4 LIBURUAREN EGITURA · Filosofiari lotuta interes handia duten beste liburu batzuk: Gogo askea...

2
4 LIBURUAREN EGITURA 2 EZAGUTZA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA. EGIAREN AUZIA 31 1. Giza ezagutza 1.1. Zentzumenen bidezko ezagutza 1.2. Ezagutza arrazionala edo adigarria 1.3. Pentsamendu abstraktua 2. Ezagutzaren teoria filosofikoak eta ezagutzaren mugak 2.1. Ezagutza Greziako filosofian (K.a. IV. mendea) 2.2. Ezagutza filosofia modernoan (XVII.-XVIII. mendeak) 2.3. Ezagutza filosofia garaikidean (XIX.-XX. mendeak) 3. Egiaren auzia 3.1. Egiaren interpretazio filosofikoak 3.2. Egiaren balioa 4. Ezagutza zientifikoa 4.1. Zientziaren ezaugarriak 4.2. Zientzia motak 4.3. Zientziaren metodoak 4.4. Zientziaren eta filosofiaren arteko lotura 4.5. Zientzia, teknologia eta teknozientzia «Aurrera jo aurretik, merezi du orain arte lortu duguna une batez aztertzea. Zentzumenen bitartez ezagutzen omen dugun motako objektu arrunt bat aintzat hartzen baldin badugu, badirudi zentzumenek zuzen-zuzenean ez digutela esaten guregandik harantzago dagoen ob- jektuari buruzko egiarik, zenbait zentzumen-daturi buruzko egia baizik; eta horiek, guk uler dezakegun heinean, gure eta objektuaren arteko erlazioen mende daude. Hortaz, guk zuzen-zuzenean ikusten eta senti- tzen duguna agerikoa denabaino ez da, eta hori azpian dagoen errealitate baten zeinua dela uste dugu. Baina errealitatea agerikoa dena ez bada, errealitateren bat ote dagoen jakiteko biderik ba al dago? Eta baldin ba- dago, errealitatea nolakoa den jakiteko biderik ba al dago?». RUSSELL, B.: Filosofiaren arazoak, Klasikoak, Bilbo, 1991 Adi Ezagutzaren inguruko ikuspegiak 1> Eszeptizismoa zer da bere buruarekiko, koherentea ala kon- traesankorra? Hausnartu eta erantzun zure koadernoan. 2> Ezagut al dezakegu errealitatea, bere horretan, modu absolutu batean? 3> Lor al daiteke ezagutza objektibo, unibertsal eta arrazional bat, gizaki guztientzat baliagarria? Fernando Savater Donostian jaio zen 1947an. Etika irakasle izan zen UPV-EHUn 14 urtez, eta, gaur egun, Madrilgo Complutense Uniber- tsitateko Filosofia katedraduna da. 40tik gora saiakera-, narrazio- eta antzerki-liburu idatzi ditu; horien artean esanguratsuenak dira: Etika Amadorrentzat (1991) eta Politika Amadorrentzat (1992); 20 hizkun- tzatara baino gehiagora itzuli dituzte. Hezkuntzaren balioa(1997) lanak ere arrakasta aipagarria izan zuen eta zenbait hizkuntzatara itzuli dute. Filosofiari lotuta interes handia duten beste liburu batzuk: Gogo askea (1996), Bizitzari buruzko galderak (1999), Pentsamendu arriskutsuak (2002), Heroiaren ataza(1981) eta Zalantzen lorategia(1993) eleberria. Datu gehiago Sarrera Bigarren unitate honetan hiru gai filosofiko nagusi planteatzen dira: ezagutza, zientziaeta egia. Arrazoimenaren bidez errealita- tea ezagutzea izan zen Greziako lehenengo filosofoen xede nagu- sia, eta, oraindik ere, gizaki guztien helburu izaten jarraitzen du, arrazoimena delako gainerako animalietatik bereizten gaituen ezaugarria. Ezagutza da egiara garamatzan bidea. Eta erabateko egia lortu ezin dugun arren, zientziaren eta hausnarketa filoso- fikoaren laguntzarekin, sinesgarritasun handiagoz gerturatu gai- tezke harengana. Zientziak, errealitatearen eremuak azaltzeko eginahalarekin, hobeto bizitzen laguntzen diguten eta benetako errealitatera gehiago gerturatzen gaituzten ezagutzak eskaintzen dizkigu. «Giza ezagutza guzti-guztiak zalantzan jartzen dituen eszepti- zismotik has gaitezen. Are gehiago, eszeptizismoak zalantzan jartzen du gizakia gai ote den ezagutzaizena merezi duen nola- baiteko ezagutzarik lortzeko ere. (…) Eszeptikoarentzat edo- zein ustezko giza ezagutza, gutxienez, zalantzazkoa da eta jakin nahi dugun horri buruz gutxi edo ezer ere ez digu argitzen. Az- terketa sakon bat eginez gero, ez dago ezagutza erabat ziurrik, ezta fidagarririk ere. (...) Beharbada, ezagutzaren auziari gaur arte emandako erantzu- nik zorrotzena Immanuel Kantek eskaini zuen XVIII. mendea- ren bukaeran, Arrazoimen hutsaren kritika lanean. Kanten irudikoz, ezagutzaderitzoguna hau da: errealitatearen ekar- pena, gure zentzumenek hautemandako formekin eta gure adi- menaren kategoriekin konbinatuta. Ezin ditugu gauzak bere horretan ezagutu, baizik eta hautematen ditugun bezala: gure zentzumenen bidez eta zentzumenek emandako datuak antola- tzen dituen adimenaren bidez. Alegia, ez dugu errealitate hu- tsa ezagutzen, guretzat zer den erreala baizik. Gure ezagutza egiazkoa da, baina gure gaitasunek uzten dioten tokiraino soi- lik iristen da. Gure zentzumenen bidez –gure ezagutza lehen- gaiez hornitzeko arduradunak– nahikoa informazio jasotzen ez dugun gauzei buruz, ezin dugu deus ere jakin. Eta arrazoime- na, hutsean oinarrituta, espekulatzen hasten denean Jainkoari, arimari, Unibertsoari eta abarri buruz, kontraesan gaindiezi- netan korapilatzen da. Pentsamendua abstraktua da; gure zentzumenen datuetatik abiatuta bata bestearen atzetik egin- dako sintesietatikdator: ezagutzen ditugun hiri guztiak sinte- tizatzen ditugu hiriakontzeptua eskuratzeko, edo sufritzeko pentsa ditzakegun mila moduetatik minnozioa lortzen dugu, askotariko elementuen ezaugarri intelektualki esanguratsuak multzokatuz. Pentsatzea da berriro ere urrutiko sintesitik datu zehatzetara eta kasu indibidualetara jaistea, eta alderantziz; bizi izandakoarekin lotura inoiz galdu gabe eta anekdotek dakarten sakabanatze izugarrira mugatu gabe. Azalpen hori, nola edo hala, Aristotelesen eta, batez ere, Lockeren lanetan azaltzen da. Zalantzarik gabe, Kanten erantzuna hemen zirri- borratutakoa baino konplexuagoa da, baina haren eginahal bikainak alderdi azpimarragarri bat dauka: aldi berean saia- tzen da gainditzen eszeptizismoaren errezeloak eta zientzia modernoaren araberako gure ezagutzen errealitate efektiboa –Kanten ustez, Newton handiak ordezkatzen zuen azken hori–. Erlatibismoak ere ezbaian jartzen du arrazoibidearekin inoiz egiara iristeko gai izango garenik. Arestian esan bezala, ar- gudiatze arrazionalean uztartu egin behar dira ikuspuntu subjektiboa eta pertsonala, eta objektiboa edo unibertsala (alegia, arrazoitzen ari naizen bitartean, nolabait esateko, goitikbegiratzen didan edozein gizakiren ikuspuntua). Bada, erlatibistek diote hori ezinezkoa dela eta nire baldintza sub- jektiboak beti nagusituko zaizkiola edozein objektibotasun unibertsal asmori». SAVATER, F.: Bizitzari buruzko galderak, Ariel, Bartzelona, 1999 (moldatua) 2. UNITATEA. EZAGUTZA, ZIENTZIAETATEKNOLOGIA. EGIARENARAZOA 2. UNITATEA. EZAGUTZA, ZIENTZIAETATEKNOLOGIA. EGIARENARAZOA 32 33 33 32 32 1. Giza ezagutza Giza ezagutzak berekin dakar harreman adierazgarri bat: ezagutzen duen subjektu baten eta ezagutua den objektu baten arteko harremana. Subjektua da bere baitako esperientziez edo bere inguruko fenomenoez jabetzeko gai den pertsona oro. Objektua da errepara diezaiokegun edozein gauza: hala esperientzia pertsonal gertukoenak eta haiek eragiten dituzten fenome- noak, nola ideiak, iritziak eta arrazoiketak ulertzea. Ezagutzak giza arrazoimenean du sor- burua. Giza arrazoimena da, hain zuzen, gizakiok dugun gaitasuna ezagutza zehatza eta abs- traktua jasotzeko, antolatzeko, eta auzi teoriko eta praktikoak ebazteko moduan erabiltzeko. Zentzumenak eta arrazoimena dira ezagutzaren organoak. Zentzumenei esker hauteman di- tzakegu gure sentikortasunari eragiten dioten inguruko objektu zehatzak. Arrazoimena, berriz, zera da: batetik, ingurunera egokitzeko arazo konplexuak gainditzeko ahalmena; eta, bestetik, sinboloak sortzekoa, errealitateko objektuak modu unibertsal eta abstraktuan ezagutzeko. Zentzumenen bidez zuzenean jasotzen dugun ezagutzari zentzumenen bidezko ezagutza esa- ten zaio; aldiz, zentzumenen eremua gainditzen duenari ezagutza arrazional edo adigarria deritzo. 1.1. Zentzumenen bidezko ezagutza Zentzumenen bidezko ezagutza zentzumenen bidez lortzen da. Zentzumenak izan daitezke barnekoak(zentzumen zinestesikoa, zentzumen zenestesikoa eta orekaren zentzumena), edo kanpokoak (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena, mekanikoa, azalekoa, termikoa eta algesikoa). Modu horretan jasotako informazioa erabiltzen da gauzak esanahiz hornitzeko eta bizitza ga- ratzen den ingurura hobeto egokitzeko. Ondoren, oroimenean gordetzen dira, beharrezkoa de- nean berriro erabiltzeko, edo ezagutza berrietan eraldatzeko, imajinazioaren jolas- eta sormen- indarraren bidez. A. Sentsazioak Sentsazioak fenomeno psikofisikoakdira. Kanpoko zein barneko estimuluek gure zentzumen- organoei eragitean sortzen dira. Zentzumen bakoitzak bere sentsazioak sortzen ditu. Sentsazio horiek dira zentzumenen bi- dezko ezagutzaren lehengaia eta gauzen ezaugarri sentigarriei buruzko informazioa ematen dute. Hauek dira sentsazioen ezaugarri nagusiak: Kualitatiboak dira. Zentzumen bakoitzak modu berean erreakzionatzen du beti, dena de- lakoa dela eragiten dien estimuluen izaera (Muller-en legea). Hautakorrak dira. Inguratzen gaituzten estimuluetatik gutxi batzuek bakarrik sortzen di- tuzte sentsazioak: zentzumen-organo bakoitzaren goi- eta behe-atarien barruan sartzen direnek. Ez dira estimuluen kopia zehatza. Sentsazioetan eragin handia dute pertsona bakoitzaren hautemateko berezitasunak, inguruneak, itxaropenek eta kulturak. Ez dute ezagutzaren lehen maila adierazten. Ez dira hautematen lehendabizi objektuen ezaugarriak eta ondoren objektuak. Hasieratik objektuak osotasunean hautematen dira, zehaztasun-maila handiagoaz edo txikiagoaz. Geroago erreparatzen zaie hauteman- dakoaren ezaugarriei. Sentsazioak hiru fasetan sortzen dira: Lehendabiziko fasea: kitzikapena. Estimuluek zentzumen-organoen nerbio-bukaeretan era- gitean sortzen da. Estimuluak errealitate fisikokimikoak dira: uhin elektromagnetikoak edo soinu-uhinak, substantzia kimikoak, presioa, tenperatura eta abar. Bigarren fasea: eroapena. Zentzumen-organoen kitzikapena informaziodun nerbio-korronte bihurtzen da eta neuronek garunera garraiatzen dute korronte hori. Han informazioa des- kodetu eta gero, sistemak berak aginduak bidaltzen dizkie organo eragileei: guruinei eta giharrei. Hirugarren fasea: erantzuna. Zentzumen-errezeptoreetatik datozen bulkadak garun-azalera iristen dira, eta, han, deskodetu eta interpretatu egiten dira. Handik, beste bulkada ba- tzuk ateratzen dira: organismo osoko organo eragileentzako aginduak; hau da, guruin eta giharrentzako aginduak. B. Pertzepzioak Pertzepzioa da gure mundua osatzen duten eta gure zentzumenak kitzikatzen dituzten ob- jektu hautemangarriak geureganatzea. Ezagutza jasotzeko modurik oinarrizkoena da. Ez da sentsazioen batura hutsa; emaitza osoago bat da, konplexuagoa edo soilagoa izan daiteke, eta sentsazioek eta beste elementu subjektibo batzuek osatzen dute –motibazioek, itxaro- penek, emozioek, esperientziek eta ezagutza jasotzen duen subjektuaren kulturak–. Pertzepzioen funtzioa informatiboa da nagusiki, eta haien helburua da subjektua bizi den ingurura ahalik eta ondoen egokitzea. Hautemate-esperientzia bat antolatzeko jatorrizko modua da atzealde baten gainean nabar- mentzen den irudia hautematea. Irudiak forma zehatza du, ongi definitua, eta subjektuaren- gandik gertuago dagoela dirudi. Atzealdea uniformea da eta ez du berezitasunik, irudiaren atzean azaltzen da eta ez da nabarmentzen. Irudian eta atzealdean hautemandakoa, printzipio hauen arabera antolatzen da: Tamaina. Azalera txikiena duena irudi bilakatzen da, eta handiena atzealde. Soiltasuna. Irudiaren eta atzealdearen egitura ahalik eta modu soilenean egiten da. Inguratzailea eta inguratua. Azalera inguratzailea atzealde gisa hautematen dugu, eta inguratua irudi gisa. Itzulgarritasuna. Batzuetan irudia-atzealdea egitura itzulgarria da, egitura zehazten duten faktoreak ez daudelako behar bezain argi bereizita, edo beste arrazoi subjektibo batzuen- gatik. 1.2. Ezagutza arrazionala edo adigarria Arrazoimenaren bidez ezagutzeko gaitasuna da adimena. Arrazoimena gaitasun bat da eta, gaita- sun horri esker, ingurunera egokitzeko arazo konplexuei irtenbide bat aurkitu diezaiekegu, sinbolo abstraktuak sor ditzakegu eta haien artean loturak egin ditzakegu, errealitateko objektuak zer diren ezagutzeko. Ezagutza arrazional edo adigarrirako nolabaiteko kontzientzia-maila bat behar da eta maila hori izan daiteke: Kontzientzia zuzena. Ohartzeko gai izate hutsa da. («Eskolan nagoela ohartzen naiz»). Kontzientzia erreflexua. Ohartzen garela ohartzeko gaitasuna da («Kontziente naiz eskolan nagoela ohartzen naizela»). Gizakiaren berariazko gaitasuna da eta askatasunean oinarri- tzen da. Max Scheler-en esanetan, «gizakia da ezagutzen duen eta ezagutzen duela dakien animalia bakarra». A. Adimen arrazionala Adimena daezagutza arrazionalaren ahalmena. Berari esker, gizakia egoera berrietara boron- datez egokitzen da, eta gai da sinbolo abstraktuak eta sinbolo horien arteko loturak sortzeko. Kontzeptu horren barruan giza adimenaren bi oinarrizko funtzioak nabarmentzen dira. Funtzio praktikoa. Ingurunera egokitzea helburu hartuta arazoei konponbidea aurkitzeko gaitasuna da. Funtzio teorikoa. Zeinu abstraktuak sortzeko gaitasuna da eta zeinu horien artean loturak egitekoa. Filosofiaren dimentsio teorikoa eta praktikoa Filosofia bi dimentsioko jakintza da: batetik, dimentsio teorikoa dauka (arrazoimen teorikoa), errealitatea- ren interpretazio oso bat egitea bi- latzen duelako; eta, bestetik, dimen- tsio praktikoa dauka (arrazoimen praktikoa), giza ekintza indibidualak zein kolektiboak baloratzen eta inter- pretatzen saiatzen delako. Filosofiaren arrazoimen teorikoaren dimentsioak errealitatearen ezagutza- ri buruz hausnartzen du. Horretarako, bi giza ezagutza motaz baliatzen da: zentzumenen bidezko ezagutzaz eta ezagutza arrazionalaz edo adigarriaz. Datu gehiago Platonek eta Aristotelesek, Greziako pentsalari klasikoek, zentzumenen bidezko ezagutzaz eta ezagutza adi- garriaz ziotenari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, ikus web-orri hau: http://juango.es/platonarisoteles.pdf. Hor konparatzen dira bi autoreen epistemologia, metafisika, etika eta politika. Platonekin eta Aristotelese- kin pentsamenduaren bi korronte hasi ziren, historian zehar beste pentsalari batzuen ñabardurekin osatu direnak. Interneten 2.1. irudia. Pertzepzioa. Ezagutzeko modu oinarrizkoena da, baina ez da sentsazioen batura hutsa. Sentsazioek eta beste elementu subjektibo batzuek osatzen dute (motibazioek, itxaropenek, emozioek, esperientziek eta ezagutzen duen subjektuaren kulturak). 4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKOIKUSKERAFILOSOFIKOAK 4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKOIKUSKERAFILOSOFIKOAK 96 97 Eztabaidatu A. Espezie hautatua al gara? Egun, gizakiari buruzko bi ikuspegi nagusi daude eta oso desber- dinak dira elkarren artean: Ikuspegi antropozentrikoa. Aspaldi sortutako ikuspegia da, kreazionismoaren hurbilekoa. Gizakia da kreazioaren errege. Gizakiak, bere gaitasunak direla eta, ez du inolako zerikusirik animaliekin. Izaki berezia da: gai da pentsatzeko, hitz egiteko, bai eta, genetikari eta teknikari esker, bere burua eta gaine- rako animaliak aldatzeko eta hobetzeko ere. Ikuspegi misantropoa. Antropozentrismoaren gehiegikerien ondorioz sortutako ikuspegia da. Ikuspegi honen arabera, gizakia da ingurumena kutsatzen eta landare zein animaliak akabatzen dituen espezie bakarra. Azkar batean hil ditzake izaki bizidun guztiak, eta, gizakiak berak sortutako industria belikoari esker, giza espeziea guztiz ezaba dezake. Gure es- peziak pertsonak torturatzen eta esklabo bihurtzen ditu, kon- tzentrazio-eremuak eraikitzen ditu… Horixe da ikuspegi misan- tropoa: gure espeziea lotsagarria da, denetan harrapakariena eta beldurgarriena baita. 