5.1 atala

3
2 3.1 materia 5.unitatea: HHn hizkuntza idatzia ikas-irakasteko dispositibo didaktikoa 15,75 ordu presentzial/ 23 ordu ez-presentzial 5.unitatea. HHn hizkuntza idatzia ikas-irakasteko dispositibo didaktikoa Aurreko unitatean ikusi ditugu hizkuntza idatziaren zein alderdi irakas daitezke HHn. Unitate honetan, berriz, alderdi horiek nola irakatsi azalduko dugu. Horretarako ikasgelan irakasteko, irakasleak erabiltzen dituen askotariko metodo, estrategia eta materialen multzoa azalduko dugu, hau da, irakaslearen dispositib didaktikoa. Dispositibo didaktikoa, ikasleek ikas dezaten, irakasleak ikasgelan egiten duen guztiari eta darabiltzan baliabide didaktiko guzti-guztiei esaten zaie, gelako dokumentu kurrikularretatik hasita (SDak) irakaslearen eta ikasleen arteko ahozko elkarrekintzaraino. Ikasleek duten adina eta gaitasunen arabera hizkuntza idatzia ondo ikasiko badute, irakasleak oso ondo jakin behar du besteak beste: a) zein den ikas-objektua, gure kasuan hizkuntza idatzia (2.uniteta); b) ikas-objektu hori HHko ikasleek nola ikasten edo eta bereganatzen duten (3.unitatea); c) ikasleek hizkuntza idatzia ikas dezaten, zein alderdi irakatsi edo zer irakatsi behar den (4.unitatea); eta d) alderdi horiek irakasteko zein metodo eta material topa daitezkeen ikasgelan (5.unitatea). Unitate hau, bereziki luzea da. Zazpi saioz osatua, hizkuntza idatziaren alderdi irakasgarri bakoitza irakasteko erabil daitezkeen metodoak, materialak eta beste ikusiko ditugu. Gogoan izan unitate honetan aurrera egin ahala joan zaitezketela zuen SD osatzen eta zehazten. Ikasiko duzu: Kontzientzia fonologikoa lantzeko dauden metodoak. HHn erabil daitezkeen testu generoak, eta testu idatziek bildu beharreko ezaugarriak. Testu idatziaren ulermenaren eta ekoizpenaren didaktifikazioa (denboralizazioa).

description

5.1 atala

Transcript of 5.1 atala

Page 1: 5.1 atala

2

3.1 materia 5.unitatea: HHn hizkuntza idatzia ikas-irakasteko dispositibo didaktikoa15,75 ordu presentzial/ 23 ordu ez-presentzial

5.unitatea. HHn hizkuntza idatzia ikas-irakasteko dispositibo didaktikoa

Aurreko unitatean ikusi ditugu hizkuntza idatziaren zein alderdi irakas daitezke HHn. Unitate honetan, berriz, alderdi horiek nola irakatsi azalduko dugu. Horretarako ikasgelan irakasteko, irakasleak erabiltzen dituen askotariko metodo, estrategia eta materialen multzoa azalduko dugu, hau da, irakaslearen dispositib didaktikoa. Dispositibo didaktikoa, ikasleek ikas dezaten, irakasleak ikasgelan egiten duen guztiari eta darabiltzan baliabide didaktiko guzti-guztiei esaten zaie, gelako dokumentu kurrikularretatik hasita (SDak) irakaslearen eta ikasleen arteko ahozko elkarrekintzaraino.

Ikasleek duten adina eta gaitasunen arabera hizkuntza idatzia ondo ikasiko badute, irakasleak oso ondo jakin behar du besteak beste: a) zein den ikas-objektua, gure kasuan hizkuntza idatzia (2.uniteta); b) ikas-objektu hori HHko ikasleek nola ikasten edo eta bereganatzen duten (3.unitatea); c) ikasleek hizkuntza idatzia ikas dezaten, zein alderdi irakatsi edo zer irakatsi behar den (4.unitatea); eta d) alderdi horiek irakasteko zein metodo eta material topa daitezkeen ikasgelan (5.unitatea).

Unitate hau, bereziki luzea da. Zazpi saioz osatua, hizkuntza idatziaren alderdi irakasgarri bakoitza irakasteko erabil daitezkeen metodoak, materialak eta beste ikusiko ditugu. Gogoan izan unitate honetan aurrera egin ahala joan zaitezketela zuen SD osatzen eta zehazten.

