GOENKALE 1792 ATALA

55
1 GOENKALE 1792 GOENKALE 1792 Oporretara! 1

description

Guión del último capítulo de la temporada 9

Transcript of GOENKALE 1792 ATALA

GOENKALE 1792

41GOENKALE 1792

GOENKALE 1792

Oporretara!

1. SEKUENTZIA. AGUSTINEN ETXEA.

BARRUAN. EGUNEZ. (8,15).

MIRIAM, AGUSTIN, PRESEN.

130

AGUSTIN eta PRESEN sukaldean daude. AGUSTIN gosaltzen, erabat serio. PRESEN MIRIAMen maletan azken arropak sartzen. Senarrari zeharka begiratzen dio. Inork ez du ezer esaten. Tentsioz beteriko egoera nabarmena da. Horretan MIRIAM azaltzen da.

MIRIAM.- Ama, nire txamarra ikusi duzu?

PRESEN.- (Buruarekin) Bai, hor mahai gainean dago.

MIRIAMek jantzia hartu eta gainetik jartzen du. PRESENek maletarekikoak amaitzen ditu. Horretan auto baten klaxona entzuten da kanpoan.

MIRIAM.- Taxia. Iritsi da.

MIRIAMek maletak hartu eta ate pareraino eramango ditu. PRESEN atzetik azken aholkuak ematen:

PRESEN.- Iritsi orduko, deitu ahaztu gabe.

MIRIAM.- (Baietz)PRESEN.- Kontuz ibili jendearekin. Badakizu atzerritar asko ibiltzen dela leku horietan. Zuk ezagutzen ez duzun jendea.

MIRIAM.- (Baietz)PRESEN.- Eta arazoren bazenu, bi aldiz pentsatu gabe deitu.

MIRIAM.- (Baietz) Ama...

PRESEN.- Janariarekin ere kontuz ibili...

MIRIAM.- (Eten) Ama, mesedez! Dena ondo irtengo da.

PRESEN.- Bai, bai, baina...

MIRIAM.- Lasai egon, ahal dudan guztietan deituko dut.

PRESEN.- Hobe duzu.

AGUSTINek berera jarraitzen du, ezer gertatuko ez balitz bezala. Taxiaren klaxona berriz ere.

MIRIAM.- Beno, taxia...

PRESEN.- Ai... zatoz hona...

Eta besarkatu egiten dute elkar. Ondoren, MIRIAMek aitari begiratzen dio.

MIRIAM.- (Ia ahapeka) Agur, aita

Baina aitak buelta erdi bat eman eta beste aldera egingo du. Azkenean, MIRIAMek arnasa hartu eta alde egingo du.

PRESEN eta AGUSTIN bakarrik gelditzen dira. PRESENek senarrari begiratu, negarrez hasi eta alde egiten du.

AGUSTIN bakarrik, lur jota geratu da. Bere gogortasunak desagertu dira. Bat-batean negarrez hasten da bera ere.

kareta. kreditu nagusiak

2. SEKUENTZIA. KOMISARIA, BULEGOA.

BARRUAN. EGUNEZ. (9,30).

ANDONI, AGUSTIN. ERTZAIN FIGURANTEAK.

130

ANDONI espediente batzuk ikuskatzen ari da bere bulegoan AGUSTINek atea jotzen duenean.

AGUSTIN.- Nagusi.

ANDONI.- Aurrera, Agustin.

AGUSTINek barrura egin eta atea itxiko du. ANDONIren aurrean zutik geratuko da.

ANDONI.- Eseri, eseri lasai.

AGUSTIN.- Mila esker.

ANDONI.- (Espedienteak jasotzen) Beno eta, zer dugu ba?

AGUSTIN.- Zera oso kezkatuta nago. Mario sekulako iskanbila sortzen ari da. Eta gaua bera zaintzen pasatu duten mutilek ere gauza bera esan dute. Gau osoa garrasi batean pasatu omen du.ANDONI.- Bai, badakit. Baina zaude lasai, egoerak ez du luze joko.

AGUSTIN.- Baina nagusi, legezko arrazoi osoa du. Bere abokatuarekin hitz egiteko eskubide osoa du.

ANDONI.- Bai, bai, badakit. Baina gaztea berba egiteko zorian dago. Koxkak berba egindakoan amaituko da dena.

AGUSTIN.- Baina badakizu arriskutsua dela. Egiten ari garena ez da legala.

ANDONI.- (Baietz) Badakit. Agustin. Eta zer egitea gura duzu?

AGUSTIN.- Ez dakit.., Baina espediente bat irekitzen badigute?

ANDONI.- Beno, hori nire arazoa da, ezta? Zuek nire aginduak bete baino ez duzue egiten. Ez duzu kezkatu beharrik Agustin. Irekitzekotan, niri irekiko didate.

AGUSTIN.- Bai.., bai...

ANDONI.- Hara Agustin, legeak betetzeko dira. Baina beste erremediorik ez dagoenean... ulertzen duzu?

AGUSTIN.- Bai baina...

ANDONI.- Gainera, egiten ari garena ez da hain larria. Ordu gutxi batzuk gehiago, Agustin. Behin honaino iritsita, ezin dugu atzera egin.

AGUSTIN.- (Ez dago oso seguru)ANDONI.- (Jarraitu eta amaitzen du) Koxkaren aitormena behar dut. Hori besterik ez. Eta hori lortzen dugunean, bere abokatuari deitzen utziko diot Mariori, eta kontu hau betirako amaituko da.

AGUSTIN.- (Buruarekin batera eta bestera) Zuk jakingo duzu zertan ari zaren, nagusi.

3. SEKUENTZIA (3A). GOENKALE.

KANPOAN. EGUNEZ. (10,00).

MAIALEN, MIMI, LUTXI, TXAPAS. FIGURANTEAK.

2

LUTXI eta TXAPAS kalean:

TXAPAS.- Beno Porrutxo, berandu nabilen.

LUTXI.- Bai, neuk ere honezkero Hortentsi zain izango diat.

TXAPAS.- (Musu) Bai, beno... gero arte... (musu)LUTXI.- (Bat-batean) Aizak Kurrintxo, zergatik ez duk gero bazkaltzeko zerbait erosten?

TXAPAS.- Uff... gaur goiz osoa pasatu beharko dinat tabernan! Bakar-bakarrik nagon!

LUTXI.- Eta ez al duk tartetxo bat hartuko?

TXAPAS.- Eta noiz ba? Maider ez zatorren ordu batak arte!

LUTXI.- Ba hozkailua erabat hutsik zagok!

TXAPAS.- Hiri Hortentsik utziko din bost minututarako ateratzen! Hik lehen ere makina bat fabore egiten dion.

