12 zk. 2014ko uztaila “atxondo kultura desberdinen …...Desde 2012 las negociaciones están...

16
BARRASKIKO OBRAK JAIAK DIRU LAGUNTZEN ORDENANTZA Irizpide berdinen arabera esleituko dira elkarteei ematen zaien laguntza ekonomikoak Apatako jaiei hasiera ematen dion mendi martxak 25 urte bete ditu Baserriari zerbitzuak eskaini eta inguruaren txukuntze lanak “Atxondo kultura desberdinen topagune” ATXONDOKO UDALAK ARGITARATZEN DABEN BOLETINA U D A L E T I K HERRIRA 12 zk. 2014ko UZTAILA

Transcript of 12 zk. 2014ko uztaila “atxondo kultura desberdinen …...Desde 2012 las negociaciones están...

Barraskiko oBrak

Jaiak

Diru laguntzen orDenantza

Irizpide berdinen arabera esleituko dira elkarteei ematen zaien laguntza ekonomikoak

Apatako jaiei hasiera ematen dion mendi martxak 25 urte bete ditu

Baserriari zerbitzuak eskaini eta inguruaren txukuntze lanak

“atxondo kultura desberdinen topagune”

atXonDoko uDalak argitaratzen DaBen Boletina

u D a l e t i k

Herrira12 zk. 2014ko uztaila

ALKATEAGAZ

Nire berbaldia herriko jaiei eskaini nahiko nieke oraingoan.

Urtea joan eta urtea etorri, jaien antolaketan gogotsu diharduten Axpe, Apata, Santixa, Martza eta Arrazolako jai batzordeek, eurenak eta bi egiten dituzte gure herriko jaiak aurrera ateratzeko. Esker oneko berbak baino ezin genitzake izan, diru gutxi eta ilusio guztiarekin, horrelako jaiak posible egiten dituzten adin guztietako herritar hauekin.

Lan isila eta sarritan ikusezina da beraiena, jaien aurretiko prestaketa guztia: hara eta hona mugitu beharra, bazter guztietan kotsultatu, hau eta bestea lotu, aurrekontuekin benetako malabarismoak egin, eguraldiak laguntzen ez duenerako B plana marraztu.. Eta hori guztia jaiak hasi orduko.

Jaiak iristean, beste horrenbeste: herri handiegian bizi ez garen arren, materiala alde batetik bestera mugitzeko zenbat buruhauste, eszenatokiak eta argiak, mahaiak eta aukiak, usain gozoena askatzen duten otorduak prestatu eta hain gozoak ez diren garbiketa lanak egin... guztia, jaiez gozatzea ahaztu gabe!

Apatako jaiak igaro berri, ezin hauez hitz egin gabe pasa. Inguruko udalerrietako aurrekontu txikienarekin (15.500€), jai borobilak izan direlakoan nago: batukada taldearen erritmora dantzatu, tortila eta bakailau gozoenak dastatu, haur jolasak eta pailazoak, dantza taldearen ekarpena beste urte batez ere frontoia betez, pilotazaleentzako aukera zabala, herriko torneotik hasita gaueko norgehiagokaraino, Goñiren haserrealdiarekin ondo pasatuz, Jaio eta Olazabalen garaipena gozatuz. Hau kategoria!Kontzertuekin plaza betea, Zea Mays eta The Potes-ekin, aurretik estuasun handiak igaro arren, eguraldia alde batetik eta argindar eta soinu arazoak bestetik zirela medio.

Herritar desberdinek eginiko lan guztia goraipatzeko modukoa den arren, ez nuke esker emate hutsean geratu nahi. Kalendarioan zenbakiak baino ez diren egun hauek kolorez janzteak duen balioa gogorarazi nahiko nieke herritar guztiei, partehartze eta elkarlanaren bidetik, gure jaien norabidea kolektiboki erabakiz. Azken batean, herritik herriarentzak eginiko jaiek, beste kolore bat daukatelako.

