunak ez ziren bateratuak.

    EAJk bazkaritara deitzen zuen, eta ETAk Urbiara, eta

    26

  • 1963an baita Itsasura ere. 1964ko Aberri Eguna garrantzihandikoa izan zen, gerra osteko lehen Aberri Egun bate-ratua izan zelako.

    1965ean Bergaran ospatzekoa zen Aberri Eguna, bai-na gehientsuenak inguruko mendietan geratu ginen. Jokinere antzera ibili zen, geroago esan zidan bezala. 1966anETAk Iruñeko Aberri Eguna borroka egun izan zedila alda-rrikatu zuen, «Aberri Libre batean gizon eta emakume li-break izan gaitezen». Orduan ere Jokin eta biok bakoitzageure aldetik joan ginen.

    Gerra psikologikoa orduan hasi zuen Poliziak, Iruñekoekitaldien inguruan. Aurreko egunetan txapelokerren kon-trol handiak izan ziren Iruñea osoa inguratuz. Eskutitzakere argitaratu ziren hurrengo egunetan, abertzaleek bidalita,Aberri Egunean baskoei egin zitzaien harrerarekin nazkatu-ta. Enfrentamendu bila, noski. Aurreko bi egunetan atxilo-keta ugari izan zen, eta Aberri Egunean bertan ia 400 lagunatxilotu zituztela diote orduko kronikek.

    1967an, Gasteizen eta Irun-Hendaian ospatu zen Abe-rri Eguna. Jokinek ez zuen agertzerik izan, ETAren V. BiltzarNagusian zegoelako. Nik, berriz, trena hartu nuen Donos-tiaraino, eta han geratu behar izan nuen Irunera topo-anabiatu ezinik. Donostiako nasetan ez baitzuten uzten tre-nik hartzen. Gerora jakin genuen Irunerako sarrera guztiakitxita zeudela, eta atxilotuen artean tiroz zaurituriko bi la-gun zeudela.

    1968ko Aberri Eguna ere, beste guztiak bezala, debe-katu egin zuten. Donostiako kaleak grisez josita zeuden,eta kale batetik bestera multzo txikietan bildurik inde-pendentziaren eta ikurrinaren aldeko oihuak eginez etaaskatasuna exijituz aritu zen jendea. Han ibili nintzenEaso eta Urbieta kaleen artean, batetik bestera korrika,zaldien hanken azpian erortzeko beldurrez. Kanikei es-ker, zaldiak lurrera erortzen ziren militar eta guzti. Etahanka arinak behar haiek pistola ateratzerako urrundu etatiroek harrapa ez gintzaten.

    Ordurako Jokin gordeta zegoen, ondo gordeta, berelanetan, sasian, aurreko urteko udazkenetik.

    27

  • Maiatzaren Lehena iristean, Donostiara joaten ginen,baina Eibar, Iruñea eta Tuteran ere ospatzen zen langileeneguna. Donostian, musika kioskoaren ingurura banakajoan, elkarri ondo begiratu badaezpada, eta ohitura zaha-rrak agintzen zuen bezala, besapean egunkariren bat zera-mana, ondo, gurea zen, eta ez bazuen deus, haren ondotikalde, txakurra izan zitekeelako. Zenbat belarri-luze sartuote zituen bilkura haietan eta antzekoetan Meliton Manza-nas torturatzaile ezagunak?!

    Bada, eguerdiko musika saioa bukatzen zenean, oihu-ka hasten ginen, eta kioskoari bueltaka. Betiere denboragutxi genuen, laster eta lasterka agertzen baitziren grisak,eta korrika batean Alde Zaharrera sartu, eta suertea iza-nez gero, bi elizetako baten barruan gorde, handik atera-tzen ausartu arte...

    Suerteari edota abileziari esker, batzuk ez gintuztensekula atxilotu, kolpe batzuk hartu arren. Horien arteangeunden Jokin eta biok.

    ETAren V. BiltzarraGizartean azkartzen zihoan mugimendua, eta ETAk

    horretan zeukan eraginak tentsioa sortu zuen erakundea-ren baitan zeuden sektoreen artean. Tentsio hori, azkene-an, ETAren V. Biltzarrean askatu zen. Biltzar horrek, Jokineta bion ustez, berebiziko garrantzia izan zuen Ezker aber-tzalearen historian.

    Biltzarraren lehen zatia 1966ko abenduan egin zen,Gipuzkoan, Gazteluko erretore etxean. 1966ko iraila etaurria bitartean ETAren Bulego Politikoak V. Biltzarrerakotxostena egin zuen: Por una izquierda socialista revolucionariavasca. Patxi Iturrioz, Eugenio del Rio eta beste zenbaitekidatzitakoa zen txostena –Biltzarra burutu baino lehenkanporatuak izan ziren– eta, azkenean, txostena Biltzarre-an irakurri ere ez zen egin.

    ETAk beti garbi utzi izan zuen ordura arte ez zuela al-derdi politiko baten tokia hartuko, eta ez zela alderdi poli-tiko bihurtuko. Mugimendu askoz ere zabalagoa nahi zuenizan Euskal Herriaren askatasun nazional eta soziala bide-

    28

  • ratzeko. Nabarmena zen Bulego Politikoak alderdi iraul-tzaile berri baterantz abiatu nahi zuela, eta, aldi berean,urruntzen zihoala ETAren oinarri sortzaileetatik. Arestianaipaturiko Iturrioz, Del Rio eta gainerakoek zera nahi zuten,talde sozialista guztiek, ETAk barne, proletargoaren aban-goardiaren ideia baztertzea, iraultza sozialista espainiar ba-kar baten zerbitzura jartzeko, CCOOren zuzendaritzapean.

    Azkenean, Biltzarrean soilik bi txosten eztabaidatu zi-ren: batetik, Txatarra txostena bezala ezagun izango zena,Jose Antonio Etxebarrietak idatzia: “Análisis y crítica delespañolismo social-chovinista”. Bulego Politikoari egitenzitzaion kritikaren oinarriak ziren, baita aurrera begirakoestrategiaren ildoak ere. Estrategikoki, etorkizunean eus-kal iraultzaren faseren batean euskal burgesiaren hainbatsektoreekin aliantzak ez ziren baztertzen, adibidez. Bes-tetik, Txosten berdea, paperaren koloreagatik, Krutwig, Ma-dariaga, Eskubi, Bareño, Bilbao Barrena, Azurmendi, TxatoAgirre eta bestek idatzia. Txosten horrek, populismo na-bariaz, besteak beste adar militarra desager zedila eska-tzen zuen, eta ekintza militarretarako soilik prestatutakolagunik ez egotea. Zatiketa arriskuaren aurrean Bareñoeta Eskubik Txosten berde berrikusia defendatu zuten, bainaBiltzarrean zeuden militante gehienek horren berri ez zu-tenez, baztertua izan zen.

    Josean Etxebarrietaren txostena oso zorrotza zen Eu-genio Del Rio eta Patxi Iturriozekin, eta haiena tesi liki-datzailea zela argi argudiatu zuen bere lanean. Ordutikaurrera, likiak deituak izango ziren talde horretakoak. «Aban-goardia ez da mugatu behar herria, une jakin batean,onartzeko prest dagoena egitera, abangoardiak aurretikjoan behar du, adorez segidako urratsak markatuz», zioenEtxebarrietak txosten hartan.

    2004an elkarrizketa batean Jokinek hau zioen V. Bil-tzarraren inguruan: «1967. urtean, ETAren V. BiltzarrarenII. zatian parte hartzeko ordezkari izendatu ninduten, etabatzar horrek, nire ustez, berebiziko garrantzia izan duEuskal Nazioaren Askapenerako Mugimenduaren histo-riako iraganean, bai eta orainean ere, izan ere, borrokanjauzi kualitatibo eta kuantitatiboa gertatu zen».

    29

  • EAJren nazionalismo burgesaren aurrean, nazionalis-mo iraultzailearen aldeko hautua egin zen, eta, hainbatmolde sabindar hautsi ziren. Esate baterako, euskal herri-tarra honela definitu zuten: «lan-indarra Euskal Herriansaldu eta haren nazio eremuan bizi dena».

