202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan...

16
“Gazte ekintzaileak behar ditugu” 202. zk. Bigarren aroa Apirilak 2 2013 Irungo euskarazko hamabostekaria Erreportajeak Zabaltza plazako litxarreria kioskoak 40 urte bete ditu 7 Elkarteak Argoiak 11 Gaztea Scooter-aren lilura 12 Haurren lanak Txingudi Ikastola 14 Gazte informazioa 15 Kultur agenda Kinka ekonomiko honetatik ateratzen garenean lehiakor izateko prestatu behar dugu w w w . i r u n e r o . c o m Irunero Elkarrizketa: Luxio Ugarte, Enpresagintza Fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) irakaslea eta MIKeko ikertzailea Lidergo Ekintzaile graduko ikasle talde bat. w Sar zaitez web orrian eta Facebooken Kirolak Super Amara BAT, sekulako sasoia Argoiak Elkartea: emakumeak plazara

Transcript of 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan...

Page 1: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

“Gazte ekintzaileak behar ditugu”

202. zk.Bigarren aroa

Apirilak 22013

Irungo euskarazko

hamabostekaria

ErreportajeakZabaltza plazakolitxarreria kioskoak 40urte bete ditu

7 Elkarteak Argoiak11 Gaztea Scooter-aren lilura12 Haurren lanak Txingudi Ikastola14 Gazte informazioa15 Kultur agenda

Kinka ekonomiko honetatik ateratzen garenean lehiakor izateko prestatu behar dugu

www.irunero.com

I runero

Elkarrizketa: Luxio Ugarte, Enpresagintza Fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) irakaslea eta MIKeko ikertzailea

Lidergo Ekintzaile graduko ikasle talde bat.

w

Sarzaitez

web orrian etaFacebooken

KirolakSuper Amara BAT, sekulako sasoia

Argoiak Elkartea:emakumeak plazara

Page 2: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

Editoriala18 urte, 201 zenbaki, 6.432 orrialde. Iruneroko idazlarit-zako argia iaz itzali zen. Orain berriro piztu da. Irungo eus-karazko herri aldizkaria berrituta eta indarberritutadatorkigu plazara.

Urtebeteko tarte honetan Irunero ez da egun batez erebaztertutako proiektu bat izan, egunero urrats txiki bateman delako ostera argia ikus zezan. Prentsa gogor joduen kinka ekonomikoa gora behera, lekukoa jaso eta au-rrera jarraitu behar zen. Bide honetan badira giltzarri izandiren bi hitz: borondatea eta euskara. Biak ala biak uz-tartuz -eta sentimendu eta burugogorkeria pixka bat ge-hituz- Iruneroren bigarren aroa hasi da. Hemendikaurrera hamabostekaria izango da, kolorez eta dohainik.

Honaino iritsi ahal izateko aletxoa jarri duten guztiei es-kerrak eman nahi dizkiegu, bereziki Irungo Udalari zeinhainbat kolaboratzaile eta merkatariei, horien laguntzagabe lerro hauek amets hutsa lirateke eta.Irunero plazan da eta zabalik. Irungo euskaldunei gomitaluzatu nahi diegu parte har dezaten iritzi artikuluak edobestelako kolaborazioak bidaliz. Gure hirian ongi sustrai-tutako aldizkaria izango bada herritarrek elikatutakoa be-harkoduelako.Bigarren aroa hasi da. Egin dezagun topa!

Aspaldiko partez,filme bat ikustekoerabakia hartuduzu, hau da, 8.40€

ordaintzeko erabakia asteko egun arrunt bat izanezgero. Ahaztu lagunek USB batean pasatu dizkizu-ten filmeak, alboratu DVDtan dauzkazun telesailkuttunak, bilduma merkeetan erosi dituzun DVDakedota sarean une oro ikusi ahal duzun edozein for-matako fikzio. Filmeak ikusteko pantailarik egokie-nean, alegia, pantaila handi-erraldoi batean ikusinahi duzu gutxienez bizitza bezain handia den is-torio bat, oxala bizitza bera baino handiagoa denistorio bat (larger than life, diote ingelesez). KolonIbilbidea goitik behera zeharkatzen duzularik, “es-kale” deitzen diegun bost pertsonek diru eske jar-duten dute ibilbidearen alde batean; parekoespaloian ere, beste bost pertsona diru eske da-biltza. Horiek egunero ikusten dituzun eszenak di-renez, ez zara ezertan pentsatzen hasten etaaurrera egiten duzu abenturatako filmea omenden Life of Pi edo Piren bizitza-z gozatzera.

Filmeak kontatzen dizu nola mutiko batek bizirau-

ten dituen 227 egun Bengalako tigre batekin hon-doratutako itsasontziaren salbatxalupa bateanOzeano Barearen erdian. Tigrearekin bakarrik ge-ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten etazebra baten konpainia zeuzkan. Mutikoa animalienartean bizirauten saiatzen den bitartean, hienakorangutana eta zebra akatzen ditu. Gero, tigreakakatuko du hiena. Tigrea eta mutikoa aurrez-aurre:animalien erreinuko erregea eta gizakien erreinukogaztea. Piztia basatiaren begirada eta gizaki gazte-aren begirada oraindik garbia. Bizi sena bor-borbietan, bakoitza bere premiekin. Mutikoa ausar-tzen da begiratzera tigrearen begien hondoraino;bizirauteko, saiatzen da hura domatzen. Biek gauzabera “nahi” baitute azken finean, jan, bizi. Istorioon batek sorrarazten duen harriduraz eta lilurazbetea dago filmea.

Etxerako bidean, pentsatzen duzu zein salbatxa-lupa handian goazen guztiok (auskalo nora) edo-nor jateko prest dagoen bankari-ekonomiabasanimaliaren konpainian. Domatua geneukalairitzita, jaten eman diogu. Eta oraingoz, piztiarenpaparrari besterik ez diogu begiratu.

Ana GrijalbaMikel Mancisidor

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Rosa Borrallo,Lara Cañizo

Baseclick S.L.

ISSN: 1134-0606Lege gordailua: SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 2320304 IRUNTel: 673 39 84 [email protected]

I runeroAldizkari hau Irungo Udalak

diruz laguntzen du

Irun atzoIrun gaur

Pi-ren bizitza (eta gu guztiona)

Mola Jeneralaren parkea Gernikako Arbola parkea

Arg: Jose Mari Castillo Arg: Jose Mari Castillo

Gernikako Arbola parkea Iparralde hiribi-dean dago, Ertzainetxearen ondoan. 1979. urtean Udalak izen hori jartzea era-baki zuen. Handik bi urtera Irungo UdalakBizkaiko Foru Aldundiari Gernikako Arbo-laren 5 muskil eskatu zizkion, parke ho-rretan landatzeko.1987an, Espainiako Gerra Zibilaren 50.urteurrenaren oroigarri, parkearen er-dian burdinazko eskultura bat jarri zen,Gernikako Arbola sinbolizatzen duena,Xabier Lakak egina.1937. urtean Udalak Mola Jenerala plazadeitzea erabaki zuen. Emilio Molak II.Errepublikaren aurkako estatu kolpea Na-farroatik prestatu zuen. 1936ko irailaren5ean Irun tropa frankistek mendeanhartu zuten, Mola buruzagi zela. Jeneralaren omenez plazan jarri zen bus-toa 1980an gauetik goizera desagertuzen.

