Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ......

17
Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain arteko eskarmentua Mª Jose Lasheras Rodriguez 2001 urtetik aurrera HABE euskara-irakasleen prestakuntzarako online ikastaroak diseinatzen eta eskaintzen dihardu. Eskainitako ikastaro batzuen gaiak aipatze aldera hauexek azpimarratuko nituzke: “Ikasmaterialen diseinua online”, “Talde birtualen dinamizazioa”, “Concordancer programa informatikoa - Testuetako osagai linguistikoak aztertzeko”, “Autoikaskuntza (oinarrizko kontzeptuak) eta Boga”, “Osatuz materiala erabiltzeko irizpideak”, “Internet didaktizatzen: Blogosfera eus- kararen ikas-irakaskuntzan”… Euskara-irakasle ugari dira ikasle gisa parte hartu dutenak ikastaro bir- tual horietan, hau da, Internet bidez emandakoetan. Artikulu honetan azalduko dugu Moodle euskarri telematikoa nola erabili dugun irakasleak prestatzeko. Online ikaskuntzari buruzko topiko batzuk apurtu nahi ditut nik hemen: ikasleak isolatuta daudela, tutorea itsuan dabilela bere lanean, ikasleak ezagutzeko aukerarik ez duela… Nik ez dut sentipen hori izan. Tutore baten arazoa fisikoki ikusten ez dituen ikasle horiek ezagutzea dela badirudi ere, egia esateko, nik neure ikasleak ezagutu egin ditut: azkarrak, nagiak, artegak, liderrak, lanak garaiz egiten dituztenak, atze- ratuta dabiltzanak, baita hamaika arrazoi direla medio ikastaroa bertan behera uzten dutenak ere… Beraz, esan bezala, nahiz eta aurrean ez izan, ezagutu egiten dituzu. Eta seguru nago haiek ere tutorea nolakoa den segituan konturatzen direla: mezuak azkar irakurtzen eta erantzuten dituen ala ez, erantzutea ahaztu egiten zaion, feedbacka ematen duen ala ez, kalifikazioak garaiz jartzen dituen, ikasleen lana bideratzen duen eta prest dagoen ikastaroan aldake- tak egiteko, ikasleekin harremanetan bakarrik online jartzen den edo noi- Sarrera HIZPIDE 65 (2007), 29-45 orr. 29

Transcript of Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ......

Page 1: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

Moodle plataformarenerabilera didaktikoairakasleenprestakuntzarako: orainarteko eskarmentua

Mª Jose Lasheras Rodriguez

2001 urtetik aurrera HABE euskara-irakasleen prestakuntzarako onlineikastaroak diseinatzen eta eskaintzen dihardu. Eskainitako ikastarobatzuen gaiak aipatze aldera hauexek azpimarratuko nituzke:“Ikasmaterialen diseinua online”, “Talde birtualen dinamizazioa”,“Concordancer programa informatikoa - Testuetako osagai linguistikoakaztertzeko”, “Autoikaskuntza (oinarrizko kontzeptuak) eta Boga”, “Osatuzmateriala erabiltzeko irizpideak”, “Internet didaktizatzen: Blogosfera eus-kararen ikas-irakaskuntzan”…

Euskara-irakasle ugari dira ikasle gisa parte hartu dutenak ikastaro bir-tual horietan, hau da, Internet bidez emandakoetan. Artikulu honetanazalduko dugu Moodle euskarri telematikoa nola erabili dugun irakasleakprestatzeko.

Online ikaskuntzari buruzko topiko batzuk apurtu nahi ditut nik hemen:ikasleak isolatuta daudela, tutorea itsuan dabilela bere lanean, ikasleakezagutzeko aukerarik ez duela… Nik ez dut sentipen hori izan.

Tutore baten arazoa fisikoki ikusten ez dituen ikasle horiek ezagutzeadela badirudi ere, egia esateko, nik neure ikasleak ezagutu egin ditut:azkarrak, nagiak, artegak, liderrak, lanak garaiz egiten dituztenak, atze-ratuta dabiltzanak, baita hamaika arrazoi direla medio ikastaroa bertanbehera uzten dutenak ere…

Beraz, esan bezala, nahiz eta aurrean ez izan, ezagutu egiten dituzu. Etaseguru nago haiek ere tutorea nolakoa den segituan konturatzen direla:mezuak azkar irakurtzen eta erantzuten dituen ala ez, erantzutea ahaztuegiten zaion, feedbacka ematen duen ala ez, kalifikazioak garaiz jartzendituen, ikasleen lana bideratzen duen eta prest dagoen ikastaroan aldake-tak egiteko, ikasleekin harremanetan bakarrik online jartzen den edo noi-

Sarrera

HIZPIDE 65 (2007), 29-45 orr. 29

Page 2: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

zean behin telefonoa hartzen duen eta zuzenean hitz egiten duen arazoakdituztenekin… Hori guztia ikaslearentzat argi geratzen da online ikasta-ro batean.

Nahiago dut “online ikaslea” esan ikasle birtuala baino. Izenek eta adjek-tiboek garrantzia dute kasu honetan. Online ikaslea, online tutorea, onli-ne ikastaroa diogu, beraz, baina zergatik?

Ikaslei dagokienez, birtuala hitzaren esanahia ez da existitzen gure ikas-le hauek bizirik daude-eta, hezur eta haragizko pertsonak dira, nahiz etabatzuetan ziberespazioan galduta daudela iruditu guri.

2006-2007 ikasturtean online ikastaroak emateko Moodle plataformalehenengo aldiz erabili dugu.