    Teoria iraultzailea osatzeko, dualtasun faltsu hau hartuzen oinarri: «askapen nazionala-askapen soziala». ETAkherri askapenerako euskal mugimendu sozialistatzat zuenbere burua eta, hortaz, langileek izan behar zuten subjek-tu nagusi, horiek osatzen zutelako gehiengoaren klasea,klaserik zapalduena. Ezin zen askapen nazionalik izan as-kapen sozialik gabe, ezta alderantziz ere, txanpon baka-rraren bi alderdiak baitira biak.

    Aurreko hori guztia gauzatuz, eta Krutwig-en apunteeijarraiki –Truong-Ching-engandik beretu zituen– lau frontesortu ziren ETAren baitan: kulturala, politikoa, sozio-eko-nomikoa eta militarra.

    V. Biltzarrean parte hartu zutenen artean, Etxebarrietaanaien –Jose Antonio eta Txabi– eta Krutwig eta Eskubirenekarri garrantzitsuak nabarmendu ziren. Txabi Etxebarrie-tak sortu zuen Euskal Herri Langilea terminoa. Haren anaiaJose Antoniok Biltzarrean egoterik izan ez bazuen ere–ibiltzeko makuluen beharra zeukan, gaixotasun larri batzela medio–, ekarpen teoriko garrantzitsuak egin zituen.

    Aurrekoen beste muturrean, bere burua «sozialistahumanista» izendatzen zuen taldeko lau kideen jarreranegargarria aipatuko nuke. Biltzarra amaitu zelarik, El Dia-rio Vasco eta La Voz de España egunkarietan komunikatu batargitaratu zuen talde horrek, ETAri organizazio marxista-leninista bilakatu izana leporatuz. Laster utzi zuen Era-kundea lau kideko talde horrek.

    Ezkerreko mugimendu abertzalea izanik, jakin-minhandia pizten zuten ETAren baitan Kuba, Aljeria, Viet-nam, Txina eta antzeko herrietako prozesu iraultzaileek.Frantziako 68ko Maiatzaren urteak ziren, mundu osoanaztoramen handia zen, eta ikasleek asko irakurtzen zuten.Baita ikasleak ez ginenok ere, horrela, geure buruak pres-tatuta, Euskal Herriko auziari ekarpen hobeak egiteko. In-

    30

  • teres handiarekin jarraitzen genituen langile mugimen-duaren inguruan gertatzen ziren aurrerapenak eta herrienaskapenen inguruko prozesuak. Kubako Iraultza, Aljeria-ko Iraultza, Txinako Iraultza, Errusiako Iraultza eta abarreninguruko liburuak izaten genituen ohe ondoan irakurgai.

    Biltzar Nagusiko planteamendu ororekin bat egitenzuen Jokinek. ETAn sartzera zerk bultzatu zuen galdetzenziotenean, argi zeukan erantzuna: ETA zela katakonbeta-tik kanpora ausartzen zen erakunde bakarra. Kontu ber-bera pentsatzen nuen neuk ere. Horregatik biok bat egingenuen 1967tik aurrera.

    «Egun haietan Euskal herrian bi alderdi politiko zeu-den. Bata, teoria hutsean, katakonbetan gordea, EAJ, etabestea, praktikan, erreala, Euskadi Ta Askatasuna, ETA.Hau gure herriko problematikari erantzuten saiatzen zen,eta kontuan harturik hau honela zela, hasten naiz erakundehonetan militatzen», dio 1994an Debako Tarinena aldiz-karian. «Non zeuden orduan beren burua frankismoarenkontrako borrokalaritzat duten sigla guztiak? Gainera, giroabertzalearekin eta langile mugimenduarekin nuen ha-rreman zuzen hari esker, goiz jabetu ahal izan nintzengure herriak era berean jasaten duen nazio eta klase za-palkuntza».

    Ezin aipatu gabe utzi V. Biltzar Nagusia egin baino le-hen, beste erabaki garrantzitsu bat ere hartu zela: «Bil-tzarreko hizkuntza ofiziala euskara izango da. Hortaz,desberdintasunik balego, baliodun testuak Euskal Herri-ko hizkuntzan idatzitakoak izango dira. Biltzarkideek on-gien dakiten hizkuntza erabiliko dute. Itzultzaile ofizialakizendatzen dira». Adierazpen honek, niretzat, ETAn lanegiteko zerikusi handia izan zuen hasiera-hasieratik, ETAkeuskararekin zeukan kezka eta konpromisoa. Ordura arte-ko erakunde historikoetan sekula ikusi gabea zen hori.

    ETAk zioen estrategiaren abangoardiaren parte izanbehar duela euskarak. «Euskarak izan behar du EuskalHerriaren adierazpenerako eta sorkuntzarako tresna».Euskara, proiektu nazionalaren ardatz.

    31

  • Jokinek, V. Biltzar Nagusira joateko, ezinbesteko izanzuen lantokian astebetez jai eskatzea, EMUAn, soldatatikkentzeko esanda, baina ez zioten inondik inora ere jaiegiteko baimenik eman. Orduan, zor ziotena kitatzekoesan zion nagusiari, eta arrebarekin etxera bidaltzeko–lantegi berean egiten zuen lan–, eta betiko alde eginzuen lantoki hartatik.

    Jokin legala zenez, V. Biltzarra egin behar zen tokira jo-ateko segurtasun neurriak hartu zituzten kideek. Besteakbeste, begiak estalita eraman zuten biltzarra egitekoa zentokira heldu arte. Heldu ziren, eta hara non, leihotik zerikusiko, eta Getariako sagua! Izan ere, V. Biltzarraren II.zatia, jesuitek Getarian zuten gogoeta-etxean egin zuten.Gaur egun Balentziaga Museoa den eraikin horretan.

    Biltzarra bukatu ondoren, bera baino zaharragoa zenlagun batengana jo zuen, abertzale fina zela bazekielako,lana bilatuko zion itxaropenarekin. Baita lortu ere lagunak,eta gustura hasi zen lantegi berrian. Ez zen izan denboraluzerako, ordea. Sei hilabete besterik ez ziren igaroko V.Biltzarretik Urkizuko ihesaldira.

    Urkizuko ihesaldia«Orduan, jada, buru-belarri sartu nintzen Erakundean.

    Erdi-liberatu hasi nintzen. Konfiantza handia nuenez nirelantegi berriko nagusiekin, erraz irteten nintzen lanetik, ir-ten beharra nuenean. Zutik! eta zuzendaritzatik iristen zenpropaganda zabaldu, multikopistak jarri apaiz-etxeetaneta ahal zen lekuan, diru laguntza eskatu... Liberatuekinharreman estuan aritzen nintzen, baina ni neu legala nin-tzen oraindik eta, beraz, lantegian lan egiten eta etxean loegiten jarraitzen nuen».

    Lan horietako bat egiten ari zela utziko zuen betikolan legala. Urkizun gertatu zen, mendian dagoen Tolosakoauzo batean. Harrezkero, klandestinitatean egin beharizango zuen lan, Erakundeak agindu bezala.

    Zazpi euskal mendizale Andeetara igo ziren garai har-tan, antza denez beste inork ordura arte zapaldu gabekotontorretara, eta Espainiako kirol agintariek dominak eman

    32

  • zizkieten, haien ausardiarengatik. Handik egun batzuetara,ordea, zazpi mendizale haiek tontor bakoitzean ikurrinakjarri zituztela jakin zen, eta berehala atxilotu eta auzipetuegin zituzten. Gertakari haien harira, ETAk esku-orriak ate-ratzea erabaki zuen, eta haiek egitera abiatu zen mendiraJokin beste kide batekin, Jokin Aranalderekin.

    «Santa Zezilia eguna zen, azaroaren 22a, eta Urkizukoapaizaren etxera gindoazen beste kide bat eta biok. Pro-paganda multikopiatzera gindoazen, mendizale batzukatxilotu zituztelako, Andeetan ikurrina ipintzearren. Igan-de hartan Tolosan manifestatzeko deia zabaldu nahi ge-nuen. Goizean alokatutako autoa eliza ondoan utzi etaapaiz-etxera jo genuen, beraz. Baina atarian bi tipo zeu-den, ehiza-arropaz eta eskopetekin. Segituan ezagutunuen Panizo kaboa kaleko jantzia, urteetara Erakundeakhilko zuena, Asteasuko zinpeko guarda zela. Dokumenta-zioa eskatu zigun batek eta autoa begiratzen hasi zen bes-tea. “Aquí no hay nada”. Baina elkarri keinu eginez ziotenhori, gu lasai gintezen, muturren aurrean baitzeuzkatenmatrikula faltsuak. Ikusi nuen Panizoren laguna telefonozhots egitera zihoala, autorik ez baitzeukaten, eta kaboak,entretenitzen ninduen bitartean esan zidan, gazteleraz:

    –Yo a Vd. le conozco.

