2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

9
Bost Erreinuak 1 BOST ERREINUAK Gaur egun, munduan gutxienez hiru milioi espezie desberdin ezagutzen dira. Hala eta guztiz ere, zientzialarien ustez, orain arte ezagutzen direnak baino askoz gehiago falta omen dira identifikatzeko. Identifikatzeko geratzen diren espezie ugarien artean, gehienak mikroorganismoak, tamaina txikiko animalia eta landareak dira, bai eta onddo asko eta ornogabe batzuk ere. Beraz, izaki bizidun asko dira oraindik azterkizun. Aristoteles-en garaitik XX. Mendearen erdiraino zientzialariek organismo bizidunak bi erreinu desberdinetan banatzen zituzten: Landare eta Animali Erreinuak. Baina hortik aurrera batzuek bakterioak eta onddoak ez zirela landareak ez animaliak behatu zuten. Hirurogeietan, biokimika eta mikroskopiaren aurrera pausuei esker, beste proposamen berriak aurkeztu ziren eta batez ere Whittaker-rek (1969) egindakoak bost Erreinuetakoa hain zuzen ere: Monera, Protoktista, Animali, Landare eta Fungi Erreinuak. Izaki bizidun bakoitza zer taldetakoa den identifikatzeko, lau irizpide erabiltzen dira: - Organismoaren nutrizio mota: autotrofoa edo heterotrofoa. - Izaki bizidunaren antolaketa zelularra: zelulabakarrak eta zelulanitzak - Organismoaren zelulak nukleorik duen ala ez: eukariotoak eta prokariotoak. - Zelula-pareta edukitzea izaki bizidun batzuen berezko ezaugarria. Erreinu bakoitzeko organismoek ezaugarri komunak dituzten arren, erreinu bakoitzean ere dibertsitate handia dago. MONERA PROTOKTISTA FUNGI LANDAREAK ANIMALIAK Nutrizioa Batzuek nutrizio autotrofoa dute, eta besteek heterotrofoa Batzuek nutrizio autotrofoa dute, eta besteek heterotrofoa Heterotrofoa Autotrofoa Heterotrofoa Antolaketa zelularra Zelulabakarrak Zelulabakarrak Zelulanitzak Zelulabakarrak Zelulanitzak Zelulanitzak Zelulanitzak Nukleoa Prokariotoa Eukariotoa Eukariotoa Eukariotoa Eukariotoa Zelula-pareta Mureina Batzuek pareta dute, osaera aldakorrekoa Kitina Zelulosa Paretarik gabe

Transcript of 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Page 1: 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Bost Erreinuak 1

BOST ERREINUAK

Gaur egun, munduan gutxienez hiru milioi espezie desberdin ezagutzen dira. Hala eta guztiz ere, zientzialarien ustez, orain arte ezagutzen direnak baino askoz gehiago falta omen dira identifikatzeko. Identifikatzeko geratzen diren espezie ugarien artean, gehienak mikroorganismoak, tamaina txikiko animalia eta landareak dira, bai eta onddo asko eta ornogabe batzuk ere. Beraz, izaki bizidun asko dira oraindik azterkizun. Aristoteles-en garaitik XX. Mendearen erdiraino zientzialariek organismo bizidunak bi erreinu desberdinetan banatzen zituzten: Landare eta Animali Erreinuak. Baina hortik aurrera batzuek bakterioak eta onddoak ez zirela landareak ez animaliak behatu zuten. Hirurogeietan, biokimika eta mikroskopiaren aurrera pausuei esker, beste proposamen berriak aurkeztu ziren eta batez ere Whittaker-rek (1969) egindakoak bost Erreinuetakoa hain zuzen ere: Monera, Protoktista, Animali, Landare eta Fungi Erreinuak.

Izaki bizidun bakoitza zer taldetakoa den identifikatzeko, lau irizpide erabiltzen dira:

- Organismoaren nutrizio mota: autotrofoa edo heterotrofoa.

