2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta URTEKO... 1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte...

download 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta URTEKO... 1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik

of 93

  • date post

    04-Jul-2020
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta URTEKO... 1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte...

  • 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta hausnarketarako oharrak Juan José Etxeberria Monteberria

  • Etxeberria Monteberria, Juan José Donostian, 1935eko urriaren 23an

    Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitate Komertzialetik eta Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatetik eta Valladolideko Unibertsitatetik

    1960an, Elgoibarko Makina-erreminta Elkartearen (ACME) eraketan hartu zuen parte, eta urte eta erdian izan zen elkarteko kudeatzaile.

    1961etik 1975era Banco de Bilbao Taldeko hainbat postu bete zituen: kontulariorde nagusia; Azterketa Zerbitzuko zuzendaria; finantza-zuzendaria; Bilboko Banku Industrialeko zuzendari nagusia. 1966tik 1968ra Fertiberiako zuzendari nagusia izan zen (BBren zerbitzu-eginkizunetan). 1970-73 aldian, Banco de Bilbaok eta Gulf Oil Co-k osatutako eskaintzaren ordezkari izan zen. Eskaintza hartatik Petronor sortu zen, eta hango kontseiluko kide izan zen 1977 arte.

    1975tik 1988ra, Bankoan egon zen (BBren adostasunarekin parte hartu zuen haren sustapenean): kontseilari delegatu; presidente exekutibo 1988 arte. 1977an Ikei-ren sorreran hartu zuen parte. 1979-89 aldian Ayra Durex (gaur egun GKN) enpresaren presidenteordea izan zen.

    1988tik 1990ra Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalaren presidente izan zen eta Miramongo Teknologia Parkearen azterketa eta plangintza sustatu zituen. Txanda egokitu zitzaionean, FVNCAren presidente izan zen. Norbolsa eta Biharkoren sorreran hartu zuen parte. 1990eko abenduan Donostiako Aurrezki Kutxaren eta Gipuzkoako Kutxaren arteko bat egitea sinatu zuen. Handik sortu zen Kutxa, eta bera izan zen presidente 1991eko hainbat hilabetetan.

    1992an, Luzaro partaidetza-maileguen sozietatearen sorreran hartu zuen parte, eta presidente izan zen 1998 arte.

    1994tik 2002ra ESTEko MBAren zuzendaritzaren ardura izan zuen.

    1997an Bankoako lehendakariorde izendatu zuten Crédit Agricole Pyrénées Gascogne erakundearen ordezkari gisa. Gaur egun Bankoaren aholkularia da, lehendakariordetzari uko egin ondoren belaunaldi-aldaketa errazteko.

    Deustuko Unibertsitate Komertzialeko Lizentziadunen Elkartearen lehendakari, Donostiako Orfeoiaren lehendakari, Eusko Ikaskuntzako batzorde betearazleko kide, Herri Irratiko aholku-batzordeko kide eta Matia Fundazioa patronatuko kide izan zen.

  • 2007 - 2014

    8 urteko krisialdia

    Kronika eta hausnarketarako oharrak

  • Aurkezpena ........................................................................1

    Sarrera ........................................................................................3

    Aurkezpena 2007........................................................7

    Aurkezpena 2008....................................................15

    Aurkezpena 2009....................................................25

    Aurkezpena 2010....................................................33

    Aurkezpena 2011....................................................39

    Aurkezpena 2012....................................................47

    Aurkezpena 2013....................................................63

    Aurkezpena 2014....................................................83

    Aurkibidea

  • 1

    Zortzi urteko krisialdia

    Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri duen austeritate-garaia da. Hori dela-eta, krisia eragin duten kausa zuzenei eta arrazoi sakonagoei buruzko hausnarketa egin dugu. Beharrezkotzat jotzen dugu ondorio batzuk ateratzea, etorkizunean horrelako egoerarik errepika ez dadin edo, hala badagokio, gizartean eta pertsonengan dituen ondorioak hain lazgarriak izan ez daitezen.

    Jadanik gertatu diren aldaketak –finantza-sektorean batez ere– ekonomiaren garapena zehazten duten eta gizartearen bilakaeran sekulako eragina duten eredu-aldaketa sakonen iragarleak besterik ez dira, eredu-aldaketa horiek arautze- edo liberalismo-maila handiagokoak zein txikiagokoak direla ere.

    Esan dezakegu, beldurrik gabe, lankidetza-espiritua izango dela eredu berri hori gauzatuko duen bektoreetako bat, eredu horren ezaugarriak oraindik zehaztu gabe badaude ere. Erabateko aldaketaren beharra ikusten dutenengan pizgarria izaten ari da ideia hori, alde batera utzi gabe, hala ere, beste bektore nagusiaren bertuteak, merkatu-ekonomiarenak, hain zuzen. Izan ere, elkartasuna eta ekimena ez dira zertan bateraezinak izan, ez eta ahalegina eta ongizatea edota beste hainbat termino ere, itxuraz "kontrakoak" izan arren, berez "osagarriak" baitira. Modu utopiko edo errealista batean, funtsezkoa da hau eskaintzea: alde batetik, bitartekoak optimizatzea eta, bestetik, pertsonen duintasuna eta natura errespetatzea bateratzen dituen ikuspegia.

    Crédit Agricole Pyrénées Gascogne lankidetzak oinarri dituen balioak gordetzen eta indartzen ahalegintzen da. Bankoak, banku baten forma juridikoaz, antzeko irizpideak eta jokabideak dauzka eta gauzatzen ditu bere jardunbidean.