Moodle plataforman nik emandako ikastaroak honako hauek dira:“Osatuz materiala erabiltzeko irizpideak” eta “Osatuz materiala erabil-tzeko irizpideak 2”. Ikastaro bera bitan eman dut.

Osakidetzako langileak euskalduntzeko hitzarmenaren barruan HABEkOsatuz web orria sortu eta elikatzeko lana hartu du eta, horrekin batera,ikasmaterialak, irratsaioak, elkarrizketak, autoikaskuntzarako gidak, eta-bar sortu ditu. Eta euskaltegietako irakasleei material horiek erabiltzekoprestatzen lagundu die…

Ikastaroaren helburuak:

• Osatuz materialaren ezaugarriak ezagutaraztea.

• Osatuz materiala erabiltzeko metodologia (AOI).

• Osatuz materiala norberaren taldera egokitzeko irizpideak.

• Xede berezietarako irakaslearen rolari buruzko informazioa.

• Adituek gaiari buruzko emandako bideohitzaldiak ikustea.

• Osasunaren munduarekin zerikusia duten informazioak aurkitzekobideak zabaltzea.

Moodlen eman ditudan 2 ikastaroak formatu honetan bideratu ditugu:

Aurrez aurreko saio bat, eta 2 hilabeteko lana online. Bi tutoreren artean3 eskualdetako 50 euskara-irakaslek ikasle gisa izan ditugu eta %80kgainditu du ikastaroa. Gainerakoek, berriz, bertan behera utzi dute.

Astez aste antolatu dugu ikastaroa. Hori egiteko arrazoia hauxe izan da:ikasleek lan-erritmo bati eusteko astero lan bat egitea proposatzen diegu-la eta, dirudienez, nahiko ondo funtzionatu du.

Hona hemen gure ikastaroaren orri nagusia:

Nire eskarmentua

Moodleplataformaren

erabilera

Mª Jose Lasheras Rodriguez30

Page 3: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

Erabilitako baliabideak:

• Oinarrizkoak.–

– Foroa

– Zeregina

– Testu-orria: feedbacka emateko

• Osagarriak.–

– Wikia, inkesta xumea, txata, linkak, glosategia, etiketa, bloga…

Erabili ditugun baliabide eta jarduerak zehatz-mehatz honako hauekdira:

Berrien foroa.– Hau da irakaslearen edo tutorearen ohar-taula. Honatutoreak talde osoarentzako berri orokorrak bidaltzen ditu, ikasle guztienaurrean jartzen ditu, mezu baten bidez, eta ikasleek abisua jasotzen dutehaien postontzietan.

Alde batetik, mezuak postontzian pilatzen dira, baina bestetik, ikasleakikusten badu bere tutoreak beste berri bat idatzi duela, horrek laguntzendio gogoratzen ikastaroa ez dagoela egonean eta moodlen sartu beharradaukala eta bertan lan egin behar duela, eguneratuta ibili nahi badu.

Mezu orokor hauek hainbat helbururekin idazten dira, jarduera bidaltze-ko epea bukatzear dagoela gogorarazteko, epeak luzatu direla esateko,eztabaida berri bat proposatzeko, asteroko txata zertarako erabilikodugun adierazteko, balorazio-irizpideak emateko, lan osagarri bat eska-tzeko, feedbacka agerian dagoela, ikasleen ekarpenak baloratu behar

.1:

Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain … 31

Page 4: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

dituztela, inkesta bat martxan jarri dugula abisatzeko, tresna berri baterabiliko dugula ikastaroan eta nola funtzionatzen duen adierazteko…

EztabaidaNork

ErantzunakAzken

bidalia mezua

Mila esker eta azken balorazioa

Ikastaroa bukatzear dago

Claudia Fernandez-en bideo-hitzaldia

Prestakuntza ataleko balorazio-orria betetzekogonbitea

Ikastaroa amaitzen amaitzen...

Javier Zanón-en bideo-hitzaldia

Ikusi beharreko bideo-hitzaldiak direla eta...

Wiki berria ikasleen fitxa osatzeko

Eskolaratu beharreko unitateak (otsailak 27 -martxoak 5)

Otsailak 6-12 asteko feedbacka

Wikian notak jartzeko bidea

Asteko hausnarketa orria dela eta...

Gloria Sanz-en bideo-hitzaldia

Aste hontako eginkizunaren balorazioa delaeta...

Zuk aukeratutako unitatea zure beharretaraegokitzen

3. astean zure unitatean erreparatu beharrekoa

Urtarrilak 31 - Otsailak 5 asteko jarduera delaeta...

Zuk eskolaratu behar duzun unitatean astehonetan erreparatu beharrekoa

Kristen Gatehouse-ren artikulua itzulita (9-16urtarrilaren asteko foroan)

Freedbacka 16-23 urtarrila: Atazatan oinarritu-tako irakaskuntza (AOI)

23-30 asteko jarduera dela eta...

Argazkiak

Praktika: eginez ikasten da dela eta...

2. asteko lana ordenatze aldera

Moodle-ko blog-a nola erabili

2. asteko lana

Bideohitzaldiari buruzko iritzia

Eskolaratu beharreko ataza dela eta…

.2:

Mª Jose Lasheras Rodriguez32

Page 5: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

Linkak.– Linken bidez, web orriak eskura jartzea oso interesgarria da.Osatuz web orria, moodle erabiltzeko ikastaro bat, moodle.org, osasuna-ren inguruko helbide elektronikoak, iritzigunea izeneko guk sortutakobloga… Fitxategiak lotzeko duen aukera ere ona da. Adibidez, tutoreakdituen artxiboak, argazkiak, aurkezpenak, PDFak… ikastaroko karpetansartu ahal ditu, eta behar duenean horietako bat denon aurrean jar dezake.

