114 (2003ko iraila)

34
2003ko IRAILA, 114. ZENB. DOHAINIK IRAGANERA BEGIRATU BEHAR ETORKIZUN HOBEA ERAIKITZEKO Garai gogorrak herritar askorentzat

description

[Gerra zibila Zumaian] [Aro berri bat Zumaiako AEKn] [Oporrik luzeenak ere labur] [Erramun Manterola: gu lehorrekoan aldean ondo ibili ginen] [Bi bandera Telmo Deunek] (+326)

Transcript of 114 (2003ko iraila)

Page 1: 114 (2003ko iraila)

2003ko IRA

ILA,

114. ZE

NB

. DO

HA

INIK

I R A G A N E R A B E G I R A T U B E H A R E T O R K I Z U N H O B E A E R A I K I T Z E K O

Garai gogorrak herritar askorentzat

Page 2: 114 (2003ko iraila)

emen gara berriz ere!!

Abuztuko oporrakahazten saiatzen hasiorduko, danba! irailekoBaleike prestatzen hasibehar. Hori da hori kol-petik lurrera erortzea.

Hala ere, kolpe guztiak horrelakoakbalira…Hemen duzu, esku artean, opor ondo-rengo aurreneko Baleike. Aldaketahandirik ez dugu egin. Oraingoz, ezbehintzat. Aluga-se alokatzen zigunakitzulerako operazioa egin, eta Lisboa-tik Bilbora etorri da Oikiatik barrena.Aldameneko laguna zuen koadrillenbueltan ere isildu zaigu. Oraingoz ezditugu ordezkatu, baina kaskoan badi-tugu zenbait ideia. Badakizu, denborakontua…Bestelakoan, gainontzeko atalak igual-tsuak dira. Atia irekita duzu aldizkariaikusteko. Sartu eta lehenengo gelan zeberri galdera egin, eta erantzun batzukjasoko dituzu. Besteak beste, ikasturte-aren hasierak emango dizuna. Galde-tu, galdetu gehiago, erantzunak badi-ra- eta.Gela hori lagata, ezkerreko aldera jozgero, ur haunditan sartuko zara. Zailabadirudi ere, jardunian ere bertan egin

ahal izango duzu. Oraingoan biak gaiberari buruzkoak dira. 1936ko gerrakZumaian utzitako ondorioak aztertuditugu ur haunditan sartuta: kanpora-tuak, fusilatuak… Frontean ibili zirenzumaiarrak ere izan ziren. Horietakobat Erramun Manterola izan zen. Jar-dunian aritu gara Euskal Itsas Arma-dan aritu zen Erramunekin.Goiko pisutik jaitsi, eta beheko solai-ruan inkesta izango duzu. Zure zain.Bai, bai, zure zain. Inkesta egitekoera aldatu egin dugu. Orain arte guzuregana joan izan bagara, hemen-dik aurrera zuk etorri beharko duzuguregana. Hilero-hilero galdera bategingo dizugu, eta erantzunak e-postaren bitartez bidali beharko

dituzu. Hil honetako galdera ezagu-tu nahi baduzu, badakizu non aurki-tuko duzun…Sukalderik gabeko etxea ez litzatekeetxea izango. Gure sukaldetxora sartu-ta, olarro zopa gozo askoa izangoduzu. Lapikoa gainezka egiteko zoriandago: bertsolaritza, sexua, dietetika,eta internet. Horiek bai osagaiak!!Beheko solairu horretan bada gauzagehiago. Gela handi batean kirolariaksartu ditugu, eta hor dabiltza izerdipatsetan. Ondo begiratuz gero, pira-guistak, arraunlariak eta pilotariakaurkituko dituzu.Motzean esanda, hauxe duzu irailekoprestatu dizuguna. Barrura lasai sartu.Zure aldizkarian zaude.

H

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor ManterolaGurenda Serrano

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakEneko DorronsoroIbon ManterolaItxaso IbarraAitor ManterolaGurenda Serrano

KolaboratzaileakMiriam Romatet, Dani Carballo, Inaxio Tolosa,Belen Golmaio, Izaga Garzia, KoldoLandaluze,

Beñat Fernandez deArroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Natur Taldea, AnderHormazuri, Juan LuisRomatet

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitakoesanen eta iritzienerantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Argazkilaria: Eva Franco

txootx!

Page 3: 114 (2003ko iraila)

4 2 0 0 3 k o I R A I L A

atia irekitaSASIARTEKO KONTUAK

Gorka Cabello

Israelen, Iraken eta munduko beste hainbat tokitan minak,misilak eta era honetako "jostailuak" erabiltzen ari direngarai hauetan, aurten Oikiako SanBartolometan "torpeduak"izan ditugu nobedade, benetan suntsipen handiko arma bat.

Fabrikatzeko punta-puntako teknologia erabili da, Oikia-ko laborategi klandestinoetan goi mailako ingeniari errusia-rrak ibili dira lanean, torpedo txiki bezain indartsu hau lor-tzeko. Oikiako mafiak Errusiako mafiarekin dituen harremanonak medio hemen izan ditugu Emetterinean abuztu osoan.

Azaletik begiratuta ez zaie inolako gauza arrarorik antze-maten, baina oliba oliotan sartu eta tenperatura altu bateanjarri ondoren, jaki erakargarri eta goxoa dirudiena suntsipen

handiko "jostailu" bihurtzen da, batezere zure aho eta eztarri aldearentzat.Makina bat aho bero ixildu zituztenpreji-preji egindako torpedo berdehaiek. Marka ere erregistratutadago, ez Ibarrako langostinoak, ezeta Gernikako edo Lodosako pipa-rrak ere : Oikiako Torpeduak etakitto.

Urtero ekartzen digu San Bartolomek horrelako nobeda-deren bat, hurrengo urtean zer tokatuko ote da? Beno, dago-eneko urte bat baino gutxiago geratzen zaigu behintzat...

Torpeduak Oikian

BELDURRA ETA guzti eman ditnire gutunari erantzunez Jorge Otei-za "Quosque Tandem!" oihuka ima-jinatu dudanean!! Niri hainbat era-kusketarekin gertatzen zaidanbezalaxe, Ismael Manterola Ispizuakez zuen nik egindako galdera ulertueta "noiz arte, zer?" galdetu zuen.Beharbada oker egingo nuen galderaeta egokiagoa zen "artea noiz?" gal-detzea, baina ni ez naiz inor erakus-keta baten iruzkin kritikoa egitekoeta labur-labur, agian laburregi, nirepurrustadatxoa argitara eman nahiizan nuen, zenbait arteko (edo sasiar-teko) kontuk azkenaldian eragindidaten sentimendua adierazteko.

Arrazoi du Ismaelek, ez delakoerraza artea zer den eta zer ez eraba-kitzea, eta urteetan horretan dihar-duen irakasle bat azaltzera ausartzenez bada, ez naiz ni horretan hasiko,ezta gure aita ere. Sentitzen dudanaadibide batekin azaltzea izango dutonena, ordea; literaturarekin, esate

baterako. Inork gutxik jarriko duzalantzan "Obabakoak" liburu onadela, beste batzuei "El perfume"gehiago gustatuko zaien arren.Gutxiago ala gehiago gustatu, inorkez du lan horiek literatura direnikukatuko. Baina, DVko eskela litera-tura da? Eta Eroskin erosi beharrekogauzen zerrenda? Eta telefono aurki-tegia? Horrelako "testu" bat azkenaargitaratutako liburutzat aurkeztukobaligute bezala sentitzen naiz "arteerakusketa" batera sartu eta zenbaitproposamen ikusten ditudanean,engainatua. Artista eta kritikaribatzuek artelanak nola azaltzendituzten, hori bai izaten dela arteaaskotan!

Ismaelek ez du gogoko zezenketeiburuzko Zuloagaren erakusketankoadroekin nahasian mantelinak etasoinekoak ikustea, Gara egunkarikozutabe batean adierazi zuenez.Esanguratsuak iruditu zitzaizkidanhan jasotako zenbait esaldi (03-08-

30an): 1- "Erakusketak artean gaine-ko zerbait baino gehiago edozeingauza zirudien". 2- "Ez zait gehiegigustatzen trasteak kokatzea arte era-kusketetan". 3- "Guztiok ordaindubehar baditugu, kalitate eta interesmaila duen zerbait egin beharkodugu eta hori erakunde publikoenesku dago".

Ismaeli gertatzen zaion bezalaxe,nik ere ez ditut erakusketa batzueta-ko beste hainbat gauza atsegin eta ezzait iruditzen garai bateko irizpidee-kin baloratzen ditudalako denikedota jarrera itxiarekin agertzen nai-zelako. Artea, sasiartea edota simaurpila dela eztabaidatzen hasi gabe,aitari eta bioi ez zaizkigu adierazpi-de horietako batzuk gustatzen, uler-tu ala ez, eta beste zenbait lagunekere antzeko iritziak agertu dizkidate-nez, erakusketa edota artelanbatzuen kalitatea eta interes mailagutxienez zalantzagarriak iruditzenzaizkit, besterik ez.

Ibon Aizpurua

Page 4: 114 (2003ko iraila)

52 0 0 3 k o I R A I L A

EZIN KEXATU aurtengo udaraz. Eguraldia primerakoa (beroe-gi aukeran), gure hondartzak zoragarri (galipot gehiegi aukeran),itsasoaren egoera aparta, berdea izan baita banderatan nagusi(surferoentzat bareegi aukeran), uraren tenperatua mediterraneo-aren antzera ( epelegi aukeran), beraneanteak tamainan (denda-ri eta tabernarientzat gutxiegi eta zuhurregi aukeran), ...

Ezin kexatu aurtengo udaraz...Kexatu berriro ere iraileankexatu behar...

Salneurriak gorantza etenik gabe, lanez gainezka etenikgabe,...eta oporrak ze urruti ikusten diren! Egutegia begiratueta tarteko gorririk apenas!

Ederra gurutzbidea! Baina ezingo gara aurtengo udarazkexatu.

