(2. or.) (3. or.) (4. or.) Getxok itsas- eta arkitektura ... · telehenean, uztailak 4, Daahoud...

6
Doako alea 1400 zb. www.getxo.eus [email protected] Martxoak 17 >> Apirilak 3 2016 / Nabarmentzekoak > Garapeneko Lankidetzarako proiektuetarako lagun- tzak eskatzeko epea zabalik (2. or.) > MagicFly Experience, ibilbide turistiko eta kultural elkarreragilea Getxon barrena (3. or.) > “Malmö”, adiskidetasunetik gorrotorako bidaia (4. or.) Hitzaldia. Hilak 18, ostirala, 19:00etan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, “Los instrumentos musicales de China, Japón y el Sureste asiático”. 3. Odol emateak. Hilak 22, Areetako Geltokia plazan, goizean eta 16:30etik 21:00etara, eta Algortako Erredentorearen elizako aparkalekuan, arratsaldean. Hilak 29, Bidezabalgo Osasun zentroaren inguruan, arratsaldean. “Humanæ” argazki erakusketaren inaugurazioa Getxo Antzokiaren fatxadan (5. or.) 15 herrialdetako 70 talde aurkeztu dira Espainiako, Poloniako, Italiako eta Holandako bandak, Getxo Jazzaren Talde Lehiaketaren finalean Getxoko Jazzaldiak 15 herritako 70 tal- deren artean dagoeneko aukeratu ditu bere 40 edizioaren Talde Lehiaketan jar- dungo diren lau finalistak. Honako lau hauek hautatu ditu epai-mahaiak: Wil- fried Wilde Quintet (Espainia), Tomasz Wendt Trio (Polonia), Francesco Colom- bo Trio (Italia) eta Daahoud Salim Quin- tet (Holanda). Lehiaketa Jazzaldiaren lehenengo lau egunetan izango da, hau da, uztailaren 1etik 4ra. Uztailaren 1ean, ostiralean, Wilfried Wilde gitarra-jotzaile frantziarraren boskoteak joko du. Espainian bizi da eta musikan eragin nagusiak batzeko, jaz- zaren indar erritmikoa eta doinu inpre- sionisten aberastasun harmonikoa na- hastuta eskaintzen ditu. Larunbatean, uztailak 2, Tomasz Wendt saxo-jotzailea buru duen banda poloniarraren txanda izango da. Bere herriko jazz eszenan nabarmendu den talentu handiko ar- tista gaztea da. Hirugarren egunean, igandean, Francesco Colombo Trio ari- ko da. Bere musika bop doinu nahas- keta originala da eta Mediterraneoko eta Iparreko eraginak eta jazz-funk erritmoak bateratzen ditu. Azkenik, as- telehenean, uztailak 4, Daahoud Salim Quinteten eskutik amaituko da lehiake- taren finala. Daahouden eta Absu Salim (Andaluziako lehenengo jazz-eskolaren sortzailea) horren aitaren konposizioak dira taldearen musikaren iturri nagusia. Getxok itsas- eta arkitektura-ondarea sustatu eta zerbitzu eta baliabide turistikoak bultzatuko ditu Udaleko Turismo Sailak udaleko itsas- ondarearen eta ondare arkitektoni- koaren dinamizazioa sustatuko du aur- ten, Getxo erreferentziazko helmuga gisa finkatzeko, Irantzu Uriarte Turis- moko zinegotziak esan duenaren ara- bera. Horretarako, hainbat ekimen gara- tuko dira, besteak beste, Algortako Portu Zaharrean jarduera-plan bat jarriko da martxan (laster aurkeztuko dutena) eta ondarearen ezagutza sustatuko da, Biz- kaia Zubitik Portu Zaharrera jarduera elkarreragilearen bitartez, ibilbidea era ezberdin batean egiteko ahalduko due- na (3.or). Proposamena “Etxe Hadien” izeneko ekimenari gehituko da eta UNESCOk Bizkaia Zubia Gizateriaren Ondare izendatu zueneko hamargarren urteurrena ospatuko dugun urtean jarri- ko da proposamena martxan. Halaber, zerbitzu eta baliabide turisti- koak nabarmentzeko helburuarekin, Udalak udalerriko Seinaleen Plan Inte- gralaren lehenengo fasea garatuko du aurten, Eusko Jaurlaritzaren turismo-sei- naleak homogeneizatzeko ekimenaren martxan jartzearekin bat eginik. Webgune berria eta online marke- tina Merkatuetan helmuga turistiko gisa Ge- txok duen presentzia sendotzeko lan egingo dute Udalean, Interneten arreta berezia jarriz. Oraingoz, dagoeneko mar- txan da Turismoko webgune berria, udal webgunearen barruan dagoena (www. getxo.eus/turismo). Horri dagokionez, webguneak online duen kokapena eta erabilgarritasuna landu dira. Bestalde, Euskal Kostaldea elkartea- ren barruan, Internet bidezko marke- tin-plan bat garatzen ari dira. Bertan, turistak dira estrategiaren protago- nistak. Sormenezko kanpaina bat da, elkarteko udalerrien ikuspegia Eus- kadiko eragile publiko eta pribatuen ikuspegiarekin integratzen duena. Era berean, udalak tokiko enpresa tu- ristikoekin lan egiten jarraituko du eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta Turismo Mahaiaren lana dinamizatuko du. 2015eko balantzea Irantzu Uriartek gogorarazi du “2015. urtea Getxoko turismoarentzako urte ona izan zen. Bisitarien kopuruak gora egin zuen (2014an baino % 54 gehiago) eta es- tablezimenduen kalitate turistikoa finkatu egin zen (Helmugako Turismoaren Kalita- terako Osoko Sistemaren diplomen berri- tzea)”. Turismo Bulegoak liburuxka berri bat gehitu zion bere argitalpenei: Getxoz gozatzeko planak. Bertan, 41 planen bi- tartez 180 enpresa jarri ziren ikusgai. Gainera, jarduera bereziak jarri zituen martxan eta sektoreko beste erakunde batzuekin hainbat aliantza egin zituen (Euskadi Gastronomika kluba, Bizkaia Euskal Kostaldea…). © Angélica Dass

Transcript of (2. or.) (3. or.) (4. or.) Getxok itsas- eta arkitektura ... · telehenean, uztailak 4, Daahoud...

Page 1: (2. or.) (3. or.) (4. or.) Getxok itsas- eta arkitektura ... · telehenean, uztailak 4, Daahoud Salim Quinteten eskutik amaituko da lehiake-taren finala. Daahouden eta Absu Salim

Doako alea

1400 zb.www.ge txo.eusge txoberri@ge txo.eus

Mar txoak 17>> Apirilak 3

2016

/ Nabarmen tzekoak> Garapeneko Lankide tzarako proiektuetarako lagun-

tzak eska tzeko epea zabalik (2. or.)

> MagicFly Experience, ibilbide turistiko eta kultural elkarreragilea Ge txon barrena (3. or.)

> “Malmö”, adiskidetasunetik gorrotorako bidaia (4. or.)

