10.astea

2
10. ASTEA. OTSAILAK 1 / 5 Aste honetan zehar lan gehiena 5.mailako ikasleek eman didate. Izan ere, gai berriarekin hasi ziren bai matematikan eta baita Ingurunean ere. Matematikari dagokionez, kontrol txiki bat izan dute aste honen amaieran. Horregatik, buru belarri jardun gara matematikak lantzen. Nahiko ondo harrapatu zuten aurreko astean nondik nora zioan gaia eta aste honetan egin dugun lanarekin kontrola primeran egin dute. Izugarrizko satisfazioa izan da niretzat bi haur hauek matematika gainditu dutela jakitea. Izan ere, ez dira oso abilak matematiketan eta nire laguntzaz haurrera atera dutela jakiteak egundoko poza eman dit. Inguruneari dagokionez indarra gaiari ekin diogu. Honetarako liburuaren laguntzaz eta liburuak berak haur berezientzat ematen duen egokitzapenaz baliatuta beraientzako apunteak sortzen jardun naiz guztia argiago eta errazago izan dadin beraientzat. Apunte hauen galdera erantzunen bitartez izan dira eta zenbakiekin ordenatuta, guztia bisualago izan dadin. Honetaz gain ospakizun asko izan dira aste honetan. Alde batetik San Blas eguna ospatu dugu, haurrek San Blas opilak ekarri zituzten eskolara eta atseden aldiaren aurretik aretoan bildu gara otoitz egin, abestiak abestu eta opilak ur bedeinkatuaz bedeinkatzeko. Ostegunean berriz Santa Ageda ospakizuna izan da. Honetarako haur guztiak makila, zapia eta baserritar txapela ekarri dute. Hainbat ikaslek koplak abestu dituzte beste gainontzeko ikasleek makila jo eta kopla amaierak kantatzen zituzten bitartean.

Transcript of 10.astea

Page 1: 10.astea

10. ASTEA. OTSAILAK 1 / 5

Aste honetan zehar lan gehiena 5.mailako

ikasleek eman didate. Izan ere, gai berriarekin hasi

ziren bai matematikan eta baita Ingurunean ere.

Matematikari dagokionez, kontrol txiki bat izan

dute aste honen amaieran. Horregatik, buru

belarri jardun gara matematikak lantzen. Nahiko

ondo harrapatu zuten aurreko astean nondik nora

zioan gaia eta aste honetan egin dugun lanarekin

kontrola primeran egin dute. Izugarrizko

satisfazioa izan da niretzat bi haur hauek

matematika gainditu dutela jakitea. Izan ere, ez

dira oso abilak matematiketan eta nire laguntzaz

haurrera atera dutela jakiteak egundoko poza

eman dit. Inguruneari dagokionez indarra gaiari

ekin diogu. Honetarako liburuaren laguntzaz eta

liburuak berak haur berezientzat ematen duen

egokitzapenaz baliatuta beraientzako apunteak

sortzen jardun naiz guztia argiago eta errazago

izan dadin beraientzat. Apunte hauen galdera

erantzunen bitartez izan dira eta zenbakiekin

ordenatuta, guztia bisualago izan dadin.

Honetaz gain ospakizun asko izan dira

aste honetan. Alde batetik San Blas eguna ospatu

dugu, haurrek San Blas opilak ekarri zituzten

eskolara eta atseden aldiaren aurretik aretoan

bildu gara otoitz egin, abestiak abestu eta opilak

ur bedeinkatuaz bedeinkatzeko. Ostegunean berriz

Santa Ageda ospakizuna izan da. Honetarako haur

guztiak makila, zapia eta baserritar txapela ekarri

dute. Hainbat ikaslek koplak abestu dituzte beste

gainontzeko ikasleek makila jo eta kopla amaierak

kantatzen zituzten bitartean.

Page 2: 10.astea

Azkenik Ostiralean Inauteriak ospatzen

hasi gara, izan ere Azpeitian ere ohitura handia

dago inauteriak ospatzeko. Beraz ostiral

arratsaldean haurrak mozorrotuta etorri dira

eskolara eta taldeka abesten eta dantzan jardun

dira. Irakasleei dagokienez kirolari jantzita etorri

behar izan dugu, nire kasuan tenislari neska

jantzita etorri naiz. Oso arratsalde polita igaro

dugu haur guztiak oso ondo pasa dutela uste dut

bakoitza bere paperean sartuta zegoelarik.

Azpeitiak astelehena eta asteartea jai

egingo ditugula aipatuko dut. Izan ere, Igandean

txikiteo elegante eguna izaten da eta Azkoitiar

eta Azpeitiar gehienok trajez jantzita bazkaldu

eta parrandara ateratzen gara. Astelehenean

berriz inauteri eguna izaten da eta jende guztia

mozorrotuta ateratzen da kalera. Gogo handia

dut Azpeitiko kaleetan haurrak dotore jantzita

eta mozorrotuta ikusteko. Beraiek ere ilusio

handia izaten bai dute egun hauek iristeko.