Testu-orriak.– Ikastaroko plangintza edo epeak zehazteko ere balio du.Guk, besteak beste, asteroko feedbacka emateko erabili dugu. Sistemakikasle bakoitzak testu-orria irakurri duen ala ez esaten dizu eta osogarrantzitsutzat jotzen dugu hau, zeren-eta feedbacka ez irakurtzea zeo-zer gaizki dabilen seinale baita (Nola aurreratuko du ikasleak tutorearenfeedbacka irakurri gabe?).

Txata.– Astean behin erabili dugu erreminta sinkrono hau. Alde onak:ikasle batzuek asinkronian lan egiten ez dakite, eta tutorearen “presen-tzia” behar dute. Horiek noiz edo noiz sartu dira txatean tutorea benetanhor dagoela esperimentatzeko. Beste batzuk erreminta hau ezagutzekosartu dira, edo zeukaten zalantza puntualaren bat tutoreari galdetzeko.

Beste batzuek, haien eskoletako ordutegia zela eta, ez dute inoiz parte hartutxatean. Izandako zailtasunak: ordutegiak, elkarrizketen gurutzaketa…

Moodle-k duen txataren abantaila: gorde egiten dira txatean egindakosarrera guztiak eta aukera ematen du inprimatzeko elkarrizketa osoa.Batzuetan galdera-erantzunak azkarregi idazten direla kontuan izan-da, ona da errepasatzea atera diren gaiak, zalantzaren bat erantzunikgabe geratu den ikusteko, eta horren ondorioz egindako hutsuneakkonpontzeko.

15:19: Mari Jose Lasheras oraintxe sartu da gelan

15:19 Mari Jose: arratsalde on!

15:22: Asier oraintxe sartu da gelan

15:23 Mari Jose: Kaixo Asier, zer moduz?

15:24 Asier: Ondo. Eta zu?

15:24 Mari Jose: aizu, wikian idatzi behar dituzu taldekideen kalifi-kazioak,

15:26 Asier: Nire taldekideek ez dute oraingoz forora ezer bidali.

15:26 Mari Jose: bale, ba orduan itxaron. probatu al duzu inoizwikiren bat?

15:27 Asier: Ez dut probatu, baina gaur bidali dituzun instrukzioe-kin asmatuko dudala uste dut. Txat sistema hau nola erabiltzen denikasten ari naiz.

15:28 Mari Jose: bale, oso erraza da, nire ustez. beldurrik gabe era-biltzen bada, hobe.

.3:

Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain … 33

Page 6: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

15:28 Asier: Bai. Ordenagailuko kontu hauek saltseatuz ikastendira.

15:29 Mari Jose: blogak ezagutzen al dituzu, Asier?

15:29 Asier: Bisitari moduan bai. Nola sortzen diren ez.

15:30 Mari Jose: ba hori ere oso erraza da. blogger.com da nik eza-gutzen dudana, baina askoz gehiago daude.

15:31 Asier: Ondo. Bisitatuko dut.

15:32 Mari Jose: aurrez aurreko eskolak ematen dituzuenei osagarrimodura erabiltzeko aukera ematen du.

15:33 Asier: Besteen blogak bisitatzen ditut, eta baliabide polita da.Mundu berria datorkigu teknologiarekin.

15:33 Mari Jose: eta ikastaro hau zer moduz?

15:34 Asier: Berezia. Esperientzia berria da, aurrez aurreko ikasta-roekin konparatuta desberdina. Baditu alde onak eta txarrak.

15:35 Mari Jose: Aipatu batzuk, mesedez.

15:36 Asier: Alde onak: norberak nahi duen ordenagailutik egindezake, Donostiara joan gabe. Txarrak: ohitura falta dugula etaparte hartze irregularra dagoela.

15:37 Mari Jose: hori egia da, baina aurrez aurreko saioetara etor-tzen direnen artean ere alde ederra dago. Hemen oso nabaria da.

15:38 Asier: Bai. Ondo dakigu irakasleok. Askotan ikasle txarrenakgu izaten gara. Gure ikasleei arreta osoa eskatzen diegu, baina geuikasle garenean...

15:39 Mari Jose: Lanez gainezka dago jendea. eta bateratze-saioakere orain dira.

15:41 Asier: Egia. Aste batetik bestera ere aldea egoten da.Batzuetan denbora gehiago edukitzen dugu. Dena dela, esperientziapositiboa da, zeren aukerak asko zabaltzen baititu sistema honek.

15:42 Mari Jose: lan kolaboratibo gehiago bultzatzea gustatukolitzaiguke, baina bakoitzak bere erritmora dabil eta ez da errazatalde-lana egitea.

15:43 Asier: Bidea egiten ari gara eta gero eta hobeto moldatukogarela uste dut. Beno, Mari Jose. Hizketaldi polita izan da. 15:30eanklasea daukat. Ondo segi.

15:43 Mari Jose: agur Asier.

15:44: Asier irten egin da gelatik.

Tuesday, 13 February 2007, 03:19 PM —> Tuesday, 13 February 2007, 04:17 PM

(egun horretan egindako txataren adibidea, zati bat besterik ez da).

Mª Jose Lasheras Rodriguez34

Page 7: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

Asteko foroa.– Berrien foroaz aparte, tutorearen esku geratzen da asteroforo bat sortzea eta erabiltzea, nahi duenerako. Guk asteko foroak hirugauza diferenteetarako erabili ditugu: aste horretan dauden zalantzakbideratzeko, eztabaidak bertan planteatzeko, eta ikasleen lanak besteikaskide guztien aurrean jartzeko. Iruzkinak egiteko, galderak plantea-tzeko, edo ikasleen artean forora bidalitako lanak baloratzeko aukera erebadago.

