174_hau bidali.ppt

52

Transcript of 174_hau bidali.ppt

Page 1: 174_hau bidali.ppt
Page 2: 174_hau bidali.ppt

TALDEKO ARGAZKIAK

Ikusten duzue ze eguraldi izan genuen!!!

Page 3: 174_hau bidali.ppt

DESKRIBAPENA

Page 4: 174_hau bidali.ppt

     1. IBAIAREN DESKRIBAPENAGuk aukeratu dugun erreka (Aramaio), hiru leku desberdinetan aztertu dugu.

1. Lehengoa herrian bertan. Bertan erreka hau nahiko kutsatuta dago fabriken ondorioz. Orain dela gutxi obrak egon ziren bertan eta errekako

2. Bigarren lekuan ordea fabriken artean dago eta hori ere nahiko kutsatuta dago. Bertan ura ukitu ahal izan dugu errekak nahiko altura duelako egun hauetan, euri jasa eta izotza urtzeagatik.

3. Hirugarren lekuan ordea, urak zelan hartzen duen kolore griseska ikusi dugu. Harrobi bat dago bertan (garagartzako auzoan) eta horregatik hautz asko dago .

Erreka nahiko polita da hasieran, hau Aramaio inguruan hasten da eta Arrasaten bertan Deba ibaiarekin elkartzen da. Erreka honen bidea nahiko aldatu azken aldian. Hormak asko aldatu dira gizakion ondorioz, leku batzuetan animalientzat egokia da beste batzuetan ordea ez.

Page 5: 174_hau bidali.ppt

Erreka presa batean hasten da, eta honek esan nahi du ibilbidean zerbait artifiziala dagoela. Gainera Arrasaten sartzean erreka bideratu egin dute, inguruan ahalik eta leku gehien aprobetxatzeko. Aramaio ibairekin elkartzan ere bideratuta jarraitzen du.Araztegira heldu arte, bertan, bere bide naturala hartzen du, Bergarara (hurrengo herrira) heldu arte.

Page 6: 174_hau bidali.ppt

     

1. ZEIN DIRA IBAIAREN ERABILERA NAGUSIAK

Ibaiaren erabilera nagusiak hauek dira:Nekazaritza eta industriaren erabilerakIndustriaren erabilera, nagusiena da, ibaia lantegiz inguratuta dagoelako. Horregatik, kutsatuta dago eta leku batzuetan beste batzuetan baino garbiago dago.Adibidez argazki hauetan oso ondo nabaritzen da ura ez dagoela oso garbi. Lantegiak ondoan daudelako, eta hauek kutsadura asko sortzen dutelako.

                                                                                                                            

                                                  

Page 7: 174_hau bidali.ppt

INSTALAZIOAK

ARAMAIO ERREKA:Aramaio errekak ura kudeatzeko instalazioak dituen ala ez jakiteko, arrasateko web-ean sartu behar izan dugu.

Bai, aramaio errekak ura kudeatzeko instalazioak ditu baina Arrasaten ez, Aramaion.

Page 8: 174_hau bidali.ppt

Aztertu genuen ibaia Arrasateko Garagartza auzoan dago. Arrasatetik 1,5 kilometrotara dago kokatuta eta ibaia igarotzen den lehen herrigunearen; Garagartzaren erdialdean aztertu genuen. Azterketa egin genuen tokian Santa Agedatik datorren beste errekasto batekin elkarzen da Aramaio ibaia sortuz. Ibai hau Arrasatetik igarotzen da eta Deba ibaiarekin elkartzen da Deban itsasoratzen den arte.

Page 10: 174_hau bidali.ppt
Page 11: 174_hau bidali.ppt

Deba

Aramaio

Page 12: 174_hau bidali.ppt

Aramaio erreka

• Aramaio erreka Goikoerretako presan baten hasten da. Aramaiotik Arrasatera heltzen da eta bertan Deba ibaira heltzen da. Deba baia Leintz Gatzagatik debaraino doan ibaia da eta Arrasatetik ere pasatzen da.

Page 13: 174_hau bidali.ppt

Gu Garagartzako ibaira joan ginen froga

honen helmugak lortzera.

Ibaia oso zikin zegoen, dena zaborrez betea:

plastiko poltsak, koilarak, kartoiak... Ez hori

bakarrik lantegi guztiek ibaietara botatako

hondakinak dena gris kolorekoa utzi dute.

PENAGARRIA DA!!!!

Page 14: 174_hau bidali.ppt

Garagartzako errekara heldu ginenean,

harrituta gelditu ginen.

Errekaren zati batean

bi errrekaren elkargunea zegoen,

bat kanteratik zetorrena eta

bestea Santa Agedatik.

Harrobiko urak zikin zetozen,

kanterako hauts eta zaborrez beteta, bestea

berriz garbiago zetorren eta biak elkartzerakoan

nahaskera bitxia zortzen zen.