Informazioa: Jose Monjeren Irungo kaleenizenak liburutik. Argitaratzailea: Luis deUranzu Kultur Taldea.

Yurre Ugarte

2

Page 3: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

- Zein da Irungo ekonomiarenegitura?Duela urte pare bat Mondra-gon Unibertsitatean bertako in-dustriaren eta ekonomiarendiagnosi bat egin genuen. Gurejatorriko eskualdean ez bezala(Deba Garaia), hemen enpre-sen % 95 txikiak dira eta histo-rikoki modu independenteanlan egin izan dute. Enpresa txikihauek handien menpe daude,oraindik ezin dutelako munduglobalean lehiatu. Lehiakor iza-teko elkartuta egon behardute; horrela, berrikuntzalandu ahal izango dute, admi-nistrazioari dirua eskatu, horni-duren erosketa merkeagotu...Mondragon Unibertsitatea,erakundeekin elkarlanean,puntu ahul horiei aurre egitekoestrategia gauzatzen ari dajada. Eskualdeko ekonomia-eragile guztiok norabide horre-tan lanean dihardugu.

- Zein dira irundarren puntusendoak egoera ekonomikoariaurre egiteko?Ekintzaile asko dago, jende au-sarta eta ideia onekoak. Adua-nen krisiaren ondoren enpresaasko sortu ziren; baina estrate-gia bat falta zaie, txikiak izaki,horren diseinua egiteko denbo-rarik ez dutelako, egunerokolanak ez baitie tarterik uzten.Egitura bat sortu behar da elka-rrekin indartsuago bilakatzeko.

- Zer lortu da orain arte?Dagoeneko esperientzia pilo-

tuak abian jarri ditugu. Hez-kuntza institutuak harremane-tan jarri dira enpresekinproiektuak garatzeko. Mondra-gon Unibertsitateak bere gainhartu du hibridazio egitasmoa:enpresa bi edo gehiagoren ar-tean beste bat sortzean datza.Xede horretarako diru lagun-tzak eskatu ditugu.Irun Ekintzan delakoa ere,Irungo ekonomiaren arlokoeragileek eratutako foroan, ale-gia, norabide horretan laneanari da.

- Nola ikusten duzu Irunenetorkizun ekonomikoa?Krisi-zulo honetatik aterakogara, baina denbora beharkoda eta argi eduki behar da garaionak igaro direla. Nik etorkizu-nari ez diot beldurrik. EuskalHerria beti izan da txiroa, bainasormenari esker beti aurreraegin du. Orain prestatu behardugu kinka ekonomiko honeta-tik ateratzen garenean lehiakorizateko, garbi edukita adminis-trazioarekiko gehiegizko men-pekotasunaren garaiak amaitudirela.

- Zein izango da gure enpresa-ehuna?Hozkailuetarako piezak ez di-tugu ekoiztuko, baina bai agianaeronautikarakoak. Teknologia,aisialdia, turismoa... horieketorkizun onekoak dira. Mira-mon Teknologi Elkartegia za-balduko da eta gureeskualdean instalazio berriak

edukiko ditu. Hau oso az-piegitura garrantzizkoa izangoda.

- Garai berrietarako prestatuaegoteko nolako hezkuntzabehar da?Enpresen gestio ereduak alda-tzen ari dira. Ezin da lehen be-zala zuzendu: jabearen edozuzendariaren aginduak be-teaz, eztabaidarik gabe. Orainelkarlanean aritu beharra dago,eta merkatu globalitzatu hone-tako edozein tokitan lan egi-teko prest egon.Mondragon Unibertsitateanprofil horretako gazteak for-matzea dugu xede. Bidasoan Li-dergo Ekintzaile etaBerrikuntza gradua eskaintzendugu, Espainian dagoen lehenaeta bakarra. Gazte ekintzaileakbehar ditugu, eta enpresekinlan egiten duten hezkuntza-zentroak.

Luxio Ugarte,Mondragon UnibertsitatekoEnpresagintza Fakultateko irakaslea eta MIKeko ikertzailea

“Euskaldunok gure sormenari esker aurrera

aterako gara”

“Quebec oso urruti dago!!”, esaten zion familiak gaztetan Ka-nadara ikastera joan zenean. Aurrera aterako bagara mentali-tatea aldatu beharko dugula dio; ekintzaileak izan eta munduglobalizatu honetako edozein tokitan lan egiteko prest egonbeharra dago. Luxio ziur da kinka ekonomiko larri honetatikaterako garela; baina enpresen arteko asoziazionismoa bul-tzatzea ezinbestekoa da, baldin eta lehiakor izango bagara.

“Kinka ekonomiko honetatik ate-ratzen garenean lehiakor izateko

prestatu behar dugu”

“Hozkailuetarako piezak ez di-tugu ekoiztuko,

baina agian aeronautikarakoak, bai”

3

Olaizola immobiliaria agentzia

Page 4: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

4

Hizkuntzak ikasten elkarlanean

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, badiako hiruherrietan erabiltzen diren hizkuntzetako mintza-praktikak eginahal izateko, Gu Geu egitasmoa abian jarri du aurten. Mugi Hadielkartearen lankidetzaz eta Betti Gotti zein Amicale Laïque el-karteen laguntzaz, arrakasta polita erdietsi duen jarduera mar-txan da ikasturte hasieratik.

Guztira 156 lagunek parte hartzen dute 9 taldetan banatuta:frantsesezko 7 eta euskarazko eta gaztelaniazko bana. Asteanbehin bi orduko saio bat egiten dute elkarlanean hizkuntza mailahobetzeko. “Ikasteaz gain egitasmo honek badu beste xede na-gusi bat: Irun, Hondarribia eta Hendaia ezagutzea”, azaldu duPartzuergoko teknikari Javier Gonzalezek. “Hartara bisitak, txan-goak eta bestelako jarduerak antolatzen dira; adibidez, Abba-diako gaztelura edo Hendaiako txokolate fabrikara. Argazkimuntaia ere egin dute, Emakumearen Astea kari”.