Ikasiko duzu:

Kontzientzia fonologikoa lantzeko dauden metodoak.

HHn erabil daitezkeen testu generoak, eta testu idatziek bildu beharreko ezaugarriak.

Testu idatziaren ulermenaren eta ekoizpenaren didaktifikazioa (denboralizazioa).

Ikasgelako praktikak irakurtzen eta idazten irakasteko.

Espazioaren kudeaketa.

Ikasleen arteko eta irakaslearen eta ikasleen arteko ahozko elkarrekintza irakurtzen eta idazten ikas-irakasteko.

UNITATE AMAIERAKO DERRIGORREZKO JARDUERA

Unitate honetan egindako lanak oso baliogarriak gertatuko zaizue SD diseinatzeko. Dakizuen bezala, unitate hau oso luzea da eta hainbat azpiatal ditu: a) hizkuntza idatzia irakasteko profilak; b) kontzientzia fonologikoa lantzeko ikas-irakasteko metodoak; c) hizkuntza idatzia ikas-irakasteko materiala; d) testu idatziaren ulermena eta ekoizpenaren didaktifikazioa (denboralizazioa); e) Irakaslearen eta ikasleen arteko elkarrekintza ikasgelan hizkuntza idatzia ikas-irakasteko. Gai horiek guztiak garrantzi handikoak dira. Horregatik unitate honetan, saio presentzial guztietan hainbat eta

Page 2: 5.1 atala

2

3.1 materia 5.unitatea: HHn hizkuntza idatzia ikas-irakasteko dispositibo didaktikoa15,75 ordu presentzial/ 23 ordu ez-presentzial

hainbat jarduera egingo duzue, eta horietako batzuk jasoko ditugu. Alde batetik, errubrika osatu beharko duzue saio bakoitzean ikasitakoak jasoz, eta bestetik, SDaren txantilioia ere osatuko duzue saioz saio ikasitakoarekin. Errubrika osatua, eta SDaren txantilioa osatua izango dira mudlen igo beharko dituzuen jarduerak.

5.1. Irakaslearen profila hizkuntza idatzia irakasteko orduan (APILE proiektua) (1.saio presentziala)

APILE proiektua hainbat urtez Estatuan egin den ikerketa bat izan da. Ikerketa horretan estatuko hainbat unibertsitatek eta ikerketa taldek hartu du parte, HUHEZIko talde bat ere hor aritu da. Ikerketa honen helburuetako bat zen aztertzea nolako jarduerak egiten ohi ziren HHko eta LHko etapetan hizkuntza idatzia irakasteko, eta ea erabilitako jarduera horien maiztasunaren arabera, hizkuntza irakasleak multzoka zitezkeen profil batzuen arabera.

Ikerketak erakutsi du irakasle guztiek ez dutela modu berean irakasten hizkuntza idatzia, eta erabiltzen dituzten jardueren arabera sailka daitezkeela. Ikerketak hiru profil eman ditu, laster batean ikusiko dituzuenak.

Baina ezer baino lehen galdetu diezaiogun gure buruari honakoa: Nolako hizkuntza irakaslea naiz? Zein da nire profila?

1.jarduera (1.saio presentziala)APILE proiektuan irakasleei betarazi zitzaien galdetegia duzue esku artean. Bete ezazue banaka galdetegia bertan azaltzen diren aginduak jarraituz. Arretaz irakurri galderak, eta gogoan hartu ematen dituzuen erantzunak hurrengo jardueran erabiliko ditugulako.

2.jarduera (1.saio presentziala)Behin galdetegia bete duzuenean, APILE ikerketak eman zituen emaitzak azalduko dizkizuegu Power Point baten bidez.

Arretaz entzun emaitzen azalpena, galdetegian eman dituzuen erantzunen arabera zuen burua zein profilean kokatzen duzuten azaldu beharko duzue eta.

LAN EZ-PRESENTZIALA (hurrengo saiorako egina)

Gaurko saioan ikusitakoa aintzat hartuz, hiruron artean adostu zein den, hiru profiletatik, zuen uste pedagogikoetara gehien hurbiltzen dena. Justifikatu zuen hautua.