Post on 26-Jan-2017
KOADROAK AZTERTZEN
SARRERA
IRUDIAREN EGITURA
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
SARRERA
Edozein artistak, koadro baten bitartez azaldu edo adierazi nahi duen mezua ikusleei adierazteko, irudiaren egituran parte hartzen duten baliabide guztiak era egokian antolatu behar ditu.
SARRERA
Irudiaren elementuen artean, egileak kolorea erabil dezake adibidez, bere mezua edo nahi duen
zentzazioa ikusleei adierazteko. Mezuaren
arabera, egileak koloreen artean armoniak,
kontrasteak, kolore hotzak, e.a. modu batean ala bestean landuko ditu.
KOADROAK AZTERTZEN
SARRERA
IRUDIAREN EGITURA
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
IRUDIAREN EGITURA
Irudi baten egitura antolatzeko hauek dira egileak landu eta kontuan izan behar dituen baliabideak: konposaketa, elementuen kokapena, (espazioaren egituraketa edo) plano desberdinak, kolorearen erabilera eta interesguneak (edo arretaguneak).
IRUDIAREN EGITURA
Irudi guztietan aztertu eta landu behar diren baliabideak orden honetan aztertuko ditugu ikasgaian:
1. Konposaketa
2. Elementuen kokapena
3. Plano desberdinak
4. Kolorearen erabilera
5. Interesguneak
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudiaren konposaketa egitea, irudiaren oinarrizko elementuak (lerroak, formak, koloreak, e.a.) Plastika eta Ikus Hizkuntzaren arauen arabera antolatzea da. Elementu horiek modu egokian, hau da, asmo edo mezu baten arabera antolatzen badira, irudiak zentzazio edo ikus efektu jakin bat adieraziko du.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Leonardok konposaketa triangeluarra (orekatua)
erabili zuen Mona Lisaren erretratu famatua
margotzeko. Pertsonaia triangeluak sortzen duen
espazioaren barnean kokatu du. Konposaketa
orekatuak lasaitasuna adierazten du.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudi honetan Mona Lisaren erretratuaren konposaketa triangeluarraren eskema
ikus dezakegu. Erretratuetan gehien
erabiltzen den konposaketa mota triangeluarra da.
Triangelua gutxi gora beherakoa da, ez da erabat
zehatza, noski.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudiak bere esanahia ongi adierazteko, irudiaren konposaketak orekatua izan behar du.
ZERGATIK IZAN BEHAR DU OREKATUA IRUDIAREN KONPOSAKETAK ?
Gizakiak oreka bilatzen du bere bizitzako esparru fisiko eta psikikoan. Egoera hau ere, ikus esparruan ematen da, hau da, gizakiak irudiak egin eta ikusterakoan ere, oreka bilatzen du.
Horregatik, artistek euren irudiak era orekatuan antolatzen dituzte, era horretan, irudian sortzen den armonia ikusleen begiradarako atsegina izango da.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudian oreka egoteko ez du zertan simetriarik egon behar. Simetria oreka sortzeko modurik oinarrizkoena da, baina normalean, artistak ez du simetriarik erabiltzen bere irudietan.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudi batean sortzen den oreka, ikus – elementu guztien arteko harremanean oinarritzen da. Lerroak, formak eta koloreak era egokian konbinatzen badira elkarrekin, irudiaren konposaketa orekatua izango da.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
21
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Aurreko irudietan desberdintasun batzuk ikus ditzakegu:
→ 1. irudia ongi orekatuta dago. Neurri, kokapen eta norabide desberdinetako lauki eta karratuek oreka sortzen dute irudian, elementuak euren artean konpentsatuta daude.
→ 2. irudiko elementuen arteko proportzioak hain gutxi aldatzen direnez, ikusleak ez daki ikusten ari dena berdintasuna ala desberdintasuna, edo simetria ala asimetria den. Horregatik, 2. irudia desorekatuta dago.