Halaber, Gu Geu egitasmoaren beste ezaugarri nagusietako batda talde bakoitzak dinamizatzaile baten laguntza daukala.“Haien lanak ere, hasieran, berebiziko garrantzia dauka, talde-kideen artean konfiantza bultzatzeko ekintzak prestatzen ditue-lako. Helburua, ordea, pixkanaka taldearen kudeaketataldekideek berek egitea da”.

Aurrera begira, taldeen arteko elkarrekintza aurreikusi da. Da-goeneko argazki ibilaldia antolatuko duela iragarri du Partzuer-goak.

Parte-hartzaileen artean badira hizkuntza ikasi nahi dutenak ko-munikazio tresna gisa erabili ahal izateko, baina badira agiri ofi-zialak eskuratzeko xedez dihardutenak ere. Profil horretakoikasleentzat Gu Geuk ikasketa tresnak jartzen ditu eskura; esatebaterako, testuen ulermena, idazketa, gramatika eta entzumenahobetzeko euskarri informatikoan dagoen web gunea. Horrela,kalitatea irabaziz, irakaskuntza formalago eta akademiko batenosagarri bilakatu da Gu Geu.

Gu Geu egitasmoari esker 156 lagunek euskarazko, frantsesezko eta gaztelaniazko mintza praktikak egiten dituzte

Oso esperientzia aberasgarria

Frantsesa ikasten ari den talde bat Abbadiako gazteluan.

Miren Polo Betti Gotti elkarteko kidea euskarazko taldearendinamizatzailea da. Astero taldekideekin Mondragon Uni-bertsitatean mintzatzeko biltzen da. “Oso pozgarria da eus-karaz hitz egiteko gogoa duen jendearekin aritzea.Esperientzia polita eta aberasgarria da”. Taldean azterketak jomuga dituztenak badaude, baita garaibatean hitz egiten zutenak baina gaur egun, inguru erdaldu-naren eraginez, ezin erabiliz dabiltzanak ere. Euskarazko taldeko zenbait kide

Iazko esperientzia pilotuko partaideak Plaiaundi bisiatuzutenean.

Page 5: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

5

Zabaltzako litxarreria kioskoak40 urte bete ditu

Zabaltza plazak hiru kiosko ditu: mu-sikarena, 1903an eraikia Euskal Jaienkariaz, prentsarena eta litxarreriena.40 urte honetan, azken bi hauek diraplazaren nortasunaren bere-berezkoelementuak.

Francisco Javier Olallaren aitari Uda-lak gozokiak eta jostailu txikiak sal-tzeko lizentzia esleitu zion. Orain delahogeitamar urte semeak hartu zuennegozioaren lema. Laster batean erre-tiroa hartuko du.

Urte dexente igaro badira ere, kios-koak beti bezain koloretsu jarraitzendu, haur eta heldu lamineroen goza-menerako. “Pipak, gominolak, krispe-tak eta txikleak produktu izarrak zireneta dira, oraindik ere”, dio FranciscoJavierrek. Produktuek izan duten al-daketarik nabariena bilgarrian bilatubehar da, lehen ia dena soltean sal-tzen baitzen; gaur egun berriz, ia denapaketetxotan. “Bai, gailetak ere bil-duta saltzen dira. Ekoizleari erosoagogertazen zaio eta gainera higieneaziurtatzen du”. “Aldatu den besteezaugarrietako bat osagaiak dira; izanere, Europako araudiari egokitzeko,kolorante artifizialak kentzen ari dira”,azaldu digu Francisco Javierrrek.

Jakina, modak ere bere eragina izatendu litxarrerien mundu honetan. Tele-bistan marrazki bizidun berriak ema-ten hasi orduko merchandisingarenmakina martxan jartzen da, litxarre-rien apalategietako jaun eta jabe bila-

katuz. Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ezezik ahoetara ere iristen dira hainbattankeratako gozoen bidez.

Modez gain, urtaroen arabera gorpu-tzak mota bateko edo besteko plazertxikiak eskatzen ditu. Hala, neguan li-txarreriak eta txokolatea saltzen dirabatik bat. Udan, ordea, izozkiak diraerregeak.

Eta krisiak eragina izan ote du?. “Bai,orain txokolatea edota gailetak beza-lako produktuak bilgarri txikietandatoz, merkeago saldu ahal izateko.Gainera, lehen, ama batek bi haur ba-zituen, euro bana gastatzen zuen;gaur egun, ordea, euro bat bientzat!”.

Hamar edo hamabi orduz lan egitenbadu ere, Francisco Javier ez da kexu.Bere leihatilatik haurren poz aurpe-giak ikusteak zerikusi handia izangodu, ezbairik gabe.

Aitona-amonak, bezero onenak

“Litxarreria bat zenbat eta handiagoa eta zenbat eta ko-loretsuagoa izan, orduan eta erakargarriago gertatzen zaiehaurrei”. Horixe umeek eskatzen dutena, baina gurasoekerosten al diete nahi dutena? “Gurasoak, eta batez ereamak, negoziatzen saia-tzen dira; baina aitona-amonak,ez, horiek biloben gutiziak asetzen dituzte tirabirarik sortugabe. Halaxe izan da beti”.

Kiosko berria Kolonibilbideko zaharbe-rritze lanak amaituondoren jarri zen.

Beheko bi argazkie-tan, Francisco JavierOlalla bere goxoki-

dendan.

Jabeak, Francisco Javier Olallak, laster bateanerretiroa hartuko du

Pintxoak eta menuak

Page 6: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

Korrika Txiki Irunen barrenaTtipi-ttapa Korrika 18 martxoaren 24ko goizaldean Irundikigaro zen Eman euskara elkarri leloa zabalduz.Gure hiriko hainbat elkarte eta tabernatan afariak antolatuziren eta bapo jan ondoren parte-har-tzaileek gorputza pixkabat astindu behar izan zuten. Eskualdeko elkarte, erakundenahiz enpresek kilometro bana erosi zuten euskararen aldekolasterketa erraldoiaren alde. Irungo Mendizaleak lehenakizan ziren lekukoa hartzen, Usategietan. Bukaeran Betti GottiEuskara Elkarteak Irungo eta Hendaiako AEKri luzatu zioten.Guztira 20 kilometroko ibilbidea egin zuen Txingudiko hiruherrietan barrena.Korrika iritsi baino bi egun lehenago Irungo hainbat ikaste-txetako ikasleek Korrika Txikia ospatu zuten hiriguneko kale-etan euskara aldarrikatuz.

