SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu....

17

Transcript of SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu....

Page 1: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...
Page 2: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

1 SARRERA

Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu.

Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta zabal aztertuta dago izen bereko

txostenean. Finean, lurren berraktibazioa ekimen horietako askoren oinarrian aurkitzen da, eta gehientsuekin du

harremana; aldiz, gai horrekin zuzenean lotutakoak ekarriko ditugu hona, lan hau kokatuko deneko testuinguruaren

eraikuntzarako.

Horrela, zera dio Lurra, Lana, Jana ekimenaren dokumentu operatiboak:

“Larrabetzu leku ezin egokiagoa da eredu hau [agroekologia] bultzatzeko. Nekazaritza eta abeltzaintza baliabide

ugari ditu gutxiegi erabiliak, baita herritar langabeak ere. Horrela adierazten du lurraldearen goi plangintzak

(Bilbao Metropolitarren Lurralde Plan Partziala), zeinetan Larrabetzu lehentasunezko nekazaritza-garapeneko

udalerria baita”.

“Larrabetzuk baditu agroekologia baliabide batzuk, egitasmo honek erabilarazi nahi dituenak.

(…)

‐ Lur emankor gutxiegi erabiliak, zeinen jabeek beharbada landuago eta zainduago gurago lituzketen.

‐ Nekazaritza jarduera egingo luketen gazte lur bakoak

(…)

‐ Bertoko nekazaritza eta abeltzaintza berreskuratzea babesten duten Udala eta talde politikoak

‐ Baserritar eta kontsumitzaileen Gurpide elkartea, esperientziaduna eta ingurua ezagutzen duena.

(…)

‐ Eta, oso garrantzitsua dena, harreman sare trinko bat, aurreko taldeetako jendeak osatzen duena”.

Eta, proposatutako ekimen zehatzen artean:

“1. Agroekologia‐ Trantsiziorako eta Autoenplegua Sustatzeko Herri Programa egitea, lehentasuntzat dituena

gutxiegi erabilitako lurrak birgaitzea eta lehen sektorearen aldeko apostu estrategikoa bideratzea”.

Horrez gain, hona hemen erabili gabeko lurrak eskuratzearen inguruko oraingo egoeraren argazkia:

Page 3: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

2 LANAREN HELBURUA

1 atalean deskribatutako testuinguru horren baitan, lanaren helburua udalerrian 2 edo 3 instalazio berri

ahalbidetzeko lurrak lortzea izango da. Horretarako, prozesu horretan zuzeneko inplikatuak direnen nahiak eta

beharrak jasoko dira (lurjabeak eta etorkizuneko erabiltzaileak), eta inplikazio zein bermea eskaini lezaketen tokiko

erakundeekin ere lanketa bat gauzatuko da.

Ondorengo atalean deskribatuko den proposamenaren emaitza etorkizuneko instalazioak ahalbidetzeko bideorri

bat litzateke, goian definitutako eragileekin egindako lanketaren ondoriozko kudeaketa aurre eredu batean jasoko

litzatekeena. Etorkizuneko instalazioen kudeaketan erabiliko diren ereduek lanketa eta definizio lan sakonagoa

behar dute, gauzatuko den aurrelanketa honetan identifikatutako eragileekin elkarlanean. Berariaz zehaztu eta

landu beharko litzateke, eta jardun hori proposamen honen helmenetik kanpo kokatzen da. Aurreragoko fase

batean garatu beharko litzateke.

Hori dela eta, inplementatuko diren 2 edo 3 kasuek bideorri hori marko orokortzat izango dute, baina kasuan

kasuko hitzarmenak izango dira. Hauen formalizazioa denboran zenbat luzatzen denaren arabera, ordurako

kudeaketa ereduen garapena egina egon daiteke agian; kasu horretan, horietara batzea posible litzateke. Bestela,

proiektuaren kasu piloto bezala jarriko lirateke martxan, beraien berezitasunak espezifikotasun horren baitan

kokatuz.