- Izaki bizidunaren antolaketa zelularra: zelulabakarrak eta zelulanitzak

- Organismoaren zelulak nukleorik duen ala ez: eukariotoak eta prokariotoak.

- Zelula-pareta edukitzea izaki bizidun batzuen berezko ezaugarria. Erreinu bakoitzeko organismoek ezaugarri komunak dituzten arren, erreinu bakoitzean ere dibertsitate handia dago. MONERA PROTOKTISTA FUNGI LANDAREAK ANIMALIAK

Nutrizioa Batzuek nutrizio autotrofoa dute, eta besteek heterotrofoa

Batzuek nutrizio autotrofoa dute, eta besteek heterotrofoa

Heterotrofoa Autotrofoa Heterotrofoa

Antolaketa zelularra

Zelulabakarrak Zelulabakarrak Zelulanitzak

Zelulabakarrak Zelulanitzak

Zelulanitzak Zelulanitzak

Nukleoa Prokariotoa Eukariotoa Eukariotoa Eukariotoa Eukariotoa

Zelula-pareta Mureina Batzuek pareta dute, osaera aldakorrekoa

Kitina Zelulosa Paretarik gabe

Page 2: 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Bost Erreinuak 2

MONERA ERREINUA Erreinu honenetan biltzen diren organismoak zelulabakarrak dira eta zelula prokariotoez eraturik daude. Zelula mota honek AN-ren inguruan ez du mintz nuklearrik. Oso egitura sinplea dute eta tamaina txikia izaten dute. Lurrean dauden izaki bizidunik ugarienak dira. Erreinu honek izaki bizidunik bakunenak hartzen ditu bere baitan: Bakterioak eta Zianobakterioak.

BAKTERIOAK Bakterioen taldea askotarikoa da eta izaki zelulabakarrak hartzen ditu bere baitan: mikra ingurukoak izaten dira. Nonahi bizi dira: itsasoan, ibaietako, aintziretako eta urmaeletako ur gezatan, lurrean, airean eta baita animalia batzuen digestio aparatuan ere. Bakterio gehienak heterotrofoak dira eta habitatean aurkitutako materia organikoaren hondarrak jaten dituzte. Beste batzuk, berriz, autotrofoak dira, eta beren elikagaiak sortzen dituzte. Morfologiari dagokionez lau taldetan banatzen dira: baziloak (bastoi itxurakoak), kokoak (esferikoak), bibrioak (koma itxurakoak) eta espiroketak (helize itxurakoak). Ugalketa asexuala aurkezten dute. Bakterioa hazi egiten da, bere DNA bikoiztu egiten du eta gero bi bakterioetan bereizten da gemazio prozesuaren bidez. Egitura prokariotoa duela 3800 milioi urte baino lehenagokoa da eta horrek erakusten du oso ondo moldatu dela Lurrak historian zehar izan dituen baldintza guztietara. Poloetan bizi diren bakarrak dira, gainerako izaki bizidunek ezin baitute hain tenperatura baxua jasan. Eta beste horrenbeste gertatzen da ur irakineko iturri termaletan ere: horrelakoetan bakterioak aurkituko ditugu soilik. Bada, zientzialarien ustez, inoiz Marten bizirik aurkitzekotan, litekeena da gertutako izaki bizidunak bakterioak izatea.