Bi irudietako lerro bertikalak azaldutakoaren adibide argia dira: 2. irudikoa ez dakigu erdian dagoen ala ez, eta honen ondorioz, errakuntzara eraman dezake ikuslea. 1. irudiko lerro bertikalak aldiz, ongi zehaztuta du bere kokapena ezkerrean.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Kandinskyren koadro honetan puntuak, lerroak, koloreak eta irudiaren beste elementuak modu asimetrikoan antolatuta daudenez, irudiak adierazten dituen efektuak DESEGONKORTASUNA eta MUGIMENDUA dira. Konposaketa OREKAtua da.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudian hainbat elementu modu asimetrikoan egoteak DESEGONKORTASUNA adierazten du. Ikusleak irudian elementu asko ikusten badu, eta elementu hauek desordenatuta baldin badaude, desordenaren efektua nabaria da.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Zeintzuk dira egileak erabili dituen ikus elementuak ? Puntuak, lerro zuzen bertikalak eta batez ere diagonalak, lerro kurbatuak, zirkuluak eta kolore hotzak (urdina, morea, e.a.), beroak (horia, laranja, e.a.) eta neutroak (berdea, beltza, grisa, e.a.). Elementu hauek MUGIMENDUA adierazten dute.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Zergatik da OREKATUA irudiaren konposaketa ? Irudiaren elementuak nahiz eta modu desordenatuan antolatuta egon, irudia orekatua da, helburua mugimendua adieraztea baita. Elementuek ez dute irudian espazio berdina betetzen. Konposaketa honek MUGIMENDUA adierazten du.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
“Hauek dira arte lan guztien oinarrizko elementuak: puntua, lerroa eta planoa. Forma plastiko guztien eraikuntzarako oinarria dira elementu horiek, hala marrazkian nola pinturan.”
Vasili Kandinsky (Moscu, 1866 - Neuilly-sur-Seine, 1944)
Kandinskyk oinarrizko elementuak diren puntua, lerroa eta planoa aztertu eta landu zituen bere lanetan. Kolorea ere lantzen du bere irudien konposaketak sortzeko. Kandinsky bezala, artista guztiak oinarrizko elementuez baliatzen dira euren irudiak egiteko. Askotan elementu hauek modu sinplean lantzen dira, bestetan aldiz, modu konplexuagoan.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Kandisnskyren lan honen egituran ikus dezakegunez, lerroek garrantzi berezia dute koadroan sortzen diren norabide eta mugimenduak adierazteko, horretarako, artistak lerro mota asko erabili du: lerro zuzen bertikal eta diagonalak, kurbak, e.a. Puntuak ere erabili ditu irudia egiteko.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Ez dago konposaketarako arau bakar bat, ezta konposatzeko modu orokor bat ere. Artista, garaia eta arte joeraren arabera irudiak konposatzeko moduak desberdinak izaten dira nahiz eta irudiek adierazten duten mezua berdina izan. Artistak intuizioz egin dezake konposaketa, baina normalean ongi pentsatuta, aztertuta eta Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarriak kontuan izanik egiten du artistak irudiaren konposaketa.
Artista hoberenen lan gehienetan erraz ikus daiteke forma eta eskema geometrikoak direla konposaketaren nondik-norakoak zehazteko oinarri edo gida.
Aurreko esaldia baieztatzeko, koadro batzuen konposaketaren eskemak aztertuko ditugu:
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Elementuen kokapena
Irudian agertuko diren elementuen kokapena erabakitzeko, egileak elementuek irudian izango duten garrantzia kontuan izan behar du. Honen arabera, elementuen kokapena desberdina izan daiteke irudian: erdialdean, bazterrean, aurrean, atzean, goian, behean, e.a.
IRUDIAREN EGITURA – Elementuen kokapena
Normalean garrantzia duten elementuak irudiaren erdialdean kokatzen dira. Era honetan, ikusleak errazago zuzenduko du begirada hauengana.