Page 4: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

3 LANAREN GAUZATZEA

1.1 TALDE IDAZLEA

Taldekideen profilen deskribapen laburra eskaintzen da ondoren, lana gauzatzeko eskaintzen duten egokitasuna

adierazteko. Bakoitzaren cv-a “5.Eranskinak” atalean jasoko da.

Irantzu Duro Mota. Nekazaritza ingeniaria.

Lurra eta Lurraldearen kudeaketa iraunkorrean masterra, eta tokiko dinamizazio agroekologikoan graduondokoa.

Elikagaien eta landa eremuaren ingeniaritzan, tokiko garapenean, nekazaritza politiketan eta lurraldearen

antolamentuan espezializatua. Bestelako lanen artean, balio handiko espazioak nekazaritza erabileretarako

suspertzeko hainbat lan egin eta koordinatu ditu, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kasu, baita landa eremuaren

antolamenduaren inguruan erakunde publiko zein pribatuentzako aholkularitza lanak ere.

Sergio Gallego Mazarías. Ingurumen zientzietan lizentziatua.

Elikadura subirautza eta agroekologiari buruzko Baserritik Mundura ikastaroa.

Lurraldearen antolamenduan, ingurumenean, paisaian eta nekazaritza politiketan aditua. Leire Milikuarekin batera,

lehen sektorearen inguruko hainbat diagnostiko, ikerketa ekintza parte-hartzaile eta dinamizazio gauzatu ditu, arlo

ezberdinetan (elikadura sistemak, horrekin lotutako ekosistemen zerbitzuak, eraldaketa zentro kolektiboak,

azpierabilitako lurren dinamizazioa…).

Leire Milikua Larramendi. Arkitektoa.

Agroekologian graduondokoa, eta Baserritik Mundura ikastaroan parte hartzen.

Bere lana lurraldearen, tokiko garapenaren eta herritarren parte-hartzearen inguruan ardazten da; landa eremua eta

lehen sektorea dira bere espezialitateak. Sergio Gallegorekin batera, lehen sektorearen inguruko hainbat

diagnostiko, ikerketa ekintza parte-hartzaile eta dinamizazio gauzatu ditu, arlo ezberdinetan (elikadura sistemak,

horrekin lotutako ekosistemen zerbitzuak, eraldaketa zentro kolektiboak, azpierabilitako lurren dinamizazioa…).

Page 5: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

1.2 METODOLOGIA

Lana 7 fasetan banatuta garatuko da, talde eragilearekin batera izandako hartu-emanaren ondorioz. Lana atalka

antolatu da, fase bat bukatzerakoan, arrazoi desberdinengatik atal horren helburuak ezin izan direla bete

erabakitzen bada, hurrengo atalarea pasatu aurretik lana atal horretan geldi utzi ahal izateko.

0 Fasea. Prestaketa eta koordinazioa. Bertan prozesuaren diseinu osoa, eragileekin izandako prestaketa bilerak eta

lanketarekin hasteko beharrezko aurrelanketa teknikoa gauzatuko dira, bulego zein landa lana.

1 Fasea. Informaztzaileak eta bitartekariak. Prozesuaren aukezpen bilera ireki bat egingo da herritarrei horren berri

emateko, eta prozesuan interesa izan dezaketen persona potentzialen helmena handitzeko. Bera, bilera hau,

prozesuaren aurkezpen bilera izateaz gain, bitartekari, erabiltzaile edo jabe moduan parte hartzeko gogoak izan

ahal duten pertsonak identifikatzeko erabiliko da.

Bestalde, Udala eta Gurpidek izango dute talde idazleari informatzaile bitartekarien zerrenda pasatzeko ardura,

horrek bidean interesdun jendea batzeko aukera kentzen ez duen arren.