Rosa SánchezAbokatua

Eskarne Ruiz de ArbuloZuzenbidean lizentziatuaEpaitegietako prokuradorea

Karrika Nagusia, 25, behe. IRUN

[email protected] [email protected]

Tel 943 632 740

Telekopia: 943 639 793

Tel 943 635 073

Telekopia: 943 622 314

6

Irudiotan, Korrika Txikia Irungo kaleetan barrena. Goian,Porrotx pailazoa haurrak aupatzen

Page 7: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

1982an 30 emakumek Gipuzkoako E-txekoandreen Elkartearen ordezkaritzaeratu zuten Irunen, aurrerago Argoiakizango zena. “Aintzindari haiek familiariemanak bizi ziren eta formakuntzarakoaukerarik gabeko emakumeak ziren”,gogoratzen du Rafi Hernandez zuzen-daritza batzordekideak. “Benetan au-sartak izan ziren! Pentsa garai hartanetxetik irten nahi izate hutsak jasotakohezkuntzari aurre egin beharra zeka-rrela”.Larretxipi kaleko bizilagunen elkartea-rena izan zen aurreneko egoitza, bainalaster Ama Miraritakoaren kalean to-patu zuten independente izateko na-hiak ase zien lokal bat. Han elkarlanean

ikasten zuten; bakoitzak zekiena parte-katzen: ingelesa, pintura, joskintza... Victoriano Juaristi kaleko egoitza hu-rrengo urratsa izan zen. “Bai, jarduerenkopuruak gora egin zuen: hitzaldiak an-tolatzen ziren, antzerki tailerrak, abes-batza, baita hainbat urtetan elkarteakbere-berezko izan duen literatur lehia-keta ere”, azaldu du Rafik.

Azken jauziaBertsolari Uztapide kaleko lokal doto-rera duela lau urte egin zuten mu-dantza, ongi merezita egin ere. Gauregun ekintza anitz eskaintzen dira. “Ja-kina, jarduerak garai berriei eta emaku-meen behar berriei egokitu egin dira”,dio lehendakari dagoen Maria Eugenia

Iparragirrek. Ikastaroen taulari errepa-ratuta ez da harritzekoa zuzendaritzabatzordeak zailtasunak izatea proposa-men berrietarako tokia eta ordua mol-datzeko. Euskara, frantsesa, ingelesa,informatika, meditazioa, pilates, esku-lanak, haurrentzako masajea, yoga,oroimen gimnasia, tai-chi... eta bestehainbaten artean aukera daiteke.Urtean behin ematen den Argoiak Sariada Elkarteak berriki abian jarri duenekitaldi nagusietako bat. Aurten, urte-tan El PIlar ikastetxeko zuzendari egonzen Fermina Belokiri eman diote.

Erronka berriakEmakumeen jabekuntza helbururik be-hinena izaki, elkarteak zeharka beste

funtzio sozial bat betetzen du. “Ema-kume adindu askok topagune batenbeharra dute -azaldu du Maria Euge-niak-. Harremanetarako topagune batizatea guztiz onuragarria gertatzenzaie”. Hain zuzen isolamendu kasuekgora egiten ari diren honetan, egoerahori pairatzen duten emakumeei irten-bide bat eskaintzea erronka berri bila-katu da Argoiak-entzat.Bestetik, lehendakariak nabarmendudu tratu txarren biktima diren emaku-meak ere elkartera laguntza bila hur-biltzen zaizkiela. “Ezbairik gabe, kasuhauek nola bideratu behar ditugun ja-kiteko formakuntza behar dugu”.

Argoiak: emakumeak plazara

Argoi euskarazko hitzak grazia eta trebetasun handiko emakumeaesan nahi du. Halakoxeak direla argi utzi dute Argoiak Kultur Elkar-teko andreek 30 urteko ibilbidean. Hasieran emakumea sustatzea xedezuen taldetxo bat zena, gaur egun 400 kide ditu eta Gipuzkoako ezau-garri hauetako elkarterik ekintzaileena bilakatu da.

Bazkide taldea, Emakumearen Astea dela-eta aurten egin duten ekitaldi batean.

943641710www.endanea.com

Jaitzubia Auzoa 40HondarribiaJaitzubia Elkartearen ondoan

Endanea, udaberri honetakolore eskaintzarik onenaaLore aukera zabala, aPrezioak aParkinaaArreta eta erosotasuna

Zatoz eta gozatu kafetxo bat hartzen lore artean

Ordutegi berria: astelehenetik larunbatera 10 -14 eta 16 - 20. Jaiegunetan, 10 -14.

Virginia BarretoMakillaje profesionala

aEzkontzak,

aJaunartzeak,

aEkitaldiak,

aBodypainting,

aArgazki saioak...

www.virginiabarreto.comTwitter @virginnmakeupFacebook: Virgin Make up

Tel: 687454676

7

Page 8: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

8

Super Amara BAT, inoiz baino hobeto

Atletismoaren denboraldiak betidanikbi garaitan banatu izan dira: indoor sa-soian eta aire zabaleko sasoian. Aben-dutik martxora irauten dute indoortxapelketek, eta apiriletik abuztura arteizaten dira aire zabaleko lehiaketak.Azken urteotan, Super Amara BidasoaAtletiko Taldea gogor azaldu da estatumailan, baina orain bukatu berri den2013ko indoor denboraldia, zalantzarikgabe, eskualdeko klubaren historiakohoberena izan da.Urtarrilean, Sabadellen izandako Espai-niako junior klubeen arteko txapelke-

tan neskak finalera sailkatu ziren, baieta sailkapen nagusian seigarren geratuere. Esan beharra dago sailkapen ho-rretan atletismoaren proba guztiakkontuan hartzen direla; beraz, osoemaitza polita eskuratu zutela esan ge-nezake.

Banakakoetan, arrakastarik handienaBaina banakako lehiaketetan izan dutebenetan arrakasta izugarria SuperAmara BATeko kirolariek. Hiru neskanabarmentzen dira argi eta garbi gureeskualdeko taldean, emaitzak aintzathartuz gero. Bata Teresa Errandoneada, eta 60 metroko hesi-lasterketa egi-ten du. Adinari erreparatuta, aipatubehar dugu junior dela; baina bai kate-goria honetan, bai seniorrean ere, Es-painiako indoor txapelduna izan daaurten. Ezin dugu ahaztu pasa den ur-tean Espainiako marka hautsi zuela ju-nior mailan.BATeko beste bitxi bat Malen Ruiz deAzua da. Pertika-jauzian lehiatzen da,

eta, Errandonea bezala, junior da. Esta-tuko txapelduna ere izan da bere kate-gorian, eta gainera aurten Espainiakojunior errekorra lortu du Antequeranegin den txapelketa nazionalean. Se-nior lehiaketan, ordea, bostgarren sail-katu zen.Eskualdeko atletismoko hirugarren iza-rra Olatz Arrieta da. Olatzek etorkizu-neko kategorian parte hartzen du, etanahiz eta proba askotan fina den, azkenboladan pentatloian ari da nabarmen-tzen. Izan ere, Euskadiko senior erreko-rra hautsi du aurten eta Espainiakoselekzioarekin ibili da nazioarteko to-paketa batzuetan. Estatuko senior txa-pelketan 60 metroko hesi-lasterketanparte hartu zuen, eta zilarrezko dominairabazi zuen, hain zuzen Teresa Erran-donearen atzetik sailkatuta.