    –Nola ez, bada, pare-parean bizi gara eta –esan nionnik –. Orain presaka nabil, utzidazu joaten eta aurkeztukonaiz eguerdian.

    –Segituan konponduko da. Tramite hutsa besterik ezda –Panizok.

    –Kafe bat hartzen utziko diguzu, horratio, gosaldugabe gaude eta –esan nion geroxeago, aldamenean zego-en Urkizuko tabernara joateko. Urkizu ondo ezagutzenbainuen, aita Urkizun jaioa genuelako–.

    –Ez da beharrezkoa. Badaukat hemen zerbait gosal-tzeko –ihardetsi zidan–, galleta tartean irasagar orea aterazuen poltsikotik, eta jateko eman zidan.

    Neure burua galduta ikusten nuenez, konfiantza ema-tera jokatu nuen, zigarroa eskainiz, elkarrizketari eutsiz...motor zarata entzun nuen arte errepidean gora. “Hemen

    33

  • duk jeep-a”, pentsatu nuen, alde egiteko keinu eginez la-gunari, baina ezetz adierazi zidan hark apendizetik ope-ratu berria baitzegoen. Ihes egitea buruan nuenez, jauziegin eta arrapaladan hasi nintzen mendian behera. “¡Altoo disparo!”, oihuka entzuten nuen Panizo. “Dispara si puedes”,nioen nire golkorako, arrapaladan nindoan bitartean. Tro-kan jauzi eginez, zilipurdika, eta ordekan korrika, zuzen jonuen aurrera, belaze batean Mobilette bat begiz jo nuenarte. Behin baino gehiagotan esan dit motoaren jabeak“hik motoa eraman hidan”. Ez nekien Mobiletteak nonzuen galga, frenoa, eta errepidean behera abiada handiahartu nuen batean, gelditzeko, mendiaren kontra jo etahatz txikia hautsi nuen. Mobilettea han utzi eta errepide-an nindoala, gorputz guztia kolpaturik sentitzen nuela,harrobi batean moto bat ikusi nuen. Zoritxarrez, ordea,hura ere Mobilettea zen, eta inguruan ikusi nuen gizonbati galdetu nion nola balaztatzen zuen. “Pedalekin atze-ra eginez”, erantzun zidan, eta ziztu bizian abiatu nintzenLegorretarantz.

    Han apaizaren etxera jo nuen, agindu hura baikenuen,baina ez nuen aurkitu, eta lagun baten etxera joan eta ha-ren amari guztia kontatu nion. Jaten eman zidan, arropaeta dirua ere bai, eta Donostiarantz abiatu nintzen».

    Handik, Pasai Donibaneraino norbaitek eraman zuenJokin, ez baitzen gauza pausorik emateko ere. Berak esanzidan behin baino gehiagotan, han apezpiku ohiaren etxe-an egon zela astebete, etzanda, mugitzeko ere gauza ezzela ia. Egunean behin etortzen zitzaion norbait janariare-kin eta ukendu batekin, gorputz ubeldu hartan eman ze-zan. Han lortu zuen Erakundearekin harremanetan jartzea,eta gogoan dut adiskide batek Zarautzen zuen lantoki gai-neko logelaren batean bukatu zuela, Erakundeak zer eginbehar zuen esan arte. Ondorengoa liberatzea izan zen,Erakundeak eskatuta, bere onespenarekin, noski.

    Garai hartan, bada, Jokin ETA erakundeko liberatuaizatera pasatu zen, dedikazio osoarekin. Ordurako Guar-dia Zibilak fitxaturik zuen. Eta Txabi Etxebarrieta eta biakGipuzkoako herrialdean lanean jarri zituen Erakundeak.

    34

  • 1967ko azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, atera zenJokin jaiotetxetik, betiko. Ez zen sekula gehiago itzuliko.

    Urte hartan, Euskal Herrian langileriak bizi zuen egoe-ra ederki islatu zuen Laminación de Bandas lantegiko grebak.Ia sei hilabete iraun zuen borroka hark, eta benetan borti-tza izan zen Poliziaren esku-hartzea. Ehunka atxilotu etadozenaka deportatu izan ziren, eta argi eta garbi geratuzen, ageri-agerian, Gobernuaren eta oligarkiaren artekolotura. Ondoren, 1967 hartan, Salbuespen egoera ezarrizuen Francok Bizkaian.

    Jokin eta biok, gutxi gorabehera, urtebete lehentxea-go ezagutu genuen elkar, Urbiako BAI –Batasuna, Askata-suna, Indarra– kontzentrazioan. Nahiko jendetsua izanarren, eta txapelokerrak ere han ziren arren, izan genuenelkarri so egin, mokadua eskaini eta hitz batzuk gurutza-tzeko aukera. Hitz apurrak izan ziren, eta nire maiteare-nak «ez molestatu eta eskerrik asko» eta antzekoetatik ezziren pasatu, eta neuk ere begiratzearekin nahiko nuen,baina ez nituen bere begi handi ederrak, bekainak, ez-pain loditxoak eta esku politak ahaztuko, ezta non ezagutuedo ikusi ginen ere, Euskal Herriaren askatasuna alda-rrikatzen, alegia. Gerora, 1967an izan genuen harremangehiago, Jokin liberatua zela.

    Garai hartan, astelehenetik larunbatera, aitaren lanto-kiko kontabilitateaz arduratzen nintzen: gasolindegikoazeta kafetegikoaz. Musika-eskolak ere ematen nituen ikas-tolan. Gau-eskolako lanetan ere aritzen nintzen, eta etxeanbertan ere pianoa irakasten nion zenbait umeri. Larunbatarratsalde eta igandeetan, berriz, kafetegian aritzen nin-tzen lanean. Orduan pasatu nintzen Erakundearentzatbeste lantxoak egitera: etxeak bilatu, dirua bildu –gehie-netan neure poltsikotik jartzen nuen azkenean–, sasiko-entzat arropak erosi, liberatuak etxe baten edo besteanbanatu, eta enkargu bereziagoak egin.

    Orduan aurkitu nuen berriro ere Jokin. Oraingoan zart!Lepotik hartu eta «hau, niretzat!» esan nuen. Nire guraso-en etxera eraman nuen eta, besteak beste, hura izan zenbere etxea, elkarrekin atxilotu gintuzten arte.

    35

  • Ni guztiz legala nintzen. Abertzalea bai, baina hori txa-pelokerrek eta azkeneko txitxiak ere bazekien. Eta nolakogorrotoa nien ere bazekiten. Nire lana kanpora begirakoazen, eta guztiek zekiten zertan aritzen nintzen. Horregatikiruditu zitzaidan toki ona nire maitearentzat. Egia esan,aurretik beste jende bat ere ibili zen aitaren eta amarenetxean, eta, azkenean, bi kide soilik etortzeko bidea eginzen.

    Zoritxarrez, bigarren kide hura 1969ko martxoaren 7anerori zen, baina guk ez genuen jakin, eta hurrengo egune-an Jokinen bila etorri ziren Debara.

    Jokin beste etxe askotan ere ibiltzen zen, noski, Gi-puzkoako zenbait eskualdetako arduradun izan baitzen.Txabi erail ondoren, pentsatu genuen beste kide harkezagutzen ez zuen tokiren batera joan behar zuela, etxe-an gelditzea baino hobea zukeelakoan. Bagenekien erre-presio bortitza etorriko zela. Jo nuen etxe batera, bestera,eta aitzakia ugarirekin ezetza eman zidaten, eta gureanjarraitu behar izan zuen. Atxilotuta egon zen egunetan,eta gero ere, ezin izan dut hura burutik kendu.

    Gogoan dut gure aurretik eroritako kide haren bitxike-ria bat: igande arratsaldea zen, eta gora eta behera nen-bilen ni. Gurasoen kafetegian behean, eta goian etxekoegongelan Jokinekin solasaldian eta abar... Hitz ederrak,muxu goxoak, etorkizunari so egin nahian.

