1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf ·...

23
….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) ……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 …… 1 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA? EDUKIA Coworkinga: Coworkingeko espazioek bizimodu berri bat irudikatzen dute, lan egiteko eta elkarrekin bizitzeko kontzeptu berria. Hiri handietan zorua modu ez eraginkorrean erabiltzen den garaian, coworkingeko espazioek erantzunak aurkezten dituzte enplegu-dentsitate handiagori eta bizitegi- ereduei, baita hiriguneak birpopulatzeari ere. Hainbat dimentsio eta eredu izan ditzakete, eta eskala handian (guneak), oinarrizko espazioak bezala zehaztu daitezke, zenbait langile eta banakako erakunde mota dituztenak, banaka edo elkarlanean aritzen direnak hainbat arloetan, hala nola sormenean, kulturan, gizartean, teknologian, aisialdian, merkataritzan, elikaduran… Partekatutako lan-espazio gisa hasita, denbora igaro ahala aldatu daitezke eta lanerako zein bizitzarako elkarlanerako komunitate bihurtu, pertsonentzat, ideientzat eta proiektuentzat. Zenbait faktore daude coworkingeko espazioen hazkuntzaren atzean. Ereduak: Prezioa funtsezko faktorea izan daiteke: Espazioagatik liskarra dagoenean, alokairuen igoera bultzatzen duena, coworkingak gero eta aukera ospetsuagoa eta eraginkorra da enpresek gastuak aurreztu ditzaten. Bizimodu berriak eragileak dira ere: Belaunaldi berriak, 80ko hamarkadatik aurrera jaioak, ez dute hainbeste bilatzen lan «arrunta 9etatik 5etara» lortzea eta mantentzea, beraz autoenplegua euren lana sortzeko aukeratzat hartzen dute. Ardura ekologikoak: Mugimendu pendularrak gutxitzeko, CO2isurpenak murrizteko, energia aurrezteko… potentziala sortzen du espazio trinkoagotan lan egiteak eta bizitzeak.

Transcript of 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf ·...

Page 1: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

1  

1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?

EDUKIA

Coworkinga: Coworkingeko espazioek bizimodu berri bat irudikatzen dute, lan egiteko eta elkarrekin bizitzeko kontzeptu berria. Hiri handietan zorua modu ez eraginkorrean erabiltzen den garaian, coworkingeko espazioek erantzunak aurkezten dituzte enplegu-dentsitate handiagori eta bizitegi-ereduei, baita hiriguneak birpopulatzeari ere. Hainbat dimentsio eta eredu izan ditzakete, eta eskala handian (guneak), oinarrizko espazioak bezala zehaztu daitezke, zenbait langile eta banakako erakunde mota dituztenak, banaka edo elkarlanean aritzen direnak hainbat arloetan, hala nola sormenean, kulturan, gizartean, teknologian, aisialdian, merkataritzan, elikaduran… Partekatutako lan-espazio gisa hasita, denbora igaro ahala aldatu daitezke eta lanerako zein bizitzarako elkarlanerako komunitate bihurtu, pertsonentzat, ideientzat eta proiektuentzat. Zenbait faktore daude coworkingeko espazioen hazkuntzaren atzean. Ereduak:

● Prezioa funtsezko faktorea izan daiteke: Espazioagatik liskarra dagoenean, alokairuen igoera bultzatzen duena, coworkingak gero eta aukera ospetsuagoa eta eraginkorra da enpresek gastuak aurreztu ditzaten.

● Bizimodu berriak eragileak dira ere: Belaunaldi berriak, 80ko hamarkadatik aurrera jaioak, ez dute hainbeste bilatzen lan «arrunta 9etatik 5etara» lortzea eta mantentzea, beraz autoenplegua euren lana sortzeko aukeratzat hartzen dute.

● Ardura ekologikoak: Mugimendu pendularrak gutxitzeko, CO2isurpenak murrizteko, energia aurrezteko… potentziala sortzen du espazio trinkoagotan lan egiteak eta bizitzeak.

Page 2: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

2  

Pertsonek bultzatutako proiektuak: Proiektu hauek pertsonek bultzatzen dituzte. Pertsonek egiten dituzte pertsonentzat. Hona oinarrizko gaiak: 1. Ezagutu nori zuzenduta dagoen

Norengatik egiten duzu hau? Nor izan nahi duzu zeure proiektuan?