Zeregina.– Baliabide hau oso interesgarria da asteroko jarduera edo lanabideratzeko. Honako eskemari jarraitu diogu: edukia, egin beharreko jar-dueraren azalpena, eta artxibo erantsian erantzuna bidaltzeko esteka.

Edukia “inputa” edo ikasgaiari dagokion teoria da, eta, hori jaso ondo-ren, jarduera dator. Hau da, unitate baten edo ataza-pare baten teoriahorri erreparatu behar izan diote eta, ondoren, ikusitakoari buruzko lan-txo bat egitea eskatu dugu edo unitateren bati egokitzapenak egitea,betiere norberaren taldea buruan edukita.

Edukia bertan editatzen edo linkatzen ahal da (artikulu bat, ikasgai bat,DVD bat…), beste nonbait baldin badago. Jarduera zertan den azaltzekolekua da, zer den eskatzen duguna, zer bidali behar duten eta nora, foro-ra, tutorearen postontzira, edo, artxibo erantsian erantzuna bidaltzenbadute, tutoreak berak zereginak ikusteko duen lekua erabiliz.

Azken kasu horretan, tutoreak bakarrik jasotzen eta ikusten du ikasleakegindako lana. Eta lana aztertu ondoren, ontzat ematen du edo zuzenke-tak egiteko eta berriro bidaltzeko eskatzen dio dagokion ikasleari. Lanbat ontzat ematen duenean, asteko forora bidal dezala eskatuko dio ikas-leari, ikaskide guztion aurrean plazaratzeko. Asteko lan bat egin beharizan dute gure ikasleek.

Ikasle-kopurua handia denean, bakoitzak berea bidaltzen duenez, lanakpilatu egiten dira. Horren ondorioz, ikasleek ez dute astirik izan besteenlanak ikusteko; horretaz konturatu gara. Hori sahiesteko ikasleak taldekabanatu ditugu kasu batzuetan, eta proposatu diegu beste bi, edo hiru ikas-kideren lanak aztertzea taldeko, eta balorazioa ematea.

Horrela bermatu dugu besteen lanak ikusi eta aztertu egin dituztela,baina denei denon lanak irakurtzea eskatzen badiegu, lankarga handiaizango dute, eta ezin iritsirik dabiltzala sentitzeko arriskua dago.Ebaluazioan lortu dugun inplikazioa ere oso handia izan da. Gehiagoikasten da modu honetan.

Gure asmoa da ikasleen arteko elkarreragina bultzatzea, eta haien artekoharremana sustatzea, bakoitzak bakar-bakarrik ikasteari uko egitea, lankolaboratiboa egiten ikastea, eta aldi berean besteen lanak estimatzenikastea.

Etiketa.– Asteroko lanen edo edukien titulua, azalpena eta koadroak bis-tan jartzeko balio du honek. Hor idatzitakoa, linkatu gabe, begibistandute ikasleek. Oso praktikoa da, motza bada hobe. Bestela, testu luzeabada, pantailan ez da sartzen, eta goitik beherako barra erabili behar dainformazio osoa irakurtzeko.

Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain … 35

Page 8: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

Glosategia.– Oso tresna egokia da gaiarekin lotutako hiztegi berezituasortzeko eta eskura izateko. Guk AOI buruzko glosategia sortu dugu.Aukera dago baita ere ikasleek nork bere ekarpenak egiteko. Glosategibat baino gehiago ere sor daiteke.

Adibidez, Osatuz materiala dela eta, osasunarekin edo gai zehatz batekinlotutako hiztegia ikasleen artean sortu eta osatzeko aproposa da: argaz-kiak txerta daitezke, linkak egin, eta erabiltzaileak idazten dituen mezue-tan glosategiko sarrerak automatikoki linkatu.

Inkesta xumea.– Primerako tresna da hau ikastaroaren hasieran, edo ikas-taroan zehar galdera bat egin nahi badu tutoreak ikasleen iritzia jasotze-ko, taldeak osatzeko, lana banatzeko etabar. Galdera bakarra egiten daeta erantzun-kopurua zehazteko aukera ematen du.

Demagun, guk ikastaro honetan, azken ataza bezala, unitate bati egoki-tzapenak egitea proposatu diegula ikasleei. Lana errazteko, guk aukera-tutako 5 unitate eskaini dizkiegu eta horietatik bat aukeratu behar izandute.

Hori egiteko “inkesta” izeneko tresna lagungarri suertatu da, erantzun--kopurua zehazteko modua ematen duelako. 25 lagun izena emanda zeu-den ikastaroan eta unitate bakoitza bost lagunek baino ezin zuten eskatu.Horrela, bermatua dago unitate guztiak moldatuko direla eta lana bana-tuta geratzen dela.

Hori lan kooperatiboa da (kooperatiboa diogunean lanaren banaketarigagozkio, nork bere atala egiten du) eta ez da kolaboratiboa (elkarrenartean batera egindako lana), baina batek egiten duena besteen aurreanplazaratzea denontzako probetxugarria dela pentsatzen dugu.

.4:

Mª Jose Lasheras Rodriguez36

Page 9: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

Wikia.– Bitan proposatu dugu lanabes hau erabiltzea. Lehendabizikoa izanda bakoitzak ikusitako besteen lanei notak jartzea taula baten bidez. Osoondo erabili dute; eta bestea, azken atazan egindako unitate moldatua esko-laratu ondoren euskaltegietako ikasleei pasa behar zioten azken balorazio--orria ikastaroko partaide guztion artean osatzeko. Kasu honetan inork ezdu parte hartu, ikastaroaren bukaerako lankarga handia izan denez.