Zerrendako eta bidean gehitutako pertsonekin bilera-lansaio bat egingo da kontaktatu beharreko lurjabeak prozesu

horretatik eratorriko direlarik. Lan saio honen helburua bitartekari moduan identifikatu ditugun pertsonei bilatzen

ditugun jabeen ezaugarriak, lurren ezaugarriak eta eskeiniko diren kontratoen ezaugarriak azalduko zaizikie. Era

berean bitartekarien kontaktoak (telefonoa, emaila) jasoko ditugu eurekon harremanetan jarri ahal izateko.

Epe jakin baten buruan barriro bitartekariekin kontaktoan jarriko gara euren konfidantzazko jaberen batekin

kontaktoan jarri diren eta interesa eukiko luken baten bat aurkitu duten jakiteko.

Fase hau burutu eta gero, ez balitz bitartekaririk aurkituko edo hauek ez lukete interesa izan ahal duten jabeak

identifikatuko proiektua bukatutzat emango genuke.

2 Fasea. Lur jabeekin lanketa. Beraiekin kontaktatu ondoren, arrakasta aukera gehien dituzten 4 topaketa finkatuko

dira, lurjabe horiekin banakako elkarrizketak eginez. Hasierako kontaktu hauek prozesuan parte hartzeko prest

azaltzen badira, horiekin egingo da aurrera.

Elkarrizketa horietatik ez balitz prozesuarekin aurrera egiteko nahikoa lurjabe interesdun detektatuko, hemen

bukatuko litzateke prozesua, egoera aldaketa bat eman arte. Aurrekontuaren atalean ere jaso da kasu honen isla.

Nahikoa interesdun detektatuz gero, aldiz, prozesuak aurrera egingo luke.

3 Fasea. Partzelen karakterizazioa. Prozesuan aurrera egingo duten lurjabeek eskainitako partzelen karakterizazioa

egingo litzateke etorkizunerako lursailen sistematizaziorako erabilgarria izango dena. Instalaziorako lur horien

ezaugarri nagusiak jasoko diren fitxak gauzatuko dira, lursailen bestelako ezaugarriekin batera.

Page 6: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

4 Fasea. Erakundeekin lanketa. Talde honetan, gutxienez bi erakunderen presentzia aurreikusten dugu: Gurpide

elkartearena eta udalarena. Honez gain, Bizkaiko Foru Aldunditik eta Jata Ondo Landa Garapen Elkartetik beraien

parte hartzeko borondatea azaldu da, oso positibotzat jotzen dena.

5 Fasea. Erabiltzaileekin lanketa. Bloke honetarako ere, interlokutoreak identifikatu eta izendatu beharko dira; talde

hau nortzuk eratzen duten eta horien artean ordezkaritza lanak nortzuk egingo dituzten. Horretarako prozesuan

parte hartuko duten erakundeek erabiltzaile potentzialak izan daitezkeenen zerrenda bat osatuko dute edo eta

egingo den talde bilerara gonbidapena luzatuko diete. Talde dinamika honen helburua, bikoitza litzateke. Batetik,

era partehartzailean nekazaritzan aritu nahi dutenen beharrak lurrari dagokionean zeintzuk diren identifikatzea

litzateke eta bestetik, aldez aurretik identifikatu diren lurrak erabiltzeko interesa izan ahal duten pertsonak

aurkitzea.

6. Fasea. Jabeei proposamen zehatzak aurkeztu. Erabiltzaileen informazioa eta erakundeen proposamenak jaso

eta gero, ekimenean parte hartzeko interesa duten lurjabe bakoitzarekin bilera bat egingo da, egoera eta baldintza

zehatzetaz hitz egiteko. “2. Lanaren helburua” atalean aipatu bezala, hitzarmen zehatz bakoitzaren formalizazioa

denboran zenbat luzatzen denaren arabera, ordurako kudeaketa ereduen garapen sakon eta zehatza egina egon

daiteke agian; kasu horretan, horietara batzea posible litzateke. Bestela, proiektuaren kasu piloto bezala jarriko

lirateke martxan, beraien berezitasunak espezifikotasun horren baitan kokatuz. Hala, aktibatzeko lur jakinak prest

izango genituzke.

