Post on 13-Jul-2020
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
BOB EDME
Heldu den sartzean gauzatuko da erreformab Lehenetik aitzina zenbait sail desagertuko dira b 4-5
Aldaketak
lizeoan
Elkarrizketa LehuntzekoTrukatu elkarteak
auto partekatzea garatu nahi du
8G7 Biarritzen Dominika Dagerreeta Joseba Alvarez G7 Ez
plataformako kideekin elkarrizketa
2Ostirala
2019ko urtarrilaren 25aX. urtea383. zenbakia
www.iparraldekohitza.eusieh@hitza.eus
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25aGaiak
Iñaki Etxeleku Ziburu
Bata baionarra, bestea donostia-
rra, eta biak ere esperientzia han-
dikoak dira herri mugimendue-
tan. Hego eta Ipar Euskal Herriko
zenbait eragile elkartzen dituen
G7 Ez plataformako kideak dira
Dominika Dagerre eta Joseba Al-
varez. Goi bilera horrekin jokoan
izan daitekeenaz mintzatu dira.
G7 Ez plataformak bi alderdi di-
tu: munduko herrialde aberatse-
nen politikak salatzea, eta, aldi
berean, Euskal Herriak bizi due-
na agerian ezartzea.
DOMINIKA DAGERRE: Hasieratik
beretik, nahia izan da Euskal He-
rriko plataforma osatzea. Ipar eta
Hegoko eragileen artean adostea
deialdi komun batean oinarrituz.
Hain zuzen, Euskal Herriko plata-
forma izateko erreferente nagusia
hedabideei buruz, hemengo jen-
darteari begira, baita ere kanpo-
koari. Baina, azen finean, helburu
nagusia da hemengo jendarteari
zuzentzea. Ezetz errateko G7k or-
dezkatzen duen logika eta eredu
sozioekonomiko-politikoari, eta,
bestalde, beste mundu bat eraiki-
tzeko Euskal Herrian lantzen di-
tugun alternatiben aipatzeko.
Iduri du pixka bat lelo bat hola
erranik, baina baditu alde biziki
konkretuak, plataforman agertu
ditugunak.
JOSEBA ALVAREZ: Euskal He-
rrian, ezkerrak, bere espresio
guztietan, bai sozialean, sindika-
lean, baita politiko instituzionale-
an zenbait kasutan ere, behin eta
berriro adierazi du kapitalak in-
posatu nahi digun ereduaren
kontra dela. Bai hizkuntzaren
eremuan, bai ekonomian, bai
emakumearen edo genero politi-
kan. Aprobetxatu behar dugu G7
Euskal Herrian dagoela munduko
beste antikapitalista guztiekin bat
egiten dugula adierazteko. Eta,
bestalde, Euskal Herrian, herri gi-
sa beste ekarpen bat egiteko ba-
dauzkagula hainbat proiektu es-
ku artean.
Frakaso bat izango litzateke
gailur hori Euskal Herrian izango
balitz normalitate politiko bate-
an. Aukera dugu demostratzeko
hemen herri bat dagoela
—ez garela ez frantsesak, ez espai-
nolak— eta, era berean, herri ho-
netan badagoela sentimendu an-
tikapitalista indartsu bat eta ez-
kerreko alternatiba askotarikoak.
D. D.: Plataforma horretan, eragile
guziek ez dute proiekturik Euskal
Herri mailan; batzen gaituena lo-
gika kapitalistaren kontrako ildoa
da. Nolanahi ere, garrantzitsua
agertu zaigu elkarrekin aritzea,
lehen aldikoz Euskal Herriko pla-
taformadeitzen den bilgune ba-
tean. Lehen aldia da batzuentzat
onartzen dutela Euskal Herri oso-
ko plataforma batean parte har-
tzea. Eta espero dugu G7 ondoren
lan komun horrek emanen ditue-
la fruituak, eta segituko dugula
batzen gaituzten ildoen inguruan.
J. A.: Nazioarteko ezkerrarekiko,
estatu frantses eta espainoleko ez-
kerrarekiko lortzen badugu de-
mostratzea elkartzen gaituena
eredu baten kontrako borroka
dela, baina era berean haiek eta gu
diferenteak garela, batzuk eus-
kaldunak garelako eta besteak
frantsesak, ingelesak, alemanak,
espainolak... lortuko dugu oso
gauza inportantea: esatea anizta-
sun horretatik ere batzen gaituen
borroka dela, baina aniztasun ho-
ri errespetatuz. Batez ere Euskal
Herriak mundu honetan bere to-
kia bilatu behar duelako, baita ez-
ker ikuspegi okerren er-
dian ere. Ezkerreko ere-
mu askok ez dute inoiz
onartu herri zapalduen
errealitatea.
Plataformak biltzen ditu
egitura politiko klasiko-
ak, horietatik aparte di-
ren herri mugimendue-
kin. Aspaldiko partez?
J. A.: Europa osoan gerta-
tu den bezala, Euskal He-
rrian hogei urte beran-
duago gertatu da indar
politikoen, sindikalen
eta mugimendu sozialen
arteko banaketa bat. Ibiltzen gi-
nenean Porto Alegreko foro sozia-
lean, gero Europakoetan, bazego-
en ia zatiketa hori. Oso fenomeno
larria iruditzen zitzaigun; zatiketa
horrek oztopoak baino ez baitzi-
tuen ekartzen. Bestaldetik, bazi-
rudien ez bazeunden egitura kla-
siko horietan ez zeneukala parte
hartzeko biderik. G7 Ez platafor-
ma honetan denen biltzen ari ga-
ra, eta koktel hori batzea oso in-
portantea da G7 ondoren herri
honetan egin beharko dugun la-
nari begira. Herri mugimendu eta
pertsonek izugarrizko garrantzia
daukagu, ez dauzkagulako alder-
di politikoek eta sindikatuek
dauzkaten mugak; ez gara bizi
agenda instituzional baten men-
pe. Herri mugimenduok dugun
ardura handia da beste horiek
guztiak dinamika batean sartzea.
Poliki-poliki, fenomeno hori ger-
tatzen ari da Euskal Herrian. Do-
nostian Bizitza da handiena-ren
gisako dinamika batean, Iruñean
Maravillas gaztetxearen ingu-
ruan, dinamika sozialek hartzen
dute indarra, eta egitura klasiko-
ek erantzuten dute. Bere garaian
Katalunian izan zen bezala.
