Post on 10-Mar-2016
description
Kaixo Lagunak!! Hegaldiaz gozatzeko,
eseri zuen eserlekuetan, lotu gerrikoak eta has
gaitezen!!
Txiki-Jet Hegazkintxoa
Bazen behin, hegazkin txiki bat, aireportu
txiki batean bizi zena. Oso pozik bizi zen.
Baina egun batean, gurasoak beste herri batera joan behar izan zuten. Aireportua oso handia zen, eta han
zeudenak oso handiak ziren ere.
Hala ere, lagunak egiteko gogoarekin
zegoen Txiki-Jet eta besteengana hurbildu zen.
Kaixo!! Berria naiz aireportuan, nire laguna izan nahi duzu?
Ni zure laguna!! Ezta pentsatu ere, oso txikia zara
Gure hegazkinari ez zitzaion batere
gustatu erantzuna, baina beste batengana joan zen lagun bila, ea
lagunik egiten zuen. Kaixo!! Berria naiz
aireportuan, nire laguna izan nahi duzu?
Ni zure laguna!! Ezta pentsatu ere, oso makala zara!!
Erantzun hau ere ez zitzaion askorik gustatu, baina beste batengana joan
zen .
Kaixo!! Berria naiz aireportuan, nire laguna izan
nahi duzu?
Ni zure laguna!! Ezta pentsatu ere, oso zatarra zara!!
Oso erantzun gogorrak jaso zituen gure
hegazkinak, baina etxera zioan bitartean, PUM!! soinu bat entzun zuen. Hegazkin
handikote bat pista batean harrapatuta geratu
zen.
PUM!!
Beste hegazkinak ez ziren kabitzen,
oso handiak eta astunak zirelako.
Baina gure hegazkinak bai. Txikia eta arina zelako. Orduan pistan lurrartu
zuen eta beste hegazkinari lagundu zion.
Hortik aurrera, beste hegazkinak asko eskertu zioten gure hegazkinak eginikoa
eta guztien laguna bihurtu zen!
Iritsi gara!Gure hegaldia amaitu da!Askatu
gerrikoak eta eskerrik asko Txiki-Jet hegaldia
aukeratzeagatik!
Eskerrik asko zuen arretagatik!
Mikel Artola
Leire Berzal
Patricia Fagoaga
Ainara Lopetegui