134_matematika olinpiada.doc

4
EUSKADIKO OLINPIADA MATEMATIKOA EDUARDO CHILLIDA Euskadiko olinpiada matematikoan DBH2ko ikasleek hartzen dute parte. Ikastola askotan, nahi duten ikasleek azterketa bat egiten dute. Ondoren, ikastolako irakasle batek azterketak zuzendu eta 2 ikasle aukeratu behar ditu. Azterketa hau martxoaren 13an (klase orduetan) egiten da. Eta 2 ikasle horiek aukeratu ondoren, maiatzaren 9an (larunbat goizean) Euskadi mailako beste azterketa bat egiten da. Azterketak buruketak dira. Ez da ekuaziorik ebatzi behar ezta zirkunferentzia bat zer den azaldu behar. Gauza guzti hauek buruketetan aplikatu behar baitira. Azterketa hauek jasotzeko inskripzioak otsailaren 28an egiten dira azken egunez. Eta martxoaren lehen astean jasotzen ditu ikastola bakoitzak dagozkion azterketak e-mailez. Ikastetxeek apirilaren 1a baino lehen, hautatutako ikasleen izenak bidali behar dituzte. Irabazleen izenak maiatzaren 16tik aurrera jakinaraziko dira. Eta azkenik, ekainean izango dira sari banaketak. 1

Transcript of 134_matematika olinpiada.doc

Page 1: 134_matematika olinpiada.doc

EUSKADIKO

OLINPIADA MATEMATIKOA

EDUARDO CHILLIDAEuskadiko olinpiada matematikoan DBH2ko ikasleek

hartzen dute parte. Ikastola askotan, nahi duten ikasleek azterketa bat egiten dute. Ondoren, ikastolako irakasle batek azterketak zuzendu eta 2 ikasle aukeratu behar ditu.

Azterketa hau martxoaren 13an (klase orduetan) egiten da. Eta 2 ikasle horiek aukeratu ondoren, maiatzaren 9an (larunbat goizean) Euskadi mailako beste azterketa bat egiten da.

Azterketak buruketak dira. Ez da ekuaziorik ebatzi behar ezta zirkunferentzia bat zer den azaldu behar. Gauza guzti hauek buruketetan aplikatu behar baitira.

Azterketa hauek jasotzeko inskripzioak otsailaren 28an egiten dira azken egunez. Eta martxoaren lehen astean jasotzen ditu ikastola bakoitzak dagozkion azterketak e-mailez.

Ikastetxeek apirilaren 1a baino lehen, hautatutako ikasleen izenak bidali behar dituzte. Irabazleen izenak maiatzaren 16tik aurrera jakinaraziko dira. Eta azkenik, ekainean izango dira sari banaketak.

Agian, sariak zeintzuk diren interesatuko zaizu, Armix. Beraz, hemen dituzu irabazleentzako sariak:

Parte hartzen duten guztiek diploma bat jasoko dute. 7. eta 12. artekoei kalkulagailu grafiko bat emango

zaie.

1

Page 2: 134_matematika olinpiada.doc

5. eta 6. gelditzen direnei argazki kamara bana emango zaie.

Lehenengo laurak honako sari hau izango dute:: Eusko Jaurlaritzaren beka bat, Europako herrialde batean 4 asteko hizkuntza-ikastaldi bat egiteko.

Azkenik, lehenengo 2ak (beka batetaz gain) ekaina amaieran egingo den Espainia olinpiadan parte hartzeko aukera izango dute.

Euskadiko olinpiada matematiko honek helburu batzuk ditu. Jarraian aipatuko ditugunak:

HELBURUAK:

Jendea matematika arlora erakartzea era dibertigarri eta hezitzaile baten bidez.

Parte-hartzaileen inguruko jendeari matematika ezagutuaraztea.

Problemen edo buruketen bidez, ikasleei matematikarekiko zaletasuna areagotzea.

Ikastetxeen, irakasleen eta ikasleen arteko harremanak sendotzea.

Ikasleek, problemak ebazteko trebetasuna hobetzea, erabakiak hartzen ikastea eta egoera berriei aurre egiteko gaitasuna eskuratzea.

Ikastetxeen partaidetza sendotzea eta gehitzea.

Gure azterketari dagokionez (7.olinpiada matematikoko azterketari dagokionez), 4 buruketa ziren. Oso zailak baina azkenean, 2 ikasle aukeratu dira. 2ak ZerNolan hartzen dute parte. 2 ordu utzi zizkiguten azterketa egiteko, eta beti bezala, batzuk lehenago amaitu zuten. Hala ere, gehienak amaiera arte egon ginen buruketa madarikatuekin.

2

Page 3: 134_matematika olinpiada.doc

Hona hemen beste urtetako zenbait buruketa. Hala ere,. Gehiago nahiz gero, sar zaitez olinpiada matematikoen webgunean, mesedez:

"Eduardo Chillida" 7. Olinpiada Matematikoa (2008-09)

PAPILGRADISA (araknido txiki baten izena da latinez):

Aritmetika klasean, oilo batek, sei txakurrek eta zazpi papilgradisek guztira zenbat hanka dauzkaten galdetzen zaie ikasleei . Koldok 44 dio, Ionek 72, Anek 65 eta Edurnek 82. a) Nork du arrazoia? Zergatik? b) Edurnek 77 papilgradis bildu ditu eta 4ko eta 5eko kutxetan sartu nahi ditu. Zenbat kutxa erabili beharko du? Eman soluzio guztiak.

ITURRIA:

Zirkulu formako iturri baten inguruan lauki bat egin da, ondoko irudian bezala. Zein da DC aldearen luzera?

PATIOA BALDOSATZEN: Kepak eta Anek 16 baldosa handiko patio karratua margotu nahi dute; batzuk beltzez eta besteak zuriz. Kepak 4 lerroak ondorengo diseinuaren arabera margotu nahi ditu: (z:zuria ,, b:beltza) (z,z,z,b),, (z,z,b,z),, (b,z,z,b),, (b,b,z,b) Anek, ordea, 4 zutabeak ondorengo diseinuaren arabera margotu nahi ditu: (b,b,b,z),, (z,z,b,z),, (z,z,z,b),, (b,z,b,z). Aurkituko al duzu diseinuren bat biak pozik izateko? Azaldu nola egin duzun.

3