1> Gizakiak gainerako animalietatik bereizteko, muturreko ikus- pegiak bakarrik har al daitezke? Beste modu batean esanda: jainko ahalguztiduntzat edo deabru suntsitzailetzat soilik har al dezakegu geure burua? 2> Zure iritziz, beste animaliaren batek gizakion adimena izango balu, guk haiek tratatzen ditugun bezala tratatuko al gintuzkete haiek gu? Gu baino zintzoagoakliratekeela uste al duzu? 3> Gure espezie osoaren ezaugarrietako bat suntsitzaile izatea dela esango zenuke? Ikuspegi misantropoa esentzialistegia da? Osatu bost talde: haietako bik goian azaldutako bi ikuspegiak defendatuko dituzte; beste bi talde kontrako arrazoiak ematen saiatuko dira; eta azken taldeak beste biek proposatutako ideia- rik onenak aukeratuko ditu, kontuan hartu gabe bi ikuspegietako zeinen alde dagoen. Taldeek beren azalpenak eman ostean, gizakiok kosmosean dugun lekuari buruz hausnartuko dugu. Baina gai horren inguruko zenbait ideiak ez digute uzten ulertzen zein den gure lekua, eta, denon artean, ideia horiek zein diren pentsatuko dugu. B. Zeri egiten diogu erreferentzia, zehatz-mehatz, ni hitzarekin? Desadostasun handiak egon dira gizakia errealitate indibidual gisa definitzeko orduan. Interesgarrienetako bat Descartesen eta Humeren ikuspegien artekoa da. Irakurri zer esaten zuen haietako bakoitzak eta eztabaidatu denon artean. Gero, atera ondorioak. Disertazioa 1> Homo sapiens, homo ludens, homo rationalis, zôon politikon, homo loquans, lumagabe hankabikoa, imago dei, homo faber, homo symbolicus… Bururatzen al zaizu gizakiaren beste defi- nizio laburren bat? 2> Aukeratu definizio bat edo batzuk eta egin disertazio bat haiek abiapuntu hartuta. Filosofo-eskola Aforismoa Esaldi laburrak dira, bat-batekoak, eta mundu fisiko moralaren inguruko ideia edo irudipen bat azkar adierazten dute. Gakoak Zenbaitetan, bakarrik ageri badira, ulergaitzak izaten dira. Batzuetan, testu luzeetan ageri direnean, ondorio modukoak izaten dira. Beti ez dira ulertzen errazak izaten; beraz, behar-beharrezkoa da irakurlea edo entzulea intelektualki bat etortzea. Nolabait, errealitatea ulertzeko modu bat adierazten dute, eta esanahi poetikoa eta sinbolikoa izaten dute. Aforismoak idazteko 1> Bilatu bizitzari eta haren zentzuari buruzko aforismoak. 2> Kopiatu zure koadernoan eta, ondoren, taldeka jarrita, egin bateratze-lana. 3> Utzi aske irudimena eta egin kasu zure sentsibilitate intelek- tualari, intuizioaren bidez, gai hauetako bati buruzko seinaleak bilatzeko: Bizitzak zentzua du ala ez? Zeren emaitza da gizakia: bere sortzetiko izaerarena edo gizartean eskuratutako bizipenena? 4> Gai horiek ez badizute ezer iradokitzen, beste gai bat aukeratu dezakezu aforismoak egiteko. Ikertu Giza kultura errepresiboa al da, ezinbestean? 1> Irakurri artikulu hau, animalia-komunitateetan gatazkak kon- pontzeko erabiltzen dituzten estrategiei buruzkoa, eta bilatu gizakiari aplika dakizkiokeen argudioak. 1. testua. Bonoboen eta txinpantzeen portaera «Bonoboek eta txinpantzeek gizakion antz handia dutenez, Frans de Waal primatologoak animalia horien jokabidea aztertu zuen, boterea eskuratzeko borrokak, baketze- estrategiak eta enpatia hobeto ulertu ahal izateko. [...] Azken urteotan oihanean nahiz zooetan egindako ikerke- tek erakutsi dutenez, txinpantzeek eta bonoboek gaitasun handia dute bakean egoteko eta, gatazka bat piztuz gero, bakea berrezartzeko. […] “Bonoboek eta txinpantzeek estrategia desberdinak era- biltzen dituzte eta oso datu interesgarria da hori”, dio De Waalek. Bonoboak gizarte matriarkaletan antolatzen dira. Haietan, emeek enpatia- eta lankidetza-erregimen bat dute ezarrita; arrak, berriz, edozein emerekin ugaldu daitezke, baina ez dute bat bera ere mendean. […] Erregimen horre- tan, arrak ez dira emeengatik lehiatzen, janaria banatzen Filosofia sakonki dute eta arazoak harreman sexualen bidez konpontzen dituzte, gatazkak piztu aurretik. Beraz, oso gizarte bake- tsuak dira. Txinpantzeak, aitzitik, gerrazaleak dira. Bonoboekiko desberdintasun handiena da, txinpantze-komunitateetan, arrak direla jaun eta jabe. Horren ondorioz, borrokak izaten dituzte maiz, nork nor menderatzen duen ikusteko […]. Baina, aldi berean, txinpantzeek ere gaitasun handia dute, borrokaren ostean, haietako bakoitzak hierarkian zer leku duen erabaki eta gero, emaitza onartzeko eta egoera berrira moldatzeko. Nolanahi ere, “bonoboek sexuarekin konpontzen dituzte botereagatiko gatazkak, eta txinpantzeek boterearekin konpontzen dituzte sexuagatiko gatazkak”, laburbil- tzen du De Waalek. Eta gizakiok? “Guk bonoboen nahiz txinpantzeen gauza asko ditugu”, erantzuten du. “Eskuza- balak eta altruistak garenean, bonoboak baino gehiago izan gaitezke; baina, ankerrak eta menderatzaileak gare- nean, txinpantzeak baino gehiago izan gaitezke. Gatazkei dagokienez, gertatu aurretik konpon ditzakegu, bonoboek bezala, bai eta gertatu ostean ere, txinpantzeen antzera. Baina gauza batek haiengandik bereizten gaitu, eta bakar egiten gaitu.” Garunak, beharbada? “Familiak! Horixe da desberdintasun handiena!” “Gizakion kasuan, edozein tximinoren kasuan ez bezala, familia nuklearrean oinarritzen dira gizarte guztiak”, azal- tzen du De Waalek. Gizarte-antolaketa horretan, gizon- emakumeak konprometitu egiten dira, eta seme-alabak zaintzen dituzte. Horri esker, haurrek haurtzaro luzea izaten dute. Adin horretan, garuna handituz joaten zaie (beste edozein primateri baino gehiago). Horren ondo- rioz, giza jokabidea gehiago oinarritzen da ikaskuntzan instintuan baino. Gainera, familia nuklearra dela eta, gure gizarteak lankidetza- eta elkartasun-printzipioetan daude oinarrituta». CORBELLA, J.: «Txinpantzeak gizakiaren azalpen direnean», in Magazine, 2006-06-25 (moldatua) 2> Testuaren arabera, elkarbizitzarik eta bakerik egon al daiteke inolako araurik ez duen gizarte-talde batean? Aukeratu artiku- luan idazlearen tesia defendatzen duten paragrafoak. 3> Zer estrategia erabiltzen dituzte bonoboek eta txinpantzeek, gatazkak konpontzeko? Zertan dira desberdinak? Ikas al deza- kegu zerbait haiengandik? Zer esaten den 2. testua. Giza duintasuna «Artisau gorenak […] honela esan zion: “Ez genizun eman ez leku finkorik, ez berezko aurpegirik, ez lanbide berezirik, o Adam!, zuretzat nahi dituzun lekua, aurpegia eta lanbidea izan ditzazun, zuk zeuk hala erabaki eta aukeratu duzulako. […] Munduaren erdi-erdian jarri zintudan, inguruari hobe- to eta erosoago begiratu diezaiozun eta mundu horretan dagoen guztia ikus dezazun. Ez zintugun egin ez zeruko ez lurreko, ez hilkor ez hilezkor, zuk zeuk, zeure burua- ren modelatzaile eta eskultore zaren aldetik, zure gustura eta ohorera, zuretzat gogokoen duzun forma sor dezazun. Okerrera egin dezakezu, eta basati bilakatu; edo hobera egin dezakezu, eta jainkozko gauzen pareko bihurtu, hala nahi baduzu”». MIRANDOLA, Pico de la: Gizakiaren duintasunaz, Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua) 1> Adierazi gizakiarenak bakarrik diren hiru ezaugarri. Alderatu zure zerrenda ikaskideenarekin. 2> Zure ustez, gizakiak funtzio jakin bat betetzen du unibertsoan? Zentzua ematen dio kosmosari? 3. testua. Norbanakoaren garrantzia «Eguneroko bizitzan, modu esentzialistan (tipologikoan) jokatzen dugu hein handi batean, eta gizabanakoak alde- ratzean bakarrik ohartzen gara bariazioaz. Juduak, pru- siarrakedota intelektualakaipatzen dituenak pentsamen- du esentzialista erakusten du. Hizkuntza mota horrek ez du aintzat hartzen gizabanako bakoitza bakarra dela eta ez dagoela haren berdin-berdina den beste gizabanakorik. Darwin jenioak ikusi zuen norbanako bakoitzaren bakar- tasun hori ez dagoela mugatuta giza espeziera, baizik eta sexu bidez ugaltzen diren animalia- eta landare-espezie guztietan gertatzen dela. Hain zuzen ere, norbanakoa zein garrantzitsua den ohartzea giltzarria izan zen Darwinen hautespen naturalaren teorian. Azkenean, horren ondo- rioz, populazioan oinarritutako pentsaerak ordezkatu zuen esentzialismoa. Pentsaera horrek bi ideia azpimarra- tzen ditu: norbanakoaren bakartasuna, eta banakota- sunak eboluzioan izandako garrantzia». MAYR, E.: Eztabaida luzea: Darwin eta darwinismoa, Crítica, Bartzelona, 1992 (moldatua) 1> Norbaitek esaten duenean emakumeak gidari txarrak direla edo gizonek ez dakitela etxeko lanak egiten, zergatik egiten du hori? Oker al dago? 2> Saiatu esentzialismoa zer den azaltzen eta jarri zure egune- roko bizitzako adibide bat. 3> Posible izango al litzateke inoiz gehiago orokorrean ez hitz egi- tea? Positiboa izango al litzateke? Eztabaidatu talde txikitan jarrita eta, gero, labur-labur, egin bateratze-lana denen artean. 4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKOIKUSKERAFILOSOFIKOAK 4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKOIKUSKERAFILOSOFIKOAK 98 99 El color de la amistad. Zuzendaria: Kevin Hooks, 2000, 79 minutu. Sinopsia Film honetan, bi neskato elkar ezagutzeko prestakizunak egiten ari dira. Bata Estatu Batuetako biltzarkide beltz baten alaba da eta Hegoafrikako neska bat hartuko du etxean; handik datorrenez, beltza izango dela uste du. Hala ere, neska hegoafrikarra zuria da, apartheidaren alde lan egiten duen polizia baten alaba, eta ziur dago aireportura bila etorri zaizkionak biltzarkidearen zerbitzari beltzak direla. Bi neskatoen arteko gaizki-ulertu hori izango da 1. taldea. Natura: Zer da natura? Zer-nolako eragina du gizakia- rengan? • http://www.boulesis.com/didactica/apuntes/?a=171 • http://publicpr.pangea.org/zaguan/infona.html http://dolphin.blogia.com/2006/101003-neotenia-y-plasti- cidad-biologica.php 2. taldea. Kultura: Zer da kultura? Gizakiarentzat positiboa ala negatiboa da? 98 98 99 kia Liburuak LEAKEY, R. E.: Gizateriaren eraketa, Gaiak, Donostia, 1996. Gizateriaren eraketaliburuan, gizakiaren jatorria zein den azaltzen saiatzen da Leakey. Azalpenak, oso arinak diren arren, hertsiki zientifikoak dira. Gainera, ezagutza hori oinarritzat hartuta, gaur egun gizaki izatea zer den eta zertan datzan hausnartzen du. Aldi berean, Afrika, natura eta bere lanbidea zenbat maite dituen ere helarazten du Leakey paleontologo gogotsuak, eta fosilen bilake- ta gizateriarentzat zeinen garrantzitsua den erakusten du, argazki askoren bidez. Jarduerak 1> Esan al daiteke gure espezieari buruz asko dakigula? 2> Lamarcken arabera, zein dira eboluzioaren mekanismoak? Bat al datoz Darwinek defendatu zituenekin? 3> Zer antzekotasun ditugu gizakiok eta primateek? 4> Zure ustez, ba al dago loturarik labar-pinturen eta glaziazio- garaiaren artean? 5> Glaziazioa amaitu ostean, batailak marrazten hasi ziren. Zure iritziz, zergatik gertatu zen hori? 6> Artistak iruditzen al zaizkizu haitzuloetan marrazkiak egiten zituztenak? Arrazoitu zure erantzuna. Kontuan hartu erabiltzen dituzun arrazoiek unitatean zehar ikasitako edukietan egon behar dutela oinarrituta. GOLDING, W.: Eulien ugazaba, Elkar, Donostia, 2009. Haur talde bat galduta dago inor bizi ez den uharte batean, eta be- ren kasa moldatzen saiatu behar dute. Aginduko dien heldurik ez dagoenez, bi taldetan banatzen dira: batetik, uste dutenak morala- ri eta irakatsi zizkieten arauei jarraitu behar dietela; eta, bestetik, animalia-instintuei jarraitu nahi dietenak. Jarduerak 1> Zure ustez, uharte batean galdutako haurren esperientziari buruz bakarrik hitz egiten al du liburuak? Zeri buruz hitz egiten du, benetan? 2> Zer uste duzu egingo zenukeela horrelako egoera batean egongo bazina? 3> Zure iritziz, eleberri honetan, zein da piztiaren eta eulien uga- zabaren benetako esanahia? 4> Saiatu imajinatzen zeren ikur diren betaurrekoak, plataforma, itsas kurkuilua eta kea. Filmak Cosmos. 2. atala: Una voz en la fuga cósmica. Zuzendaria: Carl Sagan, 1980, 55 minutu. Sinopsia Kapitulu honetan, unibertsoaren, Lurraren eta biziaren jatorria zein den azaltzen du Carl Saganek. Bizi mikroskopikotik hasi eta giza bizitzara arte, bien arteko prozesu ebolutiboa erakusten du. Gainera, bere egutegi kosmologikoa ere azaltzen du; hari esker, ulergarri egiten ditu Big Bangleherketa gertatu zenetik igarotako 15.000 milioi urteak. Jarduerak 1> Lurreko izaki guztiek ezaugarri bat berdina dute. Zein? 2> Nola iritsi gara etxeetan animaliak izatera? 3> Zerez dago osatuta DNA? 4> Beharrezkoak al dira mutazioak? Onuragarriak al dira? 5> Izaki bizidun hauek guztiak aldi kanbriarrean sortu ziren. Idatzi izenak zerrenda batean, zer ordenatan agertu ziren kontuan hartuta. hegaztia – ugaztuna – dinosauroa – ornoduna – zuhaitza – anfibioa – narrastia – landarea – intsektua – trilobitea 6> Azaldu zer kidetasun dituzten gizakiek eta zuhaitzek. Elkarren premia al dute? Garai modernoak. Zuzendaria: Charles Chaplin, 1936, 89 minutu. Sinopsia Altzairuaren industriako langile bat erotu egiten da, leher eginda baitago lantegiko muntaketa-katearen lan-erritmo frenetiko eta monotonoaren ondorioz. Hori dela eta, ospitale psikiatriko batean sartzen dute, baina, medikuaren alta jaso ostean, bizitza aldatuko dion etengabeko gorabehera segida batean nahasita ikusiko du bere burua. Gaiak 1> Mutur-muturreko arrazionaltasun instrumentalak zer ondorio dituen. 2> Kritika soziala ekoizpen-sistemari eta haren ondoriozko gizaba- nakoen alienazioari. 3> Bi bizitza motaren arteko bereizketa: soziala eta laborala, batetik, eta afektiboa, bestetik. 4> Zoriaren eragina bizitzan, gizarte-sistemaren kontrolari kontra- jarrita. Jarduerak 1> Zure ustez, filmeko egoera barregarri guztien artetik, zein dira hiru onenak? 2> Zer eszenatan ikus daiteke argi eta garbi alienazio kolektiboa eta pertsonala? 3> Zer erakunde ageri dira filmean? Zer funtzio du erakunde horrek? Betetzen al du funtzio hori, protagonistaren kasuan? 4> Lanaren antolaketa zientifikoari kontrajarrita, zoriak funtzio esanguratsua du gu guztion bizitzan. Hautematen al da zoria- ren presentzia, film honetako protagonistaren pasadizoetan? 5> Imajinatu zer gertatzen den filma amaitu ostean. Gomendioak 4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKOIKUSKERAFILOSOFIKOAK 4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKOIKUSKERAFILOSOFIKOAK 100 101 3> Aukeratu erantzun zuzenak (bat baino gehiago izan daitezke). a) Natura eta kultura: a) Kontrakoak dira, b) Gainjarri egiten dira, c) Ez dute zerikusirik. b) Gizakiak hau du: a) Instintua, b) Kultura, c) Instintua eta kultura. c) Prozesu honen bidez eskuratzen da kultura: a) Hominizazioa, b) Humanizazioa, c) Sozializazioa. 4> Jarri ordena kronologikoan gizakiari buruzko ikuskera hauek eta esan zein autorerena den bakoitza. berez da soziala – arima lehendik dago – ez da kontziente bere ekintzen arrazoiez – gauza guztien neurria da – bere baldintza ekonomikoek eta sozialek eratzen dute – pentsatzen duen substantzia bat da 5> Adierazi esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren. a) Gizakiari buruzko ezagutzan, ez dago inolako jarraitutasunik filosofiaren historian zehar. b) Gizakiari buruzko ezagutza teorikoa eta praktikoa beti doaz bereizita. c) Filosofia platonikoak gizatasunaren izaera konbentzionala defendatzen du. d) Errenazimentuarekin, giza gorputzaren irudi negatibo bat sortu zen. e) Humek errealitatearen ikuspegi antropozentrikoa zuen. f) Darwin iritsi arte, ez zegoen teoria eboluzionistarik. Kontzeptu-mapa Kopiatu kontzeptu-mapa hau zure koadernoan. 