Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Zinema Estatu Espainiarrean http://www.mcu.es/cine/
Izena, banaka: Ander Bolibar
Ekarpenaren helburua: Espainiako Filmen eta zinemaren inguruan dagoen informazio-iturri
ahaltsuena ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.
Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren
bidez.
Eginbeharrekoak:
Zer bilatu daiteke webgune honetan? Ahalik eta detaile gehienarekin azaldu
Espainiar estatuan ikus-entzunezkoekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu.
Horrela, estatuko zinemaren egoera aztertzen du, momentuan karteleran
dauden filmak zerrendatzen ditu, estatuko filmen filmografia bat eskaintzen du,
estatuko sarien berri ematen du, diru-laguntzei buruzko datuak eskaintzen ditu,
ikus-entzunezko munduko erakundeen berri ematen du… Laburbilduz,
estatuko zinema sustatzeko helburuarekin, estatu barruko ikus-entzunezko
produktuei buruzko datu eta laguntza asko eskaintzen ditu.
Sartu “Boletin informativo” atalean. Espainiako zinemaren garapenaren inguruko
datuak nahi dituzu. 1996tik 2006ra zenbat film estreinatu dira? Zein da
tendentzia?
1996 urtean estatuko 266 film estreinatu ziren, 2006an ordea, 372. Tendentzia
beraz, gorakoa izan da. Kanpoko filmetan ere eman da gorakada hau, beraz,
esan dezakegu globalki lehen baino film gehiago estreinatzen direla.
Boletin informativo (1996-2006)
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Pelikula baten gidoi bat duzu buruan baina diru-laguntza behar duzu gidoia
idazteko. Ideia bat egiteko, jakin nahi duzu iaz, 2008 zenbat eskaera egon ziren
eta zenbati eman zioten diru-laguntza. Eman emaitza eta azaldu bilaketa nola egin
duzun.
Lehenik eta behin, ezkerreko zutabean “Memorias de ayudas a la
cinematografia” atala aukeratu. Bertan 2008 urtean klikatu. Azkenik, gure
proiektua gidoi bat idaztea denez, “Ayudas al desarrollo de guiones”
aukeratuko dugu.
Bertan ikusten da, 2008 urtean 453 proiektu aurkeztu zirela, 38 baztertu egin
ziren hasieratik, 381 proiekturi ezetza eman zieten eta azkenik 34 proiektu izan
ziren, laguntza jaso zutenak.
Alejandro Amenabarrek ze filmetarako egin du musika?
Alejandro Amenabar, bere azken filmean, Ágora-n, zuzendari izateaz gain,
musikaren kargu ere ibili da.
Tasio pelikulak zenbat ikusle izan ditu? Non grabatu zen, ze herrietan? Eman
emaitza eta azaldu bilaketa nola egin duzun.
“Base de datos de películas calificadas “ ataleko bilatzailean Tasio bilatu dut. Emaitza bakarra zegoenez, bertako erregistrora sartu naiz. Bertan datu askoren artean, erraz identifikatu dut Ikusle kopuruarena, hain zuzen “Datos de distribución” atalaren barruan, “Espectadores: 637 660”
Non grabatu zen jakiteko, irakurtzen jarraitu dut. Amaieran, “Datos de rodaje” atalean, “Lugares de rodaje”-n azaltzen dira grabazioko kokalekuak. (Valle de las Amescoas - Zudaire - Baquedano - Barindano - Viloria - Galdeano - Eulz - Artaza - Eraul - Mañeru - Ulibarri –Estella)
Top Related