01...akabatu nahian gaizkia bera direlakoan. Arma merkatu ugaria, legaltasunaz gaindi eta sekulako...

18

Transcript of 01...akabatu nahian gaizkia bera direlakoan. Arma merkatu ugaria, legaltasunaz gaindi eta sekulako...

  • 01

    SIRIAKO ARMADA LIBREKO SOLDADUAK ALEPOKO ALDE ZAHARREAN.ARGAZKIA: RICARD G. VILANOVA. REVISTA 5W

    ARUNDHATI ROY. ARGAZKIA: K. PICHUMANI “THE HINDU” EGUNKARIEARENTZAT

    IRUZKINA

    OWEN JONES

    Muturreko egoeretatik iheseandabiltzan pertsonenganako jarreraerrukiorragoa nahi dugunokez dugu jakiniritzi publikoamendeanhartzen,etahorren ordainaheriotza da.

    GERRA DANBORRAKEKIALDE HURBILEAN

    Ekialde Hurbileanegin duguna erabatekokaosa da.

    ARUNDHATI ROY

    SIRIAR ERREFUXIATUAK LAU MILIOITIK GORA DIRA

    Turkia

    Siria

    IrakLibano

    Afrikako iparraldea

    JordaniaEgipto

    1.805.255

    1.172.75324.055

    132.375 629.128

    249.726

    Mapa hauek ez dute Nazio Batuen onarpen ofizialik. Iturria: ACNUR, Turkiako Gobernua. 2015eko uztailak 7

    Mendebaldeko potentzien segidakoeskuartze militarrek, Islamaren baitako zatiketaerlijioso latzek eta joera jihadisten indartzeakeskualde osoa desegonkortu dute. Gerra zibilgutxi-asko gogorren artean, gobernuak ez diragai beraien lurraldeak osorik kontrolatzeko etahainbat fakzio matxinok aurre egiten diete,eskura dauzkaten baliabide guztiak erabilita,gerrila gerratik hasi eta terrorismoraino.

    Gerra Sirian 2011n lehertu zen, arabiar udaberriakhasi ziren urtean (herri mugimenduak izan ziren,krisiaren aurka eta herrialde haietako gobernuautoritarioen aurka altxa zirenak). Baxar al-Assaden erregimenaren aurkako herri protestakberehala gerra zibil krudela bilakatu ziren.

    Siriako gatazkan berdin partehartzen dutebertako zein kanpoko indarrek:

    Rusiak, Iranek eta Hezbolaren libanoar miliziak Al-Assaden gobernua laguntzen dute.

    AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Turkia, Saudi Arabia,Arabiar Emirerri Batuak… maiz elkarren arukadabiltzan talde matxinoak laguntzen edoborrokatzen dituzte.

    Oposizioko indarrak ugariak eta oso joeradesberdinetakoak dira:

    Muturreko islamistak, tartean EI EstatuIslamikoa (ISIS), Al-Nusra, Jaish Al-Islam…Islamista moderatuek eta laikoek SiriakoArmada Librea osatzen dute.Kurduak, Herri Kurduaren BabeserakoUnitateetan biltzen dira.Fakzio gehiago ere badira borrokan, Siriakohainbat lurralde bereganatu nahian.

    Interes kontrajarrien kaos honetan, populaziozibila egoera ezin okerragoan bizi da eta ihesegitea du bizirauteko aukera bakarra.

    GATAZKEN KRONOLOGIAIRAK AFGANISTAN SIRIA LIBIA ERITREA SOMALIA SUDAN MALI

    1970/80

    1980/90

    1990/2000

    2000/10

    2000/...

    1980Guerra

    Iran-IraK

    1991Golkoko 1. GerraKuwaiteko okupazioa.

    AEB,…

    2003Golkoko 2. Gerra

    AEB,…

    1978Afganistanen

    inbasioa SESB

    2001. Estatutalibanaren

    aurkako gerraAEB

    2011Gerra zibilaren

    hasiera

    2011Gadafiren

    diktadurarenamaiera

    1998.Independentzia

    gerra Etiopiarekin.SEZESIOA

    1991Gerra Zibila

    1983Gerra Zibila.

    Hegoaldearenburujabetzea

    2012Tuaregen

    matxinadaAL QAEDA

    ongi etorri

  • 02

    Munduan barrena badira gatazkaeta erregimen diktatorial gehiago, eta haietanere pertsonen lekualdatzeak eta asilo eskaerakgertatzen dira. Pertsona haietariko gehienek ezdute Europa helburu.

    KOLONBIA: 6,5 milioi pertsona lekualdatuherrialdean bertan.

    ERITREA: Afrikako diktaduretan krudeletakoenanozitzen du. Herrialdetik milaka lagunek hies egitendute, gazteek bereziki; haietariko batzuk EuropakoBatasunera iristen dira.

    NIGERIA, HEGO SUDAN, AFRIKA ERDIALDEKOERREPUBLIKA edo KONGOKO ERREPUBLIKADEMOKRATIKOko gatazkek ehunka milakapertsonen lekualdatzea eragiten dute. Haietarikogutxi batzuk lortzen dute Europako Batasunerairistea asilo eskatzaile moduan.

    PALESTINA eta SAHARA, zeintzuei ukatzenbaitzaie Estatu burujabe izaera, potentziaokupatzaileen opresioaren mende bizi dira, etaegoera horrek bizilagun askoren ihesa behartu dueta herrialdean bertan lekualdatzeak.

    Saharaz azpiko Afrikan, lekualdatutako 11,4 milioilagun daude, gehi beste 3,7 milioi nazioartekobabes bila. %80 alboko herrialdeetaralekualdatzen da asiloa eskatzera. Kenyak edoEtiopiak, baliabide urriak izanagatik, EuropakoBatasunak adina pertsona errefuxiatu zituzten2014an.

    ALEPON, MILIZIANOA ANDRE ZAHAR BAT LAGUNTZEN KALEA ZEHARKATZEKO.ARGAZKIA: GORAN TOMAEVIC. REUTERS

    MUNDUAN BADIRAGATAZKA GEHIAGO

    IRUZKINA

    Mendebaldeko potentziek ezin dituzte haien arduraksahiestu gatazka hauetako askoren zergatietan:

    Giza eskubideak eta bertako baliabideakerrespetatzen ez dituzten politika ekonomiko,komertzial eta diplomatikoak.Arma salmenta masiboa gatazkan direnherrialdeei eta erregimen diktatorialei.Natur baliabideak xahutzen dituzten enpresatransnazionalak.Erregimen diktatorialei laguntza interesekonomikoengatik.

