1074 azala:Maquetación 1 26/04/18 11:00 Página 1 … · rarekin eta helburua 8.000ra iristea da....

28
ELGOIBAR - 1074. zenb. XXV urtea - 2018-04-27 Ezina ekinez egina

Transcript of 1074 azala:Maquetación 1 26/04/18 11:00 Página 1 … · rarekin eta helburua 8.000ra iristea da....

ELG

OIB

AR

- 107

4. z

enb.

XXV

urt

ea -

2018

-04-

27 Ezina ekinezegina

1074 azala:Maquetación 1 26/04/18 11:00 Página 1

1074 azala:Maquetación 1 26/04/18 11:00 Página 2

Kalegoen plazan

Ekitaldia antolatzen laguntzekoLan-ordutegia: 17:30-20:00

Maalako parkean

Kantu eta dantza-afariko lanetan parte hartzekoLan-ordutegia: 19:30-21:00

Izena emateko:[email protected] / 943 744 112

[email protected] / 943 741 626(izena emateko azken eguna: maiatzak 18)

Eskerrik asko!

BARRENen HARPIDEDUNEN ETA IRAKURLEEN KONPROMISOA eta PARTE-HARTZEA behar dugu

azaletik BARRENera ekimena antolatzeko

Maiatzak 25, ostirala

3

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 3

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLI-ZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Villena,Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpi-llaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirrea-zaldegi, Jone Olaizola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

4

Bi minutu gehiago. Zenbatetanesan nahiz pentsatu ote dugu?“Bi minutu gehiago, mesedez” .

Bi minutu gehiago ohean egoteko.Kafe batek isurtzen duen ke eta bero-tasunaz gozatzeko. Pertsona berezi ho-rren ondotik ez aldentzeko. Bi. Bi

minutu gehiago, mese-dez, eguneroko momentutxikiak bizitzeko. Detaile txi-kietan arreta jartzeko, senti-

tzeko.Negua bi minutuz arintzeko,

baina jertse lodiak bi minutu beran-duago eranzteko. Egur errearen usai-naren barrena goxatzeko. Hostolehorrez betetako korridorea zeharka-tzeko. Bi, bi minutu gehiago, gitarrarenkonpainiaz abesti hori errepikatzeko,maite ditugunen emozioetan galtzeko.Zerbeza bat gehiago hartzeko. Ahotshori betirako geure azalean gorde-tzeko. Itzultzeko. Edo ihes egiteko.

Aparteko horma zuri horiek geure etor-kizuneko txokoan beste bi minutuz ames-teko. Argazki bildumari begiratu etaoroitzapenetan bidaiatzeko. Imajinazioarietenik ez hartzen uzteko. Bi minutugehiago, arratsalde hartan stop sakatu etabegi ninietan tatuatuta geratu zitzaiguniluntze beroak gugandik alde ez egiteko.Itsasoaren joan etorria sentitzeko.

Bi minutu gehiago, mesedez, lagunar-teko barreen sugarrari itzaltzeko baimenikez emateko. Ardo txuri botilak sekretugehiago aireratzen uzteko. Azalari hitzegin dezan garrasi egiteko.

Bi minutu gehiago, besterik ez. Bi-zitzeko.

Bi minutu

Ana Alberdi

“Bi minutu gehiago, mesedez, eguneroko momentu txikiak bizitzeko”

Kazetaria

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 4

GUTUNAK 5

u XXV. J.GURRUTXAGA KROSAElgoibar Ikastolaren izenean eske-

rrak eman nahi dizkiegu joan den igan-dean, apirilaren 23an, ospatutako XXV.J. Gurrutxaga Krosa antolatzen lagunduzuten guztiei: BM, Alcorta ForgingGroup, Danobat Group, Lauko M.H.,Ipar Spindle, Alyco, Besa, ElgoibarkoUdala, Elgoibarko Udal Kirol Patrona-tua, Bacalaos Alkorta, Gaindu, Etxetar,Kutxabank, Laboral Kutxa, Egile, El Dia-rio Vasco, Original, Sukia-Lazkano, ILS,Bronymec, Egotoki, Gare Radio Club,Biena Aroztegia, Elgoibarko Lagun Tal-dea, Laserlan, Industrias Banat eta Ar-maro.

Bestalde, eskerrik beroenak parte-hartzaile guztiei ere.

Datorren urtean, apirilaren 7an os-patuko den, XXVI. J. Gurrutxaga Krosaantolatzen laguntzeko prest egongo za-retelakoan, agur bero bat.

J. Gurrutxaga Krosa Batzordea

u EZTABAIDATZEA ESKATZEN DUGUErraustegiaren aurkako mugimen-

duak sinadura bilketa bati ekin zion

duela denbora bat, Zubietan eraikitzenari diren erraustegiaren inguruko ezta-baida tekniko eta publikoaren alde.Hemendik aste gutxira sinadura bilketaamaituko da. Horretarako maiatzaren17an, Birziklatzearen Aldeko Nazioar-teko Egunean, elkarretaratze bategingo da Miramonen (Donostia), EIT-Bren egoitza aurrean (18:00etan), ez-tabaida eskatzeko. Era berean,lortutako sinadura guztiak han entrega-tuko dira. Azken aldian erraustegien in-guruan argitaratu diren albisteak kezkaareagotu besterik ez dute egin gizar-tean, eta ezinbesteko bihurtu da ezta-baida teknikoa modu publikoan egitea,ondoren gizarteak erabaki dezanproiektu polemiko honen egokitasunaz.

Kanpaina amaiera aste honetan jarrida abian sare sozialetan 6.389 sinadu-rarekin eta helburua 8.000ra iristea da.Animatu zaitezte, minutu erdi da sinatzea.Gizarteak eztabaida eskatzen du. Hauda sinadura uzteko helbidea:https://www.change.org/p/debate-técnico-sobre-la-incineradora-en-eitb

A.I.Z.

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

I. URTEURRENA

Emiliano Marcos de la Torre2017ko maiatzaren 4an hil zen, 85 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da,

zapatuan, maiatzaren 5ean, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joan zinen, bainazure irribarrea, kantuak,umore ona eta alaitasuna

gurekin geratu dira.

Etxekoak

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 5

MOTZEAN6

Herriko fatxadak eraberritzeko diru-laguntzak ematekoprograma jarri du abian Elgoibarko Udalak. 75.000eurorekin elgoibartarrek etxebizitzak eraberritzeko erraz-

tasunak izango dituzte, eta herriaren estetika hobetu eta onda-sun arkitektonikoa babestuko dira.

Elgoibarren martxan jartzen den mota honetako lehen deial-dia da, eta aurrerantzean diru-laguntza hauekin jarraitzea daUdalak hartu duen konpromisoa.

Alde zaharreko fatxadak, Deba ibaira ematen dutenak, etaAltzola eta Olasogain (Sigma) auzoetako eraikinetako fatxadakeraberritzeko obrak sustatzeko asmoa dute. Beraz, gehienezkodiru-laguntza gainerakoetakoa baino handiagoa izango da hirukasu horietan.

Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuaren % 25ekoa izangoda. Emandako baimen bakoitzeko, gehienez, 3.000 eurokoa.

Eskaerak Elgoibarko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan

aurrez aurre edo Udalaren webguneko hiritarren atarian aur-keztu behar dira azaroaren 16a baino lehen.

Balkoi eta leihoak apainduEtxebizitzetako fatxadak berritzeaz gain, herriaren itxura

edertzeko beste bide bat ere jarri du martxan Elgoibarko Uda-lak. Herriko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa anto-latu du.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15era bitarteko epeadute Herritarrentzako Arreta Bulegoan. Epaimahaikoek uztai-lean zehar ikusi eta baloratuko dituzte balkoiak eta leihoak, loreapainketa ederrenak saritzeko. Herriko ingurumen kalitatea etaitxura hobetu nahi dute lehiaketarekin, herrigune “atseginagoaeta ederragoa” egiteko. Balkoi edo leiho do toreenak 150 eu-roko bi bono jasoko ditu Txankakua elkarteko saltokietan gas-tatzeko.

Herriko etxebizitzen fatxadak eraberritzeko 75.000 euro jarriko ditu Elgoibarko Udalak

Pintxo txapelketa antolatu du Mendaroko Udalak maiatzaren 5 eta 6rako

Mendaroko Arrats, Menditxo, Ormola, Chow, Uztargi, Lagun Betikoak, Luzaide, Toki Alai, Txirristaka eta Aitz Beltz tabernekhartuko dute parte maiatzaren 5ean eta 6an jokatuko den pintxo txapelketan. 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etaraizango da lehiaketako pintxoak dastatzeko aukera. Bi sari banatuko dituzte: epaimahai teknikoak pintxo onenari emango dionaaurkezpena, zaporea, testura eta originaltasuna kontuan hartuz, eta herritarrek tabernetan betetako orrien bidez aukeratutakoa. Ira-bazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko ditu. Bestalde, pintxoak aukeratzen parte hartzen duten herritarren artean 50 eurokobi bonu zozketatuko dituzte saria nagusia jaso duen tabernan gastatzeko.

Eurocom Smart Erasmus + proiektuko arlo soziosa-nitarioko 26 pertsona etorri dira Meka Lanbide Esko-lara. Proiektu honen baitan Herbehereak, Finlandia,Alemania, Grezia eta Danimarkako jendea izan da El-goibarren. Proiektuaren helburuak honakoak dira: ikas-leek lan praktika egoki eta kalitatekoak izatea etaerreferentziako sare europarra antolatzea. Programakopartaideek arloko enpresa kolaboratzaileak bisitatu di-tuzte, nola lan egiten duten ikusi ondoren, beraien ikas-leak Euskal Herrira praktikak egitera bidaltzeko.Enpresen artean proiektuak sortzeko ere izan da bisita.Asteon, enpresetako behaketak egiteaz gain, esperien-tzia baloratu eta Gipuzkoako Foru Aldundia zein Do-nostia bisitatu dituzte.