· Udaletxeko telefonoa: 94 682 10 09· Udaletxeko larrialdiak: 609 77 93 12 - 670 408 484· Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa: 94 487 31 87· Osasun zentroa: 94 658 49 95· Alkatetza: [email protected]· Alkatearekin batzartzeko egunak: eguazten arratsaldean eta bariku goizean· Urbanismo y Obras: [email protected]· Juventud, Cultura, Educación, · Deportes y Tiempo libre: [email protected]

· Bienestar, Socioeconomia e igualdad: [email protected] · Medioambiente: [email protected]· Hacienda, Cuentas, Personal: [email protected]· Idazkaria: [email protected]· Aldizkaria: [email protected]· Liburutegia: [email protected]· Etxeko traste zaharrak batzeko zerbitzua: hileko 2. eta 4. eguaztenetan· Recogida de objetos voluminosos: 2º y 4º miércoles de cada mes· Liburutegiko ordutegia: 16:30-20:00 Gizarte langileagaz ordua eskatzeko: 94 620 04 92

IRITZIAUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

BERBETAN

PAPER BIRZIKLATUAGAZEGINDAKO ALDIZKARIA

OBRAKUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

Barraskiko obrak Urteak dira Barraski guneko obrak gelditu zirela. Norvisa, obra hauen promotore eta jabeak, bertan behera utzi eta alde egin zuelako, atzean hainbat langile, gremio eta enpresei zor galantak utzita. Zerrenda horretan Atxondoko udala dago, 400.000€ inguruko zorra utzi zigutelarik. Azken 3 urteetan hainbat bilera, negoziazio eta lan egin dira diru hori eskuratzeko eta obrari irtenbide bat topatzeko, baina zor horretatik 120.000 € eskuratzea baino ez da lortu, eta hori 2012 urtean izan zen.

Argitu behar da Udalari dagokiola urbanizazio obra egitea, baina horren ordainketa, berriz, Norvisari. Eta hori da, hain zuzen ere, zorraren arrazoia: Norvisak ez zuela ordaindu udalak obra egiteko aurreratutako dirua. Ikusirik udal kontuetan eragiten zuen desoreka, bertan behera utzi zen lana. Bestalde, gune horretako eraikinen jabea promotorea bera da; beraz, jabego pribatua da eta ez da udala horren jabe eta arduradun. Ondorioz, argi dago promotoreari dagokiola eraikinak egitea eta amaitzea.

2012tik ezer gutxi aurreratu da, honek enbargo eta epaitegi bidea zabaltzera eraman gaitu. Baina, jakina, bide hori neketsua, latza eta oso luzea izan ohi da. Horrez gain, beste irtenbide batzuk jorratu behar izan ditugu: tekniko berriak genituen proiektua berrikusteko, (aurreko talde teknikoak utzi bai zuen obra-zuzendaritza), irtenbideak desberdinak ere aztertu dira, lehentasunak finkatu, kostuak kalkulatu… Azken urte eta erdian buruhauste handiak eta hausnarketa ugari eragin digu.

Kaltetuak ugari dira Barraskiko obren ondorioz. aipatutakoez gain, etxea erosteko Norvisari dirua aurreratu zieten guztiak, eta bereziki Barraski baserrikoak. Izan ere, baserria berriztatu dute baina oinarrizko zerbitzurik ez dute.

Arestian aipatu bezala, urbanizazioa egitearen ardura udalarena izanik (nahiz eta ordainketarena ardura Norvisarena izan) erantzun bat eman beharraren aurkitutzen da Udala. Hau dela eta, ekainaren 17an obrak hasi ziren Barraski gunean, hain zuzen ere, baserriari zerbitzuak eskaintzeko (ura, argia, saneamendua…) eta bide batez, inguruko zakar eta hondakinak kendu, belarrez jantzi eta inguru arriskutsuen itxiera egiteko.

Lan hauek aurrera ateratzeko 40.000€ko partida bat onartu da 2014ko aurrekontuetan.

Momentuan lan batzuk egin arren, udalak jarraituko du bere horretan Barraskiko eraikinak amaitu ahal izateko eta atxondotarrek etxebizitza duin bat izan dezaten.

La paralización de las obras de Barraski ha supuesto al Ayuntamiento una deuda de aproximadamente 400.000 €, de los cuales se ha logrado cobrar 120.000 €, después de muchas negociaciones. Son muchos los perjudicados por Norvisa, la promotora de las obras: gremios, trabajadores, inversores y especialmente los propietarios del caserío Barraski, que carecen de los servicios mínimos.