Hi tzaldia. Hilak 18, ostirala, 19:00etan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, “Los instrumentos musicales de China, Japón y el Sureste asiático”. 3€.

Odol emateak. Hilak 22, Areetako Geltokia plazan, goizean eta 16:30etik 21:00etara, eta Algortako Erredentorearen elizako aparkalekuan, arra tsaldean. Hilak 29, Bidezabalgo Osasun zentroaren inguruan, arra tsaldean.

“Humanæ” argazki erakusketaren inaugurazioa Ge txo An tzokiaren fa txadan

(5. or.)

15 herrialdetako 70 talde aurkeztu dira

Espainiako, Poloniako, Italiako eta Holandako bandak, Ge txo Jazzaren Talde Lehiaketaren finalean

Ge txoko Jazzaldiak 15 herritako 70 tal-deren artean dagoeneko aukeratu ditu bere 40 edizioaren Talde Lehiaketan jar-dungo diren lau finalistak. Honako lau hauek hautatu ditu epai-mahaiak: Wil-fried Wilde Quintet (Espainia), Tomasz Wendt Trio (Polonia), Francesco Colom-bo Trio (Italia) eta Daahoud Salim Quin-tet (Holanda). Lehiaketa Jazzaldiaren lehenengo lau egunetan izango da, hau da, uztailaren 1etik 4ra.Uztailaren 1ean, ostiralean, Wilfried Wilde gitarra-jo tzaile fran tziarraren boskoteak joko du. Espainian bizi da eta musikan eragin nagusiak ba tzeko, jaz-zaren indar erritmikoa eta doinu inpre-sionisten aberastasun harmonikoa na-

hastuta eskain tzen ditu. Larunbatean, uztailak 2, Tomasz Wendt saxo-jo tzailea buru duen banda poloniarraren txanda izango da. Bere herriko jazz eszenan nabarmendu den talentu handiko ar-tista gaztea da. Hirugarren egunean, igandean, Francesco Colombo Trio ari-ko da. Bere musika bop doinu nahas-keta originala da eta Mediterraneoko eta Iparreko eraginak eta jazz-funk erritmoak batera tzen ditu. Azkenik, as-telehenean, uztailak 4, Daahoud Salim Quinteten eskutik amaituko da lehiake-taren finala. Daahouden eta Absu Salim (Andaluziako lehenengo jazz-eskolaren sor tzailea) horren aitaren konposizioak dira taldearen musikaren iturri nagusia.

Ge txok i tsas- eta arkitektura-ondarea sustatu eta zerbi tzu eta baliabide turistikoak bul tzatuko ditu

Udaleko Turismo Sailak udaleko i tsas- ondarearen eta ondare arkitektoni-koaren dinamizazioa sustatuko du aur-ten, Ge txo erreferen tziazko helmuga gisa finka tzeko, Iran tzu Uriarte Turis-moko zinego tziak esan duenaren ara-bera. Horretarako, hainbat ekimen gara-tuko dira, besteak beste, Algortako Portu Zaharrean jarduera-plan bat jarriko da mar txan (laster aurkeztuko dutena) eta ondarearen ezagu tza sustatuko da, Biz-kaia Zubitik Portu Zaharrera jarduera elkarreragilearen bitartez, ibilbidea era ezberdin batean egiteko ahalduko due-na (3.or). Proposamena “E txe Hadien” izeneko ekimenari gehituko da eta UNESCOk Biz kaia Zubia Gizateriaren Ondare izendatu zueneko hamargarren urteurrena ospatuko dugun urtean jarri-ko da proposamena mar txan.Halaber, zerbi tzu eta baliabide turisti-koak nabarmen tzeko helburuarekin, Udalak udalerriko Seinaleen Plan Inte-gralaren lehenengo fasea garatuko du aurten, Eusko Jaurlari tzaren turismo-sei-naleak homogeneiza tzeko ekimenaren mar txan jar tzearekin bat eginik.

Webgune berria eta online marke-tinaMerkatuetan helmuga turistiko gisa Ge-txok duen presen tzia sendo tzeko lan

egingo dute Udalean, Interneten arreta berezia jarriz. Oraingoz, dagoeneko mar-txan da Turismoko webgune berria, udal webgunearen barruan dagoena (www.ge txo.eus/turismo). Horri dagokionez, webguneak online duen kokapena eta erabilgarritasuna landu dira. Bestalde, Euskal Kostaldea elkartea-ren barruan, Internet bidezko marke-tin-plan bat gara tzen ari dira. Bertan, turistak dira estrategiaren protago-nistak. Sormenezko kanpaina bat da, elkarteko udalerrien ikuspegia Eus-

kadiko eragile publiko eta pribatuen ikuspegiarekin integra tzen duena.Era berean, udalak tokiko enpresa tu-ristikoekin lan egiten jarraituko du eskain tzen diren zerbi tzuen kalitatea hobe tzeko eta Turismo Mahaiaren lana dinamizatuko du.

2015eko balan tzeaIran tzu Uriartek gogorarazi du “2015. urtea Ge txoko turismoaren tzako urte ona izan zen. Bisitarien kopuruak gora egin zuen (2014an baino % 54 gehiago) eta es­

tablezimenduen kalitate turistikoa finkatu egin zen (Helmugako Turismoaren Kalita­terako Osoko Sistemaren diplomen berri­tzea)”. Turismo Bulegoak liburuxka berri bat gehitu zion bere argitalpenei: Ge txoz goza tzeko planak. Bertan, 41 planen bi-tartez 180 enpresa jarri ziren ikusgai. Gainera, jarduera bereziak jarri zituen mar txan eta sektoreko beste erakunde ba tzuekin hainbat alian tza egin zituen (Euskadi Gastronomika kluba, Biz kaia Euskal Kostaldea…).

© Angélica Dass

Page 2: (2. or.) (3. or.) (4. or.) Getxok itsas- eta arkitektura ... · telehenean, uztailak 4, Daahoud Salim Quinteten eskutik amaituko da lehiake-taren finala. Daahouden eta Absu Salim

GAU ETA EGUNEKO FARMAZIAKMARTXOAREN 10TIK 20RA ARTE

Egunero 2016an:22:00-09:00h: ESQUISABEL. Algor-tako etorbidea 32.Hurrengo farmaziak asteburuetan eta jaiegunetan ere zabalik egongo dira:19 (LR) 09:00-22:00: JIMENEZ.

Illeta 12, Algorta. EZQUERRA. Ollarre txe 27, Algorta.

10:00-22:00: LOPEZ-LINARES. Kasune 10 (Salsiduko kantoian), Algorta. ANDRACA. Maidagan 61-A, Andra Mari.20 (IG) 09:00-13:30: EZQUERRA.

Ollarre txe 27, Algorta.09:00-22:00: LOBO. Makaletako etorbidea 43, Algorta. JIMENEZ. Illeta 12, Algorta. EZQUERRA. Ollarre txe 27, Algorta.24 (OG) 09:00-13:30: MONASTERIO

CANTABRANA. Plen tzia 4, Romo.