Arlo soziosanitarioko Eurocom proiektuko 26 pertsona etorri dira Meka ikastetxera

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 6

MOTZEAN 7

Mendarotik pasatukodira EuskArabenturako gazteak uztailaren 28an

16 eta 17 urte bitarteko 120gazte euskaldunek (zazpi herrial-detakoak zein diasporakoak) Eus-karAbentura espedizioa egingodute uztailean Euskal Herrian ba-rrena oinez Done Jakue bideak ja-rraituz. Museo bisitak, hitzaldiak,tailerrak, kirol txapelketak, ezta-baidak... izango dituzte. Euskaraegunerokoan erabiltzen dutenaketa horretarako hainbeste aukeraizan ez eta gehiago erabiltzekogogoa dutenak dira taldean, etaberaien motibazio, talentu etapreferentziak ere askotarikoakdira: dantza, kirola, musika, zal-dian ibiltzea... Debatik Markina-rako etapa uztailaren 28anegingo dute eta Arnotik, Urkare-gitik barrena joango direnez,Mendaroko parajeetatik ibilikodira gazteak.

Goitibeherak egitekotailerra maiatzekolehen asteburuan

Elgoibarko Udalak goitibehe-rak egiteko tailerra eta entrenamen-dua antolatu ditu maiatzaren 5 eta6rako. 15 urtetik gorako neska-mu-tilentzako izango da eta gazteenaisia eskaintza indartu, lokaletakogazteen arteko harremanak sustatueta herrigunean gazteen presentziabermatu nahi dute antolatzaileek.Tailerra 5ean izango da,16:00etatik 20:00etara, Kalegoenplazan; eta entrenamendua 6an,arratsaldez, Albitzuri industrialdekoaldapan. Izena ematea doakoada, eta azken eguna apirilaren29a izango da helbide honetan:https://labur.eus/goitibeherak.

Abian da enpresa industrial onena saritzekoTKgune fabrikazioa lehiaketa

Maia t z a r e n15era ar-teko epea

izango dute Araba,Bizkai eta Gipuzkoako35 urtera arteko gaz-teek TKgune Fabrika-zioa GazteentzakoEnpresa Industrialenbosgarren ideia lehia-ketan lanak aurkez-teko. Lehiaketakekintzailetza sustatzeadu helburu. Antolatzai-leen esanetan, izaera industrialeko ideiak izatea, eta batez ere garatzea, ez daerraza, baina konfiantza dute lehiaketak eman ditzakeen emaitzetan. Lehiaketa TK-gune Fabrikazioa Berrikuntza eta Teknologia Transferentziazko Sarea osatzen dutenLanbide Heziketako Ikastetxeek (tartean IMH) antolatu dute Elgoibarko Udalaren,Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Debegesaren laguntzarekin;eta, Rural Kutxaren eta hainbat enpresaren (DanobatGroup, Alcorta, Schaeffler...)babesarekin. Lehiaketaren oinarriak eta informazioa: www.imh.eus helbidean es-kura daiteke.

Anbolo Eguna jai giroz jantzi zuten gazteek

Elgoibarko gazte kuadrillak elkartu zituen Anbolo Egunak zapatuan. Goizean An-bolo elizatik jaitsi zuten, eta Asier Lizarraldek pregoia irakurri ostean abentura parkeangozatzeko aukera izan zuten, tirolinan, besteak beste. Herriko trikitilarien doinuek era-man zituzten Maalara gazteak eta 100 lagun izan ziren Maalan bazkaritan. Musikaketa jai giroak jantzi zuen gazteen ingurua arratsalde eta gauean. DJ Jonsan, Betisuatxaranga, Nerabe, Little Martin Selekta eta DJ jotatxo aritu ziren. Bizitako giroa ikusitaantolatzaileek jaia errepikatzeko gogoa agertu dute.

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 7

ELKARRIZKETA8

“Gizarte zibil ahaldundua da demokraziarako bermea”

Zigor Zuzenbidean katedraduna da Jon Mi-rena Landa Euskal Herriko UnibertsitatekoZuzenbide fakultatean, eta era berean,EHUko Giza Eskubideen eta Botere PublikoenKatedraren zuzendaria ere bada. Gorroto-delituak, terrorismo-delituak eta gizarteria-ren aurkako delituak ditu ikerkuntza-lerronagusi eta joan zen astean Elgoibarren izanzen, Elgoibarko Udalak ‘Bizikidetza ereiten’izenburupean antolatutako zikloan. ‘Biziki-detzaren alde lanean: gaur egungo erronkak’mahai inguruan parte hartu zuen Paul RiosLokarriko koordinatzailearekin batera. Saioharen aurretik egindako elkarrizketa da hauia oso-osoan, baina azken egunotako albistezaparradaren ostean, azkeneko gertaeren in-guruko bere iritziarekin osatu dugu gerora.

w Egindako minagatik barkamena es-katu zuen ETAk joan zen astean, etaForu Sozialak eta HarremanetarakoNazioarteko Taldeak jakinarazi berridute topaketa bat egingo dutela da-torren astean "gatazkaren konponbi-dea aitzinatzeko". Zer balorazioegiten duzu?

ETA desagertzea eta ETAk barka-mena eskatzea berez gauza positiboakdira, giza eskubideen urraketak gutxitzealdera, bai eta etorkizunean halakorikberriro gerta ez dadin. Gauza guztiengainetik hori ona den neurrian, aprobe-txatu beharko genuke gure herrian be-rradiskidetzean aurrera egin dezagun.ETAri egin dakiokeen kritika beti egon

- AINARA ARGOITIA -

u JON MIRENALANDA ZIGOR ZUZENBIDEANKATEDRADUNA

Arg.: Baketik

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 8

ELKARRIZKETA 9

u JON MIRENALANDA ZIGOR ZUZENBIDEANKATEDRADUNA

daiteke zabalik, zuzengabeak direnatentatu eta delitu ugari egin dituelako,baina behin betiko desagertzea etabarkamena eskatu nahi izatea gauzapositibotzat jo beharko genituzke,nahiz eta hitzetan asmatu ez izan.w ETA jardun osoan zebilenean gizaeskubideen inguruan hitz egitea zai-lagoa zen beharbada gaur baino,baina orain ere... Zerk lotzen gaitu?

Gertatu den guztiaren errelatoa egi-tea ez da erraza. Lehen, Estatuaren al-detiko estrategia kontraterroristakikaragarrizko presioa eragiten zuen.Izan ere, eragile politiko eta mediatikoaskoren ustez, Estatuak egindako gizaeskubideen urraketen inguruan hitz egi-tea terroristei laguntzea zen. Lehen,dena zen zuri ala beltz, eta polarizaziohorren ondorioz, giza eskubideen kul-turak nabarmen galdu zuen. Orain,baina, eragile gehiago dira egiarenbila ari direnak. Hala ere, orain erenondik begiratzen den da kontua.

Jakina da indarkeria politikoak, mo-tibazio politiko batekin egindakoak,urraketa larriak utzi dituela, bi adarre-tan: terrorismoaren lerroak egindakoakbatetik, eta Estatuaren edo Estatuarenbueltan dauden eragileek egindakoak,bestetik. Baina, terrorismoaren indarke-riari erreparatzen badiogu, esan deza-kegu ibilbide oso luzea egin dela,politiketan, zigor politiketan eta baitakaltea konpontzeko politiketan ere.Are, gehiegikeriak ere egin dira, poli-tika horiek biktimei mesede egitekobaino gehiago “kontrainsurgentzia-rako” erabili direlako sarri. Aldiz, erre-paratzen badiogu Estatuarenindarkeriari, gabeziak handiagoakdira, hor ez dagoelako egiarik ere ez.

Egitateen gaiak lotzen gaitu, egiatopatu arte ez baitugu jakingo zertazari garen ere. Egiak mahai gaineratuahala, politikak atzera egingo du etagiza eskubideen kulturak bere legeakezartzeko aukera izango du. Egia etaegia-osteko zurrunbiloan gaude harra-patuta.w Zertan dugu zailtasun handiena?

Nik uste dut bi muturrak indarra gal-tzen ari direla gure herrian, eta gero etajende gehiago dagoela familia politikoguztietan gehiegikeriak alde guztietanegon direla aitortzeko prest, eta gauzakorokortu ordez, banan-banan aztertzea-ren alde. Baina, jakina, zailtasun han-diena Estatuak zer egin duenindibidualizatzean daukagu. Horreta-rako ikaragarrizko borroka daukagu, bo-rroka juridiko handia barne. Mailajuridikoan, saio batzuk egin dira Euska-ditik –lege bat eta dekretu bat martxanjarri dira–, baina automatikoki errekurritudituzte Madrildik. Estatuak gehiegikeriakegin ditu –Estatuak ere bai– eta urratzehoriek Konstituziotik kanpo baleude be-zala kontsideratu dira ikuspegi juridiko-tik. Amnesty Internationalek berak esanadu tortura ia sistematikoa izan zela 70eta 80ko hamarkaden hasieran, eta or-dutik, sistematikoa izateari utzi badioere, tortura beti egon dela eta tortura-ka-suak ez direla inondik inora kasu isola-tuak izan. Zoritxarrez, estatudemokratiko guztietan existitzen dira tor-tura-moldeak eta tortura kasuren batzuk,baina Espainian hori baino gehiagoegon da.

Maila sozialean, txostenen bueltangabiltza etengabe, eta esango nuke ba-dagoela egia topatzeko egarri halakobat, baina ezina ere handia dela, Esta-tuak tresna propioak dituelako berak sor-tutako indarkeria estaltzeko.

w Kultura politikorako nahikoa oina-rri badugula iruditzen zaizu?

Dudarik gabe. Gizarte zibilak mo-

bilizatzeko grina handia izan du betieta horrek esan nahi du kultura politi-koa badugula. Baina gizarte zibil horialderdi politikoetatik antolatu izan da,eta jakina, herrialde polarizatuetan ohi-koa da tartekoak ahaztea. Ez bateanez bestean dauden horiek sekula ezdaude ondo ikusiak, eta bizi garenunean komeni da kultura politikoazgain kultura demokratikoa eta giza es-kubideena garatzea, baita alderdi po-litikoen inguruan ere. Jakina daerakunde instituzionalek lagundu behardutela kultura demokratiko hori susta-tzen, baina nik garbi daukat hori gizar-tetik irten behar dela. Adibide bat:Ingalaterran badute erakunde bat, 19.Artikulua izenekoa, adierazpen askata-sunaz arduratzen dena. Gizarte zibile-tik sortutako erakundea da, eta lanhandia egiten ari da. Hain egin du lanhandia Nazio Batuen Erakundeak ereeskatu izan diola laguntza edo aholku-laritza zenbait kasutan. Badute, era be-rean, tortura gaietan espezializatutakotalde bat ere, eta bai bata zein besteaezin dira ulertu alderdi politiko bati lo-tuta.