100 1 100 101 1> Aukeratu erantzun zuzenak (bat baino gehiago izan daitezke). a) Hominizazioan gertatutako hiru aldaketa motak: a) Ez daude erlazionatuta, b) Erlazionatuta daude, c) Independen- teak dira, baina erlazionatuta daude. b) Zer-nolako aldaketa da entzefalizazioa? a) Anatomikoa da, b) Fisiologikoa da, c) Soziala da. c) Hatz lodiak aukako posizioa hartu zuenez: a) Eskua laburtu egin zitzaigun, b) Gauzei tinko hel diezaiekegu, c) Gauzak leuntasunez har ditzakegu. d) Goiko gorputz-adarrak libre geratzea: a) Hankabiko bilaka- tzearekin lotuta dago, b) Entzefalizazioarekin lotuta dago, c) Lanabesak egitearekin lotuta dago. 2> Zer faktorek eragiten dute humanizazio-prozesuan? Idatzi labur- pen txiki bat eta, hor, eman faktore bakoitzaren ezaugarri bat, gutxienez. 3> Definitu instintu eta kultura terminoak, eta azaldu zein den bien arteko desberdintasuna. 4> Zergatik behar du gizakiak kultura, eta animaliek ez? 5> Elementu hauen artetik, adierazi zein diren sozializazioaren eragileak. familia – sektak – lagunak – maskotak – natura – eskola – telefono mugikorra – alderdi politikoak – musika – arrisku-kirolak – zabor-jana – erlijioa – moda – komunikabideak 6> Aukeratu erantzun zuzena. a) Descartesen arabera: a) Arima kontzientzia da, b) Arima higidura da, c) Arima grina da. b) Descartesek dio res extensa: a) Betierekoa dela, b) Anima- liei bakarrik dagokiela, c) Mekanikoki higitzen dela. c) David Hume filosofoak: a) Arimaren ideia defendatzen du, b) Uste du ez dagoela gizatasunik, c) Arrazoimenaren ikus- kera platonikoa kritikatzen du. d) Marxek dio: a) Gizakiak arima duela, b) Jainkoak sortu zuela gizakia, c) Gizakiaren ezaugarri nagusia lanerako gaitasuna dela. 7> Zure koadernoan, egin bizitzaren zentzuaren inguruko jarreren eskema bat. Eskema horretan, jaso zein izan ziren jarrera bakoitzaren ideia eta ordezkari nagusiak. Giltzarriak Kultura eta natura gizakiaren bi dimentsio dira, eta elkarren osagarri dira. Kultura, instintuaren aurkakoa, gizakiaren bereizgarri bat da; izan ere, gizakiak etengabe du jakin-mina, eta gauza berriak ikasten ditu bizitza osoan zehar. Sozializazio izeneko prozesuaren bidez eskuratzen dugu kultu- ra. Prozesu horrek eredu batzuk ezartzen dizkio norbanakoari. Gizakiaren auzi deritzo gizakia definitzen duten ezaugarriak aurkitzeari eta gizakiak kosmosean duen esanahia azaltzeari. Greziar filosofian planteatu zuten, K.a. V. mendetik aurrera. Gizakiaren auziari bost tradizio kultural desberdinetatik heldu zaio: Ekialdekoa, judu-kristaua, greziarra, humanistikoa eta positibista. Antzinako eta Erdi Aroko filosofian, zatitutako izakitzat hartzen zuten gizakia, bai eta jainko-jainkosen eta piztien bitarteko iza- kitzat ere. Aristotelismoan, arimaren gorpuztasuna onartzen bazen ere, nolabaiteko dualismoa defendatzen zuten; izan ere, gizakiak berezkoak dituen arrazoimena eta soziabilitatea direla eta, erabat bereizten zuten animalietatik. XIV. mendetik aurrera, gizatasuna gehiago baloratzeko prozesu bat hasi zen, eta XVIII. mendeko filosofian iritsi zen gorenera. Errenazimentuko kultura-iraultzaren ostean, filosofia moder- noaren ikerketa beste kontu batean ardaztu zen: gizakia, ezagutzaren eragile gisa. Descartesen filosofian dualismoa hautematen bada ere, ikuspegi mekanizista bat sortu zen. Metafisikari egindako kritika eta aurrerapen zientifikoak izan ziren Humeren filosofiaren sorburu. Ideia bat da paradigma antropozentrikoaren funtsa: gizakia berez dela grinatsua eta soziala. Karl Marxen pentsamenduaren arabera, gizakia alienatutabizi da gizartean. Nietzschek, gizakiaren eboluzioan oinarrituta, hari buruzko ikuskera berri bat proposatu zuen: supergizakia. Hiru irudi erabili zituen eboluzio hori adierazteko: gamelua, lehoia eta haurra. Bizitzaren zentzua bilatzeari dagokionez, hiru aukera ditugu: onartzea, ukatzea, edo gizakiaren kreazio gisa ikustea. Autoebaluazioa 1> Zure koadernoan, adierazi zein teoriari dagokion baieztapen hauetako bakoitza: a) Espezieak aldaezinak dira. b) Hautespen naturalaren teoria osatzen du. c) Espezie guztiek sorburu beretik eboluzionatu dute. 2> Adierazi esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren. a) Hominizazioa aldaketa anatomikoetan dago oinarrituta. b) Hominizazioaren aurretik gertatu zen humanizazioa. c) Humanizazioan esku hartzen duten faktoreak anatomikoak, fisiologikoak eta sozialak dira. d) Hizkuntza izan zen hominizazio-prozesuko faktore nagusia. e) Hauek dira hominizazioaren prozesuko faktore nagusiak: sua aurkitzea, lanabesak egitea, nekazaritza eta abeltzaintza, eta gizarte-antolaketa. Berrikusteko Sozializazio- prozesua Bere burua Gizakia Hominizazioa Aldaketak Anatomikoak: Hankabiko bilakatzea • Entzefalizazioa Eskua laburtzea Fisiologikoak: Eskuak libre geratzea Tresnak egitea Plastikotasun biologikoa Sozialak: Bizitza soziala areagotzea Hizkuntza Humanizazioa Gizarte- antolakuntza Sua aurkitzea Lanabesak egitea Nekazaritza eta abeltzaintza Gorputza Dualismoa Platon Aristoteles Eskolastika Hilemorfismoa Modernitatea Errenazimentua Filosofia Zentzua Ez du zentzurik Zentzua du Guk ematen diogu zentzua Ezaugarriak: Eredu kulturalak ikastea Ikasitakoa barneratzea Oreka psikologikoa Eboluzioa Natura Hausnarketa- gaiak Kultura Bizitza 2. UNITATEA. EZAGUTZA, ZIENTZIAETATEKNOLOGIA. EGIARENARAZOA 2. UNITATEA. EZAGUTZA, ZIENTZIAETATEKNOLOGIA. EGIARENARAZOA 34 35 34 34 Judizio faltsuak. Predikatua subjektuari ez dagokionean. Adibideak: «Arga ibaia Kantauri itsasoan itsasoratzen da», «Arranoak ez dira hegazti harrapariak». Judizio analitikoak. Judizio horiek egiazkoak ala faltsuak diren esperientziari kasu egin gabe zehaztu daiteke. Predikatuak subjektuak adierazitakoari modu koherentean eusten badio, judizioa egiazkoa izango da; aldiz, predikatua subjektuarekin kontraesanean bada- go, faltsua izango da. Judizio analitikoetan, predikatuak esplizitatu egiten du subjektuan modu inplizituan azaltzen dena. Adibideak: «Triangeluak hiru angelu ditu» judizio analitikoa eta egiazkoa da, «Triangeluak ez ditu hiru angelu» judizio faltsua da. Judizio sintetikoak. Esperientziaren esparruko edukiak adierazten dituzte. Egiazkoak ala faltsuak diren jakiteko, judizioa errealitatean gertatzen den ala ez begiratu behar da. Sub- jektuaren eta predikatuaren arteko lotura ez da derrigorrezkoa, kontingentziazko harreman bat da. Egiazkoa edo faltsua den jakiteko, enpirikoki aztertu behar da. Adibidea: «EAEko biztanleak europarrak dira» judizioa egiazkoa ala gezurrezkoa den jakiteko, egiaztapenaren emaitzaren zain egon beharko dugu. C. Arrazoiketak Arrazoiketak prozesu mentalak dira; haien bidez, ezagunak zaizkigun judizioetatik abiatuta beste judizio batzuk ondorioztatzen dira. Erabiltzen den prozesuaren arabera, arrazoiketak bi motatakoak izan daitezke: Arrazoiketa deduktiboak. Premisa deituriko judizio batetik edo batzuetatik abiatuta, nahi- taez ondorio deritzon beste judizio bat ondorioztatzea. Dedukzioa oinarri arrazionaletatik abiatzen da eta ondorioak, nahitaez, premisetatik ondorioztatua izan behar du. Adibidea: «Gizakiak hilkorrak dira» eta «Idoia gizakia da» premisetatik abiatuta, «Idoia hilkorra da» ondoriozta dezakegu. Arrazoiketa induktiboak. Fenomeno zehatz batzuen analisitik abiatuta, mota bereko feno- menoentzat azalpen orokor batera iristean datza. Indukzioa prozedura esperimentala da: gertakari edo fenomeno zehatz batzuen behaketatik abiatuta, judizio orokor batera iristean datza. Adibidea: Iratxeren zakurrak zaunka egiten duela ikusi dugu, baita Mariarenak eta Andonirenak ere. Gauza bera gertatzen dela ikusten dugu beste hiri eta beste herrialde batzuetan ere. Hortaz, «zakur guztiek zaunka egiten dutela» ondorioztatzen dugu. Proze- dura horrek egia probableetara garamatza, indukzio osatugabean ez direlako kasu posible guztiak behatzen. 1. testua. Ezagutzea eta ezagutza «Baina, bere horretan hartuz gero, ezagutza jarduera erreal bat da, ekintzen segida baten bidez gauzatzen dena, denbora jakin batean. Horri ezagutzeaesan diezaiokegu, ezagutzatikbereizte- ko; ezagutza izango da hainbat ezagutze-ekintzetatik lortutako objektibotasun-maila. Intersubjektiboki eskura dugun jakintza da, baliozkoa, eta, esanahi eskuragarrien multzotzat hartuz gero, ezagutze-ekintza guztien bitartez lortu dugun estadioa da. Ho- rregatik, beste hitz batzuetan esanda, posible da ezagutzeaeta ezagutzabereiztea: lehenengoak egiaren bilaketarekin izango du zerikusia, eta, bigarrenak, aurkitutako egiarekin. Horrela, ezagutzari buruz jardun gaitezke hiru alderdi hauetatik: onto- logikotik, psikologikotik eta antropologikotik. Hain zuzen ere, hiru horiek aintzat hartzea beharrezko oinarria izango da, eza- gutzaren ikusmolde zuzen bat aurkezteko ezinbestean lagungarri izango diren datu fenomenologikoen multzoa lantzeko orduan. (…) Lehenengo eta behin, ikuspegi ontologikoa hartzen badugu, ezagutzari, existitzen den beste edozein fenomenori bezala, errea- litatean baliokide bat egokitu behar zaio. Esan dezakegu erreali- tate akzidentala duela, ezagutza horri lotuta dagoen subjektu bati gertatzen zaion zerbait delako eta subjektu hori mugatzen due- lako. Bigarrenez, ezagutza, ikuspegi psikologikoa hartuz gero, ekintza bat da –edo ekintza batzuk izan daitezke–, ezaugarri pro- pioak eta bereiziak dituztenak, gagozkion maila edo formaren arabera. Azkenik, ezagutza dimentsio antropologikotik hartzeak ez du esan nahi beste izakiek, maila handiagoan edo txikiagoan, ezagutzarik ez dutenik edo ezagutzeko gaitasunik ez dutenik. Ho- rrekin bilatzen den bakarra da lanketa filosofiko bat ematea auzi zehatz honi: ezagutza nola gertatzen den gizakiarena bezalako subjektibotasun finitu eta mugatu baten baitan». ARCECARRASCOSO, J. L.: Ezagutzaren teoria, Sintesis, Madril, 1999 (moldatua) 1> Zer alde dago, autorearen arabera, ezagutzearen eta ezagu- tzaren artean? 2> Azaldu esamolde hau: «intersubjektiboki eskuragarri dugun jakintza». 3> Zein hiru alderditatik landu nahi du autoreak ezagutzaren auzia? Kontzientzia Ezagutzaren esparruan, zerbaitez ohartzeko gaitasuna da. Etikaren esparruan, ongi eta gaizki moralaz ohartzeko gaitasuna da. Sinboloa Norbaitentzat zerbait adierazten duen adierazpen konbentzional bat da. Sinbolo abstraktua Zerbaiten adierazpen mentala. Pentsamendu sinboliko zehatza Ekintzak edo objektuak sinbolo sen- tigarriekin ordezkatzeko gaitasuna. Pentsamendu sinboliko abstraktua Ekintzak edo objektuak kontzeptuekin ordezkatzen ditu. Dedukzio analogikoa Ondorio zehatz bat ondorioztatzea antzekoa den beste kasu zehatz ba- tetik, edo antzekoak diren beste kasu zehatz batzuetatik. Hiztegia Lehen haurtzaroa (0tik 3 urtera) Adimen praktikoa eratzen hasten da. Interes hauek nagusitzen dira, hurrenez hurren: zentzumenezkoak, motoreak eta hizkuntzari lotutakoak. Bigarren haurtzaroa (3tik 6-7 urtera) Adimen intuitiboagaratzen da. Jolasari lotutako interesak eta interes zehatzak nagusitzen dira. Hizkuntza bereganatzen duenean, haurra pentsamendu sinboliko zehatzera igarotzen da. Gai da ekintza bat edo objektu bat zeinu batekin ordezkatzeko eta gai da dedukzio analogikoak baliatuta arrazoitzeko. Hirugarren haurtzaroa (6-7tik 12 urtera) – Interes abstraktuak azaltzen dira. Adimen logiko-zehatza garatzen da: eragiketa logiko-zehatzak egiteko gaitasuna, hala nola objektuen segidak egitea, ordenatzea eta sailkatzea. Nerabezaroa (12 tik 16-18 urtera) Adimen logiko-formala finkatzen da. Pentsamendu abstraktu eta formalera igarotzean gai bihurtzen da heldutasuneko pentsamenduari dagozkion eragiketa konplexuenak egiteko. Nerabeak hipotesiak egin eta egiazta ditzake, teoriak eraiki ditzake, eta eragiketa matematiko konplexuak ebatz ditzake. – Horrez gain, arrazoimen kritikoa garatzeko aukera hasten da. 2.1. taula. Adimenaren garapenaren lau aroak, Piageten arabera. 1.3. Pentsamendu abstraktua Zentzu zabalean hartuta, pentsamendu hitza anbiguoa da. Besteak beste, prozesu mental hauek izendatzeko erabiltzen da: zalantza egin, problemak ebatzi, iritzia eman, baloratu, arrazoitu, imajinatu, gogoratu eta abar. Ikuspuntu zehatz batetik aztertuta, pentsamendu abstraktuada gizakiak duen gaitasun bat, kontzeptuak sortzeko eta kontzeptu horien artean loturak egiteko, horrela iritziak eta arrazoiketak eratzeko. A. Kontzeptuak Aristotelesek esan zuen lehen aldiz kontzeptu bat zer den: gauza baten adierazpen mentala, zentzumenek ematen diguten informaziotik abiatuta eratzen dena. Kontzeptuak dira gauzen funtsa, halabeharrezko berezitasunak kontuan izan gabe. Haien hitzezko adierazpena izenen bidez egiten da, edo hitz baliokideen bidez: katu, justizia, txori eta abar. Kontzeptuak dira: Unibertsalak. Multzo bereko elementu guztiei aplika dakizkieke. Abstraktuak. Gauzak ordezkatzen dituzte, haien ezaugarri indibidualak alde batera utzita. Auto, tren edo hegazkin kontzeptuak erabiltzen ditugunean, edozein auto, tren edo hegazkin zehaztu edo defini dezaketen ezaugarri komunei buruz ari gara. Gainera, kontzeptuek aldi berean adierazten dituzte bi alderdi: batetik, izateko modu jakin bat (edukiera; hau da, kontzeptuan adierazitako ezaugarrien bilduma edo multzoa); bestetik, izateko modu jakin hori duten elementuen multzoa (hedadura; hau da, kontzeptu hori zenbat elementuri aplika dakiekeen). B. Judizioak Judizioak eragiketa mentalak dira. Subjektu bati buruzko baieztapenak edo ezeztapenak dira. Edozein judiziok hiru elementu ditu: subjektua, predikatua eta aditza. «Mahaia zuria da» judi- zioak honako hauek ditu: subjektua(«mahaia»), predikatua(«zuria») eta aditza(«da»). Ikuspuntu logiko batetik aztertuta, judizioek adierazten dute kontzeptuen arteko loturaegoki- tzapenekoa edo ez-egokitzapenekoa den. «Gizakia arrazionala da» judizioan adierazten da arrazional izatea badagokiola gizakiari. «Gizakia ez da hilezkorra» judizioak adierazten du hilezkor izateaez dagokiola gizakiari. Judizioak hitzez adierazteko, adierazpen-perpausak era- biltzen dira. Adierazitakoaren arabera, judizioak egiazkoak izan daitezke, edo faltsuak; eta edukiaren arabera, analitikoak edo sintetikoak izan daitezke. Egiazko judizioak. Predikatua subjektuari badagokionean. Adibideak: «Bilbo da Bizkaiko hiriburua», «Artelatzek ez dute sagarrik ematen». Kontingentziazko harremana Bi gauzen arteko lotura –judizioetan predikatuaren eta subjektuaren arte- koa– ez dator, derrigorrean, erlaziona- tutako elementuen esentziatik. Datu gehiago Jean Piaget (1896-1980) Psikologo suitzarra, epistemologia genetikoaren sortzailea. Hezkuntzari, hizkuntzari eta adimenaren garapena- ri buruzko lan ugari argitaratu zituen. Aipagarrienak dira Hizkuntza eta pen- tsamendua umearengan (1931), Sa- rrera epistemologia genetikora (1950) etaBiologia eta ezagutza (1967). Biografia 2.2. irudia. Kontzeptuak. Gauza baten adierazpen mentala da kontzeptua. Adierazpen hori zentzumenek ematen diguten informaziotik abiatuta sortzen da. Edukien garapena Amaierako atalak Unitateei ekiteko, testu bat eta horretan oinarri- tutako hasierako jarduera bat proposatzen dira. Aipu batzuk ere badaude, edukia zentratzen la- guntzeko eta hasieratik hausnartzen hasteko. Unitateak zehaztasunez eta arintasunez daude garatuta. Epigrafe bakoitza- ren amaieran, testu filosofikoak daude, testu iruzkinak egiten trebatzeko eta hobeto hausnartzen, ulertzen eta aztertzen ikasteko. Filosofia sakonki. Zeharkako edukiak aplikatzen dira ulertuz irakurtzeko, argudiatzeko, arra- zoitzeko eta aztertzeko. Gomendioak. Liburuak, web-orriak, filmak eta abar proposatzen dira, hainbat iturritako informazioa aukeratzen eta sistematizatzen ikasteko. Berrikusteko. Hainbat jarduera daude, edukiak finkatzeko, berrikusteko eta es- kemak eta kontzeptu-mapak egiteko.

