Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin)....

8
2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 2º 48006 BILBAO 944795613 946790080 [email protected] / [email protected] KRISTINAU ALKARTEA SAN ANTONIOn (Etxebarri) Iragarpena 4 zenb. 2012ko Maiatza José Alberto Vicente

Transcript of Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin)....

Page 1: Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin). Pazkoan, Jesusen esperientzia bizi izan dogu, lehengoak eta oraingoa koroituz eta eurei

2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEAErabarritu Gaztetu

Delegación Diocesana de Apostolado SeglarBarria ­ Diócesis de BibaoPlaza Nueva, 4 ­ 2º48006 ­ BILBAO944795613 ­ [email protected] / [email protected]

KRISTINAU ALKARTEA SAN ANTONIOn(Etxebarri)Iragarpena

4 zenb.2012ko Maiatza

Gazte Pastoralgintza suspertzearen

inguruko esperientziak

Gazte-mail.com

José Alberto Vicente

Page 2: Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin). Pazkoan, Jesusen esperientzia bizi izan dogu, lehengoak eta oraingoa koroituz eta eurei

IV. EEE – NORBEREGANATZEAErabarritu Gaztetu

Iragarpena

Gazte-mail.com

IRAGARPEN ESPERIENTZIA

KRISTINAU ALKARTEA SAN ANTONIOn(Etxebarri)

José Alberto VicenteEtxebarri

1

Page 3: Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin). Pazkoan, Jesusen esperientzia bizi izan dogu, lehengoak eta oraingoa koroituz eta eurei

IV. EEE – NORBEREGANATZEAErabarritu Gaztetu

Iragarpena

Kristinau alkartea San Antonion(Etxebarri)

Etxebarri bitan zaitutako herri da. “Goiko herribildua eta beheko herribildua” dituenen taldekoa da. Errepide orokorrak banaketa hori berretsi baino ez dau egiten, nahiz eta udalaren eta auzotarren aldetik normalizazinoa lortzeko borrokatu.

San Antonio auzoa goiko aldean dago. Jatorrizko etxebizitzak, inguruko lan oparotasunak erakarrita, Espainia osotik etorten ziran etorkinek gauez egiten ebezan txabolak izan ziran.

Orain 50 urte beteten dira eliza eraiki zanetik. Baina askoz aurretik, herritar honeei arretea eskaintzen eutsen abadeek argi eukien herriagaz eta herritarrekin egon behar ebela. Slogan bi euki ebezan euren lanerako: “parrokia auzoarentzat” eta “gitxi askoren artean gehiago da”. Sasoi haretako esamolde bi dira, parrokiak bere inguruko auzotarrekin eukan konpromisoa adierazoteko eta, erraz-erraz, partaidetzara bultzatzeko. Eta horri jente txiro eta burrukalariak emoten dauan ausardia eta gogortasuna gehitu jakozan.

Honan, parrokiako ekimenez, apurka-apurka eraiki izan dana eta gaur egun Etxebarrin San Antonio dana eragin eben zerbitzu eta erakunde desbardinak suspertu eta eratu ziran.

1976 inguruan, Aisialdiko gazteen mobimentua jarri zan martxan. “San Antonio alkarteak” deitu zan. Aisialdiko talde bi ziran: bat ume eta gaztetxoena eta bestea gazteena. ‘Kukuaren Taldeak’ eta ‘S Antonio Gaztedia’ izenak emon ebezan alkarteen erregistroan. Parrokiako katekesiaren jarraipena ziran, baina Aisialdi hezitzailearen metodologiagaz.

Gaur egun, San Antonio auzoan, katekesian dagozan eta lehenengo jaunartzea egiten daben neska-mutikoen %100 aisialdiko taldera pasatzen dira. Hantxe egiten eta hazten dira eta denporeari, adiskideei eta auskalo zenbat gauzari esker, apurka-apurka, aisialdiko edozein taldetan lez, kide bakotxak erabagiak hartu eta beste jomuga batzuk aukeratzen ditu.

2

Page 4: Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin). Pazkoan, Jesusen esperientzia bizi izan dogu, lehengoak eta oraingoa koroituz eta eurei

IV. EEE – NORBEREGANATZEAErabarritu Gaztetu

Iragarpena

1997 inguruan, aisialdiko talde honeetako monitoreek, hezkuntza lan hori beste bi zerbitzugaz primeran jarraitu eta osatu eitekeala ikusi eben: ludoteka eta eskola laguntasuna.