Talde horiek badute autoritatea. Es-tatu espainiarrean eta Euskal Herrianzeinek dauka, baina, autoritatea bi gaihorietan bultzatzaile lana egiteko? Tar-teko hori piztu eta indartu behar dugu,eta bai, kultura politikoa izatea badahorretarako oinarri bat, baina iruditzenzait beste mezu bat zabaldu behar du-gula: alderdi politikoen gainetik bada-goela bizitza, demokraziansendotzeko ezinbestekoa dena.w Herritarrak ahaldundu eta boteretubehar ditugula, alegia.

Nik ez dut ukatzen erakundeekeuren lana egin behar dutenik, bainaherria ahaldundu eta boteretu behardugu. Memoriez ari garenean, askotanBarne Sailak edo Barne ministroek hitzegiten dute hemen egiari buruz. Nolaliteke, baina? Nola arduratuko da,bada, Barne Ministerioa egiaz? Era-kundeek lidertza hartu behar dute kontubatzuetan, legegintza bultzatzean eta

“Alderdi politikoengainetik badago

bizitza, demokrazia sendotzeko

ezinbestekoa dena”

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 9

ELKARRIZKETA10

abar, baina gizartea ere antolatubehar da, kontrapisua egiteko. Gizartezibil ahaldundua da demokraziarakobermea. Era berean, Justizia Adminis-trazioak ere independentea izan behardu, bistakoa denez. Nolanahi ere,egia da gaur egungo gizarte zibilaleku guztietan dela ahula. Informazioasko dugu, baina atomizatuta gaude.Galdu dira 70eko hamarkadako gi-zarte mugimenduak. Aldaketa bategon da, eta ez dakit ez ote duen ho-rrek boterearen kontrola indartu; ezdakit ez ote dituen gizarte zibilak anto-latzeko eta mobilizatzeko zituen tresnakgaldu.w Termino jakin batzuen inguruanados jartzeko ere arazoak dauz-kagu, baina. Definizioetan dago ara-zoa?

Terminoen inguruko borroka betiegon da. Ideologia bera ere terminolo-gian oinarritu izan da beti, eta zer esa-nik ez gurean. Kontu honetan gizaeskubideen kulturak ekarpen handia duegiteko, giza eskubideen bortxaketakzeintzuk diren definituta dauzkagulakomunduan. Beraz, giza eskubideen urra-ketak zer diren eta biktimak zeintzukdiren argitzea erraza da nazioartekogiza eskubideen estandarretara jota,70 urte badaramatzagulako esparruhorretan definizioak fintzen. BigarrenMundu Gerra ondorengo gauza onbat, –ona, eta hein berean, ahula– ho-rixe izan zen.w Justizia, ona izango bada, neurrizerabili behar da. Nago, hala ere, te-rrorismoa izendapenean dena kabi-tzen dela gaur eta zigor zuzenbiderasarriegi jotzen dela.

Bai. Terrorismoaren esparrua puztuzeta puztuz ari da, estatu demokratikoe-tan ere bai. Terrorismoaren zakuan te-rrorismoaren mailakoak ez direnhainbat jarduera sartzeko afan edopresio handia dago. Terrorismoa anto-latutako delitugintza mota bat da, la-rriena hain zuzen ere. Definizio argiadu, baina delitu horri tipulak dituenbeste azal gehitu zaizkio. Nazioarteko

kontalari bereziak Espainian izan dire-netan ere sarri ohartarazi dute horre-taz: Espainian politika batzukgehiegizkoak direla. Garbi dago ezindela terrorismoaren izenean disidentziaitotzen ahalegindu, askotan egi(te)nden bezala.w Eta beharbada, Espainian eta Eus-kal Herrian beste inon baino nabar-menagoa da hori?

Beste zein herrialderekin alderatzenduzun da kontua. Europa mendebal-deko kulturekin alderatuz gero, bai, za-lantzarik gabe. Hemen, Euskal Herrian,propio bertakoa izan den indarkeriaizan dugunez, abusatu egin da politi-kaz ere, batez ere 2.000. urtetik au-rrera. Ordutik izugarri aldatu daterrorismoaren kontrako zigor politika;txarrerako, bistan da. Zigorrak handituzituzten, Espainiako Auzitegi Naziona-lari zentralitate are handiagoa emanzioten, Alderdien Legea onartu zuten...Hori dena gertatu da hemen, eta garbidago hori ezohikoa dela Europan,baina aitortu behar da joera orokor batbadagoela terrorismoaren zakuan geroeta gauza gehiago sartzeko.

w Nazioarteari begira jartzen garasarri. Nazioarteko zuzenbideak zer-tan lagundu diezaguke, eta nola?

Ezin dugu kanpotik ikaragarrizkojustizia maila altua espero. Estrasbur-goko Auzitegiak kontrolatu ditzake gaibatzuk, baina ez denak. Zer esperodezakegun? Batzuetan arrazoia ema-tea. Eta, bai, nik ere ulertzen dut askokesatea hori ezer gutxi dela gure egoe-

ran, baina kontuz, ez dugu hori gutxie-tsi behar.w Bestera egingo dizut galdera or-duan: zertarako baliatu behar dugutarteka kanpotik datorkigun haizefresko hori?

Guk gure gizarteetan erreakzionatuahal izateko; presio politikoa egiteko.Injustiziaren kontrako alternatibak badi-rela esan ahal izateko, justiziaren partebat badelako egia aldarrikatzea ere.Askotan egiak berak bakarrik ez gaituasetzen, nahiko genukeelako erantzuki-zunak ere zehaztea. Hau da, Estrasbur-goko Giza Eskubideen AuzitegiakEspainian torturak egon direla esateaondo dago, baina guk torturatzaileakauzipetzea eta epaitzea nahi dugu.Baina oraindik ez dauzkagu horrentresna sofistikatuak, neurri handi bateanestatuen artean adostasunik ez dagoe-lako horretarako.

Dena den, kanpoko indar hori ba-liatu beharko genuke presioa egitekoeta egia azaleratzeko. Europak zentzumoral politikoa lantzen lagundu dieza-guke. Arrazoia baldin badugu eta na-zioarteko giza eskubideen estandarrakgure alde badaude, europarren iritziagure aldeko bihurtu dezakegu, eta ho-rrek lagundu dezake indar korrelazioaaldatzen hemengo politikan. Nolanahiere, kontu bat: arrazoia eman bainogehiago ere egin du hainbatetan Es-trasburgok. Parot doktrinaz ezarri zuenepaia, adibidez, aintzat hartzekoa da.Patrot doktrinaren kasuan, doktrina horigehiegia zela esaten genuenoi arra-zoia ematez gain, doktrina horrenpean zigorra luzatu zieten hainbatlagun libre uztera ere behartu zuelakoEspainia. Hori orain hogei urte ezinez-koa izango zen Europan.w Bizikidetzaren aldeko lanean, zerda Altsasuko Koxka tabernan gertatuzenaren ondotik etorri den hau guz-tia?

Injustizia galanta. Ez dakigu gaztetalde horrek edo gazte horietako bakoi-tzak zer egin zuen, baina garbi dago,edozein solaskidek, zintzoa den edo-

“Garbi dago ezin delaterrorismoaren

izenean disidentziaitotzen ahalegindu,askotan egi(te)n den

bezala”

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 10

ELKARRIZKETA 11

zeinek, ezin duela hor terrorismo deli-turik ikusi. Koxkan gertatutakoa terroris-moarekin lotu nahi horrek trabatubesterik ez du egiten bizikidetzaren al-deko ahalegin oro. Terrorismoaren kon-tzeptua desitxuratzeko muturrekoahalegina da hau. ETArekin lotzekoerabili duten loturak “motibazioarekin”du nonbait zerikusia: erasotzaileekGuardia Zibilaren aurkako gorrotoz jar-dun ei zuten, ETAk ziharduen bezala.Terrorismoa egoteko, baina, antolatu-tako taldeak egon behar du, eta berejarduna helburu edo motibazio jakinbatera zuzendu. Hori balego, loturafrogatu beharko litzateke gero pertsonabatek egiten duenaren eta talde terro-ristaren artean, baina horretarako, ino-laz ere ez luke nahikoa izan beharmotibazioa partekatzeak. Eta gainera,ETAk aktibo izateari laga ziola kontuanhartuta, zein da hemen talde terrorista?Eskarmentu bat eman nahi zaie gaz-teei, Guardia Zibilaren kontra egotea-gatik. Ez dago besterik. Altsasukoak ezdauka ez hanka ez bururik.w Espetxe politika ere konfrontazioideologikorako tresna izan da edoda. Frantzia hasi da presoak gertura-tzen, banan-banan. Estatu espainia-rrean giroa beste bat da. Nolabaloratzen dituzu gai honetan emandiren pausoak?

Indibidualizizatzearena bide ego-kia da. Bloke politikak amaitu behardira. Presoak ez dira bloke bat. Pertso-nak dira, eta blokean hartu beharrean,dituzten delituen araberako politikaegin behar da haiekin, ez delakogauza bera delitu larri bat egitea edoapologia delitua egitea. Baina presoengaia desblokeatzeko, espetxe politikaaldatu behar da, eta horretarako bo-rondatea behar da. Ez da nazioartekoestandarren kontua, horiek argi diote-lako zigorrak delituaren araberakoakizan behar direla. Presoei tratamendupolitikoa ematen zaie, baina, eta delitubera egin duen beste herritar batibaino gehiago eskatzen zaie: barka-mena eskatzea, erantzukizun zibila or-

daintzea, justizia administrazioarekinelkarlanean jardutea... Barne Ministe-rioarentzat ETA 2011n zen bera dagaur, eta hori ez da egia. Geldi dago,eta ezin da jardun geldi ez balego be-zala. Hori, baina, epailetza sendobatek zuzendu beharko luke, eta gaur,justizia administrazioa ez da izan be-harko lukeen bezain independenteaeta sendoa.

w Itxuraz inork gutxik sinisten du da-goeneko justizian, eta alderdi politi-koen gaineko konfiantza ere dezenteapaldu da. Alderdien kasuan, nor be-rean gogortuta daudela ere ematendu. Zer dago alderdien esku?