7 Fasea. Emaitzak jaso, analizatu eta dokumentazioa idatzi. Fase hau aldakorra izango da. Prosezua bera zein

atalerarte heltzen denaren arabera osatzen den dokumentuaren edukiak desberdinak izango dira. Bertan burutu

diren atalen emaitzak jaso eta analizatuko dira. Horretaz gain, aktibatzeko prest dauden lurrak zehaztu dira:

norenak diren, kontaktua, lurren ezaugarriak, lurrak erabiltzeko baldintzak, berariazko hitzarmenaren baldintzak…

Hau da, etorkizuneko instalazio berrietarako erabilgarria izango den informazio.

Ematea euskarri digitalean izango da, 2018ko azaroan. Horrekin batera, talde sustatzailearekin (Gurpide elkartea,

udal ordezkariak) bilera bat egingo da emaitzak azaldu eta aurrerapausoen inguruan hitz egiteko.

Page 7: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

1.3 KRONOGRAMA

Ondoren, fase bakoitzak bere baitan jasotzen dituen lanak azaltzen dira, baita horiek denboran izango duten

antolamentu eta iraupena ere:

I I I I I IV V VI VI I VI I I IX X XI

0 FASEA_ Prestaketa

Prozesuaren diseinua

Prestaketa bilerak

Aurrelanketa teknikoa

1 FASEA_ Bitartekariekin lanketa

Prozesuaren aurkezpen bilera orokor irekia

Bitartekariak identifikatu eta izendatu (Udala, Gurpide, bilerara bertaratutakoak)

Bitartekariekin bilera egin

Bitartekarien informazioa jaso

2 FASEA_ Lurjabeekin lanketa

Lurjabeekin kontaktatu

Elkarrizketen prestaketa

Banakako elkarrizketa 1

Banakako elkarrizketa 2

Banakako elkarrizketa 3

Banakako elkarrizketa 4

Lurjabeen emaitzak aurre ereduan jaso

3 FASEA_ Partzelen karakterizazioa

Identifikatutako partzelen deskribapen fitxa

4 FASEA_ Erakundeekin lanketa

Interlokutoreak identifikatu eta izendatu (Politikoak eta teknikariak)

Lansaioen prestaketa

1. Lan saioa

2. Lan saioa

Erakundeen emaitzak aurre ereduan jaso

5 FASEA_ Erabiltzaileekin lanketa

Interlokutoreak identifikatu eta izendatu (Udalak eta Gurpidek)

Erabiltzaileei talde dinamikara gonbidatu

Talde dinamikaren prestaketa

Talde dinamika egin

Erabiltzaileen emaitzak aurre ereduan jaso

6 FASEA_ Jabeei proposamen zehatzak aurkeztu

Emaitzak atera

Parte-hartzeko prest dauden jabe bakoitzarekin bilera

7 FASEA_ Dokumentua

Dokumentua prestatu

Ematea

KRONOGRAMA

Page 8: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

2 AURREKONTUA

Lan honen zenbatekoaren zerga oinarria 9.460 € izango dira. Dagozkion atxikipenak eta zergak (PFEZ eta BEZ)

aplikatu behar zaizkio zenbateko horri.

Oinarr ia BEZ (%21) Guztira

0 FASEA_ Prestaketa eta koordinazioa 1310 275,1 1585,1

1 FASEA_ Bitartekariekin lanketa 1085 227,85 1312,85

2 FASEA_ Lurjabeekin lanketa 1565 328,65 1893,65

Puntu honetara arte (0, 1 eta/edo 2 faseak) lortutako emaitzak

jaso, analizatu eta dokumentazioa prestatu

450 94,5 544,5

3 FASEA_ Partzelen karakterizazioa 850 178,5 1028,5

4 FASEA_ Erakundeekin lanketa 920 403,2 2323,2

5 FASEA_ Erabiltzaileekin lanketa 1255 263,55 1518,55

6 FASEA_ Jabeei proposamen zehatzak aurkeztu 1575 330,75 1905,75

7 FASEA_ Emaitzak jaso, analizatu, dokumentazioa prestatu 450 94,5 544,5

GUZTIRA 9460 1986,6 11446,6

AURREKONTUA

Aurrez aipatu bezala, modulatzearen arrazoia prozesua blokeatuko lukeen punturarte garatzeko aukera izatea da.