09:00-22:00: JIMENEZ. Illeta 12, Algorta. EZQUERRA. Ollarre txe 27, Algorta.25 (OL) 09:00-13:30: JIMENEZ. Illeta

12, Algorta.

09:00-22:00: ARRIOLA. Amaia 29, Areeta. JIMENEZ. Illeta 12, Algorta. EZQUERRA. Ollarre txe 27, Algorta.26 (LR) 09:00-13:30: ESQUISABEL.

Algortako etorbidea 32.09:00-22:00: JIMENEZ. Illeta 12, Algorta. EZQUERRA. Ollarre txe 27, Algorta.27 (IG) 09:00-13:30: JIMENEZ. Illeta

12, Algorta.09:00-22:00: PLATERO. Eduardo Coste z.g., Areeta. JIMENEZ. Illeta 12, Algorta. EZQUERRA. Ollarre txe 27, Algorta.28 (AL) 09:00-13:30: EZQUERRA.

Ollarre txe 27, Algorta.09:00-22:00: NUÑEZ BABARRO-GA-RATE. Ibaiondo 9, Romo. JIMENEZ. Illeta 12, Algorta. EZQUERRA. Ollarre-txe 27, Algorta.02 (LR) 09:00-22:00: GALARZA.

Aingeruaren etorbidea 2, Algorta. JIMENEZ. Illeta 12, Algorta. EZQUERRA. Ollarre txe 27, Algorta.

10:00-22:00: LOPEZ-LINARES. Kasune 10 (Salsiduko kantoian), Algorta. ANDRACA. Maidagan 61-A, Andra Mari.03 (IG) 09:00-13:30: ESQUISABEL.

Algortako etorbidea 32.09:00-22:00: ANDRACA. Maidagan 61-A, Andra Mari. JIMENEZ. Illeta 12, Algorta. EZQUERRA. Ollarre txe 27, Algorta.

LANPOLTSASALEROSKETAGALDUTAKOAK

- Andra erretiroduna errentako logela bila dabil, Areetan nagusiki. Tel.: 688 864 797.

- Ingelesa ahozkoa eta ida tzia. Tel.: 94 496 30 83. Mercedes.

- Patinak salgai, roller blade, 37 zen-bakia. Egoera onean. Salneurria: 50€. Tel: 652 70 12 01.

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazkotasunaren eran tzule izango.

MARTXOAK 17 OSTEGUNAIpuinaren ordua. Villamonteko haur-liburutegian, 18:00etan, “Bazan kalabazan” Ane Meaberekin. Euska-raz. 5-10 urte.Literatura solasaldia. Algortako Kasi-noan, 19:45ean, Charlotte Brönteren “Jane Ayre” liburuari buruzko sola-saldia. Ge txon Zuzenean. Algortako Jolasau-rre tabernan, 20:00etan, “El hombre que fue lunes” (pop-folka). Sarrera dohainik.Gizatiar. Hi tzaldia: “El insomnio y los problemas del sueño”. Hizlaria: Juga-tx Izquierdo Erkoreka. 18:15ean, San Jose elizako egoi tzan. MARTXOAK 18 OSTIRALAHi tzaldia. “Los instrumentos musi-cales de China, Japón y el Sureste asiático”, Jose txu Bretosen eskutik. 19:00etan, Areetako Andres Isasi Mu-sika Eskolan. 3€.Poesia eta musika ikuskizuna. Poe-siaren Nazioarteko Eguna. Algortako Kultur E txean, 19:00etan, “Bronca poética”, Galatearen eskutik. Sarrera dohainik.Zine Kluba. Migra tzaileen nazioarteko eguna. Andres Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, “El padre” filmaren proie-kzio eta foruma. Zuzendaria: Fatih Akin. 12 urtetik gorakoen tzat. 2,90€.XXII. eliz-kon tzertua. 20:00etan, Ama Mesedeetako elizan, Areetako Onda-rreta eta Portugaleteko Santa María Abesba tzakAree txo. Eleiz kon tzertua Santa Ana parrokian. 20:30ean.MARTXOAK 19 LARUNBATAAn tzerkia. Areetako Andres Isasi Mu-sika Eskolan, 20:00etan, “Malmö”, Khea Ziaterren eskutik. Euskaraz. Sa-rrera: 10€.San Patrizio: folk kon tzertua. Al-gortako The Piper’s Irish pubean, 23:00etan, “The old timey string band” taldearen emanaldia. Sarrera dohainik.Mintegiak. Gaia: “Gestión emocional para mujeres: un acercamiento desde la psicología feminista”. 10:30ean, Jabekun tza Eskolan (Martikoena, 16). Izenemateak: [email protected].

MARTXOAK 20 IGANDEAHaurren tzako an tzerkia. Areetako An-dres Isasi Musika Eskolan, 18:00etan, “Faboo, el encanto de la imaginación”, La Escena Creativaren eskutik. 4 urte-tik gorakoen tzat. Sarrera: 5€.I txas Argiaren irteera. Erlo Garagar-dotegira (Gipuzkoa). Informazioa: tel. 944300662 eta i [email protected]. Astearte eta ostegu-netan, 19:30etik 21:30era. I txarturen irteera. Siskina – Oketa. Goizeko irteera. Informazio gehiago: mendigoizalea@i txartu.com.MARTXOAK 22 ASTEARTEAOdol ematea. Areetako Geltokia pla-zan, goizean eta 16:30etik 21:00eta-ra, eta Algortako Erredentorearen eli-zako aparkalekuan, arra tsaldean.Erakusketa. Algortako Kultur E txean, Edurne Álvarezen puzzle erakusketa. Apirilaren 18ra arte.Eliz-kon tzertua. Bio tz Alairen emanal-dia, 20:00etan, San Nikolas parrokian.MARTXOAK 23 ASTEAZKENAVersadas olerki kluba. Algortako Kul-tur E txean, 19:00etan. Alfonsina Storni.MARTXOAK 29 ASTEARTEAOdol erauzketa. Bidezabalgo Osasun zentroaren inguruan. 16:30etik 21:00ak arte. Oporrak Kultur E txean. Romoko Kul-tur E txean, 11:00-13:00, jolasak, dan-tza, tailerrak, an tzerkia eta ipuinak. Euskaraz eta gaztelaniaz. 3-12 urte. Apirilaren 1era arte.XXXIII. Haur Zinema Jardunaldiak. 3. orrialdean.MARTXOAK 30 ASTEAZKENAXXXIII. Haur Zinema Jardunaldiak. 3. orrialdean.MARTXOAK 31 OSTEGUNAXXXIII. Haur Zinema Jardunaldiak. 3. orrialdean.APIRILAK 1 OSTIRALAXXXIII. Haur Zinema Jardunaldiak. 3. orrialdean.Cinema Paradiso. Areetako Andrés Is-asi Musika Eskolan, 21:00etan, azpi-tituludun jatorrizko ber tsioan, “Rams” filmaren proiekzio eta foruma. Zuze.: Grímur Hákonarson. Hizk.: islandiera. 7 urtetik gora. Sarrera: 2,90€.APIRILAK 2 LARUNBATAXXXIII. Haur Zinema Jardunaldiak. 3. orrialdeanAPIRILAK 3 IGANDEAHaurren tzako zinea. Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Pa-perezko hegazkina”. Euskaraz. Adin guztien tzat. Sarrera: 2,10€.I txarturen irteera. Tologorri. Goizeko irteera. Informazio gehiago: mendigoi-zalea@i txartu.com.