LUTXI.- Bai bazekiat, baina gaur lanez lepo gabiltzak. Gaur ezin diat.

TXAPAS.- (Erabakia) Beno hi, gaur etxetik kanpo bazkaldu dinagu orduan! Egun batekoagatik, ez dun ezer gertatzen, ezta?

LUTXI.- (Ados) Ez, ez.

TXAPAS.- Fenomeno orduan, kito! Gaur Bogan bazkalduko dinagu.

LUTXI.- Konforme. (Musu) Gero arte, orduan.

Elkarri musu eman eta bakoitzak bere lantokirako bidea hartzen du. Banandu egiten dira.

Erditik MAIALEN dator, hondartzarako arropa besapean. MIMI ere inguruan azaltzen da.

MAIALEN.- Mimi!

MIMI.- Kaixo Maialen. Zer, kioskora?

MAIALEN.- Bai.

MIMI.- (Arropei begira) Ba arropa arin samarrak lanerako.., ez al zaizu iruditzen? Edozeinek esango luke eguzkia hartzera zoazela!

MAIALEN.- Hori ere bai, baina geroxeago. Bazkalorduan kioskoa itxi, eta hondartzara joango naiz.

MIMI.- Bakarrik?

MAIALEN.- Eeez... Tomaxekin!

MIMI.- (Irribarretsu) Esaten nuen ba nik.

MAIALEN.- Posta-banaketa ahalik eta azkarren bukatuko duela esan dit. Gero, kioskoa ixten laguntzera etorriko da, eta elkarrekin joango gara hondartzara!

MIMI.- (Pozten da) Joe, Maialen!

MAIALEN.- Etorri nahi duzu? Tomaxi mobilera deitu eta bokata bat gehiago hartzeko esango diot.

MIMI.- Bokatak ere bai?

MAIALEN.- (Irribarretsu) A ez! Zer uste zenuen ba!

MIMI.- Kioskoa ixten lagundu, bokatak prestatu, hondartzara... Hori da hori mutila!

MAIALEN.- (Pozik) Tira, ziur bokatak bere amak prestatuko dituela, edo auskalo, beharbada erosi egingo ditu. (pausa) Beno zer, deituko diot?

MIMI.- Mila esker Maialen, baina kasualitatea, amari ile apaindegira lagunduko diodala hitz eman diot.

MAIALEN.- Pena da ba: Tomax kontentu jarriko zen. Badakizu, hondartzan jende gutxirekin aspertu egiten da gure mutila.

MIMI.- Normala! Zu sugandila bezala jarriko zara eguzkia hartzen, eta hura asper-asper eginda

MAIALEN.- Beno, egingo du zerbait. Hondarrarekin gazteluak edo...

Bi neskek barre egiten dute. MAIALEN beste zerbaitetaz gogoratuko da:

MAIALEN.- Miriam ere honezkero Bartzelona bidean izango da.

MIMI.- Bartzelona bidean?

MAIALEN.- Bai, bai, gaur irtetekotan zen. Ez zenekien ezer?

4. SEKUENTZIA (4A). MARIA LUISAREN ETXEA.

BARRUAN. EGUNEZ. (10,00).

XABIER, ESTEFANIA.

145

XABIER eta ESTEFANIA etxean sartzen dira. XABIER jota dago, erabat habailduta. ESTEFANIA hozkailura zerbait hartzera doan bitartean XABIER sofan esertzen da. Lur jota, eskuekin aurpegia estaltzen du.

Flash back irudiak: MARIA LUISA eroetxeko zaindariekin borrokan eta garrasika, ez dagoela burutik gaizki esanez.

Irudi normalak

XABIERrek begiak ireki eta ingurura begiratzen du. Dena txiki-txiki eginda dago.

ESTEFANIAk beregana joko du. Momentu batez berari begira geratuko da. Ondoren, bere ondoan esertzen da. XABIERrek, burumakur, ez dio begiratu ere egiten.

ESTEFANIA.- (Gozo) Goazen hemendik Xabier.

XABIERrek ez dio begiratzen. Ez du galdera entzun.., ez du ulertu...

XABIER.- Zer?

ESTEFANIA.- (Konbentzimenduz) Egun bakar batzuetarako bada ere.., goazen hemendik. Lekuz aldatzeak on egingo digu.., biok bakarrik egon.., atseden hartu... Deskonektatu, Xabier.

XABIERrek burua altxa eta begiratu egingo dio. Ondo entzun al du?

ESTEFANIA.- Bai Xabier, arropak hartu, maleta pare bat prestatu eta har dezagun harrapatzen dugun lehen hegazkina.

XABIER.- (Begira jarraitzen du)ESTEFANIA.- Berdin zait nora, Xabier. Edozein lekutan ondo egongo gara. (Markatzen du) Baina biok bakarrik, zu eta ni bakarrik. Eta hemendik urrun.

XABIER.- (Mutu jarraitzen du)ESTEFANIA.- Hara Xabier, orain ezin dugu ezer egin. Profesionalen esku utzi dugu, eta ondo egongo da.

XABIER zerbait esatera doa. Ahoa irekitzera doan unean, ordea, iritziz aldatzen du:

XABIER.- (Baietz) Zergatik ez? Txakolindegian ni gabe ere moldatuko dira. Horretarako daude Iaki eta Imanol (Pausa) Bai, goazen edonora, baina hemendik urruti. ESTEFANIA.- (baietz, eta laztan egingo dio)5. SEKUENTZIA (3B). GOENKALE.

KANPOAN. EGUNEZ. (10,00).

MAIALEN, MIMI.

145

MIRIAM lanera joan dela kontatu dio MAIALENek. MIMI pentsakor, lurrera begira geratu da:

MIMI.- Azkenean joan egin da e..?

MAIALEN.- Azkenean? Zergatik diozu hori?

MIMI.- Kruzeroan izan ginenean, udaran lan egiteko asmoa zuela aipatu zidan.

MAIALEN.- A bai?

MIMI.- Beno, gustatuko litzaiokeela, behintzat. Baina ez nuen uste... batez ere orain, gauzak dauden bezala egonda.

Isilunea. MAIALENek badaki zer esan nahi duen. Ondoren galdera bat egitera ausartuko da:

MAIALEN.- Zera.., joan egingo zela jakin izan bazenu.., alde egin aurretik berarekin adiskidetzen saiatuko zinen?

MIMI.- (Aurrena buruaz. Ondoren) Ez. Horrek ez du ezer aldatzen.

Lagunaren jarrera ikustean MAIALENek etsipen hasperen bat botako du. Oso kezkatuta dago:

MAIALEN.- Egia esan.., panorama ikusita.., kontu honek ez dakit zertan bukatuko duen.