Desde 2012 las negociaciones están paralizadas por lo que el Ayuntamiento de Atxondo ha tomado otras medidas: vía judicial, nuevo equipo técnico, cálculo del coste… todo ello con el objetivo de dar solución a todos los problemas originados en Barraski.

El 17 de junio se han iniciado las obras para ofrecer servicios al caserío Barraski y para acondicionar la zona.

las obras de Barraski

udaletikherrira DIRULAGUNTZAKUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

Herriko elkarteeidiru laguntzak esleitzeko ordenantza

Diru-laguntza hauek , kultur, kirol, aisi, edo giza ongizate elkarteek urtean zehar burutzen dituzten ekintzak laguntzeko helburua dute. Atxondok, txikia izan arren, 13/ 14 elkarte ditu eta euren jardunari esker, herrian hainbat ekintza burutzen dituzte urtean zehar, herritarren aberasgarri kultur, kirol , aisi edo giza laguntza arloan.

Orain arte arautu gabe egon dira laguntza hauek, tirabira ugariren iturri izan direlarik hau da, zergatik elkarte batek beste batek baino laguntza handiago zuen edo eta laguntza handitze eskaerak.

Ohiko bilkurak onartu berri du herriko elkarteei diru-laguntzak esleitzeko ordenantza berria.

Kopuru handiago edo txikiagorekin beti danik herriko elkarteak diruz lagundu izan dira baina inon ez dira egon banatzeko irizpideak, behintzak idatziz jasota , honek oso zaila egin du berrian berritik hasten diren elkarteei diruz laguntzea.

Ordenantza berriak ekarriko du, urteko aurrekontuan izendaturiko diru kopurua era justu baten banatzea, irizpide berdinen menpe. Hau horrela urte honetan elkarteek, laguntzari dagokionez, aldaketa izango dute, gehiago edo gutxiago jasoz .

ondorengo hauek dira ordenantza berriak jasotzen dituen irizpideak:

· Jardueretan eta bere eguneroko jardueran euskararen erabilera normalizatzeko eta sustatzeko ekintza zehatzak burutzeagatik.

· Udalerri mailan proiektuak duen garrantzia: helburuak, eremu horretako gabezia betetzea, Izaera berritzailea

· Elkartearen eta udalaren arteko lankidetza

· Autogestioa

· Ekintzaren dimentsioa edo zabalkundea (partaidetza,…. ikuslegoa )

· Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren lanketa eta Solidaritate eta gizarte aniztasunaren lanketa

· Elkartearen egonkortasun eta jarraikortasuna. Elkartearen zabalkundea

Guzti hau kontutan izanda elkarte bakoitzak puntuazio bat lortuko du, jasoko diren laguntzaren erreferentzia izango delarik. Irizpide horietan sakontzea, ekintzen ugaritzea edo berritzeak izango dira urtez urte laguntza handiago lortzeko bideak. Aipatu behar 2014ko aurrekontuan 20.500€ daudela elkarteei laguntzeko izendatuta.

Se ha aprobado la ordenanza que regulará la concesión de subvenciones a grupos y asociaciones. La ordenanza fija los siguientes criterios en función de los cuales se adjudicarán las subvenciones: si son actividades encaminadas a promover la normalización del euskera, la importancia del proyecto en el ámbito municipal, el carácter innovador, el grado de colaboración entre la asociación y el ayuntamiento, la autogestión, la igualdad de género, los valores solidarios y la pluralidad social, además de la continuidad y el ámbito de influencia de la asociación o el grupo.

ordenanza reguladora de las subvenciones destinadas a asociaciones y grupos

GURE ESKU DAGOUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

Ekainaren 8a, igandea, goizeko 9.30ak eta Atxondon egun berezi honetarako giroa sumatzen zen. Antolatzaileak giza katearen kilometroetan prestaketak egiten hasiak ziren ordurako, eta era berean autobusak heltzen hasi ziren: Euskal Herriko hainbat tokitatik guztira 17 autobus heldu ziren Atxondora, 900 pertsona inguru.