Puntu horretara heltzekotan, ordura arteko faseak garatuko lirateke, baita egindakoa jasoko lukeen dokumentuaren

idazketa ere.

Gurpideko eta udaleko ordezkariek osatutako talde eragilearekin adostu da lehen mugarria prozesuan parte

hartzeko prest leudeketen lurjabeen detekzioaren araberakoa izango dela; hau da, prozesuan parte hartzeko

nahikoa lurjabe egon ezean, hurrengo faseak baldintza hori betetzen den momentuan garatzeko utziko direla.

Page 9: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

3 ERANSKINAK

Irantzu Duro Mota

El Progreso, 3 Portugalete 48920 (Bizkaia) 655 725 219

[email protected]

Formación

1996-2002 Ingeniero Agrónomo. Escuela Técnica Superior de Ingenieros Agrónomos. Universidad Pública de Navarra.

2008-2009Técnico Superior en Prevención de Riesgos Laborales, especialidad Seguridad Laboral.

2014-2015 Máster en Gestión Sostenible de la Tierra y el Territorio. Universidad de Santiago de Compostela.

2015-2016 Postgrado en Dinamización Local Agroecológica. Universidad Autónoma de Barcelona.

Experiencia Laboral

Ingeniería

2017: Estudio-diagnóstico del Parque Agrario de Arrastaria (Amurrio) para el Ayto de Amurrio

2017: Anteproyecto y propuesta metodológica para la ordenación de las huertas del Barrio de San Roque (Amurrio) para el Ayto

de Amurrio.

2017: Legalización de actividades ganaderas, instalaciones y edificaciones de la Asoc. Bedarbide.

2017: Proyecto de ampliación de obrador ecológico de zumos y conservas vegetales en Orduña.

2016: Informe técnico de obras y actividad agraria ecológica para el Dpto. de Urbanismo del Ayto. de Bakio.

2016: Proyecto de obrador de pan artesano itinerante en Artzeniega.

2015-2016: Coordinación y dirección del Proyecto LURBIZI (Ayto. de Bermeo y Busturialdea). Estudio diagnóstico para el

desarrollo de una herramienta de protección y puesta en uso de tierras de alto valor para la actividad agraria. Dinamización de

agentes locales para la creación de un banco de tierras local.

2014-2015: Coordinación y dirección del Proyecto LURBIZI (Ayto. de Bermeo y Busturialdea). Estudio de diagnóstico del territorio

incluyendo estudio y diagnóstico de medio natural, explotaciones agrarias, administraciones, mercados y comercios, y

consumidores (centros educativos, residencias, hospitales, etc) para posterior redacción del Plan Alimentario Local.

2003-2013: Ingeniera responsable de la sección de Ingeniería agraria, alimentaria y de Medio Rural de ARANE BARRI SL y

EHNE-Bizkaia. Diseño, cálculo y ejecución de obra de proyectos de ingeniería rural e industrias agroalimentarias. Estudios técnico-

económicos, dirección-coordinación de obra, valoraciones, peritaciones, y asesoramiento en temas de elaboración de alimentos. En

total más de 300 proyectos y expedientes.

Investigación

2017: Ponente en “Coloquio Alimentación y Agricultura en el SXXI” (Vitoria-Gasteiz).

2017: Ponente en las jornadas “Hacia un nuevo modelo de comedor escolar” organizado por GPGA.

2016: Ponente en las jornadas “Sistemas alimentarios sostenibles” (AlternatEibar, Eibar).