2. Nola erakarri xede taldeak Masa-komunikazioa/elkarlana. Zenbait ekitaldi mota hartu/antolatu dezakezu, ikusgaitasuna laguntzen dezatenak eta zeure proiektuaren barne nahi duzun xede potentzialean arreta erakartzen dezatenak. Sare sozialen erabilerak eraginkorra izan daiteke zenbait plataforma eta tresna erabiltzen badira desiratutako publikora heltzeko. Banan-banan – Finkatutako proiektuak identifikatzea, euren sarearen bitartez proiektua zabaltzen lagunduko dutenak.

Page 3: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

3  

Coworkerra (lankidea) izan zaitez:

● Identifikatu aukerak zeure hirian eta igaro denbora coworkingeko espazioetan, sormenezko guneak, inkubagailuak, azeleratzaileak, produkzio-espazioak…

● Euren arteko desberdintasunak aurkitzen saiatu eta aukeratu funtzionatzen eragiten duten faktoreak.

1. Kokapena 2. Espazioa 3. Neurria 4. Coworker kopurua 5. Bisitari kopurua (bilerak, ekitaldiak, ustekabeko bisitak…) 6. Profilak (adina, lan saila, independente edo erakunde baten barnean, motibazioak…) 7. Zenbait ekintza daude? 8. Komunitate-kudeaketa al dago? 9. Elkartasun zentzua nabaritzen da?

Page 4: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

4  

Informazio orokorra:

● Coworkingaren historia – Deskmag ● Coworkinga munduan– The Global Coworking Map ● Coworking eko espazioen sarea– Copass ● Coworkingaren Nazioarteko Konferentzia– Coworking Europe

Ikusi ezazu nola mundu mailan coworkingak lan egiteko dugun modua aldatzen ari duen. Sortzen ari diren joerak bila itzazu, besteak beste: elkarrekin bizitzea, coworking korporatiboa, coworking askea, nomadismo digitala, urrutiko lana,…

● Eradu batzuk: ○ ROAM ○ Hacker Paradise ○ Copass Camps ○ Coliga

 

Page 5: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

5  

2. MODULUA: EREDUAK

EDUKIA

LXFACTORY eredu bezala: LXFactory azterketa-kasu bezala hartzen badugu, ikus dezakegu nola espazioak, pertsonak, erakundeak eta sareak (pertsonenak, espazioen barne) elkarrekin garatzen diren eta disziplina anitzeko lan-errealitate berria zein bizitzarako espazioak sortzen dituzten. Lisboan LXFactory-ren kasuak iradokitzen du espazio mota hauek garatzen direla giza- eta ikaskuntza-sareek duten trinkotze jarraitua jarraitzen. Nahiz eta argudiatu genezakeen LXFactory kasu berri samarra dela, 9 urte baino ez daramatza, badirudi lekuko lotura eskasa edo inolakoa duten abiapuntuetatik lotura garatuago batera doazen elementuak islatzen dituela, non disziplina anitzeko sareak aurkitu daitezkeen tokian eta mundu mailan. Disziplina anitzeko lan –eremua: Badakigu berrikuntzaren panoraman hiri inguruko bulego-guneak gailentzen zirela, bereziki islatuak zeudenak, zeinetara kotxez irits daitekeen, eta bizi-kalitatean edo lan-integrazioan, etxebizitzan eta aisialdian edo entretenimenduan enfasi eskasa zutenak. Eredu sinboliko gisa gogoratu behar ditugu Silicon Valley eta hainbat zientzia parke. Gaur egun, zenbait hirietako (Londresko, Berlingo, Bartzelonako, Bostongo, Tel Aviveko...) metropolitar-barrutietan hiri-eredu osagarria sortu da, guk eta beste zenbaitek «disziplina anitzeko lan –eremuak» deritzoguna. Eremu hauek, gure definizioaren arabera, geografikoki murriztutako eremuak dira non enpresarioak, freelancerrak, artistak, hot-deskersak (aulki beroko coworkerrak)… elkarlanean aritu daitezke zenbait enpresa txikiekin zein handiekin edo oinarri berritzailea duten erakundeekin. Benetan, disziplina anitzeko eremu hauek eremu fisikoki trinkoak dira, irisgarriak eta teknikoki lotuak. Gainera, bulegoen, etxebizitzen eta merkataritzaren erabilera mixtoa eskaintzen dute. Faktore makroekonomiko gakoen (ekologiaren, teknologiaren, balioen eta beharren, demografiaren eta hiri-politiken, bizimoduen…) konbinazioa dela eta gero eta langile talentodunek eta enpresa berritzaileek erabaki egin dute elkartzea eta elkar aurkitzea mota honetako gune trinkoetan, zeinetan zerbitzuak ugariak diren eta ziurtatuak dauden eta izen oneko hiriguneetan daudenak. Nabarmendu behar dugu hiriguneetan bulego-eremuen aukera kopurua handitzeak alokairuen prezioak igoarazi dituela, batez ere dentsitate handieneko eremuetan; beraz, disziplina anitzeko lan-eremuak eta coworkingak gero eta modu erakargarriagoak eta eraginkorragoak dira sortzen ari diren enpresek lotura sare bizkorrak sortu ditzaten eta aldi berean errentagarriak izan daitezen. Zenbait kasutan, lan-eremu berri hauek bulegoen garapenean joera bat baino askoz gehiago dira, bizi diren eta lan egiten duten komunitateak dira.