Lehenengoari buruz esango dizuterronka handia dela, bai. Espainiantrantsizioa egin zenean, justizia admi-nistratiboa apenas aldatu zen, eta dik-taduratik demokraziarako saltoa eginzuen justiziak, baina iraganeko inertziaaskorekin. Asko dago egiteko justizia-ren benetako independentzia lortzeko,baina horretarako borondate politikoafalta da. Horregatik oso garrantzitsuada nazioarteko begiraleen lana. Kon-talari bereziak ez dira edozein per-tsona: hautaketa-moduarengatik eta lanegiteko protokoloengatik esan deza-kegu ez dutela interes ezkuturik. Sines-garritasuna dute, eta haiek lagundudezakete egiak bistaratzen.

Alderdiak nor berea sinetsita ari di-rela diozu. Baliteke, baina alderdiakgu gara, ez dezagun ahaztu! Nolakonpontzen ditugu guk gure arazoakfamilietan-eta? Alderdi politikoak gure

kultura politikoaren isla dira. Onena li-tzateke guk arrazionaltasun handiagozjokatzea eskatzea gure ordezkari dire-nei. Arazo larriak konplexuak dira beti,baina politikan, sinpletzeko joera han-diegia dago, eta dena zuri-beltz ikus-tea oso arriskutsua da. Zenbat etakontzienteago izan horretaz, orduaneta gertuago egongo gara gizarte jus-tuagoa, sendoagoa eta demokratikoa-goa lortzetik. Denon erantzukizuna da.Nik neuk ez dut uste alderdi politikoekbereziki txarto jokatzen dutenik horre-tan. w Zeintzuk dira, bada, bermeak ger-tatu den guztia berriro gertatu ezdadin?

Justizia administrazio normala da-goen lekutan ez dago horretaz hitzegin beharrik. Iraganean giza eskubi-deen urraketa sistematiko larriak gertatubadira, neurriak hartu behar dira, etaNazio Batuen Erakundeak zehaztutaditu estandar batzuk. Adibidez: frogatubada tortura sistematikoa izan dela, le-henengo eta behin argitu beharko dazein motakoa izan den, eta gero, Esta-tuak aitortu beharko du egon dela etahorren kontrako neurriak hartu beharkoditu.

Aitortza gauza handia da kalte-erre-paraziorako eta aurrerapauso handiagertatutakoa berriro gertatu ez dadin.Aldaketa instituzionalak etorri behardira. Torturaren kontrako bermeak, adi-bidez, nabarmen hobetu behar dira. w Torturatzen dela izango da behar -bada aitortzea gehien kostatukozaiena?

Dudarik gabe. w Buka dezagun positiboan.

Ingeniaritza sozialarekin zerikusiaduten gauzak konplexuak dira. Hau ezda Walt Disneyren film bat. Gizartea-ren konplexutasunean aldaketatxoakegin dira, baina ezin da hau egun ba-tetik bestera zuzendu. Kontzientziaz lanegin behar dugu, denok dugulako gureerantzukizuna, eta lanean jarraitubehar dugu sinistuta badugula hobe-tzeko potentziala.

“Altsasun gertatutakoaterrorismoarekin

lotu nahiak trabatu besterik ez du egiten

bizikidetzaren aldeko ahalegin oro”

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 11

Maria Luisa Lejardi Ondarra2018ko apirilaren 21ean hil zen, 65 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Ceferino Gonzalez Velasco

Izan zarena, erakutsi duzun kemena,gure artean geldituko dazugandik jasotako dena.

2018ko apirilaren 23an hil zen, 80 urte zituela. Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Maria Luisa Lejardi Ondarra

2018ko apirilaren 21ean hil zen, 65 urte zituela.

Zure irribarre goxoa eta alaitasuna betirako izango dira gure artean.

Mikelen kuadrillakoen partez.

Ceferino Gonzalez Velasco2018ko apirilaren 23an hil zen, 80 urte zituela.

Zure oroimena beti izango da gure bihotzetan.

Gonzalez-Barrutia sendia

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 12

SEMAFOROA 13

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Autoak gaizki aparkatuta: “Urazandi auzoan autoakgaizki aparkatzen dituzte, askotan baita zebrabide gainean

ere oinezkoen pasabidea oztopatuz. Udaltzainak handik pasatuarren ez dute isunik jartzen. Horren aurrean neurriak hartzea es-katzen dut”. Udaltzaingotik esan digute herritarrek kexak BARRE-Nera bidaltzen dituzten bezala zuzenean Udaltzaingora([email protected]) bidaltzeko aukera badutela eta es-kertuko luketela hala egingo balute.

Pilarreko aparkalekua: “Garai batean Pilar ikastetxeazegoen tokia txukundu, aparkatzeko egokitu, margotu... zu-

tela pasatu da denbora. Orain, ordea, gero eta baldintza oke-rragoetan dago. Zuloak handitzen ari dira eta euria egiten duenegunetan putzuak sortzeaz gain, harri txintxarrak ere erortzendira. Beraz, ea gutxienez itxura mantentzeko zerbait egiten duten.Izan ere, bertan aparkatzen dugunok arriskua daukagu, besteakbeste maniobratzeko”. Hirigintza zinegotziak adierazi digu man-tentze-lanak egin izan direla eta egingo dituztela.

Altzolako etxe zaharrak: “Altzolan, Mendaroko nora-bidean, eskumatara, bi etxe daude errepide aldamenean

oso egoera txarrean. Entzun zuen Udalak prezio sinboliko bateansaldu zituela etxe horiek eta gerora okupatuta ere egon zirela.Pixkanaka zatika erortzen ari dira azken urteotan, eta zahartuahala, are gehiago. Jakin nahi nuke ea etxe horiekin zerbait egi-teko asmorik ba ote dagoen”. Udaleko Hirigintza Sailetik adie-razi digute etxe horiek jabetza pribatukoak direla eta arriskuanabaritu izan dutenean agindu dietela arrisku hori kentzeko neu-rriak hartzeko.

II. URTEURRENA

Manuel Rey Quiroga 1937-2016

Denbora oso azkar doa, baina hutsunea betirako da.

Zure familia osoak

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 13

w Elgoibarren jokatuko den EspainiakoEskubaloi Txapelketan lehiatuko direnzortzi taldeetatik Tecnifuelle da herri txi-kienetik datorrena, alde handiarekin.

Sanlo moduko klub batentzat sekula-koa da bere talde bat horrelako txapel-keta baterako sailkatzea, eta bestehorrenbeste txapelketa antolatzeko aukeraizatea. Sanloko talde bat Espainiako Txa-pelketako azken faserako sailkatu den lau-garren aldia da. Kadeteetako bi taldeklortu zuten aurrez eta jubenil nesken bestetalde batek ere jokatu zuen, hura ere El-goibarren. w Talde asko entrenatu dituzu Sanlon.Zer dauka berezia Tecnifuellek?

Gogoa, lana eta talde izaera. Osoondo hartu dute elkar lehen urteko eta bi-garren urteko jokalariek eta bat egindaegon da taldea. Denboraldi luzeetan nor-malak diren txakalaldiren bat edo besteizan arren, sasoi betean ailegatu ginenunerik garrantzitsuenera, bai fisikoki etabai mentalki. Gogo biziz ailegatu ginenZarautzen jokatu genuen Euskadiko Txa-pelketako Lauko Finalera. Eta Burlatara Es-painiako Txapelketa jokatzera joanaurretik ere, ziur naiz taldekide guztiekpentsatzen zutela azken faserako sailka-tzeko aukerak genituela. Funtsezkoa dahori. Egin dezakezula sinetsi behar daegiteko. Azken jardunaldira aukerekin hel-

tzea zen gure helburua eta lortu genuen.Bagenekien Malkaitz etxeko taldeaizango genuela aurkari gogorrena sailka-pena lortzeko borrokan. Partida gogorrajokatu genuen, eta detaile txikiak funtsez-koak izan ziren, euren piboteak huts egin-dako hiru jaurtiketa -normalean sartzendiren horietakoak- esaterako. Partidaosoan lehiakorrak izan ginen, eta marka-gailuan berdinduta amaitu genuen.w Burlatako Lauko Finala irabazita, Es-painiako Zortziko Finalerako sailkatzealortu zenuten, azken urteetan zenutenametsa, alegia.

Bai. Sekulako emozio eztanda biziizan genuen. Negarrez hasi nintzen ni etahainbat jokalari ere bai. Neska hauek ur-tero sailkatu dira Espainiako Txapelketa-ren bigarren fasea jokatzeko, bainaazken faserako sailkatzeko atarian geldituizan dira. Aurten izarrak lerrokatu dira,eta lortu dugu zortzi talde onenen arteanegotea. Lorpen itzela. w Ibilbide oparoa izaten ari da jokalaritalde hau.

Bai. Lorea Gabilondori hartu nion erre-leboa, eta bi urte daramatzat taldea en-trenatzen, Juanma Lopezen laguntzaz.Euskadin onenen artean lehiatu diraazken lau urteetan, eta Espainian eremaila ona eman dute beti.w Zein da taldearen jokatzeko era?

Defentsa sendoa da gure armarik ga-rrantzitsuena. Ondo defendatzen dugu-nean erasoan askoz hobeto eta lasaiagojokatzen dugu. Erasoan asmatu ez arren,

badakigu defentsan konpon ditzakegulaerasoan izan ditzakegun arazoak. Gai-nera, eskarmentu handiagoko taldea garaorain, une txarretan sufritzen ikasi dugulako.w Defentsa on batek sakrifizioa eska-tzen du. Erasoan aritzea dibertigarria-goa da.

Bai, golak sartzea da politena eta de-fentsako lana ezkutuan gelditzen da asko-tan, baina talde honek aspaldi barneratuzuen defentsan dagoela gakoa. Beti esa-ten diet erasoak partidak irabazten di-tuela, baina defentsa onik gabe ezindaitekeela txapelketarik irabazi. Ez badi-gute gol bat sartzen guk bat sartzearekinnahikoa da. Defendatzea erasotzeabaino gehiago gustatzen zaien jokalariakditugu, eta hori urtetan egindako lanarenondorioetako bat da. w Zertan daukate hobetu beharra?

