2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan...

30
2016ko Jarduera-memoria www.argiafundazioa.org

Transcript of 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan...

Page 2: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2

4Argia Fundazioa

5zein izan dira gure laguntzak?

7zein izan dira gure laguntzak?

13zer egin dugu pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko?

14zer egin dugu estigmaren kontra borrokatzeko?

21zertan egin ditugu berrikuntzak?

23nola handitu dugu gizarteak gaiaz duen ezagutza?

24zein izan dira gure kudeaketaren funtsezko elementuak?

26zeintzuk dira dauzkagun bitarteko ekonomikoak eta zertan erabiltzen ditugu?

Aurkibidea

Page 3: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 3

Badirudi atzo izan zela gure 25. urteurrenaren urteko Memoria aurkeztu genizuenean… eta hemen gaude, berriz ere; beste urte bat joan zaigu. 2015. urtea hain berezia izan zenez, urteurrena zela, Plan Estrategiko berria zela, zaila edo ezinezkoa zirudien hura hobetzea. Orain, 2016a amaitu ondoren, atzera begiratzean, ezin dugu esan gai izan ote garen hura hobetzeko ala ez; bai, ordea, ziurtatu dezakegu 2016a lanez eta ilusioz betetako urtea izan dela, eta laga dizkigun fruitu oparoak zuekin guztiekin konpartitu nahi ditugu Memoria honen bidez.

Urteari hasiera eman genion helburu batekin, hain zuzen, hurrengo urteetan geure buruari proposatu genizkion aldaketak errotzen aurrera egiteko oinarriak ezartzea: Leheneratze-Eredua eta Kudeaketa Aurreratua ezartzea. Urtea amaituta, esan dezakegu neurri handian egin dugula aurrera, denon ahaleginarekin; eta, hartara, hemendik aurrera urrats sendoagoak eman ahal izango ditugu.

Nabarmendu beharreko beste alderdi bat izan da gizartean eragina izan duten ekitaldi ugari egin ditugula Buruko Nahasmendua duten pertsonen irudia hobetzeko. Horietako batzuk Argiak antolatu ditu, San Isidro jaietan parte hartzea eta Ale-Hop taldearen hitzaldiak, adibidez; beste batzuetan, berriz, beste erakunde batzuek ireki digute gizarterako erakusleihoa, El Correoren Familia-Lasterketan eta Getxoko Ostalarien Elkartearen Zozketa Solidarioan, besteak beste.

Ezin dugu bukatu hainbat pertsona eta erakunderen lan, ahalegin eta ilusioari gure esker ona adierazi gabe: erabiltzaileak eta senitartekoak, boluntarioak eta profesionalak, babesleak eta lagunak, finantzatzaileak, hornitzaileak… Espero dugu Memoria hau irakurtzean islatuta ikus dezazuela Argiarekin duzuen konpromisoaren fruitua, eta espero dugu, halaber, aurrerantzean ere izatea konpromiso hori.

A. Martín Baraiazarra. Presidentea

Sarrera

Page 4: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 4

Argia Fundazioa

Helburu batera, eginkizun batera, bideratutako erakunde gisa definitzen dugu geure burua: lagundu nahi diegun pertsonen (gure erabiltzaileen) bizi kalitatea hobetzea. Gainera, lan egiteko modu zehatz batekin konpromisoa daukagu: gure balioekin bat etorrita, alegia.

Gure eginkizuna, gure balioak

Argia Fundazioan buruko nahasmendu larria duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko gizarte eskaerari erantzuten diogu, haien jendaurreko irudia eta bizi kalitatea hobetze aldera.

Gardentasuna

Lanean eta sormenean bikaintasuna

Kultura erlijiosoa-humanista

Lidergo parte-hartzailea

Gizarterako irekitzea

Pertsonalizatutako laguntza-baliabideen sarea eskaintzen dugu. Baliabide horiek askotarikoak dira, eta kalitatezkoak. Sare horretan profesionalek zein boluntarioek egiten dugu lan, eta gaian inplikatuta eta motibatuta gaude. Guretzat ezinbestekoa da berrikuntzaren eta ezagutzaren sarea garatzea, hobetzeko eta aurrera egiten jarraitzeko.