Transcript of 4 LIBURUAREN EGITURA · Filosofiari lotuta interes handia duten beste liburu batzuk: Gogo askea...

Page 1: 4 LIBURUAREN EGITURA · Filosofiari lotuta interes handia duten beste liburu batzuk: Gogo askea (1996), Bizitzari buruzko galderak (1999), Pentsamendu arriskutsuak (2002), Heroiaren

4 LIBURUAREN EGITURA

Epígrafes de primer nivel como listado para portadilla.

Epígrafes de primer nivel.

Epígrafes de primer nivel.

Epígrafes de primer nivel.

Epígrafes de primer nivel.

Epígrafes de primer nivel.

Epígrafes de primer nivel.

Epígrafes de primer nivel.

Epígrafes de primer nivel.

Epígrafes de primer nivel.

Epígrafes de primer nivel.

Texto introductorio.

Trabajar con las propiedades del orden de los números rea-les, el concepto y representación de intervalos y el cálculo y significado de expresiones con valor absoluto.

Trabajar con las propiedades del orden de los números rea-les, el concepto y representación de intervalos y el cálculo y significado de expresiones con valor absoluto.

Usar la notación científica.

2EZAGUTZA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA. EGIAREN AUZIA

31

1. Giza ezagutza 1.1. Zentzumenen bidezko ezagutza 1.2. Ezagutza arrazionala edo adigarria 1.3. Pentsamendu abstraktua

2. Ezagutzaren teoria filosofikoak eta ezagutzaren mugak 2.1. Ezagutza Greziako filosofian (K.a. IV. mendea) 2.2. Ezagutza filosofia modernoan

(XVII.-XVIII. mendeak) 2.3. Ezagutza filosofia garaikidean

(XIX.-XX. mendeak)

3. Egiaren auzia 3.1. Egiaren interpretazio filosofikoak 3.2. Egiaren balioa

4. Ezagutza zientifikoa 4.1. Zientziaren ezaugarriak 4.2. Zientzia motak 4.3. Zientziaren metodoak 4.4. Zientziaren eta filosofiaren arteko lotura 4.5. Zientzia, teknologia eta teknozientzia

«Aurrera jo aurretik, merezi du orain arte lortu duguna une batez aztertzea. Zentzumenen bitartez ezagutzen omen dugun motako objektu arrunt bat aintzat hartzen baldin badugu, badirudi zentzumenek zuzen-zuzenean ez digutela esaten guregandik harantzago dagoen ob-jektuari buruzko egiarik, zenbait zentzumen-daturi buruzko egia baizik; eta horiek, guk uler dezakegun heinean, gure eta objektuaren arteko erlazioen mende daude. Hortaz, guk zuzen-zuzenean ikusten eta senti-tzen duguna agerikoa dena baino ez da, eta hori azpian dagoen errealitate baten zeinua dela uste dugu. Baina errealitatea agerikoa dena ez bada, errealitateren bat ote dagoen jakiteko biderik ba al dago? Eta baldin ba-dago, errealitatea nolakoa den jakiteko biderik ba al dago?».

RUSSELL, B.: Filosofiaren arazoak, Klasikoak, Bilbo, 1991

AdiEzagutzaren inguruko ikuspegiak

1> Eszeptizismoa zer da bere buruarekiko, koherentea ala kon-traesankorra? Hausnartu eta erantzun zure koadernoan.

2> Ezagut al dezakegu errealitatea, bere horretan, modu absolutu batean?

3> Lor al daiteke ezagutza objektibo, unibertsal eta arrazional bat, gizaki guztientzat baliagarria?

Fernando Savater Donostian jaio zen 1947an. Etika irakasle izan zen UPV-EHUn 14 urtez, eta, gaur egun, Madrilgo Complutense Uniber-tsitateko Filosofia katedraduna da. 40tik gora saiakera-, narrazio- eta antzerki-liburu idatzi ditu; horien artean esanguratsuenak dira: Etika Amadorrentzat (1991) eta Politika Amadorrentzat (1992); 20 hizkun-

tzatara baino gehiagora itzuli dituzte. Hezkuntzaren balioa (1997) lanak ere arrakasta aipagarria izan zuen eta zenbait hizkuntzatara itzuli dute. Filosofiari lotuta interes handia duten beste liburu batzuk: Gogo askea (1996), Bizitzari buruzko galderak (1999), Pentsamendu arriskutsuak (2002), Heroiaren ataza (1981) eta Zalantzen lorategia (1993) eleberria.

Datu gehiago

Sarrera Bigarren unitate honetan hiru gai filosofiko nagusi planteatzen dira: ezagutza, zientzia eta egia. Arrazoimenaren bidez errealita-tea ezagutzea izan zen Greziako lehenengo filosofoen xede nagu-sia, eta, oraindik ere, gizaki guztien helburu izaten jarraitzen du, arrazoimena delako gainerako animalietatik bereizten gaituen

ezaugarria. Ezagutza da egiara garamatzan bidea. Eta erabateko egia lortu ezin dugun arren, zientziaren eta hausnarketa filoso-fikoaren laguntzarekin, sinesgarritasun handiagoz gerturatu gai-tezke harengana. Zientziak, errealitatearen eremuak azaltzeko eginahalarekin, hobeto bizitzen laguntzen diguten eta benetako errealitatera gehiago gerturatzen gaituzten ezagutzak eskaintzen dizkigu.

«Giza ezagutza guzti-guztiak zalantzan jartzen dituen eszepti-zismotik has gaitezen. Are gehiago, eszeptizismoak zalantzan jartzen du gizakia gai ote den ezagutza izena merezi duen nola-baiteko ezagutzarik lortzeko ere. (…) Eszeptikoarentzat edo-zein ustezko giza ezagutza, gutxienez, zalantzazkoa da eta jakin nahi dugun horri buruz gutxi edo ezer ere ez digu argitzen. Az-terketa sakon bat eginez gero, ez dago ezagutza erabat ziurrik, ezta fidagarririk ere. (...)

Beharbada, ezagutzaren auziari gaur arte emandako erantzu-nik zorrotzena Immanuel Kantek eskaini zuen XVIII. mendea-ren bukaeran, Arrazoimen hutsaren kritika lanean. Kanten irudikoz, ezagutza deritzoguna hau da: errealitatearen ekar-pena, gure zentzumenek hautemandako formekin eta gure adi-menaren kategoriekin konbinatuta. Ezin ditugu gauzak bere horretan ezagutu, baizik eta hautematen ditugun bezala: gure zentzumenen bidez eta zentzumenek emandako datuak antola-tzen dituen adimenaren bidez. Alegia, ez dugu errealitate hu-tsa ezagutzen, guretzat zer den erreala baizik. Gure ezagutza egiaz koa da, baina gure gaitasunek uzten dioten tokiraino soi-lik iristen da. Gure zentzumenen bidez –gure ezagutza lehen-gaiez horni tzeko arduradunak– nahikoa informazio jasotzen ez dugun gauzei buruz, ezin dugu deus ere jakin. Eta arrazoime-na, hutsean oinarrituta, espekulatzen hasten denean Jainkoari, arimari, Unibertsoari eta abarri buruz, kontraesan gaindiezi-netan korapilatzen da. Pentsamendua abstraktua da; gure zentzumenen datuetatik abiatuta bata bestearen atzetik egin-

dako sintesietatik dator: ezagutzen ditugun hiri guztiak sinte-tizatzen ditugu hiria kontzeptua eskuratzeko, edo sufritzeko pentsa ditzakegun mila moduetatik min nozioa lortzen dugu, askotariko elementuen ezaugarri intelektualki esanguratsuak multzokatuz. Pentsatzea da berriro ere urrutiko sintesitik datu zehatzetara eta kasu indibidualetara jaistea, eta alderantziz; bizi izandakoarekin lotura inoiz galdu gabe eta anekdotek dakarten sakabanatze izugarrira mugatu gabe. Azalpen hori, nola edo hala, Aristotelesen eta, batez ere, Lockeren lanetan azaltzen da. Zalantzarik gabe, Kanten erantzuna hemen zirri-borratutakoa baino konplexuagoa da, baina haren eginahal bikainak alderdi azpimarragarri bat dauka: aldi berean saia-tzen da gainditzen eszeptizismoaren errezeloak eta zientzia modernoaren araberako gure ezagutzen errealitate efektiboa –Kanten ustez, Newton handiak ordezkatzen zuen azken hori–. Erlatibismoak ere ezbaian jartzen du arrazoibidearekin inoiz egiara iristeko gai izango garenik. Arestian esan bezala, ar-gudiatze arrazionalean uztartu egin behar dira ikuspuntu subjek tiboa eta pertsonala, eta objektiboa edo unibertsala (alegia, arrazoitzen ari naizen bitartean, nolabait esateko, goitik begiratzen didan edozein gizakiren ikuspuntua). Bada, erlatibistek diote hori ezinezkoa dela eta nire baldintza sub-jektiboak beti nagusituko zaizkiola edozein objektibotasun unibertsal asmori».

SAVATER, F.: Bizitzari buruzko galderak, Ariel, Bartzelona, 1999 (moldatua)

2. UNITATEA. EZAGUTZA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA. EGIAREN ARAZOA 2. UNITATEA. EZAGUTZA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA. EGIAREN ARAZOA32 33333232

1. Giza ezagutza Giza ezagutzak berekin dakar harreman adierazgarri bat: ezagutzen duen subjektu baten eta ezagutua den objektu baten arteko harremana. Subjektua da bere baitako esperientziez edo bere inguruko fenomenoez jabetzeko gai den pertsona oro. Objektua da errepara diezaiokegun edozein gauza: hala esperientzia pertsonal gertukoenak eta haiek eragiten dituzten fenome-noak, nola ideiak, iritziak eta arrazoiketak ulertzea. Ezagutzak giza arrazoimenean du sor-burua. Giza arrazoimena da, hain zuzen, gizakiok dugun gaitasuna ezagutza zehatza eta abs-traktua jasotzeko, antolatzeko, eta auzi teoriko eta praktikoak ebazteko moduan erabiltzeko.

Zentzumenak eta arrazoimena dira ezagutzaren organoak. Zentzumenei esker hauteman di-tzakegu gure sentikortasunari eragiten dioten inguruko objektu zehatzak. Arrazoimena, berriz, zera da: batetik, ingurunera egokitzeko arazo konplexuak gainditzeko ahalmena; eta, bestetik, sinboloak sortzekoa, errealitateko objektuak modu unibertsal eta abstraktuan ezagutzeko. Zentzumenen bidez zuzenean jasotzen dugun ezagutzari zentzumenen bidezko ezagutza esa-ten zaio; aldiz, zentzumenen eremua gainditzen duenari ezagutza arrazional edo adigarria deritzo.

1.1. Zentzumenen bidezko ezagutza

Zentzumenen bidezko ezagutza zentzumenen bidez lortzen da. Zentzumenak izan daitezke barnekoak (zentzumen zinestesikoa, zentzumen zenestesikoa eta orekaren zentzumena), edo kanpokoak (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena, mekanikoa, azalekoa, termikoa eta algesikoa).

Modu horretan jasotako informazioa erabiltzen da gauzak esanahiz hornitzeko eta bizitza ga-ratzen den ingurura hobeto egokitzeko. Ondoren, oroimenean gordetzen dira, beharrezkoa de-nean berriro erabiltzeko, edo ezagutza berrietan eraldatzeko, imajinazioaren jolas- eta sormen-indarraren bidez.

A. Sentsazioak

Sentsazioak fenomeno psikofisikoak dira. Kanpoko zein barneko estimuluek gure zentzumen-organoei eragitean sortzen dira.

Zentzumen bakoitzak bere sentsazioak sortzen ditu. Sentsazio horiek dira zentzumenen bi-dezko ezagutzaren lehengaia eta gauzen ezaugarri sentigarriei buruzko informazioa ematen dute. Hauek dira sentsazioen ezaugarri nagusiak:

• Kualitatiboak dira. Zentzumen bakoitzak modu berean erreakzionatzen du beti, dena de-lakoa dela eragiten dien estimuluen izaera (Muller-en legea).

• Hautakorrak dira. Inguratzen gaituzten estimuluetatik gutxi batzuek bakarrik sortzen di-tuzte sentsazioak: zentzumen-organo bakoitzaren goi- eta behe-atarien barruan sartzen direnek.

• Ez dira estimuluen kopia zehatza. Sentsazioetan eragin handia dute pertsona bakoitzaren hautemateko berezitasunak, inguruneak, itxaropenek eta kulturak.

• Ez dute ezagutzaren lehen maila adierazten. Ez dira hautematen lehendabizi objektuen ezaugarriak eta ondoren objektuak. Hasieratik objektuak osotasunean hautematen dira, zehaztasun-maila handiagoaz edo txikiagoaz. Geroago erreparatzen zaie hauteman-dakoaren ezaugarriei.

Sentsazioak hiru fasetan sortzen dira:

• Lehendabiziko fasea: kitzikapena. Estimuluek zentzumen-organoen nerbio-bukaeretan era-gitean sortzen da. Estimuluak errealitate fisikokimikoak dira: uhin elektromagnetikoak edo soinu-uhinak, substantzia kimikoak, presioa, tenperatura eta abar.

• Bigarren fasea: eroapena. Zentzumen-organoen kitzikapena informaziodun nerbio-korronte bihurtzen da eta neuronek garunera garraiatzen dute korronte hori. Han informazioa des-kodetu eta gero, sistemak berak aginduak bidaltzen dizkie organo eragileei: guruinei eta giharrei.

• Hirugarren fasea: erantzuna. Zentzumen-errezeptoreetatik datozen bulkadak garun-azalera iristen dira, eta, han, deskodetu eta interpretatu egiten dira. Handik, beste bulkada ba-tzuk ateratzen dira: organismo osoko organo eragileentzako aginduak; hau da, guruin eta giharrentzako aginduak.

B. Pertzepzioak

Pertzepzioa da gure mundua osatzen duten eta gure zentzumenak kitzikatzen dituzten ob-jektu hautemangarriak geureganatzea. Ezagutza jasotzeko modurik oinarrizkoena da. Ez da sentsazioen batura hutsa; emaitza osoago bat da, konplexuagoa edo soilagoa izan daiteke, eta sentsazioek eta beste elementu subjektibo batzuek osatzen dute –motibazioek, itxaro-penek, emozioek, esperientziek eta ezagutza jasotzen duen subjektuaren kulturak–.

Pertzepzioen funtzioa informatiboa da nagusiki, eta haien helburua da subjektua bizi den ingurura ahalik eta ondoen egokitzea.

Hautemate-esperientzia bat antolatzeko jatorrizko modua da atzealde baten gainean nabar-mentzen den irudia hautematea. Irudiak forma zehatza du, ongi definitua, eta subjektuaren-gandik gertuago dagoela dirudi. Atzealdea uniformea da eta ez du berezitasunik, irudiaren atzean azaltzen da eta ez da nabarmentzen.

Irudian eta atzealdean hautemandakoa, printzipio hauen arabera antolatzen da:

• Tamaina. Azalera txikiena duena irudi bilakatzen da, eta handiena atzealde.

• Soiltasuna. Irudiaren eta atzealdearen egitura ahalik eta modu soilenean egiten da.

• Inguratzailea eta inguratua. Azalera inguratzailea atzealde gisa hautematen dugu, eta inguratua irudi gisa.

• Itzulgarritasuna. Batzuetan irudia-atzealdea egitura itzulgarria da, egitura zehazten duten faktoreak ez daudelako behar bezain argi bereizita, edo beste arrazoi subjektibo batzuen-gatik.

1.2. Ezagutza arrazionala edo adigarria

Arrazoimenaren bidez ezagutzeko gaitasuna da adimena. Arrazoimena gaitasun bat da eta, gaita-sun horri esker, ingurunera egokitzeko arazo konplexuei irtenbide bat aurkitu diezaiekegu, sinbolo abstraktuak sor ditzakegu eta haien artean loturak egin ditzakegu, errealitateko objektuak zer diren ezagutzeko.

Ezagutza arrazional edo adigarrirako nolabaiteko kontzientzia-maila bat behar da eta maila hori izan daiteke:

• Kontzientzia zuzena. Ohartzeko gai izate hutsa da. («Eskolan nagoela ohartzen naiz»).

• Kontzientzia erreflexua. Ohartzen garela ohartzeko gaitasuna da («Kontziente naiz eskolan nagoela ohartzen naizela»). Gizakiaren berariazko gaitasuna da eta askatasunean oinarri-tzen da. Max Scheler-en esanetan, «gizakia da ezagutzen duen eta ezagutzen duela dakien animalia bakarra».

A. Adimen arrazionala

Adimena da ezagutza arrazionalaren ahalmena. Berari esker, gizakia egoera berrietara boron-datez egokitzen da, eta gai da sinbolo abstraktuak eta sinbolo horien arteko loturak sortzeko. Kontzeptu horren barruan giza adimenaren bi oinarrizko funtzioak nabarmentzen dira.

• Funtzio praktikoa. Ingurunera egokitzea helburu hartuta arazoei konponbidea aurkitzeko gaitasuna da.

• Funtzio teorikoa. Zeinu abstraktuak sortzeko gaitasuna da eta zeinu horien artean loturak egitekoa.

Filosofiaren dimentsio teorikoa eta praktikoa

Filosofia bi dimentsioko jakintza da: batetik, dimentsio teorikoa dauka (arrazoimen teorikoa), errealitatea-ren interpretazio oso bat egitea bi-latzen duelako; eta, bestetik, dimen-tsio praktikoa dauka (arrazoimen praktikoa), giza ekintza indibidualak zein kolektiboak baloratzen eta inter-pretatzen saiatzen delako.

Filosofiaren arrazoimen teorikoaren dimentsioak errealitatearen ezagutza-ri buruz hausnartzen du. Horretarako, bi giza ezagutza motaz baliatzen da: zentzumenen bidezko ezagutzaz eta ezagutza arrazionalaz edo adigarriaz.

Datu gehiago

Platonek eta Aristotelesek, Greziako pentsalari klasikoek, zentzumenen bidezko ezagutzaz eta ezagutza adi-garriaz ziotenari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, ikus web-orri hau: http://juango.es/platonarisoteles.pdf.

Hor konparatzen dira bi autoreen epistemologia, metafisika, etika eta politika. Platonekin eta Aristotelese-kin pentsamenduaren bi korronte hasi ziren, historian zehar beste pentsalari batzuen ñabardurekin osatu direnak.

Interneten

2.1. irudia. Pertzepzioa. Ezagutzeko modu oinarrizkoena da, baina ez da sentsazioen batura hutsa. Sentsazioek eta beste elementu subjektibo batzuek osatzen dute (motibazioek, itxaropenek, emozioek, esperientziek eta ezagutzen duen subjektuaren kulturak).

4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKO IKUSKERA FILOSOFIKOAK4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKO IKUSKERA FILOSOFIKOAK96 97

Eztabaidatu

A. Espezie hautatua al gara?

Egun, gizakiari buruzko bi ikuspegi nagusi daude eta oso desber-dinak dira elkarren artean:

• Ikuspegi antropozentrikoa. Aspaldi sortutako ikuspegia da, kreazionismoaren hurbilekoa. Gizakia da kreazioaren errege. Gizakiak, bere gaitasunak direla eta, ez du inolako zerikusirik animaliekin. Izaki berezia da: gai da pen tsatzeko, hitz egiteko, bai eta, genetikari eta teknikari esker, bere burua eta gaine-rako animaliak aldatzeko eta hobetzeko ere.