2016: Estudio sobre “Propuesta participativa para facilitar el acceso a la tierra de nuevas agricultoras. Identificación de las

características que debe de tener un Fondo de Tierras para dar respuesta a las necesidades y retos de las personas que se van a

instalar en la agricultura con modelos agroecológicos”

2015: Ponente en las jornadas “Sistemas Alimentarios Locales Sostenibles. Soberanía Alimentaria y Agroecología” organizadas

por “Zelan jan, Halan izan” en las Juntas Generales de Bizkaia. (Bilbao).

2015: Estudio sobre la ”Viabilidad de diferentes estrategias para preservar y movilizar terrenos de alta aptitud agrícola en la

comarca de Busturialdea (Bizkaia)”

2014: Poster “Transformación del Sistema Alimentario Local y creación de la Comisión Alimentaria del Alto Nervión” en el II

Encuentro Europeo de Agricultura Sustentada por la Comunidad de Urgenci. (Villarceaux, Francia).

2014-2017: Estudio “Comedores escolares en la CAV. Cómo son y cómo podrían ser: calidad alimentaria, potencial educativo y

vínculo local”, para EHIGE y VSF.

Consultoría

Page 10: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

2017: Estudio “Elikagaien eraldaketa Euskal Herriko Agroekologian oinarritutako baserrietan” para EHkolektiboa Elkartea.

2017: Identificación y cuantificación de la producción agraria, del consumo de alimentos en los comedores escolares, y de las

infraestructuras y tierras a disposición de nuevas instalaciones en la comarca de Busturialdea. Propuesta de herramientas para el

alquiler, venta o cesión de tierras agrarias” para Bizisare Elkartea

2016: Análisis cualitativo para el estudio “Preparados y abonos para agricultura ecológica” de Ximaurpila.

2016: Propuestas técnicas a petición de instituciones públicas y privadas de la comarca de Busturialdea para el Plan Rector de

Usos y Gestión de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

2015: “Estudio técnico económico para la modificación del sistema de gestión de comedor del Colegio Allende Salazar bajo

criterios de sostenibilidad y salud” para el AMPA del Colegio Público Allende Salazar.

2014: Propuestas técnicas para la transposición del Plan de Desarrollo Rural 2014-2020 desde la agroecología (Dpto. de

Agricultura de la DFG y grupos parlamentarios del GV).

2014: Asesoramiento sobre posibilidades técnicas en el desarrollo en el nuevo PGOU de un nuevo enfoque de las regulaciones

urbanísticas en el suelo no urbanizable.

2012: Elaboración de la propuesta de la Vía Campesina Europa para la Conferencia “La agricultura local y las cadenas cortas

de comercialización” (Comisión Europea, DG-Agri y DG-SanCo) y participación en la misma (Bruselas).

2012: Estudio de posibilidades y viabilidad técnico-económica de actividades agrarias alternativas (EHNE y COAG).

2010: Estudio sobre políticas públicas para la Soberanía Alimentaria (VSF, EHNE-Bizkaia y Emaus).

2000-2002: Estudio de zonificación, valoración forrajera y de gestión del uso ganadero del Parque Natural del Gorbea (Bizkaia).

En el Instituto de Investigaciones Agrarias Neiker (Derio) y la Dirección de Montes de la DFB.

Docencia

2017: Curso “Agrotoxikoak elikaduran. Elikagaien ekoizpenean eta eraldaketa prozesu osoan parte hartzen duten sustantzia

kimikoak, euren erreakzioak eta interakzioak gure gorputzean eta ingurugiroan” organizado por el Ayuntamiento de Ea.

2017: Jornada de formación “Nekazaritza lurrak sustatzeko lanabesak” para personal técnico del Goierri

2017: Curso “Gestión económica de explotación agroganadera. Uso de herramientas informáticas sencillas”

2017: Módulo práctico sobre “Soberanía alimentaria y Producción Local Sostenible” dentro del curso “Estrategias para un

desarrollo decrecentista, incluyente y Feminista” para la asociación Setem.

