3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxearen hizkuntza proiektua

4
3.1 materia/ 2012ko urriak 16 3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua 1 3.unitatea. Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua. Honezkero ikusi dugu irakurle eta idazle heldu batek zer jakin behar duen eta zer egiten jakin behar duen modu autonomo eta esanguratsuan irakurri eta idazteko. Aipatu dugu ere bai, hizkuntza idatziaren jabekuntza hasten dela haurra hizkuntza idatziarekin harremanetan jartzen den une beretik, sarritan eskolan hasi aurretik. Prozesu natural bat da, interakzioa eskatzen duena hizkuntza idatzia menperatzen duten pertsonekin, eta eskolan lagundu daitekeena. HHko ikasleek sarritan eskolatzen dira hizkuntza idatziari buruz hainbat gauza dakitela, eta hizkuntza idatziarekin hainbat gauza egiten dakitela. Edonola ere, ezin dugu esan helduek bezala irakurtzeko eta idazteko gauza direnik. Trebetasun maila hori, gainera, ez da lortuko HH etaparen amaieran, EAEko HHrako curriculumak berak argi asko adierazten duenez. Nabarmendu nahi izan dugu irakurketa eta idazketa prozesuaren ikaskuntza HHtik harago doala. Etapako helburua ez izan arren, horrek ez du esan nahi eskolan hizkuntza idatzia irakatsi behar ez denik. Gakoa da jakitea zer irakatsi daitekeen HHn hizkuntza idatziari buruz, eta nola antolatu behar da ikasgelan hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntza hori. Ikasiko duzu: Hizkuntza idatziaren zein alderdi irakas daitezkeen HHn, hala nola, kontzientzia fonologikoa, testu generoa eta idazketa harmonikoa. Hizkuntza idatziari buruz OCDak agintzen duena, horren arabera esku hartze didaktikoa antolatzeko. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuan nolako garrantzia duen hizkuntzaren ikas- irakaskuntzan.

description

3.unitatea

Transcript of 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxearen hizkuntza proiektua

Page 1: 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxearen hizkuntza proiektua

3.1 materia/ 2012ko urriak 16

3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua

1

3.unitatea. Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta

ikastetxeko hizkuntza proiektua.

Honezkero ikusi dugu irakurle eta idazle heldu batek zer jakin behar duen eta zer egiten jakin

behar duen modu autonomo eta esanguratsuan irakurri eta idazteko. Aipatu dugu ere bai,

hizkuntza idatziaren jabekuntza hasten dela haurra hizkuntza idatziarekin harremanetan

jartzen den une beretik, sarritan eskolan hasi aurretik. Prozesu natural bat da, interakzioa

eskatzen duena hizkuntza idatzia menperatzen duten pertsonekin, eta eskolan lagundu

daitekeena.

HHko ikasleek sarritan eskolatzen dira hizkuntza idatziari buruz hainbat gauza dakitela, eta

hizkuntza idatziarekin hainbat gauza egiten dakitela. Edonola ere, ezin dugu esan helduek

bezala irakurtzeko eta idazteko gauza direnik. Trebetasun maila hori, gainera, ez da lortuko HH

etaparen amaieran, EAEko HHrako curriculumak berak argi asko adierazten duenez.

Nabarmendu nahi izan dugu irakurketa eta idazketa prozesuaren ikaskuntza HHtik harago

doala.

Etapako helburua ez izan arren, horrek ez du esan nahi eskolan hizkuntza idatzia irakatsi behar

ez denik. Gakoa da jakitea zer irakatsi daitekeen HHn hizkuntza idatziari buruz, eta nola

antolatu behar da ikasgelan hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntza hori.

Ikasiko duzu:

• Hizkuntza idatziaren zein alderdi irakas daitezkeen HHn, hala nola, kontzientzia

fonologikoa, testu generoa eta idazketa harmonikoa.

• Hizkuntza idatziari buruz OCDak agintzen duena, horren arabera esku hartze didaktikoa

antolatzeko.

• Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuan nolako garrantzia duen hizkuntzaren ikas-

irakaskuntzan.

Page 2: 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxearen hizkuntza proiektua

3.1 materia/ 2012ko urriak 16

3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua

2

Oharra: gogoan izan <Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua> izeneko hitzaldia.