• Ikuspegi misantropoa. Antropozentrismoaren gehiegikerien ondorioz sortutako ikuspegia da. Ikuspegi honen arabera, gizakia da ingurumena kutsatzen eta landare zein animaliak akabatzen dituen espezie bakarra. Azkar batean hil ditzake izaki bizidun guztiak, eta, gizakiak berak sortutako industria belikoari esker, giza espeziea guztiz ezaba dezake. Gure es-peziak pertsonak tortura tzen eta esklabo bihurtzen ditu, kon-tzentrazio-eremuak eraiki tzen ditu… Horixe da ikuspegi misan-tropoa: gure espeziea lotsagarria da, denetan harrapakariena eta beldurgarriena baita.

1> Gizakiak gainerako animalietatik bereizteko, muturreko ikus-pegiak bakarrik har al daitezke? Beste modu batean esanda: jainko ahalguztiduntzat edo deabru suntsitzailetzat soilik har al dezakegu geure burua?

2> Zure iritziz, beste animaliaren batek gizakion adimena izango balu, guk haiek tratatzen ditugun bezala tratatuko al gintuzkete haiek gu? Gu baino zintzoagoak liratekeela uste al duzu?

3> Gure espezie osoaren ezaugarrietako bat sun tsitzaile izatea dela esango zenuke? Ikuspegi misantropoa esentzialistegia da?

Osatu bost talde: haietako bik goian azaldutako bi ikuspegiak defendatuko dituzte; beste bi talde kontrako arrazoiak ematen saiatuko dira; eta azken taldeak beste biek proposatutako ideia-rik onenak aukeratuko ditu, kontuan hartu gabe bi ikuspegietako zeinen alde dagoen.

Taldeek beren azalpenak eman ostean, gizakiok kosmosean dugun lekuari buruz hausnartuko dugu. Baina gai horren inguruko zenbait ideiak ez digute uzten ulertzen zein den gure lekua, eta, denon artean, ideia horiek zein diren pentsatuko dugu.

B. Zeri egiten diogu erreferentzia, zehatz-mehatz, ni hitzarekin?

Desadostasun handiak egon dira gizakia errealitate indibidual gisa definitzeko orduan. Interesgarrienetako bat Descartesen eta Humeren ikuspegien artekoa da. Irakurri zer esaten zuen haietako bakoitzak eta eztabaidatu denon artean. Gero, atera ondorioak.

Disertazioa

1> Homo sapiens, homo ludens, homo rationalis, zôon politikon, homo loquans, lumagabe hankabikoa, imago dei, homo faber, homo symbolicus… Bururatzen al zaizu gizakiaren beste defi-nizio laburren bat?

2> Aukeratu definizio bat edo batzuk eta egin disertazio bat haiek abiapuntu hartuta.

Filosofo-eskola

Aforismoa

Esaldi laburrak dira, bat-batekoak, eta mundu fisiko moralaren inguruko ideia edo irudipen bat azkar adierazten dute.

Gakoak

• Zenbaitetan, bakarrik ageri badira, ulergaitzak izaten dira.

• Batzuetan, testu luzeetan ageri direnean, ondorio modukoak izaten dira.

• Beti ez dira ulertzen errazak izaten; beraz, behar-beharrezkoa da irakurlea edo entzulea intelektualki bat etortzea.

• Nolabait, errealitatea ulertzeko modu bat adierazten dute, eta esanahi poetikoa eta sinbolikoa izaten dute.

Aforismoak idazteko

1> Bilatu bizitzari eta haren zentzuari buruzko aforismoak.

2> Kopiatu zure koadernoan eta, ondoren, taldeka jarrita, egin bateratze-lana.

3> Utzi aske irudimena eta egin kasu zure sentsibilitate intelek-tualari, intuizioaren bidez, gai hauetako bati buruzko seinaleak bilatzeko:

• Bizitzak zentzua du ala ez?

• Zeren emaitza da gizakia: bere sortzetiko izaerarena edo gizartean eskuratutako bizipenena?

4> Gai horiek ez badizute ezer iradokitzen, beste gai bat aukeratu dezakezu aforismoak egiteko.

Ikertu

Giza kultura errepresiboa al da, ezinbestean?

1> Irakurri artikulu hau, animalia-komunitateetan gatazkak kon-pontzeko erabiltzen dituzten estrategiei buruzkoa, eta bilatu gizakiari aplika dakizkiokeen argudioak.

1. testua. Bonoboen eta txinpantzeen portaera

«Bonoboek eta txinpantzeek gizakion antz handia dutenez, Frans de Waal primatologoak animalia horien jokabidea aztertu zuen, boterea eskuratzeko borrokak, bake tze-estrategiak eta enpatia hobeto ulertu ahal izateko. [...]

Azken urteotan oihanean nahiz zooetan egindako ikerke-tek erakutsi dutenez, txinpantzeek eta bonoboek gaitasun handia dute bakean egoteko eta, gatazka bat piztuz gero, bakea berrezartzeko. […]

“Bonoboek eta txinpantzeek estrategia desberdinak era-biltzen dituzte eta oso datu interesgarria da hori”, dio De Waalek. Bonoboak gizarte matriarkaletan antolatzen dira. Haietan, emeek enpatia- eta lankidetza-erregimen bat dute ezarrita; arrak, berriz, edozein emerekin ugaldu daitezke, baina ez dute bat bera ere mendean. […] Erregimen horre-tan, arrak ez dira emeengatik lehiatzen, janaria banatzen

Filosofia sakonki

dute eta arazoak harreman sexualen bidez konpontzen dituzte, gatazkak piztu aurretik. Beraz, oso gizarte bake-tsuak dira.

Txinpantzeak, aitzitik, gerrazaleak dira. Bonoboekiko desberdintasun handiena da, txinpantze-komunitateetan, arrak direla jaun eta jabe. Horren ondorioz, borrokak izaten dituzte maiz, nork nor menderatzen duen ikusteko […]. Baina, aldi berean, txinpantzeek ere gaitasun handia dute, borrokaren ostean, haietako bakoitzak hierarkian zer leku duen erabaki eta gero, emaitza onartzeko eta egoera berrira moldatzeko.

Nolanahi ere, “bonoboek sexuarekin konpontzen dituzte botereagatiko gatazkak, eta txinpantzeek boterearekin konpontzen dituzte sexuagatiko gatazkak”, laburbil-tzen du De Waalek. Eta gizakiok? “Guk bonoboen nahiz txinpantzeen gauza asko ditugu”, erantzuten du. “Eskuza-balak eta altruistak garenean, bonoboak baino gehiago izan gaitezke; baina, ankerrak eta menderatzaileak gare-nean, txinpantzeak baino gehiago izan gaitezke. Gatazkei dagokienez, gertatu aurretik konpon ditzakegu, bonoboek bezala, bai eta gertatu ostean ere, txinpantzeen antzera. Baina gauza batek haiengandik bereizten gaitu, eta bakar egiten gaitu.” Garunak, beharbada? “Familiak! Horixe da desberdintasun handiena!”

“Gizakion kasuan, edozein tximinoren kasuan ez bezala, familia nuklearrean oinarritzen dira gizarte guztiak”, azal-tzen du De Waalek. Gizarte-antolaketa horretan, gizon- emakumeak konprometitu egiten dira, eta seme-alabak zain tzen dituzte. Horri esker, haurrek haurtzaro luzea izaten dute. Adin horretan, garuna handituz joaten zaie (beste edozein primateri baino gehiago). Horren ondo-rioz, giza jokabidea gehiago oinarritzen da ikaskun tzan instintuan baino. Gainera, familia nuklearra dela eta, gure gizarteak lankidetza- eta elkartasun-printzipioetan daude oinarrituta».

CORBELLA, J.: «Txinpantzeak gizakiaren azalpen direnean», in Magazine, 2006-06-25 (moldatua)

2> Testuaren arabera, elkarbizitzarik eta bakerik egon al daiteke inolako araurik ez duen gizarte-talde batean? Aukeratu artiku-luan idazlearen tesia defendatzen duten paragrafoak.

3> Zer estrategia erabiltzen dituzte bonoboek eta txinpantzeek, gatazkak konpontzeko? Zertan dira desberdinak? Ikas al deza-kegu zerbait haiengandik?

Zer esaten den

2. testua. Giza duintasuna

«Artisau gorenak […] honela esan zion: “Ez genizun eman ez leku finkorik, ez berezko aurpegirik, ez lanbide berezirik, o Adam!, zuretzat nahi dituzun lekua, aurpegia eta lanbidea

izan ditzazun, zuk zeuk hala erabaki eta aukeratu duzulako. […] Munduaren erdi-erdian jarri zintudan, inguruari hobe-to eta erosoago begiratu diezaiozun eta mundu horretan dagoen guztia ikus dezazun. Ez zintugun egin ez zeruko ez lurreko, ez hilkor ez hilezkor, zuk zeuk, zeure burua-ren modelatzaile eta eskultore zaren aldetik, zure gustura eta ohorera, zuretzat gogokoen duzun forma sor dezazun. Okerrera egin dezakezu, eta basati bilakatu; edo hobera egin dezakezu, eta jainkozko gauzen pareko bihurtu, hala nahi baduzu”».

MIRANDOLA, Pico de la: Gizakiaren duintasunaz, Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)

1> Adierazi gizakiarenak bakarrik diren hiru ezaugarri. Alderatu zure zerrenda ikaskideenarekin.

2> Zure ustez, gizakiak funtzio jakin bat betetzen du unibertsoan? Zentzua ematen dio kosmosari?

3. testua. Norbanakoaren garrantzia

«Eguneroko bizitzan, modu esentzialistan (tipologikoan) jokatzen dugu hein handi batean, eta gizabanakoak alde-ratzean bakarrik ohartzen gara bariazioaz. Juduak, pru-siarrak edota intelektualak aipatzen dituenak pentsamen-du esentzialista erakusten du. Hizkuntza mota horrek ez du aintzat hartzen gizabanako bakoitza bakarra dela eta ez dagoela haren berdin-berdina den beste gizabanakorik.

Darwin jenioak ikusi zuen norbanako bakoitzaren bakar-tasun hori ez dagoela mugatuta giza espeziera, baizik eta sexu bidez ugaltzen diren animalia- eta landare-espezie guztietan gertatzen dela. Hain zuzen ere, norbanakoa zein garrantzitsua den ohartzea giltzarria izan zen Darwinen hautespen naturalaren teorian. Azkenean, horren ondo-rioz, populazioan oinarritutako pentsaerak ordezkatu zuen esentzialismoa. Pentsaera horrek bi ideia azpimarra-tzen ditu: norbanakoaren bakartasuna, eta banakota-sunak eboluzioan izandako garrantzia».

MAYR, E.: Eztabaida luzea: Darwin eta darwinismoa, Crítica,

Bartzelona, 1992 (moldatua)

1> Norbaitek esaten duenean emakumeak gidari txarrak direla edo gizonek ez dakitela etxeko lanak egiten, zergatik egiten du hori? Oker al dago?

2> Saiatu esentzialismoa zer den azaltzen eta jarri zure egune-roko bizitzako adibide bat.

3> Posible izango al litzateke inoiz gehiago orokorrean ez hitz egi-tea? Positiboa izango al litzateke? Eztabaidatu talde txikitan jarrita eta, gero, labur-labur, egin bateratze-lana denen artean.

egin dezakezu, eta jainkozko gauzen pareko bihurtu, hala egin dezakezu, eta jainkozko gauzen pareko bihurtu, hala egin dezakezu, eta jainkozko gauzen pareko bihurtu, hala egin dezakezu, eta jainkozko gauzen pareko bihurtu, hala egin dezakezu, eta jainkozko gauzen pareko bihurtu, hala egin dezakezu, eta jainkozko gauzen pareko bihurtu, hala egin dezakezu, eta jainkozko gauzen pareko bihurtu, hala

Gizakiaren duintasunaz,Gizakiaren duintasunaz,Gizakiaren duintasunaz,Gizakiaren duintasunaz,Gizakiaren duintasunaz,Gizakiaren duintasunaz,Gizakiaren duintasunaz,Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)Editorial Nacional, Madril, 1984 (moldatua)

Adierazi gizakiarenak bakarrik diren hiru ezaugarri. Alderatu

Zure ustez, gizakiak funtzio jakin bat betetzen du unibertsoan?

«Eguneroko bizitzan, modu esentzialistan (tipologikoan) «Eguneroko bizitzan, modu esentzialistan (tipologikoan) jokatzen dugu hein handi batean, eta gizabanakoak aldejokatzen dugu hein handi batean, eta gizabanakoak alde

Juduak, pru aipatzen dituenak pentsamen

du esentzialista erakusten du. Hizkuntza mota horrek ez du esentzialista erakusten du. Hizkuntza mota horrek ez du aintzat hartzen gizabanako bakoitza bakarra dela eta du aintzat hartzen gizabanako bakoitza bakarra dela eta du aintzat hartzen gizabanako bakoitza bakarra dela eta ez dagoela haren berdin-berdina den beste gizabanakorik.

Darwin jenioak ikusi zuen norbanako bakoitzaren bakarDarwin jenioak ikusi zuen norbanako bakoitzaren bakartasun hori ez dagoela mugatuta giza espeziera, baizik eta tasun hori ez dagoela mugatuta giza espeziera, baizik eta tasun hori ez dagoela mugatuta giza espeziera, baizik eta tasun hori ez dagoela mugatuta giza espeziera, baizik eta sexu bidez ugaltzen diren animalia- eta landare-espezie sexu bidez ugaltzen diren animalia- eta landare-espezie guztietan gertatzen dela. Hain zuzen ere, norbanakoa zein guztietan gertatzen dela. Hain zuzen ere, norbanakoa zein garrantzitsua den ohartzea giltzarria izan zen Darwinen hautespen naturalaren teorian. Azkenean, horren ondohautespen naturalaren teorian. Azkenean, horren ondorioz, populazioan oinarritutako pentsaerak ordezkatu rioz, populazioan oinarritutako pentsaerak ordezkatu zuen esentzialismoa. Pentsaera horrek bi ideia azpimarrazuen esentzialismoa. Pentsaera horrek bi ideia azpimarratzen ditu: norbanakoaren bakartasuna, eta banakota

Eztabaida luzea: Eztabaida luzea: Darwin eta darwinismoa, Darwin eta darwinismoa, Crítica,

Bartzelona, 1992 (moldatua)

Norbaitek esaten duenean emakumeak gidari txarrak direla edo gizonek ez dakitela etxeko lanak egiten, zergatik egiten du

Saiatu esentzialismoa zer den azaltzen eta jarri zure egune

Posible izango al litzateke inoiz gehiago orokorrean ez hitz egitea? Positiboa izango al litzateke? Eztabaidatu talde txikitan

lana denen artean.

4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKO IKUSKERA FILOSOFIKOAK4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKO IKUSKERA FILOSOFIKOAK98 99

El color de la amistad. Zuzendaria: Kevin Hooks, 2000, 79 minutu.

Sinopsia

Film honetan, bi neskato elkar ezagutzeko prestakizunak egiten ari dira. Bata Estatu Batuetako biltzarkide beltz baten alaba da eta Hegoafrikako neska bat hartuko du etxean; handik datorrenez, beltza izango dela uste du. Hala ere, neska hegoafrikarra zuria da, apartheidaren alde lan egiten duen polizia baten alaba, eta ziur dago aireportura bila etorri zaizkionak biltzarkidearen zerbitzari beltzak direla. Bi neskatoen arteko gaizki-ulertu hori izango da filmaren abiapuntua.

Aurresuposizio hutsak aurreiritzi nola bilakatzen diren ikusten da filmean. Aurreiritzi horiek jarrera arrazistak ekar ditzakete eta era-gin handia izan dezakete kaltetuen bizitzan.

Jarduerak

1> Filma ikusi eta gero, deskribatu nolakoak diren eta nola pen-tsatzen duten bi protagonistek, lehenbiziko aldiz elkar ikusten dutenean.

2> Nolakoa espero du neskato bakoitzak bestea? Deskribatu. Saiatu azaltzen zergatik uste duten besteak ezaugarri jakin batzuk izango dituela.

3> Zure ustez, arrazoiak al dituzte pentsatzeko bestea irudikatu duten bezalakoa izango dela? Eszena hori ikusi gabe ere, ziur asma dezakezula zer espero duen neska bakoitzak. Zergatik? Zerk sortzen ditu uste horiek?

Blade Runner. Zuzendaria: Ridley Scott, 1982, 112 minutu.

Sinopsia

XXI. mendearen hasieran, Tyrrell Corporation-ek erreplikante izene-ko robotak sortu ditu. Robot horiek gizakien berdin-berdinak dira birtualki. Nexus 6 motakoak, ordea, gizakiak baino indar tsuagoak eta arinagoak dira, eta haiek bezain bizkorrak. Gizakiek esklabo gisa erabiltzen dituzte, beste planeta batzuk esplora tzeko eta ikuska tzeko misioetan. Kolonizazio batean gertatutako matxina-da baten ondorioz, erreplikanteak legez kanpokotzat joko dituzte Lurrean. Agindua betearazteko, polizia-brigada berezi bat sortuko dute: Blade Runner unitateak. Filma Philip K. Dick-en eleberri batean dago oinarrituta, eta zientzia fikziozko filmik ospetsuene-takoa da. Zinemetan diru gutxi lortu bazuen ere, filmaren balioa handituz joan da denborarekin.

Webquest-a

Jarraian, naturaren eta kulturaren arteko bereizketa landuko dugu eta eguneroko bizitzan termino horiek nola erabiltzen ditugun az-tertuko dugu. Gaur egun, puri-purian dago gai hori, eta, beraz, egungo zientzialariek horren inguruan hausnartzen jarraitzen dute.

Sarrera moduan, orri honetara jo dezakezu:

http://www.lainsignia.org/2005/mayo/dial_004.htm

Aurrerago, bi termino horiek aztertuko ditugu eta zer esan nahi duten ikusiko dugu. Horretarako, bi talde osatuko ditugu: batek, natura landuko du; eta besteak, kultura. Talde bakoitzak azalpen bat egingo du, dagokion gaiaren inguruan:

1. taldea. Natura: Zer da natura? Zer-nolako eragina du gizakia-rengan?

• http://www.boulesis.com/didactica/apuntes/?a=171

• http://publicpr.pangea.org/zaguan/infona.html

• http://dolphin.blogia.com/2006/101003-neotenia-y-plasti-cidad-biologica.php

2. taldea. Kultura: Zer da kultura? Gizakiarentzat positiboa ala negatiboa da?

