Teilaren esanahiak naroa

Post on 28-Nov-2014

547 views 3 download

description

 

Transcript of Teilaren esanahiak naroa

TEILAREN ESANAHIAK

• Teilak esanahi asko eta ezberdinak izaten ditu. Gure kultura tradizionalean, teilak etxea errepresentatzen zuen neurrian, jabegotasun pribatua ere errepresentatzen zuen .

• Horrela izanda, artzainen txabolen teilatuetan, teila ipintzea debekatuta zegoen txabola heurena ez zelako.

• XIX. mendearen bukaera arte, Euskal Herrian bataiatu gabe hiltzen ziren jaio berriak etxeko teilatuaren hegal azpian lurperatzen ziren, horma eta itoginen artean, edo ondoko soroetan.

• Kasu hauetan, umearen hilotzaren gorputzaren gainetik eta azpitik bi teila jartzen ziren ataude moduan, etxearen babesa irudikatuz.

• Emakumeak erditu eta gero, etxetik irten ezinik denbora epe bat egon behar ziren, kutsatuta izango balitz bezala. Lehenengo irteera elizara izaten zen eta buruan teila bat jarrita joan behar ziren.

• Antzinean, herri askotan, defuntuaren arimaren zeruko bidea errazteko, teilatutik teila bat altzatzen zen.

• Beste batzuetan, gelako leiho bat zabaltzen zen. Kasu hauetan, teila, hildakoaren gelaren parean altzatzen zen eta askotan kendutako teilak gurutze bat eginez ipintzen ziren. Beraz, adibide hauetan, hildakoa teilaren azpian, zainduta eta babestuta zegoen.

• Teila, lur eremuen eta mendiko basoen mugaketan ere sarritan agertzen da, bost mugarri jartzen ziren.

• Teilak, mugarrien testigantza ematen zuen eta trikimailu baten ondorioz hau mugitzen bazen ere, teila edo teilak han gelditzen ziren benetako lekua zein zen adierazteko.

• Zentzu berean, Bizkaiko Izaro uhartearen parean Bermioko alkateak teila bat jaurtiz, hau esaten du: “Horraino heltzen dira Bermeoko itoginak”

• Jai horren helburua, Bermeoko jabetza bertaraino iristen dela adierazi nahi du. Gaur egun ekintza horien arteko bizirik dauden adibide bakarra Bermioko jai hau dugu.

• HAU IZAN DA NIRE MINTZALDIA ETA ESPERO DUT ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!!