Zirrara eragiten zuen horrenbeste autobus, horrenbeste jende oinez, bizikletaz edo autoz mugitzen ikusteak, guztiak helburu bakarrarekin: eguerdiko 12.00tan Durango eta Iruñea batuko zituen giza katean euren lekua hartzen, zegokien kilometroa betetzen.

123km-ko giza katea osatu zen eta horretarako, une berean Euskal Herriko 150.000 pertsonek, batak besteari eskutik helduta, aldarrikapen bera egin zuten: Euskal Herriak erabakitzeko daukan eskubidea aitortu dadila eskatzea, alegia.

Esan bezala, egun berezi eta historikoa izan zen ekainaren 8a, baina hau Euskal Herriak erabakitzeko daukan eskubidea aldarrikatzeko egin behar dugun bidearen abiapuntua besterik ez da.

Beraz, ZORIONAK bertan parte hartu zenuten guztioi eta egon zaitezte harro egindako lanarekin!

El día 8 de junio fue un día histórico y emocionante. Aproximadamente 900 personas tomaron parte en Atxondo en la iniciativa “Gure Esku dago”, que logró unir por medio de una cadena humana Durango e Iruña, para pedir que se respete el derecho de Euskal Herria a decidir libremente su futuro. Un total de 150.000 personas unidas con el mismo objtetivo. ¡Felicidades!

gure esku Dago

Ekainaren 7an eta 14an, igerilekuetako auzo lana burutu genuen hainbat herritarrek. Egoera oso txarrean zegoen taberna eta kanpoaldeko egoera ere ez zen batere ona; beraz, lanari gogor ekin genion, dena txukuntzeko eta igerilekua behar den bezala uzteko. Taberna goitik behera txukundu genuen, baita ere kanpoaldea eta barrualdeko instalazio guztiak ere. Belarra ebaki eta prest utzi dugu zelaia, ekainaren 22anireki denean ikusi izan duzuen bezala.

Auzolanean aritu ziren herritar guztiei eskerrak eman behar dizkiegu: alde batetik, euren lanari esker igerilekua txukundu delako; eta bestetik, udal aurrekontuan gastua murrizten lagundu dutelako. Lan honi esker gutxi gorabehera 3.000€ aurreratzea lortu da.

Beraz, auzolanaren laguntzarekin, atxondotar guztiok goza dezakegu daukagun aparteko igerilekuaz.

TRABAjO cOmuNAl eN lA pIscINA

Gracias al trabajo comunal realizado en la piscina los días 7 y 14 de junio se ha logrado acondicionar el bar y las instalaciones. La colaboración de los vecinos ha permitido ahorrar aproximadamente 3.000 euros del presupuesto municipal. El día 22 de junio domingo, se abrierón las piscinas para el uso y disfrute de los-as Atxondotarras.

Igerilekuko

AZUZOLANAUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

eKAINAReN 7AN eTA 14AN, IgeRIleKueTAKOAuZO lANA BuRuTu geNueN hAINBAT heRRITARReK

UDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA AUTOBIDEA

Irregulartasun eta kalte ugari salatu ditu Udalak obrak hasi zirenez geroztik. Kalteak ingurumenari, bizilagunei eta bideei, besteak beste. Kasu gehienetan ez du erantzunik jaso edo ez zaio jaramonik egin, legez kanpo jabari publikoko bidegorria okupatzean gertatu den bezala.

Udalak, legez, herri osoan zehar dauden jabari publikoko lur eta ondasunak zaindu behar ditu, inork berarentzako hartu ez ditzan. Aldundiak, baina, ez ditu aintzat hartu Udalak behin eta berriro eginiko saiakerak egoera bideratzeko, bai desjabetze espedienteari dagokionez edo baita hitzarmen bat sinatzeari dagokionez.

Gauzak horrela, Atxondoko Udalari ez zaio beste aukerarik geratu azkeneko udalbatzako saioan hartutako erabakiarekin aurrera egitea baino, hau da, obretan ari diren enpresa eta beharginak Elorriorako bidegorriko lurretatik botatzea.