¿Ibaia margotu egin ahal dute?

Ez, arrobiko hondakin eta zikinkeriak dira.Hau bai nahaste borrastea!!!

Page 15: 174_hau bidali.ppt
Page 16: 174_hau bidali.ppt

Azaldu, labur, zer ikusi duzuen ibaian eta inguruan.Azaldu, labur, zer ikusi duzuen ibaian eta inguruan.

-Landaretza asko, baina animali gutxi, intsektuak -Landaretza asko, baina animali gutxi, intsektuak eta ahateak bakarrik ikusi genituen. eta ahateak bakarrik ikusi genituen.

- Kiratsa dago?Kiratsa dago? Ez, ibaiaren ondoan lantegiak Ez, ibaiaren ondoan lantegiak daude baina ez dago kiratsik.daude baina ez dago kiratsik.

- Ikusi al duzue arrain hilik?- Ikusi al duzue arrain hilik? Ez,ez dugu arrainik Ez,ez dugu arrainik aurkitu.aurkitu.

- Aparra sortzen da uretan?- Aparra sortzen da uretan? Bai, baina gutxi.Bai, baina gutxi.

- Bada olio edo koipearen arrastorik?- Bada olio edo koipearen arrastorik? Ez, Ez, baina ura abiadura handian zihoan eta ezin zen baina ura abiadura handian zihoan eta ezin zen ondo apreziatu.ondo apreziatu.

- Aurkitu duzue tamaina handiko hondakinik- Aurkitu duzue tamaina handiko hondakinik    zuen laginketa-eremuan?zuen laginketa-eremuan? Bai,erropa Bai,erropa

eskegitzeko bat ikusi dugu, errepide seinale bat, eskegitzeko bat ikusi dugu, errepide seinale bat, bizikleta bat…bizikleta bat…

3. IKUSIZKO 3. IKUSIZKO AZTERKETAAZTERKETA

Page 17: 174_hau bidali.ppt

- Aurkitu ahal duzue Bizitzarik?- Aurkitu ahal duzue Bizitzarik? Ibaietako floran eta Ibaietako floran eta faunan argi islatzen da ekosistema urtarraren oreka. faunan argi islatzen da ekosistema urtarraren oreka. Espezie--aniztasuna inguruarenEspezie--aniztasuna inguruaren KKalitatearen ezaugarria da. Alegia, ibaiaren alboetan edo alitatearen ezaugarria da. Alegia, ibaiaren alboetan edo ibaian sartuta animalia eta landare asko egotea ibai ibaian sartuta animalia eta landare asko egotea ibai 'osasuntsu' baten seinale da.'osasuntsu' baten seinale da.--Zer bizitza hauteman duzue ibaian?Zer bizitza hauteman duzue ibaian? Ibai ertzean eta Ibai ertzean eta ibaian bertan bizitza hauteman dugu.ibaian bertan bizitza hauteman dugu. -Zer animalia eta zer landare ikusi dituzue?-Zer animalia eta zer landare ikusi dituzue?Ibai ertzean landare eta zuhaixka mota desberdinak ikusi Ibai ertzean landare eta zuhaixka mota desberdinak ikusi ditugu.ditugu.Uretan intsektuak eta ahateak ikusi ditugu.Uretan intsektuak eta ahateak ikusi ditugu.

Page 18: 174_hau bidali.ppt

Beste egunean, errekara joan ginen azterketa egitera. Han, azidotasunaren froga egin genuen azidotasunaren testa

egin genuen.Ontzi batekin jaitsi ginen errekara eta ura

hartu genuen, probeta batean.1.Errekako uran, lehenengo potetik 5

tantaka bota genituen.2.Bigarren potetik beste 5.

3.Hirugarren potetik beste 5 tantaka eta gero biratu genuen potea eta erreposoan egon eta gero kolore larrosa hartu zuen.

Page 19: 174_hau bidali.ppt

BIOADIERAZLEAK

• Guk aztertutako errekan ez daude bioadierazle asko, baina guk, hauei buruzko informazioa sartzea erabaki dugu interesgareria iruditu zaigulako.

Page 20: 174_hau bidali.ppt

Ibaietan arraiak bizi direla edonork daki. Baina ba al zenekien Euskal Herriko ibaietan 26 arrain-espezie bizi direla? Eta ARRAINAK baino gehiago diren beste biztanle asko badirela ibaietan? Milioika har txiki, maskor handi, krustazeo eta intsektu bizi dira mundu ezezagun eta harrigarri horretan, hondoko harrien azpian ezkutaturik. Uretara eroritako hosto eta adarren hondakinez elikatzen dira, eta baita bere espezieko kideez ere, horietako batzuk harrapari errukigabeak baitira. Bestalde, horiek arrainek jaten dituzte, haiek gabe ezingo bailirateke bizi.