Izar zerrenda luzeaBidasoa Atletiko Taldeak beste bi Espai-niako txapeldun izan ditu 2013ko in-door sasoian, biak ala biak gazteen

kategorian: Teresa Zaragueta altuerajauzian eta Tamara Perez 800 metrokoproban. Baina klubaren dominen ze-rrenda, Espainiako txapelketetan, ez dahor bukatzen. Izan ere, Itziar Herrerok3.000 metrokoan, Juana Usabarrenakpisuan eta Juan Jimenezek 60 metrokohesi-lasterketan brontzezko metalakeskuratu dituzte beteranoen katego-rian.Horra hor emaitzak; baina Ibon Muño-zek, Super Amara BATeko kirol zuzen-dariak, argitu duen moduan, “gureklubeko filosofia ez da goi mailako kiro-lariak lortzea, harrobia lantzea eta hau-rrak atletismoan zaletzea baizik.Kirolean hezi nahi dugu eskualdekogazteria; horregatik, zortzi urtetik gora-koak hartzen ditugu. 140 lagun ditugugure eskolan, eta federatuak 180 lagundira guztira”. Gure eskualdeko atle-tismo taldea Euskadin lizentzia gehiendituen kluba da: ez da makala! Gauzakondo egiten dituzten seinale.

Goian, Teresa Errandonea, Malen Ruiz de Azua eta Olatz Arrieta.

Ezkerrean, Espainiako 2013ko junior taldeen arteko indoor txa-pelketan seigarren sailkatu den nesken taldea.

k i r o l a k

Bukatu berri den 2013koindoor denboraldia, zalan-tzarik gabe, eskualdeko klu-baren historiako hoberenaizan da.

Page 9: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

9

Pasa den martxoaren 10ean Bidasoaeskualdeko txirrindularitzak hitzordugarrantzitsua izan zuen Atalaia Hote-lean, Irungo Txirrindulari Elkarteak2013ko denboraldirako dituen taldeenaurkezpena egin baitzuen. Bertan, hi-rurogei bat lagun bildu ziren, elkarteaEuskal Herriko errepideetan defenda-tuko duten hogeita hamar txirrindula-riei txalo egitera.Aurten Irungo Txirrindulari Elkarteakbost talde izango ditu, beste hainbestemailatan banatuta. Bat trialsin modali-tatean arituko da, eta beste laurak,errepideko txirrindularitza arrunteanalebin-infantil, kadete, junior eta mas-ter 30 kategorietan.Sasoi honetan, Irungo klubak berrita-

sun bat aurkeztuko du. Hain zuzen ere,lehendabiziko aldiz master 30 katego-rian lehiatuko da, hau da, 30 eta 39urte bitarte dituzten kirolarien mailan. Baina Txapelketetan ibiliko den jendeazgain, Juanjo Garagarza Irungo Txirrin-dulari Elkarteko lehendakariak aldarri-katu zuen bezala, “beste 120 bazkideditugu federatuak, 18 eta 68 urte ar-teko zikloturistak direnak, eta hori gu-retzat oso garrantzitsua da, pixkanakaelkartea familia handi bat bilakatzen aridelako”.Denboraldiak zazpi hilabete irauten du,eta probak asteburuetan soilik egitendira. Martxoaren lehenengo igandeanhasi zen ofizialki, eta irailaren azke-nengo igandean bukatuko da. Egute-

giak Euskadiko Txirrindularitza Federa-zioak egiten ditu, eta Juanjo Garagarzakargitu duen moduan, “klubek ez duguzerikusirik kontu horretan”.Nahiz eta lehiatzeko taldeak izan,Irungo Txirrindulari Elkarteko helburunagusia ez da ahalik eta txapelketa ge-hien irabaztea, edota profesional mai-lan aritzeko txirrindulariak prestatzea.Javier Uranga elkarteko kirol zuzenda-riak azaldu duenez, “gure izaera hau-rrak txirrindaren munduan heztea da,eta horretarako Irungo hainbat eskola-tan txirrindarekin zerikusia duten ekin-tzak eta jolasak antolatzen ditugu”.

Txirrindaren kultura sustatuIrungo erakundeak gehienbat herrianeta eskualdean txirrindaren ingurukokultura sustatu nahi du; izan ere eta Ja-vier Urangak adierazi du martxotikurrira igandero irteerak antolatzen di-rela horretarako. “Talde ugari apunta-tzen dira ordutegi ezberdinetan, etadenetariko ibilbideak daude. Urtearen

bukaeran sariak banatzen ditugu probagehienak egiten dituztenei”.Taldeen aurkezpenean, GaragarzakIrungo herrirako txirrindarekin loturaduen proiektu berri baten asmoa bu-ruan zuela aditzera eman zuen. Ideiada trialsin pista bat eraikitzea Irunen,eta, jakinarazi zuenez, “Udalak begionez hartu du egitasmoa: ea egia bi-hurtzen den”.Halaber, Irungo Txirrindulari Elkarteaklasterketak antolatzen ditu gure errepi-deetan, eta hori ere lan nekeza da. Eli-teko eta 23 urtetik beherako mailanSan Pedro Klasikoa prestatzen du,Juanma Garate zikloturista proba ereegiten du, eta trialsin modalitateanEuskadiko Txapelketarako baliagarriaden lehiaketa ere Irunen antolatzen du.Argi dago Bidasoa eskualdean txirrin-dularitzarako afizioa badela; ezbairikgabe, elkarte xarmangarri honexek duerrua nagusiki.

Irungo Txirrindulari Elkarteko taldeen 2013ko denboraldirako argazkia.

k i r o l a k

Irungo Txirrindulari Elkarteak aurten bost talde izangoditu, eta lehendabiziko aldiz master 30 kategorian lehia-tuko da, alegia, 30etik 39ra urte bitartekoenean.

Txirrindularien garaia iritsi da

Page 10: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

Berehalako mezularitza puri-pu-rian dago: horra hor Whatsapp,horren adierazgarri. 300 milioierabiltzaile baino gehiago, etasekulako datu-trafikoa, konpai-nia bere “mehatxua” betetzeradaramana, hemendik aurrera0,89 € urteko ordaindu beharko

baitu izen-emaile bakoitzak.

Badakigu ez dela asko, kontuan hartuta SMS mezuetanzenbat aurrezten dugun; baina hala ere “bezero” askoketa askok alde egin dute. Nora, baina?

Line da alterantiba nagusia (halakoetan erabiltzaileenkopuruak berebiziko garrantzia dauka). Gainera, emo-tikono ederrez gain, mahai gaineko ordenagailu bateanezarri eta bertatik ere elkarreragin daiteke.

