4.Jainkoaren Existentzia Eta Ideiak Eredugarriak

download 4.Jainkoaren Existentzia Eta Ideiak Eredugarriak

of 1

Transcript of 4.Jainkoaren Existentzia Eta Ideiak Eredugarriak

PLATON

AGUSTIN HIPONAKOA

4. JAINKOAREN EXISTENTZIA ETA IDEIA EREDUGARRIAKJainkoaren existentzia arima fededunen frogatuta agertzen da : arima gai da Egia eta Beharrezkoa eta Aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko , baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke bere existentziarik gabe : egia existitzen denez , eta Jainkoa bere funtsa izanik , Jainkoa existitzen da (argudio gnoseologikoa). Jainkoa , Izaki Absolutua , Betierekoa , Perfektua , guztiz Ona , guztiz Justua eta Aldagaitza da . Izaki absolutuaren existentzia ez dago arrazonamenduz frogatua , baina ez da fede itsu baten kontua ere (arrazoiak nahitaez fedearen onarpenaren aurretik joan behar du , baina fedea ahal den heinean ulertarazten saiatuko da arrazoia) .

Jainkoaren existentzia frogatzen duen beste gauza bat kosmosaren ordena izan daiteke , orden eta perfekzio hori ikusita argi dago ordenatzaile bat egon behar dela horri horrela sortzeko , kosmosa hain perfektua izanda ezin izan da berez eta kasualitatez sortu (argudio kosmologikoa) .Betiereko egiak ere frogatzen dute Jainko bat dagoela .Ideia eredugarrietan (ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean) datza Jainkoaren existentziaren benetako frogapena . Gizakiak egia eredugarriak , mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu .Betiereko egiek bere funtsa adierazten dute : egia mugigaitza , Jainkoa . Ez da existitzen funtsari gabeko gauzarik , mugagaitzaren funtsak mugigaitza izan behar du . Jainkoak mundua egin zuen eta mundua egin baino lehenago gauza guztien ideiak zituen bere adimenean . Gauza guztien Ideiak Jainkoaren adimenean daude , beraz objektuen esentziak Jainkoaren buruan daudeEgia gure adimena baino nagusiago da (gorengoa da) , adimenak bere aurrean makurtu egin behar ditu . Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak , bere arima-adimenean .Adimenak argitasun handiagoarekin edo txikiagoarekin suma dezake , baina egia eredugarriak beti diraute berdin ..