Gida-baimena euskaraz56 gazte ge txotarrek egin zuten iaz gida tzeko baimenaren azterketa teo-rikoa euskaraz (aurrekoan baino zazpi gehiagok), Gidabaimena euskaraz 2015 kanpainaren barruan, zenbait Udalek, tartean Ge txokoak, eta Foru Aldundiak sustatuta. Gazte horietatik 43k eskatu zuten udalak euskara susta tzeko suben tzioen barruan ematen dituen 100€ko diru-lagun tza. Aurrekoeotan bezala, mutil eta neska horiei Irantzu Uriarte zinegotziak, onarpen-diploma bana eman zien duela egun ba tzuk Algortako Kultur Aretoan egindako ekitaldian. Horietako hiruk, gainera, 100€ko gasolina- txekea jaso zuten sari gisa. Ekimenak, aurten ere jarraipena izango du, eta, batez ere, 17 eta 23 urte arteko per tsona gazteei dago zuzenduta. Udalak 1.500€ gastatu ditu Eusko Jaurlari tzak berritu duen gida tzeko esku-li-buruaren 500 ale erosteko eta ondoren ekimenean parte har tzen duten zazpi autoeskolen artean bana tzeko.

Eskolako Agenda 21: “Etorkizuneko Ge txo”Eskolako Agenda 21eko ba tzarra, jardunaldi teknikoa, egin zuten Fadu-ran iragan astean ingurumenaren alde lan egiten ari diren udalerriko 12 ikaste txeetako ordezkariek. Joseba Arregi Hirigin tza, Lan eta Zerbi tzuetako zinego tziak eskainitako hi tzaldia en tzun eta bertan parte har tzeko auke-ra izan zuten. Zinego tziak hirigin tzaren antolamendua azaldu zuen, gaur egun Ge txo nolakoa den erakusten duena; etorkizunerako nahi dugun udalerriaz gogoeta egitera animatu eta ikasle zein irakasleek egindako galderei eran tzun zien. Eskolen arteko foroan Etorkizuneko Ge txoren alde lan egiten jarrai tzera animatu zen hi tzaldian. Foroan ikaste txe guztietako ikasleek har tzen dute parte eta han sortutako ondorioak azal tzen dizkiete udal agintariei.

Garapeneko Lankide tzarako proiektuetarako lagun tzak eska tzeko

epea zabalikDatorren apirilaren 7ra arte zabalik egongo da Garapene-ko Lankide tzarako proiektuen diru-lagun tzak eska tzeko epea, eta Ge txoko Udalak 308.000€ zuzenduko ditu diru-lagun-tza horietarako. Diru-lagun tza lankide tza alorrean lan egiten duten per tsona juridikoek es-katu ahal izango dute, esate baterako, Gobernuz Kanpoko Erakundeek, erlijio-kongre-gazioek, fundazioek edo an-tzekoek.

Diru-lagun tzen ildoakZenbateko handiena, 257.000€, txirotutako herrialdeetan proiektuak finan tza tzeko izan-go dira. Horien bidez tokian

tokiko gaitasuna eralda tzeko aldaketak bul tzatu nahi dira. Horretarako, genero ikuspegia kontuan har tzen duten ekime-nek lehentasuna edukiko dute eta baita Garapenerako Nazio Batuen Programak (GNBP) egindako Giza Garapenerako Indizea baxua edo oso baxua duten alde geografikoek ere. Bigarrenez, 43.000€ herritar ge txotarrei zuzendutako Sen-tsibilizazio eta Garapeneko Hezkun tzako proiektuen artean banatuko ditu diru-lagun tzak Udalak. Azken atala, 8.000€, krisi egoerei aurre egiteko izan-go dira. Horietatik 6.000€ giza ekin tzetarako diru-lagun tzen artean bana tzeko izango dira.

Egoera horiek natur kausek edo gatazkek eragin dezakete. Bestalde, lehen mailako beha-rrak ase tzeko ere izan daitezke edo bere bat-batekotasunagatik aurreko ataletan sar tzen ez di-renetarako ere. Mota honetako eskaerak aurkezteko epea da-torren abenduaren 1era arte lu-zatuko da. Gainon tzeko 2.000€ adingabeen harrera programak lagun tzeko izango dira. Informazio gehiago www.ge txo.eus/eu/cooperacion-al-desa-rrollo/subvenciones helbidean. Eskaerak Udaleko Adminis-trazio Elektronikoko Bulegoan aurkeztu beharko dira: https://eudala.ge txo.eus/SolucionUni-ca/EGestiones/InicioOAE.aspx

19an, amatatu argia

Larunbat honetan, hilak 19, 2016ko Planetaren Ordua os-patuko da, Naturaren aldeko Mundu Fondoak (WWF) kli-ma-aldaketaren aurka bul tza-tzen duen ekimena. Eta Udalak bat egin du berriz ere ekin tza horrekin. Kanpaina 2017an hasi zen Sidney hirian, Aus-tralian, keinu sinboliko bezala; eta bedera tzi urte beranduago, ingurumenari lotutako histo-riako mobilizazio kanpaina handiena bihurtu da. Aurtengo kanpainaren goiburuak dioe-nez, orain tsu da ekiteko unea, 2015eko abenduko Pariseko Gailur historikoaren ondoren. Goi-bilera horretatik irtendako mezuetako bat zen udalerriak fun tsezkoak direla Pariseko Akordioa gauzatu eta mundu %100 berriztagarri baten bi-dean aurrera egiteko.Ge txon, zenbait eraikin berezien fa txadetako argiak amatatuko dira, hala nola Andres Isasi Musika Eskolakoak, eta baita ere Areeta eta Arrigunagako hondar tzetakoak, Evaristo Chu-rruca Kaikoak eta Portu Zaha-rreko zabalgunekoak.

Elikagaien manipula tzaile

ikastaroaGuru tze Gorriak ikastaro be-rri bat antolatu du, oraingo honetan elikagaien manipula-tzailearena. Maia tzaren 24an eta 26an egingo da, 18:00etatik 21:00etara, Arriluzeko eraiki-nean. Gu txienez 16 urte eduki behar dira ikastaroa egiteko eta prezioa 40€koa da. Inskripzioak Arriluzeko bulegoan egin dai-tezke, 9:00etatik 14:00etara, eta NAN eta txartel tamainako ar-gazki bat eraman behar dira.20 lagunen tzako lekua dago ikastaroan.