Viber da zabalduenetariko beste bat; zeren eta mezuezgain aplikazioaren beste erabiltzaileei ere doako deiakegin diezazkiegulako, betiere wifi sarea edo 3G baldinbadaukagu.

Baina gure kuttuna, ezbairik gabe, SpotBros da, batikbat Euskadin garatutako aplikazio bat delako. Gainera,lehiakideek berdina eskaini ez ezik, sistema seguruagobatean ere egiten du.Funtzio jolasgarriak ere baditu; hala nola Shouts, oihudelakoak, 1’5 km-ko erradio batean kokatutako besteerabiltzaileei bidal dakizkiena, eta Spots delakoak, gaizehatz bati buruzko foro publikoak.

Eta zuk, zeinen alde egin duzu?

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Uda da eta bero dago. Zure irudia errekan islaturik ikusi dut, atsegin dut. Lagun dezentegaude bildurik; nahiz eta denei begiratu, zure irribarrea bakarrikikusten dut. Kilimak sentitu ditut sabelean. Zoriontsu naiz, ametse-tan bezalaxe. Azkenean bai, bakarrik gaude. Taupadak askatzenzaizkit barrenean. Zeruan gaude, zeru zati batean, biak bat eginik.Orain bai, orain arima guztiak xurgatzeko gai naiz.Udazkena da. Fresko dago.Urruntzen zoaz. Gero eta gutxiago ikusten zaitut eta ikusten zaitu-danean, urduritasunez, bizkarra eman dizut. Damuturik nago, bainabizitzak ez du zentzurik damutu ezean… Zergatik joan zara nire al-botik? Zer egin dut? Beti antzeko galderak errepikatzen dira nirebarrenean. Zure hitzen falta sumatzen dut, eta gaur ere amestu dutelkarrekin ginela, aske ginen leku batean. Nekatuta nago. Hostoakerortzen ari dira, munduaren nekea hostoetan balego…Negua da; hotz dago. Eguzki txuriak negu gorria adierazi digu eta bat-batean, hantxezaude zu, niri so. Baina ez dago hitzik, ezta iraganeko begiradagoxo hura ere. Noiz arte iraungo du une honek? Zalantzen mina,gauetan lo ezina… Nik hutsetik hasi nahi dut. Baina ez dago irten-bide magikorik, ezta atzerantz itzultzerik ere.Udaberriak tenperatura epela ekarri du. Harrigarria da, baina gero eta gehiago ikusten zaitut. Irribarre eta begirada goxoakitzuli dira. Nire alboan egon nahi duzu. Gerta daitekeenaren beldur naiz. Ez dut berrirominik eduki nahi, egunak zu gabe zorigaitzak baitira.Non egon ote zinen ni sufritzen ari nintzen bitartean? Egun luze haietan agertu gabe…Hala ere, zurekin eta zugan bizi nahi dut. Iragana atzean utzita eta orainari eskutik hel-duta. Goazen aurrera!

IRATXO SARASOLA 4. A TOKI ALAI BHI

gaztea10

Whatsapp, Line, Viberedo SpotBros?

Page 11: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

gaztea

Ficoban topatu ditugu flair eta back flip motako txiribueltakairean egiten, aurpegian gozamena igartzen zaiela.

Txikitatik hasi ziren kirol honetan eta laster grinak harrapatuzituen. Gaur egun lehiaketetan eta erakustaldietan partehartzeko aukera dute. Aitorrek (16 urte) Bergarako Lainoskate parkeko norgehiagoka irabazi zuen, eta Ikerrek (14urte) Bartzelonako Bullpark Scooter Jam erakustaldian tre-beenekin batera esku hartu zuen.

Hondarribiko HS2 klubak materiala ematen die, eta gaz-tetxo hauek, ilusioa eta gogo guztia. Eman ere, ahal dutendenbora libre guztia entrenatzen ematen dute, ikusleei tri-pak inarrosiarazten dizkieten txiribueltak perfekzionatzeko.“Gure helburua profesionalak izatea da”, diote argi etagarbi. Miresten dituzten xtreme kirol honetako gailurreandabiltzanak segituan gogora etorzen zaizkie, hots, mundukohoberenak: Matty Ceravolo, Ryan Williams, besteak beste.

Horien mailara iristea ametsa denez, bada, eskurarriagoaden beste bat aipatzen dute. “Buuuff!! Izugarria izango li-tzateke Australiako eta Estatu Batuetako Woodward skateparke erraldoietan scooterrarekin aritzeko parada izatea!”.

Agur esan orduko, hirukotea zementoaren gainean akroba-ziak egiteari lotu zaio.

Gurpildun lilura

Gipuzkoako skate parkeak

Aitor Palencia eta Iker & Inge Txapartegi Fico-bako skate parkean.

Arrasate. Kiroldegian Arrasate. Ospitalearen ondoan Lazkao. Euskadi plazan Legazpi. Urtatza auzoanBergara. Kiroldegian LasarteHernani. Pana parkean Irun. FICOBAnHondarribia. Kirol kaianLezo. Erakustazokaren ondoanErrenteriaDonostia. Intxaurrondo. Txapa-rrene parkean Donostia. Anoeta estadioan Donostia. Pagola auzoa, ikastetxe alemanetik hurbil Orio. A8, Orio-Zarautz irteeranZarautz. Argiñano jatetxeanGetaria. Kiroldegiaren ondoan Eibar. Sautsi auzoanUsurbil. Parkean

Tartetxo bat duten bakoitzeanscooterra hartu eta Ficobakopistara abiatzen dira zilipur-diak egitera. Puri-purian da-goen kirol honek zale askoditu gure eskualdean. Aitor Pa-lencia eta Iker eta Inge Txapar-tegi anaiak puntako ordezkariirundarrak dira. HS2 klubareneskutik lehiaketetan parte hartzen dute.