Erasoaldietan baloia azkarrago mugitubehar dugu, jokoaren erritmoa bizitu, golasartzeko ahalik eta aukera garbiena sortuarte. Horretarako garrantzitsua da jokalaribakoitzak dagokion lana betetzea, eta de-fentsan elkar laguntzea da gakoa.w Ezagutzen dituzue Elgoibarrera eto-rriko diren aurkariak?

Bai, bideoen bitartez. Granollersektalde sendoa dauka eta Sanse ezagutzendugu, iaz Espainiako txapeldunorde izanbaitziren madrildarrak. Nire ardura baka-rra, baina, guk egindako lanarekin gus-tura gelditzea da, gure onena ematea.Hala eta guztiz, aurkaria gu baino hobeabada, zoriondu eta kitto!

u IGOR LIZARRALDETECNIFUELLEKO ENTRENATZAILEA

Espainiako Eskubaloi Txapelketa Elgoibarren jokatuko dute jubenil nesken mailako denboraldikozortzi talde onenek. Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril, Galizia, Valentzia eta Andaluziakotaldeen aurka lehiatuko da etxeko taldea, Tecnifuelle, maiatzaren 2tik 6ra bitartean. Eskubaloizaleak asetzeko moduko festa izango da Olaizaga kiroldegian. Tecnifuelle taldeko entrenatzaileIgor Lizarralderekin eta taldeko hiru kapitainekin (June Loidi, Kristiña Fidalgo eta Irene Ma-kazaga) batu da BARREN, denboraldiari errepasoa egiteko eta Zortziko Finalerako dituzten sen-tsazioen berri izateko.

- ASIER ORBEA -

ELKARRIZKETAK14

“Sekula ez dugu amore ematen.

Oso borrokalariak gara”

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 14

w Nolakoa izaten ari da denboraldia,Tecnifuelleko hiru kapitainen ikuspegi-tik?

Hasiera oso ona eduki genuen arren,talde sentimendua falta zitzaigula igarrigenuen azaroan izan genuen joko behe-raldi batean. Irabazi beharreko partidakgaldu genituen. Gure artean beti kon-pondu izan gara ondo, baina jokoanelkar ulertze hori ez zegoela ikusi genuen.Elkarrekin berba egin eta kantxan falta zi-tzaigun konfiantza berreskuratu genuen.Berehala nabaritu zen jokoan, eta emai-tzetan. Errenterian jokatu genuen partidabat izan zen inflexio puntua. Galduz gero,zaila geneukan Euskadiko Txapelketarakosailkatzea. Nola edo hala partida hurairabazi behar genuela esan genion elkarrieta irabazi ostean gora egin zuen tal-deak.w Nagusitasunez irabazi zenuten Euska-diko Txapelketa Zarautzen.

Oso motibatuta ailegatu ginen Euska-diko Txapelketako Lauko Finalera, konfi-dantzaz gainezka. Sekula baino gehiagogozatu genuen eskubaloiaz. Gainera, tal-dekide guztiok eduki genuen jokatzekoeta taldeko parte sentitzeko aukera. EtaZarautzen irabazi izana pastelari gindajartzea modukoa izan zen, Zarauzko etaElgoibarko eskubaloi taldeen artean betiegon baita pikea, ia adin tarte guztietanjokatu ditugulako elkarren aurkako partida

garrantzitsuak. Oraingoan, etxean joka-tuko bagenu moduan sentitu ginen. Har-mailetara begiratu eta erdiak bainogehiago elgoibartarrak ziren, barren! Za-rautzen jokatu ditugun beste partida berobatzuetan izan dugu sentsazioa, harmai-letako giroak irentsi behar gintuen sentsa-zio hori, ez genuen sumatu oraingoan.Taldekide gehienok bigarren urtekoakgara, eta bagenekien elkarrekin horren-beste urtean jokatu eta gero gure azkentxapelketa izan zitekeela. Aurten 'bai alabai' izan behar zela esan genion elkarri.w Burlatako Lauko Finala etorri zengero, Espainiako Txapelketako bigarrenfasea.

Azken lau urteetan jokatu ditugu Eus-kadiko Txapelketak eta Espainiako Txapel-ketako sektoreak. Talde gutxik lortu dutehori. Baina... ‘Top 8’an sartzeko ateetangeratzea amorragarria izan da. Onenekinlehiatzeko gai ginela erakutsi arren, azkenbultzada bat falta zitzaigun. Iaz bi golekoaldeagatik ez genuen irabazi EuskadikoTxapelketa, Elgoibarren jokatu genuen fa-sean. Eta gero, Espainiako Txapelketakobigarren fasean gol bategatik ez ginenazken faserako sailkatu. Helburua hatze-kin ukitzeko zorian egon eta esku hutsikgelditzea gogorra da. Aurten ez zigulaihes egingo esan genion elkarri Burlatarajoan aurretik. Gainera, jokatu genuen Es-painiako lehen sektorea ere Burlatan jo-

katu genuen kadeteak ginela, eta zikloaitxi nahi genuen, Zortziko Finalerako sail-kapena lortuta. Lehen bi partidak biribilakirten zitzaizkigun eta gozatu egin genuen.Fasea hasi aurretik aurreikusi genuen mo-duan, Malkaitzen aurkako azken partidaizan zen erabakigarria. Hamabosgarrenminuturako bost goleko aldea lortu arren,alde horiek ez direla behin betikoak ikasidugu. Jokalari gogorrak eta borrokalariakdira nafarrak eta bagenekien garesti sal-duko zutela porrota. Gauzak zail jarri ziz-kiguten bigarren zatian. Lehen buruagaltzen genuen berdindutako neurketan.Kanpotik ere hala esaten ziguten, umeakbagina moduan jokatzen genituela par-tida berdinduak. Golak azkar sartzekopresa sartzen zitzaigun. Horrelako une kri-tikoetan hobeto jokatzen dugu orain, jokotaktikoa eginez; patxada eta heldutasungehiagorekin. w Etxean zein kanpoan, beti dituzue za-leak alboan.

Izugarria da zaleena, txalogarria. Bur-lataraino 30 bat lagunek egin zuen joan-etorria, hiru egunetan. Batzuek lanean jaieskatuta. Gurasoak beti ditugu hor, zalefinak dira, eta eskertzen diegu, baina gu-rasoak dira. Gu baino bi urte gazteagoakdiren Sanloko jokalariak ere joan ziren guikustera, ordubeteko bidaia eginda, za-patu arratsalde batean. w Zer sentsazio dituzue Elgoibarren jo-

u JUNE LOIDI, IRENE MAKAZAGA eta KRISTIÑA FIDALGO KAPITAINAK

ELKARRIZKETAK 15

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 15

ELKARRIZKETAK16

katuko duzuen Zortziko Finalerako?Guztiok gaude oso urduri. Gutako as-

korentzat eskubaloian gabiltzanetik lortudezakegun helburu potoloena da, etaetxean lehiatu eta eskuratzeko aukeraizango dugu. Honaino iristea sari handiada guretzat. Kadeteetan hasi ginenetik‘Top 8’an sartzea izan da gure helburue-tako bat, eta hor gaude! Klub txiki bat daSanlo besteekin alderatuta, eta meritu han-dia du. Elgoibarrera etorriko diren zenbaittalde, Granollers edo Sanse adibidez, iaurtero sailkatzen zirela ikusten genuen, etaaukera hori urrun ikusten genuen gure-tzako. Eskubaloia hobby bat da gure-tzako. Ikasketek dute lehentasuna eta gerodator eskubaloia. Aldiz, eskubaloiari le-hentasuna ematen dioten jokalariakdaude hona etorriko diren zenbait talde-tan. w Bistan da zuentzat ez dagoela presio-rik etxean jokatzeagatik.

Azken erabakia klubaren esku dagoenarren, guk Elgoibarren jokatzea nahi ge-nuen. Jokalari batzuk Batxilergoko biga-rren mailan daude, eta azterketak dituzte.Ez da berdina etxean ikastea ala Madri-leko hotel batean. Batzuek etorkizuna dutejokoan, nota jakin bat gainditu behar bai-tute unibertsitatean sartzeko. Etxean joka-tzeari esker, aurreneko Lauko Finalagaindituko dugula uste dugu. ‘Goazendisfrutatzera’ esan genuen hasieran,

baina lehiatzeko gogoz gaude orain.Gure multzoan Zamora, Carballal etaSanseren aurka jokatuko dugu, eta madril-darrak dira gure multzoko gogorrenak.Gure belaunaldian infantiletan eta kade-teetan Espainiako txapeldunak izan dira,eta txapeldunorde iaz. Ohituta daude erahonetako erronketara eta Espainiako se-lekzioan diharduten jokalari bat bainogehiago dute. Beste multzoan aritukodiren taldeek zumaiarren eta zarauztarrenaurka jokatu dute, eta haien parean ibilidirela ikusi dugu. Alegia, haiei irabazteaez da lortu ezineko helburu. Egindakolanak emaitzak eman dituela konturatugara, eta horretan jarraituko dugu. Ezinaekinez egina da gure leloa eta halaxeegin dugu, bultza eta bultza gure helburualortu arte. Jokalari euskaldunok oldarkorospea dugu kanpoan. Kastako jokalaritzatgauzkate.w Nondik dator kamisetetara ere era-man duzuen esaldi hori: ‘Ezina ekinezegina’?

Sekula ez dugula amorerik ematen dagure ezaugarri nagusia. Oso borrokala-riak gara. Gure leloa bihurtu da Ezina eki-nez egina, hala erakutsi dugulako azkenlau urteetan. Bai txapelketetan eta baitaentrenamenduetan ere, senior taldearenaurkako entrenamenduetan ere oso leiha-korrak izan garelako. Aurten lortu ditugunemaitza onak gu baino lehenago Sanlon

egon diren belaunaldiei ere zor dizkiegu.Transmisio bat dago, guk zaharragoen-gandik ikasten dugu eta gazteagoek gu-gandik, eta zenbat eta lorpenhandiagoak lortu bideak urratzen dituguhurrengoentzat. Lauko senior taldea ere ai-patu nahi dugu. Eurekin egin ditugun en-trenamenduetan, partida garrantzitsuenaurretik batez ere, guri eman digute pro-tagonismoa, euren lehia alde batera la-gata. Eskertzekoa da.w Zein izan da entrenatzailearen ga-rrantzia Tecnifuelleren lorpenetan?