Bloga.– Bloga erabili dugu lehenengo jardueran. Nork bere iritzia emanbehar zuen bideohitzaldi bat ikusi ondoren. Baina ez da erraza izan ikas-leentzat baliabide hori erabiltzea. Gutxik lortu dute bertan iritzia ematea,eta bai moodle-k eskaintzen duen bloga eta guk sortutako beste bat era-biltzeko proposamena egin arren, zail egin zaiela ikusita, aukera emandiegu ikasleei asteko forora bidaltzeko haien iritziak.

.5:

.6:

Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain … 37

Page 10: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

Eta beste: DVDa. Aditu batzuek emandako hitzaldi batzuen zatiak DVDbatean jaso genituen eta banatu ikasleen artean, zuzenean ikus zitzaten.Plataforman ezarrita pisu gehiegi hartuko zuen eta jeisteko zailtasunakekidin nahi genituen.

• Banaka eta taldeka egin dute lan.

• Erreminta asinkrono asko eta sinkrono bakarra (txata) erabili dute.

• Harreman guztiak idatziz egin dira, aurrez aurreko saioa eta telefonozegindako deiak salbu.

• Lan pribatua (tutoreari bidali diotena) eta publikoa (ikaskide guztionaurrean) egin dute.

• Ikaskideen lanak elkarrekin ebaluatu dituzte, wikia erabiliz. (Osoesperientzia positiboa izan da hau).

• Osatuz materiala erabiltzeko jarraibide jaso dituzte. Materialak betifilosofia baten barruan idatzita daude. Pedagogikoki modu batera edobestera erabili behar dira. Gure ikasmaterialak.

• Atazatan Oinarritutako Ikaskuntzaren (AOI) lan-markoaren barruanerabiltzeko eredu pedagogikoaren baitan idatzita daude. Ikastaro hone-tan AOI lan-markoa zertan den ikasi dute teorian eta praktikan. Bereikasleen lana bideratzeko, ataza eta atazaren zikloa zertan diren jakinbehar du irakasleak.

Hainbat irakaslek eredu hori barneratuta duten arren, irakasle berriak,eta gero eta gehiago ditugu euskara-irakaskuntzan, ez daude jantzitaeredu honetan, eta horregatik ez diete ikas-materialei ateratzen beharbesteko etekinik. Horregatik, prestakuntza jaso behar dute.

Gelara eramateko ideiak jaso dituzte, eta haiek egindako lanak eskolara-tzeko aukera izan dute. Esperientzien berri foroan plazaratu dute, beste-en bistan.

Hobetu beharreko arlo bat, gure iritzian, elkarlana da. On-line ikastarohonetan ez dugu guk nahi genuen guztia lortu. Zergatik: jardueren plan-teamenduagatik beragatik, ikastaroaren iraupenagatik, irakasleek astirikez zutelako, eta batik bat, gure lehentasuna ez zelako puntu hori.

Lan egiteko modu honi heldu behar diogula ikusi dugu. Bi ikastaro haue-tan, irakasleek balio handiko dokumentuak sortu dituztelako eta lanhoriek taldearen kontrastea eta balorazioa merezi dituztelako. Hau eginezean nork bere lana, besteena aintzat hartu gabe, egiteko arriskua dago.Ezagutza berriak eraikitzeko aukerak galtzen dira horrela.

Lankarga ere leundu behar da. Online ikasten dutenek behin eta berriroaipatzen dute lankarga itzela dela haientzat ikastaroko lan guztiak egitea,eta besteen lanak ikusteko denborarik ez dutela.

• Ikastaroa planifikatu. Erabiliko dituen baliabideak eta jarduerak ondopentsatu ikastaroko helburuak lortzeko.

Ikastaroarenezaugarriak

Tutorearen rolaMoodle

plataforman

Mª Jose Lasheras Rodriguez38

Page 11: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

• Ikastaroa diseinatu ondoren, formatoa aukeratzea: gaika, asteka, librea.

• Ikastaroa sortu eta moodlen prestatu.

• Ikasleen jarraipena egin.

• Feedbacka eman.

• Ikasleen iritziak jaso (hurrengo ikastaroak hobetzeko).

Nola egin daiteke jarraipena, moodlek dituen erremintak kontuan izanda?

Ikasleen jarraipena egiteko, partaideak botoia sakatu behar da. Ikasleenzerrenda eta ikasle bakoitzaren fitxa eskura daude hor. Bertan gordetzenden informazioa ezinbestekoa da tutorearentzat.

Oso erabilgarria da ikasle bakoitzaren txostena eta txosten osoa.Ikasleari buruzko informazio zehatza ematen baitu: egin dituen jardue-rak, begiratu dituen baliabideak, irakurri dituen testu-orriak, bidalitakomezuak, foroetan egindako ekarpenak, ordura arteko tutoreak emandakokalifikazioak ere azaltzen dira.

Ikasleak aukera du norbere argazkia plataformara igotzeko eta bere aur-kezpena idazteko, fitxan txertatzen dira eta besteen aurrean geratzen.Argazkia plataforman badago, ikasleak edozein mezu bidaltzen dueneanforora edo postontzi pertsonaletara, beste ikaskideek haren aurpegia ikusdezakete.

Guk esaten diegu ikasleen aurpegiak ikustea merezi duela, online ikastehori gozatzeko eta humanizatzeko, online ikaskuntza jendartekoa delasentitzeko. Ingurune oso hotza delako topikoa hausteko ahaleginak eginbehar ditugu. Nire ustez, argazkia ikustea lagungarria da taldearen par-taide sentitzeko.