IRUDIAREN EGITURA – Elementuen kokapena
Irudi honetan elementu garrantzitsuenak atzetik hurbiltzen zaizkigun Platon eta Sokrates dira, horregatik Rafaelek irudiaren erdialdean kokatu ditu, irudian garrantzia izateko.
IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak
Irudi batean sakontasuna lortzeko, hau da, hurbiltasuna edo urruntasuna adierazteko, egilea planoez baliatzen da. Aurrealdean dauden formek ezkutatu egiten dituzte atzealdean daudenak eta, horrenbestez, lehenengo, bigarren edo hirugarren planoaz hitz egingo dugu. Irudian dauden planoek sakonera edo distantzia adierazten digute.
IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak
1. Formen tamaina irudiaren barnean: forma handiak hurbil ikusten dira eta forma txikiak urrun.
2. Formak irudian dauden posizioan: behealdeko ertzetik hurbil daudenak gertuago ikusten ditu behatzaileak eta goialdeko ertzetik hurbil daudenak urrunago.
Forma lauen bitartez egindako konposaketa batean sakontasun zentzazioa eman dezakegu honako irizpide hauek aplikatu eta bi aspektu hauek bereizten baditugu:
IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak
Azter dezagun Van Goghen irudi honetan sakontasunaren erabilera edo plano desberdinak. Hurbiletik urrunera dauden planoak kontuan izanik, bost plano desberdin ikus ditzakegu:
IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak
1: hurbileko belarra. 2: galsoroa eta zuhaitz bat. 3: atzean dauden zuhaitzak eta eskuineko altzifrea. 4: mendi katea. 5: zerua edo hondo bezala agertzen den azken planoa.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
Ikusleengan emoziozko erreakzioak eragiteko egileak formak eta koloreak batera agertzen dizkigu irudian. Bi osagarri horiek, forma eta kolorea, bereizi ezinak dira, gauza guztiek badute forma bat eta baita kolore bat ere.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
Irudi batean koloreen erabilera erabakitzeko, egileak koloreen teoria kontuan izan behar du: kolore hotzak, beroak, kolore gamak, kolore osagarriak, e.a. Koloreen teoriaren bitartez efektu desberdinak lor daitezke irudian: armonia, kontrastea, e.a.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
Irudian zirkulu kromatikoa dugu, kolore guztiak biltzen dituen zirkulua.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
Gogora dezagun koloreen teoria eta honen erabilera egokiaren bitartez ikusleengan sor daitezkeen emozioak:
1. Kolore hotzak: urdinaren gamakoak eta berde ilunak. Giro hotzak, iluntasuna, gaua, tristura... adierazteko erabiltzen dira.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
2. Kolore beroak: horia, laranja, gorria eta okreak. Giro beroak, egoitza baten barnealdeko epeltasuna, emozio gogorrak, indarra... adierazteko erabiltzen dira.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
3. Kolore neutroak: berdeak, grisak, beltza eta zuria. Kolore hauek edozein gamarekin konbina daitezke eta ez dute berez esanahi berezirik adierazten.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
4. Kolore gama: zirkulu kromatikoan hurbil dauden antzerako koloreak dira, eta kolore baten nagusitasuna dute osagai bezala. Gama berdineko koloreak erabiliz irudian armonia lortzen da, hau da, elementuen artean ez da berezitasunik sortzen, antzekotasuna izango da nagusi.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
5. Kolore osagarriak: zirkulu kromatikoan aurrez aurre dauden koloreak dira, urdina eta laranja, kolore hotzak eta kolore beroak, e.a. Kolore osagarriek euren artean kontrasteak sortzen dituzte. Irudi batean elementu bat beste batetik bereizteko, kolore osagarriez margotzen badira kontrastea sortzen da euren artean.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
6. Zuri-beltza: kolore hauek eta grisaren gamakoek tristura adierazten dute, bizitza gabeko zentzazioa adieraz dezakete.
IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak
Interesguneak gure begirada erakartzen duten irudiaren guneak dira. Elementu bat irudi bateko interesgunea denean ikus-pisu handia duela esaten dugu. Ikus-pisuak beraz, irudiaren elementu batek duen protagonismoa edo ikusizko garrantzia adierazten du. Egileak interesgunea edo ikus-pisuren bitartez ikuslearen begirada interesatzen zaion irudiaren gunera erakar dezake.
IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak
Interesgunea edo ikus-pisua elementu baten forma, kolore, neurria edo kokapenagatik lor daiteke. Elementu batzuek beste batzuek baino ikus-pisu handiagoa dute: erdian dagoen elementu batek beste edozein elementu batek baino ikus-pisu handiagoa du. Kolore bizi batek kolore apal batek baino ikus-pisu gehiago du.
IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak
Irudiaren ikus-pisua era egokian erabiliz artistak nahi dituen elementuak bereiz ditzake irudiaren
barnean. Van Goghen koadro honetan, ikus-
pisua aurpegian zentratzen da, hau
lortzeko egileak lerroak eta koloreak modu
berezian erabili ditu.
IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak
Kristoren arropa gorria koadro honen
interesgunea da. Irudiaren erdian egoteak eta kolore biziz adierazita egoteak
ikus-pisu handia ematen diote elementu honi.
Egileak ikuslearen begirada irudiaren
erdigunera bideratzen du, garrantzi berezia emanez
Kristoren figurari.
KOADROAK AZTERTZEN
SARRERA
IRUDIAREN EGITURA
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
Koadroak aztertzeko, ondorengo galderak aztertuko ditugu:
1. Koadroaren datuak. Izenburua, egilea, urtea, e.a.
2. Irudiaren deskribapena. Irudian agertzen dena deskribatu (inolako azterketarik egin gabe).
3. Irudiaren egitura. Konposaketa, elementuen kokapena, plano desberdinak, kolorearen erabilera eta interesguneak aztertu eta eskema baten bitartez adierazi.
4. Irudiaren mezua. Zer esaten digu koadroak ?
5. Ondorioak eta iritzia. Ongi erabili al ditu egileak irudiaren egiturako baliabide guztiak bere mezua adierazteko ? Zergatik ? Erantzunak arrazoitu.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
1. Koadroaren datuak:
Izenburua: Autorretratua kapela grisarekin
Egilea: Vincent Van Gogh
Urtea: 1887 – 1888
Teknika: Olio pintura mihisearen gainean
Neurriak: 44 x 37,5 cm.
Kokalekua: Rijksmuseum, Amsterdam.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
2. Irudiaren deskribapena:
Irudian Van Gogh ikusten dugu. Kapela grisa jantzita darama eta bizar gorria du. Begirada galdua du eta serio edo triste agertzen zaigu irudian. Jaka urdina eta marroi kolorekoa
da, eta bere atzean hondo urdin iluna agertzen da. Irudi
guztia lerro edo pintzelada txikiekin margotuta dago.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.1. KONPOSAKETA
Irudiaren konposaketa triangeluarra da.
Triangeluaren barnean pertsonaia agertzen da, eta
triangelutik kanpo irudiaren hondoa edo atzeko aldea.
Pintoreek konposaketa mota hau erabili ohi dute
erretratuak margotzeko. Konposaketa hau orekatua da.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.1. KONPOSAKETA (jarraipena)
Egileak formak eta koloreak marra txikien bitartez
adierazi ditu irudian erritmoak sortuz. Marratxo
hauek buruaren inguruan biraka adierazi ditu irudiaren
atzeko aldean, gure begirada pertsonaiaren aurpegirantz
bideratuz.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.2. ELEM. KOKAPENA
Irudiaren elementu nagusia pertsonaiaren aurpegia da,
horregatik irudiaren erdialdean kokatu du Van Goghek, irudian garrantzia
izateko. Era honetan, ikusleak bere begirada aurpegira
bideratuko du zuzenean.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.3. PLANO DESBERDINAK
Irudian bi plano nagusi agertzen dira. 1go planoan,
aurrekoan, pertsonaia dago, irudiko elementu nagusia.
2garren planoan irudiaren atzeko aldea edo hondoa
margotu du egileak. Bi plano hauek erabiliz egileak
pertsonaiaren erretratua bereizi nahi izan du.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.4. KOLOREA
Irudian kolore hotzak dira nagusi, egileak pertsonaiaren
jakan eta hondoan urdin ilunak eta moreak erabili ditu
batez ere. Aurpegian kolore beroak erabili ditu: laranja,
gorria, okrea, horia, e.a. Egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez
aurpegia bereizi du irudian.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.4. KOLOREA (jarraipena)
Egileak kapela margotzeko grisa erabili du, hau da, kolore
neutroa. Kolore neutroak ez du kolore hotzak eta beroen arteko kontrastean eraginik
sortzen, baina kolore gris hau nahiko argia denez, kapela bereizi egiten da irudiaren osotasunean,
arreta erakarriz.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.5. INTERESGUNEAK
Interesgune garrantzitsuena pertsonaiaren aurpegia da,
kapelak ere ikus-pisua duelarik. Egileak aurpegia eta kapela irudiaren erdian kokatu ditu eta kolore bero
eta argien bitartez bereizi egiten ditu. Pertsonaiaren begiradak ere gure arreta
erakartzen du.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
4. Irudiaren mezua:
Van Goghek bere izaera islatu nahi digu erretratu honen
bitartez, begirada galdua eta irudi serio eta kezkagarria
erakutsiz. Pertsona kezkatua bezala agertzen zaigu
irudian. Ezaugarri hau bere aurpegia eta begirada margotzeko eragatik
nabaritzen dugu.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
5. Ondorioak eta iritzia:
Van Goghek bere mezua adierazteko, hau da, erretratuaren bitartez bere izaera nolakoa den erakusteko, ikuslearen begirada pertsonaiaren aurpegira bideratzen du. Irudiaren egituraren baliabide guztiak intentzio horrekin landu ditu:
1. Konposaketa: pertsonaia triangelu batean kokatu du, gure arreta irudiaren alde horretara bideratuz. Irudian margotutako marratxoek aurpegiaren inguruan birazten dute, arreta ere aurpegira bideratuz.
2. Elementuen kokapena: Van Goghek pertsonaiaren aurpegia irudiaren erdian kokatu du, irudian garrantzia izateko eta ikusleak bere begirada aurpegira bideratzeko.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
5. Ondorioak eta iritzia:
3. Planoak: irudian bi plano erabiltzerakoan egileak pertsonaiaren erretratua edo aurpegia bereizi nahi izan du.
4. Kolorea: egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez pertsonaia eta bere aurpegia bereizi nahi izan ditu irudian. Kapelaren kolore grisa argia denez, kapela ere bereizi egiten da irudiaren osotasunean, arreta erakarriz.
5. Interesguneak: egileak aurpegia eta kapela irudiaren erdian kokatu ditu eta kolore bero eta argien bitartez bereizi egiten ditu. Era honetan, pertsonaiaren begiradak ere gure arreta erakartzen du.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
5. Ondorioak eta iritzia:
Koadro honetan Van Goghen estiloan bereziak diren marratxo txikiak oso ongi nabari dira. Formak eta koloreak era honetan margotuz irudian erritmo desberdinak sortu ditu: zirkularrak aurpegiaren inguruan eta norabide zuzenenekoak sudurra eta begiradarantz.
Van Goghek arazo psikologikoak izan zituela ongi ikusten dugu erretratu honen bitartez, bere izaera berezia, begirada galdua eta irudi serio eta kezkagarria ongi erakutsiz.