16. ekarpena. Irudiak eta Creative Commons

4
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Izena, banaka: Irudiak eta Creative Commons (Sarbide irekiko irudi-bankuak) Ekarpenaren helburua: Creative Commons lizentziak ezagutzea, irudiekin duten erabilera ezagutzea eta CC lizentzia bat sortzea. 1. Ikusi bideo hau eta baita ere hau , eta erantzun hurrengo galdera: 1.1 Ze egoeretarako dira aproposak CC lizentziak?. Adibide bat irudikatu eta azaldu. Gure produktuaren eskubide batzuk zabalik uztea nahi dugunean. Zerbait sortzean, legez, adierazi edo ez, eskubide guztiak erreserbatuta daude. Ez dakigu egilearen iritzia, ze aukera zabalik uzten dituen. Hori aldatzeko, ate batzuk zabalik uzteko, egile eskubide malguago eta elkar laguntzaren komunitate bat sortzeko sortu ziren CC lizentziak. Gure perfilarekin bat datorren adibide bat; guk ateratako argazki bat internet bidez trukatzeko era da. Flicker bezalako zerbitzu batean eskegi eta irabazi ekonomikorik

description

Irudiak edo beste motatako sorkuntzak partekatzeko eta nola partekatzen diren ulertzeko, ezin bestekoak dira Creative Commons lizentziak ulertzea. Horregatik, gaurkoan, CC lizentziak aztertu eta ariketa batzuk egin ditugu guzi hau ondo barneratzeko.

Transcript of 16. ekarpena. Irudiak eta Creative Commons

Page 1: 16. ekarpena. Irudiak eta Creative Commons

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izena, banaka:

Irudiak eta Creative Commons (Sarbide irekiko irudi-bankuak)Ekarpenaren helburua: Creative Commons lizentziak ezagutzea, irudiekin

duten erabilera ezagutzea eta CC lizentzia bat sortzea.

1. Ikusi bideo hau eta baita ere hau, eta erantzun hurrengo galdera:

1.1 Ze egoeretarako dira aproposak CC lizentziak?. Adibide bat irudikatu eta

azaldu.

Gure produktuaren eskubide batzuk zabalik uztea nahi

dugunean. Zerbait sortzean, legez, adierazi edo ez,

eskubide guztiak erreserbatuta daude. Ez dakigu egilearen

iritzia, ze aukera zabalik uzten dituen. Hori aldatzeko,

ate batzuk zabalik uzteko, egile eskubide malguago eta

elkar laguntzaren komunitate bat sortzeko sortu ziren CC

lizentziak.

Gure perfilarekin bat datorren adibide bat; guk ateratako

argazki bat internet bidez trukatzeko era da. Flicker

bezalako zerbitzu batean eskegi eta irabazi ekonomikorik

ez dagoenean erabiltzeko CC lizentzia erabiltzen badugu,

gure sorkuntza asko zabalduko da eta beste jende

askorendako lagungarria izango da. Gainera egilea aitortu

behar dela esaten badugu, ezagunak egin ahala gara eta

etorkizunean lan bat bilatzea erraztu, elkar onurarako

ejertzizioa da, beti ere eskubideak ondo aukeratzen

direnean.

Page 2: 16. ekarpena. Irudiak eta Creative Commons

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

2. Webgune honetan Creative Commons lizentzia bat sortu behar duzu eta

gero zure blogean jarri. Kontuan izan zure asmoa dela blogean duzuna edonork

erabiltzea (blog berriak sortzeko edo bestelako produktu berriak sortzeko).

Baina zure izena beti aipatzea nahi duzu eta ez duzu nahi inork dirua

ateratzerik hortik. Aukeratu honetarako lizentzia egokiena eta gero lizentziaren

irudia txertatu zure blogean.

3. Webgune honetako CC lizentziak zer adierazten duen azaldu.

Webgune horretako lan bat partekatzera goazenean, autorea

beti ondo aitortuta eta adierazita egongo da (BY). Ezingo

da erabilera komertzial baterako erabili (NC). Lan

horretan oinarrituta dagoen produktu bat sortzen badugu,

eskubide berdinekin partekatu beharko dugu (SA)

4. Gaur egun argazkilari profesionalek erabiltzen dute Creative Commons beren

lanak saltzeko diruaren truke? (orain arte klasean ikusitakoaren arabera

erantzun, zure ustea azalduz)

Ez, profesionalki erabilera eta kasu askotan erabili

arren, normalean argazkilari profesional batek dirua

lortzea helburu badu, beste metodo batzuk erabiliko ditu.

Adibidez, Stock (edo microstock) irudi banku batean

sartuko ditu bere argazkiak.

Nire ustez komertzial eta ez komertzial lizentzien arteko

oreka oso garrantzitsua da. Pertsona edo talde batek CC

bidez zerbait partekatzen duenean oso gustura jasotzen dut

Page 3: 16. ekarpena. Irudiak eta Creative Commons

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

eta komunitate aske eta hobeago bat sortzen laguntzen

digu. Egileak ordea, bere eskubide guztia dauka bere lana

“eskubide guztien menpe” – eran sortzea, bere ogibide

delako eta CC ez izateak ez duelako esan nahi CCren aurka

dagoela.

Ogibide askotan CC erabiltzen da eta dirudi etorkizuna

bide horretan doala, gaur egun ordea, argazkilari batek

dirua irabaztea badu helburu, CC ez den beste lizentzia

bat erabiliko du, dirua irabazteko plataforma bat

erabiliz.