Las expropiaciones para la obra se llevaron a cabo hace tres años y las obras comenzaron a finales del 2012. Desde entonces, el Departamento de Obras Públicas ha ignorado la mayoría de denuncias y requerimientos que le ha hecho el Ayuntamiento de Atxondo, ya sea por irregularidades de carácter medioambiental, por molestias y daños a vecinos, caminos y terrenos o, en este caso, por ocupar ilegalmente terrenos de dominio público municipal.

Hace ya un año que el Ayuntamiento expuso ante la Diputación que se estaban ocupando los terrenos del bidegorri hacia Elorrio y que, siendo los mismo de dominio público, no podían ser expropiados, sino que debía firmarse un convenio entre ambas instituciones para la cesión del mismo o su intercambio por otros terrenos que pasaran a ser de dominio público municipal. Ante la nula voluntad de la Diputación de atender a las solicitudes y advertencias del Ayuntamiento, a éste no le queda otro remedio que expulsar a las empresas que en este momento ocupan los citados terrenos, atendiendo a la obligación legal que tiene de preservar los bienes de dominio público.

el pleno del ayuntamiento de Atxondo ha aprobado expulsar de los terrenos de dominio público municipal a las empresas que trabajan en la obra de la autovia

Atxondoko udalbatzak erabaki du autobideko lanetan ari diran enpresak udal jabari publikoko lur arloetatik kanpora bidaltzea

Aurtengo honetan ere heldu zaigu uda, eta horrekin batera Atxondoko auzoetako jaiak ere. ekainaren 20an Axpeko san juan jaiak hasi ziren, haur, gazte, zein helduentzako ekintza ugarirekin. ekainaren 20an txopo jasotzearekin batera berakatz zopa eta txokolatea egon zen denontzat, eta gaua alaitzeko etzilimu taldearen erromeria.

Aipatzekoa da hainbat pilota partidu antolatu zirela. Horrez gain, urteroko ohiturari jarraituz, ekainaren 21ean herri afaria egin zen eta bertan egindako bakailao eta patata-tortila txapelketan sari bikainak banatu ziren. Bukatzeko, gau giro ederra Luhartz taldearen eskutik.

Apatako jaiei ekainaren 27an eman zitzaien hasiera , baina aurretik hasierako bidea beste ekintza batekin hasi zen, hain zuzen ere, ekainaren 21ean, Asuntze mendi taldeak antolatu zuen urteroko mendi martxarekin , eta ekainaren 26an preso eta iheslarien aldeko pilota torneoko finalekin.

Ikusita azken urteetan Apatako jaietan egon den giro bikaina, aurten ere, jai batzordean jende ugari batu da ilusio handiz antolatze lanak aurrera eramateko.

Ezinbestekoa ikusten da, batzorde honetan ahalik eta herritar gehienak parte hartzea, denon iritziak jaso ahal izateko gune aproposena delako eta sentsibilitate guztiak kontutan izanik jai aberatsak antolatzeko. Aurtengo jaien leloak argi esaten zuen bezala: JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT. Zenbat eta kide gehiago izan batzordean, hainbat eta jai aberatsagoa eta hobeagoak lortuko ditugu. Beraz datorren urterako deialdi zabala egiten diogu Atxondoko herriari, jai batzordean aktiboki parte hartzeko.

Uztailean Santiagoko jaiekin jarraituko dugu; auzotarrak dagoeneko egitaraua prestatzen hasiak dira, beraz aukera ederra izango dugu bertako giro apartaz gozatzea nahi badugu.Abuztuak, berriz, Arrazolako jaiak ekarriko dizkigu, 14tik 17ra izango dira. Bertan, ohitura bikainari jarraituz, auzotarrek antzerki zoragarri bat eskainiko digute. Egongo da bai non gozatu Arrazolako jaietan. Eguraldia bide lagun izatea espero dezagun. Uda honetan ere, Atxondon izango dugu non gozatu .

JAIAK 2014UDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

atXonDokojaiak 2014

BeRAZ gOgORATu: parte hartu, gozatu eta errespetatu. eta nola ez, oso ondo pasa!

JAIAK 2014UDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

Fiestas en atXonDo

El día 20 de junio con la subida del txopo comienzan las fiestas de San Juan en Axpe con un amplio programa de actividades, entre los que cabe destacar la cena popular que se celebro el sábado 21 y la posterior romeria del grupo Luhartz, además de los partidos de pelota y el concurso de tortillas y de bacalao. Las fiestas de San Pedro en Apatamonasterio se iniciaron con la tradicional Mendi Martxa el día 21 de junio.