Page 6: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

6  

Lanarekin zein lanaren osteko aisialdiarekin, espazioaren barnean aurkitu daitekeena, zerikusia duten ekintzetara igortzen du lanaren/coworkingaren arloak. LxFactoryren eskaintza badoa arkitekturatik, diseinutik, modatik, arteetatik, musikatik, teknologia berrietatik, marketingetik, publizitatetik, argazkigintzatik… jatetxetara, dendetara eta aisialdiarekin lotutako zenbait ekintzetara arte, besteak beste, kontzertuak, hitzaldiak, erakusketak,… Testuingurua: 1846an, «Companhia de Fiação e Tecidos Lisboaense» izeneko ehungintza-enpresa, fabrikazio enpresa garrantzitsuenetarikoa, Lisboako industria-gune garrantzitsuenetarikoa izango zenean ezarri zen, Alcântara industriagunean, João Pires arkitektoak diseinatutakoa. Guneak barne hartu zituen ere Portugalko eta Kolonietako enpresa industrialaren zuloak eta ondoren Portugal Commercial Typography-ren eta Mirandela Printing Company - «Gráfica Mirandela»-ren tipografiak. Pixkanaka, hiriaren hazkunde naturalarekin eta iristeko eta logistika zailtasunekin, gero eta handiagoa zen hiri-eremuaren mugetara mugitu ziren industria eremuak, beraz, hirian hutsuneak sortu ziren. Kontzeptua: Ideia eta sormen fabrika non edozer gerta daitekeen. Hasieran proiektuaren helburua ehungintza fabrika bat denboraldi baterako erabiltzea zen eta sormeneko sektorera moldatzea: enpresak, pertsonak, ideiak eta proiektuak. Proiektuak arreta jartzen zuen erabiltzaile komunitate batean (maizterretan eta bisitarietan), eremu berean lan egin, jan eta erlaxatu zitezkeenak. Hasiera batean lana eta aisia espazioaren barne-dinamikan oinarritu ziren, jatetxe baterako, gimnasio baterako, liburu-denda baterako… egitasmoak baino ez baitzeuden. Baina, laster, bisitariek LxFactory xurgatu zuten eta hirira zabaldu zen, beraz, jatetxe bat baino gehiago zein merkataritza-eremu gehiago, dendak, merkatuak… izateak zentzua hartu zuen. Okupazio-estrategia laxoa eta ia zehaztugabea izan zen apropos, malgutasuna bere lekua baitzuen. Beharrezkoa zela erabaki zen etorkizun oparoko eta talentuzko proiektuak erakartzeko eta horiek eremu-kontzeptuak moldatzeko eta zenbait helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko kondizioetan mantendu zen eta LxFactory proiektuaren ezaugarri gisa onartu zen, zeinean maizterrei «kutxa zuri» bat eman zitzaien, euren irudi propioari egokitu zezaketena, euren eremu propioa eraikitzeko askatasuna ematen ziena.

Page 7: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

7  

Funtsean, «sormenaren eta ideien fabrika» berriak hiru zimendutan funtsatu zen, proiektuaren garapen sozialaren eta espazialaren oinarriak finkatu zituztenak:

1. Giza-elementua, interakzio sozialak barne. Oinordetutako aktiboen balorazioa neurri handi batean espazioa nola betetzen denaren mendean dago, mota askotako giza-ekintzez girotua. Eraikin zaharrak xede berrietara eraldatzea edo egokitzea ekuazioaren zati bat baino ez da. Eraikin zaharren ondarea soilik baloratu daiteke jendearen bitartez. Geure proiektuak pertsonentzat daude diseinatuta. Eraikin eder bat jende gabe ez dabil, alferrikakoa da. Hau da euskarririk garrantzitsuena eta zailena.