MIMI.- (Ez du ezer esaten)MAIALEN.- (Jarraitzen du) Oporrak bukatuko dira, guztiok itzuliko gara, baina denak berdin jarraituko du.

MIMI.- (Zerbait esateagatik) Nork daki...

MAIALEN.- Nork daki? Ez Mimi. Hori ikusi besterik ez dago: Orain horrela bagaude, oporretatik itzultzean, koadrila osoa erabat bananduta egongo da.

MIMI.- (Sorbaldak jasotzen ditu) Pss...

MAIALEN.- Zuk eta Miriamek ezin duzue elkar ikusi, Miriam eta Anartzek ere ez dute elkarrekin hitz egiten. Gainera, Anartz ez da ia atera ere egiten, etxezuloan pasatzen du eguna. Tximista berriz, badakizu nolakoa den... (Erdi haserre) Baina zer da hau?

MIMI.- Beno, zuk ere Tomaxekin ematen duzu ia egun osoa, ez?

MAIALEN.- (Bekainak oker) Egun osoa?

MIMI.- Gurekin baino denbora gehiago bai behintzat. Zuk ez duzu kezkatu beharrik.

MAIALEN.- Aizu Mimi, pasatu gabe e! Badakizu Tomaxek ez duela inongo arazorik gu denokin egoteko. Eta gu biok gustura egongo ginatekeela koadrila guztiarekin. Zuek zarete, ordea, bananduta zaudetenak. (Sententzia) Eta guk ezin dugu beti aukeratzen ibili!

MIMI.- (Konturatu da)MAIALEN.- Eta gainera, zuek mutilekin ibili zaretenean, nik ez dut inoiz ezer esan. Ez duzu eskubiderik niri orain hori esateko.

Biak isilik.

MAIALEN.- Gainera, bost minutu ez da hondartzara etorri nahi al duzun galdetu dizudala.

MIMI.- Arrazoi duzu, Maialen... barkatu. Ez nizun hori esan behar. Tomax eta zu beti portatu izan zarete ondo nirekin.

MAIALEN da orain isilik geratzen dena.

MIMI.- Eta benetan esaten dizut, biok izugarri estimatzen zaituztet. Eta bikote ezin hobea egiten duzue. Ez dakit.., agian inbidia izango da...

MAIALEN.- (Baietz, baina..) Baina besteak ere zure lagunak dira.

MIMI.- (Erantzuna pentsatu beharko balu bezala) Baliteke, baina inoiz ez gara lehengora itzuliko. Horretaz seguru egon zaitezke, Maialen. Gure koadrila ez da sekula lehengoa izango.

6. SEKUENTZIA. KOMISARIA, BULEGOA.

BARRUAN. EGUNEZ. (10,30).

ANDONI, AGUSTIN. KOXKA. ERTZAIN FIGURANTEAK.

145

ANDONI, AGUSTIN, KOXKA eta beste ertzain bat komisariako bulegoan daude. ANDONI bere lekuan, KOXKA aurrean, AGUSTIN eta beste agente bat atzean zutik, eta magnetofoi txiki bat mahaiaren erdi-erdian. KOXKAk, erabat etsita, den-dena kontatu duela ikusten da.

*Gogoratzen duen guztiari flash back irudiak jarriko dizkiogu.

KOXKA.- (habailduta) Eta... azkenean.., hil egin zuen. (Pausa) Niri mehatxu egin zidan: hobe nuela isilik egon, bestela...

ANDONI.- Bestela?

KOXKA.- ...Nik ere berdin bukatuko nuela. (Pausa) Bitartean, berak ondo zainduko ninduela, eta esandakoa txintxo-txintxo egiteko.

ANDONI.- Eta... Ez duzu sekula salaketa jartzeko asmorik izan?

KOXKA.- Asmoa..? Behin berari ere esan nion.., Ea zer eskaintzen zidan. (Pausa) Lehen aipatu dudan eguna zen. Mono izugarria nuen eta han presentatu nintzen bere etxean, baina... (airean)ANDONI.- Baina isiltasunaren truk, zuk behar zenuen dosia lortzen zenuen. Ez da hala?

KOXKA isilik geratzen da.

ANDONI.- (Argitzen dio) Horri xantaia deitzen zaio. Eta delitua da.

Denak isilik daude. Begiradak gurutzatzen dira: ANDONI eta AGUSTIN, AGUSTIN eta AGENTEA, ANDONI eta KOXKA.

ANDONI.- Beste esatekorik baduzu?

KOXKA.- Esan dut dakidan guztia.

ANDONIk buruarekin baietz. Magnetofoia itzali, eta ondoren:

ANDONI.- Zure onerako izango da. (Agustin eta besteari) Eraman ezazue ziegara.

Beste biek baietz.

AGUSTIN.- (Altxatzeko) Goazen.

Eta esanda bezala eraman egiten dute. ANDONI, magnetofoia eskuan, atera begira geratzen da. Ondoren, magnetofoiari atzera eragin, eta guztia berriz entzuteko esertzen da. MARIOren aurkako salaketa bere eskuetan dago.

kareta. egunak aurrera.

7. SEKUENTZIA. ORIO.

KANPOAN. EGUNEZ. (13,00).

TERESA, MAIALEN, TOMAX. FIGURANTEAK.

2

MAIALEN eta TOMAX, bainu jantziak besapean, hondartzara doaz. TOMAXek gauza bakar bat du buruan:

TOMAX.- Hamabost egun... hamabost egun... hamabost egun...

MAIALEN.- Tomaaax...

TOMAX.- Joe, hamabost egun! Ba al dakizu zenbat den hori?

MAIALEN.- (Txantxetan) Ez dakit ba, hamabost egun agian?

TOMAX.- Ez. Izugarri Maialen! Hori izugarri da! (Berarekiko) Ez dakit jasan ahal izango dudan...

MAIALEN.- Mesedez Tomax, ez zaitez dramatiko jarri. Gainera, ezin kexatuko zara, normalean hilabete oso baterako joaten gara...

TOMAX.- Hilabete?

MAIALEN.- Baina aurten kioskoaren aitzakia jarri dut, eta hamabost egunetarako bakarrik joango naizela esan diet. Gurasoak han geldituko dira, eta ni bueltatu egingo naiz.

TOMAX.- Eskerrak... Beno, nik egunero deituko dizut, bale?

MAIALEN.- Zu lasai, neuk deituko dizut eta. Zuk gastatu ordez, gurasoen kontura deituko dizut.

TOMAX.- Aizu Maialen, esan al diezu gurasoei elkarrekin gabiltzala?

MAIALEN.- Ez. Zerbait galdetzen badidate esango diet, baina orain arte ez da suertatu aukera eta... (Bueltan) Eta zuk?