Page 3: 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Bost Erreinuak 3

Bakterio batzuk kaltegarriak dira gizakiontzat. XIX. mendean Robert Koch medikuak aurkitu zuen zer lotura dagoen bakterioen eta bakterio horiek gizakiei eragiten dizkieten kalteen artean: tuberkulosia bazilo mota jakin batek (Mycobacterium) eragiten duela aurkitu zuen. Bakterioen eraginez sortzen diren beste gaixotasun batzuk: beherakoa (Staphylococcus), meningitisa eta neumonia (Streptococcus), salmonelosia eta tifusa (Salmonella), kolera (Vibrio), sifilia (Treponema) eta tetanoa (Clostridium). Bakterio batzuek, eraldatzaileak, materia organikoa beste molekuletan eraldatuz esku hartzen dute; beste batzuek, deskonposatzaile gisa, hondar organikoak berriro erabil daitezkeen substantzia inorganikoetan deskonposatzerakoan materia-zikloa itxiz, eta beste batzuek ekoizle gisa, kimiosintetiko nahiz fotosintetikoak, landareekin batera materia organikoa sortuz eta oxigenoa askatuz. Organismo sinbionte gisa, belarjaleei elkartzen zaizkie eta haiek deskonposa ezin ditzaketen substantziak (zelulosa, lignina, etab.) liseritzen dituzten hesteak, edo bitaminikoak diren substantziak sortzen dituzte. Landare leguminosoen sustraiekin sinbiosian bizi diren bakterio nitrogeno finkatzaileak dira. Modu naturalean, hartziduraren bidez, gizakiak erabiltzen dituzten produktuen (gazta, yogurra, ozpina…) ekoizleak dira batzuk (Lactobacillus). Beste batzuk (Escherichia coli) gizakion hesteetan bizi dira eta jaten ditugun elikagaiak digeritzen laguntzen ditute. Injinerutza genetikoaren tekniken bitartez substantzien ekoizleak: intsulina, hazkuntza-hormona. Bakterio batzuek infekzioak tratatzeko substantziak ekoizten dituzte: antibiotikoak ZIANOBAKTERIOAK Autotrofoak dira eta Eguzkiaren argiaz baliatuta, beren elikagaiak sortzen dituzte. Itsasoan, urmaeletan eta lur hezetan egoten dira, eta sarritan koloniak eratzen dituzte, elkarren berdin-berdinak diren zelula multzoak, alegia. PROTOKTISTA ERREINUA

Erreinu honetan biltzen diren organismoak zelula eukariotoez eraturik daude (kromatina, gunearen barneko materiala, mintz baten barnean dago eta zelula bakar batez edo gutxi batzuez osatutako izaki bizidunak dira. Oso izaki desberdinak hartzen ditu bere baitan: Algak eta Protozooak) PROTOZOOAK Izaki zelulabakarrak dira, zelula eukariotoak dituzte eta materia organikoaren hondarrak edo beste izaki zelulabakar batzuk jaten dituzte (heterotrofoak). Milaka protozoo espezie daude: gehienak bizi askea dute eta itsasoan eta ur gezatan bizi dira eta bakterioak baino askoz handiagoak dira: paramezioek, adibidez, milimetro hamarrena izaten dute (begi hutsez ere ikus daitezke). Protozooak oso aktiboak dira, eta zeluletan dituzten atal berezi batzuen bidez (zilioak eta flageloak) higitzen dira.

Page 4: 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Bost Erreinuak 4

Hogei protozoo inguruk soilik sortzen dizkigute gaixotasunak gizakioi. Horietako batzuek (Plasmodium: malaria, Entamoeba. disenteria amebiarra, Trypanosoma: loaren gaixotasuna) milaka gizakiri eragiten diete urtero eta horietako asko hil egiten dira. Ur kutsatuen bitartez edo intsektuen bektoreen bidez transmititzen diren gaixotasunak dira.