Kontsolatzeko okerrago daudeneibegiratzea bezalakorik ez dago, etaegia esan, gu baino egoera kaxka-rragoan makina bat bada: goseazhltzen ari da jendea 2003. urte-an, gaisotasunari buelta emanezinda ere lagun asko dagomunduan, espetxean zer esanikez, gizon-emakume burugabeenerruz gerra giroan murgildutabeste hainbeste, langabezian...Beraz, ezin kexatu!! Ez aurtengo udaraz bakarrik; gure bizi-moduaz ere ezin kexatu!!

Oporretako nagikeria kendu ezinda

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Arritxu Iribar

Page 5: 114 (2003ko iraila)

6 2 0 0 3 K O I R A I L A

trinidade santua

Pertsona hain da animalia absurdua, betibueltatzeagatik egiten duela joaneko bidaia: mendiraigotzen da berehala jaisteko, etxetik alde egiten dugabonetan "El Almendro"ko anuntzioan bezainpozik itzultzeko, txikiteoan taberna batetik joaten dabeste taberna batera sartzeko... Eta opor bidaia,gizakiaren beste erritual absurdu bat gehiago da."Urrutikoazkenpuntara" joaten gara, itzultzean etxea gusturahartzeagatik. "Hemen ze ondo bizi garen" frogatzeagatik geureburuari. Herri honetan, gure tripako min eta miseria guztiekinere, ondo bizi baikara.Madrileño kastizoek hartzen duten disgustua horixe omen da,gainera. Igeldon nekazal turismoa duen batek kontatzen zidan.

Turista madrileño askori sumatu die Euskal Herrianmiseria topatzeko gogoa; gure eguneroko bizitza"tentsioz" betea imajinatzen dute, kale batzuetansartzerik ere ez dagoela, kanpotarrekiko itxiak garela...Gerrako kazetariak balira bezala omen datoz horixetopatu nahian, euren buruari frogatzeko zeinen ondo

bizi diren Madrilen. Eta udan, Euskal Herriko edozeinbazterretan aurkitzen dutena festak dira, kaleko bizitza,hondartza giroa, patxada, umorea. Eta horrek jada ez omen diehainbesteko graziarik egiten.Tristea da nork bere herria baloratzeko, kanpora joan eta besteakgaizki bizi direla ikusteko behar hori. Zorionez, kanpoan erepozik bizi dira.

Ez da hondartzan toailarentzattoki arazorik, ez paol bideanperegrinazio jendetsurik. Kasikamaitu dira aurtengowhereisthebeach? etaparairazarautz?ak. Ez da askoz

argazki kamara hots gehiagorik entzungo aurtengoz,euria ari baitu.Eta bada euria ari duen bazter gehiagorik eremunduan. Etxera datozkigun giriei iseka eginondoren trajebaño-argazkimakina-mapa kit-ahartzeko lotsarik izan ez dutenek bisitatutakolurraldeak. Han ere ari du, eta han ere toailek ezdute arazorik orain.Euria hastean, etxean sartu eta barandila gainekottan-ttan hotsa lagun, ikusitakoak, oporretanbizitakoak ekartzen ditugu gogora. Hango hirienharrera, besteko jendearen goxoa…eta okerreneraere, etxera itzultze hutsak ematen duen satisfazioakmerezi izan du.Eta eman digutena baloratzean ohartzen gara, gukere eman dezakegunaz. Eta posible dela gukkanpoan bilatzen duguna besteek hemen aurkitzea.Ez baikara Gugenheim eta ETA bakarrik (aurtenReala ere sar genezake zaku hontan). Han erehemen bezala, euria egiten baitu.Ez zinen gehiegi bustiko Estitxu, ezta?

Baina ez naiz munduko beste bazterretako euriaren bilaatera. Hemen bertan ibili naiz trajebaño-argazkimakina-mapa kit eta guzti. Txikitan ere horrelaxe pasatzengenuen uda osoa Zumaian, eta horrek "ikastolako lehenegunaren trauma" sorrarazten zigun. Irakasleak, betigaldera berarekin hasten zuen ikasturtea: "Nun izanzeate oporretan?" Korroan exerita, banaka banaka erantzun beharinterrogatorioari."Zeinurrutirago" izeneko turismo bulego bihurtzen zen gela: "ni Cuban etaErrioxan" lehenengoak, "A, ni Cuban lehengo urtian izan nintzan. AurtenItalian eta Andorran" bere ondokoak, "Ni Menorcan, Irlandan eta Parisen"nire ondokoak. Eta nik nire erantzuna ematerako, gela osoak batera koruaosatuz: "ni ZUMAIAN!!!". Eta gero zetozen komentarioak: "urtero Zumaiarajuten zerate, Zumaiaraino "bakarrik", inoiz Mutrikuko muga pasa gabe..."Primeran pasatu uda, beste gelakideek adina disfrutatu hondartzan, mendianeta jolasean, eta akonplejatu egin behar, "beti-kanpokoa-hobe" horien kulpaz!Eta gauzak zer diren! Ume garai osoa pasatu nuen gurasoei kanpora ateratzekoplastada ematen, urrutiko bidaiekin ametsetan... Eta orain, 18 urteko mugaaspalditxo pasata, nora joan pentsatu besterik ez, eta urtero gauza bera egitendut: bertan gelditu!Jendea ito egiten omen da hemen, herri txiki honetan. Ni lanean itotzen naiz,edo neure burua soportatu ezinda itoko naiz... Baina hemengo inguruaapreziatu eta gozatzeko ez dut problemarik. Eta orain, oporretatik bueltankoadrilan korroan exeri, eta betiko galdera egiten dugunean (alegia, "nun egonzeate?"), azken esaldia beti izaten da: "ba, hemen baino hobeto ez da inonbizitzen". Nik, ixilean, irripar zuhur bat egiten det: "banekien! Ikusten?Aukerarik onena egin det!".

Euria ari baitu Eneko Dorronsoro

Ixiar Eizagirre

Tira, erreka-zokoak miatu ditut udan...Estitxu Eizagirre

Bueltatzeagatik joaten gara

Page 6: 114 (2003ko iraila)

72 0 0 3 K O I R A I L A

ze berri?

Hastear dagoen ikasturtean gauzaasko estreinatuko dituzte. Egoitza,irakasleak eta zenbait ikastaro,berriak izango dira.

Ohikoak diren alfabetatze, euskal-duntze eta EGA prestatzeko ikastaro-ak ere emango dituzte. Horietanmatrikulatzeko epea irailaren 11n ire-kiko da, eta irailaren 30ean itxi. Besteurteetan baino beranduago ipinidute izena emateko epea. Jendeakbukaerara arte ez du izenik ematen,eta gainera, egoitza berria prestatzenari dira. Horra matrikulazio epeaatzeratzeko motiboak. Ohiko ikastarohoriek urrian hasi eta ekainean buka-tuko dira. Astelehenetik osteguneraizango dira klaseak, eta bi orduko

iraupena izango dute. Udalak, bekenbitartez, diru laguntzak emango diz-kie ikastaro horietan izena ematendutenei.

Ikastaro bereziakAEK-k eta Udalak lortutako hitzar-menari esker, hainbat ikastaro berriizango dira aurten: eskoletan guraso-en taldeei emango zaiena; herrikomerkatariei zuzendutakoa; eta etorki-nei eskainiko zaiena. Udala arduratu-ko da ikastaro horien inprimakiez etapropagandaz. Udalak berak bideratu-ko ditu izena emateko lan guztiak.Gainera, ikastaro edo tailer horietanparte hartu nahi duten guztiei udalakberak ordainduko die ikastaroa. AEK-ko irakasleek emango dituzte ikasta-

rook. Aukera bikaina, beraz, ikastaroedo tailer horietan izena emateko. 20ordukoak izango dira eskoletan gura-soei eskainitakoa, eta merkatarientzatprestatu dutena. Azaro aldera haste-ko asmoa dute. Etorkinentzako ikas-taroa nolakoa izango den oraindik ezdute erabaki. Udala ari da horretazarduratzen, eta etorkinen erroldaegin arte ez dute erabakiko ikastaroaknolakoak izango diren.

Parte hartzeko deialdiaZumaian azken urteetan asko jaitsida ikasleen kopurua. AEKtik deialdiberezia egiten zaie euskalduntzeko,alfabetatzeko eta EGA prestatzekoasmoa eta gogoa duten guztiei izenaemateko. Baita gurasoei, merkatarieieta etorkinei ere. Udalak eta AEK-klortutako hitzarmenari esker aro berribat hastera doa. Ea ikasle kopuruakere gora egiten duen.

ARO BERRI BAT ZUMAIAKO AEKn

Goizane da irakasleetako bat. Ikasturte berria noiz hasiko zain dago egoitza berriatxukuntzen diharduten bitartean.

BULEGOKO ORDUTEGIA(EGOITZA BERRIA AITA MARIZINEAREN ONDOAN DAGO,

HELDUEN HEZKUNTZARAKOKLASEAK EMATEN DIREN

EGOITZA BEREAN)Goizez: 11:00 – 13:00

Arratsaldez: 17:00 - 20:00

Page 7: 114 (2003ko iraila)

Udaletxeak Kutxaren laguntzarekinJulene Azpeitia 16. Ipuin Lehiaketaantolatu du. Literatur sorkuntza bul-tzatzea helburu duen lehiaketa honekaurtengoan bi berrikuntza izango ditu.

Orain arte egindako guztietan lanakaurkezteko epea irailaren 30a izatenbazen ere, aurtengoan urriaren 20abitartean izango da euskaraz idatzirikoipuinak aurkezteko aukera. Beraz, nor-baitek parte hartu nahi badu garaizdabil oraindik.

Bestetik, sarietan banatuko den dirukopurua igo egin da. Oraingoan lehe-nengo saria 3.000 eurokoa izango da,bigarrenak 1.500 euro irabaziko ditu etazumaiar onenaren saria eskuratzen due-nak 1.000 euro poltsikoratuko ditu.