Korrokoiak

Horiez gainera, badira beste asko ere: ANFIBIOAK (uhandreak, igelak), NARRASTIAK(suge gorbataduna, dortokak),HEGAZTIAK (martin arrantzaleak, lertxunak edo zikoinak) eta UGAZTUNAK(igarabak, muturluze piriniarrak). Beraz, animalien bizitzaren ager lekua da ibaia, eta bertan guk inoiz pentsatuko genukeen baino bizitza eta biztanle gehiago daude.

 

Page 21: 174_hau bidali.ppt

Bioadierazleak

Page 22: 174_hau bidali.ppt
Page 23: 174_hau bidali.ppt
Page 24: 174_hau bidali.ppt

Bioadierazleak

Page 25: 174_hau bidali.ppt

 IBAIAN AURKITU GENITUENAK:ANFIPODOA ( Gammarus pulex)

 

Ur garbitan topa dezakegun oskoldun hau hankaz baliatzen da igeri egiteko eta, gainera, oso azkar egiten du.

Kolore aldakorra du, gorrixkatik grisera.

Landare eta animalien hondakin organikoez elikatzen da.

Brankien bidez arnasten du, arrainek bezala.

EFIMERAK ( Ecdyonurus dispar eta Baetis rhodani)

Intsektu larba hauek zilbor muturrean hiru isats dauzkate. Uretako harri artean azkar mugitzen dira. Gorputzaren alde bakoitzaren azpian zakatz lerroa dute.

Efimera mota asko daude eta gehienak belarjaleak dira.

Larba hauek hiru urteko bizitza izan dezakete errekan, muda edo metamorfosi asko jasanez. Helduak izateko azken muda uretatik hurbileko landare bati itsatsirik jasaten dute. Hortik aurrera, ugaltzeko behar duten denbora bizi dira: ordu edota egun gutxi batzuk baino ez.

Page 26: 174_hau bidali.ppt

Perka

Animalien bizitzaren ager lekua da ibaia, eta bertan guk inoiz pentsatuko genukeen baino bizitza eta biztanle gehiago daude

Ornodunetan, hegaztiak dira alderdi hauetan bizitzeko arrakastarik handiena lortu dutenak. Alde batetik, hegan egitea bertan mugitzeko lokomozio-sistema egokia da, eta bestetik, urak eta landaredi trinkoak harrapariekiko babesa eskaintzen die, elikagai aberatseko ingurunean

Animali hauek, hegazti eta intsektuek batez ere, landareei laguntza funtsezkoa eskaintzen diete polinizaziorako. Eta guztiak, landare eta animaliak, elikadura katearen parte dira. Hain garrantzitsua da bizidunen oreka, espezie baten desagertzeak beste guztien galera suposa dezakeela.

Animali guztiak, hala ere, ez dira onuragarriak. Bertakoak ez diren espezie arrotzek bertako hainbat espezie arriskuan jartzen dute. Arrantzaleen trofeo-gosea asetzearren ekarritako amuarrain ortzadarra, perka amerikarra, luzioa eta beste hainbat espezie, pisziboro handiak dira, eta espezie autoktonoen beherakada eragin dute leku askotan.

Beste kasu batzuetan, ez dira arrantza-helburuz sartu. Horregatik, gaur egun hainbat arrain eta narrasti-espezie arrotz aurki daiteke gure ibaietan, akuario zaleek askatu dituztelako. Hirugarren taldean, gizakian nahigabe honaino iritsi diren espezieak ditugu, hala nola bisoi amerikarra edota koipua; larru -granjetatik ihes eginda iritsi zaizkigunak. Antza denez, lehenak inpaktu handia du endemiko iberiarra den ur-satorrean, eta bigarrenak ere hainbat kalte sortu du ibai-ertzeko landaredian.

Page 27: 174_hau bidali.ppt

PERLAK ( Perla marginata)

Intsektu honen larbak eta ninfak urtarrak dira, helduak, berriz, airean bizi dira.

Horixkak edo marroixkak dira. Eta belarjaleak dira. Brankien bidez arnasten dute eta narras dabiltza, oso astiro.

Ondo oxigenatutako ur korronte hotz eta garbietan bizi dira, horregatik, intsektu hauen pesentziak adierazten digute uraren kutsadura maila.

Zakatzak ez daude agerian.

Animalia askoren janari dira .Ezin dute kutsadura jasan.

FRIGANEAK

 

Intsektu honen larbak eta ninfak urtarrak dira, eta helduak airekoak. Ur korronte hotzetan bizi dira.

Gorputza babesteko sedazko ontzi bat eraikitzen dute, honi hainbat gauza lotuz: hare, harri-koskorrak, hosto eta adar zatitxoak, etab. Narras dabil, bere “etxea” arrastaka eramanez.

Orokorrean belarjaleak dira, baina badaude haragijale batzuk ere.