TOMAX.- (Irribarretsu) Nik bai. Beno, egia esan ama azokan enteratu zen lehengoan.

MAIALEN.- Eta?

TOMAX.- Jode! Bazela garaia eta, zu ezagutzeko amorratzen daude.

MAIALEN.- Bai? Eta?

TOMAX.- Beno aizu, ez dugu gaia aldatu behar. Orduan zer, egunero deituko didazu?

MAIALEN.- Bai Tomax, egunero.

TOMAX.- Eta bueltatzen zarenean, hondartzara joango gara egunero. Txarra egiten badu, zinera. Nik kioskoa ixten lagunduko dizut egunero. Eta nahi duzun lekuetara joango gara afaltzera eta bazkaltzera...

MAIALEN.- (Irribarretsu, eten) Tomax... zurekin egotea nahikoa da niretzat.

Eta elkarri musu gozoa. Horretan ari direla, TERESA azaltzen da.

TERESA.- (Irribarre) Hara, gure herriko maiteminduak!

MAIALEN.- Teresa!

TERESA.- Zer moduz bikote?

MAIALEN.- Hondartzara goaz, etorri nahi duzu?

TERESA.- Orain ezin dut, erosketa batzuk egin behar ditut. Gero azalduko naiz.

TOMAX.- Nahi baduzu, lagunduko dizugu enkarguak egiten.

TERESA.- Ez, mila esker. Segi zuek lasai.

Eta TERESAren mugikorrak jotzen du.

TERESA.- Barkatu.

MAIALEN.- Bai, beno, orduan gero arte Teresa.

TERESA.- (Telefonoa ateratzen duen bitartean) Bai, agur bikote.

Telefonoa hartu eta erantzuten du:

TERESA.- Bai, esan? (../..) (Aurpegiera aldatzen zaio) Eneko? (../..) Nirekin hitz egin? Zertarako? (../..) Ez, ez, ez dut argazki gehiago egin nahi. (../..) Bai, agentziakoak kontentu geratuko ziren, baina niri hori berdin zait. (../..) Ez duzu entzun? Ez dut argazki gehiago egingo. Eta ez dut zurekin berriz hitz egin nahi!

Eta telefonoa eskegi egingo du.

8. SEKUENTZIA (8A). BOGA.

BARRUAN. EGUNEZ. (13,00).

LEONOR, MIKEL, PRESEN, IMANOL, XANTI. FIGURANTEAK.

1 45

LEONOR Bogako lagunak agurtzen ari da. Maleta pare bat du ondoan, eta PRESEN ama bat baino okerrago ari zaio:

PRESEN.- Leonor, hartu al duzu hartu beharreko guztia?

LEONOR.- Bai.

PRESEN.- Gauetarako jakaren bat hartu duzu?

LEONOR.- (Baietz)PRESEN.- Eta jatetxe dotoreren batera bazoazte...

LEONOR.- Bai, Presen...

PRESEN.- Soineko txukunen bat? Eta zapatak...

LEONOR.- Que s...MIKEL.- Eta kondoiak? Hartu al ditun nahikoa?

LEONOR.- Oye tu! (Eta masaileko adeitsu bat ematen dio)IMANOL.- Beno eta? Nora zoazte azkenean?

LEONOR.- Ba egia esan.., ez dakit. Koldok prestatu duen sorpresa bat da! Aunque siendo slo una semana...PRESEN.- Sorpresa bat?

LEONOR.- Bai, sorpresa bat!

MIKEL.- (Adar jole) Uiii... horixe bai erromantikoa!

Denek barre.

LEONOR.- Tira, banoa. Koldo zain izango dut portuan.

IMANOL.- Baina ez al dator zure bila?

LEONOR.- Ez, ez dakit zer arazo konpondu behar zuen lehenago. Portuan bertan gelditu gara. (Pausa) Bueno, besitos a todos.Eta musu banaketa hasten da.

LEONOR.- Presen. (Besarkada)PRESEN.- Txintxo ibili, e?

LEONOR.- Bai... y tu no te agobies con el bar eh?Ondoren IMANOLi.

LEONOR.- Imanol.

IMANOL.- Ondo pasa, Leonor. (Besarkada)Azkenik MIKEL:LEONOR.- Bueno feo...MIKEL.- Mari zontza... (Musu)LEONOR.- Prtate bien e?MIKEL.- Etzan dudarik izan! (Musu) Tira hi, Koldo ez badator, nik lagunduko dinat maletekin.

LEONOR.- Ez, ez. Ez dute batere pisatzen. Gainera, badut laguntzaile bat... (Batera eta bestera begira) Jakin al daiteke Xanti non dabilen?

PRESEN.- Ui... ez dakizu nola dabilen. Egun osoan marrazkiak egin eta egin! Auskalo non sartu den!

Eta hor non azaltzen den XANTI logeletako atetik.

XANTI.- Leonooor...

Eta berarengana joan eta gozo besarkatuko du.

LEONOR.- Ai... Xanti... Tira, lagundu maletekin eta goazen, berandu gabiltza eta!

Denak agurtu eta badoaz.

9. SEKUENTZIA (9A). SOBIA.BARRUAN. EGUNEZ. (13,00).

TXIMISTA, TXAPAS. FIGURANTEAK. TXIMISTAREN LANTOKIKO LANGILEA.

2

TXIMISTA zerbait hartzen ari da Sobian. Aspaldiko partez kontentu dago. TXAPAS eta biak kontu-kontari ari dira.

TXAPAS.- Beno, eta hire arazo guztiak desagertu dituk orduan?

TXIMISTA.- Bukatu dituk denak! Kitto!

TXAPAS.- Pozten nauk, hi! Hi ere kontentu ikusten haut!

TXIMISTA.- Egongo ez nauk ba! (Berekiko) Eta dena nire aingeru guardakoari esker!

TXAPAS.- Hara! Hori ere ba al dugu? Aingeru guardakoa?!

TXIMISTA.- Bai motel... Denok omen diagu aingerutxoren bat gu zaintzeko... Hala esaten ditek!

TXAPAS.- (Lanera itzultzen da) Hau nire porrutxo baino okerrago hasi duk. (Berarekiko) Aingerua...

Eta TXAPAS lanera itzultzen den une berean, TXIMISTAk lan egiten zuen lantegiko langile bat sartzen da Sobian.

LANGILEA.- Tximista!

TXIMISTA.- Koo hi, Jexux Mai! Aspaldiko! Zer habil?

LANGILEA.- Hire bila nenbilean!

TXIMISTA.- Tira hi, zerbait hartuko duk!

LANGILEA.- Bale.