    Halako batean txirrina jo zuten, eta han agertzen dabeste kidea, eskuetan plastikozko poltsa bat duela, Joki-ni hitz eginez: «Begira, Andres, pipa garbitzeko askatu egindut osorik, eta orain muntatzerakoan piezak sobratzenzaizkit». Barre egiteko egoera zen, baina Jokini ez zitzaionhala iruditu, eta nik alde egin nuen, banekien-eta zerbaitbaino gehiago esango ziola.

    Txabiren heriotzaGarai hartan, Txabi eta Jokin elkarrekin ari ziren lane-

    an. «Elkarrekin lan egin genuen Gipuzkoan zortzi hila-betez, eta etxe berean bizi ginen, askotan ohe berean lo

    36

  • eginez. Ez zait sekula ahaztuko hil zuten eguna. San Mar-tin Loinazko monumentuan genuen zita, 1968ko ekaina-ren 7 hartan. Donostiatik Beasainera zetorren Txabi, etaEibartik nindoan ni haren enkontrura, dinamita karga batautoan neramala. Gobernu Zibilean jartzeko lehergailua,gauean erlojuz leherrarazteko».

    Bat-batean, Elgoibarko bidegurutze batean txapelo-kerrak ikusi zituen Jokinek, autoei alto emanez. Kontrakobidea hartu zuen, debekatutakoa, eta etxe batean gordezen. Zorionez, hurbil zuen etxe hura. Bertakoek ez zekitenezer, baina berehala irratiz jakin zuten Tolosan zerbaitgertatu zela txapelokerrekin. Hura entzunda, Jokinek be-rehala jakin zuen gorabehera hark Txabirekin zerikusiazuela.

    Kolpe handia izan zen berarentzat, nahiz kanpotik ezzitzaion antzematen, beti izan baitzuen patxada handikogizonaren planta. «Ez zait sekula ahaztuko egun hura», zio-en ordukoa hizpide hartzen zuen bakoitzean. Maitasunaeta begirunea zion Txabiri. Gainera, bazuten antzeko zer-bait, irribarre ezti eta intentzioduna, halaxe esango nuke,eta, batez ere, berezko on aurpegia. Izan ere, laguna sekulasantan salduko ez duten horien jitea sakonetik azalera-tzen zitzaien aurpegira. Biak zeuden maitemindurik, etabadakit elkarren hainbat kontu esan eta gorde zituztela,hortik aurrerakoa beraientzat geratu zen arren.

    Txabi, nire gusturako, eta orduko begiekin ikusita,behintzat, ez zen mutil ederra: erabat argala, aurpegi lu-zea, bizarra egin gabe oraindik argalago ikusten zen, kolo-re zurikoa, sudur handi samarrekoa, eta kristal lodikobetaurrekoak behar zituena, miopea zelako. Hala ere,maitagarria zen, edonor bereganatzen zuen lehenbizikohitzetan. Eta hortik aurrera, berarekin solasaldiren bat iza-teko suertea izanez gero, zorioneko harekin zegoena. Ar-gia eta buruzagi kastakoa zela askok esan dute, eta egiahutsa da. Oso gaztea izan arren, asko zekien, baita entzu-ten ere, eta goxoa eta erabat sentibera zen. Besteak bes-te, idatzi zituen ahapaldiak irakurri besterik ez dago. Ni,behintzat, poema horiekin geratzen naiz.

    37

  • Oso barruan dudan poema da Txabiren honako hau.Hain gaztea izanik, haren gizatasunaren neurria islatzekogai da, eta nire kuttuna nirekin ez dagoenetik, asko hunki-tzen naute hitz hauek:

    Amor, amor, amor

    La tenue piel de tu vientrey de tus piernas. Enrizó mis dedos,acarició tus extensionesque, enérgicas, se avalanzan haciaun hijo no brotado.

    Dejarte entre las ingles,la concavidad de lo perfecto.

    Todo lo que en el mundo ha sidome lo ofrece la cúpulaabiertade tu carne renacida.

    Eres volúmen y consistencia

    Me extiendo por tu vientrey el esplendor íntegrode tu materia vivaahita mi boca.

    Quisiera sepultarme en ti.no ser ya.

    Ir por mis nerviosal mensajede tu piel, bocarribapor mis labios.

    Madrugada de tu carne imposible.

    Brigada Político-Social-eko buru zen Meliton Manzanastorturatzailea hurbiletik jarraitu eta hari buruzko informa-zioa jasotzea zen Erakundeak emandako lanetako bat,eta horretara etorri zen Txabi Etxebarrieta Gipuzkoara.

    38

  • Orduko kontua da Txabik Jokini esaten ziona bizarraegiterakoan: ez zuela zalantzarik urtean haur batez erdi-tzea bizarra egitea baino errazagoa zela. Ez zuen bateregustukoa lan hori, eta bizarra ez zuen egunero egiten.

    Horrenbeste ordu elkarrekin autoan ibili beharrak es-tutu egingo zuen bien arteko harremana. Arrisku biziankontu kontari ez zuten jardungo, adi ere egon beharrabaitzegoen, baina lasaitu beharra ere izango zuten behinbaino gehiagotan. Horrelakoetan, «Potxolo, canta las de Anto-nio Machín»1 esaten omen zion Txabik Jokini, eta hara!, ho-nek Dos gardenias para tí eta Angelitos negros eta beste batzukere abesten zituen... Txabik ere jarraitzen zion. Nik eznuen Txabi kantuan entzun, baina, nire maitearen arabe-ra, oso belarri txarrekoa zen. Jokinek, berriz, egundokograzia zuen Machinen kantuak abesten, ematen zion ka-dentziarekin. Algara ederrak egindakoa naiz ni horren ha-rira, baina gaizki ez zituela abesten ere aitortu behar dut.Hain gaztea izanik guretzat nahiko zaharrak ziren abestihaiek ezagutzeak harritzen ninduen. Tolosan abesten zi-rela erantzun zidan behin, eta kito!

    Apopilo zeuden etxeko jabeak, bikote bat, zinemarajoan zitezen, gauez haur jaioberria zaintzen zuten, bibe-roia eman, eta segur aski, baita haurrari deabrukeriakegin ere, Jokin ezagututa bederen.

    Zehaztasun horiek eta beste hainbat kontu biok kar-tzelatik atera ondoren jakindakoak dira. Geroago, atxilo-tu gintuztenean, Brigada Político-Social zirelakoen eskuetan–Sainz buru zelarik– Donostiako Gobernu Zibilean 17 egunegon ginenean, Jokinen jarrerari esker ez zen azpiegitu-rarik erori; beraz, lagun haiek ere ez. Niri zegokidan ardu-rari dagokionez ere, gauza bera esan behar dut. Beraz,kartzelatik irtetean, lagun eta militante horiek bisitatzerajoan ginen, gehienak behintzat, haiei gure esker ona es-kaintzera. Zenbait lekutan ospatu ere egin genuen eder-ki asko.

    39

    1. «Potxolo, kanta itzazu Antonio Machinenak».

  • Txabiri buruz askotan entzun izan da izugarri argiazela, goitik beherako intelektuala. Aldiz, ez zela ekintze-tarako pertsona. Jokinek, aldiz, garbi zuen eta ozen esa-ten zuen Txabik prestatuta zuela bere burua edozeinlanetarako, eta Guardia Zibilak kontrolean hil zuenean,ziur zegoela Txabik ez zuela zalantzarik izan zer egin, goi-tik beherako iraultzailea zelako.

    Txabi hil eta hamaika urte geroago, Benta Handin eginzitzaion omenaldian bigarren oroitarria jartzerakoan –le-henengoa, ipini eta egun berean gobernadore zibilak ke-narazi zuen–, Jokinek hitz egin zuen ekitaldian: «Gudariguztiak, nola atzokoak, hala gaurkoak, enbor bakarrarenhainbat une historikotako sustraiak dira, Euskal Herriare-nak. Txabi izan zen ETAko lehendabiziko hildakoa. 32 urtelehenago, Tolosako seme bat, Mikel Alberdi, erail zutenbalek Bidanian, Txabi erori zen lekutik oso hurbil, eta,gure adinekoek diotenez, Mikel izan zen 1936ko gerranEuskadirengatik erori zen lehendabizikoa.

    Txabik, hil zenean, 23 urte zituen. Txabi Bilbon jaiozen, eta Euskal Herriko gizon eta emakumerik gehienakbezala, eta herri guztietan gertatu ohi den gisara, bizikimaite zuen langile familia batean sortu zen. Hala ere, las-ter, familia utzi behar izan zuen bere jarduna bete-beteanHerriari eskaintzeko. Txabi zinez sentibera eta gizatiarrazen. Bere familiaren ahaleginari eta ikasketetarako zuengaitasun handiari esker, zientzia ekonomikoetan lizen-tziatu ahal izan zuen.