Iazko edizioan guztira 25 lan aurkeztuziren. Horien artean nabarmentzekoa daZumaiarren partaidetzak izan zuen igoe-ra. Bestetan, hiruzpalau zumaiar aurkez-ten baziren, azkenekoan zazpi lan izanziren bertakoenak.

Hamabost urtetako lan sarituekin, hauda, 41 lanekin osatutako liburu bat kale-ratuko da aurtengoan.

Parte hartzeko baldintzakLehiaketara aurkeztutako idazlanak eus-karaz idatzita egon beharko dute, oriji-nalak izan eta argitaragabeak. Ezin izan-go dira aurkeztu beste hizkuntza batean

idatzi eta euskaratuak izan diren lanak.Idazlanen gaia librea da, eta gutxienez 10horri izan beharko ditu. Azkenik, idazla-nak onartua izateko, izenburua bakarrikeramango du agerian. Ipuinarekin bate-ra, gutunazal txiki bat bidali beharko da,horren kanpoaldean lanaren izenburuajarriz, barrualdean, berriz, egilearendatu pertsonalak jarriko dira. Lanak uda-leko euskara batzordera bidali beharkodira, Julene Azpeitia Lehiaketarako delaadieraziz.

Literaturaz Aurtengoan bosgarren aldiz egingo daliteratura hizpide duen tailerra.Udazkenean Jon Alonso izango dugutailer honen gidaria. Aurreko urteetanPako Aristi, Yolanda Arrieta eta AnaUrkiza idazleak izan ditugu herrian tai-ler honetan.Literaturaren arloan tailerra ez da izangoegingo den ekintza bakarra. “Gaur egun-go idazle baten erronka eta arazoak” gaiaahotan harturik, Jose Mari Iturraldeidazlearen hitzaldiaz gozatzeko aukeraizango dugu.

2 0 0 3 K O I R A I L A

ze berri?Abian da XVI. Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketa

Erribera kalea Tel. 943 861523

Baltasar Etxabe, 5Tel. 943 14 31 35

8

Julene Azpeitia idazle zumaiarrarenoroimenez egiten da urtero ipuinlehiaketa.

Page 8: 114 (2003ko iraila)

92 0 0 3 K O I R A I L A

BALKOITIK BALKOIRAEuskal jaiaren egitarauan barne bertso-lariek saio berezia egin zuten. SebastianLizaso Kofradia aldeko balkoian zelaeta Irazu beste aldean, elkarri zirenaketa ez zirenak esaten jardun eta saiopolita eskaini zuten.

OIKIAN SAGARDOZ BUSTITABerotasunari nolabait aurre egin behareta eztarria bustitzeko ez zen sagardorikfalta izan San Bartolome bezperanOikiako plazan. Sustrai Colina eta JonMaia aritu ziren, trikitilarien laguntza-rekin, postu batetik bestera joan, bakoi-tzeko sagardoa probatu eta zerbitzariakzirikatzen.

BERTSOLARIAK ARRAUNEANIaz egindako proba gustatu eta aurtenere hainbat bertsolari etorri ziren TelmoDeuneko tostak probatzera: Egaña, Itu-rriaga, Arzallus, Colina, Lujanbio,Mendizabal, Murua… Itsasoan saiobat egin, ibaian gora joan etaordubeteko jardunaren ondo-ren, hamaiketakoaren etabazkariaren txanda etorrizen. Olagarroa eta txakoli-nak asko, baina bertso gutxiegun horretan.

AFARI MAGIKOATokia ere halakoxea zen etaoso saio berezia eskainizuten Andoni Egañak etaMaialen Lujanbiok Itzu-rungo hondartzan. Nahi bainogeroago hasi ziren abesten, ia 120laguni afaltzen ematea ez da lan-tegi makala eta. Zaparrada politabota zuen hasieran eta lehenbizikosaioa bakoitzak toki batetik egin zuten:Maialen toldopean zela eta Andonimahaien ondoan sonbrilla batenazpian. Egoera xelebre hark bertsotara-ko gaia eman zuen behintzat! Bigarrensaiorako, ordea, atertu zuen eta petrile-an eserita abestu zuten, jendea beraieieta itsaso begira zutela. Film luzebezain eder bat irudikatu zuten, haba-nera sorta eta guzti, ordu eta erdikosaioan eta jendeak gozatu ederra hartuzuen.

Abuztuan bertso ugari

Page 9: 114 (2003ko iraila)

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

10 2 0 0 3 K O I R A I L A

Ia hiru hilabete oporretan egon etagero, herriko haurrei eta gazteei esko-lara bueltatzeko ordua iritsi zaie.

Zumaiako eskoletan, hasi berri denikasturteari begira ez dago berrikun-tza handirik. Matrikulazioari dagokio-nez, iazko kopuruen antz handia duteaurtengoek.

Herri Eskolan, lehengo urtean bainohiru haur gehiagok eman dute izena 2urtekoen gelan. Beste gainontzean,kopurua iazkoaren parekoa da. Joanzen urtean etorkinek izena emanbazuten ere, aurtengorako etorkinberririk ez dute Herri Eskolan.

Oikiako Eskolan Lehen Hezkuntzaosorik ematen dute. 2 urte dituztene-an hasten dira umeak, eta 12 urte betearte Oikian bertan ikasteko aukeradaukate. Aurten 27 ikasle dituzte guz-tira, iazko kopuruaren antzekoa. Tar-tean dira Oikian bertan bizi diren bisenegaldar. Hasi berri den ikasturtera-ko, eskolan bertan berrikuntza batzukegin dituzte. Egoitza txukundu egindute zenbait obra eginda. Eskolaberria egiteko egitasmoa abian da,gainera. Udalak lurrak erosita ditudagoeneko. Baita Hezkuntza Sailariutzita ere. Orain lanak eman eta has-tea besterik ez da falta. Hala ere, ezdakite noiz hasiko dituzten eskolaberria egiteko lanak.

Maria eta Jose Ikastetxean zertxobaitgora egin du matrikulazioak. Guztira528 ikasle izango dituzte aurtengoikasturtean. Etorkinei dagokienez,oraingoz bi dira izena eman dutenak.Berrikuntzen artean, hainbesteburuhauste sortzen ari den 0-3 urtebitarteko haurren eskolaratzea dute.Berrikuntza ez da, urte batzuk dara-matzatelako urtebete eta hiru urtearteko haurrak eskolaratzen. Berri-kuntza eskolaurrea deitzen zaion arlohorren baldintzetan dago. Ordutegieta egutegi berezia dute. Irailean etaekainean goiz eta arratsaldez izango

dituzte eskolak; Aste Santuan etaGabonetan jai egunetan bakarrikizango dute jai; eta uztailean irekitaegongo dira.

Beste berrikuntza bat ere azpima-rratu digute. Nahiko berezia deladiote. Irakasleen eta ikasleen artekoharremanak hobeto kudeatzeko egi-tasmo bat jarriko dute abian.

Zumaiako Institutuan iaztik aurten-gora ez da aldaketa handirik. Joanzen ikasturtean baino 12 ikaslegutxiago izango dituzte. Ikasketeidagokienez, aurten ere jarraitukodute iaz hasi ziren erdi mailakozikloko elektrizitatea irakasten. Gai-nera, langileei zuzendutako enpre-sen mantendua izeneko ikastaroaaurten ere izango da. Goi mailakozikloaren barruan dagoen katalogomodularra deritzon ikastaro horrekbi urteko iraupena du. Iaz titulatuziren, hain justu, ikastaro hori eginzuten lehen ikasleak. Titulu horilortu zuten Euskal Autonomia Erki-degoko lehen ikasleak izan zirenZumaiako Institutukoak.

Bestalde, kexu dira institutukoarduradunak. Orain urte asko, gaztejende asko kanpora joaten zen batxi-lergo ikasketak egitera. Hemen ikas-keta horiek egiteko aukera egoteaeskatzen zutenak, oraindik ere kanpo-ra joaten direla diote. Horren kexudira Zumaiako Institutuan.

Oporrik luzeenak ere laburze berri?

Hemendik aurrera, umeak gutxiagoikusiko ditugu kalean

Page 10: 114 (2003ko iraila)

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

112 0 0 3 K O I R A I L A

Aquanaut ontzia uretaratu ezindaarazo tekniko batzuengatik

Abuztuaren 29a. Arratsaldeko 6ak. Ohi-turari jarraituz, xanpain botila ontzia-ren kroskoan puskatu zuten. Ikuskizu-na ikusteko bildu zen jendea irrikaz,ontzia beherantz noiz hasiko. Bainaontzia ez zen mugitzen. Atoi ontzienlaguntza ere alferrikakoa zen. Ahalegi-naren ahaleginaz ontzia eta atoi ontzialotzen zituen soka eten egin zen. Den-bora aurrera, baina Aquanaut geldirik.Beste saio bat egin zuten atoi ontziek,eta pixkat mugitu zuten ontzia. Azke-nean, etsiak jota uretaratzea bertanbehera uztea erabaki zuten. Beste saiobaten zain, lasai asko dago Aquanautnoiz uretaratuko itxaroten. Gertatzendira horrelakoak.

Gertatzen dira horrelakoak

Parroki ondoko etxea berri-tzeko lanak egiterakoan, iru-dietan duzuen zuloa agertuda. Hutsik dago, baina ema-ten du, barruan garai bateanirudiren bat gorde zuela.Noren irudia zen eta noiz-koa ez dakigu.

Zer zegoenhor?

Lehen diskoa ateratzear

Karidadeko Bentaren lehen diskoa iraila bukaeran kaleanizango da. Bertsoak oinarri hartuta, musika mota askonahasten dituzte zumaiarrek.

Page 11: 114 (2003ko iraila)

12 2 0 0 3 K O I R A I L A

Irailaren 6an alde zaharrak ErdiAroko itxura hartu zuen. Pregoiak,bufoiak, orduko lanabesak... Orainmila urteko bizimodua ezagutzekoaukera izan zen. Jende asko bilduzen alde zaharrean.