2. Geure ondare historikoa baloratu behar dugu eta, beraz, higiezinen eragileek saiatu behar dute hiriari bueltatzen eraikuntzaren ondare birbalioztatua. Hori da industria-konposatu zaharrek helburu/paper berria izan dezaketen ideia, hasieran erabilera espezifikoa zuten eraikinekin gertatu zen bezala, hasierako helburua galdu zuten, berregokituta izan behar izan ziren monasterioak eta komentuak ospitaleak, unibertsitateak, luxuzko hotelak… barnean izateko. Gauza bera egin daiteke edozein eraikin historikokin, XXI. mendeko beharretara egokitzen.

3. Momentua ere kontuan hartu behar da. 2008an, lehenengo enpresa

maizterrak finkatzen hasi zirenean, krisialdi ekonomikoak egoera berri bat sortzen hasi berri zuen sormen berrirako enpresen sorkuntzarako sormen-industrietan eta enpresa konpainia hauek bestelako lekuak bilatzen hasi ziren (hasteko edo lekuz aldatzeko).

Proiektuak, erakundeak, autonomoak… LXFactoryren ekosistemaren zati direnak eta guztiz ulertzen eta partekatzen dutenak espazio hori suspertzearen ikuspegi eta kontzeptu espezifikoa: espazio zaharrak ideia berrientzat. Espazio berri bat zeinean ondare historikoa espazio alternatiboen bizikide izan litekeen, sormen teknologikoko enpresen, sormen sektoreen eta beste zenbaiten beharretara moldatutako sormen espazioak. Eskala: Eskalak esanahi bikoitza dauka. Alde batetik, espazio-eskalak zerikusia du lekuaren tamaina fisiko eta geografikoarekin. Adibidez, LxFactoryren eremu osoak 25 000 m2 dauzka. Eremu honek 15 eraikin ditu, altuena 5 pisuekin. Beste aldetik, espazio-eskala giza-ekintzen tamaina era bada, beraz, neurtua izan behar du pertsona eta

Page 8: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

8  

pertsonen arteko interakzioen kopuruen arabera. Berriz LxFactoryren kasuan 200 enpresa baino gehiago daude (1000 langile inguru) espazioaren barruan eta 2000 bisitari baino gehiago egunero eta urtero milioi bat sarrera guztira, LxFactory, hirigune handienaren barnean, ekosistema espezifikoko hiri txiki bat bezala nabarmentzea eragiten duena . Finantzazko eta legezko aspektuak: LxFactory erantzukizun mugatuko sozietatea da (Sociedade por Quotas, Lda), % 80 de MainSide Investments SGPS-ena da eta % 20 inbertitzaile partikularrena. MainSide holding bat da, higiezin-inbertitzaile bat, batez ere arreta jartzen duena espazioak berrerabiltzean berriz sortzearen eta birgaikuntzaren bidez eta proiektu-zorro duena bakoitza bere ikuspegi espezifikoarekin eta proiektuaren amaierako eraikinen eta erabiltzaileen xedeen historia/ondarearekin sintonian. LxFactoryren hasierako finantzazioak bere akziodun nagusian du jatorria: Mainside SGPS. Denborarekin, proiektua autojasangarria bihurtu zen. LxFactoryn garrantzia handiko legezko aspektua da espazioa finkatutako proiektu eta erakunde guztiek alokatze-kontratua izatea da. Espazioak prezio-tarte baten arabera alokatzen dira, espazioan, kokapenean, erabileran, baita inplementatzen ari den proiektuan oinarritutakoak. Proiektu berritzaileak eta sortzaileak laguntzen dituen politika intrintsekoa dago. LXFactory bere balio propioa ezartzen du, produktu desberdina eskaintzean bere merkatu propioa sortzen baitu. Lekuaren profila:

● Kokapena: Alcântara, Lisboa ● Azalera osoa: 24.950 m2 ● Eraikin kopurua: 10 ● Gehienezko solairuak: 5 ● Proiektua hasi zen urtea: 2008 ● Enpresa kopurua: 200 baino gehiago ● Coworkingean dauden enpresa kopurua: 30 ● Bisitari kopurua (eguneko batezbestekoa): 1.500

Page 9: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

9  

Nola hasi:

○ Aurkitu lokal egokiak eta adostu baldintza egokiak. ○ Zuzendu lankideak izan daitezkeenetara eta ezagutu euren

motibazioak (bilatu ahal den beste dibertsitatea). ○ Ziurtatu espazioak beharrei eta motibazioei erantzuten diela. ○ Komunitate bizia eraiki, eragin eta bertan parte hartu. ○ Ezagutu komunitate bat sortzean sortu daitezkeen arazo nagusiak. ○ Zehaztu parte-hartzeko oinarrizko arauak, jokaerak,… proiektua nola

zehaztu nahi den (hau da, baliteke hain formala ez den espazioa desiratzea, ia arauik ez duena).