Igor izan da eduki dugun entrena-tzaile bereziena, gutako askok lagun-tzat ere badaukagulako. Jokalarioiaskatasun esparru bat lagatzen digu,kantxan gu geu izan gaitezen. Entrena-tzaileak agintzen du, bai, baina denaez dago zehaztuta, gure erabakiak har-tzeko askatasuna dugu, eta berakesango digu, eta behin eta berriz erre-pikatuko digu gero, zertan huts egindugun eta nola zuzendu. Konfiantzahandia eman digu. Entrenamenduetatikkanpo daukagun harremana ere prime-rakoa da. Euskadiko txapeldun izan os-tean bere txabolara gonbidatu gintuen.17-18 urteko hamazortzi neska "isil-isileta lasai" batzeko gogoa behar da (kar,kar). Harreman oso ona dugu berarekineta edozein arazo kontsultatzen diogu.Beti daki zer esan eta nola lagundu.

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 16

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 17

KULTURA18

Maiatzaren 13anemango dute Aiastiako‘Herri txiki, infernu handi’

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pa-gadi aurkezleen sorlekuetan grabatudituzte Herri Txiki, infernu handi saiokoopor aurreko azken bi programak:Aiastian eta Billabonan. Apirilaren17an egin zituzten elkarrizketen gra-bazioak Aiastia auzoan eta apirilaren26an grabatu zuten aurrez aurrekosaioa Murkaikupe frontoian. ZuhaitzGurrutxagak aurreratu du saio bere-zia izango dela. Besteak beste,Zuhaitzen gurasoak elkarrizketatu di-tuzte Aiastian, Pagadik ama etaZuhaitzek aita. Horrez gain, auzotargehiago ere irtengo dira. Besteakbeste 36ko Gerran Zirardamendinizan ziren borrokak izan zituen hiz-pide Ziarda-Txiki baserriko Pakita Ber-nedorekin Zuhaitzek berak.Auzolanaz ere aritu ziren beste hain-bat aiastiarrekin. Euskal Telebistakmaiatzaren 13an, 22:00etan,emango du Aiastiari buruzko saio be-rezia.

Urteroko ohiturari jarraituz Elgoibarko Galiza etxeak antolatutako jaia izango da maiatzaren 11tik 13ra bitartean Maalan. Inau-gurazio ekitaldia agintariekin egingo dute 19:30ean, Maria Victoria Morenoren omenez, eta ondoren, Galiziako muskuiluen das-taketa izango da doan. Zapatuan Santurtziko Galiza Etxeko eta Haritz Dantza Taldeko dantzariek ikuskizuna eskainiko dute. Barixakueta zapatu gauean Tsunami orkestrak girotuko du plaza. Hiru egunetan Galizako produktu tipikoak dastatu ahal izango dira Maalan,olagarroa eta okela txigortua besteak beste.

Galizako Letren urteroko jaia ospatuko dute maiatzaren 11, 12 eta 13an

Euskeraren Jatorria Elkarteak antolatuta Euskararen Jatorriaren 12. biltzarra egingo dute maiatzaren 5ean Elgoibarko Aubixa ba-serrian Euskera Europako ama hizkuntzan izenburupean. Biltzar horren osagarri, bezperan, maiatzaren 4an, doako hitzaldi irekiaizango da 16:15etik 20:00etara Kultur Etxean. Angus Hunck ikertzaile britaniarra eta Bernat Mira toponimia aztertzaile valentziarraarituko dira. Hunckek euskararen aztarna pan-europearra izango du hizpide. Alacant inguruko toponimia ikertzen hasi zen geroMira Espainia osokora eta Europakora zabalduz. Bere ustez, arabierari garrantzia handiegia eman zaio, toponimian iberierarenpresentzia (euskerarekin lotzen du) luze-zabala delako. Izen-ematea 45 euro da, bazkaria eta gidaliburua barne (langabetuek etaikasleek 30 euro). Informazio gehiago www.euskararenjatorria.net webgunean jaso daiteke.

Euskarak Europako ama hizkuntzan duen tokia izango da hizpide maiatzaren 4an, Elgoibarko Kultur Etxean, eta 5ean, Aubixan

Kale antzerkia ikusteko aukera izango dute maiatzaren 5ean, 18:00etan, Menda-roko plazara gerturatzen direnek. Pikor antzerki konpainiako Miriam K. Martxanteeta Leire Ucha aktoreek Atsoak dantzan antzezlanean zahar-etxetik ihes egin eta

ustez desagertuta dauden adineko bi emakumeren papera jokatuko dute. Egoitzakozaintzaileak beraien bila ibili arren, adineko emakumeek oraindik egiteko asmotandiren hainbat kontu eta amets betetzeko ordua iritsi direlakoan daude. Itxuraz makalakdiruditen arren, zahar-etxeko arduradunek herrian jarriko dituzten kartelek arriskutsuakizan daitezkeela esango dute. Hala erakutsiko dute gero, arriskua ez baina nahas-mena sortuko baitute beren adinerako pentsaezinak diren balentriak erakutsiz, ikusle-ekin bat eginez eta dantzara ere eramango dituzte. Mundua konkistatzeko prestdauden adinekoei egindako omenaldia da antzezlana.

‘Atsoak dantzan’ kale antzezlana ikusi ahalizango da maiatzaren 5ean Mendaroko plazan

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 18

KULTURA 19

Apirilaren 21ean eta 22an jokatu zuten ElgoibarkoXVII. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa Herriko An-tzokian. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolakozortzi ordezkarik hartu zuten parte: Malen Galarraga,Sare Sainz, Jone Gil, Amaia Sasiain, Jon Etxeberria,Eneko Etxaniz, Aimar Almortza eta Markel Goenaga.Maila ona eman zuten denek ligaxkako azken saioan.Finalak maiatzaren 12an eta 26an jokatuko dituzte,eta Elgoibarko ordezkariak Jone Gil, Jon Etxeberria,Eneko Etxaniz, Aimar Almortza eta Markel Goenagaizango dira. Finalen ostean, txapelketako enseguetanaritzen diren Elgoibarko dantzariek, erakustaldiaegingo dute Bakarlarien jaialdia izenburupean, ekai-naren 1ean, Kalegoen plazan, 19:00etan.

Aurresku eta soinu zahar txapelketako dantzariek Bakarlarien jaialdia egingo dute ekainean

Taupada antzerki taldeak Zelukrista-loideak jardunaldia antolatu dumaiatzaren 5eko gauerako, 40. ur-

teurreneko ekitaldien barruan. Izenbu-ruak azaltzen duen gisan dendetakofilmek eta erakusleihoek bat egin eta an-tzerkia jende artera zabaltzea da egi-tasmo honen helburua. Horretarako, hirufilmetako sekuentziak aukeratu dituzteeta musika eta argiarekin lagundutaemango dituzte. Sekuentzia bakoitzarenbi saio ikusi ahal izango dituzte herrita-rrek. Edurne Lasa eta Joxemari Larra-ñaga zuzendari eta teknikariarenesanetara arituko dira antzezleak.

San Frantzisko kaleko 30. zenbakian,(Agirre sastreria) 19:30ean eta00:30ean, Aitor Gisasola, Ainhoa Za-

pata, Nagore Cid eta Maria Jesus Otae-gik Eduardo manostijeras filmeko zati batantzeztuko dute. San Frantzisko 11n(Anton altzari denda), Dani Zelaia Coo-per, Gorka Fernandez eta Nagore Cidarituko dira 20:30ean eta 23:30ean,Con la muerte en los talones pelikulan oi-narritutako antzezlanarekin. Kalebarrenplazan, berriz, 21:30ean eta22:30ean, Ibai Leon, Jon Olivares etaSara Iriondo Otañok Pretty woman fil-meko eszena eskainiko dute.

Antzezteko modu honekin ahaleginberezia egin nahi dute antzerkia kaleraeramateko, eta erakusleihoetara begira-tzean, kalean dabiltzanak, akzioa islatukoduten sekuentzia harrigarri eta bitxietarabegira gera daitezen.

Hiru filmetako sekuentziak herriko erakusleihoetara eramango dituzte Taupadako antzezleek maiatzaren 5ean

Gemma Monrealen erakusketa

Gemma Monrealek eta bere 42 ikasleek Caminandoentre colores erakusketa jarriko dute ikusgai apirilaren 27tikmaiatzaren 12ra Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa are-toan. Inaugurazioa gaur, 19:00etan, egingo dute. Lanakastelehenetik zapatura eogngo dira ikusgai, 17:00etatik20:00etara.

Debabarreneko Orkestra Sinfonikoa

Maiatzaren 4an Debabarreneko Orkestra Sinfonikoakkontzertua eskainiko du Herriko Antzokian, 20:00etan,Iñigo Zearsoloren zuzendaritzapean. Sinfonia n. 9 Delnuevo mundo, Orfeo de los infiernos, Coppelia, Pizzicato,The entertainer eta El último mohicano piezak joko dituzte.Doan izango da.

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 19

KIROLA20

Jose Gurrutxaga krosak antxitxika jarri zituen herritarrak

Gipuzkoako Futbol Federazioa sortu zuten lau taldeak omendu dituzte, tartean C.D. Elgoibar

Gipuzkoako Futbol Federazioak 100 urte bete ditu asteon eta ki-rolariak prestatzen egin duen lana aitortu dio Aldundiak, eguazte-nean eginiko omenaldian. Lau taldek sortu zuten federazioa: Realak,Beasainek, Real Unionek eta C.D. Elgoibarrek. Hori dela-eta aitortzaberezia jaso zuten lau taldeotako presidenteek. Era berean, federa-zioak berak ere egin du mendeurrena ospatzeko ekitaldia. Gauregun federazioa osatzen duten 113 taldeetako presidenteak eta pre-sidente ohiak omendu zituzten. Elgoibarko futbol taldeak 50 presi-dente izan ditu 100 urteko ibilbidean, eta horietatik 21 daude bizirik.