TXINGUDI Ikastola50. URTEURRENEKO OSPAKIZUNAK:

17:00etan: 50. urteurrenaren abestiaren aurkezpena AMAIAn

IKASTOLA EGUNA: kalejira Irunen barrena, bazkaria eta animazioak

a2013-06-01, larunbata:

Jaitzubia z/g. 943 667055-667050

a2013-05-26, igandea:

11

Page 12: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

12

ASIAKO LIZTORRAAsiako liztorrak (Vespa Velutina) Txi-nan du jatorria. Lehendabizikoz, Borde-leko portuan agertu zen, egurrazeraman itsasontzi batean. Handik IparEuskal Herrira pasa zen eta ondoren,2010ean, Hego Euskal Herrira, Irunera,hain zuzen.Liztorra izateko nahiko handia da:30mm inguru luze da. Bertako erlearrunta (Apis Mellifera) baino hiru aldizhandiagoa. Habiak zuhaitzetan jartzenditu, lau eta sei metroko altueran. Per-tsonentzat ez da arriskutsua; baiordea, erleentzat. Izan ere, horiez eli-katzen da nagusiki. Udazkeneko fruituonduak ere oso gustuko ditu.Dirudienez, oso erasokorra da eta ha-lako 30 liztorreko talde batek 30.000erle hil ditzake hiru orduan. Normaleanerlauntzaren kanpoaldean jartzen dirabakarka edo taldeka, eta zain egotendira erleak polena jasotzetik noiz eto-rriko. Une horretan erleei gehiago kos-tatzen zaie mugitzea eta orduanerasotzen dituzte. Erleak liztorrak su-matzen badituzte ez dira habiatik ate-ratzen, ez dute jaten eta gosez hiltzendira. Asiako erleek badute liztorraz ba-besteko mekanismorik, baina bertakoerleek ez dute oraindik ikasi berenburua defendatzen.

Hau r r e n l e i h oa

Goiko marrazkiaren egilea: Oier Rios (2. A). Eskuinekoa 5. Fko ikasleen lana da.

Txingudi Ikastola

Page 13: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

13

Kuttun Aholkularitza Psikopedagogikoko kideokhilero zuekin izateko asmoa dugu orrialde ho-

netan. Baina... zeren inguruan jardungo dugu?Alde batetik, psikologia, pedagogia edo zuzeneanhezkuntzarekin zerikusia duten gaiei buruz idatzikodugu. Gaur egun hezteko eredu berriak behar di-tugu eta espazio hau erabiliko dugu zenbait gai psi-kologikoz edo pedagogikoz aritzeko. Gogoetaesparru berri bat ireki nahi dugu hezkuntza ereduberri, positibo eta praktiko bat bultzatzeko. Haur etagazteen errespetua bideratzen duen hezkuntzaeredu berria landu eta aztertu nahi dugu, helduokerrespetua erakutsiz eredu izan, haur eta gazteenerrespetua jasotzeko.

Haur eta gazteak heztea ez da beti erraza, gogo-eta eta galdera asko sorrarazten dituen ikasketada. Baina ohartzen ez bagara ere, beti ari garagure inguruko haur edo gazteak hezten. Ezer egi-ten ez badugu ere, hezkuntza eredu bat ematenari gara; beharbada haur edo gazteak garrantzi-tsuak ez direla adierazten, edo gai batzuei buruzez dela hitz egin behar baieztatzen.Hezteko bi modu daude, gure ustez:

BEHATZ ERAKUSLEA LUZATUZ: mehatxatuz,beldurra zabalduz, oihu eginez, zigortuz, salatuz,aurpegiratuz…

ESKUAK ZABALIK: sentitzen duguna azaldu edogustuko ez duguna deskribatuz, erreferentzia ar-giak emanez, enpatia eta kooperazioa bideratuz

ZEIN HEZIKETA EREDU ESKAINI NAHI DIEGUGURE HAUR ETA GAZTEEI? Non kokatzen garen eta non kokatu nahi dugun az-tertuko dugu, bi eredu ezberdin hauen laguntzaz.Heztea ez da erraza, eta gaur egungo helduokjaso dugun eredua batik bat “behatza luzatuz” ize-nez bataiatu duguna izan denez, gaiaz gogoetaegiteko eta eredu berriak aztertzeko lagungarriizango dugu orrialde hau.Bestalde, elkarren artean harremanetan jarri ahalizateko esparru bat zabaltzeko asmoa dugu. Atalhorretan, jorratzen ari garen gaiari buruzko galde-rak erantzungo ditugu. Beraz, nahi duzuena gal-detu eta guk ahal dugun neurrian erantzungodizuegu. Helbide honetara bidali edo Irunerorenweb gunearen bitartez egin dezakezue:

[email protected] MAPI URRESTI ORTIZ

KUTTUN aholkularitza psikopedagogikoa

Nola hezi: eskuak zabalik ala mehatxatuz?

Behatz erakuslea lu-zatuz edo koopera-zioa bideratuz hezditzakegu haurraketa gaztetxoak.

Gu ra soe n t z a t

I runeroIrungo euskarazko

hamabostekaria

Eskura ezazu Irunero hamabost egunean behinzure auzoko hainbat gunetan

Page 14: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

AISIALDIKO MONITOREAKMartxo eta maiatza bitarte,udalekuak eta kanpalekuakantolatzen dituzten enpre-sek begiraleak kontrata-tzeko deialdi zehatzakegiten dituzte. Begiraleak non behar di-tuzten jakiteko, jo ezazuGazte Informazioaren weborriko lan atalera:www.irun.org/igazte

NOLA IKUSTEN DUZU ZUREBURUA? NOLA JANZTEN ZARA?ARGAZKI LEHIKETANori zuzendua: 12-18 urtebitarteko gazteei.

Zeri buruz da? Har ezazuzure argazki kamera etaazaldu nahi duzuna. Lanorijinalak eta argitaraga-beak izan behar dute. 3naargazki onartzen dira.Epea: apirilak 19.museodeltraje.mcu.es

MIKROBIDEOEN LEHIAKETAGaia: Europako krisia gaz-teen ikuspuntutik.Baldintzak: 12-20 urte bi-tartekoentzat, gutxienez3ko taldeak eta gehienezere 5 minutuko lanak. Izena emateko epea: apiri-lak 15. Lana bidaltzekoepea: maiatzak 31.limitsforum.blogstop.com.es

EUSKADIKO GAZTEAKLANKIDETZANGarapenerako ekintzak he-goaldeko herrialdeetan iza-ten dira, Amerikan, Asianeta Afrikan hain zuzen ere.Esperientzia hiru hilabetez,uztailetik urrira arte izango da.Bete beharreko baldintzak:1.- 2013ko urtarrilaren 1abaino lehenagotik EuskalAutonomia Erkidegoanegoitza izatea.2.- 1983 eta 1993 arteanjaio izana, bi urte horiekbarne.

3.-Jarduera egingo den he-rrialdean erabiltzen den na-zioarteko hizkuntzamenperatzea.Izena ematea: martxoaren28tik apirilaren 27ra.Martxoaren 28tik aurrera, Eskaera Internet bidez bi-deratu ahal da..gazteaukera.euskadi.net

14 g a z t e i n f o r

Lana

Lehiaketak

Ekintzak

IRUN UDAN 2013

4

Foru Aldundiak, besteentitate batzuek etaIrungo Udalak udaorojarduera interesgarriakantolatzen dituzte 3 eta18 urte bitarteko umeeta gazteentzat.

Zatoz eta gozatu!!