Ugalketa asexuala eta sexuala aurkezten dute. Azken honetan zigotoak espora erresistente eta pareta sendo itxura hartzen du lehorte eta hotz garaietan. ALGAK Bi motatako algak daude: zelulabakarrak eta zelulanitzak. Ez batzuek eta ez besteek ez dute egiazko ehunik. Izaki autotrofoak dira eta landareek bezalaxe ( fotosintesiaren bidez, kloroplastoak dituzte eta) sortzen dituzte elikagaiak. Era askotako algak daude. Zelulabakarrak mikroskopikoak dira; zelulanitzak, berriz, handiak. Uretan bizi dira, bai itsasoko ur gazitan eta baita ur gezatan ere. Hala ere badira lurzoruan edo zuhaitzen azalean bizi diren algak ere. Nahiz eta alga gehienen bizia askea den, alga batzuk itsasoko ornogabeen zelulen barruan bizi dira sinbiosian (belakietan, koraletan…). Lehorreko algen artean ere hainbat sinbiosi daude: esate baterako onddoekin: likenak.

Alga makroskopikoak hiru taldetan banatzen dira: Alga berdeak (uste da horietatik eboluzionatu zutela landareek), Alga arreak eta Alga gorriak. Oso errez bereizten dira koloreari esker. Kolore pigmentu berezien eta klorofilaren araberakoa da. Alga zelulabakar mikroskopikoen taldean, diatomeak, dinoflagelatuak eta euglenoideak daude. Algek bizi zikloak dituzte eta bertan sexu bidezko ugalketa eta asexuala txandakatzen dute.

Algak antzinatik erabili izan dira jateko. Algetatik gelatina antzeko produktua ateratzen da (agar-agar) eta substantzia hori bakterioak hazteko erabiltzen da. Alga batzuek, gehiegi hazten direnean, kutsadura-arazo larriak eragin ditzakete aintziretan eta urmaeletan. Itsasoko alga batzuek arriskutsuak dira animalientzat eta gizakientzat, substantzia toxikoak sortzen dituzte eta.

Page 5: 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Bost Erreinuak 5

FUNGI ERREINUA Erreinu honek biltzen dituen izaki bizidunak eukariotoak dira. Gehien-gehienak zelulanitzak dira eta ez dute ehunik. Denek beste izaki bizidun batzuen hondarrak jaten dituzte, hau da, heterotrofoak dira. Onddo gehienak sexu bidez zein asexualki ugaltzen dira, eta askotan txandakatzen dira Zelulek kitina molekulaz osatutako zelula-pareta dute. Kitina zelula-paretari esker. Zelula sendoagoa eta trinkoagoa da, eta onddoa giro gordinagoan bizi daiteke, hezetasun gutxiagorekin. Onddo gehienak, ozeanoetan, ibaietan eta aintziretan bizi dira, edo lehorreko ingurune hezeetan, baso hostogalkorretan, adibidez. Onddoak, bakterioekin batera, materia organikoaren deskonposatzaile nagusiak dira. Gizakion ikuspuntutik, zenbait onddo oso kaltegarriak dira: laboreak, elikagaiak, etxebizitzak, arropak eta abar hondatzen dituzte, eta batzuek gizakiak ere kaltetzen dituzte Onddoak hainbat antibiotiko eta sendagai sortzeko oinarria dira 100000 onddo-espezie baino gehiago daude. Onddoen antolaera zelularra nolakoa den kontuan hartuz, bi talde handi bereiz daitezke: Onddo zelulabakarrak eta onddo zelulanitzak. ONDDO ZELULABAKARRAK Mota askotako onddo zelulabakarrak daude eta oso ingurune desberdinetan bizitzeko gai dira. Arruntenak legamiak dira. Organismo horiek zelula obalatuak izaten dituzte; eta batzuetan, elkarri loturik, kate laburrak osatzen dituzte. Legamien nutrizioan oso prozesu berezia gertatzen da: hartzidura. Prozesu horretan azukreak transformatu egiten dira, energia lortzeko. Hartzitzeko prozesuan, organismoak gasak eta beste hondakin batzuk askatzen ditu, eta horiek organismoaren ingurunea eraldatzen dute. Legamiak ezinbestekoak dira zenbait elikagai eta edari egiteko (ogia, gazta, ardoa, garagardoa…). Onddo mikroskopiko batzuk landareen edo animalien parasitoak dira. ONDDO ZELULANITZAK Onddo zelulanitzak hifa izeneko harizpi luze eta mehe batzuez osatuta daude. Hifa guztien multzoari mizelioa deritzo. Harizpi horiek, gehienetan, begi hutsez ikusten zailak izaten dira, eta mikroskopioa erabili behar izaten da horretarako. Bi mota bereizten dira: Lizunak eta Perretxikoak. LIZUNAK Lizunek oso mizelio adarkatuak garatzen dituzte bizi diren ingurunean, egoera txarrean dauden elikagaietan sarrienik. Mizelioetatik esporangioak deritzen ugaltze-egiturak irtetzen dira kanporantz eta esporangioetan esporak sortzen dira. Esporak ugaltze-zelulak dira. Zelula horiek gai dira beste zelula batekin elkartu gabe organismo gehiago sortzeko.