Este año, animados por el éxito de los años anteriores, la Comisión de Fiestas ha contado con muchos participantes, lo que ha permitido organizar un programa de fiestas donde tienen cabida todos los gustos y sensibilidades. El eslogan de las fiestas de este año responde a esa pretensión: Las fiestas desde el pueblo para el pueblo.

En julio podremos disfrutar con las fiestas de Santiago. Y por último, a partir del 14 de agosto hasta el 17, se celebrarán las fiestas de Andra Mari en Arrazola, destacando la tradicional obra de teatro en la que participan los jóvenes de Arrazola.

por lo tanto este verano tenemos donde disfrutar sin salir de Atxondo.

aXpeko Jaiak

UDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA HERRIA

Aurten 25 urte bete dira, atxondoko jaietako lehen mendi martxa antolatu zela.

Orduko antolatzaileek, ingurunea ikusirik, horrelako ekintza bat egiteko behar izana sumatu zuten, eta ondorioz lehen mendi martxa burutu zen. Urtez urte indarra hartzen joan eta ohitura bilakatu da gaur egun arte, urtero urtero Apatako festen egitarauan sartu delarik.

Eskerrak eman beharrean gaude lehenengo antolatzaileei egin zuten lanagatik, eta azken urteetan erreleboa hartu duen Asuntze mendi taldeari. Ea beste 25mendi martxa antolatzeko gai garen denon artean.

25.MENDI MARTXAasuntze

<<<1991n Zabalandin

egindako partaideen argazkia

<<<

LABURRAKUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

Estatuko gobernuaren ordezkariak Atxondoko Udalaren aurkako salaketa ipini ostean, epaileak agindu du espainiako bandera ipinteko Udaletxeko balkoian. Ez dute aintzat hartu udalaren autonomia erabakitzeko zein ikurrek ordezkatzen duen herritarren nahia eta sentimenduak eta legearen indarra erabilita inposatu dute gehienontzat arrotza den ikurra.

Era berean, beste epaiketa baten ostean epaileek agindu dute, baita, “Euskal Presoak Euskal Herrira” esaldia daukan banderola udaletxeko balkoitik kentzeko. Udalak honez gero bete du agindua baina, aldi berean, hainbat herritarrek eskaria egin dute beraiei eman diezaien udalak banderola ipintzeko aukera. Izan ere, epaileak dioenez, badago aukera euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena udaletxean isladatzeko; udalak ezin duena egin da bere baliabide ekonomikoak erabili horretarako. Horrela ba, suposatzen da, herritarrek beraiek hartuta aldarrikapenaren ardura eta gastua, udalak baduela aukera baimena emateko udaletxeko balkoia erabili dezaten.

Azpimarratu behar da zeinen zentzugabekoa den estatuaren eta epaileen argumentazioa. Izan ere, beraien aburuz, ezin da presoen eskubideen aldeko aldarrikapenik ipini udaletxean, baina ez dute ezer esaten beste mila aldarrikapen ipintzen direnean, bai udaletxe honetako zein beste askotako balkoietan.

Los jueces obligan al Ayuntamiento de Atxondo, a instancias del delegado del gobierno, a quitar del balcón del Ayuntamiento la bandera con el lema “Euskal Presoak Euskal Herrira” y a poner la bandera española, imponiendo la fuerza de la ley al deseo, sentimientos y reivindicaciones del ayuntamiento y el pueblo al que representa.

Oso nabaria da azken urte hauetan katu, eta batez ere txakur kopuruak izan duen igoera Atxondon. Edozein animalia bezala, euren beharrizanak dituzte; hala nola, jan, edan, mugimendu, eta noski, kaka eta txiza dira behar fisiologiko garrantzitsuetarikoak.