TXIMISTA.- Zerbezatxo bat?

LANGILEA.- Konforme.

TXIMISTA.- Txapas! Pare bat zerbeza hemen! (Eta ondoren. Pozik) Beno, eta? Zer moduz habil ba tailerrean? Honezkero gerente edo izendatuko hinduten?!

LANGILEA.- (Barre) Ni gerente? Ez, ez... Baina beste zerbait kontatzera etorri nauk. Agian interesatuko zaik...

TXIMISTA.- (Eten) Et, et, et! Ezta pentsatu ere. Ez diat tailer puta horretako konturik entzun nahi! Hi kontentu ba hago, kito, hor bukatzen dituk kontuak.

LANGILEA.- Entzuidak, ba! (Eta kontatzen hasten da) Hara hik alde egin huenetik...

TXIMISTA.- (Esku bat belarrira) Nola? Alde egin?! Barka ezak hi, baina nik ez nian inondik alde egin, e! (Kexu) Nik ipurtzuloan ostiko galanta jaso nian, eta kale gorrian geratu ninduan!

LANGILEA.- Bai, bai, arrazoi duk. (Jarraitzen du) Ba horixe, hurrengo egunetan ere dirua falta zuan. Eta halako batean, beste bat harrapatu zitean bete-betean.

TXIMISTA.- (Sinetsi ezinda) Hago isilik! Benetan? (Jakin mina) Hi.., eta nor?

LANGILEA.- Rafa.

TXIMISTA.- Kaben la... Banekian, banekian bera zela! Rafa putakume hori!

LANGILEA.- Komisariara joan eta aitormen guztia egin dik. Eta.., hi errugabea haizela ere esan dik.

TXIMISTA.- Baina zer esaten ari haiz?!

LANGILEA.- (Baietz) Berak jarri omen zian dirua hire takillan.

TXIMISTA.- (Pozez zoratzen. Gora begira) Ezin diat sinetsi! Mundu honetan, oraindik ere, justizi pixka bat bazagok hi!

LANGILEA.- Nagusiak hirekin hitz egin nahi omen dik. Berriz ere hi lanean hastea nahi duela esan zidak.

Hau entzutean TXIMISTA, berriz ere, barrez hasiko da. Haserretu gabe:

TXIMISTA.- Lanpostua itzuli nahi al dit?

LANGILEA.- Hala ematen dik.

TXIMISTA.- Ba esaiok, lehendabizi, zor didan indemnizazioa ordaintzeko, eta gero ikusiko diat salaketa bat jartzen diodan...

LANGILEA.- (Irribarretsu) Esango zioat Tximista, esango zioat. (azken zurrupada) Beno, ondo segi eta zorte on!

Eta alde egiten du.

TXIMISTA.- Berdin Jexux Mai! Eta eskerrik asko!

TXIMISTA bakarrik gelditzen da:

TXIMISTA.- (Gora begira, eta berarekiko) Dio...

TXAPAS.- (Parean pasatzean ikusten du) Zer, aingeru guardakoaren bila al habil?

Biek barre.

10. SEKUENTZIA (8B). BOGA.

BARRUAN. EGUNEZ. (13,05).

MIKEL, IMANOL, PRESEN. FIGURANTEAK.

1 15

MIKEL eta PRESEN mostradorean daude. Biak ere pentsakor. IMANOL ere hauen ondoan dago.

MIKEL.- Faltan botako dinat gure neska motza.

PRESEN.- Bai, neuk ere bai!

IMANOL.- (Panorama alaitu nahian) Tira, tira... Ez dakit konturatu zareten, baina Leonor oporretara joan da! Ezta gerrara alde egin balu ere!

PRESEN.- (Baietz) Arrazoi duzu.., baina Leonor etxe honetako piperra da, eta falta denean, ederki antzematen da.

MIKEL.- (Buruarekin baietz)

PRESEN.- Gainera, nire alaba ere kanpora joan da lanera... Orain biak falta zaizkit, bata etxean eta bestea tabernan...

MIKEL eta PRESEN berriz ere behera begira geratzen dira. IMANOL biei begira dago.

IMANOL.- (Azkenean) Beno... denak malkotan hasi baino lehen, elkartera noa. Bestela, ni ere emozioz negarrez hasiko naiz eta. Ea han giro alaiagoa aurkitzen dudan.

MIKEL.- Bai, ez duk zaila izango.

PRESEN.- Hemen baino hobea, seguru.

IMANOL.- Beno, aio. Eta eutsi goiari, e!

MIKEL.- Bai, aio.

PRESEN.- Gero arte, Imanol.

IMANOLek alde egiten du. Beste biak hasperen egin eta dauden lekuan gelditzen dira.

11. SEKUENTZIA (9B). SOBIA.

BARRUAN. EGUNEZ. (13,15).

TXAPAS, TXIMISTA, TERESA. FIGURANTEAK.

145

TXIMISTA lehengoan dugu: pozik zerbeza aurrean duela. Horretan TERESA sartzen da Sobian. TXIMISTAk ikusi bezain pronto:

TXIMISTA.- (Pozten da) Prima! Hator ona! (Txapasi) Hemen duk nire aingeru guardakoa!

TXAPAS.- Kontxo, horrek gure etxeko aingeruak baino aurpegi hobea ba dik behintzat. (Berarekiko) Hegan egitea falta zaiok.

TERESA.- (Irri txikia) Kaixo.

TXIMISTA.- Zer hartu nahi dun?

TERESA.- Zer? Eskuzabal ikusten haut.

TXIMISTA.- Orain kontatuko dinat! Zerbait ospatu behar dinagu. Tira, zer behar dun?

TERESA.- Zurito bat.

TXIMISTA.- Txapas, atera iezaiok itxurazko kaa elegante bat nire lehengusinari.

TERESA.- Beno, eta?

TXIMISTA.- Orain bai, orain eskerrak behar den bezala eman behar ditinat!

TERESAri, hau entzutean, zirkunstantzia irrio batek alde egingo dio. TXIMISTAk emozioz kontatzen du gertatutakoa.

TXIMISTA.- Nire lantegiko ezagun bat etorri dun orain bost minutu. Eta zera esan zidan: tailerreko lapurra harrapatu omen diten! Eta komisariako deklarazioan ni errugabea naizela aitortu omen din!

TERESA.- (Pozten da) A bai?

TXIMISTA.- Ez al da zoragarria? Gainera, lanean berriz hasteko esan zidaten.

TERESA.- Hori bai dela albiste ona, ezta?

TXIMISTA.- Bai, baina ez naun itzuliko. (Bekainak oker) Nigan konfiantzarik ez izana ordaindu egin beharko diten. Kaleratze bidegabea eta indemnizazioa kobratuko ditinat, eta hire zorrak kitatu orduko hasiko naun beste zerbaiten bila.