    HARRERA EGINDAKO PERTSONAK. 2014 URTEA

    EUROPAKO BATASUNA

    KENYA

    ETIOPIA

    622.780

    537.000

    587.000

    EL ROTO, 19-10-15

    TINDUFEKO ERREFUXIATU GUNEA (ALJERIA).ARGAZKIA: RAMON MORENO CASTILLA

    ongi etorri

    2015. URTEAN HERRIALDEAN BERTAN LEKUALDATUTAKO PERTSONAK (milioitan)

    Siria Kolonbia Irak Sudan PakistanHegoSudan

    KongokoE.D.

    Nigeria Ukraina Afganistan

    7,6 6,5 4,0 2,3 1,31,5 1,5 1,4 1,4 0,95

  • 03

    HIROSHIMAN BOTATAKO BONBA ATOMIKOA. 1945.

    IRUZKINA

    Horren guztiaren ondorioa ikaragarria da: bizitzamota oro suntsitzen da, etxebizitzak, azpiegiturak,baliabide ekonomikoak. Hala, heriotzak biderkatzendira eta populazio zibila gosera eta miseriarabultzatzen da.Exodoa da jendeak daukan irtenbide bakarrabizirauteko.

    POPULAZIO ZIBILA,GERRA MODERNOAREN HELBURU

    Iraganeko gerrak armaden arteko guduzelaietako borrokak ziren, baina XX. mendeanzehar populazio zibila ekintza militarraren helburubilakatuko da. Taktika berria Gernikan (EuskalHerria) probatuko da, Dresden (Alemania)jarraituko du eta Hiroshima eta Nagasakin(Japonia) izango du emaitza gorena. Armadekgupidarik gabe jotzen dute, ordurarte ikusigabeko su ahalmenez, babesik gabeko gizakienaurka, kalte ikaragarriak eraginda.

    Joera honi gaur egun gehitu behar diogu:

    Huts egindako estatuak, zeintzuetan ez dagoenlurralde osorako estatu administraziorik, eta motaguztietako miliziak nahi bezala dabiltzan.

    Erlijio fanatismo askotarikoak, aurkariak fisikokiakabatu nahian gaizkia bera direlakoan.

    Arma merkatu ugaria, legaltasunaz gaindi etasekulako irabaziak ematen dizkiena fabrikatzaileeta trafikatzaileei.

    Hala, azken hamar urteotan, gerra gatazketakobiktimen %80 populazio zibila izan da, batekoeta besteko indar armatuen tratu ankerrarenmenpe. Suntsiketa eta terrorearen bidezerresistentzia oro desegin nahi da.

    Emakume, haur eta zahar jendeak dira,bereziki, gerraren biktimak, bonbardaketaindiskriminatuenak, tokian tokiko indarrenerasoen jomuga eta ekintza terroristarenak.

    II. Mundu Gerrarekin hasiko daerabateko gerra (…) populazioa etabizitza zibila izango dira estrategiarenjomuga logikoa --tarteka baita helburunagusia ere-- zeren (...) aurkariadeabrutzen da gorrotagarri bihurtzekoedo gutxienez mespretxagarria.

    ERIC HOBSBAWM

    GERNIKA. PABLO PICASSO

    DRESDE, ALEMANIA, ALIATUEN 1945EKO BONDARDAKETEN OSTEAN.

    ARG

    AZK

    IA: A

    P - N

    BC N

    EWS

    ARG

    AZK

    IA: A

    P- R

    EVIS

    TAFA

    L.C

    OM

    ARG

    AZK

    IA: R

    EUTE

    RS -

    HU

    FFIN

    GTO

    NPO

    ST

    ongi etorri

  • 04

    TINDUFEKO ERREFUXIATU KANPAMENTUA (ALJERIA)

    VIRGINIA HERNANDEZ ETA GIULIO M. PINTADOSI. EL MUNDO, 2015-01-07

    IRUZKINAPertsona errefuxiatu guztiek herrialde berri bat hartukobalute, errefuxiatuen herrialdea planetako lekurikpobreenetan egongo litzake.

    EXODOA

    JOSÉ MUJICA

    Bai, posible da gizateria hobeagokomundu bat. Baina gaur, agian, lehenlana bizia salbatzea izan daiteke.

    Pertsonen lekualdatze behartuak gizateriarenhistoriaren parte dira.

    XVII. mendean 500.000 hugonote, Calvinorenjarratzaile protestanteak, Frantziatik kanporatuzituzten.

    Alemaniar Inperioak Altsazia eta Lorena beretuzituenean (1871), Frantziak 80.000 alemaniarkanporatu zituen; aldi berean, lurralde haiek utzita130.000 frantsez Frantziaratu ziren.

    1880 eta I. Mundu Gerra (1914-1918) bitartean, 2,5milioi judutarrek Errusia eta Ekialdeko Europa utzibehar izan zuten.

    Nolanahi ere, historian ezagutzen denmigrazioarik handiena 1840 eta 1914 urteenartean gertatu zen. 50 milioitik gora europarkontinentea utzita beste lekuetara joan ziren:37 milioi Ipar Amerikara, 11 milioi Latinoamerikaraeta 3,5 milioi Australia eta Zeelanda Berrira.

    Egun, babes bila dabiltzanek behartuta utzi duteberen etxea, tarteko direla gatazka armatuak,jazarpenak, pobrezia, klima aldaketa edo gizaeskubideen bortxaketa masiboak. 60 milioi laguninguru dira, eta haietarik 6 milioi iraupenluzekoak (palestinar, saharar…)

    2015 urtean zehar, Europako Batasunean1.300.000 pertsonak eskatu du asiloa.

    Iritsitakoen herena baino gehiago adin txikikoakdira, eta emakumeak gehituta gehiengoa dira.

    Iritsi nahian 4.000 pertsona hil ziren eta beste2.000 desagertu.

    Asilo eskaera gehienak Alemania, Hungaria, Suediaeta Austrian egin dira.

    Espainian 4.000 bat eskaera egin dira.

    EL PAÍS

    Fuente: EL PAÍS

    SIRIAR ERREFUXIATUAK. ARGAZKIA: CUARTOSCURO

    ongi etorri

    KANPALEKUA PIREOKO KAIAN (GREZIA). ARGAZKIA: SARA PRESTIANNI

    475.902Palestina

    ASILO ESKAEREN JATORRIA (2015)

    Siria Afganistan Irak

    Pakistan

    Maroko205.858 86.989

    3.260

    7.368

    Somalia Bangladesh Libano Aljeria

    6.115

    4.426 3.598 1.974 1.317

  • 05

    AFGANIAR ERREFUXIATUAK. GREZIA. A. McCONNELL

    IRUZKINA

    Zailtasunak zailtasun, emakume errefuxiatuak gai diraezbeharrei aurre egin eta lidergoari ekiteko, eta jarduerakantolatzeko partehartze komunitario, segurtasun,elikadura, osasun eta hezkuntzaren alde.

