22. ekarpena. Zinema Estatu Espainolean

3
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Zinema Estatu Espainiarrean http://www.mcu.es/cine/ Izena, banaka: Ander Bolibar Ekarpenaren helburua: Espainiako Filmen eta zinemaren inguruan dagoen informazio-iturri ahaltsuena ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea. Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren bidez. Eginbeharrekoak: Zer bilatu daiteke webgune honetan? Ahalik eta detaile gehienarekin azaldu Espainiar estatuan ikus-entzunezkoekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu. Horrela, estatuko zinemaren egoera aztertzen du, momentuan karteleran dauden filmak zerrendatzen ditu, estatuko filmen filmografia bat eskaintzen du, estatuko sarien berri ematen du, diru- laguntzei buruzko datuak eskaintzen ditu, ikus-entzunezko munduko erakundeen berri ematen du… Laburbilduz, estatuko zinema sustatzeko helburuarekin, estatu barruko ikus- entzunezko produktuei buruzko datu eta laguntza asko eskaintzen ditu.

description

Estatu barruko ikus-entzunezko produktuei buruzko datu ofizialak jasotzeko, diru laguntzen berri edukitzeko eta zinemari buruzko ikerketen berri edukitzeko, oso baliagarria da estatuko webgune ofiziala ondo ezagutzea. Horretarako landu dugu gaurko ekarpena.

Transcript of 22. ekarpena. Zinema Estatu Espainolean

Page 1: 22. ekarpena. Zinema Estatu Espainolean

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zinema Estatu Espainiarrean http://www.mcu.es/cine/

Izena, banaka: Ander Bolibar

Ekarpenaren helburua: Espainiako Filmen eta zinemaren inguruan dagoen informazio-iturri

ahaltsuena ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.

Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren

bidez.

Eginbeharrekoak:

Zer bilatu daiteke webgune honetan? Ahalik eta detaile gehienarekin azaldu

Espainiar estatuan ikus-entzunezkoekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu.

Horrela, estatuko zinemaren egoera aztertzen du, momentuan karteleran

dauden filmak zerrendatzen ditu, estatuko filmen filmografia bat eskaintzen du,

estatuko sarien berri ematen du, diru-laguntzei buruzko datuak eskaintzen ditu,

ikus-entzunezko munduko erakundeen berri ematen du… Laburbilduz,

estatuko zinema sustatzeko helburuarekin, estatu barruko ikus-entzunezko

produktuei buruzko datu eta laguntza asko eskaintzen ditu.

Sartu “Boletin informativo” atalean. Espainiako zinemaren garapenaren inguruko

datuak nahi dituzu. 1996tik 2006ra zenbat film estreinatu dira? Zein da

tendentzia?

1996 urtean estatuko 266 film estreinatu ziren, 2006an ordea, 372. Tendentzia

beraz, gorakoa izan da. Kanpoko filmetan ere eman da gorakada hau, beraz,

esan dezakegu globalki lehen baino film gehiago estreinatzen direla.

Boletin informativo (1996-2006)

Page 2: 22. ekarpena. Zinema Estatu Espainolean

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Pelikula baten gidoi bat duzu buruan baina diru-laguntza behar duzu gidoia

idazteko. Ideia bat egiteko, jakin nahi duzu iaz, 2008 zenbat eskaera egon ziren

eta zenbati eman zioten diru-laguntza. Eman emaitza eta azaldu bilaketa nola egin

duzun.

Lehenik eta behin, ezkerreko zutabean “Memorias de ayudas a la

cinematografia” atala aukeratu. Bertan 2008 urtean klikatu. Azkenik, gure

proiektua gidoi bat idaztea denez, “Ayudas al desarrollo de guiones”

aukeratuko dugu.

Bertan ikusten da, 2008 urtean 453 proiektu aurkeztu zirela, 38 baztertu egin

ziren hasieratik, 381 proiekturi ezetza eman zieten eta azkenik 34 proiektu izan

ziren, laguntza jaso zutenak.

Alejandro Amenabarrek ze filmetarako egin du musika?

Alejandro Amenabar, bere azken filmean, Ágora-n, zuzendari izateaz gain,

musikaren kargu ere ibili da.

Tasio pelikulak zenbat ikusle izan ditu? Non grabatu zen, ze herrietan? Eman

emaitza eta azaldu bilaketa nola egin duzun.

“Base de datos de películas calificadas “ ataleko bilatzailean Tasio bilatu dut. Emaitza bakarra zegoenez, bertako erregistrora sartu naiz. Bertan datu askoren artean, erraz identifikatu dut Ikusle kopuruarena, hain zuzen “Datos de distribución” atalaren barruan, “Espectadores: 637 660”

Non grabatu zen jakiteko, irakurtzen jarraitu dut. Amaieran, “Datos de rodaje” atalean, “Lugares de rodaje”-n azaltzen dira grabazioko kokalekuak. (Valle de las Amescoas - Zudaire - Baquedano - Barindano - Viloria - Galdeano - Eulz - Artaza - Eraul - Mañeru - Ulibarri –Estella)