Page 28: 174_hau bidali.ppt

IZAINA

 Animalia hauek lakainetan zatiturik daukate gorputza eta ez dira normalean 2 zm-ko luzeratik pasatzen.

Odol zupatzaileak dira.

Arrastaka mugitzen dira, gorputz-mutur bakoitzean daukaten bentosari esker. Haiekin harrietara itsasten dira.

ZAPATARIA ( Gerris lacustris)

 

Intsektu hauek uraren azalean aurkitzen dira, ur lasai zein geldi- geldietan.

Ur gainera erortzen diren intsektuez eta hilda dauden beste animalia batzuez elikatzen dira.

Page 29: 174_hau bidali.ppt

Ibaietan egoten direnak baina ez genituenak aurkitu:MOLUSKUAK

Barraskilo guztiak tamaina txikiakoak dira eta gehienak belarjaleak dira. Duten hanka arrastatuz mugitzen dira. Maskor gogorra dute.

PLANARIA ( Planaria gonocephala)

 

Har edo zizare honek gorputz zapala eta marroi ilun kolorekoa dauka. Buruan bi begitxo zurixka nabarmentzen zaizkio.

2-2,5 zm-ko luzera hartzen dute.

Haragijaleak dira.

Azaletik arnasten dute.

Animalia hauek gorputza iletxoz estalita daukate eta horiek mugitzean aldatzen dira lekuz. Iletxook “zilioak” deitzen dira.

TUBIFEX ( Tubifex tubifex)

 

Har hauek hildako animalia eta landare hondakinez elikatzen dira.

Ur kutsatuetan ere aurkitu daitezke, oxigeno gutxirekin bizi direlako.

Hodi moduko dat eraikiz, lokatzean lurperatzen dira.

Page 30: 174_hau bidali.ppt

ARRAINAK:LOINA TXIKIA ( Chodostroma toxxostoma)

Erdiko ibilguetako arrainik arruntena, behekoetan ere barboarekin batera agertzen da. Oxigeno askodun ur freskoetan bizitzea gustatzen zaio.

Talde handietan gustura ibiltzen da, eta korrontearen aurka igeri egiten du janari bila, batez ere alga bila. Gure ibaietan oso arrunta da, Gipuzkoan eta Bizkaian Araban baino gutxiago kutsaduragatik.

URRE ARRAINA ( Carassius auratus)

Bizimodu egonkorra eramaten du, astiro mugitzen da, eta sakonera handiko ur bareetan talde txikitan elkartzen da. Neguan gutxiago mugitzen da, lohizko edo harezko hondoan bere burua erdilurperatuz. Denetarik jaten du, batez ere plaktona. Kalitate kaskarreko uretan ere ( oxigeno gutxi, tenperatura altua, kutsatu samarra) bizi daiteke.

Page 31: 174_hau bidali.ppt

PERKA AMERIKARRA ( Micropterus salmoides)

Jatorriz Estatu Batuetakoa, Europan XIX. mendean sartu zen, gaur egun arrain hazkuntzan oso erabilia delarik.

Oso azkar egiten du igeri, ornogabeak eta arrainak harrapatuz. Gaztea denean, talde txikietan elkartzen da, baina helduak bakartiak izaten dira. Ebroren arroko behe ibilguetako ur geldo eta sakonetan bizi ohi da.

Urkuluko urtegian ere sartu da arrain hau.

AINGIRA ( Anguilla anguilla)

 

Ibaietako ur gezatan bizi da eta itsasoan ugaltzen da. Udazkena eta negu hasiera bitartean heldutasun sexuala lortu dutenak ibaian behera joaten dira. Itsasora heltzean bidai luze bati ematen diote hasiera, Sargazoseko itsasora. Atlantikoko aingira guztiak han ugaltzen dira. Eme bakoitzak miloika arrautza jar ditzake. Jaio berriak, itsas korronteek bueltatuta, itzuli egiten dira, eta bi-hiru urtetan gure ibaien bokaletan agertzen dira, ezagunak diren anguletan bihurtuz. Angulak, ibaietan gauez sartzen dira, eta ur gezatan hazi eta aingira bihurtzen dira, intsektu, molusku, arrain txiki eta aingira txikiak janez. Heldutasun sexuala lortzean atzealdean iluntzen zaie eta sabelaldeak zilar kolorea hartzen du, begiak handitzen dira eta bidaia luzerako prestatzen hasten dira.

Kantauriko ibaietan ugaria da. Behe ibilgu eta bokaletan dira ugariak, eta ibaian gora goazela gutxitzen doaz.

Page 32: 174_hau bidali.ppt

Aingira:Gorputz luzea, zilindrikoa eta iluna duen arrain-mota. Europako ibaietan bizi da eta ugaltzera Sargazoen itsasora joaten da. Bere haragia, umeena (txitxardinena) bereziki, oso preziatua da.