    Jose Antoniori buruz Txabik esan ohi zuen, haren bi-dez hasi zela Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntzanazional eta sozialaren berri izaten eta hura ulertzen, etahark barneratu zuela, azken batean, ETA erakundean.

    Txabi abertzalea eta sozialista zen. Ez zen euskarazmintzatzen, baina aitortu egin behar zaio bere hizkuntzaberreskuratzearren, noizbait hitz egitearren egiten zuenahalegin eskerga. Txabik ez zuen bere burua espainol-tzat, eta bere ekintza guztietan, elkartasuna adierazi ohizien langileei eta Espainiar estatuko herriei, bai eta mun-duko herritar esplotatu eta zapaldu guztiei ere.

    40

  • 1966an, ETAren V. Biltzarraren I. zatia izan aurretik,ETA barruan gertatutako desbideratze espainiarzale etaberritzailearen aurkako borrokan nabarmendu zen; gerta-kari haiek talde likidazionista Erakundetik botatzea ekarrizuten azkenean.

    1967an, ETAren V. Biltzarraren II. zatiaren buru izatekoaukeratu zuten Txabi. Biltzarra amaitu zenean, haren gai-tasun intelektuala eta izaera iraultzailea aintzat harturik,Biltzar Ttipia batzorde nagusiko eta ETAren BatzordeExekutiboko kide izendatu zuten.

    Txabiren heriotza kolpe gogorra izan zen ETArentzateta Euskal Herriarentzat. Eta Herriak hori aintzat hartuzuen, herri eta gizarte kontzientzian beste urrats bat egi-nez. Ezagutu genuenontzat, ezin da zalantzan jarri Txabilagun bikaina izan zela, abertzalea eta sozialista.

    Txabik eta Euskal Herri osoak desio zuen, eta desio duegun, BAKEA; hargatik egiten zuen borroka. Baina ez bakefaltsu batengatik, ez esplotazio kapitalistak eta EuskalHerriaren zapalkuntza nazionalak bere horretan iraungoduten bakearengatik. Ez dago bake abstrakturik. BakeakJUSTIZIA eta ASKATASUNA izan behar ditu oinarri.

    Bakeaz mintzatzea, atzoko egoeran, egungo egoeran,hipokrisia hutsa da, gure Herriari ez baitzaizkio onartzengutxieneko askatasunak ere; ez baitigute uzten gure gu-dariei omenaldi duinak egiten ere; frankismo garaiko Po-lizia bera baitaukagu; benetako amnistiarik ez baituguizan; egunez egun gehituz baitoaz atxilotu, preso etaerbesteratu euskaldunak; Euskal Herriarentzako INDE-PENDENTZIA eta SOZIALISMOA estatutuetan helburu-tzat jartzen dituzten alderdiak legez kanpokoak izaterakondenatzen baitituzte; Ezker abertzaleari eta Herrikosektore kontsekuenteenei manifestazio eskubidea uka-tzen baitzaie; adierazpen eta biltze-eskubideak ukatzenbaitira –Gladysen heriotza, Tuteran gertatua, oraindikgure oroimenetan dago–; Nafarroa gainerako hiru probin-tzietatik bereizten saiatzen baitira; UCDren gobernua bi-tarteko guztiak ari baita baliatzen gure herriak ezezko

    41

  • borobila eman dion Konstituzioa Arabari, Bizkaiari, Gi-puzkoari eta Nafarroari inposatzeko.

    Txabi, bete-betean zerbitzatu eta maitatu zenuen Eus-kal Herri langile honek ez zaitu berehalakoan ahaztuko, ezeta Euskal Herriaren alde bizia eman duten beste hain-beste gudari ere. Izan ere, 150 urte badira haien odolakEuskal Herri osoa zeharkatzen duela, iparraldetik hegoal-dera. Odol horrek kimuetatik emakume eta gizon berriakernatzen zaizkion landarearen hazia dirudi; Euskal HerriLIBRE, SOZIALISTA, BATERATU, eta EUSKALDUNA errea-litate egiteko prest dauden gizon-emakumeak».

    Duela 27 urte Txabiren aldeko ekitaldian esandakoada, eta gaur egungoa dirudi...

    1968ko ekainaren 7an beste kide batzuk eta neuk bes-te era batera bizi izan genituen une latz haiek. Villabo-nakoa irratian entzunda, adi jarri ginen, bagenekielakoErakundeko norbait izango zela. Geroago, parte bateanTolosako Benta Handin gertatutakoa entzun ondoren, ezzegoen zalantzarik Txabi edo Jokin zela hildakoa, bietakobat.

    Pentsa ezazue zer izan litekeen buruko zoramena,erotzea alegia, orain bizi dudanaren antzekoa, oso ezber-dinak badira ere ordukoa eta oraingoa. Orduan, ordu gu-txi batzuetan bagenekien nor zen hildako kidea, Txabimaitea, eta ikaragarria bazen guzti-guztiontzat, baita Era-kundearen martxarako ere, esango nuke, niretzat, oraingozoramenarekin ez duela zerikusirik, ezin deskriba baitai-teke. Nire Jokin, kide, lagun, aholkulari, maisu, maitaleparegabea, senarra galdu dut, beti-betiko.

    Txabiren aldeko elizkizunek elkartasuna adieraztekobalio izan zuten, baina, batez ere, jendea mobilizatzekoizan ziren. Bilboko San Antongo Eliza eta ingurua eta Do-nostiako Jesuiten Eliza izan ziren nabarmenenak, bertakoapaizen sermoiak barne.

    Txabiren anaiak, Jose Antonio Etxebarrietak, honelazioen Erakundeak plazaratutako Iraultza argitalpenean:

    «Xabi ezagutzea zortea izan da, baita bizitzako pasar-te batean baino ezagutu ez duenarentzat ere. Hurbileko

    42

  • tratua izan dugunontzat, berriz, pribilejioa izan da, etahori ezingo digute urteek ere ebatsi. Oso zaila izango dagutako askorentzat, denbora luzean oraindik, harenganpentsatzeko ausardia aurkitzea, haren hutsuneak, baterelotsarik gabe, negarrez jartzen gaituelako. Egia da, urtegutxi izanagatik (agerikoa zen), Xabi liderra zen, eta, area-go, lider atsegina zen. Baina ez kalkulaturik zeukalako,edo atsegin agertu nahi zuelako, Xabi atsegina zen sakon-ki, biziki gizatiarra zelako».

    Nik ez nekien noiz ikusiko ote nuen nire maitea, bainaez nuen espero hain azkar ikustea, ez bainekien Elgoiba-rren gordeta zegoenik. Bi egunera agertu zen, hilaren 9an.Bizi artean izango dut gogoan, beste hainbat eta hainbategun pozgarri eta goxo bezala. Elkarrekin egin genuennegar, samina hain handia izanik, beti eramangarriagoegiten baita beste norbaitekin negar egin ahal izatea la-gun eta kide batengatik.

    Militantziaren arriskuakBakoitzak bere lanean jarraitu genuen, eta Jokin, geldi-

    rik egon behar zuenean, etxera agertzen zitzaidan.

    Jokini bekain handien azpian zeuzkan begi handiekserio itxura ematen zioten eta halaxe zen, izan ere. Beltza-rana zen erabat eta bizarra derrigorrez egin behar zuen,oso itxia zuelako eta beltz-beltza. Egun batean, gogora-tzen dut, ez ezagutzeko piura izugarri batekin agertu zela:ilea erdi hori, erdi gorri; ur oxigenatuarekin lortzen den ko-lore gabeko ilea zeukan. Betazalak eta bizarrak berdin etahau guztia gutxi balitz, kristal argidun betaurreko beltz ba-tzuk, dioptriarik gabekoak. Ezin duzue koadroa imajinatuere egin! Ikusi nuenean isil-isilik geratu nintzen eta nikezer esan baino lehen berak bota zidan: «ez ezer esan,mesedez, neu lotsaturik atera bainaiz taberna batera ta-bakoa erostera sartu eta nire aurpegia bertako ispiluanikusi dudanean!». Zalantzarik gabe, zeraman piurarekin,gehiago deitzen zuen arreta bere benetako itxurarekinbaino. Baina horiexek ziren klandestinitatearen kontuak.