• http://www.boulesis.com/boule/entre-la-cultura-y-la-tortura/

• http://www.fgbueno.es/hem/1997a24.htm

• http://es.wikipedia.org/wiki/Cultura

• http://elpais.com/diario/2005/12/05/catalun-ya/1133748444_850215.html

Beharrezko informazio guztia jaso eta gero, bi taldeek collage bat egingo dute. Horretan, bi errealitateen inguruko ikuspegiak adieraziko dituzte, argazki eta testuen bidez. Aurkezpena egiteko orduan, irudien esanahia azalduko dute, bai eta zer zentzu duten ere, egokitutako gaiarekin lotuta.

Web-orriak

• Descartesetik aurrera, garunaren azterketa fisiologikoa izan da gogoaren inguruko eztabaiden abiapuntua. Organo zoragarri horri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, web-orri honetara jo dezakezue:

http://www.ferato.com/wiki/index.php/Cerebro

• Ez da ahaztu behar sentsazioen, emozioen eta fisiologiaren arteko interakzio harrigarria. Horretarako, oso lagungarria izan daiteke Redes programaren Música, emociones y neurociencia atala:

http://www.rtve.es/alacarta/videos/redes/redes-20-musica-emociones-neurociencia/1219053/

• Berdinak ala desberdinak gara? Hemen dituzun web-orrietan, hominizazio-prozesuan gertatutako aldaketei buruzko informa-zio gehiago aurkituko duzu, beste primateetatik zerk bereizi gintuen jakin dezazun.

http://es.wikipedia.org/wiki/Ser_humano

http://es.wikipedia.org/wiki/Hominizaci%C3%B3n

• Web-orri hauetan, historiaurreko zenbait aurkikuntzari buruzko informazioa dago. Aurkikuntza horiek duela denbora gutxi egin zituztenez, zenbait urtez ez dute ziur jakin egiazkoak ziren ala ez:

http://lacienciadivulgativa.blogspot.com.es/2012/05/los-retratos-humanos-paleoliticos-de-la.html

http://www.lagranepoca.com/30105-inventos-modernos-que-existieron-hace-millones-anos

Jarduerak

1> Lehen sapiensak eta gu oso desberdinak garela uste al duzu?

2> Zein da bien arteko desberdintasunik handiena?

9898 99

Natura: Zer da natura? Zer-nolako eragina du gizakiaLiburuak

LEAKEY, R. E.: Gizateriaren eraketa, Gaiak, Donostia, 1996.

Gizateriaren eraketa liburuan, gizakiaren jatorria zein den azaltzen saiatzen da Leakey. Azalpenak, oso arinak diren arren, her tsiki zientifikoak dira. Gainera, ezagutza hori oinarritzat hartuta, gaur egun gizaki izatea zer den eta zertan datzan hausnartzen du. Aldi berean, Afrika, natura eta bere lanbidea zenbat maite dituen ere helarazten du Leakey paleontologo gogotsuak, eta fosilen bilake-ta gizateriarentzat zeinen garrantzitsua den erakusten du, argazki askoren bidez.

Jarduerak

1> Esan al daiteke gure espezieari buruz asko dakigula?

2> Lamarcken arabera, zein dira eboluzioaren mekanismoak? Bat al datoz Darwinek defendatu zituenekin?

3> Zer antzekotasun ditugu gizakiok eta primateek?

4> Zure ustez, ba al dago loturarik labar-pinturen eta glaziazio-garaiaren artean?

5> Glaziazioa amaitu ostean, batailak marrazten hasi ziren. Zure iritziz, zergatik gertatu zen hori?

6> Artistak iruditzen al zaizkizu haitzuloetan marrazkiak egiten zituztenak? Arrazoitu zure erantzuna. Kontuan hartu erabiltzen dituzun arrazoiek unitatean zehar ikasitako edukietan egon behar dutela oinarrituta.

GOLDING, W.: Eulien ugazaba, Elkar, Donostia, 2009.

Haur talde bat galduta dago inor bizi ez den uharte batean, eta be-ren kasa moldatzen saiatu behar dute. Aginduko dien heldurik ez dagoenez, bi taldetan banatzen dira: batetik, uste dutenak morala-ri eta irakatsi zizkieten arauei jarraitu behar dietela; eta, bestetik, animalia-instintuei jarraitu nahi dietenak.

Jarduerak

1> Zure ustez, uharte batean galdutako haurren esperientziari buruz bakarrik hitz egiten al du liburuak? Zeri buruz hitz egiten du, benetan?

2> Zer uste duzu egingo zenukeela horrelako egoera batean egongo bazina?

3> Zure iritziz, eleberri honetan, zein da piztiaren eta eulien uga-zabaren benetako esanahia?

4> Saiatu imajinatzen zeren ikur diren betaurrekoak, plataforma, itsas kurkuilua eta kea.

Filmak

Cosmos. 2. atala: Una voz en la fuga cósmica. Zuzendaria: Carl Sagan, 1980, 55 minutu.

Sinopsia

Kapitulu honetan, unibertsoaren, Lurraren eta biziaren jatorria zein den azaltzen du Carl Saganek. Bizi mikroskopikotik hasi eta

giza bizitzara arte, bien arteko prozesu ebolutiboa erakusten du. Gainera, bere egutegi kosmologikoa ere azaltzen du; hari esker, ulergarri egiten ditu Big Bang leherketa gertatu zenetik igarotako 15.000 milioi urteak.

Jarduerak

1> Lurreko izaki guztiek ezaugarri bat berdina dute. Zein?

2> Nola iritsi gara etxeetan animaliak izatera?

3> Zerez dago osatuta DNA?

4> Beharrezkoak al dira mutazioak? Onuragarriak al dira?

5> Izaki bizidun hauek guztiak aldi kanbriarrean sortu ziren. Idatzi izenak zerrenda batean, zer ordenatan agertu ziren kontuan hartuta.

hegaztia – ugaztuna – dinosauroa – ornoduna – zuhaitza – anfibioa – narrastia – landarea – intsektua – trilobitea

6> Azaldu zer kidetasun dituzten gizakiek eta zuhaitzek. Elkarren premia al dute?

Garai modernoak. Zuzendaria: Charles Chaplin, 1936, 89 minutu.

Sinopsia

Altzairuaren industriako langile bat erotu egiten da, leher eginda baitago lantegiko muntaketa-katearen lan-erritmo frenetiko eta monotonoaren ondorioz. Hori dela eta, ospitale psikiatriko batean sartzen dute, baina, medikuaren alta jaso ostean, bizitza aldatuko dion etengabeko gorabehera segida batean nahasita ikusiko du bere burua.

Gaiak

1> Mutur-muturreko arrazionaltasun instrumentalak zer ondorio dituen.

2> Kritika soziala ekoizpen-sistemari eta haren ondoriozko gizaba-nakoen alienazioari.

3> Bi bizitza motaren arteko bereizketa: soziala eta laborala, batetik, eta afektiboa, bestetik.

4> Zoriaren eragina bizitzan, gizarte-sistemaren kontrolari kontra-jarrita.

Jarduerak

1> Zure ustez, filmeko egoera barregarri guztien artetik, zein dira hiru onenak?

2> Zer eszenatan ikus daiteke argi eta garbi alienazio kolektiboa eta pertsonala?

3> Zer erakunde ageri dira filmean? Zer funtzio du erakunde horrek? Betetzen al du funtzio hori, protagonistaren kasuan?

4> Lanaren antolaketa zientifikoari kontrajarrita, zoriak fun tzio esanguratsua du gu guztion bizitzan. Hautematen al da zoria-ren presentzia, film honetako protagonistaren pasadizoetan?

5> Imajinatu zer gertatzen den filma amaitu ostean.

Gomendioak

beltzak direla. Bi neskatoen arteko gaizki-ulertu hori izango da filmaren abiapuntua.

negatiboa da?

• http://www.boulesis.com/boule/entre-la-cultura-y-la-tortura/

4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKO IKUSKERA FILOSOFIKOAK4. UNITATEA. GIZAKIARI BURUZKO IKUSKERA FILOSOFIKOAK100 101

3> Aukeratu erantzun zuzenak (bat baino gehiago izan daitezke).

a) Natura eta kultura: a) Kontrakoak dira, b) Gainjarri egiten dira, c) Ez dute zerikusirik.

b) Gizakiak hau du: a) Instintua, b) Kultura, c) Instintua eta kultura.

c) Prozesu honen bidez eskuratzen da kultura: a) Hominizazioa, b) Humanizazioa, c) Sozializazioa.

4> Jarri ordena kronologikoan gizakiari buruzko ikuskera hauek eta esan zein autorerena den bakoitza.

berez da soziala – arima lehendik dago – ez da kontziente bere ekintzen arrazoiez – gauza guztien neurria da –

bere baldintza ekonomikoek eta sozialek eratzen dute – pentsatzen duen substantzia bat da

5> Adierazi esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren.

a) Gizakiari buruzko ezagutzan, ez dago inolako jarraitutasunik filosofiaren historian zehar.

b) Gizakiari buruzko ezagutza teorikoa eta praktikoa beti doaz bereizita.

c) Filosofia platonikoak gizatasunaren izaera konbentzionala defendatzen du.

d) Errenazimentuarekin, giza gorputzaren irudi negatibo bat sortu zen.

e) Humek errealitatearen ikuspegi antropozentrikoa zuen.

f) Darwin iritsi arte, ez zegoen teoria eboluzionistarik.

Kontzeptu-mapa

Kopiatu kontzeptu-mapa hau zure koadernoan.

100100100 101

1> Aukeratu erantzun zuzenak (bat baino gehiago izan daitezke).

a) Hominizazioan gertatutako hiru aldaketa motak: a) Ez daude erlazionatuta, b) Erlazionatuta daude, c) Independen-teak dira, baina erlazionatuta daude.

b) Zer-nolako aldaketa da entzefalizazioa? a) Anatomikoa da, b) Fisiologikoa da, c) Soziala da.

c) Hatz lodiak aukako posizioa hartu zuenez: a) Eskua laburtu egin zitzaigun, b) Gauzei tinko hel diezaiekegu, c) Gauzak leuntasunez har ditzakegu.

d) Goiko gorputz-adarrak libre geratzea: a) Hankabiko bilaka-tzearekin lotuta dago, b) Entzefalizazioarekin lotuta dago, c) Lanabesak egitearekin lotuta dago.

2> Zer faktorek eragiten dute humanizazio-prozesuan? Idatzi labur-pen txiki bat eta, hor, eman faktore bakoitzaren ezaugarri bat, gutxienez.

3> Definitu instintu eta kultura terminoak, eta azaldu zein den bien arteko desberdintasuna.

4> Zergatik behar du gizakiak kultura, eta animaliek ez?

5> Elementu hauen artetik, adierazi zein diren sozializazioaren eragileak.

familia – sektak – lagunak – maskotak – natura – eskola – telefono mugikorra – alderdi politikoak – musika – arrisku-kirolak – zabor-jana – erlijioa –

moda – komunikabideak

6> Aukeratu erantzun zuzena.

a) Descartesen arabera: a) Arima kontzientzia da, b) Arima higidura da, c) Arima grina da.

b) Descartesek dio res extensa: a) Betierekoa dela, b) Anima-liei bakarrik dagokiela, c) Mekanikoki higitzen dela.

c) David Hume filosofoak: a) Arimaren ideia defendatzen du, b) Uste du ez dagoela gizatasunik, c) Arrazoimenaren ikus-kera platonikoa kritikatzen du.

d) Marxek dio: a) Gizakiak arima duela, b) Jainkoak sortu zuela gizakia, c) Gizakiaren ezaugarri nagusia lanerako gaitasuna dela.

7> Zure koadernoan, egin bizitzaren zentzuaren inguruko jarreren eskema bat. Eskema horretan, jaso zein izan ziren jarrera bakoitzaren ideia eta ordezkari nagusiak.

Giltzarriak

• Kultura eta natura gizakiaren bi dimentsio dira, eta elkarren osagarri dira.

• Kultura, instintuaren aurkakoa, gizakiaren bereizgarri bat da; izan ere, gizakiak etengabe du jakin-mina, eta gauza berriak ikasten ditu bizitza osoan zehar.

• Sozializazio izeneko prozesuaren bidez eskuratzen dugu kultu-ra. Prozesu horrek eredu batzuk ezartzen dizkio norbanakoari.

• Gizakiaren auzi deritzo gizakia definitzen duten ezaugarriak aurkitzeari eta gizakiak kosmosean duen esanahia azal tzeari. Greziar filosofian planteatu zuten, K.a. V. mendetik aurrera.

• Gizakiaren auziari bost tradizio kultural desberdinetatik heldu zaio: Ekialdekoa, judu-kristaua, greziarra, humanistikoa eta positibista.

• Antzinako eta Erdi Aroko filosofian, zatitutako izakitzat hartzen zuten gizakia, bai eta jainko-jainkosen eta piztien bitarteko iza-kitzat ere.

• Aristotelismoan, arimaren gorpuztasuna onartzen bazen ere, nolabaiteko dualismoa defendatzen zuten; izan ere, gizakiak berez koak dituen arrazoimena eta soziabilitatea direla eta, erabat bereizten zuten animalietatik.

• XIV. mendetik aurrera, gizatasuna gehiago baloratzeko prozesu bat hasi zen, eta XVIII. mendeko filosofian iritsi zen gorenera.

• Errenazimentuko kultura-iraultzaren ostean, filosofia moder-noaren ikerketa beste kontu batean ardaztu zen: gizakia, ezagutzaren eragile gisa. Descartesen filosofian dualismoa hautematen bada ere, ikuspegi mekanizista bat sortu zen.

• Metafisikari egindako kritika eta aurrerapen zientifikoak izan ziren Humeren filosofiaren sorburu. Ideia bat da paradigma antropozentrikoaren funtsa: gizakia berez dela grinatsua eta soziala.

• Karl Marxen pentsamenduaren arabera, gizakia alienatuta bizi da gizartean.

• Nietzschek, gizakiaren eboluzioan oinarrituta, hari buruzko ikuskera berri bat proposatu zuen: supergizakia. Hiru irudi erabili zituen eboluzio hori adierazteko: gamelua, lehoia eta haurra.

• Bizitzaren zentzua bilatzeari dagokionez, hiru aukera ditugu: onartzea, ukatzea, edo gizakiaren kreazio gisa ikustea.

Autoebaluazioa

1> Zure koadernoan, adierazi zein teoriari dagokion baieztapen hauetako bakoitza:

a) Espezieak aldaezinak dira.

b) Hautespen naturalaren teoria osatzen du.

c) Espezie guztiek sorburu beretik eboluzionatu dute.

2> Adierazi esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren.

a) Hominizazioa aldaketa anatomikoetan dago oinarrituta.

b) Hominizazioaren aurretik gertatu zen humanizazioa.

c) Humanizazioan esku hartzen duten faktoreak anatomikoak, fisiologikoak eta sozialak dira.

d) Hizkuntza izan zen hominizazio-prozesuko faktore nagusia.

e) Hauek dira hominizazioaren prozesuko faktore nagusiak: sua aurkitzea, lanabesak egitea, nekazaritza eta abeltzaintza, eta gizarte-antolaketa.

Berrikusteko

Sozializazio-prozesua

Bere burua

Gizakia

Hominizazioa

Aldaketak

Anatomikoak:

• Hankabiko bilakatzea

• Entzefalizazioa• Eskua

laburtzea

Fisiologikoak:

• Eskuak libre geratzea

• Tresnak egitea• Plastikotasun

biologikoa

Sozialak:

• Bizitza soziala areagotzea

• Hizkuntza

Humanizazioa

Gizarte- antolakuntza

Sua aurkitzeaLanabesak

egiteaNekazaritza eta

abeltzaintza

Gorputza

Dualismoa

Platon Aristoteles Eskolastika

Hilemorfismoa

Modernitatea

Errenazimentua

Filosofia

Zentzua

Ez du zentzurik

Zentzua du

Guk ematen diogu zentzua

Ezaugarriak:• Eredu kulturalak

ikastea• Ikasitakoa

barneratzea• Oreka

psikologikoa

Eboluzioa

Natura

Hausnarketa-gaiak

Kultura

Bizitza

2. UNITATEA. EZAGUTZA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA. EGIAREN ARAZOA 2. UNITATEA. EZAGUTZA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA. EGIAREN ARAZOA34 353434

• Judizio faltsuak. Predikatua subjektuari ez dagokionean. Adibideak: «Arga ibaia Kantauri itsasoan itsasoratzen da», «Arranoak ez dira hegazti harrapariak».

• Judizio analitikoak. Judizio horiek egiazkoak ala faltsuak diren esperientziari kasu egin gabe zehaztu daiteke. Predikatuak subjektuak adierazitakoari modu koherentean eusten badio, judizioa egiazkoa izango da; aldiz, predikatua subjektuarekin kontraesanean bada-go, faltsua izango da. Judizio analitikoetan, predikatuak esplizitatu egiten du subjektuan modu inplizituan azaltzen dena. Adibideak: «Triangeluak hiru angelu ditu» judizio analitikoa eta egiazkoa da, «Triangeluak ez ditu hiru angelu» judizio faltsua da.

• Judizio sintetikoak. Esperientziaren esparruko edukiak adierazten dituzte. Egiazkoak ala faltsuak diren jakiteko, judizioa errealitatean gertatzen den ala ez begiratu behar da. Sub-jektuaren eta predikatuaren arteko lotura ez da derrigorrezkoa, kontingentziazko harreman bat da. Egiazkoa edo faltsua den jakiteko, enpirikoki aztertu behar da. Adibidea: «EAEko biztanleak europarrak dira» judizioa egiazkoa ala gezurrezkoa den jakiteko, egiaztapenaren emaitzaren zain egon beharko dugu.

C. Arrazoiketak

Arrazoiketak prozesu mentalak dira; haien bidez, ezagunak zaizkigun judizioetatik abiatuta beste judizio batzuk ondorioztatzen dira. Erabiltzen den prozesuaren arabera, arrazoiketak bi motatakoak izan daitezke:

• Arrazoiketa deduktiboak. Premisa deituriko judizio batetik edo batzuetatik abiatuta, nahi-taez ondorio deritzon beste judizio bat ondorioztatzea. Dedukzioa oinarri arrazionaletatik abiatzen da eta ondorioak, nahitaez, premisetatik ondorioztatua izan behar du. Adibidea: «Gizakiak hilkorrak dira» eta «Idoia gizakia da» premisetatik abiatuta, «Idoia hilkorra da» ondoriozta dezakegu.

• Arrazoiketa induktiboak. Fenomeno zehatz batzuen analisitik abiatuta, mota bereko feno-menoentzat azalpen orokor batera iristean datza. Indukzioa prozedura esperimentala da: gertakari edo fenomeno zehatz batzuen behaketatik abiatuta, judizio orokor batera iristean datza. Adibidea: Iratxeren zakurrak zaunka egiten duela ikusi dugu, baita Mariarenak eta Andonirenak ere. Gauza bera gertatzen dela ikusten dugu beste hiri eta beste herrialde batzuetan ere. Hortaz, «zakur guztiek zaunka egiten dutela» ondorioztatzen dugu. Proze-dura horrek egia probableetara garamatza, indukzio osatugabean ez direlako kasu posible guztiak behatzen.