Ludotekak mutiko eta neskatoekin denpora gehiago egotea ahalbideratuko eukean. Jokoaren bidez balioak bizitzeko aukerea izan, gurasoekin hartu-emonean jarri eta aisialdiko taldean ezin eitekeana: eguneroko aukera eta saritutako personekin.

Bigarrenak eskola porrotari aurre egiten lagunduko eukean, izan be une haretan eskolan ebilzan neska-mutikoen %49koa zan.

Udalagaz adostasuna lortu ondoren martxan jarritako zerbitzu bi honeek diru-laguntza jasoten eben eta, horregaitik, hezkuntza lan honetaz arduratzen ziran monitoreak saritzeko aukera egoan.

Juridikoki ez zan egokia zerbitzu profesionalizatu honeek udalaren diru-laguntzaren bidez saritzea. Lan kontratu ezkutua zala esan daiteke. Horregaitik, alkarteetako bat enpresa lez eratzea pentsatu genduan, egitasmo bi honeetan jarduten eben monitoreen kontratuak gauzatzeko.

Aurrerago, alkartea ez zala proposatutako egitasmoak aurrera eroateko “babes juridikorik” egokiena ikusi genduan.

2003.eko abenduaren 18an Harribide Fundazinoaren estatutuak sinatu ziran notarioaren aurrean. Egitasmo eta behargin profesionalizatuak Fundazinoaren menpe geratzen dira eta boluntarioak alkarte bien menpe.

Alkarteko Kontseiluaren eta taldeen bidezko onespenagaz daroe aurrera egitasmo hau. Jenteak begi onez ikusten ditu egitasmo honeek eta, aurkakotasunak aurkakotasun, kristinau izatetik sortzen dan konpromisoaren logika lez eratorritako alkartearen egitasmotzat daukaz. Alkarte sustapenetik, herriagazko ardurakidetasun konprometituaren haritik sortutako ekimenak nabarmentzen eta bultzatzen dira.

Handik gitxira, beharrizan bat antzeman genduan udalerrian: ez egoan gazteentzako leku zabal eta ohiko bat (umeentzako ludotekaren antzekoa). Fundazinoa lanean hasi zan eta udalagaz bat, akordiora heldu ziran: Fundazinoak egitasmoa eta egoki atondutako lokala jarriko ebazan eta udalak dirua, eta

3

Page 5: Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin). Pazkoan, Jesusen esperientzia bizi izan dogu, lehengoak eta oraingoa koroituz eta eurei

IV. EEE – NORBEREGANATZEAErabarritu Gaztetu

Iragarpena

herriko beste erakunde batzuekin batera, batzorde aholkularia eratu genduan, egitasmo honek benetan erantzun eien gazteen interes eta beharrizanei. Holan hasi zan hamabost eta hogeta hamar urte bitarteko mutil eta neskentzako ‘Mugarri’ egitasmoa. Gazteen hezkuntzarako egitasmo hau aurrera eroateko, boluntarioak diran monitore profesionalak dagoz eta aisialdiko taldean boluntario lez jarduteaz batera, profesional lez jarduten dabe Fundazinoan. Gazteek hezitzaile batzuk, leku bat, egitarau bat, balio batzuk, egiteko era bat, orientazinoa eta erreferentzia diran personak aurkitzen dabez. Egitasmoa topagune, alkarteen “alkargune” eta gazteei zuzendutako informazino eta aholkurako gune lez zabaldu genduan.

Aldi berean, egitasmo hau sare baten antzeko bihurtu zan eta bertan batzen genduzan Aisialdiko taldeetatik “jausten” ziran neska-mutil gazteak. Batzuetan, neska-mutilak, arrazoi desbardinengaitik (astirik ez, Aisialdiko taldearen eskakizuna, monitorea, adiskideak, maitemintzeak, e.a...), aldendu egiten dira eta taldea itzi egiten dabe. Gazteentzako esparru hau, ez hain “zorrotza”, parte hartzeko beste aukera bat zan eta bertan be, gizaki lez heldutasuna jadesten jarraitzea ahalbideratzen eban. Gaur egun, monitore boluntario batzuk gazte esparru honetatik sortzen dira.