Erdi Eroaze berri?

Page 12: 114 (2003ko iraila)

132 0 0 3 K O I R A I L A

Page 13: 114 (2003ko iraila)

14 2 0 0 3 k o I R A I L A

36ko gerrako Euskal ItsasArmadari buruzkoerakusketa ikusi ahalizango da AlondegiZaharrean irailaren 17tikurriaren 5era bitartean.Aitzakia paregabea1936ko gerrak Zumaianola astindu zuengogoratzeko.

ur haunditan

ERRA GUZTIEK krudelkijotzen dituzte tokian tokikoherritarrak. Era batera edobestera, denei eragiten die.36ko uztailaren 18ko altxa-

mendu militarraren ondorioz piztu zengerra hark zumaiarrentzat kalte latzakekarri zituen. Mota guztietako kalteak.Fusilatuak, kanporatuak, fronteetanhilak…familia asko eta asko erabat txi-kitu zituen gerra hark. Gerra guztiekbezala.

70 urte ere ez dira Espainiako GerraZibila piztu zela. Historiari buruz arigarela, urte kopuru hori ez da denbora.

Atzo goizeko kontuak dira, nolabait esa-tearren. Garai hartako gobernu errepu-blikarra botatzeko egin zuten altxamen-dua matxinoek. Nazionalistak zirenmatxinoak. Nazionalista espainiarrak.Frankistak. Faxistak. Beraien buru,euskaldunok, zoritxarrez, ederki askogogoratzen dugun Francisco Francojenerala. Matxinoen helburua errepu-blikarren gobernua bazen ere, ederkiastindu gintuen gerra hark.

Euskal Herrian Nafarroan hasi zutenmatxinada. Mola jenerala buru zutela,berehala menderatu zuten erreinuzaharra. Araba ere azkar asko beregana-

G

G E R R A Z I B I L AZ U M A I A N

36ko irailaren 20anzubi txikialeherrarazi zutennazionalei herriansartzea eragozteko.

Zumaiar askok ihesegin behar izanzuen gerrarenbeldur. Beste askokanporatu eginzituzten.

Page 14: 114 (2003ko iraila)

152 0 0 3 k o I R A I L A

tu zuten. Gipuzkoa eta Bizkaia men-dean hartzeko arazo gehiago izanzuten frankistek.

Gerraren hasiera ZumaianGure herrira altxamenduaren albiste-ak iristen baziren ere, oso notizianahasiak ziren. Zumaiarrek ez zutenuste, aurreko altxamenduek bainogarrantzia handiagoa izango zuenikorduko hark. Oker zeuden. Lehenalbisteak iritsi bezain pronto, herrikoezkertiarrak eskuineko ideologia zute-nen atzetik abiatu ziren. Batzuk atxilo-tu, eta Udaleko kartzelan sartu zituz-ten. Gertakari horiek kenduta, ordea,herrian ez zen arazo handirik izan.36ko uztailaren bigarren erdia, abuz-tua, eta iraila ia osoa lasai samar igaroziren Zumaian. Garai latzenak iristekozeuden.

1936ko irailaren 21aZumaiarrek sekula ahaztuko ez duteneguna. Espainiar nazionalistak herrirasartu, eta Zumaia beraien esku hartuzuten. Zumaiarrek, hala ere, azkenahalegina egin zuten herriari eusteko.Bezperako gauean, irailaren 20an, zubitxikia leherrarazi zuten espainiar nazio-nalistei bidea ixteko. Alfer alferrik.Gure herria etsaien esku zegoen.Orduan hasi ziren zumaiarrak gorriakikusten.

Herria frankisten esku gelditu zelaikusita, eta haien errepresioren beldu-rrez, hainbat zumaiarrek alde eginzuten. Iheslari gehienak abertzaleaketa ezkertiarrak ziren. EskuindarrekZumaia bereganatu orduko, ospa eginzuten.Bizkaia aldera jo zuten ihesi.Beste asko, hala ere, Zumaian geldituziren. Horietako asko abertzaleakziren. Abertzale eskuindarrak eta eliz-koiak. Matxinoek borondate ona zute-lakoan gelditu ziren… Denborarekin,bai damutu ere!! Berehala erakutsizuten nazionalista espainiarrek euren

IZENA JAIOTZA HERIOTZA HERIOTZA ADINA EGOITZA

LEKUA DATA LEKUA

AGIRRE GALLASTEGI,

Pedro Julian Elgoibar 1936-10-01 Meagas 24 Z umaia

AIZPURUA AZCUE,

Tomas Nemesio Zumaia 1937-04-09 Zumaia 58 Zumaia

AMILIBIA MUGICA,

Francisco Zumaia 1939-11-25 Zumaia 21 Zumaia

ANOAIN MlRANDA,

Manuel Maria Los Arcos 1936-09-24 Zumaia 21 Zumaia

ANTIA,

Julian Zumaia Hondarribia Zumaia

BASURTO QUEREJETA,

Pedro Zumaia 1936-09-03 Iruñea Zumaia

BERISTAIN ALDALUR,

Jose Antonio Deba 1938-06-05 Zumaia 21 Zumaia

GlRARDO LOPEZ,

Rogelio Cadiz 1939-12-11 Zumaia Zumaia

OSA lRAUNDEGUI, Deustuko

Juan Maria Zumaia 1939-02-15 kartzela Zumaia

SAN MARTIN,

Gregorio Mendigorria 1936-09-22 Zumaia 42 Zumaia

ZUBIA AIZPURUA,

Luis Z umaia 1936-09-30 Donostia 40 Zumaia

FAXISTEK FUSILATURIKO PERTSONAK ETA DESAGERTUAK

Iheslari gehienakemakumeak eta haurrakziren. Etxea utzi, eta iaezer gabe alde egin zuten.

Page 15: 114 (2003ko iraila)

16 2 0 0 3 k o I R A I L A

benetako aurpegia. Etxeak husten hasiziren, lapurretak egiten, eta herriangelditu zirenak barregarri lagatzen.Emakumeekin egindakoak aipamenberezia eskatzen du. Ilea ondo-ondotikmoztu eta bandera espainolak margo-tu zizkieten; komunak garbitu beharizaten zituzten…Sekulakoak eta biegin zizkieten.

Hala ere, krudelkeria goia jotzekozegoen oraindik.

FusilatuakHerria bereganatu eta lehenengo egu-netan, miaketa asko egin zituzten fran-kistek. Gerran etsaiak zituzten errepu-blikarrak eta abertzaleak atzeman nahizituzten. Atzeman eta atxilotu. Altxa-mendua hasi zenean ihes egin zutenakez ziren asko izan. Horregatik, herrianziren oraindik abertzale gehienak.Baita ezkertiar batzuk ere. Ez zitzaienzaila egin horiek atxilotzea. Makina batpreso hartu, eta aurrez eskuindarrakegon ziren Udaleko kartzelan sartuzituzten. Horrekin konforme ez, etaankerkeriarik ankerrenetakoa eginzuten preso gehienekin.Fusilatu. 36koirailetik aurrera hamaika zumaiar fusi-latu zituzten ( bost ez ziren zumaia-rrak, baina gure herriarekin era batekoedo besteko lotura zuten).

KanporatuakGerra guztietan izaten dira. Mundu-

ko edozein bazterretan aurki daitezke.Kanporatuak dira. Erbesteratuak. Gerrahartan zumaiar asko izan ziren neurrigogor hori nozitu zutenak.

Zumaia izan zen Euskal Herriankanporatu gehien izan zuen herrietakobat. 1937ko otsaila eta martxoa bitarte-an egin zituzten kanporaketak. 256zumaiar izan ziren kanporatuak.Gehienak emakumeak eta haurrakziren. Bizkaia aldera bidali zituzten,eta Kortezubiko bainu-etxean bilduzituzten guztiak. Bizkaiko fronteren

batean gerran ari zen senidea ikustekoitxaropenarekin ziren gehienak, bainaasko eta askoren itxaropena itzali eginzen. Ez seniderik, eta ez ezer. EtsaiekBilbo menderatu zutenean, 37ko ekai-naren 19an, kanporatuetako batzuekatzerrira joatea erabaki zuten. Bizimo-du berria eraiki nahi zuten. Gerrabukatu zenean, 1939an, kanporatueta-ko batzuk Zumaiara itzuli ziren. Ezzieten harrera ona egin frankistek. Kan-poko herriren bateko gaitzen bat ekarri-ko zuten "beldurrez", BenefizentziakoEgoitzaren Ospitalean berrogeialdianjarri zituzten . Gerrara joan ziren zumaiarrak ere

asko izan ziren. Batzuk Eusko Guda-rosteko batailoietan aritu ziren. Bestebatzuk, berriz, Euskal Itsas Armadan.

Euskal Itsas ArmadaArrantzurako eta beste lan batzuetakoegindako ontziak, gerrarako prestatubehar zituzten euskaldunek. Besterikez zegoen. Horietako zazpi ontziZumaian egindakoak ziren: GoizekoIzarra eta Iparreko Izarra bouak; etaMaria Angeles, Julito, Marcos, Delfina,eta Salvador minaketariak. Euskal

Zumaia izan zen

Euskal Herrian

kanporatu gehien

izan zuen herrietako

bat.

Gudari zumaiarrak daude argazkihonetan. Asko izan ziren gerrarajoan zirenak.

Page 16: 114 (2003ko iraila)

172 0 0 3 K O I R A I L A

ontziek bi lan nagusi zituzten. Batetik,merkataritza eta arrantza babestu. Bes-tetik, itsaspeko minak kendu. Tartean-tartean, hala ere, frankisten armadare-kin topo egin zuten. Gertaera ospetsue-na eta gogorrena Matxitxakoko Gudaizan zen. Bi egun iraun zituen. Lehe-nengoan, Galdames merkatal ontziababesten ari zen Gipuzkoa boua iahondoratu zuen Canarias izenekoontzi frankistak. Bigarren egunean,Galdames ontzia babesten ari zirenNabarra eta Donostia bouen kontra jozuen Canarias ontziak. Ondorio larriakizan zituen eraso hark. Nabarra bouahondoratu zen, eta bertako marinelgehienak hil.