2016: Curso “Agricultura y alimentación. Relación entre nuestra alimentación y el medio ambiente. Otras maneras de alimentarse:

agricultura ecológica y alimentos de cercanía” dirigida al alumnado de primaria y organizada por el Ayto. de Getxo dentro de

la Agenda21 (Ortzadar, Polideportivo de Fadura).

2016: Módulo “Otra Economía existe: Soberanía Alimentaria. Comercio justo, consumo consciente responsable y transformador”

dentro del curso “Realidades del Sur”, para la asociación Setem.

2014: Curso “Normativa Higiénico Sanitaria para la transformación y elaboración de alimentos a pequeña escala en la propia

explotación” en las escuelas agrarias de Arkaute, Derio y Fraisoro.

2012-2013: Profesora colaboradora de honor de la Fac. de Farmacia (UPV-EHU). Tutora del TFG de CC ambientales “Uso y

adaptación del método de diagnóstico de la agricultura y la ganadería sostenibles. Estudio de algunos caseríos de EH según este

método”.

2011-2012: Profesora colaboradora de honor de la Fac. de Farmacia (UPV-EHU). Tutora del TFG de CC ambientales

“Adaptación de la metodología de diagnóstico agroecológico de la Confédération Paysanne al contexto de la CAPV”.

2011: Formación técnica en el “Programa Europeo Grundtvig para intercambio y formación entorno a experiencias campesinas

en la elaboración y transformación de alimentos, certificación participativa y circuitos cortos de comercialización” OBV, COAG,

EHNE-Bizkaia y CP. (Francia, Austria y EH).

2007: Proyecto de formación técnica e intercambio: “Introducción de alimentos locales y ecológicos en la vida cotidiana: grupos

de consumo, compra pública, comedores colectivos, tiendas y mercados campesinos. Iniciativas de SPG y elaboración de alimentos

en la propia granja.” con personas agricultoras, asociaciones, administración y sindicatos agrarios de Italia y CAPV. (Italia).

2003: Proyecto de formación técnica “Intercambio de experiencias entre campesinado de EH y Hungría. Normativas sanitarias,

estructuras para transformación de alimentos a pequeña escala, condicionantes de la UE en torno a la OCM y la tenencia de la

tierra”. (Hungría)

Page 11: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...

2003-2013: Responsable de la sección de Ingeniería de ARANE BARRI SL. Cursos técnicos: tecnología y bases fisicoquímicas y

biológicas de los procesos de trasformación de alimentos, microbiología e higiene alimentaria, trámites administrativos, gestión

económica, etc).

Formación complementaria

Cursos Entidad organizadora

Desing Thinking UPNA Exceptionnal Training week on Agroecology with Clara Nicholls, Miguel Altieri and Alain Peeters. Agrotopia (Bélgica), y SOCLA Congreso de agricultura ecológica familiar SEAE Ba ote dago Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian euskal ikertzaile sare bat sortzerik? UEU III Encuentro Pacto Verde Gasteizeko Udala Registros oficiales relacionados con la cadena alimentaria AESAN Flexibilidades y derogaciones recogidas por los Reglamentos comunitarios relacionados con los alimentos Colegio Oficial de veterinarios de Bizkaia El sector agroalimentario entre el desarrollo económico, la reducción de emisiones de CO2, y la alimentación saludable UPV-EHU Introducción al manejo holístico. Ganadería Regenerativa. Técnicas de pastoreo. Bedarbide. Neiker. FarmRegem Producción de carne de calidad en base a pastos Mendikoi SA Estudio de la estructura del suelo. Métodos y aplicaciones Sociedad Española de la ciencia del suelo La calidad del suelo en base regenerativa Bedarbide. Neiker. FarmRegem Elaboración de queso y productos lácteos de manera artesanal Jose Luis Martin (Quesarte) El derecho al agua frente a las presiones privatizadoras Consorcio de aguas de Busturialdea Taller internacional: relación entre el paisaje urbano y el rural USC Ordenación del Territorio Ehne-Bikaia y EHU-UPV Sistemas de información geográfica (SIG) COIAANPV Sistemas de Información geográfica (GIS) y su aplicación en la gestión territorial COIAANPV QGIS USC Alojamientos e instalaciones ganaderas ETSIA-UPNA Cálculo y construcción de estructuras de hormigón COIAANPV Seguridad en caso de incendio COIAANPV Cálculo de estructuras de acero COIAANPV Determinación de acciones en la edificación COIAANPV Cálculo de estructuras de madera COIAANPV Calculo de estructuras de cimentación COIAANPV Cálculo de estructuras de hormigón armado y metálicas con Cypecad y Metal3D, y uso de Cypelec COIAANPV Calidad geotécnica avanzada La Fundación Ingeniería y Desarrollo Agrario Jornada para el sector de construcción, siniestralidad, aula permanente y presentación de la guía sobre "estabilización de