TERESA.- Baian nola ez haiz ba hasiko lanean? Nik ez diat inolako presarik...

TXIMISTA.- (Ahoa estaltzen dio) Ixt! Diru hori kobratzean, oso osorik hiretzat izango dun! Aurrena familia, eta gero beste guztia. Ez al da hala?

TERESA.- (Irribarre zabal batekin erantzuten dio)TXIMISTA.- Gainera, oraindik gaztea naun eta beste lanen bat aurkitzeko ez dinat arazorik izango.

TERESA.- Seguru, langile ona haiz eta.

TXIMISTA.- (Zehaztuz) Fina, fina eta saiatua. A! Eta fidagarriaa!

Biek barre egiten dute. Ondoren...

TXIMISTA.- Dena dela.., orain benetan, nola lortu huen dirutza hori?

TERESA pentsakor geratzen da. Gustura esango lioke, eta horrela gainean daraman pisua (sentsazio nazkagarria) behin betiko baztertu. Baina azkenean...

TERESA.- Ahaztu horretaz... lortu egin nian eta kito. Besterik gabe.

TXIMISTA.- Besterik gabe?

TERESA.- Beno, aurreratuta nuenarekin..., eta gero, beti egoten duk norbait laguntzeko prest.

TXIMISTA.- Aingeru guardakoak bezala?

TERESA.- (Irribarre) Antzeko zerbait.

TXIMISTA begira geratuko zaio. Irribarretsu. Gozo heldu, eta masailean musu maitagarri bat emango dio.

TXIMISTA.- Aingeru guardakoa ez, sorgin ederra eginda hago hi!

Eta elkarri begira biak pozik, oso pozik.

12. SEKUENTZIA. ORIO.

KANPOAN. EGUNEZ. (13,30).

LEONOR, KOLDO. FIGURANTEAK.

130

LEONOR portuan, maleta pare bat alboetara eta itsasora begira, bakarrik dago.

Norbaitek atzetik begiak estaltzen dizkio. KOLDO da.

KOLDO.- Jakin al daiteke nora begira zauden?

LEONORrek irribarre egin, jiratu eta musu emango dio.

LEONOR.- Horko itsasontzi zoragarri horri begira nengoen.

KOLDOk ere begiratu egingo du. Biak barkuari begira jartzen dira.

KOLDO.- Polita da, bai, oso polita.

LEONOR.- Precioso.KOLDOri irribarre misteriotsu batek alde egingo dio.

LEONOR.- Beno, bagoaz?

KOLDO.- Nahi duzunean.

Ondoren LEONORrek batera eta bestera begiratuko du. KOLDOren autoaren bila dabil.

LEONOR.- Eta autoa? Non utzi duzu?

KOLDO.- Ez dut ekarri.

LEONOR.- (Harrituta) Pero cmo que no lo has traido?KOLDO.- (Isilik, irribarre)LEONOR.- Baina Koldo? Que pasa?KOLDO.- (Barkua dagoen lekura begiratzen du)LEONOR.- Qu?KOLDO.- Ez zaizu ideia gustatzen? Bakar-bakarrik, zu eta biok bakarrik, itsaso zabalaren erdi-erdian?

LEONORren begiek sekulako emozioa adierazten dute. Beste besarkada bat.

13. SEKUENTZIA (13A). KOMISARIA.

BARRUAN. EGUNEZ. (16,30).

ANDONI, MARIO. ERTZAIN FIGURANTEAK.

2

ANDONIk KOXKAren deklarazio orria MARIOren muturren aurrean jartzen du.

ANDONI.- Koxkaren deklarazioa. (Pausa) Zure aurkako salaketa legala.

MARIO.- (Gainbegiratzen hasten da. Garrantzi handiegirik eman gabe)ANDONI.- Ikus dezakezun bezala, argi eta garbi azaltzen du guztia: bankuko atrakua zela eta deklaraziorik egin ez zezan nola hil zenuen yonki hura... aurreko mehatxuak... Koxkari ondorengoak... droga trafikoa...

MARIOk begiak jaso, besterik gabe orria mahai gainean utzi eta irribarre ziniko bat egingo du.

MARIO.- Oraindik atzera botatzeko aukera izango dik...

ANDONI.- Ez dut uste.

MARIO.- Zuen presiopean izan zela esan zezakek. Izan ere zuek tipo gogorrak baitzarete.

ANDONI.- (Jokoan) Bai, agian zuk uste duzuna baino gogorragoak dira hemengo batzuk. (Amaitzeko) Garrantzitsuena, orain hemen gurekin zaudela da. (Ironiko) Legalki atxilotuta. (serio) Eta momentuz eskubide bakar bat duzu: telefono dei bat egitea. Beraz.., nahi duzunean...

MARIOk telefonoa hartzen du. Lauzpabost segundoz begirada telefonoan. Ondoren ANDONIri:

MARIO.- Azken galdera bat.

ANDONI.- (Aurrera)MARIO.- Koxka... nola aurkitu duzue?

ANDONI.- Hori zuri ez zaizu axola. (Pausa) Baina esan egingo dizut.

MARIO.- (Entzuteko prest)

ANDONI.- Dei anonimo bat jaso genuen.

MARIOren buruan argitxo bat pizten da.

ANDONI.- Gezurra irudituko zaizu, baina herritar arrunt batek deitu zigun. Bistan da horiek ere kalea garbi ikusi nahi dutela.

MARIO.- (Irribarre) Eskerrik asko. Informazio ona eman didak.

ANDONI.- Horretarako gaude.

MARIO.- (Berriz ere telefonoa hartzen du) Arazotxo bat diat. (Pausa) Telefono deia egiteko nire agenda behar diat. Izan ere telefono guztiak ez zekizkiat buruz.

ANDONIk apal batetik bere gauzak dauden plastikozko poltsa bat hartu, bere agenda atera eta mahai gainera botatzen dio. MARIOk agenda hartu, orrialdea aurkitu, eta zenbakia markatzera doan unean...

MARIO.- Azken eskaera bat. Hitz egin alde dezaket intimitate pixka batekin?

ANDONI.- Esan dizut zein zen zure eskubide bakarra.

ANDONI bere lekutik jaikiko da. Aterantz joan, eta alde egin aurretik, gomendioa:

ANDONI.- A, eta hobe duzu txorakeriarik ez egitea. Garesti aterako zaizu.

14. SEKUENTZIA (4B). MARIA LUISAREN ETXEA.

BARRUAN. EGUNEZ. (16,30).

XABIER, ESTEFANIA.