Page 10: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

10  

Has gaitezen:

○ Identifikatu proiektuaren abiapuntua: Espazioa, kontzeptua, jendea/komunitate, finantzazioa edo beste gauza bat da?

○ Zehaztu 30 hitzetan zergatik hasi nahi duzun coworking zentro bat/sormen-gune bat .

○ Aurkitu komunitatea bereganatu, babestu eta indartu egingo duen istorioa/kontzeptua. Zerk bereizten du zeure kontzeptua besteengandik?

Page 11: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

11  

Beste eredu batzuk: Hainbat coworkingeko zentro eta espazio mota daude, bakoitza balio desberdinekin. LXFactory eta Coworklisboa, proiektu honetan kideak izanda, Lisboan ezarritako bi eredu dira: LXFactory zentro sortzailea da, suspertutako industria-eremuan kokatuta dagoena eta 2008an hasi zena hiru oinarriekin: denbora, espazioa eta jendea. Coworklisboa LXFactoryren barnean dago. 2010etik aurrera, Portugaleko lehengo coworking espazioa izan zen eta zenbait baliotan ezartzen da, hala nola sormena, disziplina anitza izatea, dibertsitatea, komunitatean bizitzea eta partekatzea. Lisboan, Portugalen eta munduan coworkingeko beste zenbait espazio daude, bakoitza bere balioekin eta leku, egoera, audientzia… desberdinen arabera garatuak. Hona adibide interesgarri batzuk mundu mailan:

○ Inspire9 – coworking espazioa, Melbourne ○ Village Underground - coworking espazioa, Londres ○ One Day – ostatua eta coworking espazioa, Bangkok ○ Beste eredu batzuk Trans Europe Halle – sormenezko zentroen sarea

Page 12: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

12  

3. MODULUA: BIDEAK ETA BALIABIDEAK

EDUKIA

● Oinarrizko printzipioak ● Eredua zehaztu. ● Proiektua hasi baino lehen argi izan behar duzu zein den zeure eredua, baita

zeintzuk diren inplementatzeko beharrezko prozesuak eta baliabideak. ● Coworkingeko espazioak inplementatuak izan daitezke zenbait negozio

ereduen bidez, besteak beste: ○ Modu kooperatiboan kudeatutako espazioak. ○ Jabetza pribatutako lekuak, tarifa finkoetan edo prezioen alokairuen

egituretan oinarrituta daudenak. ○ Euren langileentzat coworking espazioak sortzen dituzten enpresa

pribatuak. ○ Aldizkako sarrera bereiztua edo astean, hilabetean edo urtean egun

kopuru batean oinarritua. ○ Hauek eredu batzuk baino ez dira, eta denborarekin beste hainbat

eredu sortzea espero dezakegu.

Identifikatu kide nagusiak:

● Finkatutako proiektuak eta funtsezko pertsonak edukitzea publiko xedea erakartzeko tresna garrantzitsua da. Dinamikak sortzen eta publiko desberdina erakartzen duten proiektuek proiektu osoari balioa eransten diote eta ondorioz, gero eta jende gehiago erakartzen dute, baita proiektu anitzagoak ere.

● Proiektu hauek izan daitezke kontzeptu berritzaileak, enpresa sozialak, ekintza kulturalak edo sare handia duen pertsona bat.

● Lankideak eta guneetan lan egiten duten pertsonak dira normalean sormen-arloetan, komunikabideetan eta teknologian lan egiten dutenak. Enpresaburuak, freelancerrak, coworkerrak (hot-deskerrak/aulki beroak) dira, ideiak, harremanak eta sareak partekatu behar dituzten proiektuak.

● Espazio erabiltzen hasi ziren lehenengo partehartzaileetara/proiektuetara jotzea etorkizunean erakarri daitezkeen pertsona moten eta bizimoduen adierazle gisa tresna garrantzitsua izan daiteke komunikatu nahi duzun irudia eratzeko.

Page 13: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

13  

Espazioan lan egiten:

● Egoera egokiak ezartzea, pertsonen, ideiek eta proiektuen aldi bereko izaterako.

● Coworkingeko espazioak, zentroa… oso desberdinak dira konfigurazio fisikoari dagokionez. Normalean erabiltzaileei lan egiteko moduen/eserlekuen sorta zabala eskaintzen zaie. Aukera ohikoenak eserleku bigunak dituzten lan-estazioak eta zutik egotea dira, baita idazmahai finkoak eta beroak. Arreta berezia jarri behar da elkarrizketa askerako zuzendutako espazioetan: bideo-deiak, meditazioa, bilera-gela bereiziak (gudarako/lanerako)… Gehienetan, komunitatea laguntzen duen kafetegi txiki batek guzti hori eskaini dezake, baita guztientzat giza-espazio bat ere.