Jose Gurrutxaga krosaren 25. ekinaldian 715 lagunek, partehartu zuten. Adinka eta sexuka banatutako hamahiru laster-keta izan ziren guztira. Lagun eta ezagunen animo artean

aritu ziren saltaka herriko kaleetan, eta guztiek izan zuten saria,denei banatu baitzieten domina amaieran. Elgoibar Ikastolakoarduradunek krosa antolatzen lagundu dieten guztiei eskerrakeman dizkiete eta baita parte hartzaile guztiei ere. Sailkapenaketa kroseko bideoa eta argazkiak www.barren.eus-en.

Bolari azkoitiarrak nagusitu ziren Idotorbeko tiraldian, baina Unai Loiolak jarraitzen du lider

Guztira 45 bolarik hartu zuten parte Idotorbekobolatokian jokatu zen Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo BolaJoko Txapelketaren bosgarren jaurtialdian. Beñat Asti-garraga eta Gorka Etxaniz azkoitiarrek eskuratu zituz-ten lehen eta bigarren postuak, hurrenez hurren. UnaiLoiola elgoibartarrak egin zuen hirugarren. Zazpi txirlobota zituzten lehen hiru sailkatuek. Sailkapen nagusianSan Migel taldeko Unai Loiolak jarraitzen du lider-goan, 24 txirlorekin. Gorka Etxaniz dago orain biga-rren postuan, 21 txirlorekin, eta Xabier Loiolaelgoibartarra dago sailkatuta hirugarren postuan, orainarteko bost jardunaldietan 19 txirlo botata.

Arg.: BigVIK

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 20

KIROLA 21

Elgoibartar dezente AloñakoIgoeran

Bederatzi elgoibartarrek hartu zutenparte aurreko domekan jokatu zen AloñakoIgoera mendi lasterketan. Emakumezkoe-tan, lehen hamarren artean sailkatu zirenMayi Mujika eta Ainhoa Lendinez. Zazpi-garren egin zuen Mujikak (2.40.48) etabederatzigarren Lendinezek (2.49.53). Gi-zonezkoetan 11. postuan sailkatu zenAnder Barrenetxea (2.12.51) eta 17. pos-tuan Ioritz Conde (2.17.31). Imanol Goñieta Oihana Azkorbebeitia izan ziren azka-rrenak probaren 14. edizioan.

Kirol Campusean izena emateko epea

Udal Kirol Patronatuak antolatzen di-tuen Kirol Campusean izena ematekoepea maiatzaren 2an irekiko dute, etaekainaren 1era arte egongo da zabalik.Interesa dutenek Olaizaga kiroldegianeman dezakete izena. Ekainaren 25etikuztailaren 20ra, astelehenetik barixakura,9:30etik 12:30era, hainbat kirol (ur jola-sak, atletismoa, BTT, orientazioa, futbola,eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak,mendizaletasuna, buzeoa, patinajea,e.a.) egiteko aukera izango dute 2007eta 2011. urteen tartean (biak barne) jaio-tako umeek. 2003-2006 urteen tarteanjaiotako gazteek, berriz, Goi MailakoKirol Udalekuetan maila handiagoko kirolaegiteko aukera izango dute. Olaizaga etaIMH kiroldegiak, Mintxeta, Ikastolako fron-toia eta herriko beste hainbat gune erabi-liko dituzte. Patronatuko bazkideek 100euro ordaindu beharko dituzte, eta baz-kide ez direnek 110 euro.

Arilan eskubaloi taldeak Lauko Finala jokatuko du Etxebarrin

DebabarrenakoRaid proba antolatudu Morkaikok ekaina-ren 2rako, eta zabalikdago izena ematekoepea. Aurten ere,Abenturetako RaidenIparraldeko Ligakoproba puntugarriaizango da. Iaz hasi-tako bidetik, “Familiar”izeneko modalitateanparte hartzeko aukeradute guraso eta seme-alabek. Orientaziorako gaitasun apalekin ere egiteko modukoproba izango dela azaldu dute, eta familiak animatu dituzte parte hartzera. Nagu-sientzako raid proban, berriz, espeleologia proba bat izango da berritasun nagu-sienetakoa, hautazko proba izango bada ere. Koba barruan rappel bat edo besteegin beharko dute partaideek.

Tecnifuellek eta Decak moduan, Sanloko Arilan taldeak ere lortu du Lauko Fina-lerako sailkatzea. Euskal ligan diharduen kadeteen taldeak Kukullaga, Pulpoeta Zarautz izango ditu aurkari Etxebarrin jokatuko duten Lauko finalean, gaurtik

domekara bitartean. Laukok, Sanloko senior nesken taldeak, ere jokatu zuen igoerafasea, aurreko asteburuan, Donostiako Bidebieta kiroldegian. Elgoibartarrek 17-19irabazi zioten Aiala Zarautzi finalerdietan, eta Bera-Bera taldearen aurka jokatu zutenfinala. Emozioz beteriko partida jokatu zuten bi taldeek eta arauzko denbora 23nakoberdinketaz amaitu zen. Luzapena jokatuta ere berdinketa hautsi ez zutenez, penaltijaurtiketetan erabaki behar izan zuten irabazlea. Eta, nola ez, penaltien lehen txandaere berdinduta amaitu zuten. Sanlo izan zen huts egiten lehena, eta, honenbestez,donostiarrek jarraituko dute Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko lehian.

Espeleologia proba izango da Debabarrenako Raideko berritasun nagusia

Arg.: BigVIK

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 21

MERKATU TXIKIA

LANA...................................EskaerakAdinekoak zaintzen egingo nuke lan. As-teburuetan bakarrik. ( 631 655 390------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketanegingo nuke lan. Esperientzia eta erre-ferentzia onak. ( 626 407 923------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzen egingonuke lan. ( 657 438 357------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzen egingonuke lan. Orduka eta asteburuetan erebai. ( 631 558 243------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzen egingonuke lan. Garbiketa lanak ere egitenditut. ( 688 652 050------------------------------------------------------------------------------------------Tabernan zerbitzari lanetan edo sukal-deko laguntzaile lanetan aritzeko prest.( 632 983 756------------------------------------------------------------------------------------------Zerbitzari gisa lan egiteko prest. ( 687 940 566------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxeko lan-gile moduan aritzeko ere prest. ( 638 338 816------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonen zaintzan eta garbike-tan lan egiteko prest. Orduka edo etxekolangile modura. ( 642 290 762------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko prest, etxekolangile modura. ( 617 414 989------------------------------------------------------------------------------------------

Elkarteen garbiketan edo adinekoakzaintzen, etxean zein ospitalean, lanegiteko prest. Esperientzia eta ikasketakdauzkat. ( 671 989 434------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko eta garbi-ketarako prest. Esperientzia eta errefe-rentziak ditut. ( 646 821 678------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko prest,baita etxeko langile moduan ere. Espe-rientzia handia. ( 602 193 095------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak eta gaixoak ospita-letan zaintzeko prest. Orduka eta etxekolangile gisa. ( 632 949 742------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Digitalizazioan esperien-tzia handia. ( 602 819 349------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketan, zerbitzari, baserrian... lanegiteko prest. ( 602 072 969------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzen, garbiketanedo tabernetan lan egiteko prest. Espe-rientzia handia. ( 686 077 316------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak edo umeak zain-tzeko zein garbiketa lanak egiteko prest.Orduka edo etxeko langile gisa. ( 602 047 812------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanetan aritzeko zein adinekopertsonak edo umeak zaintzeko prest.( 685 724 861/ 943 748 899------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzen egingo nuke lan.Bederatzi urtez egon naiz adineko batzaintzen. Elisabet. ( 631 376 202------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest. Etxeko langile ari-tzeko gertu. ( 688 735 551------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila ari naiz. Esperientzia handiaadinekoak zaintzen. ( 631 414 947------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila ari naiz. Esperientzia handiaadinekoak zaintzen. ( 631 617 281 ------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko edo gar-biketarako prest. ( 693 710 696------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak gauez zaintzeko prest. ( 632 733 573------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen nahizgarbiketan lan egiteko prest. ( 636 517 025------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen nahizgarbiketan lan egiteko prest. ( 632 779 980------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo beste edozerlanetarako prest. ( 612 216 458------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Etxeko lan-gile, baita asteburuetan ere. ( 612 518 050------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest asteburuetan.( 603 503 689------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest orduka. ( 631 620 344------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak eta umeak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko prest. Orduka zeinetxeko langile moduan. ( 631 556 507 / 620 619 287------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak etxean zein ospitalean zain-tzeko (esperientzia eta ikasketak dauz-kat) eta elkarteak garbitzeko prest. ( 602 161 496

EskaintzakZerbitzaria behar da Mahats ardande-gian lan egiteko. ( 646 936 092------------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko denda batean lanerakoneska euskalduna behar da. Interesatuekbidali curriculuma helbide honetara: [email protected]

ETXEBIZITZAK.....................Etxebizitza hartuko nuke alokairuan El-goibarren. ( 632 983 756------------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarren, berehala sartzeko etxebizi-tza bila gabiltza. Bikote arduratsua. ( 683 415 222

OSPAKIZUNAK....................1963an jaio eta aurten 55 urte betekodituzten elgoibartarren ospakizunaekainaren 2an Sigman (luncha, bazka-ria eta dantzaldia 55 euro/gauekomokadutxoarekin 65 euro). Diru-sarreramaiatzaren 18rako Laboral Kutxan:ES70 3035 0007 25 0071134765------------------------------------------------------------------------------------------1959an jaiotako elgoibartarren ospa-kizuna ekainaren 9an Sigman.13:00etan Tantakan luncha. Interesdu-nek 55 euro sartu maiatzaren 20abaino lehen Laboral Kutxan: 30350007 22 0071135234. Kontaktu-rako: 639 760 959.

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Nire komunitatean, atikoko etxebizitzako jabearenabaino ez den terrazan jarrita dago eraikin guztirako balioduen antena. Jabe hau kexu da antena hor daukalako etaesan digu zerbitzu honen zorra ez dagoela jasota erre-gistro domumentuetan. Beraz, eskatu du terrazatik ken-tzeko eta beste lekuren baten jartzeko.