Bi ikastaro hauetan hiru motatako feedbacka eman dugu:

• Zuzena eta pertsonala.–Bakarkakoa prozesuan, zeregina hobetzeko.

• Orokorra.–Jarduera bukatzerakoan orokorra denen aurrean.

• Ebaluatzailea.–Jarduera bakoitzari nota bat jarriz.

Zuzena eta pertsonala, jardueraz jarduera egin duguna da, ikasleari lane-an zebilenean, e-postaz bidalitako mezuez osatuta. Mezu horiek laguntzaeta iradokizunak emateko ziren, hobekuntzak proposatzeko, edo eskuar-tean zeukan zeregina hobetzeko.

Orokorra, jarduera bukatutakoan, guztien aurrean, gaia aitzaki hartutaeta egindako lan guztiak aztertu ondoren astero egin duguna da. Hau oro-korra izan da beti, eta partaide bakoitzetik zerbait jaso du.

Ebaluatzailea, lana bukatutzat eman ondoren jarri diogun kalifikazioa,bakoitzari berea.

Feedbacka

Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain … 39

Page 12: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

• Plataforma ondo ezagutu behar du (beldurra uxatzeko).

• Hasieratik ikastaroko plangintza aurrean eduki behar du.

• Astero zer egin behar duen eta nora bidali behar duen argi izan.

• Irakurle trebea izan behar du. Eta ondo irakurri idatzita dagoena.Errazagoa da irakurri gabe galdetzea, aurrez aurreko irakaslea izangobalu bezala (telefonoa hartu eta galdetu).

• Erantzule, diziplinatuta, bere ikasprozesua gidatzeko prest, erronkakgainditzeko prest, teknologia berriei beldurrik ez izan, ikasteko etaprobak egiteko prest egotea, talde-lana egiteko prest, besteen aurreanegindakoa jartzeko prest, besteengandik ikasteko prest…

Ikasleen iritziak jasotzeko, bi sistema erabili ditugu. Bata, asteroko balo-razio-orria, jardueraz jarduera egindakoari buruzko norberaren hausnar-keta bultzatzeko. Bestea, ikastaroaren bukaerakoa ikastaroaren balorazioorokorra egin zezaten.

Prestakuntza-atalak eskatzen duen orria oso orokorra da, irakasleak, ika-sitakoak, gaiak, erabilitako baliabideak eta hainbat puntuk, 1tik 10erabitarteko nota jasotzen dute. Hortik informazio baliagarria eta iradokizu-nak ere jasotzen ditugu.

Ikasleek emandako iritzien artean honako hauek aukeratu ditut, askotanhaien hitzak mantenduz:

• Moodle plataformaren erabilera: Ikasle gehienek erabilterraza delaaipatu dute.

• Dena den, pozik nago ikastaroa egin eta bukatu ahal izan dudalako.Baita zenbait gauza ikasi ditudalako, bai didaktika, bai teknologiaaldetik.

• Ikastaroaren sistema berria izan da eta berritasun horrek alde onak etatxarrak ditu. Alde batetik, ona da arreta handiagoa jarri behar zaielakoprozedurei, motibagarria delako online lan egin ahal izatea nor berelantokitik inora joan gabe aritzea, aukera anitz eskeintzen dituelakointernetek…

• Beste aldetik, medio honetan aritzeko ohitura faltak dakartzanakdaude: errazagoa da despistatzea, … Dena dela esperientzia positiboaizan da eta gehiagotan parte hartzeko prest egongo nintzateke.

Ikastaroko eginkizunak direla eta…

• Feedbackak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Praktikoak eta ulerga-rriak.

• Wikia erraza iruditu zait erabiltzeko.

• Bideohitzaldiak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Profesionalen eskar-mentua oso baliagarria da.

• Ikastaroa egin ondoren, gai naiz eman zaizkigun irizpideekin lan egite-ko. Orain arte ez nuen material hau ezagutzen.

Online ikaslearenbetebeharrak

Ikasleen iritziak

Mª Jose Lasheras Rodriguez40

Page 13: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

• Ikastaroaren helburua ondo bete da. Hausnarketarako aukera askoeman digu. Hemendik aurrera horrela lan egingo dut metodologiahonen emaitza positiboak direla eta ikasleak gustora egiten dute lanaatazen bidez.

• Ikastaro honek asko ikasteko aukera eman dit.

• Glosategia interesgarria iruditu zait.

• Bideo-hitzaldiak oso lagungarriak izan dira niretzat. Agian ikastarohonek eman didan gauzarik interesgarrienetakoa.

• Ondo antolatutako ikastaroa izan da, egutegia, eginkizunak, epea…(Lehenengo hiruhilabetea).

• Ikaskideengandik asko ikasi dut.

• Feedback pertsonalizatuak asko baloratu ditut.

• Tutoreen lan ikaragarriagatik egin dut aurrera.

• Dena izan da interesgarria, baina askotan denbora falta izan dut lanki-deen lanak, iritziak behar bezala irakurtzeko eta hausnarketa egiteko,merezi zuten arreta eskaintzeko.

• Lana antolatzeko oso aproposa da.

• Aste guztietako lana aurreratuta eraman dezakezu Moodlen eta ikasle-entzat eskutatuta izan.

• Ikastaro batean erabili duzuna, formatoa, glosategia, fitxategiak…beste ikastaro batera esporta dezakezu, zure lana aurreratuz eta denbo-ra aurreztuz.

• Ikasleen jarraipena egiteko dauden tresnak onak dira: ikaslearen txos-tena, kalifikazioak…

• Dauden baliabideak lankidetza bultzatzeko balio dute: foroa, wikia,glosategia.