Administrazio kontuak:

● Garrantzitsua da beti aintzakotzat hartzea erakunde formalekin zerikusia duten alderdi administratiboak, burokratikoak eta juridikoak, besteak beste: kontratuak, kontabilitatea, lege-aholkularitza, barne-araudiak…alokairuetara, lan-malgutasunera, udal agintaritzen informeetara, negozio-plangintzara eta finantzaziora lotuak. Adibidez: Coworkingeko espazioek 5 pertsona baino gehiago dituzten enpresak edo proiektuak dituzte? Zergatik edo zergatik ez?.

Page 14: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

14  

Funtsezko alderdi batzuk :

○ Ezagutu zeure merkatua Ulertu jadanik dagoena eta aztertu bilatzen duzunarekin dituen antzekotasunak lekuan zein mundu mailan. Aztertu zeintzuk diren hutsuneak eta zer egin dezakezun zeure produktua desberdintzeko. ○ Funtsezko jendea Funtsezko kideak oinarrizkoak dira edozein proiektutan. Zeure taldera gehituko diren pertsonak edo zeure espazioaren erabiltzaileak dira. Kontzeptua ulertzen duten eta ikuspegi bera duten pertsonak identifikatzea funtsezkoa da proiektua hobeto zabaltzeko eta, azkenik, pertsona gehiago parte hartzeko eta kontzeptuaren zati izateko interesa izan dezaten.

Page 15: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

15  

Zeure coworking espazioa hasi: Antzeko proiektuen ereduak erabiltzen, erantzunak aurkitu honako galdera hauei:

1. Zer nolako eredua/kontzeptua nahi duzu zeure espaziorako? 2. Zeintzuk dira zeure espazioaren erabiltzaile izan daitezkeenak? 3. Zeintzuk dira zeure motibazioak espazio mota hauek

aukeratzerakoan? 4. Zeintzuk dira hasteko behar dituzun baliabideak? 5. Zeintzuk izango lirateke horiek izateko premisa egokiak? 6. Zeintzuk dira sortu daitezkeen arazoak komunitate bat sortzean? 7. Zeintzuk izan daitezkeen oinarrizko arauak zeure espazioaren barne-

dinamikarako?

Page 16: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

16  

Irakurgaiak:

● Nola bildu coworking espazio bat 10 pausotan – 10 pausoen gida. ● Coworking negozio-ereduak – Wiki Coworking ● Ikasi coworking espazio bat nola ireki eta kudeatu – Ramón Suarezen

Coworking Handbook. ● Doako tresnak coworking espazioak kudeatzeko – Deskwanted ● Nola jarri abian coworking espazio bat – The Guardian ● Saihestu akats larriak coworking espazioak biltzean – Alex Hilmanen

ikaragarria era arriskutsuan ● Zenbat kostatzen du coworking espazio bat abian jartzeak? Alex Hilmanen

ikaragarria era arriskutsuan

Page 17: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

17  

4. MODULUA: KONPROMISOA

EDUKIA

Komunitatea biltzen: Lan egiteko eta bizitzeko lekuak eraikitzea zenbait mailetan komunitate sozial bat nahastea inplikatzen du. Hala ere, komunitate bat biltzeko beharrezkoa da pertsonen arteko harremanak sustatzea, langileen, lankideen, bisitarien… arteko loturak eta elkarlana sortzen, baita interakziorako giro egokia sortuz. Gizabanako edo enpresa batzuk erabiltzea sarea pixkanaka eraikitzeko espazioa/proiektua gizatiartzeko modua da. Jendeak harreman hobea dauka beste jendearekin espazioarekin edo proiektuarekin baino. Halere, komunitate bat biltzean kontuan hartu behar dugu pertsonek zein «espazioak» biltzen dutela komunitatea espazio jakin batean, komunitatearen garapenaren dimentsiotan eragina duen «espazioa». Komunitate bat biltzean garrantzitsua da erabiltzaileek parte har dezaten espazioa gauzatzeko.

○ LXFactory eredua: Proiektuaren hasieran lehenengo erabiltzaileek planopean erabaki zuten behar zuten eremua, «kutxa zuri» bat eman zitzaien euren espazioa sortzeko euren ekintzen eta irudiaren arabera. Jendeak espazioaren zati zirela nabaritu zuten hasiera-hasieratik sortu zutelako.

