6. ekarpena. "Lucio" pelikula dokumentatzen

2
6. ekarpena. "Lucio" pelikula dokumentatzen HUHEZI Ander Bolibar Lucio 2005ean, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak, Lucio Urtubia anarkistari buruz eginiko dokumentala da. Bertan faltsifikadorearen bizitza eta ekintzak azaltzen dira, elkarrizketak protagonista eta gertaeren birkreazioekin osatutako filma da. Italiar batek Luciori buruz filmaren zuzendari izango zirenei galdetu zienean, honek ez zekiten ezer berari buruz, inoiz entzungabe zuten historia bat zen, harrituta, geografikoki duen gertutasunagatik eta bertan historia interesgarri bat egon ahal zelako, egun horretan etxera heldu bezain laster, interneten bere izena bilatzen hasi ziren. Bilaketa azkar baten ondoren, Bernard Tomas-en liburu bat aurkitu eta erosi zuten. Filmaren prozesu guztian , 4 urteetan, presente egongo da liburu hau, informazio iturri nagusienetariko bat bezala. Guztion esku dauden hedabideetan informatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako diru laguntzaren bila joan ziren, diru laguntza lortuta, Luciorekin harremanetan jartzea erabakitzen dute. Zuzenean berarekin harremanetan jarri ordez, berarengan duten errespetu edo beldur estereotipoengatik lagun Italiar baten bidez kontaktatzea erabakitzen dute. Horrela 2003an ezagutzen dira elkar baina 2005erarte ez dira elkartzen. Elkartu baino lehenago, anarkistei buruzko liburu eta film asko kontsumitzen dituzte, badaezpada. Luciorekin lehen kontaktuak gertutasun handiko pertsona bat dela erakusten du, naturala eta bakarra da. Laster konturatuko dira, Luciok kontatzen duena lehenago zuten liburuak esaten zuenaren berdina zela. Datu gehienak arazorik gabe azaltzen bazituen ere, izen batzuk aipatzean kitzikatu eta momentu dentsoak biziarazten zieten Luciok, horrela bien arteko tirabirak presente, Lucio osotasunean erakustea zuten helburu eta ez bere akzio onak bakarrik, Robin Hood bat bezala mitifikatu ordez, bere espektro osoa erakustea nahi zuten. Horretarako liburuan eta Lucio berberak esandako izenei aurpegia jartzeko prozesu bat hasten dute. Bere lagun asko elkarrizketatzeaz gain, bere familiarekin egoten dira.

description

Lucio pelikula dokumentatzen

Transcript of 6. ekarpena. "Lucio" pelikula dokumentatzen

Page 1: 6. ekarpena. "Lucio" pelikula dokumentatzen

6. ekarpena. "Lucio" pelikula dokumentatzen HUHEZI Ander Bolibar

Lucio 2005ean, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak, Lucio Urtubia anarkistari buruz eginiko dokumentala da. Bertan faltsifikadorearen bizitza eta ekintzak azaltzen dira, elkarrizketak protagonista eta gertaeren birkreazioekin osatutako filma da.

Italiar batek Luciori buruz filmaren zuzendari izango zirenei galdetu zienean, honek ez zekiten ezer berari buruz, inoiz entzungabe zuten historia bat zen, harrituta, geografikoki duen gertutasunagatik eta bertan historia interesgarri bat egon ahal zelako, egun horretan etxera heldu bezain laster, interneten bere izena bilatzen hasi ziren.

Bilaketa azkar baten ondoren, Bernard Tomas-en liburu bat aurkitu eta erosi zuten. Filmaren prozesu guztian , 4 urteetan, presente egongo da liburu hau, informazio iturri nagusienetariko bat bezala.

Guztion esku dauden hedabideetan informatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako diru laguntzaren bila joan ziren, diru laguntza lortuta, Luciorekin harremanetan jartzea erabakitzen dute.

Zuzenean berarekin harremanetan jarri ordez, berarengan duten errespetu edo beldur estereotipoengatik lagun Italiar baten bidez kontaktatzea erabakitzen dute. Horrela 2003an ezagutzen dira elkar baina 2005erarte ez dira elkartzen. Elkartu baino lehenago, anarkistei buruzko liburu eta film asko kontsumitzen dituzte, badaezpada.

Luciorekin lehen kontaktuak gertutasun handiko pertsona bat dela erakusten du, naturala eta bakarra da. Laster konturatuko dira, Luciok kontatzen duena lehenago zuten liburuak esaten zuenaren berdina zela. Datu gehienak arazorik gabe azaltzen bazituen ere, izen batzuk aipatzean kitzikatu eta momentu dentsoak biziarazten zieten Luciok, horrela bien arteko tirabirak presente, Lucio osotasunean erakustea zuten helburu eta ez bere akzio onak bakarrik, Robin Hood bat bezala mitifikatu ordez, bere espektro osoa erakustea nahi zuten.

Horretarako liburuan eta Lucio berberak esandako izenei aurpegia jartzeko prozesu bat hasten dute. Bere lagun asko elkarrizketatzeaz gain, bere familiarekin egoten dira.

Laster konturatzen dira, Luciok natural berba egiten duen arren, ez dela narratzaile ona, ordu beteko elkarrizketatik, 5 minutu erabilgarri bakarrik ateratzen zuten. Horregatik filmoteka eta estatuko artxibo desberdinetan irudiak bilatzen hasten dira.

Bere inguruan artxibo ez argazkirik, ez daudela konturatzen direnean, bere akzio gehienak isilean egiteak, adibidez “First National City Bank” bankuaren akordioa isilean firmatu zuten, informazioa lortzeko zailtasunak ekartzen ditu. Koldo Mitxelenan garaiko egunkariak begiratzean ordu asko pasa arren, erabilgarria izan zitekeen informazio gutxi bilatu zuten.

Arazo honi konponbidea eta film berari aberastasun handia ekarriko dion gertakizuna, 2006an gertatzen da, Lucioren lagun batek anarkista beraren harridurarako, berez erreta egon behar ziren billete eta diru-paperen txantiloiak erakusten dizkiotenean, material honek urrea balio du, filmari kalitatea eta zintzotasun historikoa gehitzen dio eta.

Zintzotasun historikoari dagokionez, birkreazioak grabatzeko, testuinguru historikoa eta bertako estetika aztertzen dute. Horrela antzezpenak egin aurretik, Paris edo bertan erabilitako kotxeak aztertzen dituzte.

Page 2: 6. ekarpena. "Lucio" pelikula dokumentatzen

6. ekarpena. "Lucio" pelikula dokumentatzen HUHEZI Ander Bolibar

Horrela Lucio filmaren ikerketa konstantea izan zela esan dezakegu, hasieratik bukaeraraino egindakoa, 4 urteetan presente egon zen eta bertan baliabide desberdin asko aztertu ziren, Liburua eta Lucio bera izan ziren iturri nagusienak, baina Lucioren lagun eta familiarrak ere informazio garrantzitsua gehitu zuten. Anarkismoari buruz ikusi zituzten filmak, dokumentalak eta irakurri zituzten liburuek zintzotasun politikoa gehitu zioten liburuari, eta Estatuko, Frantziako, Gipuzkoako edo eta Koldo Mitxelena bezalako artxibo eta filmoteketatik ateratako informazio garrantzia handikoa izan zen. Nola ez aipatu, Lucioren lagunak erre ez zituen diru-paperen txantiloiak. Guztiak izan ziren ekarpenak, filmak sinesgarritasuna eta objektibitatea irabazi zezan.