1.jarduera. EAErako Oinarrizko Curriculum Diseinuak agintzen duena

hizkuntza idatziaren irakaskuntzari buruz HHn.

Esku artean duzue EAErako HH etapa arautzen duen O.C.Daren atal bat, hain zuzen,

hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena izeneko esperientzia eremuari dagokiona. Arretaz

irakurri testua eta identifikatu hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntzarekin zerikusia duten

alderdiak.

HH curriculuma dc_educ_inf_e.pdf

Irakurri banaka lehendabizi, eta ondoren bikoteka jarrita osatu ondoko taula. Behin osatu

duzuenean, talde handira ekarri.

Zer dio OCDk hitzezko hizkuntzari buruz (ahoz nahiz idatziz)

Komunikazioaren

xedeak:

*

*

Zer agintzen du OCDk hizkuntza idatziari dagokionez

Zer da idatzizko

hizkuntza HHko

haurrarentzat?

*

*

*

Zein helburu zehazten

du HHrako?

*

*

*

Zein eduki landu

behar da HHko

1.zikloan?

*

*

*

Zein eduki landu

behar da HHko

2.zikloan?

*

*

*

Zeintzuk dira

ebaluazio irizpide

*

Page 3: 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxearen hizkuntza proiektua

3.1 materia/ 2012ko urriak 16

3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua

3

nagusiak? *

*

Zein alderdiri

erreparatu behar

diogu hizkuntza

idatzia ikas-

irakasteko?

*

*

*

2.jarduera. Hizkuntza idatziaren alderdi irakasgarriak HHn.

Aurreko jardueran hizkuntza idatziari dagokionez OCDak agintzen dituenak ikusi ahal izan

dituzue. Orain alderdi irakasgarri orokorretan multzokatuko dituzue. Aurreko zutabean

ipinitako eduki bakoitzak kontzientzia fonologikoarekin, testu generoarekin edo eta idazketa

harmonikoarekin zer ikusia ote duen adierazi. HHrako curriculumak agintzen dituenak

zerrendatu ezkerreko zutabean, eta lotu itzazue erdiko zutabean zerrendatu ditugun alderdi

orokorrekin. Zailtasunei buruzko hitzaldian agertu diren zailtasunak ere lotu itzazue alderdi

orokorrekin. Kontuan izan, eskubiko zein ezkerreko zutabeetan zerrendatutakoak, agian,

erdiko zutabean zerrendaturiko alderdi bakar bat baino gehiagorekin lotu daitekeela, hala dela

uste baduzu, lasai asko egizu lotura bat baino gehiago.

Amaitzen ez baduzue, etxean bukatu.

EAErako HHko Curriculumak

agintzen duena hizkuntza

idatziari dagokionez

HIZKUNTZA IDATZIAREN ALDERDI

IRAKASGARRI OROKORRAK HHn

ZAILTASUNAK

A) Kontzientzia fonologikoa

B) Testu generoa

C) Idazketa harmonikoa

(kaligrafia, ergonomia)

Page 4: 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxearen hizkuntza proiektua

3.1 materia/ 2012ko urriak 16

3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua

4

3.jarduera (ez-presentziala): irakurgaia

Fons Esteve, M. (2009) Leer y escribir para vivir. Alfabetización inicial y uso real de la lengua

escrita en la escuela. GRAO. Barcelona. Liburu honen hainbat pasarte irakurriko duzue, 19-24;

33-99.

Jarri zortzinaka eta hautatu zein pasarte laburtuko duzue, taldekideei pasatzeko.

1. Pasartea: Usos de la lengua escrita (33-38)

2. Pasartea: La secuenciación didáctica (41-44)

3. Pasartea: El papel del maestro o la maestra (45-58)

4. Pasartea: La organización social (59-64)

5. Pasartea: el espacio (65-68)

6. Pasartea: el tiempo (69-72)

7. Pasartea: los materiales curriculares (73-82), eta la organización de los contenidos (83-84)

8. Pasartea: criterios de evaluación (85-102)

Zortzinaka jarriko zarete eta denek dena irakurri behar duzuen arren, dagokion pasartearen

laburpena baino ez du egin behar izango bakoitzak. Laburpenak banatu zuen taldeko kideekin

eta igo mudlera.