2. UNITATEA. EZAGUTZA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA. EGIAREN ARAZOA 35

• Judizio faltsuak. Predikatua subjektuari ez dagokionean. Adibideak: «Arga ibaia Kantauri itsasoan itsasoratzen da», «Arranoak ez dira hegazti harrapariak».

• Judizio analitikoak. Judizio horiek egiazkoak ala faltsuak diren esperientziari kasu egin gabe zehaztu daiteke. Predikatuak subjektuak adierazitakoari modu koherentean eusten badio, judizioa egiazkoa izango da; aldiz, predikatua subjektuarekin kontraesanean bada-go, faltsua izango da. Judizio analitikoetan, predikatuak esplizitatu egiten du subjektuan modu inplizituan azaltzen dena. Adibideak: «Triangeluak hiru angelu ditu» judizio analitikoa eta egiazkoa da, «Triangeluak ez ditu hiru angelu» judizio faltsua da.

• Judizio sintetikoak. Esperientziaren esparruko edukiak adierazten dituzte. Egiazkoak ala faltsuak diren jakiteko, judizioa errealitatean gertatzen den ala ez begiratu behar da. Sub-jektuaren eta predikatuaren arteko lotura ez da derrigorrezkoa, kontingentziazko harreman bat da. Egiazkoa edo faltsua den jakiteko, enpirikoki aztertu behar da. Adibidea: «EAEko biztanleak europarrak dira» judizioa egiazkoa ala gezurrezkoa den jakiteko, egiaztapenaren emaitzaren zain egon beharko dugu.

C. Arrazoiketak

Arrazoiketak prozesu mentalak dira; haien bidez, ezagunak zaizkigun judizioetatik abiatuta beste judizio batzuk ondorioztatzen dira. Erabiltzen den prozesuaren arabera, arrazoiketak bi motatakoak izan daitezke:

• Arrazoiketa deduktiboak. Premisa deituriko judizio batetik edo batzuetatik abiatuta, nahi-taez ondorio deritzon beste judizio bat ondorioztatzea. Dedukzioa oinarri arrazionaletatik abiatzen da eta ondorioak, nahitaez, premisetatik ondorioztatua izan behar du. Adibidea: «Gizakiak hilkorrak dira» eta «Idoia gizakia da» premisetatik abiatuta, «Idoia hilkorra da» ondoriozta dezakegu.

• Arrazoiketa induktiboak. Fenomeno zehatz batzuen analisitik abiatuta, mota bereko feno-menoentzat azalpen orokor batera iristean datza. Indukzioa prozedura esperimentala da: gertakari edo fenomeno zehatz batzuen behaketatik abiatuta, judizio orokor batera iristean datza. Adibidea: Iratxeren zakurrak zaunka egiten duela ikusi dugu, baita Mariarenak eta Andonirenak ere. Gauza bera gertatzen dela ikusten dugu beste hiri eta beste herrialde batzuetan ere. Hortaz, «zakur guztiek zaunka egiten dutela» ondorioztatzen dugu. Proze-dura horrek egia probableetara garamatza, indukzio osatugabean ez direlako kasu posible guztiak behatzen.

1. testua. Ezagutzea eta ezagutza

«Baina, bere horretan hartuz gero, ezagutza jarduera erreal bat da, ekintzen segida baten bidez gauzatzen dena, denbora jakin batean. Horri ezagutzea esan diezaiokegu, ezagutzatik bereizte-ko; ezagutza izango da hainbat ezagutze-ekintzetatik lortutako objektibotasun-maila. Intersubjektiboki eskura dugun jakintza da, baliozkoa, eta, esanahi eskuragarrien multzo tzat hartuz gero, ezagutze-ekintza guztien bitartez lortu dugun estadioa da. Ho-rregatik, beste hitz batzuetan esanda, posible da ezagu tzea eta ezagutza bereiztea: lehenengoak egiaren bilaketarekin izango du zerikusia, eta, bigarrenak, aurkitutako egiarekin. Horrela, ezagutzari buruz jardun gaitezke hiru alderdi hauetatik: onto-logikotik, psikologikotik eta antropologikotik. Hain zuzen ere, hiru horiek aintzat hartzea beharrezko oinarria izango da, eza-gutzaren ikusmolde zuzen bat aurkezteko ezinbestean lagungarri izango diren datu fenomenologikoen multzoa lantzeko orduan.(…) Lehenengo eta behin, ikuspegi ontologikoa hartzen badugu, ezagutzari, existitzen den beste edozein fenomenori bezala, errea-litatean baliokide bat egokitu behar zaio. Esan dezakegu erreali-tate akzidentala duela, ezagutza horri lotuta dagoen subjektu bati

gertatzen zaion zerbait delako eta subjektu hori mugatzen due-lako. Bigarrenez, ezagutza, ikuspegi psikologikoa hartuz gero, ekintza bat da –edo ekintza batzuk izan daitezke–, ezaugarri pro-pioak eta bereiziak dituztenak, gagozkion maila edo formaren arabera. Azkenik, ezagutza dimentsio antropologikotik hartzeak ez du esan nahi beste izakiek, maila handiagoan edo txikiagoan, ezagutzarik ez dutenik edo ezagu tzeko gaitasunik ez dutenik. Ho-rrekin bila tzen den bakarra da lanketa filosofiko bat ematea auzi zehatz honi: ezagutza nola gertatzen den gizakiarena bezalako subjek tibotasun finitu eta mugatu baten baitan».

ARCE CARRASCOSO, J. L.: Ezagutzaren teoria, Sintesis, Madril, 1999 (moldatua)

1> Zer alde dago, autorearen arabera, ezagutzearen eta ezagu-tzaren artean?

2> Azaldu esamolde hau: «intersubjektiboki eskuragarri dugun jakintza».

3> Zein hiru alderditatik landu nahi du autoreak ezagutzaren auzia?

Kontzientzia

Ezagutzaren esparruan, zerbaitez ohar tzeko gaitasuna da. Etikaren esparruan, ongi eta gaizki moralaz ohartzeko gaitasuna da.

Sinboloa

Norbaitentzat zerbait adierazten duen adierazpen konbentzional bat da.

Sinbolo abstraktua

Zerbaiten adierazpen mentala.

Pentsamendu sinboliko zehatza

Ekintzak edo objektuak sinbolo sen-tigarriekin ordezkatzeko gaitasuna.

Pentsamendu sinboliko abstraktua

Ekintzak edo objektuak kontzeptuekin ordezkatzen ditu.

Dedukzio analogikoa

Ondorio zehatz bat ondorioztatzea antzekoa den beste kasu zehatz ba-tetik, edo antzekoak diren beste kasu zehatz batzuetatik.

HiztegiaLehen haurtzaroa (0tik 3 urtera)

– Adimen praktikoa eratzen hasten da.– Interes hauek nagusitzen dira, hurrenez hurren: zentzumenezkoak, motoreak eta

hizkuntzari lotutakoak.

Bigarren haurtzaroa

(3tik 6-7 urtera)

– Adimen intuitiboa garatzen da.– Jolasari lotutako interesak eta interes zehatzak nagusitzen dira. – Hizkuntza bereganatzen duenean, haurra pentsamendu sinboliko zehatzera

igarotzen da. Gai da ekintza bat edo objektu bat zeinu batekin ordezkatzeko eta gai da dedukzio analogikoak baliatuta arrazoitzeko.

Hirugarren haurtzaroa

(6-7tik 12 urtera)

– Interes abstraktuak azaltzen dira.– Adimen logiko-zehatza garatzen da: eragiketa logiko-zehatzak egiteko gaitasuna,

hala nola objektuen segidak egitea, ordenatzea eta sailkatzea.

Nerabezaroa (12 tik

16-18 urtera)

– Adimen logiko-formala finkatzen da. – Pentsamendu abstraktu eta formalera igarotzean gai bihurtzen da heldutasuneko

pentsamenduari dagozkion eragiketa konplexuenak egiteko. – Nerabeak hipotesiak egin eta egiazta ditzake, teoriak eraiki ditzake, eta eragiketa

matematiko konplexuak ebatz ditzake. – Horrez gain, arrazoimen kritikoa garatzeko aukera hasten da.

2.1. taula. Adimenaren garapenaren lau aroak, Piageten arabera.

1.3. Pentsamendu abstraktua

Zentzu zabalean hartuta, pentsamendu hitza anbiguoa da. Besteak beste, prozesu mental hauek izendatzeko erabiltzen da: zalantza egin, problemak ebatzi, iritzia eman, baloratu, arrazoitu, imajinatu, gogoratu eta abar. Ikuspuntu zehatz batetik aztertuta, pentsamendu abstraktua da gizakiak duen gaitasun bat, kontzeptuak sortzeko eta kontzeptu horien artean loturak egiteko, horrela iritziak eta arrazoiketak eratzeko.

A. Kontzeptuak

Aristotelesek esan zuen lehen aldiz kontzeptu bat zer den: gauza baten adierazpen mentala, zentzumenek ematen diguten informaziotik abiatuta eratzen dena. Kontzeptuak dira gauzen funtsa, halabeharrezko berezitasunak kontuan izan gabe. Haien hitzezko adierazpena izenen bidez egiten da, edo hitz baliokideen bidez: katu, justizia, txori eta abar. Kontzeptuak dira:

• Unibertsalak. Multzo bereko elementu guztiei aplika dakizkieke.

• Abstraktuak. Gauzak ordezkatzen dituzte, haien ezaugarri indibidualak alde batera utzita.

Auto, tren edo hegazkin kontzeptuak erabiltzen ditugunean, edozein auto, tren edo hegazkin zehaztu edo defini dezaketen ezaugarri komunei buruz ari gara. Gainera, kontzeptuek aldi berean adierazten dituzte bi alderdi: batetik, izateko modu jakin bat (edukiera; hau da, kontzeptuan adierazitako ezaugarrien bilduma edo multzoa); bestetik, izateko modu jakin hori duten elementuen multzoa (hedadura; hau da, kontzeptu hori zenbat elementuri aplika dakiekeen).

B. Judizioak

Judizioak eragiketa mentalak dira. Subjektu bati buruzko baieztapenak edo ezeztapenak dira. Edozein judiziok hiru elementu ditu: subjektua, predikatua eta aditza. «Mahaia zuria da» judi-zioak honako hauek ditu: subjektua («mahaia»), predikatua («zuria») eta aditza («da»).

Ikuspuntu logiko batetik aztertuta, judizioek adierazten dute kontzeptuen arteko lotura egoki-tzapenekoa edo ez-egokitzapenekoa den. «Gizakia arrazionala da» judizioan adierazten da arrazional izatea badagokiola gizakiari. «Gizakia ez da hilezkorra» judizioak adierazten du hilezkor izatea ez dagokiola gizakiari. Judizioak hitzez adierazteko, adierazpen-perpausak era-biltzen dira. Adierazitakoaren arabera, judizioak egiazkoak izan daitezke, edo faltsuak; eta edukiaren arabera, analitikoak edo sintetikoak izan daitezke.

• Egiazko judizioak. Predikatua subjektuari badagokionean. Adibideak: «Bilbo da Bizkaiko hiriburua», «Artelatzek ez dute sagarrik ematen».

Kontingentziazko harremana

Bi gauzen arteko lotura –judizioetan predikatuaren eta subjektuaren arte-koa– ez dator, derrigorrean, erlaziona-tutako elementuen esentziatik.

Datu gehiago

Jean Piaget(1896-1980)

Psikologo suitzarra, epistemologia genetikoaren sortzailea. Hezkuntzari, hizkuntzari eta adimenaren garapena-ri buruzko lan ugari argitaratu zituen. Aipagarrienak dira Hizkuntza eta pen-tsamendua umearengan (1931), Sa-rrera epistemologia genetikora (1950) eta Biologia eta ezagutza (1967).

Biografia

2.2. irudia. Kontzeptuak. Gauza baten adierazpen mentala da kontzeptua. Adierazpen hori zentzumenek ematen diguten informaziotik abiatuta sortzen da.

Edukien garapena

Amaierako atalak

Unitateei ekiteko, testu bat eta horretan oinarri-tutako hasierako jarduera bat proposatzen dira. Aipu batzuk ere badaude, edukia zentratzen la-guntzeko eta hasieratik hausnartzen hasteko.

Unitateak zehaztasunez eta arintasunez daude garatuta. Epigrafe bakoitza-ren amaieran, testu filosofikoak daude, testu iruzkinak egiten trebatzeko eta hobeto hausnartzen, ulertzen eta aztertzen ikasteko.

Filosofia sakonki. Zeharkako edukiak aplikatzen dira ulertuz irakurtzeko, argudiatzeko, arra-zoitzeko eta aztertzeko. Gomendioak. Liburuak, web-orriak,

filmak eta abar proposa tzen dira, hainbat iturritako informazioa aukeratzen eta sistematizatzen ikasteko.

Berrikusteko. Hainbat jarduera daude, edukiak finkatzeko, berrikusteko eta es-kemak eta kontzeptu-mapak egiteko.

Page 2: 4 LIBURUAREN EGITURA · Filosofiari lotuta interes handia duten beste liburu batzuk: Gogo askea (1996), Bizitzari buruzko galderak (1999), Pentsamendu arriskutsuak (2002), Heroiaren

5LIBURUAREN EGITURA

7

1. MULTZOA Filosofia: jakintza teoretikoa1. MULTZOAFilosofia: jakintza teoretikoa

Jesus Mosterin filosofoa, egungo pentsalari gutxi bezala, zorrotz eta aise mugitzen da filosofia, logika matematikoa eta zientzia enpi-rikoaren arteko mugan. Ekarpen handiak egin dizkio zientziaren fi-losofiari, antropologiari, kulturaren filosofiari eta arrazionaltasunaren teoriari. Bilbon jaio eta Espainia, Alemania eta Estatu Batuetan ika-si ondoren, ikerkuntza-irakaslea da CSICeko Filosofia Institutuan, Londresko Academia Europaea-ko kidea da, Parisko Institut Interna-tional de Philosophie-ko kidea, International Academy of Philo-sophy of Science-ko kidea, eta Pit tsburgheko Uniber tsitateko Center for Philosophy of Scien-ce-ko kidea. Logika eta Zientzia Filosofiako katedratikoa izan da Bartzelonako Unibertsitatean, eta irakasle gonbidatua Europa, Asia eta Amerikako hainbat unibertsita-tetan. Bere azken liburuen artean daude La naturaleza humana (Es-pasa, 2006), Los lógicos (Espasa, 2007), Lo mejor posible: Raciona-lidad y acción humana (Alianza, 2008), La cultura humana (Espa-sa, 2009), Diccionario de Lógica y Filosofía de la Ciencia (2010, Roberto Torrettirekin idatzia), eta Historia del Pensamiento-ko hamar liburuak (Alianza, 2006-2012).

Arrazionaltasun teorikoa eta praktikoaJesus Mosterin

Arrazionaltasunak optimizatu egiten du gure helburuak lortzeko bidea.

«Arrazionaltasunaren» zentzu moderno, ekonomiko edo indartsu horrek hizkuntzarako gai-tasuna eta arrazoizkotasuna aurresuposatzen ditu, baina haratago doa, eta ebaluazio- eta optimizazio-prozesuak ere txertatzen ditu. Arrazionaltasunaren nozio hori erabiltzen dute erabakiaren teoriak, jokoen teoriak, teoria ekonomikoak eta ekintzaren filosofiak.

Arrazionaltasuneko (edo erabaki arrazionaleko) problemak soilik planteatzen dira in-determinazioren bat duten egoeretan, non agenteak maniobratzeko tarte bat daukan eta ordezko ekintza-bideak hauta ditzakeen. Zer erabakirik edo hautaturik ez dagoen testuinguru deterministetan ez dago arrazionaltasun-problemarik. Arrazionaltasunaz hitz egiteak zentzua izan dezan, dena berdin ez iruditzeaz gain, agenteak lehentasunak edo helburuak eduki behar ditu. Indiferentzia edo fribolitatea dagoenean –ez helbururik ez lehentasunik–, ez dago arrazionaltasun-problemarik. Nora ezean paseatzera irteten banaiz, hartzen dudan edozein bide beste edozein bezain on da, eta ez dago arrazional-tasunez erabaki beharreko ezer. Nolanahi ere, helburu bat (katedralera joan nahi dut) edo lehentasun bat (nahiago dut kale lasaietan paseatu) egon bezain laster, arazo arra-zional bat planteatzen da: nola heldu katedralera edo nola saihestu kale zaratatsuak.

Zer ideia hartu erabakitzen dugunean, arrazionaltasun teorikoaz hitz egiten dugu. Zer egin erabakitzen dugunean, arrazionaltasun praktikoaz hitz egiten dugu. Arrazionalta-sun teorikoaren nahiz praktikoaren gainean garatu da teoria formal bat (gehienbat ma-tematikoa eta aski onartua) eta teoria material bat (teoria formaleko ideien eta ekint-zen infradeterminazioa murrizten saiatzen da, nola edo hala errealitatean sustraituz eta gure izaerarekin konektatuz, baina ez dago hain onartua).

Arrazionaltasun teorikoaren helburua da gure sinesteen irismena eta egiatasuna maxi-mizatzea. Bere teoria formalaren eskakizun nagusia da gure sinesteen multzoa sendoa izatea. Gure sinesteetan kontraesanen bat aurkitzen dugun bakoitzean, haiek berrikus-teko prest egon behar dugu. Horrek eskatzen du koherentzia bilatzea, ondorioak ixtea (arrazionala denak bere sinesteen ondorioak onartu behar ditu) eta sinesteei probabi-litate subjektiboak ematea, probabilitate-teoriaren ildoan. Adibidez, 1/3 probabilitatea ematen badiogu p-ri, 2/3 eman behar diogu ez p denari.

Arrazionaltasun teorikoaren nozio formala sendotasun logikora mugatzen da, eta ba-teragarria da edozein sinesterekin, inoizko zoroena izanda ere. (Napoleon naizela eta Napoleon Korsikan jaio zela sinesten badut, sinetsi beharra daukat –arrazionaltasun formalez– ni Korsikan jaio nintzela; baina ni ez naiz Napoleon eta ez nintzen Korsikan jaio). Mugatze horiek ahulegiak dira, berez, arrazionaltasun teorikoa guztiz karakteri-zatzeko. Nolabait ere ukitu behar dugu lurra, nolabait ere errealitateari lotu behar diogu sinesteen globo sendo hori. Agente arrazional baten sineste-multzoari bi lotura material eskatu ahal dizkiogu: pertzepzio indibidualarekiko lotura eta zientziarekiko lotura (hau da, arrazionaltasun teoriko kolektiboarekin uztartzea).