    43

  • Haietako batean jertse gorrixka bat oparitu nion. Baikolorea ondo aukeratu ere, a ze baba-lorea ni! Hala ere,aitortu behar dut nire gustu-gustuko kolorea betidanikgorria eta gorriztak izan direla. Jokin pozik, eta alde eginzuen berera...

    Irratia zen garai hartan genuen komunikabide garran-tzitsuena, telebista oraindik proba saioetan zebilen, etabadakigu noren eskuetan. Irratiak, berriz, etsaiak parte-etan zioena entzuteko balio zuen, baina Paris irratia, Moskuirratia, Pirenaica, Andorrako irratia eta antzekoen bidez,beste aldeko informazioa jasotzen genuen gauez, komu-nistena, sozialistena, langileen grebak, Franco eta bereGobernuari buruzkoak eta, nola ez, Euskal Herrian gerta-tzen zenaren inguruko informazioa. ETAren ekintzak, kide-en atxiloketak eta abar. Ez genituen beti behar bezalajasotzen, orduan ere ETAren aurka agertzen baitziren aipa-tutako guztiak, orain askok onartzen duten arren Erakun-deak frankismo garaian izandako jarduera. Aurkako jarrerahori etenik gabe agertu izan da Espainiako eta Euskal He-rriko erakunde politiko guztietan: hogei urte igaro eta gero,ETAk eginikoa ondo dago, baina... orain egiten duena ez.Beraz, irratia bezalako tresna hoberik ez zegoen. Horrela,bada, irrati on eta modernoa erosi genuen etxean, etagauez, patxadaz bainoago urduri, denok buruak elkarrengainean genituela, munduan eta gurean zer gertatu zen ja-kiteko irrikaz ibiltzen ginen.

    Nire maiteak alde egin zuen jertse gorriztarekin, etagure irratitik entzun genuen bi etakide atxilotu zituztelaHondarribian. Haiek nire bihotzeko taupadak. Sabeletikahora zetorkidan nahigabe sufriezina! Ez nekien atxilotuzuten ala zauriturik ote zegoen... Ez bainekien bere izenikere! Neure buruari esaten nion guda izena ere emango zu-tela albisteetan. Baina horrela 8 bat egun.

    Bat-batean han agertu zen lasai eta irribarretsu, etakontatu zidan zer gertatu zitzaien beste lagun bati etabiei: Seat 600 autoan Hondarribiko kale batean aparka-tzen ari zirela, bi guardia zibilek alto eman, autotik atera-tzeko agindu eta dokumentazioari begiratzen ziotelakoitxurak eginez, zerbait ondo ez zegoela eta haiekin koar-

    44

  • telera joateko agindu zieten. Guardia zibiletako bat atze-ko eserlekuan eseri zen Jokinen lagunarekin, eta Jokinek,astirik eman gabe, bolantea hartu eta autoa arrankatuzuen, beste txapelokerra alboan zuela, eta autoa martxanzegoela bere burua atetik bota zuen, lagunari beste ho-rrenbeste egiteko oihukatzen ziola. Laster ziren bi lagu-nak Hondarribiko kaleetan zehar korrika batean, atzetikguardia zibilak zituztela.

    Jokinek jertse gorrizta besapean zeraman, baina eroriegin zitzaion konturatzeke, eta jertserik gabe zihoala kon-turatzean, buelta eman eta jertsearen bila joan zen. Lurre-tik hartu, berriro laguna harrapatu, eta Jokinek ezagutzenzuen jantoki batera sartu ziren. Ezagun baten galdera eginzuten, baina ez zegoen han. Komunean sartu ziren orduan,pipa eskuetan eta ate atzean tiro egiteko prest, ia ziurtasunosoa baitzuen agertu egingo zirela. Ate hotsa etengabeaomen zen, eta derrigor handik irten beharra zuten. «Hiledo bizi, irten egin behar dugu», esan zion Jokinek laguna-ri. Ateratzean ez zuten topo egin guardia zibil parearekin.Arrain haztegi batean egon omen ziren, lurrean etzanda,arnasa hartzeko ere estu eta larri, arriskua pasatu arte, etagero beste toki egokiago batera joan ziren.

    Nire maiteak ez zuen espero pasadizo hori hain irriba-rretsu kontatu eta gero nik halako errieta botatzerik. «Ezal duzu ikusten zein arriskutan jarri duzun zeure burua di-txosozko jertsea jasotzera itzuli zinenean?». Eta berak,«ez nuen denbora asko galdu. Gainera, zuk oparitutakoazen, Itziar». «Jertse txatxu bategatik? Ez dizut hau barka-tzen», esan nion. Baina alferrik zen, elkarrenganako mai-tasuna gero eta sendoagoa zen elkar ezagutzen genuenheinean. Eta ondo asko bereizten genuen bakoitzarenlana eta elkarrekin egiteko lana. Hori guztia biltzen zuenorea maitasuna zen, eta da. Herriarekiko eta elkarrenga-nako maitasuna.

    Gertaera haren inguruan, ironia punttuarekin konta-tzen zidan bere buruan irudikatzen zuena: bi guardia zibi-lak autoaren atzeko maletategia zabaltzen, aho zabalik,maletatxo baten barruan elizako kopoia eta ostiak gorde-

    45

  • ta ikustean. Ihesaldi haren ondorioz, autoaren jabeakihes egin behar izan zuen, eta hura izan zen okerrena.

    Meliton Manzanasen heriotzaHasieratik urte gogorra izaten ari zen 1968a. Atxiloketa

    ugari, eta tortura ia gehienetan. Ezagunak egin ziren hain-bat torturatzaile: Creix eta Sainz, Bizkaiko eta GipuzkoakoBrigada Político-Social-eko buruak. Criado, Garcia Escobar,Junquera, Muñeca tenientea, Cabezas, Lopez sargentoa,Meliton Manzanas Donostiako BPSko burua… Honek,gehienetan berak zuzentzen zituen atxiloketak eta tortu-rak. Oso ezaguna zen Gipuzkoa osoan eta ez soilik ETAkomilitanteen artean.

    1968ko abuztuaren 2a egun oso sonatua izan zen guregaraiko belaunaldiarentzat eta zaharrago eta gazteago-rentzat ere bai. ETAk Meliton Manzanas hil zuen eguna.

    Oso ondo gogoratzen naiz egun horrekin. Udako egunpeto-petoa zen. Bero zakar samarra egiten zuen, eta arra-tsaldeko lehen orduan, euri zaparrada mardul horietakoabota zuen. Debako erdiko kalean nintzen aterpe bateanbabesturik, Sagarra bere etxeko eskaileretan hilik agertuzela lehen aldiz entzun nuenean. Albistea berehala bihur-tu zen vox populi, tabernetan, etxe askotako sukaldeetaneta lagunartean. «Don Melitón tenía tres gatos, que les hacía co-mer en un plato, todos los días les daba turrón, que vivan los gatos deDon Melitón» abesten zen kaleetan, baita luzarora ere. De-nek justizia egin zela aipatzen zuten eta, aldi berean,ekintza ospatzen zuten. Izan ere, torturatzaile fama eki-nez eraiki baitzuen.

    Ekintza gertatu eta hiru egunetara, abuztuaren 5ean,Gipuzkoan salbuespen egoera indarrean jarri eta bereha-la 300 lagun baino gehiago atxilotu zituzten, eta haietatikberrogei bat penintsulako hainbat tokitara erbesteratu zi-tuzten.

    ETAk bere gain hartu zuen ekintza, baina EAJk ukoegin zion hori onartzeari. EAJri ez zitzaion komeni horrela-ko jauzia emateko gai zen erakunde bat Euskal Herrianedukitzea, abertzale gazte eta ez hain gazteek eta langile-

    46

  • riak bat egingo zuelako erakunde harekin. EAJren jarrera-ren guztiz kontrakoa baitzen. Haiek, egonean, politikageldoa baino gehiago, geldoaren politika egiten baitzu-ten.

    Ez onartzeko lehen aitzakia honako hau izan zen:ETAk denbora asko eman zuela ekintza bere gain hartubaino lehen. Hala, bada, ETAk prentsa agiria kaleratuzuen hainbat zurrumurruri aurre eginez.