• Taldeak egiteko aukera dago.

• Pribatu-publikoaren arteko oreka bilatu behar da.

• Lanak eskatzean neurria bilatu behar da.

• Online ikasteak dituen onurak eta desabantailak kontuan hartu.

• Ikasleen azalean jartzea ona da: bereziki kontuan izan bidaltzen dugunguztia idatzita geratzen dela eta ikasleak bere izaeraren arabera uler-tzen duela. Gaizkiulertuak saihestu.

• Ordenagailuaren bestaldean gure ikasleak daude, pertsonak dira, giza-tartu behar dugu gure plataforma.

Ondo planifikatu behar da ikastaroa, ikasleen beharrak kontuan edukita.Irakasleen oinarrizko prestakuntza teknologia berrietan ezinbestekoa daonline edo mistoa izango bada ikastaroa.

Tutorearenhausnarketa

(Moodle plataformariburuzkoa)

Gureikastaroetatik

ikasitakoa

Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain … 41

Page 14: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

Online ikasteko ikasleen ezaugarrien berri eman behar zaie ikasleei:

• Ikaslea bere ikasprozesuaren gidaria da.

• Ikasleak erantzule eta aktiboa izan behar du.

• Ikasleak teknologia berrien alde egon behar du.

• Erronkak gainditzeko prest (jarrera irekia).

• Talde baten partaidea dela konturatzea.

Aurrez aurreko irakaskuntzan

– Ikaskideen gela birtuala:

Eguneroko aurrez aurreko eskolen osagarri gisara gela bat harremaneta-rako sortzen da, irakasleen abisuak eta ikaskideen arteko lanak bidera-tzeko erabil daitekeena.

– Ikasleen lantaldeak bideratzeko:

Taldeka proiektu batean lan egiteko, informatika gelan edo nork bereetxetik.

– Eskolan egiten dena osagarri:

Aurrez aurrekoetara joateko arazoak dituztenentzat, ikastaroari jarraitze-ko aukera ematea, onlinen egunero egiten dena azalduz, eta helburuaklortzeko materialak eskura jarriz: ariketak, gramatika, …

Gelan trebetasun ekoizleak lantzeko aprobetxatu behar da eta, nork berekasa ikas dezakeena, Internet bidez edo etxean egin dezala.

Online irakaskuntzan

– Online ikastaroa:

Ikastaro osoa online eskaintzen da. Ikasleak ikaskideekin eta tutoreare-kin Internet bidezko harremanak ditu, besterik ez.

– Online komunitatea:

Ikasleen edo irakasleena. Euskara online, Boga edo tankera horretakoprograma baten bidez ikasten ari direnentzat oso aproposa da Moodlengela birtuala sortzea ikasleen arteko komunitate bat eratzeko. Bertanforoak erabil daitezke zalantzak azaltzeko, material gehigarria aurki-tzeko edota haien egoeran aurkitzen diren beste ikasleekin edota tutorebatekin elkartzeko. Betiere, ahozko erreminta sinkronoak Moodlenerabiltzeko aukera denean, ezinbesteko abantaila izango dute ikasleekikaskideekin edo tutorearekin mintzamena lantzeko.

Ikasle hauek oso beren kasa dabiltza eta erakargarria litzateke haien-tzat, online ikasten ohituta daudenez, Moodlen bidez beste ikasleekinharremanetan jartzeko gela bat izatea. Irakasleentzako ere probetxuga-rria da euren arteko foroa izatea.

Plataforma honenbeste erabilera

batzuk ereaurreikusten

ditugu

Mª Jose Lasheras Rodriguez42

Page 15: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

Ikastaro mistoak, edo “blended learning”

Aurrez aurreko saioa, online zati bat, beste aurrez aurreko saio bat, bestezati bat online…

Hau da hurrengo ikasturtean irakasleei zabaldu behar diegun atea: mood-le plataformaren laguntzaz, online eta aurrez aurreko eskolak uztartzekoideiak ematea.

Egunero gelara joateko aukera ez duten ikasleentzat, laneko ordutegiak,txandak, kongresuak direla eta, online gela bat izatea. Bertan irakasleeklana proposatuko dute, nork bere kasa egin dezan.

Moodle plataforma oso aproposa da online ikastaroak emateko, baitaaurrez aurreko eguneroko eskolen osagarri erabiltzeko ere.

• Ikaslea bere ikasprozesuaren jabea da.

• Espazioa eta denboraren aldetik malgutasuna eskaintzen du:

– Zuk duzun ordutegiaren arabera aukeratzen duzu ze ordutan ikasdezakezun.

– Zuk behar duzun erritmora lan egin dezakezu.

– Zuk ahal duzun lekutik, joan-etorririk gabe, ikas dezakezu: lanto-kian, etxean, KZ gunean, ziberkafean…

• Nork bere ezaugarrietara egokitzen du: zure ikas-estiloa eta ikas-estra-tegia propioak martxan jar ditzakezu.

• Tutoretza norberarentzakoa: irakaslea edo tutorearen laguntza duzuikastaroan zehar.

• Elkarreragina eta lankidetza: ikaskideen lanak ikusteko eta iritziak tru-katzeko aukera duzu.

• Lantaldean lan egiteko aukera duzu.

• Lanen biltegia: egindako lan guztiak nork bere ordenagailuan gordetaizateko aukera dago.

• Asko ikasi dutela eta plataforma erabilterraza dela diote (teknologieieta gaiei buruz).

• Ikastaroa bukatu dutenek berriro online ikasteko nahia azaldu dute.

• Gure ikasleak irakasleak dira, eta eguneroko lanez gain egin behar duteonline ikastaroa.