Gertaera latz horrek mendekua izanzuen handik urtebetera. Ontzi errepu-blikarrek Canarias ontziaren bikia zenBaleares ontzia hondoratu zuten. Bizumaiarrek bertatik bertara bizi izanzuten gertaera hori, Francisco Elosuaketa Erramun Manterolak.

Gerra 1939ko apirilaren 1ean bukatuzen ofizialki. Ez dago esan beharriknortzuk izan ziren garaile.

Gerra osteko urteakGerrak berarekin dituen ondorio larrie-nak pixkanaka bukatzen joan bazirenere, gerra ondorengo urteak ez zirengozoak izan euskaldunontzat. Zumaianbertan ere arazo asko izan zituzten fran-kistekin. Gerra bukatu eta ia 40 urteluzez nozitu behar izan zituztenzumaiarrek diktaduraren ondorio negar-garriak.

Izena: AMAS URBIETA, JacintoKidetza: EAJZeregina: Miren Koldobike izeneko kanoa automobileko mekanikari (1936ko abendua-l937ko apirila). Berabille izeneko kanoa automobileko mekanikari (1937ko maiatza -ekaina).Epailla SL izeneko kanoa automobilean itsas karabineroen zerbitzura (1937ko ekaina).

Izena: AMAS URBIETA, Jose MariaKidetza: EAJZeregina: Miren Koldobike izeneko kanoa automobileko bigarren mekanikari (1936kourria1937ko martxoa). Berabille izeneko kanoa automobileko mekanikari (1937ko martxoa-ekaina). Txepetx ontzi laguntzailean itsas karabineroen zerbitzura (1937ko ekaina-uztaila).

Izena: AMAS URBIETA, RupertoKidetza: ELAZeregina: Itsas armadaren Getxoko kuarteleko marinel (1937ko ekaina). J.L. Diez izenekoontzi destruktorearen zerbitzura (1937ko ekaina-uztaila). D-l6 (Anthon Mari) minaketariarenzerbitzura (1937ko uztaila -iraila).

Izena: EGAÑA EGAÑA, Jose AgustinKidetza: EAJ , ELAZeregina: Gasteiz izeneko bouan zaindari (1937ko urtarrila-maiatza). D-l9 (Ibai Ederra) etaD-ll (Arco) minaketarietan marinel (1937ko maiatza-uztaila).

Izena: ELOSUA ZUBIMENDI, FranciscoKidetza: EAJZeregina: Gipuzkoa izeneko bouan mutil (1937ko otsaila-apirila) eta marinel (1937ko apiri-laabuztua).

Izena: GOROSTOLA ETXABE, IgnacioKidetza: ELAZeregina: Epailla izeneko laguntza ontzian parroi (1937ko martxoa-maiatza). Gasteiz izene-ko bouan patroi (1937ko uzraila-abuzrua).

Izena: MANTEROLA ANTIA, VicenteKidetza: EAJ , ELAZeregina: Itsas Armadako artillero Getxon (1937ko maiatza-ekaina). Ciscar izeneko lagun-tza ontzian kabu (1937ko ekaina-urria).

Izena: MANTEROLA GALDONA, FelipeKidetza: EAJZeregina: Miren Koldobika izeneko kanoa automobilean marinel (1936ko abendua 1937koapirila). Angel de la Guarda (1937ko apirila-ekaina) eta San Ignacio (1937ko uztaila-iraila)laguntza ontzietan bigarren mekanikari.

Izena: MANTEROLA GALDONA, LuisKidetza: EAJ Zeregina: Sestaoko konponketa tailerreko marinel (1937ko maiatza-ekaina). San Ignacioizeneko laguntza ontziko marinel (1937ko ekaina-iraila).

Izena: MANTEROLA GALDONA, RamonKidetza: EAJ Zeregina: Nabarra izeneko bouan sukaldari laguntzaile (1936ko abendua-1937ko otsaila).Gipuzkoa izeneko bouan mutil (1937ko otsaila-ekaina). Ciscar izeneko laguntza ontzianmarinel (1937ko ekaina-urria).

Izena: URRESTILLA ZUBIA, RamonKidetza: EAJ Zeregina: D-4 (Mourisca) minaketarian koipeztatzaile (1936ko abuztua-1937ko azaroa).

Iturria: Erkibe Kultur Taldea.

EUSKAL ITSAS ARMADAN PARTE HARTU ZUTEN ZUMAIARRAK“Iparreko Izarra” barkuaZumaian egin zuten.

Page 17: 114 (2003ko iraila)

18

jardunian

2 0 0 3 K O I R A I L A

txean hartu gaitu Erramunek,eguneroko irteera egin aurre-tik. Memoria ikaragarria duelaerakutsi digu. Orain 70 urtekokontuak atzo goizekoak bezain

ondo gogoratzen ditu.

Gerra hasi zenean zertan aritzenzinen?Erramun Manterola: Orduan langa-bezian ginen. Gu itsasoan ibiltzenginen, etxeko ontzian. Garai hartan,ordea, lanik gabe ginen.

Zumaian nola bizi izan zenutengerra hasiera?Erramun: Horrelako egoerak bizi ohidiren bezala. Soldadu jantzitakobatzuk azaltzen hasi ziren, tropakzetozenaren seinale. Bazetozela esa-ten zuen jendeak, eta horrela.

Gero gaiztotu zen giroa. Zumaiarasko gerrara joan zineten. Zu bestebi anaiekin joan zinen. Etxeansenideek nola hartu zuten egoerahori?Erramun: Gogorra izan zen. Gerrazela-eta, gazteenok aurrera, frenterajoan izan behar genuen. Hori horrelazen, eta zetorren bezala hartu beha-rra zegoen. Asko Zumaiatik bidalizituzten, baina gure aita-eta hemengelditu ziren.

Euskal Itsas Armadan ibili

ziren zumaiarretatik bizirik

dagoen bakarra da. Itsasoko

gerra bertatik bertara bizi

izan zuen.

G U D A R I AERRAMUN MANTEROLA

“Gu lehorrekoenaldean ondo ibiliginen”

E

Page 18: 114 (2003ko iraila)

192 0 0 3 k o I R A I L A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

Elkarren berri izaten al zenuten?Erramun: Zaila zen. Baina behin, laguna nuen ondarru-tar makinista batek, hamabost egun lehenago Zumaianegon zirela esan zidan. Aita eta senideak ondo zeudelaesan zidan. Eskerrak hari. Bestela ez zegoen elkarrenberri izaterik. Ezta pentsatu ere.Gero bai, gerra bukatu zenean, anaiaFrantzian zegoen, eta ni Cartagenan,eta etxekoek kartak bidaltzen zizki-guten.

Gerra garaian, ontzi askotan ibilita-koa zara. Non hasi zinen?Erramun: Hasi “Nabarra” bouanhasi nintzen. Gero “Gipuzkoa” boura pasa ninduten.Orduan izan zen Matxitxakoko borroka hura. Gero“Ciscar” destruktorean ibili nintzen, baina hura hondora-tu zutenean, Frantziatik barrena Cartagenara joan nin-

tzen. Han “Libertad” kruzeroan ontziratu ninduten.Hantxe bukatu nuen gerra.

Ontzietan zein lan egiten zenituen?Erramun: Erizaina nintzen. Borroketan zauritzen zire-

nak hartu, eta eritegira eramatennituen. Horixe zen nire lana. Bakoitzakbere lana zeukan. Bere destinoa. Batzukkanoietan egoten ziren; beste batzuk tor-pedoetan.

Itsaso zabalean frankisten ontziakziren “Canarias” eta “Baleares” beza-lakoak parez pare ikusita, zer pentsa-

tzen zenuten?Erramun: “Fuego, fuego eta fuego”. Besterik ez genuenpentsatzen. Ez zegoen beldurrik izaterik. Gero, gauzakokertzen zirenean, nola ihesi pentsatu behar. Baina bitar-

“Fuego, fuego etafuego. Besterik ez

genuenpentsatzen”

Page 19: 114 (2003ko iraila)

20 2 0 0 3 k o I R A I L A

tean “fuego”. Pentsa ezazu, haien ontziak oso ondo pres-tatutakoak zirela. Gureak, berriz, ahal zen moduan egin-dakoak ziren.

Matxitxakoko borroka ezaguna bertatik bertara biziizan zenuen.Erramun: Bai, han ginen. Nabarra bouahondoratu ziguten. Orduan Gipuzkoabouan nintzen. Galdames izenekoontzia babesten ari ginen. Itsaso txarrazen. Bilbo parera iritsi ginenean, fran-kisten “Canarias” ontzia guregana zeto-rrela ikusi genuen. Parean jarri zitzai-gun, eta “bum, bum, bum”. Bost hil ziz-kigun. Ontzi guztia sutan genuen.

Komandanteak erabaki zuen barkua onik atera beharzela. Bere asmoak bete, eta barkua eta gu, denok, onikatera ginen. Han dago Matxitxakon orduan hildakoenaldeko monumentua. Orain ezin dut joan, baina lehenurtero joaten ginen omenaldia egitera. Neuk jartzen nuen

lore sorta.

Handik urtebetera mendekua hartzekoaukera izan zenuten. Orduan ere hanzinen.Erramun: Bai. Mediterraneoan izan zen.“Baleares” ontzia hondoratu genuen. 780hil ziren. Denak beraienak. Guretzat arra-kasta handia izan zen. Baina haiek denagezurra esaten zuten. Mina bat jota hon-doratu zela zabaldu zuten frankistek.Gezurra. Guk hondoratu genuen.

Gerrako egun bat nolakoa zen itsasoan?Erramun: Egun normalik ez zen. Borroka gutxi izangenituen, baina egun normalik ez genuen ezagutu. Gulehorrekoen aldean, ondo ibili ginen. Lehorrekoek gehia-go sufritu zuten. Hori bai, guk arrisku latza genuen.Hondoratuz gero, adios.