Patronoak:

Page 5: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 5

Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

Ikuspegia

Argia Fundazioko profesionalek eta boluntarioek, beste administrazio publiko batzuen, Bizkaiko hirugarren sektorearen eta beste erakunde batzuen lankidetzarekin, gure erabiltzaileei eta haien ingurune afektiboari laguntzen diegu beren bizi kalitatea hobetzen; elkarrekin ezagutza eta esperientziak sortzen ditugu buruko nahasmendu larriarekin lotutako estigma murrizteko.

zer nahi izan dugu argian pasa dadila 2016an?

Zein dira indarrean dagoen plan estrategikorako helburuak?

- Gure erabiltzaileen eta haien ingurune afektiboaren bizi kalitatea hobetzen lagundu nahi dugu, bai eta haien auto-estigma murrizten ere.

- Buruko nahasmendu larria duten pertsonei laguntzeari buruzko ezagutza sortzea eta hura gizarteari helaraztea dinamizatu nahi dugu.

- Administrazioek buruko nahasmendu larria duten pertsonen alde egitea bultzatu nahi dugu, eta estigmaren aurka borroka dezaten.

- Argiaren baliabideak buruko nahasmendu larriari erantzuteko sare sozio-sanitarioan integratzea hobetu nahi dugu.

- Pertsonen zein baliabideen kudeaketa bikaina egin nahi dugu.

Page 6: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 6

Zein izan dira 2016 urterako helburuak?

2016. urteak amaiera eman dio 15-19 Plan Estrategikoaren lehen biurtekoari. Biurteko horretarako helburua zen bosturtekorako estrategiek arrakasta izateko “faktore kritikoak” kontrolatzea: - Buruko nahasmendu larria duten pertsonei

laguntzeko jardueran leheneratze-eredua ezartzeko behar diren antolakuntza- eta gaitasun-baldintzak ematea pertsona horiei.

- Erakundearen Kudeaketa Aurreraturako oinarria izango den antolakuntza-egitura ezartzea, kudeaketaren kontrolaren arloan, zehazki.

Jarduera-lerro berri bat ere planteatu genuen Argian; hura gure Helburuaren parte izanik ere, ordura arte ez genuen gaitasunik izan hari modu sistematikoan heltzeko: gizartean eragina egitea buruko nahasmendu larria duten pertsonen eta haien familien irudia hobetzera zuzendutako ekintzen bidez.

Page 7: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 7

Zer baliabide mota eskaini nahi dizkiegu gure bezero-erabiltzaileei?

Gure baliabideak pertsona batek izan ditzakeen premia egoera desberdinak arintzeko dira: lagunak bilatu ahal izateko eta jardun gogobetetzaile bat izateko gizarte ingurunea, etxebizitza, denbora ingurune babestu batean igarotzea, eta egunaren zati handi batean edo egun osoan laguntza eta babesa izatea. Eskaini nahi dugun etengabeko laguntza erabiltzailearen egoera zehatzera egokituko da, eta ez alderantziz.Eskaintzen dugun zerbitzua “bizi kalitatetik”, “ahalduntzetik”, “leheneratzetik” eta “autodeterminaziotik” begiratuta ulertzen dugu. Honelako eredu batera goaz: erabiltzailearen leheneratze-prozesuaren “bideratzailea” izan behar duen profesionala; “pertsonari bere autodeterminazio eta ahalduntze prozesuan laguntzera” bideratutako erakunde bat; eta, azkenik, erabiltzaile bat, haren familiarekin batera “bere bizi kalitatea hobetzen duena”.

zein izan dira gure laguntzak?

Page 8: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 8

Baliabide bakoitzeko zenbat plaza eskaintzen ditugu gaur egun? Nolakoak dira laguntza ematen diegun pertsonak?