○ Coworklisboa eredua:

Lankideak edo coworkerrak proiektuaren zati dira erabakiak hartzean espazioaren kudeaketari dagokionez eta partekatzen duten espazioaren erantzunkide bihurtzen dira. Batzuk erabakien arduradunak izaten amaitzen dute zenbait sailetan (hala nola, Isabel aire girotuaren sistemaren arduraduna bihurtu zen). Zenbaitek diote komunitatea biltzea espazioa biltzearen aurrekaria dela, batzuetan aurretik dagoen komunitatea espazio berri batera emigratzen du, baina badaude kasuak zeinetan komunitatea eta espazioak batera eraikitzen diren.

Eragileak: Loturen administratzailea

Page 18: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

18  

Coworkingeko komunitatea kudeatzeko modurik egokiena da barrutik egitea, beraz, komunitatearen eragileek esperimentatu eta jakin beharko lukete lankideak izaten. Espazio-eskala handiagotan, komunitatearen eragileak anfitrioiak/zuzendariak/espazio-kudeatzaileen eragileak, lotura-kudeatzaileak dira. Ekitaldiak / bilerak: Barnean zein kanpoan parte hartzeko modu eraginkorra da ekintzen sustapenaren bidez. Gainera, garrantzitsua da ideien eta eduki berrien fluxu iraunkorra izatea eta etengabe proiektuari balioa ematea kontzeptu berrien bidez. Komunitate bat biltzea elkarlana baino askoz gehiago da; pertsona egokiak erakartzea baino askoz gehiago, «aldarte» egokia ezartzean datza. Edozein proiektua sortzeko eta mantentzeko hiru oinarrizko kontu daude:ideia/kontzeptua; inplementazioa (gauzatzea) eta proiektua/ideia elikatzea (bizirik mantentzea). Hirutatik, zailena hirugarrena garatzea da eta aintzat hartu behar da. Proiektu mota hauek «bizidunak» dira eta ideia berriez elikatu behar dira, beti dago interesa handitzeko gehitu daitekeen edo falta den zerbait. Komunitatearen kideak: Aniztasuna funtsezkoa da hirugarren guneak inplementatzen lan egiten denean. Adibide batzuk:

• Lara Seixo Rodrigues – Wool Arkitektoa da baita Kale-artearekin eta disziplina anitzeko espazioekin zerikusia duten zenbait ekimenen zaindari ere, ez soilik LXFactory espazioaren barnean, Lisboa inguruan eta Portugaleko eta nazioarteko beste hainbat hiritan ere. LXFactoryko ekitaldi batera heldu zen 2007an, «etxean bezala sentitzen zen» eta geratuko zela eta espazio bat izango zuela erabaki zuen. «Hasieratik, uste dut ezagutu nuen jende guztia beste norbaiten bidez izan zela… espazioa artista batekin partekatu nuen, beste pertsona batzuk aurkeztu zizkidana, jatorduan edo batez ere kafe batekin, eta horrela hurrenez hurren».

• Fernando Mendes – Coworklisboa Kumitateen kudeaketan eta proiektuetan jardunbide sendoa duen diseinatzailea. Hori (eta beste motibazioak) dela eta Ana Diasekin batera Lisboako lehenengo Coworking espazioa abian jarri zuen 2010ean. IADE Design School-en irakasle da ere, doktoretza inbestigazio bat egiten dabiltza eta normalean diseinatzaile freelance bezala jarduten du. Dena Facebookeko talde batekin hasi zen, Lisboan coworking espazio bat irekitzea eztabaidatzen zuena. Ccoworkerren hasierako taldea (25 pertsona inguru) izan zen CoworkLisboaren identitatea bildu zuena. Fernandoren hitzetan: «espazioa egin zuten».

• José Pinho – Ler Devagar

Page 19: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

19  

Liburuen editore, liburu-denda baten jabea eta kultura-kudeatzailea da, 1997tik Ler Devagar garatzen egon dena. Gaur egun «Ler Devagar» sarea zabaltzeko lan egiten du, baita beste hainbat proiektu eta ekintzetan ere. Bere ustez, LXFactory bezalako proiektu arrakastatsuen osagaiak partekatutako beharrak dituzten pertsona egokiak, momentu egokian aurkitzeari lotuta dago.