    EMAKUMEERREFUXIATUAK: ZAURGARRIENAK

    Emakume jaiotzeagatik emakumeekpairatzen duten diskriminazioa mundukoherrialde guztietan gertatzen da, nahiz eta ezdenetan berdin. Edozein gatazka armatutan sexuindarkeria gerrako arma bihurtzen da. Halakoankerkeriatik ihes eginda ere ez daude librebiktima izatetik, eta bidaietan eta babeserakokanpalekuetan eta herrialdeetan abusu ugarijasan ditzakete.

    Familiako gizonezko baten laguntzarik gabebidaiatzen dutenek erabateko egoerababesgabeak bizi dituzte. Jende askorentzat ezda berdin emakume bat ikustea bakarrikbidaiatzen edo gauez ateratzen, edo gizon batikustea. Gizon askok uste du nahi duena egindezakeela emakumeekin eta ez dutelaerrespeturik merezi.

    Amnesty Internationalek dioenez, emakume etaneska errefuxiatuek beren bidaiako etapaguztietan jasaten dituzte indarkeria, eraso,esplotazio eta sexu jazarpenak, baita Europanere. Sexu eskaerak bidaiaren truke edo harrerazentroetan janari eta arropak lortzeko, ukituak,erasoak, biolazioak edo ezkontza goiztiar etabehartuak ohiko indarkeria motak dira.

    Aterpe, kanpaleku eta iragaiteko guneetanazpiegitura eta bizi baldintza egokiak ziurtatubehar dira, eta emakumeen behar propioakkontuan hartu: logela eta komunen kokapenegokiak, osasun arreta, babesa, etab.

    Munduko pertsona errefuxiatuen%49 emakumeak dira, eta haietarikoaskok haurrak dituzte zaintzeko.Familia errefuxiatuetako askok emakumebat dute erreferente.

    EMAKUME ERREFUXIATUAK. EUROPAKO BATASUNA 2015. MARIE DORIGNY

    ZERRALDO ERORI. JAVI GUERRERO

    EMAKUME SIRIAR ERREFUXIATUAK. ARGAZKIA: INTERNATIONAL COMMITEE OF THE RED CROSS

    SIRIAR EMAKUMEA ALABAREKIN HUNGARIAKO TRENBIDE BATEAN.ARGAZKIA: TARINGA.NET

    ongi etorri

  • 06

    SIRIAR ERREFUXIATUAK JORDANIAKO MUGAKO AL-RUGBANEN

    ADINGABE LAGUNDU GABEAK:GUREAK ERE BADIRA

    IRUZKINASuediak berak onartzea 1.000 haur “desagertu” direla,horrek esan nahi du asilo babes sistemak erabat porrotegin duela; are eta okerragoa dena, porrot egin du sexuesplotaziorako trafiko edo trata kasuak antzematekosistemak.

    Haur Eskubideen NazioartekoHitzarmenak estatu sinatzaile guztiakbehartzen ditu adingabeak babestera,heldu baten erreferentziarik gabebadaude.

    Lagundu gabeko adingabe asilo eskatzaileekoso talde zaurgarria osatzen dute eta azkarugaldu dira: 2011an 11.695 izatetik 2014ko 23.160izatera.

    Migrazioen Nazioarteko Erakundeak dioenez,mugimenduan diren pertsonen %36 haurrak dira.

    ACNUR ETA UNICEF erakundeen arabera,2015eko irailetik egunero 2 haur hiltzen dirafamiliekin batera egiten saiatzen direnzeharkaldian. Bestela esanda, 2015eko irailetik2016ko otsailera bitarte 340 Aylan Kurdi ito diraMediterraneoko ekialdean.

    Nahiz eta nazioarteko arau guztiek azpimarratzenduten talde hau babestu beharra, gobernugehienek etorkin gisara ikusten dituzteadingabeak, eta ez haurren babeserako sistemenbidez harrera eman behar zaien adingabeak gisara.

    Testuinguru honetan, bereziki amorragarria dajakitea 10.000 adingabe errefuxiatu desagertudela Europara iritsi berritan. Haur hauetakobatzuk lortu dute familiekin elkartzea, agintariekbatere jakin gabe. Beste batzuk, europarerakundeen arabera, pertsonen trafikorakotaldeen esku daude.

    II. MUNDU GERRAKO ADINGABE ERREFUXIATUAK. LIFE

    ETORKINEN BEHIN-BEHINEKO ZENTROA (MELILLA). ARGAZKIA: JAIRO VARGAS-PÚBLICO.ES

    ongi etorri

    SIRIAR EMAKUME GAZTE ERREFUXIATUAK

  • 07

    ONGI ETORRI OIHANERA, (CALAIS), FRANTZIA LOTSARAZTEN DUENLEGERIK GABEKO LURRALDEA

    MILOS ZEMAN

    JORGE RAMOS. EL PAÍS SEMANAL,2015eko AZAROAK 1

    IRUZKINA

    Nazioak ez ditu handi egiten aberatsak eta ahaldunakartatzeko moduak, baizik eta zaurgarrienak artatzekomoduak. Eta ahulenak (...) immigranteak dira. Ez dagobeste erantzunik, ez etikoki, ez moralki (...). Kostatabada ere, legeak aldatu behar badira ere, herritarrenartean ezetz esango dutenak egon arren.

    GERRAEKONOMIKOAREN IMMIGRANTEAK

    Mundu globalizatu batean bizi gara,eta bertan finantza interesak pertsoneninteresen gainetik daude. Eta hori Estatuenkonplizitatearekin gertatzen ari da, zeren horienpolitika neoliberalen ondorioz ondokoagertatzen da:

    DESBERDINTASUNA GIZA GARAPENEAN: gizate-ria osoko % 20 aberatsenak, aberastasun guztiaren% 86 metatzen du. Munduko hiru persona aberat-senek 660 milioi pobreenek adina diru daukate.Muturreko pobrezia larrian daudenak 1.000 milioidira, eta 16.000 haur hiltzen dira egunero pobrezia-rekin loturiko arrazoiengatik.

    INGURUNE KRISIA: berotze globala, basamortut-zea, kutsadura, natur baliabideen kontrolik gabekoustiapena.

    LEKUALDAKETAK: Nazioarteko Zuzenbideak ezditu haintzat hartzen ekonomia edo ingurumenzioengatik errefuxiaturiko pertsonak. Baina, des-berdinatasunaren eta klima aldaketaren ondorioz,gero eta lausoagoa da errefuxiatuen eta gainerakomigranteen arteko lerro bereizgarria.