Txakur edo katu bat izateak jabeari hainbat lan eta ardura ematen dizkio eta horien artean herri eta herritarrekiko errespetua egongo litzateke. Asko eta askok oso arduratsu jokatzen duten arren, badaude batzuk honetaz konturatu ez direnak eta Atxondoko bazterrak, espaloi, lorategi-berdegunetan euren animalien gorotzez oparitzen gaituztenak. Agian oraindik ez dira konturatu euren hondakinak beste norbaitek jaso behar dituela, edo berdeguneetan herriko haurrak ibiltzen direla eta zikindu edo gaixotasun bat hartu dezaketela, edo herri itxurari kaltea egiten diotela.

Herriko garbitasunari eta txakur jabeei laguntza emateko, Atxondoko gune desberdinetan jarri berriak dira txakur gorotzak jasotzeko ontziak. Dagoeneko ikusi izan dituzue Ziarreta eta Jauregi auzoan, udaletxearen atzeko kale artean eta plaza inguruan. Gorotzendako ontzi hauetan jaso ahal izango dira plastikoak. Hemendik, herritar guztiei eskatu nahi genieke, ardura eta errespetu guztia gai honekiko, denon onurarako ezinbestekoa delako.

udalak espainiako bandera ipini beharko du udaletxean

txakur eta katu gorotzak jasotzeko ontziak.

Contenedores para recogida de excrementos de animales.Debido al aumento de animales domésticos en Atxondo y el problema que causan los excrementos en las calles, zonas verdes y parques se han colocado contenedores para depositarlos en las siguientes zonas: Ziarreta, Jauregi,Zdetrás del Ayuntamiento y al lado de la plaza.

<<<1991n Zabalandin

egindako partaideen argazkia

<<<

KULTURAUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

Kultura ezberdinen topaketa sustatzeko asmotan jaio zen proiektu hau. Aurtengoan, katalanen kulturan oso esanguratsu diren Castellers-ak ezagutzeko aukera izan dute herritarrek. Herrian “Castellers Del Poble Sec” taldeko 100 partaidetik gora izan genituen kaleak girotzen, beraien erakustaldi bikainez gozatzeko aukera ezin hobea eskainiz.

Ezin ahaztu Saray Al-Jalila sabel dantzari bikaina, zeinek bere dantza zoragarriekin guztiak hipnotizatu zituen.Aipatzeko ere jaki goxo goxoak prestatu zituzten jatorri ezberdineko herritarrek, zapore berriak dastatzeko aukera eskaini zieten parte hartzaileei eta. Umeek, ostera, mundu zabaleko jolasekin dibertitzeko aukera izan zuten Marixurrikeko begiraleei esker.

Eguna borobiltzeko, Gaztetxean Ghetto eta Lau Hare Ale taldeen kontzertuarekin dantza eta parrandarako tartea ere izan zen. Guzti hau ez litzateke posible izango herriko hainbat pertsonen lana eta borondaterik gabe. Aurreko asteetako prestaketa eta antolaketa lanetan, zein egunean bertan aritu ziren pertsona guztiei ZORIONAK eTA mIlA esKeR!!!!

El 24 de mayo se celebró la III. Jornada de la Interculturalidad en Atxondo que contó con la participación de los “Castellers Del Poble Sec”. Además, hay que destacar la actuación de Saray Al-Jalila y los grupos musicales Ghetto y Lau Hare Ale en el Gaztetxe.

Todo ello acompañado de la degustación de platos típicos de muchos países, y de juegos para los más pequeños, dinamizados por la asociación Marixurrike. Desde aquí queremos agradecer el trabajo de todas las personas que han colaborado para hacer posible la organización de estas jornadas.

maiatzaren 24ean ospatuzen kulturartekotasun

eguna Apatan

III. jORNADA De lA INTeRculTuRAlIDAD eN ATXONDO

atXonDoko iii. kulturartekotasun

eguna

KM KULTURAUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

Bi urtetik behin egiten den legez, aurtengoan ere Atxondoko Andasto Dantza taldeak Dantzari-eguna antolatu zuen Atxondon, maiatzaren 25ean. Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, Durangaldeko hainbat txokotatik neska-mutil dantzariak etorri zitzaizkigun.

Euria alde batera utzita, txistu eta danbolinen soinuaren erritmoan gustara aritu ziren dantzari gaztetxoak eta baita ikusleak ere.

Egunari goizean goiz eman zitzaion hasiera, autobusak iristearekin batera.