D. D.: Iparraldeari dagokionez, as-
ki naturalki egin da. Mugimendu
sozialek toki garrantzitsua izan
dute betidanik, eta, usu, mugi-
mendu politikoa sortu da horieta-
tik. Dena den, azken urteetan joe-
ra azkar bat izan da. Hainbat ko-
lektibo sortu dira arlo sozialean
elkartu dituztenak alderdi politi-
koak, sindikatuak eta mugimen-
du sozialak. Adibidez, erretreta
erreformaren aurka 2010ean, Lan
Legearen kontrako kolektiboan.
J. A.: Hego Euskal Herrian, fran-
kismoaren ondoren erreforma
politikoa instalatu zenean, halako
hutsune bat sortu zen; ez zen garai
bateko dinamika soziala, eta al-
derdi politiko eta sindikatu kon-
bentzionalek hartu zuten, nola-
bait, prozesuaren gidaritza eta
«Ardura handiadugu herrimugimenduok»Dominika Dagerre eta Joseba Alvarez b G7 Ez
Heldu den agorrilaren hondarrean Biarritzen iragatekoa denG7ko estatuburuen goi bileraren salatzeko muntatu da G7 EzEuskal Herriko plataforma. Egitura politiko eta sindikalklasikoak, herri mugimenduak eta norbanakoak biltzen ditu.
Joseba Alvarez eta Dominika Dagerre,
solasean. I. E.
Azken urteetan, kolektiboaksortu dira alderdi politikoak,sindikatuak eta mugimendusozialak elkartu dituztenak»
Dominika Dagerre
«Beldurra galtzeko momentuada; ikusten ari garen indar horiguztia aktibatzeko, antolatzeko,esperientzia polit bat egiteko»
Joseba Alvarez
‘‘
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2019ko urtarrilaren 25a Gaiak
instituzioena. Horrek hogei urte-
an zer eman duen ikusi ondoren,
krisi osoan dago gaur egun. Ez
Euskal Herrian bakarrik; sistema
politiko konbentzionalaren ere-
dua krisian dago toki guztietan.
G7 inguruan sortzen den dinami-
ka sozial horrek guztiak ez du bes-
teen kontra egiten, baina ahal-
dundu egiten da, eta ekimena
hartzen du. Pentsiodunen mugi-
mendua ez da sortu ez sindikatue-
tatik, ez indar politikoetatik: pen-
tsiodunek beraiek sortu dute, eta,
sekulako indarra hartu duenean,
denak hasi dira mugitzen. Mar-
txoaren 8ko joan den urteko espe-
rientzia —leherketa izugarri hori—
, ez dut esaten mugimendu femi-
nistak ez duenik lan egin, baina
indar politiko eta sindikalismo
konbentzionalak esku hartze txi-
kia eduki du hor.
Errefuxiatuen aldeko elkartasu-
na eta, aldi berean, gobernu xe-
nofoboen agertzea; estatuen
trinkotze militarra eta lege her-
tsatzaileak. Testuinguru horre-
tan ere eginen da G7.
D.D.:Horrek guztiak agerian ezar-
tzen du G7 horren funsgabekeria.
Macronek finkatu du lehentasu-
netan desberdinkerien aurkako
borroka, baita zerga ihesaren kon-
trakoa ere. Alta, gaurko egoeran
kontrakoa da agertzen. Macronek
horiek erraten ditu abenduaren
18ko bilkura prestatzeko, eta egun
batzuk berantago badoa Txadera
Afrikako diktadore handienetari-
koarekin biltzeko. Dena, interes
militar batzuengatik edo multina-
zionalen presiopean. Helburuetan
jarri dute ingurumenaren zain-
tzea ere, eta Guyanako urre mea-
tegiaren proiektua aitzina doa,
Macronen oniritziarekin. Ikusten
denean krisi soziala, ingurumena-
rena, migrazioei begirako politi-
ka, nazioarteko egoera, Europa-
koa... G7an elkartuko dira Trump,
eskuin muturreko Italiako gober-
nuburua, Erresuma Batua brexit-
aren erdian izanen dena, eta ager-
tzen dituzte inoiz gauzatuko ez di-
ren xedeak; salatuko dugu.
J.A.: Politika konbentzional ho-
rrek nazkatua dauka jendea. Sor-
tzen ditu mota guztietako sumin-
durak. Esaten denean: «Europa
eskuinera doa, eta populismo ul-
traeskuindarra indartzen ari da»,
hori da hedabideetatik elikatzen
ari diren ideia, haiei ere komeni
zaielako. Behar baitute segurta-
sunaren fantasma demokrazia-
ren kontra jarri. Nahi dute jendea
inseguru sentitu dadin eskubide
zibil eta politikoak txikitzeko. De-
nek aitortzen dute gero eta neurri
zorrotzagoak hartzen ari direla;
horrek esan nahi du gero eta erre-
akzio handiagoa dela. Sistemak ez
lituzke neurri horiek hartuko ez
balego errealitate sozial bat. Erre-
alitate sozial hori badago Grezian,
Italian, Espainian, Frantzian, Eu-
ropa osoan.
Bilera bat egiteko 15.000 militar
behar dituen egitura batek seku-
lako beldurra du! Sistemak jar-
tzen dizkigu ohiturak: kontsumi-
tzeko, bizitzeko, lan egiteko, ha-
rremanetarako ohiturak; bere
erreprodukziorako barneraraz-
ten dizkigute arau batzuk. Eta guk
arau horiek betetzen ez ditugune-
an, jartzen dute martxan errepre-
sio zuzena: poliziak, epaileak, le-
geak. Errepresio hori gero eta
handiagoa da, gero eta jende gu-
txiagok betetzen dituelako txin-
txo-txintxo sistemaren arauak.
Jendea ari da ateratzen, gero eta
gehiago desobedientzian. Nola
konpondu nahi du hori sistemak?
Zer esaten die Jaka Horiei? «Egin
ezazue alderdi politiko bat!». Jaka
Horiak horretan sartzen badira
—hori da M-15etik Podemosera
egin zen urratsa—, eroriko dira sis-
temaren engranajean.