    Errukia eta elkartasuna zaharrei, gaixoeiedo umeei bakarrik zor zaie, baina honadatozen legez kanpoko immigrantehorietarik gehienak, gazteak, osasuntsuaketa familiarik gabekoak dira. Europarkontinentera iristen diren errefuxiatuak,Siria edo Irak bezalakoherrialdeetako gerratik eta pobreziatik ihesi,inbasio antolatu bat gauzatzen ari dira..

    MILOS ZEMAN, TXEKIAR ERREPUBLIKAKOPRESIDENTEAK ESANA EGUBERRIKO MINTZALDIAN. 2015

    MELILLAKO HESIA. ARGAZKIA: JOSÉ PALAZÓN 2015

    ongi etorri

  • 08

    JOSÉ ANTONIO ALONSO, ROBERT KOMANDANTEA

    LUIS DE CASTRESANA, EL OTRO ÁRBOL DE GUERNICA

    IRUZKINASantik gehien maite zuena Oleron uharteko kolonianzen han janariak erosteko ez zegoela ilararik, ez gizonik gerrara bidean kamioietan kantari, eta agian sekulagehiago ez zirela Barakaldora itzuliko…

    GU ERE IZAN GINEN

    Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939)biztanleen etengabeko lekualdatzeak eraginzituen: Iparraldeko frontea jausi ondoren 20.000lagunek ihes egin zuten Frantziara. 1939an iamilioi erdi soldadu ohik eta familia osoekPirineoak zeharkatu zituzten edo Afrikakoiparralderantz ontziratu ziren.

    Frantziako biztanleriaren artean, bazen zati baterrukiz eta begi onez hartzen zituena errefuxiatuespainiarrak. Beste zati batean, ordea, beldurra etaukoa ziren nagusi. Frantziar gobernuak Argelès edoSaint Cyprien bezalako kontzentrazio esparruinprobisatuetan sartu zituen errefuxiatuak, familiabereko kideak elkarrengandik bereiziz. Goseak etahigiene egoera penagarriek eritasun pila sortarazizituen. Aljerian beste horrenbeste gertatu zen.

    1939ko bukaera aldera, ihes egindakoen hirutik biEspainiara itzuli zen. Beste askok nahiago izan zutenMexikon, Txilen edo Sobiet Batasunean babestu,ondorioak ondorio: familiarengandik urruntzea,deserrotzea eta herrimina.

    Trantsizioa egin zen moduak isiltasun estalkibat zabaldu zuen frankismoak eragindakoerbesteaz eta errepresioaz; eta azken urteotanhasi da isiltasuna urratzen.

    HAURRAK ERREFUXIATU

    Errepublikako gobernuak, zenbait erakunderenlaguntzaz, munduan lehen adiko eta gerra batenerdian, 33.000 mila haur inguru ebakuatzea lortuzuen. Haietariko batzuk Erresuma Batura joanziren, eta kolonietan eduki zituzten; beste batzukSobiet Batasunera, non haur etxeetan emanzitzaien babes; Mexikora beste batzuk, eskoletan,eta Belgikara eta Frantziara joandakoak, familietanhartu zituzten. Haur gehienak Espainiara itzuliziren II. Mundu Gerra hasi baino lehen.

    ROBERT KOMANDANTEARENETIK EGOKITUA(ESPAINIAR GERRILARIEN HIRUGARREN BRIGADA)

    ...errepideetan metrailatua, populaziozibila ihesean doa, eta ez gaituztebakean uzten, garaituak izan arren.Alemaniar eta italiar abiazioakmasakratu egiten gaitu.Frantziara gindoazen babes bila,herrialde adiskidea zelakoan.

    1. FRANTZIAKO MUGAN, 1939.ROBERT CAPA. SOFIA ERREGINA MUSEOA

    2. ERREPUBLIKAKO HAUR ERBESTERATUAK VERACRUZEN, MEXIKO.

    3. ERREFUXIATUAK BELGIKAKOGANTERA IRISTEN. 1937

    4.ESPAINIAR ERREFUXIATUAKFRANTZIAKO MUGAN, 1939.ARGAKIA: MANUEL MOROS

    5. EUSKAL HAUR ERREFUXIATUEN KANPALEKUA. SOUTHAMPTON, INGALATERRA. 1937

    6. ASTURIAR ERREFUXIATUAK PAUILLACEN, 1937.

    STURIAR HERRIAREN MUSEOA

    1

    2 3

    4 5

    6

    ongi etorri

  • 09

    II. MUNDU GERRAKO ERREFUXIATUAK. LIFE. WWW.OLDSKULL.NET

    TONY JUDT. 1948-2010. HISTORIALARI ETA IDAZLE BRITAINIARRA.

    ANNA KLENTOPF. POLONIAKO POMERANIATIK KANPORATUTAKO ALEMANIARRA.

    IRUZKINA

    Ogirik apenas genuen. Jende ugari gaixotu zen. Ibilaldian urtea bete gabeko haur guztiak hil ziren. Ez zegoenesnerik, eta nahiz eta amek prestatzen zieten irin zopalodi bat, bidaia luzeegia zen haientzat. Autopistarenalboetan maiz ikusten nituen pertsonak etzanda, aurpegiaubelduta, arnasa hartu ezinik; beste batzuk, nekeakabailduta, ez ziren berriro zutituko.

    PERTSONA ERREFUXIATUAKII. MUNDU GERRAREN ONDOREN

    Sei urteko gerra krudel baten ondorenez zen bakea iritsi; aitzitik, gose, umiliazio,mendeku eta populazioen lekualdatze itzelaketorri ziren. Europa suntsituta geratu zen. Milakapertsonak etxea galdu zuen, beste asko ezin bizilehenagoko bizilekuan, gatazkak eragin mendekueta gorrotoak bitarte. Aldi berean, eta etnikokihomogeneo izan nahian, Estatu askokgutxiengoak kanporatu zituzten.

    Guztiaren ondorioa beldurgarria izan zen:

    12 milioi aleman etniko baino gehiago kanporatuakizan ziren Txekoslovakiatik, Danubioren arrotik,Pomeraniako lurretatik, Silesiatik eta ekialdekoPrusiatik.

    Alemania naziko 7 milioi bat langile esklabo,nazionalitate askotarikoak, abandonaturik utzizituzten. Haietariko askok ez zuten nora joan; bestebatzuk errepresalien berdur ziren.

    Poloniak gutxiengo ukrainarra desegin zuen,herrialde osoan barrena indarrez sakabanatuz berekultur identitatea ezabatzeko.

    Era berean, herrialde askotako gutxiengoakkanporatu zituzten: judutarrak, hungariarrak,serbiarrak, poloniarrak...

    Milaka pertsona nazioarteko erakundeenkanpamenduetan finkatu ziren: Gurutze Gorriaketa UNRRA-k (Nazio Batuen Sorospen etaErrehabilitazio Administrazioa) 700 kanpamentuzituzten hiri suntsituetan.