Page 3: (2. or.) (3. or.) (4. or.) Getxok itsas- eta arkitektura ... · telehenean, uztailak 4, Daahoud Salim Quinteten eskutik amaituko da lehiake-taren finala. Daahouden eta Absu Salim

QR kode eta 7 pisten bitartez

“MagicFly Experience”, ibilbide turistiko eta kultural elkarreragilea Getxon barrena

Ge txoko Turismo Bulegoak mar txan jarri du MagicFly Experience ekimena; proiektu berri tzaile hau jaio da dinami-zazio-turistiko elkarreragilea izateko. Smartphone-aren bitartez, udalerri gune esangura tsuenetatik ibilbidea proposa-tzen du bertan planteatutako igarkizu-nak asmatuz. Proiektu ain tzindaria da, esklusiboa eta egileek -Ge txoko ekin-tzaileen enpresa batek- erregistratua.Ekimen honen helburu nagusia da Biz-kaia Zubiaren inguruetan bereziki, eta era sekundarioan Portu Zaharrean, bil-tzen diren bisitariak eta turistak anima-tzea inguru bi horiek lo tzen dituen i tsas-er tzetik ibil tzera eta haietaz goza tzera, informazioa, irudiak -ain tzinekoak eta egungoak-, eta bideoak eskainiz. Esperien tzia positiboa baldin bada, Tu-rismo Bulegoak udalerriko beste gune ba tzuetan ezar tzea aztertuko du.MagicFly Experience-aren erabilera oso erraza da. Interesatuak Biz kaia Zubia plazan jarritako totemera hur-bildu behar du eta bertan, inolako aplikaziorik jai tsi barik, panelean ager tzen den QR kodean sartu. Hor-tik aurrera, ibilbidean zehar ager tzen diren 7 “pista” jarraitu baino ez du egin behar. Ibilbidearen batez beste-ko iraupena 1,5 eta 2,5 ordukoa da, horretarako bisitariak ezar tzen duen erritmoaren arabera. Informazioa es-kuragarri dago euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta fran tsesez. Aste Santurako eskain tzaEra berean, Ge txoko Turismo Bule-goak datorren Aste Santurako pres-tatu duen eskain tza ezagu tzera eman du. Horrela, Abratik belaon tzian irteerak egiteko aukera dago, bisita gidatuak Biz kaia Zubira eta Portu Zaharrera, Taxi Tour ibilbideak –Kos-talde Monumentala edo Ge txo oso osorik- “E txe Handien” pasealekutik ibilbide autogidatuak, eta bisitak Ge-txo Aquarium-era. Jarduera ziurta-tuak dira (ez da talde minimoa bete behar). Informazio gehiago eta erre-serbak www.ge txo.eus/turismo web-gunean.

Euskarri grafikoakOhiko euskarri grafikoez gain (mapa turistikoak, Ge txoPass ...), berritu di-tuztenak, Turismo Bulegoak 45 plan Ge txon goza tzeko liburuxka kaleratu du. Udalerriko 210 enpresak hartu dute parte eskain tza hori osa tzeko, eta in-formazioa atal ezberdinetan sailkatuta ager tzen da: Ge txo Kostaldea, Ge txo Monumentala eta Ge txo Gastronomi-koa.Era horretan, eskainitako jardueren kopurua 2015eko Aste Santuarekin konparatuta %36 igo da, batez ere turis-mo kulturalarekin, kirolarekin eta on-gizatearekin lotuta daudenetan, Ge txo 2020 Ekonomia Susta tzeko estrategia-ren ildo berbera jarraituz. Aurten 27.000

ale banatuko dira, gazteleraz (eskura-garri), euskaraz, ingelesez eta, nobeda-de gisa, aurten fran tsesez ere (laister). Jendeari arretaOstiral honetatik aurrera, mar txoak 18, eta azaroaren 6 arte, Biz kaia Zubiaren ondoko aldi baterako Turismoko Infor-mazio Bulegoa zabalduko da, goizez eta arra tsaldez. Zerbi tzu horren hel-burua da bisitariari eskain tzen zaion informazioa eta arreta ahalik eta ge-hien indar tzea eta, era berean, tokiko enpresen tzat eta Ge txo udalerriaren-tzat onuragarria izatea.Ereagako Turismo Bulego nagusia Aste Santuko egun guztietan egongo da zabalik.

Jolaseta, patin hockeyko Ipar Ligako txapelduna

R.C. Jolaseta taldea patin hockeyko Ipar Ligako txapelduna da. Euskadi, Nafarroa, Kantabria eta Gaztela-Leon-go iparraldeko taldeak dira lehiaketa horretan. Bigarren garaipena jarraian da Ge txoko taldearen tzat, lehiaketa ho-rretan, zeinan oraindik ez dakien zer den gal tzea. Negurikoek Soriako Lagu-na Negra taldeari irabazi zioten e txeko azken partidan, gol askoz irabazi ere, 11 eta 1. Garaipenaren gakoak norge-hiagokaren bigarren zatiko lehenengo minutuetan egon zen, orduan txe lortu bai tzuten Fernando Sierraren mutilek lau gol sar tzea, bost minututan. Liga amai tzeko bi partida falta badira ere, Jolaseta dagoeneko Lehen Mailako igoera faseari begira dago; duela bi denboraldi lehiatu ziren maila horre-tan. Fernando Sierra entrena tzaileak dagoeneko igoera ligaxkaren plani-fikazioa du buruan. Lau taldek joka-

Euskadiko Boxeo Txapelketa, Faduran

Euskadiko Boxeo Txapelketa jokatuko da Fadurako kiroldegian larunbat honetan, mar txoaren 19an, 17:00etatik aurrera, gizonezko zein emakumezkoen kategoria eta pisu guztietan (oilar, superarina, wel-ter eta pisu ertain). Gaueko boxeo-ekitaldia Ge txoko Izarrak Boxing Club-ak antolatu du Euskal Boxeo Fe-derazioarekin batera, eta bertan parte hartuko duten ge txotarrak, honako hauek dira: Jon Núñez (-60kg. kategorian); Guillermo Rivero (-81kg.); Diego Uribe (-69kg.) eta Diego Valtierra (-64kg.). Halaber, hasiberrien tzako saioa antolatu du Izarrak Boxing Clubak Bizkaiko Boxeo Federazioak lagundu-ta, eta larunbatean bertan izango da, , hilaren 19an, goi-zeko 11:00etatik aurrera. Saio horretan Ge txoko zor tzi lagunek hartuko dute parte (zazpik gizonezkoen kate-gorian eta batek emakumezkoen kategorian). Euskadiko Txapelketara joateko sarrera 15€koa izan-go da txarteldegian eta 10€koa aldez aurretik erosten bada Izarrak Boxing Clubaren egoi tzan edo Ge txon boxeoa praktika tzen den gainerako gimnasioetan. Goizeko sarrera, berriz, 12€koa izango da (10€ au-rretik erosiz gero).

tuko dute ligaxka maia tzeko lehenengo asteburuan, Asturiasen. Arerioen izenak oraindik ezagu tzen ez badituzte ere, “lehiaketa oso zaila izaten da beti. Taldeak maila onekoak dira, eskarmentudun jokalarie­kin egindakoak, batez ere, asturiarrak eta galiziarrak, baina besteek duten aukera berdinak ditugu guk ere”, aipatu du.