Amuarraina: Salmo generoko arrainen izen arrunta. 80 cm-rainoko gorputz luze eta obala eta aho zabala dituzte. Kolore askotakoak daude, baina eskuarki bizkar berdea eta sabelalde eta saihets zurixkak dituzte eta gorputz guztia orban beltz eta gorriz josia dute. Sukaldaritzan oso preziatuak dira.Amuarrain ortzadarra: Jatorriz amerikarra den amuarraina, ibai-

amuarrainaren antzekoa baina orban gorririk gabea. Arrain-hazkuntzan erabiltzen da eta zenbait ibaitan naturalizatu egin da

Barboa:Ibaietan bizi den arraina. Gorputza luzexka da eta kolorea arrea edo oliba-kolorekoa. Ahoa hortzik gabea da eta lau bizar uzkurkor ditu. Omniboroa da eta talde txikietan bizi da.

Ezkailua:Gorputz luzexko eta buru sendoa duen tamaina txikiko arraina. Bizkarra arre berdexka da, azpialdea horixka, eta saihets aldean urre-koloreko islak ditu. Arrunta da Europa guztiko ibaietan.

Page 33: 174_hau bidali.ppt

Korrokoi:Bereziki Chelon labrosus espezieko arrainen izen arrunta. Zilar-kolorekoak dira, 90 cm-rainokoak gehienez eta batzuk jangarriak dira eta merkataritza-balioa dute. Oro har ur gazitakoak dira eta itsaso tropikal eta epel guztietan bizi dira.

Loina:Chondrostoma generoko arrainen izen arrunta. Ur gezakoak dira eta beren ezaugarri nagusia ahoan ezpain korneo eta gogorrak edukitzea da.

Apo arrunta: 14 cm-ko tamainaz Europako aporik handiena da. Azal marroi eta garatxoz bete eta begi-nini horizontalak ditu. Bere guruin parotideak oso nabariak eta dibergenteak dira. Emeak arrak baino handiagoak izan ohi dira. Lehortarra eta gautarra da eta normalean oinez ibiltzen da. Mota guztietako biotopoetan bizi da eta ura dagoen edozein lekutan ugal daiteke.

Baso-igel gorria: Tamaina 10 cm. Azal leun, marroi gorrixka eta orban ilunez jantzia du eta begien atzean orban ilun nabaria du. Tinpanoa orban horretan dago eta begia baino txikiagoa da. Lehortarra eta gautarra da eta, normalean, ugal sasoian soilik joaten da uretara. Jangarria denez, zenbait lekutan gizakiaren presio handia jasan behar du

Page 34: 174_hau bidali.ppt

UGAZTUNAK:ERBINUDEA ( Mustela nivalis)

 

Erbinude zuriaren antz handia du, baina azken honen pintzel beltzean amaitutako buztana luzeagoa da. Erbinudearen gorputza luzea da, eta hanka eta buztana motzeko tutuaren itxurakoa. Mugimendu malgutasun handia dauka. Arrak emeak baino handiagoak dira. Gauez zein egunez iharduten du, eta hain da ankerra ezen bera baino askoz handiagoak diren piezak ere harrapatzen ditu.

EAEko mustelidorik ugariena da, edozein motatako habitatetan, natural zein baserri, herri finka, etab. eko eremu humanizatuetan bizi baita.

UR ARRATOIA ( Arvicola terrestris)

 

Batez ere gauez ibiltzen da. Gordelekua erreka bazterrean eraikitzen du. Orokorrean sarrera ur azpian egoten da. Ur inguruko landare berde, graminea, lekadun, ihi eta ezpatabelarren zati bigunak, eta noizbehinka ere anfibioren bat janez elikatzen da. Ura motel doan ur ertzetan bizi da, toki aproposa behar du izan godelekua eraikitzeko, eta landaretzaz estalia egon behar da. Marisma inguruan ere topatu dezakegu. EAEn oso ugaria da, nahiz eta kantauriar isurialdeko hainbat lekutan ez agertu. Ez egotearen arrazoiak hauek izan daitezke; ez egotea leku egokiak gordelekuak eraikitzeko edo kutsadura maila altua.

Page 35: 174_hau bidali.ppt

Ur-satitsu hankazuria: Nahikoa satitsu handia da; gorputza eta burua: 18-27 cm; isatsa: 2-3 cm; pisua: 400-1900 g. Bizkarraldea eta alboak ia beltzak eta sabelaldea zuri grisaxka edo gorrixka dituena. Hanketan eta isatsean igeri egiten laguntzen dioten ile zurrunak ditu. Ibaiertzetan eta erreka-ertzetan eta leku hezeetan bizi da, batez ere, eta intsektuak eta bestelako ornogabeak jaten ditu. Euskal Herrian, eskualde atlantikoan bizi da.