Plataformak erabaki du ez zela
ariko G7 garaiko borroka molde
baten edo bestearen epaitzen?
D.D.:Adostu duguna da gure pla-
taformaren izenean eginen diren
ekinaldiak hiru motatakoak iza-
ten ahalko direla: ideien borroka,
masa mobilizazioak eta desobe-
dientzia zibilekoak. Eta erran da,
bestalde, ez dugula iritzirik plaza-
ratuko plataformatik kanpo egi-
nen denaz.
J.A.:Estatuek oso pedagogia txa-
rra egiten dute. Esaten dute: «Ma-
nifestatu zaitezte bide baketsue-
tatik!». Baina ez dute erantzuten.
Gero, batzuek ekintza zuzena eta
kale borroka muntatzen dute,
adibidez Parisen, eta gobernua
hasten da atzera egiten. Printzipio
demokratikoen kontrakoa da.
Uste dugu beste bidea nagusitu
behar dela, baina beste bidea ez da
konfrontaziorik ezarena. Kon-
frontazioa egin behar da ahalik
eta muturreraino, beti desobe-
dientziaren bidez, baina ahal bada
bortizkeriaren erabilera estatua-
ren esku utziz. Hori alde batera
utzita, estatuek daukaten jokabi-
de antidemokratikoa eta sortu
duten mina kontuan edukita, ebi-
dentea da holako gailur batean,
beti bezala, egongo direla kale ga-
tazkak. Kale gatazka horiek dira
sortu duten egoera politiko baten
ondorio. Beraz, ez etorri guri iri-
tzia emateko eskatzera haien po-
litika ankerraren ondorioz sor-
tzen diren horrelako gertakarien
aurrean.
Nik uste dut beldurra galtzeko
momentua dela; ikusten ari garen
indar hori guztia aktibatzeko, an-
tolatzeko, esperientzia polit bat
egiteko. Egiten baditugu borroka
oso bat bestearen aldamenekoak,
herri harresiak diren bezala... hor
sortzen den elkartasunak, emo-
zioek izugarrizko indarra ematen
dute aurrera begira.
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25aAstekoa
Joanes Etxebarria Maule
Informazioa eskas dela
agerikoa da nonahi:
Mauleko San Frantses li-
zeo katoliko pribatuan,
Donibane Garaziko Na-
farroa lizeoan, Baionako
Etxepare edo Rene Cassin lizeoe-
tan, denetan berdin. Zuzendari-
tzak, orientazio arduradunak eta
ikasleek ez dakite oraino zehazki
nola antolatuko den lizeoa heldu
den sartzean. Gauzak zehazten
ari dira, halere; lizeo profesiona-
lean aldaketa gutxi eta orokorre-
an gehiago: orain arteko hiru sail
nagusiak —sail literarioa, zientifi-
koa, eta ekonomiko eta soziala—
desagertuko baitira bestelako
hautu batzuk proposatuz.
«Aldaketa handi bat da gure-
tzat, eta irakasleek ere ez dakite
sobera zer izanen den». Hala ai-
tortu du Donibane Garazin biga-
rrenean ikasle den Maddi Saint
Estebenek. Baionako ikastetxee-
tan hainbat mobilizazio egin dira
ikasturte honetan jadanik, eta,
horietan, ikastetxe desberdinen
artean lizeoaren erreforma aipa-
tzeko parada ukan dute ikasleek,
Aimar Lopez Erasun Bernat Etxe-
paren terminaleko ikasleak dioe-
nez: «Irakasleen aldetik ez dugu
jaso bereziki informaziorik; nor-
berak bere interesaren arabera
behar izan du informatu. Mobili-
zazioetan, aldiz, bai. Hor ukan
dugu parada erreformari buruz-
ko informazioak jaso eta emate-
ko, baina aski gutxi oro har».
Informazio eskasia orokorra
bada ere, bigarreneko ikasleei
hautuak egiten hastea galdegina
zaie oraindanik. Erreformaren le-
hen urtean aldaketa ezagutuko
dutenak hirugarrenetik bigarre-
nera eta bigarrenetik lehenera
jauzi eginen duten ikasleak dira.
Ikasketa orokorrak segitzen di-
tuztenek enbor komuna ukanen
dute, eta, sail bat izan beharrean,
hiru espezialitate edo ikasgairen
arteko hautua ukanen dute.
Gaur egun lizeo bakoitzak ba-
daki zenbat ikasgai proposatzen
ahalko dituen: kasu gehienetan
zazpi dira. «Guk nahi genituen
espezialitate guztiak lortu ditugu,
lehengo sailetan jadanik bazire-
nak —literarioa, zientifikoa, eta
ekonomiko eta soziala—» labur-
bildu du Nafarroa lizeoko zuzen-
dariak, Nathalie Pasquierrek. Ha-
la da kasu gehienetan. Aitzinetik
ikasgai gehiago zituztenek «au-
kera» zabalagoa dute hamar es-
pezialitaterekin—Rene Cassin lize-
oa kasurako—. Maina Riviere biga-
rreneko ikaslearen erranetan, ha-
atik, horrek ez du bermatzen hau-
tu zabalagoa ukaitea: «Aipatu
dizkigute espezialitateak, baina ez
dakigu oraino onartuak izanen di-
renez. Ez da posible izanen, irakas-
leek erran digutenaz, matemati-
ka, fisika eta filosofia hartzea. Bel-
dur gara bakarrik ikasgai literario-
ak edo bakarrik zientifikoak hartu
beharko ditugula azkenean».
Mauleko San Frantses lizeo ka-
tolikoan baimen berezi baten be-
harra ukan dute zazpi espezialita-
te proposatu ahal izateko. Andre
Larralde, zuzendaria: «Horieta-
rik bi Interneteko plataforma ba-
tean eginen dira: irakaskuntza
katolikoko irakasleek kurtsoak
ezarriko dituzte, bideoak eta abar
izanen dira, eta ikasleak Skype bi-
dez galdekatuak izanen dira».
Sail literarioa lizeotik desagertua
zen, eta horri lotuak dira bi espe-
zialitateak, literaturari. Baserrial-
deko lizeoei onartzen zaizkie gisa
horretako salbuespenak.