    1945an, suntsitutako lurretan jendetza zebilen“txinaurriak legez”; emakumeak haurrei helduta,erbestearen baldintza latzak sufritzen eta zigorrikgabeko indarkeriaren biktima izateko beldur, larribizirauten, janik eta edanik gabe.

    Gauza bat zen gerrari bizirautea,eta bestea bakeari bizirautea.

    TONY JUDT

    UNRRAK ANTOLATU ZUEN II. MUNDU GERRAKO BIKTIMENTZAKOLAGUNTZA.

    POBLACIÓN DESPLAZADATRAS LA II GUERRA MUNDIAL

    ongi etorri

  • 10

    HUNGARIAKO MUGA. ARGAZKIA: LASZLO BALOGH. REUTERS

    ALEXANDRA POLITAKI. GREZIAR FREELANCE KAZETARIA.

    IRUZKINAOparotasunaren defentsaren alde,azken hiru mendeetan eraiki deneuropar kulturaren zati handi batenoinarri izan diren nazioartekoprintzipio eta balioen gainbeherahistorikoa sustatzen ari da Europa.

    EUROPA GOTORLEKUA

    Europar Batasunak erabat porrot egindu XXI. mendearen beharretara egokiturikoharrera politika aplikatzean. Eta sakonekonorabidea ez badu aldatzen, porrotak berehorretan jarraituko du, eta egunetik eguneradramatikoagoa izango da:

    Errefuxiatuei harrera egin ordez, hesiak nonnahi etakonfinamendu eta kanporatze zentroak (hotspots)eraikitzen badira, errefuxiatuak truke txanponbihurtuta EB-Turkia Hitzarmenak erakutsi moduan.

    Asilo eskubideari lehentasuna eman ordez indarrakmugen zaintzan jartzen badira, FRONTEXenbaliabide militarrak sendotuta edo NATO baliatuta.

    Ez bada bazter uzten inguruko herrialdeak europarmugen zaintzaile bihurtzeko politika, zeinekgobernuei ematen baitizkie irabazi ederrak.

    Ez bada albo batera uzten errefuxiatuenganakobeldurra sustatzea.

    Ez bada geldiarazten errefuxiatuen aurkako gerraaitortu gabea, ondorioz milaka hildako eragindituena duela urte gehiegitik hona.

    Ez da onargarria oinarrizko giza eskubide batenerabilerak, nola den babeserako eskubideajazarpena sufritzen denean edo gerratik ihesegitean, milaka hildako eragitea EuropakoBatasunaren atarian, eta Batasunak albo kaltesoiltzat jotzea.

    Politika xenofobo horrek asilo eskatzaileensufrimendua areagotu egin du, eta aldi bereaneskuin muturrak “musulmanen inbasioa”renbeldurra astintzen du.

    Europak bere ardurei aurre egiteko ezintasunkatastrofikoa agertu zueneko urtetzat gordekodugu gogoan 2016a.

    Masud Naveed, 15 urteko afganiarra,2015eko abenduaren amaiera alderahil zen itota kamioi batean, ErresumaBatura iritsi nahian. Agintariek asiloeskaera ukatu zioten. Hura hil ondoren,auzitegi batek erabaki zuen Barneministerioak haren eskaerari baiezkoaeman izan beharko ziokeela, familiabateratzeko eskubidea tarteko

    THE GUARDIAN, 2016.01.02

    EB-KO ZENBAIT KIDEK EMANDAKO FUNTSAKERREFUXIATUENTZAKO ETA KANPO MUGETARAKO(2007-2013)

    Bulg

    aria

    Grez

    ia

    Espa

    inia

    Italia

    Mal

    ta

    0

    50

    100

    150

    200

    250

    300

    Euro

    ak m

    ilioi

    tan

    Errefuxiatuentzako funtsa

    Kanpo mugetarako funtsa

    MAPA: DOSSIERS LA VANGUARDIA

    NORK EGINA:ELEUTERIO QUINTANILLA TALDEAK

    MAZEDONIAKO MUGA. ARGAZKIA: GEORGI LICOVSKI. EFE

    ongi etorri

  • 11

    AYLAN KASUARENGATIK ZIGORTUTAKO SIRIAR TRAFIKATZAILEAK.ARGAZKIA: PRENSA LIBRE-AP

    TRAFIKATZAILEAK:DELITUA ETA ZURIGARRIA

    Europar Batasunak etengabeko mintzagaidu trafikanteak borrokatu beharra, eta argudiohorrekin legitimatu nahi ditu europar lurralderairistea eragozten duten kontrol neurriak.

    Baina trafikanteen kopurua handitu egin daproportzio berean nola ugaldu diren EBra bideziur eta legaletatik iristeko zailtasunak. Zenbateta zailtasun gehiago, orduan eta negoziohandiagoak.

    Ez da harrerarik egiten; aitzitik, kontrako bidealantzen ari da. 2015eko urrian, Mediterraneoangertatu hondoratze masiboen ondoren, EBkmartxan jarri zuen Sophia operazioa, helburuzuena gizon-emakumeen tratarako erabilizitezkeen itsasontzi susmagarriak miatu, atxilotueta bidetik kentzea.

    Operazio militar eta errepresibo haren emaitzakkontutan, ondorioa argia da: erabateko porrota. Legitimitatea lortu nahi horren adibide argia dapertsonen trafikoa eta gizakien salerosketaberdintzat jotzea:

    Pertsonen trafikoak, direla errefuxiatu edomigratzaile, eta baldintzak tarteka muturrekoakizanda ere, helburu du herrialde batetik bestebaterako lekualdaketa, eta normalean, mugazeharkatu eta adostutako kantitatea ordaintzeanbukatzen da harremana.

    Gizakien salerosketa pertsonaren baimen ezakezaugarritzen du, eta derrigortzea, iruzurra edoindarkeria baliatuta egiten da, helburua izanikesplotazioa.

    Egitate bat da Europara babes bilaetortzen saiatzen direnen konturatrafikatzen eta esplotatzen duen jendeadagoela, geroz eta ugariago.Neurrigabeko diru irabaziak lortzeazgain, arriskuan jartzen dituzteerrefuxiatuen bizitzak.

    Nuevas rutas y nuevos obstáculos

    Cuánto cuestan los viajes ilegales

    AUSTRIA: ERREFUXIATUAK ZERAMATZAN KAMIOI BATEN MIAKETA.