Antena eraikin guztirako elementua da jabe guztientzakofuntzioa betetzen duelako. Elementu komuna izanik gainontzekoetxe zein lokalekin jabekidetzan dago, beraz, ez da etxebizitzahorren jabearena soilik.

Elementu hori eraikinaren dokumentazioan agertzen ez badaere, horrek ez du esan nahi komuna ez denik, alderantziz, do-kumentuan modu argian pribatutzat jotzen ez bada komunaizango da. Izan ere, elementu arkitektonikoek izaera komunadute, horien pribatutasuna argi eta garbi adierazita ez badago.Hortaz, bere etxebizitzan bertakotu gabeko edozein elementu-ren izaera pribatua defendatzen duenak, frogatu egin beharkodu.

Aholkua: Atikoaren jabeak onartu behar du antena ko-lektiboa ezinbestean bere atikoan jarri behar dela.

ROSA Mª PINTADO

Enpresa kolaboratzailea: P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

22

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 22

ZORIONAK 23

Zorionak, Urko,gaur, 10 urte,mutil handi! Fami-liakoen eta bere-ziki anaia Kaietenpartetik muxuhandi bat.

Zorionak, Unax,bihar 10 urte be-teko dituzulako.Muxu bat etxe-koen eta batezere Oierren etaIzeiaren partetik.

Z o r i o n a k ,Luken, maiatza-ren 6an 4 urte be-teko dituzulako.Muxu asko Elgoi-barko familiarenpartetik.

Zorionak, Aiur!Gaur 10 urte betedituzulako. Ondopasa zure egu-nean. Muxu po-tolo bat, etxekoenpartetik.

Zorionak, Jon,maiatzaren 3an 7urte beteko dituzu-lako. Patxo handibat familiako guz-tion partetik.

Z o r i o n a k ,Amaia, bihar 9urte beteko dituzu-lako. Familia oso-aren partetik.Asko maite zai-tugu.

Zorionak, aitxi-txa. Etxekodanon partetikmuxu haundi-haundi bat!

Zorionak, Mai-der, 9 urte betedituzulako. Muxuhandi bat aitatxo,amatxo eta Asie-rren partetik.Maite zaitugu!

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, bikote, pasa den ostiraleaneta datorren asteartean, 7 eta 4 urte be-teko dituzuelako. Jarraitu gure bizitzakalaitzen. Maite zaituztegu!

Zorionak, Paula eta Julen, zuen 8.eta 9. urtebetetzean. Etxeko guztien par-tetik.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar diraBARRENeko bulegora,edo [email protected] e-postara bidali.

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 23

AGENDA24

27 BARIXAKUA17:30-19:00 Ludoteka ibiltaria. Sukal-daritza, eskulanak eta jolasak. 5 eta 12urte bitarteko haurrentzat. Antolatzailea:Ludoteka. Maalan.20:30 Opera (aurrez grabatuta). Mac-beth. Herriko Antzokian.

28 ZAPATUANekazaritza eta abeltzaintzaferia 9:00-14:00 Baserriko produktuen sal-menta. Kalebarren plazan.11:00 Atabal Danborrada Elkartearenpintxo salmenta. Kalebarrenen.12:00 Kale kantariak. Kalebarren pla-zan hasita. 12:00 Pizza tailerra haur eta gazteen-tzat. Kalebarren plazan. Eguerditik arratsaldera Ganaduerakusketa. Aita Agirre plazan.

29 DOMEKA11:30 Atxutxiantxitxika. HH2- LH2 bi-tarteko umeentzat. Antolatzailea: Elgoi-barko Izarra. Kalegoen plazan.

30 ASTELEHENA18:00-20:00 Emakumeen hausnarke-tarako saioa: Complacer o con placer.Gidaria: Loredi Salegi. Antolatzailea: Ja-bekuntza tailerrak. Doan. Kultur Etxean.

2 EGUAZTENA18:30 Hitzaldia. Gaia: Pentsioak. Hiz-lariak: Marian Beitialarrangoitia etaMikel Olabarria. Antolatzailea: Bildu.Musika Eskolako auditoriumean.

4 BARIXAKUA16:15-20:30 Euskararen jatorriaren12. Biltzarra: Euskara Europako amahizkuntzan. Hitzaldi irekia: AngusHunck ikertzailea eta Bernat Mira topo-nimia aztertzailea. Elgoibarko KulturEtxean.18:30-20:30 Odol ateratzea. Elgoi-barko Odol-Emaileen Elkartean (Anbula-tegi ondoan).20:00 Kontzertua: Debabarreneko Or-kestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Iñigo Ze-arsolo. Antolatzailea: DBOS. ElgoibarkoHerriko Antzokian.

5 ZAPATUA12:00-15:00/19:00-21:00 Men-daroko VII Pintxo Txapelketa. Herriko ta-bernetan.9:30:15-20:30 Euskararen jatorria-ren 12. Biltzarra: Euskara Europakoama hizkuntzan. Biltzarra. Aubixan.16:00-20:00 Goitibeherak egitekotailerra. Kalegoen plazan. 18:00 Kale antzerkia: Atsoak dantzan.Desagertutako emakumeak. Mendarokoplazan. 19:30-23:30 Zelukristaloideak antzer-kiak. Antolatzailea: Taupada Antzerki tal-dea. San Frantzisko kalea, 30 eta 11eta Kalebarren plazan.

6 DOMEKA12:00-15:00/19:00-21:00 Men-daroko VII Pintxo Txapelketa. Herriko ta-bernetan.Arratsaldez Goitibeheren entrena-mendua. Albitzuri industrialdeko alda-pan.

9 EGUAZTENA18:00-20:00 Guraso formakuntza tai-lerra: Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB),Anbulatorioko Pediatria Zerbitzua. Anto-latzaileak: Kalamua, EIGK, Haurresko-lako gurasoak, Arreiturrekoak etaOngizate Saila.18:00 Digital manufacturing unibertsi-tate masterraren informazio saioa.IMHn.

11 BARIXAKUA17:30 Kiribil barraskiloaren saioa. La-gunekin, umeekin eta gurasoekin jolasaketa dantza. Kalegoen plazan19:30 Galiziako letren astearen inau-gurazioa. Antolatzailea: Galiza Etxea.Maalan. 20:00-21:00 eta 23:00 Tsunami or-kestra. Antolatzailea: Galiza Etxea. Ma-alan. 20:30 Aurrez grabatutako Balleta:Centenario de Bernstein. Elgoibarko He-rriko Antzokian.

Gloria Arzalluz Eguia2018ko apirilaren 20an hil zen, 92 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:02 Página 24

AGENDA 25

Zinea (Herriko Antzokian)

27 BARIXAKUA 28 ZAPATUA 29 DOMEKA

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

Barrenetxea

Egunez Etxeberria

Egunez Barrenetxea

Egunez Barrenetxea

30 ASTELEHENA 1 MARTITZENA 2 EGUAZTENA

Egunez

*IbañezEgunez

*IbañezEgunez

Etxeberria

Egunez Garitaonandia

Egunez

*IbañezEgunez

Etxeberria

3 EGUENA 4 BARIXAKUA 5 ZAPATUA

Egunez

*FernandezEgunez Yudego

Egunez

*Oruesagasti*Garitaonandia

Egunez Garitaonandia

Egunez Yudego

Egunez

*Oruesagasti6 DOMEKA 7 ASTELEHENA 8 MARTITZENA

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezEgunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez Yudego

9 EGUAZTENA 10 EGUENA 11 BARIXAKUA

Egunez Garitaonandia

Egunez Etxeberria

Egunez

*FernandezEgunez

GaritaonandiaEgunez

EtxeberriaEgunez

Barrenetxea

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00

Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente - Sostoa kalea,10 (Eibar) - 943 254 410

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

‘Loving Pablo’

28 Zapatua, 19:00/22:15 29 Domeka, 19:0030 Astelehena, 21:30

‘Sagu eta Pagu’

29 Domeka, 16:30

‘Campeones’

18 Martitzena, 19:004 Barixakua, 21;30

5 Zapatua, 19:00/22:15 6 Domeka, 19:007 Astelehena, 21:30

‘En cuerpo y alma’

(Ongarri Zine Kluba)3 Eguena, 21:30

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:03 Página 25

HITZ ETA KLIK26

“Natura maite dugula diogu, eta parke naturalak sortzen ditugu”

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Lainoen altzoan etorrita, neguko eurizaparrada sarriek jaurti dute gure in-guruko mendietara, eta, erreka

bihurtuta, maldan behera ekin dio urakbere bidaiari. Eta batek penaz egitendio so errekastoko ur jostariari, nolako

bidaia egingo duen imajinatuta. Hasierako erreka-zoko aratz,huntz-garo-goroldio gozo, hurritz-adar, gerizpe eder eta kolore-tako harrien ondoren, pinu-adar, sasi, ibaibide suntsitu eta itzalikgabeak aurkituko ditu, eta, beherago, plastiko eta zakar artean,isurkari arraroz nahasirik egingo du ibaian behera itsasoraino.Tamalgarria. Errespetua galdu diegu hurreko mendi eta errekei!

Inguruko basoetara joan besterik ez dago ikusteko nola gero

eta hondatuago dauden gure mendi-bideak, errekak eta natura,oro har. Haizeteak direla, euriteak direla, gero eta zuhaitzgehiago ikusten dira mendian ipurdiz gora, inork kasurik egitenez diela, bideak itxi eta mendian ibiltzea eragozten dutenak. Ho-rrez gainera, ordea, pinuen gaitza dela eta, gero eta basogehiago botatzen ari dira, zura guztiz hondatu aurretik pinuarietekina atera nahian, nonbait. Horretarako, kamioitzar eta traktorebaldar ugari sartu eta, lehenaz gain, bideak, errekak eta putzuaktriskatzen dituzte. Penagarria benetan! Natura maite duguladiogu, eta parke naturalak sortzen ditugu. Bapo! Baina, natur par-keetaraino joan beste erremediorik ez ote dugu izango, bada,mendi eta errekez gozatzeko?

1074 alea:Maquetación 1 26/04/18 11:03 Página 26

1074 azala:Maquetación 1 26/04/18 11:00 Página 3

1074 azala:Maquetación 1 26/04/18 11:00 Página 4