Irekidura hautuetanIkasgaiak menu bateko osagai bi-
lakatzen direnez, bide literario
edo zientifiko trinkoak zabaltze-
ko parada eskaintzen du, dirudie-
nez, erreformak. Etxepare lizeo-
an aitzin-kontsulta bat egin dute
ikasleen artean, eta horrek bide
berriak ireki daitezkeela erakutsi
zuen, Maite Karrere zuzendaria-
ren arabera: «Matematika nagusi
zen, baina usaiaz kanpoko hiru-
koteak baziren, halere: adibidez
ekonomia, historia-geografia eta
fisika, orain arte ez zena ematen.
Hori interesgarria izan daiteke».
Ikasleentzat, horrek bietatik
du: baikorretik eta duda iturritik.
Marina Ladeuixek hautatu ditu
Nafarroa lizeoan hartuko ditue-
nak: «Ez dakit batere zer ikasketa
egin nahi dudan, baina hartu di-
tut gai garrantzitsuenak: hartu
ditut matematikak, zeren eta
eguneroko bizian baliagarria da;
ingelesa, munduan egunero ba-
liatuena den hizkuntza baita; eta
gero, fisika, maite baitut». Maddi
Saint Esteben bere ikaskideak
hautu desberdinak egin ditu:
«Hautatu dut ekonomia, komer-
tzioarentzat ateak irekitzen di-
tuelako; biologia, natura maite
baitut eta, zergatik ez, medikun-
tzan zerbait egiteko; eta, azkenik,
matematika».
Etxepare lizeoan, lehen hautua
ber gisan egin du Pattin Espilek,
gustuen arabera, baina dudak ba-
ditu: «Pixka bat galdua naiz, ez da-
kit zer hautatu: jadanik behar da
jakin zer lan egin nahi dugun, eta
nik ez dakit oraino. Hartuko ditut
gehien maite ditudan espezialita-
teak, baina, gero ez badira onak, ez
dakit nola eginen dudan».
Marie Dumaire, BAB eskualde-
ko orientazio laguntzaile eta psi-
Lizeoaren erreforma heldu den eskola sartzean gauzatukoda. Ikastetxeetan informazioa eskas dute oraino, hala nolazer-nolako ahalak emanen zaizkien aldaketak gauzatzeko.Ondoko sartzean bigarrenean eta lehenean izanen direnikasleak hasiak dira hautuak egiten: orain arteko sailakdesagertu, eta hiru ikasgai nagusi hautatu behar dituzte.
Orientaziodesberdina lizeoan
Erreformak ondoriodesberdinak ukanenditu Ipar Euskal Herrikoikastetxeetan. BOB EDME
Proiekzio gutxi ditugujakiteko goi mailakoikastetxeetan zer gisazhautatuko dituztendosierrak»Nathalie PasquierNafarroa lizeoko zuzendaria
«Erreformaren aldebaikorretan da gai anitzeuskaraz egiten ahalkodirela. Lizeoan bertanebaluatuak izanen dira»Lore AginagaEtxepare lizeoan orientazio arduradun
«Beldur gara bakarrikikasgai literarioak edobakarrik zientifikoakhartu beharko ditugulaazkenean»Maina RiviereRene Cassin lizeoko ikaslea
«Hartuko ditut gehien maite ditudanespezialitateak, baina,ez badira onak, ez dakitnola eginen dudan»Pattin EspilEtxepare lizeoko ikaslea
‘‘
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2019ko urtarrilaren 25a Astekoa
kologoaren ustez, ikasleen artean
baino gehiago, gurasoen artean
da «arrangura nagusitzen». Aur-
ten ikasleak orientazioan lagun-
tzeko lan zaila dutela gehitu du,
«erreforma guztiak batera baiti-
tugu: parcoursup, lizeoaren erre-
forma, lizeo profesionalena, ba-
xoarena...». Lizeoaren errefor-
maz, informazioak «egunez
egun» heldu zaizkie, gainera.
Goi mailarekin lotura
«Proiekzio gutxi ditugu jakiteko
goi mailako ikastetxeetan zer gi-
saz hautatuko dituzten dosierrak.
Dena den, badakigu ikasleek ego-
kitu beharko dutela». Nathalie
Pasquieren ustez, halere, doi bat
zehaztu da goi mailako ikasketen-
tzat kausitu beharrekoa: «Jakin-
tza hutsetik gaitasunak eskatzera
pasatzeak aldaketa handia ekar-
tzen du».
Maina Riviere ikasle baionarra
xehetasunen esperoan da: «Fa-
kultatean sartzeko ez dakigu
zeintzuk diren hautu hoberenak.
Hartu dut fisika, astronomian se-
gitu nahi dudalako, baina ez dakit
matematika edo biologia hartu
behar dudan. Ez dakigu espeziali-
tateak gure gustuen arabera hartu
behar ditugunez, lan hobe bat
ukaiteko gero...». Alde horreta-
tik, «presio handi bat» izan daite-
keela baieztatu du Marina Ladeui-
xek ere, baina erlatibizatu egin
du: «Bestaldetik, lehenak gara;
beraz, entseatzen gara; ez dugu
adibiderik, lehengoek ez digute
bidea erakutsi». Lekukotasun
anitzen arabera baliteke formula
errotik aldatuz ere ikasle anitzek
orain arteko sailen logika segitzea.
Ikasleei hiruhileko honen bu-
kaeran lehen hautu bat egitea gal-
degin zaie, lehenean hartuko li-
tuzketen hiru espezialitateekin,
eta hautu horiez eskola kontsei-
luak iritzi bat emanen die. «Ikas-
leei azken hiruhilekoan behin be-
tiko hautua eskatuko diegu» ze-
haztu du Nathalier Pasquier Do-
nibane Garaziko zuzendariak;
«Hor ere klase kontseiluak iritzi
bat emanen du, baina familiek iri-
tzia ez kontuan hartzea deliberatu
lezakete: haiek dute azken hitza».
Antolaketa aldetik, «Galdera
batzuk airean dira oraino» Andre
Larralderen erranetan. Maulen,
adibidez, barnetegia badute, eta
urte osoan irits daitezkeen ikasle-
ei zer proposatzen ahalko dien ez
daki oraino: «Ez badugu aski
ikasle espezialitate batzuentzat,
eta ikasle berriak heldu badira es-
pezialitate hori egin nahian...».