• Pedro Sottomayor – Industrial Design Industria-diseinua ikasi zuen Istituto Superiore per l'Industrie Artistiche-n, Italian. Diseinatzaile independente eta industria-diseinuaren kontsultore gisa lan egiten du. En 2009, bere bulegoa jarri zuen abian —Pedro Sottomayor Design Industrial—, industria- eta artisau-produktuen zein kultura-ekitaldien proiektuak garatzeko. Industria-diseinatzaileak nahiko ondo nahasten dira LxFactory ingurunean, beste enpresen zerbitzuen osagarriak diren zerbitzuak eskaintzen baitituzte. Adibidez: espazio berean dauden 3D enpresak eta ordenagailuaren bidez sortutako irudiak eta grafikoak eskaintzen dituztenak. LxFactory inguruneak erakarri zion. LxFactoryn egoteak bezeroak bilatzea errazteko zuen eta bere lana nazioartean saritua izan da.

• Sandra Ribeiro – Kiss the Cook 2011an Sandra Pereirak sortua, Kiss th Cook kontzeptu berri bat frogatzeko ideiarekin jarri zen abian: janaria prestatzea esperientzia bezala, egiten ikastea. Bere aurretiko esperientzia kontsumo bizkorreko marketing gerente gisa zen. En presa handi batean lehen zuen lana bertan behere uztea erabaki zuen ideia honetan guztiz jarduteko. LxFactoryra heldu zen marketing agentzia baten kontaktuaren bidez, jada bertan espazio bat zuena. Kiss The Cookek sukaldean ikasteko esperientzia apartekoak eskaintzen ditu. Sukaldaritzako zenbait gaiei buruzko tailerretatik, sukaldaritza eskoletara edo talde-lanerako sukaldaritza duten ekitaldi korporatiboetara.

Page 20: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

20  

Aniztasuna funtsezkoa da: Zeure komunitatea sortzean kontuan eduki behar duzu ekintza osagarriak nahastea. Jendeak, ohikoa den legez, gertuen dituen konponbideak hautatuko ditu, sinergiak sortzen, harremanak eraikitzen, komunitate osoa sendotzen. Forbesen arabera, inbestigazioak frogatu egiten du saren handiagoak eta anitzagoak dituzten enpresarien negozioak neurri handiagoan hasten direla.

Page 21: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

21  

Komunitatea indartu: Behin proiektua sortuta eta inplementatuta komunitatea indartzeko moduak bilatu behar dira:

1. Ezagutu zeure erabiltzaile guztiak: zertan egiten dute lan, zeintzuk dira euren trebetasun bigunak, zeintzuk euren zaletasunak...?

2. Aurkitu zaletasun partekatuak. 3. Pentsatu nola bultzatu eta lagundu enpresen edo lankideen arteko

loturak bilketa espazio batean. 4. Pentsatu bizpahiru ideia garapen hobe bat mantentzeko.

Page 22: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

22  

Coworking komunitatea:

● Coworking komunitatea eraiki- Coworking handbook ● Coworking komunitate-plataforma - Coworkies ● Egun bat coworking espazioaren bizitzan - Oficio, Boston ● Komunitatea nahasten duen sei hilez behingo ekitaldia - LXFactory Open Day

Page 23: 1. MODULUA: ¿ZERTAN DATZA?toolbox.originofspaces.com/wp-content/uploads/2017/02/LISBOA_eusk.pdf · helburuetara egokitzeko aukera izan zezaten. Egokitzapena funtzionamendurako oinarrizko

       ….. DISZIPLINA ANITZEKO COWORKING-A ..… Lisboa (Lx Factory) …

……………… toolbox.originofspaces.com ………… 2017 ……                                                  

23  

5. MODULUA: VOX POP LX FABRIKA

Bisitariek hiru galdera erantzun ohi dute LX Factoryri buruz: LX Factoryk, orain dela hamar urte hasi zenetik, Lisboako sormen-ekosisteman leku berezia lortu du. Hiriaren ex libris berri baten bezala sailkatua, LX Factory hiriaren gertaera garrantzitsu ukaezina bilakatu da. Beraz, bisitariek zirriborratu ohi dute LX Factoryri buruz benetan bereizten dutena, industria-gunearen historian oinarritutako autoantolatutako eredua; kaleko lotura egokia; enpresen, ekitaldietako espazioen, edozein motatako denden, jateko eta edateko tokien eta herrialdeko lehenengo coworking gune handiaren – Coworklisboa– nahaste berezia. Bestalde, LX Factory hirugarren gune bezala bakarrik oinarritzen da bere komunitatean eta eguneroko goiburu batekin doa aurrera: disziplina anitzeko coworkinga. Ikusi bisitari berriek zer esaten duten, batzuetan LX Factoryra heldu eta minutu batzuetara baino ez…