    ERREFUXIATUEN LEHORRERATZEA EUROPAKO ITSASERTZEAN.

    ongi etorri

    FUENTE:LE MONDE DIPLOMATIQUE

  • 12

    ARGAZKILARI KAZETARIAK LESBOS IRLAN, GREZIA. NERVIO FOTO

    IRUZKINABegirada kritikoa funtsezkoa da igortzen dizkiguten mezuakargitzeko. Ez dizkiegu zertan eman sinesgarritasun beteaezta haiekin fida besterik gabe. Informazioak kontrastatuegin behar dira egira hurbiltzeko.

    KOMUNIKABIDEAK: KONTAKETABEHARREZKOA BAINA NAHASIA

    Errealitatea islatzeko ezinbestekoak dirakomunikabideak. Gure pertzepzioa, iritziak etajoerak aldarazten dituzte. Errealitate bateninguruko ezagutzak zenbat eta txikiagoak izan,orduan eta eragin ahalmen handiagoa dutekomunikabideek.

    Errefuxiatuen gaiari dagokionez, komunikabideekmezu ugari sortzen dituzte, maiz nahasgarriaketa kontraesankorrak. Badira, batetik, beldurraeta bazterketa sustatzen dutenak:

    Errefuxiatuak terrorismo jihadistarekin lotzendituzte.

    Iritzia zabaltzen dute Europak ezin dituela hartubabesa behar duten pertsona guztiak.

    Inbasio irudiak gogora ekartzen dira.

    Krisiaren ardura pertsonen trafikanteei leporatzen zaie.

    Kontaketa honekin batera, badira bestelakoikuspuntuak ere jendearen sufrimenduak,injustiziak eta Europako Batasuna jokatzen ariden paper zoritxarrekoa erakusten dizkigutenak. Hedabideek gizarte mobilizazioen garapeneaneragin dezakete, gutxi ezagutzen ditugunproblematiken berri emanda.

    Errealitatera hurbiltzeko modu desberdin horiekargitzen dituzte ondoko titularrek:

    Inbasioa: Errefuxiatuen inbasio honetan dena jendezintzoa al da? Valentziako artzapezpikua (Deia2015.10.14).

    Terroristak: Barne Ministerioa beldur da jihadisteninfiltrazioaz errefuxiatuen artean. (El País2015.09.09).

    Pertsonen trafikoa: Immigranteen trafikoari gerra.(La Vanguardia, 2015.05.19).

    Krisi humanitarioa: Aylanen ostean hirurogei haurbaino gehiago itota. (Diario de Noticias de Gipuzkoa2015.10.31).

    Herritar elkartasuna: Espainiako 40 hirik etagehiagok errefuxiatuentzako "bidaia segurua"eskatuko dute O-27an. (Sur 2016.02.23).

    Europako politiken salaketa: Errefuxiatuak,Europaren pagaburu berria. (eldiario.es 2016.02.15).

    ongi etorri

  • 13

    HERRITARREN MOBILIZAZIOA EUROPAKO BATASUNEKO HAINBAT HERRIETA HIRITAN

    STOP MARE MORTUM-EN ADIERAZPENA.

    IRUZKINA

    … biztanler ia z ib i lar i eskaera egiten d iogubidegabekerien aurka mugi dadin, bere ahotsa erabildezan gobernuei euren erantzukizuna eskatzeko etabaita geure bizilagun guztiei ere. Beldurrak ezgaitzala gure azken helburutik urrundu, ez delabesterik baizik eta eragoztea pertsona errugabegehiagoren heriotza, ez hemen eta ez beste inon ere.

    HERRITARRENERREAKZIOA

    M-15 edo Udaberri Arabiarrak, jatorriezberdinak izan arren molde bereko manifestaziosozialak dira: mugimendu espontaneoak dira;Internet bidez sortzen dira inolako líder edoantolakuntzarik gabe; biralak dira eta sareanbarrena zabaltzen dira. Komunikaziomugikorraren teknologia berriek erresistentziasoziala egiteko modu berri bat ematen dute;hedabideen zentsura eragozten laguntzen dute,gizartearen mobilizazioa eragiten dute eta honelaerabaki politikoetan eragitea lortzen da.

    Turkiar hondartza batean hilik agertu Aylan Kurdihaur siriarrari ateratako argazkiak iritzi publikoaastindu zuen. Argazki hauek eragindakoinpaktuak eragin handia izan du gure gizartean:manifestazioak, elkarretaratzeak, sinadura dirubilketak… Hori dena erreakzioa izan dagobernuen pasibitatearen aurrean eta pertsonaetorkin eta errefuxiatuen eskubideekikogobernuek beraiek dituzten eginbeharrak ez beteizana salatzeko.

    Sortu diren ekimen ugarien artean BartzelonakoAda Colau alkateak proposatu eta beste hainbatherrik babestu duten babes hiriak ekimena aipatubehar da. Honen funtsa Europatik datozenpersona errefuxiatuak babestuko dituzten hiriensare bat osatzea da. Baina persona hauek eurenasilo eskubidea eskatu ahal dezaten beharrezkoada gobernuek herrialdean sartzen uztea eta eureneskubideak onartzeko tramite indibidualizatuakegitea.

    Haur errefuxiatuak Sirian ikaraz negaregitetik Europan penaz negar egitera datoz.

    SONIA AZUL SUÁREZ. FACEBOOKEN EKINTZAILEA

    ongi etorri

  • 14ESKUBIDEEZMINTZO GARA

    1951KO UZTAILAREN 28AN GENEVAN ERREFUXIATUEN ESTATUTUARIBURUZKO KONBENTZIOA SINATU ZEN.

    JAVIER DE LUCAS

    IRUZKINAAsiloa ez da karitate, hospitalitate edo erruki kontua.Eskubide bat da eta Europak ezin du bere eginbeharra ukatu.

    Jazarpenik jasanez gero, pertsona orokdu edozein herrialdetan babesa bilatueta izateko eskubidea.

    KOFI ANNAN NAZIO BATUETAKO IDAZKARI NAGUSIA HIZKETAN ARI ZAIEERREFUXIATUENTZAKO NAZIO BATUETAKO GOI ORDEZKARIARENBULEGOKO (ACNUR) FUNTZIONARIOEI. GENEVA. ARGAZKIA: NBE/JEAN MARC FERRE

    ERREFUXIATUEN ALDEKO MANIFESTAZIOA MADRILEN.2016KO MARTXOA. EFE

    ongi etorri

    GIZA ESKUBIDEEN ADIERAZPEN UNIBERTSALA14. ARTIKULUAPertsona errefuxiatuei nazioarteko babesa

    emateko eta Gobernuei euren eginbeharrenbetetzean laguntzeko Nazio Batuen BatzarNagusiak 1950. urtean Errefuxiatuentzako NazioBatuetako Goi Ordezkariaren Bulegoa (ACNUR)sortu zuen.