Gerra bukatuta gero, zer?Erramun: Guri gezurra esan ziguten. Deliturik egin ezzuena etxera bueltatzeko moduan izango zela esan zigu-

“Mina bat jotahondoratu zelazabaldu zutenfrankistek.Gezurra”

Ezkerretik eskubira: Felipe, Luis eta Erramun Manterola anaiak. Hirurak aritu ziren Euskal Itsas Armadan.

Page 20: 114 (2003ko iraila)

ten. Gezurra. Rota aldera eraman gintuzten, kontzentra-zio eremu batera. Han egon ginen martxoaren azkenetikazaroaren aurreneko egunak arte. Gero Cadiza bidali gin-tuzten, fundizioko tailer batean lan egitera. Han oso ondoegon ginen. Ondo portatzen ginen nonbait, eta eguneanduro bat ematen ziguten. Gero, sanpedroetan etxera eto-rri ginen. Handik hilabete batzuetara, martxoan, Ferrola

joateko agindua jaso nuen, “ Consejo de guerra” eginbehar zidatela-eta.

Nolatan deitu zizuten epaiketa hartara?Erramun: Itxura denez, denuntzia faltsua egin zidaten.Frankistak 36ko irailaren 21ean Zumaian sartzerako ni aldeeginda nengoen. Lekeitiora joan ginen. Irailean niZumaian ikusi nindutela leporatu zidaten. Baina denuntziafaltsua izan zen. Hala ere, Ferrola joan, eta 20 urteko espe-txe zigorra izateko arriskua izan nuen. Azkenean, neurediruarekin abokatu bati ordaindu, eta epaiketan libre utzininduten.

Etxera etorrita, nolako egoera zegoen Zumaian?Erramun: Ona. Ez nuen arazorik izan, lehen aipatutakodenuntzia kenduta. Hori bai, hiltzeko arriskua izan nuen.Haiek erraz hiltzen zuten. Atxilotu nindutenean, batgehiago hilda ere, ez zitzaien asko inportako..

212 0 0 3 k o I R A I L A

ERRAMUN MANTEROLAErramunek 88 urte ditu. Arrantzalea zela

piztu zen gerra, eta Euskal Itsas Armadan

aritu zen. Orain lasaiago bizi da. Osasun-

tsu.

Bou Nabarra.

Bou Gipuzkoa

Euskaldunen armadak erabiltzen zituen ikurrak.

Page 21: 114 (2003ko iraila)

22 2 0 0 3 k o I R A I L A

inkestaB E T I Z U

HAUXE DA HILABETE HONETAKO GALDERA:Galipota ugari izan da Zumaiako hondartzetan uda honetan. Badirudi oraindik ere gehiago etorriko dela.

Zein da arazo beltz honiburuzko zure iritzia?

Erantzunak hurrengo zenbakian argitaratuko ditugu.

Gu zuen iritzi bila kalera irten gara

orain arte. Hemendik aurrera zuen

iritziak guri bidaltzeko

proposamena egiten dizuegu.

Hilero-hilero galdera bat egingo

dugu. Erantzunak e-postaren bidez

bidaltzera animatzen zaituztegu.

Hauxe duzue helbidea:

[email protected].

Bide hori erabili ezin baduzue, gure

buzoian utzi erantzunak. Hemen

aurkituko gaituzue: Juan Belmonte

29, behea. Zuen erantzunen zain

egongo gara.

Inkesta berria

Page 22: 114 (2003ko iraila)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Erribera kalea, 6Tel. 861155

232 0 0 3 k o I R A I L A

Page 23: 114 (2003ko iraila)

Dietetika

Amaiako plaza

24 2 0 0 3 k o I R A I L A

olarro zopaBertsolaritza

ADA DONOSTIAN bizi denzumaiar bat, izen berezia duena,gainera: Manuel Olaizola.Ez da, ordea, Uztapide edo

haren senidea.Liburu bat argitaratu zuen, 1991n, Euskal

senaren mintzoa izenekoa. Olazoila’tarManuelek hainbat bertso sorta jaso zituen liburuan,horietako batzuk Kontxako estropadei buruz. Harazenbait ale, jatorrizko idazkeran:

BDonostiko estropak

Zumaiako Bertso Eskola

Bazter bakoitzak baduberekiko gaia:Azkoitia’k pelotanlasterketan Aia,zarauztarrak zurgintzanarrantzan Getaiaeta arraun jokuantrebe da Zumaia

Danak beti nai dutelenengo sariagure jendia orretanajola gabiaestropa bukatutaberaren irria:"I emen gatxuk eta""Nun deu bazkaria?"

Jaungoikuaren nayakiñork ez dakizkiZumaia bere txandanjarri zan lenbizi,San Pedro eta Donostiatzetikan larri,Zierbanatarra berrizzebillen urrutita iñork uste ez zuna,Zumaia nagusi.

"Quinto" giñala betizioten auzuanorain aintza gehiagobadegu buruan:Lasarte Koronela, Komandante San Juaneta bere merituzZumaia kapitanta urte pare batianBaleike Jeneral.

SPALDIDANIK erabil-tzen dira sendabelarrak urduritasu-na, lo gabezia eta antzerako gaitzaksendatzen laguntzeko.

Hauek, sintesi kimikoko psikofarmakoak ez beza-la, ez dutedependentzia edo bestelako ondoriorik sortzen.

Gaur egungo gizartean, nekea eta estresa osogaitz ezagunak dira, eta ekiditeko sendabelarrenerabilpen egokia oso eraginkorra izan daiteke;hala ere, aipagarria da batzuetan norberaren elikaduraneta bizimoduan aldaketak egin behar izaten direla.Ginseng-a: landare honen sustraia bizigarri eta tonifikatzaileada, eta batzuetan afrodisiako moduan erabiltzen da. Normale-an, anpoilatan hartzen dira.Erramua: Tonifikatzaileak dira bere hosto eta loreak. Infusio-tan, bainutan edo erramu alkoholarekin igurtziak egin daitez-ke.Oloa: Tonifikatzailea eta nerbio-erregulatzaile bikaina da.Bere malutak sopan edo esnearekin har daitezke, edo tantatanedo piluletan.Baleriana: Lasaigarritzat ospe handia duen arren, ez da indar-tsuena. Bere hostoekin egindako infusioek zapore desatseginadutenez, egokiena pilulatan hartzea litzateke.Melisa: Lasaigarri arina da, ondo datorkigu buruko min edodigestioak hobetzeko.Infusio edo estraktuan har daiteke.Pasio lorea: Umeentzat ere egokia den lasaigarria. Loak har-tzeko eraginkorra. Infusioan edo estraktuan har daiteke. Santio belarra (Hiperikoa): Ansiolitikorik eraginkorrena da.Depresioarentzat ere erabiltzen da. Bere loreak infusio edopiluletan hartzen dira.Ezkilorea (Tila): Urduritasuna eta lo eskasia ekiditeko apro-posa. Umeentzat oso gomendagarria da. Oro har infusiotanhartzen da. Labanda: Nerbio sistema zaintzeko eraginkorra. Gaizki lo egi-ten duten umeentzat egokia da almoada azpian bere esentziazbustitako zapi bat jartzea.

ANerbio sistema

Izaga GarciaDietista

Page 24: 114 (2003ko iraila)

252 0 0 3 k o I R A I L A

ENBAITETAN gizonez-koak sarketa edo penetra-zioa praktikatzerakoan,mina sentitzen du.Batzuetan min hori

hain izaten da handia, ezen sar-keta bera ere eragotz baite-zake. Badakigu sarketa ezdela sexu harreman batean garrantzia handiena duena, baina osozabala den menuko beste aukera bat da.

Zakileko glandea (zakil mokoa) oso leku sentibera da, eta horrenbidez sentitzen da plazerra. Glandea azal batez babestuta egoten daeta uretra, soilik, gelditzen da agerian. Gizonezkoa jolas sexualenbidez berotzen denean, ordea, zakila handitu egiten da eta zakilmokoa bistan gelditzen da, gozatzeko prest.

Batzuetan, ordea, azal horren muturra oso estua izaten da, glan-dea ez da erabat irekitzen eta tentsio horrek mina eragin dezake.Mina sarketa praktikatzean nabarituko du, masturbatzean oso arra-roa izaten da mina sentitzea. Min hori fimosi izeneko operaziokirurgikoaren bidez kentzen da. Operazio txiki bat da eta zakilarenazalean ebaki txiki bat egitea baino ez da. Ospitalean egiten daanestesia lokalaren bidez.

Hala ere, honen inguruan argipen bat egitea ezinbestekoa irudi-tzen zait. Zenbait lagun fimositik operatzera joaten dira, nahiz etasarketa praktikatzean minik ez hartu. Badirudi, zure inguruko lagu-nek egin badute, zuk ere operazio hori egiteko "beharra" duzula.Ba, ez, ez da horrela. Zuk sarketa praktikatzen duzunean, nahiz etaglandea bistan gelditu ez, berdin-berdin gozatzen baduzu, ez dagoarazorik! Jakina da ahalik eta operazio kirurgikorik gutxiena eginbehar direla. Beraz, zergatik operatu behar da norbait inongo minikez badu? Batzuetan, badirudi, klonak izan nahi dugula.

Azkenik, aipatu beharra daukat ez dela gomendagarria haurrakfimositik operatzea. Batetik, oraindik sarketa ez dutelako praktika-tu, eta ez dakitelako minik sentituko duten ala ez. Eta bestetik, hau-rrak berak ere atzera eraman dezakeelako azala.

Beraz, badakizue, garrantzitsuena gozatzea da, eta ahaztu gaine-rako guztia!