Zuzendariek badakite antolake-
tan zailtasunak sortuko direla,
erreforma plantan ezartzeko uka-
nen dituzten ahalak ezagutu ga-
beak direlarik oraino.
Euskara irabazle
Lizeoaren erreformaren xeheta-
sunak eskas dira, baina, pixkana-
ka heltzen diren informazioen
arabera, euskarazko ikasketen
aldeko urratsak egiten lagundu
lezake. Duela aste pare bat, negu-
ko sartzean, jakin zen, adibidez,
kanpoko hizkuntza, literatura
eta kultura izeneko ikasgai edo
espezialitate bati hautu gehigarri
bat txertatu diotela, kanpoko edo
lekuko hizkuntza izendatuz.
«Euskara berezitasun gisa har
daiteke, beraz», Karreren erra-
netan, hautu hori egin nahi bada.
Lore Aginaga irakasleak du
ikasleak orientazioan laguntzeko
ardura Etxepare lizeoan. Eta bera
ere baikorra da: «Erreformaren
alde baikorretan da gai anitz eus-
karaz egiten ahalko direla. Lizeo-
an bertan ebaluatuak izanen dira
ikasleak, baita ahozkoan ere. Ez
da ziur, gauza anitz ez dakizkigu
oraindik, baina lehenekoek jada-
nik badituzte ahozkoak, eta eus-
karaz egiten dituzte; beraz, pen-
tsa daiteke hala izaten segituko
duela. Oraingo ahozkoek pisu gu-
txi dute baxoaren notan, baina
erreformarekin pisu handiagoa
lukete».
Baxoa ere aldatzen baita; beste-
ak beste, kontrol jarraikiari ga-
rrantzi handiagoa emanen zaio,
notaren %40 izanen baita. Nota
hori ikastetxean bertan emanen
da, Karrerek ulertu duenaz: «Zu-
zentzaileak ezin dira izan gelan
dituzten irakasleak baina barne-
ko irakasleak izan daitezke; be-
raz, pentsatzen dugu euskaraz
egiten ahalko dugula».
Baxoa Euskaraz mugimendu-
ko kidea da Aimar Lopez Erasun:
«De facto baxoaren %40 euska-
raz litzateke. Ondotik ikusi behar
litzateke hautuzko ikasgaiak nola
formulatuko diren, baina litekee-
na da azterketa horiek ere lizeoan
bertan eginen direnez euskaraz
egitea». Mugimenduko kideak
biltzekoak dira oraino, informa-
zio zehatzekin, baina baliteke Ba-
xoa Euskaraz mugimenduaren
geroa baldintzatua izatea, «filo-
sofia baizik ez litzatekeelako gel-
dituko euskaraz egin ezin dena»,
Lopez Erasunen erranetan.
3ESPEZIALITATEAK
HAUTUAN
Heldu den sartzetik aitzina,
leheneko ikasleek sei ikasgai
ukanen dituzte enbor komu-
nean. Gainerateko hiru hauta-
tu beharko ditu ikasle bakoi-
tzak. Espezialitate gehigarri
bat ere hauta lezakete.
7IKASGAIAK BATEZ BESTE
Ipar Euskal Herriko lizeo
gehienek zazpi espezialitate
proposatuko dituzte. Baiona-
ko Rene Cassin lizeoak ikus-
entzunekoak, musika edo arte
plastikoak ditu besteez gain.
2021BAXO BERRIAREN URTEA
Belaunaldi berriek 2021. urte-
an baxoaren formula estreina-
tuko dute. Aldaketa aipagarria
izanen da ikastetxean bertan
egiten den kontrol jarraikiak
bukaerako notaren %40ko
pisua ukanen duela.
Etika, analisia eta ideologia
Bistan dena errealitate-ak baldintzatzen duelagure pentsamoldea.Bizirauteko ditugun
beharrak (elikagaiak, jantziak,etxea...) asetzeko dugun moldeada gizarte antolaketaren oinarri.Bizitzeko baliabideak beren ka-buz eskuratzen zituzten ihiztari-biltzaileak aipatu dituzu edota bizitzeko beharrak esklaboekasetzen zizkieten ugazabak. Kapitalismo modernoan, bizi-
tzeko baliabideak diru truk eros-ten ditugu. Langileentzat, dirualortzeko, hots, bizirauteko ezin-besteko baldintza da beren lepo-tik aberastuko direnen pean lanegitea. Soldatapeko lana eta tru-ke sistema dira gure oraingo gizarte antolaketaren oinarria,gure bizitzeko, harremantzekoeta pentsatzeko modua kondizio-natzen duena. Ez dira kasualitategure mentalitate indibidualistaeta lehiakorra. Gizarte hobe bat eraikitzeko
oinarrizko galderatzat dugu, be-raz, ondokoa: nola ekoitzi nahiditugu bizitzeko beharrezko di-tugun baliabideak? Eta nola ha-rremandu nahi dugu elkarrekin?Esplotazioan oinarritzen den
ekoizpen sistemak eta interesekonomiko indibidualetan oina-rritu merkatuak guztiz baldin-tzatzen gaituenez da garrantzi-tsua, mobilizatu bakarrik ez, bestelako bizi eredu baten haziakerein ditzagun, beste modu bate-ra izan eta pentsatzera eramatengaituztelako. Errekaleorren bezala, beste
leku anitzetan, gure beharrakasetzeko ekoizpen sistema kolek-tiboa dugu ipar, bakoitzaren be-har eta ahaletan oinarritua iza-nez. Interes indibidualak baino,zaintza jarri nahi dugu gure ha-rremanen erdigunean; elkarrisalduz eta erosiz baino, eman etahartuz. Zerk gidatzen du bestelako gi-
zarte bat eraikitzeko nahia? Arra-
zionalki egin genezake jendartehonen analisia, baina, bestemodu batean ekoitzi eta harre-mantzeko nahia, denentzat ho-bea litzatekeen gizarte batennahia, etikak gidatzen du. Baliosakon batzuk gure izatearen par-te direlako, ez dugu, batzuk mi-lioika eurorekin bizi eta erabaki-tzeko boterea duten bitartean,besteak gosez hiltzen eta obedi-tzera behartuak diren sistemanahi. Gure mentalitatea, gure balio-