45

XABIER eta ESTEFANIA maletekin irteten ikusten ditugu. Atean ixten dute.

Segundo batzuen ondoren telefonoak jotzen du.

Erantzungailu automatikoa entzuten dugu:

ERANTZUNGAILUA.- 943132750 telefonora deitu duzu. Momentu honetan ez dago inor. Nahi baduzu, seinalearen ondoren zure mezua utz dezakezu. Piiii...

15. SEKUENTZIA (13B). KOMISARIA.

BARRUAN. EGUNEZ. (16, 30).

ANDONI, MARIO. ERTZAIN FIGURANTEAK.

30

ANDONI bere bulegoko beiratearen atzean MARIOri begira dago.

MARIO.- (Andoniri telefonoa eskuan) Erantzungailua atera zaidak.

ANDONI.- (Sorbaldak jasotzen ditu) Mezu bat utz dezakezu.

MARIO.- (Hitz egiten hasten da) Mezu hau Xabier Lasarentzat da: (Pausa) Hik ez duk jakingo, baina... Hire emaztea eta biok aspaldidanik maitaleak gaituk. Ona duk larrutan. Oso ona.

16. SEKUENTZIA (4C). MARIA LUISAREN ETXEA.

BARRUAN. EGUNEZ. (16,30).

MARIO (OFF).

15

LASAtarren etxea hutsik ikusten da. MARIOren ahotsa bakarrik entzuten da:

MARIO.- Ahaztu baino lehen, beste gauzatxo bat ere esan behar diat: Hire amak arrazoi pixka bat bazian. Baina ez arrazoi osoa. Hire emazteak ume bat hil zian, bai, baina ume hori ez zuan hirea, nirea baizik, Mariorena.

kareta. egunak aurrera.

17. SEKUENTZIA (17A). BOGA.

BARRUAN. EGUNEZ. (20,00).

MIKEL, XANTI, LUTXI, TXAPAS, DON LUIS. IGONE. FIGURANTEAK.

130

LUTXI, TXAPAS, DON LUIS eta MIKEL tertulian ari dira. IGONE lanean ari da.

DON LUIS.- (Bikoteari) Aizue, beste mantxarik azaldu al da zuen etxean?

TXAPAS.- Beste zer..? Ez, ez...

LUTXI.- Ez baina agian.., hemendik egun batzuetara... nork daki!

TXAPAS.- (Azkar) Ez, ez, ezta pentsatu ere! Ez duk berriz mantxarik aterako! Ez mantxarik, ez aurpegirik, ez aingerurik... Ba al dakizue zergatik? Lehen ere inoiz ez delako izan! Hezetasuna zuan, besterik ez!

MIKEL.- (Adar jole) Hi ba.., nik apustu egingo nikek han azaldu zen hura aurpegi bat zela! Beste munduko zerbait izango zuan! Seguru!

TXAPAS.- (Ez zaio komentarioa gustatu) Hoa portzulo hi! Kaskabiloak ukitu nahi al dizkidak?

DON LUIS.- Mikel, ez zaitez gaiztoa izan! Gainera, kontu horiek ez dira txantxetan aritzeko.

MIKEL.- (Irribarre) Bale, barkatu, Don Bele!

DON LUIS.- (Ordulariari begira) Berandutu egin zait, arrosarioaren ordua da. Barkatu baina elizara noa.

TXAPAS.- Don Luis, eta zuek ez al duzue oporrik hartzen?

DON LUIS.- Ez Txapas, guk ezin dugu oporrik hartu, gure elizbarrutiko arima gaixoak zaindu behar izaten ditugu. Guk horixe aukeratu genuen, urte guztian Jaunaren zerbitzari izatea. Agur.

Apaizak alde egin eta besteak atera begira geratzen dira.

MIKEL.- Hau duk hau! Oporrak hartu horrek? Urte guztian oporretan egoten duk eta! Komo Dios, bizi duk hori! (Zer esan duen konturatuz) Horixe, oraintxe esan diat egia!

XANTI mahaietako batean eserita, marrazkiak egiten ikusten dugu.

LUTXI.- Beno Kurrintxo, ni ere banoak etxera. .

MIKEL.- Nora hoa, hago beste pixka batean! Azkenekoa hartuko dinagu!

LUTXI.- Ez, ez, plantxa pixka bat egin nahi diat.

MIKEL.- (Nola ez du ba jakingo) Ui! Palntxa!

TXAPAS.- Beno.., hirekin noa orduan. Bion artran errezago egingo dinagu

LUTXI.- (Eten) Ez Kurrintxo, hi geratu hadi lasai. Gero egongo gaituk.

Senarrari musu eman eta alde egiten du.

MIKEL.- (Adar jole) As planchaba, as, asi... Aio Porrutxo! (Ondoren) Zer behar duk, txupito bat?

TXAPAS.- Bai.

MIKEL.- Igone, atera itzan bi txupito.

Gero XANTIri begiratzen dio.

MIKEL.- Hi Xanti, zer habil? Ez al duk freskagarri bat nahi?

XANTI.- Ez, geroxeago. (Ez du esan nahi) Nire gauzetan ari nauk. Oraindik sekretua duk.

Eta bere horretan, jo eta su marrazkiarekin, jarraitzen du.

18. SEKUENTZIA. AGUSTINEN ETXEA.

BARRUAN. EGUNEZ. (20,00).

AGUSTIN, PRESEN.

2

PRESEN kafetxo bat hartzen ari da sukaldean. Bakarrik dago, bere pentsamenduetan murgilduta AGUSTIN iristen denean.

AGUSTIN.- (Musu, eta aldarte onean) Arratsaldeon.

PRESEN.- Arratsaldeon.

Eta berarentzako beste kafe bat prestatzen du.

AGUSTIN.- (Bitartean) Zer moduz joan da eguna?

PRESEN.- Hainbestean... (Jarraian) Miriamek deitu da. Ondo iritsi omen da Bartzelonara.

AGUSTIN isilik.

PRESEN.- (Jarraitzen du) Honezkero barkuan izango da.

AGUSTINek ez dio jarraitzen. Komentarioz aldatzen saiatzen da:

AGUSTIN.- A zer nolako eguna izan dugun! Gogoratzen zara ospitalean drogazale gixajo bat hil zuen tipoaz?

PRESENek buruarekin ezetz.

AGUSTIN.- Ba tipo hori harrapatu dugu. Hori bai tipo lotsagabea!

PRESEN.- (Haserretzen ari da) Agustin! Zergatik egiten duzu hau?

AGUSTIN.- (Badaki ondo asko) Egin? Zer?

PRESEN.- Itxura egiten ari zara ez zaizula axola zure alaba non eta nola dabilen! Eta badakit ez dela egia!