• Ikasle batzuk bere ikasprozesuaren gidari izaten ez daude ohituta.

• Ordenagailu baten bidez ikasi behar da. Nork bere burua teknologiaberrietan trebatu behar du.

Hurrengoikasturterako

dugun proiektua

Online ikastearenabantailak

Online ikastearenzailtasunak

Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain … 43

Page 16: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

• Online ikasteak denbora dexente eskatzen duela diote (ikasle hasibe-rriek bereziki). Ikastaroan behar den denbora neurtzea ez da erraza:batez bestekoa egin behar da. Batzuk kexaka ibiltzen dira proposaturi-ko denbora baino askoz gehiago sartu dutela esanez. Baina, kontuanizan behar dira faktore hauek: teknologia berrietan daukaten trebetasu-na eta online ikasteko esperientzia…

• Soziokonstruktibismoak dioenez, batzuek besteengandik ikasten dugu.Online ikastaroetan beste ikasleen lanak irakurtzeko eta aztertzekodenborarik eza nabaria da, mezuak pilatzen baitira foroetan eta norbe-raren postontzietan.

• Epeak betetzera iritsi ezinik ibiltzeko sentipena. Epeak betetzeko zail-tasunak dituzte askotan, beren eguneroko lanez gain egin behar baiti-tuzte online ikasketak.

• Eguneratuta ibili beharra: epeak bete behar dituzu taldearekin bateraaurrera egiteko. Talde-lana egiteko, besteen menpean geratzen zara, etanorbaitek ez baditu epeak betetzen, besteek ezin dute aurrera egin.

• Harremanak gehienetan idatziz eta asinkronian suertatzen dira, etabatzuentzat gogorra da.

• Eskola batera joan beharra ez izateak, ordutegia ez izateak, taldekideak ezezagutzeak… faktore horiek ikasle batzuengan ezinegona sortzen dute.

• Hobe da argazkia gunera bidaltzea. Ikaskideen aurpegiak ikusteakaurrez aurreko gelaren sentipena ematen du, hau da, norbaitekin arigarela, alegia.

• Diziplinatua izan behar da: egunero online ikasteko ordutegi bat jarrieta bete.

• Eguneratuta ibili: lasai eta gustura ibiltzeko modurik onena asterokolana garaiz bidaltzea da.

• Irakaslearen eta ikaskideen iritziak eta ekarpenak irakurtzea norbera-ren ezagutzarako oso garrantzitsua da, ezagutza besteekin batera erai-kitzen baita, eta gainera bakar-bakarrik ikastearen sentsazioabaztertzen da.

• Lankidetzan egin behar diren lanak ondo egiteko, ezinbestekoa da norkbere zatia garaiz egitea eta besteen lanak irakurtzea. Denon artean erai-kitzen den ezagutza kalitate handikoa da.

• Besteen aurrean nork bere lana plazaratzea ona da, kritikak egin etajasotzeko prest izan.

• Erronkak gainditzeko prest izan. Online ikasteak onura asko ditu,baliatzen jakin behar atzean geratu gabe. Interneta, posta elektronikoa,foroa, txatak… mundura zabaltutako leihoak dira.

Erreminta hauek erabiltzen ohituta dagoenak, bizitzarako ere abantailakaterako ditu. Adibidez, bidaiak egin baino lehen Interneten informazioa

Desabantaileiaurre egiteko

aholkuak

Mª Jose Lasheras Rodriguez44

Page 17: Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen ... · lehenengo aldiz erabili dugu. ... Otsailak 5 asteko jarduera dela eta... Zuk eskolaratu behar duzun unitatean aste ...

bilatzeko, beste bidaiariek emandako iritziak, gomendioak, argazkiak…ikusteko. Nork bereak gehitzeko. Beste adibide bat: urruti dauden laguneta familiartekoekin harremanetan egoteko, skype, messenger, txat, blogeta antzekoak nola erabili ikasiko dute.

• Moodle plataforma erabilterraza da, ikasle eta irakasleontzat.

• Bizitza etengabeko ikasketa denez (lifelong learning), eta prestakun-tzan eguneratuta egon behar dugunez, oso aproposa da online ikastenjakitea.

• Tutore ona izateko, hau da gomendatzen dudana: online ikasle gisaraikastea, horrek gure ikasleen azalean jartzeko aukera paregabea ema-ten baitu eta haiek dituzten zailtasunak ulertzeko.

• Ikasleen jarraipena egiteko moodlen dauden baliabideak, orokorreanonak dira.

• Lan kolaboratiboa egiteko dauden tresnak hobetu behar dira: wikia,bloga…

• Txata zalantza puntualak argitzeko baliagarria da.

• Ahozko tresnak plataforman txertatzea ezinbestekoa da –sinkrono etaasinkronoak–, hizkuntzak ikasteko funtsezkoa baita (ahozko txata,skype)

• Teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak gure eguneroko bizi-tzan aprobetxatu eta txertatu behar ditugu.

• Tresneria egokia izateak ikastaroa behar den bezala egiten laguntzendu.

• Gure ikasleek errepikatzen dituzten topiko batzuk apurtu behar ditugu:

– Teknologia berriekin ez naiz ondo moldatzen.

– Dudan adinarekin nola hasiko naiz online ikasten!

– Online tutorea izatea oso zaila da.

– Ikasleak ez ditut ezagutuko.

• Gure belaunaldiak ez du teknologia berrietatik at geratu behar, guretzatmundu zabala irekitzen da horiek erabiltzen baditugu.

http://www.ikasten.ikasbil.net/

http://www.ikasbil.net/osatuz/

Ondorioak

Helbideelektronikoak

Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain … 45