Page 4: (2. or.) (3. or.) (4. or.) Getxok itsas- eta arkitektura ... · telehenean, uztailak 4, Daahoud Salim Quinteten eskutik amaituko da lehiake-taren finala. Daahouden eta Absu Salim

“Malmö”, adiskidetasunetik gorrotorako bidaia

Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan Malmö an tzeztuko du euskaraz Khea Ziater taldeak larunbat honetan, hilak 19, 20:00etan. Malmö Khea Ziater-en sormen eszeni-koko proiektua da eta aipamen zine-matografikoen eta beste zenbait me-kanismoaren bitartez gorrotoan eta ku tsatutako sentimenduetan barrena igaro tzen den bidaia batera hurbil tzen gaitu barkamena bilatu arte.Malmö ikuskizunaren sustraia nor-beraren baitan erraz errekonozitu daitekeen sentimendu baten harira jaio tzen da, harremanek (bi adiski-derenak, Claudia eta Saga) jasaten dituzten eraldaketak identifika­tzearena, alegia. Kasu honetan, al-boan dugun lagun min bat izatetik bat-batekotasunez arerio bat izatera pasa tzearen esperien tziara jo dute,

eta hortik sor tzen diren sentipen mul tzoen mutazioei.An tzezpena ikusteko sarrera 10€tan eros daiteke.

“Faboo”, ume an tzerkiaAgertoki berean, hi-laren 20an, igandea-rekin, Faboo, el en­canto de la imaginación ikuskizuna an tzeztuko da, 18:00etatik aurre-ra. Escena Creativa taldeak an tzeztuko du, 4 urtetik gorako umeen tzat. Bere sinple-tasunak eta adierazpenak ezaugarri-tzen duten ikuskizuna da eta haurren eta helduen imajinazioa eta sormena estimula tzea du helburu. Muntaia ho-rrek sari garran tzi tsuak eskuratu ditu.

Puzzle erakusketa ikusgai, Edurne

ÁlvarezenaDatorren asteartean, hilak 22, Edur-ne Álvarezen erakusketa zabalduko da Algortako Kultur E txean, zenbait tamainatako puzzleena, baita artelan ezagunen beste konposizio ba tzuena ere. Egileak berak dioenez “puzzleak eraiki tzea ez da denbora­pasa hu tsa. Izan ere, zenbait ikerketek erakusten dute sor­mena, koordinazioa eta beste ezaugarri ba tzuk, adibidez pazien tzia, areago tzen lagun tzen dutela. Puzzleak behaketa eta konparaketa gaitasuna eta oroimen bisuala hobe tzen ditu, erronkak gaindi tzen lagun­tzen du, eta estrategiak egiten eta erabakiak har tzen irakasten du”.Interesa duten per tsonek datorren apirilaren 18ra arte bisitatu dezakete erakusketa.

Oporrak, Romoko Kultur E txean

Aste Santuko oporraldia dela eta, Ro-moko Kultur E txean SORTU ZURE AMETSAK ASTE SANTUAN: ZIRKOA tailerrak egingo dira, mar txoaren 29tik apirilaren 1era. Tailerren ordutegia, honako hau: 11:00-13:00. 3 eta 12 urte arteko umeei daude zuzenduta. Zir-koaren mundua arda tz hartuta, hain-bat jarduera egingo dira, esaterako jolasak, dan tza, an tzerkia, ipuin-kon-taketak, eskulanak... sormen-jardue-ran espezializatutako bi begiraleren eskutik. Sarrera dohainik, edukiera bete arte, izen-ematea Romoko Kultur E txean edota 94 464 91 33 telefonoaren bitartez egin daiteke (heldu batek, ge-hienez, lau haur apuntatu ahal izango ditu). Tailerretan irudimenaren eta sor-menaren erabilera bul tzatuko da.

The Old Timey String Bandaren kon tzertua

Ge txoko The Old Timey String Band taldeak kon tzertua eskainiko du la-runbat honetan, mar txoaren 19an, 23:00etan, Algortako The Piper’s Iri-sh Pub tabernan. San Patrizio Eguna ospatuko du taldeak. Iparamerikar sustraiak dituen musika zabal tzeko 2015. urtean jaioa, taldeko kideak dira: Andoni Zarraga (aho tsa/perkusioa), Alain Llopart (banjoa), Iñigo Coto (bio-lina), Satur Duran (gitarra/dobroa) eta Ricardo de Lucas (kontrabaxua). Banda desberdinetatik etorritako mu-sikariak dira, iparamerikar estilo asko-

tariko eragina dutenak. “Instrumento akustikoen musika da, ezer en txufa tzea erraza ez zen garaietakoena. Landa eta mendixketako musika da. Country. Folk. Bluegrass”, diote taldekoek.Kon tzerturako sarrera dohainik da.

“Bronca poética”, performance

poetiko-teatralaBronca poética ikuskizun poetiko-teatrala an tzeztuko da Algortako Kultur E txean ostiral honetan, hilak 18, 19:00etan, Poe-siaren Munduko Eguna dela eta. Perfor­mance poetiko-teatrala da, aurkakoak diren bi iri tzitik sortutako eztabaida erakusten duena; bertan, poesiak egun-go gizartean duen zen tzuaz eztabaida-tzen da. Aktore lanetan arituko dira Ana Guadalupe Fernández (gidoia, zuzendari tza eta dramaturgiaren ardu-raduna ere bada) eta José Luis Sancho.Idazle hauen poemak jorratuko dituz-te: Gabriel Celaya, Rafael Alberti, Gus-tavo Adolfo Becquer, Mario Benedetti, Gloria Fuertes eta Blanca Sarasua, bes-teak beste. Sarrera dohainik da, eserle-kuak bete arte.

Page 5: (2. or.) (3. or.) (4. or.) Getxok itsas- eta arkitektura ... · telehenean, uztailak 4, Daahoud Salim Quinteten eskutik amaituko da lehiake-taren finala. Daahouden eta Absu Salim

Arraza Bazterketaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

“Humanæ” argazki erakusketaren inaugurazioa Ge txo An tzokiaren fa txadan

Astelehenean, mar txoaren 21ean, os-patuko den Arraza Bazterketaren aur-kako Nazioarteko Eguna dela eta, Hu­manæ work in progress izeneko argazki erakusketa inauguratuko da. Lanak Angélica Dassek pasa den azaroan udalerrian egindako argazkiak eduki-ko ditu. Hain zuzen ere, mural batean ehun bat erretratu (erdia baino gehia-go ge txotarrenak) izango dira ikusgai, datorren maia tzaren 21era arte Ge txo An tzokiaren fa txadan. Proiektu ho-nekin argazkilariak erretratatu dituen per tsonen larru-azalaren kolore-bildu-ma osatu nahi du (genero, larru-azal kolore, egoera sozial eta ideologia guztietakoak), aniztasuna indarraren eta aberastasunaren sinonimoa dela erakusteko, eta sailkapenak eraikun tza artifizialak direla froga tzeko.Azkenean bazterketarik gabeko mun-dua eraiki tzea da Humanæren ekime-naren helburua. Udalak era boluntarioan beren burua-ren argazkia atera tzeko joan zirenak eta orokorrean herritar guztiak gonbi-datu nahi ditu horma-irudiaren inau-gurazio ekitaldira joateko, mar txoaren 21ean, 18:30ean, Getxo Antzokiko au-rrealdean. Egun berean, goizez, Bilbon izango diren erakusketak ere aurkez-tuko dira, hiriburuak ere proiektuan parte har tzen duelako.