ZSexualitatea

Ihintz Linazisoro

FimosiaItziartik behera ziok! Bai,ados. Baina gaurkoan besteera bateko TheBalde dakart

sareko txokotxo hau estreinatzeko.Delako The Balde hau, Nafarroaaldetik datorren komunikazio proiek-tu baten pauso bat da. The Baldehau, bi hilabetetik behin argitara-tzen duten aldizkari bat da, eta bereedizio digitala www.thebalde.netatarian sareratzen dute. Izenakdioen bezala, The Balde hau debalde jaso dezakezu hain-bat eta hainbat denda eta tabernetan.

Egia esan edizio digitala aldizkariaren kopia da, eta ezdakarkigu berri askorik; baina izan duten ausardia dela etalerro batzuk merezi dituztelakoan nago. Paperean bezalapantailan ere begientzat erakargarria den aldizkaria da,diseinugintzan dabiltzan adituek parte hartzen duten sei-nale; irudi garaikide,apurtzaile eta zaindua du. Erabilitakohizkuntza du beste puntu interesgarria; hizkuntzak hobetoesanda, euskara eta ingelesa baitarabiltza elebitasun jato-rrean. Euskal Herria eta mundu zabala gune berrizalebatean biltzeko modu hoberik?

Edukiak aztertzean denetarik aurki genezake, berrilaburrak, erreportaiak, gauza xinple eta xelebreen kroni-kak, gomendioak, agenda... Aurkezteko modua eta eginikoaukeraketa dira ordea The Balderen web orriak dituenezaugarri nagusiak. Berriro diot, gure inguruetan askotanikusten ez den diseinupean moda, artea eta orotariko kul-turen hizkuntza bereziak konplexurik gabe erabiltzenasmatu dute. Gainera, agenda,gomendio eta kritiken ata-lera baldin bagoaz, betiko komunikabideek planifikatutakoibilbidetik irteteko parada izango dugu, eta prefabrikatuta-ko musikatik eta pelikuletatik beste norabait jotzeko pro-posamenak aurki genitzake. Webgune ezberdin batekinegingo duzue topo sarean, eta badakizue muxutruk,dohan... alegia, TheBalde.

...Internet

Ibon AizpuruaInformatikaingeniaria

The balde

Page 25: 114 (2003ko iraila)

26 2 0 0 3 k o I R A I L A

izerdi patsetan

Zumaian jokatutako partidak eman zion hasiera Bana-kako TxapelketariBi zumaiar aurrez aurre. Luis Mari Alberdi aurrelaria, etaGotzon Enbil atzelaria. Jende asko bildu zen Odieta pilo-talekuan bi herritarren arteko lehia ikusteko. Gotzonhobeto hasi bazen ere, Luis Marik partida erdirako aurreahartu zion. Hortik aurrera, aurrelaria nagusi. Bien artekoaldea handituz joan zen partidak aurrera egin zuen ahala.Azkenean 30 eta 20 Alberdi II irabazle. Partida ez zen osopolita izan, baina tartean-tartean tanto ikusgarriak jokatuzituzten bi pilotariek. Emaitza honekin Luis Mari Alber-dik aurrera egin du Euskal Herriko Txapelketan; GotzonEnbilek, aldiz, agur esan behar izan dio txapelketari.

Alberdi IIak Enbili irabazi Euskal Herriko TxapelketanZESTA PUNTA ETA ARRAUNA

Ondarroako eta Lekeitioko estropadetan lortu dituzte den-boraldiko bi garaipenak.Kontxara sailkatzeko estropada izan zen aurtengo azkenazumaiarrentzat. Bukatu dute denboraldia. Bi bandera irabazitabukatu ere. Ondarroan eta Lekeition erraz nagusitu zitzaiengainontzeko traineruei Telmo Deuna. Federazio Ligan aritudira aurten zumaiarrak. A eta B mailako estropadetan partehartu dute. Arraunlarien esanetan, berandu lortu dute arraun-keta egokia. Horrexegatik motza egin zaie denboraldia. Halaere, bi estropada irabazita, gustura egoteko moduan dira.Orain, ondo merezitako atsedena hartuko dute. Gero hasikodira datorren denboraldia prestatzen.

Bi bandera Telmo Deunek Zumaia sailkatu ez bada ere, herriko bi arraunlari ditu-gu estropada ospetsuenean. Iñaki Unanue Pasai Doni-banen, eta Gaizka Gaztiain Orion.Ilusioz gainezka joan arren, Astillerok lehenengo igande-an lortutako aldeari esker, bi zumaiarrek ezingo dute Kon-txako Bandera irabazi. Bigarren posturako, ordea, borrokaestua izango dute Iñakik eta Gaizkak. Bost hautagai daudeAstilleroren atzetik sailkatzeko, horien artean, Pasai Doni-bane eta Orio. Telmo Deuna bertan ez dagoenez,zumaiar bat Kontxan bigarren izatea polita litzateke. Kon-formatzen ez dena…

Bi zumaiar Kontxan

Page 26: 114 (2003ko iraila)

Valladoliden irailaren 27an eta 28an izango den txapel-ketan K-2 ontzian izango dira bi zumaiar gazteakProba gogorra izango dute biek. Lasterketarik luzeena.Maratoian aritu beharko dute Maitek eta Maitanek. Guz-tira 22 kilometro.

Lehen aldiz izango dira Munduko Txapelketan partehartzen. Horregatik, helburu bakarra dute. Ikasteko gogo-arekin doaz. Ahal duten posturik onena egiten saiatukodirela esan digute, baina helburu nagusia ikastea da.

Handik itzulitakoan kontatuko dizkigute bertan biziizandakoak.

Maite Amilibia eta Maitane AtorrasagastiMunduko Txapelketan

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

272 0 0 3 k o I R A I L A

PIRAGUISMOA

Estatu Batuetan, Atlantan, jokatzen ari den MundukoTxapelketan da piraguista zumaiarra. K-4 ontziarekin 200eta 1.000 metroko probetan parte hartuko du.Helburu nagusi bat du Oierrek. Dominaren bat lortzeazgain, 2004ko Olinpiar Jokoetan izan nahi du. Horretarako1.000 metroko proban sei aurrenetan sailkatu beharko dute.

Oierren esanetan, zaila izango dalehen sei postu horietan sartzea.

Aurten jokatutako estropada bakarrean6garren izan ziren, baina ontzi guz-tiak segundo baten barruan daudela

gogorarazten digu behin eta berriro. Domina lortzeko aukera 200

metroko proba motzean dute.Hala ere, proba motzadenez, edozer gerta daiteke-ela dio Oierrek.

Helburu horiek denaklortzeko gogor entrenatubehar izan dute. AsturiaskoNavia herrian eta Sevillanegin dituzte egonaldiak. EaAtenaseko Olinpiar Jokoe-tan izateko txartela lortzenduen Oierrek..

Oier Aizpurua 2004ko olinpiadetarako leku bila

Page 27: 114 (2003ko iraila)

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

28 2 0 0 3 k o I R A I L A

zarrak berri

Zubiek garrantzi handia izan dute eta izaten jarraitzen duteZumaiako komunikazio bideetan, batez ere Hiribildua osatzenduten lurren ezaugarri geografikoen ondorioz

Baina hala ere, Zumaia auzoekin lotutako zuten edo bide sarenagusira irislea ahalbidetu-ko zioten zubiak ez ziren 0s0 beranduarte egin. Horrek eragiten zituen arazoak pasaje untziari eskerkonpondu ziren, Zumaiara iritsi edo bertatik irten nahi zutenakportuaren alde batetik bestera garraiatzen baitzituen.

Harresiz inguratutako Hiribilduko eremutik ibaiaren bestealdean zeuden auzoetara joatea ahalbidetu zuen Iehenengo zubiaeraikitzeko beharra ez zen sortu pasaje umzia gaizki funtzionatzenhasi zelako, ez eta akats edo gabezien ondorioz ere Portuan eginzen lehen azpiegitura obraren emaitza izan zen 1794ko ErriberaBerrien saneamenduarena alegia Urte hartan eraiki zen Narrondoibaiaren gaineko Iehen zubia eta portuari irabazitako lur berriakZumaiako herrigunearekin lotzeko egin zuten Laskurain maisulur neurtzaiteak hiru diseinu aurkeztu zituen bata zurezkoa, bes-tea zintzilikaria eta bestea harrizkoa, eta horietatik ondorengoaegitea erabaki zen:

“hamar oineko zabalera eta muturrak kare eta kantalezkohormaz sendotuta izango dituen zurezko zubia Zubiaren egitu-ra 0s0 ongi berdindu behar da lotura guztietan eta hormek oina-rri sendoak izan behar dituzte. Beharrezkoa bada, paldoen gai-nean eraikiko dira..”

1863. urterako Narrondoko Zubia 0s0 egoera txarrean zegoeneta derrigorrez kon-pondu beharra zegoen Baina auzi horrekgatazka izugarria eragin zuen Zumaiako Udalaren eta ErriberaBerrietako akziodunen artean, obrak ordaintzea nori zegokionaztertzen hasi zirenean 1794. urtean sinaturiko salerosketa eskritu-ren testuari egin zitzaizkion interpretazio desberdinen ondoriozsortu zen arazoa eta liskarra 1877. urtera arte luzatu zen, datahorretan gatazkari amaiera emateko tarteko konponbide bat har-tzea erabaki baitzen ordutik aurrera zubiaren konponketak etamantenimenduak eragiten zituen gastuak Erriberetako akziodu-nek eta Udalak erdibana ordainduko zituzten.