    Jardunbide hori –CA Taldearen jardunbidea dena– abiapuntutzat hartuta, Bankoak hainbat hausnarketa egin ditu bere urteroko txostenetan, zeinetan, ekitaldiaren nondik norakoei buruz egin beharreko iruzkinez gain, esparru ekonomiko hutsa gainditzen duten iritziak ere plazaratzen baititu, hizpide ditugun eremu sozialari eta balioen munduari heltzeko.

    Jorratu beharreko gaiak hautatzeaz eta urteroko aurkezpenak idazteaz arduratuko dena Juan Jose Etxeberria jauna da, Bankoaren Administraria Crédit Agricole Pyrénées Gascogneren aldetik. Bankaren sektorean eskarmentu

    Aurkezpena

  • handikoa izanik, honekin batera doan curriculum laburra irakurrita denok egiaztatuko duzuenez, Etxeberria jaunak parte handia hartzen du halaber hezkuntza- edo gizarte-jardueretan. Argitalpen honetako testuetan ikus daitekeenez, Bankoa eraiki eta bizirik mantentzen duten guztiek bat egiten dute haren ikuspegi eta iritziekin, oro har.

    Eskerrak ematen dizkiot Juan Joseri bere analisi ezin baliotsuagoengatik, eta espero dut bere hausnarketak baliagarriak izatea sozietate honi buruzko gogoetekin ekarpenak egin nahi dituzten pertsona guztientzat. Ikuspuntu horiek aberastu besterik ezin dute egin...

    Jean Philippe CAPGedko zuzendari nagusia eta Bankoako lehendakaria

    2

  • Argitalpen honek azken zortzi urte hauetako memoriak jasotzen ditu, krisiaren zamapean igarotako urteei dagozkienak, hain zuzen. Izan ere, krisi honen sakontasuna eta ondorioak ikusita, ekonomistek eta historiagileek gogora ekarri dute 1929ko Depresio Handia, krisi latza eta guztiontzat ezaguna. Memoria horietan jasota daude ekitaldi bakoitzeko –2007tik 2014ra– egoera, gertaera eta jarduera txundigarrienak, ekonomian izan duten oihartzuna eta gizartean eragin dituzten ondorioak kontuan hartuta. Horri dagokionez, nabarmendu da, batez ere, zenbait fenomenori buruzko iritzia; esate baterako: ustelkeria hedatua, jarrera permisiboak eta bistako ez-egiteak. Izan ere, fenomeno horiek, eragin sozial eta ekonomiko latza duten aldetik, merezi dute, nolanahi ere, haiei buruzko gogoeta etikoa.

    Baina, aurkezpen bakoitzak sor dezakeen interes handia edo txikia alde batera utzita, benetan deigarria eta erakusgarri handikoa da gizartean gertatu den gogo- aldartearen bilakaerari erreparatzea, testu horietan jasotako iritzi eta iruzkinetan ageri baita: alde batetik, kezka bat hautematen da, era kezkagarrian goraka doana, krisiaren sakontasuna eta hedadura ezagutzen den heinean; eta, aldi berean, idazkietan adierazitako txundimena eta haserrea ez dira txikiagoak, ustelkeria sakon, hedatu eta askotarikoa agerian jartzen den heinean. Izan ere, ustelkeriak, neurri handi batean, krisia eragin du, edo prozesu horretan eraginkortasunez lagundu du. Zenbait kasutan ustelkeria zegoelakoan geunden, baina ezin genuen imajinatu epidemia bihur zitekeenik, edo kasu batzuetan duen sotiltasunera eta fintasunera irits zitekeenik, edo beste batzuetan duen atrebentzia eta lotsagabekeria izan zezakeenik... eta zer esanik ez ustekabeko protagonisten agerraldiei buruz.

    Halaber, gure iruzkinen serie historikoan ageri dira zenbait hautemate-akats adierazgarri, hain zuzen ere, krisiaren iraupenari eta sakontasunari buruzkoak. Hasieran ez zirudien bosturteko bat baino gehiago iraungo zuenik, ez eta gertatu diren ondorio latzak gertatuko zirenik ere, batez ere Europako zenbait herrialdetan, eta haien artean, eragin zuzena pairatzen dugun aldetik, Espainian: ikasbide bikaina zuhurtzia eta apaltasuna areagotzeko, aurreikuspen ekonomikoak egiteko garaian...

    Argitalpen hau osatzen duten zortzi idazkietan etengabe ageri den gai nabarmena da eragin sozioekonomiko sakona duten egoera eta jarduera batzuen ikuspegi etikoaren gabeziak sortzen duen kezka. Kezka horren oinarrian dagoen uste sendoa –Bankoak eta Crédit Agricolek hertsiki partekatzen dutena– honako hau da: erreferentzia moral eta irizpide etiko batzuen gabeziaren ondorioa izan daiteke bizikidetzaren eta demokraziaren balioak pixkanaka galtzea. Eta gogoan izan behar da mendebaldeko gizarteak –batez ere, Europakoak– balio horiek

    3

    Sarrera

  • 4

    lortzeko hainbat urte eta ahalegin behar izan zituela, eta hasieran, sufrimendu handia bizi izan zuela.

    Kontua da, zortzi urte igaro ostean, badaudela hainbat pertsona, adindun direnetik ezagutu duten egoera sozial eta ekonomiko bakarra krisiak eta krisiari probetxu ateratzen diotenek sortutakoa izan dena. Beraz, gazte gehienak ziurgabetasunean eta gabezia gorrian bizitzen ohitu dira, edo hies egiten, beste lurralde batzuetan barrena. Aitzitik, beste pertsona batzuek, oraindik gazteak (baina aurrekoak baino adin gehiago dutenak) hamabi urt