Bazterketarik gabeko eta anizta-sunaren aldeko munduaSandra Maunac komisarioa duen Hu­manæ proiektua Ge txok eta Bilbok susta tzen duten sen tsibilizazio lana-ren barruan koka tzen da. Bi udalerriak duela urte ba tzuez geroztik ari dira parte har tzen Zurrumurruen kontrako estrategian, arrazakeriaren eta xeno-fobiaren aurkako aurreneurriak har-tzeko. Biak Europako Kon tseiluaren Intercultural Cities (ICC) proiektuko kide ere dira, Kultura-Arteko Hirien Sarearen barruan. Horrek esan nahi du hiri-eredu berri bat daukatela, hi-rian bizi diren per tsonen eskubide, betebehar eta aurkera sozial berberen alde lan egiten dutela, aniztasunaren inguruko diskur tso positiboarekin eta bazterketaren aurka borrokatuz. Hu­manæ proiektu artistikoak kultur aniz-

tasunaren balore positiboak ditu eta partaide tzarako gunea ere da, oso ego-kia mar txoaren 21eko efemeriderako.

50 per tsona baino gehiagori ar-gazkiak aterata Ge txon Ge txon pasa den azaroan egindako ar-gazki saioetan Angélica Dassek 0 eta 65 urte bitarteko 56 per tsona (19 gizon

eta 37 emakume) erretratatu zituen, toki desberdinetan jaiotakoak (Ge txo, Bolivia, Maroko, Sahara, Ghana, Kuba, Honduras, Kolonbia, Filipinak…), gi-zarteko hainbat mugimendutako ki-deak (Gizatiar, Cáritas, Eskubel tz, Pe-rualde, Adrebol, Bilgune Feminista…), hezkun tza alorrekoak eta zurrumu-rruen kontrako agente ugari.

Humanæ work in progress erakusketa jar tzeko Ge txo An tzokiaren aurrealdea aukeratu izana izan da hori Kulturaren egoi tza izango delako, hain zuzen ere, herriari eta munduari, jendeari eta bere kultur adierazpenei irekia, eta baita Humanæ Ge txo An tzokia eta

bertara tzen diren, parte har tzen duten per tsonak eta bizi tza eta edukia ematen diotenen irudia izan daitekelako ere, hau da, ko-munitatearen, aniztasunaren eta partaide tzaren zen tzua ematen diona.

Lana Getxo Antzokian eskegiko da, munduari eta jendeari zabalik dagoen kulturaren egoi tzan

Angélica Dass eta “Humanæ”

proiektua”

Angélica Dassen tzat (1979, Rio de Janeiro) argazkilari tza bera eta erretratatutako per tsonen elkarrizketa da, maskara eta izaeren arteko zubia. Pareka ahal gaituzten irudiak sor tzea proposa tzen du argazkilariak, beste faktoreak kontuan hartu gabe, hau da, nazionalitate, ja-torri, egoera sozial, adina edo estetika irudi guztietakoak. Hu-manæ ekimenarekin batera, ar-tistak beste proiektu ba tzuk era-man ditu aurrera, horien artean Vecinas edo De pies a cabeza delakoak. Orain arte herrialde desberdine-tako 3.000 per tsona boluntariok hartu dute parte Humanæ proiek-tuan. Horretan Angélica Dassek erretratatutako aurpegi bakoi-tzaren kolore-lagin bat atera-tzen du eta hori Pantone kolore gidaren bitartez kolore mosaiko baten partea izatera pasa tzen da. Proiektua 14 herrialdetako 20 hiritara heldu da, horien artean, Madril, Bar tzelona, Winterthur (Sui tza), Bergen (Norvegia), Dae-gu (Hegoko Korea), Valparaiso (Txile), Addis Ababa (Etiopia), Rio de Janeiro eta Sao Paulo (Brasil), Paris, Gambier (Ohio), Pit tsburgh (Pensilvania) eta Chicago (Illi-nois) hirietara.

“Haragi kolorea?” ikasleen erakusketa, metroanOstiralean, mar txoaren 18an, Haragi kolorea? izeneko erakusketa inauguratuko da Algortako eta Areetako metroaren sarrera nagusietan. Ge txoko hainbat ikaste-txetan egindako tailerraren emai tza da erakusketa, Garrobi artisten kolektiboak kudeatutakoa, Angelica Dass argazkilariaren metodologian oinarrituta.

Aniztasunaz eta berdintasunaz kon tzien tzia tzeko, proiektuan hurrengo zentroek hartu dute parte: Romo, Zubilleta eta Divino Pastor ikaste txeak, Gobela ikastola eta Julio Caro Baroja BHI. Ikasleek beren larru-azala aurki tzeko kolorea lan egin dute, haragi kolore arka tza zalan tzan jarriz.

Angélica Dassen aurreko lan bat©

Ang

élic

a Da

ss

Page 6: (2. or.) (3. or.) (4. or.) Getxok itsas- eta arkitektura ... · telehenean, uztailak 4, Daahoud Salim Quinteten eskutik amaituko da lehiake-taren finala. Daahouden eta Absu Salim

Aste Santuko oporren ateetan gaude; egunotan per tsona asko joaten dira beste leku ba tzuetara, eta egunotan, baita ere, Ge txora turistak eta bisitariak iristen dira, gure udalerriak eskain -tzen dizkien proposamen interesga-rri eta ugariak ezagu tzera. Izan ere, asko dugu erakusteko, eta aisialdiaz, kulturaz, kirolaz, naturaz, babesaz, merkatari tzaz, ostalari tzaz, gastrono-miaz eta abarrez goza tzeko aukera eskain tzen dugu. Gure konpromisoa ida tziz jasota dagoelako: “turismoaren arloan gure kokapenean sakon tzea. Merkatari tza eta ostalari tza indar tzen eta babesten jarraituko dugu, udale-rriko sektore ekonomiko handi hori. Ge txon bizi eta lan egin nahi dugu”. Ge txoko EAJ-PNVren hauteskunde

konpromisoaren hi tz argiak dira, eta helburu argia dute, Imanol Landa alka-teak beti nabarmendu duena.Datuek berma tzen dute gure apus-tua; 2015a urte ezin hobea izan da Ge txoko, Bizkaiko eta Euskadiko

turismorako. Turisten kopurua igo da, baita ostatu gauena, kon tsultena, bisitena eta i tsas bidaietako turiste-na ere. Datu horiek oso onak dira, Aste Santua iristen ari den honetan, eta, beraz, 2016ko oporraldi berrien

“hasiera”; espero dugu datuek posi-tiboak izaten jarraituko dutela. Gure helburua argia delako: Ge txo hazten lagun tzea eta Euskadi hazten lagun -tzea. Eta horretarako, Ge txoko Udala FITUR azokan egon da, proposame-nak egin ditu Bizkaiko eta Euskadi-ko erakundeekin lankide tzan (eus-kal turismoa eskain tzen dutenekin munduko profesional turistikoekin egindako ekin tzetan), i tsas bidaien arduradunekin lan egiten du, kalitate eta onarpen handiko produktu turis-tikoen sektoreko enpresekin lan egi-ten du, hala nola hauekin: Ge txoPass, kirol esperien tziak, irteerak belaon -tzian, bisita bereziak, jarduera amai-gabeak... Izan ere, helburua da bisi-tariak ongi etorriak senti tzea Ge txon.