Goiz erdian Kataluniatik etorritako Castellers del Poble Sec-ekoen ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen, herriko plazan “castellers”ak egin baitzituzten.

Eguraldia lagun izan ez geneunez, goizeko dantza saioa pilotalekuan egin behar izan genuen, baita arratsaldeko alardea ere.

Herriko pilotalekua jendez gainezka zegoen, Euskal dantzak ikusteko irrikaz. Eskualdeko dantzari gazteek, gerria solte eta hankak arin-arin, dantza egiteari ekin zioten.

El día 25 de mayo se celebró en Atxondo el “dantzari-eguna” organizado por el grupo Andasto. A pesar del mal tiempo, mucha gente se acercó al frontón para disfrutar de los bailes. Además, pudimos disfrutar de la actuación de los Castellers del Poble Sec.

Dantzari egunaAtxondon,

LABURRAKUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

urtean zehar hainbat lapurreta,

eta apurketak gure kaleetan

gaztetxeare berpiste egunean,

i. azoka alternatiboa

2014an estreinatu dugu

geltoki berria

AGENDAUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

santiXako Jaiak / UztAIlAk 25/26/27

arrazolako Jaiak / AbUztUAk 14/15/16/17

artzai tXakur tXapelketa / IrAIlAk 20

Bizkaiko gazta leHiaketa / IrAIlAk 27

sorgiñen lasterketa / IrAIlAk 28

anBoto kilometro Bertikala / UrrIAk 11

Agenda

elkarrizketaUDALETIK HERRIRA / 12 ZENBAKIA

Azken hilabeteetan udal brigadako langileen ordezko gisa ibili zarete. Nolakoa da egunerokoa?

Goizeko lehen orduetan gehien erabiltzen diren gune publikoak garbitzen ditugu. Gainerako orduetan, berriz, sasoi honetan ohikoak diren lanak egiten ditugu: lorategiak atondu, belarra moztu, hilerria garbitu, igerilekua prestatu, esate baterako.

Atxondotarra izateak badu eraginik egunerokoan?

Bai, ingurua ezagutzeak asko laguntzen du lan karga antolatzen. Herritar guztiei bezala, guri ere herria txukun eta garbi ikustea gustatzen zaigu. Eta jakina, horrek badu eragina gure lanean: gustura egoteaz gain, baliodun sentitzen gara. Herriaren parte zara!!

garbitasun eta txukuntze lanak dira gehien baloratzen direnak. Zelan hobetuko zenituzkete?

Esan beharra dago herri txiki baterako hiru langile nahiko direla pentsa daitekeela, baina ez da horrela. Herria txikia izan arren, baliabide murritzak eta auzoen arteko distantziak asko zailtzen dute egunerokoa. Lanerako tresna egokiak eta ibilgailuak bezalako baliabideek ikaragarri hobetuko lukete herriko mantenua.

Zer nolako irtenbidea ikusten duzue sasoi honetan sortzen den lan karga antolatzeko?

Sasoi honen ezaugarrietako bat lan pilaketa da: batetik, igerilekua irekitzeko prestaketa egin behar da; bestetik, jaiak gainean ditugu, Axpen eta jarraian Apatan. Horrek prestaketa eta atontze lan handia dakar, eta oso denbora gutxi dago horretarako. Horrez gain, belarrak gora doaz, astiro-astiro…

Gure ustez, gakoa lan hauek urtean zehar aurreratzen joatean datza. Esate baterako, belardiak aurretiaz, hilabete batzuk lehenago, moztuko balira orain errepasatzea baino ez litzateke izango. Lan erdia, beraz.

Zer deritzozue Atxondoko langabetuekin lan-poltsa bat sortzeari, urte osoan zehar sor daitezken lan-kargak arintzeko?

Pozgarria eta beharrezkoa da herrian sortutako eta herritarrei zuzendutako edozein lan-enplegu izatea eskura. Gauzak horrela, urte osoan zehar izango dira zereginak eta ez bakarrik uda sasoian, edota ordezkapenak egiteko orduan. Hortaz, denok izango dugu lan egiteko aukera gehiago.

“pozgarria eta beharrezkoa da herrian sortutako eta herritarrei zuzendutako

edozein lan-enplegu ekimen”