ak, izaera eta praktikak baldin-tzatzen dizkigu sistema kapitalis-ta honek. Horregatik da garran-tzitsua gure baitako zoko bateandugun etika hori elikatzea, hortikbizitzea. Uste dut ideologia delaetika horretatik abiatuz bestelakopraktika baterako bidea ematenduena. Aldaketa pertsonal baterabultzatu eta norabide kolektibobat hauspotzen duena ideologiada.Analisi on batetik abiatuz, gure
etikarekin bat datorren bizi ere-du hobe bat gorpuzteko gai denideologia behar dugu. Bizi ereduhorretan bizitzeko gai izanen di-ren pertsonak eta harremanaksortuko dituenak. Nik oinarriz-kotzat ikusten dut ideologia jen-
dea eraikitzera eramateko. Anali-siarekin badakizu zer ez doanongi, ideologia da, ongi ez doane-tik ongi doanera kolektiboki joa-teko bidea. Pertsona bezala alda-tzera, harremanak aldatzera etaproiektu politiko bat eta hori lor-tzeko estrategia bat martxan jar-tzera eramanen zaituena. Ideologia azkar batek mugia-
razten du jendea. Gure herrianikusi dugu nola Euskal Herri in-dependentista eta sozialista batenametsak mobilizatu duen hain-beste urtez hainbeste jende, etaideologia horren baitan herrigin-tzan gorpuztera eraman. Nola-baiteko ideologia bagenuen, bai-na ausar ninteke erratera, beste-ak beste, analisi zorrotza eskastuzaigula azken hamarkadetan,baita estrategia egoki bat ere. Akatsak akats eta erronkak
erronka, bidea luzea da eta, Ipa-rraldera ekarri nahiko nuke begi-rada, ez baitira urratsak ematekoparadak falta. Ea asmatzen dugun, aurtengo
G7an, eta bereziki, ibilbide opa-roa opa diodan EHZ berrian, analisian sakondu, antolaketansendotu eta beste bizi eredu baten esperimenturako haziakereiten.
33MIKEL ALBISUK IHESEAN ETA PRESO IRAGAN URTEAK
Mikel Albisu euskal presoa eta idazlea libre da joan den asteartetik.
1985ean ihes egin zuen etxetik, Joseba Sarrionandiak eta Iñaki Pikabeak
Martuteneko presondegitik ihes egin ondoan. 2004an atxilotu zuen
Frantziako Poliziak, Saliesen, eta geroztik preso zen.
«[Migrazioa] Segur aski, epe luzerako abiatua da; egoerapolitiko orokor bati lotua da,eta, erantzun politikorikagertzen ez deno, segituko du»Pantxika IbarburuPausa gunea kudeatzen duen Atherbeako buruordea
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
ieh@hitza.info.
%
AHTaren txostenaz puntua egitekobilkura publikora deitu du CADEk sarriko
UZTARITZE b«AHTa bururatua da ala beti aitzina ari da?» galdera jarri du gaurko bilkura publikoko gai gisa CADEk. Azpiegituren Nora-bide Kontseiluak Bordele eta Hendaia arteko zatia berritzea aski delaerrateak eta diru eskasiak lasaitzeko arrazoiak ematen baditu ere, CADEk dio AHTaren aldeko «lobby-ak pozik» ageri direla «gober-nuarekin egin urratsez»; beraz, erne egoteko beharra azpimarratu du.Txostenari buruzko azken xehetasunak aipatuko ditu sarri,20:00etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan.
ELEKETAMaddi Sarasua
Ortzi Murua
Beste modu bateanekoitzi eta
harremantzekonahia, denentzathobea litzatekeen
gizarte baten nahia,etikak gidatzen du
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25aIritzia
Irudiab Angelu
Haurren begiratze elkarteko arazoakSindikatu ordezkarien kanporatzeak, laneko oinazea, langileen depresioak, eraso fisikoen pareko babesik eza,
auzipetzeak. Haurretik Heldurako Begiratze elkarte barneko egoera ilun eta gogorra deitoratu zuen CFDT sin-
dikatuak asteazkenean, elkarteak Angelun duen egoitza nagusiaren aitzinean. Langile ordezkariek pairatu ja-
zarpena salatzeaz gain, langileen osasuna, geriza, lan baldintzen hobetzea eta lege bideen errespetua eskatu
zuten zailtasunetan diren haurrekin lan egiten dutenen ordezkariek. I.E.
MUSIKA
ANGELUGuillo taldeak kontzertua
joko du bere ateleria jalgitzearen
karietara. Kitorik.
bUrtarrilaren 31n, ostegunez,
20:30ean, Barojako zalditegietan.
BAIONAPintxo-poteo musikala
Dirdira Dar-Dar taldearekin.
bGaur, 19:00etan, Arkupeak
ostatuan.
BAIONABlack Meteor eta
Sambamigos. Kitorik.
bGaur, 20:30ean, Magneto
casematean.
BAIONANassai, Love Corner
Sound eta Selecta Binbin. Sartzea,
5 euro.
bBihar, 20:30ean, Magneto
casematean.
BIARRITZElektro-pop gaualdiaAgar Agar eta Lee Ann taldeekin.
Sartzeak, 16 edo 19 euro aitzinetik;
22 euro lekuan berean.
bBihar, 21:00etan, Atabal
kontzertu gelan.
MAULE-LEXTARRERodeorenkontzertua. Sartzea, 3 euro.
bGaur, 22:00etan, Zinka ostatuan.
ZIBURUBixintxoko besten
karietara, kontzertuak: Kuartz,
Joujou eta Fusible.
bGaur, 19:00etarik lekora,
Baltsan elkartearen egoitzan.
ZINEMA
BAIONAKoldo Almandozen
Oreina filmaren aurkezpena, egilea hor delarik. Lehenago,
Ekizaren kontzertua.
bGaur, 20:00etan, Atalante
zinema gelan.
DONIBANE GARAZIOreina filma-ren aurkezpena, Koldo Almandoz
hor delarik.
bBihar, 20:30ean, Vauban
zinema gelan.