Inauguratu eta martxan jarri ondoren, estali bako beste gune bat antzeman genduan: gaztetxoena. Adina beteta, ludoteka izten daben baina gazteen taldean sartu ezin daben mutiko eta neskatoei zuzendutakoa. Bidezko eta beharrezko negoziazino eta alkarrizketen ostean, ‘Tarrasta Gazte Gunea’ jarri zan martxan. Gazteentzat eratu zan lez, gaztetxoentzat be gune barri bat eratu zan, beraz, kasu honetan berezitasun bategaz: egunero ordubeteko tartea dago bakarka edo taldean ikasteko. Gune honetatik antolatutako ekintzak gaztetxoen eta euren familien osoko garapenerako pentsatuta dagoz.

Gaur egun, honeek dira udal mailan Fundazinotik ume eta gazteei zuzenduta kudeatzen diran egitasmo profesionalizatuak: Mugarriren berariazko egitasmoak (gazteriaren etxea), Tarrastarenak (gaztetxoen etxea eta familia egitasmoa), gurasoen, bikoteen, aitita-amamen eskola eta koloniak herrian gaztetxoentzat. Fundazinoak kudeatutako udal egitasmo lez: ludoteka bi, eskola laguntza, ‘Proa’ (eskola laguntza eskola orduetan), kultura eta era askotako ikastaroak herritar guztientzat, kolonia 2 adin desbardinetarako herrian udan.

4

Page 6: Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin). Pazkoan, Jesusen esperientzia bizi izan dogu, lehengoak eta oraingoa koroituz eta eurei

IV. EEE – NORBEREGANATZEAErabarritu Gaztetu

Iragarpena

Taberna polikiroldegian.

Orain dala hiru hilabete eskas, beste urrats bat emon dogu “parrokia herriarentzat” gure aukera honetan. Asko hitz egiten dogu langabeziaz eta krisiaz, personei eragiten deutsiezan arazoak eta sufrimentua nabarmenduz. Zergaitik zerbait positiboa ez egin? Etxebarriko polikiroldegiko taberna kudeatzeko lehiaketa atera zan. Aurkeztu eta irabazi egin genduan. Une honetan, 3 lagunek, unean uneko beste batzuen laguntzagaz, kudeatzen dabe taberna hau. Persona batzuei lan duina emoteaz batera, gizarte suspertzerako gune bihurtu gura dogu. Honan, eguneroko menua, enkarguzko bazkari eta afariak, umeentzako urtebetetze ospakizunak, gazteentzako kontzertuak eta beste jarduera batzuk eskaintzen doguz. Polikiroldegiaren eta parke publikoaren ondoan egiten dira, eta ingurua jentez lepo egoten da denpora ona egiten dauanean.

Etorkinak

Orain dala 6 urte inguru, kaleko mutil etorkin bati harrerea egitearen esperientzia pertsonalaren ostean, alkarteko kontseiluak baliabide higiezinen optimizazio barria aztertu eban. Nolabait, herriko aberatsenak ginala autortu genduan, ez diruari jagokonez baina bai kulturari, aukerei, kontzientziazioari eta higiezinei jagokenez. Bildur apur bategaz (dana esatearren), egitasmo

arriskutsua eta esperientzia barria zalako, ezezagunekin jardun beharra egoalako eta ordura arte alkarteko taldeentzat, monitoreentzat... ohiko gunea zana itzi beharra egoalako, etxebizitza bat atondu zan Kameruneko hiru mutilentzat, Izangai alkartearen akonpainamendu eta harrereagaz.

Egitasmo honek, hasieran, hiru mutili egin eutsen harrerea (kristinauak ziran, gainera) eta harrezkero beste 80 ingururi eskaini deutse arretea, Fundazinoak babestutako 13 etxebizitzatan. Mutilen gizaki lez daukiezan beharrizanei erantzuteaz gainera, giza

alkartean txertatzea eta inguruko beste mutil eta neskekin hartu-emona izatea ahalbideratzen jake. Fundazinoak garatzen dituan gazteentzako egitasmoak plataforma bikaina dira bizikidetasunerako eta kulturen arteko trukerako.