    Nazio Batuen Genevako Hitzarmenean 1951.urtean Errefuxiatuen Estatutua adostu zen.Nazioarteko akordio honen arabera pertsonaerrefuxiatu bat da arraza, erlijio, naziotasunarrazoiengatik edota gizarte talde zehatz batekokide izateagatik edo iritzi politikoengatikpertsegitua izango delako beldurraren ondorioz,naziotasuna duen herrialdetik kanpo dagoena,edo eta aipatu beldurrengatik, herrialde horrenbabesa jaso ezin edo nahi ez duena.

    Espainia 1979. urtetik da Genevako Konbentziokokidea eta 2009. urtean Asilo Legea onartu zuen,zeinek babesa eskatzeko zergatiei gehitzendizkien genero eta sexu joerengatiko jazarpenak.

    Beraz, gobernuak dira pertsona errefuxiatuendefentsaren erantzuleak eta inongo herrialdekuka dezake defentsa hori bere mugen barnean,ezta pertsona hauek kanporatu edota besteherrialde batera bidali euren bizitzak, askatasunaeta segurtasuna arriskuan dauden bitartean.

    Gobernuek bermatu behar dituzten eskubideenartean oinarrizkoak ditugu zenbait:

    Laguntza medikoa

    Pentsamendu eta mugimendu askatasuna

    Asilo eskaera konpondu arte helmuga herrialdeangeratzeko aukera

    Lanean aritzeko aukera

    Haurren eskolaratzea

    Eginbehar hauek izanda ere, Europak bere ateakisten ditu, bere mugak blindatzen ditu, hesiberriak eraikitzen ditu eta laguntza modu larrianbehar duten pertsonen kupoekin jolasten du.

  • 15

    EUROPAKO IMMIGRAZIO KOMISARIO DIMITRIS AVRAMOPOULOS, 800HERIOTZA ERAGIN ZUEN NAUFRAGIOKO ZERRALDOEN AURREAN. 2015.APIRILA. ARGAZKIA: AP/ALESSANDRA TARANTINO.

    TURKIA ETA EUROPAKO BATASUNAREN ARTEKO BILERAN IZANDAKOLEHENDAKARIAK. 2016. MARTXOA. ARGAZKIAK: YVES HERMAN/REUTERS, AP, EFE, IMAGO/XINHUA.

    IRUZKINA

    Eskuin muturraren mamua Europan dabil. Oinarriindartsuak ditu Grezia, Frantzia, Erresuma Batua, Suedia,Austria, Danimarkan... eta zabaltzen ari da errefuxiatuakarbuiatzearekin batera.

    BESTELAKO POLITIKABAT BEHAR DA

    Zer egin dezake Europak asilo eskaereierantzuteko betebeharrekoekin? Posible ote dabeste politika bat?

    Lehentasuna eman behar zaio pertsonen babeseta harrera eskubiderari, beraz;

    Legezko eta segurtasunezko bideak ireki behar diranazioarteko babesaren beharrean diren eta Europarasartu nahi duten pertsonentzat; hartara ez dituzteerabiliko esplota ditzaketen garraio sareak.

    Sarrera bisak eskaini eta jatorrizko herrialdeetakoenbaxada eta kontsulatuetan asilo eskaera egiteaahalbidetu behar da. Ibilbideak aseguratu behar dira.

    Dublin III Araua indargabetu behar da. Harkagintzen du pertsona errefuxiatua EBean sarreraegin duen herrialdera itzultzea.

    Birkokatze programak gehitu behar dira etaonartutako akordioak bete behar dira.

    Beste bide batzuetatik asilo eske datozen pertsonakbabestu.

    Mobilizatu diren baliabideei erabilgarritasun efektiboaeman, bai giza baliabide nola materialei ere.

    Batasuneko muga ezberdinetan eraiki diren hesiakezabatu behar dira.

    Itsasoan bizitzak salbatzeko bilaketa eta erreskatemekanismoak sortu.

    Giza eskubideak errespetatzen ez dituztenherrialdeekin itzultze eta onartze sinadura etaakordioak ezeztatu.

    Europara babes bila datozen pertsonak, eskubidebesterezinen jabe diren gizaki bezala tratatubehar dira. Gure elkartasuna merezi dute eta ezerrezelo maltzur, hesi, txarrantxa... ezta errepresiopolizialik ere euren etorrera eragozteko.

    MUGARIK GABEKO MEDIKUAK

    Europak harreran inbertitu behar du, EBrenestandareen arabera, eta ez disuasioan.Europak bere burua gotorlekutzat hartzeariutzi behar dio eta bere mugetara iristendiren pertsonen beharrei erantzutekoikuspuntu bat garatu behar du.

    HUNGARIA ETA SERBIA ARTEKO MUGA. 2015EKO IRAILAK 16.REUTERS-EL CONFIDENCIAL

    IDOMENIKO EREFUXIATU GUNEA, GREZIA ETA MAZEDONIA ARTEKOMUGAN. ARGAZKIA: REUTERS/AFP AGENTZIAK-EL DIARIO MONTAÑES

    ongi etorri

  • 16

    ZEZEN ESERIA (Tatanka Yotanka). 1831-1890.Sioux buruzagia. AEB Kanada. Lau urtezerrefuxiatua egon zen Kanadan. Bere herrialderaitzuli eta erreserbako bizitza umiliagarria jasan beharizan zuen. Urte gutxiren buruan hil egin zuten.

    ARRASTOA UTZI DUTENPERTSONA ERREFUXIATUAK

    Planetako leku eta garai ezberdinetanpertsona askok ikusi dute bizitzako momenturenbatean eurek ezagutu duten leku hori utzibeharra, bertan bizitzea ezinezkoa bihurtuzaielako eta beste leku seguru batera joan beharizan dute. Errefuxiatu deritzegun kategoriarenparte dira, eta maiz izenak ez digu ikusten uztenatzean dagoen anistasuna.

    Pertsona hauetariko gehienek egoeratraumatikoak jasan dituzte, baina askok aurreraegitea lortzen dute; are harrera eman diengizartea hobetu eta aberasten lagundu izan duteaskotan, eta baita gizateria osoa ere.

    Batzuek euren arrastoa utzi dute eta merezitakoospe eta ezagutza jaso dute. Adibide,ondorengoak:

    MARUJA MALLO (Ana María Gómez González).1902 – 1995. Artista plastikoa. Espainia Portugal

    Argentina. Oso ekintzailea 27ko Belaunaldianeta Errepublikarekin konprometitua, 25 urte emanzituen erbestean.

    HANNAH ARENDT. 1906-1975. Filosofoa etaekintzailea. Alemania Frantzia AEB. Eraginhandiko pentsalaria izan zen, bereziki gaizkiarenhutsaltasunaren inguruko gogoetengatik. Jatorrijudutarragatik atxilotua, Gurseko kontzentraziogunetik alde egitea lortu zuen.