Eguneko ospitalea

zer neurritan erabiltzaileek ez duten ospitalizaziorik behar izan (kausen arabera):

Edad media por recursos y por género:

Kanpo-kontsultak

Egoitzak

Tutoretzakopeko pisuak

Klub Soziala

201651

65

35

50

57

43

48

69

35

45

74

26

BATEZ BESTEKO ADINA

GIZONEZKOAK

%

PSIKIKOA%

FISIKOA%

ANDRAZKOAK

%

Artutako pertsonak Plazak

2014 2015Ospitalea

Pisuak

Klub Soziala

Egoitzak

101

6

53

32

131

97

6

50

29

120

97,78

99,77

98

98

98,28

99,31

Page 9: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 9

Zer laguntza mota eskaini nahi dizkiegu gure bezero-erabiltzaileei?

Erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, proiektu pertsonal baten baitan, gure lana da laguntzen diegun pertsonak beren bizitzaren egile nagusiak izatea eta laguntza eskaintzea haien familia-inguruneko premiei, eta xede horietara bideratuta dago. Horretarako, komunitateko baliabideekin lan egiten dugu, eta profesionalen arteko talde batekin. Laguntza hori gainerako laguntza-sare sozio-sanitarioarekin koordinatuta eskaintzen dugu, zaintzen jarraipena bermatzeko. Eta, buruko nahasmendu larriaren jatorrian hainbat faktore daudela ulertzen dugunez, pertsonen beharrizan biologikoei, psikologikoei eta sozialei erantzuten diegu, horrela erabateko laguntza eskaintzeko.

Page 10: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 10

Zein dira gure erabiltzaileak?

Ikuspuntu kliniko tradizional batetik begiratuta, Argian arreta eskaintzen zaien pertsonek iraupen luzeko buruko nahasmendu larria dute. Horrek funtzionamendu pertsonalean duen eragin larriak maiz ekartzen du ospitaleratu beharra zein berriz gaixotzea. Mendekotasuna duen kolektibo bat da.

Argian erabili nahi dugun ikuspuntutik, gure bezeroak adin, sexu eta bizi ibilbide desberdineko pertsonak dira, guztiak daude beren bizi proiektua leheneratzeko prozesuan, biziki eragin dien buruko nahasmendu baten kolpea jasan ondoren.

Page 11: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 11

Nola sartzen dira gure zerbitzuetara erabiltzaileak?

Gure plaza gehienak (egoitzako guztiak, eguneko ospitaleko % 94 eta tutoretzapeko pisuen % 96) Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin itundutako plazak dira. Baliabide horietako plaza bakan batzuk eta Klub Sozialeko plaza guztiak pribatuak dira.Gure baliabideetara sartzeko, itundutako plazek erakundeek ezarritako erregimena dute. Kasu honetan, aplikatzen den “prezio publikoa” ordaindu behar du erabiltzaileak.

Page 12: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 12

Zer kalitate eta jarraitutasun berme eskaini nahi dizkiegu gure bezeroei?

Konpromiso irmoa daukagu kalitatearekin, bai gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuetan, bai gizarteak lagatzen dizkigun baliabideen kudeaketan.2005az geroztik gure plaza guztiak ziurtatuta daude ISO 9001 arauaren arabera; 2016an ziurtagiri hori berritu genuen. Halaber, aurten ere berriz lortu dugu Eusko Jaurlaritzak 2014an eman zigun gizarte intereseko erakundearen aitorpena, gure ibilbidea eta autonomia-erkidegoan gizarte zerbitzuak garatzeko egiten dugun ekarpena aitortzen duena.Berriz ere, emaitza ekonomiko positiboarekin amaituko dugu urtea: beharrezkoak diren inbertsioei erantzun diegu lortutako diru sarrerekin.  Diru-laguntzen eta dohaintzen bidezko diru-sarrerak % 5,25 handiagoak izan dira aurreko ekitaldian baino.  Diru-sarrera guztien % 95 erakunde publikoetatik

dator, Argian konfiantza izaten jarraitzen baitute buruko nahasmendu larria duten pertsonei laguntzeko zerbitzuak emateko.

Nola baloratzen dugu gure bezero-erabiltzaileen gogobetetzea?

Erabiltzaileen harremanekin daukagun ikuspegi berriarekin bat etorrita, “erabiltzaileen gogobetetze inkesta” birdiseinatu dugu, hura partaidetza-espazio berria bihurtzeko. Erabiltzailez eta profesionalez osatutako talde batek prestatu ditu galderak. Prestakuntza jaso ondoren, erabiltzaile horiek egin zizkieten inkestak euren kideei. Erabiltzaileen eta profesionalen taldeek aztertu zituzten emaitzak, bideratzaileek lagunduta, eta, horietan oinarrituta, hobetzeko ekintzen proposamenak egin dituzte, eta, proposamen horiek, erabiltzaileen partaidetzarekin abian jartzen ari dira baliabideetan.

Page 13: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 13

Pertsonengan zentratzeak eskatzen du horietako bakoitzak bere ongizatea hainbat arlotan handitzen dela nabaritu dezala, bere kulturan, balioetan eta bizimoduan oinarrituta:

zer egin dugu pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko?

“Erabakitzeko ahalmena izan nahi dut”. Horregatik, lagundu diegu urratsak ematen bozkatzeko eta birgaitzeko eskubideak erabiltzeko, eta, horrez gain, jarraitu dugu laguntzen kotizaziopeko pentsioak, diru-sarrerak bermatzeko errenta, zurztasun-pentsioak eta abar berritzen.

“Orain neuk irakasten dut; horrek hobeto sentiarazten nau”. Horregatik, zenbait pertsonaren prestakuntza akademikoan lagundu dugu; erabiltzaile batzuk irakasle bilakatu dira, eta jaiak antolatzeko batzorde mistoak sustatu ditugu.

“Gainerakoekin harremanak izaten eta horiekin hobeto sentitzen ikasi dut”. Elkarri laguntzeko taldeak antolatu ditugu ongizate hori sustatze aldera”.

“Orain aurrezki-libreta neuk erabiltzen dut, eta gauzak zainduta daude; horrek hobeto sentiarazten nau”. Horregatik ekonomia administratzea landu dugu, baita intimitate handiagoa izatea errazten duten eremuak egokitzea eta ospitalean mugikortasunerako oztopoak kentzea ere.

“Fisikoki ondo sentitzeak, aktibo sentitzeak, laguntzen nauelako”. Horregatik sustatu ditugu paseoak, txangoak, kirola egitea, San Silvestre lasterketan parte hartzea, Getxoko Udalak antolatu dituen paseo-jardueretan parte hartzea, yoga-taldea, Pilates taldea, pisua zaintzea, eta, horrez gain, asteko menu osasungarriak prestatzea…

“Ondo egon nahi dut, gustuko dudana egitea”. Horretarako, Pertsonan Oinarritutako Plangintzan sakondu dugu, erreferentzia-taldeekin eta banakako lanarekin, pertsona bakoitzak bere helburuak lortzen joan ahal izateko.

“Hemen denon artean erabakitzen dugu, berdinak gara denok”. Autodeterminazioa bultzatzen jarraitzeko, Gizarte Kluba bazkideek kudeatzen duten eremu moduan eraikitzen segitu dugu, erreferentziako pertsonaren figura indartu dugu, eta bikote bi independente bizitzea sustatu dugu.

“Toki berriak ezagutzeko balio dit, gauzak egiteko; malgua da, jende asko ezagutu dut”. Aisialdiko 154 jarduera egin ditugu, eta oporretako 5 eremu; Klubeko bazkide bik boluntario dihardute Argian.

ONGIZATEAERABILERA

ESKUBIDEAK

ONGIZATEAGIZARTERATZEA

ONGIZATEAFISIKOA

ONGIZATEAMATERIALA

ONGIZATEAEMOZIONALA

ONGIZATEAERLAZIO INTER-PERTSONALAK

ONGIZATEAAUTODETER-

MINAZIOA

ONGIZATEAGARAPENA

PERTSONALA

bizi-kalitatea

Page 14: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 14

BIZIPENEN ZABALKUNDEA

Ale-Hop eta hitzaldiak

Ale-Hop prestakuntza-programa bat da, gaixotasun mental bat diagnostikatu ondoren beren bizipenaren berri nola eman nahi duten 8 hilabetez landu nahi izan duten erabiltzaileei zuzenduta. Ikastaro praktikoa izan da; partaide bakoitzak jardun du bere bizipena berregiten, erabakitzen nola eta nori eman nahi zion bizipen horren berri.Taldekideetako batzuek hitzaldiak eman dituzte gero, lehenengo pertsonan errebindikatzeko gizaki bakoitzaren balioa eta independentzia, egin dioten diagnostikoa eta jarri dioten etiketa gorabehera.2016an, honako hitzaldiak eman dituzte:- BBKk antolatutako Ezgaitasunari buruzko

jardunaldian. - Argia Fundazioko profesionalen barne-topaketa batean.

zer egin dugu estigmaren kontra borrokatzeko?

Page 15: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 15

- Argia Fundazioak urtero antolatzen duen Trukaketa eta Sentsibilizazio Jardunaldian; osasun mentalaren arloko aurrerapenen berri izan eta konpartitu nahi duten pertsonak, profesionalak eta adituak biltzen dira bertan.

- Argiak Deustuko Unibertsitatean urtero ematen duen boluntariotza-ikastaroan irakasle jardun zuten.

- Bazterketaren eta estigmaren kontra. bizipenak lehenengo pertsonan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Esperientzia Geletan, abenduaren 15ean.

Denbora horretan zehar, Argiako beste erabiltzaile batzuk ere funtsezkoak izan dira Argiaren eta beraiek erakundean egiten duten lana gizarteratzen. Hitzaldiak eman dituzte azaltzeko zer den Argian boluntario jardutea, zenbait prestakuntza-erakundetan: - Albor Cohs. - Getxoko Andra Mari ikastola.

Page 16: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 16

“Nunca serás tan joven” irrati-programa

Klub Sozialaren 4. urteurrena zela eta, Argiako hainbat bazkide eta erabiltzailek aukera izan genuen Onda Vascako “Nunca serás tan joven” programaren zuzeneko emisioaz gozatzeko, bertan parte hartzeko, eta erakusteko pertsonen balioa errebindikatzea eta umorea uztartu daitezkeela.

Erabiltzaileak irakasle sartzea

Dauden baliabideak egokituz joan dira erabiltzaile asko errebindikatzen ari ziren rol-aldaketari erantzuteko. Horregatik, horietako batzuetan erabiltzaileek / bazkideek eskolak eman dizkiete euren kideei (ingelesa, euskara, argazkigintza) edo trebetasun sozialei buruzko programak eman dituzte.

Page 17: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 17

GIZARTEAN PARTE HARTZEA

Andra Mariko jaia

Gure historian lehenengo aldiz, Argiak parte hartu du Getxoko Andra Mariko jai-batzordean, maiatzaren 13an, prestakuntzan lagunduz, ginkana bat eginez eta taloen eta aurpegiak margotzeko postu bat jarriz. Ekimen horren bidez, eremu ludiko eta ireki bat bilatzen genuen, gainerako jendearekin nahasteko eta Getxoko udalerriaren parte izateko; emaitzak inspirazioa izan dira ildo hori jorratzen segitzeko, udalerriaren harrera zein elkarrekintza- eta dibertsio-maila oso onak izan baitira, eta bestelako ikuspegia eskaini dute gaixotasun mentala daukaten pertsonez.

Getxoko familia-lasterketa solidarioa

Urriaren 2an, El Correok familia-lasterketa solidario bat antolatu zuen Getxoko udalerrian, eta bildutako dirua Argiarentzat izan zen.Ekimenak, gainera, aukera eman zigun antolaketan parte izateko, eta bai erabiltzaileek / bazkideek, bai profesionalek, bai senitartekoek, sentitu ahal izan genuen eguna elkarbizitzako eta osasuneko bizipen bikain bihur zuen ekimen horren parte ginela.

Page 18: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 18

JARDUERAK

Opor-trukea Avanvida-rekin Iruñean

Beste urte batez, opor-trukea egin dugu Begoñalde egoitzaren eta Iruñeko Avanvida errehabilitazio-zentroen artean. Erakunde bakoitzeko pertsona batek esperientzia gozatu ahal izan du, eta, horrela, oporretan elkarri bizilekua trukatuta, Iruñea eta Bilbo hiriak ezagutzeko aukera izan.

Getxoko Udalaren paseo-taldean parte hartzea

Getxoko Udalak, astean bitan, paseo-taldeak antolatzen ditu, komunitateari irekiak. 2016an Argiak parte hartu du horietan, Ospitaleko erabiltzaile batzuen bidez: talde horietan parte hartu, eta osasuneko eta inklusioko esperientzia batez gozatu ahal izan dute.

Page 19: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 19

Artisautza-tailerraren bi erakusketa

Beste urte batez, erakusketak egin ditugu gure tailerretako artisauek egindako lanekin, tailerrean egiten duten lan bikainaren ikuspegi profesionala emateko.

KIROL-JARDUERAK

Athletic Fundazioarekin lankidetza

Athleticek, bere fundazioaren bidez, gero eta interes handiagoa erakutsi zuen nolabaiteko lankidetza finkatzeko futbito-txapelketarekin eta liga osatzen dugun hamahiru taldeetako bakoitzarekin, dagoeneko egiten ari ziren nohizbehinkako elkarlanaz harago. Zenbait elkarlan lantzen eta finkatzen joan dira, gaur egun daukagun eta egituratuagoa den lankidetzara iritsi arte: Alde batetik, kirol-saio teknikoak izan ditugu, Athletic Fundazioko langileekin egiten ditugun

baterako hainbat saiotan gauzatzen direnak. Hilean behin, zentroetako batera joaten dira, entrenamendu bat egiteko taldeetako bakoitzarekin. 2016 urtean, prestakuntza-saio espezifikoak egin dira Lezaman: atezainentzat, entrenatzaileentzat…

Page 20: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 20

Zentroen arteko txapelketaren finala antolatzea

2016an, Argiak antolatu ditu osasun mentalaren arloko erakundeek urtero ekainean egiten duten zentroen arteko txapelketaren finala eta sari-banaketa; izan ere, bide egokia da esparru bat sustatzeko non lagunartean aritu baikaitezke eta disfruta baitezakegu ahalegin pertsonal zein kolektibo handiz jositako sasoi luze baten ondoren, eta, era berean, parte hartzen duten erabiltzaileen soziabilitatea bultzatzeko eta aukera emateko giro normalizatu batean jardun dezaten gure zentroetako erreferentzia-eremuetatik kanpo. Getxo Kirolak erakundearen instalazioetan egin zen jaia, eta 200 pertsonatik gora bildu ziren osasunaren eta laguntasunaren jai batean.

Page 21: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 21

G20 taldea

G20 Klub Sozialeko kide batzuek osatutako taldea da; bertan, gainerakoen izenean, antolakuntzaren arloko gaiak jorratzen ditu, eguneroko jardunean sortzen diren egoeren inguruko ideiak eta konponbideak ekarri… Taldeak funtzionamendu autonomoa du, eta Klubak berak antolatzen duen batzarrera eramaten ditu bere proposamenak; batzarrean Klubeko kide guztiek parte har dezakete, eta, azken batean, bertan erabakitzen da proposamenak onartu ala ez.

Erreferentzia-taldeak

Osasun mentalaren munduan aldaketa prozesu bat ematen ari da, honako ideia hauek markatzen dutena: “ahalduntzea”, “bizi-kalitatea”, “erabiltzaileak parte hartzea”… Prozesua nabaria da Argian, eta bi urte lehenago, 2014an, arlo bat aurkitu genuen

zertan egin ditugu berrikuntzak?

Page 22: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 22

hobetzeko nola ulertzen genituen erabiltzailearen eta profesionalaren figurak eta haien arteko harremana.Testuinguru horretan, “Leheneratze” Eredua hartu dugu gida eta jomuga, proposatzen dugun hobekuntza-ahaleginean. Gure ustez, erabiltzaileari leheneratze-prozesu pertsonalean lagun egingo dion lan mota baten beharra dago. Erreferentzia taldeekiko berrikuntza-proiektu horren helburua izan da deskribatzea nola egin behar dugun lan erabiltzaileari laguntzeko laguntza jasotzen duen baliabidean dituen helburuak gauzatzen. Hipotesi honetan oinarritu gara: erreferentzia taldea da gune egokiena erabiltzaileak gara ditzan bere helburuak; taldetik baliabidera bideratuko dira, eta hark emango dio erantzun eraginkor bat. 2016an egindako lanean, 30 profesionalek eta 65 erabiltzailek hartu dute parte. Programa pilotua amaitutakoan dugun sentsazio orokorra poztasun handikoa da egin dugun bideagatik, eta errespetuzkoa oraindik egiteko dagoenagatik.

Page 23: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 23

Trukaketa eta Sentsibilizazio Jardunaldiak

Argiaren 2016ko Trukaketa eta Sentsibilizazio Jardunaldiaren gaia izan da “Erabiltzailearen parte-hartzea lehen pertsonan erakundeetan”, eta Bizkaiko Medikuen Elkargoan egin zen, Bilbon, urriaren 22an.Jardunaldiaren hasiera-saioan, Merce Torrentalle izan genuen, Obertament-ekoa (Gaixotasun mentala duten pertsonen estigma eta diskriminazioaren aurka borrokatzeko aliantza katalana).Beste mahai batzuk ere izan genituen, honako gai hauen inguruan: “Erabiltzaileen parte-hartzea sustatzen duten esperientziak” eta “Zer zailtasun topatzen dugu buruko nahasmendu larria duten pertsonek parte har dezaten, eskubide osoko subjektu gisa, eta zergatik?”Jardunaldiari amaiera emateko, “Harreman eredu berriak eraiki ditzagun” ponentzia aurkeztu zuen Juan José Goñik, APTESeko kide (Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea) eta parte-hartze sozialean aditua denak.

Ateak zabaltzeko egunak

2016an, ateak zabaltzeko bi jardunaldi egin ditugu, ekainean eta urrian, hurrenez hurren, zenbait interes-taldek (erakunde finantzatzaileak eta prestakuntza-zentroak) ezagut zitzaten zer baliabide, arreta-eredu eta proiektu dauzkagun.Azalpenak Argian parte hartzen duten hainbat eragilek eman dituzte, profesionalek, erabiltzaileek/bazkideek… bisitariei helarazteko zein den Argian dugun proiektu komuna.

nola handitu dugu gizarteak gaiaz duen ezagutza?

Page 24: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 24

Nolakoa izan da pertsonen kudeaketa?

Pertsonak kudeatzeko gure ereduaren funtsezko elementuak hauek dira:· Pertsonak gaitasunen arabera kudeatzea; hainbat

urtetik hona ari gara hori lantzen eta gure pertsonen garapen profesionala errazten laguntzen digu; aldi berean, gainera, Argiaren helburuekin eta estrategiekin bat etorrarazten dugu.

· Pertsonek parte hartzeko espazio berriak etengabe sortzea. Espazioak lanpostuetan, espazioak Argiaren egituran.

Kudeaketa eredu horren eta guztion ahalegin eta inplikazioaren emaitza gisa, profesionalek 3,28ko gogobetetzea dute 4tik, azken urteotako puntuaziorik altuena.

zein izan dira gure kudeaketaren funtsezko elementuak?

profesionaleen gogobetetzea 2016an

3’28

Page 25: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 25

Nolakoa izan da berrikuntzaren eta ezagutzaren kudeaketa? Bi lan ildo ditugu, ezagutza eta berrikuntza:- Argian, sistematikoki lantzen dugu ezagutza

eskuratzea eta gizarteratzea. Bilera zientifikoetara zein foroetara joaten gara, ezagutzak handitzeko helburuarekin, gure Plan Estrategikoan plazaratutako erronken ildotik. Zuzeneko arreta eskaintzen duten pertsona guztiek bi ordu hartzen dituzte hilean, euren eginkizun profesionalari buruz gogoeta egiteko eta aztertzeko; eta kudeaketa-lanetan jarduten dutenek, hilean 2,5 ordu ematen dute zeregin horretan. Guztira, 25,21 ordu baino gehiago eman ditugu prestakuntzan, batez beste, Argian lan egiten duten 75 pertsonetako bakoitzeko.

- Berrikuntza dugu antolakuntzako apustu nagusia: esku hartzeko eredua aldatzean murgilduta gaude, eta leheneratzearen paradigma aplikatzen diegu gure baliabide guztiei, eta, aldi berean, “Kudeaketa

Aurreratua” eredua abian jartzen ari gara erakundea kudeatzeko.

2016an oso aurrerapauso handia eman dugu bi arloetan; izan ere, proiektu pilotu batzuk egin ditugu (batzuk hasi dira, eta beste batzuk bukatu), eta haietan gure pertsonalaren ia % 50 sartu da, eta erabiltzaileen % 25. Eta, horiez gain, beste proiektu txikiago batzuek erantzuten diete gure interes taldeen premia edo eskaera jakinei.

Page 26: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 26

zeintzuk dira dauzkagun bitarteko ekonomikoak eta zertan erabiltzen ditugu?

Pertsonala

Erosketak

Errentamenduak

Mantenuak

Zerbitzu profesionalak

Kontsumoak

Amortizazioak

Beste batzuk

Kontzertuak% 92,45

% 67% 8

% 7

% 5

% 4% 4

% 3 % 2

Entitate publikoak% 94,67

Lag. pribatuak% 1

Beste batzuk% 1,35

Kuotak% 2,99

Diru-laguntzak% 2,22

Gastuak 4.170.000 € Sarrerak 4.220.000 €

Ekitaldiko urteko kontu laburtuak Betean Auditoría, SLP enpresak auditatu ditu eta enpresa horrek 2017komartxoaren 30ean jaulki zuen txostena. Txosten horretan ezarri da kontuek Argia Fundazioaren ondarearen eta egoera finantzarioaren irudi leiala ematen dutela, marko arauemaileak ezartzen duenarekin bat.

2016ko ekitaldia emaitza orekatuarekin itxi da; sarreren ia % 95 erakunde publikoengandik iritsi da, batez ere Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin zerbitzugintzarako lortutako akordioen bidez. Gastuei dagokienez garrantzitsuenak pertsonala, erosketak eta errentamenduen arloetakoak izan dira.

Page 27: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 27

Entitate finantzatzaileak

Entitate babesleak

Page 28: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 28

Parte hartzen dugun sareak

Entitate hezigarriak

Page 29: 2016ko Jarduera-memoria - Argia Fundazioa · 2017-09-11 · 2016ko memoria - Argia Fundazioa 5 Plan estrategiko berri honetan, 2019an lortzekoa den helmuga bat jarri diogu geure buruari.

2016ko memoria - Argia Fundazioa 29

Laguntzen diegun entitateak