AGUSTIN.- (Egiazale) Ba horixe axola zaidala! Eta asko gainera! (Pausa) Baina bere jokaerarekin oso minduta nago! Bera da gure axolarik ez duena.

PRESEN.- Agustin, badakizu hori ez dela egia!

AGUSTIN.- Ba orduan egoista hutsa dela erakutsi digu!

PRESEN.- Normala da adin horretako gazteak apur bat egoistak izatea. Aurrena berea ikusten dute. Baina neska ona da!

AGUSTIN.- (Segundo bateko isilunearen ondoren) Bai.., badakit, baina ezin dut ahaztu egin didana.

Senar-emazteak isilik geratzen dira. PRESENek ez ditu kontuak bere horretan utzi nahiko:

PRESEN.- Baina Agustin.., Ez al diozu inoiz barkatuko?

Emaztea sufritzen ikusten duenean..:

AGUSTIN.- Hara Presen, orain etzazu horretan pentsatu. Miriamek deitu du, ezta?

PRESEN.- (Baietz)AGUSTIN.- Ondo dagoela esan dizu, ez?

PRESEN.- (Baietz)

AGUSTIN.- Beno, ba orain gure gauzetan pentsatzeko garaia da. Aurki oporrak izango ditugu, eta zorionez edo zoritxarrez, bakarrik egongo gara ez? Umerik ez da izango uda osoan etxe honetan.

PRESEN.- (Baietz)AGUSTIN.- Orduan, aspaldian izan ditugun oporraldirik erromantikoenak izango dira!

PRESEN.- Kruzerokoak baino erromantikoagoak?

AGUSTIN.- Askoz ere erromantikoagoak. Biok bakar-bakarrik. Umerik gabe, zaratarik gabe, errietarik gabe...

PRESEN.- (Urtzen hasi da) Orain hogei urte bezala?

AGUSTIN.- Oraindik ere hobeto, Presen. Zatoz hona laztana.

PRESEN AGUSTINen besoetara.

19. SEKUENTZIA (17B). BOGA.

BARRUAN. EGUNEZ. (20,00).

MIKEL, XANTI, TXAPAS. IGONE. FIGURANTEAK.

130

TXAPAS eta MIKEL txupitoak amaitzen ari dira. XANTIk lehengo mahian jarraitzen du.

XANTI.- (Mikeli) Tz, tz! Mikel!

MIKEL.- Zer duk?

XANTI.- (Misterioz) Hator Mikel!

MIKELek beregana egingo du. XANTIk marrazkia besoarekin gordetzen du.

MIKEL.- Zer gertatzen zaik?

XANTI.- Ez al huen Marta maitagarria Soriako mendietatik salbatzeko diploma magiko bat behar?

MIKEL.- (Barre) Bai horixe! Eta?

XANTIk bere marrazkia erakusten dio. Izugarri polita da.

XANTI.- Tok hire diploma.

MIKEL harrituta geratzen da XANTIren artelanarekin.

MIKEL.- Ostia! Zoragarria duk Xanti!

XANTI.- Orain joan haiteke Martaren bila!

MIKEL.- (Irribarre) Hi.., ipuin bat zuan, lotsagabe hori!

XANTI.- Hik zer uste duk, Xanti tontoa dela?

MIKEL.- Ez gizona, ezagutzen dudan tiporik bizkorrena haiz!

Diploma hartu eta irribarretsu baina pentsakor, bere lekura joko du. Bidean XANTIk deitzen dio.

XANTI.- Hi!

MIKEL.- (Jira)XANTI.- Hi ere ez hadi tontoa izan!

MIKEL pentsakor geratuko da. Bat-batean zerbait erabakitzen duela ikusten da. XANTIrengana bueltan.

MIKEL.- (Musu bat ) Hi haiz hi!

TXAPASengana itzultzen da.

MIKEL.- Txapas! Soriara noak!

TXAPAS.- Baina zer diok?

MIKEL.- Ba horixe! Soriara noala!

TXAPAS.- Baina... Eta taberna?

MIKEL.- Taberna? Xantik lagunduko dik! Baietz Xanti?!

XANTI.- (Pozik) Bai, bai! Ji, ji, ji!!!

TXAPAS.- Baina zenbat denbora pasatu behar duk han?

MIKEL.- Behar den denbora guztia! Ez zekiat, deituko diat!

XANTI saltoka pozak zoratzen.

kareta. egunak aurrera.

20. SEKUENTZIA. BARKUA (BEREZIA).

KANPOAN. EGUNEZ. (21,00).

LEONOR, KOLDO.

115

(BIDEOKLIPA)

KOLDO eta LEONOR barkuan.

KOLDO barkua gidatzen erakusten ari zaio LEONORri. Hanka hutsik dago. Zerbait zapaltzen du. Plastikozko sandaliak janzten ditu.

Biak eguzkia hartzen. Belak mugitzen. Jolasean. Besarkatuta, musuka...

21. SEKUENTZIA. BARKUA (BEREZIA).

KANPOAN. EGUNEZ. (21,00).

KOLDO, LEONOR.

145

Itsaso zabalean gaude. Bikotea gozo dago. Xanpain botila bat bukatzen ari dira.

LEONOR.- Maite zaitut.

KOLDO.- (Musu) Leonor...

Ondoren...

KOLDO.- Ekarri kopa hori, hustu duzu eta...

LEONOR.- Izan ere hain ondo gaude, hemen.., hain urrun...

Kopa luzatu eta KOLDO zerbitzatzen hasten da. Azken tanta batzuk geratzen ziren.

KOLDO.- Hara, hau ere bukatu da. Beste bat ekarriko dut.

LEONOR.- Ez, neu joango naiz.

KOLDO.- Mesedez Leonor...

LEONOR.- Mi amoor, por favor... Ni joango naiz, ok?

Zutitu eta alde egin aurretik, pasioz beteriko azken musuak, azken begiradak...

LEONOR.- Ahorita vuelvo...LEONOR bera jaisten da.

LEONOR gora itzultzen da. Zer gertatuko? KOLDO ez dago utzi duen lekuan.

LEONOR.- Koldo?

Erantzunik ez.

LEONOR.- (Harritu antzean) Koldo?!

Erantzunik ez.

Ingurura begira hasten da. Gero eta urduriago.

LEONOR.- Koldo..! Koldo..!

Alferrik.

Itsasora begiratzen du... Eta han non ikusten duen KOLDOren plastikozko sandalietako bat uretan. Eskuak burura.

LEONOR.- (Oso urduri) Koldo..? Koldo..!

LEONOR bakarrik, itsasoaren erdian.

LEONOR.- Koldooo!!!

1792. kapituluaren amaiera.

41