    «1.– ETAk bere gain hartzen du ofizialki Meliton Man-zanasen, Brigada político-social-eko buruaren, exekuzioa. Halajasotzen da Euskal Herriari igorritako “Meliton Manzanasexekutatua” komunikatuan. Hona hemen erantsita...

    2.– Aipatutako komunikatua, abuztu hasieran argitara-tu zen, baina ezin izan da orain arte oparo zabaldu, Esta-tu Espainiarrak jarduera errepresiboak gogortu dituelako.

    3.– Atzerapen horrek erbestean dauden hainbat sek-tore nazionalista immobilista animatu ditu gezurrak, zu-rrumurruak, eta berri anbiguoak zabaltzera. Horietan,exekutatzaileen identitate eta arrazoiak jartzen zituztenzalantzan».

    “Meliton Manzanas exekutatua” manifestuan ETAkdionez, «Espainiar kapitalismoaren beste hainbeste peoibezala, Meliton Manzanas heriotza zigorrera kondenatutazegoen aspaldidanik.

    Baina ez dugu nahi ekintza hau gertakizun isolatu mo-duan ulertua izatea, garrantzi gutxiko mendeku pribatumoduan. Manzanas poliziaren exekuzioa borroka iraultzai-lean urrats garrantzitsua da eta bere benetako baloreahartzen du borroka honen baitan kokatzerakoan. Honekesan nahi du exekuzio honetara arte aurreratu egin dugu-la, eta honek ez du esan nahi soilik fronte militarrean au-rrera egin dugunik, baizik eta lau fronteek aurrera egindutela (hain zuzen ere fronte kultural, ekonomiko eta poli-tikoen aurrerapenak posible egin dute)».

    Meliton Manzanas hil eta sei hilabetera, EAJk bereanjarraitzen zuen, ekintza haren egilea ETA ez zela izan esa-nez, eta ekintza bera zikindu nahirik, oinarri politikoa ezzuen ekintza izan zela nabarmendu nahian.

    47

  • Atzerriko Eusko Jaurlaritzaren ahotsak, Euzko Deya al-dizkariak, ekintzaren egilea eta arrazoia oraindik ezezagu-nak zirela zioen. Manzanasen ekintza gona tarteko arazorenbat bezala zabaldu zuen EAJk EGIren bidez Gipuzkoan.Esku-orrietan, besteak beste, honakoa irakur zitekeen:«Ekintzaren egilea karabinero bat izan da, era honetanharekin zeuzkan kontuak kitatzen zituelako. Izan ere, Ko-misarioak, bere karguaren babesean, aurrekoaren emazte-arekin harremanak baitzeuzkan». Historikoa, dudarik gabe.

    1968ko atxiloketen ondoren, Poliziaren ekimenak go-gor jo zuen apaiz eta fraideen kontra. Horietatik badiradeserriratuak, baita gerora ezaguna egingo zen ZamorakoCárcel concordataria espetxea estreinatu zutenak ere.

    Tortura1968an, eta lehenagotik ere, indarra erabiliz erre-

    gimen frankista defendatzen zuten indarrek hiru izen zi-tuzten: Guardia Zibila, Polizia Armatua eta EspainiakoArmada. Horiek gauzatzen zuten sistema osoaren estrate-gia. Armadak ETAren aurka egindako lehen ekintza publi-koak 1968ko Salbuespen egoeran ikusi ziren, baina, batikbat, Burgosko Prozesuaren ondoren.

    1968ko abenduan, Espainiako Estatuko 1.500 intelek-tualek publiko egin zuten agiri batean, Estatuko komisa-rietan tortura iraunkorki erabiltzen zela salatu zuten. Berrihura, ordea, ez zen agertu ere egin Espainiako komunika-bideetan. 1969an, Branka Euskaldun Sozialista Aldizkariakzioen 1.953 atxilotu izan zirela, 342 atzerriratu edo ihesla-ri, 53 kondenatu Gerra Kontseiluan eta beste 93 TOPek,Ordena Publikorako Auzitegiak.

    Garai hartan tortura oso ohikoa zen Hego Euskal He-rriko komisaria eta gobernu zibil guztietan. Hainbat ema-kume bortxatu zituzten, eta atxilotutako askotxo hiltzekoarriskuan izan ziren. Kartzelak gainezka zeuden, eta eus-kal presoek gose grebari ekin zioten Martutenen.

    Jokin eta biok atxilotuak izan baino lehentxeago, pre-soekiko elkartasuna adieraziz itxialdiak egin ziren EuskalHerriko hainbat elizetan. Donostiako Artzain Onaren ka-

    48

  • tedralean, esaterako, Polizia kaleko jantzita sartu zen ber-tako erretorearen onespenarekin, eta pistola eskuetanzutela ahal zituzten atxiloketa guztiak egin zituzten, jen-dea korrika batean kalera atera baitzen, eta gero barruraberriz itxialdia jarraitzera.

    Meliton Manzanas hil eta bi astetara, Andoni Arriza-balaga, ondarrutarra atxilotu zuen Guardia Zibilak harenherrian. Bertako komisarian jipoitu ondoren, Zarauzkoraeraman zuten, eta zortzi egunez tortura latzak jasan on-doren, Martuteneko presondegira sartu zuten. Hurrengoegunean, Donostiara eraman zuten, Guardia Zibilak Anti-gua auzoan izan zuen 551. komandantziara. Han beste biaste torturapean izan ondoren, berriro Martutenera sartuzuten.

    Jokinek eta biok ezagutzen genuen Andoni, bakoitzakgeure aldetik. Militante abertzale legala zen, eta oso es-timatua gure artean. Aske utzi eta gero, gogoratzen naizbere andregaiari galdetu niola Andoniren osasunaz. Etakuartelean eta komandantzian pasatutakoaz hitz egiteraetorri zitzaidan egun baten gasolindegira. Honela izanzuen Jokinek gertatutakoaren berri. Eta Telesforo Monzo-nek Itziarren semea abestia egin zuen Andoniren omenez.

    ETAko militantziaEuskadi eta Askatasuna entziklopediaren hirugarren

    liburukian, garai hartako buruzagitzaz hitz egiten du Joki-nek: «Lau Fronteak bultzatu eta konpasatu, batak bestea-ren ekintza uler zezan bederen; dirua biltzeko atrakuakegin (Aretxabaleta, Villabonako bigarrena, Jatakoa) etakuotak jaso txartelen bidez, azpiegitura antolatu etakideberriak sar zitezen, herriari zuzendutako azalpenak emanpropaganda bidez... Hasieran 300 militante inguru ginenETAn, eta ordurako 3.000ra ere heltzen ginen».

    Hitz horietatik aise ondorioztatzen da ez zela inondikinora ere erraza izan fronte baten lan egiten zuenak soilikhantxe buru-belarri jardutea. Goiko aginduak horrela ba-zion ere, praktikan fronte bateko lanak besteren batekin

    49

  • topo egiten zuen eta, azkenean, lana elkarrekin egitenzen.

    Fronte Kulturalean soilik lan egitea ezinezkoa zen,nahiz horretan indar eta kemen gehiago jarri. Ikastolak,gau eskolak, eskola sozialak eta abar. Ezinbestekoa zendirua biltzea, gauza guztietarako behar baitzen, eta nirekasuan, azpiegitura lana egitea ere egiteko nagusietakoaizan zen hasiera-hasieratik. Azpiegitura lan horietan hain-bat gauza sartzen zen: mugaz bestalde egiten zen propa-ganda pasatu behar zuten kideekin harremanetan jartzea,etxe batetik bestera jendea mugitzea, eta, horiek klan-destinitatean bizi zirenez, lehergailuak eta armak ereeguneroko ogia izaten ziren; beraz, denetik pixka bat ika-si eta egiteko aukera izan nuen... Hori bai, nire burua betilegal!

    ETAren militantziak, oro har, abertzaletasunetik edatenzuen, eta abertzaletasuna zen gehienen jatorria. Horienartean, baziren gazte denboratik sozialismoa bereganatuzutenak, bizimoduari edo lanari esker, edota mundukoiraultzetatik ikasita. Hori garbi geratzen da IV. eta V. Biltza-rrean hartutako erabakietan.

    Orain arte ez dut kideen izenik eman, oro har, eta ezdut aurrerantzean emateko asmorik ere, errespetu hutsa-gatik, ez besterik. Izan ere, nire ustez, bakoitzak bizi izan-dakoa berea da, eta horren berri besteei ematea ala ez,norberaren erabakia da.