Suge gorbataduna: Luzeran 100-150 cm., orban txikiz jantzitako bizkarralde berde iluna eta sabelalde horixka ditu. Gazteek iduneko hori beltza dute lepoan. Begi-nini biribila du eta lehortarra da, baina uretan ibiltzeko ohitura ere badu. Egun-argiz da aktiboa eta anfibioak jaten ditu batez ere. Ez da pozoitsua, baina harrapatuz gero oso usain txarreko likidoa jariatzen du. Arrunta da Euskal Herrian.

Page 36: 174_hau bidali.ppt

Uroiloa: 32 cm-ko luzeraz, gorputz sendo eta iluna, hanka luze eta berdeak eta punta horidun moko gorria ditu. Landaredi ugariko ibai, laku eta paduretan bizi da eta leku horietako landareak jaten ditu, batez ere. Habia urertzeko landaredian ezkutatu egiten du. Euskal Herrian banaketa zabala du, baina inon ez da ugari ageri.

Kaio hankahoria: Gorputz-luzera 56-66 cm, hego-luzera 150 cm, pisua 1000 g., bizkarraldea eta hegoen goialdea gris urdinxkak ditu, hegoen muturrak beltzak eta gainerakoa zuria. Mokoa sendoa eta horia du, hankak era horiak eta oin palmatuak ditu. Mokoaren muturrean orban gorri nabaria du. Itsaslabarretan egiten du habia eta orojalea da. Euskal Herriko kostalde guztian ibiltzen da, baina leku gutxi batzuetan soilik egiten du habia.

Page 37: 174_hau bidali.ppt

Buztanikara zuria: Gainerako buztanikarak bezala, gorputz liraina eta isats et hanka luzeak ditu, baina lumaje txuri beltza du. Oinez ibiltzean buztana mugitzeko ohitura du, ornogabe txikiak jaten ditu et habia sarritan teilatu eta paretetako zuloetan egiten du. 18 cm-ko txoria hau oso arrunta da Euskal Herriko isurialde atlantikoan.

Basahatea: Arrak, ugal sasoian, buru berdea, bular arrea eta iduneko zuria ditu. Gainerakoa gris edo marroixka du. Mokoa berdexka eta hankak laranja kolorekoak ditu. Oin palmatuak dituzte. Emea arrea da. Taldetan bizi da eta gauean uretatik kanpora irteten da jateko. Landareak, haziak, zizareak, zapaburuak... jaten ditu eta uretatik kanpo egiten du habia. 58 cm eta 1,5 Kg inguru izaten ditu.

Zozo arrunta: 24 cm-ko luzeraz, arra beltza da eta mokoa eta begien ingurua horiak ditu. Emea, aldiz, marroia da. Zizareak, bestelako ornogabeak eta fruituak jaten ditu eta zuhaitzak, sastraka, soroak eta larreak tartekatuta dauden lekuak atsegin ditu gehien. Habia zuhaixka, sasi edo belarretan ezkutatuta egiten du.

Ur-zozoa: 18 cm-ko gorputz sendoa, hego eta isats laburrak, buru eta garondo marroiak eta bular-alde zuria ditu. Gainerakoa gris iluna du. Ur-lasterretan bizi da normalean eta uretan murgildu eta igeri egiteko gai da. Intsektuak eta ornogabe urtarrak jaten ditu. Habia urertzeko haitzetan edo zuhaitzetan egiten du. Euskal Herrian, erreka garbiak dauden lekuetan bizi da.

Page 38: 174_hau bidali.ppt

Martin arrantzalea: 16 cm-ko gorputz sendoa, hego eta isats laburrak, buru handia eta moko luze eta sendoa ditu. Lumajea buru eta bizkarraldean berde urdinxka distiratsua da eta sabelaldean arre gorrixka. Uretatik gertu egiten du hegan eta arrain txiki edo intsektu urtarrak jaten ditu. Habia ibaiertzeko ezpondetan egiten du. Ibaien egoera txarra dela eta, nahikoa urria da Euskal Herrian.

Buztanikara horia: 18 cm-ko gorputz liraina, isats luzea, nahikoa moko luzea eta hanka luzeak ditu. Bizkarraldea gris urdinxka du eta sabelaldea horia. Maiz ibiltzen da lurretik oinez edo korrika eta tarteka hegaldi txikiak egiten ditu intsektuak harrapatzeko. Habia uretatik gertu egiten du, haitzetan edo eraikuntzetako zuloetan

Page 39: 174_hau bidali.ppt

Txantxangorria: Bizkarralde marroia eta laranja-koloreko bularra dituen txori txikia da, 14 cm. Gorputz lodikotea du eta hanka luzeak, begi handi eta beltzak eta moko fina ditu. Ornogabeak jaten ditu nagusiki eta neguan haziek osatzen dute bere jatekoa. Baso eta landazabalak ditu gogoko, baina leku gizatartuetan ere bizi da. Euskal Herrian, eskualde atlantikoan arrunta da eta urriagoa mediterraniarrean.