    RUDOLF NURÉYEV. 1938-1993.Dantzaria, koreografoa eta aktorea. Errusia Frantzia.XX. mendeko dantzari onenetariko. Bere herrialdeanukatzen zitzaion askatasun bila asilo eskaera eginzuen Frantzian.

    MIRIAM MAKEBA. 1932-2008.Abeslaria eta ekintzailea. Hegoafrika Guinea.“Mama Africa” deitua. Apartheidaren aurkakoborrokaren ikonoa izan zen bere herrialdean.

    RIGOBERTA MENCHÚ. 1959. Giza Eskubideenaldeko ekintzailea. Guatemala Mexiko. Buruzagiindígena justicia sozialaren alde eta kulturen artekoadiskidetzearen alde. Bakearen Nobel saria jaso zuen1992an eta Nazioarteko kooperazioaren “AsturiaskoPrintzea” saria 1998an.

    EDWARD SNOWDEN. 1983. Teknologia kontsultorea. AEB. Errusia. CIAeta NSA-ko langilea izan zen. Goi mailako sekretuizendatu dokumentu batzuk publiko egin zituen.21 herrialdetan egin du asilo eskaera, euren arteanEspainian.

    LUOL DENG. 1985.Saskibaloi jokalaria. Hego Sudan BritainiaHandia. Dinka tribuan jaio zen. Gerra zibila delaeta utzi behar izan zuen bere herrialdea. Gauregun NBAko jokalaria da (Chicago Bulls etaMiami Heat).

    M.I.A. Mathangi “Maya” Arulpragasam. 1975.Rap abeslaria, konpositorea, margolaria,zuzendaria. Sri Lanka Britainia Handia.M.I.A akronimo bat da, Missing In Action hitzena.Eragin handiko pertsona pop musikan.

    ALBERT EINSTEIN. 1879- 1955.Fisikaria. Alemania EE.UU. XX. mendeko ikerlaririkfamatuena, erlatibitatearen teoriaren aita. Jatorrijudutarragatik erbesteratu behar izan zuen.

    IRUZKINA

    Beste asko ezezagunak zaizkiguberen gertuenekotestuinguruetatik at, nahiz etaarrasto garrantzitsuautzi duten hainbat arlotan.

    Omenaldia egin nahi dieguhoriei guztiei eta beste pertsonaerrefuxiatu anonimo guztiei,zer ikasia eskaintzen digutelakobizitzaz, elkartasunak,humanitateaz, justiziaz.

    ongi etorri

  • 17

    JUSTIN TRUDEAU KANADAKO LEHEN MINISTROA, SIRIAKO FAMILIA BATIONGIETORRIA EMATEN TORONTOKO AIREPORTUAN. 2016. URTEKO LEHENHIRUHILEKOAN KANADAK 25.000 ERREFUXIATU BIRKOKATU DITU.ARGAZKIA: REUTERS / MARK BLINCH

    ARGIBIDE GEHIAGO: babes ematen espezializaturiko erakundeak

    ACNURNBEaren erakundea pertsona errefuxiatuentzako. http://acnur.es/

    NIK EZ DUT BESTE ALDE BATERABEGIRATU NAHI. ETA HIK?

    Atzo gure arbasoak izan ziren euren etxeak,familia, eguneroko bizitza utzi behar izanzituztenak, beste lurraldeetan bizitzari heltzeko.Bihar hi, ni edo gure ondorengo bat egon daitekeantzeko egoeran. Halakoetan, begirada atseginbat, benetako irribarre bat eta esku lagungarribat aurkitzeak pertsonenganako konfidantzaitzultzen digute.

    Orain eta hemen inork ezin du esan ez dakielazer ari den gertatzen, ez dakiela zer egin.

    NAHI BADUT, AHAL DUT…EZAGUTU

    Pertsona errefuxiatu/immigranteak gizaki bezalaikusi, jarrera ireki eta aurreiritzirik gabekoarekin.

    Gerturatu euren beharrak, jakintzak, esperientziak,kultura etab. ezagutzeko.

    Euren sufrimenduarekin enpatizatu, euren dolumigratzailearekin, ametsekin…

    ESKUA LUZATU

    Euren beharrizan oinarrizkoei erantzun:janaria, osasuna, etxebizitza, arropa…

    K o m u n i k a t z e n l a g u n d u , k u d e a k e t aa d m i n i s t r a t i b o e t a n , h i z k u n t z a r e nikaskuntzan…

    Hezkuntzan, lan munduan edo hainbat gizartearlotan gizarteratzen lagundu.

    Arlo hauetan lanean dabiltzan GKEei lagundu,besteak beste laguntza ekonomiko, materialedo pertsonala emanez.

    MUNDUA ALDATU

    Sare solidarioak sortu geure ingurukopertsonekin harrera eta laguntza eman ahalizateko.

    Xenofobia sorrarazten duten zurrumurru etaaurreiritziekin amaitzen lagundu.

    Mugimendu migratorioen sakoneko zioakargitzen eta salatzen dituzten ekimenaklagundu.

    Axolagabekeriatik konpromezurako bidaiapertsonal hau egitea, gizatasun eta duintasunkontua da.

    NESKA TXIKIA NEGARREZ PRESEVOKO ERREFUXIATUENTZAKO HARRERAZENTROAN, SERBIAN. ARGAZKIA: EFE

    MUNICHEKO ERREFUXIATUEN LAGUNTZARAKO EKIMENEKO LANGILEAKHARTZ PANPINA EMATEN DIO GAZTETXO BATI.ARGAZKIA: NICOLAS ARMER (EFE).

    CEARErrefuxiatuen Laguntzarako Espainiar Batzordea. http://www.cear.es/

    ACCEMBazterketa arriskuan dauden pertsona migrante eta errefuxiatuekin laneanespezializatutako GKEa. http://www.accem.es/es

    ongi etorri

    ETA GUK BIOKZER EGIN DEZAKEGU?

    ExpoREF-EUSKERA-Panel 2ExpoREF-EUSKERA-Panel0-OKExpoREF-EUSKERA-Panel1ExpoREF-EUSKERA-Panel10ExpoREF-EUSKERA-Panel11ExpoREF-EUSKERA-Panel12ExpoREF-EUSKERA-Panel13ExpoREF-EUSKERA-Panel14ExpoREF-EUSKERA-Panel15ExpoREF-EUSKERA-Panel16ExpoREF-EUSKERA-Panel17ExpoREF-EUSKERA-Panel3ExpoREF-EUSKERA-Panel4ExpoREF-EUSKERA-Panel5ExpoREF-EUSKERA-Panel6ExpoREF-EUSKERA-Panel7ExpoREF-EUSKERA-Panel8ExpoREF-EUSKERA-Panel9