Baliabide publikoak eta udaleko ba-liabideak optimiza tzea. Hori da Uda-laren politika zuzendu behar duen araua. Tokiko titulartasuna duten eta erabil tzen ez diren higiezinak aprobe-txatu nahi ditugu, herritarren onura-rako erabil tzeko, eska tzen dizkiguten zerbi tzuak eskain tzearren. Algortako Behargin tza zaharra berritu eta auzoan Nagusien E txe bat eskain-tzea proposa tzen dugu, bil tzeko leku bat bila tzen ari diren elkarteei nahiz partikularrei eskaini ahal izateko. Gai-nera, lokalaren tamaina ikusita, beste jarduera ba tzuk egiteko ere hornitu daiteke, bizilagunen eta alderdi poli-tikoen artean ados jarrita.

Mar txoaren 7an Europar Batasu-neko estatuburuen eta gobernu-buruen goi bilera bat egin zen Tur-kiarekin. Lo tsaren goi bilera deitu beharko zatekeen. Bilera horretan, errefuxiatuei buruzko politika ze-haro aldatu da: Turkiara i tzuliko dituzte Greziako kostaldera iristen diren errefuxiatu guztiak, eta, ho-rren truke, lagun tza ekonomikoak areagotuko zaizkio herrialde horri. Hori immorala da, sinpleki eta xa-loki salerosketa bat; gizakiak sal-tzean da tzan trafiko bat besterik ez. Sozialistok uste dugu Europak ezin duela hirugarren herrialde bat erabili bere betebeharrak uzte-ko; gure ustez, akordio horren le-gezkotasuna zalan tzagarria da eta asilo eskubidea eta giza eskubideei buruzko nazioarteko hi tzarmenak argi eta garbi urra tzen ditu. Beti defendatu izan ditugu elkartasuna eta senidetasuna, eta “giza generoa nazioartekoa” dela aldarrikatu izan dugu. Baina ez da sozialista izan behar katastrofe horren bidez zuze-nean interpelatua senti tzeko. Nahi-koa da zehazteko zaila den baina edukiz beteta dagoen kon tzeptu hau apela tzea: duintasuna, gizaki egiten gaituena, edo gizatasuna, duin egiten gaituena.

Urteko egun guztiak mar txoaren 8a iza-tea planteatu beharko genuke. E txetik egunero irtendakoan Jazmin etorkina ikustea, agian paperik ez duena; baita I tziar ere, aldi baterako langilea, egune-ko 10 orduko lanaldia duena eta ordua 6 euroan kobra tzen duena. Udalean, baliteke aldi baterako edozein langile aurki tzea baldin tza berberetan dagoena, ge txotarren hainbat erakundek sala tzen duten moduan. Ezin dugu alde batera u tzi emakumeak sailka tzen dituzten ha-rreman eta rol horiek sexuen arteko des-berdintasuna nagusi den gizarte eredu

baten ondorioa direla, bai eta gizartearen erdirako “pribilegioak” lor tze hu tsaren ondorioa ere. Eredu hori alda tzeak zi-gortu egiten gaitu emakume izateagatik soilik; eguneroko lehentasun bat da, ez soilik mar txoaren 8koa, urteko egun guz-

tietakoa baizik. Eskerrik asko emakume guztiei, parte har tzeagatik eta emaku-meen eskubideak aldarrika tzeagatik. Bo-rroka feministaren alde jarraituko dugu! www.gukge txo.com – Twitter: @GukGe-txo – Telefonoa: 944660290

EH Bildu pozik agertu da EAJrekin Udal Legea hi tzartu eta gero. Le-gea mesedegarria izango da bene-tan udalen tzat eta, oro har, herritar guztien tzat, azken batean herrita-rrak garelako udal zerbi tzu hobeak jasoko ditugunak. Udal Legea pre-miazkoa zen udalerriek dituzten arazoei aurre egiteko. Krisiaren ondoriozko murrizketek eta Madri-letik inposaturiko Toki Adminis-trazioaren Arrazionalizazio Legeak udalerrien aukerak mugatu dituzte, beraz pozik esan dezakegu Udal

Lege honek egoera honi buelta ema-ten diola.Hainbat izan dira EH Bilduk legeari egindako hobekun tzak. Horien ar-tean udalen finan tziazioa. Izan ere, udalek baliabide nahikoa izango du-tela ziurta tzeko mekanismo zeha tzak gaineratu dizkio. Horrela, lurralde historikoei dagozkien errekur tsoak bana tzerakoan herrien partaide tza zuzena ziurtatuko da (hi tzez eta bozkaz), eta konponbide zeha tza emango zaie musika eskolen, udal euskaltegi eta Gizarte Larrialdiko

lagun tzen finan tzia tzioari. Baina ez hori bakarrik, Udal Legeari esker lege babesa emango zaie tokiko eus-kara plan edo araudiei. Aurrekoaz gain, herri txikien partaide tza, zaz pi herrialdeetako lurraldeen arteko lankide tza eta mugaz gaindiko harre-manetarako bideak bermatuko dira. Amai tzeko, azpimarratu nahi dugu gardentasunaren eta herritarren parte-har tzearen atalean hobekun tza nabariak daudela, eta gure ekarpenei esker herri kon tsulta lotesleak egite-ko ahalmena izango dutela.

Egunotan, langa-beziak edo ustelke-riak komunikabideen gaurkotasuna bete-tzen dute, baina ezin dugu ahaztu gero eta eraso homofobo ge-hiago jasaten ditugula. Gorroto horri errotik eraso tzeko ordua da. Horre-tarako, Ciudadanos C’s Ge txo udal taldeak protokolo bat aurkeztuko du osoko bilkuran, jokabide horiei hezkun tzatik eraso tzeko, per tsona bat presta tzen den unetik bertatik. Jokabide barkaezin horiek errotik ken tzeko gure konpromisoa duzue.

Udal talde politikoen iri tziaBISITARIAK, ONGI ETORRI!!!

PERTSONEN SALEROSKETA

¡STOP LGTBIFOBIA!

ALGORTAKO BEHARGINTZA NAGUSIEN BIHURTZEA

EGUNERO DA MARTXOAREN 8A

HERRITARRAK UDAL LEGEAREN ONURADUNAK