KANBOOreina filma, Koldo Almandoz hor delarik.
b Igandean, 18:00etan, L’Aiglon
zinema gelan.
DANTZA
DONAPALEUBeritza konpainia-
ren Üda Batezemanaldia. Sartze-ak, 17 euro helduentzat; 10 euro
haurrentzat.
bGaur eta bihar, 20:30ean,
Saint-Louis gelan.
KANTUA
BAIONABaiona Kantuz.
bBihar, 11:00etan, Lakarra plazan,
eta 11:40ean, merkatu estalian.
INAUTERIAK
LEXANTZÜUrdiñarbeko gazteen
maskarada.
b Igandean, goizean, barrikadak;
bazkalondoan, joko nagusia.
HITZALDIAK
ATHARRATZEHaüaldizkariarengaualdiaren karietara: JacquesRanciere, emantzipazioa eta filoso-fia, Toufik Boubegtitenen eskutik.Frantsesez.
bBihar, 20:30ean, Xahoenea
etxean.
BAIONAMahai ingurua Eusko
Ikaskuntzaren lan eremuei buruz.
Parte hartzaileak: Mixel Berhokoi-
rigoin, Mixel Kaztetxe, Francis
Jauregiberri eta Antton Maya.
Euskaraz eta frantsesez.
bBihar, 10:00etan, Euskal
Museoan.
DONIBANE LOHIZUNEChâteauPignon, espainiar gotorlekua
Harian. Ipar Euskal Herriko labo-
rantzaren geroaz Harianemanki-zun berezia egin du Kanaldudek,
FNSEA eta ELB sindikatuek hauta-
tu bina etxalderen bisita eginez.
Izerditankirol emankizunak, berriz,Irisarriko eskubaloia
jarraitu du iragan asteburuan.
Bihar08:05.Punpa laster.11:05.On daizuela.18:00.Kirol magazina.
Etzi08:05.Aitzur eta jorra.18:00.Kirol magazina.
19:00.Adisaioa.
manifestaldia, «politikariei aterabi-
de iraunkorrak atxeman ditzaten
galdetzeko».
bBihar, 17:00etan, Ficoban.
LEKORNESagartzea elkarteak sagarrondoen eta oro har zuhaitz
fruitudunen mozteko ikastaldiak
antolatzen ditu. Landare gehienen
moztea erakutsiko da, zuhaitz gaz-
teen moldatzetik zaharren argaltze
arte. Urteko artatzeak ere aipatuko
dira.
bBihar, 09:30ean, Garroan.
ZIBURUBazkaria eta Holakoren
dantzaldia Bixintxoentzat.
bBihar, 12:00etatik lekora, Baltsan
elkartearen egoitzan.
Nafarroan, Christian Normandenhitzaldia. Frantsesez.
bUrtarrilaren 31n, ostegunez,
19:00etan, Dukontenia gelan.
URRUÑAFrantziako hezkuntzasistema eta Seaska, Hur Gorostia-garen hitzaldia.
bUrtarrilaen 31n, ostegunez,
18:30ean, Baleak elkartearen
egoitzan.
BESTELAKOAK
IRUNHarrera Sareak antolatu
Euskal Herria, harrera herriaetor-kinekin elkartasuna erakusteko
Irudiab Baiona
Zizpak hirugarren urtebetetzea ospatuko du bihar Hiru urte beteko ditu bihar Baionako gaztetxeak egoitza berrian. 16:00etan hasiko ditu ospakizunak, Patxa plazan, zintzur bustitzearekin eta Maddi
Sarasua eta Patxi Iriarten bertso saioarekin. Gaia elkarteak herri kirolak eginaraziko ditu, eta graf ateleria eta piñata ere izanen dira. Txakatuk txaran-
gak musika joko du. Ondotik, poteoa ostatuz ostatu. Gaualdiak Zizpa gaztetxean berean jarraituko du 23:00etarik aitzina, kontzertu hauekin: Ufes-
tuek, Governors, Aldiz. Bukatzeko, playlist eguree. BOB EDME
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 25a Agenda
Iñaki Etxeleku Urketa
Duela hiru urte sortu zen Trukatuelkartea, Lehuntzeko auzotar ba-tzuen artean harremanak sortze-ko, jakintzak trukatzeko, ekolo-giaren ideia zabaltzeko. Demain
filma ikusi ondoan sortu zen zer-baiten egiteko nahia. Ekintza oro-tarik bideratu ditu geroztik: lan-dare trukea, liburu eta objektutrukea, oilategi ibiltaria, erabiligabeko sagar bilketa zukua egite-ko, hondakinak sortu ordez be-rrerabiltzea hedatzea, eta abar.Patricia eta Jacques Behotegi(Baiona, 1959 - Lehuntze, 1956)sortzaileetan dira. Nola abiatu zenuten Trukatu el-
kartea?
JACQUES BEHOTEGI:Gauza sin-pleak egin ditugu hastetik. Helbu-rua zen elkar ezagutzea eta gau-zen elkarrekin egiteko plazeraukaitea. Gauza sinpleenak izandira: landare poltsa, liburu kutxa—arras ongi ibiltzen dena—, emai-tza kutxa —handiago da, eta jen-deek gehiago erabiltzen ez dituz-ten objektuak ezar ditzakete—.Horiek berek pentsamoldeak al-datu dituzte; jestua aldatu du, etajestua dela medio, bestearenganajoatea eragin. Oroitarazi nahi du-gu zer den ematea, eta beldurrakendu; bestea gutaz baliatuko li-tzatekeelako beldur hori. PATRICIA BEHOTEGI: Elkar la-guntzea da ideia, baita kontsumo-an eragitea ere, eta ez kontsumi-tzaile huts izatea. J. B.:Trukaturen kausitzea da jei-nuz bete jendea biltzen duela. Ofi-zio ederrak dituzten jendeak dira,baina beren lanean zentzurik ga-be aritzera behartuak direnak,bere burua aurkitzen ez duten en-presa batzuetan. Elkartean, berengaitasun guziak eskaintzen dituz-te kolektiboarentzat. Ongi garaelkarrekin, ez dugu nehor bazter-tzen, ez diogu leziorik eman nahinehori. Pentsamoldeak ditugu al-datu nahi, eta maila nazionaleanez bada posible —dena zangoz go-ra baitoa—, tokian-tokian saiatu-ko dugu. Jendea errespetatuz,edozein izanik ere. Ezusteak ekartzen ditu zenbait
aldiz, harremanak egin baitituguguztiz kontrako ideiak izan zitza-keten batzuekin. Hondakinik ez sortzea eta berre-
rabilpena dituzue gai nagusien
artean.
