4.asteko jarduera

3
4.ASTEKO JARDUERA Ariketa: Zalantzazko daturen bat topatzea da Wikipediak Sestaoko udalerriaren inguruan eskaintzen duen informazioan. Akatsa/errorea: Sestao udalerria wikipedian bilatuz gero, eta euskarazko edizioa aukeratu ondoren, ikus dezakegu nola Sestaoko bandera okerra dela, hau da, gaurkoraturik ez dagoela. Garapena: Jardueraren lehenengo atalean zalantzazko datu bat topatu dut Wikipedian, izan ere, Sestao bilatzailean idazterakoan eta euskarazko edizioa klikatu ondoren, inolako arazorik gabe antzeman dezakegu (Sestaon bizi garenok edo Sestaoren inguruan dakitenok) euskarazko edizioan agertzen den Sestaoren bandera okerra dela. Halaber, Sestaoren bandera azken urte hauetan marra beltzez eta berdez modu horizontal batean kokaturik osatuta zegoen (5 marra berde eta 4 beltz zehazki) eta banderaren erdialdean Sestaoko ezkutua irudikatuta agertzen zen. Baina 2014.urtea hasi bezain pronto, Sestaoko kaleetatik bandera berria aukeratzeko kartelak ikusi zitezkeen. Hortaz, 2014ko Apirilaren 29an, udalbatzarra ospatu egin zen eta momentu horretan bandera berriaren onarpena suertatu zen ere. Ondorioz, lehen aipatu izan dudan bandera alde batera utzi eta bi marra horizontalez (bata berde eta bestea beltza) osaturiko bandera berria irten zen irabazle. Honako hau erdian ezkutua eraman daiteke edo ez, berez banderaren oinarria bi marra horizontalak baitirelako, Sestaoren kolore berde eta beltzak adierazten dituztenak.

Transcript of 4.asteko jarduera

Page 1: 4.asteko jarduera

4.ASTEKO JARDUERA

Ariketa:

Zalantzazko daturen bat topatzea da Wikipediak Sestaoko udalerriaren

inguruan eskaintzen duen informazioan.

Akatsa/errorea:

Sestao udalerria wikipedian bilatuz gero, eta euskarazko edizioa aukeratu

ondoren, ikus dezakegu nola Sestaoko bandera okerra dela, hau da,

gaurkoraturik ez dagoela.

Garapena:

Jardueraren lehenengo atalean zalantzazko datu bat topatu dut Wikipedian,

izan ere, Sestao bilatzailean idazterakoan eta euskarazko edizioa klikatu

ondoren, inolako arazorik gabe antzeman dezakegu (Sestaon bizi garenok

edo Sestaoren inguruan dakitenok) euskarazko edizioan agertzen den

Sestaoren bandera okerra dela.

Halaber, Sestaoren bandera azken urte hauetan marra beltzez eta berdez

modu horizontal batean kokaturik osatuta zegoen (5 marra berde eta 4 beltz

zehazki) eta banderaren erdialdean Sestaoko ezkutua irudikatuta agertzen

zen.

Baina 2014.urtea hasi bezain pronto, Sestaoko kaleetatik bandera berria

aukeratzeko kartelak ikusi zitezkeen. Hortaz, 2014ko Apirilaren 29an,

udalbatzarra ospatu egin zen eta momentu horretan bandera berriaren

onarpena suertatu zen ere. Ondorioz, lehen aipatu izan dudan bandera alde

batera utzi eta bi marra horizontalez (bata berde eta bestea beltza)

osaturiko bandera berria irten zen irabazle. Honako hau erdian ezkutua

eraman daiteke edo ez, berez banderaren oinarria bi marra horizontalak

baitirelako, Sestaoren kolore berde eta beltzak adierazten dituztenak.

Beraz, Sestaoren bandera wikipediaren euskarazko edizioan bilatu ondoren,

eguneratuta ez dagoela esan dezakegu, hala ere, aipatzekoa da,

Page 2: 4.asteko jarduera

gaztelaniazko edizioari erreparatzen badiogula, bandera berriaren argazkia

agertzen dela.

Aipatutako akatsa konprobatu nahi baduzue, hemen uzten dizuet

Wikipediako URLa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Sestao

Beste alde batetik, datuak gaurkoturik ez daudela konprobatzeko eta

banderaren azken erabakia ikusteko, URL hau kontsulta dezakegu:

http://www.ensestao.com/es/ayuntamiento/alcaldia/el-ayuntamiento-

de-sestao-aprueba-su-bandera/4151

Horretaz aparte, hemen uzten dizkizuet bozkatu aurretik udalak

proposatutako 4 banderak:

http://www.sestao.net/es-ES/Noticias/Paginas/20140313_ElAyuntamie

ntorealizaunaencuestaparaelegirlabanderadeSestao.aspx

Bandera berria:

Bandera zaharra: