2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta...

16
A rratian Lan eta Bizi Plataformeak deitutako mobilizazinoak, -itzalal- dia, alkarretaratzeak eta kotxe karabanea, beste batzuen artean- erantzun zabala izan eben Arratian. Izan be, bostehun lagun in- guru bildu ziran zazpi herritan egindako konzentrazinoetan. Deialdiak arlo politikotik, sindikaletik nahiz sozialetik jaso eban atxikimentua eta babesa. Konzentrazinoak Arantzazun eta Ubiden izan ezik, Arratiako bes- te herrietako plazetan egin ziran. "Arratieko etorkizune izitu deigun" pankartak zabalduta, sirena hotsa eta kandelen argitan egin eben pro- testa 500 bat lagunek. Ubiden "dana dala argiak amatau ziran" Udal iturrien arabera. Holan Arratian Lan eta Bizi Plataformeak sano positibo balorau dau enpleguaren suntsiketearen aurka deitutako itzalaldiak izandako erantzuna. Eremu instituzionalean, Lemoa, Bedia eta Arteako Udaletan ordezka- tuak dagozan talde guztiak, EAJ-PNV, Bildu, PSE eta Aldatuzek emon eben babesa, Diman Bilduk eta Igorren Bilduk eta Igorre Danontzat-ek. Lan munduan, ELA eta LAB sindikatuak eta enpresa batzorde askok emon eben atxikimentua. Eta hainbat eragile sozialek zein herritar kezkatuk parte hartu eben ia Arratia guztian egin ziran mobilizazinoe- tan. 7. orrialdea 195 Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen urteotan gazteak Halloween Ameriketatik hartutako hildakoen eguna ospatzen dabe mozorroak jantzita. Hildakoak gogoratzeko erritoak aldatu arren, heriotzearen inguruko festak mantenidu egiten dira. Angel Larrea his- torialariak sakondu dau gai honetan. 13. orrialdea Arratia nesken taldeak harrobi ona dauka 10. orrialdea Arratia Kantariren lehenengo edizinoa hilaren 9an Igorren 12. orrialdea 2013ko zemendiaren 1a hamabostekaria www.begitu.org Baserri bi erre ziran Areiltza auzunean ZEBERIO Erantzun zabala izan eban enplegu suntsiketearen kontrako itzalaldiak "Eman giltza" eta "201 baietz" euskerearen aldeko kanpainak abian ARRATIA Mikologiaz berbetan ARRATIA Perretxiko sasoi betean gagoz. Halanda be, eguraldiak ez dau perretxikotan joateko lagunduten eta zaleak mendira noz joan zain dagoz. Perretxikoak sano preziaduak dira jateko gurean. Bariedadea hainbestekoa izanda, batzuk jangarriak, beste batzuk ez eta batzuk hilgarriak be badiranez, jakinmin handia sortzean dau gaiak. begitu Estibaliz Sarrionandia EHUko Botanika irakasleagaz egon da. Sarrionandiak onddo komunidadeen inguruan egin eban tesia eta nabarmendu dau onddo eta perretxikoen garrantzi ekologikoa. 8. eta 9. orrialdeak Goikoetxea eta Auzkorta baserriak guztiz erre ziran urri bigarrenaren 22an Zeberioko Areiltza auzunean gertatutako sutean. Eguerdiko ordu batak eta laurdenetan hasi zan sua eta laurak arte egon ziran su- hiltzaileak itzaltzen. Goikoetxean hasi zan sutea, eta ez zan inor momentu haretan baserrian. 5. orrialdea Euskerearen familia transmisinoa sustatzeko Zeberio eta Lemoan "Eman giltza" kanpainea daukie martxan. Proiektuaren lehentasunezko helburua familia ze garrantzitsua dan euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteko zereginean nabarmentzea da. Diman ostera igazko "200 baietz" kanpaineari jarraipena emoteko Batzordea Euskera Eguneko "ekitaldi berezia" prestatzen dabil eta horretarako herritarren argazkiak aterako ditu hilaren 9an. 5. orrialdea Zeanuriko konzentrazinoa. Argazkia: Irati Urien.

Transcript of 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta...

Page 1: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

Arratian Lan eta Bizi Plataformeak deitutako mobilizazinoak, -itzalal-dia, alkarretaratzeak eta kotxe karabanea, beste batzuen artean- erantzun zabala izan eben Arratian. Izan be, bostehun lagun in-

guru bildu ziran zazpi herritan egindako konzentrazinoetan. Deialdiak arlo politikotik, sindikaletik nahiz sozialetik jaso eban atxikimentua eta babesa.

Konzentrazinoak Arantzazun eta Ubiden izan ezik, Arratiako bes-te herrietako plazetan egin ziran. "Arratieko etorkizune izitu deigun" pankartak zabalduta, sirena hotsa eta kandelen argitan egin eben pro-testa 500 bat lagunek. Ubiden "dana dala argiak amatau ziran" Udal iturrien arabera. Holan Arratian Lan eta Bizi Plataformeak sano positibo balorau dau enpleguaren suntsiketearen aurka deitutako itzalaldiak izandako erantzuna.

Eremu instituzionalean, Lemoa, Bedia eta Arteako Udaletan ordezka-tuak dagozan talde guztiak, EAJ-PNV, Bildu, PSE eta Aldatuzek emon eben babesa, Diman Bilduk eta Igorren Bilduk eta Igorre Danontzat-ek. Lan munduan, ELA eta LAB sindikatuak eta enpresa batzorde askok emon eben atxikimentua. Eta hainbat eragile sozialek zein herritar kezkatuk parte hartu eben ia Arratia guztian egin ziran mobilizazinoe-tan. 7. orrialdea

195

Ortusantuak eta kalabazak

Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen urteotan gazteak Halloween Ameriketatik hartutako hildakoen eguna ospatzen dabe mozorroak jantzita. Hildakoak gogoratzeko erritoak aldatu arren, heriotzearen inguruko festak mantenidu egiten dira. Angel Larrea his-torialariak sakondu dau gai honetan. 13. orrialdea

Arratia nesken taldeak harrobi ona dauka

10. orrialdea

Arratia Kantariren lehenengo edizinoa hilaren 9an Igorren

12. orrialdea

2013ko zemendiaren 1ahamabostekariawww.begitu.org

Baserri bi erre ziran Areiltza auzunean

ZEBERIO

Erantzun zabala izan eban enplegu suntsiketearen kontrako itzalaldiak

"Eman giltza" eta "201 baietz" euskerearen aldeko kanpainak abian

ARRATIA

Mikologiaz berbetan

ARRATIA

Perretxiko sasoi betean gagoz. Halanda be, eguraldiak ez dau perretxikotan joateko lagunduten eta zaleak mendira noz joan zain dagoz. Perretxikoak sano preziaduak dira jateko gurean. Bariedadea hainbestekoa izanda, batzuk jangarriak, beste batzuk ez eta batzuk hilgarriak be badiranez, jakinmin handia sortzean dau gaiak. begitu Estibaliz Sarrionandia EHUko Botanika irakasleagaz egon da. Sarrionandiak onddo komunidadeen inguruan egin eban tesia eta nabarmendu dau onddo eta perretxikoen garrantzi ekologikoa. 8. eta 9. orrialdeak

Goikoetxea eta Auzkorta baserriak guztiz erre ziran urri bigarrenaren 22an Zeberioko Areiltza auzunean gertatutako sutean. Eguerdiko ordu batak eta laurdenetan hasi zan sua eta laurak arte egon ziran su-hiltzaileak itzaltzen. Goikoetxean hasi zan sutea, eta ez zan inor momentu haretan baserrian. 5. orrialdea

Euskerearen familia transmisinoa sustatzeko Zeberio eta Lemoan "Eman giltza" kanpainea daukie martxan. Proiektuaren lehentasunezko helburua familia ze garrantzitsua dan euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteko zereginean nabarmentzea da. Diman ostera igazko "200 baietz" kanpaineari jarraipena emoteko Batzordea Euskera Eguneko "ekitaldi berezia" prestatzen dabil eta horretarako herritarren argazkiak aterako ditu hilaren 9an. 5. orrialdea

Zeanuriko konzentrazinoa. Argazkia: Irati Urien.

Page 2: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

IGITIE / ZERBITZUAK2 begitu 1952013ko zemendiaren 1a

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Babesleak:

LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00S.O.S. DEIAK 112

Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraUrri big. 28tik zemendiaren 3raKortazar. Igorre. Agirre Lehendakaria 27 Tel.: 94 673 61 0922:00etatik 09:00etaraGoiria-Montoya. Amorebieta-Etxano.Zemendiaren 4tik 10eraIbarrola. Zeanuri. Arregia kalea 1Tel.: 94 673 93 95 eta 609 402 90822:00etatik 09:00etaraMelero. Amorebieta-Etxano.Zemendiaren 11tik 17raN. Arrieta Bereciartua. Lemoa. Atutxa Sailburua 1Tel.: 94 631 30 1822:00etatik 09:00etaraSarasketa. Amorebieta-Etxano.Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraChicote. Kareaga Goikoa 50. Basauri.

MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

Dima: 94 631 56 30Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 45 03 61Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90TrenakEuskotren 902 543 210

Bizkaibus* 902 222 265Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan.Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.

Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.

Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.

Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.

Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.

Otxandiotik urteerak:Lanegun eta zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.

Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

Artea-BilboLanegun eta zapatuetan: 07:00, 15:30 eta 20:00.Domeketan ez dago zerbitzurik.

Bilbo-ArteaLanegunetan: 05:45, 14:15 eta 18:45.Zapatuetan ez dago 05:45ekoa.

Domeketan ez dago zerbitzurik.Zeberio-BilboLanegun eta zapatuetan: 09:15, 11:15, 13:15 eta 17:45.Jaiegunetan (Arrigorriagaraino): 08:15, 11:15, 14:15, 17:15 eta 20:15.

Bilbo-ZeberioLanegun eta zapatuetan: 08:15, 10:15, 12:15 eta 16:45ean.Jaiegunetan (Arrigorriagatik): 10:40, 13:40, 16:40 eta 19:40ean.

La Union* 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.

Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] www.begitu.orgErredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Kudeatzailea: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino taldea: Ainhoa Duñabeitia, Angel Larrea eta Irati Urien.Maketazinoa: Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Pablo Rodriguez (Lemoa eta Bedia), Ibai Milikua (Areatza), Iratxe Arribas eta Xabier Mendieta (Zeanuri), Berbizkunde Arroita (Zeberio), Amaia Uriarte eta Eneko Iriondo (Dima), Iraitz Sagarna (Igorre) eta Ainhoa Mendia eta Irati Urien (Arantzazu, Artea eta Ubide).Tiradea: 6.600 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

Ale kopurua 6.600 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

tele

fon

o in

ter

esg

ar

ria

k

A- Tamaina eta kolore guztie-takoak dagoz, forma be xelebrea izan leike zenbaitek. Gure txarriak asko maite ditue, baita nire koi-natak be. B- Jantzi berean bost edo sei ga-rau sartzean dira, eta platerean eskukada bat. Aurreko gauean beratzen dira, eta jan eta hurren-go egunean puzkartzen dira.C- Ameriketatik etorri zan, eta

errotatik pasau eta gero zine are-toetan instalau da. D- Gorriak dagoz, beilegiak eta berdeak, besteak beste. Azal eta guzti jan daitekez, gordinik edo egosita. Eta hango adarraren puntaren puntan txoria dago ka-tari.E- Kanpoko azalak tindatzen dau, barruko azalak babesten dau, eta barruragoko mamiak indartzen

dau. Gure basoko mixerrak asko maite ditu, baita nire koinatak be. F- Neguko gau hotzetan, plazako bazter baten edo sukaldeko txa-pako labean, txipli-txapla erretzen dira.

Erantzunak:A- azabalak B- abab B- aotra D- arragas E- arruaxtni F- aniatzag

UDAGOIENEKO FRUTUAK (ASMAKIZUNAK)

Page 3: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

begitu 1952013ko zemendiaren 1a

3BERBETAN

Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48.142 Artea edo [email protected] helbidera.

ZEURE BERBEA ERETXIA

Iderra (idarra)

Abenduan, gure ortuetan gero eta gitxiago ereiten dan landare goxo hau udabarri amaiera aldean eta udan izaten da jateko puntu-puntuan. Baina idarrak (idérra, agoskatuta) era askotara jaten dira (idar-patatak, idarrak pernilagaz...), izoztuta be bai. Eta beste gauza askotarako be erabili leitekez, berbarako: Ider-boltsea ipinten dot artrosiak jota daukadan belaunean! Euskera batuan ilar esaten jako. Azpimarratzekoak ei dira Getariako idar ospetsuak, txikiagoak eta finagoak diralako.

ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

Mondragon: krisiari aurre egiten deutsan eredu bat

Munduko ekonomia ba-lantzaka dabilanean, enpresa guztiak zailta-

sunak izan arren, eredu koopera-tiboak "batasunak indarra egiten dau" axiomea funtsezkoa dala erakusten dau. Zentzu horretan, Mondragon Korporazinoak mota guztietako neurriak hartu ditu (egutegi aldakorrak ipintea, au-rrerakinak izoztea, egiturazko gastuak kontroletea, negozioai beste orientazino bat emotea, bazkideak beste kooperatiba batzuetara eroatea, aurre-jubila-zinoak...) enplegua mantenidu ahal izateko. Orain dala gitxi, Fagor Etxetresna Elektrikoak, tal-deko lehenengo kooperatibea, hartzekodunen aurrekonkursoa aurkeztu eban ezin izan deu- tsalako aurre egin Espainian eta Europan izandako etxeko tresna elektrikoen merkaduaren jauspen handiari. Egoera barri honen au-rrean, korporazinoak jakinarazo dau birkolokazinoen eta aurre-jubilazinoen bidez kudeatu gura dituala egoerak ekarri leikezan lanpostu-eszedenteak. Finean, taldean beti erabili diran alkartasun printzipioen baliotasunari eusten deutsan konpromisoa da, orain be, Fagorreko kooperabistentzat urtenbide duina ahalbideratuko dauana.

Mondragon korporazinoa, alkartasun konpromisoetan oina-rritzen da eta bere zuzendaritza-rako eta antolakuntzarako meto-do demokratikoak erabilten ditu. Enpresen kudeaketea, emoitza eta jaubetzan personen parte har- tzea eta integrazinoa bultzatzen dau korporazinoak. Enpresa ho-neek garapen sozial, enpresarial eta personala sustatzen dauan proiektu bateratzailea bultzatzen dabe. Persona eta teknologien ahalmenen garapenetik abiatuta, formazinoa eta barrikuntzea sus-

ANDER BILBAOBATZeko Kontseilu Errektoreko Presidentea

GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUA

tatzen dabe eta Kudeaketa Eredu propioa erabilten dabe enpresok lidergoa lortzeako eta lankidetzea sustatzeko.

Mondragon taldearen beste ezaugarri bat barrikuntzea da. Izan be, atzen urteotan barrikun- tzea ondino gehiago bultzatzen saiatuten dabil. Holan, 2012an Industria Arloko salmenten % 20 produktu eta zerbitzu barriak ziran, orain 5 urte ez egozanak. I + G + B-n 160 miloe euroko inbersinoa izan eban 2012an eta korporazinoak 564 asmakizun patente familia ditu eta nazi-noarteko I + G-ko 91 proiektutan hartzean dau parte. Arlo honetan azpimarratu behar da Mondragon Unibertsitatea eta bere lau fakul-tadeen ekarpena (Ingeniaritzea, Gizarte Zientziak, Enpresa Zientziak eta Gastronomia Zientziak "Basque Culinary Center"). Honeek fakulta-deoneek, korporazinoaren tekno-logia zentruen sarean dagoz eta guztira 15 zentru dira. Azpima-rratzekoa be bada kooperatiben euren ahalegin barritzailea.

Beraz, Mondragon taldeak eredu kooperatiboan daukan konfiantza osoa berresten dau. Personen protagonismoan eta alkartasunean oinarritutako eredu kooperatiboaren baliogarritasunari eta indarrari eusten deutso, eredu honek kooperatiben garapena ahalbidetu eta lankidetza arloan erreferente bihurtu dau Mondra-gon eta.

Kantari gazte bila

"Santa ZeziliaZezilia santa,boza emon eistazukantetako da ta".

Hau abesten eben antxinakoak, batak besteari gaur baino gehiago entzuten eutsienean, antza. Santa Zezilia bertan daukagula eta Luis Iruarrizaga Abesbatzak badauka zer esan arratiarrai: abestiak alaitu egiten dau (inoz tristetu be bai), bihotzak goratu, baita besteagaz alkartu... hori da helburua Luis Irua-rrizaga Abesbatzarena.

Eta hemen Santa Zezilia ingu-ruan Luis Iruarrizaga abesbatzak antolatutako Arratian izango diran musika ekitaldi batzuk: Vocalia taldearen emonaldia, zemendia-ren 23an, 20:00etan Igorreko La-sarte Aretoan eta "Bizitzaren erra-inetan" Arteako Umeak, Arratiako Musika Eskolako Abesbatzak eta Luis Iruarrizaga Abesbatzak Ar-teako Andra Mari eleizan hilaren 16an eta Igorreko Kultur Etxean hilaren 30ean.

Eta ezin dogu galdu aukerea ohartxo bat egiteko: Luis Iruarriza-ga Abesbatza aspaldi dabil kantari eta kantariok zahartuz goaz, gaz-teagoen beharrean. Abestea eta ondo pasetea gustetan bajatzu, zatoz Luis Iruarrizaga Abesbatzara.

LUIS IRUARRIZAGA ABESBATZA

Itzalaldia

Atzenengo urteotan kapitalismo pa-triarkalak gazteen eta andren etorki-zuna baltzago bihurtu dau. Lan ere-du esplotatzailea eta inposaturiko rolak eredu hartuta, sistemeak alde guztietatik jipoitzen gaitu eta Arra-tian, "krisia" hasi zanetik hona, lan-gabezi tasa bikoiztutea lortu dabe. Holan heldu gara Cementos, Inco-esa eta Alfusen moduko eskualde-ko fabriketako langileen burrukaldi luze bezain eredugarriak ikustera.

Ez gara sumisino eta isiltasunean biziteko jaio. Lan prekarioak, hezkuntzea elite baten eskuetan ixtea, osasuna pribilegio izatea, errepresinoa egunerokotasuna iza-tea, etxebizitza eskubidea amets bihurtutea... ez doguzalako geure bizitzetarako aukeratu, nahikoa dala esateko ordua heldu da.

Independentzia, sozialismoa eta feminismoa. Eredu propio bat eregi behar dogu. Argentinako fabrika be-rreskuratuen arimea, Brasileko neka-zarien burrukearen odola, Greziako unibersidade autonomoen konzien-tzia... Alternatibea posiblea da eta burrukeak egiten dau posible.

Arratiak alternatiba hori behar dau, eta danok ipini behar dogu gure garautxoa. Horregaitik Arratia Lan eta Bizi! plataformeak deituko itzalaldia anekdota hutsean geldi-tu ez daiten, eguneroko burrukara batzeako eta antolatuteko deialdia luzatuten deutsegu Arratiako gaz-te guztiai.

ARRATIAKO ERNAI

Page 4: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

4 PORRUSALDEA begitu 1952013ko zemendiaren 1a

Bakardadearenezkutaleku

MAIALEN MADARIAGA

Udagoiena heldu da, baina berau etorri baino lehen heldu dira aurten gaztainak. Hego-haize zakarra, 23º C inguru, eta ondino manga motzetan gengozala hasi gara aurten gaztainak erreten,

txipli-txapla pun!Atzenean hego-haizea be gelditu egin da, egunak laburtu egin dira

eta hondartzari agur esan deutsagu datorren urtera arte. Basotik ibil-teko momentua da orain. Urte sasoi honetan basoak edertasunaren gailurrean dagoz eta urre kolorea hartzean dabe pagadi eta harestiak; eta basoak euren frutu gozoak, gaztainak eta perretxikoak, eskeintzen deuskuez patxadaz bertatik ibilten garanoi.

Heldu da udagoien gozoa eta gu, gozo-gozo udagoienean.

BEGI TXINDORRA

LUMATUTEN ZERTZEAN

Erritual bilakatu da astele-hen iluntzeko autobusa goiz iristea, justu nik har-

tu behar dodana, kasualidade itzela. Dagoeneko arazoa bir-planteetan hasita nago: ez ete naz ni beti berandu dabilana? Oraingoan be ez deutsat den-porearen erritmo zurrunari lehia irabazi.

Gaurkoan haizea fin dabilala onarturik, markesineari babes eske joan natxako. Nire kon-tzientzia saltoka hasi da auto-busa galtzean dauan bakarra ez nazala jabetzean, astegoineko nekeak protesta egin dauan arren.

Lehenengo bankuan eroske-tetatik bueltan datorren andrea, sakelekoa belarrian pegaturik, aspaldiko lagunari zoriontzeko atxakiaz, berbaro hutsa. Begira beste gizon hori be, planta do-toreari muzin egin barik musika entzungailua kukuka dabil esku

SAIOA LARREA

finen artetik, kaskoak ordea ez dira inon ageri. Han neska gaztea, unibersidadeko liburuak maga-lean eta atzamarrak prest behin eta berriro whatsappik dauan ziurtatuz.

Beste norbait be badator. Zuzen begiratu deutsat andra gazteari, narruzko boltsatik zer aterako jakinminez. Ez ba, han gengoza-nak agurtu eta geldi geratu da ingurura begira, lasaitasun usaina dariola, pozik. Ez dau zirkinik be egiten, sabelean daroan haurra laztantzeko ez bada. Zer pentsa eragin deusta bere jarkerak. Zo-riontsu dirudi. Bildurra arrotza jakola emoten dau. Behintzat bakardadearen aurrean ez da ki-kiltzen, ez autobusaren esperoan sentiduten dan bakardadeagaz sikiera. Badaki isiltasunean etxo-ten. Inbidiak kuku egin deusta.

Ez dot ezagutzen bakardadea-ren freskurea sentidutea gustetan jakon inor, gitxiago inork holan ikustea. Geraleku haretan horren isla. Beraz, kalean inoren espe-roan gagozan aldiro mugikorra gertu, planta egiteko sikiera.

Akaso andra hura be izu horren atzaparren menpe biziko da eta berak be eukiko dau armaren bat isiltasunaren hutsunea estaltze-ko. Haurtxoak sabelean emoten deutsazan golpetxoak beharba-da. Azken finean, nork ez deutso errespetua bakardadeari?

Page 5: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

HERRIAI BEGITUTEN 5begitu 1952013ko zemendiaren 1a

Egiturea erreta daukie Areiltza auzunean erretako baserriak

ZEBERIO

Areiltza auzuneko Goikoetxea eta Auzkorta baserriak "guztiz kiskali" egin ziran

urri bigarrenaren 22an.

Erredakzinoa

Eguerdiko ordu batak eta laurde-netan hasi zan sua eta arrastiko laurak arte egon ziran suhiltzai-leak itzaltzen. Suhiltzaile batek zauriak izan zituan gas bonbona bat lehertu zanean. Suak baserri bi honeen "estruktura osoa" erre eban.

Goikoetxean hasi zan sutea, eta han ez zan inor momentu ha-retan. Ondoko etxean, Auzkorta baserrian, 80 urtetik gorako an-dra-gizonak eta andrearen osaba 103 urtekoa bizi dira. Sutea hasi zanean etxean egozan "auzoko

batek atera zituan etxetik. Hor edade handiko jentea bizi da eta batez be 103 urtekoak laguntza behar dau urteteko. Auzokoak konturatu ziran eta laster atera eben" azaldu deutso begituri Ze-berioko bizilagun batek.

Bizilagunak onik atera baziran be, suhiltzaile bat zaurituta subertau zan. Golpeak eta erredurak izan zituan bonbona bat lehertu zanean eta Gurutzetako erietxera eroan eben. Segurtasun Sailak adierazotakoaren arabera, bere egoerea ez zan larria.

Suhiltzaile hainbat talde egon ziran beharrean, "bost kamioi arrunt eta eskaladun beste bi"

lekuko baten arabera. Sua ama-tautakoan, erreten bat geratu zan bertan sua barriro biztu ez eiten.

Kalte handiak etxeetanGoikoetxea eta Auzkorta baserriak "erre dira guztiz biak. Estruktura osoa daukie erreta" Zeberioko aguazilak begituri jakitera emon eutsanaren arabera. Eta barrukoa be dana erre zala esan eban, altzariak zein bertan bizi ziranen gauza guztiak. Orain, Auzkor-takoak familiako baten etxera aldatu dira, Zeberiotik kanpo.

Dana dala, etxeak zelan geratu diran ikusita, bertan bizi ziranak

onik atera zirala jakitean, lasaitua hartu eben zeberioztarrak. Izan be, egun haretako hego-haize zakarrak asko lagundu eban sua zabaltzen. "Zorionez, egunez izan

zan eta ez gaubez; eta haizeak gero ekialderantza jo eban, bes-tela kalteak ondino handiagoak izan eitekezan" dinoe Zeberioko bizilagunak.

Suhiltzaileak beharrean Areiltza auzunean.

Euskerearen familia transmisinoa sustatzeko "Eman giltza" kanpainan hartzean dabe parte Lemoa eta Zeberiok

LEMOA / ZEBERIO

Alkarbide foro teknikoak koordinau dau kanpaina hau, eta, bertan, lurraldeko 54 erakundek, 2 mankomunidadek

eta 39 udalerrik hartzean dabe parte, Lemoa eta Zeberio tartean.

Erredakzinoa

Zeberio eta Lemoa tartean. Proiek- tuaren lehentasunezko helburua familia ze garrantzitsua dan euske-rea belaunaldiz belaunaldi transmi-tiduteko zereginean nabarmentzea da.

Kanpaina jaiobarrien gurasoai dago zuzenduta. Guraso honeek "ekimenaren gaineko informa-zinoa emoten dauan alkatearen

gutun bat jasoko dabe, autorako pegatinak eta Ku-ku gidak" Jon Bollar Zeberioko Euskera Tek-nikariak begituri jakitera emon-dakoaren arabera. Gida honetan euskerazko berbak, esapideak eta kantak jasoten dira. Zeberion, 2013an jaiobarriak euki dabezan lau familiak jasoko dabe material hau umeai euskeraz egiteko ani-metako.

Telebistan emoten dabizen

sustapen bideoa be aurkeztu dabe Zeberion, euskerearen fa-milia barruko transmisinoa bul- tzatzeko.

Lemoan urte birik behinLemoan, barriz, "Eman giltza" kanpainea urte birik behin egi-tea ebatzi zan Udalean. "Aurten bestelako dinamikak daukaguz abian familia transmisioari begira. Lan talde bat daukagu eta ber-

tatik bideratzen doguz hizkuntza eta familiak buztartzen dituen erronka eta zailtasunak" azaldu deutso begituri Miren Madariaga Lemoako Euskera Teknikariak. Holan magia ikastaroa antola-tu dabe 8-12 urte bitartekoak aisialdian euskerea erabilteko. Guraso euskaldunai zuzenduta, Paula Kasaresek "Zuek daukazue giltza" berbaldia emongo dau eta euskaldunak ez diranai "Euskera,

entra un idioma en casa" zemen-diaren 21ean. "Euskeraz olgetan familian" izeneko ekimena be abian da 2-3 urteko ume eta euren gurasoentzat.

Kanpainako kartela.

Herritarrai argazkiak aterako deutseez Euskerearen Eguneko ekitaldirako

DIMA

Erredakzinoa

Igazko "200 baietz" euskerearen aldeko kanpaineari jarraipena emoteko, Dimako Euskera Ba- tzordeak "201 baietz" kanpainea ipini dau abian. Batzordea Eus-kera Eguneko "ekitaldi berezia"

prestatzen dabil eta horretarako herritarren argazkiak aterako ditue hilaren 9an, goizean, ludotekan.

Herritarrak, familiak, auzokoak, lagun kuadrilak, alkarteak eta abar parte hartzea gura dabe antolatzaileak. Jentea pilatu ez daiten, auzune bakotxari ordu bat

ipini deutsie. Holan 09:00etan, Artaun eta Biteriñoko bizilagunak dagoz deituta; 09:30ean, Ben-tatxuri, Indusi eta Makaztuikoak;

10:00etan, Ziarrusta, Santuru eta Artzubikoak; 10:30ean, Muneta eta Olazabalgoak; 11:00etan, Aroztegieta eta Lamindaokoak;

11:30ean, Atutx eta Obakoak; 12:00etan, Amantegi eta Bikarre-gikoak; 12:30ean, Plazea, Ibarra eta Bengoetxekoak; 13:00etan, San Balentin, Artabe eta Eleza-txukoak eta 13:30ean, Bargondia eta Baltzolakoak.

Igazko "200 baietz" kanpainako ekitaldia. Argazkia: Berna Gomez.

Page 6: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

begitu 1952013ko zemendiaren 1a

6 HERRIAI BEGITUTEN

Erredakzinoa

Zerbitzua handitzeko boluntario bila liburutegian

Dimako Herri Liburutegiak urri bigarrenaren hasikeran edegi zituan ateak boluntarioen lagun- tzeagaz. Aurten, ordubete gehia-go egoteko aukerea izatea gura dabe eta ikasgela be egongo da zabalik 08:00etatik 22:00etara. Liburutegia astelehenetik barikura dago zabalik 16:30etik 19:30era eta zapatuetan 11:00etatik 13:00etara.

Boluntarioak hilean egun batez, hau da, hiru orduz, jarduten dabe liburuzain lanetan. Lagundu gura dabenak dimekoliburutegia@

DIMA

Erredakzinoa

Gorbeia aldeko produktuak erakutsiko dira Lemoako azokan

Udalak eta Gorbeialdek antolatu dabe aurten Lemoako XIV. Elika-gaien Azokea. Izan be, murrizketak dirala eta, BBK-k ez dauz postuak ipinten eta azokea mantenidu ahal izateko Gorbeialdek lagun-du dau antolakuntzan. Hamasei-hamazortzi erakusmahai egongo dira aurten, Araba eta Bizkaiko Gorbeia inguruko ekoizleak, euren produktuak erakutsi eta saldu dagiezan. Zemendiaren 10ean izango da azoka hau, Elizondo au-zunean, futbol zelaiaren ondoan.

Igaz baino produktore gitxiago egongo dira aurten Lemoan. BBK-k murrizketak egin ditu eta mu-rrizketa horreen ondorioz, azoka batzuetan postu gitxiago ipinten ditu, eta beste batzuetan bape be ez. Bertako ekoizleak azoka hau galdu ez dagien, Gorbeialdek an-

LEMOA

tolakuntzan parte hartu dau. Hata guzti be, igaz baino postu gitxia-go egongo dira aurten. "Igaz 25 postu egon ziran, horreetatik sei Gorbeialdeko ekoizleenak ziran. Aurten hamasei edo hamazortzi izango dira. Ziurtatuta daukaguzan hamaseiak Gorbeialdekoak" azal-du deutso begituri Bingen Lariz-goitia Gorbeialde Landa Garape-nerako Alkartearen arduradunak.

Lemoako azokan, ogia, txakolina, gaztaia eta bertako beste produktu gozo asko egongo dira salgai.

Perretxiko erakusketeaAzokan, erakusketa mikologikoa be egongo da eta han erakutsiko dira Ganzabal Mendi Taldekoak batutako perretxikoak, mikologoak sailkatuta eta bakotxaren gaineko oinarrizko informazinoa emonaz. Ordubatak aldera, Arratiako Musika Eskolakoak trikia joko dabe giroa alaitzeko.

Erredakzinoa

Autoestimurako gakoez jabetzeko ikastaroa eratuko dabe

"Andren autonomiarako eta au-toestimurako gakoak" izeneko ikastaroa emongo dau Berdines-kolako Irati Arrillagak zemendian Dimako KZgunean. Ikastaroa andrai dago zuzenduta eta lider-goaren gakoak emotea dauka helburu. Udaleko bardintasun mahaitxoak antolatu dau, Biz- kaiko Foru Aldundia, Eudel eta Emakunderen babesagaz.

DIMA

Erredakzinoa

Udalak gizarte larrialdietarako udal laguntzak arautzen dituan ordenantzea onartu dau

Ordenantza hau urri bigarrena-ren 7an onartu zan ago batez. Abenduan sartuko da indarrean

IGORRE

eta hemezortzi mila euroko diru partidea izango dau. Prestazino ekonomiko honeek baliabiderik ez daukien eta arrisku faktoreak dau-kiezan familia unidade edo per-

Frutu eta ortuariak.

Poeta madarikatuak. Argazkia: Gillen Garcia.

gmail.com helbidera bialdu behar dabe mezu bat, ondo jatorkien eguna zehaztuz. Liburutegiko es-pazioa ordutegitik kanpo erabili gura dabenai txartela emongo jakie ikasgelara sartu ahal izateko.

Kultura sustatzeko ekintzakLiburutegien eginbeharra ez da bakarrik liburuak maileguan ixtea: kultura espazioak dira liburute-giak. Hori dala eta, dinamizazino talde bat be badago Dimako He-rri Liburutegian eta ekimenak an-tolatzen hasi dira. Lehenengoak, liburutruk eta poesia kantaldia izan ziran, liburutegien egunean.

InkesteaARRATIA

Erredakzinoa

Denpora faltaz kejetan gara be-hin eta barriro. Estresa, ansieda-dea, eta beste gaixotasun asko sufriduten doguz "denporea gal-tzean" ez dakigulako. Horregaitik oraingoan jakin gura izan dogu zenbat denpora eskeintzen deu- tsazun ondo paseteaz beste pro-betxurik ez dakarren aktibidade bateri astean. Hau da, zenbat den-pora emoten dozu, inork agindu ez eta zeure lanagaz zerikusirik ez daukan liburu bat irakurten, umeak zaindu barik lagunakaz kafea har- tzean, kirola egiten, baina gustetan jatzulako soil-soilik eta ez mitxeli-nak kentzeako...

Beraz, hauxe da hile honetako itau-na: Zenbat denpora emoten dozu astean kalidadeko aisialdian? (hau da, lanagaz ez nahastutako aisialdian?). Erantzun posibleak honeek dira: ordu bi baino gitxiago, bi eta lau ordu bitar-tean, lau ordu baino gehiago.

Alemaniara joateko prestAurreko itaunari erantzun deutsien be-gituren irakurleak, lan barik egon eta urruti baten lana topau ezkero, ago batez esan dabe lana hartuko leukiela.

Eskolak zemendiaren 11, 12, 18, 19 eta 26an izango dira, arrastiko seiretatik zortziretara, Berdineskolaren eskutik. Berdi-neskola, Bizkaiko 5.000 biztanle baino gitxiagoko udalerrietan bar-dintasuna bultzatzeko martxan ipinitako eskolea da.

Izena [email protected] helbide elektronikora idatzita edo udaletxera deituta emon daiteke. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta ikastaroa doban da.

sona indibidualentzat dira, gizarte bazterketa egoerak saihesteko oi-narrizko gastuai aurre egiteko.

Elikagaiak, erropak eta farma-ziako gastuak, beste batzuen artean, joten dira oinarrizko gastutzat. Etxebizitza alokatzeko fidantzak, genero indarkeria, etxe-gabetzeak eta premina bereziko beste egoera batzuk be aitatzen dira ordenantzan.

Eskatzaileak bete beharreko baldintzen artean dago gitxienez hiru urte Igorren erroldatuta eta langabeen kasuan Lanbiden ize-na emonda egotea.

Erredakzinoa

Dima eta Igorreko Herriko Tabernen kontrako prozedimentua hasi dabe

Dimako Jentilzubi eta Igorreko Axular Herriko Tabernak Audien-tzia Naziolaren zitazinoak jaso zituen epaiketan aurkezteko. Urri bigarrenaren 17an hasi zan

ARRATIA

35/02 auziko epaiketea. Bertan, 40 lagun eta 110 herriko taber-na eta alkarte dagoz epaitzeko, tartean Dima eta Igorrekoak, herriko tabernen bitartez ETA finantzatzen zala egotzita. Dima eta Igorreko Herriko Tabernetako

ordezkariak izan dira Madrilgo Audientzian auzi saio bitan eta ez dakie barriro joan behar izango daben ala ez.

Epaiketa honek arriskuan ipinten dau Igorreko eta Dimako Herriko Tabernen etorkizuna. "Ipuin bat asmatu eben orain dala 11 urte eta ez dauka hankarik ez bururik. Zelan izan leike, geuk jakin barik, nonok egin ete dauan zeozegaitik Herrikoen jaubetza barik gelditu ahal izatea danon aurrean modu garbian lanean ibili eta gero?" dino Albaro Legarreta Axular Herriko Ta-bernako ordezkariak.

Page 7: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

7HERRIAI BEGITUTENbegitu 1952013ko zemendiaren 1a

Erredakzinoa

Enplegu suntsiketearen kontrako mobilizazinoak arrakasta handia izan dabe

Kotxe karabanea, itzalaldia eta kon-zentrazinoak egin ziran Arratiako herri guztietan, Arantzazun eta Ubiden izan ezik, enpleguaren alde urri bigarrenaren 30ean.

"Arratieko etorkizune izitu dei-gun" pankartak zabalduta, sirena hotsa be ibili zan konzentrazinoen inguruan. Bezperan, Incoesatik abiatuta kotxe karabana batek emon eutsan hasikerea Arratian Lan eta Bizi Plataformeak antolatu-tako mobilizazinoai enplegu sunt-siketearen kontra protesta egiteko.

ARRATIA

ELA eta LAB sindikatuak, Artea, Bedia, Dima Lemoa eta Igorreko Udalak, eta Arratiako bederatzi enpresa batzordek babestu eben itzalaldia. Alderdi politikoai jagokie-nean, Bilduk, Arteako Aldatuz-ek, Igorre Danontzat-ek eta Ubideko Alkarlanien-ek emon eutseen atxikimentua protesteari. Platafor-makoak nabarmendu gura dabe "Lemoa, Bedia eta Arteako Uda-letan ordezkatuak dagozan talde guztiak (EAJ-PNV, Bildu, PSE eta Al-datuzek) emondako babesa, baita Diman eta Igorren Bilduk eta Igorre Danontzat-ek eskeinitakoa be".

Itzaladiagaz lotutako ekintzak bezperan hasi ziran. Izan be, egun horretan, 20 kotxe inguruko kara-banea ibili zan Arratiatik, bertan bizi dan enplegu suntsiketea salatuten. Incoesatik Zeanuriraino, Zeanuritik Dimara eta Dimatik Bediarako bi-dea egin eben.

"Arratian Lan eta Bizi Platafor-matik gogorarazo gura izan dogu deialdia arrakastatsu honen ostetik oraindino asko geratzen dala egi-teko, oraindino hor dagozala Alfus eta Incoesako gatazkak, Arratian mila lagun baino gehiago dagozala langabezian, eta soilik eredu sozial eta ekonomiko barri batek berma-tuko deuskula egoereari bueltea emotea". Hori lortzeako bestelako politika ekonomikoak egiten hasi beharra dagoala aldarrikatzen dabe plataformatik, eta dei egiten dabe alternatiba horren alde beharrean eta mobilizetan jarraituteko.

Incoesa eta Alfus-en bu-rrukeak jarraituten dauAlfus eta Incoesako beharginak euren burrukea eroan eben Be-diako konzentrazinora.

Alfusen ez dagoala mobimentu-rik enpresearen aldetik azaldu eut-san begituri Gaizka Belaustegigoitia Alfuseko beharginak "gu etxoten gabiz, mahaian jarri daitezan. Epaileak esan eban berronarketak egon behar dirala eta 16tik 4 ka-leratze baino ez dirala izango eta ordutik hona ez da mobimenturik egon". Burrukea danak onartu arte "edo gitxienez enpresea mahaian jarri eta negoziazinoetan hasi arte" izango da. Izan be, Alfusen bu-rrukea lan baldintzakaitik hasi zan eta horreek be aldarrikatzen ditue Alfuseko beharginak.

Incoesan, barriz, enpresearen aldetik mahai gainean dagoan proposamena da kalean gera- tzen diranentzat lan egindako urte bakotxeko 30 eguneko ordaina 18 hilabete topea izanda, ala Soria edo Caceresera beharrera joatea. "Ez dogu sinatu, ze hori Bediako Incoesa zarratutea da" azaldu eban Juan Cruz Yurrebaso Incoesako be-harginak.

Konzentrazinoen egunean zen-bait bilkura egin ebezan GEA Ibe-rica, Forjas Unidas eta Tecnichapa enpresetan beharginak lantegi atarietan, eta "horreetako askotan itzalaldia be" egin eben.

Urri bigarrenaren 30ean, ordu erdiz, 19:30etik 20:00etara, argi

elektrikoak itzali eta kandelen argitan egindako konzentrazinoetan,

500 bat lagunek hartu eben parte Arratiako 7 herritan, Arratian

Lan eta Bizi Plataformeak jakitera emon dauanaren arabera. Herri

batzuetan argiteri publikoa be amatau zan.

Erredakzinoa

AMEk abentura ekintzak zozketatuko ditu

Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) sei abentura ekintza zoz- ketatuko ditu zemendiaren 19an. Parte hartzeako nahikoa da eros-keta tiketaren atzean izena eta telefonoa ipintea eta komertzio-an bertan ixtea. Zozketea hilaren 19an izango da Igorreko jubila-duen txokoan.

IGORRE

Sei sari egongo dira eta bako-txak abentura ekintza bat aukera-tu ahal izango dau. Aukeratu dai-tekezanen artean, urpekaritzea, globoan ibiltea, ferrari bat gida- tzea, piraguismoa egitea, uri bat ezagutzea edo puenting-a egitea. Saridunak berari gehien gustetan jakona aukeratu ahal izango dau aukera zabal baten artean.

Abenduan erlajazinoaOraingoan abenturea bada, aben-duaren lehenengo hamabostal-dian beste zozketa bat egingo dabe AMEkoak euren bezeroen artean. Bigarren honetan, erla-jatzeko izango dira bananduko dituen sariak.

Bedian egindako konzentrazinora Alfus eta Incoesako langileak be batu ziran.

Konzentrazinora batutako herritar bat. Argazkia: Irati Urien.

Page 8: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

8 BEGITANDU begitu 1952013ko zemendiaren 1a

MIKOLOGIA

Estibaliz Sarrionandia: "Basoan egiten daben funtzinoagaitik ezinbestekoak dira onddoak"

Perretxikoa ugaltze

garaian agertzen dan

onddoaren parte bat da

Perretxikoak preziaduak dira jateko gurean eta sasoi honetan otzara hartuta ibilten dira

perretxikozaleak basoetan zehar. Bariedadea hainbestekoa izanda, batzuk jangarriak, beste batzuk ez

eta batzuk hilgarriak be badiranez, jakinmin handia sortzean dabe eta erakusketak be ugaritu egiten

dira urte sasoi honetan. Areatzan, Lemoan, Artean eta Zeberion, berbarako, onddoak sailkatuta

ikusteko aukerea izan eta izango dogu.

Estibaliz Sarrionandia EHUn Botanika irakaslea da eta onddo komunidadeen inguruan egin eban

bere tesia. Onddo eta perretxikoen garrantzia ulertuteko berarengana jo dau begituk.

Estibaliz Sarrionandia.

Erredakzinoa

Zer da perretxikoa eta zer onddoa?Perretxikoa onddo organis-moaren parte bat da, ikusten do-guna. Perretxikoa ikusten dogu-nean badakigu onddoa badagola sustratoan. Onddoaren gorputza

gehienetan ez dogu ikusten, bai-na ugaltzeko garaian perretxikoak sortzean dira. Honeek sagarron-doaren sagarrak modukoak dira. Perretxikoak esporak zabaltzen ditu onddoa ugaldu daiten. Ikusi ez arren, sustratoan dagoalako, onddo bat hektareatan zabaldu daiteke. Baina leku berean onddo

bat baino gehiago egoten da.Perretxikoa ugaltze garaian

agertzen dan onddoaren parte bat da.Zein da onddoaren garrantzia ikuspuntu ekologikotik?Onddoak ezinbestekoak dira basoan, sano funtzino ekologiko inportantea daukie eta. Onddo

guztiak behar dabe materia orga-nikoa elikatzeko, hortik euren ga-rrantzia. Hori modu desbardine-tan egiten dabe eta hiru onddo klase dagoz. Onddo saprobioak, hau da, materia organiko hila deskonposatu eta birziklatzen dabenak: eurak dira eta hostoak eta egurra, materia organikoa, materia inorganiko bihurtuten dabenak. Horreen artean pardilak eta txanpinoiak dagoz.

Bigarren klasea, mikorrizikoak dira. Landareen zuztarrak eta onddoak egitura bat egiten dabe, organismo bientzat onuragarria dana, mikorriza. Egitura honetatik onddoak karbohidratikoak lor- tzean dauz eta landareak be bai. Onddo zuria edo baltza, niskaloak eta gibelurdinak mikorrizikoak dira.

Eta onddoen hirugarren klasea bizkarroiak dira. Honeek landare

Amanita muscaria.

Bisporella citrina.

Boletus edulis.

Chlorociborio aeruginascens.

Onddoak materia

organikoa, inorganiko

bihurtzen dabe

Page 9: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

begitu 1952013ko zemendiaren 1a

BEGITANDU 9

bizien menpe bizi dira eta kalte eragiten deutsee landareoi. Ar-millaria melleak, berbarako, hil egiten dau arbola

Basoan egiten daben fun-tzinoagaitik ezinbestekoak dira onddoak egurra desegiteko eta landareen % 90k egiten dau sin-biosia onddoakaz.Arratiako basoetan zeintzuk dira topau geinkezan perre-txikoak? Baso mota bako-txean zer? Zeintzuk dira jan-garriak eta zeintzuk ez? Zein preziaduenak? Baso guztietan onddoak dagoz, baina baso guztietan ez dagoz espezie guztiak. Biologiaren ikus-puntutik perretxikoak jangarriak izan ala ez, ez dauka garrantziarik eta perretxikoen artean ezagu- tzen diran espezie guztietatik gitxi batzuk baino ez dira jangarriak edo interesekoak. Jenteak badaki hori, baita non zer topau. Holan, niskaloetan pinudietara joaten dira perretxikozaleak, saltsape-rretxiko bila doazenak, barriz, hostozabalen basoetara joango dira... Baina, Amanita muscaria perretxiko haluzinogenoa pagadi zein pinudietan ikusi geinke.Zein egoeratan dagoz perre-txikoak? Espezie asko desagertzen dagoz. Unibersidadeko ikerlari batzuk eta hainbat mikologia alkarteko kideren artean "zerrenda gorria" eratu dogu Euskal Herrian eta Kantabrian mehatxatuta dago-zan espeziak jasota. Mehatxatuta dagozan espezieen artean, asko

dira egurretan hasi eta erabilten dabenak, baina mikorrizikoak be gitxiago ikusten dira, esaterako gibelurdina (Russula virescens) zerrenda horretan dago.Gipuzkoa eta Nafarroaren artean gatazka egoten da pe-rritxikozale asko Nafarroara joaten dalako perretxiko bila. Zure ustez kontrolau egin behar da zenbat perretxiko hartzean diran leku bako-txean? Lehen esan dodan moduan, pe-rretxikoa onddoaren frutua da eta frutu horretan espeziaren hazia dago, esporak. Esporak sortzean dabez indibiduo barriak. Haretxen ezkur ia guztiak jasoko bagenduz, ez litzateke ezkur nahikorik egon-go haretx barriak sortu eta basoa manteniduteko. Gauza bera ger-tatzen da perretxikoakaz. Modan dago perretxikoak batzea eta jente asko ibilten da. Onddoak basoan daukan garrantziaren konzientzia zabaldu behar da kontroletatik harago. Dana dala, Araban kilo biko muga dago.Zelan dago perretxikoen gai-neko kulturea? Sasoi baten, baserritarrak gehiago zira-nean, jente gehiagok ezagu- tzen zituan perretxikoak? Ja-kinduria horren transmisinoa galdu egin da? ala kontrara, orain liburuetan, erakustal-dietan eta abar agertzen di-ranez jenteak gehiago daki horretaz?Oso espezie gitxiren ezagutzea transmitidu da, hemen Euskal

Herrian jenteak oso espezie gitxi erabilten zitualako, behar bada. Baina esango neuke, beste he-rrialde askotan be holan dala. Gurean aitita-amamak gibelur-dina ezagutzen eben, onddoak (Boletus generokoak) berandua-go egin ziran ezagunak. Bestal-de, perretxiko bila joatea modan dago eta gehienak ezagutzeko errezak diran espezieak baino ez dabez jasoten, saltsaperretxikoak edo onddoak (Boletus edulis taldekoak) adibidez. Urretxak (Russula cyanoxantha) eta gi-belurdinak (Russula virescens) betidanik perretxikotan ibili danak batzean ditu. Egia da be, kasu batzutan interesa handiagoa dala eta batzuek espezie gehiago eza-gutzen dituela.Europako imajinario kolekti-boan, elementu magikoak dira: gnomoak bizi dira eure-tan, sorginak edabeak egite-ko erabilten ditue... Euskal imajinarioan, ez ordea. Bai egia da. Sorginak, lamiak edo hartzak daukaguz gure imajinario-an. Gu mikofagoak gara eta antza danez aspalditik erabili dira pe-rretxikoak, gainera garrantzitsuak izan dira eta ez bakarrik norberak jateko. Araban, XVIII. mendean adibidez, zergak ordaintzeko era-bili izan dira perretxikoak, kasu haretan udabarriko ziza Calocybe gambosa hain zuzen be.Perretxikoak erabilten dira jateko ez dan beste zeozerta-rako? Botikak egiteko, berba-rako?

Bai. Onddoak hainbat gauza-tarako erabili dira. Osasunaren gainean eraginik daukien espezie batzuk ikertzen dabiz zientzila-riak. Ganoderma edo Pleurotus generokoen perretxikoak dira ho-rreetako batzuk eta kantzerraren edo kolesterolaren kontra era-bilgarriak diran aztertzen dabiz. Perretxikoa bera ez, baina papel industrian, egurraren lignina ken-tzeako horrenbeste kimiko erabili ordez, zenbait onddo erabiltea be ikertzen dabiz. Bestalde, ogia, ardoa edo garagardoa, bera, ezin-go geunkez lortu onddoen parte hartzerik gabe. Horreez gain, Euskal Herrian onddo haluzino-genoak be oso modan dagoz eta guztiok ezagutzen doguz mon-giak (Psylocibe semilanceata).Perretxiko batzuk hilgarriak dira eta historian enperado-reak eta poderetsuak erabili ditue perretxikoak etsaiak hilteko. Cesar Augusto eta Claudio enperadoreai, esate-rako, asko gustetan jakiezan perretxikoak. Bai. Kuletoaren izena, Amanita caesarea, hortik dator "cesar"etik. Oso gozoa eta Claudio enperado-reak oso gogoko eukan, eta kule-toaren ordez, Amanita phalloides perretxiko hilgarria emon eutsien jateko eta pozoituta hil egin zan. Amaituteko, zuri gustetan jatzuz perretxikoak?Bai. Gitxi joaten naz perretxiko-tan, baina jatea gustetan jata, bai. Plantxan, arrautzakaz nahastuta, patatakaz edo perretxiko patea.

Geastrum sessile.

Mycena renati.

Oudemansiella mucida.

Page 10: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

begitu 1952013ko zemendiaren 1a

KIROLA10

FUTBOLA

Arratia futbol taldeko neska jokalarien kanterea osotuten doa urtez urte

Erredakzinoa

Naia Bilbao Arratia fultbol tal-dearen neska taldeen koordi-natzailearen ustez, Arratia futbol taldeak badauka etorkizuna eta sano ondo hasi dira neskak mai-la guztietan. Nagusien taldearen entrenatzailea be bada Naia Bil-bao, Urtzi Ortuzarregaz batera.Aurten sortutako kadete tal-deagaz, Arratia futbol talde-

ko neska jokalariak badaukie non jokatu edade guztietan, ezta? Bai. Txikerrenak, Benjaminak, neskak eta mutilak alkarregaz jokatuten dabe. Gero, Alebinetan neska talde bat daukagu. Infan-tilak be badaukaguz eta aurten Kadete taldea sortu dogu. Jubenil maila ez daukagu, baina Nagu-siak Euskal Ligan jokatuten da-benez, 15 urtetik gorako neskak

Nagusiakaz jokatu daikie. Pozik gagoz ze aurten ez da

geldituko neskato bat jokatu barik Arratian talderik ez eukiteagaitik. Baina, beste alde batetik, oso salto handia da Kadetetik Euskal Ligara. Euskal Ligan maila handia dago eta. Horregaitik interesgarria litzateke datorren urtean Jubenil taldea sortzea.Zelan dago Arratiako neska futbolarien kanterea?

Aurten, bere historian lehenengoz, edozein edadetako neska futbolariak Arratia futbol

taldean jokatu ahal dabe. Urteetan saiatu dira arduradunak Benjaminetatik Nagusietara

katea osotuten, neskak futbolean jokatu barik geratu ez daitezan talderik ez dagoalako.

Aurten Kadete mailako taldea sortu da eta Arratiak Euskal Ligan jokatuten dauanez, 15

urteko neskak Kadetetik Nagusien taldera pasau daitekez. Datorren urterako, Jubenil

taldea osotuteko helburua daukie, baina aurten, lehenengoz, neskak ez dira Arratian

jokatu barik geratuko eurentzat talderik ez dagoalako.Ni sano pozik nago nesken kante-rea zelan dagoan ikusita. Partidu gehienak ikusten dodaz eta ikus-ten da neskatoak maila bategaz datozala: txiki-txikitatik dabizela futbolean eta badakiela zertan dabizen ikusten da. Hori igarten da futbol zelaian.

Adibidez, lehenengo urtea da kadeteak daukaguzala eta prime-ran dabiz, partidu bat baino ez dabe galdu. Oso-oso ondo dabiz. Kanterea badago eta etorkizuna be bai.

Naia Bilbao.

Nagusien taldean aldaketa asko egon dira aurtenBai. Jokalari askok itxi egin dabe futbola eta barriak hartu doguz. Barriak eta gazteak, eta talde barrira moldatuteko denporea beharko dabe. Zortzi bat jokalari ekarri doguz kanpotik. Hasikeran kostau jakun apur bat baina sortu da taldetxoa eta hasi dira goran- tza. Adibidez atzo (urri bigarrenak 27) lehenengoen kontra jokatu genduan eta irabazi egin gen-duan. Gerrea emongo dogu.Publikoaren aldetik zelango erantzuna daukazue?Publikoaren aldetik be gorakada bat igarri dot aurten. Harmaileta-ra begiratu eta jentea ikusten da. Eta ez bakarrik umeen partidue-tan, baita nagusien partiduetan be. Zuzendaritzan be komentau dabe nabaritu dala aldaketa hori. Itxura batez apurka-apurka ba-goaz harmailak betetzen.

Ilusino handia egiten deusta lortu dogunak, hainbeste neska futbol zelaian ikusteak. Ea danon artean lortzean dogun bultzada bat emotea nesken taldeai eta horretarako animau gurako neu-kez futbolean jokatzea gustetan jakien neska guztiak, hemen ikasi daikie-eta jokatuten.

Page 11: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

KIROLA 11begitu 1952013ko zemendiaren 1a

ERRUGBIA

Ainhoa Duñabeitia

Zekorrak martxan

Hasi da aurtengo denporaldia Arratiko Zekorrentzat eta partidu bi jokatu dabez arratiarrak ho-nezkero, gainera emoitza nahiko politak lortu dabez. Lehenengoko norgehiagokea urri bigarrenaren hirugarren astegoienean jokatu eben Bera Beraren kontra Donos-tian. Partidu itzela izan zan Zeko-rrek jokatu ebena, 0-17 irabazi eben eta. Hurrengo asteko nor-gehiagokea etxean jokatu eben hilaren 26an Igorreko San Txisme zelaian. Tensino handiko partidua izan zan, nahiko bardinduta ibili ziran talde biak neurketa guztian zehar. Azken emoitzea hauxe: Arratiko Zekorrak 12, Baztan 12. Hurrengo partidua etxetik kanpo jokatuko dabe Zekorrak, Atletico San Sebastian taldearen kontra.

Kadete taldea desagertu egin daKadete taldea ostera desagertu egin da aurten, talde hori oso-tuteko jokalari nahikorik egon ez dalako.

Bi aldiz egin da Gorbeia Suzien eta bie-tan jantzi dau Ionut Zincak gizonezkoen txapela. Aurten, urri bigarrenaren 19an, 02:28:27tan egin eban ibilbide osoa. Andrazkoetan, Leire Agirrezabalak (03:03:42) irabazi eban lasterketea.

Ionut Zinca-gaz batera Javier Cres-po (02:29:36) eta Zaid Ait Malek (02:32:09) igo ziran podium-era.

MENDIA

Erredakzinoa

Ionut Zinca eta Leire Agirrezabala Gorbeia Suzien 2013ko irabazleak

Andrazkoai jagokienean, Elena Loyo (03:11:52) eta Nuria Picas sartu ziran bigarren eta hirugarren Zeanu-riko helmugan hurrengoz hurrengo.

Eguraldiak lagundu eban eta antolatzaileak lasterketearen balo-razino positiboa egin eben. Laster-ketearen dorsal guztiak banandu ziran, hau da 475, eta 425 ibiltari izan ziran parte hartu eben ak Gor-beia Suzien-en aurtengo edizinoan. Arratiako Zekorrak.

Goian Crespo, Zinca eta Ait Malek, behean Loyo, Agirrezabala eta Picas.Argazkiak: Amaia Larruzea.

AIZKOREA

Aitzol Atutxa bigarren Aizkolari Txapeldunen Ligan

Irati Urien

Leitzan lehiatu zan Atutxa Jon Re-kondoren aurka, urri bigarrenaren 26an. Atzenengo jardunaldi ho-rretan, 23’15’’ behar izan ebazan

FUTBOLA

Ainhoa Duñabeitia

Emoitza onak Arratia futbol taldeentzat

Urri bigarrenaren 26 eta 27ko aste-goienean Arratia taldeko gizonezko nagusiak, partidu ona egin eben. 4 eta 0 irabazi eben Larramendiren kontra. Hurrengo norgehiagokea etxetik kanpo izango dabe. Nagu-

Arratia futbol taldea.

dimoztarrak, bere lana amaitu eta garaipena lortuteko. Holan ba, Floren Nazabal nafarraren ostetik txapeldunorde gelditu da Atutxa II.a ligan, puntu baten aldeagaz. Orain, ligako lehenengo hirurak jokatuko dabe Kopako finala. Hiru aizkolari horreek Nazabal, Atutxa eta Lopez Azpilikueta dira. Finala hilaren 2an izango da Bilboko Esperanza fron-toian, eguerdiko 12:00etan. Txapel- keta horren ostean Euskal Herriko finalerako "buru belarri" entrenetan ibiliko dala esan deutso Atutxak begi-turi. Sei aizkolari onenak arituko diran ikuskizun horretaz Elgoibarren gozatu ahal izango da, abenduaren 8an.

sien taldeko andrazkoak be, parti-du ona egin eben 27an Urbietan. 4-2 irabazi irabazi eben Zarautzen kontra, sailkapenean lehenengo doan taldearen aurka hain zuzen be. Orain zortzigarren dagoz sail- kapenean, lehenengoarengandik 5 puntura.

Aurtengo proiektu barriak, Arra-tia B-k ostera, astegoin horretan deskantsua izan eban. Aurrekoan ostera etxean jokatu eben Ermua-ren kontra. Azken emoitzea 1-2. Hurrengo neurketea zapatu goi-zean, hilak 2, izango dabe Loiuren aurka.

Page 12: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

begitu 1952013ko zemendiaren 1a

12 KULTUREA

LEHIAKETEA

Beldur Barik lehiaketan lanak aurkezteko atzen eguna hilaren 15aErredakzinoa

Hilaren 15era arte bialdu daite-kez lanak Beldur Barik lehiaketan parte hartzeako. Arratiako gazteak, euren lanak [email protected] helbidera bialduta, lehiaketa bikotxan hartzean dabe parte. Alde batetik, Bardinsareak Euskal Auto-nomia Erkidegoan antolatutakoan eta, bestetik, Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak antolatutakoan.

Arratiako sariai jagokienean, sariok Lemoan bananduko dira hilaren 29an, 18:00etan Jubila-duen Etxearen gaineko aretoan. Kategoria bi dagoz 12 eta 17 urte artekoa eta 18 eta 26 urte artekoa eta kategoria bakotxean irabazleak 300 euroko saria izan-go dau. Lan honeetan, gazteak

gizon eta andren arteko desbar-dintasunagaz ez dagozala konfor-me eta aurre egin gura deutsiela erakusten dabe.

"Arazoa, arazorik ez dagoala pentsetea"Gazte askok ez dabela desbar-dintasuna antzematen dino Mi-ren Urresti Mankomunidadeko Bardintasun Teknikariak. Izan be, gaur egungo gazteak guztiz

normalizauta daukie, esaterako, hartu-emonetan egoten dan kon-trola, "arazoa, arazorik ez dagoala pentsetea da, lehenengo arazoa dagoala onartu behar dalako, eta horixe da Zerbitzutik landu eta zabaldu gura doguna: desbardin-tasunaz jabetzea, ostean aurre egiteko. Gazteai begira, desbar-dintasun egoerak agerian jarri gura doguz, gazteak errespetuan, bardintasunean eta autonomian bizi ahal izateko, nesken kasuan jabekuntzea landuz eta mutilen kasuan matxismoaren aurkako konpromisoa indartuz".

Hileon, "Mutil lagunak normala dana kontrolatzen nau" izeneko tailerra ipiniko dau martxan Bar-dintasun Zerbitzuak "kontrolaren normalizazinoagaz amaituteko".

Erredakzinoa

Film laburren lehiaketea antolatu dau Igorren Udalak

Euskerazko film laburrak sor- tzea bultzatzeko asmoz Igorreko Udalak "Luzetu barik" lehiaketea ipini dau martxan. Filmeen ge-hienezko iraupena 15 minutukoa izango da, kredituak barne eta gazteentzako atalean minutu ba-tetik gorako grabazinoak aurkeztu ahal izango dira, baita eskuko telefonoagaz grabautakoak be. Lanok aurkezteko epea zemen-diaren 30ean amaituten da.

Lanak Igorreko udaletxean edo Kultur Etxeko harreran aurkeztu

LEHIAKETEA

behar dira. Egile gazteentzako atala be badauka lehiaketa ho-nek.

SariakEpaimahaia zinema, kultura eta ikus-entzunezkoetan adituak osa-tuko dabe. Film laburrik onenak 800 euroko saria izango dau; egi-le barri baten lanik onenak, beste 800 euro; Arratiako egileen lanik onenak 300 euro eta egile gazte baten (12 eta 25 urte bitartekoa) lanik onenak 500 euro. Sari guz-tiak legez jagokiezan zerga-atxiki-pena izango dabe.

Wes Anderson-eri eskeiniko deutso zikloa Igorreko zine klubak

Erredakzinoa

ZINE KLUBA

Zemendiako lehenengo hiru eguenetan Wes Anderson film zuzendariaren beste horrenbeste pelikula ikusteko aukerea egongo da Igorren. Royal Tennenbaums (2001), Fantastic Mr. Fox (2009) eta Life Acuatic (2004) dira fil-mok. Andersonek Los Angeles eta Torontoko kritikari alkarteak emon-dako bere zuzendari eta gidoigile lanai sariak jaso ditu, beste erreko-nozimentu batzuen artean.

Wesley Wales "Wes" Anderson (Houston, 1969) zinemagile esta-

dubatuarra Owen Wilson-egaz ba-tera gidoigile onenai oscar sarirako hautagaia izan zan 2002an Igorren zemendiaren 7an ikusi ahal izan-go dan pelikulearen gidoiagaitik. Gene Hackman, Anjelica Huston, Ben Stiller, Luke Wilson, Gwyne-th Paltrow, Owen Wilson, Danny Glover eta Bill Murray dira pelikula honetako antzezleak.

Animazino filma bigarren saioanHurrengo eguenean, zemendiak 14, Roal Dahlen umeentzako li-buru baten oinarritutako animazi-

nozko pelikula bat ekarriko dabe Igorreko zine klubera. Pelikula honen zuzendariak Wes Anderson eta Noah Baumbach izan ziran.

Zikloa zarratuko dauan hiruga-rren filma, Life acuatic, zemendia-ren 21ean eskeiniko dabe. Wes Andersonek ia beti antzezle berbe-rakaz egiten dau behar eta pelikula honetan be Bill Murray, Owen Wil-son, Cate Blanchett, Anjelica Huston eta Willen Dafoe dira protagonistak.

Wes Anderson.

Arratia Kantariren lehenengo edizinoa hilaren 9an IgorrenIrati Urien

MUSIKEA

Zemendiaren 9an, Arratiako sei bakarlari, bikote eta taldek, Arratia Kantari izeneko ikuskizuna eskei-niko dabe Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 20:00etan. Parte har- tzean dauan talde bakotxak hiruna euskal abesti tradizional abestuko ditu.

Zeanuriko Esti eta Olatz bikote ezagunak emongo deutso ha-sikerea jaialdiari. Ander Gorospe Arratia Kantari ekimen honetako bultzatzaileetako baten txandea izango da gero eta bera entzute-ko aukerea egongo da. Izan be, igorreztarrak kantugintzan dihar-du Kemen taldean hasi zanetik. Arratiako koruko tenore bakarlaria

Maia eta Paya Arantzazun

Erredakzinoa

BERTSOLARITZEA

Hirugarren urtez jarraian, Arantza-zuko Bildu kultur batzordeak San Martinetako bertso-afaria antolatuko dau. Aurten, Fredi Paya eta Jon Maia

izango dira bertsotan. Zitea, Arantza-zuko Montero tabernan izango da zemendiaren 8an.

Ekitaldia 20:00etan hasiko da Montero tabernan, bertatik hasi eta herritik egingo dan triki-poteoagaz. Ostean, bederatziretan, afaria, bertsoak eta euskal giroa. Sarrerak, 18 eurotan dagoz salgai Igorreko Gau Loran, AZ Rugby Tabernan eta Axular Herriko Tabernan, eta Aran- tzazun Montero eta herriko tabernan.

Marionetak egiteko tailerra martxan da

Erredakzinoa

TAILERRA

Maurizia, Leon eta Fasio herri mu-sikariak txotxongilo erraldoi bihurtze-ko tailerra martxan da hilaren 1etik 10era. 16 urtetik gorako eskulanak gustuko dituan edonork hartu daike

parte, baita umeak be gurasoakaz joan ezkero. Tailerra Areatzako Gazte Lekuko geletan da, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arrastiko 16:00etatik 20:00etara. Ordutegi ho-rren barruan bakotxak ebazten dau noz parte hartu gura dauan. Dana dala, taldeetako persona kopurua ondo antolatu ahal izateko udale-txean izena emotea komenidu da.

Txotxongiloak amaitutakoan, zemendiaren 10ean kalejira bat egingo da Areatzatik zehar, taile-rrean egindako txotxongilo honeek erakusteko.

dan Patxo Iturrate dimoztarraren txandea izango da hurrengo. Bediako Esti Asuak be hartuko dau parte ikuskizun honetan eta gero, Josu Garigorta, "Praktikan-tea" izango da oholtzan. Ekitaldia amaituteko Nik Khaos metal rock taldeak euskal abesti tradizional biren bersinoak joko ditu.

Kantu-poteZemendiaren 8an ostera kantu-pote ekimena ipiniko dabe mar-txan Euskera Planeko kideak, abestiz alaitu gura dabe herria, belaunaldiz belaunaldi euskerea maitatua izan dan modu be-

rean: taldean abestuz. Igorreko kaleetan euskal kantak taldean abesteko tradizinoa berreskuratu eta sustatuteko aprobetxau gura dabe.

Igorreko tabernak guneetan ba-nandu dabez, izan be, nekez egin ahal izango dira kantu-pote bakar baten taberna guztiak. Hilean ba-ten, hortaz, bigarren barikuetan, 20:00etan hasita Igorre Kantari kantu-potean parte hartzeko aukerea egongo da.

Hilaren 8an, Jubilatuen txokoa, Axular Herriko Taberna, Kukuma, Eguzki eta AZ Rugby Tabernan ibiliko dira kantuan igorreztarrak.

Page 13: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

KULTUREA 13begitu 1952013ko zemendiaren 1a

Halloween eta Domu Santu EgunaAngel Larrea Beobide

DOMU SANTU

HeriotzeaGaurko euskaldunen artean era desbardinetan ulertzen da herio- tzea. Gizarte tradizionalean, ostera, tragedia izaten zan familiarentzat, batez be hildako personea zaharra ez bazan. Gainera, erlijino kristi-nauaren eragina handia zanez, eleizeak inposatu egiten eban ur-teetako dolu edo lutua mantentzea (kasurako, 1936ko gerraostean hiru urte luze izaten zan) eta horrek eka-rren zamea astuna zan: mezatara joan beharra, "olata" deituriko ogia eroatea astelehenero parrokiara eta eleizearen barruan familiaren hilobia edo sepulturea patxadaz mantenidutea.

Hildakoak gogoratzea, hildakoen memoria edo hildakoai eginiko kultua -hildakoen eguna- oso ga-rrantzitsua izan da gizarte askotan: japoniar kulturan adibidez, shinto erlijino nazionalaren oinarria horixe da.

Antropologiak emoten deuskun ikuspegitik begiratuta, ezinbeste-koa da, gizarte laikoetan be bai, hildakoak gogoratzeko ospakizunak egitea eta egotea. Hildakoak gizar-tearen erreferentzia, gure memoria, gure aurrekoak izan diralako.

HalloweenZer da Halloween? Eskoziako gae-liko hizkuntzan, Domu Santu Egu-naren bezperea da; Sorginen Gaua eta Difuntuen Gaua izenakaz be ezagutzen dana. Halloween jaiaren zuztarrak zeltarren kalendario edo egutegi tradizionalean oinarrituta dagoz.

Halloween gero eta ezagunagoa

da gure gizarte globalizauan. Baina Halloween azalekoa da: jaiaren estetikea eta ezaugarri entreteni-garriak kopietan dira bakarrik. Os-patuten dan jaiak ez dau esan gura heriotzearen gaineko hausnarketa-rik egiten danik. Erakargarria da gaz-teentzat, asko gainera, zineman eta telebistan agertzen dalako. Moda hori iparramerikarra da gehienbat, oso zabalduta dagoalako iparrame-rikarren kulturan, jatorriz Irlandako kultura zeltarra oinarria izan eban arren.

Halloween jaiaren zaleak mozo-rrotu egiten dira (buruan kalabazak erabiliz), suteak egiten dabez, etxe sorginduak bisitetan dabez, bildu-rrezko istorioak irakurten dabez, film bildurgarriak ikusten dabez... Eta galdetzen badogu zertarako diran, esate baterako, mozorroak? Mamuak eta izaki gaizkileak uxa-tuteko! -esango deuskue barreka. Gaur egun jai dibertigarria baino ez da. Euskal Herrian be Halloween antzeko jaia ospatu izan da, nabo eta kalabazen mozorroakaz.

Hasikera baten, Halloween beste gauza bat zan. Bezperea zala esan dogu. Zerena? Zeltar egutegian, ze-mendiaren 1a Samhain zan, hau da, difuntuen jaieguna; orduan, beste munduaren ateak, lurrazpiko munduarenak eta zeltar urte barria-renak be zabaltzen ziran; bezperan, gauean ospatzen zan Halloween, urte zaharraren azken unetan. Os-pakizunak arbola sakratu baten in-guruan egiten ziran, eta arbola hori hagina zan. Halloween edo "bezpe-rea", beraz, haginaren eguna zan.

HaginaHagina "arimen garraioa" da: lurraz-

piko mundura sartzeako, baita gure arbasoen lurralde mitikora be. Hagi-nak gaueko iluna, negua, infernua, inkonzientea eta loa sinbolizatzen ditu. Bere misterioa hauxe da: he-riotzara pasetako ateak zabaltzen deuskuz. Hagina da kanposantu askotako -hilerri zaharretan ikusten da sarri- arbola totemikoa, eta zelan ez, heriotzearen arbolea.

Egutegi zeltarra zirkulu baten erara irudikatzen da, heriotzeari bizitzak jarraituz. Eta bizidunen eta hildakoen mundu bien arteko bi-dekurutzean bizi da hagina. Bere lekua errespetuzko lekua izaten da, bertan bizitzarako eta heriotzarako errito sakratuak ospatzen dira-eta.

Domu Santu EgunaZergaitik ospatzen da Domu San-tu Eguna zemendiaren 1ean? Erdi Aroko aldi baten, VIII. eta IX. men-deetan hain zuzen be, paganismoa oso indartsua zan. Orduko garaiko Aita Santuak zera erabagi eben: Domu Santu Eguna jai kristinau handia pasetea maiatzaren 13tik zemendiaren 1era, jai paganoen ordez. Eleiza Ortodoxoak, barriz, oraindino konserbetan dau Domu Santu Eguna udabarriko jaiegun lez.

Domu Santu Egunagaz nahaste-txoa dago, eta argitu behar da: Ze-mendiaren 1ean Eleiza Katolikoak ospatzen dauan jaia Santu guztien ohorez da, egun gozoa eta pozga-rria. Horrexegaitik, liturgian erabilten dan kolorea zuria da. Domu Santu bigarren Difuntuen Arimen Eguna izaten da, otoitz egiteko eta serio egoteko eguna. Beraz, zemendia-ren 2a izan behar da difuntuen memoria gogora ekarteko edo kan-posantuak bisitetako eguna, baina

Areatzako ortusantua.

Lehen Mundu GerraArratia eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak

Lehen Mundu Gerrako irudia.

DUNBA

izango litzatekela.Lehen mundu gerra 1914ko

abuztuaren 4an hasi zan eta 1918ko zemendiaren 11n amai-tu zan. Europako estaduen arte-ko lehia eta tirabirak, ekonomia arrazoiak, kolonialismoak eta nazionalismoen gatazkak Balka-netan, izan ziran gerra ha eragin eben arrazoiak. Baina gerra biztu eban txinpartea, "Esku Baltza" talde sekretuko serbiar batek, Austria-Hungariako artxidukea eta haren andrearen hilketea izan zan, 1914ko bagilaren 28an Sa-rajevon gertatu zana.

Gerra bildurgarri honen ondo-rioz 10 miloe persona hilda, 21

dogun heinean gure eretxia alda-tu egin da. Holan konturatu gara gerran ez dauala inork irabazten. Talde guztietan hildakoak, zauri-tutakoak, preso asko eta urteetan familien arteko ikusezina egoten diralako. Gainera, inguru guztiko eraikuntzak apurtuta geratzen dira, herri osoak desagertuz; lurra kutsatuta eta landatu ezina den-poraldi baterako. Azkenik, istilu aurreko bizimodu egoerara buel-tetako lan asko eta gogor egin behar dala.

Arratia eskolako hirugarren zikloko ikasleak proiekturako gaia aukeratu behar izan genduan. Hainbat gairen artean, Lehen Mundu Gerra aukeratu genduan. Gure jakin-mina biztu zan guta-riko batek telebistako barrietan eta egunkarian Siriako eta Egip-toko gerren irudiak ikusi zitualako. Hortik abiatuta gogoratu eban bere aititak, zelan kontetan eban berak bizi izandakoa hemengo gudan. Azkenik gelan berba egi-naz bururatu jakun goian aitatu-tako gaia jorratzea interesgarria

miloe persona inguru zaurituta eta 8 miloe persona inguru preso geratu ziran.

Honez gainera Europako mapa aldatu egin zan eta andreari ga-

rrantzi handiagoa emon eutsien.Hasikera baten, gaia landuten

hasi ginanean, armak, bonbak, gerra bera oso erakargarria iru-ditu jakun. Informazinoa irakurri

halanda be Domu Santu jaieguna aprobetxetan da ortusantuetara joateko.

Zergaitik ospatzen da Arimen Eguna zemendiaren 2an? Uda-goieneko solstizioa urri lehenen-goaren 22an izaten da, berrogei egun beranduago zemendiaren 2a da. Gure arbasoen usteai jarraituz, orduan, natura lotan edo hilda lez gelditzen da. Sasoi iluna, une ezin egokiagoa hildakoentzako eguna jartzeko.

Gure artean tradizinoa da ze-mendiaren 2an hildakoen arimen aldeko mezea egotea kanposan-tuko kaperan; baita be, egun be-rean edo Domu Santu Egunean kanposantuak bisitetea, eta loreak eroatea hilobietara. Loreen artean, gehien ikusten dira krabelinak, larro-sak, hilen lorak edo angeru lorak be deitzean diranak eta kanposantuko lorak (krisantemo edo urreliliak be deituak). Domu Santu jaiegunaren

inguruan kanposantuak txukundu egiten dira, familien hilobiak, ni-txoak, panteoiak edo hildakoen ha-zurrak ixteko hobiak apaintzen dira.

Lehenago Arratian, Urkiolako Santutegira joaten zan, antxinako kopla zahar batek esaten dauan moduan:

"Urkiolara joan,Domu Santuruz...".Domu Santuen izeneko ermitea

egoan lehenago Diman, gaur egun Santuru izeneko baserria da.

Europan zehar oso zabal egon dan eta dagoan sinismena zera da: arimak deslai mobiduten ei dira, eta Domu Santu Egunean difuntuak bi-zidunen mundura bueltatzen dira. Ondorioz, praktika edo ohitura ba- tzuk sortu dira familiarteko difuntu hareei laguntzeko: itxi etxeko ateak zabalik gauean, tximiniaren ondoan edo behesuan txingarrak amatau barik itxi difuntu bisitariak berotu daitezan, edo zeozer jateko itxi.

Page 14: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

ASTIA14 begitu 1952013ko zemendiaren 1a

AGENDEA

ZemendiaIGORREHile osoan, "Pop gogorra Euskal Herrian egina" erakusketea Kultur Etxeko Erakusketa Gelan.

ARRATIAHilaren 14ra arte, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzeari lagunduteko 50 euroko ortuari saskiak eskatu daitekez Zeanuriko Txoko Sagarnan, Igorreko Gau Loran, AEKn eta Areatzako The Quiet Corner tabernan edo Igitieko baserritarrai eskatuta.

Zemendiak 1AREATZA10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, hilaren 10era arte, marioneta erraldoiak egiteko tailerra. Gaztelekuko geletan. Parte hartzeako Udalean izena emotea komenidu da.ARTEA13:00etan, Kalez kale abesten. Begi Argiak korala. Plazatik urtenda.DIMA19:30ean, "Diman etxean gura doguz" Herrirak antolatutako errepresaliaduen aldeko konzentrazinoa herriko plazan. Konzentrazinoan Arratiako Harrera alkartearen aurkezpena egingo da.

Zemendiak 2IGORRE12:00etan goiko plazan "Askatasunaren

Villaro uribildua sortu baino 500 urte aurreragoko Arratia deskubriduko dabe zemendiaren 7an, arrastiko 19:00etan, Areatzako Udal Aretoan Juanjo Hidalgo historialariak emongo dauan berbaldira hurreratzen diranak. IX. Mendean Arratian, "herrixkak egozan, etxetxo xumez eginak, eta bakotxak bere eleiza propioa eukan, bertan uztaren soberakinak gordeteko eta etxeko hildakoai lurra emoteko lekua" be baegoan hizlariaren arabera.

Juanjo Hidalgo LHUIko batxilergo-irakaslea eta Aunia kultura alkarteko historialaria eta arkeologoa da. Auniaren eskutik, Untzuetako gazteluaren aztarnak (2006-2007) berreskuratu ebezan, eta 2009 urtetik aurrera Amurrion dagoan Elexazar izeneko erromatar garaiko aztarnategiaren zuzendaria da. Goi Erdi Aroko biztanle-lekuak ikertzen ditu, beste ikergai batzuen artean.

Arratia Villaro aurretik

IRAGARKI LABURRAK

SalduSALGAITabernarako kafeterea eta molinilloa salgai. Gaggia Nera markakoa. 600 eurotan. 619 728 188 (Unai).TXAKURKUMEAK SALGAIHile biko 4 txakurkume saltzean dodaz. Artzai txakurrak dira. 25 eurotan zure esku! Telefonoa 616 440 185.MODULOA SALGAIModuloa saltzean da. 3 logela. Santillana del Mar kanpinean kokatuta. 16.000€. Telefonoa 606 772 896 (Mari Cruz).PISUA SALGAI ZEANURIN90 metro karratu ditu. Hiru logela. PVCko bentana barriak. Barrikuntzak behar dauz baina sartu daiteke biziten. 98.000 euro. Interesdunak deitu 618 557 363 telefonora.ETXEA ALOKATZEKO EDO SALTZEAKOUrkuzun (Igorre). Kamarea, bizilekua, kortea eta garajea daukaz. Margari 94 673 61 80.

danerikDESBROZADOREA BEHAR DOGUBaten batek erabili barik badauka ipini

kontaktuan mesedez. Bardin da zaharra bada. Eider: 685 70 71 76 [email protected] ETXEA ALOKAIRUAN180 m2 dituan etxe erreformau bat alokairuan, erosteko aukereagaz. Lau solairukoa: 3 logela, 2 bainugela, txokoa, kamarea eta terrazea. 656 716 560.INGELESEZKO ESKOLAKIngelesezko eskola partikularrak emoten dodaz Bedian eta Lemoan. Telefonoa 637 754 981.GELA ALOKATZEN DA AREATZAN Gela alokatuten da, pisu konpartiduan, Areatzako alde zaharrean, pisu barri baten. 170 € + gastuak erdibana. Etxea ikusi edo zalantzak argitzeko deitu/idatzi: 650 009 391.

Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

Zerturen

argitalpenak

jasoko dozuz,

zozketetan

sartuko zara.

begituk 11

urte eta

ehundaka

lagun.

Begitu-lagunen txokoaZenbaki honetako saridunak:

94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

alde bizia galdu ebenen omenez", Timoteo Atutxa Petralandari omenaldia. Hilketearen 76. urteurrena da aurten. 36ko altxamendu frankistan, 1937ko urriaren 26an Derion afusilau eben Igorrekoa.

22:00etan, zinea Elysium Lasarte Aretoan.LEMOAAurrekontu parte hartzaileetako auzo batzarrak. 11:00etan, Haizean. 11:30ean, Bolunburun. 12:30ean, Mendietan. 13:00etan, Zubiaten eta Durundion. 13:30ean, Arantxen.

Zemendiak 3AREATZA10:30ean, Bilboko Udal Banda Euskalduna Jauregian ikusteko urtekerea. Eleiz portalean. AKKBk antolatuta.IGORRE17:00etan, umeentzako zinea Aviones. 19:30ean, zinea Elysium Lasarte Aretoan.LEMOAAurrekontu parte hartzaileetako auzo batzarrak. 11:00etan Larrabeitin. 11:30ean, Iturritzen. 12:00etan, Elorrian.

Zemendiak 7IGORRE20:00etan, zine kluba. Royal Tennenbaums (Wes Anderson, 2001) Lasarte Aretoan.LEMOA19:00etan, Genero bardintasunerako diagnostikoaren aurkezpena eta etorkizunerako lan ildoen hausnarketea. Jubiladu etxearen gaineko aretoan.

Zemendiak 8ARANTZAZU20:00etan, triki-poteoa Montero tabernatik hasita. 21:00etan, bertso-afaria. Bertsolariak: Fredi Paya eta Jon Maia. Montero tabernan.IGORRE20:00etan, piano kontzertua Arrano Zuria euskal-poloniar kultur elkarteak antolatuta. Poloniaren independentzia jaialdi nazionala. Pianojolea: Adrian Hodor. Lasarte Aretoan.

1 2Eneritz Atutxa (Lemoa)Miren Maiz (Dima)

Eñaut Intxaurraga (Zeanuri)Rafa Ugalde (Dima)

Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera La gran familia española filmarako.

Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Baso sorgindua antzezlanerako.

LEMOAAurrekontu parte hartzaileetako auzo batzarrak. 17:00etan, Txitxotegin/Mendibilen. 17:45ean, Landitxen.

Zemendiak 9DIMA09:00etatik 14:00etara, "201 baietz" kanpainarako herritarrai argazkiak aterako deutseez ludotekan. IGORRE20:00etan, Arratia Kantari Kultur Etxean.LEMOA

Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, bilketa mikologikoa.

Aurrekontu parte hartzaileetako auzo batzarrak. 11:00etan Aiztin. 11:45ean, Azurrekan. 12:15ean, Txiriboketan. 13:00etan, Arrañon.

Zemendiak 10AREATZA09:30ean, Lamindao, Zeberio eta Arteako ermiten bisitaldi gidatua Juanjo Hidalgoren eskutik "Leihatil prerromanikoen ibilbidea". Eleiz portalean. AKKBk antolatuta.

12:00etan, Maurizia, Leon eta Fasio marioneta erraldoiak eta Areatzako Buruhandi eta Erraldoien kalejirea plazatik hasita. Udalak antolatuta.IGORRE17:00etan, umeentzako zinea Epic. 19:30ean, zinea Mud Lasarte Aretoan.

LEMOA10:00etan, XIV. Nekazaritzako Elikagaien Azokea.

Elizondo auzoan. Ganzabalek antolatutako perretxiko erakusketea be egongo da eta amaitukeran Arratia Musika Eskolako ikasleak trikia joko dabe.

Zemendiak 11DIMA18:00etan, "Andren autonomiarako eta autoestimurako gakoak" ikastaroa hasten da. Kzgunean.LEMOAHaurrentzako Gabonetako VIII. Marrazki Lehiaketan eta Lemoako Haur eta Gazteen XIII. Ipuin lehiaketan parte hartzeako epea zabalik.

Zemendiak 13LEMOA19:30ean, Olentzero batzarra udaletxean.

Zemendiak 14IGORRE20:00etan, zine kluba. Fantastic Mr. Fox (Wes Anderson, Noah Baumbach 2009) Lasarte Aretoan.

Zemendiak 15ARTEA19:00etan, Zuloak Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentala ludotekan. 21:00etan, Four Friends taldearen kontzertua, herriko plazan edo ludotekan.IGORRE17:30ean, Patata Tropikala taldeak Baso sorgindua umeentzako antzerkia Lasarte Aretoan.

Page 15: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

15begitu 1952013ko zemendiaren 1a

DENPORA-PASA / KOMIKIA

DENPORA-PASAEZKERRETIK ESKOIERA1.- Bizkaiko udalerria. Deun. 2.- Garoa. ...-mika, eztabaida. 3.- Astoari mobiduteko esaten jako. Zidarra. 4.- Kontua, oharmen. 5.- Letra mutua. Etorri! 6.- Behiak emoten dau. Bat erromatar. 7.- Galioa. Azkar. 8.- Andrazkoen izena. Uretan hil. 9.- Lo asko egiten dauana. Edabe garbi.

GOITIK BEHERA1.- Ea. Hego. 2.- Ahur, eskubarru. Oso. 3.- Mesedez. Kontuz. 4.- Konsonantea. Kiskaldua. Erdiko bokala. 5.- Min daukagunean. Edabe. 6.- Ezetz esan. Helburu. 7.- Antojua. Baten bat.

Topau Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzean dabizan 7 bertsolariren izenak.

IMAN OLATUI R T U O N D O A L

O D N O T S U L E A

K I E B O S O R T O

E U N A T E O Z K A

R A B I D E R U L E

I F E R N A N D E Z

P A I T A R U A N E

O S T I R A L I B A

L E A A R U T X A L

U D A N E R O Z E K

N E A B A S O L O Z

E Z O M A G A R I A

H O L I Z T U R I A

O D A N T A K O G I

B P B A R T O L A H

IRTUONDOAL

ODNOTSULEA

KIEBOSORTO

EUNATEOZKA

RABIDERULE

IFERNANDEZ

PAITARUANE

OSTIRALIBA

LEAARUTXAL

UDANEROZEK

NEABASOLOZ

EZOMAGARIA

HOLIZTURIA

ODANTAKOGI

BPBARTOLAH

AKIMIKO

Zorrozkilo

1 2 3 4 5 6 7

1

2

3

4

5

6

7

8

9

1234567

1EAJAUN

2IRAIKA

3ARREAG

4ARRETA

5HERDU

6ESNEAI

7GAARIN

8ANEITO

9LOTIUR

Page 16: 2013ko zemendiaren 1a Erantzun zabala izan … - Zemendia I... · 2013-10-31 · Ortusantuak eta kalabazak Zemendiaren hasikeran Domu Santu eguna ospatuten dabe zaharrenak, atzen

ALKARRIZKETEA16

"Pribilegioai uko egitean handitu egiten dira gure ongizatea eta bizi kalidadea"

Noz hasi zinan bardintasunaren alde burrukan eta burruka ho-rretan gizonak inplikau guran?Orain dala urte asko eta txiri-txiri. Neu-re bizitzaren gaineko hausnarketak egiten hasi nintzan, eta hausnarketa horreek hainbat andra "indartsugaz", gizon "sensible" eta baita be irakur-gaiakaz buztartu zirala esango neuke. Aurrerago jakin neban Jerezen mas-kulinotasunari buruzko jardunaldiak egiten zirala eta motxilea hartu eta hara joatea ebatzi neban; eta ebatzi horrek bizitza aldatu eustan. 2006. urtea zan.Igorren emon zenduan ikastaro bat urri bigarrenean. Zenbat gi-zonek hartu eben parte?Emakunderen Gizonduz Ekimenaren bitartez Igorren emon genduan kur-soan 12 lagunek parte hartu eben. Baina kasu honetan inportanteena ez da zenbakia baizik eta egin ziran erreflexinoak eta sortu zan konpromi-soa aurrera jarraitzeko.

Gizon taldeetan danetarik dago: gizon feministak, erresistenteak, "majoak" baina ez inplikauak, baina orokorrean esan daikegu Igorreko tailerrera hurreratu ziranak interes berezia eukiela, eta saioa amaitu-takoan, uste dot aldaketa txiki bat igarri zala. Bitxia be izan zan zinegotzi eta alkateen parte hartzeagaz konte-tea, nahiz eta kursoaren antolatzaile guztiak andrak izan... hori bitxia baina adierazgarria da.Bardintasuna lortzeako ezinbes-tekoa da gizonen inplikazinoa, populazinoaren erdia dira-ta. Gizonak euren pribilegioai uko egitea justiziaren izenean ez da erreza izango. Nondik jo behar da horretarako?

RITXAR BACETE

Ritxar Bacete Gonzalez Emakunderen Gizonduz Ekimenaren inguruan dabil beharrean

formadore moduan azkeneko zazpi urteotan. Gizarte Langilea, antropologoa eta

generoko ikerketan eta feminismoan aditua be bada. Urrietan Igorren egon zan gizon

eta andren arteko bardintasunaren gaineko tailerra emoten gizonezkoai.

Erredakzinoa Argi dago, aldaketa estruktural bat lortzeako bardintasunaren bidean, gizonen parte hartzea edo aldaketea beharrezkoa dala, bardintasunaren alde, jakina.

Bardintasunaren aldeko Gizonen Mobimentuak ez dauka, bere abia-puntuan, bape be bentajarik baina pribilegioai uko egitean, handitu egiten dira gure ongizatea eta bizitza kalidadea: podere ekintza bakotxak insatisfakzinoa sortzean dau, bildurra, bakardadea, isolamentua. Idea hori naturaltzat jotean, ezinezkoa egiten da generoari jagokonez gizartean ikuspegi mugatzailea dagoala uler-tutea. Gizonai eragiten deutseen genero arazoak egon badagoz: zaz- pi urte gitxiago bizi gara, delituen % 95en egileak gara, arriskuak sortzean doguz (auto istripuak, drogen konsu-moa...). Arazo horreek guztiak eza-gutzera emotean, politika zehatzak jarriko dira martxan, eta horrek gizarte osoari egingo deutso mesede. Baina, ez dogu ahaztu behar bardintasuna-ren aldeko gizonen mobimentuaren oinarrizko helburuetako bat gizonak andren aurkako indarkeriaren kon-trako konpromiso sendo eta aktiboa hartzea dala.Zeintzuk dira topatzen dozuzan erresistentziak? Bene-benetan gizonak bardintasuna gura dabe? Celia Amoros filosofa feministak planteetan dauan legez, "noz ikusi da historian zehar pribilegioak daukieza-nak, bat-batean presino barik ezetz esatea eta pribilegio horreei uko egitea?". Azken finean, bardintasunak gizonentzat pribilegioak eta poderea galtzea suposatzen dau.

Baina hainbat faktore dagoz, gi-zonak eragiten dituenak konzientzia hartzera eta aldaketa bide bat has-

keria matxistea oraindino be emoten da, andrak soldata bajuagoak dau-kiez, lanpostu prekarioagoak, pode-rearen arloan presentzia txikiagoa... Gizonok inplikazino eta konpromiso falta izaten jarraitzen dogu zaintzaren arloan. Andrak arlo publikoak esku-ratzeko hasitako iraultza baketsuak ez dau alderantzizko mobimenturik biztu, akordio faltsu antzerako bat baino. Gizonok sinistu egin dogu bardintasuna eskubide eta balio kolektiboa dala dinoan diskursoa, baina eguneroko bizitzan ez dogu praktikan ipinten. Gutako batek gar-bigailua ipinten dauanean, inor ez da zoriontzeko agertzen, eta gu ez gagoz laudorio ezera ohituta. Inpliketan gara mesede egiten deuskun horretan. Baina bizilagunen alkarteko, futbol taldeko edota herrialde bateko le-hendakari izateko, beste norbaitek hartu behar dau zaintzaren arloan daukagun erantzukizuna. Andrak es-plotetan jarraitu behar dogu podere egiturak manteniduteko.Zer dira maskulinidade barriak? Beharrezkoa zan maskulinida-deak sortzea? Generoak dese-gitea da helburua ala uste dozu generoak ez dirala inoz desegin-go?Maskulinidade barriak zaharrak dira. Askotan erabili egin da izen hau gizon profeminista edo antisexistai izena emoteko. Baina niri neuri ez jata bape be gustetan. Bultzatzen doguna ez da eredu barri bat sortzea baizik eta, ere-du eta persona askeak lortzea.

Galeanok planteetan eban mo-duan, generoak desegitea da gure utopia. Baina ez dago errezeta ma-gikorik. Generoak desegitea gatxa izango da, baina aldatzea eta malgu- tzea hori bai lortzean gabiz. Posmatxismoaren estrategia

barriak be emoten dozuz eza-gutzera zeure ikastaroetan. Izan be, matxismoa orain askotan "fe-minismoz" janzten da gizartean Troiako zaldi baten moduan sar- tzeako, bere helburua oso modu eraginkorrean lortuz. Zer pentse-tan dabe gizonak horretaz?Posmatxismo izugarria ikusten dogu. Matxismo tradizionala eta feminis-moak bururatzen dauan bardinta-sunaren aldeko burruka aktiboaren tartean geratzen dan jarkerea or-dezkatzen dau. Zilegitasunaz berba egiten dabe euren neutraltasuna de-fendatuz, jarkera ideologikoa ukatuz. Guztientzat ona danaz egiten dabe berba eta zientifismora joten dabe, ustez enpirikoak diran elementu eta datuakaz euren eretxiak zilegi bihurtuz. Adibide garbi bat SAP (Síndrome de Alienación Parental) litzateke: suposa- tzen da kontzeptu zientifikoa dala, eta ez idea edo asmakizun bat. Eta alinea-zino parentalaz berba egiten dabe. Baina kuriosoa bada be, "ama gaiz-toaren sindromea" sortzean da, eta praktikan oso erreza da amari egoztea, bera dalako zaintza izan ohi dauana. Holan, diskursoa da ama gaiztoa dala, aitak lan eta lan egin dauan bitartean (etxetik kanpo, jakina), eta eskubide barik geratzen da ama hori.Belaunaldi barriak bardinta-sunaren itxurakerian bizi dira?Moral bikotxa irakasten deutsegu: bardintasunaren diskursoa denporea-ren benetako erabilerearen aurrean; hau da, zer egin behar dan. Kontua da neskak bai ulertu dabela bardin-tasuna praktikan negoziaezina dala, eta horrek erronka interesgarri baten aurrean jartzen ditu mutilak: aldatzeko beharraren aurrean. Hori holan, muti-lak be bardintasunaren aldeko hautua egiteko ahaleginak egiten doguz.

teko. Alde batetik, legediak aldaketea eragin daike. Europako iparraldeko herrialdeetan, adibidez, aspaldi ipini zi-tuen martxan gizonentzako aitatasun baimenak, eta konturatu dira horrek gizonen eta seme-alaben zaintzaren arteko lotura estutu dauala, eta beraz, esparru erreproduktiboagazko lotu-rea be handiagoa dala. Bestalde, krisi personaletako faktoreak be badagoz: gizon batzuek, bikotekideagazko ba-naketen, osasun arazoen edo ezus-tean heldutako bestelako aldaketen ondorioz, euren bizimodua eta lehentasunak berraztertzen ditue. Ai-tatasuna be aldaketarako une garran-tzitsua da, lehenengo haurragaz batik bat. Eta azkenik, idea feministakazko hartu-emona be kontuan hartu be-harreko faktore bat da; gizon pareki-deenak hartu-emon hori izan dabe, euren bikotekideak feministak izan diralako, edo gaia ikertu dabelako.Jose Saramago zanak esaten eban andren kontrako indarke-ria gizonen arazo bat dala eta hau bakarrik amaituko dala gi-zonak indarkeria egiteari ixten deutsienean.Oinarrian ados nago ideagaz. Nire ustez gizonok aktiboagoak izan behar gara indarkeria matxistearen aurka eta genero tradizional maskulinoari jagokozan balioak, rolak eta kultura dekonstruitzeko lanean parte hartu beharko geunke, demokraziaren aurkakoa da-eta hori guztia. Horrek gizarte mailako lana eskatzen dau, gai horreek gizonen arteko alkarriz- ketetan sartzea, ispiluari begiratu eta barruan daukagun alien matxista hori identifiketea eta suntsitzea, eta abar. Zelan ikusten dozu egoerea Arratian?Hemen be desbardintasunen egoerea dago, argi eta garbi: indar-

www.begitu.org

Gugaz harremanetan ipinteko94 631 73 14 eta 649 979 112

[email protected]