P. B.: Planeta salbatu behar delaerraten da, baina hasten da nor-beraren kontsumitzeko molde-tik. Zero zaborraren ideia hastenda erosten dugunetik; botatzekoorde, gauzen konpontzetik.
J. B.:Nola nahi dituzu gauzak al-datu zuhaur ez bazara aldatzen?Ez da lortzen besteak alda daite-zen galdeginez. Ekintzen bideziradokitzen dugu, trukearen bi-dez. Ahalaz, belaunaldi arteko na-hasketa bilatzen dugu. Eguberriz,herrian animazioa sortzeko, be-rreskuratu zurez egin izaiak eginditugu, aisialdi zentroko haurrakparte harraraziz. Adineko jende-ak baginen haurrekin, eta elkartugara denak elkarrekin. Haurreigaldegin diegu mezuen idazteazuhaitzean jartzeko, baina pen-tsaraziz: «Zer da Eguberri? Zer di-ra opariak? Opari masa da ga-rrantzitsua, edo eskaintzen dizunpertsona? Ganbaran metatukoduzun plastikoaz zer diozu?».
P. B.:Haurrean dira ulertzen gauzahoriek, eta erreflexu onak har-tzen; gero, heldua zarelarik, zure-kin duzu.
Azkenaldiko herriko bestetan
ere nahi izan duzue esku hartu,
uztailean…
P. B.:Herriko bizian gehiago partehartu nahi genuen, eta herrikobestetako igandeko aperitifa an-tolatu genuen. J. B.:Hiru helburu genituen: bestabatzordearen lauzkatzea elkartearteko laguntza gisa; herria ani-
matzen laguntzea; jatekoa bestemodu batez eskaintzen ahal zelaerakustea. P. B.: Ez bakarrik xipzak eta ka-
kahueteak; doi bat kozi-natuz beste zerbait eginzitekeela, aurrekontu tti-pi-ttipiarekin gainera,baina tokiko ekoizpene-kin. Gainera, plastikorik
erabili gabe baxeretan. Ez dugubaldetara bat hondakin izan hon-darrean. Denak kontent ziren. Ikea eta Ametzondoko merkata-
ritza eremua plantan jarri den lu-
rraldean ez duzue lan ttipia, be-
raz…
J. B.:Anbizioa badugu; mugarikjarri gabe eta ditugun ahalekinsaiatzen gara. Ereduaren bidez.
Eta, gaur egun, 80 kidetara hel-duak gara. Egungo gizartean,kontsumitzen dugunari begira, ezgara gehiago fidatzen jaten dugu-nari buruz. Pierre Rabhik dioenbezala: «Mahaian jartzen garene-an gaur egun, hobe da ‘suerte on’erratea, ‘on egin’ baino!». Gurebelaunaldiak zernahi egin du. Lu-zaz ez genekien zertan ari ginen,baina orain badakigu, eta segitzendugu berdin. Hori kriminala da.Badu 60 urte hemen bizi naizela,eta ez da txori bakarra gelditzenpentzeetan. Eta ez dira bihar bere-an berriz agertuko; larria da. Badjoto aplikazioaren medioz
auto partekatzeko egitasmoa
zertarik jin zaizue?
P. B.:Lehenik ohartu gara zaila ze-la mugitzea, obrengatik eta beste,eta zozokeria zela bakoitza bereautoarekin ibiltzea. Gure herrianez da garraio publikorik. Autopartekatzea plantan ematea ongiiduritu zaigu, baina zaila ikustengenuen gure baitarik egitea. Batekjakin du Badjoto aplikazioarenberri, eta harremanetan sartu daenpresarekin. Blablacarren ideiabera da: izena ematen da platafor-ma komun batean, egiten denibilbidea zehazten, eta jendea ha-rremanetan sartzen da elkarrenartean. J. B.: Jendeak izena ematen du au-to gidari gisa edo bidaiari gisa. Oi-narrizko saria da: hamar zentimokilometroko, gehi %15eko partehartzea zerbitzua ematen duenenpresarentzat. Helburua baitabidaien murriztea, auto metake-ten ttipitzea, jendeak elkarren-gandik hurbiltzea, dirua aurrez-tea. Diotenez, urtean 1.000-1.200euro aurreztu daitezke; ez da guti.Botere publikoek ikus dezaten erejendea bere baitarik mugitzen de-la eta zerbait egin dezaketela. P. B.:Kutsadura ttipitzea ere badahelburua. Xedearen aurkezpenean erra-
ten duzue autoz ibiltzen direnen
hamarretarik zortzi bakarrik di-
rela autoan.
P. B.:Auzoen artean mintzatuzohartu gara denak hala ibiltzenginela. Zentzugabea da!J. B.:Zailtasuna da mugitzeko te-noreetan ados jartzea. Baina batekantolatzen duen puntutik, erra-nez tenore horretan izanen dela,ibiltzen da. Tren geltokiarekin ezdituzu negoziatzen abiatze teno-reak! Joan nahi baduzu, heldu za-ra tenoreko trena hartzeko. Gero,ideia ez bada ibiltzen, ez da ibil-tzen, eta kito! Helburua da, hala-ber, Hirigune Elkargoak ikus de-zan arazo bat badela garraioare-kin eremu honetan.
«Nola nahi dituzugauzak aldatu zuhaurez bazara aldatzen?»
Patricia eta Jacques Behotegi b Trukatu elkarteko kideak
Errobi-Aturri eremuan auto partekatzea garatzeko plataforma bataurkeztuko du Trukatu elkarteak gaur. Sortzetik eraman dituen ekintzenildotik, jende harremana eta ingurumena dira xedearen gibelean.
I.E.
«Ohartu gara zaila zelamugitzea, obrengatik, eta zozokeria zela bakoitzabere autoarekin ibiltzea»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2019ko urtarrilaren 25a b 0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: ieh@hitza.info