Arrazionaltasun praktikoaren bidez maximizatzen dugu gure helburuen lorpena. Bere teoria formala erabaki arrazionalaren teoria da, eta hiru erabaki motak aztertzen ditu:

ziurtasunean hartuak, arriskuan hartuak eta ziurgabetasunean hartuak. Arriskuan har-tutako erabakiak dira garrantzizkoenak: agenteak hainbat ekintzaren artean hautatu be-har du, ez dago ziur ondorioei buruz, baina probabilitate subjektiboak ematen ausartzen da; ustez, erabilgarritasunak (hau da, desiragarritasunak) ere eman ahal dizkie ondorio posibleei. Bayes-en arauak ematen du soluzioa: «espero duzun erabilgarritasuna maxi-mizatuz joka ezazu». Ekintza posible batetik espero den erabilgarritasuna da ondorio posibleen erabilgarritasunen probabilitateen batura haztatua. Arrazionaltasun praktiko bayestarra edo formala sendotasunera mugatzen da, eta bateragarria da koherentea den edozein jarrera eta helburu-sistemarekin, erabat zoroa izan arren. Gure helburu-sistema zentzu materialean arrazionala izan dadin, formala ez den zerbaiti lotu behar zaio. Biologikoki emandako eta genetikoki heredatutako gure helburuen eta premien sistemari lotzen diona da loturarik sendoena. Izan ere, gure entzefaloa, eboluzioaren poderioz, batez ere gure premia biologikoak asetzeko moldatu den tresna bihurtu da.

1> Zure ustez, zer da arrazionalta-suna?

2> Idazlearen ustez, zer da arrazio-naltasuna?

3> Noiz sortzen dira arrazionaltasun-problemak? Jar ezazu adibide bat, eguneroko bizitzan proble-ma horiek agertzen direnekoa.

4> Eskema bat egin eta ber tan erakuts ezazu zer alde dagoen arrazionaltasun teorikoaren eta arrazionaltasun praktikoaren ar-tean, bai eta bakoitzaren ezau-garri nagusiak ere.

5> Bila ezazu informazioa erabaki arrazionalaren teoriari buruz.

Jarduerak

mizatuz joka ezazu». Ekintza posible batetik espero den erabilgarritasuna da ondorio posibleen erabilgarritasunen probabilitateen batura haztatua. Arrazionaltasun praktiko bayestarra edo formala sendotasunera mugatzen da, eta bateragarria da koherentea den edozein jarrera eta helburu-sistemarekin, erabat zoroa izan arren. Gure helburu-sistema zentzu materialean arrazionala izan dadin, formala ez den zerbaiti lotu behar zaio. Biologikoki emandako eta genetikoki heredatutako gure helburuen eta premien sistemari lotzen diona da loturarik sendoena. Izan ere, gure entzefaloa, eboluzioaren poderioz, batez ere gure premia biologikoak asetzeko moldatu den tresna bihurtu da.

naltasuna?

3> Noiz sortzen dira arrazionaltasun-posibleen erabilgarritasunen probabilitateen batura haztatua. Arrazionaltasun praktiko posibleen erabilgarritasunen probabilitateen batura haztatua. Arrazionaltasun praktiko

77

Victoria Camps (Bar tzelona, 1941) Filosofia Moral eta Poli-tikoaren katedratikoa da Bar t-zelonako Uniber tsitate Autono-moan. 1993 eta 1996 ar tean PSC-PSOEko senataria izan zen. Consell de l’Audiovisual de Cata-lunyako aholkularia izan da. Fun-dació Víctor Grífols i Lucas eta Espainiako Bioetika Batzordeko lehendakaria da. Bere liburuan ar-tean daude La imaginación ética, Virtudes públicas (Saiakerako Es-pasa Saria), Paradojas del indivi-dualismo, El siglo de las mujeres, La voluntad de vivir, Creer en la educación, El declive de la ciuda-danía, El gobierno de las emocio-nes (Saiakerako Sari Nazionala). 2008an Nazioarteko Menéndez Pelayo Saria jaso zuen. 2014an honoris causa doktorea izendatu zuten Huelvako Unibertsitatean. Bere azken liburua Breve Historia de la Ética da, 2013koa.

Demokraziarako herritarrakVictoria Camps

Politika eta morala derrigorrez lotzen dituzten bi kontzeptu daude. Bata, «demokrazia» da; bestea, «giza eskubideak». Bizi garen demokrazia, aldi berean, zuzenbide-estatua da, hau da, justizia eta askatasunaren moduko printzipio edo balio nagusi batzuk dituen demokrazia. Balio horietan oinarriturik, hainbat eskubide aitortzen ditugu: adierazpen-askatasunerako eskubidea, hezkuntzarako eta osasuna babesteko eskubidea edo poli-tikan parte hartzeko eskubidea. Demokraziak zer esan nahi duen eta giza eskubideek zer esan nahi duten aztertzen badugu, herritartasunaren ideiarekin egingo dugu topo. Estatu demokratiko batean bizi diren pertsonak ez dira botere absolutua daukan norbaiten men-deko; herritar dira, subiranotasunaren jabe den demos edo herriko kide. Demokraziak, hitzez hitz, «herriaren gobernua» esan nahi du. Egungo demokrazia ordezkatzaileetan Konstituziotik datorren ordenamendu juridikoak edo legeak agintzen du, hura da arau gorena, gure ordezkariek Parlamentuan adostu dutena. Era horretan, herritarrek, beren ordezkariak hautatuz, gobernatzen dituen prozesuan parte hartzen dute.

Badakigu demokraziak urruti daudela perfektu izatetik. Teorian, bere erakundeetan he-rria dago ordezkaturik, baina herritarrek ez dute sentitzen hautatuak izan direnek ongi ordezkatzen dituztenik. Konstituzioak funtsezko eskubideak aitortzen ditu, lege askoren bidez bermatzen dira hezkuntzarako, osasun-sistemarako, etxebizitzarako edo lanerako eskubidea. Berme horiek, baina, ez dira aski, adibidez lanerako eta etxebizitza duin baterako eskubideen kasuetan. Demokraziak eraldatu eta perfekzionatu egin behar du, bere baitako idealak gehiago islatu daitezen errealitatean. Hor sartzen da morala jokoan. Politika demokratikoak bere helburuak irits ditzan, bultzada etiko bat eman be-har zaio: bere kide guztiek sentitu behar dute bai ardura bai beren aldetik ahal dutena jarri beharra, demokraziak hobeto funtziona dezan.

Demokraziak berez dena baino hobea izateko behar duen bultzada etiko horri «zibis-moa» deitzen diogu. Zibismoa cives-tik dator, ‘herria’, eta herriaren interesei lotuta sentitzea esan nahi du edo, gaur esango genukeen moduan, bizi garen gizarteari lotuta sentitzea. Ikuspuntu horretatik, herritar izatea ez da soilik Estatuak bermatu behar di-zkigun eskubide batzuen subjektu izatea, baizik eta, aldi berean, betebehar batzuekin konprometitzea, balio etikoak izan daitezen azkenean ekintza kolektiboa sustatzen du-tenak. Hala, zibismoa edo herritar-jarduna dira herritar guztiek partekatu behar duten minimo komun etikoa. Denok ditugu betebehar zibikoak, edozein izanik ere bakoitzaren jatorrizko kulturak. Konpromiso minimo hori eskatzen du demokraziak, bertan bizitzeko eta bermatzen dizkigun ondasunak jaso ahal izateko. Konstituzio politiko bat onartzeak, horrek dakarren guztiarekin, ezin ditu herritarrak axolagabe utzi, edo soilik beren intere-sik partikularrenei begira. Interes orokorra edo guztien ona deitu ahal zaion horren alde egiteko betebehar minimoa dago.

Konpromiso zibikoa hainbat eratan agertzen da. Lehenbizikoa, gizartearekin edo Esta-tuarekin daukagun kontratu moduko horri gorputza ematen dion legeria aitortzea eta betetzea da. Kontratu horren bidez, uko egiten diogu erabateko eta kontrolik gabe-ko askatasun bat izateari, eta, trukean, babes pertsonala eta oinarrizko eskubideen

bermea jasotzen dugu Estatutik. Zuzenbide-estatu baten berezko betebeharra zergak ordaintzea da, era horretan bakarrik lortu baitaiteke desberdintasunak gutxitzen joatea eta aberastasuna zuzenago birbanatzea, beti bakar batzuen eskuetan geratu gabe. Herritarraren bigarren betebeharra politikan parte hartzea da, bozka-eskubidea erabi-liz. Eskubide hori lortzeak ahalegin eta zailtasun handiak eskatu ditu, baina, aitortua izan denetik aurrera, gutxiesteko joera dago. Duela mende bat, emakumeak salbuetsi-ta zeuden eskubide horretatik, Giza Eskubideen Adierazpenak aldarrikatu arren gizaki guztiak libre eta berdin direla. Demokrazia ahuleko edo jaio berriko herrialde asko dau-de oraindik, eskubide hori beren herritar guztiei behar bezala bermatzen ez dietenak. Hauteskundeak garbiak diren lekuetan, ordea, abstentzioak gora egiten du, herritarrak mesfidantza eta desilusioa sentitzen duelako erakundeen eta agintarien jardunarekiko. Parte-hartze politikoa makaldu egiten da, politikariak hura suspertzeko gai ez direlako, eta harekin zerikusirik izan nahi ez duten herritarren apatiarengatik. Batzuen eta bes-teen zibismoak huts egiten du horretan.

Herritarraren konpromisoa, baina, ez da mugatzen zergak ordaintzera eta hauteskun-deetan parte hartzera. Guztien onarekin konprometitzeak esan nahi du norberaren onarengatik soilik ez aritzea. Gure munduko indibidualismoak atomizatu egin ditu gi-zarteak: gizabanakoak atomoen antzekoak dira, beren interesa bilatzen dute, dirua gurtu eta ez zaizkie axola besteen eta gizarte osoaren problemak. Zuzenbide-estatuak oinarrizko zerbitzu batzuk ematen badizkigu –adibidez, hezkuntza, osasun-sistema eta gizarte-segurantza–, zerbitzu horiek zaintzea eta erabiltzea da zibismoa. Zibikoa da norberaren bikaintasuna lortzen saiatzea lanean ere, edozein eremutan. Hots, guztion mundu bateko parte sentitzea zibikoa da, baina denok jarri behar dugu zerbait geure aldetik, guztion mundu horrek hobera egin dezan. Erromatar Errepublikan libertas est civitas maxima sortu zen, askatasunak zibilizatua izan behar du. Ideia hori guztiz bere egiten duena soilik izan daiteke herritar.

1> Azaldu politika eta morala lotzen dituzten bi kontzeptuak. Eman lotura horren adibide zehatz bat.

2> Herritarrak zergatik ez dira or-dezkatuak sentitzen? Problema hori funtsezkoa dela iruditzen zaizu egungo demokrazietan?

3> Azaldu zer diren zibismoa eta betebehar zibikoak.

4> Egin eskema bat testuan aipat-zen diren konpromiso zibikoaren formekin.

5> Azaldu Erromatar Errepublikako liber tas est civitas maxima..

Jarduerak

II. MULTZOA Filosofia: jakintza antropologikoa

izan denetik aurrera, gutxiesteko joera dago. Duela mende bat, emakumeak salbuetsi-ta zeuden eskubide horretatik, Giza Eskubideen Adierazpenak aldarrikatu arren gizaki

2> Herritarrak zergatik ez dira ordezkatuak sentitzen? Problema hori funtsezkoa dela iruditzen

147

Jose Luis Pardo filosofia-katedra-tikoa da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Kolaboratzailea izan da Revista de Occidente, Archipiélago edo Claves de razón práctica aldizkarietan eta El País egunkarian. Gaztelaniara itzuli ditu filosofia garaikideko idazleak –adibidez, F. Jameson, G. Debord, G. Agamben edo G. Deleuze–, eta ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu hainbat uniber tsitate eta erakundetan. Besteak beste, ho-nako liburu hauek argitaratu ditu: Transversales. Texto sobre los tex-tos; La Metafísica. Preguntas sin respuesta y problemas sin solu-ción; La Banalidad; Deleuze. Vio-lentar el pensamiento; Sobre los Espacios. Pintar, escribir, pensar; Las formas de la Exterioridad; La intimidad; Estructuralismo y cien-cias humanas; Fragmentos de un libro anterior; La regla del juego. Sobre la dificultad de aprender filo-sofía (Saiakerako Sari Nazionala); Esto no es música. Introducción al malestar en la cultura de masas; Nunca fue tan hermosa la basura; Estética de lo peor. De las ventajas e inconvenientes del arte para la vida; El cuerpo sin órganos. Pre-sentación de Gilles Deleuze; Políti-cas de la intimidad. Ensayo sobre la falta de excepciones, eta A pro-pósito de Deleuze.

Filosofia eta erabilgarritasunaJose Luis Pardo

Filosofiari jaio zenetik leporatu zaio «ez duela ezertarako balio», edo gizartearentzat edo gizabanakoarentzat kaltegarria dela ere bai. «Teorikoegia» izateagatik dela pentsa liteke, baina alderantziz da. Proposamen teorikoen doktrina edo gorputz bat balitz, argi dago filosofiak praktikan «gauzatu» edo errealitatearen aurrean jarri beharko luke-ela, balio duela frogatzeko. Filosofia, baina, ez da doktrina ez teoria. Filosofia ez da «praktikoa», hain zuzen ere, «teorikoa» ez delako, eta halakotzat hartzea ez da soi-lik sailkatze- edo izendatze-akatsa, zerbait okerreko fitxategi batean artxibatzea; hori egiten duenak ez dauka hura artxibatzeko beste fitxategirik, beste apal mentalik, ez badira doktrinaren gorputzak edo emaitza praktiko-enpirikoak; filosofia «zertaz den» ulertzea, baina, gure sailkapen-eskemak aldatzea da, tiradera bat irekitzea sailkatu ezin denarentzat, taxonomia horretan sartzen ez denarentzat, argitara ateratzen baiti-tu gure praktiken eta hizkuntzen azpian dauden aurresuposizioak, gure eskemak eta sailkapenak elikatzen dituzten sustraiak.

Filosofia alferrikakoa dela dioen salaketaren aurrean bizitzarako dituen onura ugariak aipatu izan dira, eta ahalegin horiek hiru kategoriatan sailkatu daitezke: (1) bizimodu arautuko jarraitzaileen erkidego bat defendatzen dutenak, adibidez Antzinateko pitago-rikoen edo zinikoen artean; (2) oinarri filosofikoak dituen erregimen politiko bat nahi dutenak eta, beraz, hori betearazteko «aparatu» askoz konplexuago bat behar dutenak, hein batean derrigortzailea; eta (3) eduki teorikoak gizartean aplikatzen dituztenak (ad-ministrazio publikoaren edo kudeaketa eta erabaki korporatiboaren teknikak, zientzia formalen edo naturalen garapen teknologikoak, komunikazio-estrategiak, marketina, etab.), eremu horiek eraginkorrago bihurtzeko asmoz. Ildo horretan joanda, filosofia nahasi egiten da doktrina erlijioso batekin (lehen kasuan), ideologia politiko batekin (bigarrenean) edo teoria zientifiko batekin (hirugarrenean). Eta nahasmen horretatik pseudoerlijio bat, pseudoideologia bat edo pseudozientzia bat sortu, eta, luzera, fi-losofiaren deskreditua areagotu eta filosofoaren irudi publikoa barregarri bihurtzen da: eraginkortasunik ez duela-eta zalantzan egoteaz gain, groteskoagoa da azkenean iruzurra dela ikusten den erabilgarritasun bat frogatu nahi duenean.

Hasieratik onar dezagun: filosofia ez da erabilgarria, errentagarria edo baliagarria gizartearentzat, baldin eta «erabilgarri izatea» esaten badiogu zenbatu daitezkeen onu-rak sortzeari edo gizarteak zakarkeria gutxiagoz funtzionatzeko baltsamoa izateari. Ez du egokitzea edo konformatzea eragiten, alderantziz baizik: gatazka eta desadostasu-na bultzatzen du, eztabaida eta moldatu ezina eta, gainera, ez du dirurik ematen. Eta horregatixe jarraitzen du beharrezkoa izaten gaur egun, irabaziak ematen ez dituen guztia poesia zaharra bezala zahartuta eta baztertuta geratzen dela ematen baitu. Walter Benjaminek gizartearen fenomeno nagusietako baten bidez deskribatzen zuen egungo bizimodua: esperientzia pobretzea. Antzinakoek ezagutu gabeko miseria mota berri horrek belaunaldien arteko jarraipena eteten du, hala nola erloju mekanikoaren orratzek mozten duten denbora loturarik gabeko une moteletan, egungo gizakien biografiak birrinduz, aberatsago eta pobreago. Biziera honek beste edozeinek baino zabor gehiago sortzen du, eta hondakinez egindako mendien zakar guztien artean

daude gizakiaren piltzarren azken hondarrak, errentagarriak ez direlako bazterturik. Antzinakoak bezala, egungo pentsalariak gogoeta egin behar du jakiteko eta jardu-teko aukerei buruz, bere lanbidea da zabor artean aztarrika ibiltzea gizarteak bazter-tu dituen sentiberatasun- eta ulermen-hondar horiek aurkitu arte, gizarteak hobeto funtziona dezan eta oparotasun teknologiko horren erdian hain pobre ez bizitzeko. Horiek bere kideen eskura jarriz, filosofoa ez da ari gizarteak hobeto funtziona dezan laguntzen; aitzitik, bizia ematen die makinaren joana oztopatzen duten harri koskor ho-riei. Baina aurkikuntza horiek dira aberasbide bakarrak (politikarako, gizarterako edo ekonomiarako baliaezinak), ugaritasunaren adar anakroniko baten moduan egungo bizimodu pobretua konpentsatzeko eta muga gaindiezin bat ezartzeko eraginkortasu-naren eta errentagarritasunaren logikari.

1> Zergatik esan izan da filosofiak ez duela ezertarako balio?

2> Azaldu filosofia zergatik ez den teoria bat ez doktrina bat.

3> Egilearen ustez, zer da filosofia?

4> Azaldu, adibide bat emanez, fi-losofiaren defentsan aipatutako arrazoi bakoitza.

5> Filosofia zergatik ez da erabilga-rria gizartearentzat?

6> Zure ustez ere, filosofia beha-rrezkoa al da gaur egun? Eman arrazoia.

Jarduerak

III. MULTZOA Filosofia: jakintza aplikatua

Metodologia-eredu berritzailea eta helburu zabalekoa da. Haren oinarria da ikaskuntza-gaiak zehaztea, gelako be-har pedagogikoei erantzun ahal izateko. Hainbat baliabide didaktiko daude, askotarikoak, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua errazteko.

Ikasgai guztiek baliabide digitalen banku bat dute. McGraw-Hill Education On-line irakaskuntza-zentrotik esku-ratu daiteke, eta material osagarriak ditu, bai irakaslea-rentzat, bai ikasleentzat ere.

On-line irakaskuntza-zentroa (CEO) Liburu digitala

Blokeen azalak

Liburu honetako edukiak hiru bloketan daude banatuta. Hiru pentsalari espainiarrek berariaz idatzitako testuak proposatzen dira sarrera gisa, eta hainbat jarduera daude testu horiek lantzeko.

I. blokea. Filosofia, jakintza teoretikoa; Jesús Mosterín-en artikulua.

II. blokea. Filosofia, jakintza antropologikoa; Victoria Camps-en artikulua.

III. blokea. Filosofia, jakintza aplikatua; José Luis Pardo-ren artikulua.