Page 6: 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Bost Erreinuak 6

Lizunak ikusten dira gaizki kontserbatutako elikagaietan edo luzaroan giro tenperaturan utzi diren jakietan. Ikusten erreza da, esate baterako, laranjetan hazten den lizuna. Onddo horren izena Penicillum da, hifek pintzel itxura dutelako. PERRETXIKOAK Perretxikoak zenbait onddo zelulanitzek erazten dituzten ugaltze-egiturak dira. Perretxiko asko jangarriak dira. Lehorreko onddo batzuek mizelio handiak sortzen dituzte, eta lurzoruaren azaleko geruzan garatzen dira. Mizelio horiek, hazten direnean, zedarririk gabeko sare bat osatzen dute; baina baldintza natural egokiak suertatzen direnean, hifak elkartu egiten dira eta kanporantz hazten dira, perretxikoa hain zuzen ere. Lurrean bizi ohi dira, leku ilunetan eta hezeetan; hala nola, basoetan, sasi artean eta belardietan. Euskal Herrian udazkena izaten da perretxiko gehien sortzen den sasoia, urtaro euritsua delako eta landare hostogalkorrek lurrean materia organiko ugari uzten delako. Udazkenak, bada, perretxiko mota asko ekartzen ditu, baina beste sasoi batzuetan ere aurki daitezke; esate baterako, udaberran karraspina konikoa agertu ohi da, eta neguan kolibia. Txapela perretxikoaren goiko atala da eta forma asko har ditzake: konbexua, laua, kanpai itxurakoa… Txapelaren azpian orriak daude eta haietan esporak sortzen dira. Batzutan orriak ez dira agertzen baina poroak edo tolesturak bai. Hanka txapelari eusten dion egitura da. Gehienetan zilindrikoa izaten da. Perretxiko batzuek eraztun moduko bat izaten dute hankan. Erraboila hankaren oinarria da eta ugaltze-egitura eta mizelioaren gainerako zatia lotzen ditu. Batzuetan, zorroa deritzon mintz batek inguratzen du erraboila.

Txanpinoiek, esnegorriek eta saltsa-perretxikoek txapela daukate, baina txapeldunez gain, beste forma batzuetako perretxikoak ere badaude, batzuek (manitek, adibidez) koral adarkatuen itxura dute, beste batzuek (astaputzek, eb) globulu edo udare-forma dute. Are gehiago, zenbait perretxiko (arte-ardagaiak, kasu) zuhaitzen enborretan hazten dira, erlaitz moduko batzuk eratuz.