Narrondoko Zubia konpontzeko lanak amaitu eta urte gutxira

Z U B I A K

Page 28: 114 (2003ko iraila)

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

292 0 0 3 k o I R A I L A

karlisten tropek herriko beste zubi bat bota zuten "Deba igaroz,Muniasorotik Sasiolako zubira'' zeraman errepideko Oikiakozurezko zubia. Ez dakigu zehatz-mehatz noiz eraitsi zuten, bainabadakigu berreraikuntza tanak Gipuzkoako Foru Aldundiakordaindu zituela eta 1876ko azaroan Antonio Kortazar jaunakberreraikuntza obren exekuziorako baldintza plegua eta kobrezko51.254 erreal eta 20 marabediko aurrekontua idatzita zituela.1884ko hamarkadaren erdi aldera, kostako errepidea zabaldu eta

Urola ibaiaren gaineko Burdinazko Zubia eraiki zen. Eraikuntzahorrek ikusmin handia eragin zuen zumaiarren artean, jakina bai-tzen Urola ibaiaren nabigagarritasuna etenda gera zitekeela etaZumaia eta Urola Bailararen arteko komunikazio ardatz nagusie-tako bat desagertu egingo zela. Hori guztia kontuan izanik, 1883.urtean Zumaiako Udalak ondorengo eskaera egin zionGipuzkoako Aldundiari:

''goi aldean kaia duten industrietarako 0s0 baliagarria izan-go den eta masta luzeak dituzten untziak goiko aldera igarotzeaahalbidetuko duen arku birakari bat eraikitzea''

“Zumaia Historia” liburutik hartutako pasartea.

Page 29: 114 (2003ko iraila)

RPS: 066/02

30 2 0 0 3 k o I R A I L A

kultura

aur ez da etorri.Eta hemen nago ni, etxeko leihotik begira. Zain.Uda bero honetako freskuraren bila etortzen da,gauero. Gure etxearen aurrez aurre dagoen aulkian

eseri, eta hortxe egoten da, lasai, ikusmiran. Iluntzeko freskurazgozatuz.Ingurura begira.Gauero ikusten dut nik ere. Leihotik. Nire freskagarria dendutxarako bidean noala begiratzen diot lehen aldiz. Bera erebegira izaten dut une horretan, eta, gauero, elkar agurtzen dugubegiradarekin. Nik behintzat hala egiten dut.Eskuak magalean izaten ditu. Gurutzatuta. Begirada, ezker-eskuin, mugimenduan. Eta gorputza geldirik. Ez du gorputzikmugitzen aulkitik altxa, eta, etxera joan artean. Nik dutxarakobidean hala ikusten dut, eta dutxatik bueltan berdin egoten da.Egia esan, lehendik ere ezaguna nuen. Behin baino gehiagotan

ikusi dut lanetik bueltan natorrela, Orio parean Udaltzainakaurrera egiten noiz utziko zain nagoela. Bera, bere lankideekinegoten da, haien lantokia eta trenbidea banatzen dituen errepideazeharkatzen. Eta gu bitartean, beraiei begira. Orduan ere, lasai joaten da. Eskuak alboan eramaten ditu,zintzilik, eta bere pausuan aurrera ez du inorekin hitz egiten.Begira egoten da. Ni bezala. Autotik so egoten natzaio, etxeraeramango dudala esango banio zer gertatuko zen pentsatzendudan bitartean.Bera ere, pentsakor egoten da gure etxe aurreko aulkian freskurahartzen dagoenean. Ez dirudi ezer berezia pentsatzen duenik. Eztaametsen zorabioan galduta dabilenik ere. Esango nuke gauazgozatu besterik ez duela egiten. Ni bai, ordea. Burua astinduz egoten naiz dutxan, bere irudiakendu ezinik. Zalantza hauek guztiak izaten ditut bueltaka: zerote du buruan? Zertara ote dator gauera? Nor da? Galderak, etagalderak.Dutxatik irten, eta liburu bat eskuan dudala ohera noala ikustendut bigarrenez. Leihoa ixten dut, ohera sartu aurretik, liburuaalmoada gainean utzita. Ez zait gustatzen hori egitea, ukazioarensentsazioa dut, berari uko egingo banio bezala. Bera begira izatendut une horietan, eta ni ere begira geratzen natzaio. Elkarrenbegiak lotu, eta, orduan ere, "agur" esaten diot nik begiradarekin."Amets onak izan ditzazula, hemen, aulkian, etxean, nonahizaudela." Hori guztia esan nahi diot gauero begirada bakartibatekin, eta berea irakurtzen saiatzen naiz. Baina ez dut ezerikusten. Berdin gertatzen ote zaio berari?Gaur, ordea, ez da etorri.Lehen buelta egin dut leiho ondotik, eta bere aulkia hutsik zegoen.

GGGGG a u r e z d a e t o r r i

O h i t u r a o n e k i n j a r r a i t u b e h a r d e l a e t a , h i l e r o i p u i n b a t a r g i t a r a t u k o d u g u . I p u i n h a u J o s u W a l i ñ o r e n a d a . M a r r a z k i a k , A n d e r H o r m a z u r i r e n a k .

Page 30: 114 (2003ko iraila)

312 0 0 3 k o I R A I L A

Hasieran ez naiz ausartu dutxara joaten, sakrilegio bat irudituzait. Egunerokoa hausten nuela sentitu dut. Baina nire buruarekinhaserretu, txorakeriak utzi, eta dutxara joan naiz.Ez naiz lasai dutxatu. "Non ote dago?" galdetu diot behin etaberriz nire buruari, "Zerbait gertatu ote zaio? Lanean hasiko zen?Nirekin haserre dago? Gaur ere bero dago, baina ez da etorri".Dutxatik atera, eta lasai lehortzera behartu dut nire burua. Presadaukat gorputzean, leihora hurbiltzeko irrika, baina berriz ere niregauzak betiko moduan egitera behartu naiz. Ez diot nire irrikariaurre hartzen utzi nahi izan, etaamaitu dudanean, liburua lasaihartuta betiko moduaninguratu naiz leihoaixtera, bihotzataupaka.Baina bera faltada. Ez dago.Oraindik.

Eta ni hemen nago. Liburua beti bezala almoada gainean utzi,baina leihoa ixtera ausartzen ez. Begira nago, gauerokoukazioaren zain. Leiho aurreko aulkia hutsik dago, eta nirebarruan ere zerbait falta denaren susmoa daukat.Begira nago, ikusmiran, ezker-eskuin begira.Bere zain.

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

ZE LETUA

Page 31: 114 (2003ko iraila)

32 2 0 0 3 k o I R A I L A

kultura

BOWLING FOR COLUMBINE gizarte gaixo baten erra-diografia perfektua da; izan ere, dokumentalak ezin hobetoislatzen du Ameriketako Estatu Batuetako gizartea nolakoaden: hedabideek ezarritako beldurraren kulturak ikaratua,gobernuak herria zarpaildu eta artalde eskizofreniko bihur-tu nahirik, leporaino armatua, betiere erne errealitatean ezdauden kanpo--mehatxuen aurrean...

Michael Moore Estatu Batuetako ezker berriaren erre-ferentzia garbiada. Dokumentalhonetan Amerike-tako Estatu Batue-tan barneratukogaitu, mikrokos-mos zoro horre-tan, eta pelikula-ko sekuentziabakoitzari ironiaeta egia dario.Aurreko doku-mental batean,Roger and me--n,Moorek bere jaioterrian, Flint-en, zer gertatu zen erakutsizigun, General Motors-ek herritik alde egin zueneanherria nola gainbehera etorri zen; han bezala, hemen ere

Moore, kamera eta umore--sen zorrotza hartuta, hor sar-tuko zaigu korporazio handietako bulegoetan eta Charl-ton Hestonen etxean, betiere honelako galderei erantzu-nak aurkitu nahian: zergatik hiltzen dira 11.000 lagunbaino gehiago Estatu Batuetan, urtero, su--armekin? Zer-gatik bultzatzen dute Estatu Batuek politika gerrazalea?...

AEBko indarkeriaz gogoeta

Bowling forColumbine

(2(Bowling forColumbine, AEB, 2002)

Zuzendaria: Michael Moore

Urriak 2, osteguna, 22:30ean

Aita Mari zinean

Page 32: 114 (2003ko iraila)

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018Zuloaga plaza, 1

Tel. 943862309

332 0 0 3 k o I R A I L A

ZE IKUSIYA

CIDADE DE DEUS 60ko hamarkadan eraikitako Rio deJaneiroko auzoa 80ko hamarkadatik aurrera Brasil osokolekurik arriskutsuena bihurtu zen. Langabeziak droga--tra-fikoa indartzea ekarri zion eta Meirelles zuzendariak auzohorretako argazki zehatz eta gordina egitean bide zailenaaukeratu du: erruki faltsuan erori gabe eta ohiko salaketa--filma egin gabe. Zer lortzeko? Ikusleok kontura gaitezenzer egoera ankerretan bizi diren "haur asasinoak" deituta-koak. Horretarako, bi haurren istorioaz baliatuko da: bata,Buscapé, egoera odoltsu horretatik irten nahi duena; bes-tea, Ze Pequeno, egoera odoltsu hori aprobetxatu nahiduena aberasteko. Bi istorioak elkarri lotuta doaz erritmooso bizian eta zuzendariak ez digu ezertxo ere ezkutatuko.Premia gorria eta heriotza nagusi diren auzo honetan haureta mutikoen talde--armatuek dute agintea, biziak ez du

deus balio, inork ez dueskrupulu moralik alda-menekoa tiroz hiltzeko,agintariek ez dute ahal-menik eta adorerik egoerahori errotik mozteko etaabar. Honelakoak azaltze-an zuzendariak errealitategordina aurpegira botakodigu gure patxadatik esnagaitezen. Film miresga-rria, gordina, txundigarria,gogorra eta ederra bereilunean. Fernando Meire-lles mundu guztia ahozabalik utzi duen zuzen-daria bihurtu da.

Jaungoikoa non ote?

Ciudad deDios

(2(Cidade dedeus, Brasil,

2002),

Zuzendaria: Fernando MeirellesAktoreak: Alexandre

Rodrigues, L. Firminoda Hora, Phelipe

Haagensen.

Urriak 16,osteguna, 22:30ean

Page 33: 114 (2003ko iraila)

34

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

tientuan!!

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

ERAKUSKETA: Nabarra Boua. Matxitxakoko guda. Euskal Itsas Armadari buruzko erakusketa Alondegi Zaharrean.Irailaren 17tik urriaren 5era, Itsasoko gudan izan ziren zumaiarren gertaerak ezagutzekoaukera izango dugu.

Page 34: 114 (2003ko iraila)