    60ko hamarkadaren hasieran, marxismoa sakonki az-tertzeko aukera izan zuen gure adineko pertsona gutxizen, baina horretan saiatu zirenak ugari izan ziren.

    Kartzelak, berriz, pauso garrantzitsu eta zehatzak har-tzen lagundu zigun bati baino gehiagori. Niretzat, behin-tzat, bizitzarako guztiz onuragarriak izango ziren urratsak.

    Euskal Herrian, 60ko hamarkadan Elizak zerikusi han-dia izan zuen abertzaletasunean, eta abertzaletasunakelizkoiengan. 1967tik 1969ra, fraideak eta apaizak zutabenagusietakoak izan ziren militanteen eginkizunetan, etahaietako asko ETAko militante ere bihurtu ziren.

    50

  • 1968 hartan, gure etxean, gurasoenean, kristautasunazen nagusi, gure amaren esku gogor eta fede sakonak zu-zenduta. Beraz, elizarekikoak ere bete egin behar, nahiz Eli-zari eta bere aita santuari sekulako kritikak egin. Amak betibereizten zuen jaungoikoa eta Eliza. Gaur egun, etxeanentzuten duenez meza eta arrosarioa ez dakit elizarenkonturik asko dakien, nahiz ez zitzaion deus ere gustatzenaita santua kritikatzea.

    Kontua da, 1968ko otsailaren 15ean, Jokin eta biok eli-zatik ezkondu ginela, Aizarnan. Bertako apaiza eta berta-ko bi lekuko, beste inor ez. Guztiak konplizitate handian,eta denak pozik. Epaitegira ez ginen joan, noski. Epaite-gira joanez gero, Jokin atxilotzeko arriskua zegoen eta,bide batez, baita neu ere.

    Horretan geratu zen, bada, gure ezkontza. Elizatik ateraeta bakoitza geure aldetik eta geure lanera joan ginen...

    ETAren armategiaETAren kontrako errepresioa azkartzen joan zen heine-

    an, liberatuek beren burua babesteko neurriak zorroztenhasi behar izan zuten. Hala, bada, Jokinek, oheratzerakoan,pipa burkoaren ondoan uzten zuen beti, eskura. Liberatugehienek ohitura bera zuten, norbait bila etorriz gero, bereburua defendatzeko.

    Armak aipatu ditut, eta badirudi sekulako armategiazuela garai hartan ETAk. Nik, egia esanda, ez dakit gauzahandirik horretaz, baina nik ezagutu nituen liberatuek,eta ez batek, bik edo hiruk, gainean eramaten zituzten pi-pak trabukoaren antzekoak ziren. Eta suerte pixka bate-kin, Astra dezentea zuena, nagusi. Astra horiek ez zirenhemen jasoak edo erosiak, kanpotik zetozenak baizik,Gernikan eginak izan arren.

    Arestian aipaturiko kristautasunaren harira, badagogai honi lotutako beste istorio barregarririk ere: kide ba-tek egundoko trabukoa eramaten zuen, eta gerrikoarenbeste aldean baita beste bulto bat ere. Zer ote zen! Nahi-ko intrigaturik ninduen… Bi pipa ote zituen? Zertarako?Baita zera ere! Halako batean, hara non ikusten dudan

    51

  • trabukoa gordetzen eta haren adinako gurutzetzarra ate-ratzen gerrikotik! Badaezpada, ez nuen barrerik egin,kontu horiek serioak baitira. Santa Cruz apaiza ez al zeneuskal foruen alde borrokatu gurutze eta beharbada sota-na eta guzti?

    Trabukoez gain, garai hartarako izan zen arma sarreragarrantzitsurik ere. Lehen aldiz Txekoslovakiatik iritsi zi-ren armak, egurrezko kaxa batean, diru truke sinbolikobat eginda. Hura zen poza kideen artean! Zein baino zeinhobea iruditzen zitzaien. Arma txikiak eta arma luzeak,mira teleskopikoa eta guzti. Han agertu ziren Astrak ere,makina bat buelta eman ondoren. Euskal Herritik irteneta Euskal Herrira itzuli!

    Jokinen hitzetan, «garai hartan oso arma gutxi genuen.Gogoan dut lehendabiziko pistola sorta beste herrialdebatetik iritsi zitzaigula, Txekoslovakiatik, eta kuriosoada Astra markakoak zirela, espainiar markakoak, hau da,joan-etorriko esportaziokoak».

    Egurrezko kaxa ez zen nolanahikoa, eta iritsi zenetikbanatzeko egunera arte, neuk gorde nuen. Eta non hobetolan egiten nuen tokian baino. Hainbat lanen artean, aitakustiatzen zuen gasolindegian aritzen nintzen, bai gasolinaematen eta baita hango kontuak eramaten ere. Bulego txi-ki bat nuen, eta han egoten nintzen lan haietan, eta aurrezaurre kaxa hura, beste batzuekin batera.

    Zenbat aldiz guardia zibilak ez ote ziren kaxaren on-doan egon gasolina hartu ondoren ziurtagiriak sinatzeraetortzen zirenean! Ni, beti bezala, patata baino serioa-goa, baina egundoko barne poza sentitzen nuen une ho-rietan!

    Kultur giroaHamarkada hartan, pauso handiak eman ziren, oro

    har, kultura mailan. Zalantzarik gabe, Europako haize fres-koak eragina izan zuen. Ez Dok Amairu taldearen sorrerakegundoko eragina izan zuen euskal kulturan. Gogoan dutegunero abesten genituela Benito Lertxundiren kantaketa Xabier Leteren poemak. Lourdes Iriondoren hitzak,

    52

  • Mikel Laboarenak, O Pello, Pello! eta gainerakoak. Geroa-go, Alcalako kartzelan nintzela, sartu berriei entzun nienHegoak ebaki banizkio, eta oso gustukoa nuen abesti hura.Bakoitzak bere kantaria zuen, eta hor ibiltzen ginen batenletrak eta bestearenak alderatuz, politena zeinen musikazen eta nork zuen ahotsik ederrena. Bertsolariekin ere an-tzera ibiltzen ginen, kantuak eta bertsoak buruz ikasten.Domingo Kanpañarena zenbatetan kantatzen genuen kidebatek eta biok! Mixel Labeguerieren Gu gera Euskadikogaztedi berria hark, berriz, barrua pizten zigun. Zalantzarikgabe, euskal sentimendua barren-barrenean txertatutagenuen. Ikurrina, euskal kantak, euskaraz egiten saiatzenzirenak ia ezer jakin gabe... Denak eramaten gintuen Eus-kal Herria, gure aberri bezala guztiz maitatzera. Sorlekua-ren arabera, ezberdintasunak ere izaten ziren, ohikoa denbezala. Gipuzkoarren artean zaila zen euskaraz ez zekieninor aurkitzea eta, beraz, bertsozaleak ere gehiago ziren.Kantariak eta txistulariak, berriz, gehiago ziren bizkaita-rren artean, euskararen gabezia betetzeko, beharbada.Hori nire iritzia da, noski.

    Jokin Iparraldera joan zen batean, Labeguerieren diskotxikia eta Canciones de la Revolución mexicana bilduma ekarri zi-dan. Etxean pick up tokadiskoa genuen, eta han entzutengenituen abesti haiek, gustura, baina kontu handiarekin,kanpotik inork entzun ez zitzan. Orain, disko haiek, besteehunka kontu bezala, altxorrik preziatuenak dira niretzat.

    Gerra osteko poeten artean eragin handiena sortuzuena Gabriel Aresti izan zen, gure iritziz, behinik behin.Harri eta Herri eta Euskal Harria gu atxilotu aurrekoak ziren.Nire aitaren etxea defendituko dut poema zegoen lehenengoliburuan, eta oso estimatua genuen hura. Zenbat aldiz ai-patu ote genuen Jokin eta biok mitinetan eta hitzaldie-tan! Nire ustez, poemaren egituran eta hizkuntzarenerabileran benetako iraultza dago.

    Geroxeago, Bitoriano Gandiaga sartu zen poeta han-dienen artean. Bere poemak oso gogokoak nituen, etaJokini irakurtzen nizkion. Pertsona maitagarria zen Bitoria-no! Ez ditut ahaztuko 1998an Martutenera egin zizkidanbi bisitak!

    53

  • Jorge Oteiza nola miresten genuen ere oroi