taludes" OSALAN

Tarifas eléctricas y liberalización del mercado eléctrico Iberdrola-COAG La eficacia energética en la rehabilitación de edificios Irekur Técnicas de comunicación COAG Excel Avanzado 2007 Forma T Poda de arbustos ornamentales Mendikoi SA COIAANPV: Colegio Oficial de Ingenieros Agrónomos de Aragón, Navarra y País Vasco; ETSIA-UPNA: Escuela Técnica Superior de Ingenieros Agrónomos, Universidad Pública de Navarra;

SEAE: Sociedad Española de Agricultura ecológica; UEU: Udako Euskal Unibertsitatea, Universidad Vasca de Verano; USC: Universidad de Santiago de Compostela.

Idiomas Informática Euskera: Certificado EGA C1 Idioma materno. Francés: Certificado DALF C1. Inglés: Certificado B.1 Castellano: Idioma paterno. Ofimática: Word, Excel, Powerpoint, y otros.

Gestión de información gráfica: CAD, QGis, ArcGIS, GVSIG, Idrisi, Sextante Estadística y análisis: R Análisis del paisaje, recursos naturales y el hábitat: GUIDOS

Cooperación, asistencia a jornadas y estancias en el extranjero

· Conferencia sobre “Agricultura y Ganadería en Transición” (Vitoria-Gasteiz, 2016).

· Taller “Comedores escolares, sistemas alimetarios locales y compra pública” organizado en el marco del Pacto de Milán y la Semana del Producto

local de Irunea. (Irunea, 2016).

· Jornadas “Oinak Lurrean. Retos del Desarrollo Territorial en Duragaldea” organizado por la Mancomunidad de la Merindad de Durango (Durango,

2016)

· Jornadas “La Autonomía Alimentaria en la era del despilfarro”. Ayto de Leioa, Sortarazi y Urban Elika. (Leioa, 2016)

· Estancia de trabajo organizada por la plataforma GPGA en el Dpto de Isèreko. Conocimiento de las políticas que han puesto en marcha para la

promoción de la alimentación local, ecológica y saludable. (Grenoble, 2016)

· Jornadas técnicas sobre “Políticas públicas para la transición agroecológica en el ámbito local” en el marco del Plan anual de Transferencia

Tecnológica del Dpto de Agricultura, Ganadería y Pesca de la Diputación de Barcelona. (Barcelona, 2016)

· Estancia como Woofer en una granja de producción ecológica de fruta, horatalizas y aves de Normandiako. (Normandia, 2013)

Page 12: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...
Page 13: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...
Page 14: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...
Page 15: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...
Page 16: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...
Page 17: SARRERA · 1 SARRERA Lan honek bere erroak Gurpide elkartearen Lurra, Lana, Jana ekimenean ditu. Larrabetzun agroekologiari lotutako ekimenak garatzeko aukera eta onura luze eta ...