Page 7: 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Bost Erreinuak 7

LANDARE ERREINUA Landare Erreinuan sartzen diren izaki guztiak zelulanitzak dira; eukariotoak, beraz. Eguzkia da horien energi iturria eta Lurretik hartzen duten materia inorganikoaz elikatzen dira. Mota askotako landareak daude. Goroldioak landare primitiboak dira. Lehorrean hazten dira, nahiz eta uraren mende bizi diren, eta horregatik, beren habitata oso leku hezeetara mugatzen da. Antzina, uretako landareek lehorrera irteteko egin zituzten ekinaldietako askok porrot egin zuten eta goroldioak dira lehorrera erabat moldatu ez zirenetako eredu bat. Uretatik irten zirenean, landareek egitura jakin batzuen jabe egin behar izan zuten, lurrean zutik mantentzeko; antzinako landare horien artean dira Iratzeak. Hauek, lurrean zutik mantentzeko gai izateaz gain, altuera dezente ere hartzen dute. Iratzeak goroldioak baino hobeto moldatu ziren lehorrera eta gehiago hedatu eta garatu ziren. Baina iratzeek uraren mende segitzen dute ugaltzeko. Uretatik kanpora ugaltzeko gai izan ziren landareak; hau da, beren ugalketa uretako inguruneetatik askatu zuten landareak lehorrean hedatu eta ingurune berrietara moldatzeko gai izan ziren; landare horiek haziak eta loreak dauzkatenak dira.

Page 8: 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Bost Erreinuak 8

ANIMALI ERREINUA

Metazooen izen arrunta animalia da. Enbrioietatik abiatuta garaturiko bizidun plurizelular holozoikoak dira; gametoak ez dira inoiz egitura zelulabakarretan sortzen, organo sexual plurizelularretan baizik. Ehun eta organoetan antolaturik egoteagatik bereizten da metazooen egitura; beraz, ez lirateke plurizelular terminoz izendatu behar, zelulanitzetatik haranzkoak baitira. Animali gehienek hurrengo ezaugarriak dituzte:

- Higitzeko ahalmena eta horrela elikagaiak bila ditzakete. Substratu finko bati itsatsita bizi diren animaliei dagokionez, zilio edo flagelo higigarriak dituzten zelulak harrapakinak antzemateko

- Erlazio sistema konplexua dute (zelula sentsorialak, , zentzumen organoak, nerbio sistema…) eta horren bidez inguruan ematen diren aldaketak antzeman eta behar adinako erreakzioak sortzen dituzte sumatutako estimuluari erantzuteko

- Zelula bakoitzaren eta guztien nutrizioa bermatzeko zenbait sistema eta aparatu dituzte: o Digestio aparatua o Arnas sistema o Iraitz aparatua o Barne bitarteko zirkulatzialea Animalien sexu bidezko ugalketa da, baina organismorik primitiboenen sexu bidezko ugalketa zein asexuala izan daitekeen. Lehorreko espezieak: barne ernalketa. Uretako espezieak: kanpo ernalketa. Filum inportanteenak hauexek dira: Poriferoak, Knidarioak, Moluskuak, Anelidoak, Artropodoak, Ekinodermatuak eta Kordatuak.

Page 9: 2_Bost_erreinuak_Apunteak.pdf

Bost Erreinuak 9

ERREINUA ZELULA

MOTA

ZELULA

KOPURUA

NUTRIZIOA UGALKETA ADIBIDEAK

Zelulabakarrak

Autotrofoak Asexuala Zianobakterioak Monera

Prokariotoa

Zelulabakarrak

Heterotrofoak Asexuala Bakterioak

Zelulabakarrak Heterotrofoak Asexuala Sexuala

Protozooak Protoktista

Eukariotoa

Zelulabakarrak Zelulanitzak

Autotrofoak Sexuala Algak

Fungi

Eukariotoa

Zelulabakarrakk Zelulanitzak

Heterotrofoak

Sexuala

Lizunak Legamiak Onddoak Likenak

Landarea

Eukariotoa

Zelulanitzak

Autotrofoak

Sexuala

Goroldioak Azeri-buztanak Iratzeak Gimnospermoak Angiospermoak

Animalia

Eukariotoa

Zelulanitzak

Heterotrofoak

Asexuala Sexuala

Cnidarioak Moluskuak Anelidoak Artropodoak Ekinodermatuak Kordatuak