Hona jarduera motaguztiak:4Udaleku Irekiak4Udako Udalekuak4Kirol Ekintzak4Ikastaroak4Hizkuntzak atzerrian4Lankidetza4Elkartasun Brigadak eta Bidaiak4Boluntariotza eta hizkuntzak ikastea

Informazio guztia: [email protected]

Aisialdiko moni-torea izateko di-ploma batbehar da eta ai-torpen ofizialadaukaten As-tialdi Eskoleta-koren batekantolatutakoikastaroa gain-dituz lortzen da. Heziketa-lana egitea aukeratu dute-nentzat da ikastaro hau.BETEKIZUNAK18 urte beteak edukitzea edo ikastaroan matrikulatu-tako urtean betetzea.IKASTAROATitulua lortzeko, zati teorikoa eta zati praktikoa landubehar dituzu; horrez gain, egindako praktiken memo-ria aurkeztu behar duzu.Informazio gehiago: gazteaukera web. Bertan titulumota guztiak, legedia eta Euskadin ofizialki aitortutadauden Aisialdiko Eskolak zehazten dira.

Aisialdiko hezitzaile agiria

Page 15: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

15a i s i aa

Uztailaren 7ra arteNestor BasterretxeaMenchu Gal gelan

Artistaren 100dik gora lanikusgai Helena Elbustorenzuzendaritzapean apailatu-tako erakusketa honetan.Proiektua aurrera erama-teko, Idurmendieta berebaserriko artxiboa ezagu-tzera ematea onartu du.Ordutegia Ostiraletan etalarunbatetan, 18:00- 21:00.Igande eta jai egunetan,11:30- 13:30.

Bisita gidatuetan partehartzeko, SAC-HAZ eradeitu behar da.

Apirilaren 28ra arteTrenbidearen 150. urteurrena Amaia KZTrenbidea Irunera lehen-bizikoz iritsi zela 150 urtebetetzen dira aurten. Ger-taera garrantzitsu huragogoratzeko erakusketabat antolatu da, baitahainbat ekitaldi ere, urtehonetan zehar gauzatukodirenak.

Erakusketa egunak: aste-artetik igandera.

Apirilaren 6anCafé IrunKontzertuaGaueko 9etan, MANDRÁ-GORA NEGRA eta ZEIT-GEIST taldeen kontzertua.

Apirilaren 7anZabaltza plazanDantza

Mutxikoak eta dantzak,12:00etatik 13:00etara,Meakako Adixkideak tal-

deak antolatuta.

Apirilaren 12ra arteIrun Faktory-nErakusketaJarriozu aurpegia tailerreanegindako lanen erakusketaJuan Antonio Loidi kaleko8. zenbakiko egoitzan. Or-dutegia: Astelehenetik osti-ralera 18:00 - 20:00.

Apirilaren9anUdal LiburutegiaIdazle tailerra19:30ean, Edward Rosset-en eskutik.

Apirilaren 9tik 21eraEuskadiko KutxanErakusketa

Nicolas Guerendiain IrungoErrepublikarren elkarteakantolatuta. Astelehentik la-runbatera, arratsaldez ire-kita; igande etajaiegunetan, goizez.

Apirilaren 14an

12etan, San Juan plazan,Errepublikarren Jaia. txala-parta, agurra eta banderajasotzea.

Apirilaren 10eanUdal LiburutegianIpuinak17:30ean, Ipuin Kontala-rien saioa haurrentzat, eus-karaz. Belen AzkaratekIzarrekin amets eginez

ipuina kontatuko du.

Apirilaren 11anUdal LiburutegianLiburu foruma19:00etan, Sophie Fonta-nel-en El deseo liburua.

Apirilaren 12anTunk aretoanKontzertua22:00etan, Irun Zuzeneanprogramazioaren barruan,GUADALUPE PLATA +SACCO taldeen kontzer-tua. Sarrera: 10 euro, aldezaurretik erosiz gero, eta 15euro leihatilean.

Apirilaren 12anAmaia KZnZine Kluba20:00etan, Zinema musikaagertokira zikloaren ba-rruan, Un viaje al Edén pe-likula emango da.Zuzendaria: Rax Rinnekangas

BAKAILAUA DASTA EZAZU

Oiasso Museoko ekintzak

Apirilaren 14ra arteEgiptoko Animalia Sakratuak Oiasso MuseoanErakusketa hau NafarroakoUnibertsitateko talde batek2009tik 2012ra bitartean gau-zatu duen lanaren ondorioada eta, berari esker, 2.700urtetik gorako animaliarenmomia egiptoarrei buruzegindako ikerketa-lanakazaltzen dira.

Aste Santuko egitarauaApirilak 3Egiptoko misterioak. HaurrentzatApirilak 4Tessellae. Mosaiko tailerra. Hau-rrentzatApirilak 5EUREKA! Antzinako asmatzaileak.Famillientzat.Apirilak 6Xantalen nekropolia. Denontzat.Zine maratoia La momia pelikula.HaurrentzatApirilak 7Abentura: Meatze trena. Denontzat.

Benito Lertxundi Irunen

Apirilaren 13an, 20:00etan, Amaia KZn, Benito Lertxundi-ren eta bere taldearen kontzertuaOroimenaren oraina diskoaren aurkezpena.Sarrera: 20 euro.Sarreren salmenta: - Kutxanet-Leihatilean kontzertuaren egunean bertan-Luis Mariano plazako turismo bulegoan.

Page 16: 202. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · ratu aurretik, hiena baten, orangutan baten eta ... Bob Esponja, Hello Kitty, Gor-miti eta abar haurren begietara ez ezik

Eskerrik asko gure bezeroei, gugan konfiantza edukitzeagatik

Dumboa fruta-dendak IrunenSan Pedro kalea (Dumboa)Fermin Calbeton, 1Puiana, 26 Luis de Uranzu, 3-5 (San Migel)Alfonso Morales kalea (Pio XII)

20URTEURRENA

tTxanpinoiak: 0.79€ azpilatZuku-laranja apartak: 0.99€ 2 kg-ko sareatLaranja apartak, jateko: 0.59 €tGolden sagar apartak: 0.99 €tKanarietako platanoak: 1.25 €tKalabazina: 0.99 €tLetxugak: 2 ale, 0.90 €tLeka apartak: 1.79 €

HARAGIA: tTxerri txuletak: 4.50 € kgtBurualdeko txuletak: 3.50 € kgtOilasko izterrak: 1.50 € kgtOilasko bularkia: 4.95 € kgtIdi-entrekot aparta: 10.90 € kgtTxekor isatsa: 6.90 € kgtUntxi aparta: 4.50€ kgtTxerri saiheski haragitsua: 3.90 € kg

Fruta-dendak

DENDA BE-RRIA Alfonso Morales

ESKAINTZAK

KALITATE

APARTA

ETA

PREZIO BI

KAINA