Txepetxa: Oso hegazti txikia da, 9 cm luzeran eta 11 g pisuan. Gorputz lodikotea, moko fina eta lumaje arrea ditu. Isatsa beti altxatuta eraman ohi du eta intsektuak eta ornogabe txikiak jaten ditu. Ar bakoitzak hainbat habi egiten du eta bakoitzera eme bat erakartzen saiatzen da. Hori dela eta, batzuetan poligamoak izaten dira. Edozein lekutan bizitzeko gai da, baita gizatartuetan ere, eta Euskal Herrian oso arrunta da

Sasi-txori arrunta: Bizkarralde arre berdexka eta sabelalde horixka argia dituen txori txikia da, 13 cm-koa. Intsektuak eta ornogabe txikiak jaten ditu eta zuhaixka eta sasi arten ibiltzen da beti. Migratzailea da. Zuhaixka handiak edo zuhaitz txikiak dauden landazabalak ditu gogoko batik bat.

Page 40: 174_hau bidali.ppt

Karramarro Arrunta Karramarro gorria

Karramarro arruntaren kasua izan da sonatua. Garai batean gure lurraldeko ibai eta erreka gehienetan karramarro hau ugaria zen eta jateko harrapatzen bazen ere, badirudi arrantza honek populazioetan ez zuela eragin handiegirik. Urte gutxiren buruan, ordea, ia desagertu egin zen bazter guztietatik. Ameriketatik ekarri eta gure ibaietara botatako espezie batek, karramarro gorriak, onddo bat zabaldu zuen. Onddo hauek ugaldu eta bertako karramarroengan eragina duen afanomikosi izeneko gaitza hedatu zuten. Gaitz honek, karramarroei maskorra ahuldu eta hankak paralizatu egiten dizkie eta 10-15 egunen buruan hil egiten dira. Gaixotutako animalien artean hilkortasuna %100a izaten da. Kanpoko karramarro gorriak ez dira hiltzen gaitza eduki arren, baina kutsatu egiten dituzte bertakoak.1978. urtean Euskal Herrian nabarmentzen hasi zen gaixotasun honen eragina negargarria izan da. Mendietako zenbait errekatan eta isolatutako populazioetan soilik geratu dira garai batean hain ugariak ziren karramarro arruntak.

Page 41: 174_hau bidali.ppt

Ur-igel arrunta: 10 cm-ko igela da, azal leun eta berdea duena, normalean, batzuetan nahiko iluna edo marroia izan daiteke. Sarritan, lerro hori bat izaten du bizkarraren erdian. Oso urtarra da eta egunez zein gauez aktiboa izaten da. Erreka, laku eta putzuetan bizi da.

Uhandre-palmatua: Gorputza baino luzeago du isatsa. Isatsa barne, 8-9 cm-ko tamaina du. Lau hatz dituzten eskuak eta bost hatz dituzten oinak ditu. Azala marroia edo oliba-kolorekoa eta, sarritan, orbanez apainduta du. Araldiak arrak gandorra izaten du bizkarralde eta isatsean, filamentu beltz bat izaten du isatsaren bukaeran eta oinak palmatuak izaten ditu. Uretan bizi da eta arrunta da Euskal Herrian.

ANFIBIOAK

Page 42: 174_hau bidali.ppt

Ibaietako Landaretza

Haltzadia

Ibaiek alboetan izan ohi dituzten landarediz osatutako zerrendak, bereziak dira. Oso gutxi baitira sustraiak ur azpian izanik bizirik iraun dezaketenak: haltzak Kantauri aldean, makalak alderdi mediterraniarrean, eta, bi aldeetan, sahatsak dira beti putzu eginda dauden lurretara ondo egokitzen direnak. Haltzadi eta makaldi hauen inguruetan, sahatsez gain, lizarra, hurritza, lezka, azeri-buztana... eta beste hainbat espeziek aberasten du hain garrantzitsua den landaredia.

Page 43: 174_hau bidali.ppt

AURKITU GENITUEN LANDAREEN ARGAZKIAK

Page 44: 174_hau bidali.ppt

EZKI HOSTOTXIKIA ( Tila cordata)

30 metroko altuerara iristen da.

Adaburu trinko eta ganga antzekoa dauka. Azal leun eta grisekoa da; denborarekin ilunduz joaten da eta plakatan pitzatu ohi da.

 

ZURZURIA ( Populus alba) 

Europako erdialdea eta hegaldea du jatorria. 30 metroko altuera har dezake. Bere adarrak luzatu eta bihurritu egiten dira. Azala zuri-grisaxka da zuhaitz gazteetan; behealdea laztu eta belztu egiten zaio eta goialdean tantaiak sortzen zaizkio.