5

Page 7: Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin). Pazkoan, Jesusen esperientzia bizi izan dogu, lehengoak eta oraingoa koroituz eta eurei

IV. EEE – NORBEREGANATZEAErabarritu Gaztetu

Iragarpena

Gainerakoak lez, San Antonio kristinau alkartearena dan egitasmo hau guztiz aberasgarria da alkartearentzat berarentzat, Jesusen ebanjelioa egia bihurtzeko bidea dalako: Jaungoikoa sentitu eta gizon eta emakume guztien aldeko zuzentasunaren eta bardintasunaren alde burrukatu.

Kristinau alkartea

Alkarteak kontseilu bat dauka eta bertan talde komunitario, katekumenatu edo erreferentzia talde guztiak dagoz ordezkatuta. “Lantaldeak” ez dagoz ordezkatuta, alkarteko kide diran guztiak, alkarteko egitasmoetan (Fundazinoa) edo alkartetik kanpokoetan konpromisorako taldea izateaz gainera, euren erreferentzia taldea daukiela eta, ondorioz, kontseilu honetan hitza eta partaidetza dabela uste dalako (sarritan arintasun handiegiaz).

Kontseilutik urteko batzar nagusia programatzen da eta hemen adosten dira “alkartearen aurrerapena” alderdi desbardinetan, jardunbideak, jarduerak eta honeen jarraipena.

Aurton elizaren inaugurazinoaren 50. urteurrena ospatzen dihardugu. Ohiko jarduera guztietan, oroitzapena eta eskerrona adierazoten doguz eta gure aurretik auzo hau eratu eta martxan jarri ebenak kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin). Pazkoan, Jesusen esperientzia bizi izan dogu, lehengoak eta oraingoa koroituz eta eurei autortza eginez.

Beste une batean, Jesus eta bere mezua sakonago ezagutzea erabagi genduan. Lanari ekin geuntsan eta kurso biz jarraian, jarduera desbardinak antolatu genduzan gure helburua beteteko.

Azken aldi honetan, ekologiaren gaian analfabeto hutsak ginala autortu genduan. Ekologia, papera eta beira birziklatzea baino ez zala uste genduan. Lanari ekin geuntsan arlo honetan be eta hiru urtez jarraian planteamentu ekologikoaren inguruan kontzientziatze eta ikaste prozesua gauzatu genduan. Lehenengo kursoan sakontzearena benturari ekin geuntsan: ezagutza, gogoeta, otoitza, Jaungoikoaren opari diran lurra, ura, airea, e.a. zer diran guretzat...

Alkarteko talde guztiek, katekesiko haurrek eta aisialdiko taldeek (eta, beraz, euren familiek) ekin geuntsan horri. Liburuxka txiki bat argitaratu genduan gaiak aztertzeko eta hiru topaketa-ospakizun bateratu egin genduzan alkarteko eukaristian (domeketan, 13:00etan). Talde bakotxak hausnartu dauanaren barri

6

Page 8: Gaztemail.com - Env 4 - Anuncio Eusk...kontuan hartzen doguz (istorio, argazki edo ipuinekin). Pazkoan, Jesusen esperientzia bizi izan dogu, lehengoak eta oraingoa koroituz eta eurei

IV. EEE – NORBEREGANATZEAErabarritu Gaztetu

Iragarpena

emon eutsen gainerakoei, egokientzat jotako bidetik. “Egitekoen” banaketa honan pentsatuta dago: txikiek ikusi eta sentitu daiezala ertainak eta nagusiek mezuak bialdu deieezala txikiei, e.a... Eukaristia-ospakizunean, eskerrona adierazoko dabe hausnartzeagaitik, gauza barri bat ikasteagaitik, uraren oparia estimatzeagaitik... Talde guztiek xaboia egin eben aurretik etxean batutako orioagaz eta, aurkeztu, banatu... egin eben.

Gure alkartean, honan bizi dogu Jesus, honan iragarten dogu eta honan hausnartzen dogu Berak proposatzen deuskuzan balioen inguruan eta Beragaz batera Jaungoikoaren Erreinua gure artean sortzeko konpromisoa gauzatzen dogu.

7