Page 45: 174_hau bidali.ppt

LIZARRA: Oso hedaturik dago Europan, bai basoetan bai sastrakadietan (oso ondo hazten da lur heze eta alkalinoetan). 40 metroko altuera hartu ohi du. Apaingarri gisa landatu ohi da parke, hilerri, eta abarretan. Adaburu garai eta biribildua dauka, oso gora joaten diren adarrekin. Azala gris argia da, leuna hasieran eta ildaxka-sareduna gero. Hosto konposatuak (bakoitzak 9 foliolo edo gehiago) ditu hosto begi beltzekin. Zur baliotsua dauka, argia, sendoa eta malgua. Kirol ekipoak, erremintetarako eskutokiak, altzariak, bastoiak,... egiteko erabiltzen da. Oso erregai ona eta landare ikatza ere ematen ditu.

Page 46: 174_hau bidali.ppt

URRITZA: Corylus avellanaEuropan oso hedaturik dago. Baso, basarte eta hesi ilaretan hazten da. 12 metroko altuerara irits liteke, baina, oro har, 6 metro baino gutxiago edukitzen du. Normalean zuhaixka zabala izaten da, nahiz batzuetan, enbor txikia edukitzen duen. Azal leun eta arre-grisaxka distiratsua dauka, poro ilara horizontalekin. Bere fruitua hurra da. Enborra makilak egiteko eta saskigintzarako preziatua da.

Page 47: 174_hau bidali.ppt

HALTZA: Ibai eta erreka bazterretan, ilarak eratuz, zuhaitz arrunta da. 20-25 metroko altuera dauka eta adaburu zabal eta konikoa edo piramidala. Azal arre iluna (purpura-marroi kolorekoa) duen enbor zuzena eta hosto zerratu biribilak ditu. Lore arrak gerba zilindrikotan eta emeak egurrezkotan dituena. Bere haziak hain txikiak direnez, kilo batean milioi bat kabitzen dira. Negu hasieratik maiatza bitartera loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira.Haltzaren sustraietan kolore arreko nodulu batzuk aurkitu ohi dira eta beraietan bakterio bat. Bakterio hori, landarearekin sinbiosian bizi da, atmosferako nitrogenoa finkatuz. Horregatik zuhaitz horrek duen garrantzi ekologikoa kontutan hartzeko da. Nitrogenoa finkatzeko duen gaitasunagatik, hezetasuna dagoen lurzoru oso pobreak koloniza ditzake eta ur bazterrak eta ur-ezpondak ere bai. Bere egurra oso erabilia da, batez ere uretan duen iraunkortasunagatik. Azalak tanino ugari dituenez, larruak ontzeko erabili ohi izan da, baita astrigente modura ere. Hostoen infusioa diuretikoa eta erreumaren kontrako erremedioa dela diote. Txaplata modura ere, forunkuluak sendatzeko, erabili da. Haltzak duen bigarren azala, suge hozkaden erremedioa dela diote.

Page 48: 174_hau bidali.ppt

SAHATSA: Europako zonalde epeletara zabaltzen da. Zuhaixka itxura izaten badu ere, 30 metro luze har ditzake. Lur hezeetako espeziea da eta uholde garai luzeak jasan ditzake. Hosto sinpleak, ezkata bakar batez babestutako begiak, eta gerbatan elkartutako influoreszentziak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da.

Page 49: 174_hau bidali.ppt

EZPATA BELARRA: Zurtoin tente eta gogorrak ditu eta hauek baino luzeagoak diren hosto linealak. Zurtoinaren buruan zigarro puro baten antzeko lore bereziak daude. 1,5 eta 2,5 metro bitarteko landare garaia da. Komunitate handitan hazten da, sakonera txikiko edo mugimendu geldoko ur geza lasaiko guneetan. Lezka arruntaren ondoan egon ohi da. Ekaina eta uztaila bitartean loratzen da. Hostoez otarreak egiten dira.

Page 50: 174_hau bidali.ppt

LEZKA: Urtegietan eta ur geldidun ibaietan hazten da. Kanabera berdeak, hosto luzeak eta galburu moreak ditu. Komunitate trinkoak eratzen ditu. 3 metroko altuera hartzen du. Zurtoin sendoak dauzka, lastozko sabaiak egiteko oso preziatuak

Page 51: 174_hau bidali.ppt

AZERI-BUZTANA: Ekisetaleen ordenako eta equisetum generoko landarea da. Adabetarte ugariz hornitua dagoen zurtoin biluzi eta bertizilatua, eta hosto harikariak dituzte. Paleozoiko garaiko landaredi masa handien parte izan ziren, egun 25 espezie besterik ez da kontserbatzen.

Page 52: 174_hau bidali.ppt

?????

EA ASMATZEN DUZUEN PISTAK IRAKURRIZ

???

?????

?????

?????

?????